id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0016723
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Gallastegik hartuko du Ana Arranzen lekua EAJ-PNVren udal taldean Pasa den ostegunean egindako ezohiko plenoan, EAJ-PNVko zinegotzi Ana Arranzek kargoa uztearen berri eman zuen, lan kontuak medio. Hasiera batean, Udal Hauteskundetarako zerrendan seigarren postuan zegoen Maitane Urbietak hartu beharko luke Arranz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016724
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Musika Bandak eta Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak elkarlanean antolatuta, Metal topaketa egin da asteburu honetan. Metal familiako musika instrumentuei (bonbardinoa, tronboira, tronpeta, fliskornoa eta tuba) zuzendutako ekimena da Zumaiako eta inguruko herrietako ikasleek hartu dute parte bertan. Bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016725
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Corrugados Azpeitiako langileek aurkeztutako proposamena onartu zuen Plenoak Pasa den ostegunean egin zen Ezohiko Plenoak ahobatez onartu zuen Corrugados Azpeitia enpresak aurkeztutako proposamena.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016726
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoakoko trainerilla ligako bi jardunaldi jokatu dira asteburu honetan: larunbatean Pasai Donibanen eta igandean Getarian. Aipagarria da Zumaiaren emakumezkoen ontziak Getariako uretan lortutako garaipen polita. Pasai Donibanen jokatutako estropadan jubenilen ontzia laugarren izan zen. Seniorretan, aldiz, gizonezko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016727
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Ignacio Werten ministerioa bultzatzen ari den hezkuntza lege berriaren proiektua (LOMCE) hizpide izango da gaur, 19:00etan, Alondegian. Hitzaldia Zumaiako Institutuak eta Telmo Deun Guraro Elkarteak antolatu dute. Gaurko hitzorduan izango diren hizlariak Imanol Zubizarreta (EHIGE), Xabier Mendizabal (BIHEko koordi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016728
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nava Jeevan elkartearen aldeko III. Dantzara jaialdia egin zen larunbat arratsaldean, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Astindu dantza taldeak antolatuta, estilo ugaritako dantzez osatutako ikuskizuna jarraitzeko aukera izan zen: euskal dantzak eta neoklasikoa, garaikidea eta aretoko dantzak, ekialdekoak eta capoeira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016729
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi pilota partidekin hasiko da gaur binakako esku pilota txapelketa herrikoia. Partidak ostiraletan jokatuko dira, 18:30ean, Odieta frontoian. Euria egingo balu, Herri Eskolako frontoian jokatuko dira. Bost bikotek eman dute izena aurtengo txapelketan: Eneko Urbieta-Unai Beristain, Asier Olasagasti-Aitor Aizpurua, Dieg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016730
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Un lugar donde refugiarse' pelikula emango da asteburuan Aita Marin Asteburu honetan 'Un lugar donde refugiarse' pelikula estatubatuarra emango da Aita Mari zinean. Lasse Hallström zinegile suediarrak zuzenduta film honek Josh Duhamel eta Julianne Hough ditu aktore lanetan, eta Nicholas Sparks idazlearen liburu batean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016731
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Musika Bandak urteroko hitzorduari erantzunez, Kontzertu Didaktikoa prestatu du. Aurten, III. Metal Topaketa dela eta, bertako irakasleak gonbidatu ditu ZUMBek bakarlari lanetan laguntzeko. Helburua metaleko instrumentuak ezagutaraztea da eta horrelako jarduerak oso lagungarri suertatzen dira, ezagutzera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016732
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, goizeko 10:30ean hasita eta Getariako Antxua Egunaren baitan, zesta puntako kinielen jaialdia jokatuko da Getariako Sahatsaga frontoian, Zumaiako Zesta Punta Eskolak antolatuta Bertan parte hartuko dute Hondarribia, Donostia, Andoain, Tolosa, Mutriku eta Zumaiako pilotariek. Lau kiniela jokatuko dira bi mailatan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016733
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Infantilen eta kadeteen lasterketak jokatuko dira asteburuan, Beduan Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindularirik gazteenek, hau da, taldeko infantilek eta alebinek larunbat eta igande honetan etxean korrituko dute, Beduan, Joxe Mari Korta industrigunean. 16.30etan hasiko dira lasterketak eta pro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016734
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzaren 12an, Senpereko lakuan egingo den Iparraldeko ikastolen aldeko festara joateko autobusa antolatu du Inpernupe elkarteak. Autobusa goizeko 9:00etan aterako da zine paretik eta 19:00ak aldera egingo du itzulerako bidaia. Izenak Inpernupen, Metron edo Ilargin eman daitezke. Helduentzako prezioa 15 euro izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016735
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
