id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0023023
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janari bilketan beren ekarpena egin dutenei eskerrak eman dizkiete Beste zenbait herritan bezala, udazken honetan ere elikagaien bilketa egin dute Zumaiako zenbait supermerkatutan. Zumaiarren ahalegina eskertu dute arduradunek. Azaroaren 22an eta 23an Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egin zen Zumaiako zenbait supe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023024
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xakean aritzeko aukera izango da Zumaian Gabon garaian ere. Abenduaren 26an jokatuko dute Gabonetako xake txapelketa. Partidak Alondegiko Oxford aretoan jokatuko dituzte. Goizez, 11:00etatik aurrera, haurren partidak izango dira; arratsaldez, 17:00etan, helduena. Sei sari emango dituzte guztira. Irabazleak 100 euroko b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023025
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontzertu intimoa eman zuen atzo oñatiarrak leporaino bete zen Aita Mari aretoan. Bakarka oraingoan, lau hamarkada luzeko ibilbidearen errepasoa egin zuen. Aurrez ere izan da Ruper Ordorika Zumaiako agertokietan. Musikariak berak atzo Aita Mariko eszenatokian gogoratu zuenez, mojak zeuden leku batean jo zuen behin, "ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023026
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oposizioaren babesik gabe eman diote lehen onespena etorkizuneko Zumaia irudikatuko duen HAPOari Hiru ardatzetan antolatu du Udal Gobernuak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra: etxebizitza, jarduera ekonomikoak eta espazio eta ekipamendu publikoak. Argi Yeregi Hirigintza zinegotziak eman zituen atzoko udalbatzan azalpen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023027
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Enplegu Mahaiak bilera antolatu du urtarrilaren 22rako Bilera Zarautzen izango da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, eta foroan parte hartzera deitu ditu interesa duten norbanako eta eragileak. Urtarrilaren 22an, asteazkenarekin, Urola Kostako Enplegu Mahaiak bilera egingo du Zarautzen. Urola Kosta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023028
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olentzero eta Maridomingiren etorrerako kalejiraz eta Errege Magoen desfileaz gain, kultur eta kirol jarduerak antolatu dituzte neguko oporren garairako. Urteko garai berezienetakoak dira Gabonak zumaiar askorentzako. Batzuk etxean geratuko dira, merezitako oporrak gozatzen. Just jai egunak dituzten beste asko kanpora ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023029
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balenciagako lan gatazkarentzat irtenbide "orokorra eta eraginkorra" bilatzeko konpromisoa berretsi dute aldeek Erakundeetako ordezkariek, tartean Espainiako Gobernuko ordezkariek, eta ontziolako langileen batzordeko kideek egin zuten bilera Zumaian, lan gatazkarentzat irtenbide "orokorra eta eraginkorra" bilatzeko. La...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023030
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Valentziako uholdeetan kaltetutakoen aldeko kontzertu solidarioa emango du igandean bandak Zumaiako Musika Bandak eta Musika eta Dantza Eskolako kantu koraleko ikasleek emango dute kontzertua, igandean, 13:00etatik aurrera, Zumaienako aretoan. Musika munduan aritzen diren taldeak ere kaltetu zituen urriaren amaieran Va...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023031
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Forma, kolore eta tamaina askotakoak izan daitezke konpitteak. (Argazkia: J. Arias ) Urtea ondo amaitzeko, gozotik joko dugu aste honetan, Maria Antoniak esandako hitz batekin. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Azukrez egindako goxoki txiki batzuei esaten diegu Zumaian eta inguruan "konpitteak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023032
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Basadi auzategiak dituen beharrak aztertzeko prozesua abiatu dute zaintza oinarri hartuta Zumaiako Emakumeon Etxeak, Zumaiako Mugimendu Feministak eta Malen Etxeak elkarlanean abiatutako prozesuari jarraipena emango diote orain auzategiko bizilagunekin elkarlanean. Lehen pauso bezala, galdetegi bat banatuko dute Basadi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023033
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Silvestre saltaka saioa egingo dute urtarrilaren 31n, goiz partean, Beheko plazatik abiatuta. Izen-ematea dagoeneko zabaldu dute. Ohiko lasterketetako lehiakortasuna alde batera utzi, eta urtea saltaka eginez bukatzeko gonbidapena egin du Udaleko Kirol Sailak. Abenduaren 31n, 11:00etan hasita, San Silvestre saltaka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023034
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txistor pintxoa emango die Beheko Plazak bere bazkideei San Tomas egunaren atarian San Tomas eguna da etzi, eta ohi den bezala, txistor pintxoa emango die Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideei. San Tomas eguna aurten larunbatean egokitu da, eta Beheko Plaza jubulatuen eta pentsiodunen elkart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023035
