id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0016823
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Distira Argazki Elkarteak argazki erakusketa zabaldu du Alondegian, elkarteko hainbat bazkideren lanekin. Erakusketa apirilaren 14ra arte egongo da zabalik. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016824
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldi aurreko beste traineru estropada jokatu da Pasai San Pedron, Zumaia Altuna Uria izan da azkarrena emakumezkoetan. Hiru estropadatan aritu da prestakuntza hasi zenetik, eta hiruretan garaile izan da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016825
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Zarautz eta Getaria artean gertatutako bortxaketa kasu baten salaketa jaso du Ertzaintzak, familiak eskatuta daturik zabaldu ez den arren. Gertaerari erantzuteko, gaur arratsalderako mobilizazioa deitu da Zarautzen eta Getarian, "erasorik ez erantzunik gabe" lelopean. 18:00etan, Zarauzko musika plazatik Get...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016826
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KZguneak apirilerako prestatu dituen ikastaroak kontsulta ditzakezue bere webgunean: besteak beste, Google aplikazioak, sare sozialak, oinarrizko internet, software librea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016827
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch Euskal Kostaldea erakusketa zabaldu da Algorri Interpretazio Zentroan apirilaren 21era arte. Euskal kostaldean azaleratzen den flysch segida sedimentarioaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira 15 paneletan, eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eskainiz.Panel hauen osagarri, segidan ageri diren materi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016828
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilaren 27-28ko asteburuan Bardeetara joango gara. Ostiral arratsaldean aterako gara Zumaiatik eta igande arratsaldean bueltatuko gara. Bazkideek 115 € ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 140. Besteetan bezala, diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) 30350037440370007083 kontuan egin behar da. Agir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016829
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bideo honetan ikus dezakezue larunbat eguerdian zumaiarrek euskararen alde egindako korrika saioa. Hamaika Telebistak ekoiztutako bideoa da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016830
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Harrera ederra jaso du gaur eguerdian Korrika 18k Zumaian; bihar Baionako helmugaraino indartsu iristeko adinako bultzada jaso du ehundaka zumaiarren partetik. Jende asko korrika eta jende asko bide bazterrean euskararen festa ibiltariaz gozatzen. Hemen daukazue argazki bilduma (egileak: euskalakariaek, Mikel Castellan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016831
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur goizean ehundaka haur batu dira Zumaiako kaleetan euskararen alde korrika egiteko. Adinen arabera sailkatuta, Beheko plazako helmugara hurbildu ahala tropela loditzen joan da, amaieran jendetza bildu arte. Gogoan izan Korrika nagusia bihar eguerdian pasako dela Zumaiatik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016832
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldiko hirugarren lasterketa jokatu zuten aurreko asteburuan Zumaiako Txirrindulari Elkartea-Viveros San Antongo txikienek. Usurbilen podiuma ere igo ziren alebinak.Arritxu Iribarrek idatzi du kronika.Mutiletan Oier Unanue hirugarren sailkatu zen, Unai Sasiain 4., Antton Tolosa 7., Mihai Ovidiu 9., Mattin Etxaniz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016833
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen dira 2013ko Santelmoak. Apirilaren 5ean hasi eta bi asteburu luzez jai giroan murgiltzeko aukerarik ez da faltako. Hemen daukazue aurtengo egitaraua eta San Telmo martxaren bideoa, berotzen hasteko: Odei Barroso, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano eta Jone Uria. Ondoren Itxas ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016834
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, martxoak 24, Zumaiako Bira egingo da, Inda Mendi elkarteak antolatuta. Irteera goizeko 9:00etan izango da Beheko plazatik. Agoten, urtero bezala, salda emango dute indarberritzeko eta aurrera egin ahal izateko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016835
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakinak sortzea prebenitzeko planaren proposamenak aurkeztuko dira gaur Algorrin Hondakin gutxiago sortzeko plebentzio plana ari dira lantzen Zumaiako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartea. Orain arte datu eta proposamen bilketa egin dute, eta horien aurkezpena egingo dute gaur Algorri Interpretazio Zentroak, 19:00e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016836
