id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0022923 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru talde aurkeztu ditu Zumaiako xake klubak asteburu honetan hasiko den Gipuzkoako ligara. A taldeak etxetik kanpo jokatuko du; B eta C taldeek, aldiz,
Gabonetako etenaldiaren ondoren, bueltan dira hainbat kirol jarduera. Xakearen kasuan, gaur bertan ekingo diote 2025eko denboraldiari, Gipuzkoako ligako lehen jarduna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022924 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jabi Gonzalez Toston kazetariak 2025ko abenduko Zumaia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa.
Ia konturatu gabe iritsi gara beste urte baten amaierara. Atzera begira jarri, eta urte osoan bizitakoaren errepasoa egin ohi dugu abenduan, eta, askotan konturatzen gara urtarrilean gure buruari ezarritako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022925 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Gabonen bueltan zozkatutako sorta batzuk oraindik jaso gabe daude. Bigarren aukera bat izango dute zozketako onuradunek saskiak eskuratzeko.
Azken urteotan bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak saskiak zozkatu ditu bere bazkideen artean. Gabon garaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022926 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elaia Gogenolarekin bikotea osatuta, Ihart Arakistainen eta Arai Lejardiren aurka arituk dira Berriatuko Mendibarren frontoian, 20:00etan hasita.
2024. urtea garaipenarekin amaitu zuen Frida Watkins zumaiarrak, Emakumea Pilotari txapelketa irabazita, eta 2025ari modu berean eman nahiko dio hasiera puntista gazteak. Gau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022927 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtarrila edo ilbeltza hilabete hotza izan ohi da, eta tenperaturarekin lotutako hitz batekin hasiko dugu urtea, Alexek esandakoarekin. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Epela baino pixka bat hotzagoa den likidoari esaten diogu Zumaian eta inguruan "hotzila" (ahoz "hotzilla"). Antzekoak dira "... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022928 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2025era begirako mendi irteeren egutegia prestatu du Indamendi mendi bazkunak. Goiz bueltak, egun osokoak eta egun bat baino gehiagokoak egingo dituzte urtean zehar, Euskal Herri mailan, baina baita euskal mugetatik kanpora begira ere.
Neguko oporraldietan pilatutako kilo horiek botatzeko aukera aproposa eskaintzen du ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022929 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lide Arrizabalagak Espainiako zilarrezko domina eskuratu du Euskal Selekzioarekin
Kopa kategorian, Andres Muñozek, Manex Narbaizak eta Malen Ayesak ere zilarrezko dominak eskuratu dituzte.
Zilarrezko domina eskuratu dute Euskal Selekzioko neskek Espainiako CESA 2025 Eskubaloi txapelketan. Tartean izan da Lide Arrizabal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022930 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bost ontzirekin lehiatuko da Zumaia larunbatean hasiko den Gipuzkoako batel ligan
Errenterian jokatuko da Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia, zapatuan, 12:30ean hasita. Hamabi jardunaldiz osatuko da, apirilaren hasierara bitartean.
Negu gorrian egindako entrenamendu saioen ondoren, lehiarako unea heldu zaie Zuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022931 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2020an hasitako prozesua aurkeztuko die Zumaiako Udalak herritarrei, bisita gidatu eta erakusketaren bitartez, besteak beste. Zumaiako lurrak lau arlotan banatu dituzte, eta askotarikoak dira HAPOan txertatu dituzten proposamenak.
Abenduko osoko bilkuran udal talde guztien hasierako onespena jaso ostean, HAPOa gizarter... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022932 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gukak bazkideei zuzendutako ekintzak antolatzen ditu, eta oraingoan, Zarauzko Photomuseum museoan bisita gidatua egiteko aukera eskainiko die, doan, hogei Gukakideri.
Gukak bazkideentzat beste ekintza bat antolatu du. Oraingo honetan, Photomuseumekin elkarlanean, Zarauzko museo horretan bisita gidatua egiteko aukera es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022933 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Arlote bat' haurrentzako saioa, urte berriko arte eszenikoen lehen proposamena
Ekain pailazoak Arlote bat haurrentzako ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko ditu igandean, 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Sarrerak aurrez daude salgai.
Neguko oporraldiko atsedenaldiaren ondoren, igandean izango da Aita Marin Zuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022934 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zortzi pilota partida jokatuko dituzte asteburuan Aitzuri frontoian
Gipuzkoako txapelketa eta hastear den Udaberri txapelketako partidak jokatuko dituzte, besteak beste.
Pilota partidaz beteta dator asteburua Zumaian. Bihar hasi eta igandera bitartean zortzi partida jokatuko dituzte Zumaiako pilotariek herriko Aitzuri ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022935 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute Emakumeon Etxean emango dituzten jabetze eskoletarako izen ematea
Hamasei jabetze eta zazpi elkargune eskainiko dituzte, besteak beste, Zumaiako Emakumeon Etxean urtarriletik ekainera bitartean.
