id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0010423 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat gauean jendetzak parte hartu zuen manifestazio feministan, gauak eta kaleak guztionak direla aldarrikatzeko. Horren aurretik gure ekarpena paratu genuen Erriberako horman, Marlik eta Blowing Soul taldeek ederki girotuta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010424 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kantabriarrei irabazita, bihar erabakiko da Pulpo Espainiako zortzi onenen artean izango den
Ttakun taberna Pulpo Eskubaloia jubenil nesken taldeak 25-17 emaitzarekin irabazi dio gaur BM Vallebuelna kantabriarrei Lubaki kiroldegian jokatzen ari diren Espainiako txapelketako fasean. Aurreko partidan AD Carballal galizia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010425 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel txapelketako lehen jardunaldia jokatu da gaur Pasai Donibanen. Igandeko finalean zer ontzi sartuko ziren erabaki da gaur, eta Zumaiak pozik egoteko arrazoiak ditu, hiru ontzi sartu baititu finaletan.
Infantil neskak, kadete mutilak eta senior mutilak izan dira finaletara sartzea lortu duten ontziak. Le... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010426 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral arratsaldean jokatu zen XX. esku pilota txapelketa herrikoaren lehen jardunaldia. Lau izan ziren atzokoan jokatutako partidak.
1. Alex(*) ODRIOZOLA-MARTIJA 19 // OIARTZABAL-MENDIZABAL 22 2. OLIDEN(^)-AGIRRE22 // BEÑAT-ZENDOIA 11 3. EIZMENDI-JUARISTI22 // MANTEROLA-EIZAGIRRE12 4. GARCIA-ODRIOZOLA14 // TUMAS-ETXA... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010427 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gordeta dauzkat Banco de Santanderren eskaparate honetan bata bestearen atzetik jarri izan dituzten iragarkien argazkiak.
Irudi korporatibo zuri eta gorriaz gain, denak bat datoz beste ezaugarri batean: denak gaztelania hutsean egotea.Euskara Zumaian: gero eta gehiago erabiltzen dugu kalean, etxeen erdietan ere erabilt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010428 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda gero eta gertuago dugu eta haurren oporraldiari erreparatuz, urtero bezala, Zumaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako.
Ohikoa den bezala, bi txandatan banatu du hilabetea: uztailaren 2tik 13ra lehena eta 16tik 27ra bigarrena. Udalekuetako ordutegia goizeko 09:30etik 13:00etara bitarte izango da eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010429 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri kirolek ere izango dute bere tartea santelmoen repetizioetan. Gaur, 18:00etan hasita, Urrezko Banakako Aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko da Odieta frontoian.
Honako sei aizkolari hauek neurtuko dira gaurkoan: Jesus Ma Mujika (Ibarra, Gipuzkoa), Aratz Mugertza III (Mutriku, Gipuzkoa), Jokin Alkizalete (A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010430 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakinak Biltzeko Sistema Berria indartzeko sentsibilizazio kanpaina datorren astean
Hondakinak Biltzeko Sistema Berria ezarri zenetik bi hilabete pasa direnean, Urola Kosta Udal Elkarteak herriz herriko sentsibilizazio kanpaina bat egingo du apirilean zehar, "herritarren kezkak eta zalantzak argitzeko, eta ondorioz,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010431 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatera atzeratu dugu Marlik eta BlowingSoul taldeen kontzertua
Eguraldi petralagatik biharko, larunbata, atzeratu dugu Marlik eta BlowingSoul taldeen kontzertua.
Beraz, bihar larunbata, leku eta ordu berean elkartuko gara.Bien bitartean, ederto pasa santelmoak! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010432 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algorri Interpretazio Zentroaren Geologian bikain! programaren barruan, atzo eta gaur, DBH3ko ikasleak Flyscha ikustera joan gara.
Eguraldiaren aurreikuspena ona ez bazen ere, euriak errespetatu gaitu eta asko disfrutatu dugu irteeran. Lehenik eta behin Algorri Interpretazio Zentroan oinarrizko azalpen teorikoak jaso d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010433 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun hauetako euriteengatik adar eta lohi pila darama Urola ibaiak eta Kirol Portutik pasatzean barruraino sartzen dira. Hau, gaur goizean ikusitakoa.
Si tú pagas por atracar en el puerto de #Zumaia, digo yo que deberían de usar, por lo menos, el dinero que cobran por mantenerlo limpio,no?#AQC @PuertosEstado @Gob_eus p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010434 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geolodia 2018 Geoparkean: "Karst. Koralezko mendiak eta bailara ezkutuak"
Geolodia ekimena Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da maiatzaren 12an, larunbata.
