id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0022823 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean jokatuko dituzte txapelketako lehenengo neurketak, Aritzbatalden. 34 kirolari ari dira lehian; horien artean, Leire Esnal eta Jose Luis Zulaika zumaiarrak.
Egun gutxi barru hasiko da XV. Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketa, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022824 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldi baterako enplegua martxoaren 31ra arte luzatuko dute Balenciagan
Hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak jakinarazi die langileei ostiralean bukatuko zen aldi baterako enplegua beste bi hilabetez luzatuko duela.
Balenciaga ontziola ez ixteko borrokan jarraitzen dute enpresako langileek. Atzo goizez Donostian ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022825 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zestako eta eskuzko partidak jokatuko dituzte asteburuan Aitzurin
Bost pilota partida jokatuko dituzte ostiraletik igandera bitartean Zumaiako pilotalekuan.
Ez da pilota partidarik faltako datorren asteburuan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Ostiralean hasi eta igandera bitartean bost pilota partida jokatuko dituzte fron... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022826 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Magalean taldearen eta Zumaienaren eskutik, jolasaren garrantziari buruzko tailer interesgarri bat antolatu da datorren martxoaren 1erako.
Magalean taldeak eta Zumaienak sinatu berri duten elkarlanerako hitzarmenaren ondorioz, Maria Montero psikologo kliniko eta arteterapeutak tailer interesgarri bat bideratuko du mart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022827 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Magalean Psikomotrizitate Erlazionaleko Espezialista taldearekin sinatu berri du hitzarmena Zumaienak
Zumaienan sareak osatzen jarraitzen dugu. Oraingoan, " Magalean" Psikomotrizitate Erlazionaleko Espezialista taldearekin elkarlana sustatuko duen hitzarmena sinatu dugu. Bide horretan, Zumaienako Hezkuntza Komunitateak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022828 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enplegu mahaia sortu du UKUEk eskualdean enplegua bultzatzeko asmoz
Eskualdeko 23 eragilek hartu zuten parte pasa den asteazkenean, hilaren 22an, egindako lehen bileran.
Enplegu Mahaia ekimena jarri du abian Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE), lankidetza, ideien sorrera eta eskualdeko enplegua hobetzeko helburuarekin.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022829 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskotren ligara itzuliko da aurten Telmo Deun arraun elkartea, eta bide horretan Deltecoren babesletzak egonkortasuna emango diola uste du Zumaiako arraun elkarteak.
Delteco enpresak beste urte batez luzatuko du Telmo Deun arraun elkartearekin zuen babesletza hitzarmena. Hala, arraun elkarteak azaldu duenez, Gorostiag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022830 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argiteriako dorrea kenduta, erabilgarri daude berriro futbol zelaia eta teniseko eta padeleko pistak
Haizeteengatik kaltetuta geratu zen argiteriako dorrea kendu dute gaur goizean, eta futbol zelaia eta teniseko eta padeleko pistak zabaldu dituzte berriro.
Pasa den asteburuan izandako haize bolada bortitzek kolokan jar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022831 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Paul Urkijoren 'Gaua' filmean parte hartuko du Elena Irureta aktoreak
Paul Urkijo zuzendariaren hirugarren film luzearen protagonistetako bat da Elena Irureta aktore zumaiarra. Euskal mitologia izango du ardatz Urkijok Irati filmaren ondoren egingo duen lehen filmak.
Paul Urkijo zinemagilea Gaua film luzea filmatzen ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022832 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunetik aurrera doakoa izango da Gipuzkoako garraio publikoa 12 urtetik beherakoentzat
Doan bidaiatu ahal izateko, erabiltzaileek ezinbestekoa izango dute Mugi txartel pertsonalizatua izatea. Nolanahi ere, egun Mugi Gaztea G txartela duten adingabeek ez dute tramiterik egin beharko doakotasuna baliatzeko; neurriak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022833 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getarian eta Zumaian banatu dira Tripontzia zozketako lehen bi sariak
Gure Eskuk egindako zozketaren lehen bi sariak eskualdean banatu dituzte, Getarian lehena eta Zumaian bigarrena.
Tripontzia zozketa jarri zuen pasa den urte amaieran Gure Eskuk. Herri libre bat izeneko egutegia erosi dutenen artean, guztira 52.000 eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022834 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osasun publikoaren alde Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du Zuopak
Datorren larunbatean, otsailaren 1ean, egingo dute manifestazioa Gipuzkoako hiriburuan, osasun publikoaren aldeko herri plataformek antolatuta.
Osasun publikoaren aldeko manifestazioa egingo dute datorren larunbatean, otsailaren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022835 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denetariko emaitzak lortu dituzte Kbiko taldeek ligako hirugarren jardunaldian
Zumaiako xake klubeko A taldeak irabazi egin zuen, galdu B taldeak eta berdindu C taldeak.
