id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0010523
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtebeteko lanaren ostean, dagoeneko osatuta dago Turismo Planaren lehen zirriborroa. Aipatu Plana Translokal enpresarekin elkarlanean garatu du Udalak eta prozesuan zehar ezinbestekotzat jo du turismoaren inguruan herritarren iritzi eta ekarpenak ezagutu eta zumaiarrak dokumentuaren lanketan inplikatzea. Horretarako, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010524
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
DBH 2ko ikasleok hobeto ezagutu dugu herria, Zumaia eta Artea ekimenaren barruan, ARAZIren eskutik. Eskerrik asko!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010525
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anima zaitez gorputza astintzera leloarekin, Lindy Hop dantza tailer irekiaren bigarren saioa egingo da bihar, 17:30etik 19:30era, Torreberrin. Astinduk antolatu duen dantza tailerra da. Maria Peña irakaslearen gidaritzapean, Lyndi Hop-aren lehen saioa otsailaren 24an egin zen. Biharkoa bigarrena izango da, eta hirugar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010526
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Traineruentzako test estropada jokatu behar zen bihar Pasai San Pedron. Baina eguraldi iragarpena ikusita, bertan behera gelditu da estropada. Batelek berriz, azken aurreko jardunaldia jokatuko dute igandean, Orion. Traineruentzako test estropada jokatu behar zen bihar Pasai San Pedron. Liga hasteko hilabete gutxi falt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010527
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu apirilaren 6ko jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan. Unai Manterola arituko da aurten ere gaiak jartzen eta aurkezten. Bertsotan, aldiz, seikote hau: Miren Artetxe, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aimar Karrika, Maialen Lujanbio eta Jon Maia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010528
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maddi Etxabek ere aurkitu du podiumeko tokirik gorenerako bidea, Hernanin irabazi eta garaipenen sakua betetzen hasi da. Podiumean Garazi Bergara Viveros San Antongo beste ordezkaria lagun izan zuen, hirugarren bukatu baitzuen. Beraz, borobila Viveros San Antongo neskentzat Hernaniko lasterketa, aurrena eta hirugarren....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010529
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako KZgunea martxoaren 28tik apirilaren 2a arte (biak barne) itxita egongo da. Ondoren, apirila osoan, arratsaldeko ordutegia izango du, hau da, 16:00etatik 20:00etara. San Telmo egunean, apirilaren 9an, zabalik izango da bulegoa. Zumaiako KZguneak apirileko eskaintza aurkeztu du. Hilabete horretan, arratsaldez eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010530
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, 22.30ean hasita, kontzertuak izango dira Gaztetxean. Alde batetik Marlik zumaiarrak, eta bestetik, Sumision City Blues talde arabarra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010531
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Irureta protagonista duen laburmetrai bat estreinatuko da bihar Trueban Robarte una noche izeneko laburmetraiak, Telmo Irureta eta Miren Ibarguren aktore ezaguna ditu protagonistak. Estreinaldia 12:00etan izango da Donostiako Trueba aretoan. Fernando Vera zuzendariak, bihar estreinatuko du Donostiako Trueba areto...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010532
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Lehen fruituak' ematen hasi da 2deo euskarazko ikus-entzunezko edukiak bultzatzeko laborategia "Ikus-entzunezkoak dira gaur egungo gazteek gehien kontsumitzen dituzten produktuak eta, euskarak bere etorkizuna bermatzeko, tokia egin behar du esparru horretan", esanaz azaldu du Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010533
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontzertu txikiak antolatzeko tabernarientzako diru laguntza deialdia Udaleko Kultura sailak Zumaiako tabernetan formatu txikiko kontzertu eto ikuskizunak egiteko diru laguntza deialdia egin du. Diru laguntza hori duela zazpi urtetik ari dira ematen. Udaletxeak, kontzertuaren %50 estaliko du gehienez (taldearen gastua ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010534
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sabina Romatet eta Luisita Gorostola 1920ko hamarkadan jaiotakoak dira, eta bideoan kontatzen dute nola garai batean sasoian sasoikoa janzten zen. Santelmoetan tergalezko batak janzten ziren. Egunik handiena jaunartze txikiaren eguna izaten zen. ZUMAIAKO AHOTSAK: Luisita Gorostola Iribar (1925) eta Sabina Romatet Burri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010535
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen dator Zumaiako Herri Eskolak argitaratzen duen paperezko aldizkariaren 19. alea. Gure hezkuntza-komunitateak orain arteko lanari jarraipena eman nahi dio eta erronka berriei aurre egin, Ekosistema Hezitzailea eraikiz. Bertan, hainbat artikulu, argazki eta hezkuntz gai interesgarriak aurkituko dituzue, den-denak g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010536
