id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0020123
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko dugu bazkideen artean Ikasturtea hastearekin batera, herriko establezimenduek eskainitako oparien zozketetan parte hartzeko aukera izango dute Baleikeko bazkideek. Oraingo honetan, Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko dugu bazkideen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020124
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoren preferenteek bana berdindu dute ligako lehen jardunaldian Zumaiako Futbol Taldeko preferente mailako taldeak 2019-2020 denboraldiko lehen partida jokatu zuen pasa den larunbatean. Idiazabal hartu zuen Aita Marin jokatutako partidan. Banako berdinketarekin amaitu zen partida. Zumaiarren gola Etxabe kapitaina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020125
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak ezagutzeko aukera izango da igandean Malen Etxearen eskutik Malen Etxeak eta Haurralde Fundazioak Batera 2030 proiektua ekarriko dute igandean Zumaiara. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta besteak beste, herrian izango dira Nair Gramajo eta Cinthia Pachecho Moo artistak eta aktibis...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020126
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako saioa izango da igandean Zumaian Aita Marin jokatuko da txapelketako final-zortzirenetako laugarren saioa, 17:00etan. Sarrerak aurrez daude salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean. Agortzen ez badira, zineko txarteldegian eskuratu ahal izango dira igandean bertan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020127
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arxuria eta Ibantelira joango da Indamendi denboraldiko lehen mendi irteeran Ikasturtea hasteko ibilaldi aparta dakarkizuegu. Datorren igandean, irailak 22, Zugarramurditik abiatuta, Arxuria eta Ibanteli/Labega tontorretatik zehar, Berara doan bidea egitera goaz. Arxuria, bere 752 metroekin, bietatik garaiena da. Bere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020128
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Odol Emaileak irailean izango dugu odola emateko aukera berri bat Irailean Zumaiako odol emaileok beste aukera bat izango dugu odola emateko. Asteazken honetan arratsaldeko 16:30etik 20:30era arte egongo gara, Beheko Plazako gizarte zentroan (Hogarrean). Udarako oporretan odol beharra asko igo da eta denon lag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020129
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko euskal jaiak direla eta, gaueko zerbitzu bereziak egongo dira astelehena eta astearte arteko gauean Zarauztik Zumaiara itzultzeko. Busak San Pelaiotik aterako dira, eta ohiko lekuetan geratuko dira, ordutegi honetan: 0:30 - 1:30 - 2:30 - 4:30 - 5:30 - 6:30 - 7:30.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020130
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1624ko apirilaren 14an sortu zuten gero Torreberria etxe nagusitzat izango zuen Maiorazkoa. Manuel Arriolak anai bat zuen, Matias izenekoa, baina gutxi dakigu bere berri. 1589 eta 1607 artean Zumaiako eskribaua izan zen eta 1608ko urrian zendu zen. Margarita Plaza zuen emaztea eta bi alaba izan zituzten, Mariana eta Ka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020131
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erkibek hamaiketakoa emango du bihar Arritokietan, Ama Birjinaren egunean Bihar Ama Birjinaren eguna ospatuko dute Arritokietan. Bertaratzen diren herritarrei hamaiketako txiki bat emango die Erkibe kultur elkarteak. Salda, txorizo muturrak eta abar prestatu eta banatuko dituzte Erkibeko kideek Arritokietako atarian el...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020132
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antonio Trueba konpositore zumaiarrak sortu zuen Salve Regina abestuko dute gaur Arritokietan, bertako Ama Birjinaren bederatziurrenari amaiera emanaz. 19:00etako elizkizunaren ondoren abestuko dute Salbea San Pedro abesbatzako kideek. Truebak 1884 konposatu zuen obra hau eta ordutik urtero abestu izan da Arritokietan,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020133
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olharan eta Minvielle nagusi Zumaia Jai Alaieko lehen jardunaldian Aitzuri frontoian jokatu zuten atzo zesta puntako Zumaia Jai Alai txapelketako lehen jardunaldia. Profesionalen partidaz gain, afizionatu mailako partida ere izan zen. Olharan eta Minvielle, Arbe eta Aymarren aurka aritu ziren final zortzirenetako lehen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020134
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean zabalduko da Foronda Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea 2019-2020 ikasturtean Foronda kultur etxean emango diren ikastaroetarako izen-ematea astearte honetan zabalduko da. Aurten, bi ikastaro berri eskainiko dira: 8-12 urte bitarteko haurrentzat Artista Liburua tailerra, eta helduentzat Genealogia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020135
