id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0011823 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artilearekin dauden arazoak ikusita, aurten lehenengo aldiz, Urola Kostako Landa Garapaneko Elkarteak, Urkomek, artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du Urola Kostako hainbat herritan. Zumaian, Joxe Mari Korta industrigunean bilduko da, Kemen enpresaren ondoko partzelan.
Lehenengo aldiz, artilea jasotzeko zerbitzua era... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011824 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken urteotan bezala, San Pedro jaiekin batera, boxeo jaialdia antolatu du Ruben Arredondok zuzentzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak. Sei borrokaldi izango dira eta, berrikuntza bezala, horietatik bi emakumezkoenak izango dira. Zumaiako klubeko boxeolari batek ere hartuko du parte. Jaialdia 22:00etan hasiko da.
64 ki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011825 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalaurrekoak jokatuko dira, gaur, 18:30ean, eguraldia lagun bada, Odieta pilotalekuan. Euriarekin Herri Eskolako frontoian jokatuko dira finalaren atariko bi partidak.
Finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak datorren ostiralean jokatuko dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011826 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko Bodyboard zirkuituko hirugarren proba ari da jokatzen egunotan Itacoatiara (Brasil), eta han da Alex Uranga, iazko txapela defenditzen. Laugarren errondan ezin izan du final-laurdenetarako sailkapena lortu, baina bihar bosgarrenean izango du beste aukera bat.
Pipeline (Hawaii) eta Teahupooko (Tahiti) proben ond... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011827 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi ekitaldi egingo dira bihar Zumaian suaren bueltan. Bat herriaren historian ondo errotuta daudenak: San Juan suak; eta bestea, gaztea, seigarren urtez egingo dena:Eki eguna.
22:00ak aldera piztuko da sua Sanjuaniturri aurrean. Beduatik ekarritako egurra erabiliko da horretarako. Ez dira faltako, ezta ere, kurtso amai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011828 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiari eta zumaiarrei egingo die omenaldia Xabier Iruretak bere erakusketarekin
Gaur, Oxford aretoan, 18:30ean, zabalduko ditu ateak 'Zumaiako marrazki ikutuak' izena eramango duen erakusketak. Xabier Iruretaren bigarren erakusketa izango da, eta Zumaiko txokoez gain, herriko pertsonaien erretratuak ageri dira.
Txiki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011829 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lopez eta Enbil Mexikoko Nazioarteko Zesta Txapelketan izango dira
Zesta-puntan erreferentziazko plaza izan da Mexikokoa, eta 20 urteren ondoren frontoia berriro zabaldu dutenetik, zesta-puntaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da berriro ere. Hala, hilaren 28tik uztailaren 2ra, 'Diez Barroso' Nazioarteko Txapelketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011830 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kurtsoa amaitzen ari den honetan, urtean zehar ikasitakoa erakusten ari dira herriko eskoletako kideak. Gaur arratsaldean Celine Illarramendiren 21 dance street akademiako eta Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleak aritu dira herriko bi lekutan egindako ikuskizunetan.
Aurreko urteotan bezala, Illarramendiren i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011831 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ander Torrikok ere selekzio absolutuarekin debuta egiteko aukera izango du
Pasa den igandean Kauldi Odriozolak egin zuen moduan, selekzio absolutuarekin debuta egiteko moduan izango da Ander Torriko ere. Uztailaren 2an eta 5ean Dohan (Katar) jokatuko duten lagunarteko bi partidetarako deitua izan da zumaiarra.
Datorren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011832 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Mintzalagun Programak agur esan dio ikasturteari atzo Zumaian egin zen kurtso amaierako festan. Bertan izan ziren proiektuan parte hartzen duten euskaldun zaharrak eta berriak, eta baita Iñaki Perurena harri-jasotzailea ere. Hain zuzen, 'Harria, maitasun istorioa' emanaldia aurkeztu zuen leitzarrak.
Mintz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011833 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean jokatuko den Zumaia Fysch Trail mendi lasterketak Juanito Oiarzabal mendizalea omenduko du, lasterketaren hasieran. Aurretik, baina, ostiralean, hitzaldia eskainiko du Alondegiko Oxford aretoan.
2x14x8.000 proiektuan murgilduta dago mendizale arabarra. Hau da, 14 zortzimilakoen zikloa bigarren aldiz egin nahi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011834 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neguko kanpainaren amaiera dela eta, ohikoa den bezala, ekainaren 23an puzgarriak egongo dira igerilekuan 15:30etik 18:00etara bitarte, kiroldegiko bazkide edota ikastaroetan parte hartu duten herritarren gozamenerako.
