id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0010223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasoa aberri hartuta, inpostatutako errege, erlijio eta arau sozialei muzin egitea baino bidai hoberik al da? | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineruak lehian aritu ziren atzo Donostian, Añarbeko banderan. Urumea ibaian jokatu zen estropada, Maria Cristina zubia eta Mundaiz artean. Zumaiak lan ederra egin zuen atzokoan.
Ontzi gaztea eta arina uretaratu zuen Telmo Deun arraun elkarteak, 21 urteko eta 73 kiloko bataz bestekoarekin. Aitor Aristi aritu zen patr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru edukiontziri su eman diete gaur goizaldean Alai kaleko 17. zenbakiaren parean.
Larrialdi zerbitzuak joan diren arren, beira, papera eta ontzi arinak bereizteko edukiontziak erabat kiskalita gelditu dira, argazkian ikus dezakezuenez.
Ez da aurtengo lehen erasoa. Oikian bost edukiontzi erre zituzten otsailaren 24an;... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mozal Legea ezarri zaio Mugimendu Feministari, eta isuna jarri ere bai, martxoaren 8ko mobilizazioengatik.
Zumaiako Mugimendu Feministari Mozal Legea ezarri diote martxoaren 8ko mobilizazioen harira. Udaltzaingoak salatu, Ertzaintzak aplikatu.
2016ko apirilean, plenoan, Udalak aho batez onartu zuen lege hau indargabetz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizartearen %5k ezgaitasunen bat du eta horien %1k autismoa du, Gipuzkoan 1500 pertsona baino gehiago. Marea Urdina ekimenak autismoa duten ume eta helduen inguruko sentsibilizazio lana egiten du. Uztailaren 7 eta 8an Gipuzkoako kostaldea igerian egingo dute, Zumaiatik 7an igaroko dira.
Ametsez betetako buruak eta egun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1942an jaiotakoen bazkaria ekainaren 2an izango da, Marina Berri jatetxean, 14:00etan. Bazkarira joan nahi izanez gero, jarri harremanetan Arritxu Aizpuruarekin edo Javier Carballorekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1946an jaiotakoen urteroko bazkaria maiatzaren 26an izango da. Bazkaria Zumaia Hotelean da, 14:30ean, eta aurretik, Gure Txokoa tabernan elkartuko dira, 13:00etan.
60 euro kostako da, eta dirua Banco Sabadell-Guipuzcoanon sartu behar da maiatzaren 25a baino lehen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen ligaxka amaituta, ostiralean hasiko da bigarrena sei bikoterekin
Esku pilota txapelketa herrikoiko lehen ligaxkaren azken jardunaldia jokatu zen atzo Odieta pilotalekuan. Hala, erabakita geratu da zer sei bikote pasako diren bigarren ligaxka jokatzera.
Alex ODRIOZOLA(*)-MARTIJA 22 / MANTEROLA-EIZAGIRRE 12LAZKANO(... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santiagoko hondartzaren egokitzapen eta berritze lanak datorren astean hasiko dira
Horiek 6 hilabeteko iraupena izango dute, eta lanak egin bitartean hondartza zabalik mantenduko den arren, ohiko sarrerak eta aparkalekua itxita egongo dira. Egokitzapen eta biziberritze lanek eremuko segurtasuna, irisgarritasuna eta azp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mozal legea aplikatuta isuna ezarri diotela salatu du Mugimendu Feministak
Aspaldi ikusi gabeko manifestazioak izan ziren Zumaian martxoaren 8an, Emakumearen egunean. Bai eguerdian bai arratsaldean jendetzak hartu zuen parte Mugimendu Feministak deitutako ekitaldietan. Ekintza horiek izan dute bere alde negatiboa, izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastetxean bertan sortu dugun proiekturako sukaldari bila gabiltza
M&J Ikastetxean Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako bidean, pauso bat gehiago ematera goaz hurrengo ikasturteari begira. Orain arte ikastetxeetako haur eta gazteentzako izandako jangela zerbitzuetatik haratago doan proiektu bat bideratu dugu beste en... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alejandro Zearreta: "Milaka urteko historia dago gordeta errioko basatan"
Labarretako haitzetan bakarrik ez, errioko basatan ere milaka urteko historia irakurtzeko gaitasuna dute zientzialariek. Geoparkearekin elkarlanean Urolako itsasadarrean egindako ikerketaren berri eman digu Alejandro Zearreta EHUko mikropaleontol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alai elkarteak antolatuta, Fool time lovers taldearen kontzertua izango da bihar Aitzuri frontoiaren aurrean 20:00etan. Boskotearen estiloa rock&roll-a da. Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia Herri Eskolako frontoian egingo da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kadeteak podiuma zapaltzeko zorian izan ziren Zarautzen. Denboraldiko lasterketarik azkarrena izan zen, bataz beste orduko 40 km-ko abiaduran egin zituzten lasterketako 51 kilometroak.