Gipuzkoan aurtengo Geolodia ekimena Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkean egingo da, maiatzaren 12an, larunbata. "Karst. Koralezko mendiak eta bailara ezkutuak" ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010435 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jada apirilean murgilduta heldu da, urtero legez, errenta aitorpena egiteko garaia. Ildo horretan, iaz bezala, Zumaiako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du berriro martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010436 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamar bikotek hartuko dute parte bihartik aurrera XX. esku pilota txapelketan
Bihar hasiko da Zumaiako XX. esku pilota txapelketa herrikoia. San Pedro egunera arte jokatuko dira partidak eta bertan hamar bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta. Lehen jardunaldia bihar izango da, 17:30etik aurrera Odietan.
Ant... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010437 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EGUNERATUTA: Bideetako bat zabaldu dute Getaria eta Zarautz artean
Goizaldeko lehen orduetatik moztuta egon da N-634 errepidea Getaria eta Zarautz artean, euriteek eragindako luizi bat dela medio. Trafiko zuzendaritzatik aditzera eman dutenez, bideetako bat zabaltzea lortu dute eta une honetan txandakako zirkulazioa ez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010438 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontsumobidek-Kontsumoko Euskal Institutuak antolatuta ikasleentzat (apirilaren 16tik 20ra) eta gurasoentzat (apirilaren 19an) kontsumo tailerrak izango ditugu ikastetxean; kontsumo arduratsua eta kritikoa sustatzeko gure ikasleengan eta gurasoengan. Horrela, gure nahia eta helburua den, ikasleen ongizatea lortzen lagu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010439 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagore Etxabe zumaiarra, azken aste hauetan asko entzuten ari garen "Sonakay" talde flamenko euskaldunari, koroak egiten aritu zen Leonard Cohenen "Hallelujah" abestiaren bertsio honetan.
Ez zen ordea bera bakarrik joan, berarekin batera bertako kide den EZTEN GIRO-ko taldekideekin batera aritu zen Telecincoko saioan.>... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010440 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken ordutan botatako euriak izan du beste behin ere eragina kostako errepidean. N-634 errepidea itxita dago Getaria eta Zarautz artean luizi batengatik, trafiko zuzendaritzak adierazi duenez. Zarautzera joateko Meagako errepidea edo AP-8 autobidea erabili beharko dute auto gidariek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010441 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bazenekien? Apirilaren 12an, Madrilen, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin epaituko dituzte, 2013an milaka herritarrek eskatutakoa egiten ausartzeagatik: Zubietako erraustegia gelditzea.
EAJk eta PSEk sartu dute demanda, eta 41, 60... 100 milioi eskatzen dizkiete!Swap-ak sinatu ostean denon kontura angulak jatera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010442 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenetik Altsasuko zortzi gazte epaituko dituzte Madrilen. Larunbatean manifestazioa egingo da Iruñean. Gazte hauetako baten familia Zumaian bizi da eta auziari buruz hitz egin dugu beraiekin.
Amesgaiztoa 2016ko urriaren 15ean hasi zen, goizaldeko 5:00ak aldera. Altsasuko herria bere feria eguna ospatzen ari zen, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010443 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Autonomiatik subirautzara, gure geroa gobernatzeko' izenburua dauka EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzaldiak. Alondegian izango da, apirilaren 17an, 18:30ean.
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Zumaian izango dugu datorren asteartean, apirilaren 17an. Hitzaldia emango du gai honen jiran: 'Autonom... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010444 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren igandean jokatuko da kadete mailako Zumaia saria. 57,5 kmko ibilbidea osatuko dute txirrindulari kadeteek, bi itzuli saihesbidetik eta hiru Zakila Bira. Ibilbideak ihesaldietarako aukera ematen du, baina oso litekeena da esprintean ere bukatzea.
15-16 urteko neska mutilentzat da lasterketa eta, Zumaian denez, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010445 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako finalak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako partidak jokatuko dira asteburuan Aitzurin
Ostiraletik igandera bitartean, diziplina ezberdinetako pilota partidak ikusteko aukera izango da Aitzurin. Larunbat eguerdian, Santelmoetako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira.
Gipuzkoako Pilota ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010446 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean Marlik eta Blowing Soul talde zumaiarrak Erriberako paretan
Kalearen erabileraren inguruko eztabaida, bebeku eta zentsuraren bidetik baino, sormenetik jorratzea nahiago dugunez, beste mural-kontzertu bat antolatuko dugu ostiralean (apirilak 13). 19:30etatik aurrera, eta eguraldia lagun, herriko bi talderen d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010447 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela hilabete batzuetatik hona astelehenero egiten duten moduan, San Telmo egunean ere, jubilazio duinaren alde herriko pentsionista batzuk elkartu ziren udaletxe aurrean.
