id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0019834
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Zangoza eta Kaseda (Nafarroa) batzen dituen NA-5340 errepidean 34 urteko gizonezko bat hil zen igande goizaldean, auto batek harrapatuta. Goizaldeko bostak aldera gertatu zen istripua. Igandean beste istripu bat ere izan zen Nafarroan: Altsasun, automobil bat bidetik irten zen, eta bost gizonezkok min hartu zut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019835
BERRIA
Euskadi
noticias
Egilea: Katixa Dolhare-Zaldunbide. Argitaletxea: Elkar. Friedrich Nietzschek esaten zuen estilo handia edertasunak handitasuna gailentzen duenean izaten dela. Prosa finaren jabe, Katixa Dolhare-Zaldunbidek (Ezpeleta, Lapurdi, 1982) estiloari ematen dion lehentasuna edukiaren nondik norakoari gailentzen zaio bere lehen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019836
BERRIA
Euskadi
noticias
Zazpi milioiko isuna jarri diete Bilboko Portuko garraiolariei Kartel bat osatu eta Bilboko Portuko errepide bidezko garraioa kontrolatzea egotzi die Lehia Batzordeak hainbat garraio elkarteri. Haren arabera, bezeroak banatzen, prezioak finkatzen eta akordioak betetzen zirela kontrolatzen zuten. Zazpi milioi euroko isu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019837
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxelo, Vicent, irakurleok, urte berri zoriontsua. Galizian, osasun publikoaren kolapsoak markatua datorkigun urtea. 2022a osasun arloak gainez eginda hasi berri dugu Vigon, 14 zentro edukitzeraino itxita herritarrentzat, larrialdietarako eta COVID-19ko kasuak artatzeko izan ezik. Pontevedrakoa eta O Salneskoa ere ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019838
BERRIA
Euskadi
noticias
Webgunean. Trixerta guztiak ondorengo helbide honetan erosi ahal izango dira: www.berria.eus/berrialaguna/denda . Prezioa. Prezio orokorra 19,45 euro; BERRIAlagunentzat, 17,95 euro.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019839
BERRIA
Euskadi
noticias
Kofi Annanek, Gro Harlem Brundtlandek, Bertie Ahernek, Pierre Joxek, Gerry Adamsek eta Jonathan Powellek sinatutako ebazpena ingelesez irakurri zuen Ahernek, Bakearen Etxeko zelaietan. Bat-bateko itzulpena egin zuten euskaraz eta gaztelaniaz, eta lau hizkuntzatan zabaldu zuten antolatzaileek, ordena honetan: ingelesez,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019840
BERRIA
Euskadi
noticias
Sindikatu Medikoaren hordagoari men egiteko prest azaldu da Txibite Otsailaren 1ean greba mugagabea hastekoak dira Osasunbideko sendagileak, Nafarroako Sindikatu Medikoak deituta. Osasun sistema publikoa kinka larrian zen aspalditik, eta COVID-19aren izurriak presioa gehitu zion lehendik ere lehertzeko zorian zen eltze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019841
BERRIA
Euskadi
noticias
IRLANDA. GERRY KELLY SINN FEINEKO DIPUTATUA ETA JUSTIZIA ETA POLIZIA BATZORDERAKO NEGOZIAZIO BURUA . «DUPek ikusi behar du boterea partekatzea beste aurrerabiderik ez dagoela» gerry kelly x sinn feineko diputatua eta justizia eta polizia «DUPek ikusi behar du boterea partekatzea beste aurrerabiderik ez Gatazkan zein ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019842
BERRIA
Euskadi
noticias
IRITZIA. MENPEKOTASUN LEGEAREN PROIEKTUA. Ez du eskubidea bermatzen Dependentzia sistema nazionala ezartzen duen lege proiektua Parlamentura bidali duela iragarri du Espainiako Gobernuak. Proiektuak zaindua izateko eskubidea aitortzen omen du, eskubide publiko eta Proiektuari buruz prentsa komunikatuak esaten duena oin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019843
BERRIA
Euskadi
noticias
Caballitoko laudoari helegite bana jarri diote batzordeak eta UGTk . Arbitroek greba eskubidea urratu dutela uste dute batzuek eta besteek Caballitoko laudoari helegite bana jarri diote batzordeak eta UGTk Arbitroek greba eskubidea urratu dutela uste dute batzuek eta besteek Pferd-Ruggeberg Caballitori beste 23 langile...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019844
BERRIA
Euskadi
noticias
Espero zena baieztatu dute Eustaten datuek: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa atzeraldian sartu dira, krisia hasiz geroztik, bigarren aldiz. Barne produktu gordinak bi hiruhilekotan jarraian behera egiten duenean esaten da ekonomia bat atzeraldian dela. Hori gertatu zaie Araba, Bizkai eta Gipuzkoari: iazko azken hiruhilekoan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019845
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Volkswageneko langileek ABEE aldi baterako erregulazioan jarraituko dute ekainaren amaiera arte gutxienez. Enpresako zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek sinatutakoaren arabera, langileak erregulazioan sartuko dira beren urteko lanaldira -215 egunekoa- iristen ez badira. UGTk (hamabi kide) eta CCOOk (z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019846
BERRIA
Euskadi
noticias
«Multzo trinko horretan, gora eta behera egiten zuten buruak bakarrik bereizten ziren, eta dantza egiten zutenen sorbaldak». Ernest Hemingwayk jaiari buruzko begirada eta hausnarketa ezagunenetako bat egin zuen Fiesta eleberriko kroniketan. Eleberri hori izan da Atzean, jai taldearen amaieran izeneko egitasmoan Itziar ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019847
