id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0015423
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur iluntzean (20:00etan) joko dute Bilborock aretoan, La Merced eliza zaharrean. «Ilusioa egiten zigun Bilbon, Bilborock aretoan jotzeak, eta horregatik apuntatu ginen», azaldu du Unai Eizagirrek, Voltaia rock taldeko baxujole eta abeslariak. Jon Brakamontek (gitarra) eta Jon Duranek (bateria) osatzen dute hirukotea....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015424
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan ere El niño pelikula emango dute Aita Marin, ostiraletik astelehenera, ohiko ordutegian. Hemen ikus dezakezue trailerra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015425
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gune elkarteak denboraldi berri bati emango dio hasiera gaur. Aurtengo gaia "Barnetasunerako hezi" da, eta hezkuntza alorreko hainbat aditu gonbidatu dituzte. Laster izango duzue programa osoa. Hasteko, gaur, Enrique Martinez Lozano izango da hizlari, Alondegian, 19:00etan. Ikasturtea hasteko Enrique Martinez Lozano go...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015426
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 30ean, asteartean, alzheimer buruko gaixotasunari buruzko hitzaldia egingo da Alondegian, 18:00etan. AFAGI elkarteko presidente Koldo Aulestia eta gizarte langile Naroa Diaz Criado izango dira hizlariak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015427
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean hasi eta astelehenera arte ospatuko dituzte Samiel jaiak Artadi auzoan. Hemen daukazue aurtengorako prestatu duten jai egitaraua: 12:00etan, herri kirolak. Aizkolariak: Zubizarreta aita semeak eta Hodei Ezpeleta. Harri-jasotzaileak: Jokin Eizmendi eta Landarbide. 18:00etan, Artadiko XVI. Trikitilari Txapelk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015428
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeak eskaintzen dituen bisita gidatuetan parte hartu duten pertsona kopuruak %48 egin du gora, iazko datuekin alderatuz. Zumaia, Deba eta Mutrikuko turismo bulegoetan 42.000 bidaiari baino gehiago jaso dituzte ekainaren 1etik abuztuaren 31ra, 2013an baino %24 gehiago. Hemen dauzkazue Geoparkeak eman dituen datuak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015429
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Oklahomara hiru etorri gara, baina egindako lanaren atzean pertsona asko daude" Astelehenean abiatu ziren Oklahoma aldera Itxas-Gaineko piraguista Imanol Barruetabeña, Irati Osa eta Unai Gereka, larunbatean maratoi distantziako Munduko Txapelketan parte hartzera. Dagoeneko entrenamendu saio batzuk egin dituzte Oklahom...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015430
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2011n Amerikako Estatu Batuetako Dresser-Rand enpresak erosi zuen Guascor; hiru urte geroago, Alemaniako Siemensek akordio lortu du Dresser-Rand bereganatzeko, 5.800 milioi euroren truke. Aurrerantzean, beraz, Alemaniako Siemens konpainia izango da Guascorren jabe. Zumaiako motorgintza sektoreko ikurretako bat izan da ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015431
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2.1.- irizpena: Udaleko arkitekto teknikoa den Ricardo Landa Oñateren bateragarritasun eskaera onartzea, bidezko bada.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015432
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jatorri aniztasunari heldu eta elkarbizitza sustatu nahi du Udalak Urrian bilerak antolatuko dira herriko elkarteekin Aztikerrek gidatuko duen parte hartze prozesuaren barruan, diagnosia egin eta Anitzen Sarea sortzeko aukera aztertzeko helburuarekin. Datorren astean aurkeztuko ditu Udalak egindako azterketaren emaitza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015433
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olarro Egunean hainbat produktuz osatutako otarra zozkatu zuten arraunlari beteranoen txosnan. Hauxe izan zen zenbaki irabazlea:0210 (ordezkoa, 2308).