Jai egunak ez zuen oztopatu, beste behin ere, Madrilgo gobernuak ezarritako %0,25eko igoera salatu eta pentsio duinak eskatzeko kontzentrazioa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010448 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmoko jaietan Estatuko Jubenil Nesken Txapelketa Zumaian jokatuko da.
San Telmoko jaietan Pulpo taldeko Ttakun Tabernako jubenil neskak Estatuko Jubenil Txapelketan lehiatuko dira. Zumaian jokatuko da B sektorea eta bertan Felmar BM La Roca talde Kataluniarra, AD Carballal talde Galiziarra eta Ferreteria Cubas Va... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010449 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ertzaintzak gaur arratsaldean igorri duen oharrean adierazi du ustezko erasotzailea gaur goizean eraman dutela Azpeitiko guardiako epaitegiko epailearen aurrera.
Astelehen goizaldean herriko taberna batean gertatu zen sexu erasoaren datu gehiago eman ditu Ertzaintzak gaur arratsaldean. Oharrak dioenez, Ertzaintzako pat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010450 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mady Diamé irabazle, ostiralean Donostian izandako boxeo borrokaldian
Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeatzaile den Mady Diamé gaztea garaile izan zen ostiralean Donostiako Anoetan jokatutako borrokaldian. Pablo Tarso irundarra izan zuen aurkari 63 kiloko mailan, eta Diamé izan zen irabazlea puntutara.
Zumaiako boxeo klu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010451 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak asteburu honetan santelmoetan herriko taberna batean gertatutako eraso eta jarrera sexistak salatu nahi izan ditu eta elkartasuna adierazi die erasoa jasan duen emakumeari zein bere hurbilekoei.
Horren aurrean, Udalak publikoki eta aho batez adierazi nahi du emakumeenganako indarkeria mota guztiak gaitz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010452 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Game of thrones' telesaileko euskal lokalizazioak saritu ditu Hollywoodek
Itzurungo eta Barrikako hondartzak, eta Gaztelugatxeko irla izan dira saria jaso dituzten lokalizazioak. Tate Araez andaluziarra izan zen leku hauek aukeratu zituen pertsona, eta ondorioz, saria jaso duena.
HBO kate estatubatuarraren Game of thr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010453 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako mugimendu feministak antolatuta, festetan izandako eraso sexisten aurkako kazerolada izango da Martxoak 8 plazatik abiatuta, 19:00etan.
Santelmoetako lehenengo asteburuak eman du berea eta tamalez, emakumeok ezin izan dugu erabat eroso egon gure herriko festetan. Egun hauetan zehar era ezberdinetako gertaeren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010454 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ertzaintzak konfirmatu duenez, sexu erasoa goizeko 06:00ak aldera gertatu da taberna batean. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago.
Goizeko 06:00ak aldera gertatu da sexu erasoa herriko taberna batean. Dirudienez, erasotzaileak zirriak eta ukitzeak egin dizkio biktimari. Honek salaketa jarri du, eta erasotzailea atxilot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010455 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako eskuko programan aipatzen da ipuin kontaketa saioa izango dela gaur 17:00etatik aurrera. Datu hau oker emanda dago. Ipuin kontaketa emanaldia atzo egin zen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010456 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako kadete mutilek hirugarren amaitu dute Gipuzkoako batel liga
Atzo goizean jokatu zen Getarian Gipuzkoako batel ligako azken jardunaldia, eta estropada amaitu ondoren, ligako sariak banatu ziren. Zumaiako batelen artean, kadete mutilek, brontzezko domina lortu zuten.
Batel ligako azken jardunaldia jokatzearekin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010457 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olinpiar esprinteko I. Espainiako kopa jokatu da asteburu honetan Asturiasen, Trasonako urtegian. Itxas-Gaineko Unai Azkunek, Imanol Barruetabeñak, Xabier Osak eta Iñigo Peñak osatutako K-4ak brontzezko domina irabazi du senior mailan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010458 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekaitz Galarraga eta Woody Watkins infantil mailako pilotariek Iparraldean jokatutako zesta punta txapelketa irabazi dute. Bidarten jokatutako finalean 35-28 emaitzarekin irabazi zioten Iparraldeko bikoteari. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010459 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batxilegoko bigarren mailako ikasleen zozketak badu zenbaki sariduna
Batxilergoko bigarren mailako ikasleek otar bat zozkatu dute San Telmo jai hauetan. Atzo aritu ziren errifak saltzen eta baita zenbaki sariduna atera ere: 02836. Txartel honen jabeak Ttakun tabernatik pasa beharko du otarra jasotzera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010460 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo jaien baitan bihar jokatuko den pilota jaialdian aldaketa bat izango da: gaur binakako finala jokatu duen Rezusta ez da bihar Zumaian izango, eta haren ordez Martijak jokatuko du Altunarekin batera. Aurrean Irribarria eta Zabaleta izango dituzte. Bikoteak ere aldatu egin dituzte.
