id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0019823 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alarma egoera maiatzaren 24ra arte luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak
Proposamena aldeko 178 botorekin onartu dute. EAJk aldeko botoa eman du, eta EH Bildu abstenitu egin da. Datozen egunotan emango ditu gobernuak luzapenaren xehetasunak.
Espainiako Kongresuak alarma egoera beste hamabost egunez luzatzea onartu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019824 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusaren krisialdiak sektore guztiak kaltetu ditu, eta galera ekonomiko larriak pairatuko dituztenen artean dira ganaduzaleak ere. Herriko jaietan antolatzen diren sokamuturrak eta antzerako ikuskizunak dira ganaduzale askoren diru iturri nagusia, eta, jaietan bertan behera geratuta, lanik eta diru iturririk gab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019825 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | TOKIKOMeko webguneen trafikoak goranzko joerari eutsi dio apirilean
Krisiaren hasieran hartutako bideari jarraiki , apirilean ere gora egin du TOKIKOMeko kanal digitaleko webguneen trafikoak, bizitzen ari garen ezohiko egoeran toki komunikabideek hartu duten garrantziaren adierazgarri.
TOKIKOMeko webgune guztien trafik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019826 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | COVID-19 gaitzaz kutsatuta zegoen Otezuriko beste egoiliar batek jaso du sendagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera.
Pixkanaka egoera egonkortzen ari da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta gaur da eguna alta jasotzen duten egoilarren kopurua hiltzena direnena baino handiagoa da. Aldundiak atzo ilunt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019827 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mutrikuar ilustre batzuek zioten bezala. Kasu honetan irakurri izango da, ez dut eta jarriko Siri bidalitako gutuna deklamatzen. Beno, Sirik Scarlett Johanssonen ahotsa izango balu, bai, ez ezazula zalantzarik izan.
Ederra egin dut: galdera erretoriko bati serio erantzun, RT egin edo, kasu honetan, RT ekuazioan sartu, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019828 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaltzaingoak gogorarazi du oraindik deskonfinamenduaren zero fasean gaudela eta funtsezkoa dela arauak betetzea. Esate baterako, helduak paseatzera atera daitezke ezarritako orduetan, baina binaka gehienez eta etxe berekoak; umeekin heldu bakarra, bi gurasoak ez.
Joan den larunbatetik kalera ateratzeko aukera daukagu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019829 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainhoa Larrañagak liga irabazi du Bera Berarekin, eta Kauldi Odriozola Europara itzuliko da Bidasoarekin
Espainiako Eskubaloi Federazioak bukatutzat eman ditu 2019-2020 denboraldiko ligak, emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Erabaki horren ondorioz, lidergoan zegoen Bera Bera talde donostiarrak irabazi du emakumezkoen l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019830 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken orduetan ez da atzeman COVID-19 gaitzaz kutsatutako herritarrik. Kasu berrien kopurua apaltzen ari da, baina tentuz jokatzeko eskatu dute agintariek.
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman dituen datuen arabera, azken orduetan COVID-19 gaitzaz kutsatutako herritarrik ez dute baieztatu eskualdean. Kasu positibo berrien ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019831 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oka jokoa prestatu dugu tabernek eta jatetxeek normaltasunerako bidean jarraituko dituzten pausoak azaltzeko. Lau fase zehaztu ditu Espainiako Gobernuak, baina posible da aurrera egin beharrean atzeraka jotzea, Oka jokoan bezala. Gaitzaren indikatzaileak izango dira giltza, baita herritarrek egiten dutena eta ez dutena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019832 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Hau kate bat da, gure zergekin Osakidetza finantzatzen da eta gremio asko mugitzen dugu"
Azpeitian, Orion, Zarautzen eta Zumaian ditu Ane Agirrebeñak Kaioa dendak. Bera da, gainera, Zumaiako merkatari elkarteko presidente. Kezkatuta dago oso egoerarekin, eta argi du herritarren esku dagoela herriko merkataritzaren ira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019833 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Orratza, Zapalduon Ahotsa' saio berezia, Langileriaren Nazioarteko Egunean
Gaur, maiatzak 1, 22:00etan Zumaiako Irrati Piratan 'Orratza, Zapalduon Ahotsa' programaren hirugarren saioa izango da entzungai.
Aipatu bezala, Langileriaren Nazioarteko Eguna dela kontuan izanik, saio berezia izango da gaurkoa. Ohikoak diren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019834 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Energiaz eta klima aldaketaz ariko da Markel Peñalba gaurko Katuplaza irratsaioan
Energia eta klima aldaketaren gaia landuko dute gaurko Katuplaza irratsaioan. Markel Peñalba gonbidatu dute gai horiez hitz egiteko.
