id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0019734
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako BPGak ez du gerraren eragina nabaritu, eta %1 handitu da lehen hiruhilekoan Oraingoz ez du balaztarik sakatu. Urtarriletik martxora bitartean, Nafarroako barne produktu gordina %1 handitu zen, aurreko hiruhileko erritmo berean. Nastat Nafarroako estatistika erakundeak aurreratutako datuaren arabera, iragan u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019735
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanpainetako ekitaldi nagusiak dira mitinak, eta asmo «katartikoa» izan ohi dute. Batez ere, konbentzituta daudenak biltzen dituzte. Edukiak adina garrantzia du formak performance horietan. Bomba Estereo taldearen Soy yo kantua jarri dute, baita ozen jarri ere, eta Jessica Albiach Comuns Sumarren Kataluniako Generalita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019736
BERRIA
Euskadi
noticias
Alex Txikonek Everesteko gailurrerako ahalegina egin nahi du asteburuan MENDIA. Alex Txikon buru duen Everesteko (8.848 metro) espedizioak asteburu honetan gailurrerako ahalegina egitea espero du. Eguraldi iragarpenak onak dira, eta bidea sokaz hornitua dute 7.850 metrora arte. Espedizioa urtarril hasieran abiatu zen, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019737
BERRIA
Euskadi
noticias
Erretratuak dauzkagu etxeetan, mesanotxean, armairuetako apaletan. Erretratuak dira manera bat denboraren botere ahalguztiduna desafiatzeko, logika kronologikoari iseka ironiko bat egiteko. Erretratuak dira gauza bat berez antinaturala, eta, era berean, gauza bat kasik premiazkoa, laguntzen digutelako egiaztatzen ez ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019738
BERRIA
Euskadi
noticias
Daniel Kalparsororen zinema gogoratuko du Euskadiko Filmategiak Daniel Kalparsoro (Bartzelona, 1968) zinemagilearen obra ekarriko du gogora Euskadiko Filmategiak gaur hasi eta abenduaren 21era arte iraungo duen atzera begirako zikloan. Zinema zuzendariaren film guztiak emango dituzte Filmategiaren egoitzan, Tabakaleran...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019739
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. Ikusterrean. 'It's economy, stupid' George Bush aitak Golkoko Lehen Gerra eta Gerra Hotzaren amaiera baliatu nahi izan zuen 1992ko kanpainan, baina Bill Clinton gailendu zitzaion azkenean, ekonomiaren gaia aterata. Orduan bota zuen esaldi ezagun hura: Ekonomia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019740
BERRIA
Euskadi
noticias
Carles Castillejok iritsi da aurrena helmugara aurten ere Behobia-Donostia proba, ordubete eta hogei segundoko denborarekin. Eta Aroa Merino izan da aurrena iritsi den emakumezkoa, ordubete eta hamar minutuko denborarekin. Azken hilabeteak prestaketa lanean igarota, 09:30ean abiatu dira gurpil aulkian parte hartu duten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019741
BERRIA
Euskadi
noticias
HDP alderdi kurduko berrehundik gora kide atxilotu ditu Turkiako Poliziak Asteburuan Istanbulen egindako atentatua aitzakiatzat hartuta, polizia operazio zabala hasi du Turkiako Poliziak, eta HDP Herriaren Alderdi Demokratikoko 230etik gora lagun atxilotu ditu. Anadolu agentziak zabaldu duenez, PKK Kurdistango Langilee...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019742
BERRIA
Euskadi
noticias
Aniztasunetik, elkarrekin kaleak hartzeko prest . Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministetatik indarberrituta atera da mugimendu feminista, parte-hartzaileen ustez. Haietariko bostekin aurrera begirako erronkei buruz mintzatu da BERRIA. Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministetatik indarberrituta atera da mugimendu femi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019743
BERRIA
Euskadi
noticias
Manifestazio bat funtsean da jende bilkura bat leloak erraten. Erregimena kezkatu dezake, eta etorkizunean gertakari handiagoei bidea ireki, baina bere horretan ez da inportantea. [...] baina manifestariak gai badira haien terrenoa mantentzeko tirokatuak izan ondoren, orduan hagitz inportantea da». George Friedman Stra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019744
BERRIA
Euskadi
noticias
Urriaren 23an Zine el Abidine Ben Ali diktadorearen erregimena bukatu osteko lehen Parlamenturako bozak egingo dituzte Tunisian. Hasiera batean, uztailaren 24an ziren egitekoak, baina Hauteskunde Batzorde Independenteak bozak udazkenera arte atzeratzearen alde egin du. Atzo hartu zuten erabakia Gobernuko ordezkariek, a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019745
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrena, argazkiak ateratzen ditu Clara Gangutia margolariak (Donostia, 1952). Eta, gero, horietan oinarrituta, koadroak margotu. Itxuraz, argazkien errekreazio soilak dirudite. Ukitu ezin errealistagokoak. Baina itxuraz bakarrik. «Nik ez daukat, ordea, neure burua margolari errealista edo hiper-errealistatzat», argi u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019746
BERRIA
Euskadi
noticias