Jaialdia 17:00etan hasiko da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010461 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozolak lau gol sartu zituen atzo Espainiako selekzioarekin
Espainiako eskubaloi selekzioak Tunisiaren aurkako partida jokatu zuen atzo Ciudad Realen. Jordi Riberak zuzentzen duen taldea erraz nagusitu zen, 33-18 emaitzarekin. Kauldi Odriozola zumaiarrak jokatzeko aukera izan zuen, eta nola: Bidasoa taldeko h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010462 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Afaria antolatu dugu aurten, 13an, eta inguruko beste bi bertso eskola gonbidatu ditugu: getariarrak eta oikiarrak. Elkartzeko hitzordua 20:00etan da, Metro tabernaren aurrean.
Afaria Beheko Plaza jatetxean izango da, 21:00etan, eta izena han bertan eman daiteke (15 €), asteazkena baino lehen. Afalondoren Zumaiako, Get... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010463 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek San Telmoko aste bukaeran, hiru garaipen eta partidu bat galdu dutelarik.Labarra Taberna Pulpoko seniorrak derrigorrez irabazi beharreko partidua zuten lehen postuetan mantentzeko, eta hala lortu dute.Euskal Ligako partidu zaila zuen Canterias Dominguez Pulpoko kadet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010464 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Yeregik bosgarren postuan amaituko du Pro Zarautz txapelketa
Imanol Yeregi surflari zumaiarra Pro Zarautz txapelketako final laurdenetaraino heldu da, eta ezin izan du aurrera egin. Final laurden galanta egin du zumaiarrak eta 15,33 puntu lortu ditu, 8,43 eta 6,90 puntuko olatuei esker. Ez da izan nahikoa, ordea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010465 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euria dela eta, Ondartxon egitekoa zen euskal dantzen saioa Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian izango da, 13:00etan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010466 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badatoz San Telmo festak eta gozatu familian, lagunartean... hau da herriarekin. Zumaiarrentzat alain kuttunak diren festa hauetan ondo pasatzera animatzen zaituztegu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010467 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken bi urteotan bezala, festetan zehar udaltzaingo zerbitzua 24 orduz eskainiko da eta Ertzaintzaren pertsonala ere indartu egingo da.
Azken bi urteotan egin bezala, zumaiarren segurtasun eta ongizatea lehenetsi eta bermatze aldera, aurten ere, festetan zehar udaltzaingo zerbitzua 24 orduz eskainiko da hilaren 6an, 7... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010468 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero moduan, arrantzale ohi batek igoko du santelmoetako bandera igande gauerdian. San Telmo martxarekin lagunduta, Jose Angel Morak izango du eginkizun hori egiteko ardura. Festak eztanda egingo du momentu horretan, eta jakitun da Mora bera ere. "Urduri nago, baina momentua iristen denean, Kofradia aurrean egoten de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010469 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostrak. Bi kuskuko oskoldun hauek gutizia gastronomikotzat jo dira antzinatik. Naturan aurki ditzakegun animalia hauen hazkuntza artifiziala erromatar garaietatik datorkigu gutxienez. Honek zein preziatuak ziren eta mediterraneo kostaldeko herrien gastronomian norainoko garrantzia edo interesa zuten erakusten du. Pents... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010470 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmotako astebukaeran ere Pulpo Eskubaloiak partiduak izango ditu.
San Telmo festak badatoz Zumaiara eta Pulpo Eskubaloiak ligako partiduak berreskuratzen ditu. Partidu gutxi izango ditugu, guztira lau, baina garrantzi handikoak. Zumaian bi partidu ospatuko dira:Kadete neskak Foru Aldundiko torneoko partidua izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010471 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unai Manterola: "Bertsolariak lan egin dezan, gai-jartzaileak ere bere lana ongi egin behar du"
Duela 13 urtetik Orion bizi da Unai Manterola apaiz zumaiarra, eta hain zuzen, han hasi zen gai-jartzaile lanetan Orio eta Zumaiaren arteko herrien arteko txapelketa batean. Azken hiru urtetan, berriz, San Telmo jaien bezper... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010472 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eraso sexisten aurkako eta festa askeen aldeko agerradi masiboa ostegunean
Ostegun honetan, apirilak 5, Zumaiako Mugimendu Feministak agerraldi masiboa egingo du. Eraso sexisten aurka prestatutako protokoloa aurkeztu eta "emakumeok* festak askatasunez gozatzera goazela" aldarrikatuko du Mugimendu Feministak.
