id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0021134
BERRIA
Euskadi
noticias
«Traste arrunten barruan, ondo begiratuz gero, istorio harrigarriak aurkitzen dira... edo asmatu egin daitezke». Iradokizun horixe du abiapuntu Pamiela argitaletxeak kaleratu berri duen Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu? album ilustratuak. Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek elkarlanean sortua da, eta R...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021135
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragan martxoaren 25ean, Europako Kontseiluaren Tortura Prebenitzeko Batzordeak (TPB) 2007an Espainian egindako bisitari buruzko txostena egin zuen, eta bertan, bere kezka azaltzen zuen tratu txar gogorren aurka jaso zituen alegazioak -zein medikuntza-ebidentziak- zirela-eta, eta torturari aurrea hartzeko gomendio zeha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021136
BERRIA
Euskadi
noticias
Jerome Cousin gailendu da Paris-Nizan, eta Marcel Kittel Tirreno-Adriatikoan TXIRRINDULARITZA. Jerome Cousinentzat (Direct Energie) eta Marcek Kittelentzat (Katuxa) izan ziren garaipenak atzo Paris-Nizako bosgarren etapan eta Tirreno-Adriatikoko bigarrenean. Frantziarra Nils Polittekin (Katuxa) iritsi zen ihesean, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021137
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun horretan zazpi urte beteko dira Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren Udalbiltza auzian auzipetuta dauden 22 herritarren aurkako epaiketan zehar eta hura hasi bitartean, Bai Udalbiltza Sareak hainbat ekimen antolatuko ditu auzipetuei babesa adierazteko. Hala, «salaketa eta udaletxeen aurrean Bai Udalbiltzari, bai Eusk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021138
BERRIA
Euskadi
noticias
SESTAO. Gazteen arteko indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketaren 13. aldia egingo dute Sestaon (Bizkaia), abenduaren 2an. Partaideek 300 lan baino gehiago aurkeztu dituzte aurten, baina 225 besterik ez dituzte onartu. 12 eta 14 urte bitartekoek aurkeztu dituzte lan gehien, eta askok sexismoa, diskrimin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021139
BERRIA
Euskadi
noticias
Goitik gora eta behetik behera. Bigarren Mailako lehen itzulia bukatu da, eta Realak eta Real Unionek erabat ibili ezberdina egin dute Donostiarrak bigarren dira, eta irundarrak, berriz, jaisteko postuetan daude Bigarren Mailako lehen itzulia bukatu da, eta Realak eta Real Unionek Donostiarrak bigarren dira, eta irunda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021140
BERRIA
Euskadi
noticias
Ledeckyk eta Meilutitek munduko marka eginda irabazi dute urrea Emakumezkoak izan ziren protagonista atzo Bartzelonan, Munduko Igeriketa Txapelketako azken-aurreko jardunaldian. Missy Franklin estatubatuarrak bosgarren urrea irabazi zuen, oraingoan bizkar estiloko 200 metrokoan. Franklinek gaur beste bi eskura ditzake ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021141
BERRIA
Euskadi
noticias
Gestiber Vicrilaren «behin betiko irtenbidea» izatea nahi du Tapia sailburuak Industriaren esparruan ehunka langile kaleratzeko arriskuan jarri dituen udak ez ditu utziko ixteko zorian dauden enpresen albisteak bakarrik. Vicrila Leioako (Bizkaia) beira enpresa historikoak beste aukera bat izango du, haren konkurtsoa da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021142
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTRONOMIA. Ezagunaren garrantziaz. Segurtasuna, tradizioa, osasuna, plazerra... Zergatik jaten dugun galdegingo bagenio geure buruari, hamarretik bederatzitan gosea ez genuke aitzakiatuko: erritmoak hertsatutako liturgia dela, inbidiak bultzatutakoa, asperra uxatzeko, ohitura betetzearren, edo... atsegin bila, tentaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021143
BERRIA
Euskadi
noticias
JMAn, BERRIA merkeago. Langileek egunkaria kioskoan baino %50 merkeago jasoko dute, harpidetuz gero Langileek egunkaria kioskoan baino %50 merkeago jasoko dute, harpidetuz JMA-Alejandro Altuna kooperatibako langileek BERRIA erdi prezioan jaso ahal izango dute, euskarazko egunkariaren harpidetza eginez gero. Aste honeta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021144
