id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0023423 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaltel-Euskadi taldean arituko da Jon Agirre txirrindularia datozen bi denboraldietan
Profesional mailan bost urte egin ditu Kern Pharma taldean, eta datorren denboralditik aurrera talde laranjarekin arituko da.
Jon Agirre txirrindulari zumaiarra fitxatu du Euskaltel-Euskadi taldeak. Aurreko bost denboraldiak Kern P... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023424 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astindu dantza taldeak hilean behin antolatzen ditu dantza mota desberdinak ikasteko tailerrak. Bihar, igandea, medizina dantza estiloa landuko dute Torreberrin egingo duten jardueran. Marijo Zubia zumaiarrak gidatuko du tailerra eta bi orduko iraupena izango du, 11:00etan hasi eta eguerdiko ordu batak arte.
Igandekoa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023425 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo eman zioten hasiera 2024-2025 Zumaiako antzerki denboraldiari, eta hurrengo igandean, hilaren 27an, izango da denboraldiko bigarren hitzordua, haurrei zuzendutako lehendabizikoa. Eguerdiko 12:00etan hasita, Hika Teatroa antzerki konpainiaren Atearen bestaldean familia osoari zuzendutako antzelana eskainiko dute Ai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023426 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iraileko Zumaiaguka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa.
Norbaitek pentsa dezake ea zer egiten duen mozolo honek atal honetan idazten, hemen kontu serioez hitz egiten denean. Zin degizuet ez naizela nire zaletasunez arituko.
Egon, egongo da jendea medikuarengana gogotsu joaten dena. Ni ez naiz horietak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023427 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zenbait iturrik aurreratu dutenez, 33 urtez alderdiaren Gipuzkoako buru izan den Joseba Egibarrek ez du karguan jarraituko, eta politikari zumaiarra proposatu dute haren lekua hartzeko.
Lurralde zuzendaritzak aukeratzeko barne prozesua abiatu du egunotan Eusko Alderdi Jeltzaleak. Araban eta Bizkaian aldaketak izango di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023428 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa ideiak edo jarduera berriak garatzeko Lanbideko diru laguntzen eskaera epea luzatu du UKUEk
Enpresa ideia landu edota sortu nahi duten ekintzaileentzat zuzendutako programa abiatu dute urrian Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) eta Lanbidek.
Urriarekin batera abiatu dute UKUEk eta Lanbidek enpresa ideia landu e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023429 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirk urakanaren arrastoak iritsi zitzaizkigun joan den astean, zaldizko eta guzti. (Argazkia: Noticias de Alava )
Eguraldia aztoratuta dabilkigu azkenaldian, eta meteorologiarekin lotutako hitz berezi bat ekarri dugu aste honetan, ez hain ezaguna. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Haize zakarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023430 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autoen joan-etorria erregulatu du Udaltzaingoak putzua ekidin ahal izateko.
Euritan esnatu da Zumaian, eta eutitan jarraitu du goiz parte osoan. Bazkalondoren, gainera, euri zaparrada bortitzak bota ditu eta, itsasgorarekin topo eginda, eragina izan du arratsaldeko lehen orduetan Ardantzabiden. Putzu handi bat sortu da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023431 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak 321 mila euro gehiago jasoko ditu aurten Foru Funtsetik, hasieran aurreikusitakoa baino gutxiago
2024rako Udal Finantzaketarako Foru Funtserako diru bilketaren hasierako aurreikuspenak aldaketak izan ditu, eta udalerriek aurreikusitako kopuruan %3,4ko murrizketa izango dute. Hala ere, Zumaiako Udalak iaz baino ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023432 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Obra zibila bukatuta, Komentua kultur topagune bihurtzeko hurrengo faseari ekingo diote orain
Eraikina eraberritzeko obra zibila amaitutzat eman du udalak, eta orain parte hartze prozesua abiatuko du eragileekin batera, kultur topagune bihurtuko den espazioaren kudeaketa erabakitzeko.
Zumaiako alde zaharrean kokatzen d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023433 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bere ibilbidearen errepasoa egin du Lucia Lacarrak ETBko '11 entzuteko' saioan
Lucia Lacarra dantzari zumaiarra izan zuten atzo gonbidatu Klaudio Landak aurkezten duen 11 esateko telebista saioan.
Hamaika antzoki eta agertoki zapaldu ditu bere ibilbide luzean Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak. 34 urte daramatza profesi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023434 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute astelehenean
Gernika-Palestina plataformak deituta egingo dituzte kontzentrazioak Euskal Herriko plazetan. Hainbat alderdi politikok, sindikatuk nahiz eragile sozialek egin dute bat deialdiarekin. Zumaian 19:00etan egingo dute udaletxe aurrean.
Urtebete pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023435 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ztandap' binakakako bakarrizketa emanaldia, gaur Emakumeon Etxean
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai entzuleen barreak eragiten saiatuko dira gaur arratsaldez.