«Espezieek nola eboluzionatu duten ikertuz ikus dezakegu ozeanoaren bilakaera» Itsasoko espezieen DNA ikertzen du Rodriguezek, ozeanoaren misterioa argitzeko asmoz: «Gehiena ezezaguna da, eta ez dakigu noraino iritsiko garen». Ozeanoetako gune sakonenei dagokienez, ezezagutza handia da oraindik, baina arlo horretan zie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019747
BERRIA
Euskadi
noticias
Damaskoko gobernuak bere neurrira egindako legeei esker, jabetza eta aberastasunak eskuz aldatuz joan dira Sirian 2012az gero, gerra lehertu eta urtebetetik gaurdaino. Modu horretara, oposizioko hildakoen eta desagerrarazitakoen familiak ezer gabe geratu dira, baita atzerrira ihes egin dutenak ere, edota Sirian bertan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019748
BERRIA
Euskadi
noticias
Itunpeko sarean diru gehiago ez jartzeko eskatu du EHIGEk BILBO. EHIGE gurasoen elkarteak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ez ditzala baliabideak bideratu sare publikotik itunpekora. Finantzaketa eredua berrikusteko asmoa du Hezkuntza Sailak. EHIGEk ohartarazi dio publikoan mozketak egiten ari den artean ezin duela diru ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019749
BERRIA
Euskadi
noticias
Ray Davies: «Lehen aldia balitz bezala jotzen dut abesti bakoitza» Donostiako 49. Jazzaldia izango da Ray Davies (Londres, 1944) musikariaren hurrengo geltokia. The Kinks taldeko abeslari eta buru izan zena izango da Zurriolako hondartzan dagoen agertoki berdea zapaltzen lehena. Hala, 21:00etatik aurrera, haren ibilbid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019750
BERRIA
Euskadi
noticias
Zerk eragin du zehazki pandemia? Hori jakin gabe, nekez konpondu ahal izango da aberia; ni ez naiz biologoa ez ekonomialaria, baina bai ekar dezakedala memoria pitin bat. Bihoa iritzi gisara: Azken ehun urteotan bi epidemiak eta oraingo pandemiak jo gaitu; azken hau giza espeziearen lehen pandemia, ezagutzen den lehene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019751
BERRIA
Euskadi
noticias
YAKARTA. Rohingya gutxiengo musulmana Myanmarren jasaten ari den zapalkuntza salatzeko, ehunka islamistak auzoko herrialdean jihada edo gerra santua egitera deitu dute, Indonesiako hiriburutik. Myanmarren «torturatuak» izaten ari diren musulmanen defentsan, borrokarako deia egin dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019752
BERRIA
Euskadi
noticias
Traineru beltzaren patroia. 25 urte eskasekin, Zeelanda Berriko selekzioaren jokoaren arduradun nagusia da Daniel Carter. Errugbiko izar distiratsuenetakoa ere bada. 25 urte eskasekin, Zeelanda Berriko selekzioaren jokoaren arduradun nagusia da Daniel Carter. Errugbiko izar distiratsuenetakoa ere bada. Zeelanda Berria ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019753
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahaztutakoez oroitzea ez da erraza, eta are zailagoa da ahaztutako horien istorioak berreskuratzea. Batzuen iritziz garrantzitsuak ez direlako ahazten dira hainbat pertsona, edo baita haien bizitza kontatzen ez delako ere. Garrantzirik ez zutelakoan, esklaboak ziren eta, laurogei pertsona Madagaskarko Tromelin uhartean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019754
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Bihar hasiko da Bakearen Aldeko Foroa, Bakegileek eta Bake Bideak antolaturik, eta igandera arte iraungo du. Biharko eta etzidamuko saioak Baionan egingo dituzte; larunbatekoa, Miarritzen. Igandean beteko da ETA armagabetu zeneko lehenengo urteurrena. Armagabetzea urte bat geroago; bilana, erronkak eta perspekt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019755
BERRIA
Euskadi
noticias
Maialen Akizu eta Miren Amuriza nagusitu dira eskola arteko txapelketan. Altsasuko Burunda frontoian egindako Euskal Herriko saio nagusian 26 bertsolari aritu dira Maialen Akizu eta Miren Amuriza nagusitu dira eskola arteko txapelketan Altsasuko Burunda frontoian egindako Euskal Herriko saio nagusian 26 Emakumeak txape...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019756
BERRIA
Euskadi
noticias
Afrikan, Mendebaldeko kazetari gutxi iristen den lekuetan, erreportajeak egin ditu azkenaldian Epeldek, ikus-entzunezkoak zein idatzizkoak. Komunikabideen «egiak» zalantzan jartzen eta ikertzen saiatzen da. Nahiz eta BERRIA eta beste egunkari batzuentzat kolaborazioak egin dituen, azkeneko urtean Telesur katearentzat a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019757
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar Iruñean egingo duten ekitaldira deitu dute OHDren sinatzaileek Urtebetetik gora da Euskal Herri osoko dozenaka alderdi, sindikatu eta eragilek Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zutela, eta egindako lanaren balorazioa eta aurrera begirako eginbeharrak aztertzeko ekitaldia egingo dute bihar Iruñean. Tres Rey...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019758
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia: IT Dansa. Piezak eta koreografoak: The Prom (Lorena Nogal), Wad-Ras (Montse Sanchez, Ramon Baeza), Lo que no se ve (Gustavo Ramirez Sansano), Kaash (Akram Khan). Lekua: Gasteizko Principal antzokia. Eguna: Ekainak 3. Gasteizko Principal antzokian izan dugu Kataluniako Institut del Teatre dantza konpainia gaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019759
