id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0021623
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Artadin bada zuhaitz berezi bat, akazia bat, Gleditsia triacanthos espeziekoa. Zuhaitza baino, gehiago da, nonbait, ordea, txoria, eta duela hilabete batzuk adarrak edo hegalak moztu zizkioten, auskalo zergatik, bere burua babesteko arantza mingarriak zeuzkalako edo hegan egingo zuen beldurrez (ikusi orduko albistea he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021624
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Torriko eta Odriozola Europako txapelketako finalerdietara sailkatu dira Espainiako junior mailako selekzioak 23-14 emaitzarekin irabazi dio gaur arratsaldean Poloniari Main Round faseko azken partidan. Beste partidan Frantziak 38-31 irabazi dio Islandiari; ondorioz, Ander Torriko eta Kauldi Odriozola partaide dituen s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021625
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inaugurazio batek beste bat ekarri digu gogora. Hau dela eta, pilotaleku berriaren itzalean Odieta zaharrera begira jarri gara oraingoan. Jatorrizko Odieta pilotalekua 1856an eraiki zen, Foru Enparantzan zegoen pilota-jokoa ordezkatzeko asmoz. Badirudi ordea, 1882rako pilotalekua ez zegoela egoera onean eta berritzeko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021626
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anso-Zezeaga eta Zubizarreta-Erasun Dinastia Etxabeko final-laurdenetara pasa dira Anso-Zezeaga eta Zubizarreta-Erasun bart arratsean Zumaian jokatutako pilota partiduetatik finalaurrekotara pasa diren pilotariak. Azkar amaitutako partiduak biak ere eta joku aldetik emaitzak dioten bezelakoxe aldearekin. Askoz gehiago ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021627
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostiralean ospatuko da Zumaian Euskal Jai Eguna. Goizean baserriko produktuen azoka izango da eta arratsaldean sagardo dastatzea. Bien artean, 14:30ean, herri bazkaria egingo da Beheko plazan. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 8 euroan helduentzako eta 4 euroan haurrentzako.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021628
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zinea eta musika uztartzen dituen kontzertua, gaur, Oxforden, Musika Jaialdiaren baitan Zineak eta pianoak harreman estua izan dute zazpigarren artea bezala ezagutzen dena asmatu zenetik. Harreman hori izango da gaur, 22:30etik aurrera, Oxtord aretoan izango den kontzertuan. Zinema mutuan pelikulak girotzen zituen pian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021629
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oiartzungo Itsaslapurrak-ek irabazi du gaur arratsaldean Zumaian jokatu den KAE2ko estropada, denboraldi osoan erakutsitako nagusitasunarekin. Telmo Deunen bigarren trainerua izan da bigarren, orain arte egindako estropada onenean. Gipuzkoako Ligako estropada Getaria-Zarautzek irabazi du. Bestalde, San Miguel Ligan Zum...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021630
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Autobus bereziak jarriko dira Azpeitiko saninazioetatik itzultzeko La Guipuzcoana autobus enpresak autobus zerbitzua areagotuko du Azpeitian hastear dauden San Inazio jaietatik itzultzeko. Hala, uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean, 00:30ean, 02:30ean, 04:30ean eta 06:10ean autobusak aterako dira Azpeititik (An...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021631
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak asteburu honetan gertatutako hainbat ekintza bandaliko salatu ditu Hauen artean, Moilaberrian jarritako loreontziak suntsitu eta Artadiko zuhaitzeko punta berriak ere apurtu dituzte. Horrelako ekintzek, zumaiarren arteko elkarbizitza baketsua oztopatzen dutela berretsi du Udalak eta guztion ongizatea bermatzeko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021632
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, erraustegia egiteko pauso garrantzitsu bat ematera doaz: lanen lizitazioen baldintzen onarpena. Baldintzak itogarriak dira Gipuzkoar guztiontzat, eta opor garaian korrika eta presaka egin nahi dute, gu lozorroan egon gaitezen. Lapurreta "legal" bat izango da (1500 milio) hiru belaunaldi hipotekatuko dituena (205...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021633
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria Lopez: "Rioko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan euskal kirolarien segimendua egingo dugu" Maria Lopez zumaiarra ere Rioko Joko Olinpikoetan izango da. Bere kasuan, Basque Team taldearen baitan, euskal kirolarien segimendua egingo du. Maialen Odriozolak elkarrizketatu du uztaileko Baleike aldizkarirako. Hemen irak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021634
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
60.000 sinadura jaso dira 'Gorriti eta bere animaliak' ikuskizuna debekatzeko Animaliekiko Errespetuaren Aldeko Ekintza plataformak Gorriti eta bere animaliak ikuskizuna debekatu dezaten sinadura bilketa bat jarri du abian. Plataformak adierazi duenez, 60.000 sinadura jaso ditu dagoeneko. Berria egunkarian eman dute ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021635
