id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0019923 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolaren Aita Mari eraikineko patioa berritzeko lanak gelditu zituen Zumaiako Udalak, otsailaren hasieran. Lan hauek berriro martxan dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren baimena jaso ondoren.
Pasa den astetik, otsailaren 20tik, martxan dira berriro ere Aita Mari herri eskolako patioa egokitzeko l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019924 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santurako Jerteko irteerak arrakasta handia izan du. Dagoeneko bete da gehieneko kopurua eta ezin dugu mendizale gehiago hartu bertarako. Baina ala ere, proposamen gehiago dituzue gure egutegian.
Esate baterako, datorren martxoak 1ean Txindokira goaz. Gipuzkoako Cervino bezala ezaguna den mendi zorrotz hau, 1.346 ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019925 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza izeneko ikuskizuna ekarriko dute gaur Zumaiara. Bi saio izango dira, eta bietarako sarrerak salgai izango dira Zumaienako atean, 14:00etatik 15:00etara bitartean .
Ohikoa dutenez, bi saio eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Zumaiena ikastetxe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019926 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun hondartzak beste itxura bat erakusten du egun hauetan. Azken aldian izandako itsas denboraleek hondartzako hondarra eraman dute, eta harriak agerian utzi dituzte.
Ez hori bakarrik, gizakiak egindako horma ere berriro agerian utzi du hondar faltak, Jon Urbietaren txio honetan ikus daitekeen bezala.
Zer gertatuko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019927 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abian da Inauterietako mozorro lehiaketako Herritarren sariak erabakitzeko bozketa
Mozorro lehiaketa egin zen atzo arratsaldean, Zumaian, Inauterien aitzakian. Alondegian egindako Argazki txokoan ateratako argazkiak igo ditugu webgunera, eta orain erabiltzaileen txanda da: beraien botoek erabakiko dute Herritarren sari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019928 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurren mozorro festa egin zen atzo arratsaldean Beheko plazan, Zumaiako inauterietako egitarauaren barruan. Mozorro oneka ere aukeratu zituzten ekitaldian zehar.
0-8 eta 9-15 urte arteko mozorro onenak aukeratu zituen epaimahaiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019929 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txiribuelta elkarteak tailer irekia antolatu du datorren astearterako.
Datorren asteartean, hilak 25, hitzaldia eta ondoren, praktikaldia egongo da Oxforden Txiribuelta elkarteak antolatuta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019930 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larretxoko irisgarritasuna ere izan dugu hizpide herritarrekin egin ditugun bileratan, bereziki Larretxoko igogailua. Aurreko legealdian hasi genuen igogailua egiteko bidea, baina agintaldi aldaketarekin gaia geldituta dago eta berriz ere martxan jartzea gure lehentasunetako bat da.
Larretxoko igogailuaren inguruko ezt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019931 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gertu herriko merkatarien elkarteak kanpaina berezi bat jarri du abian San Balendin egunaren bueltan. Saridun bakoitzak bi lagunentzako afari berezia irabazi du.
Aran Santamaria, Herminia Flores eta Aiora Amenabarrek irabazi dituzte aurtengo Gerturen San Balendin kanpainako sariak. Ane Arribas lentzerian, Rakel estetik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019932 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fokuak ipini ditu Udalak ibaian, piraguistek ilundu ondoren entrenatzeko
Piraguistek ilunpean egin behar izaten dituzte beraien entrenamenduak negu garaian. Garaiari lotutako hotzari eta hezetasunari iluntasuna ere gehietzen zaio. Arriskuak ekiditeko, ibaiaren zati bat argiztatzea eskatzen zuten Itxas-Gain klubetik.
Es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019933 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | MONDRAGON UNIBERTSITATEKO irakasle eta ikertzaileak diren IÑAKI LARREA eta OIHANA IMAZ-ek familiei zuzenduriko HITZALDIA emango dute arratsaldeko 17:00etan Zumaienan
Gure haur eta gazteen hezkuntza eredua aberasten dihardugu. Bilakaera pedagogiko honetan, barru espazio berriak diseinatzeaz gain, kanpo espazioak ere dis... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019934 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiduen emaitzak
Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako partidek 5 garaipen, 2 berdinketa eta 7 porrot utzi zituzten. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019935 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratu du.
