id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0011623 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plazan, Hogarrean dagoen Enplegu Zentroa ostegun honetan zabalik izango da, ohiko ordutegian, 09:00etatik 13:00etara.
Egun horretan, enplegu teknikaria ez da egongo, beraz, enpresa sustapen zerbitzua soilik eskainiko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011624 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez zen alferrik galdutako denbora izan bart arratsean Aitzurin igarotakoa, Gaskuek duen pilotarako aparteko grazia ezagutzea bezain ona 23 urtez azpiko lau pilotariak jokatutako norgehiagoka.
Gazte-jubeniletako partiduan OSA-GASKUE bikotea 0-2 eta 2-5 galtzen hasi arren 5-6raino urreratu eta partidu orekatua eta gogorr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011625 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tren eta autobus zerbitzuak Donostiako Aste Nagusiko joan-etorrietarako
Euskotrenek Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 12tik 19ra bitartean izango da,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011626 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nevermind Trio jazz hirukoteak kontzertua emango du gaur Mari kalean
Zumaiako Musika Jaialdia bere azken txanpara heldu da. Bi saio besterik ez dira geratzen aurten jaialdia amaitzeko. Gaur, 20:00etan, Nevermind Trio jazz hirukotea izango da geurean beraien azken diskoa, Onena heltzea dago, aurkezten. Kontzertua Oxford... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011627 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ari da bukaerara heltzen KAE 1 liga, hiru estropada bakarrik falta direlako. Hurrengoa Hondarribian izango dute zumaiarrek, igandean (17:30). Azkeneko biak Zarautzen (abuztuaren 19an, 12:00etan) eta Bilbon izango dituzte (abuztuaren 20an, 17:00etan).
Lan ederra egin zuen pasa den igandean Telmo Deunek. Bigarren izan ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011628 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru jardunaldi falta dira Itzurungo pilota txapelketako lehen fasea amaitzeko
Martxa bizian doa Itzurungo XII. pilota txapelketa herrikoia. Aste honetan lau jardunaldi jokatu dira eta datorrenean beste hiru jokatuko dira. Hemen dituzue asteazkeneko eta osteguneko jardunaldietan izandako emaitzak eta orain arteko sailk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011629 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Faroe Uharteetan kontzertu bira egingo du Urval Ensemble klarinete taldeak
Urval Ensemble klarinete taldeak hiru kontzertu emango ditu Faroe Uharteetan (Danimarka) datorren astean. Fuglafjørður, Tórshavn eta Vágum herrietan joko du laukoteak eta bertan Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren musika eskaintzeaz gain, Pauli... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011630 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo eskubaloiak bere armarria eguneratzeko asmoz, Pulpo Elkarteko irudiari jarraituz, eguneratu eta berritu egin du. A3-k egin du diseinu berria. Mila esker!! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011631 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko autobus zerbitzua izango da Azkoitiko Andremaixetatik itzultzeko
Andremaixetako jaiak ospatuko dituzte Azkoitian abuztuaren 14tik 18ra bitartean. Jaietatik itzultzeko gaueko autobus zerbitzua izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011632 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txapelak eta lepokoak armairutik ateratzeko unea heldu da. Bihar Euskal Jai Eguna izango dugu herrian eta, eguraldiak laguntzen badu behintzat, egun honekin lotutako giroaz murgilduko da Zumaia.
Ohi bezala, azoka izango da goizean alde zaharrean, 10:00etatik aurrera. Baserriko gaiak erosteko aukera izango da, baina, ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011633 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen pausoa eman dute. Abuztuaren 23tik 26ra bitartean Txekiar Errepublikan jokatuko diren munduko piraguismo txapelketarako txapelketarako txartela lortu berri dute Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek Asturiaseko Trasona urtegian egindako sailkatze estropadan.
Denboraldi honetan lortu dituzten Munduko Kopako bi garai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011634 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek ezin zuten gaur hutsik egin, abuztuaren amaieran Txekiar Errepublikan jokatuko zen munduko txapelketan egon nahi bazuten. Eta ez dute hutsik egin. Nagusitasunarekin irabazi dute eta, ondorioz, munduko txapelketan izango da zumaiarra.
Goizeko 9:00etan jokatu da sailkatze estropada Ast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011635 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harraldean aurkitutako kalderoi batean buru-hezurra eman dio Hodei Irazustak Donostiako Aquariumari
Urte hasieran harraldean aurkitutako kalderoi baten buru-hezurra eman dio Hodei Irazusta zumaiarrak Donostiako Aquariumari. Herenegun hurreratu ziren gaztea eta bere aita Aquariumera garezurra eramatera.
