id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0021234 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtero bezala, Espainiako Ministro Kontseiluak hainbat preso indultatu du prozesioetan irteten den hainbat kofradiaren eskariz. BOEn dator zerrenda. Indultatuen haste-letrak ikusten dira bertan, eta, ondoan, kofradion izenak. Zein baino zein dira izenok (Jesus Aberatsaren Kofradia, Zutabera Lotutako Jesusen Erret Anaid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021235 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uda hastearekin, ileak etsai bihurtzen dira, batez ere emakumeentzat eta zenbait lekutakoak (burukoak ez, adibidez). Horrela izaten da, eta aurten ere badirudi ez dela aldaketarik egon, nahiz eta udaberrian eztabaida bizia egon zen depilatzeari buruz, eta, bereziki, hankarteko ileak kentzeari buruz. Aldekoek higienea e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021236 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazte bat itota topatu dute Arga ibaian, Iruñean; astebetean, bi lagun hil dira hala
IRUÑEA. Atzo eguerdian, 22 urteko gazte bat hil zen Arga ibaira erorita, Iruñean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Ahaleginak eginda ere, larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten gaztea bere onera ekarri. Larunbatean, beste pertsona... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021237 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1979an legeztatu zuten greba. Ordura arte, greba legezkoa izan ez arren, grebak egin egiten ziren, eta oso baliotsuak gainera, langileon lorpenak handiak izan baitziren. Urte hartan, 23 eguneko greba egin genuen. Legeak ezartzen zituen puntu guztiak bete izan bagenitu, inoiz ez genuke lortuko lortu genuena. Zergatik?: ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021238 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk aldaketak egin ditu Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioan GASTEIZ. EH Bilduk aldaketak egin ditu Eusko Legebiltzarrean duen talde parlamentarioan. Jone Goirizelaiak eta Miren Larrionek taldea utzi dute, udal lana lehenesteko: izan ere, Bilboko zinegotzia da Goirizelaia, eta Gasteizkoa Larrion. Aurrerant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021239 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alzheimerra inguruan izan duenak badaki pertsona disolbatu egiten dela memoria baporatu ahala. Halaxe gertatzen da herrien memoriarekin ere. Sedimentazio kolektibotzat hartu izan da tradizionalki, prozesu naturala eta sasi magikoa balitz bezala. Aitzitik, etengabe eraikitzen dugu eta ezinbesteko prozesua da identitatea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021240 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakegileak "guztiz kontra" agertu dira Jaurlaritzak ETAren desarmatzeaz emandako bertsioarekin
Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetzean eta desegitean izandako eginkizunaren deskribapena eta balorazioa txostena aurkeztu zuen joan zen astean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak, eta Bakegileak "guztiz kontra" daude desarm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021241 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilabete batzuk baizik ez ziren Leire Rodriguez Montero eta Jorge Mateos Prado bereizi zirela. Bikoteak bi ume zituen, eta Arrigorriagan bizi zen (Bizkaia), Ollargan auzoan. Emakumeak 34 urte zituen; gizonak, 37. Bikotearen senideek eta gertukoek azaldu zuten gizonak ez zuela onartu bereizketa.
2015eko abuztuaren 7ko g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021242 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. Kizkitza Gil de San Vicente preso donostiarra Pariseko Fresneseko espetxetik atera zen atzo, eta gaur itzuliko da Euskal Herrira. Epaileak lau urteko espetxe zigorra ezarri zion, eta, hori beterik, libre utzi behar zuten martxoaren 22an. Espainiak estradizio eskaria egin zuen, eta Frantziak preso atxikitzea del... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021243 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itoizkoaren gisako presa handiek ere eragiten diete ibaiei. Itoizko urtegiko hormaren kasuan, eragin hori agerian uzten duten hainbat datu eman dituzte adituek jada: batetik, presatik behera garraiatzen den sedimentu kopurua mugatzen dela; bertzetik, tenperatura aldaketa gertatzen dela. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021244 | BERRIA | Euskadi | noticias | Paperik gabeko immigranteei ere osasun txartela emango die Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak onartutako errege dekretua ez duela ezarriko erabaki du Osakidetzak. Hala, paperik gabeko immigranteei ere osasun txartela emango die. Hala, Osakidetzako erabiltzaileek dituzten zerbitzu guztiak jaso ahal izango dituzte atzerri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021245 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeko Udalak aurkeztu du Kopako finalerako plana Argi dago asteburuan Sevillako protagonistetako bat Osasuna izanen dela, baina taldeak Iruñean izanen duen presentzia eta garrantzia ez da urrun geldituko. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, Gazteluko plazan lau pantaila handi jarriko dituzte -bost metro zabal eta hiru ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021246 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal gatazkaren testuinguruan hildako biktima onartu gabeko asko daude, Euskal Memoria fundazioaren arabera. Horien bilduma egin, eta sarean jarri du erabilgarri Euskal Memoriak, denen eskura. Bi ardatzen gainean lan egiten du: ukatu eta ahaztutako sufrimenduen bilduma egin eta dibulgatu. Bide horretan egin dute aurk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021247 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juaristi eta Lopez de Lacalle hautagai aurkeztu dira EH Bilduren Europako zerrendaburu izateko
EH Bilduk ohar biden jakinarazi duenez, Josu Juaristi eurodiputatu ohia eta Lorena Lopez de Lacalle Arabako Kultura diputatu ohia EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburu izateko hautagai aurkeztu dira.
