id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0010723
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tunel ondoko luiziagatik egin behar diren lanek hiru hilabete iraungo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak asteartean eginiko kontseiluan, egonkortze lanak egiteko aurrekontua zehaztu zuen. Hala nola, obrek hiru hilabeteko iraupena izango dutela adierazi dute. Santiagoko tunel ondoan gertatu zen luizia otsailaren hiruan, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010724
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela aste batzuetatik hona, astelehenero egiten dute elkarretaratzea udaletxe aurrean hainbat pentsionistek. Gaur, protesta ekitaldiak hirietara zabaldu dira gehienbat, baina Zumaian erantzun bikaina izan du. Inoizko jende multzo handiena elkartu da gaur eguerdian udaletxe aurrean. Printzipioz, deialdi nagusia hirieta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010725
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako San Pedro parrokiak ekitaldi bereziak antolatu ditu Garizumarako. Horien baitan, hitzaldi eta kantaldi bana ere izango dira. Hala, Garizuma honetan, Aste Santua heldu bitartean, ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, elizan bertan, eta hiletarik ez badago, Jauna Agerian eta bakarkako aitortza jasotzeko aukera iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010726
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Formatu berria eta informazio fitxak txertatu dira herritarrei sailak eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman eta horien inguruko xehetasunak uneoro eskura izan ditzaten. Udaleko sail oro bezala Gizarte Zerbitzuek ere hainbat eta hainbat programa, laguntza, prestazio edota zerbitzu eskaintzen ditu herria eta herritarre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010727
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balenciaga ontziolako langileek manifestazioa egin dute gaur goizean Hitzarmen duin baten alde, otsaila hasieratik lanuzteak egiten hasi ziren Balenciaga ontziolako langileak. Erreibindikazioak jarraitzen du, eta gaur goizean, herriko kaleetan zehar manifestazioa egin dute. Balenciaga ontziolako langileek hitzarmen dui...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010728
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oskarbi taldeak kantaldia eskainiko du bihar, 22:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak bi lagunentzako hiru sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hiru saridunak hauek dituzue: Iñaki Zubimendi Zialtzeta, Arritxu Urbieta eta Jon Imaz Aizpurua. Zorionak! Sarrerak aretoko leihatilan izango dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010729
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deun arraun elkartearen ohiko batzarra egingo da bihar, ostirala, Branka eraikinean. 19:00etan lehen deialdian egingo da eta ordu erdi geroago, 19:30ean, bigarrengoan. Aurrekontuak errepasatuko dira, klubaren kirol egoera azalduko da eta galderak egiteko aukera zabalduko da. Bestalde, larunbatean, 10:00etatik aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010730
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aspaldian sortu zen programa honen beharra. Bere helburu orokorra bi hilabetez, 10 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea da eta bide batez desertuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea. Martxoak 31 arte duzu epea!!! Gainera, mediku azterketak g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010731
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal kantugintzari bultzada emateko asmoz, 1966an sortu zen Oskarbi musika taldea. Ez dok hamahiru taldean hasi ziren lehen urratsak ematen, eta ordutik, ia 52 urteko ibilbide oparoa egin dute. Mendira naiz hamaikagarren diskoa aurkeztu berri dute, eta ostiralean, 22:00etatik aurrera, Aita Marin emango duten kontzert...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010732
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan (otsailak 23) izango dugu hurrengo solasaldia, Itziar Alkortarekin. Beti bezala, arratsaldeko 19:30ean, Foronda Jauregian. Itziar Alkorta Zuzenbide Zibileko irakasle titularra da EHUn, eta gai honen inguruan arituko zaigu: "Bizitzaren hasiera eta luzapena. Erronka etiko berriak" Heidegerrek esaten zuen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010733
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilabete eskaseko epean tapoiez bete dute zumaiarrek Eusebio Gurrutxagan horretarako jarritako edukiontzia. Zumaiarrek euren elkartasuna eta solidaritatea adierazi diote horrela gaixotasun neuromuskularren ikerkuntzan laguntzeko "Asociación ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza" elkarteak abian jarritako eki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010734
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leire Arrizabalaga Pulpo Eskubaloiko Kadete mailako jokalaria , Espainiko promesas selekziorako deitu dute Trapaia Taberna Pulpoko jokalaria den Leire Arrizabalaga espainiko promesak selekzioak deitu du. Deialdiaren arabera, martxoaren 25tik 29ra entrenamentuak burutuko ditu selekzioak eta lagunarteko partidu bat izang...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010735
