id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0023323 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EH Bilduren herri batzarrean parte hartuko du Pello Otxandianok, etzi
Zumaiako EH Bilduk herri batzarra egingo dute etzi, asteazkenez, Alondegia kultur etxean. Hitzordua 19:00etarako jarri dute eta bertan izango da Pello Otxandiano Eusko legebiltzarkidea eta oposizioko burua.
EH Bilduren ildo politikoa aztertu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023324 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tokikomek azaroaren 22an banatuko ditu urteko azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenari dagozkion sariak Berriobeitiko (Nafarroa) Artikako Kultur Etxean. Horrez gain, tokiko komunikabideen erronkak aztertuko dituzte ekitaldian, HUHEZIko Jon Sarasua, AEK-ko Lurdes Etxezarreta eta Xabier Garcia eta Eldiario.es -eko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023325 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Orientazio Ligako proba jokatuko dute datorren igandean Zumaian
Aurtengo ligako seigarren eta azken proba jokatuko dute azaroaren 10ean Zumaian.
Gipuzkoako Orientazio Ligari amaiera emango diote, aurtengoari dagokionez, datorren igandean Zumaian. Ligako seigarren eta azken proba izango da honakoa. Aurretik, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023326 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batzar nagusia egingo du Zumaiako Kirol Elkarteak datorren ostiralean
.Zumaiako Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du datorren ostiralean, azaroaren 8an, Aitzuri pilotalekuan. Hitzordua 18:30erako jarri dute lehen deialdian eta 19:00etan bigarrengoan.
2022ko urriaren 19an egindako batzar nagusiko aktaren irak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023327 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Josefina Arakistain: "Disfrutatuz gero, baratzea zaintzea ez da lana"
Debako Santixo baserrian jaio zen Josefina Arakistain Altzibar 1946an. Baserrian ez zuen jarraitzerik izan, baina lurrari lotutako bizitza izan da berea. Urriko Zumaia Guka aldizkariko Hitz tantak ataleko elkarrizketa da honakoa.
Baserri txiki batean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023328 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Espillaren oroimenezko arrantza txapelketarako izen ematea zabaldu du Anadek
Elkarteen arteko 70. arrantza txapelketa jokatuko dute azaroaren 24an Zumaian. Parte hartzaileek beraien elkarteetan emango dute izena. Epea azaroaren 11n bukatuko da.
Anade ehiza eta arrantza elkarteak antolatzen duen elkarteen arteko 7... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023329 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Diligentzia hitza aipatuta western filmetako irudiak etor daitezke burura. Duela mende batzutako gizartea ere irudikatu daiteke bidaiariak eramaten zituzten zaldiek tiratako gurdi mota hori aipatuta. Ez da hain urrun joan behar, baina, diligentzia baten argazkia ikusteko.
Batetik bestera mugitzeko grina du gizakiak. He... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023330 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Manterolak urriko Zumaia Guka aldizkariko Laboaren txoriak atalerako sortutako edukia da honakoa.
Hegazti migratzailea izanik, gurean ez dugu urte osoan ikusiko, baina gure lurraldetik urtean bitan (gutxi gorabehera, martxoan iparralderantz eta irailean hegoalderantz) igarotzen denez, nahiko erraz ikus dezakegun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023331 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Libe Goenagak eta Jon Maiak bertso saioa eskainiko diete astelehenean San Juan egoitzako egoiliarrei. Aldundiak eta Lankuk elkarlanean antolatutako ekimena da Bertso Bira.
Joan den astelehenean Otezurin izan ondoren , San Juan egoitzan izango dira datorrenean Libe Goenaga eta Jon Maia bertsolariak, 11:00etatik aurrera.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023332 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berdintasunerako ordenantza onartu du udalbatzak, "pauso sendoak" ematea xede
IV. Berdintasun Planeko ekintzak gauzatzeko baliagarria izango dela azaldu zuen joan den osteguneko udalbatzarrean Maite Egaña Berdintasun zinegotziak. "Pauso sendoak" eman nahi dituzte berdintasun politiketan.
Joan den ostegunean egin zen ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023333 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Doakoa izango da tailerra, eta norberak bere materiala eramateko eskatu dute.
Urriaren 25az geroztik Alondegiko Oxford aretoan ikusgai dira Esteban Orozen margolanak. Azaroaren 10era artean izango da haren lanen bilduma bisitatzeko aukera, baina aurrez, ostiralean, pintura tailerra emango du 18:00etatik aurrera, Oxford... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023334 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Go!azen telesailaren aurrestreinaldia izango da Aita Marin hilaren 17an
Gaztetxoei zuzendutako telesailaren 11. denboraldiko lehen atala Aita Mari aretoan ikusi ahal izango da, doan. Dena den, beharrezkoa da aurrez gonbidapena eskuratzea.
Go!azen telesailaren 11. denboraldia estreinatuko da aurki. Aurrez, ordea, Aita M... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023335 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ander Intxaurrondok urriko Zumaia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa.