Halaber, urtero bezala, ikasturte amaierarekin batera, hilaren 24tik uztailaren 2a arte Lubaki kirold... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011835 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Voltaia hirukoteak Donostiako Tabakaleran joko du ostiral honeta, Kutxa Kultur Kluban, hain zuzen ere. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011836 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Irureta Sasiaineko Zumaiako marrazki ikutuak izeneko erakusketa zabalduko du bihar, osteguna, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Irekiera ekitaldian Beheko Plaza Abesbatzak parte hartuko du.
Erakusketa hau uztailaren 9ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:30etik 20:30era. Asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011837 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Moilako pantalana aurrerantzean Saregileen plaza parean kokatuko da
Uda sasoia ofizialki gaur hasten bada ere, Zumaian dagoeneko bete betean gaude hondartza denboraldian sarturik. Horren harira, joan den hilaren 15ean jarri zen martxan erdigunea kirol portuarekin eta Santiago hondartzarekin lotzen duen txalupa zerbitzu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011838 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskotrenek udako ordutegiarekin egingo du lan aste honetatik aurrera
Euskotrene udako ordutegia jarri du abian aste honetan. Honi esker, Zumaia eta Donostia arteko trenak ordu erdian behin aterako dira.
Oraingoz astelehenetik ostiralera bitarteko zerbitzuak iragarri ditu, eta Zumaia-Donostia lineakoa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011839 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaixo zegoen emakume bat eraman zuten Donostiako ospitalera helikopteroz
Arratsaldeko 18:00ak aldera, Osakidetzako helikoptero batek, Balenciaga ontziolaren ondoko aparkalekuan lur hartu zuen atzo. Udaltzainek jakinarazi dutenez, Oikian bizi den 72 urteko emakume bat anbulantzian jaso, eta Donostiako ospitalera eraman ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011840 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskuzko partida profesionalak jokatuko dira sanpedroetan Aitzurin
Hilaren 30ean esku pilota partida profesionalak jokatuko dira, 22:00etatik aurrera, Aitzurin. Lehen partidan Laso-Galarza eta Bakaikoa-Etxegoin bikoteak neurtuko dira; bigarrengoan, Olaizola-Albizu eta Urrutikoetxea-Larunbe.
Sarrerak hilaren 27an jarriko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011841 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ilusio handiarekin zabaldu nuen Facebookeko kontua, aro sozial honetako kide izan nahi nuelako. Kontua ireki eta berehala nire ezagunei lagun bihurtzeko gonbidapena bidali nien. Arrebari ez, ez dugu eta traturik. Beno, berak ez du nirekin hitz egin nahi. Ez dit barkatu oraindik kotxea txikitu izana. Beraz, Abaltzisketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011842 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Soldadura ikastaroa emango da Zumaian, Txertatu Merkatuan programaren baitan
Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan soldadurako oinarrizko ikastaroa eskainiko du, datorren irailetik 2018ko otsailera, Txertatu Merkatuan programaren barruan. Izenak uztailaren 7ra arte eman daitezke.
gutxienez Derrig... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011843 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DNA jasotzeko Gogora Institutuak zuzentzen duen proiektura atxiki da Zumaia
Proiektu horrek helburu du Gerra Zibilean senideren bat galdu zuten pertsonen DNA lagina biltzea hobietatik ateratako gorpuzkinenekin alderatu eta horien identifikazioa errazteko.
Zumaiak etengabeko urratsak ematen jarraitzen du Gerra Zibilean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011844 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asobal liga osatzen duten taldeek eta afizionatuek, 2016/2017 denboraldiko Asobal ligako talderik hoberena aukeratzeko bozketa egin berri dute. Postu bakoitzean jokalaririk erregularrena zein izan den argitaratu du inkesta honek, eta horien artean, debutaririk hoberenaren izendapena ere ezagutarazi dute. Aitorpen hori ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011845 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezker hormako pilotatik kanpo mundu zabal bat dago pilota jokoan. Joko horietako bat bote luzekoa da, ezker hormako pilota jokoa asmatu aurretik jokatzen zen modalitatea. Horren erakustaldia egingo da gaur, 19:00etatik aurrera, Beheko Plazan.
Joko hau oraindik gordetzen da Euskal Herriko zenbait herritan eta eskualdeta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011846 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzerrian praktikak egiteko 60 beka dira, eta uztailaren 14 arte dago izen-ematea.
Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011847 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere, konturatu garenerako, uda iristear daukagu eta Lubaki, Zumaiako Herri Eskolako Guraso Elkarteak, uztailean Udazaintza zerbitzua jarriko du martxan.
Zerbitzu hau 2 urte dituzten haurrei zuzenduta dago. Hezitzaileek, txikien beharrak asetzearekin batera, udararekin lotutako jolasak eta ekintzak antolatuko dit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011848 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jada hasiera eman diogu uda denboraldiari eta horrekin batera martxan da ere erdigunea kirol portuarekin eta Santiago hondartzarekin lotzen duen txalupa zerbitzua.
