id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0016623 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur eguerdian zozkatu dira Ardantzabideko promozioko prezio itundutako 32 etxebizitzak. Promozio hau frontoi luzearekin lotuta doa eta etxebizitzak eta pilotalekua egingo duen Sukia enpresaren ordezkariak azaldu duenez, lanak "urte bukaera baino lehen, udazkenean, hastea" aurreikusten du.
80 izan dira apirilaren amaie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016624 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | '8 apellidos vascos' filmaren hainbat zati grabatuko dituzte datorren astean Zumaian. Hori dela eta, besteak beste, Ondargain inguruko hainbat kotxe aparkaleku erreserbatuta izango dira grabaketa lanetan ari direnentzako, San Telmo ermita inguruan ibiliko baitira lanean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016625 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Biharko greba orokorraren harira, Udal Gobernuak ohar hau bidali du:
"Gehiengo Sindikalak eta gizarte eragile ugarik deitu dute greba orokorra Hego Euskal Herrian maiatzaren 30erako, eskubide sozial eta laboral duinen alde. Horixe da leloa 'Euskal Herriak eredu propioa, eskubide sozial eta laboral duinen alde', eta gre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016626 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Alondegia Kultur Etxeak, Udalarekin batera, bi hilabeteko Tai Chi ikastaroak antolatu ditu ekainean eta irailean, Foronda Kultur Etxean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016627 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Arraun Elkarteak platanitoa eta arraunlari koadrila aurkeztuko ditu igandean
Igandean, ekainaren 2an, urteroko ekitaldia egingo du Zumaiako Arraun Elkarteak: traineruko arraunlarien aurkezpena. 11.30ak aldera izango da Arranplan. Emakumezkoak eta gizonezkoak izango dira bertan: Zumaia Salegi Jatetxea eta Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016628 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 20:00etan hasita, Zumaiako Udaleko ez ohiko plenoa egingo da gaur, asteazkena. Eguneko gai ordenak honako puntuak jasotzen ditu:
1.- AURREKO BILERETAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (2013.05.02; 65zbkia. )
2.- XABIER GALLASTEGI IDIGORAS jnak, EAJ-PNV TALDEAREN ZINEGOTZI KARGUA HARTZEA.
2012KO ABENDUAREN APARTEKO ORDA... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016629 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 28an hasiko diren San Pedro jaiak antolatzeko bilera irekia egingo da ostiral honetan, maiatzak 31, 18:30ean, Alondegian. Bertan, festetarako proposamenak aurkeztu daitezke. Dagoeneko egitaraua prestatzen hasiak direnek, ideia hauek aurrez aurkez ditzakete Alondegia kultur etxean (943861056 / | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016630 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hezkuntza sistema erreformatzeko Espainiako gobernuak onartu berri duen LOMCE legeari buruzko mahai-ingurua egin zen maiatzaren 22an Oxford aretoan, Maria eta Jose ikastetxeak antolatuta. Eztabaidan parte hartu zuten Jone Berriozabalek (EAJko legebiltzarkidea), Juanjo Agirrezabalak (EH Bilduko legebiltzarkidea) eta Jua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016631 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia eta Getaria arteko errepidea hilabetez egongo da itxita Arranaitz parean agertutako zuloa medio.
Zuloa igande eguerdian zabaldu zen Orroagatik hurbil dagoen leku horretan. Goizean zehar sumatu zen errepidea hondoratzen ari zela, baina igandeko ordu batak aldera egin zuen lurrak behera. Zumaiarantz doan aldean ag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016632 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi manifestazio egingo dira ostegunean Zumaian, greba orokorreko egunean
Ostegunean, maiatzak 30, eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatzeko egingo den greba orokorraren harira, zenbait deialdi eta manifestazio egingo dira Zumaian.
Hala, goizeko 9:00etan manifestazioa aterako da Kofradiatik. Leku beretik, baina ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016633 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dinosauruean desagerpenaren inguruko hitzaldiarekin hasiko dira Geoparkeen Astearen ekitaldiak Zumaian
Ekainaren 9ra bitartean Europar Geoparkeen Astea ari da burutzen Euskal Kostaldeko Geoparkean. Helburu nagusia bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea da. Geoparkearen Astea Europako Ge... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016634 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inda-Mendikoak igandean Kantabriara joango dira egun guztirako. Santoñan dagoen Buciero tontorra egiteko asmoa dute. Beti bezala 7:30ean aterako da autobusa Txomin Agirre kaitik. Helduek 12 euro ordaindu behar dute eta haurrek 6 euro. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016635 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsas-Gaineko kadete mailako K4ak brontzezko domina eskuratu du Espainiako Kopan
Itsas gaineko kadeteak urte osoko lan gogorrari esker emaitza bikainak lortzen ari dira Euskadi zein Espainia mailan. Larunbatean Trasonan (Asturias) jokatu zen 1.000 metroko Espainiako kopan brontzeko domina eskuratu zuten zumaiarrek.