Maia Ossak telesail eta film gomendioak eskainiko ditu, eta puntu-erantzun katean, Joanito Dorronsorok ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019835 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osteguna da eta asteroko azoka txikia jarri dute Ondartxo plazan. Lau postu generoz beteta daude, erosten hiru lagun gauden bitartean. Eta hori, bihar jai eguna dela.
Sare sozialetan tokiko merkataritzaren aldeko apustu irmoa eskatzen dugu, hurbilekoa, zero kilometrokoa. Era guztietako erakundeei eskatzen diegu espazio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019836 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarrak kirola egitera edo paseo bat ematera atera ahal izango dira zapatutik aurrera. Helduek, 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara egin ahal izango dute kirola; 14 urtez azpikoak, 12:00etatik 19:00etara atera ahal izango dira, eta mendekotasuna duten pertsonak eta 70 urtetik gorakoak, 10:00etatik 12:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019837 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren Lehena, dudarik gabe, langileon egutegian gorriz markatutako eguna da. Ez dugu, ordea, jaiegun soil gisa ulertzen; borrokan eroritako langileak oroitzeko, botere proletarioa indartzen jarraitzeko eta eraiki nahi dugun gizartearen zimenduak marrazten hasteko eguna da biharkoa.
Bestetik, urte guztian zehar gur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019838 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | COVID-19ak eraginda, hainbat kultur eta kirol ekitaldi atzeratu edo bertan behera geratu dira. Hemen eta munduan garai berrira egokitzen ari dira federazio eta kirol taldeak. ZTTko kideek ere horretan diardute.
Umeen V. duatloiak itxaron egin beharko du 2021. urtera arte, aurtengoa bertan behera geratu baita COVID-19ak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019839 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Josu Waliño Puntueus fundazioko zuzendariaren ustez, «eremu bizietan» dago presente euskara. Ohartarazi du erabiltzaileen hizkuntza hautuak «zer garrantzi duen ingurune digitalean». Publizitate ereduari eta adimen artifizialeko gailuen hizkuntzari eragin diezaioke.
Euskarak Interneten duen osasunaz galdetu Josu Waliñor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019840 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oso gutxinaka ari da igotzen positibo berrien kopurua Urola Kostan. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman dituen datuen arabera, azken orduetan COVID-19 gaitzaz kutsatutako hiru herritar topatu dituzte eskualdean. Horietako bi Zarautzen, eta hirugarrena Azpeitian. Kontaketa hasi zutenetik, 242 dira Urola Kostan zenbatutako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019841 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute
Zumaiako Udalak eta Distirak argazki lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Aurten lehiaketaren 32. edizioa izango da, eta Joxe Juan Azkueren oroimenez antolatzen den lehiaketak Argizaiola trofeora sailkatzeko balioko du. Aurtengoan gai librea jarri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019842 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tik Tok aplikazioarekin egindako hamabost segundoko musika bideo orijinalena sarituko da, eta eskulanak, mozorroak eta familia osoaren partehartzea baloratuko dira.
Konfinamenduaren azken txanpa eramangarriagoa egiteko asmoz, Urolako Komunikazio Taldeak eskualdeko haurrei zuzendutako Etxetiktok bideo lehiaketa jarri du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019843 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxaso Aranguren (Zumaia, Gipukoa, 1996) Kubako Camaguey hirian dabil otsailetik. Landa eremuko emakumeen gizarteratzea sustatzeko proiektu batean ari da, Global Training beka bati esker. Egoerak lana zaildu duen arren, buru-belarri ari da lanean, Berria egunkariak egindako elkarrizketan azaldu duenez.
Karrera bukatuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019844 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau fase izango ditu konfinamendutik ateratzeko planak. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteak iragarri duenez, probintzia artean ezingo da mugimendurik egin, eta fase bakoitzean aipaturiko ekintzak nork bere probintzian egin ahal izango ditu.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteak agerraldia egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019845 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldarrikapenekin bat egin dute Guascorreko langileek, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean
Gaur, apirilak 28, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Beti izan du garrantzia gaiak, baina azken asteotan berebiziko pisua hartu dute laneko segurtasunak eta baldintzek, koronabirusak eragindako krisia dela eta.
Ge... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019846 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Elkano: lehen mundu bira' filma izango da ikusgai bihar Baleike.eus-en Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan
Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan film emanaldi bateratua prestatu dute EITBk, Tokikomek eta Topaguneak. Hori dela eta, bihar 16:00etan 'Elkano: lehen mundu bira' filma izango da ikusgai UKTko h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019847 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur 12:30ean txaranga izango dugu herriko balkoietan, animatu eta parte hartu. Aurreko asteburuan bezala, bidali zuen argazkiak eta bideoak Whatsappeko 696872527 zenbakira edo e-mailez helbidera, eta bildumak osatuko ditugu. Hemen daukazue gaurko egitaraua:
Eguerdiko 12:30ean , txaranga balkoian. Animatu dezagun larun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019848 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udal Liburutegiak txokoa zabaldu du Facebooken . Literatura izango du hizpide txoko honetan, eta lehen gonbidatu bezala Bigara bikoa izan du, bideo baten bidez.