3. Corrugados Azpeitia enpresako langileek aurkeztutako proposamena. 4. EAJ/PNVko zinegotzi Ana Arranzek zinegotzi karguari uko egiten diola osoko bilkuraren ezagupean jarri.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016736
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uxategiko eta Ubillosgo entsegu lokalak erabiltzeko deialdia zabalik dago Udalak 5 areto berri prestatu zituen Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmen bat burutu zue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016737
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den ostegunean, Usurbilen, banatu ziren CAF-Elhuyar sariaren inguruko bideoa egin dute Teknopolis saioan. Gogoratu zientzia-kazetaritzako saria Baleikeko kide Gorka Zabaletak irabazi zuela.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016738
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, 22:00etatik aurrera, Miguel Gomes zinegile portugaldarraren 'Tabu' pelikula emango da zine forumean. Film hau 2012ko Berlingo Zinemaldian aurkeztu zen eta kritikak ematen duen Fipresci saria irabazi zuen. Protagonistak emakume zahar eta aldartetsu bat, Cabo Verden jaiotako haren neskamea eta gai sozialetan murgil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016739
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan, Zumaiako Txori-Txiki Musika eta Dantza Eskolak eta Zumaiako Musika Bandak elkarlanean antolatuta, hirugarren Metal Instrumentuen Topaketa egingo da Zumaian. Maiatzak 3an hasi eta 5era bitartean hainbat ekintza antolatu dira: Metal instrumentuen inguruan txikiei zuzendutako klase pedagogikoak, instrume...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016740
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria eta Jose Ikastetxean izen emate garaia maiatzaren 6tik maiatzaren 17a bitartean zabalik egongo da. Aurten, berezitasun bezala, Maria eta Jose Haur Eskola funtzionamenduan ikusteko aukera izango dute gurasoek. Aipaturiko data horien artean goizeko 09:00-12:00 bitartean nahi dutenean etor daitezke Haur Eskolako pro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016741
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan zen astean San Pedro Abesbatzaren teklatu bat (Yamaha P120) lapurtu zuten San Telmo ermitatik. Ziur aski lapurreta asteazkenean (Apirilaren 24ean) burutu zen. Honen inguruko edozein informazio baliagarria eskertuko genizueke
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016742
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria Zubimendi akordeojole zumaiarra saritua izan da asteburu honetan Kroaziako Pula hirian jokatu den nazioarte mailako lehiaketan. Mariak D2 mailan hartu du parte (lehiaketa jokatzerako orduan 19 urte dutenena). Bi txandatan banatu da lehiaketa. Lehen txandan bi pieza jo behar izan ditu: 1800. urtea baino lehen konp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016743
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azterketa garaia dela eta Helduen liburutegiak ordutegi berezia izango du maiatzaren 2tik ekainaren 28a bitartean. 9:30etik 20:00etara zabalik egongo da ordutegi jarraian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016744
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bardeetatik etorri berriak dira Inda-Mendikoak, baina igande honetan, maiatzaren 5ean, Nafarrora joango diraegun guztirako. Ibilbidea ondorengoa izango da: Elizondo-Alkurruntz-Urdax. Beti bezala, goizeko 7:30ean aterako diraTxomin Agirre kaitik. Izena emateko goiko estankora deitu beharko da (943860357) ostirala baino ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016745
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Batxilergoko aurrematrikulazioa maiatzaren 2an zabalduko da Zumaiako Institutuan Zumaiako Institutuan 2013/14 ikasturterako Batxilergoko aurrematrikulazio epealdia zabalduko da maiatzaren 2tik 14ra, biak barne. Bi Batxilergoko motalitate eskeintzen dira: Zientzia eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak. Aurrematr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016746
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurreskoletan izena emateko epea maiatzaren 2tik 13ra bitartean izango da Maiatzaren 2an irekiko da haurreskoletan izena emateko epea, eta 13a izango da horretarako azken eguna. Eskaera orriak eta dokumentazioa aurkezteko ordutegia, ezberdina da Arrangoletan eta Eskola Txikian. Arrangoletan, astelehenetik ostiralera b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016747
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak, Municheko Operako baleteko dantzari nagusiak, pasa den apirilaren 22an San Petersburgoko Oktuabrsky teatroan egin zen Munduko Izarren Galan Sari Nagusia jaso zuen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016748
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, arratsaldeko 5ak aldera joan da Zumaiatik 'Grampian Sovereign' ontzia, Balenciagan egindako itsasontzia, Pasaiara bidean. Ohikoa den bezala, eta eguraldi kaskarrari aurre eginaz, herritar ugari inguratu da moilara eta parolaldera itsasontziaren itsasoratzera ikustera. Argazkiak: Mikel Castellano.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016749