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek dituzten partiduen ordutegia: Aste bukaera honetan partidu gutxi ditugu, baina zirarra eta garrantzi handikoak.Labarra Taberna senior taldea bigarren postuan dugu eta igoera lortzeko bidean guztiz garrantzitsua duten partidua jokatuko dute, larunbatean arratsaldeko 19:00ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010537
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste Santuan sartzera goaz egun gutxi barru, jai egun batzuk hartzeko une aproposa askorentzat. Baina, haren amaieran, zumaiar ugarirentzat askoz ere garrantzitsuagoa den zurrunbilo batean murgilduko da herria: San Telmo jaietan, hain zuzen ere. Udal Kultura eta Festa Sailak une batetik bestera iragarriko du bi astebur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010538
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan (martxoak 23) izango dugu hurrengo solasaldia, Mertxe Renobalesekin. Beti bezala, arratsaldeko 19:30ean, Foronda Jauregian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010539
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Futbol Selekzioarekin entrenatu zuten asteartean Eire Salegik eta Ane Errazkinek Zumaiako Futbol Taldeko jokalariak diren Ane Errazkinek eta Eire Salegik pasa den asteartean Aita Mari futbol zelaian entrenatu zuten Gipuzkoako 16 urte azpiko futbol selekzioarekin, Aste Santuan Bergaran jokatuko den txapelketa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010540
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero bezala Zumaiak, Gipuzkoako kostako Donejakue bidearen baitan egonik, ostatua eskaintzen die herritik igarotzen diren erromesei. Horiek horrela, martxoaren 24tik urriaren 15era bitartean, San Jose komentuko aterpetxeak bere ateak zabalduko ditu udalerritik pasatzen diren ibiltariei ostatu emateko. Aurten ere irab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010541
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostia, Hernani eta Azpeitiko Emakumeen Etxeak ezagutzeko mahai-ingurua gaur Brankan Zumaiako Emakumeen Etxea gauzatzeko lanean dabil Zumaiako Berdintasun Foroa. Hori dela eta, beste herri batzuetako esperientziak ezagutzeko saioa egingo da gaur Brankan, 18:00etan. Zumaian Emakumeen Etxerik nahi? Badakizu zer den eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010542
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaberria sartu da, baina neguz mozorrotuta. Luze doaz, negua, euria eta hotza. Atera eta ateri sinonimo bilakatu zaigu gurasooi, eta ostarte eskasak baliatzen ditugu, barraskiloen antzera, etxeko oskoletik burua aterako. Etxeko aterpetik at, haize pixka bat hartzeko bada ere. 0-6 urte bitarteko haur eta gurasoen behar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010543
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkoholari eta droga-mendekotasunei buruzko informazioa eta tresnak jaso ditugu, gure seme-alabekin etxean lantzeko. Eskerrik asko Marinari eta AGIPAD elkarteari!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010544
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ttakun taberna Pulpo jubenil nesken taldeak Euskadiko txapelketa jokatuko du asteburu honetan, Zarautzen. Hiru norgehiagoka jokatuko dituzte ostiraletik aurrera, eta aurkariak klub hauek izango dituzte: Aiala ZKE, Lacturale Bera Bera eta Tecnifuelle Elgoibar.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010545
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean eta larunbatean infantil mailako zesta punta partida bana jokatuko da Aitzuri frontoian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010546
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral arratsaldean abiatuko da Zumaiatik Darahli18 bidaia. Hiru urtean behin elkarte honek antolatzen duen ekimena da eta 90 lagunek hartuko dute parte. Maria eta Jose ikastetxeko eta Zumaiako Institutuko 70 bat ikasle, Darahliko arduradunak eta gazte hauek laguntzen arituko diren 16 begirale joango dira desertura, s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010547
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iritsi da garaia. 365 egunetako konpromezu eta lan gogorrak bere fruitua eman du, eta heldu da uzta jasotzeko garaia. Martxoaren 23an, DBH 4ko ikasleak Tinduf-eko errefuxiatu kanpamendura doaz hainbat proiektu aurrera eramatera. Bertakoekin elkarlanean, eta auzolana hizpide, esperientzia ahaztezina izango da, balorez b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010548
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erribera kaleko etxebizitza batetik deia jaso dute su-hiltzaileek, etxeak su hartzeko arriskuak larrituta. Zorionez, ez da ezer larria gertatu, sukaldean lapikoren bat erre baino ez da egin. Joan den igandean beste interbentzio bat izan zuten Zumaian. Orduan, Juan Belmonte kaleko arketa batetik kea ateratzen zela ohart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010549
