id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0019623
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Moriako errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo da asteburuan Zumaian Moriako kanpalekuetako errefuxiatuei laguntzeko helburuarekin, janari bilketa jarri du abian Zaporeak elkarteak Euskal Herri mailan. Pasa den asteburuan eskualdeko herri batzuetan bildu zituzten elikagaiak; asteburu honetan bilketa Zumaian egingo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019624
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilarko astebururako irteera bertan behera geratu da Covidak Miranda de Ebron sortu dituen arazoengatik. Hala ere, martxan jarrai dezakegu gure egutegiko irteerekin. Hurrengoa, urriaren 4an, Aitzgorri-Aratz parke naturalean zeharkaldi bat izango da. Arantzazutik hasita, gure proposamenak Duruko zelaietatik zehar eraman...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019625
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldi txarrak ez ditu geratu pala eta esku pilota txapelketa herrikoiak Pala eta esku pilota txapelketetako laugarren asteko partidak jokatu ziren pasa den astean. Izandako eguraldi aldrebesa zela medio, partida batzuk Herri Eskolako frontoian jokatu behar izan ziren. Esku pilota txapelketako hiru norgehiagoketan, b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019626
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilean egin ez zen jaialdia urriaren 9rako antolatu du Bertso Eskolak. ZUMAIENA aretoan izango da aurten, 20:00etan hasita. Sarrerak turismo bulegoan bakarrik erosi ahal izango dira, urriaren 1etik aurrera. Aurten ere Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019627
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan aurrekoan baino askoz ere positibo gutxiago zenbatu ditu Osakidetzak Urola Kostan. Aurreko asteburuan 90 kasu zenbatu zituen, eta 48 oraingoan. Ostiralaz geroztik, Azkoitian eta Zarautzen detektatu dituzte positibo gehien, hamabost eta hamabi, hurrenez hurren. Zestoan beste sei kasu atzeman dituzte. Zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019628
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mapa berria webgune batean ikusgarri dago dagoeneko. Jendaurreko aurkezpena irailaren 30ean izango da, 18:30ean Gizarte Zentroan; dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Elkarbizitzaren gakoetako bat gure herria osatzen dugun pertsona, jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza izaten da, ondoren elkar aitortzeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019629
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleikeren taldea martxan, gaur hasi den Egunean Behin jokoaren bosgarren denboraldian Baleike jarri du taldea martxan, eta herritarrek dagoeneko badute hara batzeko aukera. Denboraldia bukatzean taldeko sailkapenaren buruan denak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat irabaziko du. Abenduaren 20an amaituko da Codesyntax enp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019630
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko piraguismo kopa jokatu da asteburu honetan Hungariako Szeged hirian. Pandemiak eragindako mundu mailako osasun krisia dela eta, aurten jokatuko den nazioarte mailako proba bakarra izan da hau. Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek osatutako K2ak 1.000 metroko distantzian parte hartu du, eta brontzezko domina eskuratu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019631
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hego Euskal herrian, herenegun baino 92 kasu positibo gehiago zenbatu zituzten atzo. Nafarroan atzeman dituzte positibo gehien: 363. Gipuzkoan, berriz, herenegun baino bi kasu gutxiago zenbatu ditu Osakidetzak. Osakidetzak eta Nafarroako Osasun Institutuak eman dute gaurko txostenen berri. Guztira, 13.012 PCR proba egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019632
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Manipulazio estrategiak diskoaren aurreaurkezpena egin zuen Pettik atzo Zarauzko Modelo aretoan, Literaturiaren barruan. Martxoan aurkeztu behar zuen diskoa Berako abeslariak, baina pandemiak eragindako osasun larrialdiarengatik bertan behera utzi behar izan zuen hasierako asmoa. Hala, Bilboko Loraldian erakutsiko du j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019633
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Benjamin eta alebin mailetako neska-mutilei zuzendutako eskolak antolatu ditu Zumaiako Pilota Elkarteak Datorren astean zehar eskola horien inguruko argibideak emateko bilerak izango dira. Urriaren 12tik aurrera hasiko dituzte eskolak. Zumaiako Pilota Elkarteak pilota eskolak jarriko ditu martxan. Urriaren 12ko astean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019634
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Organo, soprano eta tronpeta kontzertuaz gozatu dute larunbat gauean San Pedro parrokian 50 pertsona inguruk hartu zuen aterpe, V. Flysch organo zikloaren barruan antolatutako kontzertua ikusteko. V. Flysch organo zikloaren barruan, organo, soprano eta tronpeta kontzertua eskaini zuten atzo San Pedro parrokian. Nuria O...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019635