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015434
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Madrilgo Vallecas auzoan harrapatu dugu Beñat Lizeaga, telefonoaren bestaldean. "Epaiketako saioa amaitu denean, Hemengo Alfon Libre mugimendukoek beraien lokalera gonbidatu gaituzte; harrera beroa egin digute eta oso eskertuta gaude". Gaur deklaratzen azkena izan da Beñat. Ziurrenik bihar deklaratuko dute falta diren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015435
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur epailearen aurrean deklaratu dutenen artean Xabier Bidaurre gazteak datu esanguratsua eman du. Epaileari adierazi dionez, "mehatxuak, mehatxuak eta mehatxuak" jaso zituen atxilotu orduko, eta horrela jarraitu du: "Leiho batera hurbildu ninduten [Indautxuko komisaldegian], galdetu zidaten ea banekien nor zen Txato....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015436
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitu berri da 28 gazte auzipetuen aurka Madrilgo Auzitegi Nazionalean egiten ari den epaiketaren bigarren eguna. Beñat Lizeaga izan da gaur arratsaldean deklaratzen azkena. Berriako kazetari Hodei Iruretagoiena ari da zuzeneko kontakizuna egiten bertatik bertara, twitter bidez. Hemen bildu ditugu Beñaten deklarazioar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015437
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Eskolako antzerki eta sabel dantza ikastaroetan izen-emateko epea zabalik dago ostiralera arte. Urtarrilean hasiko diren txalaparta, dultzaina eta dantza terapia ikastaroetarako izenak ere hartuko direla iragarri du Musika Eskolak. Informazio gehiago nahi izanez gero: Ubillosen 17:30etik 19:30era, 943861183 tele...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015438
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasiera ona eman dio Zumaiako Futbol Taldeak denboraldi berriari. Preferente mailako taldeak 3-2 irabazi dio Beasaini; jubenilek 3-1 irabazi diote Zarautzi eta Ohorezko mailako kadeteek 3-0 Ondarruko Aurrerari.Hurrengo asteburuan Aita Mari Futbol Zelaian jokatuko diren partiden ordutegiak: larunbatean, 11:00etan, Lehen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015439
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Francisco Hernandez margolariak erakusketa zabalduko du bihar, asteazkena, Alondegiako Oxford aretoan. Erakusketan urriaren 12ra arte egongo da zabalik, astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015440
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pertsona nagusiek osasun fisikoa eta mentala indartzeko martxan jarritako programa Tipi-Tapa. Boluntario talde baten zuzendaritzapean, astegunetan oinez ibilbide batzuk egiten dituzte, adinekoen artean lagunarteak sortzea eta zahartzaro osasuntsu eta aktiboa bultzatzeko. Saioak urriaren 1ean hasiko dira, 10:00etan, Beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015441
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Gutariko askok amesten duguna egin dutelako zoriondu nahi ditugu", dio Zumaiako Gure Esku Dago taldeak bere oharrean: Gure herriarentzat nahi dugun eskubidea lortu eta egin duten bidea egin dutelako zoriondu nahi ditugu. Erabakitzeko eskubidea aurrera eraman dute, eta inoizko parte hartze handienarekin eskoziarrek ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015442
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero bezala, datorren igandean, irailareko azken igandean, Erniora antolatu du mendi irteera Inda Mendi elkarteak. Goizeko 7:30ean aterako dira Txomin Agirre kaitik, handik Andazarratera iritsi eta zuzenean Ernioko igoerari ekingo diote; hamaiketakoa egin ondoren, Etumetara jaitsiko dira autobusa hartzeko. Izena emat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015443
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak 3.750 euroko txekea eman dio aurten Aspanogi elkarteari, minbizia duten Gipuzkoako haurrei laguntzeko. Lasterketa sortu zenetik urtero aurrekontuaren zati bat gizarte ekintzarako bideratzea erabaki zuen lasterketako talde antolatzaileak. Sei urte hauetan ia 22.000 euroko ekarpena e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015444
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den astean euskal selekzioen ofizialtasunari buruzko solasaldia egin zuten ESAITeko kide Martxel Toledok eta txirrindulari ohi Mikel Astarlozak, Aitor Manterola kazetariak gidatuta. EHBilduk antolatutako Hamaika arrazoi independentziarako hitzaldi zikloko lehena izan zen. Solasaldiaren bideoa igo dute sarera. Heme...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015445
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurtik aurrera Madrilen epaituko dituzte 28 gazteen artean da Beñat Lizeaga. Bideoan ikus dezakezue atzo Loiolan egin zuten agerraldian Urola Kostako Hitzari eskainitako elkarrizketa. Bestalde, 10:30ean eskainiko dute prentsaurrekoa Aske Gunean, eta orduan jakingo da zein auziperatu geratu diren bertan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015446
