id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0011723
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña: «Inoiz baino gehiago ari naiz gozatzen txapelketetan» Paparrean brontzezko eta urrezko domina bana dituela bueltatuko da Iñigo Peña Bulgarian jokatutako Europako Txapelketatik. Aireportuan hegaldiaren zain zegoela hartu du tarte bat Baleikerekin telefonoz hitz egiteko. Aparteko ezer ez, oso nekatuta geunden...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011724
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hatortxu Rock musika jaialdira joateko asmoa duten zumaiarrek bilera egingo dute gaur, beraien artean antolatzeko. Zumaiatik Lakuntzako jaialdira joan eta bertatik itzultzeko autobusa antolatzeko aukera aztertuko dute, eta zumaiarrek jaialdiari nola lagundu ere bai. Bilera 22:15ean izango da, Torreberri Gaztetxean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011725
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen aldiz herritik kanpoko egile batek margotu du paretan: Debagoienako X10 kale-artistak, Udalaren logoaren harira alkateak sortu nahi izan duen polemika antzuak inspiratuta. Pantone 728 = Zumaiako Udalak zentsuratzeko darabilen beix koloreari erreferentzia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011726
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antofagastako Txapelketatik kanpo gelditu da Alex Uranga final-laurdenetan, Roberto Bruno brasildarraren aurkako buruz-burukoan. Munduko Zirkuituko proba bateko finalaurrekoetara itzultzeko aukera paregabea galdu du gaur Alex Urangak Antofagastako Txapelketan (Txile). Gaur ere itsasoko baldintzak oso zailak izan dira, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011727
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinasek aurkezturiko saioa kostako hiru herri horietan izango da. Saioa 22:00etan ikusi ahal izango da Euskal Telebistako lehen katean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011728
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraunlari Beteranoen Ligako estropada jokatu da gaur eguerdian Zumaian. Etxeko trainerua izan da azkarrena uretan baina bandera Getxok irabazi du, adinaren batez bestekoagatik izaten diren denbora sariak kontuan hartuta. Zumaia zazpi segundo azkarragoa izan da, baina bederatziko abantaila zuen Getxok. Getxo arraunak a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011729
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu borobila osatu du Iñigo Peñak Bulgarian jokatu diren Europako Piraguismo Txapelketan. Atzo brontzezko domina irabazi zuen K2 1.000 metroko proban, Francisco Cubelosekin, eta gaur podiumeko goiko koskaraino igo da Espainiako K4 ontziko Cubelos, Cabañin eta Walz taldekideekin. Poloniako ontzia izan da bigarren, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011730
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarrek maila bikaina erakutsi dute beste behin gaur arratsaldean Orion erlojuaren kontra jokatu den estropadan. Santurtzik irabazi du bandera eta Donostiarra izan da bigarren. Sailkapen nagusian orain hirugarren jarri da Zumaia, Donostiarra eta Santurtziren atzetik, eta Lekittarrarekin 59 puntura berdinduta. 1. San...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011731
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen aukeran lortu du Alex Urangak Antofagastako Txapelketako (Txile) final-laurdenetarako txartela. Laugarren errondan, txandako onena izan da eta zortzi onenen artera egin du aurrera zuzenean. Roberto Bruno eta Dudu Pedra brasildarrak izan ditu aurkari Urangak laugarren txandan. Aurreko txandetan bezala, Alexek ondo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011732
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peñak beste lorpen handi bat gehitu du bere palmaresera: Europako Txapelketako brontzezko domina irabazi berri du Francisco Cubelos kidearekin, K2 1.000 metroko proban. Alemania izan da txapeldun eta Serbia bigarren. Denboraldi bikaina ari dira osatzen Iñigo Peña eta Francisco Cubelos. Munduko Kopan bi proba irab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011733
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Enplegu Zentroak normaltasunez zabalduko ditu bere ateak udan zehar. Uztailaren 21ean bertan izango da, 11:00-14:00 bitartean, Urola Kostako Udal Elkarteko enplegu teknikaria herritarrei zerbitzua eskaintzeko. Egun horretan, ordea, ez da enpresa sustapen zerbitzua eskainiko. Abuztuan, hileko hirugarren ostegun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011734
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udane Juaristi: "Nirekin batera, nire koadroak ere heltzen ari dira" Udane Juaristi margolari azkoitiarrak URBANue IV erakusketa zabaldu zuen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Bere margoetan lantzen dituen paisaia urbanoak jasotzen dira erakusketa honetan, baina, baita ere, naturari ere leiho bat zabaldu dio. Uztailaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011735
