id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0021723 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iazko finalistei sariak banatuko zaizkie igandean ospatzen den Indamendi egunean
Aurten ere maiatzeko hirugarren igandean, ohiturari jarraituz, Indamendi eguna ospatzera goaz. Igande honetan, baina, ohikoan ez bezala, Elkanon izango da urtero egiten den festa txiki hori. Bertan, aurreko urteko finalistei sariak banatuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021724 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bruce Springsteenen kontzertutik itzultzeko tren bereziak jarriko ditu Euskotrenek
Bruce Springsteen estatubatuarrak kontzertua eskainiko du datorren asteartean, hilaren 17an, Donostiako Anoeta estadioan. Haren amaieran, Zumaiara itzultzeko tren zerbitzu berezia jarri du Euskotrenek.
Abeslari estatubatuarrak jendetza m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021725 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Txonpe, itsasoa zainetan duen zumaiarra, maiatzeko Baleike aldizkariko azalean
Baleikeko kide batzuk itsasora atera ginen Jon Agirrezabalaga Txonpe ren belaontzian izurdeak ikustera. Itsasoaren egoera ez zen onena, baina, azkenean, animalia harrigarri hauek agertu ziren eta belaontziaren inguruan dantzan aritu zire... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021726 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Institutuko ikasleek ere ongi etorria eman nahi izan diote gaur gerretatik ihes eginda Europar Batasuneko atean dauden errefuxiatuei. Arratsaldean zehar hainbat ekitaldi izan dira ikastetxe honetan aldarrikapen honen inguruan.
Hitzaldiak, antzerki saioak, kantaldiak, jolasak eta mural baten margotzea izan dira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021727 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Cirque de Paris, Parisko zirkoa Zumaian da aurten ere. Atzo hasi ziren saioak eta igandera bitartean egunero izango dira ikuskizunak Estazioko industriagunean jarritako karpan.
Animaliarik gabeko zirkoa da hau eta ordu eta erdiko ikuskizuna eskaintzen duena. Gaur 18:00etan izango da saioa, bihar, larunbata, 17:00etan e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021728 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peña piraguista zumaiarrak ziurtatu du uda honetan Brasilen izango diren joko olinpikoetarako txartela. Peñak zazpigarren denborarik onena egin du Santa Cruz de Trasonan (Asturias) Piraguismoko Espainiako Federazioak antolatutako hautapen probetan.
Espainiako selekzioaren irizpideen arabera, ontzia sailkatu zuten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021729 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik hasita, "Errefuxiatuekin elkartasuna" ekimena egingo da herrian
Hiru, bi, bat... heldu da eguna. Asteburu honetan "Errefuxiatuekin elkartasuna" jaialdia egingo da Zumaian. Gaur kontzertuak egongo dira 22:30etatik aurrera Gaztetxean; bihar, berriz, Zumaiako hainbat eta hainbat artistek parte hartuko duten kantal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021730 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Janari bilketa arrakastatsuaren ondoren, asteburuan musika hitzorduen txanda izango da
Zumaiako Harrera Taldeak eskerrak eman nahi dizkie janari bilketan parte hartu duten boluntarioei zein elikagaiak eman dituzten zumaiar guztiei. Era berean, asteburuko musika hitzorduetara gonbidatu nahi ditu herritarrak; ostiralean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021731 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, larunbata, kostako errepidea itxita egongo da 16:20tik 17:30era, Zumaiatik Zarautzera joateko norantzan, Getariako II. Triatloia dela eta. Garraio publikoari bakarrik utziko zaio pasatzen. Zarauztik Zumaiara etortzeko erreia irekita egongo da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021732 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aimar Garciak eta Jacoba Urruzunok irabazi dute haur danborradako argazki lehiaketa
Santelmotan egindako haur danborrada gai bezala hartuta, Jakintza Berri elkarte antolatzaileak bosgarren argazki lehiaketa antolatu du aurten. Gaur banatu dira haren sariak.
Haurren mailan, 10 urteko Aimar Garcia izan da irabazlea, Adi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021733 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Surrealismo ukituak dituzten margo figuratiboak eta eskulturak erakutsiko ditu. Maiatzaren 15era arte bisitatu daiteke erakusketa hau.
«Nik Cambridge-en ikasi nuen», zioen Shanty Oriak seriotasun guztiarekin; «Zumaian Oxford badago, esan daiteke nik Cambridge-en» ikasi nuela», gaineratu zuen erakusketaren zabaltze ekit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021734 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa eta eragileei zuzendutako jardunaldia antolatu du Mankomunitateak
Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat eta interesa duten eragileentzat, ekoizpen eta marketing ekologikoa, nekazaritza eta elikadura sektorean izenburuarekin.