Bukatu zaigu uda, eta berarekin batera joan zaizkigu oporrak, eguraldi goxoak, egun luzeagoak... eta irailarekin batera, hemen dator urtaro berria, eta egunerokotasunari aurre egin beharrak dakarren egokitzea. Honekin batera, o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023336 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera gelditu dira Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko partidak
Denboraleak Herrialde Katalanetan eragindako larrialdi egoera dela eta, bertan behera gelditu dira Euskal Selekzioak eta Kataluniakoak Zumaian eta Lleidan jokatzekoak ziren partidak.
Larunbat arratsaldean, infantil, kadete eta jubenil maila... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023337 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Zehazki non eta zenbat euri botako duen asmatzea zaila da oraindik"
Valentzian, urte osoan egiten duen adina euri egin du egun bakarrean. Zona batean euri asko egingo duela jakiteko modua badago, baina Joseba Egaña meteorologoak aitortu du kostatzen zaiela muturreko fenomenoak iragartzea. Berria egunkarian argitaratut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023338 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2024-2025 kurtsoko jarduerei hasiera eman die jada Kostan elkarteak
Zarauzko eta, oro har, Urola Kosta eskualdeko emakume zein gizonek sortutako elkartea da Kostan, eta Pedro Miguel Etxenikeren hitzaldi batekin hasi du kurtso berria.
Kostan elkarteak ekin dio dagoeneko kurtso berriari. Zehazki, duela hilabete, urriaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023339 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arrizabalaga da GBB zuzentzeko bigarren itzulira igaro den hautagai bakarra
Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Eneko Goiak eta Imanol Lasak uko egin diote EAJren Gipuzkoako presidente izateko prozesuan jarraitzeari, eta, beraz, politikari zumaiarra da hurrengo itzulira igaroko den hautagai bakarra.
Eusko Alderdi Jel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023340 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez ahazteko gogoratuz izenburupean, historia emakumeen ahotsetik eta bizipenetatik kontatzeko lanketa egiten ari dira Emakumeon Etxean. Azaroaren 7an egingo dute bigarren saioa.
M emoria ariketa garrantzitsua eta beharrezkoa egiten ari dira asteotan Emakumeon Etxean, Ez ahazteko gogoratuz izenburupean. Zumaiako emakume... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023341 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitu dituzte Herri Eskolaren Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak
Zumaiako Herri Eskolaren Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak egin ditu udalak. Irisgarritasuna eta heziketa-ingurunearen kalitatea hobetzea izan dute helburu lan hauek, baita eraikin beraren jasangarritasunean hob... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023342 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lorategietatik kendutako loreak herritarren eskura jarri ditu udalak
Urtaro aldaketarekin batera, udako landareak kendu dituzte lorategietatik eta negukoekin ordeztu.
Lorategietako landare aldaketa eginda, udalako landareak herritarren eskura utzi ditu udalak. Eusebio Gurrutxaga plazan hartu daiteke, birziklatze etxola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023343 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira 'Gabriel Arestirekin' ikuskizunerako gonbidapenak
Kandido Urangak eta Inazio Tolosak sortutako ikuskizuna azaroaren 7an eskainiko dute Alondegiko Oxford aretoan, 19:00etan. Gonbidapenak Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira bihartik aurrera.
Gabriel Arestirekin ikuskizuna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023344 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fernando Arakistain azpeitiarrak urteak daramatza eraikuntza sektoreko Arrite enpresa promotorearen arduradun, eta ederki ezagutzen ditu burbuila lehertu aurreko garaiak zein ostekoak. 40 bat etxebizitzako eraikin bat baino gehiago egindakoa da Gipuzkoako hainbat herritan, baina, azken urteotan, Azpeitiko Alde Zaharrea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023345 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santiagotxikin pilatutako hondakinak biltzeko ekintza egingo du Geoparkeak azaroaren 9an
Hondakin bilketa azaroaren 9an egingo dute eta parte hartzeko interesa dutenei aurrez izena ematea gomendatu die Geoparkeak.
Zumaiako Santiagotxiki ingurunea garbitu eta han pilatutako hondakinak biltzeko deialdia egin du Euskal Ko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023346 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Tristea da; Zumaiako gazteei herrian bizitzeko aukera kentzen ari dira"
Zumaiarra da Leire Martija (Zumaia, 1990), baina Arroabean bizi da duela urte batzuetatik, jaioterrian ez zuelako erosteko moduko etxebizitzarik topatu. Ez da Arroabean bizi den zumaiar bakarra.
Izatez zumaiarra zara, baina duela urte batzuetatik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023347 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun hondartzan geunden, bero handiko egun batean, pertsonen artean hondarretan leku gutxi egoten den egun hartan. Iker eta biok komunera joan ginen, eta handik itzultzean, Iker gazte talde bat eserita zegoen mahaietako baten ondo-ondoan gelditu zen.