Abereba, palindromo ilustratuen piztegia liburua argitaratu zuten Bigara bikoa osatzen duten Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak urtarrilaren amaie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019849 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unai Manterola Orioko eta Aiako apaizak apaizetxeko balkoia apaindu du, asteburu honetan ospatzekoak ziren bere herriko jaiei keinu egiteko.
Koronabirusak sortutako larrialdi egoera dela eta, urrira atzeratu dituzte aurten Zumaiako San Telmo Jaiak. Festa hauek bereziak dira zumaiarrentzat, eta balkoitik bada ere jaiak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019850 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, guztira, 47 koronabirus kasu zenbatu dituzte Zumaian, baina positibo eman zutenetako hainbat sendatu dira dagoeneko.
Koronabirusa hedatzen ari da, baina haren abiadura moteldu egin da egunotan. Herenegun lau kasu berri zenbatu zituzten eskualdean, eta atzo bi kasu izan ziren;... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019851 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoak Etxetik ekimenarekin bat egin eta irratiko saioak zuzenean Baleike.eus-en ere entzun ahal izango dituzue. Azalean bertan aurkituko duzue irratia. Gaur eguerdiko txupinazoan (12:00) eta iluntzeko txalo zaparradan (20:00) izango dira emisioak. Igandean, 12:00etan haurren danborrada, 20:00etan txaloak eta gauer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019852 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nola ospatuko dituzue santelmoak? Bidali zuen argazki eta bideoak
Santelmoak etxean ospatu beharko ditugu aurten, baina horrek ez digu festarako gogorik kendu. Seguru etxekoekin ari zaretela danborradarako prestatzen, balkoiak apaintzen edo hamaiketako ederrak prestatzen. Jarri musika tope, atera trago batzuk eta gozat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019853 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batxilergora arteko ikasleei ikasturtea gainditzea erabaki du Espainiako Gobernuak
Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza ministroak agerraldia egin du gaur, asteazkena, Espainiako Gobernuaren erabaki berria jakinarazteko. Salbuespenak salbuespen, Batxilergora arteko ikasleek gainditu egingo dute 2019/2020 ikasturtea, baina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019854 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sare sozialei kasu gutxi egiten ari naiz azken aldian. Alvaro Ortiz komikigilea egiten ari den saga genialak kenduta, ezer gutxik harritu nau azken aldian.
Tres dias continuos de movimiento de las plantas. pic.twitter.com/LPP9LQgpjt
Time lapse teknika erabilita egin du bideoa., bost minutuan behin fotograma bat aterata... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019855 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 21ean eta 22an greba digitalera deitu dute kulturgile ugarik
Euskal kulturgintzan aritzen diren 300dik gora sortzailek, kulturgilek nahiz artistak sinatu dute greba deialdiarekin batera kaleratu duten testua. Itxialdiaren eraginez, kulturaren sektoreak bizi duen egoera salatzeko deitu dute grebara, baita euskal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019856 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, ez da kasu positiborik izan Zumaian azken 24 orduetan. Eskualdean hiru kasu berri detektatu dituzte bezperatik hona, hirurak ere Zarautzen.
COVID-19ak hedatzen jarraitzen du Urola Kostan, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken datuen arabera hiru kasu po... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019857 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Merkatari txiki batzuek arazoak izan dituzte eskualdeko banketxeetan txanponak aldatzeko. Hori dela eta, Urola Kostako Hitza banketxe bateko langileen ordezkariarekin harremanetan jarri da gaia argitzeko.
Koronabirusaren krisia lehertu zenean, adituek azaldu zuten txanponak esku batetik bestera ibilita gaitza gizartean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019858 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artelanak eta interes historikoko obrak egoera onean mantendu daitezen egiten du lan Rakel Nacentak, eta horretarako garbiketa, konponketa eta mantentze lanak egiten ditu. Herrian artelan ugari leheneratu ditu, eta horien artean da 1960an paoleko barran izan zen istripuko gazteak oroitzeko mosaikoa.
"Hilda dagoen horri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019859 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusaren krisialdia dela eta ezarritako alarma egoerak eragina izango du lehenengo jaunartzetan ere. Maiatzerako aurreikusitako jaunartze hauek irailean egitea erabaki du parrokiak.