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Kalparsororekin gertatu zena argitzeko eskatu dute haren heriotzaren 27. urteurrenean Egia ezkutatzeari utzi eta Kalparsororekin gertatu zena argitzeko eskatu zuten atzo hamarnaka lagunek Magnoliopean egindako elkarretaratzean. Hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo, larunbata, Magnoliopean, Xabier Ka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019636
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antxon Etxeberria: "Itxialdiak oso garbi utzi du eskolak presentziala izan behar duela" Sei hilabete bete dira koronabirusaren izurriteak mundua kolpetik irauli zuenetik. BALEIKE elkarrizketa sorta bat ari da egiten, hainbat esparrutako herritarrek izandako bizipenak biltzeko. Antxon Etxeberria Zumaiako Herri Eskolako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019637
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken egunotako euriak eta haizeteek eraginda, harri jusia izan da Itzurun hondartzara jaisteko eskuineko aldapan, argazki honetan ikus daitekeenez. Urteotan erorketa gehiago gertatu dira Itzurunen eta Algorrin, harrien ezaugarriak direla eta. Irakurri hemen gai horren inguruan Jon Ander Clemente EHUko geologoari egind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019638
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
V. Flysch organo zikloko kontzertua ikusteko aurrez gonbidapenak hartu beharko dira V. Flysch organo zikloaren barruan, organo, soprano eta tronpeta kontzertua izango da bihar, 20:30ean San Pedro parrokian. Nuria Orbea, Vicente Olmos eta Ainhoa Barredo musikagileek eskainiko dute emanaldia. Edukiera mugatua izango da, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019639
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako txapelketako azken fasera sailkatu dira Eduardo Agirre eta Maite Ortiz de Mendibil puntistak Asteburu honetan jokatuko dute Espainiako txapelketako azken fasea bi puntistek, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Joan den asteburuko partiden ondoren, Zumaiako Pilota Elkarteko puntistak Espainiako txapelketaren azken f...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019640
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean eta asteazkenean egin zituen Udalak martxoan konfinamenduagatik bertan behera gelditutako bi saioak. HAPO Hiri Antolamendu Plan Orokorra garatzen ari da Udala, eta martxoan konfinamenduagatik bertan behera geratutako bi informazio saioak aste honetan egin ditu, prozesua aurkeztu eta herritarrek parte hartu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019641
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gai nagusia COVID-19a izango du. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea, irailaren 29a baino lehen. Partaide kopuruaren arabera erabakiko da lekurik egokiena, osasun neurriak errespetatu ahal izateko. Goizeko 10:15ean Josebe Iturriozek hitzaldia emango du COVIDak emakumeengan izan dituen ondorioen inguruan, "Kola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019642
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herenegun egindako PCR probetan 36 kasu atzeman zituen Osakidetzak eskualdean; atzo bat gutxiago, 35. Hego Euskal Herrian 878 pertsonak eman dute positibo. Zumaian beste hiru koronabirus kasu baieztatu ditu Osakidetzak azken orduetan egindako PCR probetan. Eskualdean, ostera, atzo baino kasu positibo bat gutxiago detek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019643
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia zuzenean emango du BALEIKEk gaur arratsaldean Bergaran egingo dute "ekitaldi xumea" egitasmoa aurkezteko 19:00etan, eta besteak beste, abestia eta bideoklipa aurkeztuko ditu Euskaltzaleen Topaguneak. Atari honetatik jarraituko ahalko da ekitaldia, streaming bidez. Bigarren Euskaraldia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019644
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juanjo Larrañagak eskainitako produktuak zozkatuko ditugu bazkideen artean Bihar goizera arte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Aste honetan, Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Bihar goizera arte izango dute bazkideek zozketan parte hartzek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019645
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko eta Gipuzkoako batel txapelketan bikain aritu dira Telmo Deuneko kadeteak Legutioko urtegian jokatu dituzte bi txapelketak asteburuan kadete mailako arraunlariek. Hainbat domina lortuta itzuli dira Zumaiara. Joan den asteburuan jokatu ziren Euskadiko eta Gipuzkoako batel txapelketak Legutioko urtegian, eta be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019646
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko pentsiodunek Zumaian egingo dute protesta astelehenean COVID-19aren krisialdiak "egoera larritu" besterik ez duela egin uste dute. Bizi kalitatea hobetzearen aldeko eskakizunak kaleratuko ditu Urola Kostako pentsiodunen mugimenduak. Urola Kostako pentsiodunen mugimenduak mobilizazioa deitu du astelehenerako,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019647
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aian, Orion, Zarautzen eta Zumaian zenbatu ditu kasu positiboak Osasun Sailak. Zestoan ez dute kasu berririk atzeman. Eskualdean zortzi pertsonak eman dute positibo atzo, astelehena, Osakidetzak egindako PCR probetan, horietako batek, Zumaian. Asteburuko datuekin alderatuta, behera egin dute kasuek, ostiraletik igander...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019648