Binakako bakarrizketa emanaldia izango da gaur arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. Ztandap izeneko ikuskizunarekin izango dira Zumaian Mirari Martiarena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023436 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan arloko izapideak egiteko doako prestakuntza eskainiko du UKUEk
Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten bost udalerrietan izango dira saioak. Enplegagarritasunerako funtsezkoak diren gaitasun digitalak eskuratseko aukera izango dute parte hartzaileek.
Administrazio elektronikoaren bidez lan izapideak egiten trebat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023437 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Everesterako lehen euskal igoeraren parte izandako Pasang Temba xerpa Zumaian izan da gaur
Pasang Temba xerpak hitzaldia eman du gaur arratsaldez Otezuri zentroan. Martin Zabaleta hernaniarrak alboan izan zuen Temba 1980an Everestera egindako igoeran.
Euskal eskalatzaileek ondo gogoan dute 1980ko Everesterako igoera. U... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023438 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | El Barco de Avila (Espainia) herrian antolatutako gaueko zeruen argazki lehiaketaren laugarren edizioa irabazi du Soraya Lopez Zumaiako bizilagunak.
Argazkigintzak txikitatik erakarri du Soraya Lopez (Donostia, 1973). "Gogoan dut, neska txikia nintzenean, etxeko jangelako kaxoietan argazkiak egoten zirela. Paperak-eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023439 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsaspeko zinema jaialdiko lanen emanaldia izango da gaur Aita Marin
Beste urte batez, eta badira hamabost urte, Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Jaialdira aurkeztutako zenbait lan ikusteko aukera izango da Zumaian. 19:00etan izango da saioa Aita Mari aretoan, eta sarrera, ohikoa den bezala, doan izango da.
Eman... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023440 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ismael Manterola arte kritikariak eskultorearen inguruko hitzaldia eskainiko du larunbatean. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, turismo bulegoan.
Urriaren 21ean Jorge Oteiza eskultorearen jaiotzaren 116. urteurrena ospatuko da, eta Orioko Udaleko Kultura sailaren asmoa da, urtero, egun seinalatu horren bueltan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023441 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harrobiko txirrindularitza jardunari jarritako oztopoak salatu dituzte hainbat lagunek Donostian. Egoera konpontzeko borondatea eskatu diete erakundeei. Eskualdeko txirrindularitza taldeetako kideekin hitz egin du Gukak.
Ehunka txirrindulari eta txirrindularitzazale elkartu ziren joan zen igandean Donostian, aldarrikap... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023442 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako txapelketako lau partida jokatuko dituzte bihartik aurrera Aitzurin
Zesta puntako hiru norgehiagoka eta palazko bat jokatuko dituzte Zumaiako Kirol Elkarteko pilotariek herriko pilotalekuan.
Ostegunetik hasita, Gipuzkoako pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte Zumaiako Kirol Elkarteko pilotariek herri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023443 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urolako bide berdearen Iraeta-Narrondo zatia 2026ko erdi alderako amaitzea aurreikusten du aldundiak
Lurralde Plangintza Sektorialean (LPS) jasota zegoen trazadura aldatu, eta Arroabea eta Narrondo lotuko dituen zatiaren tarte bat N-634 errepidearen ondoan eraikiko dute azkenean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023444 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Araba eta Nafarroa arteko mugan izango dira Indamendikoak datorren igandean
Datorren igandean, urriaren 20an, Araba eta Nafarroa arteko mugetan ibiliko gara. Izan ere, Kodeseko santutegitik abiatuta Ioar (1.416 m, Araba) eta La plana (1.337 m, Nafarroa) mendiak igoko ditugu.
Ioar Kodes mendilerroko gailurrik garaiena d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023445 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'PLAZerA' izeneko ihes gela ireki dute Zumaian, plazeraren gaineko hausnarketa sustatzeko. Urriaren 3an jarri zuten martxan, eta 2025eko martxoaren 29ra bitartean egongo da zabalik. ( Gipuzkoako Hitza n argitaratutako artikulua)
Zumaian ireki duten ihes gela berriak plazerari buruzko gogoeta egitea du xede. Herri horre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023446 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Prostituzioari buruz arituko da Sonia Teresa Sanchez gaur Emakumeon Etxean
Ninguna mujer nace para ser puta izeneko liburuaz arituko da aktibista argentinarra. Saioa 18:30ean izango da, gaztelaniaz.
Prostituzioa hizpide izango dute gaur arratsaldean Emakumeon Etxean. 18:30ean hasita, Ninguna mujer nace para ser puta iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023447 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi jokotan irabazi zieten Barandikak eta Lopezek Erkiaga eta Basqueri atzo arratsaldez jokatutako finalerdian. Finala datorren astelehenean jokatuko dute, Durangon (Bizkaia).
