id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0010623 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, martxoak 13, arratsaldeko 18:00etan, gurasoentzako formazio saioa izango da, Sagarbideko aretoan. Olatz Berastegi Loiolak, sexologoak eta hezkidetzan adituak, gazteen jai giroko ligoteoaz eta harremanei buruzko argibideak emango dizkigu.
Helburua da etxean gure seme-alabekin gaia lantzeko klabeak eskuratzea eta,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010624 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zen atzo Donostian, Urumea ibaian, Martutene parean. Ehun batel inguru bildu ziren atzokoan ere.
Zumaiako ontziei dagokionez, nabarmentzeko gutxi izan zen atzoko estropadetan. Emakumetan, Zumaia 6. izan zen haurren mailan,eta 9. promesetan. Jubeniletan ere 6. izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010625 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan, martxoaren 18an, Zarateaitz (487 metro) mendira joatea proposatzen dizuegu. Irteera hau otsailean ezin izan zen egin eta orain berreskuratu egin dugu.
Zarateaitz Andatzaren mendigunean kokatuta dagoen gailurra da. Oihartzun handikoa da bertako pasabidea eta bertan zegoen, eta gaur egun itxita dagoen, Za... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010626 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maddi Iraola eskiatzaile gazteak ondo hasi zuen eski denboraldia, bere lehena U-12 mailan. Asteburu honetan, baina, agurra esan behar izan dio denboraldiari, entrenatzen ari zela tibia eta peronea hautsi baititu.
Bere taldearekin entrenatzen ari zela, 14. atea zeharkatzera zihoala, eskuin eskia atera eta erori egin zen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010627 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure ikastetxeko eraldaketa, hezkuntza elkartea osatzen dugun guztion artean ari gara aurrera eramaten. Gaur, martxoak 10, larunbata, ikastetxean izan gara. Haur txikienak dituzten familiak, beraien seme-alabekin, psikomotrizitatea familian egiteko aukera bikaina izan dute. Haur eta guraso edota aiton-amonen arteko kom... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010628 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Darahli elkartearen aldeko kontzertu solidarioa eskainiko dute gaur Maria Martinezek eta Amaia Dominguezek, 19:00etan, Alondegian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010629 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan, hilak 9, arratsaldeko 19,30an, Forondan izango da beste meditazio saioa, oraingo honetan Joseba Ossa Altzibarrek zuzenduko du
Oraindik eguraldi ilunak baditugu ere, udaberria hurbiltzen ari zaigu.
Berriro isiltasunaren inguruan une bat konpartitzeko aukera izango dugu
Beraz, meditazio une bat gurekin k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010630 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astilleros Balenciagako langileak kalera atera dira gaur ere. Herrian zehar manifestazioa egin dute Balenciagako langileak hitzarmen justu baten alde borrokan lema zeraman pankarta baten atzean.
Urtarrilaren amaieran hasi zituzten lanuzteak Urolaren erriberan dagoen ontziola honetan. Langileek Baleikeri adierazi zioten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010631 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbateko bidaiko xehetasunak azaltzeko bilera egingo dute jubilatuek, bihar, Hogarrean
Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Zumaiako 130 jubilatu Nafarroako Milagro eta Errioxako Calahorra herrietara joango dira larunbat honetan, hilaren 10ean. Autobusen eserlekuak zozkatzeko eta bidaiaren xehetasunak azaltzeko, biler... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010632 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 90 lagunez osatutako taldea Saharako kanpalekuetara joango da martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean. Errefuxiatuen artean igaroko dituzten egun horietan, sahararrek bizi duten egoera ezagutzeaz gain, zenbait ekimen garatuko dituzte. Horien berri eman zuten atzo Oxforden egindako ekitaldian.
Bidaia honetan parte ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010633 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tximista Garagardotegiak antolatzen duen kultur-potearen baitan, martxoko egitarauko lehenengo ekitaldia izango da Low Ridersen emanaldia. Kontzertua 19:30ean hasiko da.
Country, rock eta psikodelia doinuek jantziko dute biharko kultur-potea. Nagore Etxabe zumaiarrak parte hartzen duen Low Rider musika taldeak emango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010634 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alkoholikoen senide eta lagunen elkartea da Al-Anon, eta bihar 34 urte beteko dira Zumaian taldea antolatu zutela. Ateak zabalik dauzkate laguntza behar dutenentzat. Hauek dira beraiekin harremanetan jartzeko bideak: 650265963 telefonoa eta helbide elektronikoa. Bilerak asteazkenetan (20:00etatik 22:00etara) eta larunb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010635 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Mugimendu Feministak matxismoaren eraikuntza izeberg bat izango balitz bezala irudikatzen du: goialdea baino ikusten ez den arren, oinarri sendoa du azpian". Hala hasten da matxismoaren inguruan martxoko Baleike aldizkarian aurkitu duzuen elkarrizketa. Horretarako, herriko hiru emakume gazte elkartu ditugu matxismoari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010636 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteazkenean, Euskaraldia prestatzeko lehen bilera egin zen Oxforden. Gaur, bigarren lan saioa egingo da, eta horrekin amaitutzat emango da aurtengo Euskara, bestela ez gara zikloa.