Ikerrek, bere hatz erakuslearekin, zerbait marraztu zuen airean, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023348 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urriaren amaierako eta azaroaren hasierako egunik ezagunenak dira urriaren 31a eta azaroaren 1a eta 2a. Mundu guztian zehar ospatzen dira hiru egunak, baina zeintzuk dira haien jatorriak eta zerk bereizten ditu? Gukak azaroaren 1a dela-eta kaleratu duen egunkari bereziko edukia da honako hau.
Azaroaren 1a Santu Guztien... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023349 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostan etxe gehiago salerosten dira gaur egun, etxebizitzaren burbuila lehertu aurretik baino, baina salerosketak ez ezik, metro koadroaren prezioa ere gorantz doa pixkanaka. Salneurriak burbuila lehertu aurreko mailatik urrun dauden arren, Hego Euskal Herriko garestienetakoak dira.
Hamasei urte dira etxebizitzar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023350 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maite Urteaga: "Errespetu handia izan diot beti Mendi Duatloien Zirkuituari"
Errepideko txirrindularitzako egungo Gipuzkoako txapelduna da Urteaga, eta aurten egin du urratsa Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuitura. Bigarren izan da amaitu dituen bi probetan. Kateatu egin da zirkuituarekin.
Eskolak amaituta iritsi da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023351 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostan etxebizitza alokairuan duten familien ehunekoa hazi egin da azken hamar urteotan, %10etik %14ra. Alokairuan bizitzeko joera Getarian dago hedatuen, eta hazkundetik handiena ere han izan du: 2013an familien %10 alokairuan bizi ziren; 2023an, berriz, %17. Baina alokairurako etxebizitzen eskaintza oso urria d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023352 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa kudeaketarako "funtsezkoak" diren tailerrak eskainiko ditu UKUEk azaroan
Ikastaroa azaroko lau astearteetan emango dute, eta saio bakoitza lau ordukoa izango da. Helburu nagusiak proiektuen bideragarritasuna hobetzeko eta lege eta betebeharrak betetzeko ezagutza eskaintzea da, eta ekintzaileei eta enpresa proie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023353 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sambou Diaby aktore oikiarra protagonista duen Miñan antzezlana Zumaian izango da azaroaren 8an. Gaur 10:00etan jarri dituzte sarrerak online salgai, baina minutu gutxian ahitu direla jakinarazi berri du Kultura Sailak. Dena den, Euskal Herriko beste zenbait antzokitan ere ikusi ahal izango da Amets Arzallusen eta Ibra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023354 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera geratu da azaroaren 9an egitekoa zen klarinete laukoteen lehiaketa
Klarinete Maratoirik antolatzen ez den arren, instrumentu horri lotutako zenbait jarduera izaten dira udazkenean herrian. Horien artean da klarinete laukoteen lehiaketa, eta azaroaren 9an egitekoa bazen ere, bertan behera geratu dela jakin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023355 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den igandean, kimu eta infantil mailako Gipuzkoako bigarren proba jokatu zuten Zumaian, Itxas-Gain elkarteak antolatuta.
Probak goizeko 11:30ean abiatu ziren, kimu mutilekin; ondoren, kimu nesken txanda izan zen. Hauek 1.500 metroko lanari ekin behar izan zioten aurre. Horien ondoren, infantil mailako nesken txand... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023356 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Peñak Gukak azaroaren 1a dela-eta kaleratu duen egunkari berezirako idatzitako edukia da honako hau.
Udazkeneko aste hauetan sarriagotan hitz egiten dugu urtean zehar isiltasunean mantentzen ditugun gaiei buruz. Urriaren bigarren astean Zainketa Aringarrietako Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan, eta Zarau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023357 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zaintzaileen bizitza jasotzen du Ione Ateneak zuzendutako filmak. Haren proiekzioaren ondoren, mahaingurua izango da.
Ione Ateneak zuzendutako Luces en sombra dokumentala emango dute bihar arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. Zaintzaile lanetan aritzen diren emakume batzuen bizitzak jasotzen ditu 18:30ean proiektatuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023358 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizetik egun pasa joateko nahiz bazkalondoren irteteko aukera izango da. Online edota Inpernupe eta Kantauri tabernetan eman dezakete izena herritarrek.
Nazioa gara lelopean manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk Bilbon azaroaren 23an. Zumaiatik joateko autobus zerbitzua antolatu dute, eta goizetik egun pasa joate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023359 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko merkataritzari bultzada emateko ErrotaHerria kanpaina bueltan da
1.000 bono jaulkiko dituzte, eta azaroaren 7tik aurrera erosi ahal izango dituzte bonoak herritarrek, Turismo Bulegoan. Lehenbizikoz kanpainara batu nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiek lehenago eman beharko dute izena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023360 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itziarko Perira joateko garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute antolatzaileek
Ostiralean ospatuko dute feria Itziarren, eta goizeko ekitaldiez gain, arratsaldean herri kirolen jaialdia izango dute. Autoz joango direnentzako aparkatzeko guneak jarriko badituzte ere, Itziarrera gerturatzeko garraio publikoa erabiltz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023361 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Klubeko eskubaloi jokalariak beheko harmailak betetzera deitu dituzte etxekoei bultzada emateko. Horregatik, sarrera euro bakar baten truke eskuratu ahal izango dute. Eskubaloi partida gehiago ere izango dira Lubakin datozen egunetan.
