id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0021523
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Big Boy musika taldeak Zapasalto izeneko beraien bigarren diskoa aurkeztuko dute igande honetan, abenduaren 4an, Durangoko Azokan. Ahotsenea gunean joko dute, 19:40tik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021524
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saregileen plazan oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurriak martxan Plazako zutabeen altuera murriztuko da oinezkoen segurtasuna bermatu eta era berean, ibilgailuen ikuspen-baldintzak hobetzeko. Gaur goizean bertan hasi dira Saregileen plazan oinezkoen segurtasuna bermatzeko egokitzapen lanak. Jakina da plaza horretan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021525
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2017ko aurrekontuetarako herritarren proposamenak jasotzen jarraitzen dugu Zumaiarrek datorren ostirala bitarte aurkeztu ahal izango dituzue proposamenak. Urte amaieraren atarian eta 2017ko udal aurrekontuen lanketaren harira, udal gobernuak martxan jarri zuen urrian helbide elektronikoa herritarren iritzi eta ekarpena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021526
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako Maratoia korritu zen atzo goizean Gipuzkoako hiriburuan. Bertan izan zen Zumaiako korrikalari talde bat eta hemen dituzue lortutako emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021527
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken jardunaldietako bolara txarrari era onenean erantzun dio preferente mailako Zumaiakok, Zestoan 1-3 emaitzarekin irabazi ondoren. Lau garaipen jarraian erdietsi ondoren, hiru porrot etorri ziren ondoren, mingarriena orain 8 egun etxean Lagun Onaken aurkakoa. Aurkari gogorra izan du Mikel Larbururekin taldeak asteb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021528
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Putinen guardasola' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Ostiral honetan, 22:00etan, Putinen guardasola antzezlana antzeztuko dute Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreek. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketan pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021529
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontua zera da -oihukatu zuen Zumaiako alkateak palaziotik-: garbitasuna! Kontua zera da -margotu zuen Kalea Guztiona Dak-: hemen nork agintzen duen. Lewis Carrollen "Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena" liburuak eman digu 19. muralerako bidea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021530
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi egunez zain egon eta gero, gaur goizean berriro bildu dira Itzurunen parte-hartzailean eta antolatzaileak, txapelketa martxan jarri edo ez erabakitzeko. Alde guztiek baiezkoa eman dite eta dagoeneko hasi da lehia. Gogoan izan Orruan ere Euskal Surf Zirkuituko proba jokatuko dela 9:00etatik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021531
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur ere bertan behera utzi behar izan duten Itzurunen jokatzekoa den Europako Bodyboard Zirkuituko proba, itsaso handiegia zegoelako. Bihar goizeko 8:00etan saiatuko dira berriro. Goiz osoa eman dute riderrek Itzurunen, txapelketa abiatzeko itsasoa hobetu zain. Eguerdi partean proba saioa egin dute Alex Urangak, Ander...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021532
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Surf ikuskizun ederra eskaini dute gaur Orruan eta Izustarrin Euskal Zirkuituko hirugarren proban parte hartu duten surflariek, eta guztien buru Imanol Yeregi zumaiarra. Olatu handiak, ederrak, eskaini ditu gaur itsasoak, eta Yeregik bere maisutasuna erakutsi du. Txapelketak bihar goizean jarraituko du. Goiz partean su...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021533
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aranzadi Elkartea osatzen ari den lanean laguntzeko gonbitea luzatzen diegu zumaiarrei, ezinbestekoa baita laguntza hori. "Memoria historikoaren gaia zumaiar guztiona da, eta Gerra Zibilaren inguruko lan hori osatzen denean, Zumaiarentzat geratuko da. Horregatik, gai horren inguruan, herri osoak elkarrekin joan behar d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021534
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure herrietan gelditzen den itsas ondare apurra berreskuratu eta balioan jartzeko ekimenak ari dira sortzen pixkanaka. Beduolako kide Beñat Ibaieta da txinparta piztu duenetako bat. Zumaia Arrantza, merkataritza eta industria; konkistak eta abenturak; pozak eta nahigabeak; kultura oso bat ... Ia dena eman dio itsasoak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021535
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Epilepsiaren inguruko hitzaldia emango du Mireia Centeno zumaiarrak, asteartean, Bergarako UNEDen AGE Epilepsia Gipuzkoa elkarteak Epilepsiarekin elkarbizitzen hitzaldia eskainiko du astearte honetan, azaroaren 22an, UNED Bergaran. Hizlaria Elkarteko psikologoa den Mireria Centeno zumaiarra izango da. Hitzaldian zehar ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021536