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pala eta esku pilota txapelketetako hirugarren jardunaldia jokatu dute Esku pilota eta pala txapelketa herrikoietako partiden hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan, Odieta pilotalekuan. Hona hemen emaitzak. Esku pilota txapelketa herrikoian hiru partida jokatu zituzten ostiralean. Hauek izan ziren emaitza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019649
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegiko Oxford aretoan egingo dituzte HAPO berriaren inguruko saioak Udalak bi bilera antolatu ditu Hiri Antolamendu Plan Orokorra lantzeko, hain zuzen, gaurko eta biharko. Aita Mariko zine aretoan egin ordez, azkenean, Alondegiko Oxford aretoan izango dira. Gaur eta bihar egingo dituzte Hiri Antolamendu Plan Orokor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019650
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostegunean, irailak 24, ohiko osoko bilkura egingo dute Zumaian. Pleno aretoan izango da saioa, 18:00etan hasita. Oraingoan landu eta aztertuko dituzten gaien artean daude, besteak beste, Emakumeen Etxea eta hura eraikitzeko kreditu aldaketa, etxebizitzen alokairurako dirulaguntza berriak edota merkatari eta o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019651
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astean igeriketa saio bakarra egingo dute haurrek, ahalik eta gehienek parte hartu dezaten Astean bi saio egin beharrean, bakarra egingo dute aurtengoan, izena emandako haur guztiek oinarrizko gaitasunak lortzeko aukera izan dezaten. Garbiketa eta desinfekzio lanak indartzeaz gain, kiroldegiaren eskaintzan ere izan du ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019652
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den astean hezitzaileak gurasoekin bildu ondoren, zabaldu dute dagoeneko Ludotekan izena emateko epea. Hilaren 28ra arte izango da horretarako aukera. Ludotekak jakinarazi du hainbat orri entregatu eta urteko kuota ordaintze beharrezkoa izango dela horretarako. Izena emateko argibideak Zumaiako Udalaren webgunean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019653
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janire Gonzalez de Txabarri bigarren izan da Euskadiko surf txapelketan Ariane Ochoa eta Iker Trigueros gailendu dira asteburuan Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan egin den txapelketan. Itsas baldintza nahikoa ez-egonkorrekin egin da asteburuan Euskadiko surf txapelketa. Marea bizien eta haize aldakorraren eraginez,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019654
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo, irailak 20, Ordiziako atletismo meetinga izan zen. Martin Amilibiak 3000 metrotako frogan parte hartu zuen. Bere marka onena egitea lortu zuen 3000 metrotan; 8:38:50 minutu. Garaipena ere gertu izan zuen, garaileak 8:37:04 minutuko denbora egin baitzuen. Garaipenetik segundu eta erdira, beraz, helmugaratu zen Ami...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019655
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auzokideen eta Zumaienako ikasleen segurtasuna bermatzeko asmoz hartu du erabakia Udalak. Aste honetan bertan hasiko dira lanak. Zumaiako Udalak abiadura murriztaileak eta seinaleak ezarriko ditu Axular ibiltokiko errepidean. "Eremu arriskutsua" izaten jarraitzen duela ikusirik, eta auzokideen eta Zumaienako ikasleen s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019656
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiraletik igandera bitartean egindako PCR proben emaitzak gaur jakinarazi ditu Osakidetzak: lau positibo atzeman dituzte Zumaian. Eskualdeko herrietan ere gora egin du positibo kopuruak. Zarautzen, esaterako, 22 kasu zenbatu dituzte bi egun horietan. Eskualdean 90 kasu positibo gehiago atzeman ditu Osakidetzak ostira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019657
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko galdera izaten da, urtaro baten hasiera eta amaiera datetan aldaketa txikiak egoten direlako. Aurten, adibidez, ez gara iazko egun berean sartuko udazkenean. Urtaro aldaketak gustuko izaten dituzte herritar askok, batez ere udaberria datorrenean, baina udazken zaleak ere badira. Irailak 21 ditu gaur, eta kalea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019658
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egun hauetan jasoko dute bazkideek etxean. Bazkide ez direnek, ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke. Udako atsedenaldiaren ondoren, abian da berriz ere Baleike aldizkaria. Iraileko alean, Iñigo Llavori ingeniariak hartu du azala: gainazalen ingeniaritzan aditua, mundu mailako argitalpen zientif...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019659
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dantza eta bertsoak uztartzen dituen Errimak bi oinetan ikuskizuna izango da gaur Aita Mari aretoan, Haatik konpainiaren eskutik. Saioa 20:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketa egin dugu eta saridunak Aloña Otegi Zabaleta eta Id...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019660