Otsailaren 10etik 16ra, Haizek eskuratu zuen puntuazio altuena Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Hain zuzen ere, 559,89 puntu bildu ahal izan zituen egunero jokatutako partidetan. Saria jaso du dagoeneko: Maiaur Izozkiak establezimenduak emanda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019936 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asier erabiltzaileak bildu zuen puntu gehien Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean, otsailaren 3tik 9rako astean. Egunero jokatutako partidetan 573,37 puntu eskuratu zituen Asierrek. Saria jaso du dagoeneko: Maiaur Izozkiak saltokiak emandako gosari ederra.
Hemendik aurrera, denboraldi bakoitzeko jokalari onenak ere ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019937 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur aurkeztu dute 2020ko Euskal Herriko Itzulia. Sei etapa izango ditu, eta horietako bosgarrenean igaroko da Zumaiatik.
Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaroko da aurten Itzulia txirrindularitza proba. Gaur aurkeztu dute, eta Eibarren hasi eta Bilbon amaituko da. Aurten, lehen aldiz, Arrateko malda entzu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019938 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Burujabetza ardatz hartuta, irratsaioa egingo dute kalean. Errepublikaren aldeko aldarria egitetik praktikara eramateko asmoz antolatu dute ekimena.
Ehun mugimenduak euskal errepublikaren aldeko ekimenak antolatu ditu larunbaterako Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Zumaian ere herritar talde batek bat egin du m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019939 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [PUBLIZITATEA] Bertso-bazkaria izango da Aita Mari jatetxean otsailaren 22an
Sagardotegiko menua eskainiko dute bazkaritarako, eta Agin Laburu eta Maddalen Arzallus bertsolariak ariko dira kantuan.
Inauteriak behar bezala ospatzeko, hitzordu ederra antolatu du Aita Mari jatetxeak. Hain zuzen ere, hilaren 22an, larunbat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019940 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ilegales' taldeak Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean
Asturiaseko (Espainia) musika taldea Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da etzi, larunbata.
Ilegales musika taldeak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditug... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019941 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere. 2012an hasi zen "Euskara, bestela ez gara" zikloa antolatzen; beraz, aurten bederatzigarren aldia izango da. Urtero bezala, ahalegina egin da herrira begira jartzeko eta lau hitzaldietatik bik Zumaia izango dute ardatz. Hitzaldi guztiak Alondeg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019942 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia dakar Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pitti musikariek osatutako hirukoteak, ostiralean, 22:30etik aurrera, Burugorri aretoan.
Aurrera darrai neguko kultur egitarauak Itziarren. Joan den astean auzoz auzo santa eskean kopla giroan ibili ondoren, Hezurbeltzak musika taldearen k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019943 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiduen emaitzak
Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako partidek 7 garaipen, berdinketa bat eta 10 porrot utzi zituzten. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019944 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topagunea aurkeztuko dute ostiralean
Etzi, ostiralean, Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topagunea aurkeztuko dute Zumaian. Aurkezpena 18:30ean izango da Alondegiko lehen solairuan, Moila gelan.
Iazko ekainean Azpeitian antolatu zuten Topagunearen lehenengo edizioa Gazte Koordinadora Soz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019945 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeon* Etxeak, Mugimendu Feministak eta Malen Etxeak elkarlanean antolatu dute bilera.
Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzeko bilera irekia deitu dute Zumaiako Emakumeon* Etxeak, Malen Etxeak eta Mugimendu Feministak. Martxoaren 8an antolatu daitezkeen ekimenen proposamenak jaso nahi dituzte. Bilera bihar izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019946 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abian da lehia berriz ere Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Denboraldi honetan, Maiaur Izozkiak-en eskutik, gosari ederra izango da jokoan astero-astero. Otsailaren 3tik 9rako astean, Asier erabiltzailea izan da garaile, 573,37 puntu eskuratuta (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat helbidera izen-abiz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019947 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan
Preferenteek 2-0 galdu zuten Aretxabaletan eta ohorezko erregionaleko neskek 2-1 galdu zuten Bergaran | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019948 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abian da lehia berriz ere Egunean behin jokoko Baleikeren taldean
Astero astero puntuazio altuena lortzen duenak Maiaur Izozkiak emandako gosari eder bat izango du opari.
Geldialdiaren ondoren, martxan da berriz ere lehia Egunean behin jokoko Baleikeren taldean. Astero astero puntuazio altuena lortzen duenak Maiaur Izo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019949 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza onak berretsi dituzte Zumaiako batelek ligako hirugarren jardunaldian
Atzo bezala, Pasaiako badiak Gipuzkoako batel ligako beste jardunaldi bat hartu du. Ligako hirugarren jardunaldia jokatu da gaur goizean, eta Telmo Deun arraun elkarteko ontziak bezperan lortutako emaitza onak berretsi dituzte.