Goi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016636 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostarrenak jakitera ematen du ostegun honetarako iragarrita zegoen zine forumeko saioa ('Searching for Sugar man') astebete atzeratuko dela greba orokorrarengatik. Pelikula ekainaren 6an emango da, ohikoa den bezala, 22:00etan Aita Mari zinean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016637 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astindu dantza taldeak antolatuta, 'Broadway-Cabaret musikala' izeneko ikuskizuna aurkeztu zen larunbat gauean Torreberri parean, Maiatza Dantzan ekimenaren baitan. Hemen ikus ditzakezue saio horretako argazkiak eta bideoa. Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016638 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pankrazio jaiak ospatu dituzte asteburu honetan Estazioko auzoan. Rock kontzertuak, mus txapelketa, harri froga... Irudi hauetan duzue festak emandakoak. Argazkiak: Mikel Castellano. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016639 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kadeteen lehen mailako txapelduna erabakitzeko partida jokatu zen igande eguerdian Beasaingo Igartza futbol zelaian. Zumaiako eta S.A.N.S.E. neurtu ziren eta zumaiarrak izan ziren irabazleak.
Igoerako faseko bi onenek jokatu zuten partida hau. Donostiarrak eta zumaiarrak euren taldetako liderrak izan ziren eta biek esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016640 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kostako errepidea itxita dago, baina ez oraingoan menditik harriak erori direlako, Arranaitz parean, errepidearen erdian, zulo handi bat agertu delako baizik. Litekeena da konpontze lanek luze joatea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016641 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mihiluze telebista saioaren mahai-joko batzuk zozkatu ditugu Baleikeren bazkideen artean.
Mahai jokoak Foronda Kultur Etxean jaso ahal izango dira astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:00etara. Eskerrik asko zozketan parte hartzeagatik. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016642 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eibarko taldea baino 13 gol gehiago sartu zituzten Pulpoko kadete mutilek (35-22).
Denboraldia amaitu du Pulpoko talde gazteak. Inoiz ahaztuko ez duten denboraldia, gainera. Euskadiko txapeldun geratu ostean, Espainiako Txapelketako lehen fasea jokatu zuten Zumaian bertan. Denok dugu oraindik buruan hiru egun horietan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016643 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikuskizun polita izan da gaur arratsaldean Zumaiako portuan. Izurde bat ibili da ibaian gora eta behera. Animalia honen bisitak arreta handia piztu du eta herritar asko inguratu da bere saltoak eta mugimenduak jarraitzera. Urpekari bat ere sartu da uretara izurdearekin batera egoteko. Argazkiak: Peio Romatet | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016644 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | II. Arritokietara igoera txirrindularitza proba jokatu da gaur goizean. Hasteko, benjamin mailakoentzako ginkana egin da beheko plazan. Ondoren egin dira igoerak. Alebin eta infantil mailakoek kilometro beteko igoera egin dute, plazatik Arritokietako elizatxora bitartean. Ondoren kadete eta nagusien txanda izan da. Hau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016645 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoren kadeteek Ligako finala jokatuko dute, bihar, Beasainen
Aurtengo denboraldia biribiltzeko partida jokatuko dute bihar Zumaiakoren kadeteek Beasainen. Liga txapeldunaren titulua izango da jokoan eta aurkaria S.A.N.S.E. izango dute.
Zumaiakoren lehen mailako kadete taldea Ohorezko kadete mailan izango da dator... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016646 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal kirol patronatoak, Zumaiako Txirrindulari Elkarteak eta Sastrakas MTB-k antolatuta, II. Arritokietara igoera egingo da bihar. Beheko Plazatik irten eta aldapan gora egin beharko dute parte-hartzaileek.