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEn arabera, pandemiak nabarmen areagotuko du pobrezia Latinoamerikan NBE Nazio Batuen Erakundeak COVID-19aren pandemiak Latinoamerikan utziko dituen ondorioen inguruko txosten bat landu du, eta ilunak dira marraztutako panorama eta aurreikuspenak. Ohartarazi dutenez, eremu horretan nabarmen areagotuko dira pobrezia e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021145
BERRIA
Euskadi
noticias
Quebecek garai berri bati ekin dio independentismoaren porrotarekin Quebecek eskura izan zuen independentzia, 1995ean, azken erreferenduma egin zenean, baietzak %49,42ko babesa jaso baitzuen, baina ordutik ametsa lausotuz joan da egun ia lilura bat izateraino. Mugimendu independentistak ez du asmatu aldarrikapen histor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021146
BERRIA
Euskadi
noticias
Golden Statek 116-94 irabazi dio Portlandi Mendebaldeko finaleko lehen neurketan SASKIBALOIA. Golden State Warriorsek ondo ekin dio NBAko Mendebaldeko Konferentziako finalari, lehen partidan 116-94 hartu baitu mendean Portland Trail Blazers. Bestalde, New Orleans Pelicansek aukeratuko du draft -eko lehen sailkatua. Ezu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021147
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Mari Etxebarriaren lagunek istripua izan dute Puerto III espetxetik bueltan BURGOS. Jose Mari Etxebarria Goierri preso errenteriarraren lagunek auto istripua izan dutela jakinarazi du Etxerat elkarteak. Puerto III espetxetik bueltan zetozela, Burgos parean, kamioi batek karga galdu ostean izan zuten istripua. Hiru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021148
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Nafarroan hezkuntza sektoreko mahaiko sindikatu guztiek -LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA eta UGTk- esan dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako zuzendari nagusiekin bildu nahi dutela. Horrela, hezkuntza sistema publikoan ratioak jaisteko aukera aztertu nahi dute: «Beharrezkoa da behingoz ikasgeletako ratioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021149
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Enplegu Ministerioak eman ditu otsaileko datu horiek, eta aurreko hilean baino 1.649 langabe gutxiago zenbatu ditu enplegu bulegoetan izena emanda. Lau herrialdeetan egin du behera langabezia tasak, eta, batez beste, Gipuzkoan apaldu da gehien lanik ez dutenen kopurua: %1,09. Zenbaki absolutuei erreparatuta,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021150
BERRIA
Euskadi
noticias
Motibazio politikoko biktimek «urrats garrantzitsutzat» jo dute Zabalzaren adierazpena Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak dei egin diete estatuaren indarkeria pairatu duten guztiei aitortzarako eskaera egiteko, «balio handiko erradiografia bat» utziko duelako amaieran. Martin Zabalzak atzo adierazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021151
BERRIA
Euskadi
noticias
Pei Xianen kontakizun batzuek bultzatu zuten Hou Hsiao-hsien zinemagile taiwandarra (1947) Nie Yinniang / The Assassin filma ontzera. Unibertsitate garaian irakurri zituen Tang dinastiari buruzko kontakizun horiek, IX. mendeko Txinan kokatutakoak. Iraganean gertatutako argitu eta garbitu gabeko zenbait konturengatik be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021152
BERRIA
Euskadi
noticias
«Poemen beste irakurketa bat egiteko balio dute kantuek» Miguel Hernandez poetaren poemak errezitatuz eta abestuz emanaldiak eskaintzen ari da Landa. Musikagile askok musikatu dute Hernandez, eta doinu horiek erabiltzen ditu. Gehien musikatu den poeta espainiarretako bat da Miguel Hernandez, eta horretaz baliatu da Jos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021153
BERRIA
Euskadi
noticias
Herren jaioko da Eusko Jaurlaritzaren elkarrizketa soziala. Sindikatu nagusiak, ELAk, uko egin dio prozesu horretan parte hartzeari, bere iritziz ez delako gai izango gaurko politika ekonomikoak errotik aldatzeko. Aukera horiek gabe, «politika berberei babes sindikala emateko itxura» besterik ez da izango elkarrizketa....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021154