Esprintean bukatu zen eta Kimetz Etxabe 4. sailkatu zen, 9. Ander Altuna, 20. Roman ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur egun hilotzak errausteko gero eta joera handiagoa dago eta horri erreparatuz, errauts horiek gordetzeko gune bat eskaini nahi die Udalak herritarrei.
Horretarako hain zuzen ere, udal hilerrian kolunbarioa egiteko aurrelanei ekin die Udalak. Lehen urrats gisa, kolunbarioa kokatuko den gunean aspaldidanik lurperatut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lemon Twist bikote donostiarraren kontzertua izango da bihar Kaia tabernan, 19:30ean. Classic rock akustikoa jorratzen dute.
Sergio Villarrek (ahotsa eta gitarra) eta Gus Gonzalezek (bateria) osatzen duten Lemon Twist taldeak kontzertua eskainiko du bihar Kaia tabernan, 19:30ean. Classic rock akustikoa da beraien estil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau talde arituko dira bihar Dardara kolektiboaren urteurreneko jaialdian, 20:00etatik aurrera, Torreberriko aterpean. Barra, baina, 18:00etarako zabalik izango dutela iragarri dute.
Hemen duzue talde bakoitzaren bideo bana, eta baita Facebookeko lotura. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dardara Zumaiako musika kolektiboak bere seigarren urteurrena ospatzen du aurten. Hori ospatzeko, jaialdia antolatu du. Lau talde igoko dira oholtzara Torreberriko aterpean, 20:00etatik aurrera.
Nola ospatu dezake musika kolektibo batek bere urteurrena kontzertuekin ez bada? Esan eta egin. Dardara Zumaiako musika kolek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ana Aristondo Uraintziar baserrian jaio zen, Mardari auzoan, eta txikitatik izan du lotura zuzena Narrondorekin. Garai batean, etxean urik ez zegoenean, errekan garbitzen zuten arropa, errepidearen ondoko presan, orain gasolindegia dagoen inguruan. Ura ere presa hartatik hartzen zuten. Bideoan ondoan agertzen dena koin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hurrengo egun eta asteetako egitaraua osatuko dute. Esku artean dituzten datak zehaztu eta guztia koordinatu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aimar Garciak irabazi du Santelmoetako Haur Danborradako Argazki Lehiaketa
Arratsaldean banatu dira Jakintzak antolatzen duen Haur Danborradako VII. Argazki Lehiaketako saria. 12 urteko Aimar Garcia izan da irabazlea. Antolatzaileak pozik agertu dira argazkien kalitatearekin, eta baita izandako parte hartzearekin.
Apir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GUNEk antolatuta, bihar meditazio saioa izango da Foronda jauregian.
Ostiral honetan (maiatzak 11) ikasturte honetako azken meditazio saioa izango dugu. Oraingoan Maddi Bediaga Gunekidea izango dugu gidari. Ohi bezala, Zumaiako Foronda jauregian elkartuko gara, 19:30etatik aurrera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek honako ordutegia izango dute:
Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek hamairu partidu izango dituzte, horietatik zortzi Zumaian.
Larunbat goizean Infantil nesken bi taldeen partiduak eta Infantil mutilena izango ditugu Zumaian, eta arratsaldez berriz, Jubenil mutilak eta n... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri arteko bertso-eskolen desafioaren bigarren saioa egingo da bihar Getarian
San Telmo jaien repetizioetan, Getariako, Oikiako eta Zumaiako bertso-eskolek lagunarteko desafioaren lehenengo emanaldia antolatu zuten. Egun hartan getariarrek irabazi zuten, eta bihar, etxean abestuko dute.
Bertsotan Jai ekimenaren baita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Zubiaundia mota honetako zubien artean Europan zutik mantentzen den bakarrenetakoa da"
Industria-ondarean zaintzearen eta babestearen inguruan Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak antolatu dituen hiru hitzaldietatik lehena egin zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Joaquin Carcamo aparejadore jubilatua Zubi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau saio berri eskainiko dira; lehenengoa larunbatean, maiatzaren 12an, izango da 10:00etatik 14:00etara Libi parafarmazian.
