id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0021823 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako infantilek Pasai Donibaneko batel estropada irabazi dute
Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatu da gaur Pasai Donibanen. Telmo Deun arraun elkarteko infantil mailako Zumaia A-k eman dute albiste ona, estropada irabazi baitu, Orio A eta Orio Bren aurretik. Estropada bertan, Zumaia B bosgarren izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021824 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astinduk eta 'Kazatxoizos'-ek irabazi dute Internet bidezko mozorro lehiaketa
Taldekako bozketan 3.074 boto jaso ditu Astinduk; banaka edo binakako lehiaketan 136 botorekin irabazi du Kazatxoizos mozorroak. Ostiralean banatuko ditu sariak Udaleko Kultura Sailak. Garaiz jakinaraziko dira ordua eta lekua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021825 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alondegi parean, Amaiako plazan eta Zumaiako beste leku batzuetan zeuden pankartak kendu izana salatu du Zumaiako Ernaik. Beraien esanetan, Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzarekin, kendu zituen kartel horiek. "Noren aginduz?" izan zen galdetzen dute.
Twitter sare sozialaren bidez salatu du Ernaik kartel hauek kendu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021826 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pablo Larrain zinegile txiletarrak ikusleak zur eta lur utzi zituen iragan Berlingo Zinemaldian (eta hilabete batzuk geroago Donostiakoan) El club pelikula gogorrarekin. Bere ibilbidea ez da lan horretara mugatzen eta horren erakusgarri da gaur, 19:00etan, Torreberrin, Paradisu Zinemaren zikloan emango den No .
Nazioar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021827 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beteranoak primeran Hondarribiako traineru jaitsieran; seniorrak ez hain ondo
Hondarribiko XVI. Traineru jaitsiera jokatu da gaur arratsaldean. Telmo Deun arraun elkarteko hiru ontzi izan dira bertan: bi ontzi gizonezkoen senior mailan eta beste bat beteranoetan.
Seniorretan lehen postuetatik urrun izan dira Zumaiako b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021828 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru kilometroko auto ilarak autopistan, Zumaia parean auto batek su hartu ondoren
Goizeko 11:30ak aldera izan da gertakaria. Auto bat autopistatik atera da Zumaia parean eta hartutako kolpearen ondoren su hartu du. Horren ondorioz, Donostiarako norabidea duten bi erreiak itxi beharrean aurkitu dira.
Hiru kilometroko a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021829 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hassanna Aalia ekintzaileak saharar herriak pairatzen duen egoeraren berri eman zuen atzo
Darahli elkarteak deituta, Hassanna Aalia ekintzailea Zumaian izan zen atzo erbestean bizi den Saharar herriak pairatzen duen bizi egoerari buruz hitz egiten.
Periscope programaren bitartez eman zuen Darahlik hitzaldi hau. Honako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021830 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaltzaindiak antolatuta, Euskara biziberritzeko erronkak mintegia egin zen atzo. Hizlarien artean Josu Waliño izan zen, PuntuEUS Fundazioko zuzendaria eta Baleike ko kidea. Hemen irakurri dezakezue bere hitzaldia.
XXI. mendeko komunikazioak sarea du ardatz, eta hizkuntza bat bertan egotea ez da nahikoa bere desagerp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021831 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria eta Joseko ikasleen maila handia mahai teniseko Euskadiko txapelketan
Otsailaren 7an, Euskadiko mahai-tenis txapelketa jokatu zen Irungo Sonia Etxazarreta mahai-tenis teknifikazio zentroan eta bertara gerturatu ziren Maria eta Jose ikastetxeko bi kide, Maite eta Nerea Aizpurua Vaquero ahizpak hain zuzen ere. Mait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021832 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anade elkarteak ohiko batzarra egingo du otsailaren 18an, 10:00etan lehen deialdian eta 10:15ean bigarrenean. Elkartean bertan egingo da batzarra eta haren bazkide guztiak daude deituta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021833 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | La Guipuzcoana enpresak kudeatzen duen Urola bailarako autobus zerbitzuan, Zumarragako ospitaletik ateratzen den autobusean aldaketa txiki bat izango de hemendik aurrera
Hala, asteburuetan ospitaletik 20:10etan ateratzen zen zerbitzua eta Zumairaa 21:20etan iristen zena, ordubete aurreratu da. Orain, ospitaletik 19:10e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021834 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geoparkeak Europako Geoparkeen Sarearen 37. Koordinazio Batzarra hartuko du martxoan
Europako Geoparkeen Sarearen 37. Koordinazio Batzarra hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak datorren martxoaren 16tik 19ra. Bertan bilduko dira UNESCOko eta Europako Geoparkeen Sarea osatzen duten 69 geoparkeetako ordezkariak, 23 her... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021835 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badator Correscales, Korrika Prekarioa. Zatoz zu ere saltaka eginez harrera egitera!