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere Oxford aretoan gazteen saioa antolatu dugu urte amaieraren bueltan. Sarrerak jada salgai daude turismo bulegoan. Datorren astean bertsolari gazteen saioa antolatu du Bertso Eskolak, Zumaiako Udalaren babesarekin. Sarrerak 3 € balio du, eta aurrez turismo bulegoan erosteko aukera egongo da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023036
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldundiaren Guztiok Mugituz saria jaso du Ziztu unibertsitate elkarteak EHUren Donostiako Carlos Santamaria zentroan jaso du Ziztu elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak emandako saria. "Mugikortasun iraunkorraren aldeko" apustua egiten jarraituko dutela ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023037
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako argazki elkarteak erakusketa kolektiboa zabaldu du Alondegiko aretoan. Distirako hamasei bazkideren lanak ikus daitezke han urte amaierara bitartean. Distira Zumaiako argazki elkarteak askotariko jarduerak antolatu ohi ditu urtean zehar, izan elkarte barruko lehiaketa sozialak, izan zuri-beltzeko argazkien leh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023038
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Faxismoak bizi duen gorakadaren inguruko hitzaldia izango da ostiralean Oxford aretoan Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak antolatu du hitzaldia, eta ostiralean izango da Alondegiko Oxford aretoan, 18:30ean hasita. Faxismoa mundu mailan bizitzen ari den gorakadak kezkatuta, Urola Kostako Gazte Koordinadora Soz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023039
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Salgai daude jada Tomaxen abenturak: Azken festa' antzezlanerako sarrerak Tomaxen abenturak: Azken festa haurrentzako antzezlana izango da Zumaian, abenduaren 30ean. Emanaldia Aita Mari aretoan izango da, 17:00etatik aurrera. Antzezlanerako sarrerak aurrez salgai daude dagoeneko. Turismo Bulegoan edo Internet bidez sar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023040
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen plan estrategikoa osatzeko prozesua egin dute udazkenean Zumaian. Ondorio nagusien faltan, prozesua "oso emankorra" izan dela dio Josune Herrarte euskara teknikariak. Datozen hamar urteetako Zumaiako euskara plan estrategikoa zehazteko bost lansaio izan dira udazkenean zehar herrian. Saioetako ekarpenak behi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023041
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musikazalea izateaz gain, delineatzailea, kirolaria eta ilustratzailea da Ainhoa Caporossi zumaiarra. Zumaia Guka aldizkariko Erretratua atalean kolaboratzen du hilero, eta Kamineros boulder proiektua garatzen ari da azken hilabeteotan, Joxe Takolo bekari esker. Ondorengo bost abestiak aukeratu ditu Caporossik. Ingalat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023042
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balenciagaren hartzekodunen lehiaketaz arduratuko den administratzailea aukeratu du epaitegiak Donostiako enpresa zerbitzu batek eramango du Zumaiako ontziolaren hartzekodunen lehiaketa merkataritza arloko epaitegiak hala erabakita. Azaroaren amaieran jakin zen Balenciaga ontziola hartzekodunen lehiaketan sartuko zela ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023043
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar hasi eta datozen lau asteazkenetan, herritar batek bere bost kantu gustukoenak zein diren esango du. Oraingoz, Gabonetako honekin izango da Gukak herritarren doinu gustukoenak argitaratuko dituen azken aldia. Azken urteotan, opor garaian, Herritarren doinuak argitaratu izan ditu Gukak. Bihar hasi eta datozen lau ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023044
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Itsas erronka feminista' dokumentala aurkeztuko dute gaur Emakumeon Etxean Ondarroako Andrak Erramuntan taldeak udan egin zuen arraun erronkaren berri ematen du ikus entzunezko horrek. Itsas erronka feminista dokumentala aurkeztu eta emango dute gaur arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. 18:30ean hasiko da saioa, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023045
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldundiaren mende basurdetan aritzen direnek planto egin dute, gaur urtebete Deban emakume bat hil ondoren erakundeak han ehizan zebiltzan guztiak zigortu ondoren. Aldundia eta ehiza federazioa hizketan ari dira, baina emaitzarik gabe, momentuz. "Gu urtebetean geldirik egongo bagina, ez dago imajinatzerik zer gertatuko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023046
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den ostiralean Itxas Gain klubeko kideak kirol lorpenez betetako denboraldiari amaiera emateko bildu ziren. Denboraldiko kirolari nabarmenenak zoriontzeko aprobetxatu zuten, erakutsitako mailagatik, eta Itxas Gainen izena Europa eta mundu maila handiko podiumetara eramateagatik, bai pistako probetan, bai itsasoko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023047
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko txapelketa prestatzeko hasierako deialdian sartu du hautatzaileak Kauldi Odriozola Danimarkak, Norvegiak eta Kroaziak antolatuko dute elkarren artean aurtengo gizonen Munduko eskubaloi txapelketa. Hitzordu hori prestatzeko torneoa jokatuko du Espainiako selekzioak urtarrilean Herrialde Katalanetan, eta bertara ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023048