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
JS Make-up estetika zentro berria zabaldu du Judith Serna Aizpuruak Zumaiako Basadi auzategian (Basadi 3B behea). Bertan, edergintzako hainbat zerbitzu eskaini dizkie bere bezeroei. Hala nola, argizari eta laser bidezko depilazio zerbitzua eskaintzen dira. Baita aurpegirako eta gorputzerako tratamenduak ere. Manikura e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011736
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donibane Lohizunen jokatzen ari den Internationaux txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen atzo, master 1 mailan. Bertan, Erkiagak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak uste baino errazago irabazi zien Laduche eta Errandoneari. Mexikotik bueltan Euskal Herrian jokatutako lehen partida izan zen atzokoa L...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011737
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldearen Bazkideen Batzar Orokorra ospatu zen ostegunean Atzo arratsaldez Zumaiako Futbol Taldeko Bazkideen Batzar Orokorra ospatu zen Brankan. Bertan, Zuzendaritza Batzordeak 2016-2017 denboraldiko balorazioa egin zuen. Futbol Eskolari dagokionez, haur kopurua (157 neska-mutil) urtez urte handitzen ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011738
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jardunaldia: zuntz optikoaren hedapena Zumaiako Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor industrialdeetan Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor industrialdeen lehiakortasuna sustatzeko helburuz, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari dira Zumaiako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartea, industrialde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011739
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Galdetu Zumaiako udaletxean, ea zenbat litro pintura beix gastatu dituzten Erribera kaleko horma zatitxo horretan! Idazten ari naizen unean 46 mural dituzte eginak, eta beste horrenbeste estaliak.". Leire Narbaiza eibartarrak Gipuzkoako Hitzan idatzitako artikuluan Kalea Guztiona Da aipatu du, besteak beste Esteka hon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011740
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkateari erantzuna: "Gezurrak behin eta berriz errepikatzeak ez ditu arazoak konpontzen" Ez da samurra izan behar alkatearen larruan egotea debekuen gaiaz hitz egitean. Duela urtebete "pankartak debekatu behar dira auto gidarientzat arriskutsuak direla" zioen Radio Euskadin eta orain "Kalea Guztiona Daren mugimenduare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011741
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertan Ander Torriko, Mikel Huegun, Gontzal, Justa tabernako Angel eta hainbat pertsona gehiagok lagundu zieten lehiaketako partaideei frogak egiten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011742
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia seigarren izan da Gipuzkoako txapelketan; beteranoak txapeldun Gipuzkoako traineru txapelketa jokatu da gaur arratsaldean Getariako uretan. Zumaiak paper txukuna egin eta seigarren amaitu du. Zumaiako beteranoak, berriz, txapeldunak izan dira bere mailan. Seigarren postuan amaitu du Zumaiak Gipuzkoako traineru t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011743
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udane Juaristik 'URBANue IV' erakusketa zabalduko du bihar Alondegian. Udane Juaristik URBANue IV erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan uztailaren 13tik 25era, egunero 18:30etik 20:30era. Asteburuetan eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011744
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste behin errespetuz jokatzea eskatzen dio Udalak Kalea Guztiona Da mugimenduari Oraingoan, aipatutako mugimenduko kideek Udalaren ikurra erabili dute, ohikoa duten bezala inolako baimenik eskatu gabe eta aurrez galdetu edo kontsultarik egin gabe antolatutako ekitaldi bat iragarri eta Udala horren babesle gisa irudik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011745
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AGEk 'Berandu baino lehen' diskoa aurkeztuko du bihar kontzertuan Joseba eta Mikel Aizpurua anaiek osatutako taldeak Berandu baino lehen diskoa atera du. Hamabi kanta berriz osatzen da. Kontzertua 20:00etan hasiko da, bihar, Itzurun tabernan. Taldekide beraiek agian ez dute hala ikusiko, baina Zumaiako rockaren aitzind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011746
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da gaur, 18:00etatik aurrera, Getariako uretan. Telmo Deun bere ligakoekin arituko da, Donostiarra, Getaria eta Zarautzekin. Gizonezkoetan, lehen txandan, Lapurdi, Hibaika eta Mutriku arituko dira. Hirugarrengoan aterako dira faboritoak: Orio, Hondarribia, San Juan eta San Pedro....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011747