Gipuzkoako xake ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean. Zumaiako Kbi xake klubeko taldeek denetariko emaitzak lortu zituzte z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022836 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Futbol zelaia eta teniseko eta padeleko pistak itxita mantenduko dituzte, gutxienez, bihar arte
Teniseko pista alboan dagoen argiteriako dorrea kentzen saiatu dira gaur, baina ezin izan dute atera. Ahalik eta azkarren kentzen saiatuko direla azaldu du udalak.
Asteburuan izandako haize bolada bortitzen ondorioz, Lubaki ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022837 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kostako errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean olatuengatik
Olatuek sor ditzaketen arriskuak ekidin nahian, N-634 errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean. Bi herrien arteko joan etorria Meagako eta Garateko errepideetatik egin beharko da kostako bidea ireki bitartean.
Olatuak gogor ari dira kolpatzen kosta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022838 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erakundeen aurrean elkarretaratuko dira bihar Balenciagako langileak
Donostian egingo dituzte kontzentrazioak, Eusko Jaurlaritzaren eraikin aurrean lehenbizi, eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren egoitzaren aurrean jarraian. Instituzioak inplikatu ez direla eta engainatuta sentitzen direla salatu dute ontziolako lang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022839 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | El Txoko de Mikel jatetxea aurrez egindako erreserbekin zabalduko da aurrerantzean
Erreserbekin eta 14 lagun ingurutik gorako taldeentzat bakarrik irekiko da jatetxea, eta gainera, take away zerbitzua jarriko dute abian, hau da, eramateko janaria eskatzeko aukera izango dute horrela nahi duten herritarrek.
El Txoko de ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022840 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harrera familiak behar ditu Darahlik haur sahararrak udan etxean hartzeko
Esperantzari leiho bat lelopean egingo dute aurten ere Oporrak bakean programa. Saharako errefuxiatuen alde lan egiten duen Darahli elkarteak harrera familiak behar ditu uda sasoian kanpalekuetatik datozen haurrak hartzeko.
Oporrak bakean program... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022841 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera geratu da batelen hirugarren jardunaldia hiru estropada jokatu eta gero
Larunbatean Orion zen jokatzekoa Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia. Estropadak hasi zituzten, baina eguraldi aldaketagatik bertan behera utzi behar izan zituzten.
Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia zuten jokat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022842 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Futbol zelaiak eta tenis eta padel pistek itxita jarraituko dute azterketa berriak egin arte
Asteburuan izandako haizete bortitzek argiteriaren dorre bat mugitu zuten, eta sor zitezkeen arriskuak ekiditeko kirol instalakuntza horiek ixteko erabakia hartu zuen atzo udalak.
Aita Mari futbol zelaia eta alboan dauden tenis... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022843 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mediterraneoko Jokoetan arituko da Lide Arrizabalaga Espainiako selekzioarekin
Otsailean Montenegron jokatuko duten Mediterraneoko Jokoetan arituko da eskubaloi jokalari zumaiarra Espainiako selekzioarekin.
Une gozoak bizi ditu Lide Arrizabalaga eskubaloi jokalari zumaiarrak. Urte hasieran zilarrezko domina lortu zuen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022844 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako danborrada antolatzeko lehen bilera egingo dute ostegunean
Antolaketa lanak, ardurak, eta bestelako gaiak lotzeko asmoarekin bilduko dira datorren ostegunean, hilaren 30ean, Alondegian.
Apirilaren amaiera eta maiatzaren hasiera bitartean ospatuko dira aurtengo San Telmo jaiak Zumaian. San Telmo egun bezpe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022845 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ana Goitiak "Katana" izeneko bakarrizketa aurkeztuko du ostegunean
Eguneroko gaiak umorez aztertzen dituen ikuskizuna Emakumeon* Etxean lekuratuko da.
Ana Goitiak "Katana" izeneko bakarrizketa aurkeztuko du urtarrilaren 30ean, Emakumeon* Etxean. Orduari dagokionez, arratsaldeko 18:30ean hasiko da ikuskizuna. Bertan, eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022846 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abisu laranjak herriko hainbat kirol eztablezimendu itxiarazi ditu.
Asteburuan haizeteak eragin duen arrisku egoera zehatza atzeman izanak itxiarazi ditu herriko futbolzelaia, padel eta tenis pistak. Zumaiako Udalak herritarren segurtasuna bermatzeko hartu du erabakia.
Aitor Manterola Kirol zinegotziak adierazi duenez,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022847 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauteriak oraindik ospatzeke badaude ere, apirilaren amaieran eta maiatzaren hasieran izango diren San Telmo jaietan jarri du dagoeneko mira Udaleko Kultura Sailak.