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dut Euskal Herri idiliko bat irudikatzen, gatazkatsua baizik» Lehen eleberria du 'Aratz. Begiradaren atzetik', espioiak, genetika esperimentazioa eta boterearen aurkako borroka uztartzen dituen lan mardula. Bi zatitan banatua da, eta bigarrena aurki kaleratuko du. Historian lizentziaduna da Mikel Rodriguez (Lesaka,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019848
BERRIA
Euskadi
noticias
Oliba olioaren prezioak gainezka egingo du oraindik ere luzaroan Sei eurotik gorako oliba-olio birjin estra ohikoagoa da egunotan bost euro ingurukoa baino, eta aurtengo oliba uztak ez du lagunduko salneurri garesti horiek apaltzen. Aitzitik, Nafarroako eta Arabako Errioxako olibondoak zama txikiarekin daude iraila bad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019849
BERRIA
Euskadi
noticias
Irani erasotzeak «ustekabekoak» ekar ditzake, AEBen ustez AEBek, hasiera batean, Israelekin bat egin eta Irani erasotzeko mehatxua egin bazuten ere, orain tentuz aritzeko beharra ikusi dute. Leon Panetta AEBetako Defentsa idazkariak esan du Irango programa nuklearra deuseztatzeak «ustekabeko» ondorioak ekar ditzakeela,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019850
BERRIA
Euskadi
noticias
Datorren asteburuan hasiko da Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka. Larunbatean, Iruñean, kanporaketako irabazleek jokatuko dute elkarren aurka: Irribarria-Rezustak, Laso-Imazen aurka. Igandean, berriz, ligaxkako lehen bi sailkatuak ariko dira elkarren aurka, Bilbon: Altuna III.a-Martija Elezkano II.a-Zabaletar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019851
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez gaitezen hain txalogile izan» eskatzen zuen Jose Ignazio Ansorenak, Iker Bidegorri ezizenaren pean, 1980. urteko hondarreko Oh! Euzkadi batean. Leonard Cohen Donostiako Belodromoan kontzertua eskaini berria zen. Ansorenari emanaldiak batere asebete ez, eta ez zuen ulertu nolatan jendeak jo zion hainbeste txalo; zer ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019852
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 300 lanpostu eskainiko ditu Ertzaintzaren 26. promozioan, aurreikusitakoa baino 50 gehiago. Madrilek jarritako helegiteak sortutako atzerapenenen ondorioz hartu du erabakia Jaurlaritzak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019853
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsiodunek beren aldarrikapenak bidali dizkiote gutunez Pedro Sanchezi BILBO. Espainiako presidente Pedro Sanchezi eta presidenteorde Pablo Iglesiasi gutunak igorri dizkio Euskal Herriko Pentsiodunen Elkarteak haren erreibindikazioak azaltzeko. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri ere bidali dio eskutitza,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019854
BERRIA
Euskadi
noticias
Ladix Arrosagarai bezalako ausartei zor diet komikiari diodan zaletasuna -80ko hamarkadaren amaieran obra bikainak ekarri zizkigun euskarara, horretarako espresuki sortutako argitaletxeak, Antxeta deitua, bide oparoa urratzerik lortu ez zuen arren-; eta Bego Montorioren pasioari, berriz, Angulemako jaialdiari ia urtero...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019855
BERRIA
Euskadi
noticias
Zerbait alda dezake Maite Iturberen dimisioak? Dimisioa eskatzeko mozioa dela eta, EH Bilduko Urruzunorenak dira koherenteen ditudan argudioak. Esate baterako, esan duelarik beste zuzendari bat jarrita ere arazoak hor jarraituko duela. Ulertzen dudan bezala kudeaketa eredu berri batek soilik ekar dezakeelako aldaketa. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019856
BERRIA
Euskadi
noticias
Erasoek irauten badute prozesua «usteldu» egingo dela dio Erkorekak Konponbide prozesuak aurrera egin dezan hala Espainiako Gobernuak nola ETAk pausoak eman behar dituztela argi du Josu Erkorekak, Espainiako Kongresuko EAJren eledunak. Bizikleta batekin alderatu zuen egungo egoera: «Bizikleta, edo badabil, edo erori eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019857
BERRIA
Euskadi
noticias
BANGKOK. Aung San Suu Kyi Myanmarko oposizioko buruzagiaren kontrako epaia datorren asteartean ziren ematekoak, baina epaia berriz atzera daiteke; izan ere, haren etxean sartu zen estatubatuarraren osasunak
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019858
BERRIA
Euskadi
noticias
Troitiñoren estradizioari buruzko erabakia atzeratuta Antton Troitiñoren eEpainiaratzeari buruzko erabakia atzeratu egin du Erresuma Batuko Auzitegi Nagusiak. «Kasuaren konplexutasuna» kontuan hartuta ebatzi du hori, eta ez du baztertu erabakia Auzitegi Gorenak hartu behar izatea ere, Estrasburgoko Auzitegiaren epaiari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019859
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Ezustea izan zen atzo Munduko Txapelketan, Montenegrok 28-26 galdu zuelako Argentinaren aurka. Islandiak ere galdu egin zuen Errusiaren aurka, 25-30. Alemaniak, Danimarkak, Hungariak, Serbiak, Esloveniak eta Frantziak ez zuten hutsik egin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019860
