id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0023523
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilerokoa desagertzeko modurik egongo balitz, zenbat pertsonak ezabatuko lukete beren bizitzatik? Ukaezina da hilerokoak konnotazio negatiboa izan duela eta duela, eta isiltasuna dela gai hori inguratzen duen errealitatea. Gero eta gehiago dira, ordea, bizitzaren seinale den odol jario horretaz hitz egin egin behar del...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023524
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralera arte eman daiteke izena gizontasunaren inguruko tailerrean Abendura artean bost saio egingo dituzte gaia lantzeko, Hiruki Larroxa kolektiboko Ibai Fresnedoren eskutik. Urriaren 4a da Zumaiako Udalak gizontasunaren inguruan antolatutako tailerrean izena emateko azken eguna. Gizonei zuzenduriko tailerrak dira,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023525
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AP-8 autobidea itxi dute Bilborako noranzkoan kamioi batek izan duen istripuagatik Kamioi batek su hartu du AP-8 autobidean Deba parean, eta horren ondorioz bidea itxi dute Bilborako noranzkoan. Trafikoa N-634 errepidetik desbideratu dute. Eguerdi partean izan da gertaera. AP-8 autobidean zihoan kamioi batek su hartu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023526
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko ikasturtean bezala, aurtengoan ere Etxape Zentro Sozialistan martxan jarriko ditugu errefortzu eskolak, doakoak eta irekiak izango direnak. Azken urteotan nabarmen hazi da klase partikularretara familiek bideratzen duten dirua. Izan ere, ikasketa prozesuarekin aurrera jarraitzeko beharrezko dira zenbait kasutan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023527
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekintzaile berriei merkataritza lokalen alokairua ordaintzen lagunduko die udalak Urtebetez jasoko dute laguntza ekintzaile berriek, gehienez ere 250 euro. Urriaren 11ra arteko epea izango da eskaera egiteko, telematikoki edo udaletxera jota. Beste diru laguntza baten berri eman du udalak. Merkataritza lokalak bete edo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023528
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sarasketa bigarren eta Aranzabal hirugarren izan dira xake azkarreko Gipuzkoako txapelketan Pasa den larunbatean jokatu zuten Eibarren txapelketa. Zumaiako bi jokalariak podiumean izan dira. Eibarren jokatu zen herenegun xake azkarreko Gipuzkoako txapelketa, maila absolutoan. Denboraldiari hasiera eman dion proban mail...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023529
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gainera, Europako txapelduna izateaz gain, nazioarteko txapelketarako txartela ere eskuratu du Cabreiroa Junior Pro Razo txapelketa irabazi berritan. Annette Gonzalez Etxabarrik, Dylan Donegan Dos Santosekin batera, WSLko Cabreiroa Junior Pro Razo txapelketa irabazi berri du. Garaipen honekin, Europako junior mailako t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023530
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurralde Plan Partzialaz egiten ari den lanketaren berri eman die aldundiak Urola Kostako udalei Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak idatzi ditu dagoeneko informazio eta diagnostiko dokumentuak eta aurrerapen dokumentuak, eta orain parte hartze publikoko prozesu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023531
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenera arte ikusi ahal izango da 'Argi urdin arrosa laranja' erakusketa Hiru artisten lanak biltzen ditu Harriak arte garaikidearen programaren barruan sorturiko erakusketak. Egunero zabalduko dute aretoa 18:30etik 20:30era, eta gaur 12:30etik 14:00etara ere bai. Harriak arte garaikidearen programaren barruan sor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023532
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ane Galarraga: "Euskal palanka ia ahaztuta dago, 1960ko hamarkadatik ia ez da jaurti" Prebentzioko teknikaria da Ane Galarraga Pinillos (Zumaia, 1982), eta oso kirolzalea: piraguismoan aritu da, atletismoan, halterofilian nahiz urpekaritzan; gaur-gaurkoz, euskal palanka jaurtiketan aritzen den pertsona bakarretakoa da....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023533
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu programa horrek, eta partaideentzat hainbat zozketa eta opari egongo direla jakinarazi dute. Urritik aurrera online formatuan parte hartzeko aukera ere izango dute herritarrek. 2024-2025 ikasturteko Mintzalagun programa martxan da, eta izena ematek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023534
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak lagunduko ditu udalak aurten ere. Eskuratzeko, beharrezkoa izango da Zumaian erroldatuta egotea eta % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea. Udalaren Euskara Zerbitzuak zabaldu berri du euskara ikastaroak diruz laguntzeko dei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023535
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sei film ikusi ahal izango dira Ostarrena Zine Klubaren eskutik urritik abendura artean. Bi ostegunetik behin izango dira emanaldiak, 19:00etan. Ohiko zinema eskaintzaz gain, Ostarrena Zine Klubaren eskutik, sei filmez gozatzeko aukera izango da urritik abendura artean Aita Marin. Dagoeneko eman dute Zumaian ikusi ahal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023536