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen Mailako taldeak Tolosa hartuko du larunbatean Lubakin (17:30ean), denboraldiko lehen partidan. Partida hasi aurretik omenaldi txiki bat egingo zaio Kauldi Odriozolari, Europako Txapelketako lorpenengatik. Pulpoko mutilen lehen taldeak eraberrituta ekingo dio aurtengo denboraldiari. Xabi Letamendia entrenatzaile b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015447
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldiko azken ahalegina gelditzen zaie Telmo Deuneko arraunlariei. Denboraldi ederra osatu dute KAE1 Ligan, banderak irabazi dituzte eta azken estropadara arte Liga irabazteko aukera izan dute, baina aurrean duten azken hitzorduaren saria ere ez da nolanahikoa: TKE Ligara itzultzea.Getariak, Zumaiak, Meirak eta Am...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015448
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olarro Eguneko ekitaldiak gaur arratsaldean hasiko dira, 19:30ean Beheko plazan egingo den olagarro sukaldaritza erakustaldiarekin. Hemen dauzkazue egitarau osoa eta jaiaren guneak eta ekintzak laburbiltzen dituen irudia. 11:00etan, koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko VIII. Bandera, Telmo Deun arraun elkar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015449
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean, 11:00etatik aurrera, Olarro Eguneko batel estropada jokatuko da errioan. Aurten 40 taldek hartuko dute parte, eta irudian daukazue nola gelditu den txanden zozketa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015450
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Torreberriren erabileraz egon diren kritikak direla eta, Zumaiako Gazte Asanbladak ohar hau zabaldu du:Zumaiako Gazte Asanbladak, Torreberri eraikinaren erabiltzaile den heinean, azken aldian zabaldu diren ohar eta esanen aurrean, bere jarrera erakutsi nahi dio Zumaiako herriari: Ez dugu inongo eztabaida antzuetan sart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015451
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxel Toledo: «Selekzio ofizialak lortzeko oztopoa ez da juridikoa, politikoa baizik» Selekzioen ofizialtasuna izan dute mintzagai ESAITeko kide Martxel Toledok eta txirrindulari ohi Mikel Astarlozak, EHBilduk antolatutako "Hamaika arrazoi independentziarako" zikloko lehen solasaldian. Bakoitzaren esperientziatik abi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015452
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten Zumaiako ikasleek, atletismoa lantzeko aukera izango dute. Zumaian atletismorako zaletasuna betidanik egon bada ere, azken urteotan ez da bertan talderik izan eta Zumaiako gazteek beste herri batzuetara joan behar izan dute entrenatzera. Aurten, interesa agertu duen talde bat elkartu da eta, udaleko kirol teknik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015453
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauek dira kirolariek Itxas-Gaineko zozketarako emandako objektuak Itxas-Gaineko hiru piraguista Oklahomako Munduko Txapelketara bidali ahal izateko diru bilketa kanpaina egin du klubak udan zehar, batik bat hainbat kirolarik emandako objektuen zozketa antolatuta. Txartel gehienak saldu dira dagoeneko, baina oraindik g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015454
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan Olarro Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Zumaiako Futbol Taldeak bazkide egiteko kanpaina jarriko du martxan. Erribera Kalean, Xirula dendaren ondoan, karpa bat egongo da egun osoan, klubeko aspaldiko eta gaur egungo argazkiekin, taldeetako kamisetekin, bufandekin, e.a. Haurrentzako jolasak ere antolat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015455
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskozian gaur egiten ari diren erreferenduma dela eta, Zumaiako udalak bertako bandera jarri du udaletxeko balkoian. Ez hori bakarrik: Bildu, Aralar eta EAJko udal taldeek ohar bateratu bat plazaratu dute eskoziako herriari bere zorionak emateko. Urteetako ibilbidearen ondoren, Eskoziar herriak bere etorkizuna libreki ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015456
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asier Hilario: "Pentsatu behar dugu Geoparkean bizi direnekin erlazionatzeko modua" Gutxienez beste lau urtez Europako Geoparkeen sareko kide izateko bedeinkapen guztiak jaso du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Alemaniako Weringerode herrian duela pare bat arte egindako bilkuran. Azterketa gaindituta, aurrera begirako proi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015457
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorri Interpretazio Zentroak 6 eta 12 urte arteko haurrentzako eskulan tailerra antolatu du Olarro Egunerako, 11:00etatik 13:00etara. Parte hartzeko izena eman behar da: / 943 143100
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015458
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken hilabeteotan II. Berdintasun Plana osatzeko hainbat saio egin dira. Zirriborroa osatu da, baina azken ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarren irailaren 30a bitartean. Azken hilabeteotan egindako saioek eman dute bere fruitua. Osatu da II. Berdintasun Planaren zirriborroa. Zirriborroa osatuta, jendaurrean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015459