"Jaiak eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010473 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Norantza bakarreko trena izenburupean, atzoko Ur Handitan saioan, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Extremadura, Gaztela, edo Andaluziatik etorritakoak izan ziren protagonistak. Jon Maiaren familia ere Extremadura eta Zamoratik etorritakoa da. Bere esperientzia kontatu zuen bertsolariak.
Jon Maiak bere jatorria ukatzen z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010474 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ostegunean zozkatuko ditugu Gaztela Mantxako bidaiarako eserlekuak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010475 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkartearen oharra, edukiontzien erretzea dela eta
Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten alderdi politko guztiek, apirilaren 2an eta 3an Zumaian nahita eragindako kontenedore erretzea salatzen dute.
Apirilaren 2 eta 3an, Zumaian nahita erangindako sute desberdinen ondorioz, 12 kontenedore inguru ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010476 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuko egunetan, Zumaiakoko Infantil Txiki taldeak eta Errendimentuzko Alebin Mutilen taldeak Zarautzen jokatu zuten txapelketa bana.
Infantil Txiki taldeak zarauztarren aurka 0-0 berdindu ondoren, penaltietan galdu zuen baina Lengokoaren aurka bana berdinduz hurrengo faserako sailkatu zen. Final laurdenetan Real... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010477 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uxategiko eta Ubillos atzeko entsegu lokalak erabiltzeko deialdia zabaldu du Udalak
Herriko musika taldeen entseguetarako Udalak bost areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean. Entsegu lokal horiek erabiltzeko izen-emate epea apirilaren 10etik 27ra izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010478 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldean jarriko dira salgai San Telmo eguneko pilota jaialdiko sarrerak
Datorren astelehenean, apirilaren 9an, San Telmo eguna ospatuko da eta horrekin batera arratsaldean pilota jaialdia izango da Aitzuri pilotalekuan. Sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, 18:00etatik 20:00etara, frontoiko leihatilan. Bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010479 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirilaren 6tik 15era ospatuko dira 2018ko San Telmo jaiak. Txarangak, kalejirak, haurrentzako jolasak, pilota partidak, bertsolari eta dantza saioak, eta haur zein helduen danborrada dira aurtengo egitaraua osatzen duten ekintzetako batzuk. Txosna gunean ere egitarau oparoa prestatu dute.
Bertso Eskolak antolatutako b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010480 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat edukiontzi erre dituzte Txomin Agirren eta Maria eta Jose ikastetxean
Pulpo elkartearen pareko eta Caixa aurreko zazpi edukiontzi erre dituzte, eta Maria eta Jose ikastetxe barruko beste bi. Kotxe batek kalteak izan ditu.
Goizeko 5:45 inguruan ohartu dira zenbait herritar Pulpo aurreko edukiontziak erretzen ari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010481 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uste baino atzerapen handiagoarekin pasa da Euskal Herriko Itzulia Zumaiatik. Aurreikuspen motelena baino 8 minutu beranduago pasa dira txirrindulariak Axular ibiltokian jarritako sprintetik.
Bost laguneko taldetxoa pasa da aurretik Zumaiatik. Sprintean lehena Murias taldeko Aitor Gonzalez izan da. Berak eskuratu ditu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010482 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobideko Zarauzko irteera ordubetez itxita egongo da gaur arratsaldean Itzulia dela eta
Euskal Herriko txirrindularitza Itzuliko lehen etapa jokatuko da gaur. Zarautzen izango du irteera eta helmuga, eta horrek eragina izango du trafikoan. Horren adibide da AP-8 autobideko Zarauzko irteera itxita egongo dela ordubete... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010483 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitzear da Aste Santua eta horrekin batera asteburu luze honetan Zumaian izan diren bisitariak beraien herrietara bueltatzen hasi dira. Zumaiako turismo bulegoan orain hasiko dira kopuruak aztertzen, baina, esan daiteke aurten ere bisitari kopuru polita hurreratu dela herrira jaiegun hauetan.
Jada ohikoa den bezala, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010484 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | BIDEOA: 'Enigma bizia' bisita turistiko berria arrakasta handia izaten ari da
Euskara pixka bat ikasi edota elkarte gastronomiko batean hamaiketakoa egiteko proposamena ere bada. ETB1eko albistegietan ikusi ahal izan dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010485 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hasten den guztia amaitzen dela uste ei dugu: zaparrada gogorrena urik gabe geratzen da, egunik latzenetan ere eguzkiak joan egin behar izaten du, eta gertu ikusten ditugun San Telmoak ere aise amaituko dira.