Goizeko 9:30ean hasita, ginkana egingo da benjamin mailako txirrindularientzako. 10:15ean, alebin eta infantil ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016647 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzak 30eko greba orokorraren harira, astean zehar egunero kontzentrazioak izan dira herriko eremu ezberdinen aldarriak batzeko. Gaur, 19:30an herriko gazteak "kontzentrazio-burrundaba" egingo dute banketxeen aurrean. Bestalde, bihar, 13:00etan, "agerraldi masiboa" egingo dute Kofradian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016648 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Binakako esku pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da, gaur, 18:30etik aurrera. Eguraldiak errespetatzen badu, Odietan jokatuko da; euria egingo balu Herri Eskolako frontoian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016649 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Where the trail ends' pelikula emango du gaur Sastrakas MTB taldeak Aita Mari zinean
Zumaiako Sastrakas MTB taldeak zine saioa antolatu du gaur gauerako: 'Where the trail ends' film dokumentala emango da, gaur, 22:30etik aurrera, Aita Mari zinean. Red Bull etxeak ekoiztutako film honek kirol mota honetako izen esangur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016650 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteburuan jokatu zen Gipuzkoako VIII. Bela Txapelketan Getariako Ai-Ama ontzia izan zen garaile IRC maila nagusian. Jokatu ziren hiru frogetan, Salvador Manterolak eta bere eskifaiak, parte hartzaile guztietan onenak zirela erakutsi zuten. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Symphony bilbotarrak eta Phoenix z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016651 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanpankrazioak ospatuko dituzte Estazioan ostiraletik igandera bitartean
Bihar gauean hasi eta igande bazkalordura bitartean San Pankrazio jaiak ospatuko dituzte Estazioko auzoan.
16:30ean: Mus txapelketa Txepetxa elkartean. Izen-ematea Lagun Artean. Bikote 25 euro. Sariak: 325, 175 eta 75 euro. Txepetxako lehen bazkid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016652 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko kadeteek Gipuzkoako Kopako finala jokatuko dute bihar Zumaian
Espainiako Txapelketan gertatutakoaren arantza kentzeko aukera paregabea izango dute bihar Lubaki kiroldegian kadete mutilek. Denboraldiari amaiera biribila eman nahi diote eta garaipena ikusleei eskaini. Horretarako, urteko azken lehiaketako finala ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016653 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jai giroan ospatuko dute gaur Maria eta Jose Ikastetxean Joakina Deunaren Eguna
Maiatzaren 22an inguruan urtero egin ohi duten bezala, Santa Joakina eguna ospatuko dute Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoek. Ospakizunak maiatzaren 23an, osteguna, hasiko dira eta ostiralean Santa Joakina eguna ospatze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016654 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txilen jokatzen ari den Arica Challenge hirugarren mangara heldu da, eta han izango da Alex Uranga. Zortzigarren txandan izango da Alex eta bi aurkari izango ditu: Dallas Singer australiarra eta Dave Hubbard hawaiarra. Lehen bi sailkatuak laugarren mangara pasako dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016655 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenea, hilak 29, zozkatuko dira Ardantzabideko prezio itundu dun 32 etxebizitzak. Zozketa 12:00etatik aurrera egingo da udaletxeko pleno aretoan. Apirilaren 26a arte izan da etxebizitza horien zozketan izena emateko aukera, eta guztira 80 izango dira zozketan parte hartuko dutenak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016656 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'La educación prohibida' dokumentala emango da, bihar, Alondegian
Hezkuntzaren inguruan hitz egiten duen 'La educación prohibida' izeneko film dokumentala emango da, bihar, 17:30etik aurrera, Alondegian.
'La educación prohibida' hezkuntza modernoaren logikak zalantzan jartzen dituen film documentala da. Hezkuntza mota ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016657 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PSE-EE: "Txipdun edukiontziak jartzearekin ados gaude, baina kodedun poltsek ardura sortzen digute"
PSE-EEren udal taldeak pozik dago hondakinen inguruko gatazka bideratu delako eta Birziklapena bai, atez ateakoari ez plataforma zoriondu dute "akordioa lortzeko egindako lanarengatik eta Bilduren zuzenketa politikoa lor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016658 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mihiluzeren mahai jokoak zozketatuko ditugu gure bazkideen artean
Erantzunak helbidera bidali beharko dituzue. Zozketa astelehen goizean egingo dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016659 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, (maiatzak 25) abesbatzen musikaz gozatzeko aukera izango duzue. Donostia 2016-k antolatzen duen "Olatu Talka" ekimenaren barne "Itsasoaren ahotsak..." izenburupean kontzertu bat antolatu dugu. Kontzertu hau Hondarribiko Eskifaia Abesbatzarekin burutu behar dugun elkartrukearen lehenengo atala da. Kontzertu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016660 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola bailarako jubilatuen egunerako izena emateko epea zabalik dago hogarrean
Ekainaren 13an Urola bailarako jubilatuen eguna ospatuko da Orion. Parte hartu nahi duten Zumaiako edadetuek Beheko Plaza elkarteak hogarrean duen bulegoan eman beharko dute izena, ekainaren 7a baino lehen.