Zerbitzu horren helburua da herritarren zein kanpotarren mugikortasuna eta irisgarritasuna erraztea. Ildo horretatik, aurten, herrian autoz egiten diren des... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011849 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, ikasturte amaierarekin batera, ekaineko azken astean Lubaki kiroldegiak itxiera teknikoa egingo du.
Denbora tarte horretan bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (kanpoko igerilekua izan ezik) eta horretarako, aurrez bazkide ziurtagiria eskatu beharko dute Lubakin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011850 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozolak lau gol sartu ditu Espainiako selekzio absolutoarekin
Hispanos bezala ezagutzen duten Espainiako eskubaloi absolutoarekin debuta egin du gaur Kauldi Odriozolak. AJBMko (Eskubaloiko Jokalarien Elkartea) jokalariez osatutako talde baten aurka neurtu da selekzioa eta erraz irabazi dio: 42-25.
Alacanteko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011851 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kaikuren Talent Hunters lehiaketako finalera heldu da Voltaia taldea
Kaiku Caffé Lattek antolatutako Talent Hunters lehiaketako finalera heldu da Zumaiako Voltaia hirukotea. Irabazlearentzat saria V de Valarés jaialdian jotzea izango da.
Lau talderen bideoak aukeratu dituzte eta Kaikuk Instagramen dituen perfilean erak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011852 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alfredo Bikondoaren 'Zeru-lurren artean betikotasun une bat' obra San Telmo ermitan izango da
Juan Ramon Llavoriren 'Peregrinatio' proiektuaren baitan, artista donostiarraren artelan hori San Telmo ermitan egongo da ikusgai.
Juan Ramon Llavorik, 1999an Donejakue bidea lehen aldiz egin zuenean, sortu zuen Peregrinatio p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011853 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, ZIG gelakoak Elgoibarko Arreiturre BHI, Oñatiko Zuazola-Larraña BHI eta Zarauzko Lizardi BHIko ZIG geletako ikasleekin irteera egin dugu.
Aurten, ekainaren 13tik 14ra joan gara eta hautatutako helmuga Donostia izan da. Besteak beste, Tabakalera, Cristinaenea edo Gladysenea ezagutzeko aukera izan dugu eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011854 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Heldu da denboraldiko azken lasterketa eguna. Bihar, 16:30an, Zumaian, etxean bertan, jokatuko da 2017ko azken karrera Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko infantilentzat eta alebinenentzat. Aurreko asteburuan ere izan ziren lasterketak. Honen guztiaren kronika egin du Arritxu Iribarrek.
Aurreko asteburua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011855 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria eta Joseko ikasleak Inpernupen izan dira, Surfriderrekin, hondakinak jasotzen
Surfrider elkarteko kideak Zumaiako Inpernupe kalan izan dira gaur goizean bertara heldutako hondakinak jasotzen eta sailkatzen. Maria eta Jose ikastetxeko ikasle talde bat izan dute lanketa honetan laguntzaile.
Ospar izeneko protokolo ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011856 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako hainbat gaztek Iparra izeneko mugimendu politikoa sortu dute. Otsailean Gaztetxean egindako bilera batzuen ondorioa da. Taldekideek diotenez, mugimendua handituz joan da eta gero eta jende gehiago joan da biltzen ostiraletako hitzorduan. "Iparra gazteok egun bizi dugun egoera prekariotik sortzen da, erantzun b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011857 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Etorkizuneko industriak hau beharko du: ezagutza, berrikuntza, ikerkuntza eta sormena"
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan Eginak dokumental laburren bildumako atal berri bat aurkeztu zuen atzo Oxforden. Bertan, Zumaiako industriaren iragana eta etorkizunari buruz hitz egin zen. Amaia Ortiz de Zarate ikaslearen gidari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011858 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketako ligaxkaren azken jardunaldia jokatuko da gaur
Esku pilota txapelketa herrikoiaren ligaxka gaur amaituko da. Hamargarren jardunaldia jokatuko da eta oraindik erabakitzeko dago zer bikote pasako diren finalaurrekoetara. Partidak 18:00etan hasiko dira, Odietan eguraldiak altxatzen badu, edo Herri ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011859 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udako Mintzalagun programan parte hartzeko izen emateko azken eguna da gaurkoa. Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten.
Argibideak jaso edo izena emateko, honela jarri beha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011860 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizeko 09:00etan hasi da aparkamendu sistema berria herrian. Lehendabiziko aldiz, TAO sistema ezarri da Zumaian, eta irailaren 15 arte egongo da indarrean. Sistema hori kontrolatuko duten pertsonen, informatzaileen eta munizipalen esanetan, goiza lasai joan da. "Batez ere informazio eske etorri da jendea", aipatu dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011861 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean egingo den Bizikleta Eguna dela eta trafiko etenak izango dira
Datorren larunbatean, hilak 17, Bizikleta Eguna ospatuko da Zumaian eta antolatutako ekintza ezberdinen artean, 16:00etatik 17:30era bitarte txirrindulari lasterketa egingo da. Horrek eragina izango du trafikoan.