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Hezkuntza Ministerioak atzera bota du bederatzi autonomia erkidegoren aurka jarritako helegitea, EAEren aurkakoa barne. Gobernu horiek ez zuten egin LOMCEk Lehen Hezkuntzako 6. mailan agintzen zuen azterketa, eta horregatik eraman zituen auzitara. Erabakia, Ministerioaren arabera, hezkuntza alorrean akordioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019861
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. 2006KO MUNDUKO KOPA. Txapeldunari, txapeldunen gisara jokatuta. Frantziak hankaz gora jarri ditu iragarpen guztiak, eta erakustaldia emanda sailkatu da finalerdietara. Portugal izango du kontrario Brasil. Dida; Cafu (Cicinho, 76. min.), Lucio, Juan, Roberto Carlos; Gilberto Silva, Ze Roberto, Kaka (Robinho, 78...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019862
BERRIA
Euskadi
noticias
Eraikin publikoetan funtzionarioek kartelak ez paratzeko agindua eman du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gobernuak eraikin eta espazio publikoen "erabilera zuzena bermatzeko" agindua eman du gaur goizean, eta aurrerantzean funtzionarioek ezingo dute pankarta, kartel edo afixik jarri, horretarako propio zehaztutako toki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019863
BERRIA
Euskadi
noticias
Garai ez hain aspaldiko hartan, Mitterrandi begira-begira egon ohi ziren Europako gainerako buruzagi gorenak, orain Merkel andereari nola, hark eztula eginez gero denek eztul egiteko. Behin, krisi bolada gaizto bateko kinkarik larrienean, zera otu zaio Miterrandi: ataka hartatik ateratzeko onena zela Europako estatu bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019864
BERRIA
Euskadi
noticias
Urriko azken astelehena urriko azken egunean egokitu da aurten. Jaiegun bezpera izaki, zubia zuen jende askok, eta hori Gernika-Lumoko (Bizkaia) urteroko azokan zuzenean sumatu da. Izan ere, inoizko jendetzarik handiena bildu zen Bizkaiko udalerrira egun osoan. Gernika-Lumoko Udalak emandako datuen arabera, 120.000 bis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019865
BERRIA
Euskadi
noticias
BESTE BATASUNA. BRETAINIA. «Terrorismoaren aurkako legediak kutsatu egin du Frantziako Justizia». GAEL ROBLIN . Bretainiako preso politiko ohia «Terrorismoaren aurkako legediak kutsatu egin du Frantziako Justizia» Gael Roblin da Parisko Fiskaltza nagusiak berriro epaituta ikusi nahi lituzkeen hiru bretoi preso politiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019866
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko aro politiko berria azalduko dute EAk eta ezker abertzaleak Argentinan JOSE ANTONIO PASTOR JOSE MIGUEL AIERZA. JOSE ANTONIO PASTOR JOSE MIGUEL «Egoerak eskatzen duen mailan egon, eta EAJk ere Jaurlaritzaren JOSE ANTONIO PASTORPSEren Legebiltzarreko eleduna«Abagune politikoan baikorrak baina eszeptikoak g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019867
BERRIA
Euskadi
noticias
Lindanoaren ondorioei buruzko azterketa epidemiologikoa agindu dute Barakaldon . Lindanoak barakaldarren osasunean zein arazo eragin dituen argitzeko agindu du epaile batek Lindanoaren ondorioei buruzko azterketa epidemiologikoa agindu dute Lindanoak barakaldarren osasunean zein arazo eragin dituen argitzeko Hainbat ur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019868
BERRIA
Euskadi
noticias
Burdinazko Harresian Karraderan lasterketa Larrabetzun Euskal Herriko historian berebiziko garrantzia daukan Burdinazko Harresia ezagutzeko beste aukera bat izango da martxoaren 15ean Larrabetzun (Bizkaia). Modu ezezagun batean, gainera. Izan ere, Burdinazko Harresia Karraderan mendi lasterketa antolatu dute, tropa fra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019869
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzenbidean hainbat printzipio eta balio egon arren, horiek kontraesanak eta zailtasunak izaten dituzte errealitatean. Hala uste du, behintzat, Angel Elias EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko dekano eta juristak. Eta hori gertatzen da balio bereko lanek soldata berbera izan behar dutela esaten duen leg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019870
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Asteburuan EHFko Kopako partida duenez, gaur jokatuko du Bera Berak ligako lehia. Bidebietan izango da, Granollersen aurka (19:00). Gipuzkoarrak lidergoan berdinduta daude; bisitariek, berriz, azken lau partidak irabazi dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019871
BERRIA
Euskadi
noticias
Irailaren 8a argitu aurretik, uniformedunez beteta dago jada Hondarribia (Gipuzkoa). Jaizkibel konpainiak, alardean emakumeak eta gizonak rol berean onartzen dituen talde bakarrak, 06:30erako bildu ditu kideak. Ilunpean, 500 alpargata pare urduri dabiltza oin batetik bestera jauzika, txistuen doinuan martxa militarrari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019872