Frantziako merkatu ekologikoa: eko-etiketak, lab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021735 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Axier Lopez kazetari zumaiarrari eta ARGIA astekariari babes instituzionala ematea eskatuko dugu gaurko plenoan
Mozioa sartu du EH Bilduk, Mozal legeak zigortu duen lehen kazetariaren kasuaren harira
Axier Lopez Rodriguez, Espainako Kongresuak 2015eko uztailean onartutako Mozal Legearen aplikazioaz Estatuan kondenatuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021736 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ornitho plataformaren aurkezpena. Zer da eta nola parte har dezaket?
Ornitho plataforma herritarrei aurkeztu eta bere funtzionamendua azaltzeko asmoz, jardunaldi teknikoa antolatu du Geoparkeak datorren maiatzaren 5erako. Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan egingo da, 18:30ean.
Ornitho.eus herritarren partaidetzari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021737 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, ikasleak azterketa garaian daudela kontuan hartuta, ordutegi zabalagoan egongo da irekita liburutegiko ikasgela maiatza eta ekainean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021738 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Edgar Allan Poeren idatzietan oinarritutako Bihotz salataria antzezlana emango du bihar, osteguna, 20:00etan, ATX teatroa taldeak Alondegian. Sarrera doan da.
Zoroaren argudioak, psikopataren perfekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena... babesgabeko agurea hiltzen du, zatitu eta tar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021739 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun eta Santiago hondartzetako zerbitzuak esleituko ditu Udalak
Zumaiako Itzurun eta Santiago hondartzetako toldo eta etzaulkien erabilerarako emakida eta taberna-kafetegia, komuna, kabina eta dutxa zerbitzuak emateko kontratua esleitzeko, espedientea eta baldintza administratibo eta teknikoen pleguak onart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021740 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegun honetako plenoan Zumaiako Udalak erabaki txukun edo itsusi bat hartuko du: Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza (DBL) kentzearen aurka agertu edo ez.
Joan den astean hemen esan genuen bezala, Zumaiako Karta Sozialeko kideon ustez guztiz erabaki onartezina da, eskubide sozial aski murriztuetan beste atzerapauso lot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021741 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 4-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa saioa izango da gaur Alondegiko haur liburutegian, Txatxilipurdi taldearen eskutik. 17:30ean hasiko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021742 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru domina lortu ditu Itxas-Gainek Euskadiko maratoi txapelketan
Pasa den larunbatean Orion maratoiko euskadiko txapelketa jokatu zen. Eguraldi txarra emanda zegoen arren, giroak ateri eutsi zion eta egun atsegin batetaz gozatu ahal izan zuten kirolariek.
Itxas-Gaineko kideek oso lan polita egin zuten, belaunaldi hau ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021743 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Isurketa egon den konprobatzeko erabilitako likido berdeak piztu du alarma arratsaldean
Narrondo ibaian kolore berde biziko orbana azaldu da arratsaldean GKN parean, eta herritarrak larritu egin dira hura ikustean. Jakin dugunez, eguerdian gertatu den isurketa bat aztertzeko egindako proba bat izan da.
Gaur eguerdian o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021744 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken arratsaldez Zumaiako Futbol Eskolako 2005 urtean jaiotako taldeak Realealaren formakuntza saileko teknikariekin entrenatzeko aukera izan du Aita Mari futbol zelaian. Realak haur guztiei entrenatzeko kamiseta eta galtza bana utzi dizkie. Experientzia polita bizi izan dute zumaiarrek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021745 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kadete mailako txirrindularitza lasterketa jokatuko da larunbatean Zumaian
Zumaia Saria jokatuko da bihar goizean, 10:45etik aurrera. Kadete mailako lasterketa izango da, eta 57,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021746 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mundua jostorratz begi batean izeneko erakusketa zabaldu du Jon Andoni Martinek Oxford aretoan. Argazki estenopeikoak egiten ditu, ia edozerrekin. Apirilaren 24ra arte egongo da zabalik.
Freskagarri lata bat, jostorratza eta paper fotografikoa; hiru osagai horiekin argazkiak egin daitezkeela erakusten du Jon Andoni Mar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021747 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ziklomotorren eta traktoreen aldiko azterketa teknikoak egingo dira Zumaian
Ziklomotorren azterketa teknikoak maiatzaren 5ean egingo da, eta txanda hartu behar da Udaltzaingoan. Bestalde, baserrietako traktoreen azterketa teknikoa ere egin ahal izango da, apirilaren 25ean, Oikian eta Zumaian.