Bi hautaga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021248 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkarrizketarako deia eginez hasi du Abbasek Al Fataren konferentzia. Hogei urtean lehen aldiz Palestinan egingo dute bilkura, eta bertan buruzagitza berria aukeratuko dute
Elkarrizketarako deia eginez hasi du Abbasek Al Fataren konferentzia Hogei urtean lehen aldiz Palestinan egingo dute bilkura, eta bertan Ahulduta e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021249 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziaren egoera uste baino txarragoa izango da 2013. urtean Aurreikuspenak txarrak ziren, baina are txarragoak izango direla uste du Atenasko Parlamentuak. Greziako Finantza Ministerioak datorren urterako aurrekontuak aurkeztu zituen atzo legebiltzarrean, eta hilabete hasieran egindako aurreikuspenak zuzendu zituen. G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021250 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gola. 1-0: Di Mariak (118. min.). Epailea. Jonas Eriksson (Suedia). Txartel horiak: Argentinako Rojori eta Garayri; eta Suitzako Xhakari eta Fernandesi. Bestelakoak. 63.255 ikusle Sao Pauloko Arena Corinthians estadioan.
Argentinak aurrera jarraitzen du Brasilen, eta, etxeko selekzioak bezala, sufrimenduaren bidetik. A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021251 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langraizko kartzelako sexu jazarpen salaketa artxibatu dute Gasteizko Instrukzio Auzitegiak artxibatu egin du Langraizko kartzelako zuzendariordearen aurkako salaketa. Sexu jazarpena salatu zuten espetxean atxilo dauden lau emakumek, eta auzibidea bertan behera uztea erabaki du orain epaitegiak. Lau presoek helegitea j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021252 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARTZELONA. Lledonersko espetxean (Katalunia) preso dago Jordi Turull, eta erizaindegira eraman zuten atzo, Jaume Padros medikuak jakinarazi zuenez: «Haren egoeraren ondorioz hartu dugu erabakia, ahul baitago». Bi aste dira buruzagi independentista gose greban dagoela. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021253 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gregorio Ordoñez ETAk hildako PPko zinegotzia zena oroitzeko, haren izena daraman fundazioak erakusketa bat antolatu du Donostiako Miramar jauregian, eta atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia, hilketaren 25. urteurrena betetzen zen egunean. Bertan izan ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, Bak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021254 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzeneko kutsatzerik ez dagoela adierazi dute Europako Batasuneko agintariek. «Zeharkako kutsatzeak ote dauden aztertu behar dugu, baina ez dugu arrisku esanguratsurik ikusten», erantsi diote esanari. Lasaitasunerako deia egin dute Frantzia eta Espainiako gobernuek ere. Lasai ez egoteko aski. 2008ko krisiak eta COVID-1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021255 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hezkuntza itunerako akordioa erdietsi dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EP-IUk Bilera garrantzitsua izan du gaur hezkuntza ituna adosteko Eusko Legebiltzarrean sortutako lantaldeak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen oinarri izango den itunaren zirriborroaren zuzenketak bozkatzea helburu. Bada, azkenik, atzerako k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021256 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa aztertzeko jardunaldiak egingo ditu UEUk AZPEITIA. Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa «egituratzea» eta «sendotzea» helburu, jardunaldiak antolatu dituzte Azpeitian (Gipuzkoa) UEUk, Jalgik, Elkar fundazioak, Hik Hasik, Ikaselkarrek eta Azpeitiko Udalak elkarlanean. Urriaren 19... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021257 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Baskoniak ez zuen huts egin atzo Buesa Arenan, eta 80-75 irabazi zion Armani Olimpia Milani oso lehia parekatuan. Behetik gora lortutako garaipenari esker, Gasteizko taldeak beste urrats bat egin du Euroligako final-laurdenetarako sailkatzeko lehian. Egun, zazpigarren da, zortzigarrenarekin -Bayern Munich-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021258 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Rover auzian' helegitea jartzea erabaki du Arabak GASTEIZ. Justiziak eskaintzen dizkion aukera guztiak baliatuko ditu Arabako Diputazioak, Rover auziaren barruan Espainiako Gobernuari 435 milioi euro itzuli beharrik ez izateko. Hala, Auzitegi Gorenak kaleratutako epaiaren kontra helegitea aurkeztuko du aurki. Rover ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021259 | BERRIA | Euskadi | noticias | Israelek dozenaka lagun hilez hasi du erasoaldiaren bigarren astea Astebete igaro da Israelek Gazako setioa hasi zuenetik, eta momentuz ez dago berehalakoan amaitu daitekeela iradoki dezakeen inolako zantzurik, eta, halakorik izatekotan, ez dauka zerikusirik Israelgo Gobernuak sarraskiarekin izan dezakeen enpatia maila... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021260 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ea gaur une batez elkartzen garen publikoa eta ni. Ederra litzateke»
Nazioartean ibilbide oparoa egina du Donostiako piano jotzaileak. San Telmo museoan jo zuen astelehenean, eta Senpereko elizan izango da gaur iluntzean, Musika Hamabostaldiari esker.