Saio guztiak Libi parafarmazian izango dira eta komeni da aurrez izena ematea 943 536 640 telefonora deituta, edo helbidera mezu bat idatzita. Saio horietan errepresentatzea eta konstelatzea egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen familia osoarentzako antzerkia izango da bihar, 19:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Helduentzako bi sarrera bikoitz, eta haurrekin joateko beste bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alkizako Ur mara museoa bisitatzeko familia irteera antolatu du Ludotekak
Maiatzaren 20an, igandean, urteko azken familia irteera egingo du Zumaiako ludotekak. Oraingoan Alkizako Ur mara museora joango dira. Plazak mugatuak dira, eta interesdunek maiatzaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera Ludotekan bertan.
T... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen sorospenen ikastaroak egingo dira eskualdeko zenbait herritan, Foru Aldundiak eta Mankomunitateak antolatuta. Zumaian egin zen lehena, eta Getarian, Orion eta Aian, eta Zarautzen egingo dira datozen asteotan. Bizitza bat salbatzeko zer egin daitekeen erakusten dute saio hauetan.
Makina bat pelikulatan eta telesai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Graxian Galarraga (Zumaia, 1954) 41 urtez aritu da errekadista lanetan, 1976an aitaren negozioa hartu zuenetik. Orain beste garai bateko, beste mundu bateko, ofizioa irudituko zaigu, baina, orduan, hiriburura joatea hain erraza ez zenean, denetik ekartzen zuten errekadistek herrira: arrautzak, kafea, arropa, karnetak..... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ostiralean, maiatzak 11, XLVI. Bidasoako itzulia Zumaiatik pasatuko da. Txirrindulariek N-634 errepidea zeharkatuko dute, ondorioz, 14:30etik 15:00ak bitartean, ezingo da autoarekin herritik irten ezta sartu ere.
XLVI. Bidasoako itzulia dela eta, trafikoan etena izango da ostiralean 14:30etatik 15:00ak bitarte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | (Garai bateko prentsako zutabeen antzera hasteko) Hau argitaratutakoan juxtu 7 urte beteak izango dira Alondegia kultur etxea martxan jarri zenetik, Zein zenbaki polita! Eta Baleikeko kideek Kulturari tarte handiagoa eman behar diotela esan didatenean (biba!!!) eta ea zerbait idatziko dudan, bada, horixe bururatu zait,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auzoko bilera baten ondoren haserretuz gero, hirugarren pisuko bizilagunak errazago izorratuko du bigarrenekoa alderantziz baino: esekita duen arropa baldekada batez busti lekioke, edo kanika txapelketa bat antola lezake Bigarrenak erratzarekin sabaia kolpatuz erantzungo dio, eta, okerrenean ere, gora igoko da besteari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izenik ez dutenen izanaz film bat egitera omen doa Izaskun Arandia, Yogourinha Borova ardatz hartuta. Ahotsik ematen ez zaienei ahotsa ematea ei da lanaren helburua. Bejondeiola!
Guk ere hala, duela ia berrogei urte, nekazaritza giroko eskola txikietan aritzen ginen hainbat irakasle elkartzeari ekin genion. Elkartu, iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekiten topaketen bigarren jardunaldia egingo da datorren asteartean
Eskualdeko ekintzaile eta enpresariei elkartzeko gunea dira Ekiten topaketak, lan giro egoki bat sortu eta ekintzaile eta enpresariei benetan interesatzen zaizkien gaiak partekatu eta horiei buruz hitz egiteko eta elkarrekin ekimen berriak garatzeko.
H... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geolodia festa ospatuko da maiatzaren 12an, larunbatean, Euskal Herriko toki batzutan: Arrianon (Araba), Euskal Kostaldeko Geoparkean (Gipuzkoa), Urkiolan (Bizkaia) eta Valtierran (Nafarroa). Geolodia zer den kontatu du Asier Hilario geologoak ETB1eko Ahoz aho saioan.