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
19 urteko espetxe-zigorra Zumaian atzemandako kokaina kargamentuaren arduradunari 2011. urtean, 600 kilo kokaina zeramatzan belaontzi bat atzeman zuen Guardia Zibilak Zumaiako portuan. Akusatu nagusiari 19 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Gipuzkoako auzitegiak. Horrez gain, 760.000 euroko isunak ere ordaindu beharko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010736
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Estrenaturik geratu da jada konpondu berri duten barra berriaren zatia. Hauxe gaur goizean ateratako argazkia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010737
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bake epaile kargua betetzeko izendatu zen epailearen legealdia jada amaitu dela kontuan izanik, hamabost eguneko epea zabaldu da, martxoaren 13 arte, alegia, interesdunek Udaletxean eskaerak aurkez ditzaten. Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko Memoriaren aurkezpena: kargu honen egink...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010738
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emeek emana erakusketaren baitan, bihar, osteguna, 19:00etan, Paperezko ahotsak dokumentala emango da Aita Mari zinean. Eresoinka taldeari buruzko dokumental hau Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendu du eta 2016ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratutako Eusko Jaurlaritz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010739
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizonezko bat kondenatu dute lagun baten gurasoen eta izebaren bitxiak lapurtzeagatik Lapurretak 2014. urtean zehar gertatu ziren Zumaian. Lapurtutako bitxiek 15.686 euroko balioa zuten eta, Efe agentziak esanaren arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait salerosketa puntutan saldu zituen. Eraztunak, erlojuak, kateak et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010740
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anima zaitez gorputza astintzera leloarekin, Lindy Hop dantza tailer irekia egingo du Astinduk datozen hiru hilabetetan. Saioak hiru izango dira, hilean behin, eta kalean egingo dira. Lehen saioa larunbat honetan izango da, eta beste biak martxoaren 24ean eta apirilstrn 21ean, hiruretan 17:30etik 19:30era. Maria Peña i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010741
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aparkalekuen sistema: poligonoek, Axularrek eta Estazioak zonalde bakarra osatuko dute Zumaiako Udalak iaz jarri zuen abian udalerriko aparkamenduak erregulatzeko sistema. Lehen urte hartan Zubitxikitik Parolaldera bitarteko guneetako aparkalekuak arautu zituen. Aurten, baina, erregulazioa herri osora zabalduko da, uda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010742
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko aparkamendua antolatzeko 2018ko ordenantzaren lehen zirriborroaren xehetasunak azaldu ditu Udalak Iazko lehen faseari jarraiki, 2018ko udan aparkatzeko bereiziko diren gune berriak eta horien funtzionamendua zein izango den argitu ditu. Sistema berria ekainaren 15etik irailaren 15era egongo da indarrean eta hel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010743
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Burlatako Udalak ere "kalea denona da": hezkuntza eta errespetua lantzen ari dira, debekuen ordez Aste honetan zabaldu du albistea Euskalerria irratiak: "'Errespetuz jolasten gara' kartelak debekua gaindituko du Burlatan". Hau da, espazio publikoa, kalea, erabiltzean zenbait karrika eta plazetan haurrek zituzten debeku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010744
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorrin Foru Aldundiak egingo dituen lanen berri emateko bilera irekia ostegunean Foru Aldundiko bi teknikoek Algorri eremuan Aldundiak aurrera eramango duen proiektuaren berri emango dute herritarrentzat antolatutako saio irekian, ostegunean, 18:00etatik aurrera, Oxforden.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010745
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Mugimendu Feministak egitarau zabala antolatu du Martxoaren 8aren inguruan Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako greba deialdia egin zuen otsailaren 2an, Emakumeak planto lemapean. Zumaiako mugimenduak ere bat egin du greba deialdiarekin, eta hori dela eta, egitarau zabala antolatu du Martxoaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010746
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaleko Euskara zerbitzuak urtero antolatzen duen Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren baitako bigarren saioa izango da bihar, otsailaren 21ean. Bigarren gonbidatua aski ezaguna den Kike Amonarriz izango da, eta Euskarak 365 egun Zumaian izeneko hitzaldia emango du 18:30etatik aurrera, Alondegian. Euskarak bizi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010747