Neskatan, haur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019950 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musikaren mundura sortzaile moduan gerturatu zen hasieran Jon Garcia. Haurra zela ikasi zuen gitarra jotzen, 9 urterekin. Gerora, ordea, musikaren alde ez hain ikusgarriak erakarrita, lehen grabaketak egiten hasi zen bere kabuz, ordenagailuan lan horiek egiteko atera ziren lehenbiziko programekin. Argentinan formakuntz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019951 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Greba orokorra deituta dago ostegun honetarako, "lan, pentsio eta bizitza duinak" aldarri bezala hartuta. Urtarrilaren 30erako ekintza sorta prestatu dute, eta bertan parte hartzeko eta kalera ateratzeko deia egin die herritarrei Zumaiako greba komiteak.
Greba eguneko Zumaiako egitarauari dagokionez, eguna hasteko, 5.3... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019952 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako hezeguneak ezagutu eta egokitzeko auzolana izango da larunbatean
Putzu natural bat egokitzeaz gain, zuhaitzak landuko dituzte auzolan saioan. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek gidatuko dute saioa.
Larunbatean, otsailak 1, putzu natural bat egokitzeko auzolana egingo dute Joxe Mari Korta industrialdean. Sorobe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019953 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak antolatu dituzte. Izen-ematea zabalik dago jada, eta otsailaren 3an amaituko da epea.
Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek gidatuko dituzte Guraso eskola hauek. Saioak otsailaren 8an eta 15ean egingo dituzte, biak euskaraz. Bigarren talde ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019954 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtarrilaren 20an, Beasainen, goizeko 9:30ean notarioaren aurrean Tripontziaren zozketa egin zen. Lehen saria Deustun saldutakoa izan zen, 08121 zenbakiarekin. Bigarren eta hirugarren zenbakiak 24628 eta 17541 izan ziren, hurrenez hurren.
Mila esker zuen ekarpenarekin Gure Eskuren ekimenari hauspoa eman diozuen guztioi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019955 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Ludotekak antolatutako Familia Giroan egitasmoko saioa izango da igande arratsaldean. Oraingo honetan jolasak landuko dituzte.
LH 1-6 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako ekitaldia izango da igandekoa, eta 17:00etatik 19:30era bitartean egingo da Ludotekan. Anai-arreba txikiagoek ere parte har... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019956 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xisteraren eskutik, maila desberdinetako hiru norgehiagoka ikusteko aukera izango da gaur Aitzuri pilotalekuan.
Gaur jokatuko dira gizonezko kadeteen, mutilen 3. mailako eta Interjai kategoriako finalak Aitzuri pilotalekuan. 16:30ean hasiko da kadeteen partida. Agirre eta Rodriguezek Bilbao eta Ureta zumaiarraren aurka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019957 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko lehen odol ematea izango da eta Euskadiko Odol Emaile Elkartea dioenez emaile gazte kopurua jeitsi da. Emaile berriak behar ditugu.
Euskal Herriak t ratamentu onkologiko eta kirofanoetan ebakuntzak burutzeko egunero 400 odol emate behar ditu, beraz, Zumaiako herriari deia egiten diegu odol emaileetara b ertaratz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019958 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ondorengotzaren inguruko prestakuntza eta aholkularitza eskainiko die UKUEk eskualdeko enpresa txikiei
Eskualdeko enpresa eta negozioak ixtea ekidin nahi dute, aberastasun eta enplegu galerak saihesteko.
UKUE Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuen barruan, ondorengotza gaiaren alorrean prestakuntza eta b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019959 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garraio zerbitzu bereziak eskainiko dituzte sansebastianak direla eta
Igandetik astelehenerako gauean tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek, San Sebastian bezperako joan-etorriak errazteko. Lurraldebusek ere gaueko zerbitzu berezia eskainiko du, igandean eta astelehenean.
Sansebastianak direla eta, garraio zerbitzua ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019960 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juanjo Larrañaga harategiak emandako bi lagunentzako arkume errea zozkatu dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean.
Datorren astean itzuliko gara zozketa gehiagorekin. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019961 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri Eskolako Aita Mari eraikineko jolastokia berrituko dute datozen hilabeteetan
Datorren astean abiatuko dituzte lanak. Udalak jakinarazi duenez, 441.000 euroko inbertsioa egingo du Aita Mariko jolas eremua naturalizatzeko lanetan.