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontserbadore bat eta militar bat lehian Bulgarian SOFIA. Tzetzka Tsatxeva kontserbadorea eta Rumen Radev armadako komandante ohia dira faboritoak Bulgariako presidentetzarako bozetan; dena den, inkesten arabera, bigarren itzulia egin beharko dute. 21 hautagai lehiatuko dira gaur hauteskundeetan. Inork ez badu botoen %...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019873
BERRIA
Euskadi
noticias
Adimen handiko ikasleei hezkuntza arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren 2019-2022ko planak badu berrikuntza nagusi bat: ikastetxe guztiek baheketa bat egiteko obligazioa izango dutela, gaitasun handiak hautemateko. Pandemiak atzeratu egin du kontua, baina egitasmo horren nondik norakoak datozen hilabeteotan aurkeztekoa d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019874
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gorpu aurkitu dituzte, bata Bilbon eta bestea Gasteizen BILBO. Bi gorpu aurkitu zituzten herenegun eta atzo, bata Gasteizen, eta bestea Bilbon. Gasteizkoa gizonezko baten gorpua da, eta sastrakak kentzeko lanetan ari ziren langile batzuek aurkitu zuten, herenegun. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, 2019ko urrian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019875
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniak Suediaren nekea baliatu nahi du emakumeen finalean Futbola Brasil eta Kanada faboritoak kanpoan utzi ostean, gaur jokatuko dute emakumezkoen futbol finala Alemaniak eta Suediak (22:30). Alemaniak errazago irabazi zuen Kanadaren aurkako finalerdia (2-0), eta baliatu egin nahi du Suediak Brasilen kontra pilatut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019876
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara ikastea doan izan dadin, kanpaina bat abiatuko du Kontseiluak Euskara ikastea guztientzat doan izatea aldarrikatuko du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datozen hilabeteotan, kanpaina baten bitartez: Euskara, denontzako doan . Izan ere, beren burua euskaldundu nahi duten pertsona helduek ahalegin intele...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019877
BERRIA
Euskadi
noticias
BELFAST. Theresa Villiers Erresuma Batuak Ipar Irlandan duen ordezkariaren arabera, bake elkarrizketak arrakasta izan ezean gobernuaren etorkizuna «arriskuan» egon daiteke. «Iaz ez bezala, oraingoan ez dugu eztabaida luze eta amaigabeak edukitzeko luxua».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019878
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehen goiza zen. Itxialdiko lehen astelehen goiza. Egun eta erdi generamatzan etxean sartuta, baina, bestelako agindurik iritsi ez zitzaionez, astelehen goizez lanera joan zen. Erakunde publiko batera. Beti bezala, trenez. Sekula baino estuago, norbaitek oker hartutako erabaki baten ondorioz, trenen maiztasuna murr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019879
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtebeterako zigortu du Sinkewitz Alemaniako Federazioak TXIRRINDULARITZA Patrik Sinkewitz urtebeterako zigortu du Alemaniako Federazioak, dopina dela medio. Aurten Tourretik kanpo geratu zen arrazoi beragatik, eta baita Suitzako Itzulitik ere. Txirrindulariaren abokatuak konforme agertu dira zigorrarekin, aurretik esp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019880
BERRIA
Euskadi
noticias
Alternatibak dio euskal gizartearen sektore zabal batera iritsi dela Bildu Alternatibaren iritziz, igandeko udal eta foru hauteskundeetako emaitzek agerian utzi dute euskal gizartearen sektore zabal batera iritsi dela Bilduren mezua. «Koalizioa osatzen dutenen batuketa baino gehiago da Bildu», adierazi du. Ohar batean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019881
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasuna sufritzera kondenatuta dago. Hein handi batean, baina, bere errua da. Granadan partida oso kaskarra jokatu, eta merezita galdu du 3-0. Une honetan 16. postuan dago sailkapenean eta lau puntuko aldea du jaitsiera postuetan dagoen lehen taldearekiko. Biharko emaitzen arabera, baina, koltxoia puntu bakarrekoa bila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019882
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk tranbia guztiak hartzen ditu». 1936ko gerra ostekoa da esaldia. Orduan hartu behar izan zituen, batzuetan bidaide batekin, besteetan beste batekin, eta «denekin», behin; Jose Antonio Agirre lehendakariak, gerra garaiko lehen gobernuan. Franco diktadorea hiltzearekin batera ere aukeratu behar izan zuen nora jo: 80k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019883
BERRIA
Euskadi
noticias
Idazlea eta ilustratzailea: Mario Ramos. Itzultzailea: Aztiri. Argitaletxea: Ttarttalo. Nortasuna eraikitzea nahitaezko lana da. Batzuetan kosta egiten da eta besteetan lagunduko diguten baliabideak topatzen ditugu, gure zorionerako. Txikienei zeregin honetan laguntzeko osatu bide zuen Mario Ramos zenak album hau. Dara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019884
BERRIA
Euskadi
noticias
