id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0015523 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Nevermind taldeak jazz kontzertua eskainiko du Mari kalean, 20:00etatik aurrera. Bideoan ikus ditzakezue grabaketa saioetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015524 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | KAE1 Ligako azken estropada du Telmo Deunek igandean Trintxerpen, Ligako lehen postua jokoan. Arraunlariak animatzeko, autobusa antolatu du arraun elkarteak.
Txomin Agirreko autobus geltokitik aterako da autobusa, 10:00etan. Larunbat eguerdira arte eman ahal izango da izena, Ttakun, Idoia, Kalari eta Trapaia tabernetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015525 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldean hasi eta datozen egunetan ez da festarako aukerarik faltako Oikian. Hemen daukazue prestatu duten egitaraua:Abuztuak 22, ostirala
Egun osoan zehar, ohiturari jarraiki, oilasko biltzaileak baserriz baserri eta etxez etxe ibiliko dira.
14:00ean, PAELLA JANA frontoian (norberak eraman beharko du paella p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015526 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peñak eskura izan du domina Moskuko Munduko Txapelketan Espainiako selekzioko K4arekin, baina helmugarako 200 metro falta zirela lema hautsi zitzaien eta ezin izan zuten estropada amaitu. Garaipena lortzeko lehia estuan ari ziren Txekiar Errepublikarekin eta Portugalekin, baina zorizgaitzak jokoz kanpo utzi zitue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015527 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Elkarbizitzan oinarritutako gizartea" aldarrikatu dute Joxe Mari Kortaren omenaldian
Atzo 14 urte bete ziren ETAk Joxe Mari Korta hil zuela eta, urtero bezala, bere senide, lagun eta erakundeetako ordezkariak bildu ziren enpresaren atarian, enpresari ohia gogoan izateko. Omenaldiaren amaieran Joxe Mari Kortaren Bideti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015528 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik uda denboraldia bukatu bitartean hezitzaileak ibiliko dira dunaguneko eta padurako jarduera okerrak zuzendu asmoz, herritarrek informatzen.
Abuztuaren 7tik hondartza denboraldia bukatu bitartean, Santiago hondartzako dunetan eta paduran egin ohi diren jarduera okerrak zuzentzako asmoz hainbat hezitzaile izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015529 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Mari Korta zena gogoratuko dute bihar, ostirala, eguerditik aurrera enpresaren atarian egingo den ekitaldian. 2000ko abuztuaren 8an hil zuen ETAk, autoan bonba bat zartarazita. Orduz geroztik, urtero biltzen dira senide, lagun eta herritarrak, Joxe Mari Korta Fundazioak deituta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015530 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur Urval Ensemble laukotearen klarinete kontzertua izango da Komentuan, 20:00etatik aurrera. Errepertorio berria landu dute azken aldian eta, aurreratu dutenez, pieza oso ezagunak joko dituzte. Larunbatean Ahots-festa izango da; eta igandean, jaialdiari amaiera jartzeko, bi ikuskizun:
20:00etan, Ahots-festa, Komentua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015531 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailera arte ez zaio trafikoari irekiko bi plazen arteko errepidea. Eta irekitzean, gaur egun Erribera kaleari ematen zaion trataera berdina emango zaio: eguerdiko 12:30etik aurrera oinezkoentzat bakarrik izango da.
Apirilaren bukaeran hasi ziren Beheko Plazako obrak, eta abuztuaren erdi alderako bukatuta izango dira.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015532 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XVII. eta XVIII. mendeetako musika publiko zabali hurbiltzea da Lux in tenebris egitasmoaren helburua. Horretarako, tresna originalak eta barrokoaren garaiko estetika erabiltzen dute. Kontzertu gaur iluntzean izango da, 20:00etatik aurrera, Komentuan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015533 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peñari iritsi zaio denboraldiko erronka nagusiari aurre egiteko ordua. Asteburuan Munduko Txapelketak jokatuko dira Moskun, eta han izango da Itxas-Gaineko piraguista, Espainiako selekzioko lauko ontzian mila metroko distantzian lehiatzen. "Gure helburua domina lortzea da. Aurten Munduko Kopako proba bat irabazi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015534 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen pala txapelketako azken partidak jokatuko dira ostegun arratsaldean, 19:00etatik aurrera. Hirugarren posturako lehian Vanessa Yeregik eta Mireia Osak jokatuko dute. Ondoren, Marijo Aizpurua eta Jule Gorostolaren artean erabakiko da txapelduna. Partidak Odietan jokatuko dira eguraldiak laguntzen badu, bestela,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015535 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun Pilota Txapelketako lehen bi jardunaldiak jokatu dira dagoeneko eta hemen dauzkazue emaitzak. Hurrengo jardunaldia bihar, asteazkena, jokatuko da, 17:30etik aurrera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015536 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gain elkarteko hiru piraguista izango dira irailaren 25etik 28ra Oklahoman (AEB) jokatuko den maratoi distantziako Munduko Txapelketan. Imanol Barruetabeña eta Unai Gerekak poltsikoan zuten txartela, eta azken orduko berria da Irati Osak ere lortu duela. Ainhoa Hidalgorekin hartuko du parte, K2an.