Badira, ordea, amaitu ez diren borrokak; helburua esku artean izatetik urrun, jomuga eguneroko guda txikietan d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010486 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kristautasunaren arabera, hil eta hiru egunetara berpiztu zen Jesukristo. Hori gogoratu dute gaur Aste Santuaren baitan Arritokietan egindako Resurrexiten ospakizunean. Gero, ohikoa den bezala, Jesukristoren eta Ama Birjinaren irudiak prozesioan eraman dituzte parrokiara. Bertan egin da elizkizuna. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010487 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehen honetan hasiko den Euskal Herriko Itzulia bitan igaroko da Zumaiatik, lehen bi etapetan, hain zuzen ere. Bietan ere herrigunetik igaroko da pelotoia.
Astelehenean, Zarautz-Zarautz etapa korrituko dute eta Zumaiatik 114,2 kilometroan pasako dira txirrindulariak, etapa amaitzeko 47,9 kilometroren faltan. Herrit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010488 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arritxu Iribar: "Itzulia irabazi nahi dutenek oso erne egon beharko dute denbora guztian"
1984tik hona aritu da Arritxu Iribar Euskal Herriko Itzuliaren berri ematen Euskadi Irratian. Hasiera hartan helmugako elkarrizketak egiten zituen; orain etapa osoa egiten du motoan, zuzenean, txirrindularien mugimenduen eta ihesa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010489 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gazteak triatloira hurreratu nahian, Gipuzkoako Triatloi Federazioak teknifikazio saioak antolatu ditu egun hauetan, Aste Santuko jaiegunak horretarako baliatuz.
Askizun izan dute basea egun hauetan. Ostegunean igeriketa eta bizikleta saioak izan zituzten. Azken hau Zumaia, Getaria eta Zarautz artean egin zuten. Oherat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010490 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den igandean, urtero egin bezala, Zumaiako Bira egin zen Indamendi bazkunak antolatuta. Urtero Erramu igandearekin batera egiten den mendi buelta da hau. Beheko Plazatik atera eta Elorriaga, Agote, San Lorente edo Oikia pasa ondoren, Artaditik behera Zumaian bertan amaitzen da.
Igandean egindako txangoaren zenbait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010491 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mady Diame boxeatzaileak borrokaldia izango du apirilaren 6an Donostian
Zumaia Cuban Boxing klubeko Mady Diame boxeatzaileak borrokaldia izango du apirilaren 6an, 20:00etatik aurrera, Donostiako Belodromoko Anoeta aretoan. 63 kiloko mailan arituko da eta aurkaria GB Irun klubeko Pablo Tarso izango du. Jubenil mailako E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010492 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako euskararen historia soziala aztertzeko beka deialdia zabaldu du Udalak
Euskara izanik gure altxor eta ondare kuttun zein baliotsuenetako bat, 2018ra begira hainbat ekimen bultzatu ditu Zumaiako Udalak gure hizkuntza eta haren erabilera babestu eta sustatzeko; Euskaraldia eta euskara eta euskal kultura ezagutze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010493 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuko ospakizunen baitan, gaur goizean gurutze bidea egin dute. Jesukristok kalbariora egin zuen bidea gogoratu dute goiko plazara gerturatu diren fededunek. Gurutzea aurretik, errezuak eginez egin dute Arritokietarainoko bidea.
Arratsaldean, 18:00etan, elizkizuna izango da (elebiduna) parrokian eta ondoren proz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010494 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garaipen handia lortu du gaur Imanol Yeregi surflari zumaiarrak. Portugalko Almadan jokatu den Caparica Pro txapelketa irabazi du Imanolek, World Surf League-eko proba. Denboraldi honetan lortzen duen lehen garaipena da, gainera.
Pausoz pauso, txandaz txanda joanda, finalera heldu da Imanol. Gaur arratsaldean jokatu da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010495 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuan Zumaian geratu zarela eta ez dakizula zer egin? Torreberri Gaztetxean egingo diren kontzertuetara joatea izan daiteke aukeretako bat. Izan ere, gaur eta bihar, hiruna talderen kontzertuak izango dira.
Gaur, 20:00etan hasita, Denso (sludge punk, Malaga), Equilibrio (punk, Madrid) eta Enze (hardcore, Torelló... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010496 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ttakun Taberna Pulpo taldea Zumaian ospatuko den Espainiako fasean izango dugu.
Ttakun Taberna Pulpoko neskak Zarautzen ospatutako Euskal ligako hirugarren postuari ezker, Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela lortu zuten.
Ttakun Taberna Pulpo dagoen multzoko txapelketa Zumaian izatea lortu da eta faseko partiduak a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010497 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jokoteknia euskal bideojokogintzaren lehen jardunaldia egingo da maiatzean Bilbon
Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak lan hitzarmena sinatu dute. Honen helburua bertako kultura eta industria bultzatzea da, euskararen abiapuntutik eta euskaraz egiten den bertako bideojokogintza kultura indartzeko.