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2018ko irailaren 21ean lehen zenbakia kaleratu zenetik, urtebeteko ibilbidea egin du jada egungo kontsumo eredura egokitzen den euskarazko 'Ttap' aldizkari digital multimediak, eta urtebete honetan, "proiektua fintzen, sendotzen eta hazten joan da". 43 zenbaki kaleratu ditu orain arte Ttap aldizkari digital multimediak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020136
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertsolari Txapelketako Zumaiako saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saioa egingo da irailaren 22an Zumaiako Aita Mari zinean. Saiorako sarrerak dagoeneko salgai daude Internet bidez. Saio honetan sei bertsolari hauek izango dira lanean: Ander Lizarralde Jime...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020137
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den igandean zilarrezko domina irabazi zuten Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek Hungariako Szeged herrian jokatutako munduko piraguismo txapelketan, k2 1.000 metroan. 2020ko Tokioko joko olinpikoetarako txartela ere eskuratu zuten. Gaur arratsaldean, 19:00etan, Iñigo Peñari ongietorria egingo diote Zumaian. Behek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020138
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Jose kaleko igogailuaren erabilera zehazteko bilera egingo du Udalak bizilagunekin Udalak lanak amaitu bezain laster jarri nahi du martxan igogailua. Erabilera arauak adosteko, bizilagunekin bilduko da Udala datorren astean. Irailaren 4an izango da hitzordua, asteazkena, Hogarreko 2. solairuko aretoan, 19:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020139
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako emakumezkoen trainerua Kontxako banderarako lehian izango da atzo jokatutako sailkatze estropadan laugarren postua egin ondoren. Igande honetan bigarren txandan arituko da Telmo Deun trainerua. Behin estropada amaituta, Jule Egiguren arraunlariak egindako lanaren balorazioa egin zuen: "Denboraldiko azken estro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020140
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako emakumezkoen trainerua Kontxako estropadetara sailkatu da. Laugarren izan da gaur arratsaldean jokatutako sailkatze estropadan eta, ondorioz, iraileko lehen bi igandetan jokatuko den Kontxako banderan izango da. 2015ean lehiatu zuen Zumaiak azken aldiz Kontxako bandera. Denborada haren amaieran lehorreratu zue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020141
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trafiko aldaketak egongo dira San Jose kalean abuztuaren 30 eta 31n Herri lan batzuen ondorioz, San Jose 3 eta San Jose 9 atarien arteko bidea itxita egongo da autoentzat ostiralean eta larunbatean. Oinezkoek bidea erabili ahal izango dute eta autoek San Juan egoitzaren atzeko bidea hartu beharko dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020142
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasi gara motorrak berotzen. Gainean dugu 2019/2020 ikasturtea eta ilusioz eta lan egiteko gogo handiz ireki ditugu ZUMAIENAKO ateak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020143
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur amaituko da 48. Dinastia Etxabe pilota txapelketa. 22:00etatik aurrera jokoan izan diren bi kategoriatako finalak jokatuko dituzte Aitzuri pilotalekuan. Gazte mailan Larrazabal eta Agirre, Gutierrez eta Morgaetxebarriaren aurka neurtuko dira. 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Canabal eta Arbizu, Salaberria eta Alt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020144
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antonio Truebak idatzitako Salve Regina obra abestu dutenei deialdia egiten diegu irailaren 7an gurekin abesteko. Gertaera konkretu batentzat idatzia izan bazen ere, kolera izurrite batek Zumaian eragin txikia izan zuela alegia, ohitura bihurtu da irailaren 7an Antonio Truebaren lan hau abestea. Parte hartu nahi duten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020145
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Slam Internationaux txapelketako finala jokatuko du gaur Iñaki Osa Goikoetxeak Iñaki Osa Goikoetxeak eta Inzak Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Slam Internationaux txapelketako finala jokatuko dute gaur Olha eta Minvielleren aurka. Partida 21:30ean izango da Campos Berri frontoian. Herenegun jokatu ziren txapelket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020146
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Langile batek suhiltzaileen laguntza behar izan du eskua makina baten barrutik ateratzeko Suhiltzaileen arabera, eskua salbatu ahal izan du, baina "ebaki larriak" eragin dizkio lan istripuak, eta anbulantzian eraman dute. Urola Kostako suhiltzaileek dei bat jaso dute gaur, asteazkena, 13:45ean. Langile bat eskua makina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020147
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean zabalduko dute Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko epea Urtero bezala, Olarro Egunez, koadrilen arteko batel estropada jokatuko da. Izena emateko prozeduraren berri eman dute: Turismo Bulegora jo beharko da horretarako, irailaren 1etik 15era bitarte. Udalak zabaldu du dagoeneko Olarro Egunean jokat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020148