Ondoren, trikitilari eta Beheko Pl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016661 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ontzi berrerabilgarria 9.614 erosketatan erabili da Zumaiako arraindegietan
Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta eskualdeko 23 arrandegik Ontziratu zaitez! kanpaina jarri zuten martxan azaroaren erdialdera. Kanpaina horren helburua da arrandegiko erosketetan ontzi edo tuperra erabil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016662 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harrerari buruzko film hau Irrien lagunak, Zuondoan eta Beroa elkarteen egindako elkarlana da. Film honen sortzaileen esanetan, "gaur egun oraindik ere, Familia Harreraren baliabidea ezezaguna da gizartearentzat. Aldi berean ordea, gero eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016663 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal Patronatuak eta Xabier Lizaso musikariaren Piano Studio etxeak antolatuta, Udaleku musikalak egingo dira Zumaian, uztailaren 15etik 26ra bitartean. Izenak emateko epea zabalik dago dagoeneko.
Ekimen honek bi helburu nagusi izaten ditu: Musika bidez ikaslearen sentsibilitate artistikoa garatzea eta haurrek beren mu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016664 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Naia Urbieta Gipuzkoako txapeldun eta Eider Manzisidor txapeldunorde
Neguko eguraldi gordin gordinarekin jokatu ziren joan den larunbatean Korta industrigunean alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txirrindularitza txapelketak. Zumaiako Txirrindulari elkartearentzat nesketan izan ziren emaitzarik onenak, alebin mailan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016665 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gune elkarteak gizarte eta espiritualtasunari buruzko III. jardunaldiak antolatu ditu Donostian
Maiatzaren 23 eta 24an Gune elkartearen III. Jardunaldiak izango dira Donostian. Aurreko urteetan 'Zientzia eta Espiritualtasuna'' eta 'Artea eta Espiritualtasuna' gaiak jorratu genituen. Aurtengo gaia 'Osasuna eta espiritua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016666 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Bete dezagun Amaiako Plaza' lelopean, presoen aldeko ekimenak egingo dira bihar Zumaian, Herrira taldeak deituta. 11:30ean presoen aldeko hamaiketakoa egingo da eta ondoren, 12:00al aldera, argazki masibo bat ateratzeko elkartuko dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016667 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arritokietarako txirrindularitza igoerarako izen-ematea zabalik dago
Datorren larunbatean, hilaren 25ean, Arritokietarako bigarren txirrindularitza igoera egingo da. Kirol patronatoak, Zumaiako Txirrindulari Elkarteak eta Sastrakas mendiko bizikleta taldeak antolatzen dute proba hau, eta izen-emate epea dagoeneko zabal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016668 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanpedrotako irteerako izenematea jada irekita dago ekainaren 4ra arte. Aurten 28an, ostiralean, atera, eta 30ean, igandean, bueltatuko dira. Baqueirako Himalaia hotelean (pentsio erdian) egingo dute ostatu eta bi irteera egingo ditugu: bat larunbatean eta bestea igandean.
Prezioak hauek dira: bazkideak 160€ eta ez-baz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016669 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Heldu eta haurrentzako antzezlan bana izango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Gaur 'Bejondaigula!' komedia izango da, 22:00etan, eta igandean, 12:00etan, 'Maddi pirata'.
'Bejondaigula!' Carles Alberolak idatzi eta zuzendutako komedia bat da eta Ramon Agirre eta Niko Lizeaga ditu aktore lanetan. Sarrerak aurrez ero... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016670 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoren kadeteek Coca Cola kopa jokatuko dute, larunbatean, Zubietan
Zumaiakoren kadeteak sekulako denboraldia ari dira burutzen eta dagoeneko eskuratu dute Ohorezko mailarako igoera. Asteburu honetan, baina, beste txapelketa bat jokatuko dute: Zubietan jokatuko den Coca Cola Kopa.