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan ere hainbat partida izango dira Aitzurin. Guztira, zazpi partida jokatuko dira, horietatik hiru eskuz, eta gainerako lauak zesta puntako partidak izango dira. Asteburu honetako kartelera zazpi partidez josita dator. Guztiak Gipuzkoako ligari dagozkionak izango dira. Hala, ostiralean, eskuzko hiru parti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010748
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoetako gazte eta helduen danborradako entseguetan ordutegi aldaketa Santelmoetan egingo den gazte eta helduen danborradarako entseguak hasita daude. Ostiral gauetan eta larunbat bazkalondotan egingo dira Komentuan. Ordutegian, baina, aldaketa bat izango da: ostiral gaueko entseguak ordu erdi lehenago hasiko dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010749
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foronda kultur etxean dagoen Kzguneak martxorako prestatu dituen ikastaroen eskaintza aurkeztu du. Gela hau goizez izango da zabalik martxoan: 9:00etatik 13:00etara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010750
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike.eus webguneko bilatzailea guztiz eraberritu da, erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko. Bilaketa zehatzak egiteko aukera eskaintzen da eta, webgunetik irten gabe, Tokikomeko plataforma erabiltzen duten 16 webguneetan egin daiteke bilaketa. Webgunean, goiko menuaren eskuinealdean, aurkituko duzue bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010751
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maitane Urbieta, kirol kazetari zumaiarra, Euskadi Irratiko Hiru erregeen mahaian lankide dituen Aritz Gallastegi, Kepa Iribar eta Txetxu Urbietarekin izan da Zigor Iturrietak aurkezten duen Txoriene saioan. Hiru erregeen mahaiako kirol kazetariak izan dira gaur Zigor Iturrietaren sukaldean laguntzaile. Hala, Maitane U...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010752
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek honako emaitzak izan dituzte: Emaitza txarrak izan ditugu aste bukaera honetan. Hamaika partidu jolastu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, soilik hiru irabazi, bi berdindu eta sei galdu dira.Labarra Pulpoko seniorrak partidua eta lidertza galdu dute, baina oraindik liga asko falt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010753
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helduentzako bi antzezlan izango dira eta haurrentzako beste bat: Martxoaren 9an, berriz, Azpeitiko Antzerki Topaketetan ikuslearen saria irabazi zuen Hysteria antzelana izango da, Eromen produkzioaken eskutik. Saioa 22:00etan izango da eta sarrerak 6 euroan daude salgai, 4 euroan Gazte txartelakin. Ostiral honetan, be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010754
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako kultura eta sormen industriak: lankidetza egitasmoak definitzeko lan-saioa asteazkenean Urola Kostako Udal Elkarteak 2017. urtean eskualdeko kultura eta sormen industrien alorrak dituen potentzialitate, ahultasun eta beharren azterketa egin zuen, Urola Kosta, eskualde Sortzailea egitasmoarekin. Hurrengo u...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010755
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aparkamenduaren inguruko 2018ko ordenantzaren nondik-norakoak azaltzeko bilera irekia astelehenean Zumaiako Udalak dagoeneko prest du aparkamenduaren erregulazio sistema herri osora zabalduko duen ordenantzaren lehen zirriborroa. Hori dela eta, datorren astelehenean, hilaren 19an, azalpenak emateko bilera irekia egingo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010756
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
XXXIV. edizioak bi distantzia izango ditu: laburra, 5.600 metrokoa, eta luzea, 10.200 metrokoa. Ibilbidean, baina, aldaketak izango dira. Horretaz gain, UK06 Zumaia-Zumarraga autobus zerbitzuak ere aldaketak izango ditu. Helduen herri lasterketa 17:00etan hasiko da, aurrez, gaztetxoenek, adinaren araberako lasterketa m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010757
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskolan, gure arteko bizikidetza hobetzeko proiektuan aspalditik ari gara lanean. Urte guzti hauetan egindako lana indartzeko, Euskal Eskola Publikoak BIZIKASI ekimena hasi du martxan ikasturte honetan. Hau dela eta, Otsaileko guraso tertulia saioan aztertuko dugu. · Etxean, gure seme-alabekin landu beharreko jarreren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010758
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteburuan, Itzurundik gertu, Marianton puntan urtarrilaren amaieran izandako luizia ikusteko aukera izan genuen bideo honi esker. Ingurune hori luiziaren ondoren nola geratu den ikusteko aukera dugu Geoparkearen beste bideo honetan. Punta Mariantonen urtarrilean gertatutako lubizia gertutik ikusten egon gara ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010759
