id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0012723
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ontziratu taldearen lokala inauguratu dute gaur arratsaldean. Aita Mari auzategian, Ostolaza burdindegia zegoen lokalean kokatuko egoitza hau. Maiatzean egingo den herri galdeketa aurrera eramateko sortuko diren batzordeen lanak bertan egingo dira. Azaroaren hasieran aurkeztu zen taldea eta hilabete geroago inauguratu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012724
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Desioen zuhaitza osatuko da larunbat eguerdian, Euskararen Egunean Euskararen Eguna ospatzeko, Euskarari buruzko desioen zuhaitza ekitaldia eginga da bihar eguerdian. Ondartxo plazan elkartuko da jendea eta, trikitilariek lagunduta, kalejiran joango dira Beheko plazara, Torreberri aurrean Zumaiako elkarte eta taldeen d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012725
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nafarroa hegoaldean euskararekin lotutako proiektuak laguntzeko sortutako Errigora ekimenak arrakasta handia izan du Zumaian. Nafarroako jakiekin osatutako 103 saski saldu dira, eta denen artean 5.150 euro lortu dira euskara bultzatzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012726
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaletxea zabalik izango da datorren astean, Konstituzio eta Sortze Garbiaren egunetan izan ezik Datorren asteko zubi luzearen atarian eta Konstituzio zein Sortze Garbiaren (Inmakuladaren) jai egunen harira, Udalak jakinarazi du astelehenen, asteazken eta ostiralean, hau da, hilaren 5ean, 7an eta 9an, udaletxea zabalik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012727
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izaskun Ruiz Ibarra: "Hitz eginez ateratzen ez zaizkidan hitz horiek idaztea gustatzen zait" Izaskun Ruiz Ibarrak (Zumaia, 1982) irabazi du Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketako bigarren saria. Lehen aldiz hartu du lehiaketa honetan parte eta epaimahaikideen ustetan, zumaiar onenaren saria bakarrik ez, bigarrena irabaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012728
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Loli Oteiza azpeitiarraren organo kontzertua izango da larunbatean parrokian Gipuzkoan zehar dauden organoen garrantzia azpimarratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programaren baitan, bihar, larunbata, 20:30etik aurrera, Loli Oteiza organo-jole azpeitiarraren kontzertua izango da parrokian. Maria Dolores O...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012729
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Bertso eskolak aurten ere BOTA BERTSO BAT! lehiaketa antolatu du, zumaiarrei zuzenduta. Gaia hauxe da: ERABAKI. Bertsoak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan: Epea abenduaren 26ra artekoa da eta saria afaria 2 lagunentzat Marina Berri jatetxean. Saria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012730
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inazio Tolosa: "Umoreak kolore asko ditu eta puntu komun bat: barre egitea" Ray eta Nick bueltan dira. Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak sortutako pertsonaiak izango ditugu bihar, ostirala, Aita Mari zinean (22:00etan), Putinen guardasola antzezlanean. Xentimorik gabe antzezlanarekin hasitako bidearen hirugarren kapitul...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012731
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preferentearen ordutegia zuzenduta // Zumaiako Futbol Taldearen partiduak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012732
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
4 asteko zaharberritze lanen ondoren San Juan iturriko Maritxuren irudia bere jatorrizko lekura itzuli da. Azkoitiko Galda Beitia fundizio enpresa izan da zaharberritze prozesu horren arduraduna eta egindako lanen artean, besoa eta oinarria konpondu eta irudia garbitu du. Horrela, lan horien ondoren, irudia guztiz berr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012733
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasatu berria den Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira eta, noski, indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin bat eginez, "Zumaiak ez du indarkeria matxistarik onartzen" lelopean panel berri bat ezarri du Udalak herriko sarreran gure herriak egoera honen aurrean duen jarrera azaltzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012734
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsatu baino beranduago, baina jadanik hasi dira Zumaiako barradera edo kanpoko dikea konpontzeko lanak. Azken itsasaldi bortitzak kalte handiak eragin zituen Urolako itsasadarreko sarreran eta denbora luzez egon da barrako pasealekurako bidea itxita. Gune kaltetuenetariko bat antzinako barraren zatia izan zen. Hori ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012735
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tokikom aplikazioak saritu dituzte Gipuzkoapps lehiaketan, Baleikerena tartean Gipuzkoan sortutako aplikazio berritzaileenak saritzen ditu urtero Foru Aldundiak Gipuzkoapps lehiaketan. Tokikomen aplikazioak -Baleike, Goiena, Anboto eta Erran- bost finalisten artean aukeratu eta akzesit batekin saritu dituzte. Atzo egin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012736