Marea urdina izeneko mugimenduak elkartasunezko eta aldarrikapenezko ekimen eder bat abiarazi du: Correscales edo Korrika Prekarioa , otsailaren 18tik 22ra bitartean Bilbo eta Bartzelona batuko dituen 800 km-ko errelebo-lasterketa, lan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021836 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ostiralean, otsailak 12, Gune elkarteak antolatutako meditazio saio berri bat izango da Foronda jauregian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021837 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alex Uranga: "Belauneko lesioa sendatzea izan da nire lehentasuna"
Kanariar Uharteetatik indarberrituta etorri da Alex Uranga (Zumaia, 1990), makulua eta belauneko minak erabat ahaztuta. Iaz eskuin belaunean izan zuen lesiotik erabat osatu da. Bosgarren urtea du Munduko Zirkuituan, maila gorenean: "Aurten berriro goian... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021838 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Euskara, bestela ez gara' ikus-entzunezko zikloa antolatu du Euskara Zerbitzuak
Urtero bezala, ziklo berezia antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak otsailean eta martxoan. Hala ere, aurtengoak badu berezitasun bat: hitzaldien ordez euskarari buruzko ikus-entzunezkoak emango dituzte, eta bakoitzaren ondoren so... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021839 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Yoga eta meditazioa proposatzen ditu, bizitzako oztopoei aurre egiteko. Xabier Azkuek lagundu dio liburua euskaratzen, eta Alondegian aurkeztuko dute ostegunean, 19:00etan.
Bi urte zituela poliomielitis gaitza garatu zuen Ana Gisasolak; medikuen ustez, haren patua gurpildun aulkian eserita ibiltzea izango zen. Hala ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021840 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat programa jarriko ditu martxan 2016an enpresentzat. P rograma horiei buruzko informazioa emateko jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat.
Bertan, SPRIk 2016an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntzen berri ere emango da.
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021841 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko gazte kualifikatu langabeak eta enpresak uztartzeko ekimena
Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektua jarri du martxan. Eskualdeko gazte kualifikatu langabeak eta eskualdeko enpresak uztartuko dituen ekimena da. Bost urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da), Garapen Elkarteak koord... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021842 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko ikastetxeetako haurren festekin hasiko dira ostiral honetan Zumaiako Inauteriak. Astelehenean amaituko dira pailazoen saioekin eta Ludotekako festarekin eta tartean izango dira aurten ere mozorro lehiaketak.
Haur lehiaketa: 18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakakoei ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021843 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ostiralean, otsailak 5, ospatuko dugu INAUTERI FESTA Zumaiako Herri Eskolan.
Euskal Inauteria da gurea. Mailaz maila pertsonaia desberdinak (mamoxarroak, kaskarotak, txatxoak,...) irudikatzen ditugu eta maila bakoitzak bere dantza propioa ikasten du.
Inauteri festa Sagarbideako patioan ospatuko da. Bertan, arr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021844 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hobekuntza integrala bermatzeko lanak ari dira burutzen San Telmo ermitan pasa den Gabonetatik. Bestalde, eraikinaren jabe dela ziurtatzen duen dokumentua du eskutan Udalak
Azken urte hauetan, denok gogoan dugun pelikula batek izandako arrakastari esker, Zumaian argazki gehien ateratako parajea da San Telmoko ermita Sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021845 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulporen hiru talde Euskal Ligako bigarren fasean izango dira baina mutilek maila galdu dute
Pulporen hiru talde izango dira hastear den Euskal Ligako bigarren fasean. Mutilezko kadeteek lortuta zuten bere txartela; jubenil mutilek eta nesken kadete taldeak pasa den asteburuan lortu dituzte bereak. Hala ere, dena ez po... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021846 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunean, otsailak 4, Beheko Plaza abesbatzako kideak kalez kale aritu dira Santa Ageda bezpera dela eta. 18:00etan atera dira Hogar paretik.
Herriko hainbat kaleetan abestuko dute eta toki bakoitzerako badituzte prestatuta "bertsoak, bertako pertsonaiak eta berezitasunak adierasten dituenak", Agustin Zubimendi zuzen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021847 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astearte arratsaldean, 18:00etan, Berdintasun foroa egingo dugu, Alondegian. Martxoaren 8rako egitaraua prestatzea eta lehenengo 6 hilabeteko plangintza adostea izango dira gai ordenean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021848 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropadan izan da garaipen hori, urteko lehena, eta infantil gizonezkoek lortu dute.