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Anton­-Zumaiako Txirrindulari Elkarteak asteburu honetan ekingo dio 2018ko errepideko denboraldiari. Errepideko lasterketak datorren astean hasiko badira ere, larunbat honetan, 2018ko denboraldian alebin eta infantil mailak korrituko duten neska-mutil txirrindulariek Irunen mendiko bizikletentzat antolatu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010760
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken Sustraiak beasaindarrek, Azal berri bat izeneko diskoa aurkeztuko dute. Baserriko Ollaxkue Labien azpeitiarrek, berriz, punk doinuak ekarriko dituzte Gaztetxera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010761
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Osa Goikoetxeak ezin hobeago hasi du Mexiko Hiriko frontoiko denboraldia. Irastorza bikote moduan zuela, Egiguren eta Imanol Lopez zumaiarrari 30-26 emaitzarekin irabazi die. Ikuskizunak ez zuen hutsik egin atzokoan. Hasteko, pilotari guztiak kantxara atera ziren harmailetatik, zaletuen txaloen artean. Estelarra ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010762
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi asteburuko geldialdiaren ondoren, batel jardunaldia izango da igandean Tolosan Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da igandean Tolosako Oria ibaian, 11:00etatik aurrera. Infantil eta kadete mailako neska-mutilak bakarrik lehiatuko dira. Bestalde, larunbatean, Orioko Traineru Jaitsiera izango da. B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010763
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oskarbiren kantaldirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Oskarbi taldeak kantaldia emango du datorren ostiralean, hilaren 23an, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartzeko epea otsailaren 21eko eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010764
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[BIDEOA] Xanti eta Angel Osa: Etxean egindako sagardo kopurua "txaperoari" aitortu behar Arritokieta ermitara bideko Añezkoa kale baserrian jaioak, txikitatik baserriko lanetan eta bestelakoetan aritu ziren Xanti eta Angel. Etxean zenbat gari edo baba hartzen zen apuntatu egin behar izaten zen eta udaletxeari adierazi....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010765
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiak izango dituen partiduen ordutegia: Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek hamaika partidu izango dituzte, eta horietatik soilik hiru Zumaian izango dira.Larunbat goizean izango dira hiru partiduak, lehenik Edu Optika Pulpoko infantil neskak izango dute partidua, ondoren Za...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010766
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Erradikalak gara' ikuskizunaz aritu dira Ane Labakak eta Beatriz Egizabal 'Ahoz aho' programan . Bertso eta bakarrizketa formatuan, umoreaz baliatuta eta feminismotik, gogoeta egiten dute interesatzen zaizkien gaiez. Deseroso sentiarazi eta zer pentsatua ematen badigute, seinale ona. Gogoratu:Otsailak 16, ostirala19:0...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010767
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainhoa Alberdi: "Antzerkiak probokazio puntua izan behar du, hau da, astintzailea eta zirikatzailea" Ainhoa Alberdi aktore zarauztarrak, Pez Limbo konpainiarekin, joan den astean estreinatu zuen Oxido mikro antzerkia Gasteizko Principal antzokian. Zumaiako Alondegia izango dute bigarren geltokia larunbatean (20:00etan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010768
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arroa Behean dagoen Bidasoa Inprimategi Zentroko langileek elkarretaratzea egin dute gaur ere errotatibaren aurrean. Lan baldintza duinak eskatzen dituzte langileek. Bihar ere greba eguna izango dute, eta, egoerak hobera egin ezean, otsailaren 22tik aurrera greba mugagabea hasiko dute. 22 langile ditu inprimategi honek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010769
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Meaga parean, Irunerako noranzkoan istripu bat izan ondoren Autobideko errailetako bat itxita dago Irunerako noranzkoan kotxe batek Meagako tunelean su hartu ondoren. Istripu honen ondorioz auto-ilara luzeak sortu dira. Gertaera 11:00ak pasatxoan jazo da, 42. kilometroan, eta lau kilometror...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010770
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oxido izeneko mikroantzerki saioen bi emanaldi egingo dira larunbatean Alondegiko gune desberdinetan. 20:00etan euskaraz egingo da, eta 22:00etan gazteleraz. Udal Kultura Sailak emanaldi bakoitzerako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zorionak. Sarrerak Alondegiko atean izango dituzue zain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010771
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskalmetek berriro ere abisu horia iragarri du olatuengatik gaur arratsalderako. Alertak bihar ere jarraituko du. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da olatuengatiko abisu horia kostaldean. Horrela, 18:00etatik 00:00ak arte nabigaziorako alerta ezarrita izango da, izan ere, 3.5 metroko olatuak espero dira, 18-19 segundoan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010772