Azken bi bilera hauek, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan ospatuko den Euskaraldirako abiatze saioak dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010637 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabi Rey, Cadizko Puerto III espetxean bahitutako euskal preso politikoaren erailketa salatzeko kontzentrazioa egingo da martxoak 7, asteazkena, 20:00etan Magnolioan. Agur eta ohore, Xabier!!! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010638 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 9.00etan kaleak astintzeko lehen hitzordua izango dugu, Torreberri parean. 11.00etan ikasleen tailerra izango da Beheko Plazan. Bitartean, kaleak astintzen jarraituko dugu besteok. 12.00etatik 13.00etara elkarretaratzea egingo dugu Zubi Txikian. 14.30ean emakumeon* bazkaria izango da Torreberri Gaztetxean. Jatekoa egon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010639 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komertzio eta tabernentzat proposamena martxoak 8ko emakumeon* plantoari begira
Azken egunotan hainbat komertzio eta tabernetatik pasa gara grebarako proposamena luzatzeko. Ezin izan dugu guztietara iritsi, beraz, eskertuko genuke mezu hau komertzio eta tabernetako langile eta jabeei zabalduko bazeniete.
Azken bi asteo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010640 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen etapa, apirilaren 2an, Zarautzen hasi eta bukatuko da 162,1 kilometro egin ostean. Gipuzkoako hainbat herritatik pasako da, Zumaiatik tartean.Hurrengo egunean, apirilaren 3an, bigarrengo aldiz igaroko da Itzulia Zumaiatik. Zarauztik abiatuko dira berriro txirrindulariak, eta Bizkaia alderantz joango dira Bermeon ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010641 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getariara doan N-634 errepideko errail bat zabalduko da martxoaren 9an Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez. Egonkortze lanek beste aste batzuetan jarraituko dute. Trafikoa semaforo bidez erregulatuko da.
N-634 errepideko 27,062 eta 27,130 kilometro artean, hau da Getariara doan Santiago hondartzako tunel artifizi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010642 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Emakumeok planto" lelopean lanuztea deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak datorren martxoaren 8an, Emakume langilearen Nazioarteko Egunean, alegia, indarkeria matxistari, esplotazioari eta diskriminazioari nahikoa dela esan eta gizon zein emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko.
Lanuzteak ondorioak izan di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010643 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Karitasek ezintasun ekonomikoa duten familietako umeei zuzendutako heziketa programa jarri nahi du abian
Zumaiako Karitasek, urteko ekintzen artean, aurten, Zumaiako Herri Eskola eta Maria eta Jose ikastetxeen laguntzarekin, programa berezi bat aurrera eraman nahi du ikasketxeetan arazoak dituzten eta ezintasun ekonomi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010644 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere, Zumaiako Herri Eskolak gureak egiten ditu Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenak eta konpromisoak. Besteak beste: "Emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna".
Eskualdeko ikastetxe eta udal guztiok zer egin handia daukagu oraindik berdintasuna lortzeko bidean. Ez dugu ahaztu behar, "berdintasuna ikasi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010645 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Interesdunek udaletxean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak martxoaren 13a arte.
Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko
Memoriaren aurkezpena: kargu honen eginkizunak nola beteko dituen azalduz | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010646 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alkatearen zentsura sistematikoari kolore gehiagorekin erantzun diogu
Kalea Guztiona Dako emakumeok ere ez dugu inoren oniritzia behar matxismoaren aurka eta egiazko berdintasunaren aldeko aldarria espazio publikoan zabaltzeko.