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atez atearen aurkako plataforma: "Inork ez du galdu, garaipena Zumaiak eta zumaiarrok izan dugu" Birziklapena bai, atez atekoari ez plataformak ohar bat bidali du komunikabideetara. Ohar honetan pozik ageri dira azken egunotan izandako hurreratzearekin. Atez-atea ez da izango Zumaiako hondakinak biltzeko sistema berria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016750
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Antongo txirrindulariak Gipuzkoako Klasikan izango dira bihar Larunbatean, Donostiako Egia Auzoan, junior mailako Gipuzkoako klasika jokatuko da. Gipuzkoan jokatzen den egun bakarreko lasterketa nagusiena da udazkenean jokatuko den munduko txapelketaren atarikoarekin batera. Klasika honetan Gipuzkoako talde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016751
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehen honetan zabalduko da Udalekuetarako izen-emate epea. Esku orriak dagoeneko banatu dira herriko ikastetxeetan. 3-12 urte bitarteko haurrentzat, hau da, 2009an jaio zirenetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne. Udalekuak uztailan egingo dira, bi hamabostalditan: uztailaren 1etik 12ra lehen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016752
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
83 metroko luzera eta 18ko zabalera duen itsasontzia da eta North Star Shipping armadore eskoziarrarentzako egin dute. Iparraldeko Itsasoko petrolio-plataformentzako hornidura lanak egingo ditu. Armadore honentzako mota honetako ontzi gehiago ere egin ditu Balenciagak. Orain bost urte Grampian Talisman eta Grampian Tal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016753
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Emaztegaiaren semea' antzezlana ekarriko du gaur Ados Teatroa taldeak Zumaiara. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. Juan Jose Campanella zinegile argentinarraren 'El hijo de la novia' pelikularen egokitzapena da gaur Zumaian ikusi ahal izango den antzezlana, eta Asier Hormaza, Kandido Uranga, Iñake Irastorza, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016754
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astean zehar beroa eta eguraldi eguzkitsua izan badugu ere, asteburu honetan euritakoak eta berokiak jantzi beharko ditugu berriro ere, neguko giroa izango baitugu. Hala dio Joseba Egañak bere blogean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016755
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Steven Soderbergh estatubatuarraren azken thrillerra ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Jude Law, Catherine Zeta Jones eta Rooney Mara ditu aktoreak. Bihar 19:30 eta 22:15ean izango dira saioak, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016756
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleikeko kide Gorka Zabaletak CAF-Elhuyar saria irabazi du Baleike herri-aldizkarian argitaratutako lanarengatik. Bigarren urtez jarraian irabazi du Gorkak sari hau. Zientzia-kazetaritzen arloko saria jaso du Angel Uranga CERNeko fisikariari egindako elkarrizketagatik. Haren izenburua zen: "Ikaragarri bero zegoen zopa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016757
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan, apirilaren 27an, amaituko da hilabete honetan Gune elkarteak antolaturiko zineforum zikloa "Zinema eta Espiritualtasuna, Aniztasuna eta Gizarte Kohesioa" lelopean. Deepa Mehta zuzendari indo-kanadiarraren "Agua" filma ikusi ahal izango dugu, Indiako alargunen egoerari buruzkoa. Saioaren aurkezlea Karm...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016758
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur edo bihar hasi eta datorren asteotan dragatze lanak egingo dituzte parolmuturrean. Handik ateratzen den hondarra Talaipe alboan dagoen 'igerilekura' eramango dute. Gaur goizean garbitze lanak egin dituzte eta itsasoak ekarritako enborrak eta egurrak eraman dituzte. Bertan botako dute hondotik ateratako hondarra. "...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016759
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bost eguneko greba eta mobilizazioak egingo dituzte egoitzetako langileek San Juan Egoitza, Otezuri eta Eguneko zentroko langileek bost eguneko greba eta mobilizazioak egingo dituzte astelehenetik aurrera. Langileen esanetan, "Lan Erreformarekin, baldin eta hitzarmen berri bat ez bada sinatzen, gure soldata 400 euroan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016760
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako txapelketako lehen fasea Zumaian jokatuko dute Pulpoko kadeteek Duela bi aste Euskadiko Txapelketa irabazi zuten, hain zuzen, Zumaian jolastu zen partidetan. Orduan erraz izan ziren txapeldun, eta horregatik, Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartela lortu zuten. Orain fase berri bati ekingo diote, eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016761
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galdona Burdindegia Pulpo emakumezkoen jubenil taldeak Federazio Saria irabazi du Liga zazpigarren postuan amaitu zuten eta azken unera arte borroka egin zuten bigarren fasera sailkatzeko. Alan Urbietak gidatzen dituen jubenil mailako emakumezkoek Federazio Saria irabazi dute, lehen postuan sailkatu ondoren. Sari hau i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016762