Ondo ibili ziren aurreko hiru estropadetan, bigarren eginez eta aurrenekotik oso gertu. Eta igandean, beraiek izan dira aurrenekoak. Gainean izan dute Orio A, hamalau ehunetara besterik ez; Tolosaldea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021849 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badirudi batzuek ez dutela ikasten, ez dutelako ikasi nahi edo ez direlako gai ikasteko. Ostiralean Orroaga parean izandako belaontzi istripua bazirudien ikasgai bihurtu zitekeela: itsaso txarrarekin Zumaiako portua arriskutsua izan daiteke. Baina, dirudienez, errealitatea bestelakoa da. Batzuen burutan, behintzat.
Gau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021850 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alondegiko Oxford aretoan Sahara: hondarrean argi eta irrifarrak izeneko erakusketa ikusi daiteke egunotan. Bertan, Peio Romatet argazkilariak iazko Aste Santuan egindako bidaian ateratako argazki batzuk erakusten dira. Mendebaldeko Saharak bere autodeterminazioa aldarrika dezan referenduma eskatzeko aukera ere badago ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021851 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azpeitia inguruan egingo du Sastrakasek igande honetako mendi irteera
Igande honetan mendiko bizikleta irteera egingo du Sastrakasek Azpeitia inguruan. Goizeko 7:30ean elkartuko dira Sagarbide inguruan.
28 kilometroko bidea egingo dute mendiko bidezidor eta pistetan zehar. Honakoa izango da egin beharreko bidea: Azpeit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021852 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur iluntzean gizonezko bat hil da Zumaian, trenak harrapatuta. 48 urteko B.A.U da hildakoa, zumaiarra bera.
Trena Arroatik Zumaia aldera zetorren, 19:50 aldera trenbidearen erdian gizonezko batekin aurkitu denean, Kantera baserritik gertu. Txoferra saiatu da trena gelditzen, baina ez dio denborarik eman eta gizonezko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021853 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erdi Aroko ikuskizunarekin hasiko ditu Txori Txikik aurtengo Inauteriak
Dantza, antzerkia, musika eta historia uztartuko ditu otsailaren 5ean egingo den ikuskizunak. Egun horretarako ekitaldiak prestatzeko tailerrak eta entseguak antolatuko dira.
Azken urte hauetan Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola osatzen duten ika... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021854 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZUMAIAKO HERRI ESKOLAK 2014 urtean jaiotako haurren ( 2 urtekoak), eta 2013 aurretik jaiotakoen matrikula epea urtarrilaren 25etik otsailaren 5era irekita dagoela jakinarazi nahi dizue. Matrikulazio kanpaina dela eta, seme-alabaren bat eskolatze adinean baduzue edo eta lagun, bizilagun edo familiakoren bat Herri Eskola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021855 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jardunaldi antifaxisten barruko hitzaldia izango da bihar Gaztetxean
Estatu mailan antolatzen ari diren Jardunaldi Antifaxisten baitan, bihar, 20:00etatik aurrera, hitzaldia izango da Torreberri Gaztetxean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021856 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tren bereziak izango dira larunbatean Donostia 2016aren inaugurazio ekitalditik itzultzeko
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazioa egingo da larunbatean. Egun horretan Donostiara joateko asmoa dutenei zerbitzu publikoak erabiltzeko deia egin zaie. Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du egunean zehar.
E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021857 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azpeitiko sansebastianetatik bueltatzeko autobusak izango dira goizaldean
La Guipuzcoanak autobus zerbitzu berezia jarri du biharko, San Sebastian bezperarako. Hala, bi autobus izango dira goizaldean Zumaiara itzultzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021858 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero garai honetan egiten den bezala, Saharako kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuentzako janari bilketa egingo da. Gero, elikagai hauek, Piztu itxaropena euskal karabanaren bitartez eramango da Tindufeko kanpalekuetara.