Ostiralean jokatuko du Pulpok Lehen Nazional mailako zazpigarren jardunaldia. Tarazon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023362 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulporen 50. Urteurrenaren ospakizunen baitan, larunbatean, azaroak 2, arratsaldez, Euskadi eta Katalunia emakumeen selekzioen partidak izango dira Zumaian. Mutilak Lleidara joango dira, eta neskak Lubakin jokatuko dituzte hiru neurketak.
15etan jubenil neskek izango dute lehen neurketa. Horren ondoren, 16:30etan kadet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023363 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hirigintza inklusiboari buruz arituko dira arratsaldean Emakumeon Etxean
Hirigintza inklusiboaren eta feministaren ekarpena zer nolakoa den eta izango den azalduko du saioan Paulo Amuchastegi arkitektoak. 18:30ean hasiko da saioa.
Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna. Etorkizuneko eraikinak eta e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023364 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esteban Oroz margolari nafarraren lanak daude ikusgai Alondegiko aretoan. Kaleko pintura lehiaketen zale, karrika eta txokoetan margotutako lanak bildu ditu Oxforden.
Urteak daramatza Esteban Orozek (Etxauri, Nafarroa, 1943) kaleko pintura lehiaketetan parte hartzen. Estudioan margotzen aritu baino, nahiago du tresneri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023365 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oikiako Mantzizidorko zubiaren inguruko bidea asfaltatzeko lanak egingo dituzte gaur egunean zehar. Horrek eragina izango du inguruko trafikoan.
Mantzizidorko zubiaren inguruko bideak asfaltatzeko lanak egingo ditu udalak gaur Oikian. Ondo bidean, gaur bertan amaituko dituzte lanak. Bidearen egoera eta haren erabiltzai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023366 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko eta Nafarroako moto txapelketak ere irabazi ditu Julen Mateosek
Pasa den asteburuan jokatu du zumaiarrak denboraldiko azken lasterketa. Bertan lortutako puntuekin ziurtatu ditu Euskadiko eta Nafarroako txapelketetako garaipenak.
Julen Mateos moto gidari zumaiarrak amaitu du aurtengo lasterketen denboraldia. S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023367 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainberriko 'Historiaurreko esperientzia osoa' bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dute Gukakideek
Esperientzia azaroaren 17an izango da, guztiz doan, eta parte hartu nahi dute posta elektronikoz eman behar dute izena.
Bazkideei zuzendutako bigarren ekintza antolatu du Gukak; Ekainberrirekin elkarlanean antolatuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023368 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizez egingo dute bilketa, itsasbeherarekin batera. Hondakinak jaso eta Ospar protokoloaren arabera karakterizatu eta sailkatuko dituzte objektuak.
Orroagako arroketan pilatutako hondakin bilketa egingo dute bihar Surfrider fundazioko kideek bihar goizean. Urtean lau aldiz egiten dute monitorizazio lan hau (urtarrilan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023369 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 26 urteko espetxe zigorra ezarri diote Ainhoa Gartziari, Joxe Mari Kortaren hilketan parte hartzeagatik
Euskal presoak onartu egin du Kortaren hilketan parte hartu izana. Fiskaltzak 30 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen harentzat.
26 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra onartu du Ainhoa Gartzia euskal presoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023370 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santu Guztien bezperan garai bateko euskal usadioak berreskuratzeko ahalegina zabaltzen ari da azken urteetan, baita Urola Kostan ere. Aurten, Aizarnazabalen lehen aldiz antolatu dituzte ekintzak, eta Zarautzen, Orion, Aian, Zestoan eta Arroabean ere izango dituzte ospakizunak datorren ostegunean.
Halloween anglosaxoia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023371 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mutrikuko bikotearen aurka galdu zuten zumaiarrek pasa den larunbatean Mutrikun bertan jokatutako finalean.
Ezker hormako zesta punta modalitateko Gipuzkoako txapelketako irabazleak erabaki zituzten pasa den larunbatean Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu zuten finalean. Mutriku bertako bikotea eta Zumaia 2 taldea orde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023372 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Borja Gainzarain eta Ethan Perez, irabazle Euskal Bodyboard Zirkuituko Zumaiako proban
Euskal Herriko bodyboardeko txapeldunak ere erabaki dituzte pasa berri den asteburuan Itzurun hondartzan jokatutako proban.