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan jokatuko ditu Telmo Deunek mailaz igotzeko kanporaketako bi estropadak, larunbatean Bermeon eta igandean Portugaleten. Arraun elkarteak autobusa jarri du bietara joateko. Txartelak hamar euroan jarri dituzte salgai, Ttakun, Trapaia, Idoia eta Kalari tabernetan. Larunbatean 15:30ean aterako da autobusa, eta i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015460
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
@baleike Aizue begiratu zer ontzia aurkitu dudan Vigoko arrantza-portuan? Kontuz izenarekin... #zumaia pic.twitter.com/s52dqAsPqA Joan den ostiralean @mitxelgonzalez-en txio bat jaso genuen @baleike kontuan: "Aizue begiratu zer ontzia aurkitu dudan Vigoko arrantza-portuan? Kontuz izenarekin...". Argazkia zekarren lotut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015461
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[/caption]Joko-garbi edo punta-bolea pilota jokotik zesta-puntarako transizio garaian, XIX. mendearen azkenetan, bazen zumaiar pilotari bat, Marinero de Zumaia goitizenarekin ezagutzen zena. Venancio Iraundegui Ecenarro, ziren bere izen-abizenak. ZIIZ elkarteko kide Pedro Etxabek idatzi digu bere historia:Venancio Irau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015462
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo jarri zen martxan Eskubaloi Eskola, Pulpo Kirol Elkarteak antolatuta. 2003an eta 2004an jaiotako haurrek har dezakete parte. Gaur, 2004an jaiotako neskek izango dute parte hartzeko aukera, 17:00etatik aurrera, eta ostegunean 2003an jaiotakoek, ordu berean. Parte hartzeko nahikoa da kirola egiteko arropa jantzi eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015463
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak larunbat honetan emango dio hasiera denboraldi berriari. Hamar talde federatu izango ditu Zumaiakok, emakumezkoenak lau eta gizonezkoenak sei; guztira, 200 jokalari baino gehiago. Horretaz gain, Futbol Eskolan beste 120 haur arituko dira. Ohorezko Kadete taldeak Ondarroako Aurreraren aurka jokat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015464
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu euskararen telefonoan bildutako kexak Udalbiltzak udaletara igorriko ditu biltzen dituen kexak, udal arloari badagozkio. Udalbiltzak eta Kontseiluak bi entitateek sinatutako lankidetza hitzarmena aurkeztu dute gaur. Haren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoak 10.000 eu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015465
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Buru gaixotasunari eta familia barruko harremanei buruzko hitzaldia Iker Arrizabalaga psikologoak buru gaixotasuna dagoen kasuetan familia barruko harremanak hobetzen ikasteko hitzaldia eskainiko du ostegunean, 18:30ean, Alondegian. Senideei nahiz buru nahasmendua duten pertsonei zuzendutako saio praktikoan, komunikazi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015466
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uda partean gero eta egonaldi laburragoa egiten dute Zumaian Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) lan egiten duten herriko puntistek. Abuztu hasieran bildu genituen Iñaki Osa Goikoetxea, Imanol Lopez eta Beñat Flores, berriro Miamirako bidea hartu aurretik, hango eta hemengo kontuez berriketan egiteko. Bestalde, musika ko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015467
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo labarretan dauden kobazuloetan sartzeko aukera izaten da marea biziak direnean, itsasbeheran. Batek baino gehiagok aprobetxatu du argazkiak ateratzeko. Hemen ikus ditzakezue Igone Kortak bidali dizkigunak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015468
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gonzalez de Txabarri: "Arraunak badu zerbait, probatzen duenak jarraitu egiten du" Astelehenean, irailaren 15ean, hasiko da entrenatzen mutilen bigarren trainerua, eta probatzeko gonbitea luzatu du klubak. "Bigarren trainerua funtsezkoa da guretzat", azaldu du arraun elkarteko prestatzaile Rafa Gonzalez de Txabarrik.Pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015469
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amma Asante zuzendariaren 'Belle' pelikula ikusi ahal izango da asteburuan Aita Mari aretoan, ostiraletik astelehenera egon ohi diren saioetan. Aristokrazian hezitako neskato baten historia kontzen duen drama da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015470
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astilleros Balenciagak egindako Grampian Dymanic ontzia gaur arratsaldean itsasoratu dute, 18:00ak puntuan. Eskoziako North Star Shipping enpresarentzat egin dute. Stand-by ship motakoa da, eta bere zeregina izango da Ipar itsasoko petrolio plataformei laguntzea, hainbat zerbitzu eskainiz. Aberdeen (Eskozia) izango du ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015471
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte berrirako antolatutako ikastaroak argitaratu ditu Kultur Etxeak Ikasturte berriarekin batera dator urtero Alondegia Kultur Etxeak prestatutako ikastaroen eskaintza. Hemen daukazue zerrenda, oinarrizko datuekin. Informazio gehiagorako, kultur etxera jo dezakezue: Teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015472
