id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0015623 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleike Kultur Elkarteak kalera atera nahi ditu herritarrak bihar, larunbata, aldizkariaren 20. urteurrena jai giroan ospatzeko. Horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dugu, herriko artista eta kultur taldeen laguntzarekin. Helburua da Zumaia agertoki handi bat bihurtu eta herrian dagoen kultur aberastasuna kalera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015624 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 5ean, larunbatean, doako irteera geologikoa eskainiko da goizeko 11:00etatik 13:00tara. Algorri Interpretazio Zentrotik abiatu, eta zentroa bisitatu ondoren, Algorriko harraldera abiatu dira parte hartzaileak. Jarraian, San Telmora hurbilduko dira, ibilbidean zehar geldiune ezberdinak eginez eta azalpenak em... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015625 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean, uztailak 4, hausdura hidraulikoaren (fracking-a) aurkako plataforma Zumaian izango da egiten ari diren bizikleta martxaren baitan. Hitzaldia eskainiko dute 19:00etan Algorri interpretazio zentroan.
18:00ak aldera iritsiko dira herrira, eta buelta bat eman ostean, 19:00etan Algorri interpretazio zentroan hit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015626 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, ostirala, aurkeztuko dute Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren seigarren edizioa. Ekitaldia Algorri Interpretazio Zentroan egingo da, 13:00etan, eta herritarrei zabalik egongo da. Uztailaren 13an jokatuko da lasterketa eta, aurreko bi urteotan bezala, Espainiako Koparako puntuagarria izango da. Datorren urter... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015627 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mursegoren kontzertu izan genuen joan den ostiralean Aita Marin, Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunen barruan. Bideoan daukazue saioan eskaini zuen kantetako bat: Cumbia villera de la ciudad armera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015628 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inpernupek antolatutako pintxo-pote musikatuen barruan, ostegunean Kasernarat taldeko kide Eneritz Furyak-ek kontzertua eskainiko du bakarka, 20:00etan, Inpernupe tabernaren aurrean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015629 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro Abesbatzak entsegu irekia egingo du asteazkenean Komentuan
San Vicente de la Barquerako lehiaketa ospetsuan hartuko du parte asteburuan, eta han abestuko dituzten obrak kantatuko dituzte bihar, asteazkena, Komentuan, 20:30etik aurrera. Hona hemen abesbatzatik bidalitako azalpenak:
Badira hilabete batzuk Kanta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015630 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldizkari berezia prestatu dugu oraingoan. Herritarrak Baleikeri begira jarri ditugu, 20 urte ez direlako egunero betetzen. Aldizkaria etxe guztietara banatuko dugu, doan, mezu garbi bat zabaltzeko: "Zuekin beste 20". Erronka handiak dauzkagu aurretik, Zumaiari ahalik eta komunikazio tresna onenak eskaini nahi dizkiogu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015631 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur emango zaie amaiera aurtengo sanpedroei. Arratsaldean haurrentzako puzgarriak egongo dira, eta maritxien kontzertua gauean. Hemen egitaraua:Ekainak 30, astelehena | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015632 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat arratsaldeko ekaitzaren ondorioz ezin izan ziren finalak Odietan jokatu, eta Herri Eskolako frontoian izan ziren I. Pala Txapelketako azken partidak. Emakumezkoen finalean, Mireia Osak eta Uxue Uzkudunek 30 eta 10 irabazi zieten Itziar eta Arritokieta Yeregiri. Gizonezkoen artean, Iosu Osa 30-18 nagusitu zitza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015633 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbateko eguraldi petralaren ondoren, atzo, San Pedro egunez, eguraldiak hobera egin zuen eta jaiak gozatzeko aukera izan zen. Gauerako, gainera, haizea ere baretu zuen eta su festak ikusteko giro atsegina gelditu zen azkenean. Iazko etenaldiaren ondoren, aurten berriro kolorez margotuta ikusi ahal izan dugu Zumaiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015634 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela 25 urte Hirugaren Mailarako igoera lortu zuen Zumaiako Futbol Taldeak. Denboraldi gogoangarri hartako bizipenak eta pasadizoak kontatu dizkigu talde hartako jokalari Joakin Gorostolak.
Igoeraren aurreko urteetan Zumaiakok jende gutxi zeukan lehen taldea osatzeko. Artean jubenilak ziren jokalari batzuk igo behar i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015635 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanpedro jaien barruan, boxeo jaialdia izango da bihar gauean Lubaki kiroldegian, 22:00etatik aurrera. Bost borrokaldi izango dira, eta sarrerak salgai daude Ernio, Kabi, Tximista eta Estutxo tabernetan, zazpi eta hamar euro artean. Bost borrokaldi izango dira. Tartean izango da Ebaristo zumaiarra, Logroñoko Guillermo ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015636 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalekuetan 435 haurrek hartuko dute parte, astelehenetik aurrera
Uztailean adin ezberdinetako haurrek ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango dute.