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan eskaintza: Komunikazio teknikari bat behar du Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kostako Udal Elkarteak komunikazio teknikariaren lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin du. Lanpostuak 12 hilabeteko iraupena izango du. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 11n amaituko da. Komunikazio teknikaria kok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010550
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Calatayudera bisitan joango dira Zumaiako jubilatuak eta pentsionistak Beheko Plaza elkarteak beste bisita bat antolatu du bere bazkideentzat. Maiatzaren 20tik 22ra Calatayudera joango dira. Hiru egun eta bi gauko irteera izango da. Gauak Hotel Alhama de Aragonen igaroko dituzte, eta Aragoi aldean pasako dituzten egune...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010551
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den martxoaren 15ean lan-saioa egin zen Orioko Arraunetxen, eskualdearen turismo eskaintza bidaia agentziei eta turismo gidariei ezagutzera emateko. 2018an hainbat ekimen bideratuko ditu eskualdeko Turismoa Dinamizatzeko Mahaiak, gure eskualdearen turismo eskaintza bidaia agentziei, gidariei eta turismo arloko pro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010552
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AESLEMEren eskutik, DBH 4ko ikasleok oso saio interesgarria eta hunkigarria jaso dugu gaur, trafiko-istripuek izan ditzaketen ondorioei buruzkoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010553
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Negu gogorraren ondoren badator udaberria! Gogorra izan da bai, hotza eta euria etengabeko lagun izan ditugu. Etxepeko supermerkatura eguneroko erosketak egitera joateaz gain, ez dugu irtetzeko aukera askorik izan. Bi urteko haur bat daukagu, eta eguraldi txarrarekin ez da erraza negua pasatzea gure herrian. Parke esta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010554
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Planean Emakume Etxeen garrantzia azpimarratzen da, eta 2018. urtea, espazio hori gauzatzeko urtea bezala identifikatzen da. Hala, Berdintasun Foroak, Zumaiako Emakumeen Etxea eraikitzearen inguruko mahai-ingurua antolatu du ostegunean, Brankan, 18:00etan. "Herri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010555
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken atxiloketak salatzeko kontzentrazioa deitu dute magnolio aurrean Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Olatz Dañobeitia eta Antton Lopez atxilotu ditu Guardia Zibilak gaur goizean, Belen Gonzalez preso ohiaren omenaldiarekin lotuta. "Terrorismoa goraipatzea" egotzi diote lau atxilotuei. Atxiloketa hauek salatzeko mob...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010556
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak 2018ko diru-laguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak martxoaren 15ean onartu zituen oinarriak eta laster argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Jarduera ekonomikoak sortzeko di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010557
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dena prest daukagu sahararren errefuxiatu-kanpamentuetara joateko!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010558
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostegunean, hilak 22, Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko du Udalak Branka bulegoan 18:00etatik 20:00etara. Zerbitzu hori hileko laugarren ostegunetan eskaintzen da eta, bertan, zumaiarrek sexu eta bikote aholkularitzaren inguruan banakako arreta jaso ahal izango dute. Aholkusex zerbitzuaren bitar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010559
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: Zumaiako garai bateko eta egungo kantak, Maddalen Arzallusen eskutik Zumaiako garai bateko eta egungo kanten inguruko erreportaje txiki bat aurkeztu zuen atzo Maddalen Arzalluseko ETBko Gure kasa saioan. Abestien zaindaria da Maddalen saio honetan eta herriko txikiteoko abestiak, abesbatzaren kantak eta itsasok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010560
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, musikarekin lotutako ekitaldi bana egingo dira Oikian eta Zumaian, ostegunean. Oikian jaialdia egingo da; Zumaian, berriz, entzunaldia. Txori Txiki orain bi urte hasi zen klaseak ematen Oikian. Ordura arte, Oikiako ikasleek Zumaiara etorri behar izaten zuten musika esko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010561
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztira, 350 bat zuhaitz eta zuhaixka landatuko dira. Hitzordua goizeko 9:30ean jarri da, Elorriaga auzoko Galarreta inguruan (Itziar). Datorren igandean, martxoaren 25ean, zuhaitz landaketa egingo da Elorriaga inguruan, Itziarren. Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak, Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostaldek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010562