Hasiera batean maiatzaren 10ean eta 17an ziren egitekoak lehenengo jaunartzeak Zumaian. Baina, Covid-19 gaitza ez hedatzeko hartuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019860 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez dute koronabirus kasu berririk detektatu Zumaian azken 24 orduetan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, ez da koronabirus kasu berririk ezagutu Zumaian azken 24 orduetan. Bezperako 34 kasu positiboak ezagutzen dira. Hori bai, Urola Kosta eskualdean beste zortzi kasu ezagutu dira, Zarautze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019861 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaleku irekietarako eta udazaintza zerbitzurako izen emateak atzeratu ditu Udalak
Osasun alarma egoera dela-eta, udaleku irekietan eta udazaintza zerbitzuan izena emateko epeak atzeratzea erabaki du Udalak. Epe berriak zehaztean helaraziko die informazioa Udalak familiei, hedabideen eta ikastetxeen bitartez.
Aste haue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019862 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iparratik 'Ofentsibari antolakuntzaz erantzun!' dinamika abiaraztea erabaki dugu, burgesiak martxan jarri duen ofentsibaren aurrean langileon arteko elkartasuna saretu eta antolakuntzaren beharra mahaigaineratzeko.
Dinamikari hasiera emateko, testigantzak bilduko ditugu. Izan ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu Zumaiako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019863 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 12:30ean balkoietara ateratzeko deia egin dute Euskal Herriko 27 pertsona ezagunek. Ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietara ateratzera animatu dituzte herritarrak. Lehenik, minutu bateko isilunea gordeko dute hildakoen omenez, eta gero, Txoriak txori abestuko dute.
Apirilaren 12an Aberri Eguna izango da, eta best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019864 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabeziak eta beharrak azaleratzeko baliagarriak izan ohi dira krisiak. Esaterako, politika neoliberalek eragindako zerbitzu publiko egokien eskasia -koronabirusaren eraginak begiratzea besterik ez dago- eta hainbat erakunde publikoren erantzunak emateko gaitasun falta -koronabirusarenari Zaldibarko zabortegiarena gehit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019865 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain urte batzuk, telebista bidez ematen den txirrindularitza lo eragile ezin hobea dela jakin aurretik, ahotsekin eta soinuekin laguntzen nituen asteburuetako bazkalondoak. Podcasta jaitsi, eta pare bat ordutan egoten nintzen sofan luze botata Iker Jimenezen goizaldeko irratsaioa entzuten.
Bai, hala da, gasteiztar un... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019866 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun hauetan zerbitzuak eskaintzen ari diren saltokien oinarrizko informazioa bildu du Udalak, hori herritarren eskura jartzeko asmoarekin. Ordutegiak, harremanetarako bideak eta etxez etxeko zerbitzua duten ala ez zehaztu dute.
Azken asteetan itxita daude zerbitzuekin lotutako negozio asko eta asko, koronabirusagatik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019867 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Gobernuak gaur esan du milioi bat test egingo dituela, eta testak gaur edo bihar iritsiko direla autonomia erkidegoetara. Horiei eskatu die zerrendatzeko lurralde bakoitzean dauden azpiegiturak herritarrak isolatu ahal izateko kiroldegi, aterpetxe, hotel eta halakoetan.
Gaur asmo gehiago iragarri ditu beste ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019868 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, gaur-gaurkoz 11.701 lagun daude Euskal Herrian COVID-19 birusarekin kutsatuta.
Atzotik gaurrera COVID-19 gaitza duten hamar kasu positibo berri atzeman dituzte Urola Kosta eskualdean. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman dituen azken datuen arabera, dagoe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019869 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | COVID-19 birusa kontrolatzeko neurriek uzten badute, denboraldia ekainaren 28an hasiko da. Dena den, jardunaldiak atzeratzeko aukera aurreikusi dute, baita denboraldia balekoa izateko jokatu beharreko gutxieneko estropada kopurua zehaztu ere.
Atzo egin zuten batzarra bideokonferentzi bidez arraun klubek eta TKEko zuzen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019870 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurko 'Katuplaza' irratsaioan, Gorka Zabaleta Baleikez, Urolako Komunikazio Taldeaz eta prentsaz
Zumaiako Irrati Piratak 93.00 FMn emitituko du saioa, 17:00etatik aurrera. Herriko komunikabideaz gain, UKT kooperatibaz, 'Ttap' aldizkariaz eta prentsaren etorkizunaz jardungo dute solasean.
Katuplaza irratsaioa zuzenean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019871 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako 'maker' sarea babes materiala sortzen ari da, etxean, 3D inprimagailuak erabilita. Hasiera batean Covid Euskadiren bidez egiten zuten banaketa, baina sortutako materiala Zumaian bertan banatzen ari dira orain, Udalarekin elkarlanean.