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Sei euskal herritar ariko dira lehian gaurtik igandera bitartean pistako Munduko Txapelketan, Apeldoornen (Herbehereak): Asier Maeztu, Unai Elorriaga, Juan Peralta, Hodei Mazkiaran, Leire Olaberria eta Tania Calvo. Calvok debuta egingo du Munduko Txapelketan. Proba garrantzitsua da, 2012ko Londresko O...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019760
BERRIA
Euskadi
noticias
Ernalkuntza lagundua lesbiana bikoteei eta bikotekiderik gabeko emazteei zabaldu diete 2018an hasi zuen ibilbidea Bioetika Legea gaurkotzeko lege proiektuak, Frantziako joan-jinkari parlamentarioan. Besteak beste, ernalkuntza lagundua emakume orori zabalduko dio legeak. Orain arte, gizon batek eta emakume batek osatuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019761
BERRIA
Euskadi
noticias
Mayk martxoan ekin nahi dio 'brexit'-ari, Erresuma Batuko Legebiltzarraren oniritzia behar badu ere Aurretik ere iritzi bera emana zuen Auzitegi Gorenak, baina helegitea aurkeztu zuen Theresa Mayren gobernuak erabaki horren aurka. Orain, Auzitegi Gorenak baztertu egin du helegitea, eta ebatzi du beharrezkoa dela parlam...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019762
BERRIA
Euskadi
noticias
Erabakita geratu dira Binakako Txapelketako finalerdiak ERREMONTEA. Jaunenea eta Endika Ezkurra II.aren Etxeberria III.aren kontra; eta, Ansa II.a eta Barrenetxea IV.a Utergaren eta Azpirozen kontra. Horiek izango dira Binakako Txapelketako finalerdiak. Atzo geratu ziren erabakita, ligaxkako azken bi neurketak jokatu e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019763
BERRIA
Euskadi
noticias
LANALDIA . Frantziako diputatuak 35 orenen erreforma eztabaidatzen hasi dira . Sindikatuek manifestazioa antolatuko dute larunbatean Baionan, 10:30ean, 35 orenen alde Frantziako diputatuak 35 orenen erreforma eztabaidatzen hasi dira Sindikatuek manifestazioa antolatuko dute larunbatean Baionan, «Askatasuna» aldarrikatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019764
BERRIA
Euskadi
noticias
Miarritzek Staderen aurka jokatuko du gaur Aguileran Miarritze suspertu beharrean da Top14ko jaitsiera postuetatik ahalik eta lasterren irteteko. Lapurdiko taldeak bi partida jarraian galdu eta gero, garaipena lortzeko aukera baliatu nahi du gaur Stade Françaisi irabazita, Aguileran (15:00), ligako 11. jardunaldian. Bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019765
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskal presoak etxera ekartzera» joan nahi du EH Bilduk Madrilera «Euskal presoak ekartzea» da EH Bilduk bere buruari ezarri dion eginkizuna datorren legegintzaldirako, eta ekitaldi bat egin du Martuteneko espetxearen aurrean (Donostia), gogorarazteko horretarako ere joango direla Madrilera: «Urrats garrantzitsuak egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019766
BERRIA
Euskadi
noticias
Berlinek funts bat nahi du atzerriko erosketen aurka BERLIN. Giro protekzionista iritsi da Berlinera ere. Alemaniako Ekonomia ministro Peter Altmaierrek proposatu du funts publiko bat sortzea herrialdeko konpainia estrategikoetan inbertitzeko, ez daitezen atzerriko jabeen esku geratu. Patronalak proposamena kritikatu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019767
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar hasi eta larunbatera bitarte egingo dute BBK Live jaialdia.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019768
BERRIA
Euskadi
noticias
Hego Euskal Herrian, atzoko datuak oinarri hartuta, 1.549 positibo atzeman dituzte, aurreko egunean baino 52 gehiago. Horretarako, 15.587 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta egindako proben %9,93k eman zuten positibo. Kasu gehienak Bizkaian erregistratu zituzten: guztira, 506 positibo egon ziren. Gipuzkoa ere ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019769
BERRIA
Euskadi
noticias
COVID-19a iritsi aurretik, askorentzat, hiesarena izan da pandemiarik beldurgarriena. Eta oso gaixotasun desberdinak diren arren, badituzte parekotasunak. Lehena, biak direla biralak. Lehen agerraldietan, ez batean, ez bestean, medikuek ez zuten arrastorik ere zein izan zitekeen gaixotasun haien eragilea. Hiesaz hildak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019770
BERRIA
Euskadi
noticias
Ustez 'E. coli' bakterioak jota dagoen gaixoak larri jarraitzen duela jakinarazi du Bengoak Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du Donostia Ospitalean ustez E. coli gaitzak jota dagoen gaixoak larri jarraitzen duela. Gainera, berretsi egin du azterketaren arabera litekeena dela Alemanian hain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019771
BERRIA
Euskadi
noticias
Indiaren aurkako erasoek arriskuan jarri dituzte New Delhiren bake ekimenak NEW DELHI. Segurtasun indarren eta talde armatuen arteko borrokek jarraitu egin zuten atzo Indiako base militar batean, Pakistango mugatik gertu, eta Afganistan iparraldeko Mazr-i-Sharif hiriko Indiako kontsulatuan. Indiako hedabideek bi erasoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019772