Hala, honako kaleak itxita egong... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011862 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | HBO kateak 'Game of Thrones' telesaileko irudi berriak argitaratu ditu
Zazpigarren denboraldia hasteko hilabete faltan, uztailaren 17an da estreinaldia, HBO kate estatubatuarrak 'Game of Thrones' telesaileko irudi berriak argitaratu ditu.
Irudi horietako batean ikusi daiteke Daenerys Targaryen Itzurungo hondartzako hon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011863 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako Haur danborradako Argazki Lehiaketak baditu bi saridunak
Atzo arratsaldean banatu ziren Jakintza Berrik antolatzen duen Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketako sariak. 16 urte azpiko mailan, Maider Agirre izan zen irabazlea, eta heldu mailan, berriz, Carlos Callejo.
Guztira 40 argazkilari aurkeztu ziren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011864 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arratsaldeko 18:00etan Aita Marin egin den ekitaldian, aurtengo San Telmo sarietako haur eta gazte saridunak izendatu dira.
Literatura sariak lau mailetan banatu dira: ipuinak, olerkiak, bertsoak eta ahozkoak.
BATX: Olerkia: Ekain Albite Arregi "Oinazetan itotzen nauen mina"
DBH1: Ahozkoa: Alaitz Aramendi Lopetegi eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011865 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak eta Mutrikuk Herriarteko zesta punta txapelketako finala jokatuko dute, larunbat honetan, Donostiako Balda pilotalekuan.
Aurreko faseko sei jardunaldiak amaituta, Mutriku izan da onena, jokatutako lau jardunaldietan irabazita. Sailkapenean 8 punturekin amaitu du. Zumaia bigarren izan da, 6 punturekin, Donostiar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011866 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Urola Kosta eskualde sortzailea' azterketaren eta ekintza-planaren aurkezpena egingo da bihar
Urola Kostako Udal Elkarteak, 'Urola Kosta eskualde sortzailea' egitasmoa jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egitasmo honen helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011867 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi finaletik bat irabazi du Zumaiak Gipuzkoako banakako zesta punta txapelketan
Gipuzkoako banakako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren pasa den asteburuan Aitzuri frontoian. Hiru finaletatik bitan izan ziren Zumaiako ordezkariak.
Jubenilen mailan, Eduardo Agirrek 21-25 emaitzarekin galdu zuen Danok Bat talde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011868 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozolak bigarrengo denboraldia egin du Bidasoan, eta lehenengoa Asobal ligan. Lehen mailan debutatzeaz gain, maila mantentzea lortu eta sekulako denboraldi amaiera osatu du. Uztailean Espainiako juniorrekin Munduko Txapelketa jokatuko du Aljerian. Atzo joan zen prestaketekin hastera Alacantera, eta gaur beste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011869 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Foru Aldundiak Santiago eremuan egin nahi dituen lanen berri emango du bihar
Santiago hondartzaren eremua egokitu eta hobetzeko lanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertako errepidean egingo dituen lanen berri emango du ostegunean Alondegian egingo den bilera irekian.
Bilera Alondegiako Oxford aretoan, goizeko 11:00etan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011870 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eneko Carreterok Euskal Herriko boulder txapelketan hartuko du parte
Euskal Herriko Boulder Txapelketa jokatuko da larunbatean Iruñean, BiHatz eskalatzeko horman. Eskalatzaile onenak, punta-puntakoak, ikusteko aukera emango du. Guztira ehun bat eskalatzaile izango direla aurreikusten da eta horien artean izango da Enek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011871 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xeyko langileek ekainaren 2an egin zuten agerraldian lantegiaren egoera salatu zuten. Orduan, mobilizazio eta greba egunak zehaztu zituzten, eta gaurkoa bigarrengoa da. Goizean Zumaiako udaletxearen aurrean elkarretaratu dira eta ondoren kotxe karabana egin dute.
Pasa den ostegunean egin zuten lehenengo greba eguna, et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011872 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleiken zozkatu ditugun Jon Maiaren liburuak ematera atera nintzen atzo kalera. Saridunetako batek Erribera kaleko denda batean uzteko eskatu zidan, eta halaxe egin nuen.
Bezero batzuk nire aurretik zeuden eta zain nengoen. Dendan ume txiki bat ere bazegoen, batetik bestera bueltaka. Une batean bere aitak esan zion "X... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011873 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mahaia jarriko dugu asteazken eta ostiral honetan Inpernupe parean, kongresu nazionalerako bozka delegatua eman nahi duenarentzat.