Zumaiako Udaleko Kultura Saila dagoeneko santelmoei begira jarri da. Oraindik ez dira Inauteriak heldu, baina San Telmo jaien antolaketa lanetan hasia dag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022848 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arretaz ibiltzea eskatu die Udalak herritarrei haize zakarra dela-eta
Udalak Euskalmet eta Eusko Jaurlaritzak ateratako gomendioak jarraitzeko eskakizuna egin die herritarrei abixu laranja dagoelako.
Abixu laranja egoera aurreikusi da biharko egunean haize zakarraren ondorioz. Euskalmetek hainbat gomendio argitaratu di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022849 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fandango eta arin arin tailerra emango du Astinduk bihar Torreberrin
Dantza estilo desberdinetako tailerrak antolatzen ditu Zumaiako elkarteak hilero. Oraingo honetan fandangoari eta arin arinari egingo diote tartea.
Astindu dantza elkarteak doako tailerrak antolatzen ditu hilero. Horietan parte hartuz, estilo desberdi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022850 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Aldalur zumaiarra da. Bere lan bizitzan irakaslea izan da, Zarauzko Antoniano ikastetxean lehenik, eta Oteitza lizeoan gerora; han, marrazketa eskolak eman ditu 42 urtez. Duela hiru urtetik erretiroa hartuta dago, eta aurten, Mintzalagun egitasmoan parte hartzea erabaki du bidelagun gisa.
2024ko abenduko Zumaia G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022851 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orioko errioan jokatuko dute bihar batel ligako hirugarren jardunaldia
Goizeko 11:00etan hasiko dituzte estropadak, Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, eta bertan izango dira Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko ontziak.
Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatuko dute bihar goizez Orioko errioan, Zarautz ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022852 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Balenciaga ontziola likidaziora gerturatzen ari dela jakinarazi du langile batzordeak
Cofides akordioak eragozten ari dela salatu dute. Lanpostuak desagerrarazteko enplegu erregulazio espedienteak negoziatzen "laster" hasi daitezkeela ere esan dute prentsa ohar bidez. Urtarrilaren 30ean bilduko dira udaletxe parean.
Ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022853 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Matx-ek hiru sari banatu ditu sare sozialean erregistratu diren erabiltzaileen artean. Era berean, eskerrak eman dizkie sare sozialean erregistratu eta lehiaketan parte hartu duten guztiei. Saridunak zoriontzearekin batera, Laboral Kutxak eta Euskaltel Euskadik emandako laguntza ere eskertu du.
Tokiko kirolaren sare so... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022854 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liburutegiaren faltan, Liburuen Etxetxoa jarri dute abian Oikian. Edonork izango ditu liburuak eskura.
Liburuen Etxetxoa ezarri berri dute Oikiako eskola zaharraren aterpean: irakurzaletasuna sustatzea eta edonork liburuak doan eskuratzea helburu dituen proiektua da, eta Oikiako Eskolak jarri du martxan. Edonork har di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022855 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gorputzeko kontuekin jarraituta, arnasarekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan, Mertxek esandakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Zotinari, hau da, diafragmaren uzkurdurak eragindako bat-bateko arnasgora ozenari esaten diogu Zumaian eta inguruan "kika". Zarautz hizketan liburuan ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022856 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'La Traviata' ikustera joateko autobusa jarri du Kursaalek Zumaiatik
Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko dute Verdiren La Traviata otsailaren 4an, Donostiako Kursaalen. Musikazaleen joan-etorria errazteko autobusa izango da Zumaiatik.
Kursaalen eskaintzen diren kontzertuetarako joan-etorriak errazteko autobusak j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022857 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzeko aukera ematen duen ekimena aurkeztu du gaur erakundeko egungo presidente den Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak. Urola Kostako Udal Elkarteak marka turistiko berria ere erakutsiko du Madrilen egiten ari diren azokan.
Atzo zabaldu zuten Madrilen (Espainia) Fitur 2025 turismo azoka. N... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022858 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bisita pertsonalizatuak: Eskola zabalik duzue, gure egunerokoa ikusteko. Deitu eta eguna eta ordua zehaztuko dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022859 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bina partida jokatuko dituzte ostiralean eta larunbatean Zumaiako pilotalekuan.
Zesta puntako lau pilota partida jokatuko dituzte datorren asteburuan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, ostiralean eta larunbatean bina.
Bihar, 19:15ean hasita, kadete mailako bi norgehiagokak izango dira, biak ere Zumaiako eta Noaingo (Nafarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022860 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aterkiak jarriko dituzte saltokiek bezeroen eskura euria egiten duenerako
Bezeroek eskuragarri izango dituzte aterkiak euria egiten duenerako, eta saltokien izenak eramango dituzte gero itzuli ahal izateko.
Erosi Gertu, busti gabe! izeneko kanpaina jarriko du martxan Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022861 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kiriko, Luis Carril, Koruko Ama, Sotera, Jarrillera, Tomatera, Santa Olaia, Guadalupeko Ama, Anduriña, Arritokieta, Pelaio, Iñigo, Ion ,Atxega, Txelo, Klauss...Izen ilara luzea etorri zait burura, txalupa desberdinetako karelaren azpian ikusi ditudanak.