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Nolaskoain jokalari zumaiarra Athleticeko lehen taldearekin arituko da hastear den futbol denboraldi berrian. Bizkarrean 23 zenbakia eramango du, Bilboko klubak iragarri duenez. Pasa den denboraldian Coruñako Deportivo klubean jokatu zuen, Athleticek utzita. Ez zen denboraldi ona izan, talde galiziarrak maila gald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019661
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ustekabean etortzen dira istripuak, eta horrelakoetan agertzen zaigu aste honetako hitza, jende gutxik ezagutuko duena. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Besoa bularrari lotuta eramateari deitzen diogu "traillean" (ahoz "traillian") eramatea Zumaian eta inguruan. Orotariko Euskal Hizteg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019662
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaren amaierarekin batera iritsi dira Baleike Klubeko zozketak. Aste honetan, Aita Marin bi lagunentzako afaria zozkatu dugu bazkideen artean, eta banatu dugu dagoeneko: Paula Elosuari egokitu zaio. Zorionak! Beste zozketa batean parte hartzeko aukera dute orain bazkideek: Errimak bi oinetan ikuskizunerako bi sarrera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019663
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lilatoirako entrenatzeko aitzakian hasi ginen elkartzen herriko eta inguruetako hainbat emakume. Baina egun handia pasa zenean, taldea mantentzea erabaki genuen. Izan ere, askoz errazagoa eta atseginagoa da korrika egiteko errutina hartzea konpainia onean, bakarrik baino. Azken hilabeteetako egoera dela eta, martxotik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019664
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Errimak bi oinetan' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean Bertsolaritza eta dantza ardatz dituen 'Errimak bi oinetan' emanaldia izango da bihar Aita Mariko zine aretoan. Bihar emango dugu saridunen berri. Bertsolaritza eta dantza gurutzatzen dituen Errimak bi oinetan ikuskizuna taularatuk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019665
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osakidetzak 17 kasu atzeman ditu eskualdean, eta horietako bat Zumaian zenbatu dute. Azkoitian, Azpeitian, Orion eta Zarautzen launa kasu izan dira azken orduetan. Eskualdean 17 kasu positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, horietatik bat, Zumaian. Azkoitian, Azpeitian, Orion eta Zarautzen launa kasu zenbatu ditu Osasu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019666
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertan behera gelditu dira urrian ospatzekoak ziren santelmoak ere Apirilean erabaki zuen Udalak santelmoak urrira atzeratzea, herriko hogeitik gora eragile eta ostalarirekin hala adostu ondoren. Urrikoak ere bertan behera geratu dira, "festak ospatzeko baldintzarik ez dagoelako". Udal ordezkariek jakinarazi dute berta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019667
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxekotasun prozesuan gaudela kontuan harturik, magiaz eta lasaitasunez beteriko espazio eta momentuak eskaintzearen garrantzia ikaragarria da. Haur, familia eta hezitzaileak elkar ezagutu eta elkarren arteko konfiantza garatzeko momentu ezin hobeak dituzte gure haur txikienek beraien imaginarium-ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019668
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulari kadete eta jubenilek aurrera segitzen dute denboraldi berezi honetan. Aurreko asteburuan igandean izan zituzten lasterketak. Jubenilak igande goizean Liernin lehiatu ziren. Karrerak bi zati izan zituen: iraupenekoa eta erlojupekoa. 138 txirrindularik parte hartu zuten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019669
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiak duen langabeza tasa %9koa da Lanbidek emandako datuen arabera. Abuztu amaieran 440 zumaiarrek zuten izena emanda enplegu zerbitzuan. Eskualdeari dagokionez, lau hamarrekotan igo da tasa, eta gaur egun %9,5eko langabezia tasa dago Urola Kostan. Pandemiak eragindako osasun krisiak ere izan du eragina langabezia t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019670
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indarkeriaren kontrako sustatzaile komunitarioak izan nahi dugu. Helburu horretan prestatzeko, Malen Etxea Elkartearekin eta Zumaiako Berdintasun Foroarekin batera, ikastaroa antolatu dugu. Larunbat honetan hasiko da, eta lehen saioa Helia Isabel del Rosariok gidatuko du. Bera emakume migranteen eskubideen aldeko aktib...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019671
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Beste ikuspuntu batetik eta beste zerbait kontatzen du 'Haizearen Egia'-k" Albitek bihar aurkeztuko du jendaurrean azken hiru urteotan ondu duen 'Haizearen Egia' film laburra. Sorkuntza prozesuan "gorabeherak" izan badituzte ere, "gogotsu" dago lana jendeari erakusteko. Orain arte ikus-entzunezkoak zuzentzen aritu bad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019672
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oroitzen normalak ziruditen gauza normalak normal egin genitzakeen garaiaz? Jada urruti geratu zaizkigula dirudi. Une batetik bestera, bermatutzat jotzen genituen hainbat gauza kendu dizkigute, inori ezer kontsultatu gabe. Zuk, klasetik edo lanetik nazkatuta irten zaren horrek, ezin izan duzu lagunekin lasai egon isuna...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019673