Udalak publikoki esan du Kalea Guztiona Dak Zumaiako emakume feministak engainatu dituela gr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010647 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Hysteria' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Eromen produkzioakek Hysteria antzezlana ekarriko du ostiral honetan Aita Mari zinera. Saioa 22:00etan izango da. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartzek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010648 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabi Landa: "Iritsiko da progresioa motelduko den garaia, baina hazteko tartea dut oraindik"
Ingeniaritzako ikaslea izateaz gain, Xabi Landa kulturismoaren munduan barneratu da. Bere lehen txapelketan, Kantabria-Nafarroa-Euskal Autonomia Erkidegoa txapelketan, garaipenetik gertu ibili ostean, helburu handiagoen bila da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010649 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garizumaren erdian, gaur, arratsaldeko 15:00tatik gaueko 20:00 (meza barne) San Pedro parrokia irekita egongo da, Lampedusako gurutzearen bisita jasoko duelako. Aita Santu Frantziskoren ekimen bat da hau, "etorkinen eta errefuxiatuen dramaren erdian gure otoitz eta solidaritatea suspertzeko asmoz", adierazi dute parrok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010650 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak etengabeko urratsak ematen jarraitzen du herriko Memoria Historikoaren berreskuratze lanetan, Gerra Zibilaren garaian bizitako gertakariak azaleratu eta bortizkeria eta indarkeria hori bizi zutenen bizipenei ahotsa emateko.
Ildo horretan Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera abiatu zuen Udalak 2016an herriko M... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010651 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Klarinetearekin lotutako egitarau zabalean hartuko dute parte Zumaiako musikariek
Zumaiako Musika eskolako Klarinete ikasleen martxoko agenda ekitaldi bereziekin dator. Alde batetik, martxoaren 6an, arratsaldeko 19:30ean Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan, Errenteria Musikaleko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010652 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kimetz Etxabe eta Sonia Albarez podiumera igo dira Baqueira Bereten
Elurretako Espainiako mushing txapelketa jokatu da asteburu honetan Baqueira Bereteko eski-estazioan. Bi zumaiarrek hartu dute parte eta biak igo dira podiumera.
Kimetz Etxabe bigarren izan da txapelketan. Oraingo honetan sei txakurreko trineoarekin ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010653 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neguko Euskadiko piraguismo txapelketa jokatu zen larunbatean Irunen. 5 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten piraguistek Bidasoa ibaian zehar.
Itxas-Gaineko piraguistek lortutako emaitzei dagokionez, aipagarria da Irati Osak 23 urtez azpikoen mailan lortutako garaipena. Beteranoetan, Xabier Osa lehena izan da be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010654 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoko lehen aste bukaeran Pulpo Eskubaloi taldeek honako emaitzak lortu dituzte:
Martxoa hasi berri dugu eta Pulpo Eskubaloiko taldeei ondo etorri zaie, izan ere hamabi partidu jolastu dituzte, horietatik sei irabazi, hiru berdindu eta beste hiru galdu dituztelarik.Senior mutilak berdinketa lortu dute, lidergoari la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010655 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguraldia lagun, Gipuzkoako Batel ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean Pasai San Pedron. Zumaiatik hamar batel uretaratu dira guztira. Aipagarriena kadete mailako mutilen A batelak eskuratu duen bigarren postua izan da.
Gipuzkoako Batel ligako zazpigarren jardunaldia izan da Pasai San Pedroko uretan. G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010656 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskarazko beste pelikula bat estreinatu berri da, Paul Urkijoren Errementari, eta aurrekoetan gertatu izan den bezala, tropelean joandako euskal zinemazaleak hasi zaizkigu aretorik atera eta berehala laudorioak botatzen.
Handiatik hona ikusi duten pelikula onena izango da hauetako askorentzat. Izan ere, Handiatik hona... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010657 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ertzaintzaren helikopteroak bi emakume erreskatatu ditu gaur arratsaldean Algorriko labarretan. Gertaera 16:00ak aldera izan da.
Dirudienez, emakumeetako bat haitzetan erori eta min hartuta geratu da. "Gainera, mareak gora egin du eta ez aurrera eta ez atzera gelditu dira, harrapatuta", kontatu du erreskatean ibili den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010658 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anita Maravillas konpainiaren 'Jon Braun' antzerki saioa bihar Aita Marin
Anita Maravillas konpainiaren Jon Braun haurren antzerki saioa izango da bihar eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 4 euroan.
Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010659 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoaren amaieran 90 kidez osatutako taldea Saharako kanpalekuetara joango da Darahlik antolatutako bidaian. Aurretik, jada ohikoa denez, Lankidetza astea egingo du elkarteak, eta horren baitan erakusketa zabalduko du, gaur, Alondegiko Oxford aretoan.