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guraso moduan, nola hitz egin drogei buruz seme-alabekin? Nola hobetu familiako komunikazioa? Horiek denak eta gehiago aipatuko ditugu bihar, martxoak 21, 18:30etan, Sagarbideko aretoan, Drogamenpekotasunaren Prebentziorako AGIPAD elkartekoekin. Ongi etorri zu ere!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010563
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan eskaintza: Administraziorako langile bat behar du Lubaki Guraso Elkarteak Kudeaketa lanak egingo dituen langile bat kontratatzeko eskaintza egin du Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak. Apirilaren 2ra arte bidal daitezke hautagaitzak, helbidera. -Hilean 20 orduko lanaldia.-Baldintza erakargarriak.-Epe luzerako la...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010564
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kike Amonarrizek 'Enigma bizia' bisita aurkeztu du ETBko Ahoz aho saioan Ostiralean aurkeztu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2018. urte honetarako bisita gidatuen programazioa. Berrikuntza bezala, Enigma bizia izeneko bisita aurkeztu zuten. Ekimen honek erdaldunei euskal kultura erakustea du xede, beti ere euskara ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010565
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izaro, Nøgen eta Marlik, apirilaren 20an, Getariako Artzape Fest!-en Getariako Artzape Euskara Elkarteak antolatuta, apirilaren 20an, Artzape Fest! jaialdia egingo da Cristobal Balenciaga Museoan. Oholtza gainera Izaro, Nøgen eta Marlik talde zumaiarra igoko dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta antolatzaileek ema...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010566
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteazkenean, martxoak 21, izango da aurtengo lehen odol ateraketa Zumaian. Gogoratu aurten ordubete lehenago hasten direla ateraketak, 16:30etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010567
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria eta Joseko langile askok greba egingo dute bihar, baina ikastetxea zabalik egongo da Bihar, asteartea, martxoak 20, EAE-ko Ikastetxe itunduetako greba deialdiarekin bat egingo dute Maria eta Jose ikastetxeko langile askok, baina hala ere, ikastetxetik jakitera eman denez, familien beharrei erantzungo zaie, eta ik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010568
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Enigma Bizia": euskara eta euskal kultura ardatz dituen bisita gidatu berria Joan den ostiralean Pulpo Elkartean aurkeztu zen, Geoparkeko bisita gidatuen denboraldi berriaren baitan Zumaiako Udalak sustatutako bisita berria "Enigma Bizia". Aipatu bisitaren helburua da Zumaiako kale esanguratsuenetatik barrena, modu at...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010569
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizarte helburua duten bost elkarteren artean banatu du Udalak Komentuko aterpetxearen kudeaketagatik jasotako dirua Beheko Plaza Elkartea, Malen Etxea, Aspanogi, Darahli, eta Asociación ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza izan dira, hain zuzen, dohaintza hori jaso duten elkarteak. San Jose komentuko aterp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010570
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako batel ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Donibane Lohitzuneko Urdazuri auzoan. Zumaiak bederatzi ontzi eraman zituen estropada hauetara. Lortutako emaitzen artean aipagarriak dira Zumaiako kadete mutilek eta jubenil mutilek lortutako hirugarren postuak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010571
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste Santuaren aurretik, tradizioa jarraituz, 'Zumaia bira' egingo dugu. Datorren igandean egingo da, martxoak 25), heldu eta gazteentzat egokia den ibilbidea. Horretarako, beheko plazan bilduko gara 9:00etan abiatzeko. Oraingo hontan aurretik apuntatu beharrik ez dago, goiz jaiki beharrik ere ez, gainera etxe ondoan d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010572
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Samba, un nombre borrado' dokumentala izango da asteartean, Alondegian Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatuta, asteartean, hilak 20, Samba, un nombre borrado dokumentala emango da Alondegian arratsaldeko 18:30ean. Mahmoud Traorék eta Mariano Agudok egindako dokumental honek 2005ean Ceutako harresia gurutzat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010573
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurtik aurrera goizez eskainiko da udaletxean zabor bilketaren inguruko informazioa Datorren astean hilabete beteko da zabor bilketa sistema mankomunatua Zumaian martxan jarri zenetik eta denbora guzti horretan Urola Kosta Udal Elkarteko teknikari bat egon da, astelehenetik ostiralera, informazio eta arreta zerbitzua ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010574