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zortzi kasu atzeman ditu Osasun Sailak eskualdean, eta horietatik bat Zumaian zenbatu dute. Beste kasuak Zarautzen (5), Azpeitian (1) eta Orion (1) eman dira. Atzo guztira 9.906 PCR proba egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, herenegun baino 3.070 PCR gehiago. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019674
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditugu Immaculate Foolsek eta Jotakiek Azpeitian emango duten kontzerturako sarrerak Immaculate Fools eta Jotakie taldeek kontzertua emango dute irailaren 19an Azpeitiko zezen plazan. Antolatzaileek bi sarrera bikoitz eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Pasa den asteburuan egin genuen zozketa,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019675
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleikek hainbat sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean, hala nola epaimahaiaren saria, Baleike.eus -eko erabiltzaileen saria eta botoa ematen duten herritarren artean banatuko den saria. Parte hartzaileek irailaren 15era bitartean bidali ahal izango dituzte irudiak e-posta edo Whatsapp bidez. Urolako Komunikazio ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019676
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilaren 30era arte aurkez daitezke lanak Julene Azpeitia literatur lehiaketan 33. edizioa du aurten literatur sorkuntza sustatzea eta indartzea helburu duen Julene Azpeitia lehiaketak. Irailaren 30era arte jasoko dituzte lanak. Zumaiako Udalak gogorarazi du irailaren 30era bitartean izango dela Julene Azpeitia literatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019677
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika eta Dantza eskolak gurasoei zuzendutako informazio saioa egingo du ostegunean Kurtso berriari ekin aurretik, gurasoek izan ditzaketen kezka, galdera, eskaera edota eskakizunei helduo diete saio horretan. Eskolako protokoloa ere ezagutaraziko dute. Zumaiako Musika, Dantza eta Antzerki Eskolak gurasoei jakinarazi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019678
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekaitza eta Loitzate mendiak lotzen dituen bidea egingo dute, Goizuetaraino. Irteeran parte hartzeko, ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, Goiko estankoan. Indamendin ere ekin diogu ikasturte berriari, legedia errespetatuz eta elkarteko zuzendaritzak ipinitako arautegi gehiagarriak betez. Datorren larunbat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019679
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aita Mari jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu bazkideen artean Ostegunera arte izango dute Baleikeko bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, Zumaiako establezimenduek emandako produktu eta zerbitzuen zozketak. Aste honetan, Aita Mari jatetxe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019680
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
22 urteko zumaiarra ETB2ko 'El Conquistador del fin del mundo' saioko lehiakide berria izan daiteke; horretarako zuen bozka lagungarria da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019681
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraunean egiteko gonbitea egin die Telmo Deunek 12 eta 17 urte bitarteko gazteei Traineru denboraldia oraindik ez da amaitu, baina Telmo Deun arraun elkartea gazteekin lanean hasteko prest dago datorren denboraldira begira. Hala, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dei egin die Zumaiako klubean arraunean hasteko. Hilaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019682
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iaz landutako mapa toponimikoan udalak ahalegin berezia egin zuen etxeen izen zaharrak biltzeko, eta izen horietako batzuk ezagutarazteko altzairuzko hemezortzi errotulu egin zituzten atzo. Herritar batzuek interesa agertu dute beren etxeetan horrelakoak jartzeko, eta Euskara Zerbitzuak beste deialdi bat egitea erabaki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019683
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
RK Nexe izango da Bidasoaren aurkadia Europako Ligako bigarren fasean [EGUNERATUTA] Irungo Bidasoa taldea EHF European League txapelketako bigarren fasera pasa da, iragan igandean PAUC Handball talde frantziarrari 30-25 emaitzarekin irabazi ondoren. Kauldi Odriozola zumaiarra izan zen talde irundarraren goleatzaile nag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019684
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irati Gurutxarri: "Gehiago sinestu behar dugu gure potentzialean" Gurutxarri Kontxako Banderaren lehen jardunaldian izan zen atzo, traineru gorrian. "Harro" dago taldeak egindakoarekin, eta gogotsu datorren iganderako. Kontxako Banderaren jardunaldia jokatu zen atzo, igandea, Donostiako badian, eta bertan izan zen Irat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019685
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsio duinen aldeko aldarria kalera atera dute, abuztuko etenaldiaren ondoren Pentsio duinak exijitzeaz gain, zaintza egokia eta kalitatezko osasun publikoa ere aldarrikatu dituzte. Abuztuko etenaldiaren ondoren, Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen talde bat Saregileen plazan elkartu da gaur, astelehena, beren aldar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019686