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan 'Emaztegaiaren semea' antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Mari zinean, 22:00etatik aurrera. Kultur sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozketatu ditugu. Zozketan parte hartzeko galdera bat luzatu dugu eta erantzuna Ricardo Darin da. Gonbidapenak Aita Mari zineko leihatilan izango dituzu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016763
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirileko Baleike aldizkaria aurreratu zigun Zero Zaborreko kide Mendigaña Gorostiagak beraien proposamena. Pasarte honetan daukazue azalpena:Hondakinen mahaian norbaitek egin badu ahalegin berritzailea adostasuna bilatze aldera, hori Zero Zabor taldea izan da. Mahaiko gainontzeko kideek ere aitortuko dute. Atez ateko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016764
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zero Zaborren proposamenaren inguruan hurreratzea egon da hondakinen mahaian Hondakinen mahaiaren bilera egin zen atzo arratsaldean Udaletxean, eta aurrekoetan ez bezala, mahaian parte hartzen duten eragile guztien artean hurreratzea izan zen. Zero Zabor taldeak aurkeztutako proposamenaren inguruan izan zen gerturatze ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016765
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hekimenek elkartasuna adierazi nahi dio Lander Arbelaitz Argia aldizkariko kazetariari Baleike bazkide duen Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak elkartasuna agertu nahi dio Lander Arbelaitz Argia aldizkariko kazetariari, AskeGunea hustutzeko operazioaren barruan jasotako tratua dela eta. Hekimeneko kide sortzaileetako b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016766
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Gernika. Zerrenda amaitu gabea' izeneko erakusketa zabaldu zuen Keixetak iazko udan Oxford aretoan. Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen zela eta han izandako biktimei omenaldi bat egin nahian muntatu zuen Arroakoak erakusketa hura. Mostra bere bidea egiten ari da eta datozen asteetan Gernika-Lumoko kultu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016767
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardantzabiden egingo diren 38 etxebizitzetatik 32 prezio itunduan salduko dira. Hasieran apirilaren 19ra arte bazen ere izen emate epea, hilaren 26ra arte luzatzea erabaki du Udalak. Etxebiden, etxebizitza tasatuen atalean izena emanda daudenek ere, izen emate orria eta dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte udaletxean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016768
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Fenix 11*23' pelikula kataluniarra aurkeztuko da gaur, 19:30ean, Aita Mari zinean. 2004. urtean Èric Bertran gazteak bizitako gertaera edo amesgaiztoa jasotzen du Joel Joan eta Sergi Larak zuzendutako lan honek. Filma katalanez emango da, gaztelerazko azpitituluekin, eta Èric Bertran bera izango da Zumaian lana aurkez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016769
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, bazkalondoan, konpondu dute Iñaki Olazabalen 'Elkarrizketa' eskultura-multzoa. Orain hamar egun, San Telmo jaien amaieran, Gernika parkean dagoen multzoa osatzen duten zazpi eskulturetatik bat bere tokitik aterata agertu zen, belarretan botata. Gaur jarri dute pieza hori bere lekuan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016770
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argazkia: Parolmuturra 'Grampian Sovereign' ontziaren itsasoratzerako prestatzen ari dira Gaur egun Sarauneko moilan amarratuta dagoen 'Grampian Sovereign' ontziak ostiral arratsaldean utziko du Zumaia, Pasaiara joateko. Han egingo dizkiote azken lanak. Itsasgorarekin utziko du Zumaia, arratsaldeko 5ak aldera. Arrisku ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016771
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteburuan Zesta Punta Pilotari Ttiki txapelketa jokatu zen Iparraldeko Bidarte herrian. Donibane Lohitzune, Miarritze, Baiona, Bidarte, Hossegor, Arcachon,Pamiers, Villenave, Pau, Paris, Getaria, Tolosa, Mutriku eta Zumaiako pilotariek hartu zuten parte bertan. Txapelketa bi mailatan jokatu zen. Lehen maila 2...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016772
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuak, kultura ekintzailea bultzatzeko asmoz, etaenpresa-ideia berritzaile eta originalenak saritu nahian, VI. Urola Kostan ekin enpresa-ideien lehiaketa antolatu du. Lehiaketak hiru atal ditu; A atala, eskualdeko ikastetxeetako ikasleen enpresa-ideientzat; B atala,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016773
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Droga-menpekotasun edo beste menpekotasun psikologikoen tratamendura joaten direnek laguntzak jaso ahal izango dituzte Udalaren osoko bilkurak, 2013ko ­otsailaren 28an, droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamenduetara joaten diren per­tso­nen­tzat banakako diru-lagun­tzak emateko oinarri zeha­t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016774