Erakusketak Sahara, 40 urteko exilioa du izenburua eta Andoni Laba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010660 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oikiako Pikaondo baserrian jaioa da Brigida, eta arropa zuriak hasieran nola garbitzen zituzten azaltzen du bideoan. Egurrarekin egindako surtako hautsa jaso egiten zuten. Arropa (lihozkoa asko) zinka baten jartzen zen ur epeletan eta pasadera batekin sutako hautsa botatzen zitzaion gainera. Beratzen uzten zen eta surt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010661 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erortzen izeneko diskoa atera berri duen Voltaia hirukotea elkarrizketatu zuten atzo ETB-1eko Ahoz aho saioan. Bertan izan ziren taldea osatzen duten Unai Eizagirre, Jon Brakamonte eta Pablo Sanchez, Ilaski Serranoren galderak erantzuten.
Elkarrizketa saioko lehen minutuetan egin zen. Hemen ikus dezakezue.
Voltaiari eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010662 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, larunbata, goizeko 10:00etatik aurrera, asanblada egingo dute Torreberri Gaztetxean. Landuko dituzten gaien artean martxoko eta apirileko egitaraua, 10. urteurrenaren prestaketa, eta barne funtzionamendua izango dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010663 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZUMBrass topaketak martxoaren 16tik 17ra bitartean egingo dira eta nazioarte mailako irakasleak inguratuko dira Zumaiara. Ikasleentzako izen ematea jada zabalik dago.
Euskal Herriko eta estatuko beste zenbait erkidegotako ikasleak bilduko dira martxoaren 16tik 18rako asteburuan Zumaian. Hiru egun horietan, metalezko in... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010664 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako mugimendu feministak Martxoaren 8ko Emakumeok planto greba deialdiarekin bat eginik, egitarau zabala antolatu du datorren ostegunerako. Hala ere, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa areagotzeko, kaleak astinduko dituzte astebururako antolatu dituzten ekitaldiekin.
Datorren ostegunean egingo da Euskal Herri o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010665 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irribarrea ahora ekartzen duen denboraldi hasiera izan du Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteak. Izan ere, emaitza oso onak eta itxura hobea eman dute gure ziklistek errepideko denboraldiko lehen lasterketetan.
Junior mailan Eibarren estreinatu zen Antton Tolosa; hotz ikaragarria egin zuen, 72 km bidea et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010666 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liot eta On taldeen kontzertua izango da bihar, martxoaren 2an, 22:30ean, Torreberri gaztetxean. Sarrerak 5 euroan jarriko dira saltzen.
Liot taldea, iaz sortu zen Oreretan. Toil taldean abeslari berri bat sartzearekin bat, taldeak beste norabide batzuetara salto egiten du musikalki, hau dela eta, proiektu berri bat au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010667 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean izango da Patxi Ardantzaren eta Julen Andikaren arteko erronka, 09:30ean hasita. Duela hilabete adostu zituzten eginkizunaren nondik norakoak, eta orain arte egin duten prestaketaren eta lagunartean sortu den giroaren inguruan jakiteko elkartu ditugu. "Erronka bat baino gehiago, lagunartean pasatzeko egun b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010668 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko Mugimendu Feministak hilabeteak daramatza martxoaren 8a prestatzen. Alabaina, aurten desberdina izanen da martxoaren 8a: Euskal Herriko emakumeok* nazioarteko Greba Feministarekin bat eginen dugu. 177 herrialdetan egin da emakumeok* lanik ez egiteko deialdia, eta ez da edonolako erronka; izan ere, zer da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010669 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari zinean: Maite Guevararen ¡Ahora! eta Anita Maravillasen Jon Braun. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010670 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tximista Garagardotegi berriaren aurkezpena egingo da bihar 19:30ean. Bertan izango da Carla Luna abeslari donostiarra Brian Aching musikariarekin batera.
Tximista Garagardotegi eraberrituaren aurkezpena egingo da bihar 19:30etatik aurrera. Musika emanaldi bat ere izango da, eta hala, Carla Luna abestarl donostiarrarek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010671 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lazkaomendiko Iztueta baserria bisitatzeko familia irteera antolatu du Ludotekak
Datorren martxoaren 11n urteko bigarren familia irteera egingo du Zumaiako ludotekak, oraingoan Lazkaomendiko Iztueta baserrira. Ildo horretan, plazak mugatuak direnez, interesdunek martxoaren 2a arte izango dute izena emateko aukera ludot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010672 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoko lehen aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiak izango dituen partiduen ordutegia:
Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan hamabi partidu izango dituzte. Partidu horietatik sei Zumaiako Lubaki kiroldegian izango dira.Larunbatean lau partidu izango ditugu, goizean gipuzkoako ligako infantil eta kadete neska... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010673 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aparkalekuen ordenantzari behin-behineko onarpena eman dio plenoak
Zumaiako osoko bilkurak behin-behineko onarpena eman zion atzo aparkalekuen ordenantzari. EAJ-PNVk eta PSE-EEk baiezkoa eman zioten proposamenari; EH Bildu, aldiz, abstenitu egin zen.