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko taldeek hamasei partidu jokatu dituzte aste bukaera honetan, horietatik 10 partidu irabazi, berdinketa bat eta bost galdu dituztelarik, beraz emaitzak onak izan dira;Senior taldeko Labarra Tabernak partidua eta lidertza galdu du, baina oraindik lehen postutik gertu dabil. Animo mutilak!!Euskal ligan, Jubenil mu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010575
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peñak brontzezko domina irabazi du Espainiako piraguismo txapelketan Neguko Espainiako piraguismo txapelketa jokatu da asteburu honetan Sevillan, Guadalquivir ibaian. Estatu osoko piraguistek hartu dute parte bertan. Zumaiatik, Itxas-Gain elkarteko bost piraguista joan dira eta emaitza ederrekin itzuliko dira. Xa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010576
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Xabi Inzak irabazi dute Mexikoko nazioarteko zesta punta torneoa, finalean Ekhi iMartinezi eta Jean Dominique Olharani 30-28 nagusituta. Lopezek eta Inclanek 30-18 galdu dute hirugarren posturako lehia, Patxi eta Irastorzaren aurka. Mexiko hiruburuko frontoia ia bete egin zen nazioarteko torne...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010577
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erribera kalekoa da Zumaia osoan, eta seguru aski Gipuzkoa osoan, egunero-egunero ezabatzen den horma bakarra. Politikari batek aginduta txukuntasunaren aitzakipean. Bada, eskola publikoaren sarreretako baten dagoen pareta honetan "Te mato!" pintaketa hilabete luzez izan da. Beste itxura alaiago bat eman diogu horma ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010578
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan bertan "Euskaldunen erdiek baino gehiagok ez dute euskal kultura kontsumitzen" titularra zuen erreportajea argitaratu du Berria egunkariak. Azpitituluan honela dio: "euskaldun gehienek ez dute euskarazko produktuetara jotzen". Eta pentsatzen jarri naiz: euskal kultura euskarazko produktuek bakarrik osatzen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010579
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Italiako jakiz gozatzeko aukera izango da gaur eta bihar Ttakun tabernan. Italiar asteburua ospatuko dute gaur eta bihar Ttakun tabernan. Hala, italiako produktuetan oinarritutako pintxo bereziak dastatzeko aukera izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010580
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iraganera begira jarriko da bihar Taosa taberna, izan ere, garai batean egon zen izen bereko diskotekari omenaldia egingo dio 23:00etatik aurrera. Parolaldean egon zen Taosa diskoteka gogoratuko dute bihar Taosa tabernan. DJ Pajarito arituko da garai hartako musika jartzen, 23:00etatik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010581
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertsio gaua izango da bihar arratsaldean Itzurun tabernan. Horrela, 19:30etik aurrera, Rock & Rollaz gozatzeko aukera egongo da. Bi taldek joko dute: Grezian donostiarrek eta Fool Time Lovers debarrek.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010582
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardantzabidekoak ez diren egoiliarrek 10 euro ordainduko dituzte uda garaian aparkatzeko biñetagatik Espazio publikoan aparkatzeagatik ordaindu beharreko tasak onartu zituen atzo Zumaiako Udaleko plenoak. Proposamenak EAJko zinegotzien aldeko botoa jaso zuen; EH Bilduko eta PSEko zinegotziak abstenitu egin ziren. Onarp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010583
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek izango dituzten partiduen ordutegia: Aste bukaera honetan ere partidu ugari izango ditugu Lubaki kiroldegian. Pulpoko taldeek hamasei partidu jokatuko dituzte, horietatik zortzi Zumaian.Larunbat goizean hiru partidu izango ditugu, infantil nesken bi taldeak eta infantil mu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010584
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Enigma bizia' izeneko bisita gidatu berria aurkeztu du Geoparkeak Geoparkeak 2018ko bisita gidatuen denboraldi berriari ekingo dio martxoaren 24ean, eta aurten, ibilbide berri bat gehituko zaio eskaintzari. 'Enigma bizia' izeneko bisitak, Geoparkera datozen bisitariei euskara eta euskal kulturaz ezagutza handitzeko au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010585
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Metalezko musika instrumentuen topagunea izango da Zumaia asteburu honetan, Zumaiako Udal Musika Bandak eta Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak, Zumaiako Udalarekin elkarlanean, antolatu duten Zumbrass metal topaketari esker. Ikastaroak eta kontzertuak izango dira topaketek irauten duten hiru egunetan. Antolatzaileek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010586