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1. Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada. (102. zenbakia - 2016/04/28). 2.1 3/2016 eta 4/2016 erreparo orrien eta horien Alkate dekretuan erantzunen berri ematea. 2.2. Udalaren 2016eko aurrekontuko 2. kreditu aldaketa jakinaraztea. 2.3. Udalaren 2016eko aurrekontuko 3. kreditu aldaketa jakinaraztea. 2.4. Udal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021636
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan ezingo da aparkatu moila inguruko aparkalekuetan Estropadak direla eta Larunbatean, uztailak 30 eta Igandean, uztailak 31, Gipuzkoako ligako, KAE-2ko, Euskotren ligako eta San Miguel ligako estropadak jokatu dira Zumaian. Hori dela eta, ezingo da aparkatu moila eta arranpla inguruko aparkalekuetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021637
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraun elkarteak boluntarioak behar ditu asteburuko estropadetan laguntzeko Arraun giroak Zumaia hartuko du asteburu honetan. Larunbatean emakumezkoen Gipuzkoako ligako estropada eta KAE-2koa jokatuko dira; igandean Euskotren ligakoa eta San Miguel ligakoa. Antolakuntza lanetan boluntarioen beharra izango du Telmo Deun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021638
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo hil zen Luis Daniel Izpizua Bidasoro idazle zumaiarra, 68 urte zituela. Ogibidez irakasle Donostian, zenbait liburu idatzi zituen, euskaraz eta gaztelaniaz; El Pais egunkarian ere ohiko kolaboratzailea zen. Euskaraz idazten hasi zen Izuztarri (1987) narrazio liburua eta Rosamunda (1990) eleberriarekin. Ondoren, ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021639
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peña-Salegi eta E. Labaka-Otadui sailkatu dira final-laurdenetara Peña-Salegi eta E.Labaka-Otadui atzoko garaile eta final laurdenetara sailkatu diren pilotariak, hauexek emaitzak: Peña-Salegi 22-9 Elizalde Irurita; E. Labaka-Otadui 22-6 A. Etxebarria-O. Etxebarria. Ostiralean izango da bigarren jardunaldian, 22:00etan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021640
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxeak eta Enbilek irabazi dute Zumaia Master Series txapelketa Olhak eta Etchetok osatutako bikoteari irabazi zioten atzo gauean Aitzurin jokatutako finala, bi setetan (15-13 eta 15-13). Final gogor eta borrokatua lau pilotariek atzo eskainitakoa. Goikoetxea eta Enbil ziren faborito, baina Olhak eta Etchetok gogo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021641
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorriko labarraren zati bat amildu berri da Itzurunen. Zorionez, harriek ez dute inor harrapatu, baina sekulako burrunba sortu dute eta susto ederra hartu dute inguruan zeudenek. Hondartzan aurkitzen zen Agustin Zubimendi Martikorenak kontatu duenez, aldameneko kobazuloan zegoen bera sekulako burrunba entzun duenean....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021642
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bueltatu gara b erriro ere normaltasunera, astelehenean eta asteartean izandako bero handi hura atzean utzita. Normalean uda partean iparra izaten da nagusi gurean, baina batzuetan hegoak ere bisita bat egiten digu garai honetan eta horrelakoak gertatzen dira, baina ez da denbora askoan irauten duen gauza bat izaten. A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021643
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur iluntzean, 20:30etik aurrera, parrillada eta Ekia taldearen kontzertua (22:00etan) izango dira Torreberri Gaztetxian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021644
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako negozioek Interneten euskaraz sareratzeko abantaila izango dute Tokikomek eta PuntuEUS Fundazioak hitzartutako akordioari esker, Zumaiako merkatariek abantaila izango dute .EUS domeinua eskuratzeko. Euskal Herri osoko euskara hutsezko 60 komunikabide -Baleike tartean- batzen dituen Tokikom enpresak eta .Eus do...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021645
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tronu dema ( Games of Thrones ) telesailerako irudi batzuk Zumaian grabatuko dira udazkenean, eta arduraz jokatzea dagokigu Udalean herritarren ordezkariak garen guztioi. Ez baita grabaketa hutsa. Ez baita gure herria munduan zehar ezagutarazteko balioko duen tresna bakarrik. Hori ere bada, jakina, baina askoz gehiago ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021646
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
The Nowhere Plan taldeak kontzertua eskainiko du gaur 19:30ean Tximista tabernan. The Beatles taldearen bertsioak egiten dituzte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021647
