id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0019723
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
20:46,20 minutuko denbora eginda, Telmo Deuneko gizonezkoen taldeak bost puntu eskuratu ditu Pasai Donibanen, eta guztira, 18 ditu orain. IV. Adegi bandera izan dute gaur jokoan KAE1 ligako taldeek Pasai Donibanen. 12:00etan hasi da norgehiagoka, eta 20:46,20 minutuko denbora eginda, zortzigarren amaitu dute zumaiarrek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019724
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzokoarekin alderatuta, sailkapenean postu bat atzetik kokatu dira ETE ligan Telmo Deuneko neskak. Sailkapen orokorrean ere postu bat egin dute behera, eta laugarren daude zumaiarrak. IV. Adegi Bandera jokatu dute gaur Pasai Donibanen, eta Zumaiako Telmo Deun elkarteko emakumezkoek seigarren amaitu dute lehia. 11:00et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019725
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak eta dendariek bultzatutako "Errotaherria" kanpaina dela eta, zerbait idatzi nuen herriko denden gainean, baina formatuaren eta espazioaren mugak behartuta, kontu asko kanpoan utzi behar izan nituen. Gaur egungo gure komertzioa nahiko ondo ezagutzen dugu, baina zer dakigu lehengoaz? Makina bat pasadizo d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019726
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deuneko mutilei arrauna apurtu zaie, eta uretara bota dutelako hiru segundorekin zigortu dituzte epaileek. Gaurko sailkapenean ez dio eragin zigorrak, eta zazpigarren egin dute, getariarren aurretik. Zumaiako XXXV. Ikurrina Getariako uretan jokatu behar izan dute aurten zumaiarrek, koronabirusak aldaketak eragin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019727
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bederatzi jardunaldiren faltan, hirugarren dira zumaiarrak ETE ligan, baina gaur ez dira aurpegi alaiekin iritsi arranplara. Getarian jokatu da gaur Zumaiako II. Ikurrina, koronabirusaren krisiagatik Zumaian ez baita estropadarik izango aurten. Bost joko eremu zehaztu zituzten ETE eta KAE1 ligetarako, eta horregatik, G...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019728
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adinekoen egoitzetan bisitak baimentzea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak "Prebentzio neurriak berrikusita", gaurtik aurrera bisitak baimenduko dituzte berriro ere egoitzetan. Hala ere, egoiliarren kanpo irteeren etena eta eguneko zentroen itxiera beste astebetez luzatuko dutela jakinarazi du foru erakundeak; hain z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019729
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
80ko hamarkadan Bilbon Informazio Zientziak ikasi zituen Arantxa Larrañagak. Azken urteotan gertaera ugariren lekuko izan da, eta telebistako pantailaz bestalde, berriemaile lanak egin ditu ETBn. Ekonomiarekin lotutako berriak eman ditu, batez ere, Larrañagak. Gogoratzen du haren amak "ahalegin ugari" egin zituela alab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019730
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Klima aldaketaren eraginez, Itzurunek azaleraren %40-50 galtzeko arriskua izan dezake mende amaieran Gipuzkoako Klima Aldaketaren Eraginari eta Zaurgarritasunari Buruzko Txostena aurkeztu du aldundiak, eta bertan dio itsas maila 50-70 zentimetro artean eta metro bat arte igo daitekeela mende amaierarako. Gipuzkoako For...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019731
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osa Goikoetxea atarian geratu da, Philippe Etcheverryrekin batera, finalerdietan partida estua jokatu ondoren. Finala asteartean izango da eta Lopez-Olharan Erkiaga-Ihitsagueren aurka lehiatuko dira. Play-off gisa baliagarria izan den Series Internationaux-en ondoren, atzo ekin zioten Donibane Lohizuneko Mastersari, Ca...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019732
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dantza ikuskizun berria ekarriko du Jaiotz Osak larunbatean Zumaiara Dantza garaikideak ere bere tartea izango du uztaileko kultur egitarauan. Jaiotz Osa dantzari zumaiarrak bere azken ikuskizuna ekarriko du larunbatean jaioterrira. Expectations will not kill you du izena, eta 19:30etik aurrera ikusi ahal izango da Odi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019733
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Getarian eta Pasaian lehiatuko dira asteburuan herriko bi traineruek Aurreko igandean bezala, larunbat honetan ere, Getarian ariko dira Zumaiako gizonezko eta emakumezkoen traineruak. Denboraldiko hirugarren estropada izango dute. KAE1, KAE2 eta ETE Ligako ontziak Getarian eta Pasaian ariko dira lehian asteburu honetan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019734
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardantzabiden denda handi bat zabaldu behar dute, etxerako gauzekin, eta laster inauguratuko dute. Dendaren kanpoaldean jarri naiz, kristalaren aurrean. Euskaraz idatzita ikusi ditut hitzak, txukun eta handi: paper-denda, burdindegia, opariak... Eskaparate horren aurrean, ispilu batean bezala ikusi dut islatuta neure b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019735