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritar batek jakinarazi zidan duela aste batzuk, Game of Thrones telesailean herensugeak bezalaxe, bat-batean aspaldi ikusi gabeko izen batzuk agertzen hasi direla ordenagailu eta mugikorretako mapa batzuetan: ZUMAYA, CESTONA, GUETARIA... Frankismo garaiak etorriko zitzaizkion gogora bati baino gehiagori. Google Maps...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021537
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO K.E. eskubaloiko taldeek azaroak 19 eta 20 ko aste bukaeran izango dituzten partiduak: Pulpo eskubaloiko bost taldek Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatuko dute aste bukaeran. Besteak kanpoan izango dituzte partiduak. Larunbat goizean bi partidu izango dira, arratsaldean ere bi eta igande goizean bakarra izango dug...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021538
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GKN Zumaiak Elhuyarren aipamena jaso du enpresan euskara plana sustatzeagatik Elhuyar Aholkularitzak 25 urte euskara planetan ekitaldia antolatu du, enpresetako euskara planen 25. urteurrena ospatzeko. Aipamen berezia jaso dutenen artean GKN enpresa izan da. Ekitaldiaren helburua izan da duela 25 urte enpresetan euskar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021539
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidasoa eta Benidormen arteko eskubaloi partidak ikusmina piztu du Zumaiako eskubaloizaleen artean, Kauldi Odriozola eta Ander Torriko Asobal Ligan elkarren aurka ikusteko lehen aukera izango baita. Bidasoak bi lagunentzako bina sarrera eskaini dizkigu, Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Kauldi Odriozolak bigarren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021540
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak gabonetako errifak azaroaren 25ean jarriko ditu salgai Zumaiakok bi sari banatuko ditu aurtengo gabonetako errifen zozketan, 1.000 € baino gehiago balio duen jakiz eta edariz beteriko otarra eta Benidorm-erako bidaia: superior 3 izarreko hotel batean, martxoaren 4tik 11ra, pentsio osoz, bi perts...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021541
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan ikusitakoaren arabera, David vs. Goliat borrokan garbi geratu da beste behin ere noren alde jartzen den gure telebista publikoa. Astearte honetan Ocho apellidos vascos pelikula eman zuen gaztelerazko katean, ETB-2n. Zine aretoetan errekor guztiak hautsi dituen pelikula, aurrez Telecincok, pelikula honen at...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021542
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande honetan, azaroak 6, Alebinen denboraldia hasiko da. Hemen duzue igandeko partiduen ordutegia: Igande honetan, azaroak 6, goizeko 9:15 hasita, PULPO elkarteko 2005 urtean jaiotako alebin neska/mutilak denboraldia hasiko dute. Pulpoko mutilak Zarautz A eta B aurka jokatuko dute eta Pulpoko bi nesken taldeak Eibarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021543
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure Esku Dago egitasmoak, Katalunian Grossarekin egin zuten moduan, Euskal Herrian ere 'loteria' propioa izateko lehen pausoak emango ditu, Urteberriko Saria zozketarekin. Honela, erabakiaren aroa sostengatu eta GEDren aurrera begirako proiektua finantzea lortu nahi da, nola ez, nazio izaera duen errifa-loteria indart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021544
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresa ideiak garatzen laguntzeko tailerrak egingo dira azaroan eta abenduan Ekiten izeneko tailerrak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa ideiak garatzen laguntzeko. Sei saio izango dira azaroaren 11tik abenduaren 13ra bitartean eta taldeak osatu badira ere, oraindik badago izena emateko aukera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021545
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Sutu nau Manoloren omenez maitasunez egindako horma-irudia Zumaiako alkateak estali izanak" Kontxi Aizarnaren -Manolo Urbietaren emaztea- hitzak dira urriaren 15ean zarauztarrek eskainitako omenaldian. Zumaiako alkatearen debeku eta zentsura zentzugabeek elkarbizitzari eragiten dioten kaltearen erakusle. Imanol Urbiet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021546
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zesta punta denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakoa izaten da urtero urriko azken astelehena Gernikan. Atzoko jaialdiko partida nagusian bi zumaiar izan ziren aurrez aurre: Enbilek Egiguren izan zuen bikotekide aurrean, Lopezek Hormaetxea izan zuen lagun. Partidak ikusmin handia piztu zuen, Lopezek bi urte baitzeram...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021547
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO KE eskubaloiko taldeek urriak 29,30 eta 31an jokatu dituzten partiduen emaitzak: Aste bukaera luzea izan dugu, larunbata, igandea eta astelehenean PULPOko partiduak izan ditugu. Oraingoan ere emaitzak oso positiboak izan dira Pulpo Kirol Elkartearen taldeentzat, hamar partidu irabazi, bat berdindu eta soilik bi p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021548