Unitate mugikor bat etorri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021748 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lucia Lacarra eta bikotekide Marlon Dino dantzariek omenaldia jasoko dute apirilaren 30ean Logroñon (Errioxa). Biloba izeneko saria jasoko du bikoteak. Logroñoko Riojaforum Kongresu-jauregian egingo den ongintzazko gala batean emango dira sariak eta bertara joateko sarrerak salgai daude.
Sarrerak helbide honetan erosi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021749 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udal Artxiboak hainbat altxor gordetzen ditu eta haien inguruko artikulo-sorta zintzilikatzen dira Udaleko web orrian. Oraingo honetan, Bigarren Errepublikaren aldarrikapenarekin bat eginaz, Euskal Errepublikaren Aldarria izeneko idatzia prestatu dute Ereiteneko kideek.
Aurten Bigarren Errepublikaren ezarpenar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021750 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maritxuren irudia propio jantzita gogoratu dute Bigarren Errepublikako aldarrikapenaren 85. urteurrena
Sanjuaniturriko Maritxu k bat egin nahi izan du gaur, apirilak 14, Errepublikaren aldarrikapenaren 85. urteurrenarekin. Hala, Hombrados Oñatibia margolariak egindako koadroan agertzen den arropekin janztea erabaki du.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021751 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoaren 18an, Sohüta n, goizeko 10:30ean agurtzeko ordua iritsi zitzaigun, izan ere, bi aste elkarrekin egin ondoren, etxera itzultzeko momentua zen hura. Bateko besarkadak, besteko malkoak, agurra oso hunkigarria izan zen guztiontzat. Lizeoko sarreran denok borobilean jarri eta Mikel Laboa ren Txoria txori kantatuz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021752 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekiten, ideiak garatzen laguntzeko tailerren deialdi berri bat egin du Urola Kostako Udal Elkarteak. Tailer hauetan, ekintzaileek, beren abileziak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021753 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo Zuhaitz Eguna larunbatean egingo da. Aurreko urteetan Basustan, Artadin edo Forondan egin badira, aurten Zumaiako kaleetan egingo da, "eguna herrira eta zumaiarrengana" hurbiltzeko xedez.
Horiek horrela, goizean, ibilaldi bat antolatu da herriko zuhaitzak aldatu eta berritzeko. Parte hartu nahi duten herritarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021754 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txikiko euskal dantzen ikasleak Lesakako Dantzari Txiki Egunean izango dira, igandean
Dantzari Txiki Eguna izango da igande honetan Lesakan. Bertan izango dira Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleak urtean edo urteetan zehar ikasitakoa plazara eramanez.
Lesakakoaz gain, beste hiru Dantzari Txiki Egunetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021755 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Ezker Abertzaleak 'Abian' prozesuko hirugarren bilera egingo du larunbatean
Bertan, aurreko batzarretan Euskal Herriko batzar guztietatik ateratako emendakin nagusienen artean bozketa bidez aukeraketa egingo da. Hasierako testua eta emendakinen artean aukeratu ahal izango da, puntuz-puntu. Emendakinak aurrez h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021756 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herrian zehar zuhaitzak landatuko dituzte larunbatean, Zuhaitz Egunean
Larunbat honetan, hilaren 16an, Zuhaitz Eguna izango da Zumaian. Goizean zehar zuhaitzen landaketa egingo da herrian zehar, udal lorezain eta herritarren parte-hartzearekin.
Herriko kaleetan egingo da aurten landaketa. Algorri zentroan hasi eta zuha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021757 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo bulegoko datuak jaso eta aztertu ostean, Udalak jakinarazi du Aste Santuan zehar Zumaiak oso datu onak jaso dituela eta herrian izan den bisitari kopuruaren inguruko balorazio oso ona egiten du.
Datuen arabera, 1.200 pertsona inguru pasa dira turismo bulegotik. Horiei guztiei turismo bulegotik pasa ez diren bis... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021758 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Radio Euskadiko Boulevard saioraino iritsi da pankarten auziari buruzko eztabaida. Oier Korta alkateak eta Kalea Guztiona Da taldeko kide Axier Lopezek hartu dute parte saioan, bakoitzak bere ikuspuntua azalduz. Hemen jaso ditugu bakoitzak emandako argudio nagusiak; elkarrizketa osoa ere entzun dezakezue -saioa gaztela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021759 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iriondo optikak antolatuta, eskolako errendimenduan ikusmenak dituen eraginak eta honen arloan gehiago jakin nahi duten guraso, ikasle eta profesionalei zuzendutako hitzaldia izango da bihar, Alondegian.