Oraindik ez baduzu EH Bilduren prozesu eratzailean parte hartzerik izan, aste honetan duzu aukera.
Bihar asteazkena (ekainak 14), eta aste honetako ostiralean (ekainak 16), mahai politikoa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011874 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren igandean, hilaren 25ean korrituko da bederatzigarren Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Lasterketarekin batera hitzaldiak eta beste zenbait ekintza antolatu dituzte. Horri guztiari buruz hitz egin dugu Bosco Garitano antolakuntzako kidearekin.
Arranplan elkartu gara hitz egiteko. Datak hurreratzen ari dira ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011875 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, hilak 17, Bizikleta Egunaren II. edizioa egingo da Zumaian, eta horren harira, Udalak, herriko hainbat eragileekin elkarlanean, egitarau zabala antolatu du. Besteak beste, txirrindulari probak, mendi bizikleta irteera, cycling saioak eta paella dastaketa antolatu dira.
Bizikleta egunaren epizentro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011876 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Irakurri matte'-k agur esango dio ikasturteari Unai Villenaren 'Hauts haietatik' eleberriarekin
Gaur, 18:00etan, Alondegiko Moila gelan, ikasturte honetako azken saioa egingo dute 'Irakurri matte' irakurle taldeko kideek. Unai Villenaren Hauts haietatik nobelaz arituko dira eta idazle elgoibartarra ere beraiekin izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011877 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako Haur Danborradako Argazki Lehiaketako sari banaketa egingo da bihar
Jakintza Berrik antolatu duen Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketa izan da aurtengoa, eta bi saridunak zeintzuk diren bihar esango da 20:00etan Alondegian egingo den ekitaldian.
Haur eta heldu mailan izango dira sariak. Haurren mailan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011878 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero moduan, San Telmo literatur sarien banaketa egingo da bihar Aita Marin, 18:00etan. Gaztetxoen artean literatura eta bertsolaritza sustatu nahian, San Telmo saria antolatzen du Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011879 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gainean ditugu Zumaiako Udaleku Irekiak, eta horiek hasi aurretik, guraso bilera bat egingo da aste honetan. Bertan, haurra zein taldetan egongo den esango zaie gurasoei eta programazioaren berri ere emango zaie.
Udalekuen inguruko zenbait gai landuko dira bertan, eta zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izateaz gain,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011880 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etzi jarriko da martxan lehenengo aldiz TAO sistema herrian. Zalantzak argitze aldera hau izango da ekainaren 15etik irailaren 15era aparkaleku sistemak izango dituen ezaugarriak.
Zumaiako Udalak hartu duen lehenengo erabakia izan da bertakoentzako guneak lehenestea erdigunean. Hala, egoiliarrentzako lau gune zehaztu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011881 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskola Bideak proiektuaren lehen proba pilotua egingo da datorren astean
Proiektu honetarako herriko auzo eta guneetatik Zumaiako bi ikastetxeetara doazen bost ibilbide nagusi prestatu dituzte antolatzaileek. Bidean zehar hainbat geraleku egongo dira, bakoitza bere ordutegiarekin, eta horrela, ikasleak geraleku horieta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011882 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lanku argitaletxeak emandako Jon Maiaren azken liburuaren bi ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Aspaldi ez bezala, parte-hartze zabala izan da zozketa honetan. Igertzen da gaiak sortzen duela interesa.
Saridunak honakoak dira: Maitane Urbieta Aizpurua eta Miriam Romatet Mantzizidor. Zorionak! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011883 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Patxi Frances: "Aurten ontzia ateratzearekin eta maila ez galtzearekin nahikoa egingo dugu"
Laugarren urtea du Patxi Francesek Telmo Deun traineruko entrenatzaile bezala eta zailena egiten ari zaiola errepikatu du Itsas kiroldegiko lokalean. Iaz TKE ligatik jaitsi ondoren arraunlari ia gehienez kluba utzi zutela dio. A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011884 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jardunaldi baten faltan, bikote bakarra dago sailkatuta finalaurrekoetarako
Bederatzi jardunaldi jokatuta eta azkenengoaren faltan Aizpurua-Astigarraga bikotea bakarrik oraingoz sailkatuta finalaurrekoak jokatzeko, 10 punturekin. Eta 10 edo 11 puntu ateratzeko aukerarekin Beristain-Urbieta, G. Iribar-Martija, Gorostola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011885 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maider Oleagak 'Nor zen Elbira Zipitria?' galderari erantzun nahi dio bere azken filmean
Elbira Zipitria Zumaian jaio zen 1906an eta Donostian zendu zen 1982an. Besteak beste, politikari, hizlari, euskaltzale, irakasle eta nor-nori-nork paradigmaren asmatzailea izan zen. Egun Donostian grabatzen ari den filmaren bidez ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011886 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helene Alberdi eta Joseba Amilibia izan dira lehen zumaiarrak Zarauzko triatloian
Larunbatean jokatu zen Zarauzko Triatloi ospetsua,eta lanak bikain eginda, Helene Alberdi eta Joseba Amilibia izan ziren helmugara iristen lehen zumaiarrak. Sailkapen orokorari begiratuta, Alberdi laugarren izan zen, eta Amilibia, berriz,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011887 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Javier Carballo eta Imanol Manterola sarituak Zarauzko argazki rallyan
Ostiralean banatu ziren Zarauzko XXXVI. argazki rallyko sariak Torre Luzean. Sarituen artean bi zumaiar daude: Javier Carballok bigarren saria irabazi du eta Imanol Manterolak rallyko argazki onenarena.