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosaren emaitza onak XXXV. Eibarko Gabon Kopa Igeriketako proban Hamabost domina eta errelebotako bi probak irabazita etorri dira Taosako igerilariak Eibartik. Pasa den asteburuan XXXV. Eibarko Gabon Kopa igeriketa lehiaketan hartu dute parte Taosako igerilariek. 2012 eta 2016 urte artean jaiotako haurrak aritu dira l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023049
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon abestien lehiaketa antolatu du aurten ere Erkibe kultur elkarteak Gabon egunean egingo da lehiaketa, abenduaren 24an, Eusebio Gurrutxaga plazan, Batzokiaren aurrean. Parte hartuko duten haurrek bi abesti kantatuko dituzte, eta horietako bat Kalejira Belenen izango da. Gabon abesti lehiaketa antolatu du beste behi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023050
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Taupa' euskaltzaleen mugimendua sortu dute "eraldaketa sozial sakon bat eragiteko" asmoz Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du asteburuan Bilbon egindako agerraldian. Hilabeteetako prozesu baten ondoren, izena ez ezik izana ere aldatu duela iragarri du, eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretzeko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023051
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian eta Getarian Euskaraldia dinamizatzeko pertsona baten bila dabil Taupa Mugimendua Curriculumak jasotzeko azken eguna abenduaren 17a izango da, eta, besteak beste, euskara maila egokia izatea eta Zumaia, Getaria eta eskualdea ezagutzea kontuan hartuko dituzte. Taupa Mugimendua Zumaian eta Getarian Euskaraldia di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023052
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean banatuko ditu Beheko Plazak Gabonetako sortak bazkideen artean Gabonetako sortak jasoko dituzten bazkideen izenak zozketa bidez atera dituzte. Saridunen izenak Hogarreko sarrerako iragarki taulan aurki daitezke. Urtero egin bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Gabonetako saski batzuk ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023053
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegiko Moila gelan egingo dute urte bukaerako batzarra, 18:30ean hasita. Urteak eman duenaren errepasoa egiteaz gain, etorkizunera begirako zenbait gai ere aztertuko dituzte. Indamendi mendi bazkunak urteko batzar nagusia egingo du gaur arratsaldez, 18:30ean hasita, Alondegiko Moila gelan. Urtero bezala, elkarteko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023054
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euria eta hotza izan ditugu lagun, baina hala ere ilusioa eta poza gailendu dira. Aurtengoa ere magikoa izan da...euria, hotza eta haizea izan ditugu lagun, baina hala ere ilusioa eta poza gailendu dira. Mila esker bihotzez une berezi hau antolatzen lagundu diguzuen guztioi! Arraun elkarteko beteranoei ere bai gure esk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023055
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mexikon jaioa, 7 urterekin etorri zen Zumaiara aitarekin. Bere gurasoen ama hizkuntza gaztelania zen, aiton-amonak, aldiz, euskaldunak zituen, nahiz eta etxetik kanpo gaztelania erabili. Hori dela eta, euskara ez ikasteko esaten zioten. Hala ere, berak euskaraz hitz egiten ikasi du eta zumaiarra dela dio. Azaroko Zumai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023056
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean jarriko dira salgai Gabonetako gospel kontzertuko sarrerak Samaria Gospel Singers taldeak kontzertua emango du urtarrilaren 2an Aita Mari aretoan. Gospel doinuak entzuteko aukera izango da urtarrilaren 2an Zumaian. Ostegun horretan, 19:30ean hasita, Samaria Gospel Singers taldearen emanaldia izango da Aita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023057
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mantentze soinketako saioetarako izen ematea zabalduko du bihar Beheko Plazak 2025eko lehen seihilabetekoan egingo dituzten mantentze soinketa saioetarako zabalduko dute izen ematea. Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak haren bazkideei zuzendutako mantentze soinketa saioak antolatu ditu azken urteotan. Or...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023058
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara larrialdi linguistikotik ateratzeko neurriak hartzea adostu du UEMAk Euskal Herriko 150 bat alkatek eta zinegotzik hartu dute parte gaur UEMAk Zarautzen egin duen urte amaierako asanbladan. Urtearen balantzea egiteaz gain, datorren urtera begira egitasmo nagusiak ere aztertu dituzte. Udalerri Euskaldunen Mankom...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023059
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek Bilbon eskainitako emanaldia ikusteko aukera izango da Euskal Telebistako lehen katean, 23:20tik aurrera. Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek sortu eta dantzatutako Lost letters ikuskizuna emango du gaur gauean ETB1ek. Bilbon eskainitako emanaldia grabatu zuten eta gaur 23:20tik au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023060