Durangoko Ezkurdi frontoian jokatu zuten atzo arratsaldez Jai Alai Ligako txapelduna erabakitzeko bigarren finalerdia. Maila handiko bi bikote ne... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023448 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Mundu guztietan onena', antzerki denboraldi berriko lehen hitzordua
Ostiralean emango diote hasiera 2024-2025 antzerki denboraldiari. Gheada konpainiaren Mundu guztietan onena antzezlana ikusi ahal izango da Aita Mari aretoan, 20:00etan. Sarrerak aurrez eros daitezke dagoeneko.
Urriaren 18an hasiko da 2024-2025 antzer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023449 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Familia ugarien federazioak bere jardueraren berri emango du urriaren 29an Zumaian
Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak bere jardueraren berri emango du urriaren 29an, asteartean, Zumaian. Bilerara agertu ezin dutenentzako informazio puntu bat ere jarriko dute egunean zehar.
Bere jarduera aurkezteko ekitaldia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023450 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Epai batek metalgintzako hitzarmena aplikatzera behartu du Guascor Energy enpresa
Oikiako fabrikak sektoreko hitzarmena aplikatu eta soldatak erregularizatu beharko ditu, ESK sindikatuak azaldu duenez. Auzitegiaren erabakiari ezingo dio enpresak errekutsorik jaso.
Metalgintza sektoreko hitzarmena aplikatu beharko du Gu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023451 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jai Alai Leagueko azken laukoaren bigarren finalerdian izango da gaur Imanol Lopez zumaiarra. Partida gauean emango du ETB1ek.
Jai Alai Leagueko txapeldunak erabakitzeko bigarren finalerdia jokatuko dute gaur 19:00etatik aurrera Durangoko (Bizkaia) Ezkurdi pilotalekuan. Finalaurrekoa izanda ere, finala izan zitekeena d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023452 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getxon jokatutako Open Bizkaia txapelketan aritu ziren Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolari, eta biek ere galdu egin zuten beraien borrokaldietan.
Getxon (Bizkaia) jokatu dute pasa den asteburuan Open Bizkaia boxeo txapelketa. Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko autonomia erkidego desberdinetatik bertaratutako bo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023453 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako banakako xake txapelketari ekin diote Kbiko jokalariek
Kbi xake klubeko lau lagunek jokatuko dute txapelketa. Pasa den larunbatean izan zuten lehen jardunaldia.
Abiatu dute Gipuzkoako banakako xake txapelketa. Azaroaren 23ra bitartean jokatuko dituzte txapelketako partidak. Zumaiako jokalariek Eibarren, Erre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023454 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik aurrera telefonoz ere hartu ahalko dira Avanzak kudeatzen dituen lineetako autobus txartelak
Lurraldebusek esan du "eten digitala hausteko" eta "erabiltzaileen eskaera handiari aurre egiteko" jarri duela martxan telefono bidezko zerbitzu berria. Urte osoan zehar egongo da erabilgarri, eta erositako txartelak al... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023455 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Luis Rodriguez Moran: "Originala izatea da zailena, denon argazkiak ez izateko berdinak"
Jose Luis Rodriguez Moranek (Zalla, 1972) irabazi du aurtengo Olagarro Eguneko argazki rallya. Ondo ezagutzen du lehiaketa eta herria bera, aurrez ere saritu izan dutelako.
Aurtengoa ez da izan Olagarro Eguneko argazki rallya ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023456 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonak heltzeko oraindik bi hilabete pasa falta badira ere, Zumaiako Udaleko Kultura Sailak abendu amaierako jaietan du jada jarrita mira. Hala, urriaren 22rako bilera bat deitu du egun horietako egitaraua edo ekitaldiak prestatzen hasteko. Saioa 18:30ean izango da Alondegi kultur etxean. Bilera irekia da talde, elkar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023457 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten lehenengo aldiz antolatu duten Super Cup txapelketan aritu da piraguista zumaiarra egunotan, eta "sentsazio onekin" aritu da bai maratoi luzean, bai motzean. Bosgarren eta seigarren bukatu ditu horiek, hurrenez hurren. Munduko onenekin aritu da kirolari gaztea, maila absolutuan.
Maratoi motza eta maratoi luzea j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023458 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenean hil zuten 20 urteko emakumea, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Mugimendu Feministak egindako deiarekin bat egin zuten hainbat herritarrek atzo, eta gertatutakoa salatzeko elkartu ziren Saregile plazan.
Iruñeko hilketa matxista gogor salatu zuten hainbat lagunek atzo arratsaldean Saregile plazan, Mugimendu Femini... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023459 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unax Pascual: "Uste dut badudala aukera munduko txapeldun izateko"
Zumaiako Itzurungo hondartzan hasi zen Unax Pascual (Zumaia, 2008) bodyboardeko taularekin entrenatzen, 8 urterekin. 17 ditu orain, eta kirol horretan bere mailako munduko txapelduna izateko lehiatuko da hilabete honetan. Bihar hasiko da txapelketako az... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023460 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Pradales Lehendakariak Osakidetzan hobekuntzak eta Euskal Osasun Ituna martxan jartzea agindu zituenetik, zailtasunak zailtasun, aldaketak nabaritzen hasi dira pixkanaka.