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Islandian gertatutako euskaldunen sarraskia, uztaileko Baleike aldizkarian Atera dugu dagoeneko uztaila-abuztuko Baleike aldizkarian. Datozen egunotan banatuko dugu bazkideen artean eta laxter jarriko dugu salgai ohiko saltokietan. XVII. mendean Islandian gertatutako euskal baleazaleen sarraskia ekarri dugu azalera. Ge...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011748
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gogoratzen al duzue El show de Truman pelikula? Olvidate de mirekin batera Jim Carreyren pelikula on bakarretakoa da. Carrey Truman da, telesail bateko protagonista... nahiz eta berak ez dakien telesail batean dagoenik. Bizitza normal bat duela uste du Trumanek eta bizilagunak, dendariak, etab., benetan bizilagunak eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011749
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia eta Zarautz artean babes neurriak zorroztea eskatu du Greenpeacek Hirigintzak ezartzen duen presioa handitzen joan da Espainia osoko kostaldean eta Euskal Herriak, Zumaia barne, ez du ihes egin joera horretatik. Hala dio Greenpeace erakundeak argitaratu duen txostenean. Babes neurriak zorroztea eskatu du talde e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011750
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Xey bideragarria dela uste dugu eta horren defentsan arituko gara" Xeyko langileek ez dute geldirik geratzeko asmorik, zuzendaritzak enpresa ixteko hartu duen erabakia jakin eta gero. Hala iragarri dute gaur goizean Oikiako faktoriaren aurrean emandako prentsaurrekoan. Ostegunean bilera egingo dute Gasteizen, Lakuan, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011751
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloi klubeko bazkideei ez ohiko batzarrera deitzen zaie. Ostiral honetan, uztailaren 14an, Pulpo Eskubaloi Klubaren Ez ohiko Batzarra izango da Alondegiko aretoan. Lehen deialdia arratsaldeko 18:00tan izango da eta bigarrengoa 18:30tan. - 2016/17 denboraldiaren diru kontuak aurkeztu eta onarpena badagokio.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011752
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel Alvarez Yeregui zumaiarra aukeratu dute Mondragon Unibertsitateko lehendakari bezala. Pasa den apirilera arte Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko eta Gobernu Onaren zinegotzia izan zen, Mondragon Unibertsitarera itzuli zen Mondragon Korporazioaren Sustapen Zentroko Negozioaren Garapen eta Harreman Instituzionaletar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011753
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argi ontziak irabazi du ainguratutako ontzien arrantza txapelketako lehen proba Itsaso mugituarekin eta ipar-mendebaldeko haizearekin jokatu zen pasa den larunbatean Zumaiako Klub Nautikoaren ainguratutako ontzien XIII. txapelketako lehen proba. Eguraldiak eta itsasoaren baldintzek ez zuten asko lagundu eta arrantza ez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011754
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peñak Europako piraguismo txapelketa jokatuko du, asteburuan, Bulgarian Europako sprint piraguismo txapelketa jokatuko da asteburu honetan Bulgariako Plovdiv hirian. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira estropadak. Txapelketa honetan hartuko du parte Iñigo Peña piraguista zumaiarrak. Francisco Cubelosekin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011755
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere Zumaiako Udalak martxan jarri du Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketa. Urtero bezala lehiaketak helburu du parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea. Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011756
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Jai egunean lan egiteko deia egiten die Kultura Sailak herriko taldeei Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak. Gu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011757
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Paxkal Elgart amikuztarrak zazpi egun emango ditu Bakio eta Baiona arteko bidea igerian egiten, Ekimena egitasmoaren baitan. Gaur, 18:00ak, aldera Zumaiara helduko da. Uztailaren 8tik 14ra, Getxo eta Baionaren artean dauden 180 kilometroak igerian egingo ditu Elgartek. Egunean 25 eta 30 kilometro artean egingo ditu, eu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011758
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel Etxeberriak bigarren postu bikain bat lortu zuen ostirala eta larunbata bitartean korritutako g2h Goierri Trail mendi lasterketan. Baina, zumaiar gehiagok ere hartu zuten parte 88 kilometroko lasterketa honetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011759
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
46. murala margotu zuten atzo Kalea Guztiona Dako kideek Erribera kaleko horma famatuan. "Hertzainak taldearen 2. diskoaren azala baliatu dugu Xey-ko enpresariek kale gorrian utzi nahi dituzten 170 langileei eta Altsasuko gazteei muxu bana bidaltzeko. Guk ere hau dena aldatu nahi genuke!".