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Biolentzia matxistaren aurkako aldarria ere zentsuratu du alkateak Itsukeria eta agintekeria politikoaren muga oro gainditzeko tematuta dago Zumaiako alkatea. Azken astean Argentinan hasi eta munduko hainbat txokotara zabaldu den biolentzia matxistaren aurkako aldarria eztabatu 12 orduren buruan, ohikoa duen marroiaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021549
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande goiza. Ordua aldatu bada ere, lo gutxi eginda. Kafea prestatu, egunkaria hartu (bai, DV da, anatema!), sofan bota, kulturako orrietara joan eta, zas!, Peter Welterri egindako elkarrizketa aurrez aurre. Gizon hau Game of Thrones telesailaren ekoizleetako bat da eta espainiar estatuan egiten diren errodajeetako ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021550
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1979an jaiotakoek azaroaren 12an izango dute bazkaria, Gurrutxaga plazako Beheko Plaza jatetxean. Bazkarian parte hartzeko 30 euro sartuko dira Rural Kutxako 3008 0172 01 3446993721 kontu korrontean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021551
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eta "Generoaz galdezka" zikloaren bigarren hitzaldi hau gai honen inguruan izango da: ""Menores con comportamiento de género no normativo: prejuicios y retos" (Lala Mujika, Aldarte elkarteko kidea) Hona hemen Lala Mujikak ostiraleko saiorako laburpen gisa bidalitakoa: La tertulia "Menores con comportamiento de género n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021552
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeko Prefenteak hasiera oso ona eman dio denboraldiari. 6 partidu jokatu ostean sailkapeneko 4. postuan aurkitzen da lehenengo postutik 4 puntutara. Denboraldiko lehen partidua galdu egin zuen Eibarren aurka, gero bi partidu berdindu zituen eta azken hiru partiduak irabazi egin ditu Mikel Larburuk zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021553
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Debekuak, isunak eta kontrol politikoan oinarritutako araua indarrean jartzeko asmoa berretsi zuen alkateak astelehenean hainbat herritarren aurrean. Hitza hartu zuten herritar guzti-guztiak Mozal Ordenantzarekin kritiko azaldu baziren ere, egiazko parte-hartze prozesua abiatzeko eskaerari muzin egin zion. Alkateak gez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021554
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gutxieneko zerbitzuak izango dira Zumaia eta Donostia arteko trenetan, grebagatik Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek deitutako lanuzte partzialetarako Euskotrenek Eusko Jaurlaritzak ezarritako trenen gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu. Lanuzte hauek abenduaren 31ra arte luzatuko dira, egun eta ordutegi de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021555
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Game of Thrones'-ekin gertatzen ari den orgia mediatikoaren erdian autokritika egiteko eskatzea alferrikoa izango da, baina Komunitateko izkina honetatik eskua altxatzeko premia sentitu dut, autoterapiarako besterik ez bada. Aitortu behar dizuet: joan den astetik burutik kendu ezinik nabil ETBko kazetariaren eszitazio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021556
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mugikortasun plana garatzen jarraitzeko bilerak azaroak egingo dira Bilerek helburu dute herriko mugikortasun arazoak aztertzea, aparkamenduaren egoera zuzentzea eta horren inguruan auzotarren proposamenak, iradokizunak eta ekarpenak jasotzea. Azken urteotan herrian zehar aparkatzeko antzeman diren arazoak direla eta, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021557
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur goizean hasi dira botatzen Odieta kalean dagoen eta urteak hutsik zeraman etxea. Horren ordez beste etxe bat eraikiko da. "Familiarentzako egindako etxea izango da", argitu du eraikin berria egingo duen lagunak. Paixanonekoa Odieta auzoan ilaran dauden lau etxeetatik azkenekoa da, plazatik abiatuta. Imanol Azkuek ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021558
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri galdeketa udaberrian egingo da Zumaian eta eskualdeko beste herrietan Azkoitiak, Getariak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumaiak 2017ko udaberrian herri galdeketak egiteko lekukoa jaso dute Azpeitiaren eskutik. Atzo egin zuten agerraldia Azpeitian Urola Kostako herri horietako Gure Esku Dago taldeetako eta galdek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021559
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo webkameraren seinalea eten dugu Game of Thrones telesailaren grabaketa lanak amaitu arte. Grabaketa lanak 24tik 29ra izango dira, baina bihar bertan hondartza itxiko dute, azken prestaketa lanak egiten eta entsaioak egiteko. HBOko grabazio taldea Barrikan ari da grabatzen atzotik, asteburuan Gaztelugatxen ego...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021560