BERRIA
Euskadi
noticias
Ainara da Xabier Mendigurenen liburuko protagonista, 18 urteko gazte bat. Amari aurre eginez, ikasketak utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik bidalitako eskutitzen bidez joango da irakurlea Ainara nahiz haren ingurua ezagutzen: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkionak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021155
BERRIA
Euskadi
noticias
iruñea Suhiltzaileek Garesera (Nafarroa) joan behar izan zuten atzo etxebizitza batean sute bat piztu zelako. Zurez eraikitako etxea zen, eta egunsentian zabaldu zen sutea; lehen ikerketen arabera, tximinian piztu ziren lehen garrak. Etxearen beheko zatia guztiz kiskalita geratu
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021156
BERRIA
Euskadi
noticias
Behin-behineko akordioa lortu dute Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak eta Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzak Hilabete baino gehiago greban eman ostean, behin-behineko akordioa lortu du Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzarekin. Zuzendarien Sindikatuak gaur berrikusiko du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021157
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du Jon Mintegiagak Jon Mintegiagak Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu zuen atzo, Herrira-ren aurkako polizia operazioarekin loturiko sumarioan. Bere aurkako akusazioak ukatu zituen, deklarazio labur eta azkar batean, eta epaileak aske utzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021158
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako egunkari garrantzitsu batek hauxe zioen igandeko artikulu batean. «Serbia eta Montenegro apenas egon dira mende bat elkarrekin». Bazirudien horixe zela bi herriei buruz eman beharreko informazio bakarra eta soilik azken mendea kontuan hartu behar zela. Bazirudien lerro artean hauxe esaten ari zitzaiola iraku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021159
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionak urdaiazpikoa du ohoretan. Urdaiazpikoaren feriak merkatu inguruko bazterrak jendez bete zituen atzo, ostegunetik iganderaino egiten ari den Baionako urdaiazpikoaren feriaren karietara. Eguna indartsu abiatu zen, ehunka herritar eta bezero erakarriz merkatuaren ingurura. Plazan, 29 urdaiazpiko ekoizle eta, gaine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021160
BERRIA
Euskadi
noticias
Javi Rodriguez. Bizkaia Bilbo Basketeko jokalaria. «Gasteizen beti egiten dituzte talde garaileak; ez naiz fidatzen». Erronka mamitsuagoak dituen proiektu batean murgiltzeko etorri omen da Bilbora Javi Rodriguez. Erronka mamitsuagoak dituen proiektu batean murgiltzeko etorri omen da Bilbora Javi Rodriguez. Umiltasunez,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021161
BERRIA
Euskadi
noticias
Begirada zintzoa dauka Jose Luis Jaimerenak. Auto barruan eraldatu egingo da ziurrenik, baina aurrez aurrekoan oso lasaia da. Gertukoa. Esperientzia nabari da haren hitzetan. Konfiantza ematen du. Afizionatuetan hezita, 1983an eman zuen profesionaletarako jauzia, Reynolds taldearekin, baina urtebeteko loraldia besterik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021162
BERRIA
Euskadi
noticias
Arkeologia eta Karta museoen historiak bildu ditu Bibat-ek. Arabako bi museoen ibilbideei erreparatu die 'Beren historiaren historia' aldi bateko erakusketak Arkeologia eta Karta museoen historiak bildu ditu Bibat-ek Arabako bi museoen ibilbideei erreparatu die 'Beren historiaren Arabako Arkeologia Museoaren eta Fourni...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021163
BERRIA
Euskadi
noticias
Asilo eskatzaileak hartzeko zentro bat irekiko dute Oñatin DONOSTIA. Asilo eskaria eginda duten migratzaileak hartzeko zentro bat irekiko du Eusko Jaurlaritzak Oñatin (Gipuzkoa). Sarri, asilo eskatzaileek prozesu luzeak izaten dituzte haien egoerak argitzeko, eta tarte horietan ostatua eta orientabidea emango diete zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021164