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bildu: "Aldundiak gehiengoaren mandatua errespetatu beharko luke eta sorospen zerbitzuaren aferari behingoz irtenbidea eman" Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzo berriro eskatu zioten aldundiari 2023ko abenduan Batzar Nagusiek gehiengoz hartutako erabakia bete dezala; hau da, aldundiak bere gain har dezala hondartzen kud...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023537
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako osasun zentroaren egonkortasuna bermatuko duen behin betiko irtenbidea eskatu dute berriz ere Dozenaka lagunek parte hartu dute gaur eguerdian, Zuopa osasun publikoaren aldeko herri plataformak deituta Zumaiako anbulatoriaren parean egin duten elkarretaratzean. Zumaiako anbulatorioko egoera "zertxobait" hobetu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023538
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitu da 2024 denboraldia. Elgoibarren San Pedro gainean eman ditu errepideko denboraldiak azken pedalkadak. Lau txirrindulari izan zituen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak leihatzen eta laurek zeharkatu zuten, bukaeran San Pedroko igoera tentea gaindituta helmugako marra. Aratz Unanuek ohorezko postu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023539
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Animalien odola xurgatu eta poltsa ederki bete ohi dute bakastek. (Argazkia: Kepa Sarasola, Wikipedia ) Udako kontuak amaitzeko, eguraldi beroekin batera agertu ohi den zomorrotxo bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Akainari esaten diogu Zumaian eta inguruan "bakast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023540
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dena prest dute urriaren 6an Azpeitian Kilometroak jaia ospatzeko Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak antolatuko du jaia, Izpiz izpi lelo hartuta. Mila boluntario inguruk jardungo dute antolaketa lanetan. Euskara, kulturartekotasuna eta aniztasuna nahiz herrigintza ardatz hartuta prestatu dute "denentzako" moduko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023541
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ehunka boluntario eta 650 korrikalari hartuko ditu hamabosgarren Flysch Trail lasterketak Aurtengo kirol probari buruzko xehetasunak emateko agerraldia egin dute udal ordezkariek, babesleek eta antolatzaileek Santa Klara nekazaletxean. Eskerrak eman dizkiete lur jabeei, baserritarrei, boluntarioei eta babesleei. Zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023542
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jarduera pedagogikoen bitartez, plazeraren inguruan gogoeta egitera gonbidatu nahi dituzte parte hartzaileak. 60 minutu izango dituzte galderak erantzun eta erronkak gainditu eta ihes-gelatik irtetea lortzeko. Ihes-gela berezi bat prestatu dute hainbat eragileren artean Bonbillobekoa kaleko 6. zenbakiaren ondoan. Plaze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023543
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aizarnazabalgo jaietarako autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek Larunbat gauean Aizarnazabalgo San Migel jaietara joateko eta bertatik itzultzeko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek Zumaiatik eta Zestoatik. Aizarnazabalgo San Migel jaietara joateko eta itzultzeko autobusa egongo da larunba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023544
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urriaren 14tik 28ra artean eman ahal izango dute izena musikariek, eta horrekin batera, beren trebezia erakutsi beharko dute grabazio batean. gero jakinaraziko diete azaroaren 9ko finalerako hautatuak izan diren ala ez. Jada ez da antolatzen Klarinete Maratoirik Zumaian, baina bai instrumentu horri loturiko hainbat jar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023545
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mozarten musika entzuteko aukera izango da bihar San Telmo Ermitan Mozartek boskoterako konposatutako obra bat joko du Sapere Aude Sinfoniettak bihar arratsaldez San Telmo Ermitan. Doinu ezin hobeak eta kokapena haien pare. Sapere Aude Sinfoniettako boskoteak Wolfgang Amadeus Mozartek konposatutako lan bat joko du non ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023546
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Forondako ganbaran izango dira saioak, astean ordubetekoak, arratsaldez, urrian hasi eta ekainera bitartean. Bertso eskolan hasteko deialdia berezia egin nahi izan diete Lehen Hezkuntzako ikasleei . Izena emateko, idatzi helbidera edota deitu 619 490 259 telefonora (Irati), eta jarriko dira zuekin harremanetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023547
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar dira 31 urte Kalparsoro zendu zela, Bilboko polizia-etxe batean. Hura oroitzeko ekitaldia egingo dute labarretan, 19:30ean. Bihar arratsaldean oroituko dute Anuk Algorri gaineko labarretan, haren oroitarriaren parean, 19:30ean. Izan ere, bihar (hilak 26) dira 31 urte zumaiarra hil zela, Espainiako Polizia Naziona...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023548