Ilaski Serranok aurkezten duen Ahoz aho saioan izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzeko lehen aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeen emaitzak:
Pulpo Eskubaloiko taldeek emaitz onak izan dituzte aste bukaera honetan, hamairu partidutik bederatzi garaipen eta lau partidu galdu dituzte.Jubenil mutilak partidua galdu zuten eta kadete mailako Canterias Dominguezeko mutilak bi partidu izan dituzte, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GRAVNI txapelketako zesta puntako finalak jokatu ziren atzo Gasteizeko Olabe frontoian. Jubenil mailan, Eduardo Aguirre zumaiarrak Gipuzkoa ordezkatu zuen Aratz Mendizabal mutrikuarrarekin bikotea osatuta. Finalean 35-21 emaitzarekin irabazi zieten Bizkaiako ordezkariei. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zubiaundiaren inguruko hitzaldiarekin hasiko da asteazkenean ZIIZen zikloa
Nahiz eta azken urte hauetan ezagunagoa den turismo edo ingurmen gaingatik, Zumaiak lotura estua izan du historian zehar industriarekin. Sektore honi lotutako herria izan da hau: zementugintza, makina-erreminta edota motorren fabrikazioa izan di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtebeteko lanaren ondoren, maiatzaren 15ean emango da ezagutzera Turismo Plana. Aurkezpen saioa irekia izango da eta herritar guztiak daude gonbidatua bertan parte hartzera.
Bide batez, maiatzaren 19 eta 20ko asteburuan, ate irekiak izango dira Algorri Interpretazio Zentroan eta Kofradian. Horrela, zumaiarrek bisitari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Cyrano' antzelanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Familia osoari zuzendutako antzerki saioa izango da ostiralean, hilaren 11n, 19:00etan Aita Marin: Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen. Udal Kultura Sailak lau sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen art... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako trainerilla ligako bosgarren jardunaldia jokatu zen atzo Getarian. Zumaiak ezin izan zuen bezperan Baionan lortutako emaitzak berretsi.
Jubenil mutilak orain ere hirugarren izan ziren. Aldea dago lehen postuetan dabiltzan Getaria eta Zarautz, eta beste ontzien artean.
Federazio sarian, azkena izan zen atzoko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bost domina irabazi dituzte Itxas-Gainekoek San Prudentzioko zeharkaldian
Euskadiko Itsas kayak kopako proba jokatu da, non, eta Arabako urtegi batean, Langara Ganboan hain zuzen ere. Bertan izan da San Prudentzio zeharkaldia. Itsasoan ez zelako, agian, baina Itxas-Gaineko parte hartzea ez da handia izan. Denak, baina,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getariako Antxua Eguneko bigarren bela estropada jokatu zen atzo, Getarian. Zumaiako Klub Nautikoak, Getariako Elkano arrantzaleen kofradiaren laguntzarekin antolatzen duen estropada da hau.
14 ontzik hartu zuten parte esteopada honetan. 3,3 itsas miliako triangelu bati hiru buelta eman behar izan zizkioten. Getariako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irakurri matte irakurle taldeak gonbitea egiten dizue herritarroi Hondarribiko Alardearen bihotza gertutik ezagutzeko
Gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren aldeko oihua inoiz baino ozenago entzuten ari garen une honetan, Hondarribiko Alardearen bihotza (historia, gorabeherak ...) ezagutzeko aukera paregabea izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trapaia Taberna Pulpoko kadete neskak Espainiko Trapelketa La Roca del Vallès en izango dute.
Bidaiaren gastuetarako zozketa eder bat prestatu dute: Cantabrian astebukaera eder bat bi pertsonentzako gosaria barne eta birentzako afari bat. Rifak Trapaia Zumaia Tabernan, Labarra Taberna eta Pulpoko bulegoan izango dituzu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrera doa Gipuzkoako trainerilla liga. Laugarren jardunaldia jokatu da gaur Baionan, eta Telmo Deun arraun elkarteko ontziek emaitza hobeagoak lortu dituzte.
Jubenil mutiletan Zumaia hirugarren izan da. Emaitza bera lortu du senior mailako B ontziak Federazio Sarian. A ontzia, berriz, seigarren postuan sailkatu da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur berriz ere pentsiodunak kalera aterako dira denon bizitzak hobetzearen alde. Duintasunak ez baitu edade mugarik. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joseba Ossa: "Lizarra-Garazikoaren antzeko zerbaitekin amesten dut"
Joseba Ossak beti egin du lan bakegintzan, modu agerikoagoan Elkarriren garaian. ETAren amaieran, sortu zeneko testuingurua ez ahazteko eskatu du, horrekin ezer justifikatu nahi gabe. Aurrera begira jarrita, elkar ulertzea eta elkarlana eskatzen ditu.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko laugarren jardunaldia jokatu zen atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan. Lau izan ziren jokatutako partidak.