Zumaiako emakumezkoen traineruari izen berria jarri behar zaiola e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022862 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gukak umeen txokoa jarri zuen Zestoako auzoko Santa Ines festetan.
Umeen eguna antolatu zuten Zestoako Iraeta auzoko Santa Ines jaietan. Hala, puzgarriez, treneko bidaiez edota txokolatadaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren haur eta gazteek. Gukak, auzotarrekin elkarlanean, animalien maskarak eta Gako pertson... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022863 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sindikatuek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan hamabi greba egun deitu dituzte. Gaurko eta biharko grebara deituta daude irakasleak, eta datozen asteetarako Haurreskolen Patzuergoko nahiz hezkuntza publikoko sukaldeetako nahiz garbiketako beharginak ere bai. Zumaiako Herri Eskolan irakasleen %92k egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022864 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Txirrindulari Elkarteak lanean segitzen du errepideko denboraldia ofizialki hasi zain. Talde entrenamenduak egiten ari dira bai kadete, baita jubenilak ere. Bien bitartean mendi bizikletako lasterketak izan dituzte aurreko asteburuan.
Irunen goiz hotz batean eta ibilbidea izoztuta zegoela jokatu zituzten benja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022865 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sinadurak biltzen ari dira pentsiodunak herri ekinaldi legegile bat eztabaidatu eta bozkatu dezaten Legebiltzarrean. Apirilaren 24ra arte sinatu daiteke.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua (EHPM) lanean ari da pentsioak osatzeko sistema bat sortu nahian, 60 urtetik gorako pentsiodunei Lanbide arteko Gutxieneko Sold... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022866 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean egingo dute Anadek antolatutako jaurtiketako arrantza lehiaketa
Igandean 12:00etatik 16:30ak bitarte egingo dute Iñaki Espillaren oroimenezkoa, eta herriko zenbait puntutan sakabanatuta arituko dira arrantzan lehiaketan parte hartuko duten 102 zaleak.
Bi aldiz atzeratu dute azaroan egitekoa zen LXX. Elkarteen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022867 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Hetero' liburua aurkeztuko du Uxue Alberdik gaur Emakumeon Etxean
Uxue Alberdik Hetero izeneko bere azken ipuin bilduma aurkeztuko du gaur arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa 18:30ean izango da, euskaraz, eta ekitaldian zehar Danele Sarriugarte idazlea izango du Alberdik solaskide.
Liburuan bildu dituen ipuin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022868 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar amaituko da izen ematea Lilatoira Emakumeon Etxetik talde moduan joateko
Aurreko urteetan egin bezala, taldea eratu du Zumaiako Emakumeon Etxeak otsailaren 23an Donostian korrituko den Lilatoia lasterketara joateko. Taldean joatez gain, dortsal eta kamisetak Emakumeon Etxean jasotzeko aukera izango dute parte har... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022869 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | U25 Bilbora! Gerraren eta faxismoaren aurka gazte langileok lehen lerrora!
Instituzioetan ultraeskuinaren alderdiak indarra irabazten ari dira Europa guztian eta faxismoa krisitik ateratzeko alternatiba gisa saltzen ari zaizkigu. Mugimendu erreakzionario hau gero eta pobreagoa den klase ertainaren aterabide errealtzat ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022870 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrika taldeak urteko lehen saltaka saioa egingo du larunbatean. Igandean, berriz, oinezkoen txanda izango da.
Mendiaz gozatzeko bi aukera eskainiko ditu Indamendi mendi bazkunak datorren astebururako. Larunbatean, korrika taldekoek lehen saltaka saioa egingo dute. Igandean, berriz, oinezkoez goiz buelta egingo dute. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022871 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | HAPOren inguruko xehetasunak emango dituzte gaur arratsaldean Oxforden
Hiri Antolamendu Plan Orokor (HAPO) berriaren inguruko beste ekitaldi bat izango da gaur arratsaldez Alondegiko Oxford aretoan. Hitzaldia eskainiko dute plana diseinatze lanetan aritu diren arkitektoek.
Abenduko udalbatzarrak hasierako onespena eman... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022872 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar jarriko dituzte salgai 'Gure kanoa' haur antzezlanerako sarrerak
Zurrunka Teatroa konpainiaren Gure kanoa haurrentzako antzezlana ikusi ahal izango da otsailaren 2an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke bihartik aurrera Turismo Bulegoan edo, Internet bidez, sarrerakzuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022873 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 55 urteko zumaiar bat larri, Aragoien izandako auto istripu batean
Bi autok aurrez aurre jo zuten atzo iluntzean Huescako (Aragoi, Espainia) Canal de Berdun herrian. Bi auto gidariak larri eraman dituzte erietxera.