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduak 18an urteko azken irteera egingo dugu Bizkaia aldera eta bazkaria Santimamiñen izango da. Irteera honako hau da: Omatik irten, Ereñozar mendia igo, Santimamiñen bukatu eta bertan bazkaria egingo degu. Autobusa eta bazkariaren prezioa 40€koa helduentzat eta 30€ umeentzat izango da eta plaza mugatuak dira. Infor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012737
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Game of Thrones'-eko lan baldintzak salatu ditu langile talde batek Caceresko (Extremadura, Espainia) errodajean gertatu da: extra lanetan ari den langile batek jarri du salaketa Lan Ikuskaritzan, beste 50 langileren babesarekin. Game of Thrones-eko casting-ak antolatzen dituen ModExpo agentziaren kontra jarri du sala...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012738
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko Kutxa Ekoguneak antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana. Edizio honetako gai nagusia Hizkuntza praktika ekologoikak da eta hizkuntza-ekolosgita bilakatuko dira talde parte hartzaileak lehiaketan zehar. Bi fase izango ditu lehiaketak; lehena internet bidez burutuko da abend...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012739
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunetik aurrera, abenduko eta urtarrileko ordutegi jarraia hasiko da liburutegiko ikasgelan: 4. pisuko ikasgela 09:30-20:00 ordutegian zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, azterketa garaia dela eta. Helduen eta haurren liburutegiek ohiko ordutegia izango dute. Alondegiko ordutegia ere ohikoa izango da honako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012740
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubenilek lortu zuten garaipena kluben arteko Gipuzkoako zesta punta txapelketan Kluben arteko Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren para den ostiralean Mutrikun. Jokatutako lau mailetatik hiru finaletan ziren zumaiarrak, baina bakarrean suertatu ziren irabazle, jubeniletan. Final honetan, Agirrek et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012741
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santiagoko dunan dauden pinu guztiak kenduko zirela iragarri zuen orain astebete Zumaiako Udalak. Babes maila berezia eskatzen duen ekosistema hori garatzeko espezie inbaditzaileak kentzea beharrezkoa zela zioen oharrak eta horien artean pinuak kokatzen zituen. Informazioa, baina, ez zen zuzena: Santiagoko dunetan daud...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012742
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aro digitalean bizi gara eta ezinbesteko ditugu tresna eta baliabide digitalak. Gure ogibidea eta lanpostua edozein izanik ere, berebiziko garrantzia du komunikazio eta marketin digitalaren arloko tresnak ezagutu eta erabiltzaile arrunt gisa menderatzeak. Era berean, langabezian dauden pertsonek ezinbesteko dute beren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012743
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janari Bankuaren deiari erantzunez, azaroaren 25 eta 26an Zumaian janari bilketa erraldoia egin da, lurraldeko hainbat herritan bezala. Aurreko urtean herritarrek izan zuten erantzun onari esker, 10.000 kilo elikagai bildu ziren, eta aurten aurrikuspen horiek izan arren, jendearen erantzuna urtez urte goraka doa eta gu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012744
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen Aholku Batzordearen babesarekin, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean: euskarazko filmak, musika, antzerkia, olerkiak... Aurten, azpimarratzekoa da larunbat eguerdirako antolatu den ekitaldia: EUSKARARI BURUZKO DESIOEN ZUHAITZA. 12:...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012745
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko denda eta tabernek beren erakusleihoak Gabonetako gaiekin girotzeko egiten duten ahalegina saritzeko lehiaketa antolatzen dute urtero Udalak eta merkatari eta ostalarien Zumaia Elkarteak. Aurten lehiaketak bi atal izango ditu. Lehena, epaimahaiaren saria deritzona da eta merkatari elkarteko kideei zuzenduta dag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012746
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken lau urteotan bikoiztu egin da bisitari kopurua -50.000 inguru izango dira urtea amaitzerako- eta, aurreikuspenen arabera, joera goranzkoa izango da etorkizunean ere. Herritarrek gaia lantzeko premia azaldu dute, eta Udalak aurkeztu duen Plan Estrategikoan ere lehentasunezko gaia da turismoa. Gaiaren inguruan dauk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012747
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteak daramatzagu Zumaian (eta oro har Euskal Herri osoan) turismoaren gorakada nabaritzen eta horren inguruko hausnarketaren premia aurreikusten. Halere, herritar asko zur eta lur gelditu dira azken hilabeteetako gertakariekin (Game of Thrones-en grabaketaren amaiera egunekoa demasa izan zen) eta gure artean areagotu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012748