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro parrokitik adierazi dutenez, Abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean, goizeko eta arratsaldeko saioak izango dira. Goizez, 07:45ean, errosarioa errezatuko da, eta 08:00etan, eukaristia izango da. Igandetan errosarioa 10:45ean egingo da eta 11:00etan eukaristia, biak ere parrokian. Arratsaldetan, berriz, arr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020149
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irteera antolatu du Zumaiako Zikloturista Elkarteak irailaren 7rako Zumaiako Zikloturista Elkarteak irteera bat antolatu du irailaren 7rako. Behin irteera amaituta bazkaria izango dute. Txirrindulariak goizeko 7:30ean aterako dira Pulpo paretik. Honako ibilbidea egingo dute: Zumaia-Azpeitia-Errezil-Bidania-Tolosa-Alkiz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020150
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abuztuaren 24an hasi zen G7ko goi bilera. Aste batzuk lehenago, jakina zen mundu mailako zazpi herrialde boteretsuenak bilduko zituen gailurraren segurtasuna bermatzeko ezarriko ziren neurriak gogorrak izan izango zirela. Hedabideen eta ahoz ahoko komunikazioaren bidez zabaldu zen mezu hori, ordea, txiki geratu zen. Ik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020151
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean, abuztuak 29, 19:00etan herriko artista baten laguntzaz, labetik zerbait aterako dugu bero-bero... Eta ondoren, jana, edana eta DJ Salda handiaren musika izango ditugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020152
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lopez eta Goikoetxea Internationaux txapelketako bigarren finalaurrekoan Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko dute gaur, 21:30ean hasita. Patxi Tambourindeguy eta Imanol Lopez, Iñaki Osa Goikoetxea eta Inzaren aurka arituko dira. Donibane Lohizuneko zesta pun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020153
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udararekin batera, hasi zaigu ibaian gora eta behera txalupa, moilatik Santiagoko hondartzara jendearen karrian. Ez da, ez, ordea, jarduera berria gurean: ia Zumaia sortu zenetik, ontziek etengabe egin izan dute ibilbide hori. Pasajeko ontziaren lehen aipamenak oso antzinakoak dira: Jose Antonio Azpiazu historialari et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020154
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gainean dugu Euskal Jaia, eta aurten Maddalen Arzallus eta Beñat Gaztelumendi arituko dira balkoietatik bertso kantari.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020155
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alde zaharrera ezingo da sartu autoz ostiral goizean Euskal Jai eguna dela eta Ostiral honetan, abuztuaren 9an, Euskal Jai eguna egingo da Zumaian. Ospakizunek izango dute eragina alde zaharrean. Zumaiako Udaletik adierazi dutenez, ostiral goizean, 09:30etik 14:30era Angeles Sorazu kaletik gora trafikoa moztuta egongo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020156
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Giro ederrean ari dira ospatzen Kopraixak Itziarren, egitarau oparoz, joan den larunbataz geroztik. Gaur Gazteen Eguna dute bertan, herriko festei amaiera zaratatsua emanez. Goizean goizetik hasiko da gaur ere zalaparta, jolas, kirol, txaranga, herri bazkari eta ohiko zezenekin. Gaueko 23:00etan Bad Sound taldeak errit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020157
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzoko musika barrokoa saioaren ondoren, Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan gaur Mendelssohnen eta Piazzolaren obrak entzuteko aukera izango da San Pedro parrokian egingo den kontzertuan. San Telmo ermita txiki geratu zen atzo Leonor de Lerak eta Javier Nuñezek eskaini zuten musika barrokoko emanaldia entzuteko. Ermita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020158
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lorentzo Eguna ospatuko dute larunbat honetan, abuztuaren 10ean, Zumaia eta Zestoa artean dagoen San Lorenten. Goizeko 11:00etan bailarako hildakoen aldeko meza egingo dute. Eguerdiko 12:00etan umeentzako entzierroa izango da, eta ondoren ume jolasak, Lopene eta bere abereak eta txakolina eta pintxoak izango dituzte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020159
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kabra eta dontzeilen arrantza txapelketa egingo da ostegunean, Arrain txiki igandean Anade elkarteak antolatzen dituen bi arrantza txapelketa klasikoak egingo dira aste honetan. Ostegunean Kabra eta dontzeilen arrantza txapelketa egingo da, eta igandean Arrain txiki txapelketa. Ostegun honetan egingo da kabra eta dontz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020160