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tritoiena mendi lasterketaren laugarren edizioa korritu zuten atzo Arbizun, Nafarroan. Emakumezkoetan Leire Baraibar zumaiarra izan da irabazlea. Maiatzean zen jokatzekoa proba hau, baina pandemiagatik abuztura mugitzea erabaki zuen antolakuntzak. Atzo jokatu zen lasterketa, eta osasun neurriak mantendu ahal izateko pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019687
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'San Telmo txikia' ohiko lekuan da berriz ere, zaharberritu ondoren Santuaren irudi txikia San Telmo kaleko horma-hobian da berriz ere, Rakel Nacenta zumaiarrak zaharberritu ondoren. Aurtengo inauterietan kalteak eragin zizkioten San Telmo kalean egon ohi den santuaren irudi txikiari. Udalak adituen esku utzi zuen ordu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019688
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osakidetzak gaur eman ditu koronabirusaren herriz herriko datuak. Guztira, lau positibo zenbatu dituzte Zumaian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 409 positibo atzeman zituzten atzo. Asteburuetan ez ditu Osakidetzak koronabirusaren herriz herriko datuak ematen, baina ohi bezala, gaur -astelehena- jakinarazi ditu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019689
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parrokian egingo dira Arritokietako bederatziurreneko elizkizun batzuk Atzo hasi zen Arritokietako bederatziurrena. Irailaren 8a da Arritokietako Ama birjinaren eguna, eta ordura arte errosarioak eta elizkizunak egingo dira. Ekitaldi hauetako batzuk San Pedro parrokian egingo direla iragarri dute. Pandemiak ere eragina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019690
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hibaikak lortu du azkenean ETE Ligako bigarren postuan, puntu bateko aldearekin. KAE-1 Ligan zortzigarren amaitu du Zumaiak. Castro Urdialesen jokatu dira ETE eta KAE ligetako azken bi estropadak. Emakumeen ligan, atzo Hibaika bigarren izan zen eta Zumaia laugarren. Tartean Ondarroa sartu zen, eta bi puntuko alde hori ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019691
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antolakuntzak itxi egingo ditu estropada egunean jendez gainezka egon ohi diren Donostiako eremuak: moila, Pasealeku Berria, Kontxako pasealekua eta Santa Klara irla. Motor ontziek ere ezingo dute badian sartu. Atzo aurkeztu zuten Donostian aurtengo Kontxako estropaden edizioa. Espero bezala, antolakuntzak hainbat osas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019692
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deuneko emakumeek laugarren postuan amaitu zuten atzo Getxon jokatu zen ETE Ligako estropada. Tolosaldea, Hibaika eta Ondarroa izan zituzten aurretik. Emaitza hauekin Zumaiak bigarren jarraitzen du sailkapenean, baina Hibaika bi puntura gerturatu da orain. Gizonen kasuan, zortzigarren postuan amaitu zuten atzo. E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019693
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txanda berean egondako erabiltzaileekin harremanetan jarri da Zumaiako Udala. Osakidetzaren gain dago orain kasua. Kiroldegiak zabalik jarraituko du, prebentzio neurri guztiak hartuta. Kiroldegiko arduradunak egoera ezagutu bezain pronto harremanetan jarri dira txanda berean izan ziren erabiltzaileekin. Era berean, Uda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019694
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, udako zenbakia modu digitalean soilik zabaldu da. Urtean bi aldiz banatzen da Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak argitaratzen duen aldizkaria UEMAko kide diren 87 herrietan. 109.000 aleko tirada du, eta Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, udako zenbakia modu digitalean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019695
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehiaketan parte hartzeko Keretxudi Baratze Parkeko argazkiak bidali beharko dituzte zumaiarrek, helbidera, irailaren 25a baino lehen. Hiru baratze ederrenek saria jasoko dute eta bozkatzen dutenen artean bertako produktuen bi saski ere zozkatuko dira. Kutxa Ekoguneak urtero antolatzen ditu Baratze Parke Sare mailako l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019696
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Harro egoteko moduko" musika jaialdia izan dela azpimarratu du Zumaiako Udalak Oreka TX musika taldearen kontzertuarekin amaitu zen igandean aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia. 36. edizio honen balorazioa egitera orduan, "harro egoteko moduko" jaialdia izan dela adierazi du Udalak, eta eskerrak eman nahi izan dizkie be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019697
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mutriko zesta punta masterreko finala jokatu zuten atzo Miruaitz frontoian. Zesta puntako partidak ikusteko gogoz dira Mutrikun. Horrez gain herriko bi pilotari, Goixerri eta Manci, heldu ziren finalera. Hala, frontoiko aforoa bete egin zuten bertaratu ziren ikusleek. Goikoetxea eta Manci, Goixerri eta Lekerikaren aurk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019698