Estefania Ferna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015537 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan Espainiako Maratoi Kopa jokatu da Pontevedran (Galizia), eta han izan dira jubenil eta kadete mailako piraguistak. Irati Osa jubenilarentzat txapelketa erabakigarria zen, irailean Oklahoman (AEBak) jokatuko diren Munduko Txapelketetarako txartela eskuratzeko, baina oraingoz airean dago bere parte hartzea.
Ir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015538 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Foru Aldundiak 750.000 euroko diru-laguntza eman du Sukia Udalarentzat Sagarbiden eraikitzen ari den pilotaleku berriarentzat. 2014ko udal aurrekontuetan aintzat har dadin, uztaileko plenoan Udalbatzak diru-laguntza onartu eta kreditu aldaketa erabaki da, Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Diru-laguntza tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015539 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Jaialdiaren barruan, gaur iluntzean (20:30ean) kontzertua eskainiko dute Gerardo Rifon organ-jotzaileak eta Xabier Anduaga tenore gazteak. Bihar, asteartea, Kukai dantza taldearen Gelajauziak ikuskizuna izango da Odieta pilotalekuan, 20:00etan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015540 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbateko Argazki Txokoan zozkatutako Zumartianeko sarien irabazleak Idoia Larraza, Peru Nolaskoain, Aritz Merino eta Unai Agirre izan ziren. Batzuek egunean bertan jaso zituzten txartelak; saria jaso ez zenutenok turismo bulegoan dauzkazue, zuen izenean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015541 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den ostegunean istripuan zendu zen Daniel Atxegaren senideek jasotako babesa eskertu nahi dute ohar honen bitartez:"Badira egun batzuk aita zendu zela istripu bat izan eta gero. Atxega Etxebeste familiak eskerrak eman nahi dizkie lerro hauen bitartez momentu zail haietan gurekin egon zirenei; Itzurun hondartzako G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015542 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean jokatu zen Dinastia Etxabe esku pilota txapelketako maila nagusiko aurrekanporaketen bigarren jardunaldia. Etxaniz-Murgiondo eta Ugalde-Etxegoin bikoteek lortu dute aurrera egitea. Ostiral gaueko partidetako emaitzak eta Jexux Iribar Olalde-ren kronika jarraian:
Emaitzak: Etxaniz eta Murgiondo 22, Dorronsoro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015543 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Giro ederra izan zen atzo Gala Egunean, gazte koadrila asko jantzi dotoreekin jantzita, gau eder bat pasatzeko prest. Arratsaldean Argazki Txokoa jarri genuen Pulpo eta Alondegia aurreko plazatxoan, nahi zuenak argazkia ateratzeko. Zumartianek emandako sariak zozkatu genituen parte hartzaileen artean; dagoeneko argazki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015544 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela ehun urteko irudiak biziberritu zituzten atzo Zumaiara Batelero Eguna ospatzera etorritako egurrezko itsasontzi tradizionalek, bela zuriak zabalduta. Ikuskizun ederra, goizez eta arratsaldez itsasoan eta errioan eskaini zutena. Arratsaldean, gainera, Euskal Herriko Zinga Txapelketa jokatu zen. Arraun egiteko modu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015545 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Jaialdiko bigarren kontzertua eskainiko du San Pedro Abesbatzak, gaur iluntzeko 20:30ean, Parrokian. Hamabi lanez osatutako egitaraua aurkeztuko dute. Bihar Soulutions taldeak joko du Gala Egunaren barruan (23:00etan, Beheko plazan), eta igandean The funamviolistas antzerki musikala ikusi ahal izango da Aita Mar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015546 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Maratoi Kopan hartuko du parte Itxas-Gainek asteburu honetan, Pontevedran (Galizia). Taldeari dagokionez, urteko azken helburu nagusia izango da, eta lan ona egiteko esperentzarekin abiatu dira piraguistak gaur goizean. Irati Osak Munduko Txapelketarako txartela du jokoan. Josu Ansolak eman digu azken orduko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015547 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldean zorigaiztoko istripua gertatu da harraldean, Marianton punta inguruan. Arrantzan ari zela istripua izan eta hilik aurkitu dute Daniel Atxega (Orio, 1949), 17:00ak aldera. Oso ezaguna zen Atxega Zumaian, herrian lan asko