Lehiaketa orain hilabete inguru egin zen eta b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011888 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Austriako bidairako eserlekuen zozketa egingo da asteazkenean Hogarrean
Austriarako bidaia antolatu du nagusien Beheko Plaza elkarteak. Asteazken honetan, 18:00etan, autobuseko eserlekuen zozketa egingo da, Hogarreko bigarren solairuan. Bidaiaren xehetasunak ere emango dira bertan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011889 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan jokatu zen Zumaiako Klub Nautikoak antolatutako V. legatz arrantza txapelketa. Parte-hartzaileek gauerditik arratsaldeko 4ak arte egin zuten arrantza. Guztira 65 pieza hartu zituzten.
Irabazlea: Muxu. Hartutako piezak: 20. Handiena: 2.400 puntu. Guztira: 27.000 puntu.
Bigarren: Spar. Hartutako piezak: ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011890 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko igandean egin genuen irteera zoragarri bat eta datorren iganderako prestatu dugunaren berri ematera gatoz. Aurtengo kurtsoko azkena izango da, Sanpedrotako irteeraren aurretik, beraz, entrenamendu hona izan daiteke Guadarrama aldera joatea pentsatzen dutenentzat.
Hona hemen proposatzen dizueguna: Untzuetik irte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011891 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldia amaitu da Pulpo Eskubaloiarentzat, hauek izan dira azken emaitzak:
Eskerrak eman jokalari, entrenatzaile, delegatu, gurasoei eta Pulpo Eskubaloiarekin lagundu duzuen guztiei.
Beraien laguntzarik gabe ezin izango genuke Eskubaloia aurrera eraman. Mila esker guztei. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011892 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagusiekin nagusientzat programako ekitaldi handia egin da gaur eguerdian Alondegiko Oxford aretoan. Aurten 89 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrak omendu dituzte nagusien maila osatzen duten erakundeek. 30 izan dira ekitaldira inguratu diren herritarrak; beste sei herritarrek ere adin hori beteko dute au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011893 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketa herrikoiko bederatzigarren jardunaldia jokatu zen atzo Odietan, ligaxkako azken aurrekoa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011894 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako lauterdiko txapelketako banakako partidak jokatuko dira gaur arratsaldean Aitzuri pilotalekuan.
Lehen partidan, lehen mailako kadetetan, Larrañaga (Zumaia) Senarren (Lazkao) aurka neurtuko da eta bigarrenean, lehen mailako jubeniletan, Agirre (Zumaia) Mendizabalen (Zumarraga) aurka. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011895 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiak antolatu duen armarri lehiaketak ez du irabazlerik izan
Aurkeztu diren lanak ez dute lortu epaimahaiaren onarpena eta lehiaketa bertan bera uztea erabaki da.
Pulpo Eskubaloiak datozen egunetan erabaki berri bat hartuko du armarri berriari buruz.
Eskerrik asko parte hartu duzuenoi, zuen lana eta esfort... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011896 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maiaren liburuaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Jon Maiak atzo aurkeztu zuen bere azken liburua, Berriak jaio ginen izenekoa. 1987 eta 1997. urte arteko kronika pertsonala eskaintzen du Jonek bertan. Lanku argitaletxeak emandako bi ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Zozketan par... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011897 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Labarretako izakiak goiburupean, Debako, Mutrikuko eta Zumaiako lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako marrazki lehiaketa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Harrera oso ona izan du deialdiak eta, guztira, 557 marrazki jaso dira.