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011760
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
G2haundiak Goierri Trail lasterketa jokatu da gaur gauean, 88 kilometroko ibilbidearekin eta 6.000 metroko desnibel positiboarekin. Mikel Etxeberria bigarren izan da Daniel Aguirreren atzetik. Atzo 23:00etan atera ziren korrikalariak Beasaindik eta, antolakuntzaren iragarpenen arabera, 11 ordu geroago itzuliko ziren Be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011761
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Narrondon baita ere, Gure-Ametsa elkartea ere festetan dabil. Atzo gauean mus txapelketa jokatu zuten elkartean. Irabazleak Jabi Leiza eta Boris Bernal izan ziren. Bigarren postuan Romulo eta Mikel sailkatu ziren eta hirugarren postuan Ibon Etxabe eta Joxe Mari Etxabe.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011762
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erregulatu gabeko eremuan ez aparkatzea eskatzen zaie TAO bidez erregulatuta dauden eremuetako bizilagunei Aste batzuk badira TAO sistema Zumaian indarrean jarri zela eta Udala jarraipen bat egiten ari da, zumaiarren egunerokotasunean izaten ari den eragina ikusi eta egin beharreko doiketa edo gomendioak egiteko. Horie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011763
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailaren 17an hasiko dira aurtengo udaleku musikalak, Musika modan izenekoak. Aurretik, astearte honetan, hilaren 11n, bilera egingo da izena eman dute haurren gurasoekin. Bilera Oxford aretoan egingo da, 19:00etatik aurrera. Udalekuak uztailak 17 astelehenean hasiko dira, eta aurretik informazio guztia emango die gu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011764
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esklerosi anizkoitzaren aldeko Busti zaitez kanpaina egingo da igandean Nagusilan erakundeak antolatuta, igande honetan, hilaren 9an, esklerosi anizkoitzaren aldeko Busti Zaitez kanpaina egingo da Zumaian. Gaixotasun hau dutenen aldeko sentsibilizazio kanpaina egingo du nagusien erakunde honek. Kanpaina honen helburua,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011765
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan, Xey enpresaren inguruan izan zitekeen berririk txarrena jakin dugu, ixteko txostena aurkeztu dela, alegia. Udal Gobernua aspaldian aritu da, berri hori ekidin nahian lanean, zoritxarrez, ezinezkoa izan da, izan ere, udal eskumenetatik urrun gelditzen diren kontu hauetan, ezer gutxi egin dezake Udalak, bat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011766
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Eusko Gudarostea liburua atera dute. Udalaren eta Berriaren eskutik, liburuaren bi ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak honakoak dira: Pedro Etxabe Etxabe eta Elena Mata Alcalde. Liburuak astelehenetik aurrera izango dituzte saridunek Alondegian. Zori...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011767
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakok maila guztietan, benjaminetatik hasita (2009 urtean jaiotakoak) Erregional mailaraino (2000 urtean baino lehenago jaiotakoak), neskei futbolean jolastera animatzen die. Edozein haur, gazte edo helduk aukera dauka Zumaiakon kirola egiteko. Gogoa eta ilusioa besterik ez da behar futbolean jolasteko. Interesa du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011768
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sastrakas mendiko bizikleta taldeko kideek beste irteera bat antolatu dute igande honetarako. Eugiko basora joango dira eta 25 kilometroko bidea egingo dute, bizikleta gainean, bertako bidezidorren artean. Taldea goizeko 7:30ean aterako da Sagarbide paretik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011769
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saharako kanpalekuetatik etorritako 30 ume izango dira aurten Urduñako Bakeleku udaleku irekietan. Darahliko gazteak izango dira aurten ere haur hauen begirale lanetan. Bakelekuari laguntzeko, uztailaren 9an zumba saio solidarioa egingo da. Goizeko 11:00etatik eguerdiko ordu batera bitartean egingo da saioa, Lubaki kir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011770
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikroipuinak banatzen dituen makina? Hori ere heldu da Zumaiara. Alondegian jarri dute makina hauetako bat, Aldundiak sustatzen duen Kultur dealers egitasmoaren baitan, eta abuztuaren erdira arte egongo da bertan. Berritutako saltzeko makinen bidez hautatutako lagunek idatzitako mikrokontakizunak banatuko dira, bai eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011771
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar hasiko dira Kristobal Deunaren festak Narrondon eta Gure-Ametsa elkarteak bere egitarau propioa aurkeztu du. 21:00etan, afaria (50 pertsonarentzako kopurua). Helduen menua (urdaiazpikoa, patea, piper beteak, zapoa, txuleta, tarta, kafea eta kopa): 35€. Umentzako menua (kroketak, oilaskoa eta postrea): 10€.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011772