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzokoa egun "luzea baina ederra" izan zela adierazi dio zumaiarrak Gukari, goizean aurkezpen batekin hasi eta iluntzean Zinemira jaso zuenera arte. Gaur, "lasaitu ederra hartuta", biharamunaz gozatzen ari da. Biharamun gozoa du gaur Elena Iruretak, atzo iluntzean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian eta Telmo Irureta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023549
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekofeminismoak etorkizun justu eta jasangarriagoa eraikitzen lagundu dezaken azalduko du Begiristainek. Emakumeon Etxean izango da hizketaldia, 18:30ean. Askotariko jarduerak izango dira ikasturte honetan Emakumeon Etxean. Jabetze Eskoletako ikastaro eta tailerrak, elkarguneak nahiz formakuntzarako eta eztabaidarako so...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023550
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Luis Blanco: "Tipografiek unean uneko garaira moldatu beharra izaten dute" Azpeitiko Kulturaz kooperatibak sustatutako Grafiaz Betea egitasmoaren hirugarren aldia irekiko du Juan Luis Blanco (Zumaia, 1967) tipografia diseinatzaileak. Tipografiaren inguruan ariko da biharko, osteguna, esperientzia grafikoan, Azpeit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023551
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ludotekan izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 1era arte Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua. Irailaren 30etik aurrera irekiko dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023552
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anbulatorioko egoera "zertxobait hobetu" den arren, mobilizatzera deitu du Zuopak Ostiralean egingo dute elkarretaratzea, 12:00tan osasun zentroaren parean. Izan ere, egoera "zertxobait" hobetu den arren, oraindik ere "kezkagarria" izaten jarraitzen duela uste dute osasun publikoaren aldeko plataformako kideek. Elkarre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023553
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurrek eskolan apuntatzeko aukera dute. Dena den, autobusa Indamendik antolatzen duenez, edonor joan daiteke irteerara. Datorren larunbatean, irailaren 28an, bailarako usadioari jarraituz eta eskola kirolak sustatuz, Herniora joango gara. Errezil gainetik (Trintxeratik) abiatu, Herniora igo, Zelatunetik pasa eta Andaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023554
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piraguismo eskolan izena emateko epea zabaldu du Itxas-Gain elkarteak Deia 8-14 urte arteko haur eta gazteentzat da, 2016an jaiotakoak barne. Entrenamendu egunak eta orduak zehaztuta dituzte, eta jakinarazi dute malgutasuna dagoela bakoitzak egun horietatik ahal duenean joan ahal izateko. Itxas-Gain piraguismo elkartea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023555
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nafarroako datu soziolinguistikoek agerian uzten dute, beste behin ere, zerbaitek huts egiten duela euskararen sustapenari eta biziberritzeari dagokionez, eta horrek geldialdi eztabaidaezina islatzen du. Horien irakurketa laua egiten badugu, arazoa nabaria da: Erribera. Baina, Erriberako kontu bat besterik ez da? Egia ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023556
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zesta punta erdi-profesional mistoko txapelketa antolatu du Jon Zabalak Larunbatean iritsiko da Zumaiako Aitzuri pilotalekura. Karbono-zuntzezko eta aluminiozko zestarekin jokatuko dute eta streaming bidez emango da jardunaldia. Sei kapitain profesional izango ditu, eta haiek gidatuko dituzte tokiko sei puntistaz osatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023557
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako oporren ondoren hasi genuen ikasturte berria, eta lehenengo bi asteetan zehar ikasturteko lan-dinamikak, espazio berriak, antolakuntza, ikasmaterialak eta abar ezagutu ondoren, aste honetan hasi gara ikasturteko ohiko ordutegian. Haur Eskolako, Haur Hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako ikasleak goiz eta arratsaldeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023558
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Surf eta bodyboard txapelketa herrikoia jokatuko da asteburuan Itzurunen Bihartik aurrera eman ahal izango da izena lehiaketan, Spot dendan. Oraindik ez dute zehaztu txapelketa egun bakar batean ala bi egunetan jokatuko den. Udazkenarekin batera, heldu da Itzurungo surf eta bodyboard txapelketa herrikoia. Ziske elkarte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023559
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak ikusgai jarri ditu kirol gerentearen plaza betetzeko merezimenduen behin behineko balorazioak Udalak dagoeneko ikusgai jarri ditu kirol gerentearen plaza betetzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko balorazioak. Jakinarazi du helbide honetan kontsultatu daitezkeela, eta urriaren 3ra artean izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023560