Koronabirusaren hedapena saihesteko beharrezko babes materialaren falta salat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019872 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egoitzetatik aldi baterako etxera joaten direnek laguntza tekniko eta ekonomikoa jasoko dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak foru agindua onartu du eta 240.000 euroko partida, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emateko aldi baterako etxe partikular batera joaten diren hainbat egoiliar motarentzat. Gorde egingo zaie tokia eta e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019873 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pedro Sanchez Espainiako presidenteak esan du kutsatzeak murriztea dela garrantzitsua eta horretarako denbora behar dela. Hala, bi astez luzatu du lehendik ezarrita zuten alarma egoera. Aurreratu du aktibitatera pixkanaka itzuliko dela gizartea, eta plan bat prestatzen ari direla gaineratu du. Industriari dagokionez, A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019874 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzotik gaurrera atzemandako kasuarekin, 32 dira kutsatutakoak herrian, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Eskualdean, kasu positibo berri bana atzeman dute Aizarnazabalen, Zestoan, Zarautzen eta Orion.
Azken orduetako datua kontuan hartuz gero, 32 dira jada COVID-19 gaitzean positibo eman duten zumaiarrak. Ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019875 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autonomo eta enpresa txikien autolikidazioa eta aitorpenak aurkezteko epea atzeratu du aldundiak
Ekainaren 1era atzeratu du urteko lehen hiruhilekoari dagozkion autolikidazio eta aitorpenak aurkezteko epea autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikiei dagokionez. Aldundiaren arabera, 225 milioi euroko zerga bilketa atzera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019876 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusak bete-betean eten du arraunlarien prestaketa, uretan ordu gehiago egiten hastera zihoazen urte garaian. Udan zer gertatuko den jakin gabe, etxean entrenatzen jarraitzen dute. Telmo Deun arraun taldeko Iñaki Larrañaga entrenatzailearekin eta Uxoa Irigoien arraunlariarekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019877 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Harrera bikaina izan du boluntarioen erosketa zerbitzuaren sareak"
Bi astean 73 dei jaso dituzte erosketa zerbitzuaren sareko boluntarioek. Manex Azkue boluntarioaren hitzetan, erabiltzaileak "oso eskertuta" daude gaztetxekoek eta Udalak elkarlanean abiatutako zerbitzuarekin.
Konfinamendua martxoaren 15ean sartu zen i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019878 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sindikatuek salatu dute enpresariak "zirrikitu bila" ari direla ateak ez ixteko
Funtsezkoak ez diren lantokiek itxita egon beharko dute gaurtik aurrera. Neurri berria arautzeko dekretua igande gauerdian atera zen, eta nahasmena sortu du lantokietan.
Funtsezkoak ez diren jardueretako langileak ez dira lantokietara joang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019879 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | COVID-19 gaitza ez hedatzeko hartutako neurriek eragina dute hiletetan eta ehorzketetan ere.
Alarma egoerak irauten duen denboran ezingo dira elizkizunik egin; bertan behera geratuko dira, edo egoera normalizatu arte atzeratuko dira. Beilarik ere ezingo da egin alarma egoerak irauten duen denboran.
Ehorzketetan parte h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019880 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Diskoarekin historia bat, trantsizio antzeko bat, landu nahi izan dugu"
Ro post rock talde azkoitiarrak Athalase izeneko lehen disko zuzena atera du. Uztarriarako elkarrizketa bat egitea proposatu zidaten, eta hau da emaitza.
Ro Azkoitiko eta Azpeitiko musika taldeak Athalase izeneko lehen disko luzea argitaratu du. B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019881 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Langileek enpresak betetako formulario baten bitartez egiaztatu beharko dute lanera doazela
Espainiako Gobernuak beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera uztea erabaki zuen atzo, 10/2020 dekretuaren bidez, eta beraz, funtsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileek egiaztatu egin beharko dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019882 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erabaki horrez gain, Urola Kostako Udal Elkarteak ez die zabor tasarik aplikatuko eragile sozioekonomikoei enpresak itxita irauten duten bitartean.
Urola Kostako Udal Elkarteak atzeratu egingo du zaborraren gaineko zerga ordaintzeko epea, herritarren zama ekonomikoa arintzeko asmoz. Era berean, enpresak itxita dauden b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019883 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri dute hainbat erakundek
Uemak, udalek eta beste hainbat erakunde publikok errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan beste urte batez. Ogasunarekin euskaraz izango da aurtengo kanpainaren leloa, eta datozen asteotan abiaraziko du kanpaina Aldu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019884 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eneiru garaile beste behin Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean
Eneiru erabiltzailea izan da beste behin ere garaile. Honenbestez, Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosaria eskuratuko du konfinamendua amaitzean. Denboraldiko irabazlea ere erabakita geratu da dagoeneko; Asier izan da zortzi asteotan puntuazio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019885 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unibertsitatera sartzeko hautaproba uztailaren 6tik 8ra izango da
Euskal Herriko Unibertsitateak uztailaren 6tik 8ra egingo du selektibitatearen ohiko deialdia; ezohiko deialdia, aldiz, uztailaren 20tik 22ra izango da.