Azken urteetan bezala, aurten ere udaleku irekiak izango dira Zumaian, uztailean. Astelehenean emango zaie hasiera, eta uztailaren 11a arte izango dalehenego txanda. B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015637 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko plaza eraberritzeko lanak aurreikusitako epeetan ari dira egiten eta sanpedroetarako ia osorik zabalik egongo da. Lehen fasea bukatu da, eta amaituta dagoen zatitik tabernetara pasabidea utzi da, ahalik eta enbarazu gutxien egiteko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015638 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Josu Urangak eta Asier Olasagastik jokatuko dute gaur esku pilota txapelketako finala
Pilota Txapelketa Herrikoiko azken partidak jokatuko dira gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Odieta pilotalekuan. Buruz buruko txapelketa izan da aurtengoa, eta Josu Uranga eta Asier Olasagastiren arteko finaletik aterako da txapel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015639 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarren eskuko arropa eta jostailu azoka zabalduko da gaur Alondegian
Gaur, ostirala, zabalduko ditu ateak bigarren eskuko arropa eta jostailu azokak, 18:00etatik 21:00etara. Larunbatean eta igandean goizez eta arratsaldez egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Zumaiarrek emandako arropa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015640 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Antonio 'Txiki' Gorostola da Zumaiako Futbol Taldeko presidente berria
Orain arteko zuzendaritza taldeak ardurak utzi eta Gorostolak osatutako taldeari eman dio lekukoa. Zumaiako Futbol Taldea berrindartu eta kirol mailan dagokion lekura eramatea dira talde berriaren erronka nagusiak.
Datorren astean aurkeztuko du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015641 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean haurrentzako "Altxorraren bila" Algorri Interpretazio Zentroan
Hilero Algorri Interpretazio Zentroan doako ekintzak antolatzen dituherritarrentzat. Datorren ekainaren 29an, igandean, San Pedro festekin bat eginaz, haurrei zuzendutako Altxorraren bila jolasa antolatuko du Algorri Interpretazio Zentroan.
Jolasa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015642 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Thibirineko abadian gertatutako sarraskiari buruzko komikia aurkeztu du Larburuk
40 urte egin zituen Aljerian Miguel Mari Larburu aita zuriak. Astelehenean Alondegian aurkeztu zuen komikiak 1996an Thibirineko abadian gertatutako sarraskia kontatzen du. Bera Aljerian zegoen orduan, eta bertatik bertara bizi izan zituen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015643 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean Mursegoren kontzertua izango da, Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunetan
Baleike aldizkariaren 20. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen dugu. Joseba Tapiaren kontzertua eta Ane Pirataren jaialdiaren ondoren, ostiralean Mursegoren kontzertua izango du Aita Mari aretoan, 22:30ean. Maite Arroitajauregi musik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015644 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ogasuneko eta hirigintzako gai bana eta bi mozio izango dira hizketagai. Hemen gai zerrenda:
1. Aurreko bilerako akten onarpena, bidezko bada: (79. zbkia - 2014.03.27)
2.1. Proposamena: Zumaiako puntanuetako frontoi luzearen gauzatze proiektuaren bigarren aldaketa, onartzea bidezko bada.
3.1. Proposamena: Kreditu aldak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015645 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko talde gehienek amaitu dute denboraldia eta zuzendaritzak balorazio positiboa egin du. Gizonezkoen lehen taldeak mailari eutsi dio eta Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldia, 16. urtez jarraian. Gazte mailetan ere lorpen handiak lortu dira, eta uztailean lau jokalari izango dira ziurrenik Espainiako selek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015646 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten lehen aldiz Zubiaunditik jaurtiko dira sanpedroetako su festak (igandean, 23:00etan). Lekua berria da eta segurtasun neurriak ezarri dira ikuskizunaz arazorik gabe gozatzeko. Iaz Sarauneko zabalgunetik jaurti nahi izan zituen Udalak, baina ez zuen Eusko Jaurlaritzako Portuetako Sailaren baimena jaso. Hona hemen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015647 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat eguerdian botako da sanpedroei hasiera emango dien txupinazoa, baina aurrez, ostiral arratsaldean, pilota txapelketako finalak jokatuko dira Odietan. Iazko etenaren ondoren, aurten su festak izango dira berriro, igande gauean. Hemen daukazue egitaraua:Ekainak 27, ostirala
Jarraian erraldoi eta buruhandien kale... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015648 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanjuaniturriko eta Eki Eguneko ospakizunekin egin zitzaion astelehen gauean gorazarre udako solstizioari. Alberto Urbinak bildu zituen irudiak eta bideo eder hau prestatu digu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015649 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irrien Lagunakeko Ane Piratarekin jaialdia izan zen larunbatean Herri Eskolako pilotalekuan, Baleikeren 20. eta Urola Kostako Hitzaren 10. urteurrenak ospatzeko. Ikuskizunean hartu zuen parte AEK-k, Oikiako Eskolako ikasleek, Daralhi Elkarteak, Nava Jeevan elkarteak, Zumaiako Herri Eskolako ikasleek, Zumaiako Maria eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015650 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikek 20 urte: bazkari herrikoirako txartelak salgai daude dagoeneko
Baleikeren 20 urteurreneko ospakizunen baitan, uztailaren 5ean Baleike Eguna izango da. Egun horretan ez da bazkari herrikoia faltako. Herri Eskolako frontoian izango da eta bi menu izango dira, helduentzako eta haurrentzako pentsatuta. Helduentzak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015651 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Arraun Elkarteak atzo arratsaldean aurkeztu zituen Arranpla parean aurten Zumaiako kamiseta eraman edo eramango dituen arraunlariak. 135 arraunlari inguru bildu ditu Zumaiak denboraldi honetan eta trumoi eta tximistak lagun, beraiek izan ziren protagonistak. Gogoratu igande honetan jokatzen dela KAE 1eko lehen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015652 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken aste honetan, oihartzun handia izan du Anbulatorioko mediku ez euskaldunen gaiak. Zehazki, pediatra euskalduna eskatzeko sinadura bilketa ere aurrera eraman da herriko eskoletan. Gaur arratsaldean "Ane eta piratekin parrandan" ekitaldiaren baitan, sinatzeko aukera egongo da berriro ere. Azaldu ezin dutenek, hurre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015653 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikek igande estropadaren berri emango du, baina oraingoan beste modu batean ere bere presentzia izango du. Baleike sortu genuela 20 urte betetzen diren honetan, Zumaiako Arraun Elkarteak keinu bat izan du gurekin eta baleike.com-en logotipoa jarri du Telmo Deunen brankan. Bihotz bihotzez, eskerrik asko Arraun Elkar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015654 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan, goiz eta arratsaldean, artisauen eta elikagaien azoka izango da Zumaian. Guztira 30 postu inguru bilduko dira Amaiako plaza eta Ondartxo plazaren artean.
Artisautza postuetan, egurra eta harria, larrua, zilarra eta bitxigintza, oihalak, ukendu eta sendabelarrak, esmaltea, labanak eta abar luze bat izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015655 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 15:00etatik 18:00etara bitartean izango da jolaserako aukera, eta bazkideek eta ikasturtean jardueraren batean parte hartu dutenek ez dute sarrerarik ordaindu beharko. Jarduera horren ostean, kiroldegia itxi egingo da astebetez (ekainaren 30a arte), mantenu lanak egiteko.
Bitarte horretan bazkideek Azpeitiko kiroldegia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015656 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur Euskal Errepublika aldarrikatzeko deiarekin bat egin du Udal Gobernuak. Hala, ikurrina zintzilikatu du udaletxeko balkoitik. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015657 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txikienek bukatu dute denboraldia
Zumaiako txirrindulari elkarteko alebinek eta infantilek aurreko larunbatean Korta industrigunea jokatutako lasterketekin amaiera eman diote 2014ko denboraldiari. Alebin mailan Mikel Manzisidor 13. sailkatu zen eta Kerman Arakistain 20.a izan zen. Infan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015658 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan hasiko da traineruen denboraldia Zumaian bertan izango den KAE-1eko estropadarekin. 12:00etan izango da. Aurretik, 11:00etan, beteranoen estropada izango da. Ohikoa duen bezala, Zumaiako Arraun Elkarteak denboraldi honetan aterako dituen traineruak eta arraunlari koadrilak aurkeztuko dizkio herriari. 19:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015659 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joseba Irazoki gitarra-jole eta abeslariak kontzertua eskainiko du, gaur, 21:00etan, Nikol tabernan. Rocka, bluesa eta musika alternatiboak uztartzen dituen kontzertua eskainiko du Berakoak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015660 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostarrena zine klubak antolatzen duen zine forum denboraldia gaur amaituko da aurtengoari dagokionez. Amaierarako pelikula japoniar bat aukeratu dute, 2013ko Canneseko eta Donostiako zinemaldietan saritua izan zen 'De tal padre, tal hijo' hain zuzen ere. Hemen irakurri dezakezue Berrian agertu zen kritika. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015661 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako anbulatorioan euskaraz ez dakiten bi sendagile kontratatu izanak ardura sortu du herrian eta sinadura bilketa ere abian jarri da martxan. Arazo hau ETB-1eko 'Euskal Herri Zuzenean' saioan jaso zuten atzo. Goiko bideoan ikusi dezakezue 16:20 minututik aurrera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015662 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohar baten bidez EAJren udal taldeak adierazi du 2014-2024 Estrategi Plana egiteko beharraren inguruan adostasuna lortzeko gardentasunarekin jokatu behar dela, beste udal taldeei eta udal teknikariei, "berriro ere alkateak dekretu bidez onartu dituen baldintza agiriari" ekarpenak egiteko aukera emanez.