Finalera iritsi ahal izateko, leh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016671 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Los Wachisneis taldeak jazz musika ekarriko du bihar Itzurun tabernara
Jazz musika entzuteko aukera izango da bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan, Los Wachisneis taldearen eskutik. Talde hau Musikene zentroan sortu zen eta aurrez ere egona da taberna honetan. Extremadurako telebistan eskaini zieten erreportaje... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016672 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'La gran boda' komedia estatubatuarra emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Robert de Niro, Diane Keaton, Susan Sarandon eta Robin Williams bezalako aktoreek egiten dute bertan lan. Bihar 19:30ean eta 22:15ean izango dira saioak, eta igandean eta larunbatean 19:30ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016673 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketa herrikoiaren hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur. Eguraldiaren iragarpena ez da ona, eta partidak Herri Eskolako frontoian jokatuko dira. Bi izango dira gaurkoan jokatuko diren norgehiagokak: Odriozola-Alkorta, Iribar-Ruizen aurka, eta Beristain-Urbieta, Bracamonte-Oliveiraren aurka. Jardunal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016674 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteartean aurkeztu zen akordioaren inguruko prentsaurrekoa eman dute EH Bildu koalizioa osatzen duten Zumaiako ezker abertzaleko, Eusko Alkartasunako eta Aralargo jarraitzaile talde batek, Mari kalean. Akordioa sinatu izanarekin pozik agertu dira eta hauen esanetan, "zumaiar guztiok irabazi dugu" akordio honekin.
"Poz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016675 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeak antolaturik LOMCE legeari buruz alderdi politikoetako ordezkariekin mahai-ingurua izango da.
Jose Ignacio Wert ministroak bultzatzen ari den hezkuntza lege berriaren proiektua (LOMCE) hizpide izango da maiatzaren 22an, asteazkena, 19:00etan, Alondegia Kultur Etxean alderdi politikoen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016676 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Hondakinen Mahaiak sinatu berri duen akordioaren inguruko balorazioa dator Birziklategitik. Hemen irakur dezakezue osorik: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016677 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Arraun Elkarteak beteranoen taldea sortu nahi du, eta bilera antolatu du larunbat honetarako, 17:00etan, arraun elkartean, klubean. Arraunlari ohiei eta arraunean inoiz egin gabekoei zuzenduta dago deialdia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016678 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Juan Egoitzako langileak: "Sekulako zaplastakoa jaso genuen alkatearekin izandako bileran"
San Juan Egoitzako eta Otezuri Zentroko langileak greba mugagabean daude astelehenetik; ez horrela Eguneko Zentrokoak, hura kudeatzen duen enpresak (Eulen) aurreakordioa sinatu eta gero. Eguna Eusebio Gurrutxagan pasatzen dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016679 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kulturako diru laguntzak eskatzeko epea astelehenera arte luzatu da
Kulturako diru laguntzak eskatzeko epea amaitzear dago. Epea berez maiatzaren 18an amaitzen zen, baina egun hori larunbata denez, epea astelehenera arte luzatu du Udalak. Hemen dituzue Gipuzkoako Aldizkarian argitaratutako iragarkia eta eskaerak egitek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016680 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astindu dantza taldeak antolatutako dantza saioa zegoen iragarrita larunbat arratsalderako, Ondartxo plazan. Astebururako eguraldiaren iragarpenak oso txarrak dira eta saio hau bertan behera uztea erabaki da. Data berria garaiz iragarriko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016681 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ardantzabidekoarekin 6 auzo-konpostgune daude dagoeneko Zumaiako herrian, eta 106 familia izen emanda. Larunbatean, maiatzaren 18an, 10:00etan, abian jarriko da gune hau, Ardantzabiden konposta egiteko izen emanda dauden auzotarrekin egingo den bileraren bitartez.
Konpostatzen hasiko diren auzotarrek dagoeneko egina du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016682 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostarrena taldeak antolatuta, 'Una pistola en cada mano' pelikula emango da, gaur, 22:00etatik aurrera, Aita Marin zine forum saioan. Cesc Gay ('En la ciudad') kataluniarraren azken pelikula da honakoa eta gaur egungo zortzi gizonezkoek bizi duten maitasun istorioen erradiografia eskaintzen du. Pelikularen trailerra et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016683 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urval Ensemble klarinete laukoteak kontzertua emango du, gaur, Bilbon
Marixi Sesma eta Mikel Emezabal herrikideak partaide dituen Urval Ensemble klarinete laukoteak kontzertua emango du, gaur, 19:30ean, Bilboko Barrainkua Udaltegian. Aita Donostiaren lanez osatutako errepertorioa joko du laukoteak.
Aita Donostiaren kan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016684 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atez atekoaren aurkako plataforma: "Pozik gaude emaitzarekin, helburuak lortu ditugu eta".
Birziklapena bai, atez atekoari ez plataformak bilera irekia egin du gaur arratsaldean Oxforden 'Lortu dugu' lelopean. Bileran, Hondakinen mahaian lortutako akordioaren berri eman die bertaratutako ehundik gora herritarrei eta ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016685 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan Aita Marin (22:00etan) izango den 'Bejondaigula!' antzerkirako hiru lagunentzako bina sarrera genituen zozketatzeko gure bazkideen artean. Eguerdian egin dugu zozketa.