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xeyren itxieragatik eta 170 langile kaleratzeagatik ardura azaldu du PSE-EEk Zumaiako PSE-EEren udal taldeak bere elkartasuna adierazi die Muebles Xeyko langileei zuzendaritzak enpresa ixteko eta 170 langile kaleratzeko duen asmoa jakin eta gero. Prentsa ohar baten bidez, Arritxu Marañon bozeramaileak Eusko Jaurlaritza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011773
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaleku irekien baitan, eta Iruñeako San Fermin jaiekin bat eginda, entzierroak egingo dituzte haurrek bihar, San Fermin Egunean. LHko haurrak 10:15ean elkartuko dira Alondegi aurrean eta Beheko Plazara bitartean egingo dute korrika zezenen aurretik. HHkoek, berriz, 11:00etan dute festa giroa Puntanuetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011774
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errio hondoa garbituko dute Olarru-subekoek larunbat arratsaldean Itsas hondoaren urteko lehengo garbiketa egingo dute Olarru Sub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteko kideek larunbatean. Garbiketa 15:30etik 18:00etara bitartean egingo dute eta garbituko duten eremua Arranplatik Zubitxikirainokoa izango da. Garbiketa egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011775
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Partidurako sarreraren aurre salmenta martxan da, ostiralean klubeko bulegoan sarrerak eskuragarri izango dira arratsaldeko 19:30tatik 20:30tara. Larunbatean sarrerak arratsaldeko 17:00 aurrera geratzen diren sarrerak salgai jarriko ditugu. Sarrera bakoitza 5€ izango dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011776
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alokairurako eta emantzipaziorako proposamena "zumaiar guztientzat" dela dio EH Bilduk Alokairurako eta Emantzipaziorako diru laguntzen inguruko proposamena aurkeztu du EH Bilduk udal erregistroan, gero uztaileko plenoan aztertu ahal izateko. Aurretik, atzo, bilera irekia egin zuen Alondegiko Oxford aretoan. Bilera gir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011777
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sanpedroetan murgilduta egon zen Zumaia joan den astean. Herriko zaindariari eskainitako jai hauek aspaldidanik ospatzen dira. Gaur egun santelmoek nagusitasuna kendu dieten arren, gustura murgiltzen dira zumaiarrak festa giro epeleko jai udatiar hauetan. San Pedro jaien inguruan gehiago jakin nahian gerturatu gara ora...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011778
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresako zuzendaritzak gaur jakinarazi die langileen ordezkariei enpresa ixteko txostena aurkeztuko duela datorren astean. Gaur egungo jabeek ez dute aurrera jarraitzeko aukerarik ikusten eta irtenbide bakarra enpresa likidatzea dela diote. Enpresaren kargu egingo den eroslerik agertu ezean, behin betirako itxiko da X...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011779
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainguratutako ontzitik egiten den arrantza txapelketa larunbatean hasiko da Zumaiako Klub Nautikoak antolatzen duen ainguratutako ontzitik egindako arrantza lehiaketaren XIII. aldia hasiko da asteburu honetan. Lau saioz osatuko da sari hau eta uztailaren 8an, irailaren 23an, urriaren 14ean eta azaroaren 4an jokatuko di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011780
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zerbitzuen arloan lan egiteko hautaketa prozesua jarri du abian Maria eta Jose ikastetxeak M&J Ikastetxeak, ikastetxeko zerbitzuen arloan lan egiteko hautaketa prozesua jarri du abian. Zerbitzuen arloan egingo luke lan (administrazioa/idazkaritza/ataria) eta 2017/2018 ikasturterako (iraila-abuztua) lan kontratua eskain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011781
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan hasi eta astelehenera bitartean Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dituzte Narrondo auzoan. Karta jokoak, afari herrikoiak eta asto probak izango dituzte asteburuan, hurrenez hurren. 21:00etan, afari herrikoia, bertan prestatuta: zizka mizkak, entsalada mistoa, saiheskia, postrea, kafea eta kopa. 20€. Iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011782
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Eusko Gudarostea' liburuaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Eusko Gudarostea liburua argitaratu dute. Azpeitiko Udalak eta Berria egunkariak emanda, liburuaren bi ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzeko honako formul...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011783
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzoko eguna albiste triste batekin amaitu genuen, Jeronimo Azkue kide eta lagunaren heriotzarekin. Ezer baino lehen, Zumaiako Ezker Abertzaleak bere dolumin eta besarkada sentituena helarazi nahi dizkie Jeronimoren senideei. Belaunaldi militante eta emankor baten parte, herriko ikastolaren lehen urteetatik hasi eta In...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011784
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urteotan turismoaren gorakada errealitate bilakatu da Euskal Herrian eta igoera horri Zumaian ere antzeman diote. Horren harira, Zumaiako balio eta baliabideak bermatuko dituen turismo eredua oinarri hartuta, Turismo Plana garatzen ari da Zumaiako Udala, gure ondarea, hizkuntza eta kultura nabarmenduko dituena, h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011785