Harraldean barre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011636 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaiotz Osak 'Suddenly', bakarkako bere lehen lana, ekarriko du bihar Zumaiara
Jaiotz Osa dantzari zumaiarrak Suddenly izeneko bere bakarkako lehen lana ekarriko du bihar bere jaioterrira. Donostiako Gasteszenan aurkeztu zuen lana martxoaren 30ean. Bihar, eguraldia lagun, Odietan (20:00etan) egingo den saio hau Zumaiako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011637 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Voltaia hirukoteak Medusa diskoa atera ondoren egindako bira arrakastatsua amaituko du abuztu honetan. Hiru kontzertu emango dituzte disko berriko abestiak lantzen hasi aurretik. Kontzertu hauetatik azkena Zumaian bertan izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011638 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aian ospatzen ari diren jaietako joan-etorrietarako gaueko autobusak jarri ditu Lurraldebusek. Jaiak Aian badira ere, autobusak Orion hartuk dira.
Joateko, Zumaiatik 01:30ean eta 04:30ean izango dira autobusak. Oriotik itzultzeko, berriz, 23:30ean, 02:30ean eta 05:30ean izango dira busak. Indarrean dagoen gaueko tarifa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011639 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etzi, abuztuak 11, Euskal Jai eguna izango da Zumaian eta Alondegia kultur etxea, liburutegiak barne, 13:00etan itxiko. Oxford erakusketa aretoak ohiko ordutegia izango du, 18:30etik 20:30era bitartekoa.
Datorren astean, berriz, abuztuaren 15ean, asteartea, Ama Birjin Eguna, Alondegia itxita egongo da. Bezperan, astele... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011640 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peñak munduko txapelketara sailkatzeko proba izango du bihar
Denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako baten atarian da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Abuztuaren amaieran Txekiar errepublikan jokatuko den munduko txapelketan izateko sailkatze estropada izango du bihar. Mundialerako leku bakarra dago eta hutsik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011641 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Zikloturista Elkarteak urtero egiten duen ibilaldia antolatu du aurten ere. Nafarroako Lizaso herrira izango da irteera eta irailak 2, larunbatean izango da. Goizeko 7:45 Pulpo elkartearen aurrean elkartuko gara ibilaldiari hasera emateko.
Ibilaldia Zumaian hasi eta kostako bidea hartuaz, Zarautz, Orio, Usurbi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011642 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo pilota txapelketako seigarren eta zazpigarren jardunaldiak jokatu dira astelehenean eta asteartean Larretxon, hondartza bidean, dagoen frontoi txikian. Eguraldia lagun bada, behintzat, gaur eta bihar zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldiak jokatuko dira.
Hasteko lehen bi egunetan jokatutako partidetan h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011643 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sorosleek korronteak harrapatutako hiru haur atera dituzte Itzurungo uretatik
Uda honetan edukitzen ari garen eguraldi grisa medio, hondartza denboraldia nahiko lasai doala diote Itzurungo hondartzako Gurutze Gorriko sorosleek. Gaur, arratsaldean, baina lana erruz egin behar izan dute.
Arratsaldean itsasoaren egoera za... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011644 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Langile onenak ere erramintarik gabe ezin lanik egin eta hauxe bart Aitzurin ikusitakoaz atera genezaken ondorio nagusiena.
Salaberria lagun, hamaika eta zazpi, lan erdiak egin eta markagailuan ordurarteko alderik haundina hartutako garaian, Aizpuruk erdizka ekarritako esku eskubia erabat hautsi eta pilotari eman ezine... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011645 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismoa denen ahotan dago azken aldian. Era guztietako iritziak entzun daitezke honen harira. Torreberri Gaztetxeak ere debate honetan parte hartuko du igande honetarako antolatu duen Giri Egunarekin. Eztabaida, bazkaria eta kalejira antolatu ditu Giri Eguna. Turismoari satira bat izenburupean.
Eguerdiko 12:00etan has... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011646 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abuztuaren 8tik 13ra bitartean, marea biziak direla eta, Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da ordu jakin batzuetan. Pantalanaren eta hondartzaren arteko bidaiak, aldiz, berdin mantenduko dira.
Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da jarraian azaldutako egun eta ordue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011647 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txomin Agirre kaian lotuta zeuden bi txalupari sokak moztu zizkieten pasa den larunbatean. Gertakaria dagoeneko salatu dute Beduola elkarteko kideek.
Igande goizean konturatu ziren Beduolakoak moilan lotuta zeuden bi txalupa falta zirela. "Hauetako bat egurrezko Urrbatela zen, elkartekoa, bestea batera lotuta zegoen pl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011648 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Zubimendi zumaiarra kide duen Zukan hirukoteak kontzertua emango du gaur, Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan. Soinuzko begiradak du izena gaurko emanaldiak eta 20:00etan hasiko da, Alondegiko Oxford aretoan.