Open eta gazte kategorietako bodyboardlariak elkartu dira pasa berri den asteburuan Itzurun hondartzan jokatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023373 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ignacio Arakistain musikari azpeitiarrari herriko kantuez galdetu, eta xehetasunez betetako zerrenda luzea egin du berehala. "Azpeitiak ez du ereserki ofizialik izan, antza denez. Hala ere, zenbait musika pieza hartu genitzazke herriko kanta kutun gisa", esan du. Eta aurrenekoa zerrendan Julian Barrenetxea parrokiako o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023374 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Ezin dut ereserki bat aukeratu besteen gainetik. Niretzat, bakoitzak du bere momentua". Argi mintzo da Jaione Eskudero zarauztarra. 1996tik Zarautz Abesbatzaren zuzendaria da, eta herriko kantu berezienak unearen arabera hautatzen dituen arren, azkar osatu du ereserki titulu hori mereziko luketen abestien zerrenda.
En... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023375 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getarian ereserki ofiziala dute 2008. urtetik. Inguruko herrietatik beste inork ez dauka halako titulua duen kanturik; denek dituzte, ordea, belarritik zuzenean bihotzera iristen diren abestiak. Beren ustetan kantu horiek zein diren kontatu dute Jaione Eskudero zarauztarrak, Ignacio Arakistain eta Jose Luis Frantsesena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023376 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ereserki ofiziala duen eskualdeko herri bakarra da Getaria, baina herri guztietan daude herriari idatzitako abestiak, baita herritarrek bere egin dituzten abesti kutunak ere. Hona, Belarritik bihotzera erreportajean aipatutako abestien doinuak.
Azkoitia abestia eta Andremari jaietako abesti herrikoia entzungai, hemen .... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023377 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Urkizu: "Herriari zerbait eskaini diozunaren sentsazioa daukazu"
Ereserki bat baino gehiago egindakoa da Imanol Urkizu pandero jotzaile oriotarra: Orioko Futbol Taldearena berea da -musika nahiz hitzak-, baita Zaragueta herri eskolakoa ere. Herritik kanpo, Ondarruko (Bizkaia) Kresala kultur elkartearentzat sortu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023378 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri guztiak bezala, kantuzalea da Azkoitia, eta askotariko abestiak egin dituzte herriko musikagileek, horietako batzuk oso maitatuak, eta hunkidura handia sortzen dutenak beste batzuk. Inazio Alberdi Pipix ia sei hamarkadaz ibilia da Azkoitiko Musika Bandan, eta parrokiako abesbatzako zuzendaria ere bada. "Eliza mai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023379 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Luis Frantzesena: "'O Azpeitia' musikalki melodia ona iruditzen zait, eta gustura abestu dutela uste dut"
Obra asko konposatutakoa da Jose Luis Frantsesena organo jotzaile azpeitiarra, musika bandarentzat, danborradarako nahiz abesbatzentzako. Azken horretan "sari asko" jasoa dela kontatu du. Azpeitiko Musika Band... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023380 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan, ekoturismoari buruzko hitzaldiak eskaini zituzten hainbat adituk. Orokorrean, antolatzaileek azaldu dutenez, jardunaldian garbi ikusi dute "ekoturismoa bultzatzeko estrategiek aurrera jarraitzen dutela bai Espainiar Estatuan, lurraldean eta eskualdean", Geoparkearen kasuan bezala, eta, sare lanari, lankidetza p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023381 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Libe Goenagak eta Jon Maiak bertso saio bana eskainiko dute datozen egunotan Zumaiako adinekoen egoitzetan
Bertso bira egitasmoa jarri dute abian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk. Horren barruan bi bertso saio eskainiko dituzte Libe Goenagak eta Jon Maiak: bihar Otezurin eta hurrengo astelehenean San Juan egoitzan.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023382 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iker Zubeldia eta Joanes Arrillaga arituko dira kantuan azaroaren 22an Narrondoko Gure Ametsa elkartean egingo duten bertso afarian.
Bertso afaria antolatu dute Narrondoko Gure Ametsa elkarteak azaroaren 22rako. Mahaiaren bueltan arituko dira kantuan Iker Zubeldia eta Joanes Arrillaga bertsolariak. 21:00etan hasiko da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023383 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ertzaintzak adierazi duenez, goizaldeko 03:00 aldera luizia izan da Getaria inguruan. Lanean ari dira berriro ere errepidea irekitzeko.
Zarautz eta Getaria bitarteko N-634 errepidea itxita dago. Hala jakinarazi du Ertzaintzako Trafiko Sailak, goizeko 3:00 aldera luizia izan ondoren. Azal dutenez, Getaria parean izan da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023384 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste bi lan mahai egingo dituzte datorren astean euskara plan berria diseinatzeko bidean
Astelehenean kultur munduko lagunen iritziak jasoko dituzte eta asteazkenean arlo sozioekonomikokoak.