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia eta turismoa eskutik emanda joan dira betidanik. Zumaiarrok ondo ezagutzen ditugu gure herriak eskaintzen dituen altxorrak eta hauek guztiak bistakoak dira kanpotik datozen bisitarientzat ere. Baina, noski, gaur egun ezagutzen dugun turismoak ez du zer ikusirik antzinakoarekin. Joan den mendetik gaur egun bitart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012749
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gauza jakina da Euskadi, gure erkidegoa, harribitxi bat dela, hiru lurraldeetan aukera bikainekin, eta horri esker maila gorenean dagoela turismoaren arloan, erkidego osoan berez daukan kultur, sukaldaritza eta paisaia eskaintzarengatik, ostalaritza-eskaintzarengatik eta abar. Ahalegin handirik gabe, denoi etorriko zai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012750
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txomin Plazaola: "Egunero bizitzak ematen didanaz disfrutatzen saiatzen naiz" Txikia zenetik izan du Txomin Plazaolak sormena lantzeko zaletasuna eta bere aitonak egiten zituen etxeko pelikuletan jantzien arduraduna zen. Hor hasi zen moda munduarekin duen harremana eta gaur egun Bartzelonan egiten du lan diseinatzaile ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012751
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO eskubaloiko taldeek azaroak 26 eta 27an jokatu dituzten partiduen emaitzak: Aste bukaera hau ere guztiz positiboa izan dugu. Hamaika partidu irabazi eta bi partidu galdu dira. Alebin neskak ere lagunarteko partiduan bat irabazi eta bestea galdu dute. Harrobiak sendo jarraitzen du, partiduak irabazten eta horren i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012752
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Europako txapela irabazita, segituan uretara bueltatu da Alex Uranga, Atlantikoak gaur eskainitako "olatu bikainak" aprobetxatzera. Olatu gosea asetu duenean, lagunekin mahaiaren bueltan eserita, Azoreetako txapelketaz eta urte amaiera zoragarriaz hitz egin digu. "Egia esan, nire egutegian ez neukan aurreikusita Azoree...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012753
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azoreetan jokatu berri den Europako Bodyboard Tourreko proba irabazi berri du Alex Urangak, eta horrekin batera sari potoloena ere bai, aurtengo Europako Tourra, aurreko asteburuan Zumaian lortutako puntuak batuta. Urtea borobiltzeko emaitza ezin hobea. Joan den igandean Itzurunen Zumaia Bodyboard Pro 2016 proba irabaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012754
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakume batek bikotekidea salatu du alabari sexu abusuak eragin dizkiolakoan Orioko emakume batek salaketa jarri zuen ostegunean Ertzaintzan, bikotekideak bere alabari sexu erosoak egin dizkiola egotzita. Bikotearen etxea miatu zuen atzo Ertzaintzak Orion, eta ikerketak zabalik jarraitzen du. Ustezko erasotzailea 31 ur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012755
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkatearen ekarpena indarkeria matxistaren aurkako egunean: zentsura Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, hainbat ekimen izan dira. Gizarte honen gaitzik larrienetako bati aurre egiteko, Kalea Guztiona Dako kideok ere ekarpena egin nahi izan dugu mural baten bitartez. Udal Gobernuaren e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012756
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arratsaldeko 6rak, lanetik irteten eta wasapeko mezua mugikorrera: "Joango al gara zinera Arrival ikustera? 22:00etan dago saioa". "Bale, ze ordutan geratuko gara?". "20:40 Txapartegi parean". "Ondo da". Kotxean sartu, Arroarako bidea hartu, autobidean sartu eta bagoaz Donostira. Eguna zer moduz? Hainbestean. Hangoaz e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012757
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek gaur arratsaldean, Zumaiako Berdintasun Foroak deituta. Indarkeria matxista azaleratu bai, baina ez dela inondik inora murriztu ohartarazi dute. Azaroaren 25ean, Berdintasun Foroko kideek aldarrikatu behar dugu indarkeria matxistaren aurka ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012758
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroaren 25a da emakumeek jasaten duten bortizkeriaren kontra azaltzeko nazioarteko eguna. Zumaiako Herri Eskolak ere indarkeria matxistarik gabeko herria nahi duela adierazi du gaur jolastordu garaian. Zinta dantza koloretsuaren bidez, emakumeen kontrako bortizkeriak sortzen dituen korapiloak irudikatu dituzte ikasle...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012759
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaiako plazako eta paolaldeko bizilagunekin bilera, mugikortasun planaren baitan Mugikortasun plana garatzeko, asteartean, hilak 29, Amaia Plaza, Ondartxo plaza, Juan Belmonte, Ortega y Gasset, Bidasoa, Baltasar Etxabe, Julio Beobide, Urumea, Juan de Zigaran, Oria eta Deba kaleko bizilagunekin bilera egingo da Alondeg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012760