Zumaiako Emakumeon Etxeak zabaldu du urteko lehen seihilekora begira antolatutako jardueretarako izen ematea. Ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022936 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzuri pilotalekuaren sabaiko elementu bat soltatu zuen haizeak, eta suhiltzaileak aritu ziren bere tokian finkatzen.
Atzo arratsaldean desaktibatu zuen Eusko Jaurlaritzak haize zakarrengatik ezarritako abisuak. Astelehen arratsaldetik astearte arratsaldera haize bolada zakarrak izan ziren herrian. Aemetek Zumaiako pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022937 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Memoria historikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Eneko Sanz Goikoetxeak, bihar Oxforden
Erkibe kultur elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan emango du saioa historialariak. 18:30ean izango da hitzordua, Alondegiko Oxford aretoan.
Osasun mentala. Erronka garaikide bat izeneko hitzaldi zikloa jarri zuen m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022938 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auzoko etxebizitza guztietan banatu zituzten geldetegiak, eta auzotarrek urtarrilaren 12a arte izango dute erantzuteko aukera.
'Nolakoa litzateke zaintzak erdigunean dituen Basadi?' galderaren inguruko prozesua abiatu zuten 2024. urte amaieran Zumaiako Emakumeon Etxeak, Zumaiako Mugimendu Feministak eta Malen Etxeak. A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022939 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haritz Alberdi: "Kostako errepidea ondo egotea garrantzitsua da, baina herriaren goiko aldeko bideak ere ondo egon behar du"
Olatuek kostaldea errukirik gabe kolpatzen dutenean, euri zaparradak etengabe egiten dituenean, zerura begira jartzen dira getariarrak. Ez dira ekaitza baretuko duen seinaleren baten zain egoten,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022940 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egunerokoan erabili behar dutelako edo paisaiak erakarrita bide hori hartzeko hautua egin dutelako, kontaezinak dira urtean zehar Zarautz eta Zumaia arteko errepidean egiten diren joan-etorriak. Ikuspegi paregabea eskaintzen duen bideak kezka iturri izaten jarraitzen du batzuentzako. Hartutako neurriek kalteak gutxitu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022941 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mundu mailan ezaguna den Mutriku eta Zumaia arteko flyscharen senitarteko txikitzat har daiteke Zumaiatik Zarautzera arteko mendi zatia. Asier Hilario geologo eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoaren arabera, Lurraren historia liburu gisa -hala deitzen zaio flysch-ari metaforikoki- ezagutzen den amilde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022942 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Junior mailako Munduko surf txapelketan arituko dira Anette eta Janire Gonzalez Etxabarri
Filipinetan jokatuko da txapelketa urtarrilaren 13tik 19ra bitartean. Txapelketan egoteko puntuak eskuratu zituen Anettek iaz. Janire ahizpa, aldiz, gonbidatu gisa joango da. Eskualdeko beste surflari bat ere izango da lehian, Keo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022943 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orduko 90 kilometroko haize bolara neurtu dute gaur goizez Zumaian
Aemetek Zumaiako paolean duen estazioan neurtu dute haize ufada gaur goizez.
Abisu horia ezarri zuen Eusko Jaurlaritzak gaurko Gipuzkoa osoan -abisu laranja dago emanda Bizkai eta Arabarako-. Horregatik, eta sor daitezkeen edozer arrisku saihesteko, pao... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022944 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Urbieta: "Oroitzapen on guztiak berpiztea izan da berriz ere elkartzea"
Gaur egun 30 urteren bueltan dituzten gazte askoren soinu banda bihurtu ziren Betizu taldearen kantak duela bi hamarkada. Etxe askotan telebistaren aurreko hitzordu garrantzitsu bilakatu ziren Betizu-ren saioak 2002tik 2006ra bitartean. Fenomen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022945 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Barakaldoko hilketa matxista salatzera atera dira dozenaka herritar
Joan den ostiralean, urtarrilaren 3an, 84 urteko emakume bat hil zuten Barakaldon (Bizkaia), eta haren semea atxilotu zuten gero, hiltzailea delakoan. Hilketa matxista eta, oro har, emakumeen kontrako indarkeria oro salatzeko elkarretaratzeak izan dira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022946 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako DBH3ko ikasleak kazetaritzara hurbiltzeko ekimena da hau. Kazetaritzaren oinarriak eta lan metodologia ezagutuko dituzte, praktikaren bitartez, eta denen artean herriarentzat baliagarria izan daitekeen lan kolektibo bat osatuko dute.
Ikasleen adina kontuan hartuta (14-15 urte), etorkizunari begira jarriko ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022947 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kazetaritzaren ikuspegitik elkarrizketa bat zer den eta ondo nola egin azaldu dugu ondorengo lerroetan.