Ibilbide luzeko piano jotzailea da Judith Jauregi (Donostia, 1985).... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021261 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osagai asko izaten ditu estropada batek. Batzuk arraunlarien eta entrenatzaileen kontrolpean egoten dira; beste zenbait, ez: eguraldia eta itsasoaren egoera, kasurako. Kontxako Banderaren bigarren eguneko estropadan ere (12:00) hainbat osagai daude lapikoan sartuta, eta, oker handirik ezean, estropada ondorengo jakiak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021262 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk salatu du eraso egin diotela bere hautagai bati ORDIZIA. EAJk salatu du eraso egin diotela Ordiziako Udalerako bere hautagaietako bati (Gipuzkoa). Esan dutenez, hautagaia aurreko egunetan kendutako EAJren afixak jartzen ari zen berriro, eta orduan bi gazte hurbildu zaizkio, eta jo egin dute. Hautagaiak salaketa ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021263 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sareak egiteko leku bat da hau; garrantzitsua da itzultzea»
Hemeretzi hilabeteren ondoren, gaur irekiko dute Bilboko Kafe Antzokia. Arduradunak nabarmendu du espazioak euskara eta euskal kultura bultzatzeko eta komunitatea sendotzeko duen garrantzia.
Bilboko Kafe Antzokiak iazko martxoaren 12an itxi zituen ateak, eta,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021264 | BERRIA | Euskadi | noticias | raikuntza egitasmoek arriskuan jarri dituzte Donostiako Ulia aldeko lore baratzeak. Lekua ezagutarazteko lanean ari dira lorategiaren lagunak, eta Udaberri Jaialdia antolatu dute gaurko. Haurrentzako jolasak, baratze lanak eta bazkaria egingo dituzte goizean. Bazkalostean, kontzertua Balfolk taldearekin, eta munduko da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021265 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kepa Landa eta Jone Goirizelaia defentsa abokatuak poliziak babespean deklaratzearen kontra agertu diren arren, agenteek horrela ekin diote deklarazioari -13:15 aldera-, epaimahaiak oniritzia eman ostean. Landak eta Goirizelaiak esan dute horretarako beharrezkoa den "salbuespen egoera" ez dagoela egiaztatuta.
Poliziek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekintzailea, langilea, erreferentzia, konprometitua eta gertukoa izan zen Joxan Lizarribar BERRIA Taldeko presidentea, bai lanean eta bai harreman pertsonaletan. Joan den apirilaren 9an hil zen, eta gertuko pertsona hari hurbileko omenaldia egingo diote gaur, Andoainen, BERRIA Taldeak eta Lizarribarren lagunek antolatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021267 | BERRIA | Euskadi | noticias | Krisi ekonomikoak eta langabeziak jende askoren lan etorkizuna belztu du, eta, aukera gehiagorik ezean, askok hartu dute atzerrirako bidea. Pertsona kualifikatuak dira, goi mailako ikasketak dituztenak, eta, hala ere, ikasitako horretan Euskal Herrian bertan lana bilatzea ezinezkoa suertatu zaie. Hasiera batean jaioter... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021268 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hotzikara sortzen du kartzela bat ikusteak. Are handiagoa kartzela hori ur gainean badago portuan. Handiagoa oraindik kilometro karratu soileko area duen hareazko kartzela bat bada itsas zabalean...
Bibby Stockholm- enak Tromelin irla ekarri dit gogora. Donostian, Itsas Museoan, antolatu zuten hari buruzko erakusketa b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021269 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Andrei Zvyagintsev. Aktoreak: Vladimir Vdovichenkov, Elena Lyadova, Alksey Serebryak, Anna Ukolova, Roman Madyanov eta Lesya Kuadryashova. Iraupena: 141 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Errusia. Urtea: 2014.
Errusia iparraldeko kostaldeko herritxo batean bizi da Kolia. Mekanikaria da, eta mekanikako tail... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021270 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2030eko euskal hiztunak: errealitate «eleaniztun» batean sareak ehuntzen «Nola irudikatzen ditugu 2030eko euskaldunak? Zelan etorkizuneko euskal hiztunen komunitatea?». Sabino Arana fundazioko presidente Mireia Zaratek egin zuen atzo galdera, fundazioak Euskaltzaindiarekin batera itaun horren inguruan gogoeta egiteko B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021271 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eva biluzi zuen zuzendaria. Joseph L. Mankiewicz zinemagilea jaio zeneko mendeurrena beteko da gaur; 'All About Eve', 'Sleuth' eta Hollywoodeko beste ekoizpen bikain askoren atzean egon zen, gidoilari, ekoizle eta zuzendari lanetan.