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, adierazpen bat irakurri zen azaroko plenoan. EH Bilduk aurkeztutako testuarekin bat egin zuten EAJk eta PSE-EEk. Adierazpenak honela dio: Abenduaren hirua pozik bizitzeko eguna dugu euskaldunok. Duela berrogei urte arte gizartean gainbeheran zihoan euskara hazkunde nabarian jarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012761
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PSE-EEk aurkeztutako mozioak hartu zuen atzoko plenuko denbora gehien. Aztertu ziren beste gai ia guztiek alderdi guztien aldeko botoa jaso zuten. Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinatutako akordioaren tipologia aldatu egin behar izan zen, kontuhartzaileak hala eskatuta. Diru-laguntza bezala jotzen zen hasiera batean, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012762
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroko ohiko plenoko gai-ordenean agertzen ez bazen ere, azken unean EH Bilduren udal taldeak Altsasuko gertaeran inguruko mozioa aurkeztu zuen. EAJ-PNVren eta EH Bilduren aldeko botoak jaso zituen; PSE-EEko zinegotzia, berriz, abstenitu egin zen. Azken egun hauetan Altsasun izan diren gertakarien aurrean, eta Altsasu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012763
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZIIZen egoitza mataderian kokatuko litzateke, flyscha eta naturaren inguruko zentro berria estazio zaharrean Bai, baina... Bi hitz hauekin laburbildu daiteke Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ) izan dezakeen museo edo egoitzaren inguruan azaroko ohiko plenoan hartutako erabakia. PSE-EEk aurkeztutak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012764
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza abesbatzak igande honetan ospatuko du Xixili, musikarien zaindariaren eguna. Hasteko, 11:00etan, parrokiko meza nagusian abestuko du eta ondoren kantu kalejira egingo du Erribera kalean zehar. Mezan abestuko duen kantuen egitaraua honakoa izango da: Jainko gizon eginari (Herrikoia), Abenduaren kandelak (Et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012765
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, azaroaren 25a, Emakumeen indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna gogoratzen da. Horren harira zenbait ekitaldi egin dira herri mailan eta gaur bertan kontzentrazioa egingo da Saregileen plazan, 19:30ean. Atzoko, azaroko ohiko udal plenoan, egun honen inguruko adierazpen instituzionala onartu zen. Nazio Batuen Ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012766
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den udan Zumaian aritu ziren ETB2ko saioa grabatzen. Bertan, Andaluziarrek, amabirjina topatu behar zuten Urolan zehar, Telmo Deun arraun elkarteko batel batekin. Topatzean, San Pedro Abesbatzak, Salve Rociera abestu zuen. Hemen duzue atzo emititu zuten bideoa:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012767
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astebukaera honetan PULPO Eskubaloiko taldeak jokatuko dituzten partiduen artean, zortzi partidu Zumaiko Lubaki kiroldegian izango dira. Aipatzekoa da jubenil neskak, Ttakun Taberna Pulpok, Gipuzkoako ligako azken fasean murgildurik daudela. Gipuzkoako lau talde onenen artean sailkatu dira, eta ligaxka jokatzen hasiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012768
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Arte iraunkorra adierazpen askatasunaren alde" 2017ko egutegia osatu dugu, 12 muralez eta adierazpen askatasunaren inguruko aipuz apainduta. Kalean debekuak ezarri zituenetik, Zumaiako alkateak 19 mural ezabatu ditu Erribera kalean. Baina politikarien itsukeria horrek aukera ederra eman digu marroiaren zentsuratik ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012769
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Mantxi: "Dena izango da inprobisatua, dakidan bakarra da gitarra bat eramango dudala" Ainara LeGardon bilbotarrak eta Jon Mantxi zumaiarrak inprobisazioan oinarritutako kontzertua emango dute larunbat honetan Komentuko kaperan (19:00etan). Karidadeko Benta eta Gora Japon taldetako kide izandakoarekin hitz egin dugu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012770
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guneko tertulia izango da ostiran honetan. Oraingoan Iraide Legina etorriko zaigu bere bizipenei buruz hitz egitera. Gaia: "Transexuala naiz. Pertsona transexual baten lekukotasuna". Beti bezala, Forondan, 7:30ean. Biziki interesgarria izango delakoan... Ongi etorri oraingoan ere!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012771
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken egunotan Santiagoko hondartzaren eremuan dauden hainbat pinu kendu egin dira. Zumaiako Udalak jakinarazi du mozketa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen Life programaren baitan aurreikusita daudela. Programa horrekin Aldundiak dunak garatu ahal izateko hainbat lanketa egiten ditu eta horien artean landar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012772