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azoka Amaiako plazan egingo dute larunbatean eta igandean Merkatari Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatuta. Herriko hainbat dendak deskontu garrantzitsuak eskainiko dituzte salgaietan asteburuan egingo den merke azokan. Bereziki, kirol eta kale arropa eta oinetakoak egongo dira erosteko aukeran. Azoka larunbatean eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021648
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Joxe Mari Kortaren oroimenezko junior mailako txirrindulari lasterketa jokatuko da Zumaian. Lasterketa ez da Gipuzkoako egutegiko lasterketa xume bat izango, Euskalerria torneorako puntuagarria izango da, eta honek esan nahi du Euskal Herriko txirrindulari jubenil onenak Zumaiako karreran izango direla hila...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021649
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalean dago jadanik uztaileko Baleike aldizkaria. Alex Urangarekin hitz egin dugu Brasilgo garaipen handiari buruz. Hango argazkiez gain, Alexekin Itacoatiaran izan ziren Andoni Izaga eta Ander Odriozolaren bizipenak ere jaso ditugu. Ohiko salmenta lekuetan eskura dezakezu, euro batean. Alex Urangaren garaipenaz gain, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021650
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geologia heziketa sustatuko da Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean Euskal Itsasbazterreko IEZI elkarteak eta Geoparkeak Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatuko dute. Hitzarmen horren baitan, euskal kostaldeko mapa geologikoa egingo da, besteak beste. IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021651
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jai Alai World Tourren baitan, Zumaia Masters Series txapelketa jokatuko da datozen bi asteburutan Aitzuri frontoian. Igandean, 17:00etan, finalaurrekoak jokatuko dira: Egiguren-Erkiaga, Olha-Etchetoren aurka eta Olharan-Inza, Goikoetxea-Enbilen aurka.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021652
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUTUNA: EAJ-PSEk erraustegiak Urola Kostako herritarren poltsikoetan izango duen eragina ezkutatu nahi dute Urola Kostako EH Bilduk erraustegiaren eraikuntzak herritarrei ekonomikoki nola eragingo dien jakin nahi du eta txosten ekonomiko-juridiko bat eskatu du Urola Kostako Udal Elkarteko (UKUE) Zuzendaritza batzordean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021653
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Felix Llavori kide duen A Santo de Qué taldeak kontzertua eskainiko du, bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan, pintxo-potearen amaieran.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021654
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Zipi & Zape eta Kapitainaren irla' pelikularen aurrestreinaldia egingo da Zumaian Zine aretoetara heldu aurretik, Zipi & Zape eta Kapitainaren irla pelikula Zumaiako Aita Mari zinean emango da, aurrestreinaldian. Uztailaren 22an izango da, goizeko 11:00etan, eta gonbidapenak turismo bulegoan banatuko dira. Pelikula ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021655
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Irureta, 'Jendartean bidaide: inklusioaz formatu txikian' antzezlanean 'Jendartean bidaide: inklusioaz formatu txikian' antzezlana interpretatzen dute Xanto Agirrezabala azpeitiarrak eta Telmo Irureta zumaiarrak. Ikusleei erakutsi nahi diete pertsona denek dutela zerbait berezia besteei emateko. Honen berri eman ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021656
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sapere Aude Sinfoniettak eta San Pedro Abesbatzak, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, 33. Musika Jaialdiaren hasierako kontzertuko zenbait gastu estaltzeko crowdfunding edo mikromezenasgoa jarri zuten abian. Helburua bete du egun batzuren faltan. 3.890 euroan jarri zuten antolatzaileek jomuga eta kanpaina bukatu ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021657
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Flysch' organo zikloko kontzertua izango da larunbatean parrokian Murnauren Fausto pelikula emango da eta Bartzelonako Sagrada Familiako organojole Juan de la Rubiak zuzeneko organo doinu inprobisatuak jarriko dizkio. Aldareak, erretaulak, kalizak, makina bat altxor gordetzen dira elizetan, parrokietan, santutegietan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021658
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Cruz Gurrutxagaren bakarrizketa izango da bihar Narrondoko jaietan Narrondoko San Kristobal jaien baitan, bihar, osteguna, 22:30etik aurrera, Jose Cruz Gurrutxagaren bakarrizketa umoretsua izango da. Aurretik, 20:00etan, festei hasiera ematen dien suziriak jaurtikiko dira eta ondoren doako sardina eta saiheski jan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021659
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Saregileen plaza' izena Alondegiko aurreko plazari jartzeaz Udalak hartu duen erabakiaz, EH BILDUren iritzia 1- EAJ udal gobernura iritsi zenean, Alondegi aurreko plazatxoari Martxoak 8 izena jartzeko proposamena mahai gainean zegoen (eta ez bertan behera Udal gobernuak atera duen oharrak dioen moduan). Aurreko Udal g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021660