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anariren kontzertua izango da ostiralean Emakumeon Etxean, hirugarren urteurrena ospatzeko Hiru urte dira dagoeneko Martxoaen 8a plazan Emakumeon Etxea zabaldu zela. Bakarlari azkoitiarraren emanaldia izango da urteurrena ospatzeko, ostiralean. Emakumeon Etxea 2021eko udazkenean zabaldu zuten Zumaian. Ordutik, Martxoar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023561
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sei antzezlan eta dantza emanaldi bat hartuko ditu Aita Mari aretoak udazkenean Urritik abendura artean kultur eskaintza zabala izango da Aita Marin. Asteburutako zine emanaldiez gain, askotariko gaiak lantzen dituzten antzezlanez eta dantza emanaldi batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Abendura artean Aita ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023562
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat goizean ekingo diete jaiei Artadiko auzoan, eta igande amaierara arte iraungo dute. Zumaiatik Artadirako autobusak jarri dituzte. Sasoiz kanpo bada ere, Artadiko samielek emango diote amaiera Zumaiako uda sasoiari. Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte Mikel Deunaren jaiak auzoan, eta bi egunetan izango da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023563
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Martinez Mendarokoaren botozko taularen inguruko liburua aurkeztuko dute asteazkenean San Pedro parrokian gordetzen den artelanari egin zioten zaharberritze proiektuaren emaitza da argitalpen hau. Juan Martinez Mendarokoaren botozko taula. XV. mendeko pintura flamenko baten azterketa eta esku-hartzea (Zumaia) libu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023564
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Puntua gertu izan du Labarra Nikol Pulpok Lehen Nazional mailako estreinako jardunaldian, baina 30-31 galdu Tolosaren aurka. Punturik poltsikoratu gabe ekin dio Pulpok Lehen Nazional mailako denboraldiari, baina erakutsi du badituela gaitasuna, grina eta determinazioa aurtengo erronkari itxaropentsu begiratzeko. Amorru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023565
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UKUEk Mikropreben laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko programa eskainiko du Eskualdeko langile autonomo eta enpresa txikiei dago zuzenduta, eta, izen-ematea zabalik dago urriaren 10era arte. Urola Kostako Udal Elkarteak babesa eskaini nahi die beren eguneroko lan-jardunean prebentzioa integratu nahi duten enpresa t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023566
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Data hurreratzen ari da eta dagoeneko korrikalariak prestatzen ari dira urriaren 6an korrituko den XV. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketerako. Iazko aldian bezala, aurten ere bi distantziatan jokatuko da lasterketa: 23,6 kilometroko proba luzea eta 13 kilometroko proba motza. Antolatzaileek kirol jarduera honen webgu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023567
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astean hirutan elkartuko dira arraunean egiteko. Jakinarazi dute edonork parte hartu dezakeela, baita aurrez arraunean egin ez dutenek ere. 2024/2025 denboraldiari ekiteko prest dira arraunlari beteranoak ere. Datorren astean hasiko dituzte entrenamenduak -astearte eta ostegunetan 18:30ean elkartuko dira, eta larunbate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023568
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Interneti lotutako zenbait formakuntza ikastaro eskainiko dituzte urrian zehar Foronda Kultur Etxean dagoen Kzgunean. Ordenagailuko edo sakelako aplikazioak erabiltzen jakiteko, edo software libreak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko formakuntza ikastaroak antolatuko ditu Zumaiako Kzguneak urrirako. Izenak Foronda Ku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023569
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo arraun denboraldia prestatzeko bilera egingo du Telmo Deunek datorren ostiralean Arraunean Zumaian egin nahi neska-mutilei datorren ostiralean egingo den bilera batera deitu ditu klubak. 2024ko arraun denboraldia ezin modu hobean amaitu du Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak, emakumeen traineruaren maila igoe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023570
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bachata dominikarreko tailerra emango du Astinduk bihar Torreberrin Zumaiako dantza elkarteak hilero antolatzen dituen doako tailer eskaintzaren barruan kokatzen da biharko hitzordua. Astindu dantza elkarteak doako dantza tailerrak eskaini ohi ditu hilero. Hala, elkarteko bazkideek zein herritarrek oro har -saio irekia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023571
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian aurkeztu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Altxa burua sarea Eskolak mugikorrik gabeko arnasgune bihurtu, administrazio publikoari eskakizunak egin eta sinadura bilketa abiatu dute, hiru lurraldeetako sarea aurkeztearekin batera. Bertan izan dira Zumaiako sareko kideak ere. Agerraldia egin dute gaur, ostirala, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023572