Aparkalekuen ordenantzaren zirriborroa otsailaren 19an erakutsi zuen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010674 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal langile batzuek bat egin dute, beste eragile batzuen artean, ELA eta LAB sindikatuek egindako lanuzteen deialdiarekin. Goizeko 11:00etatik 15:00etara eta 15:00-19:00 bitartean egingo dira lanuzteak. Eguerdian, Erribera kalean, magnolio aurrean elkarretaratu dira langile hauetako batzuk.
Udal eta Foru administrazio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010675 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur elurtearengatik arazoak izan arren, jangela zerbitzua eskainiko dugula adierazi nahi diegu ikastetxeko familia guztiei. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010676 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elurtearengatik arazoak izan arren, jangela zerbitzua eskainiko du gaur Maria eta Jose ikastetxeak familia guztie. Horretaz gain, ikastetxea zabalik jarraituko du arratsaldean ere. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010677 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elurtearen okerrena pasa dela dirudi. Adibidez, autobus linea batzuk martxan dira dagoeneko. Horren adibide da Zumaia-Zumarraga linea (UK06). Guipuzcoanak kudeatzen dituen Urola bailarako beste hiru linea ere zerbitzua eskaintzen ari dira: Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Zarautz eta Beizama-Azpeitia.
Kostako lineak, berriz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010678 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elurtea dela medio goizean trenetan izandako kaosaren ondoren, Euskotrenen zerbitzua pixkanaka normaltasuneta itzultzen ari dela adierazi digute Zumaiako tren estaziotik.
Euskotrenek twitter bidez iragarri duenez, Gipuzkoan, linea orokorrean, orduan behin izango dira zerbitzuak. Hala ere, estaziotik gomendatzen dute pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010679 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakinak biltzeko zerbitzurik ez da izango gaur elurtea dela eta
Elurtea dela eta, gaur, otsailak 28, hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera geratu dira: kaleko edukiontzien bilketa eta establezimendu eta enpresen puntuz puntuko bilketa.
Errepideak garbitu ahala joango gara hondakinak biltzeko zerbitzuak martxa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010680 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tren sarean gertatu bezala, autobusen zerbitzuetan ere eragin handia izaten ari da elurtea. Kostaldeko, zein Urola bailarako autobus lineak etenda daude une honetan elurrak errepideetan sortutako arazoengatik.
Zerbitzuak hobera egiten duenean horren berri emango dutela adierazi dute Lurraldebusek eta La Guipuzcoanak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010681 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria eta Jose ikastetxeak ere ateak irekita mantenduko ditu eta eskolara gerturatzen diren ikasleentzat. Isaak Aranberri zuzendariak jakinarazi digunez, ikasleen herena joan da eskolara. Ikasgaietan ez dute aurrera egingo, eta jangela zerbitzuarekin zer egin oraindik ez dute erabaki. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010682 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trenik ez hartzea eskatu dute Euskotrenetik "beharrezkoa ez bada, behintzat"
Elurteak sekulako arazoak sortu ditu Euskotreneko sarean. Atzerapen handiak ari dira gertatzen linea guztietan, Bilbo-Donostia linean barne, eta Zumaiako estazioko kideek gomendatu dute trenik ez hartzeko, "beharrezkoa ez bada, behintzat".
Elu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010683 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irakasle gehienek ez dute modurik Zumaiara iristeko. Horregatik, Zumaiako Institutuan ez da klaserik egongo. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010684 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri Eskolak ohar bidez jakinarazi duenez, goiz partean gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu. Irakarle gehienek ezin dira eskolara garaiz iritsi. "Ahal dutenek umeak ez ditzatela eskolara ekarri", eskatu dute. Eguerdian jakinaraziko dute arratsalderako zein den egoera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010685 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du erabaki eskolak itxi edo ez. Zabaldu den oharra ez da benetakoa. Herriko bi eskolekin hitz egin dugu eta Jaurlaritzaren erabakiaren zain daude. Garbi dute gaur eskolak ezingo direla normalatasunez eman, besteak beste, irakasle askok ezingo dutelako ikastetxeetara iritsi. Dena den, orai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010686 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen orduan lanera joatea ezinezkoa izan da zumaiar askorentzat. Errepideetan pilatutako elur geruzaren ondorioz, sahiesbidean eta Txikierdiko biribilguneetan zenbait auto eta autobus bat gurutzatuta gelditu dira eta ilarak sortu dira. Askok buelta eman dute, egoera hobetu zain. Itziarko gainean ere arazoak daude, bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010687 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Zikloturista Elkarteak bilera deitzen die bere bazkideei.