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbateko erakustaldiak (Ondartxon, 19:30ean) muntaia berezia izango du, DJ, argi joko eta pantailekin, udarako prestatzen ari diren proiektu baterako bideoz grabatuko baitute. Azken hiruhilabetean ikasitako koreografiak dantzatuko dituzte Zumaiako ikasleek, eta Azkoititik etorritako talde batek ere egingo du bere sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016837
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo hil zen Maria Pilar Beobide, 81 urte zituela, eta gaur arratsaldean izango dira hileta elizkizunak (19:00etan). Julio Beobide eskultore handiaren alaba, hainbat urtetan museoaren kudeaketaz arduratzeaz gain, euskal kulturarekiko zaletasun handia izan zuen beti. Gaztetan nazioartean ere ibili zen dantza ikuskizunek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016838
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tindoufeko errefuxiatu kanpalekuetan, Algeriako basamorduaren erdian, 50 gradutik gorako tenperatura jasan behar izaten dute egunero udan. Oporrak bakean programari esker, infernu hartatik irten eta Euskal Herrian egonaldia egiteko aukera eskaintzen zaie 7 eta 12 urte arteko haur sahararrei. Baina horretarako etxean ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016839
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Hizkuntza gutxituak egin dezakeena ez dezala egin hizkuntza handiago batek" Belen Urangak itxi zuen aurtengo Euskara, bestela ez gara 2013ko hitzaldi zikloa Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan etorriak hitzaldiarekin. Interesa piztu zuen entzuleen artean, ideia berriak ekarri zituelako, eta orain artekoekin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016840
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi jokatu dira asteburuan, igandekoa Zumaian bertan. Herriko taldeen artetik gaztetxoenek lortu dituzte emaitza onenak, mutilak zein neskak bigarren izan baitira. Atzo Zumaian mutilek ehunekoengatik ez zuten estropada irabazi. Neskak bosgarren izan ziren; kadete mutilak 10. eta 16.; e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016841
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakume garapen sortzaileen lehen biltzarra egingo dute Zumaian urrian Mundu guztiko emakume nekazari eta baserritarrek arazo komunak dituztela konturatuta, herrialde askotakoen esperientziak bildu, eta batzuk besteen bizipen eta ereduetatik ikasi dezaten, Emakume Garapen Sortzaileen I. Biltzarra antolatu dute Haurrald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016842
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten Urolaren ibaiertza aukeratu da Zuhaitz Egunean arbolak landatzeko. Araztegiaren parean, 200 bat ale landatu dituzte ekimenean parte hartu duten haur eta helduek: gorostiak, elorri beltzak, zume gorriak, gurbitzak... "Inguru honetan jende asko ibiltzen da eta pantaila natural bat egin nahi dugu zuhaitzekin, Bedua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016843
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bodyboard-ari buruzko erreportajea egin du ETBko Teknopolis saioak. Kirolari buruzko azalpenak emateko Alex Odriozola zumaiarra aukeratu dute, Europako txapeldun junior mailan. Zumaiako bodyboardlari gazteak ere agertzen dira Itzurunen olatuak hartzen eta entrenamendu saioak egiten. Hemen ikus dezakezue bideoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016844
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña Itxas Gaineko piraguistak laugarren postua lortu du Espainiako Neguko Txapelketan, Llamedo, Hernanz eta Cubelosen atzetik. Emaitza ona da, kontuan hartuta bere ohiko distantzia baino proba luzeago jokatzen dela neguko txapelketan. Gainera, 45 eta 49 urte arteko beteranoen mailan, Xabier Osak urrezko domina i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016845
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat goizean (10:26an) 44 urteko gizonezko zumaiar bat erreskatatu zuen Guardia Zibilak Panticosan (Huesca), Batximañako aterpetxean. Mendizaleak (J.P.D.) ez du lesio larririk, baina helikopteroz jaitsi behar izan zuten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016846
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, larunbata, Itzalen sua ikuskizuna taularatuko dute Aita Marin (22:00etan). Baleikeko bost bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Hemen saridunen izenak:Igor Aldai, Axier Lopez, Pello Etxabe, Itziar Mora eta Feli Uria. Sarrerak lehiatilean izango dituzue, zuen izenean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016847
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertakizuna: ostiral gaua; bikotekideak utzi ostean harreman egonkor bat izateko amorratzen dagoen abokatu gaztea da Helena. Ingurura begiratu eta Bob ikusiko du, negozio susmagarrietatik bizi den artista frustratu bat. Inguraturik, sekulako mozkorraldia proposatuko dio, eta ohean amaituko dute. Biharamunean, zein bere...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016848
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen Mailako denboraldia azken txanpara ari da iristen, eta dagoeneko sailkapeneko azken postuari ihes egitea da Bigara Pulpori gelditzen zaion helburua. Bigara Pulpok sei puntu ditu gaur egun eta atzetik Romo baino ez du, bost punturekin. Larunbatean Lubakin jokatuko du, Egiaren aurka (16:30ean).Etxean gelditzen zaiz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016849