Hitzaldia 19:00etan izango da eta hizlariak Estibaliz Ariznabarreta Canseco eta Marian Iriondo Antia optometristak i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021760 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gutxitasun fisiko, organiko edo sentsorialak dituztenentzako bidaia programa jarri da martxan
Elkartuk (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea), Elkarbidean Programa 2016 antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte politikako Departamentuaren laguntzarekin.
Programa honen bitartez bid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021761 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostia 2016ren Mendi Martxa Kulturaleko bigarren etapa Zumaiatik pasako da igandean
Donostia 21016 Europako Kultur Hiriburua egitasmoaren baitan, Bidea izeneko Mendi Martxa Kulturala ekimena jarri da martxan. Pasa den igandean egin zen lehen etapa, Donostia eta Zarautz artean, eta igande honetan Zumaiatik pasako da, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021762 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan-esklabutzari ez! Gainerako langileen lan-eskubide berberak izatearen alde
Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna da martxoaren 30a. Horren harira, Malen Etxea emakume imigrante elkarteko kide Jessica Guzmanek eta Silvia Carrizok honako gutuna idatzi dute.
1988an, Hegoamerika eta Caribeko Etxeko Langileen Konfederazioak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021763 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei zumaiar aritu dira Gipuzkoako selekzioan Hondarribian jokatutako txapelketan
Hondarribia Kirol Taldeak antolatzen duen infantil mailako txapelketa jokatu da asteburu honetan. Txingudi, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako selekzioak aritu dira bertan, bai mutiletan, baita neskatan ere. Bietan izan ditugu Zumaiako jokal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021764 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaltzaingoaren zerbitzua 24 ordutan izango da martxan San Telmo festetan
Zumaiako Udalak adierazi du Apirilaren 1etik 10a bitarte, San Telmoko festetan zehar, egungo udaltzaingo zerbitzua 24 ordutara luzatuko duela. Herrian identifikatu diren puntu beltzetan zaintza berezia egingo dute udaltzainek.
Udaletik adierazi d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021765 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flysch Trail 2016: apirilaren 1ean zabalduko da klubentzako izen-ematea eta maiatzaren 2an banakakoentzakoa
Uztailaren 3an korrituko da zazpigarren Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Iaz bezala, bi distantzia izango dira: Helduen lasterketa, 42,230 kilometroko ibilbidea, 2.200 metroko garaiera positiboa eta 613 metr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021766 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den urtean irudia erori egin zen San Telmo ermitaren atarian eta oinarriari zati bat hautsi zitzaion. Konponketa behar zuela aprobetxatuz, goitik behera zaharberritu dute Rakel Nacentak eta Idoia Idigorasek. Jantzian ia desagertuta zeuden hainbat detaile berreskuratu dituzte, eta denboraren higaduraz galdutako dis... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021767 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nahi dutena marraztu dezakete, GEÊ Zumaia izena jarriz. Dendan egin dezakete marrazkia edo etxetik eginda ekarri, baina marrazkiaren atzeko aldean izena eta telefonoa jarri behar da. Astean zehar dendako erakusleihotan jarriko ditugu ikusgai eta martxoaren 31an haurrentzat Kylie crazy zapatilla parea zozketatuko dugu p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021768 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mendaro parean gertatutako istripu bat ari da trafikoa oztopatzen A8an Bilboko noranzkoan, eta dagoeneko Arroaraino iritsi dira auto ilarak. trafikoa N634tik desbideratu dute Itziarren, baina hor ere ataskoa sortu da Deba aldera. Une honetan, Bilbora joateko aukera onena da Azkoititik joatea Elgoibar aldera eta han sar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021769 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikeko bazkideek 12 euroko kenkaria izango dute errenta aitorpenean
Gipuzkoako Foru Aldunditik ziurtagiria jasoko dute Baleikeko bazkideek, errenta aitorpenean aurkezteko. Neurri honi esker, 4.000 euro inguru aurreztuko dituzte Baleike Kultur Elkarteko bazkideek.
Foru Aldundiak irabazi asmorik gabeko entitateentzat ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021770 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Jose kaleko lokalaren txukuntze lanak amaituta, Bakea kultur elkarte islamiarrak gaur bere ateak zabaldu dizkie herritarrei. Bertaratu diren guztiek tea eta pasta arabiarrak dastatzeko aukera izan dute eta baita ere islamaren inguruko argibide batzuk jasotzekoa ere.
Orain bi urte hasi zen Zumaian bizi den komunitat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021771 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez du erantzunik jaso EAJri duela sei hilabete egin zitzaion elkarlanerako proposamenak, eta EH Bilduk beste bide hartzea erabaki du: herritarrei egingo dizkie proposamenak, gero Udalean defendatzeko gai horiek.