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ziskeko bazkide bihurtzeko aukera zabaldu du Zumaiako surf elkarteak Ziske Zumaiako surf elkarteak bertako bazkide bihurtzeko aukera zabaldu du. Horrek, abantaila batzuk ekarriko dizkiete herrian surfean aritzen diren lagunei. Hala, Ziskeko bazkide bihurtuta, surflariak EHSFra federatu ahal izango dira klubaren bitarte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023061
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte hauetan guztietan emate kopuru jakin batzuk egindako emakume eta gizonak omendu zituzten atzo arratsaldez Beheko plazako Gizarte zentroan egindako ekitaldian. Odola ematen duten lagunek opari preziatu bat egiten diete gizarteari, eta atzo jaso zuten omenaldia herriko pertsona horietako batzuk. Urte hauetan guztiet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023062
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontrol mental ikastaroa antolatu dute urtarrilerako eta otsailerako Silva metodologia erabiliko dute ikastaro horretan. Sei saioz osatuko da, eta izen-ematea datorren astelehenean, hilaren 16an zabalduko dute. Kontrol mental ikastaroa antolatu du Udaleko Kultura Sailak datozen urtarrilerako eta otsailerako. Foronda ku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023063
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako, Getariako eta Zestoako gaixoak artatuko dituzte Gabonetan anbulatorioan egongo diren bi medikuek eta pediatra bakarrak Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zumaiako osasun zentroaren aurrean Zuopa plataformak deituta. Eskerrak eman dizkiete plataformako kideek bertaratu direnei, eta gabon garaian pazientz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023064
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekonomia Ministerioak instituzioen arteko bilera egiteko konpromisoa hartu duela iragarri du Zumaiako alkateak Espainiako Ekonomia Ministerioarekin harremanetan jarri dela adierazi du Iñaki Ostolaza alkateak sare sozialetan, eta hurrengo egunetarako instituzioen arteko bilera adostu dutela iragarri du. Zumaiako Balenci...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023065
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur eta nerabeei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte Gabon garairako Neguko oporretarako egitarau bateratua prestatu dute Ludotekak eta Gaztegunean, zerbitzu horietako erabiltzaileak elkar ezagutzeko helburuarekin. Zumaiako haur eta nerabeek izango dute zer egin Gabonen bueltan izango duten oporraldian. Izan ere, Zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023066
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako boxeo txapelketan aritzea "esperientzia aberasgarri" gisa jo du Zumaia Cuban Boxingeko zuzendariak Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarria eta Jared Chavarria Espainiako boxeo txapelketan lehiatu dira Euskadiko selekzioarekin. Biak ere final laurdenetan kanporatu zituzten gerora urrezko dominak irabazi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023067
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balenciagako langileen batzordeak lan mahaia eratu du instituzioetako ordezkariekin eta enpresako zuzendaritzarekin Ontziola irekita mantentzeko bide bateratua egiteko helburuarekin bilduko dira langileen ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Zumaiako Udala eta enpresako zuzendaritza. Instituzio hor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023068
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Susanna Soler eta Oskar Viguera Zumaiako Institutuko GEus eremua ezagutzen Asteartean Susanna Soler eta Oskar Viguera izan genituen ikastetxean. Eremuetan nola lan egiten dugun ikustera etorri ziren eta asko gustatu zitzaien. Montgròs de Sant Pere de Ribes institutuko irakasle eta zuzendaria izan da Susanna erretiratu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023069
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zuriak eta urdinak ziren markarri erabilienak. (Argazkia: maxixatzen.eus ) Santa Luzia da gaur, jostunen eguna, eta horrekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Oihalean markak egiteko jostunek erabiltzen zuten harriari esaten diogu Zumaian eta ingurua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023070
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Askotariko gaiak landu dituzte argazkizaleek Distiraren erakusketa kolektiborako Urte amaierara arte ikusi ahal izango da bilduma, egunero. Elkarteko hamasei bazkideren argazkiek osatzen dute erakusketa. Urtero legez, Zumaiako Distira argazkizaleen elkarteak erakusketa kolektiboa zabaldu du Alondegiko Oxford aretoan. A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023071
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean zabalduko da Uxategiko eta Ubilloseko entsegu lokalak erabiltzeko eskaera epea Datorren urtean lokal horiek erabiltzeko ezinbestekoa da izena ematea, baita aurtengo erabiltzaileek ere. Astelehenetik hilaren 29ra bitartean egin beharko da eskaera. Zumaiako musika taldeek edo bakarlariek erabili ditzaketen z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023072
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jada eskuragarri dago udalak atera duen ekosistemei buruzko egutegia Urteroko legez, herriko gai baten inguruko egutegia prestatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Udaletxeko harreran eskuratu daiteke. Herriko ekosistemen inguruko egutegia plazaratu du aurten Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Bertan, ekosistem...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023073