Motelaldia «luzerako» izango dela ohartarazi du Gipuzkoako ganberak Iazko urtea bezala, 2024a ere «ziurgabetasun eta exijentzia handikoa» izango da. Europako ekonomiak moteldu egin du hazkunde erritmoa, eta hala gertatzen ari zaio Euskal Herrikoari eta Gipuzkoakoari ere. Eta «luzerako» izango da hori. «Hazkunde motelek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019885
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanchezek dio PSE-EE dela «mozorrorik gabeko ezkerra» PORTUGALETE. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia laugarrenez izan da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainan. Portugaleten (Bizkaia) eginiko ekitaldi batean azpimarratu du sozialistak ez direla «galduko» EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen arte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019886
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dugu sormen handiko jokoa, baina aukera asko sortzen ditugu» Dani Garciaren iritziz, talde sendoagoa dute sasoi honetan. Onartu egin ditu jokoari egin zaizkion kritikak, baina argi du zer egin behar duten: «Jokalariok jakin behar dugu zer den ondo eta txarto jokatzea». Dani Garciak (Zumarraga, Gipuzkoa, 1990) talde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019887
BERRIA
Euskadi
noticias
Historiako liburuen oihartzuna dakarten tituluekin esnatu gara: artilleriazko gerra bat Europako zoruan. Geopolitika aldez aurretik erabakita dagoen zerbait dela ikasi duen belaunaldiarentzat, ezuste oro da handia, eta orain nazioarteko kaosean orientatzeko mapa baten bila gabiltza, zintzoak eta gaiztoak nor ote diren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019888
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako bozetarako EAren eskaintza kritikatu du Aralarrek. NaBain aurkeztearen aldeko apustua berretsi du EAk, Nafarroak «berezko ahotsa» izan dezan Europan Europako bozetarako EAren eskaintza kritikatu du Aralarrek NaBain aurkeztearen aldeko apustua berretsi du EAk, Nafarroak «berezko Aralarren ustez, aurreko astean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019889
BERRIA
Euskadi
noticias
Bake prozesua martxan jartzeko eskatu die EALek Espainiari eta Frantziari EAL Europako Aliantza Libreak Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatu die bake prozesua martxan jartzeko Euskal Herrian, "aurten bertan". Egunotan bilera egiten ari dira Korsikan, eta bertan, EH Bilduren ekimenezko testua onartu dute. EH Bildu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019890
BERRIA
Euskadi
noticias
Tania Cañas. ESK-ko Immigrazio bulegoko kidea. «Etorkinek sare sozial ahulagoa dute, eta okertu egiten du horrek egoera». Oparotasun garaian heldutako langile etorkinek aparteko nekeak aurkitzen dituzte krisi garaiotan, enpresen lan esku gosea apaldu denean. Oparotasun garaian heldutako langile etorkinek aparteko nekea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019891
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltegiek eta barnetegiek bat egin dute Euskararen Txantxangorriarekin Uda euskara ikasteko "garai ezin hobea" dela azpimarratu dute euskaltegi eta barnetegietako ordezkariek. HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak adierazi duenez, 5.000 ikasleren bueltan ibili ohi dira euskaltegi eta barnetegietan, eta, aurten, 6....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019892
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. EUROLIGA . Bukaerarik errazena . Tauk aurreneko postuan bukatu du Euroligako lehen fasea Estrasburgori erraz irabazita, eta datorren asteleheneko zozketa du orain buruan Tauk aurreneko postuan bukatu du Euroligako lehen fasea Estrasburgori erraz irabazita, eta datorren asteleheneko zozketa du orain buruan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019893
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiaren jarrera salatu du legelari talde batek BILBO. «Katalunian gauzatzen ari den oinarrizko eskubideen murrizketa» salatzeko, agiri bat aurkeztuko du Euskal Herriko legelari talde batek, gaur. Irailaren 16an Bilbon eginiko manifestazioarekin bezala, biharko deiturikoarekin ere bat egingo dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019894
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika «kalera ateraz» hasiko dute Donostiako Hamabostaldia, igandean Donostiako Musika Hamabostaldiaren espiritua «ahal den jende gehienarengana» iristea nahi dute antolatzaileek. Horretarako, inaugurazio egun oparoa prestatu dute datorren iganderako: zazpi taldek hamar emanaldi eskainiko dituzte guztira, horietatik s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019895
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkerreko gazte independentisten bilgunea sortzeko bidea hasi dute Gazte sozialista eta independentisten bilgune izango den mugimendua eratzeko lehen hazia jarri dute gaur goizean dozenaka gaztek Zarautzen, Gipuzkoan. Gazte Zukgua izenarekin hasiko dute mugimendua egituratzeko prozesua. "Une batean ikusi genuen gazte m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019896
BERRIA
Euskadi
noticias