Montse Arana, bo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015663 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Menu eta pintxo bereziak izango dira asteburuan Slow Zumaia ekimenarekin
Ostiral arratsaldetik igande eguerdira bitartean menu eta pintxo bereziak izango dira herriko zenbait tabernatan Slow Zumaia ekimenari esker. Nazioarte mailan sortutako Slow Food mugimenduak bultzata egingo da bosgarren urtez jarraian ekimen hau h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015664 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleike 20 urte: 'Ane eta piratekin parranda' ikuskizuna izango da larunbatean Herri Eskolako frontoian
Baleikeren 20. eta Urola Kostako Hitzaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan, larunbatean, 18:00etan, 'Ane eta piratekin parranda' ikuskizuna izango da Herri Eskolako frontoian. Sarrerak salgai daude 5 euroan turism... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015665 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fracking teknikari buruzko hitzaldia zegoen iragarrita ostiral honetarako, baina antolatzaileek egunez aldatu dute. Hitzaldia uztailaren 4an, ostirala, izango da, 19:00etan, Algorri interpretazio zentroan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015666 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sinadurak jasoko dira ostegunean ikastetxeetan Anbulatorioan sendagile euskaldunak izan daitezen
Kezkatuta agertu dira Zumaian hainbat eragile eta herritar. "Lehendabizi, famili mediku euskaldun bat, soilik gazteleraz dakien bategatik ordezkatu zuten, eta orain, pediatra berria ere, erdalduna etorri da" aipatu du Ihint... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015667 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joseba Tapiaren kontzertuak eman zion hasiera, pasa den ostiralean, Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunei. Bere azken diskoko abestiak aurkeztu zituen gitarra eta biolontxeloarekin lagunduta. Ospakizunek larunbat honetan izango dute hurrengo hitzordua, Herri Eskolako frontoian egingo den 'Ane eta Piratekin parrandan'... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015668 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandea, ekainak 22an, egun osorako buelta antolatu du Inda-Mendik. Nafarroara joango dira oraingoan. Iturenetik irten, Mendaur mendia igo eta Arantzan bukatuko dute. Irteera goizeko 7.30etan izango da Txomin Agirre geltokian. Goiko estankoa itxita dagoela eta, izenak 699611223 telefonora deituta emango dira aste honet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015669 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken hilabete terdian hainbat ekitaldi izan dira herrian Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolaren ikasturte amaierakin lotuta: dantzari txikiak, rock kontzertua, kontzertu didaktikoak, ate irekiak, helduen kontzertua, dantza emanaldia, Tik Tararen eskutik kalejira eta kontzertua, Musika Tailerreko emanaldia, kontzertu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015670 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iritsi da uda, eta urtero bezala, lineako autobusek herrigunera sartzeari utziko diote. Larunbatetik aurrera, ekainak 21, ez da autobus geldialdirik izango herrigunean (ezta egun horretan bertan ere). Irailaren 8tik aurrera izango dute berriro Lurraldebuseko autobusek geldialdia Txomin Agirre kaian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015671 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DYA Gipuzkoak uztailan, Azpeitian Uretako Sorospen ikastaroa antolatu du
Uretako kurtsoa larunbata eta igande guztietan izango da uztailaren 5etik 27ra bitartean, larunbatak, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara eta igandeak, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Heziketa Udaligerilekuan eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015672 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalekuen berri emateko gurasoentzat bilera egingo da asteazkenean
Bihar, ekainak 18, gurasoei zuzendutako udalekutako bilerak egingo dira. Bertan udalekutako zuzendaritza ezagutzeaz gain, programaketa eta haurren taldeen berri emango da. Bilerak Aita Mari aretoan izango dira, 17:00etan euskaraz eta 17:45ean gazteleraz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015673 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan ospatu diren Alaiko jaien baitan bi bazkari/afari zozkatu dira, Marina Berrin bat eta Basustan bestea. Basustakoa agertu da dagoeneko (0898 zenbakia), Marina Berrikoa (0047 zenbakia) ez ordea. Astebeteko epea du eta agertuko ez balitz, erreserba zenbakia 0806a da. Saria jasotzeko nahikoa izango du auzoko auz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015674 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lapurrak 'lanean' izan ditugu Zumaian pasa den gauan. Udaltzaingoak bildu duen informazioaren arabera, zortzi denda edota lokaletan saiatu dira lapurreta egiten gaur gauean. Hauetatik erdian lortu dute sartzea. Besteetan indarkeriaren bidez saiatu dira ateak zabaltzen baina dirudienez ez dute sartzerik lortu. Horren ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015675 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alebin mailako Zumaiako hirugarren izan da Azpeitia Cupen Atletico Madrid, Villareal, Sevilla eta Bartzelona gainditu eta gero