Jon Ansorena, Gorka Catediano eta Maria Zubimendik osatzen duten ZUKAN hirukotea 2014an sortu zen MUSIKENE... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011649 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarrezko eskultura tailerra egingo da datozen egunotan Zumaian
Andoni Bastarrika azpeitiarrak hondarrezko eskultura tailerra emango du datozen egunotan Zumaian. Hiru saio izango dira guztira, lehena Odietan eta hurrengo biak Santiago hondartzan.
Saio hauetatik lehena asteazken honetan bertan egingo da Odietan, 18:30... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011650 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia bosgarren izan da Plentzian, bi jardunaldietako sailkapenak kontutan hartuta
KAE ligako bi estropada jokatu dira asteburu honetan, Plentzian. Bi jardunaldiak kontutan hartuta, Telmo Deun bosgarren izan da. Sailkapen orokorrean laugarren jarraitzen du.
Larunbateko estropadan seigarren izan ziren Patxi Francesek e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011651 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gremio honetan lanean nabilen urte hauetan hainbat Zakila Bira lasterketaren berri eman dut. Fran Aizpuruaren telefono deia jasotzen nuenean esanaz korrikalari ohi bat omenduko zutela, hor ikusten nuen beste urtebete igaro zela eta lasterketa berriro gainean genuela.
Omendu hauei elkarrizketa egitea eskatzen zuen Frane... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011652 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gehiago ikusteko gogoz etxeratuak bart Aitzuritik, orokorrean brillo ederrarekin mugituarazitako pilota behar bezelako erantzunik gabe geratu izana tarteka, tantoari jarraipena eman ezinik eta jokua sortzeko aukerak galduaz.
2-0, 2-2, 2-7, 4-7, 4-14, 9-14, 9-21, 10-21 eta 10-22 nagusitu zen gazte-jubeniletako norgehiag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011653 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dotore jantzita kalera ateratzeko eguna da gaurkoa. Hori, euriak tarteren bat eskaintzen badu, behintzat. Gala Gaua izango dugu gaur herrian eta, ohiturak jarraituta, arropa onenekin jantzita aterako dira zumaiarrak gauaz gozatzera.
Azken urteotan bezala, photocalla edo argazki txokoa egingo da 19:30etik 21:30era bitar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011654 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Jai eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko
Astebete barru, datorren ostiralean, hilaren 11n, ospatuko da Zumaian Euskal Jai Eguna. Egitarauaren baitan, ohikoa den bezala, Beheko Plazan egiten den herri bazkaria dago. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko.
Zumaiako turismo bulegoan daud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011655 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den asteazkenean, abuztuak 2, Zumaiako Udala, Oier Korta alkatea buru zela, lehen sektoreko 18 pertsona ingururekin bildu zen Alondegian egin zen bilera irekian. Bilera honek helburu zuen URKOMEk egindako txostena azaltzea, baita baserritarrei entzutea ere.
URKOMEk egindako txostenak, Zumaiako lehen sektorearen eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011656 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugi txartela ateratzeko beste aukera bat izango da Zumaian. Txartel hau, orain arte, Zumaian, turismo bulegoan eskatu zitekeen, baina astelehenetik aurrera zerbitzu hau Lubaki kiroldegian eskainiko da.
Errekargak ez dira polikiroldegian egingo, zerbitzu hori ez baita orain arte ere eskaini. Hauek egiteko lekuak, orain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011657 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia 100 urte atzera egin genuen atzo Alondegian. Zinema mutuko altxor bat eman zen, Harold Lloyden Safety Last komediako maixulana. Hori nahikoa ez, eta Javier Perez de Azpeitiak zuzeneko musika jarri zion bere pianoarekin. Aretotik ateratzean bertaratutakoek zuten poz aurpegiak agerian utzi zuen saioak izandako arrakas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011658 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pakete turistikoak eskainiko zaizkie Euskal Kosta Krosean izena ematen dutenei
Irailaren 30ean korrituko da Euskal Kosta Krosa, Zakila Biraren lekukoa hartuko duen lasterketa. Kirol probak Zumaian izango du aurten irteera eta helmuga eta, kostako errepidean barrena, Getariatik eta Zarauztik igaroko da.
Kirolaz haratago... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011659 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jakingo al zenuke 1344ko leku-izenak gaurko Zumaiako mapan kokatzen?