Parte hartzeko galdera bat erantzun behar zen eta parte-hartzaile guztiek asmatu dute: 'Amour' zen Oscarra irabazi duen eta Ramon Agirre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016686 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunean Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako Musika Tailerreko ikasleek (4, 5, 6 eta 7 urte) entzunaldi bat eskainiko dute Aita Marin 18:30ean. Ikasleek perkusio txikiko tresna eta dantzen bitartez eskeiniko dute ikuskizunean, Pirritx eta Porrotxen "Ti kerja maite zaitut" eta "Masajea", "Olele moliba" abesti afrik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016687 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen entzun dezakezue atzo gauean Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan Baleikeko kazetari Gorka Zabaletari egindako elkarrizketa, CAF-Elhuyar sariaren harira.
[ca_audio url=" width="470" height="27" css_class="codeart-google-mp3-player" autoplay="false"] | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016688 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako VIII. Belaontzi txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaiako uretan
Txapelketari hasiera emateko hitzordua larunbateko 13:00etan jarri da eta txandak nagusiki haizealde eta haizebe (barlovento-sotavento) erara jokatuko dira, baldintza atmosferikoak lagunduz gero; itsasaldeko ibilbide bat egiteko aukera ere ez ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016689 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendira joango dira igande honetan Inda-Mendi taldeko kideak. Goizeko 9:00etan Beheko plazatik aterako dira oinez Indamendira igotzeko. Atera baino lehen, tontorrean egingo den oparitxoen zozketarako zenbaki bat banatuko zaio pertsona bakoitzari. Gainera, goian hamaiketakoa egingo dute, salda, txorixo eta haragiare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016690 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dorlet enpresa da gaikako bilketa kontrolatua ahalbidetzen duen teknologiaren sortzailea. 1989an sortu zuten unibertsitateko proiektu bati jarraipena emanez, eta Arabako Parke Teknologikoan du egoitza nagusia. Txip elektronikoetan oinarritzen da proposatzen duten sistema osoa. Sasietako Mankomunitatean ezarri zen lehen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016691 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Edukiontzi txipdunak erabiltzeko akordioa sinatu dute hondakinen mahaiko eragile guztiek
Zumaiako hondakinen mahaian parte hartu duten eragile guztiek edukiontzi txipdunak erabiltzearen aldeko akordioa sinatu dute, gaur arratsaldean prentsaurrean jakinarazi dutenez. Hartutako erabakiak "atzera bueltarik" ez duela adier... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016692 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atez atekoaren aurkako plataformak bileria irekia egingo du, bihar, Alondegian
Birziklapena bai, Atez atekori ez plataforman bilera ireki bat antolatu du. Bilera bihar egingo da, asteazkenean, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, Zumaiako hondakinen bilketaren inguruko bere iritzia emango du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016693 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gorka Zabaleta Euskadi Irratiko 'Norteko ferrokarrila' saioan izango da gaur
Baleikeko kide Gorka Zabaleta elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Norteko ferrokarrila' saioan. Orain aste batzuk jaso zuen CAF-Elhuyar sariaren inguruan hitz egin du. Irratsaioa gaur emango dute, 21:00etik aurrera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016694 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Kostaldearen Geoparkean abiatuko da larunbatean Europar Geoparkeen Astea
Maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitartean burutuko da Euskal Kostaldeko Geoparkean Europar Geoparkeen Astearen III. edizioa. Helburu nagusia da bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea eta horretarako era askot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016695 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ocho apellidos vascos' pelikularako castinga egingo da larunbatean
Uda honetan grabatuko den 'Ocho apellidos vascos' pelikulan figurante bezala agertzeko castinga egingo da larunbat honetan, hilaren 18an, Zarautzen, Zumaian eta Getarian.
'Ocho apellidos vascos' Emilio Martinez-Lazaro zuzendariaren azken pelikula da, B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016696 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 21ean jokatuko da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren bosgarren edizioa. Espainiako Kopako proba izango da, eta aurten bertan jokatuko da korrikalari gazteen Espainiako Txapelketa. Gainera, korrikalari herrikoiek distantzia erdiko (15,2km.) proba aukeratu ahal izango dute. Maiatzaren 14an zabalduko da 20... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016697 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Telebistan abian jarriko dugun Hizkamizka lehiaketan, lehiakideak behar ditugu kultura orokorreko galderei erantzuteko.
Aukera polita duzu dirutxo bat irabazteko, programa bakoitzeko 300 euro irabaz baitaitezke.