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Olaziregik (Viveros San Anton) Errenterian egindako lana izan da asteburuko lasterketetatik nabarmendu beharrekoa. Zumaiarra 7. sailkatu zen igande arratsaldeko lasterketa exijentean. Hau duzue Arritxu Iribarrek bidalitako kronika:152 txirrindulari abiatu ziren, 64k bukatu zuten proba; 70 kilometro gorabeheratsua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016850
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den urtean Kirol Patronatua indarren jarri zenetik kiroldegiaren kudeaketa bereganatu du Udalak. 2013ko kuoten igoerak zenbait erabiltzaileren kexak eragin ditu, eta kudeaketa sistema berriarekin lotu duenik ere ez da falta. Iñaki Ostolaza kirol zinegotziak ukatu egin du hori denik igoeraren arrazoia, eta azalpena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016851
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 16an, larunbatean, Zumaiako Zuhaitz Eguna ospatuko da, Bedua inguruan. Udalaren helburua inguru honen berezko landaretza berreskuratzea da eta horretarako, bertako espezieen landaketa egiteko gonbitea luzatzen zaie adin guztietako herritarrei. Eguerdiko 12:00etan Ignazio Zuloaga plazan elkartu eta Bedua alde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016852
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, osteguna, Euskal Herriko mugimendu feministaren historia hitzaldia emango du Emagin Interpretazio Zentroak Inpernupe elkartean, 20:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016853
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 29tik apirilaren 1era Urduñan egingo den Gazte Danbada jaialdirako "motorrak berotzeko" Gazte Danbatekua antolatu dute Zumaiako Torreberri Gaztetxian. Bihar, ostirala, Gazte Mihiluze lehiaketa egingo dute, eta larunbatean mojito gaua eta kontzertuak. Hemen ikus dezakezue prestatu duten bideoklipa eta egitara...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016854
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larrialdian dauden herrialdeetatik haurrak ekartzeko laguntza emango du Udal Elkarteak Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntzak ematea onartu du gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak udan egonaldia egiteko ekartzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat. 2006tik 2012ra, 245 haurrek egin dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016855
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren larunbatean, martxoaren 16an, gaueko 22:00etan, Aita Mari aretoan Itzalen sua ikuskizun bereziaz gozatzeko aukera izango dugu. Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko bost lagunentzako bina sarrera dauzkagu.Itzalen sua paperera ekarritako filme bat da. Aktoreak, gidoilaria, argazkilaria, jantzi sortzailea, makil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016856
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jasaten ari garen krisialdia bosgarren urtera heltzen ari da eta ez dirudi azkar amaituko denik. Langabezia inoiz ezagutu ez dugun mailetara heltzen ari da eta gizartearen kopuru handi bat pobrezia mailaren azpitik bizi da. Zumaia ez dago egoera honetatik kanpo: gero eta jende gehiagok eskatzen du laguntza eta hitz egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016857
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, martxoak 13, Belen Uranga izango da Zumaian Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak hitzaldiarekin Euskara, bestela ez gara zikloari itxiera ematen (Alondegian, 19:00etan). Belenek ekologia terminoa hizkuntzaren arloan erabiltzeko arrazoiak erakutsiko ditu, eta moda kontua izatetik harago ekologia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016858
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bukatu da hauteskunde prozesua Zumaiako Arraun Elkartean, eta zuzendaritza berria dauka klubak. Baita presidente berria ere: Luis Mari Osa Barrena. 1982tik presidente izan den Luis Mari Goikoetxea 'Goiko' beste zeregin batzuetan ariko da aurrerantzean klubaren barruan. "Aurrentzean ere behar denerako laguntzeko prest n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016859
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol hezitzailea eta kalitatezkoa euskaraz lantzeko tailerra antolatu du Futbolaz Blaik Joseba Sesmak, Aitor Manterolak eta Aritz Olagoik sortu dute Kirolaz Blai, besteak beste, "kirolaren oinarriak haurrei modu hezitzaile eta dibertigarrian irakasten erakusteko". Eskola kirolean eta kirol elkarteetan haurrekin dihard...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016860
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur zabaldu da Ardantzabideko etxebizitza sustapen berrirako izena emateko epea Ardantzabiden 38 etxebizitza berri eraikiko ditu Sukia S.A. enpresak, Udalak deitutako lehiaketa irabazi eta gero. Hitzarmenaren arabera, lursailen truke, udal pilotalekua eraikitzeko konpromisoa hartu du enpresak. "26 etxebizitza saldu be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016861