Batetik, kazetariak informazioa lortzeko daukan teknika bat da: galderak egiten dizkio informazioa daukan pertsonari, pertsona hori elkarrizketatu egiten du, galdekatu egiten du, informazioa lortzeko. Adibidez, nik e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022948 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika oso gazte zenetik gogoko duela dio Maitane Osak, baina azken aldian hurbildu dela gehien. Honakoak dira atal honetarako aukeratu dituen bost abestiak.
Musika gaztetxotatik gustatu izan zait, baina batez ere azken urteotan gehiago hurbildu natzaio. Asko maite dut kontzertuetara joatea, pintxadak, etab. Azken aldi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022949 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarrizketarako galdera posible batzuk prestatu ditugu, zuei lana errazteko. Hauez gain, besteren bat gehitu nahi baduzue, bikain. Elkarrizketa osatzeko, nahikoa da bost galdera eginda.
-Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022950 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Gukaren webguneak 1,5 milioi bisitatik gora izan ditu 2024an ere
2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean 1.555.111 bisita izan zituen Zumaiaguka.eus-ek, Google Analyticsek emandako datuen arabera. Egunean, batez beste, hamar albiste argitaratu ditu Zumaia Gukak bere webgunean, eta atari digitalak 4.2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022951 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Paoleko barra itxiko dute gaur arratsaldetik aurrera haizeteen iragarpenengatik
Haize bolada zakarrak espero dira gaur arratsaldetik bihar iluntzera bitartean. Eusko Jaurlaritzak abisua horia ezarri du datozen egunetarako, eta arretaz ibiltzea eskatu die udalak herritarrei.
Abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak Gipu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022952 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Barakaldon izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur
Urte berria hasi eta gutxira izan da lehen hilketa matxista Euskal Herrian. Barakaldon (Bizkaia) izan zen gertaera, urtarrilaren 3an: 84 urteko emakume bat izan zen biktima, eta hiltzailea haren semea. Emakumeak ez zuen aurrez salaketarik j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022953 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Silva metodologia erabiliko dute ikastaro horretan. Urtarrilaren 23tik otsailaren 27ra artean egingo dute, sei saiotan.
Kontrol mental ikastaroa antolatu du Udaleko Kultura Sailak datozen urtarrilerako eta otsailerako. Foronda kultur etxean emango dute, eta sei saioz osatuko da: urtarrilean 23an eta 30ean emango da, et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022954 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraindik izena eman daiteke Urola Kostako Enplegu Mahaiak antolatutako bileran
Urola Kostako Enplegu Mahaiak bilera egingo du bi aste barru, hilaren 22an, Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) Zarautzen duen egoitzan. "Eskualdeko enpleguaren eta talentuaren inguruko ekintzak koordinatzeko funtsezko gunea" da aipatu mahai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022955 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dagoeneko abian jarri du lehiaketa Kultura Sailak. Parte hartzaileek otsailaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak.
Urtero legez, lehiaketa bidez erabakiko da Zumaiako Inauteriak iragartzeko kartela. Dagoeneko abian jarri du lehiaketa Kultura Sailak, eta otsailaren 11 artean aurkeztu ahal izango dituz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022956 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege egunean atera du mendi bazkunak Gabon garaian zozkatutako sariaren zenbaki sariduna.
Saski handia eta diru kopurua zozkatuko du Indamendi mendi bazkunak Gabon garaian. Neguko oporren azken egunean, Errege egunean, atera zuten elkarteko kideek zozketako zenbaki sariduna: 1225. Haren erosleak Indamendiko lagunekin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022957 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteroko legez, presoen aldeko zozketa egin du Gabon garaian Ipernupe elkarteak. Gaur atera dute zozketako zenbaki sariduna.
Marisko sorta zozkatu du Gabon garaian Inpernupe elkarteak. Urtero garai honetan egiten du euskal presoen aldeko zozketa hau, eta behin neguko oporraldiak amaitutakoan atera dituzte zenbaki sarid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022958 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jabi Gonzalez Toston solasean Joseina Etxeberriarekin bere abizenei buruz
Urolako Komunikabide Taldeko lankide ohia eta Zumaia GUKAko kolaboratzailea Radio Euskadin dabil abuztuaz geroztik. Gabon hauetan elkarrizketa egin diote saio berezi batean.
Euskadi Irratiak Gabon, Gabon izeneko podcast bat egin du, Joseina Etxeb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022959 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Urbieta eta Telmo Idigoras, Betizu taldearen itzulera kontzertuan
Betizu taldeak musikaren bidea utzi eta hogei urtera, kontzertu berezi bat eskaini dute talde hura osatu zuten kideek. EITBren Primeran streaming plataformaren bidez ikusi daiteke emanaldia.