Orain urte batzuk arte, egungo herriak hiri-gutuna lortzearekin batera sortzen zirenaren ustea zegoen. Hiri-gutunarekin hiribildu berri bat sortzen zen, bai. Horrek, ordea, ez du hiribildua sortu aurreko populazio eza adierazten. Bai dokumentazioak, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011660 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Energia nuklearraren garapenarenarekin batera gertatu diren fenomenoak dira istripu nuklearrak. Milioika bizitza kaltetzeko eta estatuen biziraupena kolokan jartzeko indarra duten fenomenoak dira. Eragiten duten kutsaduraz gain, oso dinamika politiko eta sozial bereziak sortzeko gaitasuna dute.
Erradiazioa ez da ikuste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011661 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zentral nuklearra ez eraikitzeko mugimendurik garrantzitsuena Deban izan zen. Bertan sortu zen Arrisku Nuklearraren aurkako Batzordeak eraman zuen herri mugimenduaren gidaritza urte haietan, baina inguruko herrietan ere sortu ziren hainbat komisio. Hain zuzen, Zumaiako taldea izan zen, Debakoaz aparte, lehenengoa. Jesu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011662 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Debako zentral nuklearra Mendata inguruan eraikitzekoa zen, eta horretarako lurzoru zabala behar zen. Inguruko baserritarrak izan ziren kaltetu nagusiak. Iberduerok hainbat baserri erosi zituen, abiatu zuen salerosketa estrategiari jarraituz. Engainua eta ezjakintasuna izan ziren bide horren gidariak. Desjabetzearen be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011663 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mendatako zentral nuklearra: herritarren energia garaile atera zenekoa
Garoñako zentral nuklearra ixteko erabakia hartu du Espainiako Gobernuak aste honetan. Euskal Herritik hurbil dagoen zentrala ixteko eskakizuna zabala izan da euskal gizartean. Euskal Herrian, Zumaia ondoan, Sakonetan, zentral nuklear bat jartzeko p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011664 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo pilota txapelketako laugarren eta bosgarren jardunaldiak jokatu dira azken egunotan Larretxon, hondartza bidean dagoen frontoi txikian. Emaitzak honakoak izan dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011665 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko 11k aldera hasi da jotzen Ardantzabiden dagoen BM supermerkatuko alarma. Zarauzko suhiltzaileak etorri dira eta establezimenduko instalakuntza arakatu dute. Ez dute, baina, arazorik aurkitu eta suhiltzaile-etxera itzuli dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011666 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | I. Euskal Kosta Krosa korrituko da irailaren 30ean kostako errepidean zehar
Lasterketa berri batek hartuko du Zakila Bira zaharraren lekukoa irailaren 30ean. Euskal Kosta Krosa du izena eta maratoi erdia izango da. Zumaia, Getaria eta Zarautz artean, kostako errepidean zehar, korrituko den lasterketa honek badu berezit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011667 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Katxaperoaren jaurtiketarekin atera dira goizeko 7:30ean Anade elkarteak antolatutako 42. Kabra eta dontzeilen lehiaketako parte-hartzaileak. Eguerdirako bueltan ziren eta, pisatzea, egin ondoren, banatu dira sariak.
Irabazlea Aitona Periko ontzia izan da. 208 arrain hartu ditu eta, pisuan 18.985 gramo eman dituena. Bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011668 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi urtean behin egiten den kaleko pintura lehiaketa izango dugu aurten Zumaian. Ohikoa den bezala, abuztuaren 15ean egingo da, Amabirjin Egunean.
Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011669 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harold Lloyden 'Safety last', zuzeneko musikarekin, Musika Jaialdian
Zinearen hastapenetan, pelikulek hitzik ez zutenean, zuzeneko musikarekin laguntzen ziren filmeen proiekzioak. Zumaiako Musika Jaialdiak zine klasikoa ikusteko era hura berreskuratu zuen orain hamarkada batzuk eta ordutik hainbat maixulan ikusteko auk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011670 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Floresko ontziralekua eraisteko lanak esleitu ditu Ingurumen Ministerioak
Urola ibaian gora eginda, eta trenzubira heldu aurretik, Artadiko mendiaren azpian ontziraleku zahar bat dago, Floreskoa, hasiera batean Gutierrez familiarena izandakoa. Guascor enpresaren sortzaileak izan zen Gutierrez sendia eta beraien ontzia ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011671 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arroa Beheko Bidasoa inprimatze zentroko langileek ordubeteko lanuztea egin dute
Arroa Behean dagoen Bidasoa Inprimatzeko Zentroko langilek ordubeteko lanuztea egin dute beraien lan baldintzak salatzeko.