Aurten ohi baino beranduago egingo dute batxilergoko ikasleek unibertsitatera sartzeko hautaproba. Is... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019886 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez da lur jausi handirik izan San Telmo azpian, hala zabaldu bada ere
Miguel Martinezek martxoaren 12an Itzurunen ateratako argazki bat bolo-bolo ibili zen atzo sareetan zehar. San Telmo ermitaren azpian harri multzo handi bat ikusten da argazki horretan, eta batzuek ondorioztatu zuten luizi handi bat izan zela.
Hala z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019887 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liburutegiko maileguen entrega epeak luzatu ditu Irakurketa Sare Publikoak
Mailegu guztien entrega epeak luzatu dituzte Zumaiako liburutegiko arduradunek, Covid-19a dela-eta sortutako egoera arindu bitartean. Hala, martxoan edo apirilean liburuak zein bestelako euskarriak entregatu behar zituztenei epeagatik ez kezkatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019888 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken 24 orduetan beste hamar kasu atzeman dituzte; horietatik bederatzi, Zarautzen. Aiara ere iritsi da gaitza; herritar bat dago kutsatuta. Zumaian atzoko hiru kasuak mantentzen dira.
Azken 24 orduetan beste hamar kasu baieztatu dituztela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, eta horiekin, dagoeneko 40 dira eskualdean ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019889 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik aurrera aldaketak izango dira Euskotrenek eskaintzen duen tren zerbitzuan, bai Donostiarako norankoan, eta baita Bilborakoan ere.
Donostiara joateko trenak .30ean aterako dira Zumaiatik, orduro, goizeko 7:30etik 22:30era bitartean. Aurretik, beste bi tren izango dira, 06:00etan eta 07:00etan.
Bilbo alderako bus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019890 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarrak etxean geratzera behartuta gaude Espainiako gobernuak martxoaren 14 eta 15eko asteburuan alarma egoera ezarri zuenetik. Kasu konkretu batzuetan izan ezik -erosketak egitea, lanera joatea, dependentzia duen norbait lagundu behar izatea-, herritarrak etxean gorde behar gara.
Zentzu horretan herritarren jarrer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019891 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Roberto Fuentesen bideoa emango da gaur #EtxetikMundura egitasmoan
Roberto Fuentes 'Popeto' bideoegilea nola ariko ote da pasatzen itxialdia? Galdera horri bideo baten bidez erantzun du, eta gaur emango da #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019892 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | TOKIKOMeko toki komunikabideak ahalegina biderkatzen ari gara gertuko informazioa inoiz baino xeheago emateko
TOKIKOM sarea osatzen dugun 60 komunikabideak , eta komunikabide horietan dihardugun 200dik gora lagunak ahaleginak eta bi egiten ari gara egunotan, eskualdez eskualde, herriz herri eta auzoz auzo sortzen ari d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019893 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Adinekoen egoitzan lan egiten duen zumaiar batek BALEIKEri azaldu dio nola ari diren moldatzen egunotan babesteko material eskasiarekin.
COVID-19a gure bizitzera iritsi denetik, herritar gehienek ez dute gabezia materialik nabaritu beren egunerokoan, baina osasun arloko langileek falta dute materiala. Bere esperientzia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019894 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abian dira espazio publikoen eta zabalik dauden saltoki eta eraikinen desinfektazio lanak
Koronabirusa ez hedatzeko eraikinen eta espazio publikoen desinfektazio lanak martxan jarri zituen udalak pasa den ostiralean, Zumaian.
Espazio publikoak eta alarma egoera honetan zabalik egoteko baimena duten eraikin eta saltokia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019895 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehena. Egun normal batean, webean etxetik lehen gauza batzuk sartu ondoren, 10:00k aldera bulegora joango nintzen. Orain bulegoa etxean daukat, eta bere gauza onak baditu ere -pijametan lanean egotea-, baditu bere alde txarrak ere: ez dagoela deskonektatzerik.
Hala esan diot arratsalde partean lankide bati, inpres... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019896 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako 'maker' sarea osatu nahi du Udalak, behar duten materiala eman eta Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzeko
Covid19ak sortutako krisia dela-eta, Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzen ari da CovidEuskadi maker sarea. Horren baitan, 3D inprimagailuak dituzten maker herritarrei dei egiten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019897 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "- Gaur gaurkoa, bihar biharkoa, eta gaur da erantzukizuna dudan eguna, ez bihar, itsu banago.