BERRIA
Euskadi
noticias
Txinak Hong Kongi eskatu dio «ordena» berriz ezartzeko Babesa, kritikak, aginduak; Txinako Gobernuak denetik helarazi zion atzo Hong Kongekoari, azken bi hilabeteotako protesten auziaz aritzerakoan. Pekinek ez du ohikoa Erresuma Batuaren kolonia ohiaren barne egoeraz iritzia publikoki ematea, baina azken asteotako gert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021165
BERRIA
Euskadi
noticias
Hondorik gabeko harrobia . AEBetako harrobiak fruituak ematen jarraitzen du: Tyson Gay, Walter Dix, Xavier Carter eta Wallace Spearmon dira azken harribitxiak. AEBetako harrobiak fruituak ematen jarraitzen du: Tyson Gay, Walter Kolpe gogorrak hartu ditu AEBetako atletismoak azkeneko urteetan. Balco auzia izan zen lehen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021166
BERRIA
Euskadi
noticias
Ken Block hil da, ginkanak biral egin zituen gidaria Autoen munduak zertxobait erakartzen bazaitu, ziur ikusi duzula haren bideoren bat. Ken Block (Long Beach, AEBak, 1967- Park City, AEBak, 2023) hil da gaur, azken hamarkadetako auto gidaririk ospetsuenetako bat, elurretako motor batekin izan duen istripu batean. 55 u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021167
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuko Landa, Garapen eta Tokiko administrazio kontseilaria da, egun, Jose Javier Esparza (Iruñea, 1970). Baina ibilbide luzea egin du kargu horretara iristeko. Agoitzen zinegotzia eta alkatea izan da; baita Cederna-Garalur elkarteko zuzendaria eta Nafarroako Kirol Institutuko eta Nafarroako Enplegu Zerbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021168
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekaitzak Bilboko portura sartu ezin utzi ditu ontziak BILBO. Zazpi ontzi, petroliontziak gehienak, Bilboko portuaren kanpoaldean ainguraturik daude, denboralea pasatzeko esperoan. Portuko industrialdean hiru metrorainoko olatuak izan dira, eta bertako kaietan lan egiteari uztea erabaki du portuko aginpideak. Nafarroako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021169
BERRIA
Euskadi
noticias
50 urte igaro dira ETAren 'Txikia komandoak' 'Ogro operazioa' burutu zuenetik: 1973ko abenduaren 20an, hiru ekintzailek osatutako talde batek diktadurako presidente Luis Carrero Blanco hil zuen. Bi gizonezko elektrikari buzo urdina jantzita. Esku eskailera bat hormaren kontra jarria, eta erreminta kutxa bat lurrean. Cl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021170
BERRIA
Euskadi
noticias
Gidaritza talde berri batek hartu du bere gain EHZren ardura "Zaflako bat". Sentimendu hori oraino hor du Hegoa Banos Olabarriak. EHZ jaialdia desagertzekotan zela zinez ohartu zelarik, duela hamar bat egun iragan biltzar nagusian. Likidazioaren aldeko ahotsak entzun baitziren biltzar hartan. Baina, azkenean, gidaritza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021171
BERRIA
Euskadi
noticias
ERROMA. Milango epaile batek Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa epaitzeko eskatu du, 2005ean haren anaiaren egunkarian argitaratutako legez kanpoko entzuketekin zerikusia duelakoan. Poliziaren esku zegoen grabazio bat argitaratu zuen Berlusconik, epailearen arabera. Grabazioak oposizioko kide batek izandako elk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021172
BERRIA
Euskadi
noticias
Sky taldeak aurkeztu ditu uztailaren 1etik aurrera Frantziako Tourrean arituko diren txirrindulariak, eta, halakoetan, sarri izaten da hizpide taldeek zein bandera edo naziotasunaren pean aurkezten dituzten beren txirrindulariak. Bi euskal txirrindularik hartuko dute parte Sky-rekin: Mikel Nieve leitzarrak eta Mikel La...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021173
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Zack Snyder. Aktoreak: Henry Cavill, Amy Adams, Russell Crowe, Michael Shannon, Kevin Costner, Laurence Fishburne, Diane Lane. Herrialdea: AEBak. Iraupena: 143 min. Zzerutik etorri da, 33 urte ditu, eta misio argi bat eman diote, «haien» mundua salbatzea. Jesukristoren itxura hartu diogu Superman berrituari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021174