ELA sindikatutik adierazi dutenez, langileek orain sei hilabete aurkeztu zuten beraien hitzarmen proposamena. Aurrek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011672 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo
Itzurungo pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo hondartza bidean dagoen pilotalekuan. Honako emaitzak izan ziren jokatutako hiru partidatan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011673 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kabra eta dontzeilen eta Arrain Txiki txiki lehiaketak jokatuko dira aste honetan
Anade elkarteak antolatuta, Zumaiako udaran leku propioa duten bi arrantza lehiaketak jokatuko dira aste honetan: Kabra eta dontzeilena bihar eta Arrin txiki lehiaketa, Iñaki Sorazuren oroimenezkoa larunbatean.
Kabra eta dontzeilen 42. le... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011674 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'La Traviata' operaren proiekzioa izango da gaur Musika Jaialdiaren baitan
Zumaiako Musika Jaialdiaren laugarren hitzordua izango da gaur. 20:00etatik aurrera, Giuseppe Verdi italiarraren La traviata operaren proiekzioa emango da Aita Mari zinean. Sarrerak 5 euroan izango dira salgai aretoko leihatilan.
Opera hau Austr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011675 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda Gaztetxean: 'Pride' pelikula gaur eta 3x3 futbol txapelketa bihar
Uda sasoi honetan astero ari dira burutzen ekintzak Torreberri Gaztetxean. Aste honetan zine saioa eta futbol txapelketak izango dituzte.
Gaur, Paradisu Zinema programaren baitan, Pride pelikula britainiarra emango dute. 22:00etan hasiko da saioa. 19... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011676 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badajozeko espetxean hil zen Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean, Erribera kalean, magnio aurrean. Galdakao jaioterritik ehunka kilometrora hil zen del Hoyo bihotzeko batek jota. Horren aurrean hainbat elkarretaratze egin dira Euskal Herriko hainbat herrietan.
Eki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011677 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mata-Santamaria eta Egiguren-Bikuña, final-laurdenetako lehen irabazleak
Joku on eta emozioz betetako bi pilota partidu ederrekin Sanizazio egunari amaiera ezin hobea emateko aukera eman ziguten atzo arratsean Aitzurin jokatu zuten zortzi pilotariak, ordubetetik gora luzatutako norgehiagoketan eskeinitako maila altuko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011678 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Harmaila', kirola patxadaz hartzen duen aldizkari berria atera dute
Harmaila izeneko aldizkari berria argitaratu berri dute. Honen atzean hiru lagun daude, horien artean, Aitor Manterola kirol kazetari zumaiarra. Urtean bost zenbaki ateratzeko borondatea erakutsi dute. Lehena, 0 zenbakia, dagoeneko irakurri daiteke ww... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011679 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asier Blas: "Errefuxiatuak esku-hartze inperialistek sortutako gerren ondorio zuzena dira"
Iparra gazte mugimenduak antolaturik, ostiralean Asier Blas politologo eta EHUko Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakasleak errefuxiatuen krisiaz hitzaldia eman zuen Zumaiako Torreberri Gaztetxian. Berrogei pertsona ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011680 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken urteotan bezala, larunbat honetako Gala Gauean ere argazki txokoa edo photocalla egingo da Alondegi parean. Dotore jantzi eta oholtza txikira igota argazkiak ateratzeko aukera izango da aurten ere.
19:30etik 21:30era bitartean izango da martxan Gala Gaueko photocalla. Gero, arratsean zehar ateratako argazkiak www... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011681 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako argiztapenean hobekuntzak egiteko mailegua jasoko du Udalak
2016ko martxoan ekin zion Udalak, auditoretza baten bitartez, herriko argiteria publikoa hobetzeko ekimenari eta horren baitan hainbat urrats eman ditu azken urtean.
Aurrera pausoen baitan, auditoretza horretako emaitzak aintzat hartuta, Energia Diber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011682 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur
Espetxean atzo zendu zen Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko hainbat ekintza egingo dira Kalera Kalera dinamikak deituta. Gaur bertan, 20:00etan, elkarretaratzea egingo da Erribera kalean, magnolio aurrean.
Galdakaokoa, Badajozeko espetxea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011683 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskubaloiko munduko txapelduna den Kauldi Odriozola Yeregik omenaldia jasoko du Zumaian
Aljerian ospatu berri da Eskubaloiko munduko txapelketa junior mailan. Bertan Kauldi Odriozola zumaiarrak parte hartu du espainiar selekzioarekin eta txapelketa izugarria burutu ondoren, munduko txapeldun izatea lortu dute, finalean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011684 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Mari Kortaren oroimenezko elkarretaratze gehiago ez da egingo
Abuztuaren 8an beteko dira 17 urte ETAk Joxe Mari Korta hil zuela. Ordutik urtero, bonba autoa lehertu zuten leku berean egin dira elkarretaratzeak. Hemendik aurrera, baina, ez da enpresariaren oroimenezko elkarretaratzerik egingo, Joxe Mari Kortaren Bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011685 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flysch Quarteten klarinete doinuak, gaur, Zumaiako Musika Jaialdian
Flamenko doinuen ondoren, gaur, klarinete musikak hartuko du protagonismoa Zumaiako Musika Jaialdian. Flysch Quartet laukotearen kontzertua 20:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan.