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Selekzioari buruzko saioarekin hasiko da solasaldi-zikloa, irailaren 17an Irailaren 17an, asteazkena, hasiko da ikasturtean zehar luzatuko den "Hamaika arrazoi INDEPENDENTZIArako" solasaldi-zikloa. Lehen saioa euskal Selekzio Ofizialari buruzkoa izango da, eta gonbidatu moduan Martxel Toledo Esaiteko kidea eta M...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015473
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeak marearteko zabalgunea ezagutzeko bisita bereziak antolatu ditu datozen mareak biziak direla eta. Larunbatean 11:30ean izango da."Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015474
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du, hurrengo ostegunean, irailaren 18an, 19:00etan, Branka egoitzan bilera izango dela Futbol Eskolan parte hartzen duten haur guztien gurasoekin. Bilera honetan ikasturte berriko plangintza (helburuak, metodologia, ordutegiak, e.a.) azalduko zaie gurasoei. 2006, 2005, 2004 eta 2003...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015475
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Montse Arana bozeramaileak dio alkateak Torreberriren okupazioa baimendu zuela teknikarien txostenen aurka, eta alkatearen "isiltasuna eta permisibitatea" salatu ditu "behin eta berriz Torreberri eraikuntzarekin egiten den erabilpen alderdikoaren aurrean". Hemen irakur dezakezue EAJren prentsa oharra: Montse Arana, boz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015476
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteko marea bizienetakoak izan dira gaur. Eguerdian, itsasbeherarekin, atzera egin du itsasoak ohi baino gehiago eta harraldea zabal agertu da Algorri aldean. Itsasgoran, berriz, ia gainezka egin du errioak moila parean. Itsas kiroldegitik Estazio aldera bai, urak gainditu egin du pasealekuaren maila eta putzu bat osa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015477
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko bederatzi elkarte arduratuko dira Olarro Eguneko txosnetaz eta bazkariaz Irailaren 20an ospatuko da aurtengo Olarro Eguna. Aurten zazpi txosna jarriko dira olagarro brotxetak saltzeko, aurreko urtean baino bi gehiago. Denen artean 15.000tik gora olagarro brotxeta saltzea aurreikusi dute antolatzaileek. Bestalde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015478
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehiaketa bitxia antolatu du Ttakun tabernak larunbat arratsalderako: ordu erdiko epean nork hanburgesa gehien jan. Ttakun tabernan prestatutako hanburgesak izango dira. Txapelketa hau datorren larunbatean (irailaren 13an) egingo da. 18:30ean Low Riders taldearen kontzertua izango da eta honen atsedenaldian egingo da l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015479
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den urtean bertan behera gelditu zen Perretxiko Astea, antolaketan lanetarako jende faltagatik. Natur Taldeak hartu izan du ardura, baina laguntzaileak behar ditu aurrera egin ahal izateko. Bilera deitu dute irailaren 12an, 19:00etan, Alondegiako Moila gelan, ekimena aurrera aterako duen lagun talde bat osatzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015480
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo, irailaren 8a, Arritokieta Eguna ospatu zen. Goizeko 8:30ean egin zuten eguneko lehen meza; bigarrenean, 11:30ean, Beheko Plaza Abesbatzak kantatu zuen, eta ondoren atarian hamaiketakoa -txorizo egosia eta salda- eskaini zuen Erkibe Kultur Elkarteak. Arritokieta egunaren bezperan Antonio Truebaren Salve Regina abe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015481
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbaterako Zaletasuna Sortzeneko irteera antolatu du Inda Mendik osorako. Armintzatik Plentziara egingo dute txangoa. [Aurreko albistean Artikutzarako irteera aipatu dugu, baina oker zegoen]Cabo Villanon bunkerra ikusteko aukera izango da, eta frontala edo linterna bat eramatea gomendatzen dute. Eguraldi ona egiten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015482
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lau segundo eta erdiko atzerapenarekin ekingo dio Zumaiak Kontxako Banderako bigarren estropadari. San Juan izan da gaur azkarrena, Hibaika -segundo batera-, Zumaia eta Orioren aurretik. Telmo Deuneko arraunlariak "ohiko arraunkeratik kanpo" ikusi ditu Kike Manterola entrenatzaileak, baina ez du bandera galdutzat emate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015483
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen estropadan Zumaiak maila bikaina erakutsi du eta bigarren amaitu du, Hibaika irabazlearengandik 26 ehunenekora. Orio izan da hirugarren, San Juanen aurretik. Lehen aldiz ez da Galiziako trainerurik izango emakumeen Kontxako Banderan. Gizonezkoetan ez da ezustekorik izan. Kaiku, Bermeo, Hondarribia, Orio, Cabo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015484
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izango dira larunbatean (15:30ean) Zumaiako Triatloian. Esprint distantziako proba Euskadiko Txapelketa izango da, 360 parte hartzailerekin. Aurretik, 14:15ean, beste 160 triatloilari izango dira proba herrikoian. Andoni Agirre antolatzaileak sendotuta ikusten du Zumaiako Triatloia: ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015485