Ia urtebete igaro da hauteskunde kanpainatik. Garai hartan, ezberdinen arteko elkarlanaren inguruan asko hit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021772 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela sei hilabete Udal Gobernuari proposatutako elkarlanak erantzunik jaso ez duenez, aurrerantzean proposamenak herritarrei egin eta Udalean defenditzeko erabaki hartu du Zumaiako EH Bilduk. Udal Gobernuak aldebakartasunetik hartutako erabakiek herrian tentsioa eragiten ari direla salatu dute, gaur goizean udaletxeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021773 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garbiketa ordenantza berriaren idazketa prozesua martxan jarriko du Udalak
Besteak beste, pankartak, pintadak eta kartelak arautuko ditu ordenantza berriak. Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, herriko elkarte zein eragile ezberdinekin partekatuko ditu ordenantza berriaren nondik norakoak, eta adierazpen askata... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021774 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugikorretarako aplikazioa sortu dugu, informazioa eta zerbitzuak eroso jaso eta Baleike bide eta aukera berrietara egokitzeko. Doan eskura dezakezu, App Store eta Google play dendetan.
Telefono mugikorrak ia denerako erabiltzen ditugu gaur egun. Baleike.eus webgunera egiten diren kontsulten ia erdia telefonotik egiten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021775 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko negozio eta elkarteen telefonoez gain (350 telefono zenbaki inguru), informazio erabilgarria eskaintzen du Baleikek estreinakoz landu duen Zumaiako Gidak. Paperezko eta Interneteko bertsioak ( baleike.eus/gida ) ditu, eta gailu mugikorretatik kontsulta daiteke.
Bost hilabeteko lanaren ondoren, prest daukagu Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021776 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskarazko film laburren sorta ekarriko dute Ostarrenak eta Baleikek Aita Marira
Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin, euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango da ostegunean Aita Mari zinean (22:00etan). Topaguneak bultzatutako zirkuitua da Laburbir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021777 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizean ere oso goiz jaiki naiz saltaka egiteko. Seietan kalera irten naizenean, motor-soinua entzun dut ibaialdean. "Anguletan", pentsatu dut. Arranpla aldera joanda, ikuskizuna zirraragarria izan da: Grampian Fortress itsasoratzen.
Hemen bertan irakurri ahal izan genuen itsasoratzekoa zela asteazkenean ( hemen )... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021778 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur hasi eta igandera bitartean Zumbrass bezala izendatu duten metal familiako instrumentuen topaketak izango ditugu Zumaian. Maila desberdineko ikastaroez gain, herritarrei zuzendutako kontzertuak izango dira Komentuan eta Alondegian.
Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB), Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak eta Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021779 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gau martxa egingo da ostiralean indarkeria matxistarik gabeko herria aldarrikatzeko
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen den Hilabete Moreko ekitaldien baitan, Zumaiako Berdintasun Foroak antolatuta, gau martxa egingo da bihar iluntzean. Zumaia indarkeria matxistarik gabeko herria izatea alda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021780 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Institutuko eta Zuberoako Sohüta herriko ikasleak elkatrukea ari dira burutzen. Aste honetan Zumaian izan dira Iparraldekoak eta bihar bertara joango dira zumaiarrak.
Kultura, ohitura eta hizkuntzak ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen dute elkatrukeek. Hala, aste hauetan, Zumaiako Institutuko DBH 4ko ikasl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021781 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ostiralean, martxoak 11, meditazio saio berri bat antolatu du Gune elkarteak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021782 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, ostirala, 22:00etatik aurrera, Malmö antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunak honakoak dituzue: Leire Arano Amas, Karmelo Arroiabe Arakistain eta Amaia Unanue. Aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021783 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, dagoeneko zabalik dago kostako errepidea.
Gaur goizean itxi egin behar izan dute luizia gertatu delako 3:15ean. Errepidea garbitu duten arren, zenbait orduz itxita mantentzea erabaki dute, baina dagoeneko erabil daiteke. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021784 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizaldeko 3:15ean luizia gertatu da. Dagoeneko garbitu dute errepidea, baina trafiko zuzendaritzak itxita mantentzea erabaki du, itsasoa gogor jotzen ari delako. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021785 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2015-2025 Plan Estrategikoa: Lurralde antolamendua eta ingurumenaren inguruko bilera
2015-2015 Plan Estrategikoa, biharko Zumaiara boga prozesuaren baitan, beste bilera bat izango da bihar. Lurralde antolamendua eta ingurumenaren inguruan arituko dira, bihar, osteguna, 19:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021786 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Talentu ihesa ekiditeko programaren hirugarren deialdia egin du Udal Elkarteak
Talentu Ihesa Ekiditen programaren aurreko bi deialdien arrakasta ikusirik, Urola Kostako Udal Elkarteak programa honen hirugarren edizioa jarri du martxan, Hazilan praktika-programaren baitan.