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere traineru denboraldiarekin lotutako porra jarri du martxan BALEIKEk. Irabazleak sari dotorea eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Telmo Deunen elastikoa. Gaur eta bihar artean parte hartu daiteke porra honetan. Zenbatgarren postuan amaituko dituzte ETE eta KAE1 ligak zumaiarrek? Galde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019699
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken txanpan sartu da aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia. Bi ekitaldi besterik ez dira falta ezohiko edizio hau, Jaialdiaren 36.a agurtzeko. Gaur, dantzari tartea zabalduko diote, eta bi koreografia ikusteko aukera izango da 19:30etik aurrera Odieta frontoian. Batetik, Lasala taldeak Fight izeneko dantza saioa ekarriko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019700
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETAk Joxe Mari Korta enpresaburua hil zuela 20 urte bete dira gaur. Confebaskeko presidente izandako Miguel Lazpiur elkarrizketatu dute Berria egunkarian. Iruditzen zaio sasoi hartan edozein enpresabururi gerta zekiokeela ETAk hiltzea 'iraultza zerga' ez ordaintzeagatik. Miguel Lazpiur (Bergara, Gipuzkoa, 1942) enpresa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019701
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteburuko atsedenaldiaren ondoren -Espainiako traineru txapelketa jokatu zen Pedreñan-, Zumaiako traineruak lehiara itzuliko dira asteburu honetan. Bina estropada izango dituzte Telmo Deun arraun elkarteko ontziek, emakumezkoek zein gizonezkoek: Getarian larunbatean eta Getxon igandean. KAE-1ean lehiatzen ari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019702
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean, Zumaian, junior mailako 42. Zumaia Saria jokatuko da, Joxe Mari Kortaren oroimenezkoa. Euskal Herri osorik etorritako 180 txirrindulari elkartuko dira, baita Euskal Herritik kanpokoak ere. Covid19aren aurkako segurtasun neurriak eta protokoloak zuhurtziaz beteko dira, antolatzaile eta parte hartzaile guztiei ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019703
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mutrikuko finala jokatuko du gaur Goikoetxeak, atzo Donibane Lohizunekora heldu ondoren Mutrikuko masterreko finala jokatuko du gaur Iñaki Osa Goikoetxeak, Manci mutrikuarrarekin bikotea osatuta. Goixerri eta Lekerika izango dituzte aurkari. Jaialdia 22:00etan hasiko da Miruaitz frontoian. Sarrerak agortuta daude dagoe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019704
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubilatuen Etxeko taberna-jatetxe zerbitzua kudeatzeko pleguak kaleratu dira Jubilatuen Etxeko taberna-jatetxe zerbitzua kudeatzeko pleguak kaleratu ditu Zumaiako Udalak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019705
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' emango dute gaur Paradisu Zineman Fermin Muguruzak zuzendu zuen Black is beltza animaziozko filma ikusteko aukera izango da gaur Torreberri Gaztetxeko atarian, Paradisu Zinemaren programaren barruan. Emanaldia 22:00etan hasiko da. 1965eko urria. New Yorkeko Bosgarren hiribidean desf...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019706
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela urte batzuk ez zuen sinetsiko inoiz suhiltzaile izatera helduko zenik. Hala ere, beti jo du garrantzitsutzat ingurukoei laguntzea. Sua ogibidearen jatorria izan arren, esku hartze gehienak bestelako larrialdietan egiten dituztela nabarmendu du Zoritak. Zerbitzua pribatizatzearen aurkako borrokan aritu da azken ur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019707
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inguruan bizi diren animaliak haien oinatzen bidez ezagutzeko tailerra eskaini zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Algorri Interpretazio Zentroarekin elkarlanean, pasa den larunbatean, Juan Belmonte kaleko interpretazio zentroan. Ekimenak arrakasta izan zuen, eta eman ziren bi saioak, euskaraz eta gazteleraz bana, bete ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019708
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa dugu estropadarik gabeko astea, entrenamenduz josirikoa guretzat, eta taldean izan dugun albisterik nabarmenduena hauxe da; pare bat entrenamenduren ondoren patata tortilak zai izan ditugula, taldekide batzuk urtebetetzeko pasten zorretan zeudela eta. Egia esan, gure taldeari buruz berririk ez egotea baino notizia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019709
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Portuko bokalean pilatutako hondarra ateratzeko dragatze lanak hasiko dituzte bihar. Portu Zuzendaritzak adierazi duenez, lanek bi aste inguruko iraupena izango dute, eta ateratako hondarra Mutrikuko portuko bokalera eramango dute. Balenciaga ontziolak Resolute izeneko ontzia itsasoratuko du abuztuaren erdi aldera. Hor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019710