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailaren 17an 80 urte beteko dira Francoren estatu kolpetik. Gerra Zibila eta errepresio latza etorri ziren ondoren. Nevadako Unibertsitatean dagoen dokumentu honetan zerrendatu zituzten Zumaiako "separatistak eta marxistak". Haien omenez, zerrenda publiko egitea ezinbesteko iruditu zait. Zerrenda "beltza" bezala ize...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021661
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegi aurreko plazaren izena erabaki du Udalak gaurko Osoko Bilkuran Alondegia aurreko plazak jada badu izena, Saregileen plaza hain zuzen. Izan ere, gaur arratsaldean Zumaiako Udalak ospatu duen ohiko osoko bilkuran, eguneko aztergaien artean, eremu honen izenpetzea izan da gairik nabarmenena. - Aurrerantzean Sareg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021662
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Yeregi: "Ez nuen inoiz Euskal zirkuituko probarik irabazi; arantza atera dut" Euskal surf zirkuituko lehen proba irabazi du Imanol Yeregik igandean, Donostian. Irailean izan zuen ebakuntza baten ondoren lortzen duen lehen garaipena da. Belaunean hesgailu deigarri bat duela agertu da Imanol Yeregi surflari zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021663
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak kalean kartel, pankarta, pegatina eta muralei ezarritako debekua hain tristea ez balitz, tarteka barre egingo genuke, egoera surrealistak sortzeko duten gaitasunagatik. Azkena gaur bertan: Muralak zentsuratzeko erabiltzen duten marroi kolorez estali dute horma gorria. Gorria ere errudun eta bere delitu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021664
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren udazkenean Euskal Herri mailan egingo diren Gazte Topaketen harira, gaur goizean, herriaren 'mapeoa' egiten aritu dira Zumaiako zenbait gazte Amaiako plazan. Topaketa hauen inguruan zenbait dinamika jarri dira martxan eta, horien artean, herri askotan herriko alternatiba desberdinak zein gune prekarioak identi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021665
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur emango dute ETB1 katean Flysch Trail lasterketaren erreportajea Frantziako Tourreko etaparen ondoren emango dute Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako erreportajea, Zu Kirolari saioaren barruan. Gauerdian ere emango dute, 00:10ean; eta igandean, 11:00etan, estropaden aurretik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021666
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aita Mariren heriotzaren 150 urteak bete dira aurten. Uztailaren 23an, horren oroigarri, hainbat ekitaldi antolatuko dira Zumaian, eta herriko talde eta eragileen parte hartzea ezinbestekoa da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021667
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lapurrek ez dute oporrik hartzen. Gaur goizaldera Erribera kaleko Agurtzane okindegian sartu dira. Goizeko 7:00etarako zabaltzen dute okindegi hau astegunetan. Ezusteko bisita izan dutela ikusi dute langileek irekitzera joan direnean. Ertzainei deituta, hatz-markak hartzen aritu dira okindegian zehar. Dirudienez dirua ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021668
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urteetan gertatu bezala, Aita Mari zineak ere oporrak hartu ditu. Hala, uztailaren 14ra bitartean ez da pelikularik emango herriko zine aretoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021669
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Narrondoko Gure Ametsa elkarteak antolatutako festen baitan, ostiralean, hilaren 8an, mus txapelketa izango da. Izen-ematea 21:00etan izango da eta ordubete geroago zozketa egingo da. Bikoteko 10 euro ordainduko dira. Sariak honakoak izango dira:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021670
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Torrikok eta Kauldi Odriozolak Europako junior mailako txapelketa jokatuko dute Espainiarekin Ander Torriko eta Kauldi Odriozola jokalari zumaiarrek Europako junior mailako eskubaloi txapelketa jokatuko dute Espainiako selekzioarekin. Txapelketa hau uztailaren 28tik abuztuaren 7ra bitartean jokatuko da Danimarkan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021671
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kantu festa egingo da uztailaren 9an Narrondoko Gure Ametsa elkartean 20:00etan hasiko da kantu afaria. Txotxa eta trikitixa izango dira ongietorria emateko. Jarraian, 21:00etan, afaria izango da eta ondoren, 23:30etik 00:30era, bertsoak Aitor Salegi eta Aratz Igartzabalekin. Amaitzeko, 02:30era arte kantu festa izango...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021672