Helburua da eskualdeko gazte kualifikatu eta es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021787 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esti Curiel: "Min egiten diguten gaiez hitz egitea beti da onuragarria"
Bitartekaria, biktima eta kaltegilea. Haren begiak. Bestearen begiak. Zeintzuk dira gehiago: besteekin lotzen gaituzten gauzak ala besteengandik bereizten gaituztenak? Gai horiek lantzen ditu Proyecto 43-2 konpainiak La mirada del otro antzezlanean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021788 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | hIREKIn: "Eskubideak aldarrikatzetik gauzatzera egin nahi dugu jauzi"
Hausnartze prozesu bat burutu ostean, martxan da dagoeneko hIREKIn izeneko proiektua. Egitasmoa bera aurkezteaz gain, bere web gunea ere erakutsi zuten Torreberri Gaztetxean egin zen aurkezpeneko asanbladan.
Herriko gazteen emantzipaziorako laguntza ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021789 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkarteak Enpresaguneko bi lokal ditu alokairuan hartzeko
Urola Kostako Udal Elkarteak sustatzen duen Enpresagune egitasmoak bi lokal diru une honetan libre. Lokal hauek, 15,60 metro karratukoak bakoitza, eskualdeko sustatzaile berriei alokatuko dizkie. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021790 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Eskola bidea' proiektua jarri da martxan herrian zehar mugitzeko ohitura osasuntsuak sustatzeko
Eskola bidea izena jarri dioten proiektu honek helburu du eskolara joateko zein herrian zehar mugitzeko ohitura osasuntsuak sustatzea. Horretarako, Zumaian, eta bereziki eskola bideetan dauden mugikortasun arazoak aztertze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021791 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Darahli Elkarteak udan Saharako haurrak etxean hartzera dei egin die familiei
Herri sahararrarekin elkartasuna izan eta uda honetan 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutil sahararrak euren familian harreran izango dituzten euskal familien bila gabiltza.
Adintxikiko hauek, urtean gutxienez bi hilabetez, munduko de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021792 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arrangoleta 1945-1951. Memorias de un barrio liburua argitaratu du Rafael del Pilarrek. Haurra zeneko kontakizunak eta garai hartako pertsonaiak biltzen ditu bertan. Gai honen inguruan elkarrizketatu genuen egilea 2008an. Hemen irakurri dezakezue elkarrizketa.
Ia hamarkada oso bat iraun duen lanaren emaitza kalean da d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021793 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako pilotari gazteek txapelak irabazi dituzte asteburu honetan, Mutrikun eta Miarritzen
Zumaiako kirol elkarteko zesta punta eskolako pilotari gazteek emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan jokatutako partidatan.
Ostiralean Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finalak jokatu ziren Mutrikuko Miruiaitz pilot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021794 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoaren 8 honetan (emakume) zumaiarrok BELDURRIK GABE gure herriko kalean lasai ibiltzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu, emakume guzti-guztiok: helduak, nagusiak, neskatxak edota gazteak izanagatik.
Batzuk zera esango dute: "zer diote emakumeek, hemen ez da halakorik gertatzen", edota "kasu isolatuak besterik ez d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021795 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den ekainean hartu zuen Imanol Lopez kirolari zumaiarrak erretiroa hartzeko erabakia. Zesta-puntak azken hamarkadan emandako kirolari onentsuena, "erdi erreta" zegoela dio Berria ko Igor Susaeta kazetariari egindako elkarrizketa batean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021796 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen Nazioarteko Eguna gogoratzen da gaur. Martxoak 8aren harira, Zumaiako Udal Liburutegiak emakumeekin lotutako liburu eskaintza prestatu du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021797 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Proiektu honek ikasleen autonomia eta eskolara joateko modu osasuntsuak bultzatu nahi ditu.
Zumaiako Herri Eskolan diagnostikoa garatzen laguntzeko Lubaki Guraso Elkarteak dirulaguntza lortu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik. Diru-laguntza hau 2013-2020rako Osasun Planaren MUGIMENT proiektuko MUGIKASI estrategiar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021798 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geoparkeak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute Ornitho.eus ataria sustatzeko
Herritar orori zabalik dagoen zientzia atari honen inguruko formazio saioak eskainiko ditu Geoparkeak Mutrikun, Deban eta Zumaian.