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako enpresa bat miatu dute software-aren legez kanpoko erabilerarengatik Nazioarte mailako 70 enpresek osatzen duten BSA elkarteak aditzera eman duenez, miaketa apirilaren 12an egin zen eta bertan enpresa horretako 18 ordenagailu aztertu ziren. Elkarte honek esaten duenez, enpresa honetan software informatikoaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016775
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Senior mailako emakumezkoen batela hirugarren izan da Euskadiko txapelketan Euskadiko batel txapelketak jokatu dira pasa berri den asteburuan Legutioko urtegian (Araba). Emakumezkoen senior mailako batela hirugarren izan da, 9:47:94 denborarekin. Estropada Pasai San Juanek irabazi zuen (9:40:80) eta bigarren Getxo sail...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016776
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alex Uranga laugarren izan da azken egun hauetan Australiako hegoaldean jokatu den NSW South Coast Crusade bodyboard proban. IBA World Tourreko bigarren proba puntuagarria izan da. Lehena otsailaren amaneran jokatu zen Hawaiien. Txapelketa ederra egin eta gero heldu da Alex finalera. Azken manga honetan, baina, ezin iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016777
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldia amaitzeko oraindik lau partidu falta badira ere, Zumaikoren kadete mailako gizonezkoen taldeak Ohorezko Mailarako igoera erdietsi du igandean Kostkas taldeari 10-0 irabazi eta gero. Felix Nolaskoain eta Antonio Vazquezek gidatutako taldea denboraldi ezin hobea burutzen ari da. Hala erakusten dute lortutako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016778
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Emaztegaiaren semea' antzezlana ikusteko sarrerak zozketatuko ditugu Ostiral honetan, 22:00etan, 'Emaztegaiaren semea' antzezlana aurkeztuko da Aita Mari zinean. Juan Jose Campanella zinegile argentinarraren 'El hijo de la novia' pelikulan oinarritzen da eta egokitzapen honek Asier Hormaza, Kandido Uranga, Iñake Irast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016779
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erlojugile garrantzitsuen familia izan da ieregitarrena; herri askotako elizetako erlojuak egin zituzten, eta batzuek oraindik martxan jarraitzen dute. Aizarnan Santangraziko ermitako erlojua konpondu berri dute. Modu honetan hasten da Ilargi Agirre Aizarnak Ieregi (Yeregi edo Yeregui) familiak sortutako erlojuen ingur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016780
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur 50 urte Odieta frontoi zaharra berrinauguratu zuten. 1888. urtean eraikitako frontoi zaharrari estalkia, 400 pertsonentzako harmailak eta aldagelak gehitu zizkioten. Behin itxi eta gero, kantxak ia 40 metroko luzera zuen. 1963ko apirilaren 21ean berrinauguratu zuten eta garaiko agintari ugari inguratu ziren. Ezinb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016781
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kafe-tertuliak egingo dira ingelesez eta frantsesez datorren astetik aurrera Datorren astetik aurrera kafe-tertuliak ingelesez edota frantsesez egiteko aukera izango da Zumaian. Asteazken arratsaldean izan zen antolaketa bilera eta haren emaitza da bi saio izango direla datorren astetik aurrera: astelehenetan ingelesez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016782
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txo! kolektiboaren erakusketa zabalduko da gaur, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Olatz Goiburu Zumaiako bizilaguna partaide den erakusketa hau maiatzaren 5era bitartean ikusi ahal izango da, 18:30etik 20:30era; asteburutan 11:30etik 13:30era ere irekiko ditu ateak. Erakusketa kolektibo honetako partaideak hauek d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016783
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xan Campos Trio hirukoteak jazz kontzertua emango du, bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan. Hirukotea Xan Camposek (pianoa), Horacio Garciak (kontrabaxua) eta Iago Fernandezek (bateria) osatzen dute. Ondoko bideoan duzue hirukoteak jotako pieza bat.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016784
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan pelikula daniar bat ikusteko aukera izango da Aita Mari zinean. 'Un asunto real' du izena eta Danimarkak Oscar sarietarako aurkeztu zuen pelikula izan zen; bost finalistetako bat izan zen, gainera. Gaur 22:15ean emango da, bihar 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016785
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteburuan zesta puntako XXIV. San Telmo sariko finalak jokatu ziren Getariako Sahatsaga pilotalekuan. Bi egunetan izandako emaitzak hauek dituzue: Infantil mailan: Aitor Larrañaga eta Unai Vazquez, 24; Aitor Segurola eta Iñaki Mugica, 25. Alebin mailan: Cristian Saez eta Aitor Agirre, 25; Mikel Manzisidor eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016786