Saio bakoitzean bi lehiakidek hartuko dute parte, eta erantzun zuzen gehien emanez puntu gehien lortz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016698 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean (Aita Mari zinean, 22:00etan) 'Bejondaigula!' antzerkia izango da Zumaian. Ramon Agirrek eta Niko Lizeagak antzezten duten lan hau ikusteko gonbidapenak zozketatuko ditugu gure bazkideen artean.
Udaleko kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau era... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016699 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur zabalduko da ikasturte berrirako izen emate epea Musika eta Dantza Eskolan
Datorren ikasturtean musika eta dantza ikasi nahi duen guztiak zabalik du apuntatzeko epea Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolan. Maiatzaren 13tik 29ra bitartean eskolako bulegoan izenak eman beharko da, astelehenetik ostiralera, 17:15etik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016700 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Trainerilla Ligan bi estropada jokatu dituzte asteburuan, eta zumaiarren emaitzak onak izan dira: garaipen bat (emakumezko seniorrak), bigarren postu bat (jubenil gizonezkoak) eta laugarren postuak (3; emakumezko seniorrak, jubenil gizonezkoak eta senior gizonezkoak) eskuratu dituzte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016701 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jakintza Berri elkarteak santelmotan antolatutako argazki lehiaketako sariak banatu ziren ostiral arratsaldean. Haurren danborrada aitzakia hartuta 109 argazki aurkeztu ziren lehiaketara eta hauetatik 56 hautatu zituen Alberto J. Gorritibereak, Bego Blancok eta Xirula dendako kide batek osatutako epaimahaiak. Helduen l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016702 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko mutilek Anaitasuna talde nafarraren aurka 32-21eko emaitza lortu dute baina Bartzelonak aurretik 56-17 irabazi dio Calasanciori.
Azkenean ametsa ez da egi bihurtu. Atzoko partida ikusgarriaren ondoren, Pulpok irabaztea beste helbururik ez zuen oraindik multzoko lehena izateko. Ongi bete dituzte etxeko lanak. Na... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016703 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 34-39 bukatu da partida eta multzoko lehenak izateko ia aukera guztiak galdu dituzte.
Emozioz eta tentsioz beteriko arratsaldea pasa dute Lubaki kiroldegian elkartu den jende andanak. Herriko mutilek Bartzelona talde nagusiaren aurka jokatzen zuten eta inork ezin zuen partida garrantzitsu hau galdu. Horren isla izan di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016704 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geologiaz gozatzeko aukera izan da asteburu honetan. Estatu mailan egiten den Geologia Egunaren baitan, probintzia bakoitzean irteera bat egin ohi da. Gipuzkoako Geoparkean egin da. Irteera honetan parte hartu duten 60 lagunek Deba eta Zumaia arteko ibilaldia egin dute itsaslabarretan zehar. Deban elkartuta, bertako fl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016705 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arratsaldeko 18:00etan ekin zaio Espainiako txapelketako sektore faseko lehen partidari Lubaki kiroldegian. Etxeko taldeari egokitu zaio lehen partidu honetako talde bat izatea. Aurkaria aldiz, Errioxako Calasancio.
Hasieratik sendo eta eroso ibili dira Pablo Gutierrezek entrenatzen duen koadrila. Atsedenaldirako, 25-7... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016706 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Surfrider fundazioak eta hainbat eragilek deituta, 'Garbiketa mundiala' izeneko ekimena burutu da gaur goizean, Orroagan eta Santiagon. Orroagan, itsasoak eramandako egur eta plastikoak kendu dira haitzetatik. Tunelaren bestaldean jarritako edukiontzi handia txiki geratu jasotako hondakin guztiekin. Santiagon txikienak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016707 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uxategian eta Ubillosen atzealdean dauden entsegu lokalak erabiltzeko deialdia luzatu du Udalak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016708 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dantza neoklasikoa, garaikidea eta funkya, bihar Maiatza Dantzan ekimenean
Aurtengo Maiatza Dantzan ekitaldi sorta pasa den asteburuan hasi zen III. Dantzara jaialdiarekin. Biharkoan hiru saio ikusteko aukera izango da: Pavis Beirasek zuzendutako dantza neoklasikoa eta garaikidea, eta funkya Janire Bracamonterekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016709 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jarraian dituzue Zumaiakoren taldeek asteburu honetan jokatuko dituzten partidak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016710 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko kadeteek Espainiako txapelketako sektoreko fasea jokatuko dute asteburuan, Lubakin
Bihar hasi eta igandera bitartean Espainiako Txapelketako fasea jokatuko da Lubaki kiroldegian eta bertan izango da Zarazpe Lakatuak Pulpo kadete taldea bere onena eman nahian.