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Telmo ermitako kontzertu barrokorako gonbidapenak eskuratu beharko dira Musika barrokoko kontzertua izango da bihar San Telmo ermitan, Zumaiako Musika Jaialdiko egitarauaren baitan. 20:00etan izango da emanaldia, eta joateko beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena eskuratzea Oxford aretoan. Aurrera dirau Musika ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020161
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zulaikak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak Lekeition jokatutako masters seriesa irabazi dute. Hiru setetan irabazi diete Erik eta Aldazabali. Eguneko albiste txarra Lopezen lesioa izan daiteke. Partida hasi eta berehala joan da Lopez aldageletara eskuin besoan zituen molestiak zirela medio. Ia partida osoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020162
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'El gabinete del Doctor Caligari' zuzeneko musikarekin, gaur Oxforden Kontzertuez eta dantza saioez gain, zine klasikoak ere bere tartea izan ohi du Zumaiako Musika Jaialdian. Zuzenean jotako musikarekin jantzitako zine saioak izaten dira. Gaur El gabinete del Doctor Caligari pelikula emango da Oxforden, 22:00etan. Jav...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020163
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Final-zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Aitzurin Dinastia Etxabe esku pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Aitzuri frontoian. Pilota jaialdia 22:00etan hasiko da. Txapelketako final-zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, aurreko astean bezala, 23 urtez azpikoen mai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020164
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako emakumezkoen trainerua seigarren sailkatu da gaur, Colindresen Zumaiako emakumezkoen traineruak ETE ligako lidertza galdu du, gaur seigarren postuan sailkatuta. Gaur eguerdian jokatu da Cantabriako Colindres herrian, ETE ligako estropada. Erlojuaren aurkako lehia izan da, eta Zumaiako emakumezkoen trainerua se...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020165
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Uda haur sahararrekin pasatzea oso esperientzia aberasgarria da" Darahli elkarteko gazteak arduratzen dira egunerokoaz, Bakeleku Udalekuetan. Larrabetzuko Bakeleku Udalekuetan 32 haur saharar uda pasatzen ari dira eta begirale lanetan dabiltza Darahli elkarteko 70 gazte. Elkarteko kideek azaldu dutenez, Larrabetzuko U...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020166
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iragarrita bezela bart arratsean jokatu dira aurtengo lehen bi pilota partidak 23 urtez azpiko mailan. Lehenengo partiduan bikote gipuzkoar Matxinandiarena-Aitor Elizegi 0-2, 3-4, 5-6, 6-7 eta 8-10 aurretik joan ondoren, 0-7ko partzial batekin, 15-10 aurretik jarria Olaetxea-Aldavek osaturiko bikote nafarra. Eta lanik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020167
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako XXXI. argazki lehiaketako sariak banatu zituzten atzo Alondegian. Horrekin batera zabaldu zen lehiaketara aurkeztutako lan onenak biltzen dituen erakusketa. Zuri-beltzezko argazkiei zuzendutako argazki lehiaketa da hau, eta edizio honetako gaia Lanbideak eta ogibideak izan da. Aurtengoan 247 lan aurkeztu dituz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020168
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Deustok egin du bigarren, eta Hibaiak hirugarren, ETE ligako gaurko jardunaldian. 13 segundoko aldearekin, garaipen argia lortu du Zumaiako traineruak. Fin dabiltza neskak arraunean. Hamahiru segundoko aldearekin irabazi du gaur estropada Lekeition Zumaiako traineruak, eta sailkapen orokorrean lider da, 81 punturekin. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020169
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abuztuan jokatuko da Itzurungo pilota txapelketako aurtengo edizioa. Bikoteek izenak emateko azken egunak dira hauek. Itzurun hondartzatik hurre dagoen pilotaleku txikian jokatuko da pilota txapelketa hau. Bertan parte hartu nahiko duten bikoteek gaur eta bihar dute izena emateko azken aukera. Horretarako 646 590 808 t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020170
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
32 haur saharar ekarriko ditu Darahlik Zumaiara asteburua pasatzera Saharako errefuxiatuen kanpalekuetatik etorritako 32 ume Darahli elkarteak kudeatzen duen Bakeleku udalekuan ari dira uda pasatzen. 10 eta 12 urte bitarteko haurrak dira, eta Euskal Herrira ekarri ohi dituzte desertuko berotik ihes egiteko. Datozen egu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020171
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Inazioren bederatziurrenaren harira, probintziako abesbatzak ari dira abesten egunero Loiolako santutegian. Ohiturari jarraituta, Santiago egunean beti Zumaiako abesbatza bat izaten da. Mari Carmen Azpeitia arituko da organo jotzaile lanetan gaurko emanaldian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020172