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iritsi da eguna! Ekaineko igoera fase ziragarriaren ostean, Lehen Nazional mailari ekingo dio asteburu honetatik aurrera. Aurre denboraldi gorabeheratsua izan duten arren, puntu onean iristen dira Labarra Nikol Pulpoko mutilak, bost lesionatu berreskuratzen partidarako. Debuta ere ez dute edozein eratan egingo: kamiset...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023573
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean amaituko du 2024ko denboraldia Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeak. Elgoibarren jokatutako da azken lasterketa junior mailako eta bigarren urteko kadeteentzat, eta bertan emango diote amaiera denboraldiari Danel Beristain, Beñat Sainz, Aratz Unanuek eta Jon Berasategik. Aurreko igandean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023574
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Basoko txori txikientzako habiak egiten ikasteko tailerra antolatu du Geoparkeak Gonzalo Torre biologo zumaiarrak emango ditu habiak egiten laguntzeko azalpenak. Doakoa da tailerra, baina aurrez izena eman behar da, Debako Turismo Bulegoan. Basoko txoriak ezagutu, eta animalia horiei habia egiten laguntzeko tailerra an...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023575
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako VII. Triatloia jokatuko dute bihar arratsaldez. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak ere hartuko ditu Zumaiako hitzorduak. Sprint modalitatean bakarrik jokatuko da, eta 300 lekuak dagoeneko bete dira. Gipuzkoako eta Euskadiko triatleten bilgune izango da bihar arratsaldez Zumaia. 17:15ean hasita, Zumaiako XVII...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023576
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondartzetako denboraldi ofiziala amaitu berri den honetan, hondarrarekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Hondartzetara iristen ziren pinporta beltzei esaten diegu Zumaian eta inguruan "galipota". Txiliku idazle zarauztarrak Antigoaleko Hiztegian d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023577
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kazetaritza, Ikus-Entzunezko Komunikazioa edo komunikazioari lotutako beste ikasketaren batzuk badituzu edo egiten ari bazara, eta tokiko kazetaritza zer den probatu nahi baduzu, Gukarekin ordainpeko kolaborazioak egiteko aukera duzu orain. Interesa duzuenok bidali curriculuma helbide elektronikora. Interesa duzuenok b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023578
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaberrira atzeratu dute Jon Maiak zapatuan Itzurunen eman behar zuen kontzertua Kantu berri bat gara. Harri eta herri ikuskizuna eskaini behar zuen larunbatean Itzurunen, baina euria eta ekaitza dago iragarrita egun horretarako. Horregatik, emanaldia atzeratzeko erabakia hartu dute. Jon Maiak zapatu gauean Itzurun hon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023579
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zainketa sektorean aritzen direnei zuzendutako prestakuntza saioak antolatu ditu UKUEk Gai horren inguruko bi sentsibilizazio jardunaldi ere antolatu ditu udal elkarteak. Denak ere urrian zehar emango ditu eta izen-ematea zabalik dago. Zainketen sektorean lan egiten duten pertsonei zuzendutako ekintza sorta prestatu du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023580
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elena Irureta: "Askori eman diote Zinemira saria, eta orain ni ere horien artean nago" Zinemira saria emango dio Donostiako Zinemaldiak Elena Irureta aktore zumaiarrari. Irailaren 24an Viktoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Galan jasoko du aitortza. Donostiako Zinemaldiak aurten emango dion sariaren ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023581
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
18 eta 35 urte bitarteko herritarrek urriaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera; 36 urtetik aurrerakoek, berriz, urriaren 7ra arteko epea izango dute. Alokairua ordaintzeko dirulaguntzak emango ditu beste behin ere Zumaiako Udalak. Baldintzak betetzen dituzten herritarrek 150 euro arteko laguntza jaso ahal i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023582
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko kideek 2024ko apirilaren 17an Gero eta aldeko gehiago dokumentua aurkeztu zuten, eta harrezkero, gizarte eragileeekin partekatzen ari dira dokumentu horren edukia. Honatx ideia batzuk: Egoera soziolinguistikoak neurtzeko erabiltzen diren adierazleei erreparaturik, euskal hiztun komun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023583
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goiz Eder Iturain saritu dute Iruñeko haur antzerki testuen lehiaketan Euskarazko testuen sailean eskuratu du saria zumaiarrak, Izar uxo antzerki obrarengatik. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatuta, Haurrentzako XXXIII. Antzerki Testuen Lehiaketa izan da aurtengoan ere. Dagoeneko eman dute erabakiar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023584
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izen ematea bilera eta gero zabalduko dute. LH 1 eta 6 maila arteko guraso eta tutoreak gonbidatu dituzte bilerara, Ludoteka gertutik ezagutu eta funtzionamenduaren berri emateko. Ikasturte berriari begira da jada Ludoteka. Izen ematea zabaldu aurretik, ordea, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arteko guraso eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023585