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erortzen du izena Voltaiaren disko berriak, beraien ibilbideko hirugarrenak. Bihar aurkeztuko dute diskoa Andoaingo gaztetxean, 22:30ean. Niketz taldeak ere joko du gaur horretan. Hauek Frenetiko diskoa aurkeztuko dute. Zumaiako hirukoteak dagoeneko sei kontzertu ditu hitzartuta. Hauek dira: Otsailak 16 Gaztetxea, Ando...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010773
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteburuan Amaia plaza milaka deskontuz jositako azoka bilakatuko da zumaiarrentzat. Bertan Zumaia Elkarteko dendek euren produktuak jarriko dituzte salgai, deskontu bereziekin. Asteburua beraz, dudarik gabe, erosketak egiteko aukera bikaina izango da herritarrentzat. Azoka berezi hori larunbat zein igandean e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010774
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauterietako mozorro lehiaketako herritarren saria erabakitzeko azken orduak dira. Aurreko urteotan bezala, Oxforden egindako argazki txokora igo zirenei emandako botoen bidez erabakiko da nork edo nortzuk eramango duten herritarren saria. Parte hartzeko epea eguerdian amaituko da. Hiru sari daude jokoan. Batetik, Uda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010775
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalekuetarako begiraleak eta koordinatzaileak kontratatzeko prozesua zabaldu du Udalak Uztailan egingo diren udaleku irekietan koordinatzaileak eta begiraleak kontratatzeko prozesua zabaldu du Zumaiako Udalak. Lehiaketa sistemaren bitartez arautuko da deialdi hau. Udaleku irekien helburua 3-12 urte bitarteko umeentzat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010776
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko arku tiratze txapelketa jokatuko da igandean Lubaki kiroldegian Pelikuletatik eta telesailetatik kanpo, erabat ezezaguna egiten zaigun kirol mota bat ikusteko aukera izango da asteburuan Zumaian. Igandean Euskadiko arku tiraketa txapelketa jokatuko da Lubaki kiroldegian eta bertan Euskal Autonomia Erkidegoko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010777
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, osteguna, otsailak 15 Andoaingo piano emanaldia izango da Komentuan arratsaldeko 18:30etan Zumaiako Musika Eskolako ikasleen eskutik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010778
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Centroa izeneko erakusketa zabaldu zuen Julen Agirrek Egiako kultur etxean. Etxe arrazionalak, David Lynchen barandilla eta beste eraikuntza ezinezko batzuk marraztu ditu Julenek. Atzo Euskadiko Arratsean saioan izan zen erakusketaren inguruan hizketan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010779
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideak Nafarroa Hegoaldeko Milagro herrira, eta Errioxako Calahorrara joango dira martxoaren 10ean. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, hirugarren autobusa osatzeko eserleku batzuk libre daude.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010780
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskarak Zumaian izan duen bilakaeraz arituko da Imanol Azkue, gaur, Oxforden Euskarak azken 50 urte hauetan Zumaian izan duen bilakaeraz, eta gaur egun bizi duen egoeraz arituko da Imanol Azkue Ibarbia, gaur, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Euskara gara Zumaian izeneko hitzaldi honekin hasiko da aurtengo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010781
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartero moduan, Ur Handitan saioa ikusteko aukera zen atzo gauean Etb1en. Umorea gaitzat hartuta, Euskal Herrian genero hau lantzen duten hainbat pertsonekin egon zen Xabier Madariaga aurkezlea. Tartean, Telmo Irureta aktore zumaiarrarekin. "Umore beltza egitea gustatzen zait, eta batez ere, nitaz barre egitea", ait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010782
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar otsailak 15 osteguna, 19:00etan, Oxford aretoan Gerra gauza alua da hitzaldia emango du Amagoia Gurrutxagak, Emeek Emana erakusketarekin batera antolatu diren ekitaldien baitan. Amagoia Gurrutxaga kazetaria 36ko gerrari buruzko Zarauzko postalak eta Zarauzko gutunak liburuen egilea da, eta haietan jasotakoaz hitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010783
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Distira argazki taldeak itsasoa izeneko erakusketa kolektiboa zabaldu du Eibarren, Eibarko Klub Deportiboaren kafetegian (Toribio Etxeberria kalea, 16-1.). Erakusketa hau otsailean zehar izango da ikusgai. Elkarteko 13 kideren lanak erakusten dira bertan. Itsasoaren inguruko erakusketa izanda, ia lan gehienak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010784
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iazko martxoan Suddenly bakarkako lehendabiziko proiektua aurkeztu zuen Jaiotz Osa dantzari zumaiarrak. Urte guzti honetan lan hori garatzen eta borobiltzen ibili da. Orain, ikuskizun berriarekin, iaz hasitakoari amaiera bat eman nahi dio. Jaiotz Osak iazko martxoan hasitako Suddenly proiektua hirugarren fasera iritsi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010785