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musikak hartuko ditu herriko txokoak uztailaren amaieratik aurrera Gainean da Zumaiako 35. Musika jaialdia. Datorren asteartean hasi eta abuztuaren 11ra arte musikak hartuko ditu herriko plazak, aretoak eta txokoak. Herriko talde eta musikariek presentzia handia izango dute aurtengo jaialdian. Udal ordezkariek eta jaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020173
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piraguismoa itsasoan ere jokatzen da, eta horren erakusle da larunbatean jokatuko den Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak proba. 16:00etatik aurrera jokatu dute proba hau. Zumaiatik, Santiago ingurutik, abiatuko dira piraguistak, eta Sakoneta parean egongo den buiari buelta emanda, Zumaiara itzuliko dira. Guztira 12 kil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020174
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraun denboraldiaz porra batzuk egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan Baleike k. Denak doan izango dira, eta asmatzen dutenen artean otorduak zozkatuko dira. Parte hartzen duten guztien artean, berriz, sinatutako kamisetak eta bazkidetzak zozkatuko dira. Bi ontzirekin ari da parte hartzen Zumaia traineru denborald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020175
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumezkoen Telmo Deunek denboraldiko bigarren bandera irabazi du Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko emakumezkoen ontziak denboraldiko bigarren bandera irabazi du. Orain astebete Portugaleteko bandera ekarri zuten etxera; igande honetan Orioko Kanpina banderan izan dira nagusi. Bezperan Sestaon jokatutako estropadan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020176
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gaineko k-4 seniorrak Gaztela eta Leongo sari nagusia irabazi du Itxas Gaineko piraguistek larunbatean Valladoliden lortutako emaitza bikainek igandean ere jarraipena izan zuten Sanabriako LVII. nazioarteko estropadan. Kadete mutiletan, Peio Gonzalezek 12. postua lortu du k-1en. K-2an, berriz, Julen Albisu eta Ke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020177
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako traineru txapelketan hartuko dute parte bihar Zumaiako bi ontziek Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da bihar Donostian, Kontxako badian. Bertan izango dira Telmo Deun arraun elkarteko bi ontziak. 18:00etan hasiko dira estropadak, emakumezkoen saioekin. Zumaiako trainerua bigarren txandan arituko da, Hi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020178
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
La Caixa ekintza sozialetik 2.500 euro jaso ditugu gure proiektuetarako Zumaienan dugun Bakea atalka makro-proiektua aurrera eramateko 2.500 euroko laguntza eman digu aurten Caixabank-ek. Laguntza honek esku artean ditugun hainbat proiektu aurrera bideratzeko aukera emango digu. Aipatu baita, hirugarren urtea dela enti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020179
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. On Gourmeten lau lagunentzako pizza handi bat zozkatuko dugu bazkideen artean On Gourmetek emandako lau lagunentzako pizza zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko hemen klikatu behar da. Saridunaren izena asteazken eguerdian aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020180
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Zumaiatik pasako da Sareren udako bizikleta martxa. Luhusotik Gernikara egiten ari dira martxa hori, eta zapatu goizean igaroko da Zumaiatik. Zumaiarrei bizikletekin 11.00etan Santiagora hurbiltzeko deia egin dute, herriko zatian martxari laguntzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020181
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenetik aurrera hasiko gara aldizkaria banatzen. Barkatu endreduak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020182
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txomin Agirreko pantalanera iristeko eskilaretan konponketa lanak egin behar dituztela eta, txalupa zerbitzua etengo dute bihar goizean. Santiago hondartzara doan zerbitzua 14:30etik aurrera izango da martxan; Kirol Portuko Sarauneko moilara doana, aldiz, 15:30etik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020183
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nagore Garcia: "Gure lana zilegi dela defendatzera goaz Madrilera" Presoen babes taldeetako 47 euskal herritar epaituko dituzte irailean Audientzia Nazionalean. Abokatuak nahiz Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak dira auzipetuak, eta tartean da Nagore Garcia zumaiarra. Fiskalak 13 urte eta 6 hilabeteko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020184
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Woody Allenen film berriko irudiak grabatuko dituzte Itzurun hondartzan Woody Allen zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian errodatuko du bere film berria. Donostiako Zinemaldian girotzen da oraindik izenbururik ez duen komedia erromantiko hau, eta Gipuzkoako hiriburuan ez ezik, Pasaian edota Zumaian ere grabatuko di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020185