«Amorrazioz, irten izan zait malkoren bat edo beste» Hamalaugarren denboraldiari ekin dio Samuel Sanchezek Euskaltel-Euskadi berrian. «Osasunez ondo egotea» eskatu dio urteari, eta Giroa dauka, oraingoz, jomugan. Gosari, entrenamendu, askari, masaje, afari eta gainerakoen artean, kazetariei ere leku berezia egin behar ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019897
BERRIA
Euskadi
noticias
Habanako Iraultzaren plazatik abiatu dira Castroren errautsak, Kubako bandera batek estalitako kutxa baten barruan, Euskal Herrian 13:15 inguru zirenean. Lau egunez izango da Santiagorako bidean. Bertan emango diote azken agurra, igandean. Iñaki Petxarroman Habanan da, gertatzen denaren berri ematen: "Garaipenera arte!...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019898
BERRIA
Euskadi
noticias
Historia hurbileko hilabeterik zailena izan da azken hau Saudi Arabiarentzat, arlo diplomatikoan bederen. Ondorio zehatzik ez du pairatu oraindik, baina nazioarteko irudia zeharo hondatu zaio, eta nazioarteko eragileek markaketa bat ezarri diote orain, baita aliatuek ere. Jamal Khaxoggi kazetariaren hilketak hasi zuen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019899
BERRIA
Euskadi
noticias
Sindikatuek bertan behera utzi dituzte mobilizazioak Konstituzionalaren erabakiaren ondorioz, gehiengo sindikalak bertan beherea utzi zituen atzorako deituta zituen mobilizazioak. Sindikatuen ustez, «gutxieneko demokratikoei jarraikiz, Konstituzionalak hartu duen erabakia baino ez zegoen hartzerik». Berretsi dute eskub...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019900
BERRIA
Euskadi
noticias
Howard Kendall entrenatzaile ohia hil da, 69 urterekin ATHLETIC. Howard Kendall Athleticeko entrenatzaile ohia hil zen atzo, 69 urte zituela. Kendall 1987ko udan iritsi zen Bilbora, Evertonekin inoiz emaitza onenak lortu ondoren -bi liga, FA kopa bat eta Europako Errekopa bat-. Bi sasoi eta erdiz entrenatu zuen Athleti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019901
BERRIA
Euskadi
noticias
Iñigo Astiz idazle eta BERRIAko kazetariak Analfabetoa poesia liburua argitaratu du aurten, eta bertako Hogeita bat poeman oinarrituta ondu dute Hogeitavåt ikuskizuna Astizek berak eta Mikel Aierbe literatura irakasle eta kritikariak. Donostiako Ernest Lluchen egongo dira gaur .
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019902
BERRIA
Euskadi
noticias
Baliteke oinean beste tiro bat hartzea bankuek datorren asteartean; oraingoan, Europako Batasuneko Auzitegiak botea. Hipoteka bat IRPHari loturik daukatenek egun horretan jakingo dute hura aldatzeko eskubidea duten, eta, batez ere, Euriborra erreferentzia gisa ez edukitzegatik pagatu duten alde osoa edo zati bat berres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019903
BERRIA
Euskadi
noticias
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau 'erdiko txapelketako finala 161.000 lagunek ikusi zuten ETB1 katean; finala jokatzen ari zen unean lau ikusletik batek euskarazko katearen emanaldia jarraitu zuten. Eguneko bigarren emandli ikusiena izan zen Bengoetxea-Altuna partida; eguneko liderra La Sextak 'Salvados' izan zen, %27...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019904
BERRIA
Euskadi
noticias
M ista'aravim hitzak arabiarrak baino arabiarrago esan nahi du hebreeraz, eta Israelgo Poliziak duen unitate sekretua izendatzeko erabiltzen da. Izena ez zen kasualitatez aukeratu, Israelen zein lurralde okupatuetan bizi diren palestinarren artean infiltratzea baita unitate horren xedea, betiere, arabiarrak balira beza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019905
BERRIA
Euskadi
noticias
Udaletxetik Espainiako bandera kentzeko eskatu dute ehunka lagunek. Kalejira egin dute ikurrinaren alde, musikariek, bertsolariek eta erraldoi eta buruhandiek lagunduta Udaletxetik Espainiako bandera kentzeko eskatu dute ehunka lagunek Kalejira egin dute ikurrinaren alde, musikariek, bertsolariek eta Goian ageri da Esp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019906
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emaztea eta semeak jotzea eta hiltzen saiatzea leporatuta Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, emaztea eta semeak azken urteetan maiz jo dituelako. Gainera, eraso horietako batean, eskuekin eztarria itoz seme nagusi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019907
BERRIA
Euskadi
noticias
ZIENTZIA. ARGI ALDIAN. Obesitate izurria, genetikoa? Jose Ramon Bilbao EHUko Genetika irakasle eta Gurutzeta ospitaleko Epidemia hitzak, milaka hildako eragiten zituzten kolera edo tifusa bezalako gaixotasun infekziosoak dakarzkigu burura. Gurean desagertu dira izurrite horiek, baina bestelako gaitzen maiztasuna etenga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019908
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxoaren 8ko greba feministaren arrakasta ikusgarria eta sentigarria izan da, beste behin. Ez bakarrik zenbakitan. Egun osoko lanuzte, kontsumo, zaintza eta produkzio greba eta mobilizazioetan parte hartu genuenok bizi izan genuen hor zerbait: emakumeon* arteko elkartasun bat, patriarkatuaren eta kapitalismoaren aurk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019909