55 urteko zumaiar batek auto istripua izan zuen atzo Huescako (Aragoi, Espainia) Canal de Berdun herrian.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022874 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saharako errefuxiatuentzako janari bilketa egingo du Darahlik aste honetan
Bildutako materiala Euskal Karabanaren bidez bideratuko dute Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetara. Bilketa Zumaian, Oikian, Arroa Behean eta Aizarnabazalen egingo dute.
Desertuko kanpalekuetan bizi diren Saharako errefuxiatuentzako j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022875 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maila ona erakutsi dute Zumaiako batelek Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldian ere
Pasaiako badian jokatu zuten herenegun ligako bigarren jardunaldian. Lehenengo postu bat eta bi bigarrengo lortu ditu Telmo Deun arraun elkarteak.
Larunbat goizean jokatu zuten Pasaian Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia. Aste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022876 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako xake klubeko hiru taldeek porrotak jasan zituzten herenegun arratsaldez jokatutak partidatan.
Gipuzkoako xake ligako lehen jardunaldia positiboa izan bazen Zumaiako Kbi xake klubarentzako, ezin berdina esan pasa den larunbatean jokatutako bigarren jardunaldiagatik. Izan ere, hiru taldeek porrotak jasan zituzte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022877 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kanpainaren helburua izan da doako publizitatea etxean jasotzeak dakarren hondakin kopurua gutxitzea.
Stop publizitatea kanpaina bere amaierara heldu da. Urola Kostako Udal Elkarteak abiatu zuen ekimena, doako publizitatea etxean jasotzeak sorrarazten duen hondakin kopurua gutxitzeko asmoz.
Helburu hori oinarri hartuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022878 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako pilotari gazteen garaipena Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketan
Molle-pelle modalitateko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten herenegun Azpeitian. Zumaiako hirukoteak 2 eta 1 emaitzarekin irabazi zion Oiartzuni.
Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten larunbat arratsaldez Azpeitiko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022879 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariak estreinako borrokaldia izan zuen larunbatean, Ermuko kiroldegian izan zuten jaialdian.
Zumaiako boxeo klubetik ateratako beste boxeolari batek debuta egin du pasa den asteburuan. Ermuan jokatutako boxeo jaialdian estreinako borrokaldia izan zuen pasa den larunbatean Iñaki Aranok,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022880 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pediatren eta familia medikuen plazen %10 bete gabe dago. Ruth Salaberria Zumaiako gurasoak "planifikazio falta" deitoratu du. Carmen Solorzano Gipuzkoako Medikuen Elkargoko lehendakariaren arabera, lanpostu hutsak betetzeko «abantailak» behar dira.
Osakidetzaren arabera, 2014 eta 2024 artean Gipuzkoan 39 pediatra gehi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022881 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteartean aurkeztu zituzten Gipuzkoak Fitur azokara eramango dituen bost proiektuak, eta horietatik hiruk lotura zuzena dute Urola Kostarekin. Ekitaldian, besteak beste, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Ion Arozena eta Geoparkeko gerente Leire Barriuso izan ziren.
Datorren astean Madrilen egingo duten Fitur na... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022882 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mus txapelketak eman dio hasiera Elorriaga auzoko San Sebastian jaiei
56 bikotek hartu zuten parte atzo gauez Elorriagako Lau-Haizeta elkartean jokatu zuten txapelketan. Gaur afaria izango dute eta bihar sagardo dastaketa eta bertso bazkaria.
Abian dira San Sebastian jaiak Elorriaga auzoan. Atzo hasi zituzten jaiak eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022883 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Horma irudia margotuko dute GKSko lagunek Estazio auzora eramaten duen tunelean
Astebete barru Bilbon eta Iruñean egingo dituzten manifestazioaren harira egingo dute ekintza saihesbide azpitik igarotzen den tuneleko horma batean.
Gerra eta faxismoaren aurka. Gazte langileok lehen lerrora lelopean manifestazio bana deit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022884 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetan zozkatutako erosketa txartelak eman ditu Gertu elkarteak
300 euroko balioa duten hiru erosketa txartel zozkatu zituen Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak Gabon garaian. Saridunek jaso dituzte dagoeneko bonoak.
Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak 300 euroko hiru erosketa txartel zozkatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022885 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lide Arrizabalaga omenduko du gaur Pulpo Eskubaloiak Lubaki kiroldegian
Eskubaloi jokalari zumaiarrak zilarrezko domina irabazi zuen Euskadiko selekzioarekin urte hasieran jokatutako CESA txapelketan.