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Queen musika taldearen inguruko ikuskizuna antolatu du Astindu dantza elkarteak, Dardara musika kolektiboarekin eta San Pedro Abesbatzarekin elkarlanean. Emanaldia abenduaren 14ean egingo da. Gau horretan ikuskizuneko partaide izan nahi duten dantzariek entseguetan izena emako aukera dute jada. Freddie Mercury buru zue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020186
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adinekoen egoitzetako langileek, Zumaiako Emakumeon* Etxea elkartearekin elkarlanean, mahaingurua egin dute gaur arratsaldean Beheko plazan, langile hauen kanpaldiaren azken egunean. Egoitzetako langileek pairatzen duten egoeraren berri eman diete bertaratu direnei. Luzatzen ari den arazo honen berri eman du ELA sindik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020187
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain dela egun batzuk plastikozko hondakinak botatzera joan nintzen, edukiontziko atea ireki nuen, eta han non zegoen LP bat kateatuta. Ez dakit zer talde edo abeslarirena izango zen, baina CBS diskoetxekoa zen. Eskutan neraman poltsa bota, eta diskoari begira geratu nintzaion. "Akaso nire diskoek halaxe amaituko ote ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020188
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Baleike' Zumaiako herri komunikabideak 25 urte bete ditu aurten. Internet Euskal Herrian zabalduta egon aurretik hasi zen, baina orain batez ere sareari begira bizi da. "Geuk ere ez genuen uste horrenbeste iraungo genuenik», esan du Juan Luis Romatet kazetariak. «Imajinatu: lehen urtebetetzea ere ospatu genuen, ez gen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020189
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
18:00etan Foruen enparantzatik jaurtikiko den suziriak emango die hasiera San Pedro jaiei. Gaur bertan Udalaren bandera igoko dute udaletxeko balkoian. Bero handiari aurre egin beharko zaio gaur, festetako lehen egunean. Suziria botatzen den une berean hasiko dira Odietan esku pilota txapelketako azken partidak. Sanped...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020190
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalaren Adierazpena Sexu Askatasunaren Nazioarteko Egunean Ekainaren 28an, LGBTIQ+ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, lesbiana, gay, bisexual, trans, eta sexu langile talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko gehie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020191
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean Ostegun goizera arte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Bazkide izateak baditu abantailak. Aste honetan, Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako zirkuitua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Ostegun goizera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020192
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilboko Arte Ederren museoan dagoen Zuloaga (1780-1945) erakusketa bisitatzeko irteera egingo da uztailaren 8an. Hiru bisita gidatu egingo dira, eta bisita horietarako lekuak dagoeneko bete dira. Ignacio Zuloagaren irudia herritarrei ezagutarazteko helburuarekin Zumaiako Udalak eta Zuloaga Fundazioak irteera antolatu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020193
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otarra zozkatu dute ZHEko ikasleek kurtso amaierako bidaiako gastuak estaltzen laguntzeko. Zozketa atzo eguerdian egin zuten eta lehen zenbakia 10623 da; bigarrena 05124 da. Txartelaren jabeak 674 809 910 telefonora dei dezakete otarra eskatzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020194
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helikopteroak Santiago hondartzan hartu du lurra. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, gizonezkoa onik dago. Ertzaintzaren helikopteroak gizonezko bat erreskatatu du gaur arratsaldean Orroaga gaineko mendi magalean. Dirudienez trabatuta geratu da, mendi-hegal batetik igotzen saiatzen ari zela. Haren lagunek deitu du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020195
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen kontsulta ditzakezue aurtengo Flysch Trail mendi lasterketako sailkapen guztiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020196
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oier Ariznabarretak eta Oihana Kortazarrek irabazi dute XI. Flysch Traileko maratoia Ariznabarretak eta Kortazarrek hasieratik amaierara dominatu dute lasterketa, aurkariei alde handia ateraz. Zortzi minutu eta erdiko abantailaz helmugaratu da Ariznabarreta, eta 18 minutuko aldearekin Kortazar. Maratoi erdian Leire Bar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020197
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beharrezko mantentze lanak egiteko asmoarekin astebete pasatxo egongo da itxita Lubaki kiroldegia. Uztailaren 1ean berriro irekiko ditu ateak. Urtero bezala, beharrezko mantentze lanak egiteko, kiroldegiko instalazioak itxi egingo dituzte bihartik ekainaren 30a arte (biak barne). Ondoren, uztailaren 1ean, astelehenean,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020198