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko Zesta Punta Txapelketa irabazi dute Cosme Agirre eta Alex Gainza kadeteek Mutrikuko Jon Goenaga eta Aitor Andonegi bikoteari 30-25 irabazi diote Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako finala.Bestalde, berehala hasiko da Federazio arteko GRAVN torneo ospetsua. Gipuzkoa ordezkatzeko Zumaiako hiru pelotari au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016862
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Andoni Egaña: "Gaur egungoak historian meriturik handiena duten euskaldunak gara" Joan den asteazkenean Andoni Egañak hitzaldia eman zuen Zumaiako Alondegia Kultur etxean "Euskara, bestela ez gara" zikloaren baitan hirugarrena. Egañak galdera itxuran eman zuen hitzaldiaren izenburua Zer egin dugu ongi? Zer gaizki? eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016863
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal Gobernuak, gaur 19:30etan Magnoliopean egingo den kontzentraziora joateko deia egiten die herritarrei.Zumaiako Udal gobernuak honako adierazpen instituzionala aurkezten du, 2013ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko eguna dela-eta: Euskal Herriko emakumeak krisi sistemiko batean murgilduta bizi dira, eta, egoera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016864
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, martxoak 8, Jose Manuel Garmendiaren eskutik, "Bihotzeko otoitza" izeneko otoitz-meditazio saioa antolatu du Gunek. Ohi bezala Zumaiako Foronda jauregian izango da arratsaldeko 19:30etik 21:00ak arte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016865
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Euskarazko hedabideok elkarrekin egin behar dugu gure gogoeta, etorkizuna irabazteko" Herri izaerako euskarazko hedabideen elkartea da Hekimen eta bertan batzen dira 50 hedabidetik gora, tartean Goiena. Alberto Barandiaran (Altsasu, 1964) da elkarte horretako zuzendaria. Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n hogei urte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016866
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZUMB, Zumaiako Udal Musika Banda, Udaberriko kontzertuko prestakuntzan dabil burubelarri. Oso berezia izango da aurtengo kontzertua. Musika estilo anitzak jorratuko digu egitarauak, opera garaian hasita eta egungo musikara arte. Kontzertua larunbatean izango da, 19:30ean, Alondegian.Kontzertu hau, Usurbilen ere gozatze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016867
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaia: martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna. Iraupena: gehienez 8 minutu. Film laburrak helbide honetara bidali beharko dira: Lanak bidaltzeko epea: martxoaren 1etik 18ra arte. Aurkeztutako film laburrak martxoan ikusgai izango dira Berdintasun foroak antolatutako saio batean. Berdintasun Foroak aukeratutako lanik on...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016868
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakinen auziari buruzko iritzi artikulu hau bidali digute galernasarean.info web gunetik. Hemen irakur dezakezue:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016869
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lokal komertzialak etxe bihurtzeko erraztasunak onartu ditu Udalak ezgaitasun fisikoren bat dutenentzat Orain arte bost urteko jabetza ziurtatu behar zen lokal komertzialak etxebizitza bihurtu ahal izateko. Azken udal plenoan arauari salbuespena onartzea erabaki da, aho batez: ezgaitasun fisikoa dutenei ez zaie betekiz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016870
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal Gobernua: "EAJri bi aldiz azaldu zaio informazioa biltzen ari garela, ondoren Hondakinen Mahaian aurkezteko" Zumaiako Udal Gobernuak harriduraz hartu du asteburuan EAJk ateratako oharra. Izan ere, EAJri pasa den astean, bi aldiz (batzordean eta plenoan), azaldu zitzaion Zumaiako Udaleko teknikariak gaikako bilketa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016871
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Andoni Egañak emango du 'Euskara, bestela ez gara' zikloko hirugarren hitzaldia Datorren asteazkenean, martxoaren 6an, Andoni Egaña etorriko da, Euskara, bestela ez gara zikloaren baitan 3. hitzaldia ematera: Zer egin dugu ondo? Zer gaizki? izenburuko hitzaldia eskainiko du, Alondegian, 19:00etan hasita. Egañak, euskar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016872
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehengo asteazkenean, otsailaren 27an Zumaian martxan den Euskara, bestela ez gara zikloaren baitan Jone Miren Hernandez izan zen hizlari Arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua hitzaldiarekin. Zumaiako Udaleko Euskara Teknikari Josune Herrartek laburbildu digu hitzaldiaren edukia. Bideoan hitzaldia osorik entzun ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016873