Lide Arrizabalaga eskubaloi jokalari zumaiarrak bere klubaren, lagunen eta zaletuen omenaldia jasoko du gaur arratsalde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022886 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko tren zerbitzua izango da igandetik astelehenera bitartean Donostiako sansebastianak direla eta
Orduro izango dira trenak Donostia eta Zumaia artean igandetik astelehenerako gauean, Donostiara joango direnen joan-etorria errazteko.
Gau handia izango dute igandean Donostian. San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Gi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022887 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Final zortzirenetako bere txanda irabazi eta gero, final laurdenetan kanporatu du surflari zumaiarra Luana Silva brasildarrak.
Bukatu da ametsa Annette Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarrarentzako Filipinetan jokatzen ari diren junior mailako munduko surf txapelketan. Gaur jokatu dituzte txapelketako final zortzirenak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022888 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Benjamin Jaialdiko bigarren jardunaldia jokatuko dute Larunbatean Zumaian
Benjaminen bigarrengo jardunaldiko igeriketa Saioa izango dira Larunbaten Zumaian.
Larunbat honetan, Taosa Igeri Taldeak antolatutako igeriketa jaialdia izango da Zumaian. Bertan taldeko txikienek beraien herrian egingo dute igeri. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022889 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikasleengan kontzientzia ekologikoa sustatzea duen Habiak espazioa inauguratu dute Zumaienan
Zumaiena ikastetxeko teilatuan egokitu duten espazio berria inauguratu dute gaur goizez. Ikasleen artean sormena, autonomia eta taldelana sustatzea du helburu azpiegitura berriak.
Zumaiena ikastetxeko eskaintza pedagogikoaren a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022890 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auzotarrek aurkez ditzakete Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketarako lanak
Ipuinen gaia librea da, eta parte hartzaileek martxoaren 7ra bitartean aurkez ditzakete lanak.
Ezkaizto auzo elkarteak eta Arroako Eskolak zazpigarrenez antolatu dute Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketa, eta auzotarrek -soilik auzoko bizilagunek parte har ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022891 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarteratze zikloko ikasleen ekimenez bilduko dituzte gailuak eskualdeko hainbat herritan, Irungo muga igarotzen duten eta beharra duten migranteei emateko. Hilaren 22tik otsailaren 6ra egingo dute bilketa.
Bidasoako mugara egindako bisita batek «barrenak mugitu» zizkien Izarraitz Lanbide ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022892 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du bihar Zumaiak
Azpeitian jokatuko dute partida, molle-pelle pilota handiko modalitatean, eta Oiartzun-2 taldea izango dute zumaiarrek aurkari.
Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute bihar arratsaldez Azpeitiko Betharram pilotalekuan. Molle-... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022893 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nahita edo nahi gabe egindakoak izan daitezke arrastak. (Argazkia: Shutterstock)
Zauri arin baten izena ekarri dugu aste honetan, egunkarian irakurritakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Ebakia izan gabe, azalean egindako zauriari esaten diogu Zumaian eta inguruan "arrasta". Gipuzkoako best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022894 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Final zortzirenak jokatuko ditu Annette Gonzalez Etxabarrik munduko txapelketan
Lehen hiru txandak igaro ditu surflari zumaiarrak Filipinetan jokatzen ari diren junior mailako munduko txapelketan. Janire ahizpa kanporatua izan zen bigarren txandan.
Filipinetan ari dira jokatzen aste honetan junior mailako munduko surf ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022895 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Altean (Herrialde Katalanak) egindako 10 eguneko kon t zentrazioari amaiera eman dio Aitor Agirrek. Euskadi Fundazioarekin korrituko du 2025 honetan, 23 urtez azpikoen mailan.
Urte erabakigarria izango da erlojuaren aurkako Espainiako txapeldunarentzat eta Bidasoako itzuliko etapa irabazlearentzat. Ilusioz betetako den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022896 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arroabeko San Isidro kalearen oinezkotzeaz auzo batzarra deitu du udalak urtarrilaren 23rako
Arroabeko San Isidro kalea oinezkoentzako egokitzeko hiru aukera aztertu ditu Zestoako Udalak, eta horietaz jardungo dute auzo batzarrean. Ondoren, aukera egokiena 18 urtetik gorako herritarren artean erabakiko dute. Era honeta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022897 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko batzarra egingo dute bihar arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxeko bazkideek. Hitzordua 18:30erako jarri dute, Etxean bertan.
Zumaiako Emakumeon Etxeko bazkideek asanblada izango dute bihar arratsaldean. 18:30ean bilduko dira Martxoaren 8a plazan kokatutako zerbitzuan.
Batzarrean, besteak beste, landuko dituzten g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022898 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errefortzu eskoletarako boluntario bila dabiltza Etxape zentro sozialistan
Interesdunak harremanetan jar daitezke Urola Kostako Kontseilu Sozialistako kideekin.