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike k 300 zenbaki egin dituela-eta ea testu bat idatziko dudan, "aspaldiko garaiak oroituz". Ondo aspaldikoak dira nire Baleike ko garaiak. Webgunean aldizkari zaharretan begiratu eta ikusi dut 1998an sartu nintzela. Aldizkaria 1994an martxan jarri zuen taldea ahitzen hasia zen eta lehenengo errelebokoa izan nintze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019736
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erresidentzietako langileez gain, badira hirugarren adinekoen zaintza lanetan aritzen diren beste hainbat emakume ere. Guztiok ezagutzen ditugu euren etxeetan bizi diren pertsona helduak zaintzen dituzten langileak. Zumaian lan horretan aritzen den emakume batek eman digu bere bizipenen berri. Emakume ikuspegitik, lanb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019737
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauteskundeetako kontaketa zuzenean jarraitu ahal izango da baleike.eus webgunean Arratsaldeko zortziretan itxi dituzte hauteslekuak, eta dagoeneko hasi dira emandako bozak kontatzen. Hauteskunde arratseko kontaketa zuzenean emango da baleike.eus en eta UKTko beste webguneetan. 7.700 zumaiarrek izan dute botoa emateko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019738
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen arteko pala partidak jokatuko dituzte gaur eguerdi partean Odieta frontoian. Zumaiako Emakumeon* Etxeak deituta, beroketa saioa egin dute, etorkizun hurbil batean pala txapelketa antolatzeko asmoarekin. Maskarak jantzita, eta segurtasun neurriak gordeta aritu dira palan emakumeak. Partidak jokatu ondoren, pal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019739
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitzuri pilotalekuan eta Oxford aretoan emango dute botoa zumaiarrek Osasun eta prebentzio neurriak betetzeko, hauteslekuak aldatu behark izan dituzte. Igandean Aitzurin eta Oxforden eman beharko dute botoa zumaiarrek. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira igande honetan, uztailak 12. Boto-txartela etxe guzti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019740
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Torriko: "Aurrerapauso bat eman nahi izan dut nire kirol ibilbidean" Ander Torrikok (Zumaia, 1997) bi urterako kontratua sinatu du Iruñeko Anaitasuna eskubaloi taldearekin. Fitxaketaz eta koronabirusaren ondoriez aritu da zumaiarra. Iruñeko Anaitasuna klubarekin jokatuko duzu datorren denboraldian. Fitxaketa egon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019741
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako zazpi kirolari elkartuko ditu Zumaiako pala egokituko taldeak. Leire Esnal zumaiarrari bururatu zitzaion konfinamenduan taldea sortzearen ideia, eta ia prest du guztia taldea martxan jartzeko. Pala egokituko taldea sortzeko lanetan dabil Leire Esnal zumaiarra. Errenterian entrenatzen du orain, eta kotxea ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019742
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasun krisiak eraginda, Zumaiako 14. triatloia aurten ez antolatzea erabaki du ZTTk. 2012an Zumaiako Triatloia berriro martxan jarri zenetik, ahalegin handia suposatu duen arren, urtero gure triatloia aurrera ateratzea lortu dugu. Aurten, irailaren 5erako genuen hitzordua jarrita, eta azken unera arte gure triatloia e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019743
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilabeteotan berritu ederra hartu duen toki bati eskainiko diogu oporren aurreko azken hitza. Irailetik aurrera lantzeko proposamenak edo bestelako oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Zergak ordaintzeko duela 100 urte baino gehiago eraiki zuten guneari deitzen diogu Zumaian "Fielatoa". Gaztelaniatik dator...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019744
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herria turistaz betetzen hasi zaigunez, nik ere nire barnean bizi den turista atera diat paseatzera. Horregatik, oraingoan, gutuna bidali beharrean postala bidaltzen diat, ez Kantabriatik, hori Bizkaitarrentzat utziko diagu, nirea Piriniotatik dator. Beno, postalekin gertatu ohi den moduan, ni lehenago iritsi naiz Zuma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019745
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurren zaintzaileak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik Uztaileko udaleku irekiak bertan behera geratu direla eta, Zumaiako Udalak haurran zaintzeko pertsona bat kontratatu beharra duten errenta baxuko familiak lagundu nahi ditu, kontziliazio eta zaintza arazoak saihesteko. Dirulaguntza jasotzeko auker...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019746
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean Zumaian ekitaldia, Oihana Etxebarrieta eta Eraitz Saez de Egilazekin Igandean Zumaian hauteskunde ekitaldia egingo du EH Bilduk Oihana Etxebarrieta eta Eraitz Saez de Egilazekin. Igandean Zumaian hauteskunde ekitaldia egingo dugu, Oihana Etxebarrieta eta Eraitz Saez de Egilazen parte hartzearekin. Ekitaldia 12...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019747