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian aurkitutako fosil misteriotsuaren bila, 3.000 metroko sakoneran Asier Hilario geologia eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoa ETBko Ahoz aho saioan izan zen atzo arratsaldean. Zumaian aurkitutako itsas hondoko animalien fosilak izan zituen hizpide atzokoan, eta Paleontologo ospetsu batek Zumaian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010587
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
(BIDEOA) Jose Manuel Agirre "Endañeta": "Egunean bi txuleta jaten nituen" Itziarko Endañeta baserrian jaio eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. Gipuzkoako harri-jasotzailerik onenetarikoa izan zen bere garaian. Entrenamenduei buruzko azalpenak ematen ditu bideoan: astean bitan entrenatzen zen harriarekin, eta gainera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010588
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Antongo txirrindulariek mailota erakusten segitzen dute batean eta bestean. Txikienek Oiartzunen izan zuten hitzordua, kasu honetan mendiko bizikleten pedalei eragin behar izan zieten; ondo pasa zuten, gozatu ingurune paregabean. Alebin mailan, 51 parte hartzaileren artean, Yuri Urbieta 7. sailkatu zen eta,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010589
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Artea adierazpide bat da, eta ez du zertan edertasunaren bila ibili behar" Luisa Aldaburuk Sasi artean izeneko erakusketa zabalduko du gaur 19:00etan Oxforden. Koadroz eta eskulturaz jositako lan honetan, sasiaren kontzeptua garatu nahi izan du artista zumaiarrak. "Non zaude sorginek esaten zuten moduan 'Sasi guztien ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010590
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aparkamendu tasak arautzeko ordenantza fiskalaren aldaketa onartu du gaur udalbatzak Aldaketa horien artean udaldiko biñetaren tasa edo egonaldi ertaineko zein errotazio altuko guneetan ordaindu beharreko tasak zehaztu eta onartu dira. Ordenantza fiskalaren aldaketa aurrera atera da EAJ-PNVren aldeko botoekin; EH Bildu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010591
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Marlik taldeak Artzape Festen joko du, Izaro eta Nøgenekin batera Artzape Fest musika jaialdia antolatu dute Getarian apirilaren 20rako. Jaialdia Balenciaga museoan egingo da, 21:30etik aurrera, eta gaueko izen handia Eason diskoa atera berri duen Izaro abeslari mallabiarra izango da. Aurretik, Nøgen donostiarrek eta M...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010592
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oikiako Eskola Txikien festako arropa salmenta egingo da bihar eta etzi Oikian ospatuko da aurtengo Gipuzkoako Eskola Txikien festa, eta horrekin batera, udaberriko arropa salmenta ekingo du Oikiako Eskolak. Bihar eta martxoaren 23an, Oikian jarriko dute salmenta postua. Larunbatean, berriz, Zumaian. Eskola Txikien fes...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010593
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña: "Mundialean dominarik ez lortzearen arantza kentzen saiatuko gara aurten" Neguko Espainiako piraguismo txapelketa jokatuko da asteburu honetan Sevillan. Bost kirolari arituko dira Itxas-Gainen izenean txapelketa horretan. Horien artean izango da Iñigo Peña. Iazko denboraldi apartaren ondoren, Sevillakoa da ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010594
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itziarko Auzo Udalak hirugarren urteurreneko ekitaldiak egingo ditu asteburuan Itziarko Auzo Udalak bere sorreraren hirugarren urteurrena beteko du asteburuan. Burugorri Ostatuaren irekiera, ekitaldi instituzionala eta Jabier Muguruzaren kontzertua izango dira egitarauaren ardatz, hurrenez hurren. Arratsaldeko 19:00eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010595
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoetako olagarro zopa lehiaketak izen emate irekia izango du Urtero bezala, Beheko Plaza edadetuen elkarteak olagarro zopa lehiaketa antolatu du. Printzipioz, lehiaketa elkarte gastronomikoei zuzenduta dago, baina, parte hartzea handia ez dela ikusita, herritar orori zabaltzea erabaki dute. Lehiaketa apirilaren 1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010596
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostarrenak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin, euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango da martxoaren 15ean, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Sarrera doan izango da. Topaguneak bultzatutako zirkuitua da Laburbira, eta honen helburu nagusia da euskarazko sortz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010597
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Nolaskoain deitu du Zigandak Olympique-en aurkako norgehiagokarako Europa League-eko final zortzirenetako partida jokatuko du bihar Athleticek Olympique Marseillaren aurka. Joaneko partidan 3-1 galdu zuten Zigandaren mutilek eta bihar San Mamesen jokatuko den itzulerakoan beste aurpegi bat erakutsi beharko dute bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010598