Joseph L. Mankiewicz zinemagilea jaio zeneko mendeurrena beteko da gaur; 'All About Eve... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021272 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sukaldaritzari buruzko bi saio hasiko dira aste honetan ETB2n Ander Gonzalez eta Ramon Roteta sukaldariak berriz izango dira protagonista ETB2ko sukaldean, asteazken gauez, 22:25ean. No Es País Para Sosos saioari Entre Dos Fuegos abizena jarri diote. Izan ere, orain arte bi sukaldarien arteko lehia zen saioaren funtsa.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021273 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hil behingoz ala bizi berri bat eman, aukeratu beharrean gaude», zioen Josu Lezametak urriaren 5ean berripaper honetan. Helduen euskalduntzeaz eta euskaltegiez ari zen Josu, eta bere testuak arrakasta handia lortu zuen sare sozialetan euskaraz bizi garenon artean.
Ez nau harritzen, egia esanda, testu hark datu interesg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adituek segregazioa eragozteko neurri sorta bat proposatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza legea eta haren aurreko hezkuntza akordioa ontzeko bidean, beste pauso bat eman zuten atzo: adituen agerraldiak hasi ziren xede horrekin osatutako Eusko Legebiltzarreko batzorde txostengilean. Lehen saioan izan dira IS... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021275 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Alegia. Umeen futbitoko finala, 17:00etan. Erraldoi eta buruhandiak, 18:00etan. Txupinazoa, 19:00etan. Abesbatzaren emanaldia, 20:00etan. Bertsolariak, 22:30ean. Kontzertuak Vendetta eta Anai-arrebak taldeen eskutik, 00:00etan.
• Donostia. Añorgako jaiak. Puzgarriak, 12:00etan. Apar festa, 17:30ean. Erraldoi eta buru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021276 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hegi babesgarria operazioagatik eta zibil palestinarren hilketengatik protestan, Israelgo arabiarrek greba orokorra egin zuten atzo -herritarren ia %20 dira-. Arabiarren Batzorde Behatzaile Gorenak deitu zuen grebara, eta Israelgo Haaretz egunkariaren arabera, babes zabala izan zuen, gehienbat arabiarrak gehiengoa dire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021277 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Cabacas Athleticen zalea Ertzaintzaren gomazko pilota batek jota hil ondoren Ertzaintzaren jarduna kolokan jarri denetik Bilbon egin diren manifestazioetan gertatu den bezala, atzo ere ez zen ertzainik ikusi ez protestaren aurrealdean ez atzealdean. Hala ere, poliziek helikopteroz jarraitu zuten manifestazioa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021278 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasuna auzia -n nahastutakoen kopurua gora egiten ari da etengabe. Hamazazpi dira jada inputatuak. Zerrenda luze horri beste bost kide gehitu zitzaizkien atzo. Lau, jokalariak dira: Jorge Molina eta Jordi Figueras Betisekoak, Antonio Amaya Rayo Vallecanokoa eta Sergio Garcia Espanyolekoa. Bosgarrena, berriz, jokalari ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021279 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bergarako lotunearen obretako bat adjudikatu du Espainiako Gobernuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako AHTaren lerroak batuko dituen lotunea eraikitzeko beste urrats bat egin du Espainiako Gobernuak: Bergarako lotunearen (Gipuzkoa) lehen zatiaren obra adjudikatu dio aldi baterako enpresa elkarte bati. Atzo argitaratu zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021280 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arte grafikoaren isla. Bacon, Txillida, Tapies, Zumeta, Iglesias eta Jauregiren lan grafikoak bildu ditu, besteak beste, Ekain galeriak
Bacon, Txillida, Tapies, Zumeta, Iglesias eta Jauregiren lan grafikoak Ekain Arte Lanak galeriak Donostian duen lokalera iritsi eta hogei bat eskailera jaitsi ondoren, hainbat obra gra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021281 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zeman euroeszeptikoa eta Drahos europazalea, presidentetzarako lehian Bi mezu politiko ezberdin ordezkatzen dituzte Milos Zeman egungo presidenteak eta Jiri Drahos arerioak. EB Europako Batasunarekin kritikoa da Zeman, eta egitura horretan gehiago integratzearekin eszeptikoa. Errusiarekin harremanak hobetzea defendatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021282 | BERRIA | Euskadi | noticias | UDAN BAI. BERGARAKO SAN MARTIN JAIAK. Oraindik bada zer gozatu!
Azken txanpan dira Bergarako San Martin jaiak. 10 eguneko festaren ondoren, igandean amaituko dira. Parrandazaleek, ordea, asteburu osoa dute ondo pasatzeko eta parrandan jarraitzeko. Zer aukeratu, bahintzat, Japoniarrak jaurtiko dira San Martin Agirre pla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021283 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau taldetan banatuta ageri dira Euskal Herriko ikastetxeetako hizkuntz ereduak. Hona hemen horietako bakoitzaren xehetasunak.