Urola Kostako Kontseilu Sozialistako kideak ikasleentzako errefortzu eskolak ematen hasi ziren duela pare bat urte Aita Mari auzategiko Etxape zentro sozialist... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022899 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Aranok debuta egingo du larunbatean Ermuako boxeo jaialdian
Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariak estreinako borrokaldia izango du larunbatean Ermuan (Bizkaia) izango duten boxeo jaialdian. Klubeko beste borrokalari batek ezingo du egon lesio bat dela medio.
Boxeo jaialdia izango dute larunbatean, hilaren 18an,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022900 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | HAPOak 1.000 etxebizitza baino gehiago proiektatu beharko lituzke
Hirigintza plana ahalik eta adostasun handienarekin onartzearen alde agertzen gara, eta Gobernu taldeak oposizioarekin akordioak lortzeko orain arteko interes falta deitoratu nahi dugu.
Asmo horrekin, HAPO-aren aurrerakinaren fasean zenbait proposamen et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022901 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Galiziarako bidairako izen ematea zabalduko du Beheko Plazak datorren astelehenean
Galiziako Ribeira Sacrara joango dira Zumaiako pentsiodun eta jubilatuak apirilaren hasieran. Urtean zehar beste bi bidai egingo dituzte: ekainean Portugalera eta urrian Benidormera.
Beheko Plaza jubilatuen eta erretiratuen elkarteak 202... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022902 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jabier Lazkanok 2024ko abenduko Zumaia Guka aldizkariko Hainbat aburu atalerako idatzitako iritzi artikulua da honakoa.
Lehenik eta behin, argitu nahi nuke ez dudala nire burua gai honi buruzko iritzirik emateko posizioan ikusten. Nire pribilegiotik, egunero nire inguruan errepikatzen diren zenbait jarrera eta iritzi a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022903 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraindik ere eros daitezke sarrerak ostiralean Aita Marin izango den 'Zorretan' antzezlanerako
Hika teatroak ostiralean taularatuko du tragikomedia, Aita Mariko zine aretoan. Turismo Bulegoan edo Internet bidez eskuratu daitezke sarrerak aurrez.
Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia da Zorretan, eta o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022904 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Horneo EON Alicante taldean ari da jokatzen denboraldi honetan eskubaloi jokalari zumaiarra. Klubak iragarri berri du kontratua 2027ra arte luzatuko diola.
Lesio larri bat zela medio, kantxetatik at egon zen denbora luzean Ander Torriko eskubaloi jokalaria. Iazko denboraldiaren bigarren erdian itzuli zen lehiara, Anait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022905 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deun arraun elkarteko bazkideek proposamenak egin ahal izango dituzte. Izenak Zumaiarekin, arraunarekin edo emakumeekin harremana izan dezala eskatu du klubak.
Gizonak bezala, Zumaiako arraun elkarteko emakumeak Telmo Deun izeneko traineruarekin lehiatu dira urte hauetan guztietan. Gizonek utzitako ontziekin arit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022906 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaia Urrestilla: "Efektu berezien arloa orain arte ikasi dudanaren kontrakoa da"
Telebistan, zineman eta ikuskizunetan dihardu lanean Amaia Urrestillak: makillatzailea da. Protesietan eta efektu berezien arloan sakondu du azken ikasketekin, Madrilen.
Telebistaren eta zinemaren arloan egiten du lan Amaia Urrestillak (Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022907 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Martinez, Unax Santamaria, Asier Iribar eta Eneko Tena aritu ziren Euskal Selekzioarekin, baita Jon Mikel Elexpe Labarra Nikoleko usurbildarra ere.
Ofizaltasunaren aldarriari beste urrats bat emanez, gure Euskal Selekzioak lagunarteko partida izan zuen Txileko selekzioaren aurka, Pasai Donibanen, pasa den igandea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022908 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1.212 euro bildu ditu Musika Bandak Valentziako uholdeetako kaltetuentzako
Paiporta (Herrialde Katalanak) herriko musika bandari laguntzeko kontzertu solidarioa eskaini zuen Zumaiako Musika Bandak iazko abenduan. Zumaiarren ekarpena dagoeneko Valentziara heldu dela azaldu dute kontzertuaren antolatzaileek.
Urriaren ama... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022909 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bina partida jokatuko dituzte ostiralean eta larunbatean Zumaiako pilotalekuan.
Lau pilota partida jokatuko dituzte datorren asteburuan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Ostiralean eta larunbatean izango dira norgehiagokak, eta egun bakoitzean bina partida izango dira.
Ostiralean, 19:00etan hasita, bi norgehiagoka izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022910 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur zabalduko dute HAPOren inguruko erakusketa Alondegiko Oxford aretoan, eta gaur bertan bi bisita gidatu egingo dituzte haren berri emateko, euskaraz eta gaztelaniaz bana.