Osakidetzak hutsik dauden familia mediku eta gainerako plazen egonkortze prozesua martxan du; eta urtea amaitu baino lehen hutsik dauden plaza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023461 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Juan egoitzako egoiliarrek herria trizikloan zeharkatzeko aukera izango dute BAE programari esker
Zumaiako San Juan egoitzak Bizikletan Adinik Ez (BAE) programan parte hartuko du, eta horri esker, egoitzan bizi diren zenbait adineko herria trizikloan zeharkatzeko aukera izango dute BAE elkarteko boluntarioek gidatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023462 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Narrondo tabernara sartu eta barrara begiratuta, ia-ia ez dira atzean ikusten tabernako zerbitzariak, tartean Sonia Albarez. Egunero-egunero 06:00etako irekitzen du taberna, eta 30 urtez bertan lanean arituta, dagoeneko tabernako bezero askoren laguna ere bada. Lanean "gustura" aritzen dela kontatu du.
A urten beteko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023463 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekintzekin jarraituko du Zuopak Osasun Zentroko egoerak hobera egin duen arren
Dozenaka lagun bildu dira Zumaiako Osasungintza Publikoaren Aldeko (Zuopa) plataformak eguerdian anbulatorio aurrean egindako elkarretaratzean.
Osasungintza publikoaren aldeko kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian Zumaiako Osasun Zentroare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023464 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreakordio batera heldu dira GKN enpresan kaleratzeak ekidin ahal izateko
34 lanpostu kentzeko asmoa erakutsi du GKN parte den multinazionalak Zumaian, denak ere motor elektrikoen arloan. Hedabide honek jakin duenez, enpresa eta langile batzordea aurreakordio batera heldu dira eta borondatezko bajen eta aurretiko err... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023465 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik igandera bitartean jokatuko dute txapelketa Getxoko Andra Mari kiroldegian.
Getxoko Andra Mari kiroldegian jokatuko dute asteburu honetan Open Bizkaia boxeo txapelketa. Euskal Herriko eta inguruko autonomia erkidegotako boxeolariak arituko dira lehian Getxoko (Bizkaia) Andra Mari kiroldegian gaurtik etzira bita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023466 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonezko baten pelbisa. Erdiko hirukia da ipurtxontxorra. (Irudia: Wikipedia )
Anatomia pixka bat lantzeko, Abelinek bildutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Ipurtezurrari edo sakro hezurrari esaten diogu Zumaian eta inguruan "ipurtxontxorra". Formari err... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023467 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Altsasuko Gazte Topagunea aurkezteko ekitaldiak egingo dituzte gaur eta bihar Zumaian eta Zarautzen
Gaur arratsaldez Zumaian egingo dute ekitaldia, Amaiako plazan, eta bihar arratsaldez Zarauzko Barren plazan.
Altsasun (Nafarroa) egingo dute urriaren 31 eta azaroaren 3ra bitartean aurtengo Gazte Topagune Sozialista, Ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023468 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Legebiltzarra uzteko erabakia hartu du Maria Eugenia Arrizabalagak
Alderdi jeltzaleak azaldu duenez, borondatezko erabakia izan da eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile lanetan zentratuko da zumaiarra.
Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarrak Eusko Legebiltzarrean zuen eserlekua uzteko erabakia hartu du. Hal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023469 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihartik aurrera, ostiral iluntzero, 'Gipuzkoan egina' saioa botako du Guka Telebistak
Gipuzkoan egina saioa estreinatuko du bihar ostirala, 22:00etan, Guka Telebistak. Saioari esker, Gipuzkoako industria sektoreko enpresak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Aurrerantzean, ostiral iluntzero, sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023470 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako txirridularitzaren alde Donostian egingo duten manifestazioarekin bat egin dute Urola Kostako hainbat taldek
Igandean, Donostian egingo dute Gipuzkoako txirrindularitzaren arazoei konponbidea ematea aldarrikatzeko manifestazioa. 11:00etan egingo dute protesta ekitaldia Donostiako Antonio Elorza belodromotik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023471 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Ernaik deituta, egun osoko egitaraua izango da larunbatean, Hispanitatearen egunez. Zarautzen manifestazioa egingo dute eguerdian, eta gero, Zumaian jarraituko du jaialdiak.
Hispanitatearen eguna da urriaren 12a. Ospakizun eguna izaten da batzuentzat; konkistarena, genozidioarena eta zapalkuntzarena beste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023472 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iruñeko hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko Mugimendu Feministak
Atzo goizaldean hil zuten 20 urteko emakumea, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa egingo dute bihar Saregile plazan.