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unai Elorriagak (Cespa) irabazi du gaur goizean Zumaian jokatu den txirrindulari lasterketa, Hego Euskal Herriko afizionatuen denboraldiko lehena. Pistako espezialista da Elorriaga -Munduko Txapelketan 9. izan berri da, Omnium proban-, eta esprintean erraz menderatu ditu aurkariak. Julian Balaguerrek (Hostal la Torre) ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016874
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakin Mahaia herrian hondakinak biltzeko modu desberdinak aztertu eta herritarren iritziak jasota, irtenbideak aurkitzeko mahaia zelakoan egon gara orain arte. Gure alderdia behintzat asmo horrekin joan da egin diren hiru bileretara. Azkeneko bilera otsailaren 6an egin genuen. Bilera bukaeran alkateak hauxe zion: "M...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016875
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, larunbata, traineru jaitsiera egingo da Orion (17:30ean). Guztira, 62 traineruk hartuko dute parte. Bestalde, bihar Gipuzkoako Batel Ligako estropada jokatuko da Getarian, 11:00etan hasita.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016876
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko egunetako elurteak ederki zuritu ditu inguruko mendiak, baina badirudi hotzari agur esango diogula asteburuan. Joseba Egaña metereologoak iragarri duenez, eguzkia izango da nagusi eta hego haizeak tenperatura epelduko du igandean. Hemen iragarpen zehatza:Laino guztien gainetik
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016877
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi urtez edukiontzien aldeko apustua egiteko proposatu du Plataformak Atez Ateren kontrako herri plataformak bilera deitu du astearte iluntzerako (20:00etan, Alondegian), hondakinen bilketarako daukan proposamena aurkezteko. Plataformako kide Eusebio Larrañagak Urola Kostako Hitza-n aurreratu duenez, edukiontzien siste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016878
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2012an zumaiarrok 2.494.250 kilo zabor isuri genituen Urtetako (Zarautz) zabortegira, sortutako hondakinen %65,9. Beraz, %34,1 da gaika sailkatzen eta biltzen dena. Portzentaiak gora egin du, baina Zumaiako Udalak ezarritako helburuetatik oso behera. Azken urtebetean hondakinen arazoari aurre egiteko hartu dituen neurr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016879
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoen aldeko pilota jaialdian antolatu dute Zarautzen martxoaren 8rako. Bildutako dirua ADELA elkarteari laguntzeko izango da.Eskuz binakako bi partida jokatuko dira Zarauzko Aritzbatalde pilotalkeuan, 22:00etatik aurrera: Aritz Lasa eta Laskurain, Jaunarena eta Pascualen aurka leh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016880
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar larunbata afizionatu mailako txirrindulari lasterketa izango da Zumaian. Bosgarrenez jokatuko da Zumaia Saria eta lasterketa honek emango dio hasiera Hego Euskal Herrian afizionatuen denboraldiari. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak izango dira lasterketa honetan, eta ohi denez 150 txirrindulari baino gehi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016881
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela egun batzuk errausketaren aurkako panelak agertu ziren herriko hainbat tokitan (ez dakit talderen batek jarriko zituen edo zehatz meatz nork jarri dituen). Harritu egin ninduen panelak ikusteak, baina gehiago harritu nau gaur goizean panel hoien gainean atez atekoaren aurkako plataformaren kartelak ipini dituztel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016882
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Herritar asko errudun sentitzen dira ezin dutelako etxeko hipoteka ordaindu" Etxe kaleratzeak urrutiko kontua direla badirudi ere, Kaleratzeak Stop Plataformatik azaldu dutenez, Gipuzkoan egunero bi-hiru kaleratze izaten dira. «Etxebizitza erosteko hipoteka eskatu duen edonori gerta dakioken arazoa da. Horren aurrean,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016883
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan El lado bueno de las cosas pelikula ikusi ahal izango da Aita Mari aretoan. Hemen daukazue trailerra. Sei saio izango dira aukeran: Ostiralean 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; igandean, 17:00etan eta 19:30ean; eta astelehenean 19:30ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016884
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hileko azken osteguna izanik, ohiko plenoa deitu du Iñaki Agirrezabalaga alkateak gaur arratsaldeko (19:00etan). Hemen daukazue aztertuko diren gaien zerrenda:1.- Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada.2.-Batzorde informatzaileen ordezkoak izendatzea.3.-Hirigintza:3.1.-Irizpena: Hirugarren sektoreko izatetik e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016885