1 Erdal elebakarra. Erdara hutsezko eredua da: gaztelania edo frantsesa da ardatz, eta euskara ez dute kontuan hartzen ikasgai modura ere. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dago eredu hori jaso... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021284 | BERRIA | Euskadi | noticias | Polizia erasoak jasandako gazteak sostengatu ditu Segi-k BAIONA. Poliziaren jazarpenak jasotzen dituzten gazteei «bere babes osoa»adierazi die Segi-k. DNA laginak hartuz eta afitxak jartzeagatik auziperatuz, «jarrera militantea kriminalizatu» nahi dela uste du, eta «antolakuntzaz eta borrokaz erantzutera» deitzen du. P... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021285 | BERRIA | Euskadi | noticias | Talibanek beste barruti bat hartu dute Afganistanen, hil honetako zazpigarrena Etxe Zuriak irudikatu nahi duen baino zaratatsuagoa izaten ari da Afganistanen dituen tropen erretiratzea, nahiz eta zarata horren oihartzuna kostata iristen den herrialdetik kanpora. Duela hogei urte indarrez okupatutako lurretatik diskrezi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021286 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irribarria-Rezusta Zarauzko torneoko finalean ariko dira PILOTA. Irribarria-Rezustak Zarauzko torneoko finalerako sailkatu ziren atzo, Azkoitian, Olaizola II.a-Albisuri 22-15 irabazita. Gaur jokatuko dute bigarren finalerdia Altuna III.a-Martijak eta Artola-Imazek, Zarautzen (17:00). Finala, berriz, igandean izango da,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021287 | BERRIA | Euskadi | noticias | TEL AVIV. Asaf Amir Israelgo Turismo ministroak dimisioa eman zuen atzo, Benjamin Netanyahu herrialdeko lehen ministroarengan konfiantzarik ez duela argudiatuta. Benny Gantz buru duen Urdina eta Zuria aliantzako lehen kidea da maiatzean eratutako koalizio gobernua uzten. Bi blokeen arteko desadostasunak nabarmenak izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021288 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara erabiltzen ez duten saltokiei isunik ez jartzeko eskatu du PSE-EEk Enpresaren idazpurua gaztelania hutsean duten lantokiek eta bezeroak euskaraz artatzen ez dituztenek ez dute isunik jasoko, PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako lege proposamena aurrera ateratzen bada. Arrazoi horiek direla-eta isunak jart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021289 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estudioko kabinaren barrenean dagoena Gaizka Isunza da, Audience taldeko kantaria. «...arbolen hostoak errepidera erortzen ziren bitartean...», ari da behin eta berriro kantatzen. Dirua falta zaigu kantua etxean entzunda etorri da estudiora, Txuma Murugarrenek, abestiaren egileak, aurrez bidali baitzion grabatua. Egile... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021290 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Juanek garaipen bikoitza lortu zuen igandean. Euskotren liga bereganatu zuen, batetik, eta Zarauzko Estropada, bestetik. Bezperan ia lotua utzi zuena ez zitzaion askatu, eta aurreikuspenak bete egin zituen. Bigarren garaipena jarraian du bi lehiaketetan. Iazko lan eta emaitza onari segida ematen ari da horrenbestez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021291 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak espero du aste honetan saldu ahal izango duela Naturgas. Bahia Bizkaia Gasen beste %5 bereganatu du Euskal Energiaren Erakundeak, Repsolek saldu egin duelako
Jaurlaritzak espero du aste honetan saldu ahal izango duela Naturgas Bahia Bizkaia Gasen beste %5 bereganatu du Euskal Energiaren Bernabe Unda Eusko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021292 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xabi Otsoa de Alda. Historiako lizentziaduna eta SOS Iruña-Veleia Eusko Alkartasuna alderdiak Iruña-Veleia aztarnategiari buruzko prentsaurreko bat eman zuen uztailaren 31n. Beraz, SOS Iruña-Veleia plataformako partaide naizenez, haren izenean mintzatuko naiz, eta prentsaurreko hartan azaldu ziren zenbait konturi erant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021293 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 4.415.000 euro bideratuko ditu Guggenheim museoaren fundazioaren eragiketa gastuen aurrekontura. Diru sail horrek 2016an baino milioi bat gehiago du. Zupiriak gogorarazi du aurreko legegintzaldian New Yorkeko fundazioarekin beste hitzarmen bat sinatu zutela, «museoa indartzen jarra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021294 | BERRIA | Euskadi | noticias | NEW DELHI. Dalai-lamak Tibeteko erbesteko gobernuaren buruzagi izateari utzi dio, Konstituzioaren erreforma indarrean sartu ondoren. 1959an Indian ezarri, eta ordutik izan da erbesteko agintari burua. Orain, dalai-lamari zegokion boterea lehen ministro Lobsang Sangayk hartuko du. 43 urte ditu, eta iragan martxoko bozet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021295 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERIZPEAN. SANFERMINAK IRUÑEAN. KALEAN GORA, KALEAN BEHERA. Tiko, Mari Lacruz eta Txomin Nagore Iruñean