Gerra bat deklaratu berri da. Ez da txantxa, dagoeneko termino hori da munduko potentzia nagusien bozeramaileek darabiltena. Denonak omen ziren kaleen egoerak erakusten digu belizismoa ez dela maila linguistikora mugatzen dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019898 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian beste bi koronabirus kasu daude Osasun Sailak emandako datuen arabera. Datu ofizialen arabera, hiru koronabirus kasu daude Zumaian une honetan. Eskualdean 30 kasu dira guztira.
Hazten ari da Urola Kostan koronabirusa duten herritarren kopurua. Eusko Jaurlaritzak gaur kaleratu dituen datuen arabera, dagoeneko 30... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019899 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Arraun Federazioak aurtengo batelen liga amaitutzat eman du
Neguko giro txakurrak ez, oraingoan birus batek eman dio amaiera Gipuzkoako batel ligari. Gipuzkoako Arraun Federazioak liga amaitutzat ematen duela jakinarazi du.
Negu giroagatik ligako estropada asko bertan behera geratu izan dira aurreko urteetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019900 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Soraluzeko hilketa matxista salatzeko kazerolada izango da iluntzean
Norbere balkoietara atera, eta kazolak jota egingo dute azken hilketa matxista salatzeko protesta.
Emakume bat hilik aurkitu zuen atzo Ertzaintzak Soraluzen, eta haren semea atxilotu zuten handik ordu gutxira, ama hiltzea egotzita. Hilketa matxista sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019901 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zenbait osasun langilerekin elkartu da HITZA, eta egungo egoerak jendeari sortzen dizkion ezinegonak argitzen saiatu dira. Azpimarratu dute iturri fidagarriak soilik kontsultatzeko.
Berrogeialdian egoteak eta eguna lau hormaren artean igarotzeak ekarri du informazioaren hedapenaren abiadura biderkatzea. Hedabideak eten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019902 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarren eguna, eta etxean sartuta geratze hau hain erraza egingo ez zaidanaren itxura. Ehunka disko ditut entzuteko, liburu mordoa irakurtzeko eta, plataforma desberdinetan, nahi adina pelikula, serie eta dokumental ikusteko. Baina, buruko mina daukat, eta ez bezperan egindako aberiaren ajea, etxean sartuta egotearena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019903 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusa tarteko, kultur ekitaldiak bertan behera gelditu dira. Horren aurrean, alternatiba berritzaileak proposatu dituzte zenbaitek: Twitter bidez bertsoak sortzen hasi da Jon Maia.
COVID-19aren krisiak eraginda, asko dira Euskal Herrian bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak, baina egoera horren aurrean, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019904 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | eLiburutegia erabiltzeko sarbidea erraztu die Eusko Jaurlaritzak herritarrei
Herritarrek liburu digitalak maileguan hartzeko zein Internet bidez filmak nahiz dokumentalak ikusteko aukera izan dezaten, eLiburutegirako sarbidea erraztu du Jaurlaritzak. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide egitea ezinbestekoa da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019905 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Torreberri Gaztetxeak eta Zumaiako Udalak pasa den astean aurkeztutako boluntariotza programa kritikatu du gaur EAJren udal taldeak komunitatean argitaratutako iritzi artikuluan . Gaztetxeko kideen erantzuna azkar etorri da.
Torreberri Gaztetxeak eta Zumaiako Udalak boluntariotza programa baten berri eman zuten pasa de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019906 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusak eragindako krisiak hankaz gora jarri du herritarren egunerokoa, eta hainbat zalantza eta galdera sortu du gizartean. Hona hemen argibide batzuk.
COVID-19 birusaren hedapena tarteko, etxean konfinatzeko agindua eman du Espainiako Gobernuak. Inork ez du sekula halako egoerarik bizi izan, eta horrek hainbat ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019907 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo baino 26 koronabirus kasu gehiago atzeman ditu Osakidetzak Gipuzkoan
Araban 444 lagun daude kutsatuta, Bizkaian 194 eta Gipuzkoan 86. Nafarroan, berriz, 62 lagun daude ospitaleratuta. Atzotik hamalau lagun hil dira Euskal Herrian: horietatik bederatzi, Gasteizen.
Oraintsu kaleratu ditu administrazioak koronabirus ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019908 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Schulz jauna erabiltzaileak bildu du puntu gehien. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratuko du.
Martxoaren 9tik 15erako astean Schulz jauna erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Hain zuzen ere, 559,72 puntu eskuratu ditu. Honenbestez, astero Maiaur Izozkiak est... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019909 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egunetik egunera areagotzen eta gogortzen ari dira koronabirusari eusteko neurriak eta, hori dela eta, Flysch Trail mendi lasterketako antolatzaileek erabaki dute zuhurtziaz jokatu eta izena emateko epea bi astez atzeratzea. Beraz, apirilaren 6an irekiko da epea.