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertakaria 15:15ak aldera izan da GI-631 errepidean, Iraeta parean, bi kotxek aurrez aurre jo dutenean. Istripuan gizon bat hil eta beste bat larri zauritu da. Hildako laguna 70 urteko zumaiar bat da. Zauritutako laguna, berriz, zestoarra da, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Urola Kostako Hitzak eman du istripuaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011786
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kostaldea eta barrualdea ezagutzeko autobus turistikoa jarri du abian Aldundiak Asteburu honetan jarriko da egitasmoa martxan. Kostaldeko autobusa Zarautzera, Zumaiara, Getariara eta Azpeitia-Loiolara joango da; eta barnealdekoa, berriz, Tolosara, Ordiziara eta Oñatira. Bidaiariek hiru geldialdi egiteko aukera izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011787
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Torriko: "Ongi etorri zait pixkanaka egitea Asobal ligarako jauzia" Espainiako selekzio absolutuarekin debutatzeko aukera izan du Katarren Ander Torrikok (Zumaia, 1997). Asobal liga ere amaituta, Benidormen jokatutako lehen denboraldiaren balorazioa egin du elkarrizketa honetan. Asko nabaritzen da saltoa, lehenengo mai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011788
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gerran kanporatuak izan zirenen bizipenak jasotzen dituen Ama, nora goaz? dokumentala emango du gaur ETB-1ek 22:25etik aurrera. Baleukoren ekoizpen honetan 1937an kanporatuak izan ziren zenbait zumaiarrek hitz egiten dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011789
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela bost urte bizitzan bide berri bati ekitea erabaki zuten Aitor Kareagak eta Lucia Manzisidorrek. Ekonomia krisialdi sakonean zegoen sartuta eta turismoak apenas zuen indarrik Zumaian; baina apustua garbia izan zen: hotel berri bat zabaltzea. Asteburutik zabalik daude Flysch hoteleko ateak. Nahi baino gehiago luzat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011790
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohar honen bidez, Euskaltegia irailaren 4ra arte itxita egongo dela jakinarazi nahi dizuegu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011791
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkatearen debekuei aurre egiteko artea eta sorkuntzaren bidea hartzea erabaki genuen, kritika eta protesta ahaztu gabe. Bide horretan udan musika eta muralgintza uztartzen saiatuko gara. Lehen geltokia, ostiral honetan 19:00etan izango da: 46. murala margotu bitartean, Hertzainak-en bertsioak egiten dituen Bilboko Txa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011792
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch nazioarteko organo jaialdiaren baitan, uztailean zehar musika instrumentu honekin lotutako kontzertuak egingo dira Geoparkea osatzen duten lau herrietan, eta Getarian. Lehena pasa den larunbatean egin zen eta hurrengo lau asteburuetan izango dira besteak. Mutrikun egin zen pasa den larunbatean ziklo honetako leh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011793
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiarrak denboraldiko hirugarren garaipena lortu du gaur Zumaian, eta KAE1 Ligako lidertza sendotu du. Zumaia bosgarren izan da gaur etxean, eta ohorezko txandan jarraituko du beste astebetez. Gaur errioan jokatutako estropadan lan ona egin du Zumaiak. Bikain egin diote lanari Francesen mutilek, bandera garesti sal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011794
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Albiste tristearekin hasi dugu eguna: Nanga Parbat mendian astebete desagertuta zeramaten Alberto Zerain eta Mariano Galvan mendizaleak hilda daudela ondorioztatu dute; mendizaleen azken posizioa markatzen duen balizaren gainean elur-jausi handi bat ikusi dute helikopterotik. Gasteiztarra zen Zerain, baina Zumaiarekin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011795
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alokairurako eta emantzipatzeko diru laguntzen proposamena egin dugu Etxebizitza oinarrizko eskubidea izanagatik, zumaiar askoren kasuan eskubide hau ez da betetzen. Proposamen honen helburua da zumaiarrei alokairua ordaintzeko diru laguntzak ematea. Alde batetik, herrian alokairuaren aldeko apustua eta kultura sustrai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011796
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olaizola II.ak eta Albisuk 22-15 irabazi dute sanpedroetako pilota jaialdiko partida nagusia, Urrutikoetxea eta Larunberen aurka. Lehen partidan, Laso eta Ladis Galarza 22-14 gailendu zaizkie Bakaikoa eta Etchegoini. Azken urteotan ederki erakutsia du Urrutikoetxeak zer mailako pilotaria den, baina atzo Olaizola maisua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011797
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohikoa baino zertxobait beranduago, baina bueltan da Artisauen eta elikagaien azoka. Bihar egingo da, Beheko Plazan, goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 30 postu inguru izango dira azoka honetan eta honako gaiak aurki ahal izango dira: bitxigintza, poltsak, egurra, larrua, zeramik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011798