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxebizitzen inguruko asanblada sortzeko bilera egingo da ostiralean Zumaian etxebizitza bat izatea da herriko gazteek pairatzen duten arazo larrienetako bat. Jakitun dira, gainera, azken krisialdi honek egoera oraindik eta gehiago zaildu dezakeela. Hori dela eta, orain aste batzuk galdetegi bat zabaldu zuten gazteen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019748
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Telmo ermita eta kofradia ezagutzeko bisitak antolatu dituzte Uda garaian sartuta, San Telmo ermita eta arrantzaleen kofradiak ateak zabalduko dituzte, herritarrek zein kanpotik datozen bisitariek haien berezitasunak ezagutu ditzaten. San Telmo kofradia astearte eta larunbatetan egongo da irekita, 17:00etatik 19:30...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019749
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alarma egoera bertan behera geratu eta normaltasun berrian sartu garen honetan, COVID-19aren krisiari aurre egiteko sortu zen Zumaiako Udaleko larrialdi mahaia bertan behera geratu da eta EAJ-PNV udal taldeak mahaiaren eta krisiaren inguruko balorazioa egin du. EAJ udal taldeak, martxoaren 16an egin zituen larrialdi ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019750
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Ehiztari ehizatua' antzezlanarekin hasiko da uztaileko ostegunetako kultur ekitaldi sorta Kultura izan da aurtengo San Pedro jaietako protagonista. Festak amaitu dira, baina kulturarekin lotutako ekitaldiek udan zehar jarraituko dute. Horren adibide da ostegunean Beheko plazan egingo den haurrentzako antzerkia. Uztail...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019751
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ingurumenean mikrohezeguneek izan dezaketen garrantziaz jabetuta, urtero antolatu ohi ditu Aranzadik horiek sortu edo egokitzeko auzolanak. COVID-19aren ondorioz atzeratutako saioa larunbat honetan egingo da. Aranzadi Zientzia Elkarteak Zumaiako mikrohezeguneak egokitzeko auzolan saioa deitu du uztailaren 4rako, larunb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019752
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unai Agirre atezainak UCAM Murcia taldean jokatuko du datorren denboralditik aurrera Reala eta UCAM Murcia futbol kluba akordio batera heldu dira Unai Agirre atezain zumaiarra fitxatzeko. Datorren denboralditik aurrera Murtziako klubean jokatuko du Agirrek. Hala iragarri du Realak komunikatu batean, eta eskerrak eman d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019753
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Agustin Gurrutxagak irabazi du Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketa Gurrutxagaren atzetik sailkatu dira, bigarren eta hirugarren, Manuel Barreiro eta Aitor Arana. Zumaiar onenaren saria, berriz, Mitxel Aizpuruari eman diote. Udalak eta Distirak argazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean beste urte batez. Joxe Juan A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019754
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurrazpiko elektrizitate-linea berritzen ari dira Txomin Agirre kaian eta Erribera kalean Txomin Agirre kaiko 1 eta 3 atarien arteko, eta Erribera kaleko 1 eta 4 atarien arteko gunea hartzen duen lurrazpiko elektrizitate kableak berritzen hasi da Iberdrola aste honetan. Lan hauekin azken urteotan inguru horretan izan d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019755
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola ibaiak egoera ekologiko eta kimiko "ona" duela jakinarazi du Ura agentziak Urola ibaiaren Zumaiako hiru estuarioen eta trantsizioko uren datuak argitaratu ditu Ura agentziak, eta hango egoera ekologikoa zein kimikoa "ona" dela azaldu du. Besteak beste, Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaiak, trantsizioko urak, kostaldeko u...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019756
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeon* Etxeak bat egiten du, sexu askapenaren egunaren harira, Amalgamak taldeak egindako aldarrikapenekin eta deialdiekin. Bazkide guztiak eta, oro har, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu gauza bera egitera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019757
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eremuaren antolamenduari buruzko bilera izango da, eta ez bertan eraikiko diren etxebizitzei buruzkoa, Udalak ohartarazi duenez. Saioetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Zumaiako Udalak datorren ostegunean, uztailaren 2an, egingo du Isga Inmuebles SA eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SA enpresek sustatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019758
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertan behera utzi dute Santiagoko landare inbaditzaileak kentzeko saioa Auzolan saiorako data berria adostean jakinaraziko diete herritarrei. Zumaiako Udalak eta Lurgaia Fundazioak Santiagoko dunetako landare inbaditzaileak kentzeko auzolan saioa zuten antolatuta biharko. Udalak jakinarazi du, arazo teknikoak direla m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019759