Ander ODRIOZOLA-Alex ODRIOZOLA (*) 22 / EIZMENDI-JUARISTI 17AIZPURUA-ASTIGARRAGA 22 / OIARTZABAL-MENDIZABAL 14ANTIA-OLIDEN (^) 22 / GARCIA-ODRIOZOLA 21BERIS-URBIETA 15 /... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ulisesen bidaia haur antzerkia izango da bihar, igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Saridunak hauek dira: Ainhoa Mendizabal Idiakez, Joseba Amilibia Aranburu eta Itziar Unanue Garate. Zorionak! Ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen kanporaketako joaneko jardunaldia jokatu zen atzo Aitzuri frontoian. Zumaiako eta Donostiako pilotariak neurtu ziren, eskuz binaka.
Ondo hasi ziren gauzak zumaiarrentzat. Kadete mailan, Gotzon Larrañagak eta Ekaitz Alcantarak 22-5 emaitzarekin irabazi zieten Egoitz Olaizolari e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lanean ari den fruta-denda eskaintzen da, lokala eta salgaien horniketa barne.
Bezeroari arreta ona ematen jakitea, eta fruta ona eskaintzeko gogoa izatea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1.041 lagun agertu dira 0-6 umeentzako lokalaren alde bi asteko epean
0-6 umeen eta gurasoen lokala egitearen aldeko sinadura bilketa itxitzat eman genuen astelehenean. Bi astez aritu gara atxikimenduak lortzen, guraso batzuena baino, eskaera herritar askorena dela agerian uzteko asmoz. Emaitza argigarria izan da: 18 u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juanjo Alvarez: "Bake prozesua herritarron esku gelditu da orain"
Juanjo Alvarez katedradunak albiste "ontzat" jo du ETAren desegitea, baina ausardia gehiago bota du faltan bere azken agirian. Aurrera begira, iraganeko tabuak atzean utzi eta abertzaleen arteko akordioak nahiko lituzte nazio eraikuntzan aurrera egiteko,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJko zinegotzi ohi Xabier Garmendiak ez du baikortasunerako arrazoi askorik ikusten etorkizunera begira. Elkarlanean zintzotasunez eta arduraz hasteko premia ikusten du.
Zer esanahi izan du zuretzat gaurko egunak, zer balorazio egiten duzu?Gaurko egunak, orain urtebekoarekin desberditansunik ez du, ez ta gehiegi ere o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maia: "Garai berriak hizkuntza, jarrera eta adostasun berria eskatzen ditu"
Epe motzean, biktima guztien erreparazioak eta presoek sakabanatzeari amaiera jartzeak dute lehentasuna Jon Maiaren iritziz. Gatazkaren muina konpontzeko, erabakitzeko eskubidean ikusten du irtenbidea.
Zer esanahi izan du zuretzat gaurko eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Manuel Castillo: "Bakea hitza desitxuratzen ari dela uste dut"
Zumaiako Iparra gazte mugimenduko kide da Jose Manuel Castillo. Gaur egungo gazteen kezkak eta borrokak ETArengandik urrun ikusten ditu.
Zer esan nahi du zuretzat gaurko egunak? Nola baloratzen duzu?Ikuspegi politiko batetik ikusita, argi dago gaurko e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Edurne Egaña (EAJ): "Bizikidetza lortzeko gai izan gaitezela espero dut"
ETAren desegiteak sentimendu kontrajarriak eragin dizkiola aitortu digu Zumaiako EAJko buru Edurne Egañak. Aurrera begira, bizikidetza lortzeko gai izan gaitezela espero du. Hainbat zumaiarren lehen balorazioa jaso dugu. Hemen dauzkazue Edurne Ega... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alex Oliden: "Uste dut pauso honek lagunduko duela indar sozialak askatzen"
Duela zazpi urte ETAk armak uzten zituela iragarri zuenean bezala, gaur ere poz handia sentitu duela esan digu EHBilduko zinegotzi Alex Olidenek. Jardun armatuaren balazta kenduta, herritik sortutako adostasun eta dinamika berriak lortzeko auke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arritxu Marañon: "Gertatutakoaren egiazko kontakizuna landu behar da"
PSEko zinegotzi Arritxu Marañonek biktimak, eta bereziki Zumaiakoak, izan ditu gaur gogoan ETAren azken agiria entzun duenean. Aurrera begira, urte hauetan gertatutakoaren kontakizuna ez itxuragabetzeko lan egin behar dela azpimarratu du.
Zer esanahi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Dantzazaleon Eguna'-rekin hasiko da bihar aurtengo Maiatza Dantzan
Dantza izango da protagonista Zumaian maiatzeko lau larunbatetan. Astindu dantza taldeak aurten ere Maiatza Dantzan ekimena antolatu du, Udalarekin lankidetzan. Hasteko, bihar, Dantzazaleon eguna izango dute.