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiak bi traineru izango ditu gaur Kontxako sailkatze estropadan Gaur arratsaldean jokatuko dira Kontxako Banderarako sailkatze estropadak, emakumeena aurrena (17:30ean) eta gizonezkoena ondoren (18:00etan). Telmo Deunek bietan izango du traineru bana. Gizonezkoen estropadan parte hartuko duten 24 traineruek egingo d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015486
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean, irailaren 6an, sendabelarrak ezagutzeko doako tailerra eskainiko du Algorri interpretazio zentroak. Ekintza familiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Elkartze-puntua: Algorri Interpretazio Zentroko tailer-gelan. Adingabeekin heldu batek joan beharko du. Izen-ematea: Sendabelarrak ezagu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015487
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abuztuko azken asteburuan hainbat ekintza burutu dira "Babestu ditzagun Santiagoko altxorrak" kanpainaren baitan. Larunbatean Santiagoko dunak eta padura ezagutzeko bisita gidatua gauzatu zen. Besteak beste, Urola itsasadarreko kontserbazio Bereziko Eremuko Plan Bereziaren inguruko azalpenak eskaini ziren herritarrentz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015488
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak Infantil Txiki mailako txapelketa antolatu du ostiralerako, Aita Mari Futbol Zelaian. Elgoibarko, Debako, Orioko eta Zumaiako taldeak jokatuko dute txapelketa hau: 16:00etan, C.D. Elgoibar-Amaikak Bat; 16:35ean, Zumaiako F.T.-Orioko; 17:10etan, 3. eta 4. posturako partida; 17:45etan, finala.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015489
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren larunbatean, irailaren 6an, Baserritik.com baserritar elkartearen azoka egingo da Zumaian, Eusebio Gurrutxaga plazan. Azoka goizeko 9:30tatik 14:00ak aldera arte izango da, eta baserritarrek beraiek ekoiztutako hainbat produktu mota jarriko dute salgai (barazkiak, gazta, eztia, txerrikiak, ogia, arrautzak, kon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015490
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bernardo Atxaga Alondegian izango da asteartean, Irakurri Matte taldeak gonbidatuta Irailaren 9an hasiko du ikasturtea Irakurri Matte taldeak, eta luxuzko gonbidatua izango du: Bernardo Atxaga. Nevadako egunak liburua aztertuko dute, aurrena taldean, eta gero idazlearekin batera. 18:00etan hasiko da saioa, eta deialdi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015491
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kodaore Judo Taldetik jakinarazi dute astelehenean, irailaren 8an, hasiko dira Judo ikastaroko klaseak, 18:00etatik aurrera, kiroldegian. Ikastaro honetan izena emateko gutxieneko adina bost urte dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, 646 872 994 telefonora dei dezakezue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015492
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren astelehenetik, irailaren 8tik, Lurraldebuseko autobusak Txomin Agirre Kaia kaleko geltokian geldituko dira jendea hartzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015493
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da ".eus". PuntuEUS proiektuak interneteko domeinu horren ardura izango du: domeinuen erregistrorako eskariak jaso, domeinua erabiltzeko ezinbestekoak diren baldintzak betetzen direla ziurtatu, betetzen baditu, erregistrorako baimenak eman;...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015494
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inpernupe Elkarteak bere 28. urteurrenean argitaratutako Orrua aldizkariaren zenbaki berezia Interneten dago orain eskuragarri. Hemen bertan irakur dezakezue eta loturara joanez gero (Orrua aldizkari berezia), bertatik zuen ordenagailura jaitsi ere bai. Orrua aldizkaria 1987-1990 artean argitaratu zuen Inpernupe Elkart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015495
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sari bikoitza ekarri du Kauldi Odriozolak (Zumaia, 1997) Poloniako Europako Txapelketatik: Espainiako selekzioarekin lortutako brontzezko domina eta txapelketako eskuin hegaleko onenaren izendapena. "Gogorra izan da ia uda osoa hondartzatik urrun egotea. Pontevedrako (Galizia) entrenamenduetan egunero gogoratzen nintze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015496
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko langabeentzako oxigas eta Mig-Mag soldadurako ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Bestalde, enpresentzat nazioartekotze prozesuari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Oxigas eta MIG-MAG soldadurako ikastaroa, eskualdeko langabeentzat Zumaiako Soldadura Zentroan oxigas eta MIG-MAF soldadurako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015497