Bi erakundeetako orde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010498 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egunak aurrera doaz. Bizipenak ugaritzen ari dira eta lerrootan dena biltzea lan mardula ari da izaten. Gehienbat, eguneroko martxak ez duelako uzten hausnartzeko denbora; patxadaz begiratu eta gertatzen ari denaren inguruko inpresio bat jasotzeko bederen.
Prozesu hori lagungarria egiteko lehen bidelaguna ezagutu genue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010499 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da. Hala nola, eskaintza oinarritzen da gure enbaxadoreetan: parrila, txakolina, bisigua, merkatua, gazta eta flyscheko olagarroa.
Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010500 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur iluntzean 21:30ean hasita, Zumaiako Herri Eskolako ikasleek osatuko dute Gure Kasako ikuslegoa. Ikustekoa izango da, eta baliteke sorpresaren bat edo beste egotea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010501 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Guk gure pentsioak' izenburupean, pentsioen inguruan solasean ariko dira zumaiarrekin Nerea Kortajarena eta Marian Esnaola. Gaia puri-purian dagoela eta, gure ekarpena egin nahi dugu, eta solasaldi ireki hau antolatu dugu. Datorren asteazkenean, Alondegian daukagu hitzordua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010502 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako kostako txokorik politenean dago, ingurumen zoragarria du eta paraje ezin ederragoak. Zumaia bizitzeko herri erosoa da, praktikoa dela esan daiteke, zerbitzuz ongi hornituta baitago. Garraio publikoren eskaintza ona du, eta beste hainbat zerbitzu; igerilekua eta polikiroldegia, frontoiak, parkeak, kultur etx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010503 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arkitekto tekniko bat kontratzeko prozesua zabaldu du Zumaiako Udalak
Aipatu prozesua Lanbiden argitaratutako lan eskaintzaren bitartez egingo du eta interesdunek apirilaren 11a arte izango dute bertan izena emateko epea.
Atzo bertan zabaldu zuen Udalak arkitekto teknikoa kontratatzeko lehiaketa bidezko prozesua. Aipat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010504 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tximista Garagardotegiak antolatzen duen kultur potearen baitan, martxoarekin amaitzeko, Ganba alaia izeneko antzerki obra egongo da ikusgai bihar, 19:30etatik aurrera.
Aizpea Goenagak zuzentzen duen Ganba alaia antzerki obra egongo da ikusgai bihar, martxoko kultur potearen baitan, Tximista Garagardotegian.
Isidoro Fe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010505 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela aste batzuk San Telmo ermita barruan eta inguruan grabatzen aritu ziren Jon Plazaola, Oscar Terol eta konpainia eta hementxe dago aurrerapentxo bat. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010506 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuan Zumaian, Oikian eta Artadin egingo diren elizkizunak
Igandean izan zen Erramu igandearekin sartu ginen Aste Santuan. Askok opor egun bezala hartuko dituzte egun hauek; beste hainbestek, bere fedeari jarraituta, garai honekin lotutako elizkizunetan hartuko dute parte.
Goizeko 09.30etik 12.30era, Adiskidetze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010507 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoak ate joka ditugu dagoeneko eta aurten ere, ekintza egitarauaren baitan, pilota partidu profesionalez gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek.
Pilota jaialdia hilaren 9an, San Telmo egunean, 17:00etan, izango da eta guztira hiru partida jokatuko dira: Dario-Martinez eta Elordi-Irustarena lehena, Altuna-Zabalet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010508 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoen lehen asteburuan ere, apirilaren 7tik 9ra (biak barne), itxita izango da.
Aste Santua dela eta, martxoaren 29tik apirilaren 2ra (biak barne), itxita egongo da Zumaiako Kultur etxea. Horretaz gain, santelmoen lehen asteburuan, apirilaren 7an eta 8an, eta San Telmo egunean, apirilaren 9an, ere itxita izango da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010509 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtebeteko lanaren ondoren, dagoeneko osatuta dago Turismo Planaren lehen zirriborroa. Dokumentua apirilaren 11a arte egongo da herritarren esku, eta zumaiarrek Udal webgunean, Baleiken eta Turismo bulegoan bertan eskuratu edota kontsultatu ahal izango dute.
Dagoeneko publiko egin du Udalak Zumaiako Turismo Planeko leh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010510 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hezkuntza Ekintzailea ez da dagoeneko kezka bat, benetako helburu da gure ikastetxean. Sormena, lankidetza, komunikaziorako trebetasuna, sinergia-gaitasuna... dira gazteek garatu beharreko gaitasunetako batzuek, gaur eta etorkizunean aurkituko dituzten erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko.
Aldaketa gero eta azka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010511 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2017-2018 ikasturte erdian gaude eta hemen dira Aranzadi Zientzia Elkarteko Eneko Sanz, historialaria, eta Olatz Retegi, antropologoa.