Zumaiakoren alebin mailako taldeak sekulako txapelketa jokatu du asteburuan Azpeitian. Espainiako talde indartsuenek hartzen dute parte bertan jokatzen den Azpeitia Cup txapelketan eta zumaiarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015676 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldean hasi eta igandeko iluntzera bitartean jai giroa izango da Alai auzategian. Iaz bezala, motorren burrunda izango da larunbatean, II. motorzaleen bilkurarekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015677 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria eta Jose ikastetxeko alebin neskak, Gipuzkoako azpitxapeldun eskubaloian
Igandean, Donostiako Bidebieta kiroldegian, alebin mailako eskolarteko Gipuzkoako txapelketa jokatu zen eskubaloiko modalitatean. Maria eta Jose ikastetxeko 6. mailako neskek, bezperan final erdiak irabazi ondoren, finala jokatzeko txartela ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015678 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan 'Malefica' pelikula emango da Aita Mari zinean. Ipuin klasikoen beste ikuspuntua ematen duen pelikula fantastikoa da eta Angelina Jolie aktore ezaguna du protagonista. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean emango da, eta igandean eta astelehenan, ikuslegoaren egunean, 19:30ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015679 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan Errota-txikiko langileak manifestazioan aterako dira, eguerdiko 12:00tatik aurrera. Erribera kaletik hasita (magnolio parean), Amaiako plaza aldera egingo dute eta handik Alai auzategira joango dira. Errotako okindegietako langileek greba mugagabea hasi zuten orain aste batzuk enpresako jabeak 7 eta 9 ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015680 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joseba Tapiaren kontzertua, Baleikeko 20. urteurreneko ospakizunak hasteko
Baleike aldizkariak 20 urte bete dituela ospatzeko, besteak beste, bi kontzertu antolatu ditu Baleike kultur elkarteak ekainean. Hauetatik lehena gaur bertan izango da, 22:30etik aurrera, Aita Mari zinean. Bertan izango da Joseba Tapia bere azke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015681 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako antzerki tailerreko ikasleek kurtso amaierako ikuskizuna eskaini zuten asteartean Aita Mari zinean. Bertara inguratu zirenek parre egiteko makina bat aukera izan zuten. Hemen duzue han ikusitakoarekin prestatutako bideoa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015682 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Olaziregi bosgarren Gipuzkoako erlojuaren aurkako txapelketan
Aitor Olaziregik bere afizionatu mailako lehen banakako erlojuaren aurkakoan bosgarren bukatu du. Gipuzkoako txapelketan izan da eta laugarrenak 2 segundu atera dizkio, 29 hirugarrenak, 33 bigarrenak eta 1:27 irabazleak. 21 kilometroko ibilbidean Hyund... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015683 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gain kirol elkarteko jubenil mailako hiru piraguista, Unai Gereka, Imanol Barruetabeña eta Irati Osa, asteburu honetan Eslovakiako Piestany herrian jokatuko den Europako maratoi txapelketan hartuko dute parte. Urte osoko plangintzaren emaitza da txapelketan parte hartu ahal izana.
Eslovakia eta Austriaren arteko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015684 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo literatur sariak banatu ziren asteazken arratsaldean Aita Mari zinean. Herri Eskolako ikasle talde bat aritu zen aurkezpen lanetan eta Zumaiako ikastetxeetako hainbat haur eta gaztetxo igo ziren oholtzara bere sariak jasotzera. Bidea jarraitzen badute, Zumaiako literaturak izan dezake etorkizuna. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015685 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko alebinak estatu mailako talde indartsuenen aurka arituko dira Azpeitia Cupen
Ostiraletik aurrera Zumaiako futbol taldeko alebin mailako mutilek, Azpeitia Cup-eko azken fasea jokatuko dute. Ospe handiko txapelketa da eta bertara Gipuzkoako lau talde besterik ez dira saikatu (Antiguoko eta Lagun Onak antolatza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015686 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan emango zaio amaiera ofizialki 2013-2014 pilota eskola denboraldiari Odieta frontoian jokatuko diren finaletako partidekin.
o Urtzi Arrizabalaga-Andde Etxaniz / Urko Larrañaga-Jokin Beristain
o Ainhoa Garmona-Julen Fernandez / Danel Galarraga- Ekaitz Galarraga
o Haytam Nordine -Ander Fernandez / Mattin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015687 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den igandean Durango eta Iruñea artean egin zen giza kate jendetsuaren (150.000 lagun baino gehiago bildu ziren) inguruko oharra bidali digu Zumaiako Gure Esku Taldeko kideek.