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzkoa izango da inguruko herrietan aurki daitekeen TAO sistemarik garatuena, konplexuena. Herri guztira zabaldu dute, eta aparkaleku guztiak daude modu batera edo bestera mugatuta. Alkateorde Jesus Aranak azaldu dizkigu Zarauzko TAOren ezaugarri nagusiak. Zarautzen badira urte batzuk TAO sistema martxan jarri zutel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021561
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orion 2000 urtearen bueltan erabaki zuten aparkalekuak arautzeko sistema bat ezartzea. Orduz geroztik egin dute aldaketaren bat, baina sistemaren oinarria berbera da: erdiguneko aparkalekuak doan bai, baina denbora mugatuarekin. Orioko udaltzainburu Jose Carrera Txanka -k eman dizkigu azalpenak. Herriko hainbat kaletan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021562
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Game of Thrones'-en errodajearen inguruko bilera irekia egingo da ostegunean Udal gobernuak, Urriaren 13an egingo den bilerara gonbidatu ditu, Geoparkeko, Kosta saileko, Aldundiko eta ekoiztetxeko ordezkariak eta udal oposizioko taldeak. Bilerak helburu du herritarren kezka eta galderei erantzuna ematea Game of Throne...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021563
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hitz hutsez eta erdizkako egiaz osatutako prentsa-oharra kaleratu du Udal Gobernuak kartel, mural eta pankarten harira. Egia biribila, aldiz, bestelakoa da. Udalaren ustez, antza, komunikazioa eta parte-hartzea alkateari entzutea besterik ez da. Eztabaidak publikoa izan behar du, ez lau pareta eta lau katuren artekoa. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021564
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garbiketa ordenantzaren nondik norakoak partekatzeko bilera deitu du Udalak Bilera urriaren 24an egingo da Alondegian arratsaldeko 18:30etan eta zumaiarrek dagoeneko eskuragarri dute dokumentuaren lehen zirriborroa udal webgunean. Ordenantza honekin gobernu taldeak helburu du espazio publikoaren garbiketa eta erabilera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021565
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2016-10-06ko bilkuran eskualdeko enpresentzat diru-laguntza deialdia eta oinarriak onartu ditu, langabeak kontratatzeko. Diru-laguntza programa hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatuko dute. Diru-laguntza hauetarako 99.000,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021566
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako formazioa ikastaroa antolatu dugu Ikastaroak helburu du parte hartzaileek beren gaitasunak eta beharrak ezagutzea mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza hobetu eta bermatzeko. Interesdunek Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan izena eman ahal izango dute urri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021567
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
4-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa saioa izango da gaur, 17:30etik aurrera, Alondegiko haur liburutegian. Pello Añorgak Irudi-liburuak kontatzen familietan saioa ekarriko du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021568
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'E, petrel!' antzezlanerako sarrerak ditugu zozkatzeko Bazkideen artean Astrolabium Teatroa konpainiaren E, Petrel! antzezlana izango da ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Aita Mari znean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021569
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foru Aldundia: "Itzurungo harlanduzko hormen azalera egokitu eta arrapala barrenean azaleratzen den hargin horma artifizial bat kenduko da" Game of Thrones telesaila Biotopo Babestuaren eremuan kokatzen den Itzurun hondartzan grabatuko da hil honen amaieran. Honen kudeatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da eta harengana ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021570
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO KE eskubaloiko taldeek urriak 7,8 eta 9an jokatu dituzten partiduen emaitzak: Senior neskak ere ligan jokatzen hasi dira, emaitza onarekin gainera. Infantil mailako neska-mutilak oraindik lagunarteko partiduak izan dituzte. Datorren astebukaeran izango dituzte ligako lehen partiduak. Astebukaerako emaitzak positi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021571
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako XVII. surf txapelketa jokatu da asteburu honetan, surf eta bodyboard modalitateetan. 53 lagunek hartu dute parte. Parte-hartzaile kopurua ikusita, bi egunetan banatu behar izan da txapelketa. Zizkeko antolatzaileak gustura dira bi egunetan zehar bizitakoarekin. "Txapelketa bikaina izan da, eguraldi oso ona iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021572
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sergio Fernandezek irabazi du Anaderen jaurtiketako arrantza txapelketa Anade elkartean antolatuta, jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatu da igande honetan, Zumaian. Aurtengo txapelketa Nautico Izkiro klubeko Sergio Fernandezek irabazi du. Anadekoez gain, honako klubek hartu dute parte lehiaketan: Antxeta , Bidasoa, E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021573