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch Trail lasterketa prestatzeko azken entrenamendu saioa egingo dute igandean Urriaren 6an korrituko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa prestatzeko, eta emakumeen parte hartzea bultzatzeko asmoz, entrenamendu saio bereziak antolatu dituzte aurten ere. Bereziki, emakumeei zuzendutako prestatze saioak izan dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023586
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezker abertzaleko komunitatea bildu, eta kurtso honetako plan politikoaz eta dituzten erronka nagusiez arituko dira bertan, bai nazio mailakoez eta baita herrikoez ere.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023587
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol probaren ibilbidean inguruko zenbait errepide zeharkatuko ditu, eta beraz, mozketak izango dira proba amaitu bitartean. Guztia prest du Zumaiako Triatloi Taldeak datorren larunbatean jokatuko den kirol probarako. Aurtengoan sprint distantziako proba soilik jokatu ahal izango da -mareak eta antolakuntza kontuak ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023588
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neurriak hartuko ditu udalak aste honetako marea biziak direla eta Marea biziak dira eta itsasgora altuak espero dira datozen egunetarako. Hori dela eta, kalteak ekiditeko, neurri batzuk hartzea aholkatu die udalak herritarrei. Marea altuak izango dira datozen egunotan kostaldean. Altuena ostegunerako dago aurreikusita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023589
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguko aldiko araudia aplikatuko da astean zehar, eta asteburutan, indarrean jarraituko dute bertakoen guneek eta errotazio altuko zenbait gunek. Atzotik indarrean da TAOren tarteko aldia. Abenduaren 15a bitarte, errotazio handiko guneek ere indarrean jarraituko dute, eta, astean zehar, neguko aldiko araudia aplikatuko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023590
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Araia eta Otsaurte arteko ibilbidea egingo du Indamendik igandean Datorren igandean, irailaren 22an, Araia eta Otsaurte arteko ibilbide zoragarria egingo dugu, eta bidean Umandia (1.225 metro) eta Allaitz (1.245 metro) mendiak igoko ditugu. Egun osoko irteera izango da. Beraz, norberak bere bazkaria eraman beharko du. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023591
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Salgai daude Lucia Lacarrak Kursaalean emango duen ikuskizunerako sarrerak Lost letters ikuskizuna taularatuko du dantzari zumaiarrak Donostiako Kursaalen azaroaren 22an. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Donostiako Kursaal jauregian aurkeztuko du Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak Lost letters izeneko ikuskizuna. Matthe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023592
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Aristik idatzitakoa da. Azken paladak emanak dira jada. Eusko Label liga amaitzeko, Bermeok erakustaldia egin zuen, beste behin. Oriok ere bukaera ederra eman dio ligari, azken est...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023593
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Harriak arte garaikideko programaren barruan sortutako Argi urdin arrosa laranja erakusketa izango da ikusgai Zumaiako aretoan, urriaren hasierara arte. U rtero bezala, Harriak arte garaikideko programak geldialdia egingo du Zumaian. Arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023594
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jendaurrean dira auzitegirako epaimahaikide izendapenerako hauteskunde zerrendak Udalak jakitera eman duenez, irailaren 27an egingo dute auzitegirako epaimahaikideen izendapenaren zozketa. Auzitegiko epaimahaikide izendatzeko zozketa egingo dute irailaren 27an. Aurretik, udalerriari dagozkion hauteskunde zerrendak jend...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023595
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berriatuaren aurka galdu zuten finala Zumaiako Kirol Elkarteko Gonzalo Agirrek eta Julen Cabanillasek. Espainiako pilota txapelketako azken fasea jokatu dute pasa den asteburuan Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Senior mailan, zesta punta modalitatean, Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari Gonzalo Agirre eta Julen Cabanil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023596
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 25era arte izango duzue euskaltegian matrikulatzeko aukera. Astelehenetik ostegunera goizez, 09:30etik 12:30era edo arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, ostiraletan goizez. Horrez gain, e-postara idatz dezakezue edo 607625498 telefono zenbakira deitu ere. Askotariko ikastaroak dauzkagu, hasiera mailatik C2 mai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023597
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adinekoei zuzenduriko eskaintza prestatu du udalak ikasturte honetarako Beren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin antolatu du udalak aisialdi eskaintza. Itsasargia zerbitzua, oroimena lantzeko tailerra nahiz Tipi-tapa programa izango dira, besteak beste. Zumaiako Udalak 65 urtetik gorako adinekoentzako aisialdi eska...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023598