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Jaialdiko gonbidapenak bihartik aurrera eskuratu ahal lizango dira Turismo Bulegoan Bihartik aurrera, asteazkena, eskuratu ahal izango dira hastear den Zumaiako 36. Musika Jaialdiko sarrerak. Jaialditik kanpo antolatu duten 'A Santo de Qué' taldearen kontzertuko sarrerak ere Turismo Bulegoan bertan izango dira, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019711
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- AURREKO BILERETAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (146. zbkia - 2020.06.25). 2.1.- 5/2020 eta 6/2020 ERREPARO ORRIEN ETA HAUEN ALKATE DEKRETUEN ERANTZUNAREN BERRI EMATEA. 2.2.- UDALAREN 2020KO 8., 9., 10., 14., 15. eta 16. KREDITU ALDAKETEN BERRI EMATEA.- 2.3.1.- BARNE KONTROLEKO FITXA ETA TXOSTEN EREDUAK ONARTZEA...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019712
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak datorren larunbaterako Geoparkeak inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroarekin elkarlanean. Nork utzi du oinatz hori? Izenburua duen tailerrak, Interpretazio Zentroan berta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019713
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abuztua ate joka dugu. 3 aste pasa dira ligari hasiera eman genionetik, eta hilabete besterik ez zaigu falta amaitzeko. Hau hasi besterik ez da egin eta bukaera bertan dagoelaren izugarrizko sentzazioa daukat. ARC Ligako 4 estropada egin ditugu eta 8 geratzen dira, herena eginda dagoenekoz. 8 estropada horiek abuztuko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019714
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uda sasoiarekin dator Baleikeren lehen argazki lehiaketa. Hedabideak hainbat sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean, hala nola epaimahaiaren saria, Baleike.eus-eko erabiltzaileen saria eta botoa ematen duten herritarren artean banatuko den saria. Herritarrek irailaren 15era bitartean bidali ahal izango dituzte iru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019715
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Epaimahaiaren saria: Piraguan ibilaldia bi lagunentzako, Oria ibaian, Begi Bistanen eskutik. Baleike.eus-eko erabiltzaileen saria: Zaldian ibilaldia bi lagunentzako, Sastarrainen eskutik. Botoa ematen duten herritar guztien artean zozkatuko den saria: Argazkien handitzea eta egokitzea formatu berri batean, Goiz Argazki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019716
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Honako hauek dira Baleikeren udako argazki lehiaketaren oinarriak: Zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak aurkeztu ahal izango dira. helbidera edo WhatsApp bidez 688 88 94 29 telefono zenbakira idatzita bidali behar dira argazkiak. Irudiak bidaltzerakoan hainbat datu zehaztu behar dituzte herritarrek: izen-abizenak, he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019717
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
COVID-19 gaitzaz kutsatutakoen kopuruak gora egin du azken asteotan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horren jakitun, COVID-19aren jarraipen bazordea gaur bildu da Lehendakaritzan, eta zenbait neurri hartzea erabaki du. Neurri hauek aste honetan bertan jarriko dira indarrean, Nekane Murga Osasun Sailburuak arratsaldean eman...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019718
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oikiako eskola berriko atzealdean egindako lanak amaitutzat eman ditu Zumaiako Udalak. Herritarrek egindako eskaerei so eginez gauzatu ditu udalak lan hauek. Eskolaren atzealdean futbitoan eta saskibaloian aritzeko kantxa bat egokitu dute. Horrez gain, oinezko bide irisgarria atontzeaz gain, errepidea egokitu eta zabal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019719
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur eta helduentzako piraguismo ikastaroak antolatu ditu Itxas-Gainek Haur eta helduentzako piragua ikastaroak emango ditu Itxas-Gain piraguismo elkarteak abuztuan zehar. Bi hamabostalditako ikastaroak izango dira: haurrentzakoak goizez, eta helduentzako arratsaldez. Haurren ikastaroetako matrikula 40 euro izango da, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019720
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xistera Masters txapelketako finalerdietara sailkatu da Unai Uranga Arbe-Danel Mandiola eta Aaron-Uranga sailkatu dira Xistera Masters Txapelketako finalerdietara. Horrela, finalaren atarikoan, Arbek eta Mandiolak, Gonzalezen eta Manciren aurka jokatuko dute, eta Aaronek eta Urangak, berriz, Antxonen eta Goixerriren au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019721
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parte-hartze txukuna izan du Oier Sarasketak Espainiako xake txapelketan Lan handia egin du Oierrek bukatu berri den 10 urtez azpiko Espainiako xake txapelketan: 5 puntu lortu, eta 28. postuan bukatu du. Txapelketaren garrantziaz jabetuta, urduri hasi zen Oier, eta astea gorabeheratsua izan da. Partida batzuk galdu baz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019722
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Granadarako bidaia bertan behera utzi du Beheko Plazak osasun egoera dela eta Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Granadarako bidaia zuen prestatuta urriaren 20tik 26ra, baina osasun egoera dela eta, bertan behera utzi dute astebeteko bidaia. Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkartea martxoaren 2...
cc-by-sa 3.0