Erronka handia izan arren ilusioz heldu genion, eta igandean Euskal Herriaren historian gordeko den irudi eder bat marraztu genuen. 150.000... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015688 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarrean da animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza berria
Azken hilabeteotan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza berritu eta egokitzeko lanean aritu da Zumaiako Udala. Hala, maiatzeko ohiko plenoan behin betiko onartuta gelditu zen, helegiteei erantzun ostean, eta gaur bertan a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015689 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Azkue: "Herriari esker egin dugu aurrera, eta geure ekarpena egin nahi diogu Zumaiari"
Xabier Azkue (1971) euskara teknikaria eta bertso eskolako kidea izateaz gain, Baleike aldizkariko sortzaileetako bat da. Horretaz gain, Baleike Kultur Elkarteko lehendakaria da, eta azken urteotan, administrazio eta kudeaketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015690 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikeren 20. eta Urola Kostako Hitzaren 10. urteurrenen harira antolatu diren ekitaldien aurkezpena egin zen atzo Alondegian. Hemen duzue Hitzako kideek prestatutako bideoa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015691 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen normalizazioan udalerri euskaldunetatik egin daitezken ekarpenak elkarlanerako eremu zabalagoa behar duelakoan erabaki du UEMAk, UEMA egunetik Udalerri Euskaldunen Eguna antolatzeko jauzia ematea. Horrela, 2014ko ekainaren 14an, Tolosan ospatuko da lehen aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna eta harekin bat egin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015692 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ-PNVren taldeak adierazi du udal gobernua "bat batean, inprobisatuz eta planifikazio gutxirekin" ari dela lanean. Prentsa ohar baten bidez, zinegotzi jeltzaleak informatu dute maiatzeko plenoan, "uda gainean dugunean" onartutako aurrekontu aldaketak komentuaren zati bat ostatu moduan egokitzeko, ez daukala eraikuntz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015693 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Makina bat zumaiar elkartu ziren igandean Ezkio-Itsaso inguruan Gure Esku Dago taldeak antolatutako giza katean parte hartzeko. Bidali diguzuen argazkiekin honako galeria hau osatu dugu. Eskerrik asko zuen irudiak igorri dizkiguzuen guztioi. Egun horretan ateratako argazkiak bidali nahi badizkiguzue, galeria berritzen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015694 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Iruñean eta igandean Puente la Reinan jokatutako estropadetan maila ona eman zuten denek eta udako estropadetan lehiatzeko prest daudela erakutsi zuten.
Larunbat eguerdian irten zen Zumaiatik Itxas-Gain taldeko espedizioa Nafarroa aldera, klubeko zaharrenetatik hasi eta gaztetxoenak arte. Ilusioz ekin ziote... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015695 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure Esku Taldeak antolatuta, Durango eta Iruñea arteko giza katea egin zen igandean. 150.000 lagunetik gora elkartu ziren erabakitzearen eskubidearen alde. Zumaiarrik ez zen falta izan igandean, Ezkio-Itsasoko tartean. Han izan al zineten? Ziur asko kamerarekin edo sakeleko telefonoaren argazkiak aterako zenituzten. B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015696 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro parrokian datorren ikasturteko haurren katekesia antolatzen ari dira eta aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2008an jaioak) izango dira lehenengo mailan hasteko aukera izango dutenak. Adin horretako seme edo alabaren bat izan eta katekesira bidaltzeko asmoa duten gurasoek, haurraren izena eman dezakete... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015697 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ofizialtasunaren galbaetik pasatu behar badu ere oraindik (KAE Ligako batzarrean onartzea protokolo edo burokrazia kontua izango da), Zumaian emango zaio hasiera ofizialki aurtengo traineru denboradiari. Ekainaren 22an izango da, 12:00etan, eta KAE 1 ligako aurreneko estropada jokatuko dute traineruek eta arraunlariek.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015698 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzeko ohiko plenoan Fracking-aren kontrako mozioa onartu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Hori horrela mozioan zehazten den bezala, Zumaia Fracking-ik gabeko udalerri izendatu zen, eta datozen egunotan jarriko da herriko sarreretan 'Fracking ez' dioen seinalea.