Datozen hamar urteetarako euskara plana diseinatzeko prozesua abiatu zuen Zumaiako Udalak pasa den irailean . Zumaian euskararek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023385 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gutxieneko zerbitzuak izango dira bihar autobus zerbitzuetan, greba deialdia dela eta
UGT eta CCOO sindikatuek deituta, greba egingo dute bihar autobus zerbitzu publikoetan, sektoreko jubilaziorako koefiziente erreduzitzaileak aplikatzea eskatzeko. Deialdiak eragina izango du Lurraldebusen zerbitzuetan; ohiko zerbitzue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023386 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizon bat atxilotu dute, emakume bati lapurreta egiten saiatzeagatik
Zumaiako udaltzainek Inpernupen atxilotu dute, eta Zarauzko ertzain etxera eraman dute.
Zumaiako Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gaur eguerdian, gizonezko bat emakume bati poltsa lapurtzen saiatu da indarrez tiraka. Paolaldean izan da gertakaria, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023387 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenean jarriko dituzte salgai 'Miñan' antzezlanerako sarrerak
Sambou Diaby oikiarra protagonista duen antzezlana eskainiko dute azaroaren 8an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak urriaren 30etik aurrera jarriko dituzte salgai.
Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburuan oinarritutako Miñan antzezlana ikust... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023388 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hileko azken ostiralero bezala, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatu ziren atzo arratsaldean hainbat herritar.
Urria izanik, urte amaierara begira jarri dira elkarretaratzearen deitzaileak. "Begi bistan ditugu Gabonetako mobilizazioak eta urtarrilekoa". Urtarrilean Bilboko La Casillatik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023389 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Mari Korta Beka sortu dute, Lanbide Heziketako ikasleak laguntzeko
Joxe Mari Korta Beken bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak 12.000 euro bideratuko ditu Lanbide Heziketako bi ikasleren hezkuntza ibilbidea babestera, horiek industria teknologietako ikasketetan aurrera egiten jarraitu dezaten. 2025-2026 ikasturtera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023390 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Luis Zulaika Galdos: "Ezin nuen imajinatu nonbait euskaraz bizi nintekeenik"
Duela hiru urte Zumaian bizi da, baina gasteiztarra da izatez. Hizkuntzak ikasten txarra zela esaten zioten irakasleek, eta ingelesa ikastea ez zuen lortu; bai, ordea, euskara. Hitz egiteko lotsa galdu, eta gaur egun euskaldun berriei laguntze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023391 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nire saltsan izena jarri dio margolari eibartarrak erakusketa honi, eta azaroaren 10era bitartean izango da ikusgai Alondegiko aretoan.
Esteban Oroz margolariak sarritan erakutsi du bere trebezia kaleko pintura lehiaketatan, eta urte hauetan pintatutako lanez osatutako erakusketa zabalduko du gaur, 18:00etan, Alondegik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023392 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute asteartean Santiagon
Santiago hondartzako dunetan hazi diren landareak kentzeko bilduko dira datorren asteartean. Interesdunek aurrez izena emango beharko dute.
Santiago hondartzako dunetan denboran zehar hazi, barreiatu eta pilatu diren espezio exotiko inbaditzailea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023393 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxeko lanekin lotutako hitz berezi bat ekarri dugu aste honetan, Arantxak esandakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Arropak gogor igurzteari esaten diogu Zumaian eta inguruan "marruskatu". Arantxa Aizpuruak proposatutako hitza da; esan zigun asko erabiltzen zutela etxean, "Zumaiko hizkeran... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023394 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta puntako Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du Zumaiak larunbatean
Larunbatean jokatuko dute finala Mutrikuko Danok Bat klubaren aurka, Mutriku bertako Miruaitz frontoian.
Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren zesta punta modalitateko finala jokatuko dute larunbatean, 18:00etatik aurrera, Mutri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023395 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaraldia, ohiturak aldatzeko ariketatik erabilera aktibatzeko mugimendura
Iruñean aurkeztu dute laugarren edizioa, "Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia" izateko asmoarekin. Udaberrian egingo den lehen Euskaraldia izango da 2025ekoa, eta 11 eguneko iraupena berreskuratuko du, maiatzaren 15etik 25era. Elkar mugitu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023396 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erlojua neguko ordutegira moldatuko da. 03:00etan 02:00ak izango dira. Ondorioz, igandetik aurrera eguna lehenago argituko du, eta arratsaldean lehenago ilundu.
Igande goizaldean ordua aldatuko da, ordularia neguko ordutegira moldatzeko. Horrenbestez, igandean ordubete atzeratuko da erlojua; 03:00etan 02:00ak izango di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023397 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekain Albite: "Minaren eta gatazkaren erabilera merkantilista egiten ari dira batzuk"
Negu hurbilak euskarazko filma Filmin ordainpeko plataformara iritsiko da bihar. Albite da lau zuzendarietako bat, eta pelikulak ezusteko onak ekarri dizkiela nabarmendu du.
Gazte saharar baten istorioa kontatu zuen Haizearen egia leh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023398 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udazkeneko produktuekin osatutako saskiak eskatzeko epea zabaldu dute, eta azaroaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira errigora.eus webgunean. Hiru saski daude aukeran.