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkeko irteera gidatuen programa berriz abian Euskal Kostaldeko Geoparkeak, bisita gidatuen programari ekin dio eta egunero eskainiko ditu bisita gidatuak, Deba, Zumaia eta Mutrikuko naturaz eta kulturaz gozatzeko. Geoparkearen webgunean - geoparkea.eus - kontsulta daiteke egutegi osoa eta erreser...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019760
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deunek oharra plazaratu du koronabirusaren inguruko zurrumurru batzuk direla eta Telmo Deun arraun elkarteak ohar bat plazaratu du, bere esanetan, koronabirus kasu positibo baten inguruan "WhatsApp bidez bolo-bolo dabilen zurrumurrua isiltzeko". Zurrumurru horien arabera, klubeko norbaitek, arraunlari batek, posi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019761
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurtik ostiralera bitartean eman daiteke izena 6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuetan Gaur zabaldu du udalak uztaileko topalekuetan izen emateko epea. Ekainaren 19a baino lehen eman beharko da izena, 14:00ak aurretik eta internet bidez. Horrez gain, bizi dugun egoera dela-eta, beharrezkoa izango da baimen orria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019762
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo kantinaren kristalezko itxitura konponduko dute egunotan. Hori dela eta, kantina itxita egongo da gaur eta bihar.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019763
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"TAO epealdia atzeratzeko erabakiarekin ez gaude ados, ez dugu uste eman dizkiguten arrazoiek atzerapen hori justifikatzen dutenik" TAO zerbitzua ordenantzan eta esleipenean jasotakoa baino 15 egun beranduago indarrean jarriko dela komunikabideen bidez jakin ondoren azalpenak eskatu zituen Zumaiako EAJ udal taldeak eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019764
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zerga egutegi berria osatu du Udalak, COVID-19aren ondorioak leuntzeko. Orainketa helbideratuta dutenei uztailaren 3an bertan kobratuko zaie zenbatekoa. Zumaiako Udalak hainbat zergen kobrantza atzeratu du, COVID-19aren ondorioak leuntzeko asmoz. Zerga egutegi berriaren arabera, uztailaren 3ra arte izango dute herritar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019765
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusaren mundu mailako krisialdiaren aurrean nik ere zerbait egin behar nuela pentsatu nuen. Ezin nuen burua beste ezertara jarri. Zer egin dezaket, hemendik, nigandik, egoera honen aurrean laguntzeko? Komunikabideetan munduan zehar hainbat artista hasi ziren ekimenak aurkezten krisialdiaren aurrean. Zer egin de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019766
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maiak 'Bihar' manifestuaz hitz egingo du Katuplaza irratsaioan Alarma egoera honetan plazaratu duen Bihar manifestuaz, kultur sorkuntzaz eta beste hainbat gaien inguruan ariko da Jon Maia 15. Katuplaza irratsaioan. Beste gai gehiago ere jorratuko dituzte gaurko irratsaioan. Hala, Miren Osak literatur gomendioak esk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019767
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienako Edurne Aizpurua eta Rakel Benitez irakasleak, Mondragon Unibertsitatearekin kolaboratu zuten eta Haur Hezkuntzako Gradu amaieran dauden ikasleei XXI.mendeko irakaslearen profilaz mintzo ziren. Irakaslea IRAKASTEN edo ERAKUSTEN duen pertsona da, definizioaren arabera. Horren arabera, irakaslearen lana beste e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019768
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurraldebusek ohiko zerbitzuak berreskuratuko ditu, astelehenetik aurrera Autobusean bidaiatzeko hainbat baldintza bete beharko dira aurrerantzean ere. Gaueko zerbitzuari dagokionez, berriz, bertan behera mantenduko da oraingoz. Ekainaren 15etik aurrera, Lurraldebusen linea guztiek lehengo ordutegiak berreskuratuko dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019769
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Karitasek gizarte laguntzetarako harrera zerbitzu presentziala berriro ireki du. Ostiraletan 19:00etatik 20:00etara izango da irekita San Pedro kaleko Apaizetxean. Beharrezkoa izango da hitzordua aurrez eskatzea, 608 30 91 15 telefono zenbakira deituta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019770
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilotaleku irekia, skate parka eta jolas-parke gehienak zabaldu dituzte Herrigunean zein auzoetan erabil daitezken eremuak balizatzeko zintak kendu ditu dagoeneko Udaltzaingoak. Zumaiako Udalak jakinarazi du pilotaleku irekia, skate parka eta jolas-parke gehienak erabilgarri izango direla gaurtik aurrera. Herrigunean z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019771
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Istripuan hildako gaztearen sendiari doluminak emateko aukera izango da gaur Aizarnazabalen Istripu batean atzo hil zen gaztearen familiartekoei doluminak emateko aukera izango da gaur Aizarnazabalen, Lauburu eraikinean. Arratsaldeko 19:00ak arte izango da sendia bertan, bertaratzen direnen doluminak jasotzen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019772