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaka eta Diez Ultzurrun Vitoria-Gasteiz sarien jabe LITERATURA. Haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpen lanik hoberenak saritzeko sortu zituzten Vitoria Gasteiz sariak. Aiora Jakari eman diote haur literaturaren alorrekoa Esan, ama, nork egiten ditu umeak ? lanarengatik, eta Itziar Diez Ultzurru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021175
BERRIA
Euskadi
noticias
Arartekoa beti iruditu izan zaigu sistema politikoaren apaingarria, herritarren zerbitzura dagoen instituzioa baino gehiago. Badago horretarako motiborik. Legebiltzarrak aukeratua, administrazioari hertsiki lotua, nabarmen okertuago gobernuaren zerbitzura herritarrenera baino, formalismo legaletan oso erroturik, bere f...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021176
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo Beasainen Agirre Lehendakaria Centerrek eta Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubideaz, kulturaz eta berrikuntzaz antolatutako saioan Ixabel Olano (Beasain, 1925) ere mintzatu zen, Juan Jose Ibarretxe, Jose Manuel Castells eta Angel Oiarbideren ondoren. Bere herriko ikastolako lehen andereñoa izan zen Olano, eta 25 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021177
BERRIA
Euskadi
noticias
H aur eta derrigortze hitzak elkarren ondoan paratuta atezuan jarriko zaizkit lagun enrollatuenak; euskara eta derrigortze lotuta, berriz, probetxuzkoenak. Baina ez dakizue nolako lasaitasuna sentitzen dudan goizero alaba, 4 urteko haurra, Hendaiako ikastolan uzten dugunean. Lasaitasuna sentitzen baitut, badakidalako x...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021178
BERRIA
Euskadi
noticias
HONDURAS. KRISI POLITIKOA. Nazioarteak zentzugabetzat jo du Zelayak Tegucigalpara egin bidaia. Etxeratze agindua gogortu dute Nikaraguako mugan; gauerditik arratsaldeko seiak arte ezin da kalera irten Nazioarteak zentzugabetzat jo du Zelayak Tegucigalpara egin bidaia Etxeratze agindua gogortu dute Nikaraguako mugan; ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021179
BERRIA
Euskadi
noticias
ASTIALDIA. GASTRONOMIA. ARDOXKA. 2007ko mahats bilketa Dagoeneko sartu dugu aurtengo mahatsa upategietan. Hemendik aurrera, upategiko lanetan sartuko gara buru-belarri, gauzak ongi joango diren esperantzarekin. Egia esan, lehengai eta baliabide onak izanik, ez diogu beldur handirik izan behar gauzak okertzeari. Batzuek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021180
BERRIA
Euskadi
noticias
'Urtxuegia auzia' ezkutatu nahia egotzi diote EITBri GASTEIZ. EAJk Alberto Surio EITBko buruaren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean, azal dezan «zergatik EITBk ez duen Urtxuegia auziaren berri ematen». EITBn, berriek, protagonisten arabera, trataera ezberdina jasotzen dutela iritzi dio Luke Uribe-Etxebarria EAJ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021181
BERRIA
Euskadi
noticias
Merino II.a: "Titinekin irabazteak handiago egiten du txapela" Hona hemen David Merino Merino II.a -ren esan batzuk aurrerapen gisa: - "Handia da hau guztia, eta Titinekin irabazteak handiago egiten du txapela. Titin duela hamar urte telebistan ikusten nuen eta niretzat ametsa zen harekin jokatzea; beraz, pentsatu zer ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021182
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Label produktuen zerrendan sartu dute Bizkaiko golkoan harrapatutako antxoa, eta hegaluzeari eta hegalaburrari batu zaie arrantza produktuen artean. Kalitate ziurtagiria izango duen espeziea Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek arrantzatu ohi duten antxoa edo bokarta izango da, Engraulis encrasicolus espeziekoa. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021183
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertsolaritza eraberritu zuen belaunaldi baten kronika pertsonala Bertso eskoletako lehen bertsolari gazteak plazetara iristen hastearekin batera, bertsolaritza eremu berrietara zabaldu zen 1980ko eta 1990eko hamarkadetan. Belaunaldi berri horrek eman zituen bertsolarien artean zen Jon Maia. Garaiko bizipen pertsonalak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021184