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo aurkeztu zituen Telmo Deunek aurtengo denboraldiko arraunlariak jendaurrean, Arranpla aurrean egindako ekitaldian. Traineru bakarra izango du aurten uretan, KAE1 mailan, beteranoen ontziaz gain. Emakumeen eta gizonen bigarren traineruak ere uretan izatea zen klubaren asmoa, baina zoritxarrez aurten KAE1 Ligako tal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011799
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainia-Tunisia lagunarteko eskubaloi partida jokatuko da Zumaian Tunisia eta Espainiako Junior mailako selekzioen arteko lagunarteko partida Zumaiako Lubaki kiroldegian ikusteko aukera izango da. Uztailak 18an Algerian Eskubaloiko Junior mailako Munduko Txapelketa jokatukobda. Bertan, Espainiako selekzioak parte hart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011800
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uda sasoia aurrera doa eta uztailari hasiera emateko, udako trena edo guztiontzat ezagunagoa den "tren txu-txua" jarriko du martxan larunbatean Udalak. Tren zerbitzu hori iaz berreskuratu zuen eta helburu du zumaiarren zein bisitarien mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea herrian zehar. Horiek horrela, Udaletik az...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011801
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epea irekiko du Udalak uztailaren 1ean Zumaiako Udalak uztailaren 1ean zabalduko du euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horien bitartez herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi du Udalak, euskara izan dadin hizkuntza nagusiena esparr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011802
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilota txapelketa herrikoiko finalak jokatuko dira asteburu honetan [TESTUA ALDATUTA DAGO] Asteburu honetan jokatuko dira bi pilota txapelketa herrikoietako finalak: gaur eskuz binakakoa eta bihar palaz banakakoa. Izaten ari garen eguraldi kaxkarra medio, posible da partidak Herri Eskolako frontoian jokatzea, eta ez Od...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011803
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrauna protagonista izango dugu asteburu honetan herrian. Bi estropada izateaz gain, Telmo Deun Arraun Elkartearen arraunlari taldearen aurkezpena ere egingo da, ohikoa den bezala, Arranplan. Gaur arratsaldean egingo da aurkezpen ekitaldia, 19:00etatik aurrera, Arranplan. KAE-1 ligan lehiatzen ari den koadrilaz gain, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011804
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailaren 5ean Biziraute tailerra eta Paradisu zinemarekin hasiko dute uda sasoia. Astez aste emango dute programazioaren berri, eta uda honetako berrikuntza bezala, ostegunero, gaztetxea zabalik egongo da 21:00etatik aurrera. Udara usaina zabaldu da herriko bazterretan konturatzerako, baina gaztetxea ez du ustekabean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011805
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko Jubenil eta Kadete mutilen taldeek Donosti Cup-en parte hartuko dute Zumaiakoko jubenil eta kadete mutilen taldeek uztailaren 3an hasiko den Donosti Cup Nazioarteko Txapelketan parte hartuko dute. Jubenil Mutilen Taldeak uztailaren 3an, 18:30ean, Zestoan jokatuko du Amaikak Bat taldearen aurka; uztailaren 4a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011806
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako pala txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar arratsaldean. Dagoeneko zehaztuta daude zer lau pilotarik jokatuko dituzten partidak, baina, oraindik erabaki gabe dago multzo batean zer ordenetan amaituko duten bigarren ligaxka. Ordena gaur zehaztuko da. Multzo batean Joakin Gorostola eta Imanol Ulacia di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011807
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro jaien egitarauaren baitan, ekainaren 29an gaueko 23:00etan egongo diren su artifizialen inguruan, Zumaiako Udalak, ondorengo jakinarazpenak helarazi ditu. 2. Suek dirauten bitartean, ezingo da txaluparekin ibili itsasadarrean eta itsasontzi edo txalupak eremu horretatik kendu egin beharko dira. 3. Su artifizi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011808
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo lagun eta ezagun mordoaren aurrean aurkeztu zuen Jon Maiak azken liburua, Joanito Dorronsoro maisua ondoan zuela. Eskerrik asko, Jon, halako gogoeta eta kontu politak denon eskura jartzeagatik. Atzoko aurkezpenari buruzko kronika eder hau idatzi du Estitxu Eizagirrek Argiako blogean (argazkia ere hark ateratakoa d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011809
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilota partida profesionaletarako sarrera gaur jarriko dira salgai Ostiral honetan, 22:00etan, esku pilota profesionaleko partidak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, frontoiko leihatilan bertan. Bi partidaz osatuko da jaialdia. Lehen partidan Laso-Ladis Galarza, Bakaikoa-Etchegoi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011810