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi hilabeteko etenaldiaren ondoren, datorren igandean, irailaren 7an, betiko martxa berreskuratuko du Indamendi Elkarteak, eta Nafarroara antolatu du egun osoko irteera. Leitzatik irten eta Urepel eta Mandoegira igo ondoren Goizuetan bukatuko da txangoa, guztira 16 kilometro. Irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Ag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015498
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko entrenatzen hasita daude Pulpo eskubaloi elkarteko talde gehienak. Aurten 19 izango dira, hamar mutilenak eta bederatzi neskanak. Alebinak baino ez dira falta entrenatzen hasteko, eskola hastearen batera ekingo diote. Eskubaloian jokatu nahi duenak arratsaldez kiroldegira azaldu eta eskubaloiko arduradunengat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015499
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean jai giroa izan zen Zumaian Koadrila Eguna eta Libre Egunarekin. Goizean goiz hasi zen festa, goitibeheren jaitsierarekin. Hemen ikus dezakezue Arnaitz Rubio Aprea argazkilariak osatu duen bilduma.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015500
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elordik eta Otaduyk 22 eta 14 irabazi diote Etxebarria eta Salegiri gazte mailako finalean. Maila nagusian, Labakak eta Irustak irabazi dute txapela, finalean 22 eta 21 irabazita Azketa eta Aizpururi. Jarraian irakur dezakezue Jexux Iribar Olalde-k egindako kronika:Gazte mailako finala Bi zatitan bereiztu beharrekoa ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015501
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kiroldegiko neguko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 8an zabalduko da Kirol Patronatuak prestatu du neguko ikastaroen eskaintza. Lehen hiruhilekoan izena emateko epea irailaren 8an zabalduko da, eta ikastaroak irailaren 29an hasiko dira, abenduaren 19ra arte. Irailaren 15etik 19ra jardueren ate irekiak egingo d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015502
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Eskolak irailaren 3an zabalduko du ikasturte berrirako matrikulazio epea Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak irailaren 3tik 10era zabalduko du 2014-2015 ikasturterako matrikulatzeko epea. Ikasturtea irailaren 15ean hasiko da.Eskainiko diren ikasgaiak: dantzak, antzerkia, musika tailerra, musika mintzaira, kant...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015503
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan Chef pelikula emango dute Aita Marin, ostiraletik astelehenerako ohiko saioetan. Hemen ikus dezakezue trailerra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015504
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiko Futbol Taldeak deialdia egiten die 2002 urtean jaiotako mutilei, lehenengo urteko edo Infantil Txiki taldean jokatzea nahi duten edonori hain zuzen ere. Futbola gustoko duten adin horretako Zumaiako edo Getariako haurrek ostiral honetan, abuztuaren 29an, 11:00etan, Aita Mari futbol zelaira gerturatzea besterik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015505
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Finalean Julen Alkorta eta Unai Egañari 22-18 irabazita, Josu eta Jagoba Uranga anaiak dira aurtengo txapeldunak. Aurrez hirugarren posturako partida irabazi zuten Aitor eta Iñaki Ruiz anaiek, Aitzol Oliden eta Jon Agirreren aurka. Hemen daukazue Jexux Iribar Olalde-k egin digun kronika mamitsua: Abiadura haundian joka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015506
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dinastia Etxabe esku pilota txapelketaren XLIII. ekitaldiko txapeldunak gaur gauean ezagutuko dira. Zestoako pilotalekuan jokatuko dira finalak, 22:00etatik aurrera, eta hauek izango dira bi partidak: gazte mailan, Elordi-Otaduy / Etxebarria-Salegi; maila nagusian, Azketa-Aizpuru / E. Labaka-Irusta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015507
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olarro Eguneko lehiaketa gastronomiko eta batel estropadako oinarriak argitaratu dira Irailaren 20an ospatuko da aurtengo Olarro Eguna. Urtero bezala, Batel estropada eta lehiaketa gastronomikoa egingo dira, eta dagoeneko argitaratu dira parte hartzeko oinarriak. Batel estropadan izena emateko epea astelehenean zabaldu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015508
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abuztuko azken txanpan sartuta, Koadrila Eguna ospatuko da larunbatean. Jaia goizeko 9:00etan hasiko da, goitibehera jaitsierarekin. Iluntze partean kontzertua izango da moilan Def con Dos taldearekin, besteak beste. Hemen daukazue egitaraua:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015509
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean epaiketa politikoen aurkako aldarriak hartuko du Zumaia Larunbat honetan, Libre Eguna ospatuko da Zumaian. Talde eta pertsona askoren artean prestatu da egitaraua aurten ere, eta oraingoan epaiketa politikoen aurkako aldarria nagusituko da. Epaiketa politikoen aurkako herri harresia irudikatuko dute abuztua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015510