2016. urtean, Zumaiako udalaren laguntzarekin 1936-1945 urteen bitartean Zumaiako udalerrian gerra garaian zer pasa zen jakiteko ikerketa abiatu zuten, eta, proiektu honekin batera, uda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010512 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirilaren 20an Artzape Fest! jaialdia egingo da Getarian, Cristobal Balenciaga museoan. Bertan, Izarok, Nøgenek eta Marlikek joko dute. Artzape Euskara Elkarteak, jaialdiaren antolatzaileak, emandako lagun batentzako bi sarrera zozkatu ditugu.
Sariduna Edu Aristi Etxaide da. Zorionak! Gonbidapena jaso eta berehala ema... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010513 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sapere Aude Sinfoniettak AFAGIri emango dizkio udako kontzertuko irabaziak
Sapere Aude Sinfonietta orkestrak kontzertua emango du uda honetan, Zumaiako XXXIV. Musika Jaialdiaren baitan. Bertan, Beethovenen 3. Sinfonia eta Rodrigoren Concierto de Aranjuez izango dira entzungai. Emanaldi honek badu berezitasun bat eta da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010514 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute jada XX. esku pilota txapelketa herrikoiko izen-ematea. Txapelketa eskuz binakako modalitatean jokatuko da, eta interesatuek apirilaren 7ra arte dute izena emateko epea.
Eskuz binakako txapelketa honetan parte hartuko duten bikoteetako kide batek, behintzat, herrikoa izan behar du. Horrez gain, federatu ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010515 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kaixo. Nire burua aurkeztuko dut lehendabizi: Zumaiako Udalak hutsik duen lokal bat naiz eta nire ametsa udalerriko herritarrei zuzendutako zerbitzu bat eman ahal izatea da.
Jakin badakit Zumaiako guraso talde haundi batek 0 eta 6 urte bitarteko beraien seme-alabentzako udal espazio baten beharra aldarrikatu duela eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010516 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Konstelazio familiar berriei buruzko hitzaldia emango du Itziar Morak ostegunean
Aste Santuan, gainera, (martxoak 30, 31 eta apirilak 1) konstelazio familiar berrien tailerra emango du. Osteguneko hitzaldia eta Aste Santuko tailerra Libi parafarmazian egingo dira.
Itziar Mora zumaiarrak, konstelazio familiar berriei bu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010517 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak eta Distira Argazki Elkarteak Zumaiako XXX. argazki lehiaketa antolatu dute. Aurten ere Argizaola sarirako puntuagarria izango da lehiaketa hau. Aurtengo gaia Emakumea izango da, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaituko da.
3. Parte-hartzaileko 3 lan gehienez. Ezin izango da aurkeztu lehiaket... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010518 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako 10. jardunaldia jokatu zen atzo Orioko uretan. Zumaiako bederatzi ontzik hartu dute parte estropada hauetan.
Lortutako emaitzen artean aipagarriak dira infantil neskek eta jubenil mutilek lortutako laugarren postuak, eta kadete mutilen bosgarren postua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010519 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Oso gustora gabiltza. Momentuz esperientzia zoragarria ari da izaten eta hasi besterik ez dela egin pentsatzea ederra da". Hala diote Izaro Oleagak eta Aiora Perezek . 16 urte dituzte eta euren bizitzetan lehen oinazea utziko duen bidaia izango delakoan dira. Bi egun daramatzate bertan eta jadanik guztia egiten zaie z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010520 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Generoaren eraikuntzaren inguruko hitzaldia antolatu du Txiribueltak
Txiribuelta elkarteak antolatuta, generoaren eraikuntzaren inguruko hitzaldia emango da bihar, asteartea, Branka eraikinean. Saioa 18:00etan hasiko da, eta hizlaria Edurne Epelde izango da. Hitzaldi hau herritar ororik zabalik dagoela adierazi dute an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010521 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeak lortu dituzten emaitzak:
Partidu gutxi izan ditugu aste bukaera honetan, baina garratzi handikoak.Senior mailako Labarra Taberna Pulpok hirugarren postuan zegoen Haritza Eibarren aurkako partidua galdu du eta laugarren postura erori da. Animo mutilak, bi jardunaldi falta d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010522 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gonzalo Agirre infantil mailako puntista zumaiarrak, Iparraldeko zesta punta txapelketa irabazi du Oier Rodrigo hondarribitarrarekin bikotea osatuta. 35-23 emaitzarekin irabazi diete Bidart Kosta klubeko bikoteari finalean.
Woody Watkins eta Ekaitz Galarraga Zumaiako zesta punta eskolako kideak ere finalera heldu dira ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.