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Begoña Egiguren artistan emandako 16 artelan zozkatu ditu Darahli Elkarteak, saharar herriari laguntzeko. Hauek dira zenbaki saridunak:0374, 0907, 1009, 0302, 1349, 1127, 0989, 0352, 0996, 0146, 1218, 1726, 0153, 0218, 1331 eta 0729. Sariduna bazara, deitu telefonoz: 659758248 eta 605701463. Darahli Elkarteak eskerrak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016886
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Saramago idazlearen Uharte ezezaguna lanean oinarritutako antzezlana aurkeztuko du igande eguerdian (Aita Marin, 12:00etan) Markeliñe antzerkia taldeak. Sarrerak Turismo bulegoan eros daitezke aldez aurretik, hiru euroan. Sinopsia Esnatzean, Erreginarengana jo zuen neskatoak, eta itsasontzi bat eskatu zion, "Uhart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016887
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldean (17:30ean), Neguko ipuinak kontatuko ditu Apika taldeak, Alondegiako haur liburutegian. Bost eta zortzi urte bitarteko haurrentzako saio izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016888
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak Andoaingo piano jaialdian hartu dute parte. Hainbat domina irabazi dituzte:Bakarlari A mailan: Urre bat eta 4 zilar. Gainera, pianoa lau eskutara B mailan aipamen berezia egin zieten Elene Garitano Olaizola eta Isabel Unamuno Atxa ikasleei eta jaialdiaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016889
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamahiru lan aurkeztu dira herrian antolatutako surfeko bideo lehiaketara. Ostiralean aurkeztuko dituzte jendaurrean, Tximista tabernan (23:00etan). Epai mahaiaren sariez gain (bideo onena, maniobra onena eta tubo onena), ikusleen saria ere banatuko da. Gainera, ikusleen artean ere Spot dendak emandako arropa eta mater...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016890
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foru Aldundiaren jarrera salatu dute hamasei natur taldek, Zumaiakoa tartean «Atea ixtea». Horixe egotzi diote hamasei natur taldek Gipuzkoako Foru Aldundiari. «Agintari berriak izanagatik, aurrekoen ildo beretik jarraitzen dute. Politiketan ez dugu aldaketarik ikusten. Ez dute kontuan hartzen gure iritzia», salatu zue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016891
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxe kaleratzeak dira krisi ekonomikoak eragin duen arazo larri eta mingarrienetako bat. Euskal Herrian ehundaka dira dagoeneko etxea kendu dieten herritarrak; asko bizi dira etxea galtzeko beldurrarekin. Zumaia ez da arazo horretatik aparte bizi. Gaiari buruzko informazioa emateko, izan daitezkeen kezkak argitzeko eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016892
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astinduren Broadway-Cabaret musikala proiektu berrirako 30 urtetik gorako gizonezko bat behar da aktore moduan parte hartzeko. Entsaioak larunbat arratsaldetan izango dira. Interesa izanez gero, Astindu Dantza Elkartearekin harremanetan jar zaitezke
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016893
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendebaldeko Saharari buruz Darahlik antolatu duen erakusketaren barruan, gaur arratsaldean (18:30ean) Javier Bardeme ekoiztutako Hijos de las nubes pelikula emango dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016894
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xanti Zabaleta: "Traineru berria martxo erdialderako izango dugu klubean" Telmo Deuneko entrenatzaile Xanti Zabaleta elkarrizketatu du Hamaika Telebistak. Aurtengo helburuak "maila eustea eta gozatzea" dira, baina horretarako "gogor" egin beharko da lan bere iritziz. Traineru berria martxo erdialderako klubean izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016895
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ez dago suntsipen handiko arma eraginkorragorik kontsumismoa baino" Gaur egun gure eguneroko bizitzan hain eragin gordina izaten ari den krisi ekonomiko finantzieroari garrantziarik kendu gabe, muineko krisi sakonago baten aurrean gaudela dio Joseba Azkarraga Etxegibel soziologoak: zibilizazio krisia. Diagnosi horren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016896
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas Gain izan da Gipuzkoako klubik onena joan den larunbatean Urolan jokatutako neguko txapelketan, Irungo Santiagotarrak eta Donostia Kayaken aurretik.Emaitzen artetik, aipatzekoak dira kadete mailan Imanol Barruetabeñak lortutako garaipena eta Irati Osaren bigarren postua. Ander Tolosa ere podiumean izan zen, sub23...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016897
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua" hitzaldia emango du asteazkenean Jone Miren Hernandezek Euskara, bestela ez gara zikloaren bigarren hitzaldia izango da asteazken honetan, hilaren 27an, Zumaiako Alondegia kultur etxean 19:00etatik aurrera. Bertan, Jone Miren Hernandezek "Arnas-uneak; Gazteak eta euskarare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016898