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAJ-PNV: "Indarkeria eta bandalismo gertaerak izan dira festetan eta Udal Gobernuak hauen inguruko hausnarketa serio bat egin beharko luke" EAJ-PNVren udal taldeak pasa berriak diren San Telmo jaien inguruko ohar hau bidali digu. Hemen duzue: Lehenik eta behin eskerrak eman nahi genizkieke festetarako antolatu diren ek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016787
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Geologia Elkarteak Geolodia izeneko ekimena antolatzen du urtero. Geologia eta geologoaren lanbidea herritartzea izaten du helburu. Egun berean, espainiar estatuko 53 lurraldetan geologia irteera bana egiten da Geolodia horren baitan. Aurtengoa maiatzaren 11n egingo da eta Gipuzkoari dagokiona Euskal Kostald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016788
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilotako txapelketa herrikoirako izena emateko epea igande honetan amaituko da. Parte hartu nahi duten bikoteek Lubaki kiroldegian edota Trapaia eta Ttakun tabernetan eman dezakete izena. Aurtengo txapelketa maiatzaren 3an hasiko da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016789
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultura eta aisialdia alorrean aritzen direnentzako diru-laguntzak Zumaian kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarte edo banakakoei diru-laguntzak emateko 2013. urteko deialdia onartu du Udalak. Araudia apirilaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Hemen aurki dezakezue informazioa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016790
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
SPRIk 2013ko Txekea+Innova programaren deialdia egin du. Programa hori SPRIren dirulaguntza-programa bat da, EAEko enpresei eragin azkarreko neurriak bideratzeko dirulaguntzak emateko. 2013ko deialdia apirilaren 15ean jarri da indarrean eta eskaerak aurkezteko epea ekainaren 7an amaituko da. Itzuli beharrik gabeko diru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016791
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Txirrindulari Eskolako ziklistek maila oso ona erakutsi zuten aurreko larunbaten Aizarnazabalen jokatutako infantil eta alebin mailako lasterketetan. Bero handia egin arren, etxean lanerako gertu eta aurpegia emanez Oier Unanuek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, alebin mailan. Aizarnazabalgo ibilbidea e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016792
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehengo asteburuan neguko giroa izan genuen hasieran, baina ederra aldaketa emango du eguraldiak aste baten barruan. Oraingoan udako giroa nagusituko da, euririk gabe eta 20 oC-tik gorako tenperaturarekin. Hemen daukazue Joseba Egaña meteorologoaren iragarpena: laino guztien gainetik
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016793
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko kadeteek Euskadiko Eskubaloi Txapelketa jokatuko dute asteburuan Zumaian Pulpoko kadeteek denboraldi bikaina osatu dute, Euskal Ligan jokatutako partida guztiak irabaziz. Horri esker, gaurtik aurrera Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Zumaian. Denboraldiko lau talde onenak izango dira aurrez aurre, lauko ligaxk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016794
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, ostirala, Guneren otoitz-meditazio saioa izango da, oraingo honetan Joxe Arregiren eskutik. Ohi bezala Zumaiako Foronda jauregian izango da, 19:30etik 21:00etara. Bestalde, larunbatean Zinea eta Espiritualtasuna zikloaren bigarren saioa izango da, Donostian. Larunbata, apirilak 13: El señor Ibrahim y las flores d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016795
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertsotan Jai, Bertsioen Gaua, olarro zopa... Hemen dira berriro santelmoak! Aurreko asteburu luzearen ondoren, arropak garbitu eta indarberritzeko denbora justuarekin hemen dira berriro santelmoak. Gaur, ostirala, herriko gazteak oholtza gainera igoko dira. Alde batetik, Bertsotan Jai herriko bertsolarien saioa izango...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016796
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zesta puntako San Telmo Sarien finalak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Gaur eta bihar jokatuko dira Getariako Sahatsaga Frontoian XXIV. San Telmo Sariko finalak. Zumaiako 40 pelotarik hartu dute parte bost mailatan banatuta; aurreko bi hilabeteetan sailkapen partidak jokatu ondoren, hauek sailkatu dira finalak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016797
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasunak kolpe handia eman zion bi urte zituela, eta ondorio fisiko larriak eragin. Gurpildun aulkian ibili beharrean da, baina mugak gainditzen ari da Telmo Irureta. Unibertsitatean bi karrera ikasi ditu, Antzerki Eskolan dabil orain, eta biigarren film laburra ere zuzendu du: Pisukideak. Elkarrekin bizi idren hiru ne...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016798