Ekimen honen helburua saharar herriak pairatzen dituen beharrak ahalik eta gehien asetzekoa da. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021859 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Foronda kultur etxean dagoen Kzguneak ikastaro eskaintza prestatu du datozen hilabeteetarako. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021860 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauek dira Zumaiako Futbol Taldeko gabonetako zozketaren zenbakien saridunak:
1. saria: 1000 euro baino gehiagoko Mardu Otarra 1291 zenbakia: Eneritz Laskibar
2. saria: Real Sociedad taldeko jokalariek sinatutako kamiseta 7372 zenbakia: Jakes Jimenez
3. saria: S.D. Eibar taldeko jokalariek sinatutako kamiseta 9086 zenb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021861 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Boluntarioak biltzeko kanpaina jarri du martxan Errefuxiatuen aldeko harrera-taldeak
Dakizuen bezala, duela hilabete batzuk herrian errefuxiatuei harrera egiteko taldea sortzeko bidean hasi ginen. Talde horren helburua etorriko diren errefuxiatuei gure elkartasuna adieraztea, eta gurera hobeki moldatzeko eta gure artea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021862 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Motxanekua zaldi elkarteko kideak Ondarretako zaldi lasterketan izan ziren igandean
Donostiako Antigua auzoan ospatutako festen baitan, igandean zaldi lasterketak jokatu ziren Ondarreta auzoan. Bertan izan ziren Zumaiako Motxanekua zaldi elkarteko zenbait kide.
Elkarteko lau zaldunek hartu zuten parte lasterketetan. Ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021863 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2008an hasi ziren emakumeen traineru estropadak antolatzen eta lehen unetik han izan zen Zumaia, Getariarekin batera taldea osatuta. Kontxako Bandera jokatu zen urte hartan lehen aldiz, eta Irati Manzisidor arraunlariak bere kontakizuna argitaratu zuen Arraun Elkartean blogean:
Hainbeste itxaron ondoren, azkenik iritsi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021864 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2013ko irailean Baleike zenbaki berezia egin genuen neskek lortutako Kontxako Banderarekin. Han dago jasota, besteak beste, emakumeen arraunak Zumaian egin duen ibilbidea, 1990ean hasita. Hemen irakur dezakezue: Kontxako Bandera 2013 | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021865 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anjel Etxaniz (Telmo Deuneko presidentea): "Pena ematen digu, baina aro bat bukatu da"
Taldea osatu ezinik, Zumaiak aurten ez du emakumeen trainerurik izango. Hurrengo urtean berriro uretan egoteko lan egingo dutela iragarri du Anjel Etxaniz presidenteak, eta aurrerantzean mutilekin landutako eredua jarraituko dutela: ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021866 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txoaskiña Gastronomi Elkarteak Ohiko Batzar Orokorra egingo du larunbat honetan. Bilera, Elkartean izango da, 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarren deialdian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021867 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaindegia eta UEMAren datuak hartuta, euskara gehien erabiltzen den 25 udalerrien mapa egin da eta horien artean da Zumaia.
Hegoaldeko hiriburuak daude zerrendaren lehen postuetan eta atzetik Azpeitia eta Zarautz bezalako herriak agertzen dira. Zumaia zerrendako 22. postuan dago Beñat Arregik Twitterren argitaratutako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021868 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan izango diren antzezlanetarako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko
Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan. Ostiralean, 22:00etan, Jokuz kanpo antzezlana izango da eta igandean, 12:00etan, haurrentzako Pintto Pintto . Bietarako hiru lagunentzako sarrerak ditugu Baleikeko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021869 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esbastikaz josita eta zenbait txikiziorekin agertu zen atzo goizean Arritokietako ermita. Udaltzaina ikerketa ari dira egiten eta nahikoa ziur daude egilea nor izan den. Hemen ikus ditzakezue argazkiak.
Esbastikak ate nagusian, albokoan, lurrean eta korora igotzeko eskaileran; eta txikizioak han eta hemen. Lapurretan e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021870 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mariren heriotzaren 150. urteurrena gogoratuko dute bihar Donostian
1866ko urtarrilaren 9an hil zen Jose Maria Zubia Aita Mari marinel zumaiarra, Donostian salbamendu bat egitera atera eta itsasoak irentsita. Bihar, 150. urteurrenean, Aita Mariren omenezko ekitaldia egingo dute Donostiako kaian daukan irudiaren au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021871 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta puntak urrats berriak egin nahi ditu Euskal Herri osoan berrindartzeko, eta azken hilabeteotan landu duten proiektua aurkeztuko dute larunbatean Markinako pilotalekuan. Zumaiako zesta punta eskolako kideak han izango dira.
Ekitaldia goizeko 10:15ean hasiko da. Harrera egingo zaie elkarteetako kide guztiei Markina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021872 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken eguerdian zozkatu zuten Inda Mendi elkartearen Gabonetako otarra. Hemen emaitza: 6.048 da zenbaki sariduna, eta 2.891 ordezkoa. Saridunak 15 eguneko epea dauka otarra jasotzeko. Agertuko ez balitz, ordezkoak izango du jaso | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021873 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako hamar jokalari ari dira jokatzen Espainiako Autonomia arteko Euskubaloi Txapelketa Euskadirekin. Infantil mailako neskak izan dira urrutien iritsi direnak, baina 15-23 galdu dute finalaurrekoa Valentziaren aurka. Bihar jokatuko dute hirugarren posturako partida.