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Labarretara oinezko irteera antolatu du Algorri interpretazio zentroak Goizeko 11etan zentroan elkartuko gara eta 45 minutuko bisita gidatua egingo dugu. Bertan, flysch-a zer den eta nola sortzen den ulertzeko azalpenak emango ditugu. Jarraian, San Telmo ermitara hurbilduko gara interes geologikoa duten puntuak aurkezt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021673
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailaren lehen astetik uda amaiera bitarte, ikusgai egongo da Zumaiako kaleetan, Udalak eta Distira Argazki Elkarteak azken 6 hilabeteetan zehar elkarlanean antolatutako argazki erakusketa. Honen harira, Udalak, eremu publikoetan aurkezpen artistikoak ezartzearen alde dagoela berretsi eta horrelako proposamenak jaso ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021674
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sanpedroetako su festen ikuskizuna izango da bihar gauean (23:00etan). Suziriak Zubiaunditik jaurtiko dituzte. Udalak bandoa atera du hainbat gomendiorekin. Hemen irakur dezakezue: 2. Suek dirauten bitartean, ezingo da txaluparekin ibili itsasadarrean eta itsasontzi edo txalupak eremu horretatik kendu egin beharko dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021675
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eitb.eus -ek argitaratu duenez, Acción Para el Respeto Animal herri plataformak 59.000 sinadura bildu ditu, Eusko Jaurlaritzari eta hiru aldundiei ikuskizuna debekatzea eskatzeko. Acción Para el Respeto Animal herri plataformak 59.000 sinadura bildu ditu, Eusko Jaurlaritzari eta hiru aldundiei Gorriti eta bere animalia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021676
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi ordu eta erdiko jaialdia eta gero, harmailak hustu berri eta txosnan merezitako garagardo freskoa hartu aurretik, bizitakoaz eta etorkizunaz lau hitz egiteko aukera izan genuen pilota elkarteko kide Jexux Iribar 'Olalde'-rekin. Urte asko itxaron behar izan da, baina hemen da azkenean frontoi berria... Bazen garaia b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021677
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esku pilotaz, dantzaz eta zesta puntaz osatutako jaialdiarekin estreinatu dute zumaiarrek Aitzuri pilotaleku berria. Harmailak beteta, 700 bat lagunek izan zuten atzo gauean egun seinalatuaz gozatzeko aukera. Bederatzi urtez pilotaleku estalirik gabe egon ondoren, merezitako festarekin estreinatu da Aitzuri pilotalekua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021678
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gernikaren irudi batek edertu du Erribera kaleko txokoa. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko txoko ezin hobea bilakatu da Erribera kaleko horma horieta zer hobe Picassoren Gernika baino. Memoria eta edertasuna. Ez dezala berriz zentsurak ito.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021679
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
89 urte dituzten zumaiarrak omenduko dituzte igandean Nagusien Astearen baitan Zumaiako Udalak eta Nagusien mahaiak antolatutako Nagusien Astearen baitan, igande honetan omenaldia egingo zaie aurten 89 urte bete edo beteko dituzten herritarrei. 12:00etan izango da ekitaldia, beti bezala, Gurrutxaga plazako Gizarte zent...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021680
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sapere Aude Sinfoniettak crowdfundinga jarri du martxan abuztuko kontzertuko gastuak estaltzeko San Pedro Abesbatzarekin batera emango du kontzertua eta gastuak estaltzeko mikromezenasgo kanpaina jarri du abian. Abuztuaren 1ean izango da emanaldia. Orkestra profesionalek jotako musika klasikoa entzuteko gogoa duen musi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021681
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Reggae musika, Dj bat eta marrazketa saio bat zuzenean ikusteko aukera izango da bihar, ostirala, 19:30tik aurrera, Eusebio Gurrutxaga plazako Bai Bidea taberna jatetxean, TTB kolektiboaren eskutik. Mojito, Caipirinha eta Tostak ere zerbitzatuko dira
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021682
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaletik jakitera eman dute, urtero bezala, ekaineko azken astean, kiroldegiak itxiera teknikoa egingo duela. Herriko kirol patronatua adostasun batera heldu da Azpeitiko kirol patronatuarekin eta Lubakiko bazkideek, bertako instalakuntzak erabili ahal izango dituzte. Horretarako, kiroldegian ziurtagiri bat eskatzearek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021683
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trafikoan aldaketak izango dira zenbait kaletan larunbatean Bizikleta Eguneko ekitaldiengatik Ekitaldi hauek direla medio, honako kale hauek trafikoarentzat itxita egongo dira:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021684
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galdurik dagoen lanbide baten inguruan jardungo dugu gaurkoan, sereno edo gauzainaren inguruan hain zuzen. Elektrizitaterik ez zegoenean, gauetan segurtasuna bermatu ahal izateko, kalea argiztatzen zuten argiontziak zaintzea beharrezkoa suertatzen zen. Apurka, ordea, gauetan argiztapena zaintzeaz gain beste behar batzu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021685