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hitzen indarrean sinesten du Jon Maia bertsolari zumaiarrak. Ibilbide luzea egin du horiekin lanean eta, oraingoan, egitasmo bat sortu da itxialdian idatzi zuen artikulu batetik tiraka. 'Bestemundubat.eus' ataria da hausnarketa horien emaitza. Hitzak horixe dira, hitzak besterik ez. Aldi berean, ordea, gizarteak funtzi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019773
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika, dantza, kultura edota aisialdi alorreko elkarteek eska ditzakete laguntzak, hilaren 24ra bitartean. Aisialdian eta kirolean lan egiten duten elkarteak eta norbanakoak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak. Bi deialdi egin ditu: batetik, musika eta dantza alorreko elkarte eta norbanakoei zuzend...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019774
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gogorra izan da, baina zailtasunak zailtasun, gainditzera gonbidatu nahi gaituzu, denon kontua delako. Iragarki hau ikusita, baten bati "Goazen!" aterako zitzaion barrenetik, baina beste askok nekez lagunduko dizugu; zoaz, eta hurrena etorri euskaraz. Zumaia herri euskalduna da, eta ez da hain zaila. Batzuek aukera apr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019775
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eli Uzkudun: "Gainera etorri zaiguna ikusita, inoiz baino beharrezkoagoa da lankidetza" Kultura eta Sormen sektorea, garai nahasietan elkarlanean izenburupean, enpresen arteko lankidetzan oinarritutako Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektoreko online topaketa antolatu dute ostegunerako, 16:00etatik 17:30era. Urola ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019776
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Solasaldi hunkigarria izan dugu Mari Luz Estebanekin gaur arratsaldean. Datorren ikasturtean aurrez aurre elkartu ahal izango dugulakoan, amaitu dugu aurtego irakur-urtea. Laster emango dizuego datorren ikasturteko programazioaren berri.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019777
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak jakinarazi du uztailaren 1ean zabalduko duela euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntza horien onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskunt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019778
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, ekainak 9, online hitzordua daukagu Mari Luz Estebanekin, Andrezaharren Manifestua poesia liburuaren inguruan aritzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019779
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irauli Zaintza plataformak nagusien zaintza ereduaren gainean hainbat proposamen luzatu ditu idatzi honen bidez. Bide batez, proposamen horiekin bat egiten dutenei zuzenduta atxikimendu kanpaina bat jarri du martxan. Euskal Herrian ere pandemiak agerian utzi du gure egoitza sistema. Beren lanbidean zigortutako eta gutx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019780
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak argitaratu ditu Udalak Eskaerak ekainaren 15a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da, eta puntuazio altue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019781
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Estalapean elkartu da Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde bat, pentsio duinak eskatzeko. Eguraldi kaskarrak ez ditu pentsiodunak kikildu. Astelehenero bezala, elkarretaratzea egin du Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde batek. Pentsio sistema publiko eta duina eskatu dute Estalapean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019782
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Araba aldera joko dugu asteburu honetan. Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena irteeran parte hartzeko, Goiko estankoan. Etxean gelditzeko denboraldia amaitzear den honetan, uda etorri aurretik, gure jarduerari ekingo diogu berriz ere. Arautegi zorrotza errespetatuz, datorren ekainak 14rako irteera antolatu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019783
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrez bulegora idatzi edo deitu beharko dute herritarrek hitzordua eskatzeko. Uda sasoi guztian izango da zabalik, astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldez. Gaur, astelehena, zabaldu dute Zumaiako TAO bulegoa. Uda sasoi guztian zabalik izango da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:3...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019784
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurko bisitan gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholkuak emango dituzte. Furgobaratzak geldialdia egingo du gaur Zumaiako Keretxudi udal baratze parkean. Gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholkuak emango dituzte, 18:00etatik 19:30etara bitarte. Parte hartzaileei, gainera, tomate landareak emango dizkiete. Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019785
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bitxia zeuk ere psikologoaren gaia ateratzea gutun partekatze honetan. Denbora epe labur batean lankide batek, familiarteko batek eta udaleko zerbitzuetako pertsona batek, besteak beste, gomendatu didate psikologoren batengana joatea. Auskalo nola ikusten nauten. Neuk ere Woody Allenen pelikula asko ikusi ditut, ia den...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019786