Hogei urte eta gero, Betizu taldea osatu zuten abeslariek B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022960 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telefonoz hartu daitezke asteazkeneko odol emate saiorako txandak
Asteazken arratsaldean egingo dute Hogarrean urteko lehen odol emate saioa. Interesdunek telefonoz hartu ditzakete txandak.
Urteko lehen odol emate saioa egingo dute datorren asteazkenean, urtarrilaren 8an, Zumaian. Hogarrean egingo dituzte ateratzeak, 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022961 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako paleta txapelketa irabazi dute Telmo Carballok eta Aritz Garikanok
35-34 emaitzarekin irabazi zieten Zumaiako Kirol Elkarteko palistek Errepala elkarteko kideei atzo Azpeitian jokatutako finalean.
Larruzko paleta modalitateko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten atzo Azpeitiko Betharram frontoian. Berez, Deban... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022962 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenean jarriko dituzte salgai 'Zorretan' antzezlanerako sarrerak
"Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa" urtarrilaren 17an ikusi ahal izango da Aita Mari aretoan.
Zorretan antzezlana ikusteko aukera izango da urtarrilaren 17an, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Agurtzane Intxaurra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022963 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oso gaztea zela hasi behar izan zuen lanean Xanti Osak, familiako beharrak bultzatuta. Ordutik ez dio arotz izateari utzi; altzariak egiten hasi zen, eta ontziak ere egin izan ditu. Erretiroaren atarian dago orain, eta ofizioa duena pasio ere baduen arren, ez du oso argi ikusten sektorearen etorkizuna.
2024ko azaroko Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022964 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2008. eta 2010. urte bitartean Londresen egon nintzen bizitzen eta bertan Quadron Company izeneko parke-mantenimendua egiten zuen enpresan hamar hilabetez egin nuen lan, Burgess Parken eta Camberwell New Cementeryn. Lehenengo lau hilabeteak aldi baterako laneko enpresa baten bitartez egon nintzen lanean, eta ondorengo ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022965 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2025ean sartuta, ez da garai txarra joan berri den urteari errepasoa egiteko. Ohi bezala, albiste mordoa utzi du urteak, eta egunero-egunero horiek ahalik eta txukunen ematen ahalegindu da Zumaia Guka. Honako hauek izan dira gehien irakurri diren hamar albisteak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
Abia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022966 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aizpurutxotik Zumarragarako bidea egingo du Indamendik urteko lehen irteeran
Datorren igandean, urtarrilaren 12an, Indamendik antolatutako 2025eko lehen mendi irteera egingo dugu. Aizpurutxo (Azkoitia) eta Antigua (Zumarraga) arteko ibilbide zorgarria egingo dugu Samiño / Irumugarrieta (933 m) eta Izazpi (972 m) mendie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022967 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jule eta Jokin Gorostolak irabazi dute lehen preso, iheslari eta deportatuen txapelketa.
20 parte hartzaile izan ditu Sarek presoen, iheslarien eta deportatuen alde antolatutako l. pala txapelketak. Jule eta Jokin Gorostola anai-arrebak izan dira txapeldunak finalean Haritz eta Libe Eizagirren anai-arrebei gailendu ond... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022968 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berriatuko Masterseko finalerako txartela eskuratu du Frida Watkinsek
2 joko eta 1 emaitzarekin irabazi zuten Elaia Gogenolak eta Frida Watkinsek atzo arratsaldez jokatutako finalerdia. Datorren ostiralean jokatuko dute txapelketako finala.
Une gozoak ari da bizitzen Frida Watkins puntista zumaiarra. Duela astebete Ema... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022969 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurrek jaso nahi dituzten oparien berri ematen duten gutunak jasoko dituzte 18:00etatik aurrera Errege Magoen laguntzaileek Eusebio Gurrutxaga plazako jaiotzan.
2025a hasi besterik ez bada ere, urteko egun garrantzitsuenetako baten atarian gaude, etxeko txikienentzako, eta ez hain txikientzako, behintzat. Bihar arrats... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022970 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2025 urtean Online txandak hartzeko aukera izango dute Zumaiako Odol Emaileek.
ONLINE txandak irekita daude igandera arte. Horretarako web orrian sartu txanda hartzeko.
Txandak telefonoz hartzeko ordea, astelehena eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppez hartu daiteke, arratsaldeko 17:30etik 21:00et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022971 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berriatuko masterseko finalerdia jokatuko du gaur Frida Watkinsek
Elaia Gojenolarekin osatuko du bikotea eta Helena Barrenetxeak eta Maialen Aldazabalek osatutako bikotea izango du aurrez aurre. Partida irabaziko balute, finala hurrengo ostiralean jokatuko lukete.
Berriatuko Master Series zesta punta txapelketa ari dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022972 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | AP-8 autobidea itxi dute Itziar parean kamioi batek izandako istripuagatik
Goizeko 8:00etan izan da gertaera. Ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute Deba parean, bi noranzkoetan, eta zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratu dute.