Anne Agirrek dantza afrikarren masterclass ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 4ko Bio-Geoko ikasleok Txingudiko badiara joan gara hegaztiak behatzera. Plaiaundiko Ekoetxean azalpen teorikoak jaso ondoren, hezegunean barrena ibili gara uretako hegaztiak ikusten: lertxuntxoak, ubarroiak, ahateak, zisneak, kulixkak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ondo sailkatutako hondakin kopurua 30 puntu igo dela azaldu du Udal Elkarteak
Otsailan jarri zen martxan hondakinak jasotzeko sistema bateratua Urola Kosta eskualdeko herrietan. Hiru hilabete hauetan izandako emaitzen berri eman du Mankomunitateak, eta ondo sailkatutako hondakin kopurua 30 puntu igo dela nabarmendu du ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haritz Jimenez biokimikaria da, eta duela bost urtetik hona, parkinson gaixotasuna ikertzen ibili da Biodonostia Institutuan. Ezjakintasunetik abiatuz hasi zuen bere ikerketa lerroa, eta urte hauetan guztietan, gaixotasunaren zirrikituek bereganatu egin dute. Konplexua izanagatik, pasioz aritu da lanean, eta laster tes... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Trainerilla ligako bi estropada jokatuko dira asteburuan
Gipuzkoako Trainerilla ligari dagozkion laugarren eta bosgarren jardunaldiak jokatuko dira asteburuan Baionan eta Getarian.
Baionako uretan jokatuko den estropada bihar izango da 18:00etan. Getarian, igandean izango da, Arrantzale Egunaren baitan. Jard... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 17:30ean hasita, Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko laugarren jardunaldia jokatuko da gaur. Eguraldia lagun bada Odietan jokatuko da, bestela Herri Eskolako frontoian.
17:30 ODRIOZOLA-MARTIJA / EIZMENDI-JUARISTI 18:10 AIZPURUA-ASTIGARRAGA / OIARTZABAL-MENDIZABAL 18:50 ANTIA-AGIRRE / GARCIA-ODRIOZOLA 19:30 BERIX... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika eta dantza elkarteentzako diru-laguntza deialdia egin du Udalak
Diru-laguntza eskatzeko epea maiatzaren 21ean amaituko da. Eskaerak Alondegia Kultur Etxean edo Udalaren erregistro nagusian aurkez daitezke bulego orduetan.
Musika eta dantza alorrean lan egiten duten elkarteen jarduera diruz laguntzeko 2018 urteko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | (BIDEOA) Klaudio Etxabe "Pikote": Eskolara eta jeneroa saltzera Zumaiara
Pikote baserrikoa zen Klaudio Etxabe. Eskolara Zumaiara joaten ziren inguruetako umeak eta baita Elorriaga auzokoak ere. Zumaia eta Itziar, biak urruti geratzen zitzaizkien. Baserriko jeneroak saltzera ere Zumaiara jaisten ziren.
- Eta hamen zuek ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiak honako partiduak izango ditu:
Pulpo Eskubaloko taldeek hamairu partidu izango dituzte aste bukaera honetan eta bost Zumaian izango dira.Canterias Dominguezeko Kadete mutilak bi partidu izango dituzte, lehena larunbatean Zarautzen eta igande goizean Zumaian. Neumaticos Bayonakoak l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Torreberri Gaztetxean ez dute atsedenik hartzeko gogorik. Bihar ere kontzertuak izango dira, 22:30etik aurrera. Bi talde igoko dira gaztetxeko oholtzara, biek ere blues eta stoner ukituko rocka jotzen dutenak: Liher eta Kuartz. Sarrera 5 euro izango da.
Lide Hernando buru duen Liher laukote donostiarrak 2015ean atera z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Danel Beristain bigarren Astigarragan; Garazi Bergara podiumeko lehen postutik jaitsi gabe
Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariak gero eta hobeto dabiltza; Danel Beristainek denboraldiko posturik onena lortu zuen Astigarragan, zirkuitu arriskutsu batean bigarren postua lortuaz.
Alebin mailak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ulisesen bidaia' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Ulisesen bidaia haur antzerkia izango da igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Zozketan parte hartzeko honako f... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flysch Trail mendi lasterketan parte hartzeko izen ematea irekita dago jadanik. Maratoian, maratoi erdian edo gazte mailako lasterketan eman daiteke izena. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Geolodia 2018 ekimena Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkean egingo da maiatzaren 12an. 'Karst. Koralezko mendiak eta bailara ezkutuak' izenburuarekin, Geoparkearen barnealdeko geologia ezagutzeko aukera egongo da. Izen-emateko aukera dago oraindik e-postara idatziz.