BERRIA
Euskadi
noticias
PP-k adierazi du Kataluniako agintariek justiziaren aurrean erantzun beharko dutela PPko koordinatzaile nagusi Fernando Martinez-Maillok ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak orain arteko bidetik jarraituko du Konstituzioaren defentsan, eta "arduratsu, legez eta zentzudun" jokatuko duela gaineratu du. Carles Puigdemont...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021185
BERRIA
Euskadi
noticias
KAEk aurten egin dituen dopinaren aurkako 32 kontrolak, garbi Kantauriko Arraun Elkarteak atzo jakinarazi zuenez, denboraldi honetan KAE 1 eta KAE 2 ligetan egin dituen dopinaren aurkako kontroletan ez da emaitza positiborik egon. Guztira, 32 izan dira KAEk egin dituen kontrolak. «Inork dopinaren araudia hautsi duelako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021186
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lasterketetan, bizitzan bezala, funtsezkoena hanka ez sartzea da» Bigarren urtea du Castroviejok Sky taldean. Iaz bezala, lan ona egin nahiko luke aurten ere. Frantziako Tourrean luxuzko langile gisa nabarmendu zen, eta berriz egon nahiko luke Chris Foomeren eta Geraint Thomasen alboan. Lau ordu eta erdiko «entrenamen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021187
BERRIA
Euskadi
noticias
Lointek Gernika Eurokopako ligaxkan izango da zuzenean datorren sasoian SASKIBALOIA. Gernikak Eurokopa jokatuko du berriz ere datorren sasoian. Zuzenean ligaxkan ari da gainera, atarikorik jokatu gabe. Iragan denboraldian, multzoko bigarren tokian amaituta, txapelketako hurrengo faserako sailkatzea lortu zuen. Gero, or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021188
BERRIA
Euskadi
noticias
Angel Cruz Arrospide preso hernaniarra aske geratu da HERNANI Angel Cruz Arrospide preso hernaniarra aske geratu zen atzo. Frantziako Poliziak Junquerako mugan utzi zuen Arrospide (Herrialde Katalanak), eta han zain zituen Euskal Herritik joandako senide eta lagunak. Haiekin bat egin eta Euskal Herrira bidean irten zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021189
BERRIA
Euskadi
noticias
Autobus geltokia Erriberan jartzea babestu du udalak DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak bezala, Donostiako Udalak ere nahiago du autobus geltoki berria Loiolako Erriberan jartzea. Hala jakinarazi zuten, atzo, udal ordezkariek. Geltokia Atotxan egiteak ez du intermodalitatea bermatuko, Bilduren ustez. Beste alderdiekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021190
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortu legeztatzearen aurka bozkatu dute PSEk eta PPk Legebiltzarrean Sortu legeztatzearen aurka agertu ziren PSE, PP eta UPD atzo, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Hiru alderdiek bat egin zuten legeztatzea eskatzen zuen proposamenaren aurka, eta, beraz, ekimenak ez zuen aurrera egin. EAJren ekimenez eztabaidatu zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021191
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzaintza ikertzen ari da zerk eragin duen gaur 17:15ean Abaltzisketako GI-3670 errepidean izan den istripua. Iturri horien arabera, Honda XL 125 V markako motoak berak bakarrik izan du istripua. Gidaria bere onera ekartzen saiatu dira osasun zerbitzuak, baina alferrik izan dira ahaleginak, hilda baitzegoen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021192
BERRIA
Euskadi
noticias
BEIRUT. Gutxienez lau lagun hil dituzte Libano ipar-ekialdean, Hermel hirian, bonba-auto bat zartarazita. The Daily Star egunkariaren arabera, suizida batek gasolindegi batean zartarazi zuen autoa. Hildakoetako bat suizida bera da. Egunkariaren arabera, Hezbollahen aurkako atentatu bat izan da, Hermelen herritarren bab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021193
BERRIA
Euskadi
noticias
• Film onenaren Urrezko Palma: Nuri Bilge Ceylan turkiarraren Winter Sleep . • Emakumezko aktore onena: Julianne Moore ( Maps to The Stars ). • Gizonezko aktore onena: Timothy Spall ( Mr. Turner ). • Epaimahaiaren saria: Ex aequo , Xavier Dolanen Mommy , eta Jean-Luc Godarden Adieu au langage .