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telesailerako kastina bihar goizean egingo duten arren, dagoeneko ilara sortzen hasi da gaua ere Alondegiaren atarian pasatzeko prest dauden hainbat gazterekin. Arratsalde partean agertu dira kastinerako lehen hautagaiak; gaua ahalik eta erosoen pasatzeko, aulki eta lo-zakuak ekarri dituzte, dena bihar goizean elkarriz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021574
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar goizean Alondegian egingo da 'Game of Thrones' telesailerako castinga Mod Expor Internacional casting etxeak eman du Game of Thrones telesailerako estra eta figuranteen castingaren berri. Bihar egingo da, goizeko 10:00etatik aurrera, Alondegia kultur etxean. Facebook bidez aditzera eman dutenez, 20 eta 50 urte bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021575
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurun hondartzako horma suntsitu dute Udalaren iritziz "gizakiak egindakoa eta funtziorik gabekoa zelako". Mural hau ere gizakiak egindakoa da, gizakiak egindako pareta batean. Pareta eta murala, biak "funtziorik" gabekoak, Itzurungo harrizko horma bezala. Erriberako murala eta Itzurungo horma, biak ezabatu dituzte. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021576
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako XVII. surf txapelketa herrikoia jokatuko da asteburu honetan Itzurun hondartzan. 53 surflarik eman dute izena. Kopurua ikusita, Ziske klubeko antolatzaileek txapelketa bi egunetara luzatzea erabaki dute. Surf master, surf open, surf junior (16 urtez azpikoak), longboard, boy master, body open eta body junio (1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021577
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako kirolari onenen saria Pulpo K.E. taldeko neskak jaso dute Zumaiako kirolari onenen saria jaso dute larunbat honetan Pulpo eskubaloi taldeko neskek, Zakila Bira lasterketari irteera eman aurretik. Pulpo eskubaloi taldeko nesken ordezkariek jaso dute Zumaiako kirolari onenen saria, Iñigo Peñarekin batera. Kirol ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021578
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
David Garciak (1:05:57) bi minutu pasako aldea atera dio bigarren sailkatu Unai Arroyori (1:08:18); Gema Hernandezek (1:25:24) ere erraz irabazi du, elkarrekin helmugaratu diren Oihana Ortizi eta Leire Lizarralderi (1:30:03) ia bost minutuko abantaila aterata. Zumaiarren artean, Jonan Rodriguez (1:10:58) eta Sonia Alba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021579
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko rider onenak bilduko dira bihar Itzurunen, Euskal Zirkuituko hirugarren proba jokatzeko. Alex Odriozola da maila nagusiko liderra, lehen bi probak irabazita. Open eta 18 urtez azpiko mailetan banatutako 45 rider daude oraingoz izena emanda, baina azken unean ere sar daiteke baten bat gehiago, aukera zaba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021580
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
La Roca del Valleseko (Bartzelona) errepide bazterrean zegoela harrapatu du kotxe batek 55 urteko gizonezko zumaiarra, Europa Pressek informatu duenez. Goizeko zazpiak aldera gertatu da istripua C1415c errepideko 17,9 kilometroan. Kotxe batek oinezko bat harrapatu, eta oraindik ikertzen ari dira nola gertatu den.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021581
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oroimen historikoaren inguruko dokumentazioa jasotzeko bulegoa irekiko du Udalak turismo bulegoan Materiala Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek jasoko dute, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitarte, astearte eta ostegunetan. Gaiaren inguruko beste edozein zalantza argitzeko helbide e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021582
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten arratsaldez jokatuko da, 17:00etatik aurrera, goizez marea oso behean egokitzen delako. Estropadaren erdian, 8. txandan, ontzi tradizionalekin erakustaldia egingo dute Bateleroek. Hemen dauzkazue txanden ordena eta bakoitzari egokitutako kalea. Azken orduan beste bi taldek eman dute izena -Eingodiu eta Hemen gat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021583
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikuslego zabalak agian ez du ezagutuko, baina The Trip telesail britainiarra azken urteotako lan jostagarrienetakoa da. Fikziozko lan bat izanda, errealitatetik zati handi bat hartzen du, gehientsuena ez esateagatik: egunkari batek kontratatuta, jatetxez jatetxe kritika gastronomikoak egitera doazen bi pertsonen bidaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021584
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak 11 pertsona kontratatuko ditu aldi baterako enplegua sustatzeko Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021585