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ion Iriondo, lanbide heziketako Euroskills olinpiadetako tornu proban Eskualdeko hiru gaztek Lanbide Heziketako EuskoSkills olinpiaden barruan IMHn bertan egingo den CNC tornu proban parte hartuko dute. Gazte horietako bat ion Iriondo zumaiarra da. Hirurak Fabrikazioaren Produkzioaren Programazioa ikasketen bigarren ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012773
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu igandean Donostiako Maratoia dela eta Igande honetan Donostiako Maratoia jokatuko da. Hiriburuko hainbat lekutatik igaroko dira korrikalariak eta horrek, noski, zenbait kalera ixtera behartuko du, horrek trafikoan izango duen eraginarekin. Lurraldebusen autobus zerbitzuan ere al...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012774
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonak gainean ditugu eta aurreko urteotan bezala, Ludotekak jostailu erakusketa antolatu du. Asteburu honetan egingo da, larunbatean eta igandean, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Gurasoek aukera paregabea izango dute merkatuan dauden jostailuak ikusi eta ezagutzeko. Bertan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012775
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Industria ondarearen zentroa Moilaberriko estazioan jartzea eskatuko du PSEk biharko plenoan ZIIZ elkarteak proposatutako industria ondarearen zentroarentzat eraikin egokiena Moilaberriko estazioa dela adierazi du PSE-EEko zinegotzi Arritxu Marañonek. Turismo bulegoa ere eraikin berean kokatzea proposatuko du bihar ple...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012776
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kluben arteko zesta puntako Gipuzkoako txapelketa finala jokatuko du Zumaiak Zesta puntako kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren finalak jokatuko dira ostiral honetan Mutrikuko Miruaitz frontoian. 19:00etan hasiko da jaialdia eta lau partidetatik hirutan Zumaiako pilotariak izango dira. Lau partida hauez osatuko dira ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012777
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna da; mundu mailako erakundeek horrela onartuta, giza eskubideen aurkako bortxakeriarik hedatuena da. Egungo gizartean emakumeenganako indarkeria arazo larria bilakatu da eta egoera hori salatu eta berdintasuna eta bakea aldarrikatzeko, Zumaiako Udalak elkarreta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012778
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren eskuko arropa eta jostailu azokarako materiala biltzeko deia Datozen abenduaren 9, 10 eta 11n bigarren eskuko jostailu eta arropa azoka antolatuko dute Taosa herri irrati libreko lagunek. Horretarako armairuan pilatuta dauden jantziak eta jostailuak behar dituzte, alperrik galtzen utzi ordez, beharra duenak er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012779
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Berdintasun plan bat ez da bideragarria emakumeek parte hartzen ez badute" 2009. urtean lehen pausoak eman zituenetik gaur egunera arte egindako lanen berri eman zuen Zumaiako Berdintasun Foroak asteartean, Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatutako ekintzen baitan. Emak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012780
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Palestinar herriaren aldeko elkartasun jaialdia antolatu dute Gaztetxian Palestinar Herriarekin Elkartasun Eguna antolatu du Torreberri Gaztetxiak larunbatean. Hemen dauzkazue Gaztetxetik jasotako oharra eta kartela. "Herri zapalduen borrokak gure ere iten ditugulako, zapatu hontan palestinar herriaren aldeko elkartasu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012781
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arroa Beheko auzotarrok, aspaldi hasi genuen Urola Bailara osoa elkartuko lukeen, eta ondorioz, gure herri txikia inguruko beste herriekin lotuko lukeen Bidegorriaren aldeko borroka. Azken urteetan aurrerapauso asko egin dira bide honetan (Zumaiatik Narrondorainoko zatia edota Lasaotik Zestoarainoko bidea erabilgarri j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012782
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, azaroaren 27an, beste goiz buelta antolatu dugu. Berastegitik Ipuliñora igoko gara eta San Lorentzo (Larre) mendira igo ondoren Elduaien aldera joango gara. Oso ibilbide polita da, animatu zaitezte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012783
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janari Bankuak bilketa egingo du ostiralean eta larunbatean, herriko hiru Eroski saltokietan. Goizeko 9etatik gaueko 21:00etara egongo dira bankuko Zumaiako kideak herritarren janari ekarpenak jasotzeko. Premia dutenen artean banatzen da gero bildutakoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012784
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidasoak eta Benidormek elkarren aurka jokatuko dute Irungo Artaleku kiroldegian, abenduaren 3an, 19:00etan. Kauldi Odriozola eta Ander Torriko aurrez aurre izango dira lehen aldiz Asobal ligako partida ofizial batean. Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko sarrerak eman dizkigu Bidasoa eskubaloi taldeak, eta hemen emai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012785