Laukote hau Peru Tolosak, Claudia Alducinek, Nahikari Martinek e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011686 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo pilota txapelketako bigarren jardunaldian izandako emaitzak
Itzurungo XII. pilota txapelketa abian da. Pasa den ostiralean jokatu zen bigarren jardunaldia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011687 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken negu eta udaberri honetan hainbat itogin izan dira Foronda kultur etxean bertako teilatuaren egoera kaxkarra zela eta. Itogin horiekin amaitu nahian, teilatua konpontzeko lanak egiten ari dira azken asteotan.
Lan hauek 55.587,40 euroko aurrekontua dute. Serviobras Donosti etxeak jarri ditu aldamioak eta teilatua ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011688 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldean korritu da Zumaiako XXXIX. udako txirrindularitza saria, Joxe Mari Kortaren oroimenezkoa. Junior mailako lasterketa honetan 101 kilometroko bidea egin dute txirrindulariek eta irabazlea azken kilometroetan erabaki da. Txapela Unai Iribarrek eraman du etxera.
Irabazlea, izatez, Ibarrakoa da, baina odol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011689 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak munduko txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin. Gaur arratsaldean jokatu da junior mailako Munduko txapelketako finala eta Espainiak, luzapenean, 38-39 emaitzarekin irabazi dio Danimarkari. Kauldik bost gol sartu ditu.
Partida latza, gogorra, berdindua izan da. Es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011690 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alberdi-Garmendia eta Zubizarreta-Irurita irabazle Dinastia Etxabeko bigarren jardunaldian
Kolore bakar edo kolorerik gabeko lehenengo partiduaren ondoren bigarrengo eder bat ikusteko parada izan genuen bart Aitzurin, lau pilotariak txalo artean erretiratu zirelarik kantxatik benetako ahalegin batean pilotan jokatzea z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011691 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azpeitian ospatzekotan diren San Inazio jaietatik itzultzeko autobus zerbitzu berezia izango da aurten ere.
Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean, honako ordutegietan aterako dira autobusak Azpeititik (anbulatorio aurreko geltokitik): 00:30ean, 02:30ean eta 04:30ean. Gaur goizaldean bakarrik, 06:30ean ere izango... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011692 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, astelehena, Inazio Donearen eguna ospatzen da eta Beheko Plaza Abesbatzak San Pedro parrokian, 11:00etan, egingo den meza nagusian abestuko du.
Obra garrantzitsuenak hauek izango dira: Gloria (A. Vivaldi), Iturri maitagarria (Juan S. Bach; Hitzak: Asentxio Elustondo), Sanctus-Benedictus (Cesar Franck), Señor, me... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011693 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiak Danimarka izango du aurkari junior mailako Munduko txapelketako finalean
Kauldi Odriozola zumaiarra kide duen Espainiako selekzioak junior mailako Munduko txapelketako finala jokatuko du gaur. Danimarka izango du aurkari 19:00etatik aurrera jokatuko den partidan.
Atzo jokatutako finalaurrekoan Espainiak 21-26... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011694 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Merkatari Elkarteak, Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, merkatariei zuzendutako ingeles eta erakusleiho diseinuko ikastaroak antolatu ditu.
Ingeles ikastaroari dagokionean, irailaren 6an, 13an, 20an, 27an eta urriaren 5en zehar egingo da (guztira 10 ordu) eta erakusleiho diseinu ikastaroa, aldi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011695 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | OlarruSub taldearen eskutik, urpekaritza bataioa egiteko aukera izango da bihar arratsaldean Arranplan, 18:00etan. Helduei zuzendutako saioa izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011696 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo jokatu ziren aurtengo lehen hiru partidak, emaitza hauekin: Odriozola-G.Iribar 22-11 Unanue-Manterola; Antia-Oliden 22-5 Mendizabal eta Saizar; Gorostola-G.Mendizabal 22-15 Zulaika-Etxabe.