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsailaren 1ean jarri zen martxan hondakinak biltzeko sistema berria Urola Kosta mailan. Aia izan zen lehen herria sistema hau erabiltzen, eta eskualdeko besteak atzetik etorriko ziren. Printzipioz, hilaren 15ean ezarriko zen beste lau udalerrietan. Ezartze hori mailakatuta joango da eta Zumaian hilaren 21etik aurrera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010786
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxeak, Lopezek eta Agirrek hartuko dute parte Mexikoko zesta denboraldian Ostegunean, hilaren 15ean, hasiko da zesta punta denboraldia Mexiko Hiriko frontoian. 20 urtez itxita egon ondoren, iaz zabaldu zuten pilotaleku hau, munduko handiena, eta aurtengoa bigarren denboraldia izango du. Parte hartuko duten artean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010787
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Alondegian atera genituen argazkiekin martxan da Internet bidez mozorrorik onena aukeratzeko lehiaketa Baleike.eus-en. Ostegun eguerdira arte egongo da zabalik bozkatzeko aukera, taldeka eta banaka-binaka ataletan. Aukeratu zure hiru mozorrorik gogokoenak atal bakoitzean. Irabazleek 120 (taldeka) eta 80 (ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010788
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
146 urteko ibilbidearen ondoren, duela 2 hilabete, Karitateko Vedruna Karmeldarrek beraiei 1871ean emandako giltza bueltatu zioten berriz ere Zumaiako herriari. Ikastetxeko ateak irekita utzi dizkigute, herritar, guraso, ikasle eta entitate ezberdinei eta eskertzekoa da benetan. Egindako ibilbide luze honetan, Zumaian ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010789
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, otsailak 14, Basadi auzategian dagoen Ibaia taberna aurrean hasiko dira lanak. Helburu dute hormaren egungo egoera hobetu eta bertako oinezkoen segurtasuna bermatzea. Aldez aurretik, bertako zuloak estali zituen Udalak erorketak ekiditeko. Urteen poderioz, Basadi auzategian dagoen Ibaia taberna aurreko horma mug...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010790
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean, Euskal Ligako nagusien mailako bi partida jokatuko dira, eta igandean, aldiz, Gipuzkoako Ligako alebin mailako partida bat. Asteburu honetan zesta puntako hiru partida jokatuko dira Aitzurin. Lehenengo biak, Euskal Ligako nagusien mailakoak, larunbatean izango dira 17:00etatik aurrera. Hauek dira bi partid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010791
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko legez, helduen danborrada aterako da herriko kaleetara San Telmo jaietan, Kofradiako banderaren igoera laguntzeko. Danborradaren entseguak ostiral honetan bertan hasiko dira. 18 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte danborradan. Entseguak astean bitan egingo dira: ostiraletan 22:00etatik 23:00etara...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010792
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Zaindu, geure burua zaintzen ize...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010793
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ludotekan egingo den festarekin eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunarekin amaituko dira aurtengo Inauteriak, Zumaian. Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek: 17:30eko saiorako sarrerak agortuta daude; 15:00etarako oraindik geratzen dira sarrera. Goizeko 11:00etatik eguerdira arte Alondegia kultur etxean iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010794
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean Bizkaia erdira goaz, Oiz mendira. Bere 1.026 metrorekin, Bizkaiko hirugarren mendi garaiena da, Anboto eta Gorbeian atzetik. Gaur egun pinuz eta haizerrotaz beteta egon arren, Mari berak ere gustukoa zuen. Zazpi urtean behin bertara joaten omen zen Anboto utzita. Gure ibilbidea Trabakua gainetik abiat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010795
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauterietako astebukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek izan dituzten emaitzak: Inauterietan murgildurik gaude eta Pulpo Eskubaloiko taldeek soilik bost partidu izan dituzte. Bi partidu irabazi dituzte, bat berdindu eta bi galdu. Labarrak Taberna Pulpoko seniorrak berdinketa lortu dute, baina beste taldeen porrotak eta be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010796
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure ikastetxeko 2.Batxilergoko Leire Azkoitia, Paula Zubia, Eider Egaña eta Eukene Gontan ikasleek Mondragon unibertsitateak antolaturiko GAZTE GOT TALENT lehiaketan parte hartu dute eta finalisten artean geratu dira. Enpresen mundua eta ideia berriak uztartzen dituen lehiaketa honek beraien gaitasunak erakusteko auke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010797