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarek protestara deitu du Iruñean, uztailaren 3rako IRUÑEA. Ibilian-ibilian etxerako bidean lelopean, manifestaziora deitu du Sarek, Iruñean, uztailaren 3rako. Atzo aurkeztu zuen etorkizunerako estrategia, eta nabarmendu zuten bide luzea geratzen dela «mugarritzat» jotzen duten helmugara iristeko: euskal presoak Euskal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019773
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazte Topagunea Elorrion egingo dute, apirilean, «independentistak» batzeko BILBO. Duela hogei urteko Gazte Topaguneari keinu egingo dio Ernai gazte antolakundeak 2023an egingo duenaren kokalekuarekin. 2002an Elorrion (Bizkaia) antolatu zuten topagunea, eta han egingo du Ernaik 2023koa ere, apirilaren 6tik 9ra. «Gazte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019774
BERRIA
Euskadi
noticias
«Orain liderra naiz, eta rol hori asko gustatzen zait» Lehen itzulia ondo osatu dutela uste du Hakansonek, eta adierazi du Espainiako Koparako ez sailkatzea ez dela kolpea izan. Gaur Darussafaka hartuko dute Txapeldunen Ligan (20:00). Denboraldiko jokalari onenetako bat izan da orain arte Ludde Hakanson (Stockholm, 199...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019775
BERRIA
Euskadi
noticias
Igandean, 23 urteko agintaldiari amaiera emango dioten hauteskundeak egingo dira Katalunian. Jordi Pujolen osteko aro berri bat hasiko da, eta, gainera, igandeko emaitzek hurrengo gobernua zein izango den iradokitzeko ez dute balioko, inkestek diotenaren arabera. Gehiengo absolututik urrun dira bi alderdi nagusiak, CiU...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019776
BERRIA
Euskadi
noticias
Industria sektorean izan dira lan gaixotasun gehienak 2013. urteari dagokion laneko istripuen eta gaixotasunen txostena aurkeztu dute goizean Osalanek eta Jaurlaritzak. Horren arabera, sektore eta lurraldeka langileen artean gaixotasun batzuk nagusitu egiten direla azpimarratu du Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendariak....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019777
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKABIDEAK . Iñaki Uria askatzeko eskatu du berriro ere MIDASeko zuzendaritzak . Europako hizkuntza minorizatuetan argitaratzen diren egunkarietako elkarteak bilera egin du asteburu honetan Vienan Iñaki Uria askatzeko eskatu du berriro ere MIDASeko zuzendaritzak Europako hizkuntza minorizatuetan argitaratzen diren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019778
BERRIA
Euskadi
noticias
ABUJA Nigerian 18 gizonezko preso hartu dituzte beraien artean sexu harremanak izateaz akusatuta. Abokatuen esanetan, ordea, gizonezkoetako biren ezkontza prestatzen ari ziren. Herrialde hartan, oraindik ere indarrean da xaria edo Lege islamiarra, eta hark heriotzarekin zigortzen du homosexualitatea. Epaitegiek datorre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019779
BERRIA
Euskadi
noticias
Soria ministro ohiaren kasuak berriro konfirmatu du eliteek Espainiaren batasuna hain sutsuki defendatzen badute Espainia handi batean txikiago batean baino odol gehiago xurga dezaketelako dela nagusiki: paradisuzaleek diruaren txintxinari eta aginte makilari dieten debozioak egiten du batasun hori sakratu. Suposatzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019780
BERRIA
Euskadi
noticias
Rodrigo Ratori cum laude eman zion Madrilgo Complutense Unibertsitateak 2003ko abuztuan bere doktoretza tesiagatik. Orduko presidenteordea olatuaren aparrean zegoen. Askok Espainiako mirari ekonomikoaren aitatzat zeukaten, eta Ratok ere hori sinesten zuela ematen du, lanaren izenburua aski argigarria baita. Zerga doiku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019781
BERRIA
Euskadi
noticias
Patronalaren botorik gabe onartuko dute mila euroko SMIa Ezusterik ezean, Espainiako Gobernuak mila euro gordinera igoko du SMI lanbide arteko gutxieneko soldata. CEOEren babesik gabe egingo du, patronaleko zuzendaritzak iragarri duelako ezin duela onartu Madrilek aurtengorako proposatu duen 35 euroko igoera. Errazagoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019782
BERRIA
Euskadi
noticias
Espeleologia jardunaldiak egingo dituzte bihar hasita LANESTOSA. Herriko altxorrak ezagutzeko espeologia jardunaldiak antolatu dituzte Lanestosan (Bizkaia) bihartik igandera bitarte. Hitzaldiak, ibilaldiak, ikus-entzunezko emanaldiak eta beste prestatu dituzte. Bihar hasiko dituzte jardunaldiak, iluntzeko zortzi eta er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019783
BERRIA
Euskadi
noticias
DHAKA. Myanmarko agintarien jazarpena dela-eta herrialdetik ihes egin duten milioika rohingya errefuxiatu gisa bizi dira Bangladeshko kanpalekuetan. Horietako batean, Cox's Bazarrekoan, sua piztu zen herenegun, eta milaka errefuxiatu aterperik gabe geratu dira. Milioi bat errefuxiatu bizi dira kanpaleku horretan. Etxol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019784
BERRIA
Euskadi
noticias