Datorren asteartean abiatuko dituzte Herri Eskolako Aita Mari eraikineko jolastokia b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019962 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Kopako lehen fasera sailkatu da Maddi Iraola, U14 mailan
Maddi Iraola U14 mailan lehiatuko da denboraldi honetan. Kategoria honetan lehiatzen den lehen urtean, bosgarren postuan sailkatu zen pasa den asteburuan Villa de Sallent sarian.
Espainiako Kopako lehen fasera ere sailkatu da eskiatzaile gaztea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019963 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo izan zen aurkezpena, Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta. Zelaietak Euskal Herriako narkotrafiko sareak, diru zuriketa, kargu politikoen eta ertzaintzaren konplizitatea eta beste alderdi ugari aztertu ditu 'El narco-oasis vasco' liburuan.
Ahoztar Zelaieta kazetari eta idazleak El narco-oasis vasco liburua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019964 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, Martxoaren 8rako egitaraua.
Hilak 20, astelehena, 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, Martxoaren 8rako egitaraua. Ahalik eta egitarau osatuena sortu nahi du Udaleko Berdintasun Sailak, eta eragileak koordinatzeko, hit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019965 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zilarrezko eta brontzezko dominekin itzuli da Aitor Oleaga Espainiako txapelketatik
2020an Viveros San Anton-Marduko mailota eramango duen eta aniztasun funtzionala duen Aitor Oleaga aizarnazabaldarrak zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat lortu ditu kirol egokituko pistako Espainiako txapelketetan.
Emaitza on... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019966 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastetxearen kanpoaldeko hesia aldatuko dute, eta lanek iraun bitartean jolas parkeko sarrera-irteeretan aldaketak izango dira.
Zumaiena ikastetxearen kanpoaldeko hesia aldatzeko lanekin hasiko dira bihar, aurreikusita zegoen moduan. Lanek eragina izango dute jolas parkeko sarreran eta irteeran. Eta baita eskolaren al... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019967 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagore Arakistainek eskuratu du Egunean Behineko abenduko azken asteko saria
Onura fisioterapiak emandako bonoa jaso du Egunean Behin jokoko Baleikeren taldeko Nagore erabiltzaileak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019968 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute gazteentzako literatur tailerrean izena emateko epea
Idazketa zein irakurketa landuko dute, sei saiotan. Urtarrilaren 31 izango da izena emateko azken eguna.
Gazteen artean sormena bultzatzeko asmoz, gazteei zuzendutako literatur tailerra antolatu du Zumaiako Udalak bigarren urtez. Paul Beitia Ariznabarret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019969 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiaren taldeetako seik garaipena eskuratu dute asteburan, batek berdindu egin du eta zazpik galdu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019970 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat arratsaldean ezin izango da kiroldegiko igerilekua erabili
Larunbatean igeriketa proba bat izango da Lubaki kiroldegian. Igerilekua herritarrentzat itxita egongo da probak iraun bitartean.
Alebin ligako 4.jardunaldia jokatuko da larunbat honetan, hilak 18, Lubaki kiroldegiko igerilekuan. Probak iraun bitartean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019971 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan zehar jasoko dute bazkideek etxean. Bazkide ez direnek, aldiz, ohiko saltokietan aurkitu ahal izango dute.
Julen Garcia musikariak hartu du urtarrileko Baleike aldizkariko azala: hip hopaz eta argitaratu berri duen Lo mío pa tí diskoaz aritu da Garcia. Aspaldidanik gogoko du hip hopa, eta jazzarekin, soula... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019972 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Roman eta Julieta' antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean
Borobil teatroak 'Roman eta Julieta' antzezlana taularatuko du ostiralean, hilak 17, Aita Marin.
Zumaiako Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Gogoratu, parte hartzeko e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019973 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arratsaldean herritar baten abisua jaso du Udaltzaingoak. Suhiltzaileak gerturatu dira sua itzaltzera; gertakariak ez du kalterik eragin.
Herritar batek Udaltzaingoari Amaia plazako edukiontzi bati kea zeriola jakinarazi dio, 17:30ak aldera. Udaltzaingoa Amaia plazara gerturatu da, eta errefusaren edukiontziak su hartu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019974 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako geldialdiaren ondoren, kalera irten dira berriz ere pentsiodunak
Urteko lehenbiziko hitzordua izan dute gaur jubilatu eta pentsiodunek.
Gabonetako geldialdiaren ondoren, pentsio duin eta publikoen aldeko protesta egin du berriz ere Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde batek. Ohi bezala, Saregileen plazan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019975 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak kale izendegia berrikusi eta zuzendu du 2019an, mapa toponimiko berria lantzearekin batera. Horretarako, Euskaltzaindiaren aholkularitza jaso du.