egindakoa, bai herri kirol mailan bai gizarte gaietan, arazoak zituen jendeari lag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015548 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dozenaka lagun batu ziren atzo arratsaldean Magnolioan Herriko Tabernak auziko epaia salatzeko. Bertan jakinarazi zutenez, hurrengo egunotan hainbat mobilizazio ekintza egingo dira. Bihar, ostirala, Inpernupe elkartearen 28. urteurrena ospatuko dute. Aurrez prestatua zuten egitarauaz gain, konzentrazioa egingo dute 19:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015549 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioko (herriko tabernen auzia) epaia eman berri du: hiru urterarteko espetxe zigorra hogei lagunentzat eta 111 herriko taberna konfiskatzeko agindua, tartean Zumaiako Inpernupe Elkartearen egoitza. Hau da, lokalaren jabetza Espainiako Estatura pasako da aurrerantzean, Gorenak ez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015550 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Brasilgo Itacoatirara Pro Bodyboard Txapelketan lehiatzen ari da Alex Uranga egun hauetan. Txapelketa zazpigarren errondan dago, eta Alexek buruz-burukoa gainditu beharko du Amaury Laverheren aurka. Eguneko lehen buruz-burukoa jokatzen ari da dagoeneko, Pierre-Louis Costes eta Magno Passosen artean. Hemen ikus ditzakez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015551 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, Algorri taldeak antolatutako Anoetarako autobusa partidua baino ordu eta erdi lehenago aterako da Zumaiatik, Garoa taberna pareko autobus-geltokitik. Ostegun honetako partidurako autobusa 19:00etan irtengo da, autobus-geltoki beretik. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015552 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beñat Lizeaga: "Oso argudio aldrebesak erabili beharko dituzte gu errudun jotzeko"
Duela lau urte hasi zen amesgaiztoaren azken kapitulua izan daitekeenaren atarian dago Beñat Lizeaga. 2010eko udazkenean etxetik alde egin behar izan zuen Segiren aurkako Polizia operazio bati ihes eginez. 2011ko otsailean atxilotu zuten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015553 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Metalgintzako Gipuzkoako Lan Hitzarmenaren negoziazioan Adegiren jarrera salatu du LABek
Urola Kostako LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur eguerdian Zumaian, metalgintzan Gipuzkoa mailako lan hitzarmenaren beharra aldarrikatzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015554 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bidasoaldeko nazioarteko gazteen folklore jaialdia Zumaiara etorriko da aurten ere. Ostiral arratsaldean izango da dantza-kalejira ikuskizuna, 19:30ean hasita. Irungo Eraiki dantza taldearekin batera, Errusia eta Moldaviako dantzariak ikusteko aukera izango da. Kalejira Ondartxon hasiko da -eguraldi ona eginez gero, It... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015555 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo jokatu ziren nesken areto futboleko txapelketako finalaurrekoak eta Patakon eta Primeroko Herrenak taldeak sailkatu dira bihar, ostegunean, 20:00etatik aurrera jokatuko den finalerako. Aurtengo txapelketan guztira bost taldek hartu dute parte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015556 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 25ean eta 26an, produktuak merkeago erosi ahal izango dira Amaiako plazako Merke azoka-n. Goizeko 10:00etan hasi eta 20:00ak arte egongo da zabalik eta, dendez gain, puzgarriak egongo dira eta larunbatean taloak ere bai. Hauek dira azokan parte hartuko duten dendak:
Arruti, Flysch, Gofi, Ipotxak, Kokin, Kulu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015557 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haizearen eraginez baldintza gogorrak aurkitu zituzten piraguistek joan den igandean jokatutako III. Getxo Sarian. Itxas-Gainek bosgarren postua lortu zuen taldeka. Hemen dauzkazue zumaiarren emaitzak:Seniorrak k2: Ander Tolosa eta Kepa Etxabe hirugarren.
Mutil jubenilak k2: Martin Egaña eta Unai Azkune bigarren, Unai ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015558 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean emango zaio hasiera Dinastia Etxabe pilota txapelketari Zestoako pilotalekuan, beti 22:00etatik aurrera. Azken urteotan bezala, Euskal Herriko hamaika bazterretatik etorritako 40 pilotarik hartuko dute parte, maila nagusian eta jubenil mailan banatuta.