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jorge Oteiza eskultorea eta Mendiaraiz enpresaren arteko harremana Hamar urte bete dira Jorge Oteiza hil zela. Eskultore eta pentsalari handiak Zumaiako Mendiaraiz enpresarekin izan zuen harremana jaso du Koldo Landaluze kazetariak Gara egunkarian. Piezak mozteko laserra erabiltzen lehenengotakoa izan zen Mendiaraiz, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016799
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxeko balkoia baratze ekologiko emankor bihurtzea posible da; edonor izan daiteke barazki ekoizle eta garaian garaiko barazkiak kontsumitu, garraiorik behar ez dutenak eta produktu kimikorik gabeak. Algorri Interpretazio Zentroak eta Kutxa Ekoguneak antolatuta, larunbatean, apirilaren 13an, jakin beharrekoak azalduko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016800
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indiako Asha Bhavan Centre umezurztegitik iritsi zaigu argazkia. Karmelek, irudian ageri den emakumeak, bidali digu. Horrela dio: Asha Bhavan Centre Kolkatatik 50 kilometrora dago. Bertan, berrehun bat haur minusbaliatu eta umerzurtz bizi dira. Argazkiko neskatxoak Sumaya du izena (indiar hizkuntzan neska ederra esan n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016801
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte hasieratik, Zumaiako Udalak eskaintzen duen sexologia zerbitzuaren baitan, herritarrentzako kontsulta ordua ostiral honetan zen izateakoa (hilaren 12an), baina datorren ostiralera, hilaren 19ra, atzeratu da. Egun horretan, 18:30etatik aurrera Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko 2. solairuan izango da konts...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016802
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, apirilak 9, hasiko da aurtengo Mendi Astea. Hiru egunez, goi mendietan egindako kirol balentrien bideo ederrak ikusi ahal izango dira Alondegian, egunero 19:30ean. Hemen egitaraua:Apirilak 9, astearteaPatagoniaCerro TorrePoincenot Orratza: Williams ranpaEgoitz ZubizarretaApirilak 10Lotus Flower TowerKanadako zirk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016803
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan da santelmoetako lehen asteburu luzea. Eguraldiak zapuztutako ekitaldi bat edo beste eta jaietan tamalez ohikoak izaten diren gorabehera batzuk alde batera utzita (lapurretak larunbat gauean, txikizioak tabernaren batean...), giro ederra izan dugu. Bi danborradak oso ondo atera dira, oso onak txosnetako kontzertua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016804
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten Felix Larrañaga Askixu arrantzale ohiari egokitu zaio kofradian bandera igotzea, danbor hotsek San Telmoren martxa jotzen duten bitartean. Jaietako une hunkigarrienetakoa izaten da. Merezi du berriro bizitzea, bideoan besterik ez bada.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016805
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian Atez ateko bilketa sistema ez ezartzeko herritarrei ageriko protesta moduan leihoetan eta balkoietan basura poltsak zintzilikatzea eskatu zitzaienetik aste batzuk igaro dira. Plataforma osatzen dugun aldetik, herri-ekimenak izan duen jarraipen arrakasta ikusirik, gure lehen balorazioa helarazi nahi genizueke. B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016806
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aspaldiko partez pilota partidak ikusteko aukera izango da aurten sanltemoetan Odietan; 2007an jokatu ziren azkenengoak. Bestalde, Anadek jakinarazi duenez, arrantza lehiaketa bertan behera gelditu da euriteen eraginez errioa ez dagoelako baldintza egokienetan. Hemen dauzkazue santelmoen inguruko zenbait ohar, tartean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016807
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoetako bertso jaialdira (Aita Marin, 22:30ean) joateko bost bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Hemen saridunen izenak:Nerea Goiria, Jone Telleria, Aloña Zubimendi, Imanol Atorrasagasti eta Mendigaña Gorostiaga.Sarrerak turismo bulegoan jaso behar dituzue, Aita Mariko leihatila zabalduko denik ez baita ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016808
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josu Uranga (Natur Taldea): ""Edukiontzi berdean bakoitzak nahi duena botatzeko aukera dagoen bitartean ez dago zer eginik" Gizarteari erabaki bat hartzeko garaia iritsi zaiola uste dute Natur Taldean: orain arte bezala jarraitu eta zaborrak erraustu; edo ahalik eta ondoen sailkatu ahalik eta gehien birziklatzeko.Zuek ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016809
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendigaña Gorostiaga (Zero Zabor): "Ezinezkoa da erraustegi bat errefusarekin bakarrik mantentzea" Hondakinak gaika biltzeko sistemarik eraginkorrena defenditzen du Zero Zaborrek, errauskailua ekiditeko.Atez ateren kontra daudenek inposaketaz hitz egiten dute, eta galdeketa eskatzen du. Zuek nola ikusten duzue gai hau?...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016810