Gaurtik azaroaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira Nafarroako produktuekin osatutako Errigoraren saskiak. Saski beltza 55 eurotan erosi ahalko da, sas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023399 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mahaiaren bueltan elkartuko dira 1979. urtean jaiotako zumaiarrak lagun arteko eguna pasatzeko. 13:00etan elkartuko dira Zalla tabernan poteorako, eta 14:30ean egingo dute bazkaria, Tximista tabernan.
Interesdunek 40 euro sartuko dituzte ES07 3035 0037 44 0371061833. Azken eguna azaroaren 11 izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023400 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko taldeei laguntza eskatu die udalak Gabonetako ekitaldiak antolatzeko
Jaiotza, erregeentzako karta-jasotzea, eta urtarrilaren 5eko kabalgata antolatzeko herriko taldeen laguntza behar du Udaleko Kultura Sailak.
Atzo arratsaldez egin zuten Alondegian Gabon garaiko jaiak antolatzen hasteko lehen bilera. Ohi bezala... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023401 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neska gazteei zuzendutako autodefentsa feminista tailerra antolatu du Emakumeon Etxeak
11 eta 16 urte bitarteko neska gazteei zuzendutako ekimena azaroaren 8an emango dute Zumaiako Emakumeon Etxean. Izen ematea hilaren 3an itxiko dute.
Autodefentsa tailerra antolatu dute Zumaiako Emakumeon Etxean 11 eta 16 urte bitarte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023402 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen sektoreko belaunaldi erreleboa bermatzea helburu duen ekimena aurkeztu dute eskualdean
Programa honen bidez, belaunaldi erreleboa sustatu nahi du aldundiak lehen sektorean. Urola Kosta mailako aurkezpena egin zuten atzo Azpeitian.
Lehen sektorean belaunaldi erreleboa bermatu nahian, Baserritar Misto Profesionala ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023403 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liga irabazi eta gero Winter Series txapelketa jokatuko du orain Lopezek
Datorren astelehenean hasi eta otsailaren 16ra bitartean jokatuko dute neguko zesta punta txapelketa. Kantxaratuko diren hamasei puntisten artean izango da atzelari zumaiarra.
Eusko Label Winter Series txapelketak hartuko du herenegun amaitu zen L... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023404 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Super Amara BeraBerak ligako partida ofiziala jokatuko du Zumaian
Pulpo Eskubaloiaren 50. urteurrena dela eta, Super Amara Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren jardunaldiko partida, MotiveMarket.com Gijon taldearen aurkakoa, Lubaki kiroldegian jokatuko dute, azaroaren 5ean, asteartean, 19,30ean.
Pulpo Esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023405 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultur edo kirol ekitaldi bat sustatzeko modurik egokiena zein den ezin da jakin. Baina, urte hartan Joseba Aristik bete-betean asmatu zuen.
1993ko denboraldian gaude, eta kontuak larri. Otsaila inguruan egin dugu lehendabiziko entrenamendua traineruarekin, taldea osatzeko lanak izan baitira.
Ekainean Elantxobeko ikurr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023406 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irteeran parte hartzeko haurrak zein haren gurasoek eskolan izena eman behar dute.
Ez da beharrezkoa mendi lehiaketan izen emanda egotea edo finalista izatea, edozein ikastetxek parte har dezake. Jai-ekitaldi honetan ikasleek herriko parajeez gozatu eta beste udalerri batzuetako ikasleekin esperientziak trukatzeko auke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023407 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko eta Kataluniako emakumeen eskubaloi selekzioek prestatze partidak jokatuko dituzte Zumaian
Datorren urteko Erkidegoetako selekzioen Espainiako txapelketa prestatzeko hitzordua izango dute azaroaren 2an Lubakin.
Espainiako eta Kataluniako emakumeen eskubaloi selekzioek prestatzen saioak egingo dituzte azaroare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023408 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismoaren sektorea gertutik ezagutzen du Lore Uranga zumaiarrak. Herrira datozen bisitariekin eta herritik atzerria bisitatzera doazenekin lan egiten du, beren bidaiak antolatzen. Sektorearen inguruan dituen kezkez nahiz "turismoari egotzi izan zaizkionez" aritu da. Elkarrizketa hau iraileko Zumaia Gukan argitaratu z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023409 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sektoreko 200dik gora profesional Zumaian izango dira ostegunera bitarte. Ekoturismoaren orainaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko baliatuko dute egonaldia.
Espainia osotik bertaratutako 216 profesional izango dira Zumaian ostegunera bitartean egingo duten Ekoturismoaren VII. batzarrean parte hartzeko asmoz. Goizean goiz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023410 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Barandikarekin bikotea osatuta, hiru jokotan irabazi die Sorozabal anaiei atzo arratsaldean Durangon (Bizkaia) jokatutako Jai Alai Ligako finalean.