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jada hilabete pare bat igaro da Covid-19aren eragina zuzenean iritsi zitzaigunetik. Ezin esan urte hasieran inork espero genuela 2020ak norabide hau hartu behar zuenik. Paradoxikoki, etxean bakarturik pasa ditugun bi hilabete hauek mahai gainean ipini dute, besteak beste, etorkizunerako dugun elkarren beharra. Herritar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019787
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizartea gero eta indibidualagoa dela dioten mezuak iristen zaizkigu leku guztietatik: gure zilborrera begira bizi garela, norberaren onura lehenesten dela kolektiboaren gainetik, lehiakorrak garela... Arlo honetan ere azkar ibili da sistema kapitalista, eta mezuok gugan duten eragina nabarmena da; gizartearekiko dugun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019788
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da, ba, izango hau azkeneko Azkena? Ez ote du bitxo ñimiñoak atal hau ere arriskuan jarriko? Itxialdian, konfinamenduan, koarentenan egonda, ez zait, ez, erraza egiten orri hau betetzeko gaia, materiala edo edukia aurkitzea. Topikoak dioen bezala, tunelaren beste muturrean argi izpi bat ikusten omen da -hala diote, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019789
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erabilera mugatuarekin eta segurtasun neurri zorrotzak gordeta bada ere, udal zerbitzu batzuek zabaldu dituzte ateak dagoeneko, arinaldiko bigarren fasean sartuta. Alondegia eta kiroldegiaren ondoren, Gaztegunea ere martxan da dagoeneko. COVID-19 gaitza dela eta, Gaztegunea bera itxita egon da. Ez, ordea, zerbitzua, sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019790
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nube negra, edo, egunaren arabera, nubarroi galanta. Hala naiz, ez dut kontrakorik esango; ez naiz optimista, ez dudalako halakoa izateko arrazoirik izan inoiz. Baina Spielberg aipatu duzu zure azken gutunean, eta denbora baterako bada ere, lainoak desagertu eta eguzki borobila agertu da zeruan. Azken asteotako egoera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019791
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako osasun jarraibideak eman ditu Eusko Jaurlaritzak Maskarak erabiltzea, eskuak sarri garbitzea eta gainazalak nahiz leku jendetsuak garbitzea dira, besteak beste, Osasun Sailak eta Segurtasun Sailak eman dituzten gomendioak. Bestalde, duela lau urteko hauteskundeetan baino 41 ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019792
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanak amaitu dituzte dagoeneko, eta gaurtik aurrera, Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua eskainiko dute berriz ere. Euskotrenek neguko ohiko ordutegia ezarri du berriro, larunbat gauetako trenei dagokiena izan ezik. Zerbitzua berriro zabaltzeko trenbidea jarri, katenaria instalatu eta seinaleztapenak kontrolatzen dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019793
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zirkuitulabur baten ondorioz piztu da sua. Ez da zauriturik izan, eta kalte txikiak eragin ditu hoteleko instalazioetan. Sute txiki bat izan da bart Zelai Talasoterapia hotelean, zirkuitulabur baten ondorioz. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, arrantzale batek eman du abisua larrialdi zerbitzuetan goizeko 02:00ak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019794
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste kirol jardueratan bezala, koronabirusak eragina izan du eskubaloian ere. Espainiako Eskubaloi Federazioak amaitutzat eman zuen liga orain aste batzuk, oraindik bigarren itzuliko ia partida denak jokatzeko zeudela. Lehen itzuliaren bukaeran zegoen sailkapena hartu du ontzat federazioak, eta, ondorioz, Kauldi Odrio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019795
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orrazkera eta batzuetan izaera berezi batekin lotutakoa da aste honetako hitza, Maritxuk esandakoa. Zuek ere proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Ezker-eskuin egindako ile mototsei deitzen diegu Zumaian "akerramoñoa", eta gehienbat neska txikiei egin ohi zaien orrazkera da. Zarautzen, Txil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019796
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[EGUNERATUTA] Ardantzatik San Telmo ermitara doan bidexka zabaldu dute dagoeneko. Telekomunikazio enpresa baten kableak erori ziren atzo, eta enpresa arduradunak arazoa konpondu bitartean bidea ixtea erabaki zuen udalak, herritarren segurtasuna bermatzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019797
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
18 urtetik gorakoei deskontu bonoak banatuko dizkie udalak, ondoren, herriko saltokietan gastatzeko. Kanpaina honetan parte hartu nahi duten merkatariek iganderarte dute izena emateko aukera. Errotaherria kanpaina abiatzeko 18 urte baino gehiagoko zumaiar guztiei 20 euroko deskontu bonuak banatuko dizkie udalak. Gero, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019798