Bilera Pulpo Elkartean ostegunean, martxoak 1 arratsaldeko 19:30tan izango da. Honako gaiak landuko dira:1- 2018 denboraldia, seilatuak, egutegia, liburuxken banatzea.2- Seilatuen arduradunen eginbeharrak, orriak eta seilatuen banaketa.3- Orio, Zestoa e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010688 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Behin-behineko onespena eman dio udalbatzak aparkamenduaren antolamendua erregulatzeko 2018ko ordenantzari
Horren harira, iragarkia GAOn argitaratu ostean, 30 laneguneko epea zabalduko da interesdunek alegazioak aurkeztu ditzaten. Horrez gain eguneko aztergaien arten, EAJ-PNVk eta PSE-EEk martxoaren 8rako aurkeztutako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010689 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen erabilera sustatzeko, Euskaraldia egingo da urte amaieran, Euskal Herri osoan. Zumaiak nola hartuko duen parte adosteko bilera deitu dute bihar. Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan, abiatze saioko lehen bilera izango da, hain zuzen ere. Datorren asteazkenean bigarren saioa izango da. Biak Alondegian i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010690 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguna freskotik esnatu da Euskal Herri osoan, eta baita Zumaian ere. Goizeko lehen orduetan 0 gradu azpitik markatu du termometroak, eta gainontzeko orduetan ere, eguzkia ateragatik, tenperatura ez da askorik igo. Bihar, ordea, egoera okertu egingo da, eta itsasaldean elurra egiteko aukera ere izango da.
Euskalmetek iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010691 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ELA eta LAB sindikatuek deituriko lanuztearekin bat egingo dute hainbat udal langileek
Datorren asteazkenerako 4 orduko lanuztea deitu dute ELA eta LAB sindikatuek, besteak beste, zerbitzu publikoen indartzea aldarrikatu, udal eta Foru administrazioetan suntsitutako enplegu publikoa berreskuratu eta egonkortzeko, negoz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010692 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta puntako bi partida jokatuko dira ostiralean, eta larunbatean, aldiz, nesken palako beste bi.
Partida gutxi jokatuko dira asteburu honetan Aitzurin. Alde batetik, zesta puntako bi partida izango dira ostiralean, martxoaren 2an, 19:15etatik aurrera. Nagusien mailan, Zumaiak Danok Bat 1 hartuko du, eta alebin mailan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010693 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarrak batu eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko greba egiteko deia zabaldu du Zumaiako Mugimendu Feministak
Martxoaren 8an greba egiteko deialdiarekin bat egin du Zumaiako Mugimendu Feministak. Mezu orokorrarekin bat eginez, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko lau arlotan jarri dute fokua Zumaian ere: lan greba, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010694 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako etxeen izen zaharren aritik azaldu zaigu, oso ezaguna ez den, Sasiolako komentuko fraileek gure herrian izan zuten Sindika etxea. XVI. mendearen azken alderako Odieta errebalean zegoen eta XVIII. mendearen erditik aurrera herri gunean, harresiaren barru aldean izan behar zuen Sindika eta hospizio edo ostatu et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010695 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ELA eta LAB sindikatuek deituta, Udal eta foru administrazioetan lanuzteak egingo dira bihar. Zumaiako Udaleko langileek ere lanuzteekin bat egingo dute.
Lanuzte hauekin udal eta foru administrazioetako langileek egiten dituzten aldarrikapenak honakoak dira:
Galdutako eskubideak eta eros-ahalmena berreskuratu, eta hitz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010696 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gogoratu bihar, otsailak 28, guraso tertuliak antolatu ditugula, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, ondorengo gaiarekin: "Berdinen arteko tratu onak bultzatzeko, zer egin?"
Eskolan, gure arteko bizikidetza hobetzeko proiektuan aspalditik ari gara lanean. Urte guzti hauetan egindako lana indartzeko, Euskal Eskola Publikoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010697 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Luisa Etxeberriak 54 urte ditu, erizaina da Azpeitiko anbulatorioan, eta nahasmen bipolarra sufritzen du. Terapiari, medikuntzari eta, batez ere, familiaren babesari esker, gaixotasunari aurre egitea lortu du.
"Zein da hemen zoroetxea gurea ala zeuen aldea? Nork daki, jaunok, eta andereok, zein den benetan erotegia hes... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010698 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ai Ama ontziak irabazi du Zumaia-Getaria neguko ligako 9. estropada
Hainbat egunez itsaso txarra izan ondoren, larunbat honetan jokatu zen Zumaia-Getaria neguko ligako 9. estropada. Guztira 6,6 itsas milia egin zituzten parte hartu zuten belaontziek.