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosa igeriketa taldea adierazi du jadanik zabalik dagoela aurtengo Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldirako izen-ematea. Izenak www.kirolprobak.com orrialdean eman daitezke. Proba abuztuaren 19an jokatuko da. Pasa den urtean itsaso txarraren ondorioz ez zen posible izan itsaso zabalean egitea eta errioan egin behar izan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011811
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeko Bazkideen Batzar Orokorra uztailaren 13an ospatuko da Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordeak jakinarazten du uztailaren 13an, osteguna, 19:00etan, Brankan, Bazkideen Batzar Orokorra egingo dela. Zuzendaritza Batzordeak bazkide guztiei gonbitea luzatzen die Urteko Batzar Orokorrera etorr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011812
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean hasi zuten zeharkaldien denboraldia Zumaiako Taosa igeri taldeko hainbat kidek. Dozena bat zumaiarrek hartu zuten parte 3 kilometro inguruko Mutriku-Deba itsas zeharkaldian. Kanpotik itsasoak lasai zegoela zirudien arren, egoera bestelakoa zen igeri egiteko. Zumaiako igerilariek, itsaso mugituari aurre eginda,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011813
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorri interpretazio zentroaren inguruko erreportajea, Gipuzkoako Hitzan Paisaia balioagatik bakarrik ez, Zumaia eta Deba artean kokatzen diren labarrek eta harraldeak duten balio geologiko itzelagatik ere ezagun bihurtu du paraje hau mundu mailan. Horren inguruan ari da lanean parolaldeko hiltegi zaharrean zabaldutak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011814
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aparkaleku sistema berria martxan jarri eta bederatzi egunera, moilan, errotazio azkarreko gunean TAO ordaintzeko jarritako aparatu bat erriora bota zuten ostiral gauean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011815
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo iluntzean hitzaldia eskaini zuen Juanito Oiarzabal mendigoizale arabarrak Alondegian. Juanjo San Sebastian eta Sebastian Alvaro izan zituen solaserako lagun, eta Himalaian egindako ibilbideaz mintzatu ziren. Azken urteetako masifikazioa eta oxigenoaren erabilera gogor kritikatu zituzten hirurek. Aitarekin mendizal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011816
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldean egin dute lasterketaren aurkezpena korrikalari eta taldeetako arduradunen aurrean. Bihar goizeko 8:10ean hasiko dira ekitaldiak, Juanito Oiarzabalen omenaldiarekin. Lasterketa nagusia 8:30ean abiatuko da. Espainiako Txapelketak jokatuko dira, banaka zein selekzioka. Zumaian daude dagoeneko bihar Flysc...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011817
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beduola elkarteari esker, gero eta ontzi tradizional gehiago ari dira berreskuratzen eta, behin berrituta, berriro uretara itzultzen. Badira, baina, bere kabuz halako lanak egiten dituztenak ere. Rafael Orofinoren kasua da. Atzo jarri zuen uretan berritu duen Itsaski ontzia. Parolbidean zegoen Jose Maria Egañaren ontzi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011818
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalaurrekoak jokatu ziren atzo Odieta pilotalekuan. Honen ondorioz, erabakita geratu da zer bikote arituko diren txapelaren bila datorren ostiralean. Datorren ostiralean 18:30etik aurrera, eguraldia lagun, Odieta pilotalekuan jokatuko diren finaletako norgehiagokak erabakita beraz:...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011819
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Ariasman. Euskal baleazaleen istorio bat' liburuaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Tapio Koivukari idazle finlandiarrak idatzi eta Maia Ossa Rissanenek euskaratu duen Ariasman. Euskal baleazaleen istorio bat izeneko liburua argitaratu berri du Erein argitaletxeak. XVII. mendean Islandian gertatuta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011820
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lewy Finnegan australiar gazteak hartu du mendean bosgarren errondan. Final-laurdenetan sartzeko azken aukera galdu du Alex Urangak eta, beraz, ezingo du iaz Brasilen lortutako garaipena defenditu. Lewy Finnegan australiarraren kontrako buruz-burukoa galdu berri du, saioari ondo ekin dion arren. Alexek nahikoa azkar lo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011821
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xeyko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Jakina den bezala, Oikian faktoria duen altzari enpresa hau konkurtsora joan da. Enpresaren informaziorik jasotzen ez dutela eta, datozen egunetan greba egunak konbokatu dituzte. Langile Batzordearen bidez jakin dugunez, Xeyko langileek hiru soldata dituzte kontatzeko et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0011822
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako zerua ezagutzeko aukera izango da igandean Donostiako planetarioan Udan gertatzen diren fenomeno astronomikoak ezagutzeko aukera eskainiko du igandean Donostiako Eureka! Zientzia Museoak, planetarioan egingo den irudi emanaldiaren bidez. Euskarazko saioa 11:00etan izango da. Udako gauak ederrak izaten dira zerua ...
cc-by-sa 3.0