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (103. zbkia - 2016.07.05). 2.1.- 8/2016 ERREPARO ORRIA ETA HONEN ALKATE DEKRETUAREN ERANTZUNAREN BERRI EMATEA. 2.2.1.- ARANZADIREKIN HITZARMENAREN ALDAKETAREN IRIZPENA ONARTZEA, BIDEZKO BADA. 2.2.2.- 2016KO UDALAREN 8.KREDITU ALDAKETAREN BERRI EMAN ETA ONARTZEA BIDEZ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012786
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eredu energetikoari buruz ostiralean eman beharreko hitzaldia bertan behera geratu da Ostiral honetan, Abenduak 25, Alondegia kultur etxean hitzaldia emateko asmoa zuen Eskubide sozialen kartako Zumaiako taldeak. Goiener kooperatibako kide batek hitz egingo zuten elektrizitate kontsumoa eta eredu energetikoaren gaiak u...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012787
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan Arroa Beheko eragile desberdinek antolatuta Txikitasunian Haundi jaia izango da auzoan. Ostiralean eta larunbatean egingo da eta, besteak beste, mus txapelketa eta bertso afaria izango da, Julio Soto eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012788
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etorkizuna Eraikiz programa aurkeztuko die Foru Aldundiak eskualdeko eragileei Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteak lan jarduna antolatu du Zarautzen, Etorkizuna Eraikiz programa aurkeztu eta eskualdeko herritar, enpresa eta eragileekin etorkizuneko erronkak ezagutzeko, partekatzeko eta elkarrekin aurre egiteko. L...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012789
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanean agertzen diren emakumeen argazkiez osatutako erakusketa zabaldu zen pasa den larunbatean Alondegiko Oxford aretoan. Zumaiako emakumeak lanean du erakusketak izena eta abenduaren 4ra arte ikusi ahal izango da, egunero, 18:00etatik 20:00etara. "Emakumeak ahaztuta egon dira", dio Erkibe elkarteko kide Joseba Esnale...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012790
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Birzkiklapenaren inguruko sentsibilizazio kanpaina Beheko Plazako zaharren egoitzan Zumaiako Udalak, Ferrovial Servicios enpresarekin batera, hondakinen eta horiek gaika biltzearen garrantziaren inguruan sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du datorren azaroaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Beheko Plazako zaharren eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012791
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira Udalak antolatutako ekintzen baitan, bihar, asteartean, eta asteazkenean, Emakunderen autobus ibiltaria Beheko Plazan izango da. Erakusketa bat eta zenbait ekintza egingo dira bertan. Zumaiako Berdintasun Foroaren erakusketa bat muntatuko da autobusean b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012792
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bergarako Kirol Argazki lehiaketako bigarren saria irabazi du Imanol Manterolak Kirol Argazkien Lehiaketaren XXVI. edizioan, zuri-beltzeko atalean, bigarren saria irabazi berri du Imanol Manterola argazkilari zumaiarrak. Pasa den ostiralean egin zen sari-banaketa ekitaldia. Goienak eman du honen berri. Hemen irakurri d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012793
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAJ eta PSEren akordioak Oikiako eskola berria eraikitzea jasotzen du EAJ-PNV eta PSE-EE gobernu akordio batera heldu dira datozen lau urte hauetarako. Nahiz eta akordioa bihar emango duten ezagutzera, dokumentua hedabideetara filtratu da. Akordioa betetzen bada izango du eragina Zumaian, Oikiako eskola berria eraikitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012794
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errepidea hobetzeko lanak egingo dira, bihar, Iriondo jatetxe parean Bihar, azaroak 22, Zumaiako Iriondo jatetxe pareko errepide zatia hobetuko da, azkenaldian bertan gertatzen ari diren istripuak direla eta. Lan horien ondorioz lurra ez da hain labainkor egongo. Egun osoan zehar, txandakako trafikoa izango da eremu ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012795
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egun honen harira, aurten ere Berritzeguneak eta bailarako udaletxeek adostutako ekintzetan parte hartuko dugu Zumaiako Herri Eskolan. Astean zehar , gaiaren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientzia hartzea izango dugu helburu, horretarako, mailaz maila egokitutako hausnarketa bideratuz. Gela bakoitzak zinta bat izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012796
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Famtrip, eskualdeko turismo eskaintza turismoaren arloko Euskadiko enpresei hurbiltzeko Joan den azaroaren 16an Famtrip saioa antolatu eta burutu genuen, Urola Kostako Udal Elkarteak eta bost udalerrietako turismo teknikariek, Kultur Lan Bi, Begi Bistan eta San Prudentzio hoteleko arduradunen laguntzarekin. Famtrip sai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012797