«Inguruarekin nago nekatuta». Indartsu amaitu du denboraldia Garatek, eta hurrengoa indartsu hasteko prest dago, taldea aldatu eta Rabobankera joango baita. JUANMA GARATE . Quick Stepeko txirrindularia Indartsu amaitu du denboraldia Garatek, eta hurrengoa indartsu hasteko prest dago, taldea aldatu eta Rabobankera joang...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019785
BERRIA
Euskadi
noticias
«ETArekiko garaipenaren» dokumentazioa osatu dute Ramon Rubial Fundazioak eta PSEk Ramon Rubial Fundazioak eta PSE-EEk «ETArekiko garaipenaren» dokumentazioa entregatu diote Gogora institutuari, gaur, Bilbon. Javier Arteta kazetariak egin du bilduma, eta hark osatu ditu azalpenak ere. El socialismo y el fin de ETA (Soz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019786
BERRIA
Euskadi
noticias
Rock historia puska bat. Indarrez, jarrera grinatsuz eta sentiberatasunez beteriko kontzertua eman du Neil Young gaztetuak Donostiako Belodromoan. Indarrez, jarrera grinatsuz eta sentiberatasunez beteriko kontzertua eman du Neil Young gaztetuak Donostiako Belodromoan. Pena da lekuak ez lagundu izana. Ez soinuari dagoki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019787
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak adierazi du Donbass eta Krimea «ukiezinak» direla negoziazioetan Errusiako Gobernua espero baino ezkorrago agertu da Ukrainarekin izan dituen negoziazioen biharamunean. Dmitri Peskov bozeramailearen arabera, elkarrizketetan ez dute oraindik «aurrerapausorik» eman, eta Kremlinek ez du «etorkizun handiko» ezer s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019788
BERRIA
Euskadi
noticias
Hernaniko hiru gazte aske utzi dituzte, bermea ordainarazita. Iazko martxoan eginiko operazio batean atxilotu zituzten, eta tratu txarrak salatu zituzten epailearen aurrean Hernaniko hiru gazte aske utzi dituzte, bermea ordainarazita Iazko martxoan eginiko operazio batean atxilotu zituzten, eta tratu Aitzol Arrieta, Ek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019789
BERRIA
Euskadi
noticias
Andoni Egañak igandeko bere idatzian kaletarren larrutik hitz egin du, eta une batean honela dio: «Lana ardatz duena hobetsi aisiarterako behar dugunon artean». Esaldi horretan lana eta aisialdia jartzen dira aurrez aurre. Ez da hori niretzat planteamendu egokia Parke Natural bati buruz ari garenean: kontserbazioa jarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019790
BERRIA
Euskadi
noticias
Hauteskunde hauetan beste batzuetan baino inkesta gehiago izan diren ezin dut ziurtatu, baina ia egunkari bakoitzak, irakurri alderdi edo koalizio bakoitzak, inkesta bat enkargatu duela esan genezake. Gurean jokalari nagusi diren laukoteak behinik behin. Inkestak alderdi handiek bakarrik eskatzen dituztela zioetenek er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019791
BERRIA
Euskadi
noticias
Kale edo bale. Lau hilabete iraun duen txapelketako azken-aurreko partidan erabakiko da zein bikote arituko den finalean, Peio Etxeberriaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka. Alde batetik, Baikokoak: Iñaki Artola eta Ander Imaz. Inor gutxik espero zituen finalaren atarian, baina gehien maitatutako bikoteetako bat izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019792
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatu bat sortzeko galdeketa 2014ko maiatzaren 31 baino lehen egin nahi du ANCk ANC Biltzar Nazional Katalanak estatu propioa sortzeko bide-orri berri bat proposatuko du, martxoaren 16an Gironan egingo duten batzarrean onartzen badute. Proposamen horren arabera , 2014ko maiatzaren 31 baino lehen egingo lukete autodete...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019793
BERRIA
Euskadi
noticias
Arcelor Mittalek «geldialdi laburrak eta selektiboak» egingo ditu ekoizpenean, argindarraren prezioak handiak direla eta, eta multinazionalak Euskal Herrian dituen zortzi lantegietatik biri eragingo die erabaki horrek; biak Gipuzkoakoak dira: Olaberrikoa eta Bergarakoa. Konpainiak baieztatu duenez, jada ari dira etenal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019794
BERRIA
Euskadi
noticias
ONDDO BILKETA. «Obsesioari» atakak jartzen. Gipuzkoako Diputazioa zirriborroa idazten ari da onddo bilketa arautzeko, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ikerketa eskatua dio EHUri Mikologo, onddozale eta politikariak ados daude: arautu egin behar da «gehiegikeria». ELKARRIZKETA: Javier Gomez. Mikologoa, Ultzamako araudiaren e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019795
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniako Barne ministro eta CSU Batasun Sozial Kristauko presidente Horst Seehoferrek eragindako gobernu krisia, oraingoz, amaitu egin da, bi eguneko eta gaueko negoziazio amaigabeen ostean. Hori iradoki zuen politikari beteranoak atzo, azken orduan Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin migrazioaren inguruko akor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019796
BERRIA
Euskadi
noticias
Antaliseko 39 langileak datorren astean kaleratu ditzakete Antaliseko 39 langileek borrokaren hautua egin dute gaur goizean izandako asanblandan. Ezetz esan diote Antalis Envelopes Manufacturing talde frantziar-britaniarrak egin dien azken eskaintzari. Lan egindako urteko 45 eguneko kalte ordainak eskaini ditu paperare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019797