BISITARIAK Hainbat futbolarik oporrak sanferminetan egoteko baliatu dituzte. Iruñean izan direnen artean, Athleticeko Tiko, Españoleko Mari Lacruz eta Numanciarekin Lehen Mailara igo berri den Txomin Nagore ENTZIERRO... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021296 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur egun mundu osoan 250 milioi pertsona B motako hepatitisak infektaturik bizi dira, eta urtero milaka hiltzen dira birus horrek eragindako gaixotasunengatik; zirrosia edo gibeleko minbizia, besteak beste. Orain gutxi, Nature aldizkarian, B Hepatitis birusaren inguruko azterketa bat argitaratu dute, baina ez gaur egu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021297 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteiz zabor gutxien sortzen duen hiriburua da, eta Iruñea da gehien birziklatzen duena. Sortutako hondakin kopurua murriztu duen hiri bakarra Bilbo da, Eroskiren 'Consumer' aldizkariaren arabera
Gasteiz zabor gutxien sortzen duen hiriburua da, eta Iruñea da gehien Sortutako hondakin kopurua murriztu duen hiri bakarra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021298 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datuen alde baikorrari begiratzeko eta irteera planei buruz hitz egiten hasteko joera nabari da. Datuetan argi izpirik ikustea badago, baina tentuz. Beste 42 hildako zenbatu dira, bezperan baino 3 gutxiago. Guztira, 737 lagun hil dira koronabirusaren ondorioz. Ospitaleratuen kopurua ere jaitsi da, baina oso gutxi (4 pe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021299 | BERRIA | Euskadi | noticias | EHGAMek hausnarketa ziklo bat egingo du, aro berri bat hasteko EHGAM sexu askapenerako erakundeak «puntu eta koma bat» jarri asmo du bere ibilbidean. «EHGAM berrirudikatzen, birpentsatzen, birformulatzen, berrarmatzen, berreratzen eta berramesten laguntzeko», KOSA -Koronabirus Osteko Sexu Askapena- hausnarketa saioa eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021300 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pirinioetako Bidea ez zen izan Aragoiko presidente Javier Lambanen gustukoa, eta ekinaldiaren kontra egin zuen igandean. «Independentistek eginiko [Pirinioen] erabilera ez-legitimoa probokazio nazkagarri eta onartezin bat da», adierazi zuen Twitterren. Izan ere, Lambanen esanetan, «independentzia aldarrikatzeko» ekintz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021301 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbo Feminista Saretzen taldeak matxismoaren errora jotzeko galdegin du Bilboko talde bortxaketaren harira, "instituzioek zein komunikabideek emandako erantzunaren aurrean", hainbat ohar egin ditu Bilbo Feminista Saretzen elkarteak. Talde feministak salatu du hainbat erakundek eta hedabidek zabaldu dituzten mezuetan a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021302 | BERRIA | Euskadi | noticias | EHUn pedagogian lizentziatua da Asier Suberbiola, eta maila goreneko biolin irakaslea da. Egun, Bartzelonako Taller de Musics eskolako irakaslea da. Euskal Herrian, hainbat musika eskola eta kontserbatoriotan egin du lan aurretik. Horrez gain, zenbait musika taldetan biolina jo izan du, 15 urte zituenetik. Aupa Quartet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tolosa, Eibar, Getxo eta Gasteizko erasoak gaitzetsi dituzte EAk eta EBk Tolosa, Eibar, Getxo eta Gasteizko erasoak gaitzetsi dituzte EAk eta PSE-EEk Tolosan duen egoitzaren kanpoaldean Alde hemendik eta Utzi pakean pintatu zuten. Ostiralean, pintura gorriz eta horiz betetako arrautzak jaurti zizkieten EAJk Eibarren et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021304 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erantzunen, bizi bidearen, askatasunaren eta herriaren bilaketa Maiatzek bost liburu aurkeztu ditu bedatserako. Bakoitza genero batekoa da, eta askotariko gaiak lantzen dituzte. Maiatzen betiko aniztasuna defendatu du Etxezaharretak.
Oraino martxoan, baina Maiatzek udaberria iragarri du bost liburu berri aurkezturik. L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021305 | BERRIA | Euskadi | noticias | Portugalgo Gobernuak TAP hegazkin konpainia erreskatatu du LISBOA. Portugalgo TAP aire konpainiak Lisboako gobernuaren erreskatea jaso du, eta, aurrerantzean, estatua izango da enpresa horretako akziodun handiena, %72,5eko parte hartzea izango baitu. 1.200 milioi euro hartu ditu TAPek, eta gobernuak diseinatu duen bide... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021306 | BERRIA | Euskadi | noticias | 26 zibil eta bi polizia hil dira Kairoko espetxe baten inguruko liskarretan Kairoko Port Said espetxe inguruko liskarretan bi polizia eta 26 zibil hil dira, gutxienez. Beste 250 bat lagun zaurituta daude. Iazko otsailean Port Said futbol estadioan izandako sarraskiko 21 auzipeturen senideak eta Al Masry futbol taldeko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021307 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gabonak datoz, eta haiekin batera, asmo onak. Gabonak dira egun batzuk non hurbilagoak izan nahi dugun, akordio gehiagotara iritsi nahi dugun eta aurrean daukaguna ulertu nahi dugun. Gabonak dira egun batzuk zeinetan saiatzen garen berriz hasieratik hasten. Batzuek Gabonetako izpiritua deitzen diote horri, baina, zintz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021308 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Bera Berak Espainiako Ohorezko Mailako zazpigarren jardunaldia jokatuko du gaur Castelldefelsen pistan (20:00). Irabazten badu, marka ezarriko du; orain arte ez du inoiz lortu ligako lehen zazpi partidak jarraian irabaztea. Bera Bera da sailkapeneko liderra hamabi punturekin, eta kataluniarrak hamargarren p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021309 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hollandismoa ulertzeko gakoa logika zabal batean dago: «Neuk ez baditut lortzen hitzartutako zenbakiak, hurrengoak lortuko ditu, nik egindako erreformei esker. Eta hurrengo lehendakariak lortuko ditu helburuak nire bidea helbururaino eramanez». Hots, eskuinak leporatzen dion arren, gobernuak erreforma andana egiten dit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021310 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eta bozketa saldo horri begira gaude euskal herritarrok, erabakitzeko aukeraren baten -zerbait, edozer, galdera xumea bada ere- eskean, baina bizilagunari badaezpada galdetu gabe zer pentsatzen ote duen autodeterminazioaz edo Europako Batasunaz. Batzuetan irudipena ematen du bozkatzeko aukera emateagatik soilik indepen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021311 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jendaurreko agerraldiak euskaraz egitea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak, hasierako egun on eta amaierako eskerrik asko -ak gorabehera, agintari eta politikari gehienek gazteleraz edo frantsesez egitea erabakia duten bezala. Ez, izan gaitezen justuak: Gipuzkoako Diputazioak euskaraz moldatzen ez diren kazetarientza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021312 | BERRIA | Euskadi | noticias | REALA. Bi hilabete eta erdi daramatza Asier Illarramendik jokatu gabe. Realeko erdilari mutrikuarra, hala ere, osatzeko bidean da, eta azken egunetan taldekideekin ari da. Jokatzeko «irrikan» da, baina oraindik «goizegi» dela iritzi dio. Oso bestelako egoeran da Ruben Pardo. Erdilaria «pozik» azaldu da, gero eta gehiag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021313 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Barrura begiratzeko leihoak' filma emango dute ETB2n igandean Estreinatu zutenetik hiru urte eta erdi pasatu ondoren, Barrura begiratzeko leihoak filma datorren igandean ematea erabaki du Euskal Telebistak. Bost presoren inguruko bost atalez dago osatuta dokumentala, bakoitza zuzendari batek gidatutakoa. Historia gora... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021314 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aljeriako alderdiek 165 helegite jarri dituzte bozen emaitzen aurka Aljeriako Konstituzio Batzordeak 165 helegite jaso ditu joan den maiatzaren 10eko hauteskundeen emaitzen aurka. Kexuak alderdietatik eta hautagai independenteengandik heldu zaizkio, baita emaitza onak izandakoengandik ere. Etzira arteko epea izango du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021315 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAren ADIERAZPENA. ETAren pausoa abiapuntu bat izan daitekeela uste dute eragile gehienek. Erakunde armatuak sinesgarritasunik ez duela diote Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak; abertzale gehienak baikor dira
ETAren pausoa abiapuntu bat izan daitekeela uste dute eragile gehienek Erakunde armatuak sinesgarritasunik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021316 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidasoan izokinak arrantzatzeko sasoia zabaldu eta bi egunera lortu dute lehena. Atzo arratsaldean arrantzatu zuen 28 urteko Ismael Garcia Fernandezek 2021eko sasoiko lehen izokina.
Emea da arraina, 89 zentimetro luze da, eta 7,800 kilo pisatzen du. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, ibaia berriz populatzeko ahalegi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021317 | BERRIA | Euskadi | noticias | Historian eragile izan diren emakumeak omenduko ditu Eusko Ikaskuntzak Abenduaren 3an ospatu ohi den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara hainbat ekitaldi antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak. Horien artean izan ohi da erakunde edo norbanako zehatz batzuei egiten dieten omenaldia. Aurten, zehazki, Euskal Herriko histor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021318 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Nirekin ahaztu daitezela». Parlamentuan azalpenak emango ote zituen galdetuta, erantzun hori eman zuen 1996tik 2010era Nafarroako Kutxako presidente izan zenak: Miguel Sanzek. Haatik, oposizioa ez da ahazten. Enrique Goñiren otsailaren 19ko agerraldiaren ondoren, Aralar-NaBaik Sanzen agerraldia eskatu zuen parlamentua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021319 | BERRIA | Euskadi | noticias | Halaxe gomendatu zion Arartekoak, aurtengo irailaren 2an: «Orbaibarko Zerbitzuen Batasunari gomendatzea har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak».