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eremuetan gozatuz,hazten goaz gu! LH 1. eta 2.maila guraso tailerra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010599
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 8ko aldarrikapenetako bat izan zen zaintza lanak egiten dituzten emakumeen egoera eta lan baldintzak ikusaraztea. Bide horretan, Zumaiako Udalak, Zumaiako Berdintasun foroak eta Malen etxeak elkarlanean, gai honen inguruko mahai ingurua antolatu zuten atzo arratsaldean. Zumaiako Udalak, Zumaiako Berdintasun ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010600
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohikoa den bezala, hileko hirugarren ostegunean, Zumaiako Enplegu Zentroak ateak zabalduko ditu herritarrentzat, martxoaren kasuan, hilaren 15ean, hain zuzen. Ordutegia goizeko 09:00-13:00 bitartekoa izango da eta bertan izango dira Mankomunitateko teknikariak lan orientaziorako laguntza eta enpresa sustapen zerbitzua ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010601
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jesus Mari Aranzabal: "Panda Raid-a esperientzia ona izan da, baina gogorra" Panda Raid rallya 17. postuan amaitu dute Mikel Zubiak eta Jesus Mari Aranzabalek. Astebetez Marokoko bideetan bizitako esperientzia kontatu digu Aranzabalek. Rally batean parte hartu duten lehen aldia izan da Jesus Mari Aranzabal eta Mikel Zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010602
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimetz Etxabe: "Txakurrak zuregatik dena eman dezan, feeling bat sortu behar da bion artean" Duela lauzpabost urte, artean umea zela, hasi zen txakur krosean edo mushing kirola egiten Kimetz Etxabe. Urte hauetan guztietan, gorputza gihartzen eta txakurrekin elkarbizitza sendotzen aritu da, harik eta azaroaren amaieran ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010603
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituen programak eta emango dituen laguntzak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak en...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010604
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste Santuko jai egunak iristear daude eta oporrak ahalik eta gehien gozatze aldera, Zumaiako ludotekak bi irteera antolatu ditu herriko haurrentzat. Lehena apirilaren 3an egingo da Donostiako Kristina Enea parkera LH 1-3 bitarteko haurrekin. Irteera goizeko 09:30ean izango da tren geltokitik eta itzulera leku berera e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010605
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udaleko ez ohiko plenoa egingo da bihar, 18:30etik aurrera, udaletxean. Aztertuko diren gaien artean ordenantza fiskalen aldaketa dago. Bide publikoetan aparkatzeagatik ordaindu beharreko tasak txertatu behar dira ordenantzetan. 1.- AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: ( 114. zbkia - 2017.10.09) 2....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010606
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gaineko bost piraguistak hartuko dute parte Espainiako txapelketan Neguko Espainiako piraguismo txapelketa jokatuko da asteburu honetan, larunbatean eta igandean, Sevillan, Guadalquivir ibaiaren alboan eraikitako kanal batean. Denboraldiko lehen txapelketa handia izango da eta estatu osoko piraguistak egotea aurr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010607
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Kalea denona da" bideokliparen grabaketa Pirritx, Porrotx eta Marimotosekin (bideoa eta argazkiak) Egun ederra atzokoa. "Kalea denona da" abestiaren bideoklipa grabatzen aritu ginen, Erriberako pareta famatuaren aurrean. Mila mila esker eta musu bana Pirritx, Porrotx, Marimotots, Txilipito jauna, Isa bideogilea, Gari ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010608
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hezkuntza publikoaren greba deialdiarekin bat egingo du bihar eta etzi Zumaiako Herri Eskolak Sindikatuek deituriko EAE mailako hezkuntza publikoaren greba deialdiarekin bat eginez, Zumaiako Herri Eskolako irakasle gehienek greba egingo dute bihar eta etzi. Hori dela eta, gutxieneko zerbitzua eskainiko da bi egunetan. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010609
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lagun Artea erosteko bi eskaintzaren artean erabakiko du epaileak Lagun Arteako zuzendaritzak Sarrallerekin eta Izadirekin landu eta adostutako proposamenaz gain, Bascotecnia enpresak aurkeztutakoa ere baloratuko du epaileak. Administratzaile konkurtsalak Sarralle-Izadiren aldeko iritzia eman dio epaileari, lanpostu ge...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010610
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanpostuetara aurkeztu nahi dutenek, gutxienez lau urteko esperientzia izan beharko dute. Kurrikulumak helbidera bidali behar dira martxoaren 31 baino lehen. Zumaiako mekanizaziorako enpresa batek bi langile behar ditu: CNC Tornero ofiziala 4 ardatzeko (X-Y-Z-C) torredun tornorako, eta CNC fresadore ofiziala 4 ardatzek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010611