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Uztailaren 1ean zabalduko du Zumaiako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. He...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020199
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Libe Ormazuri bazkideak jaso du aste honetan On Gourmeten eskutik zozkatu dugun lau lagunentzako pizza. Bazkide ez zaretenok parte hartu nahi duzuela astero martxan jartzen ditugun zozketetan? Horretarako, datu erraz batzuk besterik ez dituzue behar. Informazio guztia hemen . Gainerakook badakizue, datorren astean best...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020200
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nagore Garciari elkartasuna adierazteko dinamika abiatu du herritar talde batek Atzo egin zuten lehen bilera irekia. 11/13 auziko epaiketaren atarian, epaiketaren gastuetarako dirua lortzeko eta elkartasuna adierazteko bideak aztertu zituzten. San Pedro jaien bezperan, ekainaren 28an, argazki erraldoia aterako dute din...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020201
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Baleike, 25 urte 12 elkarrizketa' erakusketa igandera arte ikus daiteke Oxford aretoan Igandean itxiko ditu ateak Alondegiko Oxford aretoan Baleike, 25 urte eta 12 elkarrizketa erakusketak. Hamabi herritarren argazkiak ikus daitezke aretoko hormetan. Hitzordu honetarako espresuki egindako elkarrizketekin osatuta dago ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020202
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udan sartzera goazen honetan, esaera fresko-fresko bat ekarri dugu. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Abelin Linazisorori ikasitako esapidea da 'arnasean' ibiltzea, hau da, ur azpian ibiltzea oxigenorik gabe. 'Arnasa handia' edo 'arnasa txikia' deitzen zaio, berriz, denborari dag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020203
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berritutako Maiaur Izozkiak saltokiak aste honetan zabalduko ditu berriro ateak Berrikuntza batzuren ondoren, aste honetan zabaldu ditu berriro ateak Maiaur Izozkiak saltokiak. Gozoki denda izateari utzi dio, eta kafetegi-okindegi zerbitzua gehituko die bere ohiko izozkiei. Kafea hartu edo erosteko aukera zabala eskain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020204
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasle bikaina da Julen Beristain oikiarra, eta horren erakusle da bukatu berri duen batxilergoko eta selektibitateko emaitzaren ponderazioa. Hain zuzen, 14ko gehienezko puntuaziotik 13,64 atera du. Irakasleek ere berretsi egin dute gaztearen bikaintasuna, eta emaitzaz haratago, ikasle gisa dituen bertuteak goraipatu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020205
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekitaldi berezia egingo dute Taosa igeriketa klubekoek ostiralean Taosa igeriketa klubeko lagunek ekitaldi berezia prestatu dute ostiral arratsalderako. Master mailako igerilariek Itzurun eta Talaipe arteko zeharkaldia egingo dute ostiral arratsaldean. 18:00etan abiatuko dira Itzurun hondartzatik, eta ordubete geroago,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020206
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Cristina Gonzalez Castroren eskutik, martxa nordikoak bularreko minbizian, hilerokoan, haurdunaldian eta menopausian dituen onurak aztertu zituzten. Kirol probak asteburuan jokatuko badira ere, abian da Flysch Trailaren bueltan antolatutako egitarau kulturala. Atzo goizean eskolako haurrek Niñas de Pakistan de la aldea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020207
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Muralak, mugak salatzeko: Erribera kaleko muralen eta adierazpen askatasunaren inguruko erreportajea, Berrian Hiru urte bete ditu Zumaiako Erribera kaleko muralak. Pintura, pinturaren gainean: horma-irudi koloretsua egun batez, marroia beste hainbatez. Hala izan da 97. irudira arte. Adierazpen askatasunari buruzko ezta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020208
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru eguneko saioan ikasi ahal da aintzinako zeramika teknika japoniarra. Iaz hainbat jende gogoz geratu zela eta, aurten ere Raku (zeramika japoniarra) tailerra antolatu du Itziarko Auzo Udalak, udaberri-uda kultur egitarauaren barruan. Txiki Agirre Keixeta margolari eta zeramikagile arroarra izango da irakaslea eta E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020209
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteartean, zumaiarrarekin izan zen Frantsesena surflaria Gure Kasa saioan, balentria ederrak lortu baititu Esnalek bere ibilbidean zehar. Real Genuineko jokalaria da eta Euskadiko txapelduna izan da pala egokituan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020210
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi urtetik behin egiten du jendaurreko emanaldi handia Astindu dantza taldeak. Dardararekin eta San Pedro abesbatzarekin prestatu dute aurtengoa. Laster zabalduko dute izen-ematea. 2013az geroztik, bi urtetik behin, jendaurreko emanaldi handia egiten du Astindu dantza taldeak. Lehen urtean Kabaret musikala egin zuten; ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020211