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi bi argazkiak. Ederragoa al da plastote marroiarekin zentsuratutako horma? Udal-gobernuak inposaketaren bidea aukeratu du berriz, ezabaketa eta zentsuraren bidea, herritarrei iritzia emateko aukera eman gabe. Dirudienez Zumaiako udal-gobernuari ez zaio gustatu herritarrek herriari musutruk egindako oparia. Erriber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021686
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Global training: atzerrian lan-praktikak egiteko ordaindutako bekak Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Urola Kostako udal elkarteak emango ditu argibide denak. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaitzen da. Hemen duzue de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021687
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Altzorri, Itzaga, Ardanatz ibilbidea egingo du Inda-Mendik igandean Sanpedrotako irteera dela eta prestakuntza modura, forman jartzeko, beste txango batekin gatoz. Hona hemen igande honetarako pentsatuta daukaguna: Altzorriztik irten, Itzaga mendia (1361 m) igo eta Ardanatzen bukatu. Inguru eder hau, Nafarroan dago. Os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021688
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kurtso amaierako ekitaldiekin jarraituta, datozen bi asteotan ere izango dira musika eta dantza saio gehiago.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021689
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoren bigarren urteko alebin mutilak, txapeldunak Zizurkilen Pasa den astebukaeran Zumaiakoren bigarren urteko alebin mutilen taldeak Futbol 11 Txapelketa jokatu du Zizurkilen. Hamar taldek parte hartu dute txapelketa honetan. Finalerdian Danena-ri gailendu zaio eta finalean Touring-i 3-0 irabazi dio. Lorpen hone...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021690
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabalik dago 2016-17 ikasturtean soldadura eta fabrikazio eta muntaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko izena emateko epea. Ikasketa horiek Zumaiako Soldadura Zentroan egiten dira. Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Helburua: bateti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021691
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Giro ezin hobean ospatu zen larunbat honetan Odieta pilotalekuan aurtengo Pilota Eskolaren festa, pilotarien jardunak, eguraldiak eta ikusleen berotasunak lagundurik. Pilotariek ikuskizuna eman zuten eta gauza politak ikusi ziren, bertaratutakoen zorionerako. Finaletako tentsioa nabari zen arren, kiroltasun osoz jokatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021692
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Triatloi Taldeko zazpi lagunek hartu zuten parte larunbatean Zarauzko Triatloian. Zumaiako klubaren gorri kolorea defendatu zuten proba gogor honetan: 2,9 km. igerian, 81 km. bizikletan eta 20 km. korrika. Felix Aizpurua, Patxi Borrachero, Alex Miranda, Mikel Artetxe, Txomin Eizagirre, Mikel Altuna eta Vanessa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021693
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Olaziregi bigarren izan da Euskadiko erlojupeko txapelketan Egun ederra bizi izan zuen atzo Aitor Olaziregi txirrindulari zumaiarrak. Euskadiko erlojupeko txirrindularitza lasterketa korritu zuen gazteak eta bigarren postuan igo zen podiumera. Pozik egoteko arrazoiak zituen Aitorrek. Hiru hilabetez atsedena hartz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021694
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia eta Donostiako zesta puntako jokalariak neurtuko dira gaur, 19:00etatik aurrera Getariako frontoian. Txapelketako laugarren jardunaldia izango da jokoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021695
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maitena belaontziak irabazi zuen joan den asteburuan Zumaian jokatu zen Gipuzkoako XI. Bela Txapelketa, IRC mailan. Open mailan, Ai Ama belaontziak irabazi zuen. Euskal kostaldeko bost belaontzirik azkarrenak hartu zuten parte IRC mailako txapelketan. Larunbatean bi estropada jokatu zituzten, iparralderantz aurrena, et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021696
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Patxita Etxezarreta kaleko geltokian hartu beharko da autobusa denbora tarte horretan. 18:30eko autobusetik aurrerako guztiak sartuko dira berriro kai aldera, normaltasunez.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021697
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozolaren Bidasoak Asobal Ligarako igoera fasea jokatuko du asteburuan Irungo taldeak Asobal ligara itzultzeko fasea jokatuko du asteburu honetan, Irunen bertan, Artaleku kiroldegian. Fase hau irabazten duena Atletico Valladolidekin batera igoko da Espainiako eskubaloiaren maila gorenera. Finala Teledeportek ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021698