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxea eta Lopez Mexikoko Nazioarteko Txapelketan arituko dira Bihar hasiko da Mexiko Frontoiko denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua. Bertan izango dira Goikoetxea eta Lopez zumairrak. Bi taldetan banatu dira puntistak. Hauek dira lehen taldeko hiru bikoteak: Goikoetxea-Inza, Olharan-Ekhi eta Angel-Ulises. B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010612
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Lan egitera etorri gara hona, ez bertakoei kalte edo lapurreta egitera" Marina eta Fernanda ama-alabak dira. Duela 10 urte etorri zen lehenengoa Nikaraguatik Donostiara. Atzean utzi zituen hiru seme-alaba, eta horiek aurrera ateratzeko helburuarekin bidaiatu zuen hona. 2015ean, 18 urteko alaba etorri zitzaion bisitald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010613
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
DBHn eta Batxilergoan Kultura Klasikoa eta Latina ikasten dugunok Bilboko Campos Eliseos antzokian izan gara, Plauto komediagilearen Miles Gloriosus izeneko obra ikusten. Barre ederrak egin ditugu!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010614
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atom Rhumba bezalako talde gutxi dago euskal musikaren panoraman. Izango dira azkarragoak, izango dira bortitzagoak, zaratatsuagoak, pisutsuagoak. Baina gutxik dute bizkaitarrek agertoki gainean erakusten duten intentsitatea eta, rock taldea izanda, jendea dantza ero batean jartzeko gaitasuna. Hala erakutsi zuen, beste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010615
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko aurkeztu da euskararen erabilera areagotzeko xedez Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkarteek elkarlanean antolatutako ekimen berritzailea, "Euskaraldia: 11 egun euskaraz" ekimena, alegia. Aipatu ekimen hori Euskal Herria mailan gauzatuko da eta noski, Zumaiak ere parte hartuko du. Bide horretan, martxoare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010616
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilaren 7an Espainiak Tunisiaren aurka jokatuko duen lagunarteko partidarako jokalarien zerrendan sartu du Jordi Riberak. Aurretik bost eguneko konzentrazioa egingo dute, Madrilen eta Ciudad Realen. Jordi Riberak gustuko du Kauldi Odriozola eta berriro Espainiako selekzioaren deialdian sartu du. Joan den azaroan Ale...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010617
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abendua hasieran, Arroako AP-8 autobideko sarreran zulo bat zabaldu zen; ondorioz, ordezko sarbide bat jarri zen Sansinenea industrigunetik. Aintzane Oiarbidek, Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak, twitter bidez eman du orain egiten ari diren lanen berri; hain zuzen, errekaren kanalizazioa. Abenduaren 1ean, Arro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010618
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emaitza benetan onak lortu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaeran. Hamaika partidu jolastu ondoren, zazpi garaipen eta lau partidu galdu dituzte. Jardunaldia amaitzeko partidu bat falta da, Euskal Ligako partidua asteartean jolastuko dute Trapaia eta Zuazo taldeak, arratsaldeko 19:30tan Zumaian.Senior taldeak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010619
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, martxoaren 13an, zaintza lanen inguruko mahai ingurua egingo da Oxforden, 18:30ean. Ondoren, Malen Etxeak Transformar la realidad: derechos iguales para todas txostenaren aurkezpena egingo du. Zaintza lanak ardatz harturik, gai honen inguruko mahai ingurua egingo da bihar Oxforden Nola antolatzen ditugu zaintza ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010620
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenero bezala elkarretaratzea egin dute dozenaka pentsionistek Larunbatean, Espainia mailako mobilizazioa egingo da hiriburuetan. Donostian, 18:00etan aterako da manifestazioa Alderdi Ederretik. Bertaratzeko deialdia egin dute Zumaiako pentsionistek. Pentsiodunen protestek ez dute etenik, eta azkenaldian moduan, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010621
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabalik dago kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea Jada udaberrian sartzera goazen honetan, urteko ikastaro egitarau zabal zein anitzari jarraipena emango dio Zumaiako kiroldegiak, lehorreko uretako jarduerekin. Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez eta adin guzt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0010622
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan ZUMBrass metal topaketen elkargunea izango da Zumaia. Martxoaren 16tik 18ra, nazioarteko mailako irakasleak etorriko dira ikastaroak eman eta kontzertuetan parte hartzera. Bi urtean behin antolatutako jardunaldi honek bere bigarren ekitaldia beteko du aurten. ZUMBrass tokapeta hori Zumaiako Udal Musika...
cc-by-sa 3.0