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Bartolome Eguna ospatu zuten atzo Oikian, giro ederrean. Eguerdian Mikel Goñik eta Iribar anaiek jokatutako partidak ikusmin handia sortu zuen. Gozatu ederra hartu zuten pilotazaleek ikuskizunarekin. Iribar anaiak nagusitu ziren 25era luzatu zen partidan; Goñik 18 tanto egin zituen. Gaur jaiek ez dute etenik, eta o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015511
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak deialdia egiten du futbolean jolastea nahi duten emakumeek asteartean, abuztuaren 26an, 19:30ean, Aita Mari Futbol Zelaira hurbildu daitezen. Senior mailako emakumezkoen lehenengo taldean jokatzea nahi dutenei dago zuzendua deiladi hau, 1998 urtean edo lehenago jaioak izan behar direlarik. Adin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015512
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KAE1 Ligako azken estropada erabakigarria jokatu zen atzo Trintxerpen. Telmo Deun lidertzan iritsi zen, lan ona egin eta Ligako garaipenarekin lana borobiltzeko intentzioarekin, baina udako egunik okerrena izan zuten atzo. Bosgarren amaitu zuten eta Getariarentzat da Liga. Hala ere, albiste pozgarririk izan zen Trintxe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015513
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maila bikaina erakutsi du Pulpoko jokalari Kauldi Odriozolak Polonian amaitu berri den 18 urtez azpikoen Europako Eskubaloi Txapelketan. Gainera, sari handi batekin dator etxera, brontzezko domina irabazi baitu Espainiak, Danimarka 27-21 mendean hartuta, eta txapelketako eskuin hegaleko onena aukeratu dute. Erronka zen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015514
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Frantziak irabazi du Espainiaren kontrako finalaurrekoa, 24-23, 18 urtez azpikoen Europako Eskubaloi Txapelketan. Pulpoko jokalari Kauldi Odriozola izan da Espainiako selekzioko golegile onena, bost golekin. Txapelketa bikaina ari da osatzen Kauldi Odriozola Polonian. Minutu asko jokatzeko aukera ari da izaten eta denb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015515
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Yeregi surflariak maila bikaina erakutsi zuen joan den astean Sooruz Lacanau Pro txapelketan. Munduko sailkapenerako proba puntuagarria da Frantziakoa, goi mailakoa, eta Yeregik bederatzigarren postuan amaitu zuen. Munduko herrialde askotatik (AEB, Brasil, Australia, Portugal...) joandako 130 bat surflari bildu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015516
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken garaipenerako lehiatik oso gertu izan da Alex Uranga Arican (Txile) jokatu berri den Munduko Bodyboard Zirkuituko hirugarren proban. Finalaren atarian buruz-buruko kanporaketa ederra izan da Pierre-Louis Costesekin, eta azkenean frantziarrarentzat finalerako txartela. Finala Amaury Lavernhek irabazi du. Txileko l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015517
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Domina uzta ederra lortu du Eider Unanue txirrindulariak jokatu berri diren junior mailako Espainiako Pista Txapelketan. Unanuek urrezko domina lortu du bakarkako Jazarpen proban, finalean Lopez valentziarrari irabazita. Horrez gain, taldekako Jazarpenean zilarrezko domina irabazi du, eta brontzezko beste bi Scratchean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015518
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Europako Txapelketako finalaurrekoa jokatuko du gaur Kauldi Odriozolak Europako Eskubaloi Txapelketa jokatzen ari da Kauldi Odriozola Polonian, 18 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin. Lehen bi ligaxketan jokatutako partida guztiak irabazi dituzte eta gaur finalaurrekoa jokatuko dute Frantziaren aurka. Kauldi txape...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015519
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Olazabalen Elkarrizketa eskultura multzoan oinarrituta bideo lan hau egin du Pep Domenech artistak. Bestalde, Olazabalen azken lanak ikus daitezke Bergarako Arostegi aretoan, irailaren 7ra arte
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015520
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegiako Oxford aretoan ikusgai dago 21 egileren talde erakusketa, abuztuaren 31ra arte. 'In Oxford' jarri diote izenburua. Formato, material eta euskarri anitzeko lanak biltzen ditu. Egile hauen margo eta eskulturak daude: Fernando de Vicente, Pello Alberdi, Marina Barrena, Jose Antonio Azpilicueta, Vicente Iriondo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015521
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo Pilota Txapelketa ere azken txanpan sartu da. Gaur, ostirala, finalaurrekoak jokatuko dira 18:30etik aurrera: Alkorta-Egaña/Oliden-J.Agirre; eta Ruiz anaiak/Uranga anaiak. Abuztuaren 27an jokatuko dira hirugarren posturako partida eta final handia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015522
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erabakita gelditu dira Dinastia Etxabeko finalak jokatu dituzten lau bikoteak Atzo iluntzean jokatu ziren aurtengo Dinastia Etxabe txapelketako finalak erabakitzeko falta ziren bi finalaurrekoak. Jubeniletan Etxebarriak eta Salegik lortu zuten txartela, Matxinandiarena eta Urizarri 22 eta 19 irabazita. Finala Elordi et...
cc-by-sa 3.0