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako odol emaileak antolatuta, Zumaiako jendeari dei egiten zaio odol ematera hurbiltzeko. Azaroak 23, asteazkena, izango da odol ematea, jubilatuen egoitzan. Arratsaldeko 17:30 tatik 20:30 tara bertan egongo gara zuen zai. Animatu eta eman odola, eman bizia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012798
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskaintza bereziak egingo dituzte merkatariek Ostiral Beltza dela eta Hala, azaroaren 21etik 24ra bitartean Zumaia Txartelarekin ordainduz gero, 10 euroko sariak irabazteko aukera izango da, gero, azaroaren 25ean gastatzeko. Horrez gain, azaroaren 21etik 26ea bitartean 100 euroko bi txeke zozkatuko dira kanpaina honeta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012799
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko Erregional Mailako Nesken taldea denboraldi bikaina burutzen ari da Zumaiakoren erregional mailako nesken taldea denboraldi bikaina burutzen ari da, astebukaera honetan lortutako emaitzarekin sailkapeneko hirugarren postuan kokatuz. Ligako bosgarren partidan lortu zuen lehen garaipena eta dagoeneko bost jarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012800
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gauzak diren bezala. ETBri masaileko batzuk eman dizkiot aurretik txoko honetan, baina lanak ondo egiten dituenean hori ere aitortu beharra dago. Atzo, El lector de huesos programaren baitan Lasa eta Zabalaren kasua izan zuten hizpide. Eserlekuari itsatsita egon nintzen programak iraun zuen ordubetean. Aurretik nire za...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012801
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO eskubaloiko taldeek azaroak 19 eta 20an jokatu dituzten partiduen emaitzak: Aste bukaera hau ere eskubaloi arloan oso positiboa izan dugu. Hamar partidu irabazi eta hiru partidu galdu dira. Harrobiak sendo jarraitzen du, partiduak irabazten eta horren islada sailkapenean dugu: Infantil mailako nesketan Kalari Tab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012802
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hodei Collazok irabazi du surfeko Euskal Zirkuituko hirugarren proba, finalean Imanol Yeregi, Jatir Berazaluze eta Kalani Da Silva mendean hartuta. Sailkapen nagusian Imanol Yeregik jarraitzen du lehen postuan, bi garaipen eta gaurko bigarren postuarekin. Collazo gerturatu egin zaio sailkapenean, gaurko garaipenaz gain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012803
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alex Urangak irabazi du gaur Itzurunen jokatu den Zumaia Bodyboard Pro 2016, Europako Zirkuituko proba. Goizeko bederatzietan hasi eta etenik egin gabe 16:00ak arte jokatu dira kanporaketa guztiak, eta Alex Uranga izan da egun osoan onena, baita finalean ere. Maxime Castillo frantziarra eta Brahim Iddouch eta Anas Hadd...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012804
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaleko Kultura eta Turismo Batzordeak argitalpenetan erabili ahal izateko argazkiak eskuratu nahi ditu eta deialdi bat egiten die herriko argazkizaleei lanak aurkez ditzaten. Argazkien gaia hau izango da: Zumaiak turismoa erakartzeko izan ditzakeen baliabide, leku eta antzekoak. 1.Helburua: Batzordeak urtero argazki k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012805
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsasoa zakarregi dago eta oraingoz ezin izan diote hasiera eman Europako Tourreko probari Itzurunen. Aurreikuspenak ere ez dira batere onak astebururako, baina bihar goizeko 8:00etarako deitu dituzte berriro parte-hartzaileak. Itsaso handia eta zakarra dago, eta baldintza horietan ezinezkoa da txapelketa martxan jartz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012806
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Merkatari eta Ostalaritzako ZUMAIA ELKARTEAk oro har merkataritza bultzatu eta sustatzeko hainbat jarduera egiten ditu elkartearen helburu nagusia betetzeko: Zumaiako merkatarien eta ostalarien interesak babestea. Elkarteak ZUMAIA Leialtasun txartela dauka. Haren jabeek kanpainan dauden denda eta jatetxeetan o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012807
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken asteotan Interneten mapa batzuk garai bateko izenekin bete zaizkigu, Googlek irizpideak aldatu eta erabaki duelako izen ofizialen ordez gaztelaniaz ZUMAYA, GUETARIA eta CESTONA idatzi behar direla, esate baterako. Eztabaida, ordea, ez da beti eta hizkuntza guztietan izen ofizialak erabili beharko liratekeen ala e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012808
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azerara irten eta pertsona bat ikusi dut lotan lurrean, etxabean, kartoi batzuen azpian babestuta, immobiliaria baten ate aurrean. Ez nago ohituta, eta inpresionatu egin nau. Jarraitu dut oinez, eta autobus-geltokiaren ondotik, etxabetik, sukurtsalera iritsi naiz. Barrura sartzerakoan, norbaiten oinak ikusi ditut, lurr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012809
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko euskarazko egunkari bakarraren orainaz eta geroaz aritu gara solasean EH Bilduko udal taldeko Alex Oliden eta Arritxu Iribar zinegotziak bildu dira Urola Kostako Hitzako ordezkariekin, Zumaian bertan. Bileraren helburua izan da, batetik, hedabideak 2016an egindako jardueren berri ematea, eta 2017ra begira di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012810