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumeak hiltzea «merke» ateratzen dela salatu du Clara Campoamor elkarteak. Ana Isabel Madariaga jipoitu eta hil zuen gizonari 12 urteko zigorra ezarri diote, aldeak ados jarrita Emakumeak hiltzea «merke» ateratzen dela salatu du Clara Campoamor Ana Isabel Madariaga jipoitu eta hil zuen gizonari 12 urteko zigorra Cla...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019910
BERRIA
Euskadi
noticias
NATOk Afganistan babesten segituko duela ziurtatu du WASHINGTON. NATOk Afganistan babestuko du AEBek tropak erretiratu ondoren ere, Jens Stoltenberg aliantzako idazkari nagusiak atzo adierazi zuenez. «Afganistango segurtasuna erronka handia da oraindik, eta irtenbide adostu bat behar du».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019911
BERRIA
Euskadi
noticias
AEB (2): Cylance Pro Cycling eta Tibco-Silicon Valley Bank. Belgika (3): Lensworld-Kuota, Lares-Waowdeals eta Lotto-Soudal. Herbehereak (3): Boels Dolmans, Sunweb, eta WM3 Pro Cycling. Italia (3): Ale Cipollini eta Bepink-Cogeas eta Servetto Giusta.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019912
BERRIA
Euskadi
noticias
«Beharrezkoa da tratamenduen erabilera profilaktikoa sustatzea» Gizadiak «askotariko epidemiei» aurre egiteko prestatu behar du, Abdool Karimen iritziz. Nabarmendu du GIBaren eta COVID-19aren aurkako borrokak ezin direla gainditu desberdinkeriari aurre egin gabe. Pozteko arrazoiak badirela uste du Quarraisha Abdool Kar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019913
BERRIA
Euskadi
noticias
«'Decogarden' nire izaerarekin bat dator, orain arte egin dudana baino gehiago». Etxea dekoratzeko hainbat aholku ematen ditu Yolanda Alzolak larunbat eguerdietan, 12:00ak inguruan, Tele5ko 'Decogarden' saioan. YOLANDA ALZOLA . Tele5ko 'Decogarden' saioko aurkezlea «'Decogarden' nire izaerarekin bat dator, orain arte e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019914
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Juan Gelman, esku biekin Cervantes. Sariek horretarako ere balio baitute, auskalo zein bazter-zokotan ezkutuan zena atzera ekartzeko. Juan Gelmanen (Buenos Aires, 1930) txanda izan da oraingoan, eta aitzakia, Espainiako Cervantes sariaren kontzesio ponpoxoa. Sariek horretarako ere balio baitute, auskalo zei...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019915
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Cronenbergen atzera begirakoa izango da datorren urteko Beldurrezko Zinemaren Astean Cronenbergen atzera begirakoa izango da datorren urteko Beldurrezko Datorren urteko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean atzera begirako ziklo berezi bat eskainiko diote Kanadako David Cronenberg zinema zuzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019916
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazte Abertzaleak EAren gazte erakundeak gaur goizean sareratu ditu argazkietako batzuk. Horietan, dozenaka militar ageri dira Larraitzen, Abaltzisketan (Gipuzkoa). Ez da lehen aldia, ordea, Euskal Herrian halako irudi batekin topo egiten dutena. Urteko garai ezberdinetan eta hainbat txokotan egiten dituzte maniobrak m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019917
BERRIA
Euskadi
noticias
Errumaniako literaturaz ari, bi izen handi etortzen zaizkigu burura, gaur egun kultuko halako sortzaile ikusten ditugunak: Tristan Tzara eta Eugene Ionesco. Biek ala biek, zein bere generoan, mundu oniriko izugarri iradokitzaile eta artegagarri batean sartu gintuzten. Gaur egun, Mircea Cartarescu ez doakie atzetik: ame...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019918
BERRIA
Euskadi
noticias
'Erosi Ondarroan BERRIAren eskutik' kanpainan ari dira 40 denda eta taberna ONDARROA. Ondarroako (Bizkaia) 40 denda eta taberna ari dira Erosi Ondarroan BERRIAren eskutik kanpainan. Atzo aurkeztu zuten. Sustatzaileen izenean izan ziren Ondarroako alkate Zunbeltz Bedialauneta, Kide enpresako -kanpaina diruz lagundu du- ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019919
BERRIA
Euskadi
noticias
Juan Garaiko sarbidea ireki dute gaur goizean, 10:00etan, hamar urtez itxita egon ostean. Sabino Aranako sarbidearen itxieraren aurrekaria izango da. Gaur gauetik aurrera, autobidetik Bilboko sarbide berria izango da. Autoak San Mames inguruan egin duten bidetik bidaliko dituzte etorkizunean. Abiadura mugak erabaki dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019920
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk dio 2005eko bidea aztertzen ari direla Kongresuan ETAren amaieran pauso gehiago ematea aztertzen ari dira Espainiako Kongresuko talde gehienak. Otsailaren 21ean PP, PSOE, EAJ eta CiUk aro berriari buruz adostutako testuaren ostean, ETAren amaiera kudeatzeko ahalmena eman nahi diote orain taldeek Espainiako Gobernu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019921
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru egun, lau agertoki eta 70 talde. Gaurtik igandera bitartean Hatortxu Rock jaialdia, orain arteko handiena, egingo dute Lakuntzan, errepresaliatuen alde Elkartasun ekimenaren hamargarren aldian 40.000 lagun biltzea espero dute Gaurtik igandera bitartean Hatortxu Rock jaialdia, orain arteko handiena, egingo dute Lak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019922