Ainhoa Larrañaga, Jone Aguado, Leire Arrizabalag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021874 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur (urtarrilak 6) eguerdian Santiago aldera joan naiz, barraz bestaldeko olatu handiak "barreratik" ikusteko esperantzan. Pasarelan itsas aldera aurrera, ikusi dut hondarrak tapatzen zuela tramo batean porlanezko bidea, seguru asko hego haize bortitzak mugiarazita aleak, eta hondarretatik, landare-puntak hasita daude... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021875 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ostiralean, urtarrilak 8, Gune elkarteak antolatutako meditazio saio berri bat izango da. Oraingoan Joxe Arregi lagunak zuzenduko du saioa | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021876 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar arte alerta laranja ezarri da kostaldean, itsaso handiagatik. Bost metroko olatuak izango dira, baina ez da aparteko arazorik espero, marea hilak direlako. Haizea ere zakar samar ibiliko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021877 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2015ean 400.000 bisiten langa gainditu ditu Baleike.eus-ek, eta ia milioi bat orrialde irakurri dira. Hemen dauzkazue datu nagusiak.
Dagoeneko 11 urte joan dira 2004an herriko albisteak zabaltzeko webgunea sortzea erabaki genuenetik. Orduz geroztik, urtetik urtera hazi baino ez da egin Baleikezale kopurua. 2015ekoa, ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021878 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege Magoentzako gutunak jasoko dituzte gaur 18:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan. Bihar, 18:30ean hasiko da Errege Magoen kabalgata. Aurten dromedario gainean egingo dute ibilbidea.
Itsaso zakarrak uzten badie, aurten ere itsasoz iritsiko dira Errege Magoak Zumaiara. 18:30ean sartuko dira errioan gora, itsas kiroldeg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021879 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amarakuarela taldearen pintura erakusketa zabalduko da gaur arratsaldean (19:00etan) Oxford aretoan. Erakusketa hilaren 24ra arte egongo da zabalik.
Amarakuarela taldea 2013ko irailean sortu zen, Donostiako Amara auzoko Untziola kaleko estudio batean, Armando San Salvador artistaren gidaritzapean. 2015eko urtarrilean e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021880 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarrenean bai, Plenoak Udal Musika Patronatua deusestatzea erabaki zuen. Udal gobernuak azaroko plenora eraman zuen gaia, baina beharrezkoak zituen aldeko botoak ez zituenez eta Patronatua osatzen duten talde batzuek zalantzak zituztenez, azken unean gai ordenetik atera zuen. Zinegotzien bi heren behar ziren erabakia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021881 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osotasunezko emendakina eta emendakin partzialak aurkeztu ziren plenoan
EH Bilduren udal taldeak osoko emendakina aurkeztu zion Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuen proposamenari. Ez hori bakarrik: lau emendakin partzial ere aurkeztu zituen. Denak ere bertan behera geratu ziren EAJ-PNV eta PSE-EEren kontrako botoek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021882 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuen proiektuarekin jarrera kontrajarriak erakutsi zituzten Udalean ordezkatuta dauden beste bi taldeek. EH Bilduk kontra egin bazuen, PSE-EEk alde egin zuen.
Edukiarengatik baino, Gobernuak erabilitako prozeduragatik egiten zutela kontra iragarri zuten EH Bilduko zinegotziak. Udal k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021883 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Biko lasterketa mistoa jokatuko da bihar eguerdian. Antolatzaileek ez zuten kontutan hartu lasterketa eguna osteguna dela eta Amaiako plazan, ostegunero bezala, kinkileroak izango direla. Hori dela-eta, azken unean aldaketak egin dituzte haurren probarako prestatutako ibilbidean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021884 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduko ezohiko plenoa egingo da gaur (18:00etan) Zumaiako udaletxean. Aztertuko diren gaien artean datorren urteko udal aurrekontuak eta Musika patronatuaren desegitea izango dira.
2.1. 2015ko aurrekontuaren San Juan Egoitzaren lehenengo kreditu aldaketaren jakinarazpena eta gastu arauaren ez betetzearen inguruan oso... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021885 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Biko, Zumaiako San Silbestre lasterketa jokatuko da bihar eguerdian
Gabonetako kirol jarduerekin amaitzeko, bihar eguerdian Biko, Zumaiako San Silbestre lasterketa jokatuko da. Aurten, gainera, berrikuntzekin dator proba hau. Izen-ematea oraindik zabalik dago Lubaki kiroldegian.