Aurrez, udalbatzak aho batez onartu zuen kale izendegia eguneratzea. Bilkura berean Ardantzabideko 31 eta 35 zenbaki arteko etxeei Ardantza Auzoa izena ematea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019976 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2018an baino 177.377 bisita gehiago izan ditu Baleikeren webguneak 2019an. Webgunea martxan jarri zenetik izandako kopuru onenak dira hauek.
Baleike.eus atariak 1.300.227 bisita izan ditu 2019an. 2018arekin alderatuta % 16,45 igo da webguneak izandako bisita kopurua; iaz 1.102.850 bisita izan zituen. Guztira, 2.972.931... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019977 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otarraren irabazlea 15145 zenbakia izan da, eta ordezkoa 21704 zenbakia izan da. Bidaiaren irabazlearen zenbakia 10428 izan da eta ordezkoa 17534 zenbakia izan da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019978 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek irabazi eta ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan
Preferenteek Soraluzen 1-3 irabazi zuten. Poncek lehen jokaldian gola lortu zuen Iker Jimenezen jokaldi eder bat eta gero. Ondoren, Xabatek eskuratu zuen bigarren gola. Bigarren zatian Soraluzek 1-2 sartu zuen, baina azken unea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019979 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak esker ona adierazi die Gabonetako ekitaldiak antolatzen aritu diren herritarrei
Ekintza guztien antolaketan ezinbestekoa izan da, Udalaren ustez, herritarren parte hartzea. Hori dela eta, eskerrak eman nahi izan dizkie eragile, herritar eta elkarteei.
Gabon koruaren emanaldia, Gabon abesti lehiaketa, bertso saio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019980 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege Magoen desfilea egingo da igande arratsaldean. Erregeak itsasoz etorriko dira, eta desfilea 18:30ak aldera hasiko da. Desfileak sortuko dituen aldaketak kontutan hartu eta itxitako eremuak errespetatzeko eskatu die Udalak herritarrei.
Igandean, hilaren 5ean, iritsiko dira hiru Errege Magoak Zumaiara. Jarraian de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019981 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koldo Uribarri: "Toki guztietan gertatzen den bezala, partaidetza da arazoa"
Zumaiako emakumezkoen koordinatzailea da Koldo Uribarri. Era guztietako lanak egiten ditu lan horretan. Hala ere, beti behar dena egiten du, edozein gauza delarik.
Txiki-txikitatik futbolaren munduan sartuta dago; lehen jokalari bezala eta ora... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019982 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Moilaberriko hormaren konponketa lanak datorren astean abiatzea aurreikusten du Portu Zuzendaritzak
Moilaberriko horma batek eman egin zuen Urtezahar Gaueko eguerdian, eta betetzeko materiala Arroarrekara erori zen. Ordutik zuloa dagoen ingurunea balizatuta du Udaltzaingoak.
Portu Zuzendaritzaren eskumena da horma konp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019983 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 0 eta 6 urte bitarteko familia guztientzako tailer irekia ere egingo dute bihar, Torreberrin.
Txiribuelta Elkarteak 2020 urterako bazkidetza kanpaina jarri du martxan. Hilaren 17ra arte egin ahal izango da bazkide, eta horretarako bi bide nagusi izango dira. Alde batetik, inprimaki fisikoak daude Alondegian, turismo bu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019984 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtea bizikletan bukatu zuten Viveros San Antongo txirrindulariek eta berria halaxe hasiko dute.
2019ko azken asteburuan ziklo kros eta pistako karrerak izan zituzten. Ziklo krosean Euskadiko Txapelketa jokatu zen Lezaman. Hotzak barrutia izoztu zuen, azkarra zegoen, zorua gogor eta Ander Altunak zazpigarren sailkatzea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019985 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2020 urte berri honetako Zumaiako Odol emaileak odol emate egutegia prestatu du.
Urtarrillak 22an hasiko gara odol emateekin eta urtean zehar banatuta, guztira 6 odol emate izango ditugu.
Jubilatuen egoitzako 2. solairuan izango gaituzue zuen zain. Etorri bildurrik gabe eta edozein zalantza izanez gero, galdetu gure me... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019986 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege Magoentzako gutunak jasoko dituzte larunbatean, Beheko plazan
Errege Magoen eguna da astelehena, eta, ohikoa den bezala, egun horrekin lotutako ekitaldiak egingo dira aurreko egunetan. Larunbatean Erregeentzako gutunak jasoko dituzte, eta igandean desfilea izango da.