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabor-tasa malgutu eta materialez hornitzen lagunduko die enpresei UKUEk Babes-materiala erosi ahal izateko 400.000 euroko diru-lerroa bideratuko dute. Urtearen amaierara arteko zabor-tasan %50eko hobaria izango dute geldi egon diren enpresek. COVID-19ak eragindako krisialdiak gogor kolpatu ditu eskualdeko enpresa gehi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019799
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zazpi egun kasu berririk hauteman gabe igaro ostean, positibo berri bat zenbatu dute azken orduetan Gipuzkoan, Osakidetzaren datuen arabera. Jakitera eman dutenez, Donostian bizi da PCR proban positibo eman duen gipuzkoarra. Lau kasu berri atzeman dituzte Bizkaian, eta Araban ez dute positibo berririk topatu. Eusko Jau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019800
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elkarte gastronomikoak eta txokoak irekitzeko eta erabiltzeko osasun-irizpideak Maiatzaren 25etik %50eko edukierarekin erabili daitezke elkarte gastronomikoak eta txokoak. Osasun Sailak horiei zuzendutako gomendioak argitaratu ditu, horrelako elkarteen erabiltzaileen artean COVID-19ren bidezko transmisioa eta infekzioa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019801
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako hirigune barruko zuhaitz bereziak ezagutzeko ibilbide birtuala sortu du Geoparkeak Europako Geoparkeen Astearen barruan, Debako, Mutrikuko eta Zumaiako ibilbide birtualak diseinatu dituzte. Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunean ikus daitezke mapak. Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, D...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019802
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskarak ingurune digitalean duen egoera, gaurko Katuplaza irratsaioan Euskarak ingurune digitalean bizi duen egoeraz ariko da Josu Waliño .eus fundazioko zuzendaria gaur, hamabigarren Katuplaza irratsaioan. Fundazioak sustatu dituen azken ekimenez ere hitz egingo du. Gai gehiago ere izango dira irratsaioan. Abelin Lin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019803
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusak sare ekonomikoan eragindako kaltea arintzeko lehen laguntza lerroa sortuko du UKUEk Lehen laguntza lerro hau, bi bidetan bideratuko da nagusiki: alde batetik enpresa, pyme, autonomo, merkatari zein ostalariei, lehen sektore eta turismo arloei, egungo egoera arintzeko 2020ko 2., 3. eta 4. hiruhilekoetako z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019804
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengoan gai librea jarri dute. Joxe Juan Azkueren omenez antolatzen den lehiaketak Argizaiola trofeora sailkatzeko balioko du. Zumaiako Udalak eta Distirak argazki lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Aurten lehiaketaren 32. edizioa izango da, eta Joxe Juan Azkueren oroimenez antolatzen den lehiaketak Argizaiol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019805
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urrutitik ere entzuteko modukoa da aste honetako hitza. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Norbaiti ozenki deitzeko egindako oihuari deitzen diogu Zumaian "diarra". Euskara batuan "deiadar" esaten da, eta antzeko formak erabiltzen dira han-hemenka: deadar, dedar, deedar, gedar, dear, dia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019806
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur sartu da indarrean maskaren derrigorrezko erabileraren gaineko araua. Atzo onartu zuen Espainiako Gobernuak alarma egoera ekainaren 7ra arte luzatzea, eta 6 urtetik gorako herritarrek ordura arte maskara erabili beharko dute gune itxietan nahiz pertsonen artean bi metroko distantzia mantendu ezin den gune irekieta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019807
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Segurtasun eta prebentzio neurriei buruzko programa eskainiko du UKUEk Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako profesionalei bideratutako segurtasun eta prebentzio neurriei buruzko programa jarri du martxan. Hiru saiotan banatuta egongo da ikastaroa, eta maiatzaren 19an, 20an eta 2...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019808
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jaurlaritzak datorren astelehenean nahi zituen ireki Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak, baina zabaltzeko epea astebete atzeratzea erabaki du. Erabakiak zalaparta eragin du hezkuntza komunitatean, eta gainera, Espainiako Gobernuaren lehen faseko dekretuan ez dago jasota eskolen irekierarik. Ikastetxeen irekie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019809
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hainbat aste pasatu da herritar ugari telelana egiten hasi zirenetik. Baina zeintzuk dira telelana gauzatzeko baldintza egokiak? Argitaratu duen azken txostenean hainbat gomendio jaso ditu Osalanek. COVID-19ak ekarritako osasun krisiaren ondorioz, asko dira telelana egitea tokatu zaien herritarrak. Aste batzuk pasatu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019810