Kerosenoa zeraman kamioi batek istripua izan du gaur goizeko 8:00ak aldera AP-8are... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022973 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Burua erabiltzeko prest? Has gaitezen! Hartu papera, eta idatzi bertan denbora-pasen emaitzak. Behin amaitutakoan, zuzen erantzun al duzun jakin dezakezu soluzioak atala ikuskatuz. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022974 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Odol Emaileek 2025. urtean izango dituzten odol emateak.
2025 urtearen sartu berri gara eta Zumaiako Odol Emaileen egutegi berria ere etorri da.
Beti bezala, bi hilean behin eta asteazkenetan izango ditugu odol emateak, arratsaldeko 16:30ean hasi eta 20:30ean amaituz.
Odola emateko txandak www.gotatanta.eus we... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022975 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oroimena lantzeko tailerra, Itsasargi programa eta Tipi tapa ibilaldiak bueltan izango dira urte berriarekin batera.
Zumaiako nagusien artean erantzun ona duten hiru programa edo jarduera bueltan izango dira urte berriarekin batera, behin neguko oporraldiak amaituta. Hiruretarako ere izen emate epea zaldu dute Zumaiako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022976 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko hamaika jokalari eta entrenatzaile bat izango dira Euskadirekin CESA Espainiako Txapelketan
Urteroko legez, txapelketa oso garrantzitsua izan da Espainiako CESA eskubaloi Txapelketa. Urte berriarekin batera, bihartik hasita, zientoka jokalari batuko dira Blanes aldean. Han izango dira ere Euskadiko selekzioka, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022977 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2.000 euro bildu dituzte Gabon Koruaren bidez herrian beharrean daudenentzako
Diru bilketa egin zuten pasa den asteko Gabon Koruaren kantu kalejira aprobetxatuz. Diru hori Caritasi bideratu diote herrian beharrean dauden pertsonen artean erabiltzeko.
Gabon Koruak bere sorreratik izan du alde solidarioa. Kantuan aritzea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022978 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar jarriko dira salgai 'Arlote bat' haurrentzako ikuskizunerako sarrerak
Ekain pailazoaren Arlote bat ikuskizunaz gozatu ahal izango dute haurrek urtarrilaren 12an, igandean. Bi saio izango dira, eguerdian eta arratsaldean bana, eta bietarako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.
Arlote bat umorezko ikuskizuna ekar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022979 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atal honetan agertutako herritar guztiak bezala, musikazale porrokatua da Evelio Perez. Donostian antolatu duten Lindy Hop Jaialdia antolatzen ere aritu izan da azken urteotan. Ondorengo bost abesti hauek aukeratu ditu atal honetarako.
Abesti hau Galwayen (Irlanda) nengoenean entzuten nuen eta flipatu egiten nuen. Gazt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022980 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumea pilotari zesta punta txapelketa irabazi du Frida Watkinsek
Ortiz de Mendibilekin bikotea osatuta, pasa den ostiralean Mutrikun jokatutako finala irabazi zuen atzelari zumaiarrak.
Emakumea pilotari zesta punta txapelketa irabazi du Frida Watkins puntista zumaiarrak. Pasa den ostiralean jokatu zuten txapelketako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022981 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, Urtezahar gauean, ohikoa baino lehenago bukatuko da Euskotreneko trenen zerbitzua. Bihar, berriz, Urteberri egunean, beranduago hasiko da.
Euskotrenek trenen zerbitzuen ordutegia aldatuko du Urtezahar gaueko eta Urteberri eguneko ospakizunengatik. Hala, gaur zerbitzuen amaiera ordua aurreratuko du; bihar, aldiz, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022982 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2024 urtea azkenetan dugu eta Taosa Igeri Taldeak festa giroan agurtu dute urtea.
Famili giroan elkartu dira pasa den asteburuan Zumaiko Lubaki Polikiroldegian. Gose pixkat egin da gero, hamaiketako batekin amaitu dute 2024 denboraldia Taosa Igeri Taldeak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022983 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarautzen, Getarian eta Zumaia egingo ditu geldialdiak autobusak Bilborako bidea hartu aurretik. Txartelak dagoeneko salgai daude Zarautzen eta Zumaian.
Gerraren eta faxismoaren aurka. Gazte langileok lehen lerrora lelopean manifestazioak deitu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) urtarrilaren 25erako. Bilbon (Biz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022984 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Silbestre eguneko probak izango dira gaur goizean herrian. Korrika, patinetan eta ipar martxa eginez parte hartu ahal izango da. Ez da saririk izango, eta parte hartzaile guztien artean erosketa bonoen zozketa egingo dute.
Kirolaren bidez urtea amaitzeko aukera izango da bihar goizez Zumaian. Goizeko 11:00etan hasi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022985 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko lau klubek hartu zuten parte pasa den ostiralean Aita Mari futbol zelaian jokatutako kimuen futbol txapelketan.