Haize gutxi izan zuten, baina itsasoaren egoeraro eta olatu faltari e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010699 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Udalaren ez ohiko osoko bilkura egingo da, bihar, 18:00etatik aurrera, udaletxean. Aparkalekuen ordenantzari behin behineko onarpena izango da aztergai beste gai batzuen artean.
2.1.- 11/2017; 12/2017 ERREPARO ORRIEN ETA HAUEN ALKATE DEKRETUEN ERANTZUNAREN BERRI EMATEA.
2.2.- UDALAREN 5.; 6.; 7.; eta 8.go KREDIT... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010700 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Santixo Nautika Elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du martxoaren 11n, 10:00etan lehenengo deialdian, eta 10:30ean bigarrengoan.
1. Aurreko aktaren irakurketa beraien onartzea.2. Bazkideen altak eta bajak.3. Balantze ekonomikoa.4. Diru laguntzak.5. 2017ko jardueren memoria.6. 2018ko jardueren aurreikuspena.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010701 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kandido Uranga 'Faktoria' magazinean izan da ostiralean estreinatuko den 'Errementari' filmaz hitz egiten
Ostiralean estreinatuko da Paul Urkijoren Errementari filma, eta gaur goizean, Euskadi Irratiko 'Faktoria' magazinean filmaren aurrestreinaldia egin dute Bilbon. Bertan izan dira Manu Etxezorturen galderak erantzut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010702 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat pentsionista elkartu dira beste behin ere pentsio duinen alde
Astelehenero egiten duten moduan, Zumaiako hainbat pentsionista elkartu dira pentsioen igoera aldarrikatzeko udaletxe aurrean.
Protestekin herritar gutxi hasi baziren ere, udaletxe aurrean eginiko azken elkarretaratzeek bestelako irudia utzi dute. Os... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010703 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jadarreko bizilagun batzuk kexu dira edukiontzi berrien kokapenagatik
Hondakinak biltzeko sistema berria ezarri zenetik Jadarreko zenbait bizilagunek zabor poltsak lurrera botatzen dituztela. "Protesta egiteko modu bat da", adierazi du bertako bizilagun batek.
Zabor bilketa sistema berriak, edukiontzien kokapen berria ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010704 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoaren 8an mundu osoko 150 herrialde baino gehiagotan mugimendu feministek greba antolatu dute. Egun historikoa izango da zalantzarik gabe. Bada, Zumaian, grebaren mezu guztiak kaletik zentsuratu ditu alkateak, ohikoa duen legez. Horra gizarte justu baten alde lanean ari direnei egindako ekarpen instituzionala.
Hal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010705 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otsaileko azken aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek lortutako emaitzak:
Otsailaren amaieran gaude eta aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek emaitz onak lortu dituzte, hamabost partidu jokatu dituzte eta bederatzi garaipen, berdinketa bat eta bost partidu galdu dituzte.Senior mailako Labarra Taberna Pulpok ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010706 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alacanteko bidaiarako izenak emateko epea martxoaren 12an amaituko da.
Indamendiko mendizaleak Alacantera joango dira Aste Santuko irteeran. Han dauden ibilbide ederretatik hauek aukeratu ditugu: Berniari bira bat, Puig Campana, Vall de Lagar (Barranco de los infiernos), Cabeço d'Or, etab. Izenak emateko epea martxoare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010707 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maddi Iraola eskiatzaile gaztea U-12 mailan lehiatuko da denboraldi honetan. Orain arte jokatutako bi probatan maila ona erakutsi du, nahiz eta lehen urtea duen maila honetan.
Panticosan (Huesca) gaur jokatu den Sergio Belloren oroimenezkoan bosgarren postuan amaitu du Maddik irabazlearekiko denbora oso gutxira. Zozket... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010708 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo batel estropadak izan ziren eta gaur piraguismoko neguko Gipuzkoako txapelketa hartu du Urola ibaiaren itsasadarrak. Astilleros Balenciagan egiten ari diren ontziaren uretaratzerako egiten ari diren dragatze lanek behartuta, estropadak ibaian gorago egin dira, Zubiaundia eta Beduako zubiaren artean.
151 piraguista... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010709 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haserre bizi gara, oso haserre, eta ia denak mintzen gaitu. Sare sozialak erabiltzen ditugu gure kabreoak partekatzeko. Baina, horretan geratu behar al dugu? Hori al da dena?