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argazkilaritza ikastaroa eskainiko du Distirak urrian eta azaroan Oinarrizko argazkigintzan trebatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Guztira, 22 orduko ikastaroa da, eta 100 euroren truke jaso daiteke. Distira Argazki Elkarteak argazkigintzan trebatzeko ikastaroa eskainiko du urrian eta azaroan Zumaian. Dagoene...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023599
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur eta gaztetxoei zuzendutako ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Itxas Gainek aste honetarako Asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte jardunaldiak, gazteak piraguismora erakartzeko asmoarekin. Haur eta gaztetxoak piraguismora erakarri nahian, 9 eta 14 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ate ireki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023600
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikastaroak astelehenetan emango dituzte klubak Hogarrean duen lokalean. Irailaren 27an ate irekiak egingo dituzte, interesa duten herritarrek Kbi xake kluba bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Kbi xake kluba kurtso berrira begira jarri da dagoeneko. Aurtengoan ere eskainiko dituzte hastapen eta hobekuntza ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023601
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean amaituko da Emakumeon Etxeko jabetze eskoletarako izen emate epea Udazkeneko programazioaren barruan, hamabost jabetze eskola eskainiko ditu Zumaiako Emakumeon Etxeak. Horietan izena emateko epea asteazkenean itxiko dute. Pasa den astean aurkeztu zuen Zumaiako Emakumeon Etxeak udazkenerako prestatu duen eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023602
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko junior eta bigarren urteko kadeteek Oñatin eta Liernin korritu zuten aurreko asteburuan. Bi lasterketak oso menditsuak izan ziren eta exijentzia handikoak. Oñatin 96 txirrindulari izan ziren irteeran eta 42k bakarrik amaitu zuten. Aratz Unanue eguneko ihesaldia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023603
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Natura, gozamena eta iraunkortasuna uztartzen dituen Behoria Garbia irailaren 21ean izango da Jarduera denak doan izango dira, bat ezik: plastiko bilketa kayakean Oriako itsasadarretik. Ekintza horretan parte hartu nahi dutenek 14 euro ordaindu beharko dituzte. Ekintza desberdinetan izena eman nahi dutenek dagoeneko eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023604
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UKUEk antolatutako ikastaroek digitalizazioa eta teknologia izango dituzte hizpide Irailean eta urrian zehar eskainiko dituzte ikastaroak; guztiak doakoak dira eta goizez izango dira. Hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, diseinu grafikoa, IKT soluzioak sektore espezifikoetarako eta sare sozialetarako marketin-...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023605
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kike Manterola: "Talde gaztea daukat, eta haientzat ikaragarria da Euskotrenera igotzea" Kike Manterola 2010-2011 denboralditik da Telmo Deuneko emakumeen entrenatzailea, eta 2019tik aritu dira Euskotren ligara igotzeko lanean. Hainbat urtez play-offa jokatzera ere iritsi dira, eta Manterolak uste du bazela helburua lo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023606
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehia izugarria egon da gaur Portugaleteko itsasadarrean Euskotren ligara igotzeko play-offeko bigarren jardunaldian, eta Zumaiak hortzak estututa, bigarren egin du gaur ere, eta Euskotren ligarako txartela eskuratu du. Hamar urte geroago, beraz, berriz ere gorengo mailan izango dira Telmo Deuneko emakumeak. Egun handi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023607
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamabi ehunenekogatik ez du estropada irabazi Zumaiak gaur arratsaldean Bermeon (Bizkaia). Euskotren ligara igotzeko bi txartel daude jokoan, eta gaur Astillerok eraman ditu lau puntuak. Bihar eguerdian jokatuko da bigarren eta azken estropada. Bermeon (Bizkaia) jokatu du Zumaiak Euskotren ligara igotzeko play-offeko l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023608
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UKUEk kalitatezko enplegua sustatu nahi du herritarren parte-hartzea ardatz hartuta Helburua da herritarrek kontsulta prozesu batean parte hartzea, eskualdea kalitatezko enplegua landu eta sustatzeko leku erakargarri bihurtuko duten baldintzak zehazteko. Urola Kostako Mankomunitateak, lan egiteko eskualde erakargarria ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023609
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baratzeko plangintza, errotazio eta asoziazioen inguruko azalpenak emango dituzte oraingo honetan. Keretxudik Furgobaratzaren beste bisita bat jasoko du asteartean, hilaren 17an. Bertan baratzea dutenek, plangintzari, errotazioari eta asoziazioari buruzko azalpenak jaso ahal izango dituzte, 18:00etatik 19:30era. Baratz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023610