Ornitho.eus herritarren partaidetzari irekia dagoen zientzia ataria da eta Euskal ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021799 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurren eta helduen danborradek ez dute entsegurik izango ostiralean
Ostiral honeta hasi eta igande eguerdira bitartean Zumbrass metal topaketak izango dira. Horren baitan, ostiralean, kontzertua izango da komentuan. Ondorioz, egun horretarako programatuta zeuden santelmoetako haurren eta helduen danborradaren entsegua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021800 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Aundiya' pelikulan agertzeko kastinga egingo da asteazkenean, Alondegian
Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzenduko duten Aundiya pelikularako kastinga egingo da asteazken honetan Alondegian. 16:00etatik 20:00etara bitartean egingo da Alondegiko lehen pisuan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021801 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Laugarren eta azken saiora iritsi da Zumaiako Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen Euskara, bestela ez gara zikloa, eta Beltzean mintzo dokumentala emango dute asteazkenean, martxoaren 9an. Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:30ean hasita, eta han izango da Garabide elkarteko koordinatzailea, Txema Abarrategi, je... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021802 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken honetan, hilaren 9an, 15:00al aldera, Balenciaga ontzioletan egindako Grampian Fortress ontzia itsasoratuko da Zumaiako portutik.
Hori dela-eta, portu agintaritzak adierazten duenez, 14:30etik 16:30era bitartean ez da baimenduta egongo kalanean bestelako nabigaziorik egitea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021803 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, martxoak 12, batzar ireki bat egingo dugu Alondegian. Bertan, gure lan ildoan koxka bat aurrera egin, eta Zumaian herri galdeketa bat egiteko aukera guztiokin partekatu nahi dugu.
Orain arte erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenean ibili garenok herriari independentziaren inguruan galdera egitea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021804 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herrigintza eta elkarbizitza landuko dituzte gaur, Plan Estrategikoko bileran
Biharko Zumaiara boga. 2015-2025 Plan Estrategikoa osatzeko beste bilera egingo da gaur, 19:00etan, Alondegian. Bilera herritarrekin eta adituekin egingo da eta gaia Herrigintza eta elkarbizitza izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021805 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inposaketa albo batera utzi, eta pankarten gaia eztabaida zabalaren bidez konpontzea proposatu dugu
Besteak beste, eskatzen diogu Udal gobernuari gaia Udalbatzan jorratzea, eta Udalak bilera irekiak egitea eragileekin eta herritarrekin.
Beste gai askotan bezala, pankarten gaian ere komunikabideen bidez jakin dugu zein ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021806 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iragarritako frontea gainean dugu eta euri-jasa latzak ditugu egun osoan zehar. Haize-bolada bortitzak ere izan ditugu egun osoan zehar. Zumaian neurtu da Euskadi osoko bortitzenetakoa: orduko 118 kilometrokoa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021807 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errefuxiatuen Zumaiako Harrera Taldeak gonbidatuta, gaur egun Bilbon bizi den Maryam Fathi errefuxiatu kurdoak Irandik ihes egiteko izan zituen arrazoien eta gurera heltzeko pasa behar izan zituen sufrimenduen berri eman zuen Alondegiko Oxford aretoan eman zuen hitzaldian. Hemen duzue Maryam Fathiren odisea.
"Kurdistan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021808 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguraldi kaxkarrarekin jokatu da gaur VIII. Zumaia Saria txirrindularitza lasterketa, Hegoaldeko afizionatu mailako errepideko denboraldiari hasiera ematen zion karrera. Irteera puntura agertu diren 173 txirrindulariek haize, euri eta hotzari aurre egin behar izan diote.
122 kilometroko bidea egin behar izan dute txirr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021809 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk proposatuta, Udalbatzak onartu egin du kale-izendegian emakumeen presentzia handitzea
Hiru ekarpen gehitu zizkion EH Bilduk Eudelen mozioari, martxoaren 8ko egunaren harira, eta hirurak onartu zituzten alderdi guztiek atzoko udalbatzan
EH Bilduk proposatuta, Udalbatzak onartu egin du kale-izendegian emakumeen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021810 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Metalezko instrumentuen inguruan Europan dauden jotzaile onentsuenak izango dira martxoaren 11tik 13ra Zumaian. Zumbrass ekimenaren baitan masterclass-ak eman eta Musika Eskoletako kideekin biltzeaz gain, kontzertuak emango dituzte.