Lubaki kiroldegian ez da animaziorik faltako hiru eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016711 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urolaren itsasadarrak draga lanak behar dituela nabaria da, itsasbeheran bereziki. Arazoa konponbidean egon daiteke, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak Obras y Dragados Aldamis S.A. enpresari esleitu dio eta itsadarraren dragatze lanak.
Martxoaren 22an esleitu ziren lanak eta gaur argitaratu da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016712 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txapelketa ekainaren 3an hasiko da eta partidak egunero jokatuko dira Aita Mari futbol zelaian, astelehenetik ostiralera, 19:00etan hasita. Izena ematen duten taldeen arabera erabakiko da zer egunetan amaituko den txapelketa, baina uztailaren amaiera aldera izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.
Emakumezkoen txa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016713 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txikiko saxofoi ikasleak Elgoibarko topaketan izango dira, larunbatean
Larunbat honetan saxofoi topaketa egingo da Elgoibarren Euskal Herriko Hamaikasax elkartearen eskutik. Topaketa hau egiten den seigarren urtea da aurtengoa eta bertan 100 saxofoilari inguru elkartuko dira, Euskal Herriko musika eskola desberdi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016714 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Institutuak eta Telmo Deun guraso elkarteak 'Disziplina positiboa' gaiaren inguruko hitzaldia antolatu dute. Saioa gaur izango da, 18:00etan, Sagarbideko aretoan eta hizlaria Iñaki Saez izango da. Berak gaur egungo heziketa ereduetara hobeto egokitzen den disziplina kontzeptu baten berri emango du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016715 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko Abesbatzen elkarteak argitaratzen duen 2Kantuz" aldizkaria 100. zenbakira iritxi da. Bertan San Pedro Abesbatzarekin lotutako berri ezberdinak agertzen dira eta guzti honen berri aurkituko duzue gure blogean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016716 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bideoa: Beheko Plaza abesbatzaren lehen kontzertua Agustin Zubimendi zuzendariarekin
Beheko Plaza adineko elkarteak omenaldia eskaini dio gaur eguerdian Agustin Zubimendiri. 25 urte daramatza Beheko Plaza Abesbatza zuzentzen. 43 urte zituela hartu zuen ardura eta gaur egun ilusio berbera mantentzen duela dio Agustinek.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016717 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengoa, V. edizioa izango da, eta zenbait nobedade izango ditu. Lasterketa nagusia 10:00etan hasiko da, eta iazko zirkuitu berdina izango du (31,200 kilometro) eta iaz bezala, Beheko Plazan izango du helmuga.
Ondoren, 10:20ean, junior mailako lasterketari eta lasterketa popularrari emango zaio hasiera. Hori izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016718 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak ekitaldiz betetako hilabetea du aurrez aurre. Hauetatik batzuk (Metal Topaketa edo Dantzara saioa) dagoeneko burutu dira; beste batzuk ate joka datoz.
Hemen dituzue hilabete honetan Txori Txikiko ikasleak partaide izango dituzten ekintzak: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016719 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean, kadete mailako Espainiako txapelketaren fasea jokatuko da Zumaian, Lubaki kiroldegian. Euskadiko txapelketa irabazia duten Pulpoko gazteek Calasancio (Errioxa), Anaitasuna (Nafarroa) eta Bartzelona (Katalunia) izango dituzte aurkariak. Pulporen eskubaloi talde honen ame... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016720 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eraginkortasun eta subiranotasun energetikoaren inguruko hitzaldia, gaur, Alondegian
GoiEner energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak eraginkortasun eta subiranotasun energetikoaren inguruko hitzaldia antolatu du. Saioa gaur izango da, 19:00etan, Alondegian.
Gaurko saioaren antolatzaileek azaltzen dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016721 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auzokonpostatze ikastaroak egingo dira gaur eta bihar, Alondegian
Aurrera jarraitzen du Zumaiako Udalak auzokonposta auzolanean egiteko kanpainak. Hala, dagoeneko familia ugari dira herrian, etxean sortutako hondakin organikoak auzokonposta eginez kudeatzen dituztenak.
Bide horretan, Basadi eta Parolaldean izen emanda ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016722 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geolodia ekimeneko bisita gidatuan parte hartzeko lekurik ez da geratzen
Larunbat honetan, maiatzak 11, Geolodia edo Geoloeguna ekimena burutuko da Euskal Kostaldeko Geoparkean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV-EHUk elkarrekin antolatuta. Aurten hirugarrenez burutuko da Geolodia Gipuzkoan eta deialdia arrakastatsua iz... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.