Iazko arantza kentzeko aukera izan du Imanol Lopez puntista zumaiarrak. Orduan, Iñaki Osa Goikoetxearekin bikotea osatuta, ezin izan zuen Jai Alai Ligako txapela jantzi. Au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023411 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Palestinaren kontrako genozidioa gelditzeko aldarritu dute zumaiarrek
Genozidioa stop lelopean, eta Palestinari elkartasuna adierazteko, hainbat herritar bildu da arratsaldean udaletxe aurrean.
Gernika-Palestina plataformak eginda ko deialdiari gogotik erantzun diote zumaiarrek. Gaur, astelehena, 19:00en bueltan, dozen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023412 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar egingo dute Gabonetako ekitaldiak antolatzen hasteko bilera
Gabon garaian egingo diren ekitaldiak antolatzen lagundu nahi duten talde eta eragilak daude deituta Alondegian 18:30ean egingo den bilerara.
Gabon garaian jarrita du mira Udaleko Kultura Sailak, eta egun horietan ohikoak diren ekitaldiak, edo sortu dait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023413 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antzinako emakumeen argazkiak jaso, eta memoria ariketa bat egingo dute ostegunean
Emakumeon Etxean izango da, 17:00etan, Idoia Telleria Maritxalarren eskutik. Historia ezagutu nahi dute, betiere, herriko emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa emanez.
Ez ahazteko gogoratuz izenburupean, tailerra izango da datorren ostegu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023414 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antolatzaileek zein Euskotrenek garraiobide publikoak erabiltzeko deia egin dute.
Azaroaren 10ean korrituko dute Behobia-Donostia krosa, lasterketa herrikoi honek 59. aldia. Bertan parte hartuko duten korrikalariak mugaraino eramateko eta, behin lasterketa amaituta, herrira bueltatzeko autobusak jarri izan ditu aurreko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023415 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olinpiar Jokoetan parte hartu duen lehen emakume zumaiarra da Janire Gonzalez-Etxabarri, eta domina lortu duen lehena Kauldi Odriozola. Jokoetako bizipenen sugarra bizi-bizi gordeko dute luzaroan. Iraileko Zumaiaguka aldizkarirako idatzitako erreportajea da honakoa.
E z da egia: ahalegin guztiak egitea, dena ematea, in... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023416 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berrehundik gora profesional bilduko dira bihartik aurrera Zumaian Geoparkeak antolatutako Ekoturismo kongresuan
Ekoturismoaren VII. Espainia mailako batzarra egingo dute Zumaian, bihar hasi eta ostegunera bitartean. Bertan, ekoturismoaren orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dute.
Espainia osotik bertaratutako 216 prof... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023417 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denetariko emaitzak banakako Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldian
Larunbat arratsaldean jokatu zuten txapelketako bigarren jardunaldia, eta Kbi xake klubeko jokalariek garaipen, berdinketa eta porrot bana izan zituzten.
Gipuzkoako banakako xake txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsalde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023418 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andoni Zubiaurre Gorixo Zumaiako bizilagunak Bizkaiko txapelketak irabazi ditu txingan eta trontzan.
Gorixo aurrez ere Bizkaiko txapeldun izana da Mikel Agirre ondarrutarrarekin bikote osatuta. Gaur Loiun (Bizkaia) jokatu duten Bizkaiko trontza txapelketan aritu da bikoa, baita azken bi urteetan lortutako garaipena aur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023419 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ligako txapela janzteko asmoarekin kantxaratuko da bihar Imanol Lopez
Jai Alai ligako finala jokatuko dute bihar arratsaldean Barandikak eta Lopezek Johan eta Gorka Sorozabal anaien aurka. Partida ETB1ek emango du 22:20tik aurrera.
Bihar iluntze aldera jakingo da zer bikotek jantziko duten Jai Alai ligako txapelak. Dur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023420 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inkestak egingo dizkie UKUEk herritarrei eta merkatariei kontsumo ohiturak aztertzeko
Tokiko merkataritza hobetzeaz gain, etorkizuneko kontsumo joerak aurreikustea ahalbidetuko duten funtsezko datuak bildu nahi ditu udal elkarteak kanpaina honen bidez.
Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) kanpaina bat abiatuko du datoze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023421 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru urtez Hego Euskal Herriko hamahiru hondartzatan denboraleen inpaktua ikertu du zentro teknologikoak, tartean Zumaiako bi hondartzetakoa.
Denboraleek Hego Euskal Herriko itsasertzeko hamahiru hondartzatan jasaten duten inpaktua aztertu du Azti zentro teknologikoak. Ocean and Coastal Management aldizkarian argitarat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023422 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Manterolak iraileko Zumaiaguka aldizkariko Laboaren txoriak atalerako prestatutako edukia da honakoa.
Gure basoetan nahiko hedatua egon arren, baso zaharrak maite ditu gehien. Zuhaitzetan gora eta behera ikustea erraza izaten da. Horixe da garrapo eurasiarraren ezaugarri nagusienetako bat: enborretan buruz beher... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.