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Moio' liburua aurkeztuko du gaur Kattalin Minerrek Emakumeon Etxean Duela hemezortzi urte bere buruaz beste egin zuen Aimar Elosegi Ansak, trans gazte hernaniarrak. Lagun mina zuen Minerrek, eta bere historia jaso zuen liburuan, heriotza hark sorturiko galderei tiraka. Kattalin Minerrek Moio: gordetzea ezinezkoa zen l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023074
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxebizitza sindikatuak deitutako Bilboko manifestaziorako autobusak antolatu dituzte Urola Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak autobusak jarri ditu larunbateko Bilboko manifestaziora joateko. Zarautzen, Sanz Eneako autobus geltokitik aterako da 11:00etan, eta Zumaian, Kantauriko geltokitik 11:15ean. Interesa dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023075
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foru Aldundiak 2025eko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu datozen egunetan Gipuzkoa osoan, herri guztietara gerturatuta. Hamahiru argazkik osatzen dute guztira egutegia -hilabete bakoitzean bana eta azala-, eta "bisualki oso erakargarria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023076
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bakarlari moduan, bere betiko Mugalaris talderik gabe etorriko da Ordorika Zumaiara abenduaren 20an. Egun horretan, 20:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Aita Mari aretoan. Sarrerak salgai atzo jarri ziren Turismo Bulegoan eta online , eta dagoeneko agortu direla jakinarazi du Kultura Sailak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023077
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balenciagako langileak eta sindikatuetako kideak dira David Tejera, Daniel Sanchez, Imanol Beloki eta Javier Blanco. "Presazko erantzuna" galdegin diete instituzioei lan gatazka konpontzeko. Zumaiako ontziolako langileek bost hilabete daramatzate soldatarik jaso gabe, eta lantegia "bideragarria" dela esan dute beste be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023078
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balenciaga berfinantzatzeko plana onar dezala eskatu dio Senatuak Espainiako Gobernuari EAJk ontziolaren berregituraketa eta birfinantzaketa plana babestea eta Cofides-ek hori onartzea eskatu dio Espainiako Gobernuko Ekonomia Ministerioari. Senatuan aurkeztutako mozioaren aldeko boza eman dute erakunde horretan ordezka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023079
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kardiobabestutako Farmazien Gipuzkoako Sarera batu berri dira 22 farmazia, tartean Zumaiako Mutiozabal. Eskualdeko beste lau botikak ere parte hartuko dute ekimenean. Farmazia horietan, gainera, bihotz biriken gelditzeen aurrean lehen arreta eskaintzeko formazioa jaso duten profesionalak izango dira aurrerantzean. Esku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023080
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oskar Matute EH Bilduko diputatuak eraman du gaia asteazkenero egiten duten Gobernuaren kontrol saiora. Carlos Cuerpo Ekonomia Ministroari eskatu dio Cofides funtsaren postura aldatzea. Ministroiak erantzun dio enpresak ez duela bideragarritasun plana bete, eta beste erakunde eta eragileen laguntza eskatu du enpresa za...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023081
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baxurako arrantzaleek txitxarro gehiago eta berdel gutxiago arrantzatu ahal izango dute datorren urtean Europako Batasuneko Arrantza ministroek bart itxi dute 2025erako kuoten inguruko ituna. Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariak balorazio "gazi-gozoa" egin du, akordioak mesede egiten diolako baxurako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023082
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Torreagan babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lursaila lizitatuko du udalak datozen asteotan Babestutako etxebizitzak hartuko dituen multzo horretako etxabetan tutoretzapeko sei apartamentu jarri nahi ditu udalak, eta solairu bakoitzean alokairuko etxebizitza bana. Torreagan egingo duten beste bloke bateko etxabea er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023083
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko egitaraua osatu du Zumaiako Sarek Mus eta pala txapelketak, manifestazioa eta mendi buelta antolatu ditu, besteak beste, Gabon garairako. Urteroko legez, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko egitaraua prestatu du Zumaiako Sarek Gabon garairako. Egun hor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023084
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da gaur arratsaldez Haur Liburutegian Pantxo zezena ipuin bildumarekin etorriko da Pello Añorga gaur Zumaiara. Herritarren irakurzaletasuna sustatu nahian antolatutako ekitaldien artean, gaur arratsaldez 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023085