Zumaiako Futbol Taldeak antolatuta, pasa den ostiral goizean kimuen kategoriako futbol txapelketa jokatu zuten Aita Mari futbol zelaian. Bertan, eskualdeko lau klubeko taldea aritu ziren jokoan: Za... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022986 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako erakusleiho lehiaketaren XXVI. aldia antolatu du Gertu elkarteak urte amaierarekin batera. Saridunek jada jaso dituzte sariak.
Urte bukaerarekin batera, Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du Gertu Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak. Aurten lehiaketaren XXVI. aldia bete da, eta Gabon garairako b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022987 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irakurri Mattek urteko lehen hiruhilekoan landuko dituzten liburuen berri eman du
Irakurri Matte irakurle-taldeak dagoeneko jakinarazi du negu honetan zein liburu irakurri eta landuko dituzten. Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen taldeak hamahirugarren ikasturtea du, eta martxoa bitartean hiru literat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022988 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamabi egileren hogeita lau irudi jaso ditu argazki elkarteak. Liburua/liburuak zen gaia, eta Eduardo Merinoren argazkiak lortu du lehen postua. Bigarren sailkatua Eva Franco izan da, eta hirugarrena Merino bera. Lan guztiak ikusgai jarri ditu argazki elkarteak.
Distira argazki elkarteak jakinarazi ditu abenduko lehiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022989 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gerraren eta faxismoaren aurkako ekitaldia egingo du bihar Urola Kostako GKSk
Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 25erako, Bilbon eta Iruñean, Gerraren eta faxismoaren aurka, gazte langileok lehen lerrora lelopean. Urola Kostako GKSk hitzaldiak eman zituen hilaren 20an faxismoaren gora... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022990 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurrei zuzenduta Azken festa ikuskizuna taularatuko dute bihar, 17:00etan, Aita Mari aretoan. Tomaxen abenturak konpainiaren azken antzezlana da, eta, hain justu, Tomax bera izango da protagonista Muxirekin batera. Bi pertsonaiak elkarrekin egin duten ibilbidea amaitzekotan dira, baina horren aurretik, batera egindako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022991 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astinduk haur eta gaztetxoentzako dantza tailerra antolatu du arratsalderako
Saioan 6-15 urte arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute.
Naiara Santacolomaren eskutik, haur ta gaztetxoek dantzatzeko tailerra izango da gaur Zumaian. Astinduk antolatu du saioa, eta 6 urtetik 15 urtera arteko haurrek parte h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022992 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpok antolatuta, kadeteen, infantilen eta jubenilen partidak izango dira jokoan bihar egun osoan zehar, eta alebinen topaketak ere egingo dituzte. Zazpi Metro Challenge ere egingo dute, "gonbidatu bereziekin".
Pulpo eskubaloi klubak antolatuta, X. Espilla Oroimenezkoa ospatuko dute bihar egun osoan zehar Lubaki kirol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022993 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo edizioan ere zazpi lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Atzo izan zen emanaldi saioa eta sari banaketa Torreberri gaztetxean.
XIII. Urrezko Pertxa film laburren lehiaketa egin zuten atzo gauean Torreberri gaztetxean, eta iaz bezala, aurten ere zazpi lan aurkeztu zituzten. Guztiek gai eta objektu bera izan dute ab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022994 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako erosketak tokiko saltokietan egiteak saria duela erakutsi nahi du merkatari eta ostalari elkarteak. Hamar urdaiazpiko iberiko eta ardo lote banatu ditu egunotan, eta Erregeetarako, berriz, 300 euroko balioa duten hiru txartel zozkatuko ditu.
Gertu Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak zozketak egiten ari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022995 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxepare Institutuak emandako beka bati esker, hiru aste emango dituzte ekainean Irlandan. Abesti bat sortu beharko dute bertako musikariekin elkarlanean.
Eire Maiak eta Eire Salegik osatzen duten Eire bikoak sormen egonaldi bat egingo du datorren ekainean Irlandan. Aukera hau Etxepare Institutuaren bitartez sortu zaie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022996 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere giro polita sortu da Alondegian bertsolari gazteekin eta saio ederra osatu dute.
Bertso eskoletan gazte asko dabiltza; hala ere, herriko ekitaldi batzuez gain, ez dute aukera handirik izaten jendaurrean kantatzeko, txapelketa bat edo beste kenduta. Zumaiako Bertso Eskolak hutsune hori betetzeko antolatzen du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022997 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 31ra arte ikusi ahal izango da Distiraren erakusketa kolektiboa
Distirako hamasei bazkideren lanak ikusgai dira abenduaren erdialdetik Oxford aretoan. Hilaren 31ra arte ikusi ahal izango da bilduma, egunero, 18:00etatik 20:00ak artean.