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, martxoaren 3an, mendira doaz Inda Mendi elkarteko kideak. Bizkai aldera joateko plana egin dute: Urkiola-Saibi-Errialtabaso-Mañaria izango da goiz buelta. Irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirre kaitik. Beti bezala, izena goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek sei euro ordaindu be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016899
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteazkenean, hitzaldi zikloaren bigarren edizioari hasiera emateko Kike Amonarriz izan zen Zumaian "XXI. mendeko euskaldunak; nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada" hitzaldia ematen. 60 lagunetik gora bildu ziren kultur etxeko aretoan eta entzuleak gustura eduki zituen hasieratik, umorea ere tarteka erabilik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016900
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, larunbata, eta asteartean auzokonposta egiteko ikastaroak egingo dira Brankan.Dagoeneko Oikiako eta Puntanuetako taldeak martxan daude, eta orain Basadin eta San Telmoan ari dira taldeak osatzen. Hori ikusirik, bi auzo horietako eta Puntanuetako familia berrientzat bi ikastaro antolatu ditu Udalak. Lehena bihar ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016901
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur gauean Pottola antzezlana (Aita Marin, 22:00etan) ikusteko sarrerak zozkatu ditugu parte hartu nahi izan duten Baleikeko bazkideen artean. Hauek dira saridunak:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016902
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren uztailaren 1etik 26ra egingo dira 3 eta 12 urte arteko haurrentzako Udalekuak. Udalak deialdia egin du begiraleak kontratatzeko, gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitatatu denez. Interesdunek 20 eguneko epea dute Udaleko erregistroak eskabideak aurkezteko. Hemen dauzkazue bete beharreko baldintzak eta aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016903
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Zer ekonomia, zer hazkunde zer gizaki?" hitzaldia emango du Joseba Azkarraga Etxagibelek Datorren ostiralean, otsailaren 22an, Gune elkarteak antolatutako zikloaren barruan solasaldi berri bat izango dugu. Oraingoan Joseba Azkarraga Etxagibel izango da gurekin eta landuko duen gaia: Zer ekonomia, zer hazkunde, zer giz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016904
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko Ikasleen Orkestrarako hartu dute Musika Eskolako ikasle Elena Arbonies Zazpi urte dira dagoeneko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 12-18 urte bitarteko Euskadiko Ikasleen Orkestra sinfoniko bat sortzeko proposamena egin zuenetik. Orduti,k urtero egiten dira sarrera probak eta duela aste batzuk egin ziren a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016905
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den igandean, moilan argazkiak egiten ari zen emakume bat erriora erori eta itotzeko zorian egon zen. Dirudienez, autobusa paretik pasatzen hasi zenean pauso pare bat atzera egin eta jausi egin zen uretara. Emakumeak ez zekien igeri egiten. Zorionez, Azpeitiko gazte batek gertatutakoa ikusi eta ez zuen birritan pe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016906
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dut sekula ahaztuko 2003ko otsailaren 20a, ez eta hurrengo egunetako gertaerak ere. Eta urteurrenak aprobetxatu behar dira bidegabekeria salatzeko, eta elkartasun oldea eskertzeko. Baina gaur nahiago izan dut Euskaldunon Egunkaria gogoratu. Itxieraren aurretik zortzi urtez kazetaritzan zailtzeko aukera eman zidan eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016907
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adinekoen egoitzetako langileek greba deitu dute, "patronalaren jarrera salatzeko" Gipuzkoako egoitzetan greba egingo dute otsailaren 27, 28 eta martxoaren 1ean, "lan baldintza duinen defentsan". Ohar bidez jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintza garrantzitsua egin du gatazka konpontzeko eta langileek o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016908
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Puntanuetan, auzokideok auzokonposta egiten hastekoak ginen joan den otsailaren 3an. Geu aritu gara gunea prestatzeko lanetan, eta, azkenean, hilaren 2an amaitu genuen. Baina igande goizean ezusteko penagarria hartu genuen: norbaitek hesiak bota zituen eta konposta egiteko ontzia mugitu ere bai. Udalari jakina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016909
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txinatarren Urte Berri jaia ospatu da Zumaian estreinakoz. Jende asko bildu zen atzo Kofradiako plazan, herrian bizi diren txinatarrek prestatutako jakiak dastatzera. Lehoiaren ikuskizuna ere eskaini zuten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016910
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galernasarean.info web gune berritua aurkeztu zuten larunbatean Torreberri Gaztetxian egindako jaian. Itxura aldatzeaz gain, "itzuli oso bat" eman nahi diote proiektuari. "Hemendik aurrera, pareta soil bat izatetik komunikazioa benetan martxan jarri, eta hartu-emanerako gunea bihurtu nahi dugu Galerna".