Atzo goizaldean 20 urteko emakume bat hil zuten Iruñeko Arrotxapea auzoko etxabe batean. P... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023473 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako piraguismo elkarteko sei kide Castelldefellsen jokatu den Espainiako CESA txapelketan aritu dira Euskadiko selekzioa ordezkatzen.
Pasa den asteburuan Itxas Gaineko piraguisten partaidetza ez da Madeiran jokatutako munduko txapelketara mugatu. Elkarteko sei piraguista, hiru kadete eta beste hiru infantil, Caste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023474 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Luis Rodriguez Moranek irabazi du Olagarro Eguneko argazki rallya
Aurtengo Olagarro Eguneko argazki rallyak baditu saridunak. Duela hilabete, irailaren 14an, egindako Olagarro Egunaren inguruan antolatutako lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo arratsaldez Alondegiko Oxford aretoan.
Guztira, 50 lagu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023475 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txikitasunean Handi ospatuko dute larunbatean Arroabean, eta auzoan aurrez abiatuta duten herri hezitzailearen lanketa txertatu dute aurtengo egitasmora; auzotar berriei harrera egitea izango du xede aurtengoak, eta ateak irekien saioak egingo dituzte goizean.
Txikitasunean Handi egitasmoa ospatuko dute datorren larunb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023476 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txinan aste honetan jokatuko duten Super Cup txapelketan arituko da Irati Osa
Maratoi modalitateko bi probatan arituko da piraguista zumaiarra: etzi laburrean eta larunbatean luzean.
Txinako Hangzhou hirian jokatuko dute aste honetan piraguismoko Super Cup txapelketa. Bertan, nazioarte mailako izen garrantzitsuak aritu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023477 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iaz Urola Kosta eskualdean artatu zituzten familien eta laguntzaren bat jaso zuten pertsonen inguruko datuak eman ditu Caritasek.
2023. urteko memoria eman du aditzera Gipuzkoako Caritasek. Bertan, iaz lurralde osoan laguntza jaso zuten familien eta pertsonen inguruko datuak eman ditu elkarteak, baita dirua zer kontzep... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023478 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakume baserritarren feminismoaz ariko dira gaur Emakumeon Etxean
Alazne Intxauspe nekazari eta ekintzaileak hitzaldia emango du gaur Emakumeon Etxean emakume baserritarren feminismoaz. Etxaldeko Emakumeak elkarteko kidea da Intxauspe. Emakume baserritarren, landa-eremuko emakumeen eta elikadura-subiranotasunaren alde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023479 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau domina lortu dituzte Itxas Gaineko piraguistek Madeiran jokatutako munduko txapelketan
Emaitza bikainekin bueltatu dira etxera Madeirako irlan Munduko Txapelketan izan diren Itxas Gaineko lau piraguistak.
Munduko Ocean Canoe Racing txapelketa jokatu dute pasa den asteburuan Madeira uhartean (Portugal). Bertan, 35 h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023480 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Buruko Osasunaren Nazioarteko Eguna da bihar, urriak 10. Aurreko urteetan egun hori Donostian ospatu dute Azpeitiko Osamen errehabilitazio psiko-sozialeko zentrokoek; aurten, baina, Azpeitian ospatuko dute, Hemen gaude, ez zaude bakarrik lelo hartuta. Herritarrak kamiseta berdea jantzita haiek antolatutako deialdietan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023481 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarautz eta Zumaia arteko tren zerbitzua etenda egon da goizeko lehen orduetan, baina goizak aurrera egin ahala berriro martxan jarri dute.
Gauean zehar izandako haizete bortzitzek kalteak eragin dituzte Zumaiako gune batzuetan. Hala, zuhaitz bat bota du Basusta inguruan, kanpinerako igoeran eta bidea oztopatuta utzi d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023482 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hartzekodunen konkurtsoa saihestuko du Balenciagak epaitegiak bere berregikuraketa plana onartu ondoren
Erabaki horrek enpresa erosi edo haren kontrola hartu nahiko luketen inbertitzaileei ateak zabaltzen dizkie. Hala ere, kontsultatutako iturrien arabera, erabakiak ez du ziurtatzen inork enpresa erosiko duenik.
Donost... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023483 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Txirrindulari Elkartea igandeko manifestazioan izango da
Gipuzkoako t xirrindularitza kezkatuta eta neurri berean nekatuta dago instituzioetatik jasotzen ari den tratuarekin. Gipuzkoako Trafiko zuzendaritza trabak besterik ez da jartzen ari harrobiko txirrindulari lasterketak antolatzeko, bai t a zikloturisten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023484 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean egingo dute osasun publikoaren aldeko hurrengo elkarretaratzea
Zumaiako Osasun Publikoaren Aldeko plataformak deituta, ostiralean egingo dute elkarretaratzea anbulatorio aurrean, eguerdiko 12:00etan.