BERRIA
Euskadi
noticias
Zilarrezko Euskadi sariak Bernardo Atxaga eta Mila Beldarrainentzat Bernardo Atxagaren Markak. Gernika 1937 eta Mila Beldarrainen Domenja de Oñate izan ziren liburu salduenak, euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren, joan den astelehenean, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin, Donostian eginiko liburu azokan. Horrenbeste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019798
BERRIA
Euskadi
noticias
Oso antzeko bi kasu iritsi dira azken asteotan Nafarroako Probintzia Auzitegira. Oinarri bera zutek biek: hipoteka ordaindu ezinda geratu ziren bi familia, etxea kendu zien finantza erakundeak eta enkantera atera ostean, salmenta prezioa ez da aski izan zor guztia kitatzeko. Bankua ere berbera zen bietan: BBVA. Epaia, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019799
BERRIA
Euskadi
noticias
Euriborrak berriro ere gora egin du, eta azken lau urte eta erdiko mailarik handienera iritsi da. %3,864an geratu da azaroan, baina abenduan gehiago igoko dela aurrikusi dute adituek Euriborrak berriro ere gora egin du, eta azken lau urte eta erdiko mailarik %3,864an geratu da azaroan, baina abenduan gehiago igoko dela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019800
BERRIA
Euskadi
noticias
16:00. Euskararen inguruko Euskal Herriko Unibertsitatearen argitalpenak (Jon Zarate, Juan Garzia eta Juan Kruz Igerabide). 16:30. Euskera Erro eta gara : lan guztiak I. Jose Luis Lizundia, Antton Mari Aldekoa-Otalora eta Juan Martin Elexpuru (Bittor Kapanaga) 12:30. Euskal kultura eta okzitaniarra sustatzeko tresna di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019801
BERRIA
Euskadi
noticias
'Haserre gaua' egingo dute espetxe politikaren kontra BILBO. Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren harira, Sortuk «Haserre Gaua» izeneko ekitaldi bat egingo du bihar. Hamabi orduko protesta bat izango da, Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean, irailaren 12ko 21:00etan hasi eta biharamuneko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019802
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Frantziako Zinema Akademiak gaur banatuko ditu Cesarrak, zinema munduko sariak. Michael Hanekeren Amour , Noemie Lvovskyren Camille Redouble , Benoit Jacquoten Les adieux à la reine, Jacques Audiarden De rouille et d'os eta Leos Caraxen Holy Motors dira izendapen gehien lortu dituzten filmak: Antoine de Caunes ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019803
BERRIA
Euskadi
noticias
Erreferendum Legea beste edozein arauren gainetik egotea hitzartu dute "Bete beharreko autodeterminazio erreferenduma" arautzeko legea aurkeztu dute Kataluniako Legebiltzarrean. 30 artikulu pasa ditu lege proposamenak, eta hor jasotako hitzaurrea, artikuluen edukia eta xedapenak aletu dituzte. Besteak beste, legeak "su...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019804
BERRIA
Euskadi
noticias
The Chemical Brothers eta Amy Winehouse BBK Liven egongo dira Amy Winehouse abeslari ingelesa Bilbao BBK Live jaialdian izango da. Kobetamendin egiten den musika jaialdiaren seigarren edizio honetan Coldplay eta The Black Crowes taldeak ere ariko dira, uztailaren 7tik 9ra bitartean. Bost Grammy sariren jabe da Winehous...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019805
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamazortzi film emango dituzte Ikuspuntuko Sail Ofizialean ZINEMA. Martxoaren 27tik apirilaren 1era bitarte egingo dute Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XVII. aldia, Iruñean, eta Sail Ofizialeko lehian izango diren filmen berri eman dute. Besteak beste, Ignacio Aguero, Miryam Charles, A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019806
BERRIA
Euskadi
noticias
We Are Alive ikuskizuna egingo dute gaur eta bihar Donostiako San Martin azokan. «Errealitate hipermodernista bat» sortuko dutela esan dute antolatzaileek. 40 aktore baino gehiago arituko dira, zuzeneko musika elektronikoarekin. Marga Altolagirreren -irudian- Laborategiak ekoitzi du lana.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019807
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutxabank, dirurik ez dutenei komisioa kentzera behartuta GASTEIZ. Gasteizko epaitegi batek Kutxabanken kontra ebatzi du, kontu korrontean dirurik ez zuen pertsona bati 30 euroko komisioak kobratzeagatik. Horrela, zenbaki gorrietan direnei jarritako komisioak kendu ezean, egunero 1.000 euroko isuna pagatu beharko du. E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019808
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar Irlandako batzorde eragilea osatzen duten bost alderdiek, Irlandako Gobernuak eta Erresuma Batuko Gobernuak sinatu dute akordioa. Jarraian, gako batzuk: Ongizate sistemaren erreforma. Datorren astean hasiko dira indarrean jartzen beharrezko legeak ongizate sistemari aldaketak egiteko. Londresek Ipar Irlandako inst...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019809
BERRIA
Euskadi
noticias