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016911
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean jokatu zen traineruen Hondarribiko Jaitsiera. Gizonezkoetan, Telmo Deun hamalaugarren izan zen. Zumaia Salegiko emakumeak berriz, azkarrenak izan ziren. Igandean berriz, Gipuzkoako Batel Ligako estropada jokatu zen Pasai Donibanen. Jubenil gizonezkoek lortu zuten emaitzarik onena, seigarren amaituta . Arrau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016912
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi distantzia izan dituzte gaur aukeran korrikalariek: 5,6 km eta 10,2 km. Jokin Redondo izan da eguneko protagonista, bera baita Herri Lasterketa irabazi duen lehen zumaiarra. Hemen daukazue argazki bilduma.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016913
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamabi kilometroko ibilbidea egin dute patinen lasterketan parte hartu duten 58 lagunek, Iriondo jatetxea eta arranpla artean lau itzuli eginez. Andres de Regil izan da irabazlea. Hemen daukazue argazki bilduma.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016914
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean hasiko dira haurrak santelmoetako danborrada entseatzen Jakintza Berri elkarteak jakinarazi du ostiralean, hilaren 15ean, izango dutela santelmoetako danborradarako lehen saioa, komentuan (18:30etan). Parte hartu nahi dute haurrek ikastetxean eman dezakete izena, edo bestela ostiralean bertan entsegua hasi b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016915
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azkoitian eman zuen lehen kontzertua San Pedro Txiki abesbatzak 1990ean, eta Azkoitian azkena, joan den abenduan. "Denoi bere alaitasuna, artea eta ondasuna transmititu dizkigu". Azkoitiko Floreaga ikastetxekoek ez dute ahaztu Geni Dovalek zuzentzen zituen gaztetxoek urtero hartzen zutela parte Gabon Kantak ekimenean, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016916
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan, otsailak 16, Galerna Gaua ospatuko da Zumaiko Torreberri Gaztetxian. Gazte proiektu komunikatiboaren 2. urteurrenean, orrialde berria eta proiektuaren berrikuntzak aurkeztuko dira. 22:30etatik aurrea, Iseka eta Eromeriaren kontzertuak izango dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016917
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako arrandegietan 6.536 erosketa egin dira Ontziratu zaitez! kanpainako tuperrekin Azaroaren 12tik urtarrilaren 31ra egindako neurketan, zumaiarrek 6.536 aldiz erabili dituzte Ontziratu zaitez! kanpainan banatu ziren 2.000 tuperrak. Udal Elkarteak datuak ontzat eman baditu ere, Zarautzekin edo Oriorekin alderatuta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016918
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurraldeak duen ondare natural, geologiko eta kultural oparoa bisitariari gerturatzeko asmoz, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Interpretazio Plana burutu du, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan inplementatzeko (Deba, Mutriku eta Zumaia). Datozen urteotan Geoparkeak burutuko dituen jarduerak eta ekimenak planifikatzek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016919
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mozorroak baserriz baserri ibili ziren joan den larunbatean, eskean. Inauteri tradizionalen bidetik, mozorroen ohiturari heldu eta jaia baserri ingurura hurbiltzea izan da Inpernupeko Joareak taldeak bultzatutako ekimenaren helburua. Hamazazpi lagunez osatutako taldea ibili zen bertsoz eta eskusoinuaz goiza girotzen, S...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016920
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erabiltzaile batek bideo hau bidali digu. Goizeko zazpietan ateratakoa da, eta Ardantzabide urez gainezka ikus daiteke.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016921
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argazkia ikusita, sutea gertatu dela pentsa daiteke lehen begi kolpean, baina lurruna da zorutik irteten ikusten dena. Iberdrolaren azpiegitura dago pare horretan eta, euri asko egiten duenean, kondentsazio arazoak sortzen omen dira. Horregatik irudi hain ikusgarria. Bestetik, metro gutxira, Ardantzabiden, urak berriro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016922
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko kirol jarduerak antolatzea eta lehentasunak zehaztea izango dira Kirol Mahaiaren zeregin nagusiak Kirol Patronatuak deituta, Kirol Mahaia osatzeko lehen bilera egin zen joan den astean Alondegian. Bertan, herriko elkarteetako kideak eta kirol arloan lan egiteko prest dauden herritarrak bildu ziren. Iñaki Ostola...
cc-by-sa 3.0