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilboko hilketa matxista salatzeko, elkarretaratzea izan zen atzo arratsaldean Saregile plazan, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Deialdiarekin bat egin zuen Zumaiako Udalak. Matxismoak hiltzen gaitu, aski da! lelo hartuta egin zuten atzo iluntzean elkarretaratzea Saregile plazan asteazkeneko Bilboko hilketa matxi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023611
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalitatezko osasungintza publikoaren alde protesta egin dute herritarrek Osakidetzaren kudeaketa kaskarra salatu dute beste behin ere anbulatorioaren parean egindako elkarretaratzean. Hilaren 27an batuko dira berriz. Uda igaro arren, Zumaiako anbulatorioko egoerak berdin jarraitzen duela salatu dute hamarnaka herritarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023612
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasiera batean Debegesa garapen agentziak zuen Moilaberriko obra kudeatzeko ardura, baina "lanen gaineko kontrol handiagoa izateko", udalak berak lizitatuko du laster. Atzo izan zen ez ohiko udalbatzarrean aztertu zuten gaia. Zenbait kreditu aldaketa ere onartu zituzten. Moilaberriko obraren inguruko lizitazioarekin lo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023613
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olagarro erroekin egindako brotxetak emango dituzte bihar, egunean zehar, herriko leku desberdinetan kokatuko dituzten txosnetan. Aurten, baina, ez dute olagarro zoparik zerbitzatuko. Olagarro Eguna ospatuko dute bihar Zumaian. Aurreko urteetako esperientzia errepikatzen bada, behintzat, ehunka lagun, herritarrak zein ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023614
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar Bermeon izango dute estropada, eta igandean, Portugaleten. Hitzordu horretara begira, ilusioarekin dagoela azaldu du Joxe Enrike Manterola entrenatzaileak. Euskotren ligara igotzeko sailkatze estropada edo play offa jokatuko dute datorren asteburuan. Bost ontzi izango dira lehian: aurtengo denboraldian Euskotren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023615
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturtea hasi berria dugun honetan, Oikiako eskola txikiarekin lotutako hitz bat ekarri dugu oraingoan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Eskolako atari edo aterpe irekiari esaten diogu "kolarrea" (ahoz "kolarria") Oikia aldean. Labayru Hiztegian jasota dago "kolar", eta bi adiera ema...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023616
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea izango da bihar Hildako emakumearen bikotekidea atxilotu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hilketa salatzeko, protesta deitu du biharko Zumaiako Mugimendu Feministak. Bart emakume bat hil dute Bilboko Santutxu auzoan, eta hiltzailea haren b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023617
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kantu berri bat gara. Harri eta herri ikuskizunak hartuko du Itzurun hondartza hilaren 21ean. Jon Maia bertsolariak prestatu du ikuskizuna, Zumaiako Udalarekin eta herriko taldeekin zein norbanakoekin lankidetzan. Kantu berri bat gara proiektuaren ikuskizuna Zumaiarako espresuki moldatu du Jon Maiak, eta izenburuari Ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023618
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure gizonezkoen ohorezko erregional taldeak denboraldia hasten du!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023619
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kuadrillen arteko batel estropada izango da Olagarro Egunean, urtero legez. Aurtengoan 42 talde izango dira lehian, eta dagoeneko egin dute txanden zozketa. Olagarro Eguneko XVI. Bandera izango da jokoan larunbat goizean. Lagunartean arraunean aritzeko aukera izango dute kuadrillek errioan; aurtengoan, guztira, lau kid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023620
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru zumaiar, bihar Aitzurin jokatuko duten zesta punta jaialdian Olagarro Eguneko Open Series zesta punta txapelketa jokatuko dute bihar arratsaldez Aitzurin. Imanol Lopez, Unai Uranga eta Frida Watkins arituko dira jokoan herritarren aurrean. Etzi, larunbatez, ospatuko dute Olagarro Eguna Zumaian. Bezperan, bihar, 19...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023621
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresei eta profesionalei zuzendutako energiari buruzko formakuntza saioak antolatu ditu udal elkarteak Urriaren 2an eta 16an egingo dituzte profesionalei eta enpresei zuzendutako bi saio hauek eta, antolatzaileen esanetan, egungo energia-arauak hobeto ulertzea, aurrezteko aukerak identifikatzea eta enpresen lehiakort...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0023622
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Industria promoziorako sailburuorde izendatu dute Andoitz Korta zumaiarra Eusko Jaurlaritzak atzo izandako kontseiluan hartu zuen erabakia eta Mikel Jauregik zuzentzen duen Departamentuan Sailburuordetza izango du Kortak. Andoitz Korta zumaiarrak izendatu du Eusko Jaurlaritzak Industria sailburuorde, orain arte kargu h...
cc-by-sa 3.0