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indamendi Berria elkarte gastronomikoak bazkide egiteko aukera dago. Orain dela 38 urte sortu zen eta bertako bazkide asko jubilatzen ari direnez, bazkide berrientzat lekua dago. Norbait interesaturik balego elkarteko batzordearekin harremanetan jarri daiteke, helbide elektroniko honen bitartez:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012811
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruko ekitaldiak Zumaiako soldadura eskolako ikasleekin tailerra: maskulinitate ereduak lantzen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012812
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean amaitu zen aurtengo Klarinete Maratoia, hamabosgarrena. Nerea Alonso koordinatzaileak eta Marixi Sesma zuzendaritza batearazleko kideak balorazio oso positiboa egiten du lerro hauetan. Azaroaren 9tik 13 bitartera pasa berri den XV. Klarinete Maratoiaren balorazio oso positiboa, oro har, egin dute egitasmo hau ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012813
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Zikloturista Elkarteak denboraldia amaiera ospatzeko afaria antolatu du. Afaria PULPO elkartean izango da, ostirala, azaroaren 25ean 21:00 etan. Afariaren ondoren, zigilatze gehien egin dituztenentzat oroigarriak eta opariak banatuko dira. Afarira joateko wasappa bidali zikloturista taldera edo helbidera korre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012814
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean amaitu zen aurtengo Klarinete Maratoia. Besperan, larunbatean, klarinete laukoteen lehiaketa egin zen Komentuan. Inoiz baino laukote gehiagok hartu zuten parte: Euskal Herri osotik etorritako 15 laukote aritu ziren lanean. Hiru sari eman ziren, parte-hartzaileen adinen arabera: Ludoteka saria, Gaztetxola saria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012815
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Infernutik paradisura bitarteko bidaia egingo du ZUMBek larunbatean Zumaiako Udal Musika Bandak eta Esti Curiel aktoreak Danteren La divinna commedia liburuan oinarritutako kontzertua emango dute larunbatean komentuan, Xixili Egunaren aitzakian. infernuko zulotik paradisura bitarteko bidaia egin zuen Dante Alighieri po...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012816
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolak Tertuliak antolatuko ditu Lehen Hezkuntzako gurasoentzat. Gure ikasleen zoriona eta arrakasta lortzeko helduok beraiekin dugun hartu emanak izugarrizko garrantzia eta eragina du. Hau dela eta, 2014-15 ikasturtean hasi ginen Haur Hezkuntzako ikasleen gurasoentzako heziketa inguruko tertuliak antol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012817
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xixili da musikarien zaindaria eta azken urteotan bezala, herriko zenbait musika talde edo elkartek emanaldiak eskainiko dituzte. Igandea, 27, 11:00etan, San Pedro parrokian, Beheko Plaza Abesbatzak kantatutako meza nagusia. Ondoren, abesbatzaren kantu saioak herriko kaleetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012818
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteraiki, Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak izango dira larunbat honetan Zumaiako Torreberri Gaztetxean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012819
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiak bere bazkideak Ez Ohizko Batzarrera deitzen ditu. Ez Ohizko Batzarra Azaroak 18, ostirala, Alondegian ospatuko da. Lehen deialdia arratsaldeko 17:30 tan izango da eta bigarren deialdia 18:00 tan. Beste gai batzuen artean, 2016/17 denboraldiko aurrekontua aurkeztuko da eta punturik garrantzitsuena, gau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012820
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldean banatu dira irailaren 17an egin zen Olarro Eguneko argazki rallyko sariak. Irabazlea Jose Luis Rodriguez argazkilari barakaldoarra izan da. Euri jasa galantarekin beraien trebezia erakutsi behar izan zuten XII. argazki rally honetan parte hartu zuten argazkilariek. 40 izan ziren izena eman zuten argaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012821
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Bizilagunak bezalako ekimenek jende gehiago dagoela eta bakarrik ez zaudela erakusten dute" Mahai baten bueltan, bazkari goxo bat dastatuaz, partekatu zituzten beraien historiak eta istorioak Bizilagunak ekimenean parte hartu zuten familiek. Hamaika bazkari egin ziren pasa den igandean Zumaian eta 25 familia inguru iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012822
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Europako Zirkuituko bigarren proba jokatuko da ostiraletik igandera. Aurten emakumeen txapelketa ere jokatuko da. Alex Uranga eta munduko txapeldun Pierre-Louis Costes dira faboritoak gizonen txapelketan. Bi urteko etenaren ondoren, Zumaiara bueltatuko da Europako Zirkuitua. Ostiralean hasi eta igandera arte, Europako ...
cc-by-sa 3.0