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Serious Business blues taldeak kontzertua emango du larunbatean Ttakun tabernan Victoriano Arrate etorbidean dagoen Ttakun taberna zabaldu zela bost urte betetzen direla-eta, zenbait ekintza antolatu dituzte. Horien artean larunbat arratsaldean Serious Business blues taldeak emango duen kontzertua dago. 18:30ean hasiko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021586
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamaika aldiz izan dira bikotekide, txapelak ere irabazi dituzte elkarrekin, baina larunbatean aurkari izango dira Jai Alai World Tourreko finalean, Donostiako Baldan (18:00etan). Finala nola ikusten duten galdetu diegu biei: "Jokoa bizitzen eta jokaldiak errematatzen saiatuko gara", aurreratu du Goikok; "Balda pilotal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021587
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berria egunkaria egiten ari den Lanbide bat, bi belaunalditik begiratua erreportaje sortan, kazetaritza izan dute orain hizpide. Horretarako, Oihan Vitoriak bi kazetari elkartu ditu, Argiako Lander Arbelaitz eta Euskadi Irratiko Arritxu Iribar zumaiarra. Gremio honek bizi duen egoeraren eta etorkizunera begira dituen e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021588
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 17an izango den Olarro Egunean txosnetan eta herri bazkaria zerbitzatzen egongo diren talde eta elkarteen zozketa egin da. Hala, egun horretan lana egiteko interesa agertu zuten hamalau taldeetatik hamaikak izango dute zeregina. Hauek guztietatik hamarrek txosnetan egingo dute lan eta bakar batek herria bazka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021589
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaueko autobus zerbitzua izango da Zarauzko Euskal Jai egunetik itzultzeko Ostiral honetan Zarautzen ospatuko den Euskal Jai eguna dela-eta, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da errepidez, Zarautz, Getaria eta Zumaia artean. Autobusak ohiko lekuetan geldituko dira eta jarraian datorren ordutegiarekin ibiliko dira: 0:30...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021590
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Autokarabanen inguruko kale inkesta argitaratu genuen atzo, eta orain zuen iritzia ere jakin nahi dugu. Bi galdera egin ditugu, bai edo ez erantzuteko: Autokarabanentzako bi parkin egonik, herrigunean aparkatzea debekatu beharko litzaieke? Autokarabanek doan dauzkate parkin bereziak eta ur zerbitzuak. Kobratzearen alde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021591
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Irureta aktore duen 'La voz de Cesar' film laburra aurkeztuko da ostiralean Donostiako Keler espazioan (Ramon Maria de Lili pasealekua 2) estreinatuko da Telmo Irureta zumaiarra aktore lanetan duen ikusentzunezko hau. Monologo bat ere eskaino du haren amaieran. Cesarren gaua izena jarri diote arduradunek 19:30eti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021592
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela ordu batzuk Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegiren inguruko behin betiko erabakia hartu du: legez ezingo du hauteskundeetarako hautagai izan. Erabaki larri horren aurrean, bihar arratsaldean EH Bilduk balorazioa egiteko agerraldia egingo du Bilbon, eta horren ondorioz Maddalen Iriartek ezin izango ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021593
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egun on, Danone jauna? Zer moduz zara? Familia ondo? Hala espero dut. Ni ere ondo... Beno, begira, arazo txiki bat daukat zure produktu batekin. Kontatuko dizut. Han nengoen sofan botata joko olinpikoetako badmintonek final zirraragarri hura ikusten. Amaieran Tele5 ikusten hasi nintzen, ea Maria Teresa Campos agertzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021594
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gastronomia, artisautza eta musika uztartzen ditu. Bederatzi food truck , hamahiru artisau postu eta bi musika talde izango dira asteburuan Zumaian. Ostiralean eta larunbatean egingo dira ekitaldiak Eusebio Gurrutxaga plazan Denok ezagutzen ditugu herrietako festetan, iluntzetik aurrera, janaria banatzen aritzen diren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021595
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foronda kultur etxean dagoen Kzguneak urrirako antolatu dituen ikastatoen berri eman du. Hilabete horretan goizez izango da zabalik, 9:00etatik 13:00etara. Itsatsitako dokumentuan duzue urrian emango diren ikastaroak. Izenak emateko posta elektronikoko helbidera idatzi daiteke edo 943023692 telefonora deitu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021596
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo K.E. ko hainbat jokalari Euskal Selekzio ezberdinek izango dituzten entrenamentuetara deituak izan dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021597
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabalik dago Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko epea Irailaren 17an ospatuko da aurten Olarro Eguna. Egitarauaren baitan, koadrilen arteko batel estropadak izango dira. Aurten, mareak medio, arratsaldean izango dira, 17:00etatik 19:30era. Izen-ematea zabalik dago jada turismo bulegoan. Estropada eremua Its...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021598