Saltaka saioak eguerdiko 12:00etan hasik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021886 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iaz Baleikek argitaratu zuen ipuina salgai dago, 10 €-an, Aizpurua eta Otaño liburu-dendetan, Mandala paper-dendan, turismo bulegoan eta Alondegian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021887 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eduardo Agirre eta Julen Lopez, Gipuzkoko zesta punta txapeldunak kadetetan
Gipuzkoako elkarteen arteko zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren asteburuan Donostiako Balda frontoian. Emaitza gazi gozoekin itzuli ziren zumaiarrak etxera.
Zumaiako bi bikote sailkatu ziren finaletara. Albiste pozgarria Eduardo Agirr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021888 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo Gasteizen egin zen ekitaldian jaso zuen Baleikeko zuzendari Gorka Zabaletak euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria.
Ekitaldia Gasteizen ospatu zen atzo eta bertan izan ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria; Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021889 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonen harira Ignacio Zuloaga plazan jarritako zisnea izango da gaia eta mugikorrez ateratako argazkiekin hartu ahal izango da parte.
- Argazki irabazlearentzat saria: Idoia tabernan bi lagunentzat afaria. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021890 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maia: «Finalean intentzio zorrotzagoa behar da, eta ni gastatuta iritsi naiz»
Zapore mikatza utzi dio Jon Maiari Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalak, ez zuelako berak nahi zuen maila eman. "Gailurrera nekatuta iritsi naiz, eta gailurretik dena lanbrotuta ikusi dut", laburtu ditu bere sentimenduak.
Sua Igeldo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021891 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen daukazue Foronda kultur etxean 2016an emango diren ikastaroen zerrenda, ordutegi, egutegi eta prezioekin.
MUSIKA, DANTZA ETA ANTZERKIA: Musika Eskolak antolatua, Ubillos Musika Etxean eta Torreberrin. 943 86 11 83
KZgunea : teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak. Informazioa: 943 02 36 92. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021892 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Luxenburgoko auzitegiak legezkotzat jo du Espainiako ontziolek -Balenciaga barne- erabiltzen zuten 'tax lease' sistema. Epai honen ondorioz, 2007 eta 2011 urte bitartean sistema honen bidez inbertitzaileek jasotako diru laguntzak ez dira itzuli beharko. Hala, 2006an hasitako salaketa, oztopo, zigor eta ebazpenen prozes... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021893 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko Emakumeen Lurralde Mailako taldeak igoera fasea hasi du
Lehenengo fasea bigarren postuan sailkatu ondoren pasa den larunbatean hasi zen jokatzen igoera fasea Zumaiakoko lurralde mailako nesken taldea. Mutrikuren aurka 4-1 emaitzarekin ondo baino hobeto hasi zuen igoera fasea senior mailako nesken taldeak.
Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021894 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu ditugu Iseka laukoteak emandako Bizi ala hil diskoaren bi aleak.
Irabazleak Iurre Eizagirre eta Pablo Gutierrez dira. Diskoak Alondegian izango dituzue zain bihartik aurrera. Eskerrik asko denori parte hartzeagatik eta zorionak zortedunei. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021895 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2015ari agur esatera goazen honetan 2016ak erabakitzeko eskubidearen egikaritzean ekarriko dizkigun erronkei ongi etorria emateko asmoz gatoz gu.
Jada zenbait herri erabakitzeko eskubidea gauzatzeko pausoak ematen hasi dira (Goierrin), eta gu hor izango gara aldamenean, indarra emanez, gure momentua ere laster izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021896 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte erdi bateko isiltasunaren ondoren Iseka rock taldeak atera du disko berria, Bizi ala hil izenekoa. Lehen diskoarekin arrakasta izan zuen gazte talde honek. Bigarrenarekin berdin gertatuko ote da? Ez dakigu, baina abenduko aldizkariko azala eman diogu.
Zumaiako beste rock talde batek, Voltaia hirukoteak ere bere bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021897 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon giroarekin, bihar, larunbata, Xalto pailazoaren bisita izango dute Arroa beheko Ederki Elkartean, 18:00etan. Pailazoak Show berria prestatzen obra eskainiko du etxeko txikienen gozamenerako.
Pailazoaren emanaldia irauten duen bitartean, taberna zerbitzua izango da elkartean. Egunari amaiera emateko, pintxo dastat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021898 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Eskolako taldeek gabonetan hainbat txapelketetan parte hartuko dute
Zumaiako Futbol Eskolako talde desberdinek gabonetan hainbat txapelketetan parte hartuko dute.