Zumaiako anbulatorioan bizi zuten egoera kezkagarria jakin zenetik hona osasun publikoaren aldeko defentsan e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023485 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Paolbideko komunak itxita egongo dira konponketa lanak amaitu arte
Lanek 20.000 euroko kostea izango dute eta hiru asteko epean bukatuta egongo direla aurreikusi du udalak.
Paolbide amaieran, Talaipe ondoan dauden komunak konpontzeko lanak abiatu ditu udalak. Lan hauen bidez sabaia konponduko dute. Izan ere, teilatuko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023486 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarretaratzera deitu du urriaren 21erako Gernika-Palestina plataformak
Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditu plataformak urriaren 21erako, astelehena. 19:00etarako jarri dute ordua Euskal Herriko herri guztietako udaletxeen aurrean, baina Urola Kostako herrietako hitzorduak ez dituzte zehazt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023487 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenean jarriko dituzte salgai 'Mundu guztietan onena' antzezlanerako sarrerak
Gheada antzerki konpainiaren antzezlan honek emango dio hasiera udazkeneko antzerki denboraldiari.
Urriaren 18an hasiko da udazkeneko antzerki denboraldia. Zikloa hasteko, Gheada antzeko konpainiaren Mundu guztietan onena antzezlana auk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023488 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa berri den den asteburuan Zarautzen egin duten Adarretatik emanaldi sortari amaiera eman zioten gernikarrek urriaren 6an, igandea, arratsaldez Modelo aretoan eskainitako kontzertuan. Entzule ugari bertaratu zen Zarauzko aretora boskotearen kontzertua jarraitzera.
Pasa den astean zendu zen Kris Kristofferson handia.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023489 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan ona egin dute Zumaiako jokalariek partida azkarren Gipuzkoako xake txapelketan
Eibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten txapelketa larunbatean, eta Zumaiako Kbi kluba bi taldek ordezkatu zuten.
Partida azkarren Gipuzkoako xake txapelketa jokatu zuten herenegun Eibarren. Parte hartzaileen artean izan zen Zumaiako Kbi xake k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023490 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bost lan mahai egingo dituzte 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan
Prozesuaren barruan irailean egindako galdetegia 280 lagunek erantzun zuten. Datorren asteartetik aurrera osatuko dituzte lan mahaiak herriko eragileekin.
Pasa den irailean abiatu zuen Zumaiako Udalak Zumaian euskararekin zer? prozesua . Ahiz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023491 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saltoki digitalen arrakastaren ondorioz eta, zergatik ez, nagiak edo erosotasunak hala bultzatuta, gero eta produktu gehiago jasotzen ditugu etxeotan banatzaileen bidez. Azken urteotan gorakada handia izan badu ere, ez da gaur egungo kontua, aspalditik izan direlako mandatuak egiten zituzten lagunak herrian.
COVID-19ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023492 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Chiara Srebernic: "Lotsatia nintzenez friulera hitz egiteari utzi nion"
Italia atzean utzi eta zazpi urte daramatza Euskal Herrian bizitzen Chiara Srebernic-ek. Hala ere, euskara ez da izan topatu duen lehen hizkuntza gutxitua. Cormòns (Italia) herrian jaio zen, eta friulera da bertan jaso zuen ama hizkuntza. Iraileko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023493 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erretiroagatik itxi dute Erribera kaleko arropa denda. Zumaiako nahiz herritik kanpoko bezeroek "penaz" jaso dute albistea, baina atseden hartzeko ordua dela azaldu dute arduradunek.
35 urteren ondoren, aste honetan itxi ditu ateak Erribera kaleko Odriozola jantzi dendak. Arduradunen erretiroagatik jaitsi ditu pertsian... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023494 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasontzian irteera eta fosilak ezagutzeko tailerra antolatu ditu Geoparkeak haurrentzat
Euskal Kostaldeko Geoparkeak tailer berezia antolatu du urriaren 12rako. Etxeko txikienek mineralak eta fosilak ezagutzeko tailerra izango dute egun horretan 16:00etan Mutrikuko Nautilus gelan: amonite erraldoien sekretuak ezagutu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023495 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Distiraren argazkilaritza ikastaroan izena eman daiteke oraindik ere
Oinarrizko argazkigintzan trebatzeko aukera izango dute parte hartzaileek urrian eta azaroan. Guztira, 22 orduko ikastaroa da, eta 100 euroren truke jaso daiteke.
Distira Argazki Elkarteak argazkigintzan trebatzeko ikastaroa eskainiko du urrian eta az... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023496 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azpeitiko tren museora eta sagardotegira irteera egingo du Beheko Plazak
Lurrunezko trenean ibiltzeko aukera izango dute Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko kideek urriaren 26an. Egun hartan, Azpeitira egingo dute irteera eta Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatuko dute. Ondoren, lurruneko trenera igo, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023497 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko Ocean Canoe Racing txapelketan arituko dira Itxas Gaineko lau lagun
Madeira uhartean jokatuko dute txapelketa egun hauetan eta bertan 35 herrialdetako 400dik gora kirolari arituko dira.