Geologia eta geologoen lanbidea herritarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andoni Txintxilla sukaldaria 'Talento Gastro' sarietarako hautagaia da
Basque Culinary Centerrek eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak antolatu dituzte 'Talento Gastro Sariak'. Sari banaketa ekainaren 13an egingo da Donostian.
Gastronomiaren arloan lan egiten duten gazte gipuzkoarrak saritzeko sortu da Talento Gastro sar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaiotzen garen une beretik, izaki sexudunak gara gizaki guztiak. Sexualitatea ez da nerabetasun garaian bat-batean azaleratzen den ezaugarri huts bat: sexualitatea gizakion berezko ezaugarria da, bizitzaren lehenbiziko hilabeteetatik hasita. Hori hala izanik, funtsezkoa da garapenaren fase desberdinetan sexualitateak z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haserreak eztanda egin eta pentsiodunak kalera irten dira pentsio duinen alde. Bizitzaren kostuaren igoerak eta pentsioen % 0,25eko igoera eskasak eraman ditu kalera. Zumaian bi hilabete daramatzate protestan, Ixabel Dorronsoro eta Xegundo Manterola pentsiodunek ere bai, tartean.
(Erreportaje hau apirileko Baleike aldi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datozen egunetan iragarriko den urrats historikoaren inguruko gogoeta partekatzeko, Herri Batzarra antolatu dugu ostegun honetan arratsaldeko 19:00etan Inpernupe Elkartean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saperek AFAGIren alde emango duen kontzerturako dohaintzak eman daitezke jada
Aurreko bi urteotan bezala, Sapere Aude Sinfonietta orkestrak kontzertua eskainiko du Zumaian, abuztuan egiten den Musika Jaialdiaren barruan. Orain bi urte, 2016ko jaialdian, Mozarten Koroatze meza jo zuen, San Pedro Abesbatzarekin, eta iaz ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzaldia eta hausnarketa saioa antolatu ditu Mugimendu Feministak astebururako
Hitzaldia ostiralean egingo da, 18:00etan hasita. Bi gonbidatu izango dituzte: Iraitz Agirrek, ikuspegi feministatik Errusiako iraultzan emakumeen papera aztertuko du, eta Silvia Carrizok Malen Etxeako esperientzia, eta lana eta ekonomiaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera gelditu da argindar kontsumoaren informazioa jasotzeko tailerra
Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra zegoen antolatuta ostiralerako. Saioa, ordea, bertan behe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurren sexualitate garapenaren inguruko hitzaldia, bihar, Alondegian
Bihar, maiatzak 3, arratsaldeko 18:00etan M&J Ikastetxeak antolatuta eta Udalaren babesarekin, Gure haurren sexualitate garapenaren bidelagun hitzaldia emango du Alondegian, Olatz Berastegi sexologoa eta psikoterapeutak. Hitzaldia euskaraz izango da.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen sorospenetako ikastaroa egingo da larunbatean, Beheko Plazan
Zarauzko Babes Zibilak lehen sorospenetako kanpaina antolatu du eskualdeko udalerrietan Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Urola Kostako Udal Elkartearen, Gurutze Gorriaren, SOS DEIAK-ren, Osakidetzaren eta Ambuibérica elkartearen laguntzarekin.
Bizitza bat s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultur arloan lan egiten duten elkarteentzat diru-laguntza deialdia egin du Udalak
Diru-laguntza eskatzeko epea maiatzaren 17an amaituko da. Eskaerak Alondegia Kultur Etxean edo Udalaren erregistro nagusian aurkez daitezke bulego orduetan.
Kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteen jarduera diruz laguntze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriarteko txapelketako eskuzko lehen partidak jokatuko dira ostiralean Aitzurin
Larunbatean eta igandean Gipuzkoako ligari dagozkion eskuzko, palako eta zesta puntako partidak izango dira.
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako lehen partidak jokatuko dira ostiral arratsaldean Aitzurin 19:30etatik aurrera. Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komunikazio adituei entzuten diegu, behin eta berriz, paperezko egunkariak eta aldizkariak desagertzeko zorian daudela; bost-hamar-hogei urte barru, ez ditugula hatz puntak busti beharko orriak errazago pasatzeko; ez dugula gehiago inor ikusiko egunkaria besapean hartuta paseatzen. Akabo alkandoraren eskumuturrak zikin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auto istripua izan da gaur arratsaldean Orroaga parean. Dirudienez, bi autok elkar jo dute eta hauetako bat iraulita geratu da N-634 errepidean. Bi zauritu izan dira, eta erietxera eraman dituzte SOS Deiakek adierazi duenez.