Edozein aldaketa edo neurri berririk balego, lehenbaileh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019910 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eneiru erabiltzaileak bildu du puntu gehien. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratuko du.
Martxoaren 2tik 8erako astean Eneiru erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Hain zuzen ere, 527,28 puntu eskuratu ditu. Honenbestez, Harraldek eskuratu du astero Maiaur Izo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019911 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko emakumeen murala egin dute Zumaiako Herri Eskolako ikasleek
DBH 2. mailako ikasleak aritu dira mural hori egiten, emakume horiek eta beren lana ikusarazteko helburuarekin.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, herriko emakume erreferentez osatutako murala osatu dute Zumaiako Herri Eskolako ikasleek. Zehazki, D... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019912 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gradu amaierako lan moduan, ikerketa performatibo bat egiteko eskatu zioten Maite Aizpuruari (Zumaia, 1990). Korrika egiteko makina bat aukeratu zuen, eta erabaki zuen makina horrekin zuen harreman pertsonala kontatu nahi zuela. Izan ere, konturatu zen korrikarako makina bat aukeratu zuela elementu performatibotzat, ko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019913 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dagoeneko jaso du Harraldek Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra.
Otsailaren 24tik martxoaren 1erako astean Harralde erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Hain zuzen ere, 540,61 puntu eskuratu ditu, bigarren postuan dagoenari hamar puntuko aldea aterata. Honenbestez, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019914 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txosnaguneko prestaketa lanak hasi dituzte dagoeneko. Urtero bezala, beren ekarpena egiteko eskatu diete herritarrei.
Geroz eta gutxiago falta da San Telmo jaietarako, eta txosnagunearen prestaketa lanak hasi dituzte dagoeneko antolatzaileek. Urtero bezala, herritarrei beren ekarpena egiteko eskatu diete, eta txandak o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019915 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauteriak amaitu berriak diren honetan, San Telmo jaiak antolatzeko lanetan hasi dira batzuk. Festa horietan kalera aterako diren danborradetako antolatzaileen kasua da. Helduen zein haurren danborradetako entseguak ostiral honetan bertan hasiko dira.
Helduen danborradan 18 urtetik gorako edonork parte har dezake. Ent... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019916 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo Murgan (Araba) kokatua dagoen Zorroza S.L. Gestión de Residuos enpresan langile bat hil zen, lan istripuan. Urtea hasi denetik 14 langile hil dira lan istripuetan.
Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo da Erribera kelean, magnolio aurrean, LAB sindikatuak deituta. 20:00etan izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019917 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiak, talde guztiak batuta abenduan atera zuen argazkiarekin poster bat egin du. Pulpo EK-ren poster ofiziala, alegia.
Bazkide edo babesle direnei dohan emango zaie eta gainontzekoek bi euroren truke eros dezakete (koste prezioa). Eskuratu nahi duenak klubeko e-posta helbidera mezu bat bidalita egin dezake... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019918 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Testuingurua kokatu eta gertakariak argitzeko argudioak aurkeztuko ditu bertan Juan Martin Elexpuru filologoak.
Bere amaierara iristear da dagoeneko aurten neguko kultur programa Itziarren, egitarau luzearen ondoren. Horrela bada, "Zer ari da gertatzen Iruña-Veleian" izenburupean, azkenaldian hain entzutetsua bihurtu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019919 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiri Antolamenduko Plan Orokorra martxan jartzeko lehen onarpena landuko dute, besteak beste. Saioa 18:00etan abiatuko da, udaletxeko pleno aretoan.
Hilaren 27an, ostegunean, ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxean. Besteak beste, Hiri Antolamendu Orokorrerako Plana (HAPO) martxan jartzeko lehen onarpena egingo dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019920 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 98 neurriz osatutako etorkizuneko plana aurkeztu du udal gobernuak
Zumaia bizitzeko moduko herria izan dadin egingo dutela lan azaldu zuten gobernukideek pasa den astean Alondegian egindako aurkezpen ekitaldian.
Datozen urteetarako prestatutako Gobernu plana aurkeztu zuen Zumaiako udal gobernuak pasa den ostegunean, Al... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019921 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xubi erabiltzaileak 544,63 puntu bildu zituen joan den astean. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratu du.
Otsailaren 17tik 23rako astean Xubi erabiltzaileak lortu zuen puntuazio altuena Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Hain zuzen ere, 544,63 puntu bildu ahal izan zituen egunero jokatut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019922 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken honetan, hilak 26, arratsaldeko 19,30tan, Foronda Jauregian, izango dugu hurrengo saioa, Esther Gabiola irakasle eta musikariarekin, honako izenburupean: "Oihartzunak, krisia eta fedearen artean dantzan: nire bide espirituala musikaren bidez".
"Gure euskal (mendebaldeko) gizarte kapitalista eta konpetiziozko ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.