Munduko Ocean Canoe Racing txapelketa piraguismo txapelketa jokatuko dute egunotan Madeira uhartean (Portugal). Parte hartze h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023498 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Edonork jaitsi dezake aplikazioa, baina, batez ere, Gukaren bazkideei zuzendutako tresna da. Aplikazioari esker, Gukakide izatearen abantaila guztiak esku-eskura izango dituzte aurrerantzean: Gukakide txartela, bazkidetzaren arabera jasotzen dituzten argitalpenak, geroago irakurtzeko gorde dituzten edukiak, zozketak et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023499 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Kostaldeko Geoparkeak Flyscheko fosilak ezagutzeko tailer didaktiko berritua antolatu du haurrentzat
Tailerra eta ondorengo itsas-zerharkaldia Mutrikun egingo dira, urriaren 12an.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak Flyscha haurrekin ekimenaren saio berezia antolatu du datorren urriaren 12rako (larunbata). Mutrikuko Na... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023500 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kanfor edo naftalinazkoak izan ohi dira sitsaren aurkako bola gehienak. (Argazkia: Wikipedia )
Armairuko arropak berrantolatzeko garaia dugula ikusita, Peiok proposatutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Sitsek jan ez ditzaten arropetan jartzen diren bolei ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023501 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Durangoko Ezkurdi frontoian jokatuko dute Jai Alai Ligako azken laukoa, eta bertan arituko dira denboraldiko zortzi puntista onenak. Horien artean da Imanol Lopez pilotari zumaiarra.
Urriaren 7an hasi eta hiru astelehenetan jarraian jokatuko dute Durangoko Ezkurdi frontoian Jai Alai Ligako azken laukoa. Zesta punta den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023502 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen etorkizuna gazteen eskuetan dagoelako, haiei eman nahi izan diegu hitza.
"Zumaian euskararekin zer?" Horixe da Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Aroa marko estrategikoaren baitan abian jarri duen prozesua, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa sakona egiteko.
Alde honetatik, ez dugu ahaztu behar eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023503 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getaria eta Zarautz arteko errepide zatia itxita egon da atzo arratsaldetik, euriteek eragindako lur jausi batengatik.
Nahasia izan da gaurko eguna eskualdeko trafikoari dagokionez. Kostako bidea, N-634 errepidea, itxita egon da atzo arratsaldetik Getaria eta Zarautz artean euriteek eragindako luizi bat dela medio. Hor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023504 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egitarau osoa oraindik zehaztu gabe duten arren, egun osoko festa, bazkaria eta musika, behintzat, izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
2016az geroztik, urtero ospatu ohi dute Txikitasunean Handi festa Arroabean, adin guztiei zuzendutako askotariko ekintzekin. Aurtengo data ere ezagutarazi dute antolatzaileek: ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023505 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Klubaren zuzendaritza berria aukeratzeko ezohiko batzarra egin zuten atzo arratsaldean, eta arraun mundua barrutik ezagutzen duten zazpi lagunek osatuko dute batzorde berria. Datorren urtean Zumaiako traineruak gidatuko dituzten entrenatzaileen berri ere eman zuten bilkuran.
Trapaia izan da Zumaiako arraun munduan pasa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023506 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irantzu Varelaren bakarrizketa saioa izango da bihar Emakumeon Etxean
Munduak emakumeentzat indarkeria, misoginia eta maskulinitatea besterik eskaintzen ez duenean, bakeaz eta adeitasunaz zein gogaituta dagoen azalduko du Varelak Manólogo bakarrizketa komikoan. Saioa 20:00etan hasiko da.
Irantzu Varela kazetaria Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023507 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kostako errepidea ere itxita dago atzo izandako luizi baten ondorioz; beraz, une honetan Zumaiatik Zarautzera joan-etorria egiteko aukera bakarra autobidea da.
Meagako GI-26-36 errepidean istripua izan du kamioi batek Zarauzko noranzkoan; 08:45 aldera gertatu da, Azkue jatetxearen ondoko biribilgunearen ondoren. Ondori... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023508 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJren udal taldeak 2025eko ordenantza fiskalen alde bozkatu du
Aurreko irailaren 26an ospatu zen osoko bilkuran, besteak beste 2025eko ordenantza fiskalak eztabaidatu genituen, gure aldeko bozka jaso zutelarik, zio hauetan oinarrituta:
Alde batetik, udal gobernuak proposatutako aldaketekin ados gaude, besteak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023509 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kostako errepidea itxi dute Getaria eta Zarautz artean, luizi batengatik
Lur jausi bat izan da arratsaldean Getaria eta Zarautz artean eta, ondorioz, N-634 errepidea itxi dute.