Tronpetak, tronboiak, tronpak eta tubak osatzen dute metalezko instrumentuen familia. 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021811 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Javi Utrera zumaiarrak Bartzelonan jokatutako bizarginen lehiaketa irabazi zuen urtarrilaren amaieran. Hilabete lehenago Hondarribiako garaje batean elkartu ginen argazki erreportaje bat egiteko. Berari eman diogu otsaileko Baleike aldizkariaren azala.
Kanpotik begiratuta, badirudi Ocho apellidos vascos izan dela Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021812 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Honen bitartez Telmo Deun Arraun Elkarteko bazkideei otsailaren 19an (ostiral honetan) , 19:00etan (lehen deialdia) eta 19:30ean (bigarren deialdia), Brankako lokaletan egingo dugun urteko Batzar Orokorrerako deia zabaltzen dizuegu.
Bazkide izan eta deialdia eta eguneko gai zerrenda etxean jaso ez baduzue, idatzi helbi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021813 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain bi aste hil zen Igor Zendoia, euskalzalea, Aek-ko irakaslea, ETBko telesail baterako gidoilaria izana, musikazale porrokatua eta abar luze bat. Ismael Manterolak Berria egunkarirako idatzitako zutabe batean gogoratu du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021814 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saltakak zilarrezko domina lortu du Gipuzkoako Eskolarteko Kros Txapelketan
Igandean Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa jokatu zen Legazpiko Urtatzazar parkean. Benjamin, alebin eta infantil mailako gaztetxoek parte hartu zuten.
Korrika egiten lehenak alebin mailako neskak izan ziren eta 1900 m korritzea egokitu zi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021815 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurtxoentzako elikadura osasuntsuaren inguruko hitzaldia, bihar, Alondegian
0-3 etapetako haurren gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da, bihar, Alondegian, 18:00etan. Haurtxoen elikadura osasuntsuaz hitz egingo da.
Hizlaria Bea Zulueta Zabaleta izango da. Hitzaldi hau Haurreskolek, Udalak eta Ttiklik elkarguneak an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021816 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errefuxiatuak hartzeko boluntarioak biltzeko kanpaina azken egunetara heltzen ari da
Errefuxiatuen aldeko Zumaiako harrera-taldeak kanpaina bat jarri zuen martxan orain hilabete boluntarioak biltzeko, guregana etor daitezkeen errefuxiatuei laguntza diezaieten. Harrera taldetik adierazi dutenez, kanpaina erantzun ona ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021817 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Vigorako bidaia antolatu du Algorri taldeak Celta-Real partida ikusteko
Realaren aldeko Algorri taldeak bidaia antolatu du martxoaren 12ko astebururako. Vigora joango dira Celta-Real partida ikusteko.
Zumaiatik ostiral (martxoaren 11) gauan aterako dira. Partida larunbatean 18:15ean jokatuko da. Larunbateko gaua lau iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021818 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ttakun Pulpo K.E. Taldeak bitik bi garaipen lortu ditu Euskal Ligako bigarren fasean
Ttakun Pulpo nesken taldea bide onetik doa Euskal Ligaren fase honetan. Orain arte jokatutako bi partidak irabazi dituzte: 21-23 Elgoibarren aurka eta 35-23 Kukullagaren aurka. Emaitza hauei esker, sailkapeneko buruan dira.
Elgoibar et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021819 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1941eko otsailaren 15ean eta 16an haizete handia egon zen Iberiar Penintsulan. Dirudienez, Ozeano Atlantikoan sortutako borraska bat penintsulan sartu eta ziklogenesi lehergarriaren bidez asko sakondu zen denbora gutxian. Otsailaren 15ean behe presio gunea Galizia mendebaldean kokatu zen. Honek, arratsaldean hasi zen h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021820 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zergatik, Jamil?' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Ostiral honetan Zergatik, Jamil? antzezlana izango da Aita Mari aretoan (22:00etan). Zumaiako Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu bazkideen artean zozkatzeko.
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021821 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Korrika prekarioa' aurkezteko hitzaldia izango da bihar Alondegian
Bilbo eta Bartzelona lotuko ditu Correscales, Korrika prekarioa errelebo lasterketak. Lau eguneko lasterketa honek 800 kilometro egingo ditu eta 80 lasterkari izango ditu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021822 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Eugenia Arrizabalaga, Zumaiako alkate ohia, EAJren EBBko kide izendatu dute
EAJ-PNV alderdiak Batzar Nagusia izan du asteburuan Iruñeako Baluarten. Andoni Ortuzar beste lau urterako alderdiko presidente berresteaz gain, EBBa osatuko duten kideak onartu dituzte eta horien artean izango da Maria Eugenia Arrizabalag... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.