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Frankismoaren aurkako borrokan hildako beste bost zumaiarren izenak gehituko dizkiote Gernika parkeko monolitoari Ekitaldia antolatu du udalak larunbat eguerdirako faxismoaren aurkako borroka omentzeko, eta aipatutako bost herritar hauen familiartekoak izango dira bertan. Faxismoaren aurkako borrokan hildako herritarre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023086
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abeslari oñatiarra bakarka arituko da Aita Mari aretoan hilaren 20an. Sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko, Turismo Bulegoan edo Internet bidez. Bakarlari moduan, bere betiko Mugalaris talderik gabe etorriko da Ordorika Zumaiara abenduaren 20an. Egun horretan, 20:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Aita Mari aretoan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023087
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasun publikoaren alde elkartuko dira etzi osasun zentroaren parean Amara Berriko Etengabeko Arreta Gunea itxi dutela salatu dute, eta Zarauzkoa ere "kolokan" dagoela jakinarazi. Zumaiako eta inguruko herrietako biztanleak deitu dituzte ostiraleko elkarretaratzean parte hartzera. Zuopa Zumaiako Osasun Publikoaren Alde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023088
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Distira argazki elkarteko bazkidearen bildumak jaso du Lizarran (Nafarroa) antolatutako AFTELAE argazki rallyko sari nagusia. Elkarteko kide Ivan Rodriguez ere saritu dute lehiaketa horretan. Lizarran antolatu duten AFTELAE argazki rallyan sarituak izan dira Zumaiako Distira argazki elkarteko bi kide, Sonia Alvarez eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023089
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko berri, euskara hutsean eskaintzen duen hedabide bakarra da Guka, eta egunkaria, agerkari digitala, aldizkariak eta telebista ditu. Proiektua babestuko duten bazkidetza mota ezberdinak sortu ditugu: papera eta digitala. Irakurzaletasuna eta euskara sustatu eta euskal kulturara gerturatu. Hori guztia lor dezak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023090
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainhoa Urteaga, Gaztearen Maketa lehiaketako aurre finalisten artean Eskualdeko lau proposamen hautatu dituzte Gaztearen maketa lehiaketako hogei aurre finalisten artean. Horien artean da Ainhoa Urteaga kantautore zumaiarra. Etzira arte egongo da botoak emateko aukera. Gaztea irratiak iragarri ditu aurtengo Maketa lehi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023091
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bere ibilbidearen inguruan jardungo du Lucia Lacarrak ostegunean, Kostan elkarteak antolatutako ekitaldian Elkarrizketa formatua izango du saioak, eta bideo batzuk ere erakutsiko dituzte. 10:00etan izango da Aita Mari aretoan, eta Kostan elkarteko kideek izango dute sarreran lehentasuna. Lucia Lacarra dantzari zumaiarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023092
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako BM supermerkatuetako pertsonal faltak langileak "ito" egiten dituela salatu du enpresa batzordeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BM supermerkatuek osatzen dute DISU, eta enpresa horretako langileen batzordeak publikoki salatu nahi izan du Gipuzkoako saltokietako "egoera larria". Antolaketa eta errefortzu f...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023093
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo Jai Alai Liga irabazi duen bikoteak ezin izan dio jarraipena eman garaipen hari, eta Gernikan jokatzen ari diren txapelketatik at geratu da jokatutako bi partidak galduta. Jai Alai Winter Series txapelketa irabazteko faboritoen artean zeuden Barandika eta Imanol Lopez zumaiarra, baina finalerdietara pasatu ezi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023094
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurzoru zabala dago erabilgarri, eraikin eta guzti, herriaren erdigunean. Leku eta aukera paregabeak dira babes ofizialeko etxebizitzak egin ahal izateko, eta horrela, belaunaldi gazteenen beharrei erantzuteko. Sierbetako mojek, Mariaren Zerbitzariak kongregaziokoek , aurten utzi dute Azpeitia, eta haiek joan zirenean,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023095
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jorge Murgiondok irabazi du Distira elkartearen azaroko lehiaketa soziala Kale argazkia izan dute azaroko lehiaketako gaia, eta elkarteko hamalau bazkidek parte hartu dute, 28 argazkirekin. Jorge Murgiondo argazkilariak irabazi du Distira elkartearen azaroko lehiaketa soziala. Kale argazkia izan dute Zumaiako argazki e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023096
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1. solairu eraberritua ezagutu eta etxeko txikiekin (0-6) goiz zoragarri bat igarotzeko aukera paregabea prestatu dugu. Antzeztutako ipuin kontaketa batekin hasiko dugu saioa, ondoren, lehenengo solairuko gela berriak ezagutu eta bertan haurrek tailer ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023097
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur eta nerabeei zuzendutako ikastaroak emango ditu UKUEk Gabonetan Tailerrak abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an egingo dituzte UKUEren OpenLab espazioan. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) haur eta nerabeentzako ikastaroak antolatu ditu Gabonetako oporretarako. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023098