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, ekainak 3, matrikulazio epea amaituko da musika eta dantza eskolan. Irailean ere zabalduko da epea baina plaza mugatuak izango dira. Bulegoko ordutegia 17:30-19:30.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021699
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Klub Nautikoak antolatuta, larunbat honetan IV. legatz arrantza saria egingo da. 00:00tik 16:00etara bitartean egingo da arrantza eta pisaketa 18:00etan egingo da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021700
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kadete eta Jubenil mailako taldekako Gipuzkoako txapelketak, igandean, Zumaian Igande honetan taldekako erlojuaren aurkako kadete eta jubenil mailako Gipuzkoako txapelketak jokatuko dira Zumaian. Modalitate polit eta ikusgarria da eta gure herrian izango dugu ikuskizunaz gozatzeko aukera; modalitate zaila ere bada, tek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021701
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Dinosauroak ezagutzen!' haurrentzako tailerra egingo da Algorrin ekainaren 4an Datorren larunbatean, Ekainaren 4an, 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako Dinosauroak ezagutzen! doako tailerra eskainiko da Algorri Interpretazio Zentroan. Adina: 6-10 urte (adin txikikoentzat zuzendutako tailerra izango da, eskulanak e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021702
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako XI. Bela Txapelketa-Zumaiako Udala Saria jokatuko da asteburuan Zumaiako uretan. IRC eta Open mailan banatutako 25 bat belaontzik hartuko dute parte txapelketan. Larunbatean jokatuko da lehen estropada, 13:00etatik aurrera, IRC eta Open mailako belaontziekin. Igandean egingo da bigarren saioa, 12:30etik aurr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021703
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igor Zendoiaren ikasle ohiek hitz eder hauek irakurri zituzten atzo euskaltegian egin zitzaion omenaldian. Ezin hobeto islatzen dute zenbat estimatzen zuten Igor. "Erronka berri bat dugu aurrean. Igor guretzat zer izan zen adierazi nahi dugu. Badakigu zer esan, baina ez dakigu nondik hasi, ezta zein hitz aukeratu ere.....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021704
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igor Zendoia gogoan izan zuten atzo Zumaiako AEK-ko euskaltegian bere ikasle eta lankide ohiek, lagunek eta senideek. Sarreran Igorren omenezko plaka bat jartzeaz gain, aurrerantzean Igorren izena eramango du Zumaiako euskaltegiak. Ikasturte amaierako jaia berezia izan da aurten euskaltegian. Otsailaren 5ean ezustean h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021705
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtean zehar Zumaian egiten diren kirol ekitaldien informazioa katalago baten batzeko proposamena egin du EH Bilduk Agenda baten funtzioa beteko luke, besteak beste, eta gainerako alderdiek ontzat eman dute proposamena Zumaian, kirol talde asko daude, eta urtean zehar, jarduera asko eskaintzen dituzte; batez ere, lehia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021706
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lubaki kiroldegiko igerilekua itxita egongo da larunbat goizean eskola kiroleko jardunaldi batengatik Larunbat goizean, 10:30etik 12:00etara bitartean eskola kiroleko igeriketa jardunaldi bat egingo da Lubaki kiroldegiko igerilekuan. Ondorioz, ordu horretan beste erabiltzaileek ezingo dute igerilekua erabili. Aipatutak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021707
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Los railes taldearen country eta blues doinuak entzuteko aukera izango da bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernako terrazan. Eguraldi txarrarekin taberna barrura eramango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021708
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kintoen bazkaria egingo dute ekainaren 4an 1947an jaio zirenek. Zumaia hoteleko jatetxean izango da bazkaria. Lehen hitzordua 13:00etan jarri dute, Trapaia eta Goiko tabernen aurreko plazan. Bazkaria 14:30ean izango da, Zumaia hoteleko jatetxean. Bazkarira joateko 65 euro ordaindu behar dira, ekainaren 2a baino lehen, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021709
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen Elkarteak kudeatuko du aterpetxea Gero eta gehiago dira Donejakue bidea kostatik egiten duten erromesak, eta eskaera horri erantzuteko Komentuko aterpetxea zabaltzen du urtero Zumaiako Udalak, uda partean. Iaz erabaki zuten ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30era arte luzatzea zerbitzu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021710
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela urtebete zabaldu zituen ateak Zumaiako kanpinak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte astebururako. Hemen egitaraua: Bazkaltzeko, paella herrikoia. 120 lagunentzako paella prestatuko dute, kanpoaldean. Arratsaldean, arku jaurtiketa, rokodromoa, haurrentzako jolasak... Oharra: bazkarirako txa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021711