Sei lanpostu daude Orbaibarko Zerbitzuen Batasuneko plantilla organikoan, eta bakar batek ere ez du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021320 | BERRIA | Euskadi | noticias | 13/13 auziko epaiari «dezepzioa eta kexua» adierazi diote milaka lagunek Dezepzioak, penak eta amorruak ez dira «berriak», baina badira. Eta horiek adierazteko pausoak irmoak izan dira gaur arratsaldean Donostian eta Bilbon milaka lagunek eginiko manifestazioetan. 13/13 auziko epaiari erakutsi dizkiote «dezepzioa, kexu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021321 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Labayru fundazioak lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Besteak beste, lexikografiaren arloko eta bizkaieraren corpusa sustatzeko programak finantzatuko dira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021322 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruselak handitu egin du zigortutako oligarken eta bankuen zerrenda BRUSELA. Errusiaren aurkako zigor gehiago adostu ditu Europako Batasunak. Errusiako oligarka eta politikari gehiagori izoztuko dizkiete Europako bankuetan dituzten diru kontuak, eta Bielorrusiako hiru banku aterako dituzte SWIFT nazioarteko ordainketak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021323 | BERRIA | Euskadi | noticias | ALDERDIEN MAHAIA . Mahaia sortzeko baldintzak badaudela uste dute EB-Berdeek Mahaia sortzeko baldintzak badaudela uste dute EB-Berdeek Oskar Matute EB-Berdeetako legebiltzarkideak atzo adierazi zuenez, alderdien mahaia osatzeko baldintzak egon badaude, eta, horregatik, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021324 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ondo hasi zuen Kasumigaseki zelaiko txapelketa Carlota Zigandak: 68 kolpe eman zituen, parraren azpitik hiru. Laugarren tokian geratu zen sailkapenean, Madeleine Sagstromengandik (Suedia) bi kolpera. Gaurkoan, ordea, ez du horrenbesteko zortea izan. 73 kolperekin bukatu du txapelketa, bi parraren azpitik. Eagle bat eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021325 | BERRIA | Euskadi | noticias | D3M eta Askatasunaren absoluzioa berretsi du Auzitegi Gorenak Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du D3Mko eta Askatasuneko 11 kideen absoluzioa. Auzitegi Nazionalak iazko ekainaren 18an absolbitu zituen guztiak, eta gaur berretsi du erabaki hori Gorenak.
Ebazpenaren aurka helegite bat aurkeztu zuen fiskalak, bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021326 | BERRIA | Euskadi | noticias | NIKOSIA. Zipreko Parlamentuak 500 milioi euro aurrezteko neurriak jasotzen dituen plan bat onartu zuen atzo. Neurrien artean garrantzitsuena, BEZa %15etik %17ra igotzea. Herritarrek lanuzte eta manifestazio jendetsuekin erantzun zieten parlamentuaren murrizketei. Aste osoa daramate protestan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021327 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekaitzak kalteak eragin ditu Bizkaian eta Gipuzkoan Euri jasak, txingorra eta ekaitzak. Eguraldi gorabeheratsua izan da azken egunetan Euskal Herrian. Herenegun arratsekoa bereziki larria izan zen Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait eremutan, eta kalteak zenbatzeko eguna izan zuten atzokoa.
Ikusi gehiago: «Ekaitza espero b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021328 | BERRIA | Euskadi | noticias | Familian egiten diren topaldi horietako batean beti dago oroitzapenak astintzen hasten zaren momentua. Komuneko iragana izateak lotzen gaitu, besteak beste, eta lokarri horiek elkartzen garenean azalarazteko joera dugu. Horietako batean harrigarria egin zitzaidan ikustea denok gogoratzen genuela doinu bera. Etxeko bate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021329 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zertan oinarritzen dira kanporaketa horiek? Zein da planteamendua?»
Estatuetako oinarrizko legeetan onesten diren eskubideak kolokan ikusten ditu Barberok mugetan egun hartzen diren zenbait erabakitan: gardentasun urrikoak dira, eta kezkagarriak dira horien ondorioak.
EHUn Zuzenbide irakaslea da Iker Barbero (Bilbo, 1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021330 | BERRIA | Euskadi | noticias | Objektu bat edo gorputz bat uretan sartzen denean, objektu horrek lekualdatzen duen uraren bolumena uretan sartzen den objektuaren edo gorputzaren parekoa da. Hala dio fisikak. Praktikan, ordea, batzuetan zaila da hala gertatzen dela sinestea.
Tokioko Ur Kirolen Zentroan gertatzen ari da. Hongchan Quan jauzilari txinat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021331 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Loratze bat badator, baina denen beharra izango du horretarako»
Izurriak «katebegi ahulenei» eragin arren, musikaren sektore osoak nozitu ditu haren kalteak. Hori horrela, Bengoetxeak ohartarazi du sektoreak modu egituratuagoan egin behar duela lan: «Konturatu gara uste baino lotuago dagoen kate bat dela guztia».
Eusk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021332 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Elkarrizketei, mamiaz gain, estetika bat emateko kezka eduki dut»
Argia aldizkariari eta Dani Blanco argazkilariari eskerrak emanez jaso zuen atzo Sustrai Colinak (Urruña, Lapurdi, 1982) Rikardo Arregi sari nagusia. Kazetari bainoago, elkarrizketatzailea dela dio.
Zuzenbidea ikasitakoa zara. Nolatan elkarrizketatzaile... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021333 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko bost nabigatzailetik lauk Google erabiltzen dute EAEko bost nabigatzailetik lauk Google bilatzailea erabili zuten 2003ko bigarren hiruhilekoan, Eustatek informazioaren gizarteari buruz familiei egindako inkestaren arabera. Bestalde, webguneen zerrendan lehenengo tokietan egunkari digitalak ageri dira; gero, eraku... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.