Zikloak kontutan hartuta, hiru kategoriatan banatu dira sariak. Horrez gainera, marr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011898 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Partida ikaragarria eginda, Bidasoak agur esan dio Errege Kopako ametsari
Eguerdiko 12:30etan hasi da Espainiako Errege Kopako final zortzirenetako lehen partida Leonen. Kauldi Odriozolaren Bidasoak, BM Granollers talde kataluniarraren aurka jokatu du, eta bi golengatik, txapelketatik kanpo gelditu da: 31-29. Azpimarra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011899 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datozen egunotan txartel identifikagarriak banatuko dira Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuentzat
Jada egun gutxi gelditzen dira aparkamendu sistema berria indarrean jartzeko eta horren harira, agindu bezala, Zumaiako Udalak doako txartel identifikagarria igorriko die Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuen jabeei, er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011900 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urolaren igoera-jaitsiera proba jokatu zen pasa den igandean eta astebete geroago Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak proba jokatuko da. Gipuzkoako itsas kayak txapelketa ere izango da. Igande honetan izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Bi maila izango dira, sprinter/surfski eta kadeteak/tradizionalak. Lehen maila... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011901 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira bihar Zarauzko triatloiagatik
Bihar Zarauzko Triatloia jokatuko da eta horrek eragin handia izango du eskualdeko trafikoan. 14:00etatik 17:45era bitartean. N-634 errepidea itxita egongo da Zarauzko norabidean. Autobus zerbitzuetan ere izango dira aldaketak, Lurraldebusek adier... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011902 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Hi, selfie' telebista saioaren denboraldi berriko atal bat grabatzen izan zen atzo Julian Iantzi
Egun osoan zehar, herriko hainbat txokotan ibili ziren EITB1eko 'Hi, selfie' telebista saioaren denboraldi berriko atal berri bat grabatzen. Julian Iantzi aurkezle ezaguna izan zen herrian, eta berarekin batera, lehiakidea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011903 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketako ligaxkaren azkenaurreko jardunaldia jokatuko da gaur
Esku pilota txapelketa herrikoiaren lehen fasea amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta. Hauetatik lehena gaur arratsaldean jokatuko da, 18:30ean, Odietan eguraldi ona egiten badu eta Zumaiako Herri Eskolako frontoian txarrarekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011904 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pilota festa izango da bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera Odieta pilotalekuan. Eskuz eta palaz, kategori ezberdinetako partidak jokatuko dira, eta bukaeran, sariak banatuko ostean, merendola eder batekin amaituko dute aurtengo ikasturtea pilota eskolako lagunek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011905 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Forondako pintura tailerreko lanen erakusketa zabaldu zen atzo arratsaldean Oxforden
Ander Hormazuri artistak ematen du Forondan egiten den pintura tailerra, eta aurtengo ikasturtean, 25-30 emakume izan dira parte hartu dutenak. Ekainaren 19a arte egongo da zabalik erakusketa, eta guztira, 75 koadro ikusi ahalko dira.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011906 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Azpiroz pianojolea lagun duela, Tonetti anaiak birako azken kontzertua izango da hau, disko berria grabatzen hasi aurretik. Kontzertua 22:00etan hasiko da Alondegiko Oxford aretoan eta sarrerak aurrez eros daitezke turismo bulegoan.
Jabier Muguruza abeslariak kontzertua emango du gaur gauean Zumaian. Aurrez ere i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011907 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten 89 urte betetzen dituzten 30 zumaiar omenduko dituzte igandean
Urtero garai honetan egin bezala, Zumaiako Udalak aurten 89 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko ditu. 36 dira adin horretara heldutakoak eta hauetatik 30ek adierazi diote Udalarik ekitaldian izango direla, 20 emakume eta 10 gizonezko. Ekitald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011908 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | '¿Quieres que hoy te bese?' film laburrerako crowdfunding kanpaina zabaldu dute
¿Quieres que hoy te bese? Miriam Ortega Dominguez eta Iker Arcek zuzenduko duten film laburra da. Berezitasun bezala, akore protagonista Goiatz Aguado zumaiarra izango da. Aurretik Luis Mariasen Gernika bajo las bombas bezalako lanetan arit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011909 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Tradiziorik gabe heldu ginen bertso mundura, bertso eskolen ate handitik, bertsolaritzako fabrika handitik"
Donostiako Alde Zaharreko Rekalde tabernan aurkeztu du Jon Maiak bere azken liburua, Berriak jaio ginen. 1987tik 1997ra bitarteko kronika pertsonala eskaintzen du Maiak liburu honetan. Zumaian aurkezpena egingo ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011910 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ander Torriko ere, Kauldi Odriozolarekin batera, Munduko Txapelketarako deitu dute
Azken orduko albistea izan da. Ander Torriko eskubaloi jokalari zumaiarra ere, Kauldi Odriozolarekin batera, Aljerian jokatuko den junior mailako Munduko Txapelketarako deitu dute.