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidasoa Inprimatzeko Zentroa-ko langileek kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian Arroa Behean kokatzen den enpresa honetan, besteak beste, Berria eta Gara egunkariak inprimatzen dira. Nahiz eta gaur bi egunkariak argitaratuak izan diren, atzo eta gaur greba egin dute errotatiba honetako langileek. Lan baldintza duinar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010798
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean Maria eta Josen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldi egongo dira, eta agortu egin dira 17:30eko emanaldirako sarrerak. 15:00etarako berriz, badaude sarrerak eta turismo bulegoan egongo dira salgai bihar, larunbatean (10:00-14:00 + 16:00-19:00), eta igandean goizez soilik (10:00-14:00). Hortik aurr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010799
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauteriak direla-eta errefusaren edukiontzi gehigarriak jarriko ditu Udalak tabernarientzat Herriko festa guztietan gertatzen den bezala, inauterietan ohikoa baino jende gehiago izaten da kalean zein tabernetan eta ondorioz, tabernariek ohikoa dena baino zabor gehiago sortzen dute. Hori dela eta, Zumaiako Udalak erref...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010800
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak antolatutako traineru estropadan izango da Telmo Deun apirilaren 14an Datorren apirilaren 14an, arraun denboraldia hasteko gutxi gorabehera hilabete faltako denean, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak 100 urte betetzen dituela eta, traineru estropada antolatu dute Donostian. Aitor Manter...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010801
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[EGUNERATUA] Zumaia-Zarautz arteko tren zerbitzua martxan da berriro Goizeko lehen tren zerbitzuek aldaketak izan dituzte gaur goizean. Azpiegituran arazo bat izan da, eta horren ondorioz, Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua autobus bidez egin da. Euskotrenek jakinarazi du dagoeneko konpondu dela matxura eta ohiko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010802
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lourdesko Amaren eguna da igandean eta zenbait gaixo izango dira 11:00etako meza nagusian. Elizkizuna Beheko Plaza abesbatzak kantatuko du eta, besteak beste, Jen Paul Lecot, Gotzon Aulestia eta Iker Gonzalezen obrak kantatuko ditu. Gonzalez bera izango da organista.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010803
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anade elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du otsailaren 25ean, 10:00etan lehen deialdian, eta 10:15ean bigarrengoan. Lekua elkartearen egoitza izango da, eta bazkide denak daude bertara deituak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010804
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan, otsailak 9, aurtengo bigarren meditazio saioa izango dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010805
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lore Albizu herritik kanporatua izan zen zumairrak Intxorta 1937 Kultur Elkartearen eta familiaren omenaldi txiki bat jaso du. Erakusketa gaurtik otsailaren 23ra arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatu duen erakusketaren inaugurazio ekit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010806
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iritsi zaizkigu Inauteriak eta urteroko legez ostiralean, hilaren 9an, ospatuko dugu festa. Aurten, eguraldi txarra dela eta, emanaldia Zumaiako LUBAKI KIROLDEGIAN izango da. HH eta LH 1-2 mailako ikasleek zuzenean KIROLDEGIRA joan behar dute. Jangelan geratzen diren ikasleak guk eramango ditugu. Gurasoek 16:45ean ikas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010807
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideentzako beste bidaia bat antolatu du. Oraingoan Gaztela-Mantxara joango dira, apirilaren 16tik 21era bitartean. Izen-ematea astelehenean, hilaren 12an, zabalduko da. Hogarreko iragarki taulan daude zehetasun guztiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010808
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen sorospeneko eta ur sorospeneko ikastaroak emango ditu Gurutze Gorriak Lubakin Gipuzkoako Gurutze Gorriak antolatuta, lehen sorospeneko eta ur sorospeneko ikastaroak emango dira Zumaian, Lubaki kiroldegian. Otsailaren 23tik aurrera emango dira ikastaro hauek. Lehen sorospenen ikastaroa otsailaren 23tik martxoaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010809
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Voltaia hirukotea izango da aurtengo Katapulta Tour Gipuzkoan (KTG) arituko den taldeetako bat. Guztira musikako eta arte eszenikoetako 30 bat artista hautatu dituzte programa honetarako eta horien artean da Zumaiako rocka taldea. Horrez gain, Zumaia zirkuituan sartuko da FederArte euskal surf kultura jaialdiarekin sin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010810