-Antia-Oliden, Grijalba-Doherty -Zubimendi-Tumas, Oiarzabal-Eizagirre-Gorostola-Mendizabal, Basurko-Saizar | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011697 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alokairua laguntzeko onartuta dagoen programa behingoz martxan jartzeko eskatu du oposizioak
Etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntza programa onartu zuen Udalbatzak 2017ko aurrekontuetan, baina oraindik ez da indarrean jarri. EHBilduk eta PSEk lehenbailehen martxan jartzeko eskatu dute, 2018ko aurrek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011698 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Kosta Zuzendaritzak Santiagoko hondartzan egin behar dituen lanen harira bazegoen askatu beharreko korapilo bat: Zeinen ardura ziren hondartzako ekipamenduak eta kudeaketa? Getariarena edo Zumaiarena? Adostasunera iritsi dira bi udalak.
Santiago hondartzaren inguruan badago muga arazo bat Getaria eta Zumaia ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011699 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak doituko du Santiago hondartzan eraikiko den zerbitzuetako eraikina
Horretarako Getariako Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmena onartu zuen atzoko bilkuran udalbatzak eta horren arabera, Udala bera arduratuko da bertan mantenurako biltegia, komunak, aldagelak, dutxak eta sorosleentzako gunea eraiki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011700 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak eskerrak ematen dizkie turismo inkesta bete eta prozesuan parte hartu duten herritar guztiei
Zumaiako Udala eta Translokal enpresa ari dira, dagoeneko, turismoaren inguruan egindako inkestaren datuak bildu eta emaitzak aztertzen.
Ildo horretan eskerrak ematen dizkie inkesta bete eta prozesuan parte hart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011701 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean hasi eta abuztuaren 13ra arte, musika eta dantza estilo askotariko saioak egongo dira. Zumaiako Musika Bandak antolatutako kontzertu bereziak irekiko du jaialdia. Hemen kontsulta dezakezue egitaraua.
Azken urteotako bidetik antolatu dute aurtengo Musika Jaialdia, musika klasikoaren eskaintzari beste aukera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011702 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Gentzianaren inurrijalea" tximeletaren banaketa-eremua ezagutzeko irteera egingo da Geoparkean abuztuaren 8an
Zerynthia elkarteak eta Geoparkeak, Itziarko Auzo Udalaren laguntzarekin, "gentzianaren inurrijalea" ezagutzera emateko ekimena antolatu dute, tximeleta honen babesa sustatzeko asmoz. Trebakuntza-saio praktiko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011703 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saharako 35 haur bilduko ditu Darahlik asteburuan Zumaian eta Zestoan
Urduñako Bakeleku udalekuan daude haurrak Zumaiako Darahli elkarteko begiraleen zaintzapean, eta asteburuan Zumaiara eta Zestoara ekarriko dituzte astialdiko ekintza egitera.
Saharako errefuxiatuen kanpalekuetatik uda Euskal Herrian pasatzera etorrit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011704 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egiguren-Bikuña eta Etxeberria-Alduntzin, lehen irabazleak Dinastia Etxaben
Astelehenean eman zitzaion hasiera aurtengo Dinastia Etxabe txapelketari. Lehen partidan Egigurenek eta Bikuñak 22-12 irabazi zieten Garcia eta Sanchezi; bigarrenean, Etxeberria eta Alduntzin 22-10 nagusitu zitzaizkien Riol eta Olaizolari. Osti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011705 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hileko azken osteguna izanik, uztaileko ohiko plenoa egingo da bihar udaletxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera (Gai zerrenda) | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011706 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Diego Pedra Benzal argazkilariak irabazi du zuri-beltzezko Zumaiako XXIX. Argazki Lehiaketa, Torres lanarekin -arkitektura zen aurten landu beharreko gaia-. Ostiralean 19:30ean zabalduko da Oxford aretoan XXIX. Argazki Lehiaketako erakusketa, argazki irabazleekin eta lan onenen hautaketa batekin.
Bigarren saria Pedro L... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011707 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Athleticeko lehen taldearekin jokatu zuen atzo estreinakoz Peru Nolaskoainek, Valladoliden aurkako lagunarteko partidan.
Ostiralean Belgikara eraman zuen Ziganda entrenatzaileak Bruggeren kontrako partidarako, baina orduan ez zuen jokatu. Aukera atzo iritsi zitzaion, ordea, Valladoliden kontra. 85. minutuan atera zen N... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011708 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dagoeneko agortu dira Benito Lertxundik gaur gauean Aitzurin emango duen kontzerturako sarrerak. Beraz, ez da lehiatilean erosteko aukerarik izango. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011709 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Camargoko Mateo Escagedo Salmon abesbatzak kantatuko du gaur Zumaian, meza nagusian aurrena eta Erribera kalean ondoren, eguerdi partean.