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erkibe Kultur Elkarteak, azken urteetan egin duen bezala, ostegunean, irailak 8an, Arritokieta eguna ospatzeko asmoz hamaiketako txiki batetara gonbidatu nahi ditu bertaratutako zumaiarrak. Erkibe elkartekideok salda, txorizo muturrak eta abar, prestatu eta banatuko ditugu Andremariko atarian elizkizuna bukatu ondoren.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021599
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.100 lagun inguruk eman dute izena 'Game of Thrones'-en lan poltsan Game of Thrones telesailean lan egiteko lan poltsa zabaldu da gaur. Goizeko 11:00etatik 17:00etara bitartean ehunka lagun pasa dira Alondegitik. Hasiera batean eskualdeko interesatuei zuzendutako deialdia zen hau, baina, azkenean, Espainia osotik etor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021600
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2016/17 ikasturtean berrikuntza gisa, 3 urtetik aurrerako umeei eskainiko zaie musika tailerra. Hauek, astean bi saio izango dituzte, bakoitza 30 minutukoa. Gure helburu nagusiena edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da, eta aldi berean lanbide-heziketarako prestaketa ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021601
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiraleko finalaurretarako pilota aukeraketa egingo dute bihar Aitzurin Ostiralean Aitzuri frontoian jokatuko den Jai Alai World Tour txapelketako finalaurreetako pilota aukeraketa egingo da bihar, Zumaiako frontoian. Eguerdian egingo da eta bertan izango dira finalerdiak jokatuko dituzten zortzi pilotariak. Ostiralek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021602
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaubela Feminista antolatu du Zumaiako Asanblada Feministak ostiral honetarako. Oraindik amaitzear dagoen argazki erakusketa feministako sariak banatuko dira, hurrenez hurren. Antolatzaileen esanetan, oraindik bidali daitezke argazkiak posta elektroniko helbidera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021603
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geologia eta mendiak ardatz hartuta ikastaroa eskainiko du Geoparkeak Donostiako Miramar jauregian EHUren udako ikastaroen baitan, ostegunean hasi, irailak 1, eta larunbatera bitartean, Geoparkeak "Mendiak eta geologia: paisaia menditsuen eta alpinismoaren gaineko begirada desberdin bat" ikastaroa eskainiko du. " Mendi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021604
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Udal Elkartearen Enplegu Zentroak Iraila eta urrian zehar hainbat ikastaro eskainiko dira Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Lan kontziliazioaren eta jardunaldi banaketaren gaiekin lotuta dauden alderdiak ezagutu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021605
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Isidro Etxabe: "Borrokaren espiritua galdu dugu, eroso bizi gara gaur egun" Isidro Etxabe Zumaia ETAko kide ohia elkarrizketatu dute Berria egunkarian. Madrilen atxilotu ostean jasandako torturen, erakundetik kanporatua izan zeneko uneen eta gaur egun prozesuak bizi duen egoeraren inguruan hitz egiten du. Miel A. Elust...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021606
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela egun batzuk, ikusi nuen Santiagoko paduraren ondoan kartel berri bat jarri zutela, itxura berezikoa, surf-ohol baten modukoa. Presaka nintzen, baina gerturatu, begiratu eta zerbaitek eman zidan atentzioa: ingelesez zegoen, Santio beach, oh, yeah. Gero jakin nuen zerena zen panel hura (ikusi hemen: Kantauri kostal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021607
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uda ondorengo lehen mendi irteera egingo da igandean, irailaren 4an Amaitu zaigu udara eta lanean hasi berriak izan garenez, hemen gara berriro ere mendiko ibilbideak prestatzen. Hona hemen lehena: datorren igandean, hilak 4, urrutira joan gabe hasiko gara. Oraingoan irteera Gipuzkoan ezaguna den Aizkorriko mendikatean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021608
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Osa Goikoetxea eta David Menvielle Donibane Lohitzuneko Campos Berri frontoian jokatzen den Internationaux 2016 txapelketako finaletik kanpo geratu da. Atzo jokatutako finalaurrekoa bi setetan erabaki zen eta bietan 9-15 emaitzarein galdu zuten. Beraz, Jean Olharan eta Unai Lekerikak jokatuko dute bihar finala. A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021609
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Bartolome eguna ospatuko dute gaur Oikian eta ospakizun honekin hasiko dituzte auzoko/herriko jaiak. Aurten, gainera, mozorro eguna izango dute. Ostiralean izango da eta aurtengo honetan zinea izango dute hizpide oikiarrek. Salegi-Etxaide vs. Zuazobide-Azkue (palaz) Beristain / Etxaniz (eskuz) 18:00 ASTO PROBAK Pei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021610