Denbora gutxian inguru horretan izandako bigarren gertaera da. Herenegun, pertsona bat erreskat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pertsonak, eta ez negozioa, bizitzaren erdigunean jartzearen alde egunero lanean ari diren horientzat. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakinak jasotzeko sistema berria daukagu Zumaian. Lehen aukerakoa zena orain nahitaezkoa da: hondakinak bereizita eta bakoitza bere edukiontzira atera beharko ditugu hemendik aurrera. Batzuentzat ez da berria; beste batzuentzat, berriz, aldaketa handia da. Denboran atzera begiratuta, ordea, ikusiko dugu zumaiarrok b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako trainerilla ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean Pasai Donibanen.
Zumaiako hiru ontziek honako emaitzak lortu dituzte: jubenil mutiletan hirugarren, senior mutiletan, Federazio Sarian, laugarren; eta senior mutiletan, ligan, zortzigarren.
Hurrengo estropadak hauek izango dira: datorren larunbat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, maiatzak 1, Langilearen nazioarteko eguna da. Urola Kostako LAB sindikatuak Zumaia aukeratu du eguneko mobilizazioak egiteko. Eguerdian, Lan, bizi eta herri duina lelopean manifestazioa egin du Beheko Plazatik abiatuta. Plaza berean amaitu da martxa herria zeharkatu ondoren.
Amaieran, lan eta bizi kalitate duina ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren 1eko zubian Wes Andersonen Isle of dogs pelikula ikustera joan nintzen Donostiara. Aretora sartu, eta hara non entzuten zen Europe talde suediarraren The final countdown bozgorailuetatik. Bai, sintetizadoreekin egindako ninonino ninonino famatua daraman himno edo ipno (Gora Moderdonia Askatuta!) jasangaitz h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PPko Gobernuak eta EAJk prentsioak igotzeko lortutako akordioak ez ditu pentsiodunak baretu, eta atzo, beste astelehen batez, udaletxe aurrean elkarretaratu ziren pentsio duinak eskatzeko.
Zumaiako pentsiodunek ere bat egin dute gaur arratsalderako deitutako manifestazioarekin. 19:00etan aterako da Saregile plazatik. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iparrak dei egiten dio Zumaiako langileriari Maiatzak 1ean kaleak har ditzan
Iparrak bihar, Maitzak 1, Zumaiako hainbat eragilek eta langile sektorek deituta arratsaldeko 19:00etan Martxoak 8 plazatik aterako den manifestazioarekin bat egiten du.
Memoriatik urrun geratu zaigula dirudi 1886ko maiatzaren 1a historiaren u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arroako autobiderako lotunea maiatz bukaerarako irekitzea aurreikusi dute
Lotunea ireki ondoren, biribilgunea eta behin-behineko sarrera jatorrizko formara lehengoratzeko lanekin jaraituko dutela azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
AP-8 autobiderako Arroako sarrera-irteerako lanak azken fasean sartu direla jakinarazi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurkoan, azken asteetan emakumeon aurka gertatu diren erasoak salatzeko atera gara kalera, beste behin. Eguerdiko ordu batean, Erribera kaleko Magnolio parean, azken asteetan gertatu diren erailketa eta bortxaketak arbuiatzeko ekintza sinbolikoa egin dugu.
Azken asteetan, bi emakume erailak izan ziren Gasteizen. Pasa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Afrikar dantzen masterclassarekin hasiko da aurtengo Maiatza Dantzan
Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, Dantzazaleon eguna ospatuko da larunbatean Torreberrin. Bertan, afrikar dantzen masterclassa emango du Anne Agirrek, eta ondoren bazkaria izango da. Dantzak ez du etenik izango eta hurrengo hiru larunbatetan ere, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amatasun moduak aztertzen dituen erakusketa zabaldu du Txaro Arrazolak Alondegian
Txaro Arrazolak Borrados y desapariciones erakusketa multimedia zabaldu zuen pasa den ostiralean Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa hau maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Jaiegunetan ere zabalduko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ardoak eta gaztak dastatzen hasteko saioa egingo da maiatzaren 18an
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garaipen eta Lehiakortasun Sailak, Hazi, Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenak, eta Zumaiako Udalak antolatuta, maiatzaren 18an, ostirala, Arabako Errixioako ardoak eta txakolinak, edota Idiazabalko gazta dastatzen ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.