Abenduaren 12an zabaldu zuten aurtengo Distiraren erakusketa, eta oraindik e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022998 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maiak bihar Zestoan emango duen kontzerturako sarrerak eros daitezke oraindik
Jon Maiak Kantu berri bat gara bere azken ikuskizuna taularatuko du bihar Zestoan, eta hura ientzutera eta ikustera joan nahi dutenak garaiz dabiltza oraindik sarrera eskuratzeko.
Musikaz blaituko du Zumaiako artistak kiroldegiko frontoia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022999 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Manterolak abenduko Zumaia Guka aldizkariko Laboaren txoriak atalerako sortutako edukia da honakoa.
Kolore apalak eduki arren, marroi ilunetik (ia beltza) marroi argira, bere papar zuri horrek azkar salatzen du. Harkaitz artean pausatua dagoenean, mugimendu urduriak egiten ditu, buztana eta hankak gora eta beher... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023000 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero legez, Gabonetako bertso saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Sei bertsolari gazte entzuteko parada izango da Oxford aretoan.
Urtea amaitzeko, bertsolari gazteen saioa antolatu ohi du Zumaiako Bertso Eskolak, eta aurten ere ez du hutsik egin. Jaialdia gaur arratsaldean izango da Alondegiko Oxford aretoan, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023001 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Grabaketaren zati baterako 18-22 urteko gazteak behar dituzte, eta beste zatirako, adin guztietako herritarrak.
Aste honen hasieran Bikabiren abesti baten bideoklipa grabatzen hasi ziren, eta figurante eske aritu ziren. Etzi, larunbata, berriz egingo dituzte grabaketak, eta ordurako ere figuranteak behar dituzte. Bazka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023002 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo lehiaketako gaia sekretua da, eta objektua, berriz, txankleta .
Bihar 22:30ean izango da XIII. Urrezko Pertxa film laburren lehiketa Torreberri gaztetxean, eta lanak egiteko gaia eta objektua jakinarazi dituzte antolatzaileek. Gaia sekretua izango da, eta objektua, berriz, txankleta .
Iaz zazpi lan aurkeztu zi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023003 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo Gabonetan ere ez da haur parkerik faltako, eta herriko haurrek zein gazteek goiz eta arratsalde ederra pasatzeko aukera izango dute Aitzuri frontoian. Iaz lekualdatu zuten parkea Lubaki kiroldegitik Aitzuri pilotalekura, eta aurten aldaketari eutsi diote.
Ohi bezala, dozenaka neska-mutiko eta familia bertaratu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023004 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aktorea, umorista, bakarrizketaria, mila saltsatan sartuta egoten da Esti Curiel. Musika ere maite du, eta gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu atal honetarako.
Musika mota ezberdinak entzuten dituela dio Curielek. "Ulertu ditzakedan hitzak dituzten kantak gustatzen zaizkit normalean abestu ahal izateko. Ingelesezko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023005 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken urteetan ohikoa bihurtzen ari den hasierako emanaldia San Pedro parrokiaren YouTubeko kanalean ikusi ahal izango da.
Gabon eguna iritsi da, eta horrekin batera, herriko ohitura berezi bat errepikatuko dugu: Gabon Koruaren irteera. Azken urteetan San Pedro parrokian ematen zaio hasiera, eta aurtengo egitarau osoa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023006 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oxford aretoan egingo dute Erkibek antolatutako Gabon kanten lehiaketa
Eguraldiagatik hartu dute lehiaketa lekualdatzeko erabakia. Aurreikusitako ordu berean hasiko da, 17:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.
Eguraldiaren iragarpena dela medio, Alondegiko Oxford aretoan egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan egitekoa zen G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023007 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobusen ordutegietan aldaketak izango dira Gabonetako jai egunetan
Lurraldebusek eskaintzen dituen zerbitzuetako ordutegiak aldatu egingo dira data seinalatuetan: gaur, bihar, abenduaren 31n eta Urteberri egunean, hain zuzen.
Data seinalatuetan aldatu egingo dira Lurraldebusek eskaintzen dituen autobus zerbitzuetako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023008 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduaren 27an, ostiralarekin, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira partidak, udal pilotalekuan. Lehen eta bigarren mailako infantilak lehiatuko dira, eta ondoren, afizionatuak aterako dira pilotalekura.
San Nikolas eguneko egitarauaren barruan, pilota jaialdia zuen prestatuta Ospele pilota elkarteak, baina hori bertan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023009 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako bizilagun getariarra atzo zendu zen 78 urte zituela. Hogei urte eman zituen Elkanoren Lehorretatzean itsas nabigatzailearen larruan. Horrez gain, Getariako Arraun Elkarteko sortzaile eta presidente ere izan zen.