Ostiraleko jaialdian, maila nagusiko lehen bi kanporaket... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015559 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean 32 lagun bildu ziren Zumaiako muga-lerroan dauden mugarrien ibilbidea egiteko. Imanol Azkuek egunaren kronika argitaratu du Ateki blogean, argazkiz osatua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015560 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, asteazkena, ez ohiko plenoa deitu du (19:00etan) alkateak, abuztuko oporren aurreko azken saioa. Hemen gaien zerrenda:
1.1.- UDALAREN 7. KREDITU ALDAKETA, MUSIKA PATRONATUAREN 1. KREDITU ALDAKETA ETA KIROL PATRONATUKO 1. KREDITU ALDAKETEN BERRI EMATEA.
1.2.- 2013KO KONTU OROKORRA UDALBATZAREN ONESPENERAKO JARTZE... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015561 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako selekzioaren deia jaso dute Sara Torrikok, Ander Olaizolak eta Kauldi Odriozolak. Kauldik jubenil mailako Europako Txapelketa jokatuko du abuztuan, Polonian.
Pulpok beti eman ditu maila oneko jokalariak, baina ez da batere erraza Espainiako selekzioaren deia jasotzea. Are zailagoa denboraldi berean klubeko h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015562 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldiko hirugarren bandera irabazi du Telmo Deunek gaur Orion. Orain arteko estropada guztietan bezala, lehia oso estua izan dute Zumaiak eta Getariak, bien artean bi segundo eskaseko tartea egon delarik. Sailkapen nagusian puntu bakarrera dago Getaria, baina Lekittarra dagoeneko hamar puntu atzerago gelditu da, g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015563 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Durangaldeko hedabide Anboto.org webgunean irakurri dugu albistea: lapurrak metodo berri bat ari dira erabiltzen etxebizitzetan sartzeko. Ikusteko oso zaila den plastikozko tira transparente bat ipintzen dute lapurrek bizilekuetako atean. Inork atea zabaltzen badu plastiko zati hori erori egiten da. Horrela, lapurrek b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015564 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Salegik Euskotren Ligako bi estropada izango ditu, eta KAE1 eta KAE2ko mutilek bana.
-11:30ean, Orion, KAE 1 Ligako bosgarren estropada. Ibaian izango da, eta erlojuaren aurka, banaka. ZUMAIA lehen postuan da sailkapenean, 45 punturekin, eta Getariak beste horrenbeste dauzka.
-18:00etan, Pasai San Pedron, Euskot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015565 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esprint distantziako Euskadiko Txapelketaz gain, aurten ere proba herrikoia jokatuko da. Izen ematea gaur goizean zabaldu da, www.triatoi.org webgunean.
Triatloilari federatuentzat esprint distantziako triatloia izango da. Horrek esan nahi du 750 metro egingo dituztela igeri, 20 bizikletaz eta bost korrika. Proba herri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015566 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru gazte israeldarren desagerpen eta heriotza tragikoaren ondotik, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehundaka lagunen atxiloketa, milaka etxeen miaketa, suntsituak izan ez direnean, eta hamarnaka palestinar erailketa (haurrak barne), orduz ordu hasten doan heriotzaren balantze ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015567 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Israel Gazaren kontra egiten ari den erasoaldia salatzeko atzo Zumaian egin zen kale ekintzaren bideo hau igo du Zumaiako Ernaik sarera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015568 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Global training' bekei buruzko informazio saioa antolatu du Udal Elkarteak
Global Training nazioarteko mugikortasun programa bat da. Helburua da 30 urte baino gutxiago dituzten gazteei eta unibertsitate eta goi-mailako lanbide heziketako ikasketak dituztenei aukera ematea atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015569 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Markinako torneoko finalean 35-28 irabazi zuten Imanol Lopezek eta Alex Hormaetxeak, Iñaki Osa Goikoetxea eta Jonathan Hernandezen aurka. Jai-Alaik eta Euskal Federazioak antolatutako zirkuituko lehen torneoa izan da Markinakoa. Hurrengoa asteburuan jokatuko dute Mutrikun eta bestea Donostian izango da.Mutrikuko torneo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015570 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | @baleike Akatsa egin dugu. Jakin bezain pronto, ordezkatzeko agindu dugu. Dagoeneko kenduta behar du eta ordezkoa bidean. Barka, zumaiarrok.