Agustin Zubimendik informatu duenez, lehenbizi Meza Nagusian abestuko dituzte lau abesti (Canticorum jubilo, Ave Maria, Panis Angelicus eta Salve Marinera). Ondoren, San Telmora igok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011710 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten astelehen eta ostiraletan jokatuko dira partidak .Jubenil mailako eta afizionatu mailako pilotari onenak izango dira Zumaian. Atzo egin zuten aurkezpen ekitaldia Aitzurin.
Erraz esaten da, baina 46. ekitaldia izango du aurten Dinastia Etxabe pilota txapelketak. Gazte eta afizionatu mailetan nabarmentzen diren pi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011711 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian eta Zarautzen aurten izan diren 52 lapurreta leporatzen dizkiete hiru atxilotuei. Bizkaian bizi diren hiru gizonezko dira, 23, 26 eta 28 urtekoak.
Ikerketa egin ostean, aste honetan Getarian aurkitu du Ertzaintzak ustezko lapurren kotxea. Autoa gelditzeko agintzean ihes egiten saiatu ziren arren, azkenean geldi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011712 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur 7ko futbol txapelketako finalak izango dira. Kopako finala, 19:15ean, U.D. Loves R.S. eta How High jokatuko dute; eta Ligako finala, 20:00etan, Bokates F.T. - P.C. Manoli kontra. Sari banaketa 20:45ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011713 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estazio auzoko bizilagunekin egindako bilera oso partaidetsua izan zen
Atzo bildu zen Udala bertako bizilagunekin auzoaren inguruan hitz egin eta haien proposamen zein iradokizunak jasotzeko.
Horren harira, bileraren partaidetza altua nabarmendu du Udalak eta eskerrak eman dizkie bizilagunei egindako ekarpen eta propos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011714 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi estropada izango ditu Zumaiak KAE 1 ligan asteburuan, biak Pedreñan (Espainia). Larunbatekoa 15:45ean hasiko da, eta igandekoa 16:45ean.
Año Jubilar Lebaniego bandera irabazteko bi egunetako denborak hartuko dira kontuan; aldiz, Marina de Cudeyo bandera larunbateko garaileak eramango du. Ligarako, bi estropadak izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011715 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gazte blokea deitu dute gaur arratsaldean Xeyko langileek deitu duten manifestazioarekin bat egiteko. Torreberri gaztetxean jarri dute hitzordua 18:45ean, handik elkarrekin Magnoliora joateko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011716 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Seguru udan hamaika argazki aterako dituzula, oporretan, jaietan, kontzertuetan, lagun artean... Anima zaitez eta parte hartu Baleikek antolatu duen lehiaketan. Sari bikainak dauzkazu zain, bdq bidaiak agentziaren eta Bai Bidea jatetxearen eskutik. Argazkiak bidaltzeko aukera zabalik dago, irailaren 17ra arte. Parte ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011717 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar Belgikan Club Bruggeren aurka jokatuko duten jokalarien zerrendan sartu du Athleticeko entrenatzaile Zigandak.
Datorren uztailaren 27an Europa Leaguen sartzeko kanporaketa dauka Athleticek eta hitzordu garrantzitsu hura prestatzeko jokatuko dute bihar zuri-gorriek Belgikan. Jokatzeko moduan dauzkan jokalari garra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011718 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldeko 20:00etan kontzertua eskainiko dute Iker Pririsek eta Chris Ruestek Tximista tabernan, kultur-pote ekimenaren berruan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011719 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santiago Banda (organoa) eta Enrique Abello (tronpeta) musikariek kontzertua eskainiko dute igandean San Pedro parrokian, 20:00etatik aurrera, II. Flysch Nazioarteko Organo Jaialdiaren barruan. Sarrera doan da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011720 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, igandean eta asteartean (jaieguna) merke azoka egingo dute herriko merkatariek Amaiako plazan, goizez eta arratsaldez. Azoka girotzeko, DJ musika eta puzgarriak egongo dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011721 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo eskuzko pilota txapelketa antolatzen ari dira dagoeneko, eta uztailaren 23ra arte dago izena emateko aukera. Horretarako, nahikoa da 674743249 telefonora mezua bidaltzea bikotearen izen-abizenak jarriaz. Parte hartzeko kuota 20 eurokoa izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011722 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Salva Manterola patroiak gidatzen duen Ai Ama belaontziak irabazi du asteburuan Zumaian jokatu den OneSails 2017 Saria, Olarru Cup txapelketarako puntuagarria.
Larunbat eguerdian jokatu zen estropada, metro inguruko olatuarekin. Zortzi itsas miliako ibilbidea osatu behar izan zuten, hiruki formako ibilbideari bi itzuli... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.