Egun osoan izan diren euriteek izan dute eragina beste behin ere kostako errepidean. Trafiko zuzendaritzak sare sozialen bidez aurreratu duenez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023510 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aritz Mutiozabal kazetariak iraileko Zumaia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa.
N i jaio nintzen urtean garbitu zuten John Lennon. Imajinatu dezakezu? "The Beatles Jesukristo baino ezagunagoak dira". Dakota eraikinaren aurrean, Mark David Chapman jarraitzaileak sinadura eskatu zion eta segidan er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023511 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argazkilari ugari aritu zen Olarro Egunean herriko txoko desberdinetan erretratuak egiten. Lan horiek guztiak ikusteko eta sariak banatzeko ekitaldia izango da gaur zortzi.
Aurtengoan ere argazki rallya izan zen Olarro Egunean. Jaki preziatuaren bueltan antolaturiko jaian argazkilari ugari aritu zen erretratuak egiten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023512 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko zeruen argazki onenaren saria irabazi du Soraya Lopezek Avilan
El Barco de Avila (Gaztela eta Leon, Espainia) herrian egin duten argazki lehiaketa irabazi du argazkilari zumaiarrak.
Astronomiari buruzko astea egin dute aurten ere Gaztela eta Leongo El Barco de Avila herrian, eta ekimenaren barruan gaueko zeruen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023513 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helduei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar Dorleta Kortazarrek Emakumeon Etxean. Estutzen dituzten loturetatik askatzea erabaki duten emakumeen istorioek osatzen dute Ispiluak emanaldiaren kontakizuna.
Bihar, ostegunarekin, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak saio berezia eskainiko du Zumaian, Emakumeo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023514 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskerrak eman dizkiete igandeko surf ikastaroetan laguntza eskaini zutenei
Behar bereziak dituzten haurrei zuzendutako surf ikastaroak egin zituzten pasa den igandean Itzurun hondartzan.
Herriko surf eta bodyboard txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Itzurun hondartzan. Lehiaketaren amaieran, igande arratsaldean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023515 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa ideia landu edota sortu nahi duten ekintzaileei zuzendutako programa abiatu dute eskualdean
Taldeko aholkularitza, dirulaguntza eta bakarkako aholkularitza eskainiko diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Urola Kostako Udal Elkarteak programa honen bidez ekintzaileei.
Enpresa ideiak dituzten ekintzaileei z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023516 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Geoaltxorraren bila' lehiaketa antolatu du Geoparkeak Geodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira
Geoaltxorraren bila izeneko lehiaketa abiatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak datorren igandean, hilaren 8an, egingo den Geodibertsitatearen Nazioarteko Eguna zabaltzeko asmoz. Urriaren 6tik 20ra bitartean egingo dute ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023517 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren urterako tasen eta zergen %3ko igoera onartu du udalbatzarrak
Pasa den ostegunean egin zuten iraileko ohiko udalbatzarra, eta udal gobernuak aurkeztutako ordenantza fiskalen proposamena EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin onartu zuten; PSE-EE abstenitu egin zen.
2025erako ordenantza fiskalen proposamena azt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023518 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Lazkano: "Eskolak mugikorrik gabeko arnasgune bihurtu behar ditugu"
Haur eta nerabeen artean sakelako telefonoen erabilera mugatzeko neurrien eske Altxa Burua mugimenduan batuta dauden familiek ozendu egin dute berriz ahotsa. 8.000 sinadura baino gehiago batu dituzte beren aldarrien alde. Mugimendu horretako sust... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023519 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emanaldia ostiralean izango da 22:00etan, Sanagustin kulturgunean, eta Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak bazkideen artean.
O Sister! taldeak swing eta jazz doinu klasikoz jositako emanaldi dantzagarria eskainiko du ostiralean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Gukak Kulturaz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023520 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagore Aizbitarte: "Norbere buruaren kontrola izateko, egoskorra izan behar da"
Hilerokoaren bueltako isiltasunak kalte egin dion milaka emakumeetako bat da Nagore Aizbitarte (Azpeitia, 1998). Bere esperientzia kontatu du.
Hilerokoa tabua izan da hainbat urtez, baina pixkanaka gaiaz gero eta gehiago hitz egiten da. Den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023521 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Energia gehien aurre obulazioan dute emakumeek; estrogeno kopurua igotzen da, eta oso aktibo sentitu ohi dira. Bizitasun handiagoa dute, independenteago sentitzen dira, norbere buruarekin gehiago pentsatzen dute, eta emozionalki indartsuago daude.
Energia izugarri dute emakumeek; izan ere, hormona kopuruak gora egiten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023522 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fase bakoitzean behar nutrizional ezberdinak ditu emakumeak, eta inportantea da horiei erantzutea. Horrez gain, garrantzitsua da dieta antiinflamatorioa jarraitzea.
Orokorrean osasunarentzat oso garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea, endorfinak askatzen direlako. Naturarekin harremana izatea ere lagungarria da, endor... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.