Narrondo auzoko bidegorriarekin batera jarritako seinaleetako bat gaztelera hutsean zegoela salatu genuen atzo, eta Aldundiaren erantzuna berehala etorri da. Euskarako zuzendari Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015571 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algorri Taldearen egoitza berria eta Anoetako autobuserako oharrak
Algorri Taldeak bere bazkide, zaletu eta Anoetako autobuseko erabiltzaileentzat honako ohar hauek ezagutarazi nahi ditu:- 2014-2015 denboralditik aurrera Txomin Agirre kaleko Garoa taberna izango da Algorri Taldearen egoitza berria.- Garoa tabernan egon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015572 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako mugarriak lotzen dituen egun osoko mendi buelta egingo da larunbatean, goizeko 7:30ean hasita -Ardantzabidetik abiatuko da, parrokia paretik-. Zumaiako mugetatik atera gabe abentura eder bat bizitzeko aukera bikaina da, Zumaiako hamaika leku ezkutu ezagutzeko aukera ematen du eta.Inguruko herriekin alderatuta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015573 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitu dituzte kostako errepideko konponketak Zumaia eta Getaria artean
Zumaia eta Getaria arteko Kamineroetxetik metro gutxira, errepide erdia irentsi zuten neguko denboraleek, eta orduz geroztik errei bakarretik ibili dira autoak, konponketak egin bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, amaitu dituzte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015574 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Zumaian. Emakumezkoen estropadan San Juan izan zen irabazle, Hibaika eta Zumaiaren aurretik. Gizonezkoetan, Oriok irabazi zuen, Hondarribia, San Juan eta San Pedroren aurretik. Zumaiak estropada ona egin zuen, txanda irabazi eta San Pedrorengandik segundo eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015575 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauek dira Flysch Traileko zozketan saritutako zenbakiak:1. saria: 07.189 (ordezkoa: 02.273) | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015576 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte hasierako denboraldiak kalte ugari eragin zituen, besteak beste, barran. Azken hilabeteetan konponketa lanak aurrera egin dute, eta obrak bukatzear dira. Portuetako arduradunek jakinarazi dutenez, barandak jartzea baino ez da falta segurtasuna erabat bermatzeko, eta uztailaren 22an dira jartzekoak. Lan horiek amai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015577 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beñat Lizeagari babesa adierazteko agerraldia deitu dute ostiralerako
Irailean hasiko da Beñat Lizeaga eta beste 27 gazteren kontrako epaiketa, Segi mugimenduko kide izatea egotzita. Ekainean beste 40 gazte kargurik gabe aske utzi zituzten arren, epaiketak aurrera jarraituko du. Beñat Lizeagari babesa eta elkartasuna a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015578 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oporrak pakean programaren barruan ehundaka ume saharar etorri dira Euskal Herrira uda pasatzea, Tindoufeko kanpalekuetan bero izugarria egiten duelako garai honetan. Ume guztiak jasotzeko nahiko familia ez daudenez, zenbait udalekutan banatu dituzte. Darahliko kideak Urduñako udalekuetan ari dira lanean, eta asteburua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015579 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako irudi ederrak grabatu zituen airetik Aeroclick enpresak, drone baten laguntzarekin. Irudi haiek erabili ditugu bideo hau osatzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015580 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, asteazkena, 18:30etik aurrera, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da Zumaian. Emakumeena jokatuko da aurrena eta gizonezkoena ondoren.
Emakumeen estropadan, Zumaiak bigarren txandan hartuko du parte, San Juan eta Hibaikarekin. Lehen txandan Orio eta Getaria-Zarautz ariko dira. Gizonezkoetan, txandak horrela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015581 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Triatloi Taldeko bost kidek Gasteizko ironman triatloian hartu dute parte asteburuan, mila kirolariren artean. Andoni Badiola, Xabier Ureta, Alex Miranda, Felix Aizpurua eta Iñaki Gabarain proba amaitzeko gai izan ziren, eta azpimarratzekoa da Gabarainek lortutako bosgarren postua. Bestalde, datorren astean za... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015582 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun hauetan ospatzen ari da Letoniako Riga hiriburuan World Choir Games 2014 lehiaketa erraldoia (460 abesbatza inguru hainbat sailetan banatuta). Errenteriako Landarbaso Abesbatzarekin izan dira Eider Amilibia eta Amaia Aldalur zumaiarrak. Bi sail ezberdinetan parte hartu dute eta bietan, lortutako puntuazioari esker... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015583 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beasainen hasi eta amaitzen da Goierriko Bi Haundiak ultra lasterketa: 88 kilometroko ditu, ibilbidean Txindoki eta Aizkorri igotzen dira, eta guztira 6.000 metroko desnibela gainditu behar dute korrikalariek. Bada, aurten, Pedro Etxeberria zumaiarrak irabazi du. Etxeberriak 10 ordu, 41 minutu eta 29 segundo behar izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015584 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskotren Ligarako sailkatze estropadak jokatu dira asteburuan. Zumaia Salegi hirugarren izan da bietan eta Ligarako txartela lortu du, San Juan, Hibaika eta Meirarekin batera. Bestalde, KAE1 Ligan, bigarren izan da Telmo Deun Donostiako estropadan, Getariarengandik segundo batera.Larunbatean, Pedreñan, hirugarren izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015585 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure esku dago herri ekimenaren hurrengo bilera irekia uztailaren 22an izango da, 19:00etan, Alondegian. Udaran zehar egin nahi diren ekintzak zehaztuko dira. Parte hartzeko gonbitea luzatu dute, eta ongi etorriak izango dira ekarpenak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015586 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mapa interaktiboan aurkeztu dizkizuegu Baleike Eguneko kalejirako ikuskizunak. Youtubeko kanalera ere igo ditugu, ohiko moduan ikusi nahi badituzue. Hemen dauzkazue zortzi bideoak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015587 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen dauzkazue gaurko bi lasterketetan ateratako argazkiak, Zumaiako Distira Argazki Elkartearen laguntzarekin. Argazkilariak: Luis Alkorta, Peio Romatet, Marian Zubia, David de Llodio, Adolfo Vazquez, Patxi Badiola, Arnaitz Rubio, Joseba Etxabe eta Gorka Zabaleta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015588 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain arteko ediziorik azkarrena izan da 2014ko Zumaia Flysch Trail. Walter Becerrak minutu eta erdian ondu du gizonezkoen markarik onena, eta Maite Maiorak ia hiru minutu kendu dizkio orain arteko errekorrari.
Duela bi urte goi mailako markak ezarri zituzten Zaid Aidek eta Oihana Kortazarrek, baina gaur alde handiarek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015589 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Osa beteranoak eta Imanol Barruetabeña jubenilak osatutako biko piragua izan da gaur azkarrena Urolako Igoera-Jaitsieran. Santiagoko hondartzan irteeran piragua irauli egin zaien arren, kilometroa osatu baino lehen estropada burua hartzeko gai izan dira. Aurrera jo dute, gainera, eta Borja Estomba (K1) baino ez ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015590 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat arratsaldea Narrondo ibaia garbitzen eman dute OlarruSubeko urpekariek, Zubitxikian hasi eta Jadarreko zubiraino. Denetarik atera dute: gurpilak, teilak, trafiko seinaleak... Denak ere jendeak uretara botatakoak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015591 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrera doaz Narrondoko jaiak. Gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, pailazoak eta txokolate jana izango da haurrentzat. Gauean, berriz, bertso afaria Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Bihar, herri kirolen txanda. Hemen egitaraua:Uztailak 12, larunbata
21:00etan, bertso afaria mexikar giroan, Sebastian Lizaso e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015592 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urolako Igoera-Jaitsierako helmuga itsas kiroldegiaren parean jarri dute, Arranplan izan beharrean. Estropada 17:00etan hasiko da, Santiagoko hondartzan.
Estropadaz beteta dator asteburua Itxas-Gaineko piraguistentzat. Gaur eguerdian izango dute lehen hitzordua, Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas zeharkaldiarekin. Gipuzkoako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015593 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 5ean ospatu genuen Baleike Eguna, kale ikuskizunez jositako kalejirarekin, besteak beste. Egun hartako bideoak landu eta modu interaktiboan aurkeztu nahi izan dizkizuegu, Prezi programa erabilita. Alberto Urbinak eta Andoni Mendizabalek egin dute lan eder hau. Kalejiran pausoz pauso aurrera edo atzera egitek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015594 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikeko bazkide egiteko mahaia jarriko dugu igande eguerdian Erribera kalean
Hogeigarren urteurreneko ospakizunak pasata, proiektuari beste bultzada bat emango diote bazkide berriak lortzeko kanpaina ari da egiten Baleike Kultur Elkartea. Bazkideen babesari esker dira posible aldizkaria, webgunea eta bestelako lanak.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015595 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Aholku Batzordeak alderdi politikoak hautagai euskaldunak jartzera gonbidatu ditu
Urtebete baino gutxiago falta da udal hauteskundeak egin daitezen, eta euskarako gaiei jarraipena egiten dien batzordeak gutun bana bidali du alderdi politikoetako zuzendaritzetara.
Azken urteotan hizkuntza-politikaren bilakaer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015596 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 27. aldia antolatu du Zumaiako Udalak. Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte:1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu, beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015597 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak uztailaren 11n irekiko du bere Futbol Eskolan parte hartzeko izenemate epea.