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian ostiralean banatuko ditu aldundiak 2025erako prestatu duen egutegiaren aleak Gipuzkoako Foru Aldundiak prest dauka 2025eko egutegia, eta lehen aldiz, lurraldeko udalerri guztietara iritsiko da foru egutegiaren banaketa, baita Urola Kostakoetara ere. Gipuzkoa 1.000 urte leloarekin osatu du erakundeak datorren ur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023099
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro abesbatzak Kursaal aretoan izango den kontzertu berezian parte hartuko du. F. Haendelen Messiah oratorio ezaguna Gabonetako garai honetan eskaintzea tradizio bihurtu da, bai nazioartean eta baita Euskal Herrian ere. Egilearen maisutasuna erakusten duen musika eder hori han eta hemen eskaintzen da, eta entzule...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023100
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo eskubaloi klubaren urteroko ohiko batzarra abenduaren 19an, osteguna, izango da, Oxford aretoan, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarren deialdian. Urtero lez, bazkide guztiak daude bilerara deituta hurrengo gai zerrendarekin: 2023/24 denboraldiaren kirol memoria eta 50.urteurrenaren balorazioa 2023/24 de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023101
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienako Baso Magikora bisita egingo dute euskal mitologiako pertsonaiek datorren asteburuan Larunbatean eta igandean egingo dituzte bisitak, arratsaldez, eta interesdunek aurrez erosi beharko dituzte sarrerak. Azken urteotan egin bezala, Zumaiena ikastetxeak ekitaldi berezia prestatu du Gabon atarirako. Datorren ast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023102
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garaipena beharrezkoa dute Barandikak eta Lopezek Winter Serieseko finalerdietan egon nahi badute Gernikarra eta zumaiarra Laduche eta Manciren aurka neurtuko dira Gernikan jokatzen ari diren Winter Series txapelketako zazpigarren jardunaldian. Norgehiagoka ETB1ek emango du 21:45etik aurrera. Gernikan jokatzen ari dire...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023103
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Valentziako uholdeetako kaltetuentzako zumba saio solidarioa egingo dute igandean Datorren igandean izango da saioa, Zumaiako Herri Eskolako Sagarbideko aterpean. Bldutako dirua Gurutze Gorriaren bidez helaraziko zaie kaltetuei. Urriaren amaieran Valentzian (Herrialde Katalanak) izan ziren uholdeetan kaltetutakoen alde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023104
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak intsigniak eta diplomak banatuko dizkie urtean zehar emanaldi kopuru zehatz bat egin duten odol emaileei. Ekitaldia Hogarreko bigarren solairuan egingo dute, 19:00etan. Zumaiako hamabost odol emailek aitortza jasoko dute ostiral honetan, 19:00etan, Hogarreko bigarren solairuan egingo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023105
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oinarrizko zerbitzuak emango ditu bihar Lurraldebusek greba eguna dutela eta Greba eguna izango dute bihar Lurraldebuseko langileek, eta, ondorioz, oinarrizko zerbitzuak emango dituzte egunean zehar. Pasa den ostegunean gertatu bezala, Lurraldebuseko langileek greba egingo dute bihar, astelehena. Horregatik, Urola Kost...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023106
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohiko batzar nagusia egingo dute Telmo Deun arraun elkarteak abenduaren 18an. Bilera Aitzuri pilotalekuan egingo du, 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrengoan. Batzarrean honako gaiak aztertuko dituzte: klubaren egungo egoera, aurrekontuen onarpena, traineru berriaren izena, klubaren 50. urteurrena, eta, amai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023107
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroko Zumaia Guka aldizkarirako Jon Maiak idatzitako iritzi artikulua da honakoa, irailean Itzurun hondartzan egitekoa zen kontzertuaz. O tsailean sortu zen ideia baina baimena lortu genuenean, iraila hasieran, egin genituen lehen bilerak. Nire herrian disko berriaren ikuskizun berria berezia izatea nahi nuen. Ez ohi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023108
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esnea eta esnekiak ekoizten dituzte Santa Klara baserrian, eta landetxea ere zabalik dute han bertan duela hogei urtetik. Ana Mari Eizagirre eta Maite Mancisidor ama-alabek dute nola ekoizpenaren, hala landetxearen ardura ere. Baserriko lanen egunerokoaz, legeez nahiz dibertsifikazioaz aritu dira azaroko Zumaia Guka al...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023109
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beherakada egon da antxoa gazteen batez besteko biomasan, Aztiren ikerketen arabera Juvena kanpainak Bizkaiko golkoko antxoaren stock globalaren egoera osasungarria nabarmendu du, gazteen estimazioak behera egin duen arren. Azti zentro teknologikoak eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023110
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haendelen 'El Mesias' kontzerturako autobusa jarri du Kursaalek eskualdeko herrietan Haendelen El Mesias lan ezaguna entzuteko aukera izango da abenduaren 18an, asteazkena, 19:30ean, Donostiako Kursaal jauregian. The English Concert Orchestra & Choir orkestra eta abesbatzak eskainiko du emanaldia. Oratorio barrokoaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023111