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarren omenaldia jaso du gaur arratsaldean Iñigo Peña piraguistak. Rioko Joko Olinpikoetatik zuzenean iritsi berri, herritarren merezitako txaloak jaso ditu Fielatotik Kofradiako plazara egindako bidean. Arratsaldeko zortziak aldera iritsi da Iñigo Peña Zumaiara. Riotik Madrilera egin du bidaia goizaldean, eta han ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021611
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peñak bere ametsetako bat bete du. Joko Olinpiko batean egiteko ametsa zuen txikitatik eta griina hori betetzeko aukera izan du. Rioko Joko Olinpikoetan izan da, eta ez edonola: piraguismoko proba garrantzitsuena den K-4 1.000 metroko finalera helduta. Agian dominaren bat ez eskuratu izanarekin ez da erabat gustu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021612
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurundik irten eta Arranplan amaiatzekoa zen igeriketa proba, baina itsaso handia dago eta antolatzaileek erabaki dute proba errioan jokatzea (16:00etan). Irteera eta helmuga Arranplan izango dira, beraz. Guztira 250 igerilarik eman dute izena Zumaiako lehen itsas zeharkaldian parte hartzeko. Tamalez, udako egunik pe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021613
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo pilota txapelketa finalaurrekoak jokatuko dira astelehenean Itzurungo lehen faseko, ligaxkako, azken partidak jokatu ziren atzo, Larretxoko frontoian. Ondorioz, erabakita geratu dira finalaurrekoetan zer bikote izango diren. 3. ALBERDI-IRIBAR: 9 puntu eta +6 (puntutan berdindutakoen artean jokatutako partidue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021614
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dinamarkan ospatu zen Europako junior mailako eskubaloi txapelketan, Kauldi Odriozola eta Ander Torriko zumaiarrek garaile irten ziren. Txapelketaren garaipenean parte hartu zuten Pulpoko harrobiko bi jokalariak zoriontzeko, Pulpo K.E. omenaldi bat eskainiko die Kauldi Odriozola eta Ander Torrikori. Omenaldia Triangula...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021615
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña piragüista zumaiarra Rioko jokoetako finalean izango da, K-4 1.000 metroan, Espainiako selekzioarekin. Javier Hernanz, Rodrigo Germade, Oscar Carrera eta Iñigo Peñaren ontzia bigarren izan da bere finalaurrekoan eta, ondorioz, A finalerako txartela lortu du. Estropada gogorra, oso gogorra izan da. Hasiera ka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021616
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Finalaurrekoa jokatu beharko du Iñigo Peñak A finalera sailkatzeko K-4 1.000 metroko bi kanporaketak jokatu dira dagoeneko. Iñigo Peña partaide duen Espainiako selekzioa hirugarren izan da bigarren kanporaketan eta, ondorioz, ez da zuzenean sailkatu A finalerako. Hemendik ordubete ingurura jokatuko den finalaurrekoa jo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021617
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txorotxaranga haur festarekin amaituko da gaur Zumaiako Musika Jaialdia Txorotxarangaren ikuskizuna, txaranga baten antzera, herriko kaleetan zehar burutzen da kalejira moduan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021618
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian zehar Zumaia-Donostia (Kosta) lineatan ohiko zerbitzua osatuko duten trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Horren helburua herri hurbiletako biztanleek jaiak lasaiago goza dezaten da. Zerbitzu berezia abuztuaren 13tik 20ra bitartean izango da, biak barne, eta bertan gauero trenak sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021619
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larrañagak jokatuko du Eneko Labakaren ordez Dinastia Etxabeko finalaurrekoa Egun berean Antiguon azken laurdenetan jokatzeko aurrez irabazitako aukeraren aurrean ezin izan degu bideratu Eneko Labakaren partehartzea Dinastia Etxabeko finalaurrekoetan. Sailkatutako bikoteen ibilbidea errespetatzea txapelketaren ezaugarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021620
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asegarceren goi mailako pilota jaialdia jokatuko da gaur Aitzurin Esku huskako pilota jaialdia antolatu du Asegarcek abuztuaren 14an Aitzuri pilotalekuan (22:00etan). Bi partida jokatuko dira, binaka, eta tartean izango dira Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI.a txapeldun handiak. Asegarceko lau bikote hauek hartuko dute p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021621
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esprint distantziako Gipuzkoako Txapelketa eta triatloi herrikoiaz gain, haurrentzako duatloia eta akuatloia antolatu dituzte. Irailaren 3an jokatuko da eta izen ematea zabalik dago. Kirola sustatzea da Zumaiako Triatloiko antolatzaileen helburu nagusia, eta bide horretan beste urrats bat egingo dute aurten, iazko egit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021622
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen atzo.
cc-by-sa 3.0