2006, 2005, 2004 eta 2003 urteetan jaiotako haurrek parte hartu dezakete, horretarako Aita Mari futbol zelaiko bulegoan edo www.zumaiako.com helbidean jaso dezaketen inskripzio orria eta ordainagiria bulegoetan bertan e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015598 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olarro Egunean lan egin nahi duten taldeentzako deialdia egin du Udalak
Datorren irailaren 20an ospatuko den Olarro Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dira. Egun horretan gastronomiak garrantzi handia du eta olagarroa eta itsasoko produktuak dastagai izaten dira txosnetan nahiz elikagaien azokatxoan. Guzti honek lan h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015599 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean goizeko 9:45ean hasiko da junior mailako txirrindulari lasterketa, XXXVI. Zumaia saria-Joxe Mari Kortaren oroimenezkoa.Aurten 100 txiririndulari inguru izango dira parte hartzen, tartean Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistak: Gorka Etxabe, Haritz Eizagirre eta Jon Agirre. Taldeko zuze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015600 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean zabalduko da Itzurungo Pilota Txapelketan izena emateko epea
Dagoeneko ondo errotutako pilota txapelketa da Itzurungo pilotalekuan jokatzen dena. Aurten ere uda partean jokatuko da, abuztuan, eta bihartik aurrera zabalik egongo da izena emateko aukera.Itzurungo txapelketa abuztuan zehar jokatuko da, eskuz bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015601 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAEko Geodibertsitate estrategia 2020 aurkeztu du Jaurlaritzak Algorrin
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondare geologikoa babesteko eta kudeatzeko irizpide orokorrak biltzen ditu. Guztira, geologiaren ikuspuntutik interesa duten 150 leku katalogatu eta aztertu dira -interneten kontsulta daitezke-. Gainera, Eusko Jaurlari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015602 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txakurrak non aska daitezkeen erabakitzeko bilera egingo da ostegunean
Bihar, uztailak 10, animalien ordenantzan aipatutako animaliak solte izateko guneak non kokatu zehazteko bilera irekia izango da. Hasiera batean 19:00etan izatekoa bazen ere, atzeratu egin da, eta 19:30ean izango da, Alondegian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015603 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inpernupe elkartea antolatzen ari den kontzertuko sortako hurrengoa izango da bihar, osteguna, 20:00etan hasita: The Whistle taldeko Jone eta Mattin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015604 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 12rako Surf Festa antolatu du Zumaiako Surf Elkarteak. 17:30ean hasi eta 20:00ak arte, doako surf ikastaroak eskainiko dituzte. 20:30ean, parrilan prestatutako jakiak dastatu ahal izango dira, eta 20:00etan hasi eta 2:00ak arte, DJ emanaldia egongo da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015605 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, osteguna, emango zaie hasiera Narrondoko San Kristobal jaiei. Hemen daukazue egitaraua:
21:00etan, bertso afaria mexikar giroan, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Izen-ematea, 648828298 telefonoan. Afaria: Zizka-mizkak, bakailoa, saiheskiak entsaladarekin, postrea, kafea, kopa eta purua, 25 euro.
Jarraian ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015606 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Behatokia: "Herritarren eta Udalaren elkarlanak emaitza positiboak ekarri ditu"
Hizkuntza eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik salatu du mediku euskaldunen falta nahi baino ohikoagoa dela euskara nagusi den herrietan ere."Zumaian gertatutako hau, Osakidetzan eta osasun alorrean, orokorrean gertatzen den ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015607 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Agirrezabalaga alkateak ere hitza hartu du agerraldian. Herritarrek izan duten kemena goraipatu eta Udalaren partetik egindako Osakidetzarekin eta beste erakundeekin izandako harremanak eta egindako gestioak azaldu ditu. "Zumaian euskaraz bizi gara, euskararen arnasgune sendoa da gure herria. Eta gure hizkuntza e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015608 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako anbulatorioan euskara gaitasunik ez zuten mediku eta pediatra bana jarri zituen Osakidetzak eta horrek herritar eta guraso talde baten erantzuna eragin zuen. Osakidetzak egoera konpondu du, mediku eta pediatra euskaldunak ekarri ditu, eta gaur aldarrikapenaren bultzatzaileek agerraldi publikoa egin dute Udalar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015609 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako surf txapeldun berria da Imanol Yeregi, maila nagusian. Imanolek sekulako maila erakutsi du finalean, 9,50 eta 8,40ko puntuazioak lortuz. Bigarren Natxo Gonzalez izan da, hirugarren Luis Diaz eta laugarren Julen Egiguren. Epaileen iritziz, inoiz jokatuko den Espainiako Txapelketako finalik onena irabazi du I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015610 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Arraun Elkartearentzat ederra izan da asteburua, bigarren bandera lortu zuelako Zumaiak KAE 1 Ligan. Larunbatean izan zen, Pasai San Pedron, eta Ligako hirugarren estropada zen. Hiru horietatik bi irabazi ditu Patxi Francesek eta Rafa Gonzalez Txabarrik zuzentzen duen taldeak, eta irabazitako biak jarraian iza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015611 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere San Fermin jaien hasiera ospatu dute udalekuetako haurrek. Katxapero eta guzti, entzierroa egin dute Erribera kalean eta Alai aldean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015612 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Jai egunean lan egin nahi duten taldeentzat deialdia egin du Udalak
Datorren abuztuaren 8an ospatuko da Euskal Jai eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere taldeentzako moduko lana aurreikusi da.
Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015613 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek Gernikan jokatuko dute ostiralean
Hurrengo uztailaren 11n, ostirala, Gernikako Jai alai frontoian zesta puntako partida historiko bat jokatuko da. Bertan, gaur egungo munduko lau pilotari onenek elkarren artean jokatuko dute, horien artean bi zumaiar, Iñaki Osa Goikoetxea eta Im... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015614 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure Esku Dago herri ekimenak bilerak egiten jarraitzen du, eta edonork du parte hartzeko aukera. Aurrerantzean egin beharreko bidearen orri zuria idazteri ekin diote, eta denon ekarpenak nahi dituzte. Zumaiako Gure Esku Dago taldearen hurrengo bilera uztailaren 11n izango da, 19:00etan, Branka bilera gelan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015615 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbateko argazki bilduma osatzen lagundu digu Distira argazki elkarteak. Bilduma honetan jaso ditugu Juan Joxe Azkuek, Luis Alkortak, Imanol Manterolak eta Jon Urbietak ateratakoak. Bideoan ere grabatu dugu egunak eman zuena. Prestatu ahala argitaratuko ditugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015616 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aspaldiko astelehen gozoenarekin gaude Baleikeko kideok. Elkarteko presidente Xabier Azkuek esan duen bezala, zumaiarren babesa bitaminak dira guretzat, eta zapatuan herritarren bultzada sentitu genuen kalean, jai giroan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu jaia antolatzen lagundu diguzuen guztioi, bihotz bihotzez; parte har... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015617 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJk Osakidetza zoriondu du "pediatren arazoari konponbidea emateagatik"
EAJ-PNVren taldeak bere poza adierazi du "Osakidetzak ahalbideratu duelako Zumaiako anbulatorioan berriro pediatra euskalduna izatea eta esker ona luzatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari egindako eskaerak hain denbora laburrean zuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015618 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agerraldi publikoa egingo da "mediku euskalduna nahi dut" lelopean
Hizkuntza eskakizunak betetzen ez zituzten pediatra eta medikua jarri zituzten Zumaian eta horrek herritarren haserrea eta protesta eragin du. Osakidetzak zuzendu du egoera, eta bihar agerraldi irekia egingo da anbulatorioaren aurrean, 18:30ean, ondoko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015619 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | VI. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa uztailaren 13an jokatuko da eta azken bi edizioen ezaugarriak izango ditu: Espainiako Koparako puntuagarria izango da, bi ibilbide izango ditu -31 kilometrokoa luzea eta 15ekoa motza-, eta Espainiako autonomietako selekzioek hartuko dute parte, beste hainbat korrikalarirekin bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015620 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko Txapelketara joan ahal izateko zozketa antolatu du Itxas-Gainek
Imanol Barruetabeña eta Unai Gereka piraguista jubenilek Munduko Txapelketa jokatzeko eskubidea irabazi zuten uretan, eta Irati Osak ere aukera handiak ditu txartela lortzeko. Baina Mundiala Oklahoman (AEB) da, eta Espainiako Federazioak ez ditu ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015621 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Etxeberria Egigurenen erakusketa zabalduko da gaur Oxforden
Aitor Etxeberria Egiguren artistaren lanak ikusi ahal izango dira Oxford aretoan gaur arratsaldetik uztailaren 20ra arte. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik aretoa, eta asteburuan eguerdian ere bai, 12:00etatik 14:00etara. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015622 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuzendaritza talde berriak hartu du Zumaiako Futbol Taldearen ardura, Jose Antonio Txiki Gorostola buru duela. Talde zabala osatu dute, eginkizunak banatu eta klubaren egiturak sendotzeko helburuarekin. Atzo aurkeztu zizkiguten beraien asmoak.
"Aurreko zuzendaritza taldeak iragarri zuen ardura utzi nahi zuela eta dei e... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.