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emiliano Cabañas (PSE): "Errauskailuak ondo ixten du bosgarren edukiontziaren zikloa" Bosgarren edukiontziaren aukera defenditzen du PSEk, besteak beste, "atez aterekin zikloa ez dela erabat ixten". Herri galdeketa egin izan balitz arazoa "aspaldi konponduta" legoeela dio Cabañasek.Errauskailua behar dela defenditzen d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016811
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Leiza (Aralar): "Demostratuta dago bilketa pertsonalizatuak lortzen dituela tasarik onenak" Aralarren iritziz, sistema eraginkorra izango bada ezinbestekoa da kontrola bermatzea. Eztabaida maila teknikora eramanez gero, kontrol hori nola bermatu izango litzateke erantzun beharreko galdera. Bosgarren edukiontziare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016812
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Montse Arana (EAJ): "Gure alderdia prest dago errauskailuaren tamaina negoziatzeko" EAJk bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin du. "Azken hilabeteotan zumaiarrek erakutsi dute birziklatzeko borondatea dutela; emaitzak ikusi besterik ez dago. Bide horrek gehiago eman dezakeela sinesten dugu". Iruditzen zaigu oso ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016813
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Agirrezabalaga (Udal Gobernua): "Galdeketa egiteko aurrena adostu behar da zer galdetu" Indibidualismoa hauspotuz jendearen erreakzio irrazionalenak piztea oso erraza dela dio Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Horren aurrean, Udal Gobernuak garbi omen du "denon hobebehearraren alde" hartuko dituela erabakiak. Plataf...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016814
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigara Pulpo Salamankaren kontra jokatuko du larunbatean (16:30ean), sailkapeneko azken postuari ihes egiteko helburuarekin. Romo dago sailkapenaren zuloan bost punturekin eta zumaiarrek zazpi dauzkate, lau jardunaldiren faltan.Bestalde, Pulpoko alebinek Corrales de Buelnako torneoan hartuko dute parte Aste Santuan, ur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016815
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, ostirala, bertso jaialdi ederra gozatzeko aukera izango da Aita Marin (22:30ean). Odei Barroso, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano eta Jone Uriak egingo dute bertsotan, eta Jon Maia izango da gai-jartzailea. Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko sarrerak dauzkagu, bost lagune...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016816
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Realeko atezain Claudio Bravo Zumaian izan dugu bisitari, Vending Alai Berri dendaren inaugurazioan. Jendetza bildu da jokalariarekin argazkiak egin eta sinadura eskatzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016817
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Realeko atezain Claudio Bravo Zumaian izango da da gaur arratsaldean, denda berri baten inaugurazioan. Alai auzoko Vending Alai Berri dendako jabeek jakinarazi dutenez, Bravo 18:30etik aurrera egongo da dendan, eta bertara gerturatzen diren guztiei kamisetak eta argazkiak sinatuko dizkie.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016818
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eztabaida politikoaren erdigunean kokatu da hondakinen kudeaketa azken urtebetean, eta kalera ere iritsi dira bi ereduren arteko talkaren ondorioak. Eztabaida bideratu eta adostasuna errazteko, hondakinen mahaia osatu dute alderdi politikoek eta zenbait gizarte eragilek. Mahai gainean jarri diren proposamenak, adostasu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016819
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure blogean aurkituko duzue hain maite dugun musika honen inguruko artikulu txiki bat. Baita partituraren moldaketa bat. Partitura honetan alde batetik doinua soilik aurkituko dugu, musika tresna melodikoekin jo ahal izateko (flauta, klarinete, bibolina), eta bestetik pianorako egindako moldaketa aurkituko duzue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016820
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hileko lehen larunbatean eta herriko jai egunetan doako ekintzak eskainiko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Egutegi irekia izango da, eta herritarren proposamenak kontuan hartuko dira ekintzak definitzeko orduan. Proposamenak bidali edo informazio zehatza jaso nahi izanez gero, egin zaitez Algorriko laguna. Hemen d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016821
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren larunbatean, apirilaren 6an, San Telmo Jaien hasierarekin bat eginez, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak antolatuko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Zumaiako flyschean aurki daitezkeen bizitza-aztarnak aztertu eta eskulanen bidez fosilen erreplikak egiteko aukera izango dute haurrek. E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016822
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan eta Inpernupe tabernan. Jon Maia arituko da gaiak jartzen eta aurkezten, eta bertsotan seikote hau: Odei Barroso, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano eta Jone Uria. Saioa apirilaren 5ean izango da, A...
cc-by-sa 3.0