Abiadura txiki-txikiko trena . Donibane Garazitik Baionara trenez joatea ez da batere erosoa erabiltzaileentzat, azpiegitura eta zerbitzu txarra dela-eta Donibane Garazitik Baionara trenez joatea ez da batere erosoa erabiltzaileentzat, azpiegitura eta zerbitzu txarra dela-eta mahaian, Baionan hitzordua duen goizetan. U...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019810
BERRIA
Euskadi
noticias
Arde Marte, Ginger eta Silitia, Rockein sariko finalista MUSIKA. Arde Marte, Ginger eta Silitia taldeak sailkatu dira Basauriko Udalak (Bizkaia) antolatzen duen Rockein musika sariketako finalerako. Tokiko artistarik onenarentzako saria jasotzeko hautagaiak, berriz, Erein, Kaserna eta Pelicanos dira. Finala azaroaren 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019811
BERRIA
Euskadi
noticias
Paulo Agirrebaltzategik Intxaustiren kultur eragiletzarako gaitasuna nabarmendu zuen aurkezpenean. Hamaika proiekturen abiaburu zein babesle izan denaren hamar egitasmo nagusi aipatu zituen: Jakin -en birfundazioa. Intxausti Bartzelonatik Euskal Herrira bueltatu zenean, 1970ean, Jakin aldizkaria debekatuta zegoen, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019812
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikustera noa; non nagoen eta nora hel naitekeen ikustera». Eta ikastera. Eta, nazioarteko probetan irteeretako kokapena hobetze aldera, puntuak pilatzera. Eta akatsak eginez akatsak zuzentzera. Eta... Hitz batean: zailtzera. «Galtzeko ezer ez daukat». Etxeko epelean eta Espainian irabaz daitekeen gehiena irabazita, ast...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019813
BERRIA
Euskadi
noticias
Dokumental bat ekoitzi du Euskaltzaindiak, mendeurrena kari Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu duenez, Euskaltzaindiak 100 urte betetzen dituen honetan ekitaldi akademiko eta instituzionalak antolatu dituzte, baina kultur arloa ere ez dute ahazteko: asmo horretan kokatzen da Egunak eta lanak dokumentala, "eusk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019814
BERRIA
Euskadi
noticias
UPNk Jose Javier Mujika zena gogoratu eta omendu du gaur, Leitzan, 11 urte bete direnean ETAk Leitzako zinegotzia hil zuela. Eguardian lore-eskaintza bat egin dute UPNko zinegotzia hil zuten tokian dagoen oroigarrian, Leitzako Amazabal auzoan, eta ondoren, meza egin dute Leitzako parrokian. Reyes Zubeldia alarguna eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019815
BERRIA
Euskadi
noticias
ANTZERKIA. Iraketik zuzenean. Tim Robbins aktore eta zuzendari estatubatuarraren "Embedded" antzezlana estreinatzen du gaur eta bihar Le Petit Theatre de Pain konpainiak Izpuran, Georges Bigoten laguntzarekin Tim Robbins aktore eta zuzendari estatubatuarraren 'Embedded' antzezlana estreinatzen du gaur eta bihar Le Peti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019816
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxebizitza eskubideari buruzko lege proposamena atzera bota du Legebiltzarrak Etxebizitza eskubideari buruzko lege proposamena atzera bota du Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen, atzo, Aralarrek etxebizitzari buruz egindako lege proposamena. Proposamen horren bitartez, etxebizitza eskubidea aitortzea nahi zuen Arala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019817
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren zatiak inoiz ez direla onak izaten esaten da zineman. Manifestazio batek bigarren zatia izateak berak erakusten du arazoa ez dela konpondu. Gaur hamabost egun egin bezala, kalera atera ziren atzo Fagor Etxetresnetako langileek. Esan daiteke ordukoaren bertsio larritua izan zela, Mondragonek hartutako erabakiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019818
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk iragarri du aurrekontu «errealistak eta arduratsuak» izango direla Eusko Jaurlaritzak prest du 2019ko aurrekontuen zirriborroa; hasi da horren ildo nagusiak oposizioari aurkezten, eta urriaren 23an Gobernu Batzordeak onartuko ditu. Baina oraindik zailena falta da: oposizioko alderdiekin negoziatzea, eta, behar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019819
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi pertsona hil eta beste bi zauritu dira Irunen gertatutako auto istripu batean IRUN. Bi autok elkar jo zuten atzo, 09:30 aldera, Irunen (Gipuzkoa), suhiltzaileen biribilgunetik gertu. Bi pertsona hil eta beste bi zauritu ziren. Auto berean zihoazen hildako bi pertsonak: 75 urteko gizon bat eta 71 urteko andre bat. 3 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019820
BERRIA
Euskadi
noticias
"Presoen sostenguaren eta elkartasunaren kontrako epaiketa da" Astelehenean hasiko da 11/13 sumarioan auzipetutako 47 lagunen kontrako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zulueta da horietako bat. Espainiako Estatuaren apustua errepresioaren aldekoa dela dio. EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019821
BERRIA
Euskadi
noticias
«Blusen eta Nesken Federazioarekinez dugu ezer ere hitz egin» Urte osoan lan egiten duen Blusen eta Nesken Batzordeak zuzendaritza berria du. Sergio Gonzalez (Gasteiz, 1982) da zuzendaritza taldearen burua. Berrikuntzarik ekarriko al du zuzendaritza berriak? Ez dakargu berrikuntza berezirik, aurtengo ediziorako behintz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019822