Bihar, urtarrilak 4, 18:00etatik aurrera Erre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019987 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek larunbatean jokatuko dute eta ohorezko erregionaleko neskek igandean
Preferenteek larunbatean jokatuko dute etxean 18:15etan Danenaren aurka eta ohorezko erregionaleko neskek Arizmendiren aurka jokatuko dute etxetik at igandean 15:30etan | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019988 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainhoa Balenciaga bikain Lasarte-Orian jokatutako saltoen lehiaketan
Ainhoa Balenciaga zaldun zumaiarra bikain aritu da Lasarte Oriako Miracampos zalditegian jokatutako saltoen elkarte arteko lehiaketan. Bi modalitatetan aritu da, eta bietako batean garaipena erdietsi du.
Sastarrain Baserri Eskolako taldekide moduan ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019989 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Espilla, Pulpo Eskubaloiko jokalaria zenaren VIII. oroimenezkoa etzi, astelehena, hilak 30 ospatuko da Lubaki Kiroldegian. Lagunarteko lau partida jokatuko dira guztira Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean. Hona ordutegia:
Pulpok Eskubaloiak partiduen egunean kamisetak, bufandak, sudaderak eta poloa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019990 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | VIII. Urrezko pertxa film laburren ediziora aurkeztutako lanak erakutsi zituzten atzo Torreberri Gaztetxean.
Paradisu Zineman ikusiko gara izan zen gaia, eta film laburretan erabili beharreko objektua hortzetako eskuila. Hortik abiatuta, eta pare bat eguneko epean, egin zituzten lanak edizio honetara aurkeztutako lagun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019991 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Isurketa bat izan da gaur Arroarreka ibaian (orain gutxira arte Narrondo ibaia). Ibaiko urak hori kolorez margotuta jaitsi dira puntu batetik aurrera.
Salaketa aurkeztu dute eta URA agentziako teknikariak Zumaian dira dagoeneko. Ur laginak hartzen dabiltza Arroaerrekako puntu desberdinetan isurketaren jatorria ezagutze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019992 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiak egun duen bazkide kopurua handitzeko kanpiana jarri du martxan. 30 euroko urteko kuota ordainduta, hainbat abantaila izango dituzte bazkideek.
Pulpo Eskubaloi Kluba osatzen dugun kideok, bazkide kanpaina berria jarri dugu martxan. Gaur egun ehun bazkide inguru gara, eta ehun eta berrogeitamarrera, beh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019993 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo Alondegian egindako bertso saioan jakinarazi genuen aurtengo lehiaketako bertsorik onena Gorka Imazek idatzi duela, ZORIONAK gaitzat hartuta. Aita Mari jatetxean bi lagunentzat jatordua izango du saria.
Urtero bezala, bertso onentsuenekin bilduma osatu eta laster banatuko ditugu kaxak egon diren taberna eta tokiet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019994 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguberri eguneko meza Zumaiatik emango du gaur ETBk. Elizkizuna 11:00etan hasiko da, eta zuzenean emango du Euskal Telebistako lehen kanalean.
Pasa den asteburuko elizkizuna ere Zumaiatik eman zuten, eta hala izango da datorren asteburuan ere. Meza hilaren 28an grabatuko du San Pedro parrokian, eta igandean emango du 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019995 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Egunean Behin jokoko Nagore erabiltzaileak.
Abenduaren 16tik 22rako astean Nafore izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria. Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du. (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019996 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herenegun onartu zituen datorren urterako kontuak Urola Kostako Udal Elkarteak, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.
Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) onartu du 2020rako aurrekontua. 9.353.864,24 eurokoa da, hain zuzen ere, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako zinegotziek ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019997 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autoetako baten gidaria da hildakoa eta beste ibilgailuan zihoazen hiru emakume Donostia Ospitalera eraman dituzte, zaurituta, Trafiko Zuzendaritzak baieztatu duenez.
Errepidea guztiz itxita egon da ia ordubetez. 19:20 aldera errei bat ireki dute eta txandaka pasoa ematen hasi dira trafikoari. Bidea garbitzeko eta traf... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019998 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte bezala, bertsolari gazteen saioa antolatu du Bertso Eskolak Gabonen inguruan. Sarrerak aurrez salgai daude Turismo bulegoan, 3 €-an.