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela mende erditik urtero ospatu dituzte San Pankrazio jaiak Estazioko auzoan, baina aurtengoak bertan behera gelditu dira. Maiatzeko azken asteburuan ospatu izan dira San Pankrazio jaiak Estazioko auzoan azken mende erdian. Aurten, ordea, ez egitea erabaki dute. Gutxienez azken 30 urteotan antolaketa lanetan aritu de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021712
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen osasunaren aldeko ekintzaren Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldiak antolatu dira Maiatzaren 28a Emakumeen osasunaren aldeko ekintzaren Nazioarteko Eguna da. Horren inguruan hitzaldi, mahai-inguru eta antzerki saio bana antolatu ditu Udaleko Berdintasun sailak, Anitzen Sarea, Berdintasun foroa eta Biltzenek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021713
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauteskunde legeak dioenaren arabera, Udalei dagokie hauteskunde mahaikideak izendatzea zozketa publiko bidez. Zozketa hau ostegun honetan egingo da, udaletxeko bulegoetan, goizeko 9tan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021714
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bakarkako Gipuzkoako zesta punta txapelketaren finalak jokatu ziren pasa den asteburuan Mutrikuko frontoian. Zumaiako hiru pilotari heldu ziren final hauetara. Lehen partidan, kadete mailan, bi zumaiar neurtu ziren: Eduardo Agirrek 25-7 emaitzarekin irabazi zion Julen Lopezi. Nagusien bigarren mailan, Cosme Agirrek 25-...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021715
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gainean ditugu aurtengo GUNE jardunaldiak. Aste honetako asteazkenean (25) eta ostiralean (27) dira, Donostian. Oraingoan, gaia "Barnetasunean hezi" da. Bi hitz gaiaren inguruan: Erlijio hezkuntza krisian dago gure Hezkuntza Sisteman eta gizartean. Aldi berean, badira "barneko mundua" lantzeko bide berriak ere: barneta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021716
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zeregin Ikasketa Gela topaketak ospatzen ari dira gaur Zumaian, bereziki kultur etxean eta Institutuan. Bertan bilduko dira Arrasate, Oñati, Bergara, Elgoibar, Eibar, Zarautz eta Zumaiako ZIG taldekideak eta herrian zenbait ekintza antolatu dituzte. Zeregin Ikasketa Gelek atzerapen fisikoak, psikologikoak, motoreak eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021717
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, maiatzak 20, arratsaldeko 18:30ean, Alondegiko bilera gelan elkartuko gara. Bilera honen arrazoia herritarron artean erabakitze eskubidearen aldeko adierazpen bat idaztea da, eta honekin batera berau zabaltzeko ekainaren 4ean ospatuko den Adierazpen egunaren nondik norakoak prestatzea ere bai. Denon laguntza beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021718
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru zumaiar banakako Gipuzkoako zesta punta txapelketako finaletan Banakako Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira larunbat honetan Mutrikuko Miruaitz frontoian. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta bertan Zumaiako hiru pilotari izango dira. Kadete mailako garaipena Zumaiara etorriko da, finalera heldu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021719
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mankomunitateak Ekiten Gunea jarri du martxan eskualdeko ekintzaileentzat Gune hori enpresa sortzeko asmotan dabiltzan pertsonentzat da, beren enpresa egitasmoa lantzeko leku bat izan dezaten. Doakoa da eta ekintzaileei aukera emango die beste ekintzaile batzuekin harremanetan jartzeko eta esperientzia eta iritziak elk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021720
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erregionaleko Zumaiakok maila mantentzeko kanporaketa jokatuko du Martuteneren aurka Denboraldi hasierako asmoak ez ziren hauek izango, baina 30 partidaren ondoren Zumaiakoren lehen taldea, erregionalekoak, sailkapeneko azken postuetan amaitu du urtea. Orain maila mantentzeko kanporaketa jokatuko du Martuteneren aurka....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021721
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Voltaia eta The Grace of Dionysus, larunbatean, Getariako Ketarrin Zumaiako bi hirukoteren kontzertua izango da larunbat honetan Getariako Ketarri tabernan, 23:00etatik aurrera: Voltaia eta The grace of Dionysus, Dinifest ekimenaren baitan. DJ Llavo eta DJ Koko ere musika jartzen egongo dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021722
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirinioetara joateko irteeraren izen-ematea astelehenean zabalduko da Aurreko baten aipatu genuen bezala, Sanpedrotan Pirinio aldera irteteko asmoa daukagu. Albiste hartan aipatzen genuen bi aukera egongo zirela eta beraien ezaugarriak. Gogoratu prezioak honako hauek direla: 5 egunerako 275 euro bazkideentzat eta 290 e...
cc-by-sa 3.0