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak astelehenean aurkeztu zuen Open Lab Urola Kosta, elkarlanerako tokia. Open Lab Urola Kosta elkarlanerako lekua da, nahi duenarentzat ateak zabalik dituena; esperimentatu, ikertu eta sortzeko lekua, teknologia digitalak, makina eta erremintak eta prototipoak egiteko eta azkar fabrikatzeko ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010811
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Frank Blackfield estatubatuarrak blues, country eta folk doinuez osatutako kontzertua emango du, gaur, 19:30etik aurrera Tximista garagardotegiko kultur-potean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010812
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Biran dauden nazioarteko bi talde helduko dira gaur Zumaiara. Neon Lies kroaziarrak eta Aviadoras austriarrak kontzertuan izango ditugu, gaur, 20:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Sarrera 5 euro izango da. Sintetizadoreen doinuak dituzte bi taldeek elementu komuna. Ahotsetan pop eta punk ukituak ere antzeman dai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010813
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iritsi dira Inauteriak eta urtero bezala Zumaiako Herri Eskolak ostiralean (hilak 9) emango dio hasiera urteroko ospakizunari. Euskal inauteria da gurea: ikasleek mailaz maila eta mozorroz mozorro erakustaldi koloretsu eta ederra eskainiko digute. Dakizuenez eguraldi txarra dago aurreikusita (alerta horia), eta udaltza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010814
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauterietako astebukaeran ere eskubaloi partiduak izango ditugu Zumaian: Inauteriak direla eta soilik bost partidu izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Zumaian hiru partidu izango ditugu ikusgai, larunbat goizean Zalla Taberna Pulpoko infantilak izango ditugu. Ligako azken fasean daude eta estraineko partidua jok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010815
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
5 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa saioa izango da gaur, asteazkena, 17:30ean. Pello Añorga ipuin-kontalariak Munstroek ere pixa egiten dute ohean izeneko ipuina kontatuko du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010816
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Wikipediaren telefono mugikorreko aplikazioa itzultzen amaitu berri dugu Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak. Bi erakundeon arteko akordioari esker, OpenStreetMap eta Wikipediako softwarea ere itzuli ditugu. Android zein iOS sistemarako eskuragarri dagoen tresna hau jaitsiz gero, hurrengo gaurkotze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010817
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA: 'Oxido' mikroantzerki saioetarako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Otsailaren 17an Oxido izenpean bildutako mikroantzerkien bi emanaldi izango dira Alondegiko espazio ezberdinetan. 20:00etan izango da lehena, euskaraz, eta 22:00etan bigarrena, gazteleraz. Udal Kultura Sailak emanaldi bakoit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010818
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikrobioen inguruko bigarren hitzaldia otsailaren 19ra atzeratu dute Inauteriengatik Josu Albero biologoak atzo eman zuen mikrobioen inguruan antolatutako bi hitzaldietatik lehena, Alondegiko Moila bilera gelan. Lehen saio honetan, mikrobioen onuren berri eman zuen. Alde iluna, berriz, bigarren saiorako utzi du mikrobi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010819
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Centroa proiektua erakusgai jarri du Azpeitian jaio, baina Zumaian bizi den Julen Agirrek Donostiako Egia kultur etxean, hilaren 16a arte. Marrazkia du "oinarri" bildumak, baina eskulturara "gerturatzea" du xede. Centroa erakusketa inauguratu berri du Julen Agirre Egibar (Azpeitia, 1984) Zumaiako bizilagunak Donostiako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010820
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean eta larunbatean, guztira sei partida jokatuko dira Aitzurin. Zesta puntako bost partida, eta eskuzko bakarra. Ostiralean, hilaren 9an, Gipuzkoa ligako infantil mailako zesta puntako hiru partida izango dira 19:15etatik aurrera: lehenean, Zumaia 3k, Hondarribia 2 hartuko du. Bigarrenean, Zumaia 4, Donostia Ja...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010821
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo zabaldu zen herriko jaietan janari eta salmenta saltokiak jartzeko baimen eskaera epea Interesa dutenek otsailaren 28ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte Santelmo eta San Pedro jaietan saltokiak eta kamioi-dendak jarri ahal izateko eskaera eta dokumentazioa. Baldintzak eta eskaera orriak udal webgunean daude ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010822
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsailaren 10ean, larunbatean, Inauteriak ospatuko dituzte Gaztetxean. Horrela, bertso bazkaria izango da 14:30etatik aurrera, Danel Olano eta German Urteaga bertsolariek lagunduta. Sarrerak Inpernupen eta Metron daude salgai 7 euroan.
cc-by-sa 3.0