Gogoratu abenduaren 22an amaituko dela BOTA BERTSO BAT! lehiaketan parte hartzeko epea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0019999 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den astezkenean Zumaiako Bertso Eskolako kideak bisitan joan ziren Otezuri zentrora, eta saio koxkor bat eskaini zieten bertakoei.
Joanito Dorronsorok egin zuen aurkezpentxoa, eta bertsotan Peio Etxabe, Unai Sarasua, Joar Garate eta Irati Arakistain aritu ziren; gaiak, berriz, Josu Manzisidorrek jarri zituen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020000 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton taldeko Kimetz Etxabe txirrindulariak Espainiako Kopako lehen jardunaldian podiumean amaitu du Sevillan (Andaluzia); Euskal Selekzioarekin lehiatu da estatuko txirrindularirik onenen artean.
Omniuma hirugarren bukatu du, scratcha irabazi eta kanporaketa bigarren amaitu du. Madisonean, berriz, Asier Po... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020001 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egingo den diru bilketa, Daralhi elkartearentzat izango da. Ohar honen bidez, ekintza honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Oharra: Egun honetan,Olentzerori, baserritar jantzita lagunduko diogu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020002 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduaren 24an, OLENTZERO eta GOMEZAGO rekin botera irtengo gara, Haurreskola, Zumaiako Herri Eskola, Institutua eta Zumaiena ikastetxeko ikasleak,gurasoak,langileaketa irakasleak, kalez k a le kantari.
Egingodendiru bilketa, Daralhi elkartearentzat izangoda. Ohar honenbidez, ekintza honetan partehartzeragonbidatu nah... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020003 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | '35 huts' antzezlana aurkeztuko du Esti Curielek, gaur, Aita Marin
Esti Curiel aktore zumaiarrak 35 huts antzezlana aurkeztuko du gaur Aita Mari aretoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan gazte txartelarekin.
35 urterekin, bere familiaren oinordetza trag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020004 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zestoako elizako erlojuaren eta esferaren inguruko hitzaldia emango du Xabier Alvarez Yeregui zumaiarrak, gaur arratsaldean, hango udal liburutegian.
Parrokiko dorrean bi altxor izenburua duen hitzaldia emango du Xabier Alvarez Yeregui erlojuzale zumaiarrak, gaur, Zestoan. Yeregui elkarteko koordinatzaileak emango duen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020005 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko astean esan genuen Gabonetan zozo-belarrarekin 'jaiotzak' egiteko ohitura zegoela, eta aurtengo azken hitza horren ingurukoa egin dugu. Datorren urterako proposamenak edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Gabonetan Jesusen jaiotza irudikatzeko figura txikiekin egin ohi den muntake... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020006 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eurokoparen lau partida Bilboko San Mames futbol zelaian jokatuko dira 2020ko udan. Hiritar guztiek ez dute begi onez jaso albistea, eta gaitzespena adierazteko, 'Eurocopa honi ez!' dinamika abiatu dute. Bihar aurkeztuko dute Zumaian.
Eurokoparen XVI. edizioari ekingo dio UEFAk 2020ko ekaina eta uztaila artean. Txapelk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020007 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoan hasi eta amaituko da txirrindulari txapelketaren laugarren etapa. Irundik Eibarrera 169,5 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, bidean Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoititik igarota.
Espainiako Vueltako antolatzaileek eman dute 2020ko txapelketako etapen berri. Esaterako, laugarre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020008 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua irabazi du.
Aste honetan, abenduaren 16tik 22ra puntuaziorik altuena eskuratzen duenak Onura fisioterapia zentroak emandako lagun batentzako fisioterapia saioa izango du opari. Abenduaren 23an, astelehena, emango dugu irabazlearen berri.
Egunak joan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020009 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Biharko 4 eta 4,5 metro inguruko olatuak espero dira kostaldean, baina ostiral arratsalderako 7 metrotik gora iritsi daitezke.
Abisu horia eta laranja iragarrita daude egun hauetarako itsasaldeko arriskuagatik, eta baita haizeagatik ere. Kostaldean izan dezaken inpaktuagatik batez ere abisu horia dago emanda. Bihar, es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020010 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ongizan fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Mikel erabiltzaileak.
Abenduaren 2tik 8rako astean Mikel izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria. Ongizan fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du (horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 9:00etatik 12:00etara: 943-86 15 45 ).
Aste honetan, abenduaren 9tik 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020011 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koplak alde batera lagara, bertsoak eskatzen hasi gara berriz ere. Betiko tokietan aurkituko dituzue kaxa gorriak. Aurtengo gaia. ZORIONAK
Aita Mari jatetxean bi lagunentzako afaria irabaziko du bertso onenak, eta abenduaren 27ko gazteen saioan emango zaio saria.