Errendimentuzko Alebin Mutilen taldeak abenduaren 23an eta 24an Zubietan jokatuko du Realak antolatzen duen txapelketan. Partizipazioko Alebi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021899 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Bertso eskolak aurten ere BOTA BERTSO BAT! lehiaketa antolatu du zumaiarrei zuzenduta. Gaia lotuta dago Udala egiten ari den plan estrategikoaren leloarekin: BIHARKO ZUMAIA.
Bertsoak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan:
Epea urtarrilaren 2ra artekoa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021900 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean ATISHA budismo tibetar elkarteko lagunekin meditazio saioa
Datorren ostiralean, abenduak 11, ATISHA budismo tibetar elkarteko lagunekin meditazio saio berezi bat ospatuko du Gune elkarteak.
Budisten M editazio modu jakin bat ezagut zeko eta bertan parte hartzeko aukera izango da , maitasuna eta errukia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021901 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuko bi antzezlanetarako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko
Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari zinean. Ostiralean, 22:00etan, Kreditua komedia eta igandean, 12:00etan, haurrei zuzendutako Moby Dick . Udal kultura sailak emandako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021902 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maiak lortu du puntu gehien jokoan zen Gipuzkoako Txapelketako azken finalaurrekoan, Eibarko Astelena pilotalekuan. Finala abenduaren 19an jokatuko da, Donostian.
Jon Maiak ez zuen hutsik egin atzo Eibarko Astelenan jokatutako azken finalaurrekoan, eta erregulartasun horri esker irabazi du abenduaren 19ko finala jo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021903 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako harrera taldeak beste bilera baterako deialdia egin du. Hilaren 9an izango da, Alondegiko 1. solairuko Moila gelan, arratsaldeko 19:00etan.
"Denok dakigunez, errefuxiatuen egoera ez aurrera eta ez atzera aurkitzen da. Europako Batasuneko estatuek hitza jan eta ateak ixteko erabakiak hartzen ari dira" aipatu du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021904 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera sailkatu da Jon Maia, Eibarko saioan lehen postua eskuratu eta gero. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" oiartzuarrak ere lortu du abenduaren 19an Ilunben kantatzeko txartela.
Oso saio erregularra egin du Jonek, hutsik gabekoa, eta bereziki nabarmendu da 6 puntuko ariketan eta kartzel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021905 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak bigarren urtez antolatuko du Alebin Nesken Gabonetako Futbol Txapelketa. Honen bitartez Zumaiako Futbol Taldeak berdintasuna bultzatzea nahi du eta bide batez nesken futbol formakuntzan sakontzea.
16 taldek parte hartuko dute pasa den urtean Zumaiako Futbol Taldeak irabazi zuen txapelketa honeta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021906 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Biharko Zumaiara Boga. 2015-2025 Plan Estrategikoa' prozesuko diagnosi fasean jasotakoaren aurkezpen bilera egingo da abenduaren 16an.
Urrian hasi zen 'Biharko Zumaiara Boga. 2015-2025 Plan Estrategikoa' gauzatzeko prozesua, eta ordutik herritarrekin hainbat gai jorratzeko bilerak egin dira. Zazpi, hain juxtu. Lehen d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021907 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontaezinak dira egun hauetan Durangoko Azokan salgai jarriko diren disko eta liburuak. Tartean zumaiarrek sortutako produktuak ere izango dira salgai.
Leire Arano, bi liburu: Begiak itxita hegan eta Betiko atzo? (Ibaizabal)
Xabier Azkuek itzulitako liburu bat: Indarra zure baitan dago (Ana Gisasola. autoekoizpena)
Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021908 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maialen Odriozola: "Gomendatuko nuke azokak eskaintzen duen aukera zabalari ondo begiratzeko"
Bigarren urtez, Maialen Odriozola izango da Durangoko Azokako komunikazio arduraduna. Aurten, 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta, inoiz baino indartsuago dator Durangoko plaza.
Hori da. Zenbaki biribila da, eta edizio polita ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021909 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken urteotako ohiturari jarraituz, Biko Lasterketa mistoa egingo da abenduaren 31n. Aurtengorako, ordea, aldaketa eta berrikuntza ugari prestatu ditu Kirol Patronatuak. Izen ematea hilaren 9an zabalduko da Lubaki kiroldegian.
Aurten, banaka zein binaka hartu ahal izango da parte. Bakarrik parte hartu nahi dutenek, ko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021910 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonak bertan ditugu eta herriko kaleak girotzeko laster piztuko dira argiak. Horrez gain, denda eta establezimenduek dotore-dotore janzteko ohitura dute eta ahalegin hori txalotzeko Erakusleiho lehiaketa jarri du aurten ere abian Zumaiako Udalak. Hala, sari horien bidez, denda eta establezimenduak beraien erakusleiho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021911 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuetako askok bezala, hau ikusi eta irakurri nuen atzo: "Axi Muniain, de Playa Gris a Jaws".