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irakurgai daude 'Barrutik, orain literatura' egitasmora aurkeztutako lanak Argazki lehiaketak eman zion hasiera 'Barrutik' ekimenari, eta literaturaren txanda iritsi zen ostean. Aurkeztutako lanekin bilduma osatu du Udaleko Euskara zerbitzuak, eta partehartzaileen artean bi sari zozkatu dituzte. Zumaiako Udaleko Euskar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019811
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruko informazioa etxez etxe banatu du udalak Udal ordezkariek eta teknikariek herritarrei eskatu diete jar daitezela udalarekin harremanetan beharren bat baldin badute. Bestalde, astelehenetik aurrera zabalik egongo da Gizarte Zerbitzuetako bulegoa "Urte osoan zehar, eta bereziki,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019812
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko hainbat gunetan WiFi sare publikoa ezartzeko lanak hasi dituzte Herriko plazetan eta hainbat eraikinetan doako WiFi zerbitzua izango da laster. WiFiEU Europar Batasuneko ekimenaren barruan, herriko hainbat gunetan WiFi sare publikoa ezarriko dute. Udalak 2018an egin zuen ekimen horretan parte hartzeko eskaera, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019813
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Jaurlaritzak klaseen itzuleraren inguruan iragarritako guztia prentsaren bidez soilik jakin dute ikastetxeek. Zumaiena ikastetxean eta Zumaiako BHI Institutuan uste dute ez dela bideragarria astelehenean ikasgelara joatea, baina informazio gehiagoren zain daude momentuz. Iragan ostegunean iragarri zuen Eusko Jaur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019814
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, ez da koronabirus kasu berririk atzeman Urola Kostako herrietan. Gipuzkoan, lau lagunek eman dute positibo PCR testetan. Hego Euskal Herrian hamalau lagun hil dira. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguerdian eman dituen datuen arabera, azken orduetan ez dute koronabirus kas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019815
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Transmisio aktibo gutxi dago, birusa pasatakoen emaitzak ari dira azaltzen" COVID-19az egunero ematen diren datuen atzean dagoena argitu du Felix Zubia mediku zarauztarrak. Izan ere, nahasmena sortu dute datuok behin baino gehiagotan. Sintomak daudenean azkar jokatzea garrantzitsua da orain, Zubiaren arabera. Eusko Ja...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019816
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zuzenbide pribatuko katedradun Juanjo Alvarezek ondorengo iritzi artikulua eman du argitara gaurko Berria egunkarian . "Agintariak eskatu eta eskatu ari zaizkigu herritar garen aldetik erantzukizun kolektiboa erakuts dezagun COVID-19ari aurre egiteko. Zilegi al da erantzukizun kolektibo horren sendotasuna isunen beldur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019817
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirileko langabezia datuak jakinarazi ditu Lanbidek, eta % 8,9 da Zumaiako langabezia tasa. Koronabirusaren osasun krisiak eragina izan du igoeran; izan ere, urtarriletik puntu bat baino gehiago igo da tasaren ehunekoa (%7,6 zen orduan). Iazko apirileko datuekin alderatuz gero, 1,7 puntu igo da langabezia tasa herrian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019818
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean konfinamendua arintzeko lehen fasera igaroko dira Hego Euskal Herriko lau lurraldeak, eta herritarren egunerokoan eragina izango du horrek. Neurri zehatzak asteburuan jakinaraziko dituela jakinarazi Espainiako Gobernuak, baina aurreratu du 5.000 biztanletik gorako herrietan orain arteko ordutegiei eutsiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019819
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, maiatzak 8, 22:00etan Zumaiako Irrati Piratan 'Orratza, Zapalduon Ahotsa' programaren laugarren saioa izango da entzungai. Betiko atalez gain, gaurkoan proposamen berri batekin gatoz: irakurketa-gomendioak. Aurreko saioan askatasun politikoen inguruan aritu ginen; gaurkoan, aldiz, hezkuntzaz arituko gara, baita a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019820
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astinduko kideek emanaldiak eta tailerrak euskarri digitalean eskainiko dituzte aurtengo Maiatza Dantzan ekimenaren barruan. Asteburu honetan, Korrontzi Benefic emanaldia eta fandango eta arin-arin tailerra izango dira. Maiatza Dantzan egitarauari jarraituz, Korrontzi musika taldearekin egindako Korrontzi Benefic emana...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019821
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Osa Goikoetxea: "Etxean entrenatu izan dut eta gogorra eta zaila izan da forma mantentzea" Pasaden larunbatetik aurrera kirolari profesionalek ordutegi gabe entrenatu dezakete kanpoaldean, maiztasun mugarik gabe. Igor Osa Goikoetxea zestapunta jokalariak bere ikuspuntua azaldu du elkarrizketa honetan. Orain arte ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019822
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsasoarekin lotutako beste hitz bat dakarkizuegu aste honetan, Beñatek esandakoa. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Makila artean lotutako harri batekin egindako aingura berezi bati deitzen diogu Zumaian "harraingura" (harri-aingura). Bizkai aldean "arrankilla" erabiltzen dute (...
cc-by-sa 3.0