Sare sozialak gizartearen isla omen dira. Hala balira, sareetan dauden haserreak, iskanbilak eta irainak ikusita, kaleak bataila-eremu izango lir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010710 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astindu dantza taldeak antolatutako Lindy Hop tailerraren lehen saioa egin zen atzo Torreberriko aterpean. Maria Peña irakasleak gidatuta, bertaratu ziren dozena bat lagunek Charleston eta beste dantza estilo batzuk ikasteko aukera izan zuten.
Hurrengo bi saioak martxoaren 24an eta apirilaren 21ean egingo dira, Torrebe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010711 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztetxoen eta beteranoen diana eta kalejira antolatu nahi da santelmoetan
Itxas-Gain elkartearen 50. urteurrena dela eta, kalejira bat antolatu nahi dute datozen San Telmo jaietarako. Gaztetxoei zein beteranoei dei egiten zaie bertan parte hartzeko.
Apirilaren 15ean aterako da taldea kalera. Goizeko 8:00etan diana egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010712 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Ahalik eta esku hartze txikiena" eginez egokitu nahi da San Telmo eta Algorriko ibilbidea
Azken urteetan jendetza izugarria jaso du San Telmo eta Algorriko ibilbideak. Masifikaziora ere iritsi garen sentsazioa handia da. Horrek eragina izan du noski San Telmotik Algorrira doan bidean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010713 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ahora' eta 'Jon Braun' antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Datorren asteburuan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan: Maite Guevararen Ahora martxoaren 2an, eta Anita Maravillasen Jon Braun haur antzerkia martxoaren 4an. Udal Kultura sailak bi antzezlanetarako sarrerak eman dizki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010714 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bidegi foru sozietateak AP-8ko Zestoa-Zumaiako ordainlekuaren irteeran dagoen zuloaren konponketa eta egonkortze lanak hasi ditu astelehen honetan. Hala adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Joan zen abenduaren 1ean, Zestoa-Zumaiako 48. irteeran, AP-8 autobideak GI-631 errepidearekin bat egiten duen biribilgunean, bid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010715 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia, euskal txirrindularitzaren bilgunea izango da larunbatean
Urtero bezala, Zumaian estreinatuko da txirrindularitzako errepideko denboraldia. Elite eta 23 urtez azpikoen Zumaiako lasterketak 10. urtez emango dio hasiera Hego Euskal Herriko denboraldiari. Ohiko ibilbidea izango du lasterketak: 112 kilometroko luze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010716 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Darahlik triki poteoa egingo du bihar, Oporrak bakean ekimenari hasiera emateko
Oporrak bakean programak Saharako kanpalekuetako 10-12 urteko haurrak uda garaian Euskal Herrira ekartzeko helburua du. Ekimenari hasiera emateko, Darahli elkarteak triki poteoa egingo du bihar, larunbatean.
Triki poteoa 19:00etan abiatuko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010717 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatuko da bihar Urola ibaiaren itsasoratzean. Berez, laugarren estropada izango da, Zarauzko eta Tolosako jardunaldiak bertan behera geratu zirelako eguraldi txarrarengatik. Estropadak goizeko 10:00etan hasiko dira.
Ehun ontzi inguru bilduko dira bihar Zumaian, hauetatik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010718 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aztertuko dituzten gaien artean lokalen eskaera, datozen egunotako kontzertuak eta elkarteak maiatzaren 12an izango duen urteurrena daude. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010719 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege egunean etorri zen Zumaiara Joakin Aristi. Ia bi urte dira Angolara joan zela lanera, eta bertako auzo bat gorriz jazteko helburuarekin, diru bilketa kanpaina jarri zuen martxan Jexux Eizagirrerekin batera. Gaur egin da Zumaiako tabernetan jarri ziren 21 itxulapikoen diru-kontaketa, eta guztira, 452 euro lortu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010720 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bidasoa Inprimatzeko Zentroa-ko langileek bertan behera utzi dute greba
Otsaila hasieratik hainbat eguneko lanuzteak egin dituzte Arroa Behean aurkitzen den errotatiba honetako langileek. Gaur, greba mugagabea hasteko asmoa zuten, baina negoziazioak bide onetik doaz, eta greba bertan behera utzi dute.
"Greba gelditu eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010721 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiak izango dituen partiduen ordutegia:
Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan hamabost partidu izango dituzte, alebinak ere txapelketari ekingo diote eta. Partidu horietatik zazpi Zumaiako Lubaki kiroldegian izango dira.Larunbatean lau partidu izango ditugu, goizean gipuzkoako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010722 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batxi 2ko ikasleok Canfranceko laborategian gabiltza, lur azpian 850 metrora, partikulen eta astropartikulen fisikako esperimentuak ezagutzen. | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.