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste Nagusia aitzakiatzat hartuta, Sare Herritarrak prentsaurrekoa eman zuen atzo goizean Bilbon. Urtero legez, aurten ere mobilizaziora deitu du. Joan den larunbatean Donostian egin zuten manifestazioa, eta datorren ostiralean Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte, Ibilian-ibilian etxerako bidean ekinaldiaren barruan. Ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019823
BERRIA
Euskadi
noticias
Europara joango da Herrira, espetxeetako «salbuespen neurriak» salatzeko asmoz Datorren astean Europara joango dela iragarri du Herrira mugimenduak. Asteazkenetik ostirala bitarte, hango ordezkari politiko eta instituzionalekin biltzeko asmoa dute, espetxe politikaren berri zuzena emateko. Horrez gain, giza eskubideen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019824
BERRIA
Euskadi
noticias
Oso itxura eskasa eskainita, Realak azken minutuan galdu du Rayo Vallecanoren aurka, Jonathan Vierak 89. minutuan penaltiz sartutako golaren eraginez -Bravok egin du penaltia-. Hasi eta bukatu, oso motel, ideiarik eta freskotasunik gabe, eta oldarkortasunik gabe aritu dira txuri-urdinak, eta, Leverkusenen gertatu bezal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019825
BERRIA
Euskadi
noticias
AIZKORA. Juanjoxe Lopez Azpilikuetak aise menderatu zuen herenegun Aitzol Atutxa, Egur Sportek antolatutako Banakako Txapelketako finalean, Azpeitian. Lezaundarrak 28.54 minutu behar izan zituen lanak amaitzeko, eta dimoztarrak 32.19. Hasi eta bukatu, nagusi izan zen Lopez Azpilikueta, eta azken sei enborrak ebakitzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019826
BERRIA
Euskadi
noticias
Athletic Europako postuetara salto egiteko «ondo kokatuta» dagoela esan du asteon Andoni Iraolak. Baina sarritan ez da erraza izaten pauso hori ematea. Gertu egon arren, talde askorentzat ezinezkoa izaten da. Salto handiegia da. Athleticentzat ere ez da pauso erraza. Azken denboraldiotan sailkapeneko sei onenengandik g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019827
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Iram Haq. Aktoreak: Maria Mozhdah, Adil Hussain, Ekavali Khanna. Iraupena: 106 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Norvegia. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'Hva vil folk si'. Nishak 16 urte ditu, eta bizitza bikoitza darama: gurasoak pakistandarrak ditu, eta etxean alaba perfektua da. Baina lagunekin at...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019828
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak Juan Ramon Karasatorre eta Maria Jesus Arriaga ustezko etakideak absolbitu egin ditu. Epaimahaiak ez du frogarik aurkitu Karasatorreri 1994an udaltzainburu bat hiltzea leporatzeko. Era berean, Arriagak 1985ean guardia zibil ohi bat hil zuela ezin izan du erakutsi Fiskaltzak, eta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019829
BERRIA
Euskadi
noticias
Mende bat korapiloak askatzen. Ehun urte bete ditu Arabako Ospitale Psikiatrikoak, garai bateko Las Nieves babes etxeak. Azken mendean gizartearen bilakaeraren erakusgarri izan da. EGUZKIÑE DE MIGUEL. Arabako Ospitale Psikiatrikoko gerentea Ehun urte bete ditu Arabako Ospitale Psikiatrikoak, garai bateko Las Nieves bab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019830
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk salatu du EAJk kudeaketa «ezin txarragoa» egin zuela Bidegin EH Bilduren arabera, «ezin txarragoa eta irregularra» izan zen EAJk Gipuzkoako errepideak kudeatzen dituen Bidegi erakundean egindako kudeaketa. «Kontratuak blindatzeak, errepideak eraikitzeko kostuan izandako desorekak eta zorrak agerian uzten dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019831
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekologistak Martxan taldearentzat «oso eztabaidagarria» da Azazetako parke eolikoaren aldeko txostena Ekologistak Martxan taldea ez dago ados Arabako Foru Aldundiak Azazetako parke eolikoari buruz egindako txostenarekin. Taldearen erranetan, «oso eztabaidagarria» da txostena aldekoa izatea, dokumentuak berak azaltzen b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019832
BERRIA
Euskadi
noticias
Bitxikerien artean edo antzeko ezaugarriren bat duen multzoan sartzekoa izango da igande honetan Leganesen (Espainia) ikusiko dena. Bederatzi jokalari euskal herritar edo hemengo taldeen harrobietan hazitakoak elkartuko dira, eta hau da atentzioa emango duena: Leganesen Eibarren baino gehiago izango dira. Bost baitira ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019833
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk Markel Olano izendatu du berriro Gipuzkoako ahaldungai nagusi Gipuzkoako kargu instituzional nagusietan, duela hiru urteko apustuarekin segituko du EAJk urtebete barruko udal eta foru hauteskundeetan: Markel Olano izendatu du herrialdeko ahaldungai nagusi, eta Eneko Goia Donostiako alkategai. Biak dira, 2015etik, ...
cc-by-sa 4.0