Pasa den abenduko plenoan eman zioten lehen onarpena etorkizuneko Zumaia irudikatuko duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO). Horren berri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022911 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko txapelketatik kanpo geratu da Kauldi Odriozola, lesioagatik
Nantes klubek jokalari zumaiarra lesionatu egin zen Norvegiaren aurka jokatutaki prestatze partidan, eta aurten jokatuko duten munduko eskubaloi txapelketatik kanpo geratu da. Hala iragarri du Jordi Ribera hautatzaileak gaur.
Poztasunetik etsipenera 24... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022912 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kbiren A eta B taldeek garaipenak erdietsi dituzte Gipuzkoako ligako lehen jardunaldian. C taldeak, berriz, galdu egin zuen.
Kbi xake klubeko taldeek pasa den larunbatean jokatu zituzten Gipuzkoako ligako lehen jardunaldiko partidak. A taldeak etxetik kanpo jokatu zuen, Azkoitian, eta B eta C taldeek, aldiz, etxean.
A ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022913 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | N-634 errepidea itxiko dute bihar goizez Zumaia eta Getaria artean
Goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean erabat itxiko dute errepidea, eta 14:00etatik aurrera errei bat zabalduko dute. Bitartean, Meagako eta Garateko errepideetatik egingo dira Getariarako joan-etorriak.
N-634 errepidea itxita egongo da bihar goizez ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022914 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute dagoeneko Zumaiako 40. Herri Lasterketarako izen ematea. Otsailaren 15ean jokatuko dute kirol proba hau, arratsaldez, eta azken urteotan bezala bi distantziatan parte hartu ahal izango da: 5.600 metroko lasterketa laburrean eta 10.200 metroko luzean. Eusebio Gurrutxaga plazan kokatuko dituzte probaren irte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022915 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Moto-kroseko bi txapelketa irabazi ditu Julen Mateos motoristak pasa berri den asteburuan
Larunbatean Euskadiko txapelketa irabazi zuen, eta igandean Gaztela eta Leongoa, biak ere Minimotard 85 kategorian.
Urtea garaipenekin hasi du Julen Mateos motorista zumaiarrak. Moto-kros modalitateko bi txapelketa jokatu dituzte ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022916 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errenterian jokatu zuten atzo eguerdian aurtengo Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia. Promesa kategoriako eta maila absolutuko Telmo Deun arraun elkarteko ontziek maila ederra erakutsi zuten.
Abian da aurtengo Gipuzkoako batel liga. Igande eguerdian jokatu zuten lehen jardunaldia Errenterian, eta bertan izan zire... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022917 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berriatuko Masterseko finala jokatu zuen puntista zumaiarrak ostiral iluntzean. Aurkariak nagusi izan ziren, eta 2 eta 0 emaitzarekin galdu zuten Gogenolak eta Watkinsek partida.
Urteko lehen finala jokatu du pasa den asteburuan Frida Watkins puntista zumaiarrak. Berriatuko Masterseko txapelak izan ziren jokoan pasa de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022918 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trantsizio geopolitikoaz eta haren argi iluneaz arituko da Martin Arbeo Alondegian
Pasa den udazkenean argitaratu zuen Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak liburua aurkeztuko du durangarrak Zumaian, Sortuk antolatutako ekitaldian. Datorren ostegunean izango da, 18:30ean, Alondegian.
Martin Arbeo dur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022919 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beatrice Salvioniren liburuaz arituko dira asteartean irakurle taldearen saioan
Martxora bitartean hiru liburu aztertuko dituzte Uxue Alberdik gidatutak saioetan, eta lehenengoan Salvioni idazle italiarraren Barrengaizto liburuaz arituko dira.
Irakurri matte Zumaiako irakurle taldearen saioa izango da arteartean, 18:00... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022920 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako oporraldiaren ondoren, bihar itzuliko dira berriz ere Saregile plazara. Sinadura bilketa jarriko dute martxan datozen hilabeteetan.
Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen plataformak bihar hasiko ditu elkarretaratzeak, Gabonetako etenaren ostean. Bihartik aurrera, astelehenero elkartuko dira Saregile plazan 12... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022921 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau eguneko egitaraua prestatu dute Elorriagan sansebastianetarako
Hilaren 17an hasiko dira jaien bueltan antolatutako ekintzekin, eta San Sebastian Egunez amaituko dituzte horiek. Bertan, askotariko ekintzak izango dira, hala nola mus txapelketa, afari eta bazkariak edota erromeriak.
Elorriagako auzokideek prest dute ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022922 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Basadi auzoak zaintzaren arloan dituen beharrak aztertzeko prozesua abiatu zuten orain gutxi. Bizilagunen iritziak jaso nahi dituzte orain.
Basadi auzoaz eta zaintzaz hitz egiteko kafe tertulia izango da asteartean, hilaren 14an, 17:30ean Brankan. Ahalik eta auzotar gehienen iritzia jaso nahi dute, Zumaian zaintza ered... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.