Jar nezakeen zuzenean non ikusi nuen ere, Gipuzkoako egunkaririk salduenaren izena, izen ofiziala, baina ez daukat batere gogorik. Hain sentsibilitate eskasa edo begirune gutxi erakusten dutenez gure leku-izenekiko, esango dut ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021912 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Habi-kutxak eta hegaztientzako jantokiak jartzeko irteera egingo da zapatuan
Larunbatean, abenduaren 5ean, Zumaiako haurrek egindako habi-kutxak eta hegaztientzako jantokiak kokatzeko irteera antolatu du Algorri zentroak.
Parte hartu ahal izateko interpretazio zentrora bertaratu, email bat idatzi edota telefonora (9431... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021913 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Finalaurrekoetako fasea amaituko da igandean Eibarren. 17:30etan hasiko da saioa eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalera. Horrekin batera, Eibarko saioa amaituta jakingo da nortzuk osatuko duten finalean kantatuko duen zortzikoa. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021914 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari antzokiko bazkide egiteko aukera zabaldu zuen orain pare bat urte Udal kultura sailak. Oraindik ere bazkide egiteko aukera dagoela iragarri dute Alondegitik.
Aita Marin antolatzen diren antzerki edo dantza saioetan abantailak eskaintzen ditu bazkide izateak. Hala, bazkide izanda, halako abantailaz gozatzeko a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021915 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sartu gara abenduan. Gabon garaia gero eta gertuago dago, beraz, eta Zumaiako Udalak, herriko Zumaia Elkartea merkatari eta ostalari elkartearekin batera, zenbait ekintza antolatu ditu herria girotzeko.
Aste honetan bertan, herriko txoko desberdinetan jarri diren Gabonetako argiak piztuta izango dira. Abenduaren 3an pi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021916 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abertzaletasuna eta independentismoari buruzko hitzaldia antolatu du Ernaik
Abertzaletasunetik independentismo berrira du izenburua hitzaldiak eta ostiralean izango da, 18:30ean, Torreberriko Gaztetxean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021917 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean boto paperak sobreetan sartzeko AUZOLAN IREKIArekin hasiko du kanpaina EH Bilduk. 9:45etan Kofradian elkartu, taldeka banatu eta lagunarteko giro epelean boto paperak prestatuko ditugu, datorren asteburuan buzoietara banatzeko prest egon daitezen. Ondoren, eguerdian, saiheski jana egongo da parte hartu dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021918 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Voltaia taldearen disko berria kalean da, Medusa izenburupean. Diskoa salgai dago dagoeneko Zumaiako Leize, Nikol, Metro, Inpernupe eta Kabi tabernetan, eta Elkar eta FNAC dendetan. Durango Azokan ere salduko da eta, noski, taldeak emango dituen kontzertuetan.
Lan berri honetan 11 abesti aurkituko dira, "abesti sendo, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021919 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Umore grafikoa eta ilustrazioa uztartzen dituen Arrain nahastua erakusketa zabalduko du gaur I. Martiarena Mattin ek Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa egunero izango da zabalik abenduaren 8ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara.
Ibilbide luzeko marrazkilaria da eta alor asko jorratu ditu: umore grafikoa, komikia, ilu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021920 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2015 Saria jaso berri du Juan Jose Alvarez katedradun zumaiarrak pasa den urrian. Donostiako Miramar Jauregian egin zen sari banaketa ekitaldian, Bidasoaren bi aldeetako euskal unibertsitateak bilduko lituzkeen euskarazko unibertsitate birtu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021921 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | La Caixa Fundazioak 2.000 euroko diru laguntza eman dio Malen etxeari
Emakume inmigranteen gizarteratze prozesuan laguntzea helburu duen Malen etxeak, Zestoan duen aterpetxea egokitzeko lanetan inbertituko du dirua.
2003.urtean sortu zen Malen etxea elkartea eta ordutik hainbat emakumeren alde egin du lan, batez ere, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021922 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari aretoak 'Zatoz Antzokira' kanpainaren baitan hartu du parte
Zumaiako Aita Mari aretoa Sarean egitasmoaren parte da. Euskadiko ia espazio eszeniko guztiak biltzen ditu sare honek eta bertako ekoizpenen kontsumoa bultzatzeko xedea du. Orain Zatoz Antzokira izeneko kanpaina jarri dute martxan. Zumaian Etxekoak a... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.