Fracking-aren debekua eskatzen duen Herri Ekim... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015699 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldi ofiziala ondo prestatzen segitzeko, ze hobe bandera bat irabaztea baino? Horixe egin zuten larunbatean Zumaiako emakumezkoek Lekeition. Hibaikari 2 segundo atera zizkioten, eta Oriori 8.
Lekeition bertan, KAE 1eko Zumaiak ere konfiantza olatu handia hartu zuen. Zortzigarren izan zen sailkapenean, et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015700 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, Ekainak 14, Artikutza aldera egingo dute egun osorako txangoa Inda-Mendikoek. Irteera goizeko 8etan izango da Txomin Agirre geltokian. Apuntatzeko goiko estankora (943860357) deitu daiteke. Helduek 12 euro ordainduko dute eta haurrek 6 euro. Antolatzaileek umeekin joatera animatzen dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015701 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pilota txapelketa: final laurdenetako lehen jardunaldia jokatu da
Ostiralean jokatu zen Odieta frontoian pilota txapelketa herrikoiaren final laurdenetako lehen jardunaldia. Lehen partidan Asier Olasagastik 22-9 irabazi zion Mikel Odriozolari eta bigarrenean Josu Urangak 22-12 Carlos Oliveirari. Ostiral honetan jokatuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015702 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Manu Uranga artista zumaiarrak Gio bat Txitxarro performance-a egingo du larunbatean Txitxarron (22:00etan), dantzalekuaren 38. urteurrena ospatzeko.
Horrela dio jaialdiaren iragarkiak performance-ari buruz: 1. Txitxarro dantzarekin esnatu; 2. dantzak ingurunea eraldatu; 3. Gio bat mugimenduan jartzean, egokitu eta dag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015703 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako hiru traineru izango dira larunbat arratsaldean (16:00etan) Leikeition jokatuko diren estropadetan. Aurrena Zumaia, Hibaika eta Orio emakumezkoetan, txanda berean. Ondoren, gizonezkoak, batzuk binaka erlojuaren aurka, tartean gure biak: Zumaia B Lutxanarekin, eta Zumaia A Getariarekin. Ondoren, San Miguel Liga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015704 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joseba Tapiaren kontzertuarekin hasiko dira Baleikeren 20. urteurreneko ospakizunak
Baleike aldizkariak 20 urte bete dituela ospatzeko, besteak beste, bi kontzertu antolatu ditu Baleike kultur elkarteak ekainean; hilaren 13an, Joseba Tapia etorriko da Zumaiara eta 27an Mursego. Bi kontzertuak Aita Mari aretoan izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015705 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraindik irekita dago uda denboraldiko jardueretan izena emateko epea
Kiroldegiko udako jardueretan izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta jarduera ezberdinetako hainbat talde eta ordutan lekua dago eta eman daiteke izena. Horrez gain, herriko kirol taldeen eskaintzan ere eman daiteke izena. Etxeetara banatu zen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015706 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan X-men, días del futuro pasado pelikula emango dute, ostiraletik astelehenera, ohiko ordutegian. Igandean ez da haur eta gaztetxoentzako saiorik egongo. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015707 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alebin eta infantil mailako txirrindulariei bi lasterketa baino ez zaizkie falta denboraldia amaitzeko. Larunbatean Lezon dute proba, eta bihar zortzi Zumaian.
Aurreko asteburuan Lasarten izan zuten lasterketa. Alebinetan Mikel Azkue 5. sailkatu zen eta Mikel Manzisidor 29. izan zen. Infantileetan, Gaizka Gurrutxagak 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015708 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atezainak erretiroa hartzeko borondate agertu du eta lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa ireki du Udalak. Eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 25a (14:30 arte) izango da.