Manuel Gorostiaga Isasti zendu da, hogei urtez Getariako Elkanoren Lehorretatzean Joan Sebastian El... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023010 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olentzero eta Gomezagoren etorrera eta beste zenbait ekitaldi izango dira gaur, Gabon egunean
Goizean egingo diete zumaiarrek harrera Olentzerori eta Gomezagori. Arratsaldean, Erkiberen Gabon kanten lehiaketa, jaiotzaren irekiera eta Gabon koruaren kalejira izango dira, besteak beste.
Makina bat ekitaldi izango dira ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023011 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozola, Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez Etxabarriri oroigarria eman diote. Halaber, Iraurgi ISBren eta Pulporen 50 urteko bidea omendu dute.
Joan den ostiralean Gipuzkoako Kirolaren Gala ospatu zuten Irungo Ficoban, Gipuzkoako Foru Aldundiren Kirol departamentuak antolatuta. Ekitaldi honek urtean nabarmen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023012 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Barandik eta Lopez Goitia eta Del Rioren aurka neurtuko dira gaur Winter Series txapelketako bederatzigarren jardunaldian. Bi bikoteak kanporatuak daude dagoeneko eta, beraz, ohorea eta garaipenak Jai Alai Ligako sailkapenerako ematen dituen puntuak izango dira gaur jokoan.
Espero baino lehenago kanporatu dute Xabier B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023013 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon garaian aldaketak izango dira udal eraikinetako ordutegietan. Alondegia Kultur etxea eta udaletxea itxi egingo dute Gabonetako egun batzuetan: abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1 eta 6an izango da itxita, eta gainerako egunetan, ohiko ordutegian zabalduko dute.
Lubaki kiroldegia zabalduko dute, baina orduteg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023014 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandera arte egin daiteke eskaera Uxategiko eta Ubilloseko entsegu lokalak erabiltzeko
Datorren urtean lokal horiek erabiltzeko ezinbestekoa da izena ematea, baita aurtengo erabiltzaileek ere. Hilaren 29ra (igandea) bitartean egin beharko da eskaera.
Zumaiako musika taldeek edo bakarlariek erabili ditzaketen zortzi en... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023015 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko, eta aurrez izena eman. Txapelketa amaitu bezain laster banatuko dituzte sariak.
Iaz egin bezala, emakumeen arteko mus txapelketa jokatuko da aurtengo Gabon garaian ere Emakumeon Etxean. Hirugarren edizioa igandean izango da, hilaren 29an, 16:00etan hasita.
Parte ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023016 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak "aurrerapauso nabarmenak" iragarri zituen joan den ostiralean Radio Euskadin tentsiopeko eremuen izendapenean.
Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatu zuten joan den ostiralean Denis Itxaso Etxebizitza sailburua, eta "aurrerapauso nabarmenak" iragarri zituen tentsiopeko eremu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023017 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar izango da grabaketa, 15:30etik aurrera Aita Mariko zine aretoan. Gero mokadutxo bat eskainiko diete bertaratutakoei.
Bikabiren abesti baten bideoklipa grabatuko dute bihar Aita Mariko zine aretoan, eta taldeak jakinarazi du figuranteak behar dituztela grabaketarako. Hitzordua 15:30ean jarri dute aretoan bertan, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023018 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garazi Etxaburu: "Beraien egunerokoan parentesi bat dira dantza saioak"
Adinekoei zuzendutako ekintzak ere antolatzen ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak. Itsasargi programan kolaboratu du eta Branka eraikineko egoiliarrekin lanketa ere egin du. Abenduko Zumaia Guka aldizkariko elkarrizketa da honakoa.
Azken urteot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023019 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege Magoek adinekoak eta gaixo dauden pertsonak bisitatuko dituzte
Urtarrilaren 3a baino lehen eskaera egiteko eskatu dute bisita nahi izanez gero. Urtarrilaren 5ean egingo dituzte Errege Magoek bisitak, eguneko zentroan, San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan.
Errege Magoen laguntzaileek g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023020 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarrak kantuan aritzera animatu nahi ditu aurten Gabon Koruak
Hilabetean zehar Ubillosen egindako entseguen fruitua entzuteko aukera izango da etzi, asteartez. Abenduaren 24an, Gabon eguna, arratsalde partean kalez kale arituko da Gabon Korua. Azken urteotan bezala, San Pedro parrokian egingo den kontzertu batekin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023021 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero legez, Gabonetako bertso saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Abenduaren 27an izango da, Oxford aretoan, eta bertsolari gazteak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek.
Urtea amaitzeko, bertsolari gazteen saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Abenduaren 27an izango da, 20:00etan Alondegiko Ox... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023022 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeon Etxearekin Lilatoian parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute
Geroz eta gutxiago falta da Lilatoirako. Otsailaren 23an izango da, eta beste urte batez, Emakumeon Etxeak taldean parte hartuko du. Dortsalak eta kamisetak banatuko dizkiete izena ematen dutenei, eta joan-etorria elkarrekin egingo dute Donos... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.