BERRIA
Euskadi
noticias
Sindikatuek uko egin diote Akademiarekin biltzeari BAIONA. Irakaskuntza publikoko sindikatuek uko egin zioten atzo Paueko Akademia ikuskariarekin biltzeari. Akademia ikuskaritzak heldu den eskola karta zehaztu behar du gaur Pauen (Frantzia), eta iragarri du lehen mailan 46 lanpostu kenduko dituela departamenduan. Behin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019923
BERRIA
Euskadi
noticias
«Konpondu behar dena konpontzeko» esango die alderdiei Milakabilakak Bilbon. Manifestazio berezia antolatu du herri ekimenak biharko; Areatzatik Guggenheimera joango da «Konpondu behar dena konpontzeko» esango die alderdiei Milakabilakak Manifestazio berezia antolatu du herri ekimenak biharko; Areatzatik Alderdi politi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019924
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez ustezko 12 taliban eta bi haur hil dituzte Afganistanen KABUL ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrek eta Afganistango soldaduek gutxienez 12 ekintzaile taliban eta bi haur hil zituzten atzo, Afganistango Barne Ministerioak aditzera eman zuenez. Bestalde, herrialdeko hegoaldean ISAFeko soldadu bat hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019925
BERRIA
Euskadi
noticias
Testu kantatua da bertsoa, eta hala balitz bezala bota behar du, gainera, bertsolariak; komunikazio ekintza bat baita bertsogintza. Kantatutako testu horrek doinua du osagarri, eta bertsolariak bi horien bitartez bideratzen du, gehienbat, bere komunikazio asmoa. Berebiziko garrantzia du doinuak, beraz. Eta are handiago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019926
BERRIA
Euskadi
noticias
EHUko ikasleen erdiak matrikulatzen dira euskaraz, eskaintza ia osoa elebiduna izan arren Datua ez da nolanahikoa: 1980. urtean sortu zenetik, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak 130.000 profesional trebatu ditu euskaraz. Zentroko euskara arloko arduradunek uste dute unibertsitate publikoa «erreferente» bihurtu dela lau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019927
BERRIA
Euskadi
noticias
Kimikako Nobel saria, G proteinen hartzaile akoplatuei esker Robert J. Lefkowitzek (AEB, 1943) eta Brian K. Kobilkak (AEB, 1955) jasoko dute Kimikaren alorreko 2012ko Nobel saria. «G proteinen hartzaile akoplatuak ikertzeagatik» aintzatetsi ditu epaimahaiak. Ikusmena, usaimena, neuronen arteko komunikazioa... giza gorp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019928
BERRIA
Euskadi
noticias
ATLETISMOA. Carlos Tobalina 10. izan da Europako Txapelketetako pisu jaurtiketa proban. Herenegun jokatu zuen finala, eta ez zuen bere onena eman, ez baitzen pasatu 19,85 metroetatik. Sailkatze fasean, 20,16ko jaurtiketa egin zuen. Bestalde, Ivan Fernandezek azkenean ez zuen parte hartu maratoi erdian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019929
BERRIA
Euskadi
noticias
580 zordunek 270 milioi zor dizkiote Nafarroako Ogasunari Gabriel Urralburu, Ana Beltranen upeltegia, Construcciones Juan Bautista Flores (kiebran), Belnature ur konpainia, Harinsa Navasfalt obra publikoko enpresa, Koxka Technologies... 580 zordunek osatutako zerrendan, izen esanguratsuetako batzuk dira horiek. Gaur, N...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019930
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo zen Pilarica. Eta Espainiar Armadako Ama guztiz zaindariarekin batera ospatu dute eguna Guardia Zibilak, Arrazaren eta Hispanitatearen apostoluek eta Colonen abarketa ustelgaitzaren kofradiakoek. Espainiako Egun Nazionala ere bada urriaren 12a 1987tik. Eta pentsatzen hasi eta zera datorkit, espainolak ez izateko l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019931
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak Euskal Telebistaren iragana eta etorkizuna aztertu ditu 'Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero' liburuan. Horretarako, 30 elkarrizketa baino gehiago egin ditu. Asteazkenean aurkeztuko dute liburua, Donostian. Nazioartean ikus-entzunezko gaietako aditu prestigiotsu eta esperientziadun ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019932
BERRIA
Euskadi
noticias
Aholkulari kargutik kendu dute Elorza, hainbat delitugatik inputatu dutelako BILBO. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak aholkulari kargutik kendu du Marcelino Elorza, Zierbenako (Bizkaia) alkate zenean egindako delitu batzuengatik inputatu dutelako; hala nola prebarikazioa eta funtsen bidegabeko erabilpena egotzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019933
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez lau lagun hil eta beste 70 zauritu dituzte Lieja hirian gertatutako eraso batean, Belgikan. Agintariek azaldu dutenez, Nordine Amrani Liejako bizilagunak lehergailuak zartarazi zituen atzo, Saint-Laimber plazan, eta ondoren bertan zeudenei tiro egin zien kalashnikov fusil batekin. Hildakoen artean, 75 urteko ...
cc-by-sa 4.0