Bota bertsoa abenduaren 22a baino lehen! Aukera badago p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020012 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduan zehar ipuin kontaketak izango dira haur liburutegian, etxeko txikienentzat. Datorren astean, abenduaren 13an, izango da lehenbiziko saioa: Uretako ipuinak kontakizuna eskainiko die Eneritz Artetxek 5 eta 8 urte bitarteko haurrei. Saioa 17:30ean hasiko da.
Harrapeketetan haizearekin, kontukontari zurekin ipuin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020013 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egunean Behin jokoko Baleikeren taldeko saria jaso du joan den asteko irabazleak
Manexek bildu zituen puntu gehien. Saria jaso du dagoeneko: Zelai talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua.
Joan den astean, azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartean, Manex izan zen Egunean Behin joko Baleikeren taldean puntu gehien bild... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020014 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errefuxiatu eta migranteen inguruko jardunaldien bigarren saioa izango da gaur Oxforden
Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatu du saioa. Iñigo Gutierrez Salvamento Maritimo Humanitarioko kideak hartuko du hitza gaurko hitzaldian.
Errefuxiatuen eta migranteen arazoa "gero eta larriagoa" dela uste dute Errefuxiatuen Harr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020015 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andutzera mendi ibilaldi gidatua antolatu du Geoparkeak abenduaren 14rako
Larunbatean goizeko 9:30ean Itziarko plazatik abiatuta Andutz mendira igoko gara. Lau orduko ibilaldia izango da eta, Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta geologoek gidatuko dute.
Mendien Nazioarteko Eguna da abenduaren 11, eta horren harira, Euskal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020016 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Isuo ta Kezman bikoteak kontzertu akustikoa emango du ostiralean Itziarren
Folk-pop estiloko abesti lasaiak joko dituzte zuzenean Burugorri Ostatuan.
Aurrera darrai elkarlanean antolatutako udazken-neguko egitarau kulturalak Itziarren, azken urteotan bezala, hainbat ekitaldi prestatu dira aurten ere bertan, udaberria b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020017 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plazako jardueretarako izen ematea asteazkenean zabalduko dute
Beheko Plaza elkarteak datorren asteazkenean zabalduko du 2020ko lehen sei hilabetetan egingo dituen jardueretarako izen ematea.
Soinketa, yoga eta dantza ikastaroetarako izen ematea zabalduko du une honetan. Elkarteak Gurrutxaga plazako gizarte zent... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020018 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Karter musika taldeak sei abestiz osatutako lehen diskoa plazaratu du. Punk eta rock doinuak uztartzen ditu Zumaiako laukoteak. Kantu berriak sortzeko lanean ari dira.
Sei abestiz osatutako lehen diskoa argitaratu berri du Karter laukote zumaiarrak. Punk eta rock doinuak uztartzen dituen taldeak pasa den ostiralean aur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020019 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur zabalduko ditu ateak Nail Art manikura zentroak Txomin Agirre kaian.
Manikura eta pedikura zerbitzuak eskainiko dira bertan, baita harizko depilazioa eta betileena ere.
Nail Art manikura zentroa Txomin Agirre kaiko bigarren zenbakian dago. Etorri hitzordurik gabe! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020020 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko ohorezko erregionaleko neskek larunbat arratsaldean jokatuko dute Aita Marin Intxaurdiren aurka
Preferenteek atsedena izango duten bitartean, ohorezko erregionaleko neskek larunbateko arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute norgehiagoka etxean Intxaurdiren aurka. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020021 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostia Buskers jaialdiko finala jokatuko du ostegunean Maria Martinezek
Donostia Buskers jaialdiko bigarren edizioko finalera heldu da Maria Martinez abeslari zumaiarra. Finala ostegun honetan bertan jokatuko du.
Gipuzkoako ostalarien elkarteak antolatutako jaialdia da hau, eta kalean jotzen duten musikarien lana eza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020022 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Banatu dugu Egunean Behin jokoko Baleikeren taldeko lehen irabazlearen saria
Emanu izan zen azaroaren 18tik 25eko asteko irabazlea, eta saria jaso du dagoeneko. Joan den astean, aldiz, Manexek bildu zituen puntu gehien.
Zalai talasoterapiak emandako bi lagunentzako zirkuitua eskuratuko du Manexek (horretarako, deitu te... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.