Lanaldi osoko eta aldi baterako izendapena izango duen ikastetxeko atezain bat aukeratzeko oposizio-lehiaketa prozesua abiatu du Zumaiako Uda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015709 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 13tik 15era ospatuko dira Alai auzoko jaiak. Aurten ere ekitaldiz betetako egitaraua osatu dute, adin guztietako jendearentzat. Ekainaren 14an, larunbatean, herri bazkaria egingo dute. Txartelak dagoeneko salgai daude auzoko tabernetan. Helduenak 12 euroan jarri dituzte eta haurrenak 9 euroan (paella, postrea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015710 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Bildu, EAJ eta Aralar udal taldeek bat egin dute igandeko giza katearekin
Ohar honen bidez, Zumaiako Bildu, EAJ-PNV eta Aralarreko udal ordezkariak zumaiar guztiengana zuzentzen gara, gure arteko erabateko adostasunez honakoa adierazteko: Euskal Herria Nazioa dela; Euskal Herriak bere etorkizun politikoa eraba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015711 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | BIDEOA: Zumaiako itsasoko euskara ETB1eko Tribuaren Berbak saioan
Itsasoari lotutako hitzen inguruko saioa osatu zuten atzo ETB1ko Tribuaren Berbak programan. Euskara Teknikari Xabier Azkuek kontatu zizkion Kike Amonarrizi Zumaian dauzkagun zenbait hitz berezi. Atzo ez bazenuten telebistan ikusi, hemen daukazue aukera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015712 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur Alabama Monroe pelikula emango dute zine-forumeko saioan, bertsio originalean eta azpitituluekin (22:00etan, Aita Marin). Aurrez, 18:30ean, Musika Tailerreko entzunaldia egongo da. Ostiralean kontzertu lirikoa komentuan (19:00etan); eta larunbatean, goizez udaberriko argazki rallya, kontzertua Itzurun tabernan eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015713 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarte, talde eta herritarrak daude deituta, datorren asteazkenean, 19:30ean, Alondegian.Iaz lehen aldiz Udalak hartu zuen bere gain hainbeste urtetan Txepetxa Elkarteak betetako lana, Zumaiako zenbait talderen eta herritarren laguntzarekin. Orduan baloratu zen beharrezkoa zela herriko talde eta elkarteen lankidetza e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015714 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalean da dagoeneko ekaineko Baleike aldizkaria. Oraingoan Aitor Olaziregi eta Arritxu Iribar ekarri ditugu azalera: "Ama-semea, gurpil berean". Txirrindularitza da bien pasioa. Amak afizioa ogibide du, kirol kazetaria baita Euskadi Irratian, bereziki txirrindularitzan aditua; semeak afizionatuen tropelean egin du debu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015715 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko Txapelketako finaleko bigarren partidan 17-10 irabazi dio Gasteizen Arabako txapeldun Mendebaldea taldeari. Aurrez Bizkaiko txapeldunari ere irabazi zionez, Pulpoko infantil mailako neskek denboraldia txapelarekin borobildu dute. Jubenil mutilek ere Gipuzkoako Kopa irabazi dute.
Emaitza ikusita pentsa daiteke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015716 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2013ko aurrekontuen likidazioan emaitza positiboa aurkeztu du Udalak. Zehazki, 364.000 euroko soberakina gelditu da iazko udal aurrekontuetan. Dirua erabiliko da luizia izan zuen Talaimendiko malda egonkortzeko. 310.000 euroko aurrekontua dute lanek eta udazkenean egingo dira. Maldaren jabetza publikoa edo pribatua den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015717 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txakurzaleek animalien ordenantzari aurkeztutako helegiteari erantzunez, Udalak bilera egingo du txakurrak askatzeko guneak eta baldintzak erabakitzeko.Animaliei dagokien ordenantza behin-betiko onartu da azken plenoan. Herritarrek aurkeztutako helegiteen artean, txakurrak aske uzteko guneen eskaera izan da oihartzun g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015718 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lur azpiko zenbait garajetan hezetasun arazoak daude eta konponbidea adostu dute jabeek eta Udalak. Lanak aprobetxatuko dira Aita Mari kaleko errepidean aldaketak egiteko.Alde batetik, errepide erdian dauden irlak kendu egingo dira. Espazio hori irabazita, bidegorria jarriko da, Aita Mariko etxeen aldetik, justu oinezk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015719 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komentuko aterpetxea urte osoan erabili ahal izateko lanak hasiko dira
Ekainean zehar egingo dira lan handienak, uztailean eta abuztuan erromesek erabiltzeko moduan egon dadin. Irailean hasiko dira lorategi eta baratze publikoa prestatzeko lanak. Arritokieta kalera ematen duen horman ate bat zabalduko da, sarrera modur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015720 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztarri motzeko idi proba txapelketa jokatuko da gaur gauean (22:00etan) Aizarnazabalgo probatokian. Parte hartzaileen artean izango da Migel Uzkudun (Galtxagorri) zumaiarra,Txato izeneko idiarekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015721 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txiki Musika Eskolak zenbait ekintza ireki antolatu ditu aste honetarako:Ekainaren 4an, asteazkenean, dantzako ikasleek Kukai dantza konpainiak eskeinitako klase irekia izango dute 18:15ean Torreberrin. Bisita honetan beraien jarduna azaldu eta saio txiki batez gozatzeko aukera izango da. 20:15ean helduei zuzendu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015722 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bizikletako katea atera zitzaion arren, Arritokietara igotzen azkarrena izan da aurten ere Aitor Olaziregi. Zerbaitegatik dago mutila afizionatuen tropelean. Hemen dauzkazue sailkapenak: | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.