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nagore Garcia eta gainontzeko auzipetuak lagundu eta babesteko batzar irekia deitu dute Irailean epaituko dute Garcia, euskal presoen babes taldeetako beste 46 kiderekin batera. "ETAren espetxe frontea" osatzea egotzita, euskal presoen babes taldeetako 47 euskal herritar epaituko dituzte irailean, tartean, Nagore Garci...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020212
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erasotzaileek bi emakumeak etxera bidean atzetik jarraitu eta kolpatu egin zituzten. Atzo gauen Zumaiako bi emakume etxerako bidean erasotuak izan ziren. Erasotzaileek bi emakumeak atzetik jarraitu ostean biak kolpatu zituzten. Zumaiako Mugimendu Feministak, bihar, ekainak 17 astelehena elkarretaratzera deitu dituzte h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020213
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren eta hamargarren egin dute Telmo Deuneko ontziek gaurko estropadan Gaur jokatu dute Pasai Donibanen denboraldiko bigarren estropada. ETE ligan hirugarren geratu dira zumaiarrak eta, KAE 1 ligan, hamargarren. Telmo Deunen traineruak atzo baino atzerago geratu dira sailkapen taulan. ETE ligako arraunlariek biga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020214
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasi dituzte ETE eta KAE 1 ligak, eta bietan atera dira Telmo Deunen traineruak. KAE 1 ligan, 9. postuan geratu dira zumaiarrak. ETE ligan Hibaika baino bi segundo beranduago iritsi dira Zumaiako neskak helmugara (11:12,50). Hala, bigarren postua eskuratu dute San Juanen, denboraldiko lehen estropadan. Igartza ban...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020215
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardantzabidek emandako hondartzako aulkia zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean Ostiral eguerdira bitarte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Baleike Klubeko zozketa berri batekin gatoz: aste honetan, Ardantzabidek emandako hondartzako aulkia zozkatuko dugu bazkideen artean. Ostiral eguerdira arte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020216
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilota elkarteak ikasturte amaierako festa ospatuko du larunbatean Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, ikasturte amaierako festa izango du Zumaiako Pilota Elkarteak. Eguraldiak laguntzen badu Odietan izango da ekimena, 16:00etan hasita. Urtero bezala, eskuzko eta palazko finalak jokatuko dituzte, eta horren ondoren,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020217
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo hasi zen Lubaki kiroldegian XXIX. Areto futbol txapelketa. Guztira bederatzi taldek eman dute izena; gehienak zumaiarrak. Aita Marin jokatzen ari den zazpiko futbola baino astebete beranduago hasi da 29. Areto futbol txapelketa Lubaki kiroldegian. Aurtengo edizioan bederatzi taldek eman dute izena, eta horietatik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020218
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2019-20 denboraldirako Infantil neska/mutilen izen ematea irekita Pulpo Eskubaloiak 2006-2007 urtetan jaiotako neska/mutilen izen ematea irekitzen du. Pulpo Eskubaloiak 2019-2020 denboraldirako infantilen izen ematea ireki du, infantil neska/mutilak 2006-2007 urtean jaiotakoak dira. Izena emateko 170€ diru sarrera egin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020219
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiak 2008-2009 urtetan jaiotako neska/mutilen izen ematea irekitzen du. Pulpo Eskubaloiak 2019-2020 denboraldirako alebinen izen ematea ireki du, alebin neska/mutilak 2008-2009 urtean jaiotakoak dira. Izena emateko 60€ diru sarrera egin beharko da Rural Kutxako ES51 3008 0172 0731 4119 5127 kontu zenbakian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020220
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irisarrin egingo den EHZ jaialdirako lagun batentzako bi sarrera zozkatu ditugu asteburu honetan. Sariduna Aitor Ramos Zinkunegi da. Irabazleak posta elektroniko bidez jasoko ditu gonbidapenak, Irisarrin erabili beharko dituenak. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko denoi parte hartzeagatik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020221
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bosgarren eta zazpigarren amaitu zuten atzo Telmo Deuneko bi ontziek Lekeition Larunbatean hasiko dute denboraldia emakumezkoen zein gizonezkoen traineruek. Biek Pasai Donibanen izango dute estreinaldia. Lan gogorra eta zaila izan zuten atzokoan arraunlariek. Itsasoa zakar izan zen Lekeition eta olatuen artean arraun t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020222
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko Triatloiak aldaketak eragingo ditu autobus zerbitzuan eta hondakin bilketan Urola Kostako Udal Elkarteak azaldu duenez, merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuen sektoreari zuzendutako hondakin bilketa zerbitzua ez da ohiko ordutegian egongo. Lurraldebusek ere aldaketak izango ditu bere zerbitzuetan. Larunb...
cc-by-sa 3.0