Torrikok (BM Benidorm), Jose Maria Marquez (Guadalajara)... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011911 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkarteak Aldundiarekin batera ekonomia sustapenerako gobernantza eredu berri bat garatzeko hitzarmena sinatu du
Lehen aldiz sinatu den lankidetza hitzarmen hau 2021 urtera arte egongo da indarrean, eta estrategiak ezartzeko, programak garatzeko eta tresna berriak sortzeko lankidetza eredu bat zehazt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011912 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Festa eguna ospatuko du Kalea Guztiona Dak, larunbatean, Torreberrin
Orain urtebete inguru lehen murala margotu zuten Kalea Guztiona Da mugimenduko kideek Euskal Herri mailan famatu egin den Erribera kaleko horman. Ekitaldiz betetako festa eguna izan zen iazkoa eta aurten errepikatzeko asmoa erakutsi dute. Kolore guzti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011913 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo teknikari laguntzailea kontratatzeko prozesua Lanbideren bitartez egingo da, eta interesdunek bertan aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak eta curriculumak ekainaren 14a arte. Lan kontratua bi hilabetekoa izango da, uztailaren 1etik abuztuaren 31a arte, eta lanaldia, aldiz, %90ekoa.
Uda sasoiari begira Zumaiako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011914 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, ekainaren 9an, emango zaie hasiera Alai auzoko festei. Auzotar guztiak dantzan jarriko dituen katxaperoa izango da seietan, eta ondoren buruhandiak ibiliko dira kaleak alaitzen. 19:00etan, dantzan jarraitzeko aukera ezin hobea izango da, izan ere, aerobic saioa egongo da 20:30ak arte.
Larunbatean, motorzaleen eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011915 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peñak bi urrezko domina irabazi ditu, astebetean, Munduko Kopako bi probatan. Lehena Hungarian eta bigarrena Serbian. Madrilen da dagoeneko zumaiarra, eta unibertsitateko azterketetan bete-betean baldin badago ere, Baleikeri telefonoz galdera batzuk erantzuteko denbora hartu zuen atzo goizean. Gaur, Berria egunka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011916 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresan bizi duten egoera zaila salatzeko, Zumaiatik Zarautzera kotxe karabana egin dute. Enpresak hartzekodunen lehiaketa eskatu du, eta oraingoz langileek ez dakite jabeek aurrera jarraitzeko eta enpresa likidatzeko asmoa ote duten.
'170 familia kinka larrian' eta 'Xeyko langileak itxieraren aurka' bezalako mezuak h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011917 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO Eskubaloiko bi jokalari RFEBM-ren teknifikaziotan parte hartzeko deitu dituzte
Ainhoa Larrañaga eta Leire Arrizabalaga Pulpo Eskubaloiko kadeteak Espainiko Federazioak deitu ditu.
RFEBMko Oinarrizko Kirola eta Promozioa sailak uztailean egingo diren Teknifikazio Jardunaldietan parte hartuko duten jokalarien zerre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011918 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | BMW markako kotxe bat ibaira jausi da gaur gauean, Txomin Agirre kaiko parean. Gertakaria 22:45ak aldera izan da. Abiada bizian zihoan kotxeak hormigoizko horma txikietako bat jo eta hegan joan da. Zorionez, gidaria bizirik irten da.
"Hollywoodeko pelikula bat zirudien", adierazi digu lekuko batek. Txakurra paseatzen z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011919 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekaineko 10 eta 11ko astebukaeran Pulpo Eskubaloiko azken partiduak jolastuko dira.
2016-17 denboraldia amaieran gaude jadanik. Maila guztiek denboraldia amaitu dute, kadete neskak ezik. Aste bukaera honetan geratzen zaien partiduak jolastuko dituzte Kadete mailako Pulpoko neskak.
Astigarraga Gys Sport Elgoibar - Trapa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011920 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peña: "Munduko Kopan bi urre irabaztea sorpresa polita izan da"
Iñigo Peñak bi urrezko domina irabazi ditu Munduko Kopako beste hainbat probatan. Biak, gainera, astebeteko epean, lehena Hungarian eta bigarrena Serbian. Madrilen da dagoeneko eta proba hauei eta bere etorkizunari buruz hizketan aritu gara.
Uniberts... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011921 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | V. legatz arrantza txapelketa jokatuko da larunbat honetan, Zumaiako Klub Nautikoak antolatuta. Txapelketa hau maiatzaren 20an zen jokatzekoa, baina bertan behera utzi zen.
Arrantza ordutegia gauerditik (00:00) arratsaldeko 4etara bitartekoa izango da. 18:00etarako ontzi parte-hartzaile guztiek Zumaiako kirol portuan e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011922 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sofa hirukotea bueltan da, disko berriarekin gainera. Jonbe Martinez (gitarra) eta Kepa Izeta (baxua) zarauztarrek eta Imanol Sesma (bateria) zumaiarrak osatutako hirukote instrumentalak Sofa II izeneko diskoa argitaratu berri du Bonberenea diskoetxearekin. Ostiral honetan Zumaiako Torreberri Gaztetxean aurkeztuko dute... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.