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru astez izan da ikusgai Victor Rios mexikarraren eta Myriam Gesalaga zarauztarraren lanez osatutako bilduma. Azaroaren erdialdetik ikusgai izan da Alondegiko Oxford aretoan Victor Rios artista mexikarraren eta Myriam Gesalaga zarauztarraren erakusketa. Oraindik ere erakusketa bisitatu ez dutenek asteburu honetan iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023112
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko plazak txokolatea txurroekin banatuko die bazkideei ostiralean Santa Luzia eguna da abenduaren 13a, eta ohikoa den bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak txokolate beroa txurroekin emango die bere bazkideei. Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideek hitzordua jarri dute ost...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023113
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unai Elorriagaren azken eleberriaz arituko dira asteartean irakurle taldean Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobelaz arituko da Irakurri matte Zumaiako irakurle taldea hurrengo saioan. Asteartean izango da, abenduaren 10ean, eta bertan izango da Unai Elorriaga liburuaren egilea ere. Alondegiko Moila gelan elkartuk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023114
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarren Arreta Zerbitzura jo daiteke zalantzak argitzeko, udaletxera bertaratuta edo telefonoz deituta. Abenduaren 31ra artean eskatu ahal izango dira udal tasa eta zergen gaineko hobariak. Ondorengo kontribuzioetan eskatu ahal izango da: familia ugariekin lotutako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Trakzio Mekaniko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023115
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fermin Muguruzak Bilbon emango duen kontzerturako autobusa antolatu nahi dute Fermin Muguruza musikari irundarrak abenduaren 20an Bilboko Miribillan emango duen kontzertura joan-etorria egiteko autobusa antolatu nahian dabiltza hainbat zumaiar. Interesa dutenek honako formularioa bete beharko dute etzi, igandea, baino ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023116
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arretaz ibiltzea eskatu die udalak herritarrei asteburuko itsas denboralea dela-eta Datorren asteburuan olatu handiak izango direla aurreikusi dute. Hori dela-eta, abixu horia eta laranja ezarri dute asteburuko une batzuetarako. Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du astebururako. Larunbatean, eguerdiko 12:00eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023117
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi jardunaldi izatetik hiru edukitzera pasako da 2025eko Zumaiako Masters zesta punta txapelketa Jai Alai Ligaren denboraldi berria aurkeztu dute aste honetan Donibane Lohizunen (Lapurdi). Azken urteotan sekulako arrakasta izan duen ligan izango diren berrikuntzen berri eman zuten bertan. Gernikan asteotan jokatzen ari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023118
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxebizitzaren negozioaren aurka Bilbon egingo den manifestaziorako autobusa jarri dute Zumaia eta Zarauztik Etxebizitza eskubidea bermatu. Negozioari ez lelopean etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute abenduaren 14an Bilbon (Bizkaia), Euskal Herriko etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. Manifes...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023119
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erabilera bakarreko ontziekin amaitzea du helburu UKUEren kanpaina berriak Kanpainaren helburu nagusia tokiko administrazio publikoetan, ur ontziratuaren ordez, iturriko uraren erabilera sustatzea izango da. Ondorioz, botilako uraren kontsumoarekin lotutako plastikozko botilen hondakinak murriztuko dituzte. Urola Kosta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023120
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
8.667 kultura bonu jarri ditu salgai aldundiak gaur hasiko den kanpainaren barruan "Gabonetan kultura oparitzeko eta kulturaz gozatzeko", 2.666 bonu jarri dituzte euskarazko produktuetarako eta 6.001 beste hizkuntzetako produktuetarako. Eskualdeko bost establezimenduk egin dute bat kanpainarekin eta urtarrilaren 31ra a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023121
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan mahai bateratu bat eratzeko proposamena helarazi dio Balenciagako enpresa batzordeak erakundeei Erakundeen aldetik hitz onak jaso dituztela, baina ontziola zabalik mantentzeko ekintzarik egin ez dela salatu du Balenciagako enpresa batzordeak. Horregatik, lan mahai bat eratzeko proposamena helarazi die instituzioei,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023122
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur irekiko ditu ateak Euskal Herriko liburu eta disko azoka garrantzitsuenak, Hartzea ematea DA! lelopean. Eskualdeko hainbat lagunek aurkeztuko dituzte lanak igandera bitartean. Euskararen Nazioarteko Egunaren lorratzari jarraituz, kasualitatez edo kausalitatez, Durangoko Azokak luze zabaltzen ditu bere hegoak, eusk...
cc-by-sa 3.0