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021194
BERRIA
Euskadi
noticias
Txus Martin euskal presoa aske uzteko eskatu du Arakaldoko Udalak Gaixotasun larria du Txus Martin presoak, eta haren eskubideen aldeko mozioa aho batez onartu du Arakaldoko Udalak (Bizkaia), Bildu eta EAJren botoekin. «Eskubide guztien defentsaren alde» duen jarrera berretsi du mozioan udalak. Zigor Kodearen 92. artik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021195
BERRIA
Euskadi
noticias
BAZTERRETIK. «Ez da zaila Bizkaiko Jauna bertan irudikatzea». TOTI MARTINEZ DE LEZEA San Emeterio eta San Zeledonioren eliza. XIII. mendekoa. Harribitxi bat dago Goikolegea auzoan gordeta, Larrabetzun. Toti Martinez de Lezea idazleak aipatutako herrira bizitzera joan zenean txoko hori ezagutu zuen. Duela hogeita hamaik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021196
BERRIA
Euskadi
noticias
Izozki bat Bulebarrean ala pote bat Parte Zaharrean? Bataplaneko gala ala Flamenkako oholtza? B iek : Bigarrena!
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021197
BERRIA
Euskadi
noticias
Pekinek hirugarrenez debaluatu du yuana, eta amaitutzat jo du egokitzea Yuanaren hirugarren eta azken debaluazioa izan zen atzokoa. Txinako Herri Bankuak amaitutzat eman zuen herrialdeko diruaren balioaren gaineko egokitze prozesua. Asteartean hasi, eta hiru egunez jarraian debaluatu du Pekinek yuana: martitzenean %1,8...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021198
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Pandemiak eragindako iazko etenaldiaren ostean, bihar ekingo diote berriz Gasteizko Ogeta frontoian, Eskuz Banakako Laboral Kutxa Master Cupari (15:00). Estreinaldi betea izango da, hamabi partida jokatuko baitituzte. Hurrengo egunean, berriz, Gordexolan (Bizkaia) ariko dira (11:00). Denera 72 pilotarik eman du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021199
BERRIA
Euskadi
noticias
Mariano Sinues Zaragozan (Espainia) jaio zen, baina txikitatik bizi izan zen Nafarroan. Ibilbide profesional esanguratsua egin zuen, eta kalitate eta nortasun handiko lan grafikoa osatu. Nafarroako Museoak haren berrogei lan baino gehiago bildu, eta aldi baterako erakusketen eremuan ikusgai jarri ditu, Festa ikaragarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021200
BERRIA
Euskadi
noticias
Usu, guraso rola berriro hartzen lagundu behar zaie; erremintak eman behar zaizkie seme-alabei bidean laguntzeko». Gipuzkoako Bidez Bide elkartean arta ematen diete sorterrian lagatako familia ekartzeko ahaleginetan diharduten etorkin familiei, eta bertan dihardu Soraya Ronquillok. Azaldu du ama bakarrak izaten direla ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021201
BERRIA
Euskadi
noticias
Haur eta gazte literaturako sei lan berri kaleratu ditu Ibaizabalek Haur eta gazte literaturako sei liburu berri eman ditu argitara Ibaizabal argitaletxeak: Iñaki Zubeldiaren Josu Azalaren abenturak (Iñaki Martiarena Mattin-ek ilustratua) eta Tximu bat klinikan (Alai Zubimendik ilustratua); Aitor Aranaren Lurpeko herri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021202
BERRIA
Euskadi
noticias
Su-etenaren hausturak baldintzatuta hasiko da gaur Estatuaren egoerari buruzko eztabaida. Zapaterok irekiko du gaur Espainiako Kongresuko eztabaida, eta ondoren Raxoiren txanda izango da Su-etenaren hausturak baldintzatuta hasiko da gaur Estatuaren egoerari Zapaterok irekiko du gaur Espainiako Kongresuko eztabaida, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021203
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. EMAITZAK HERRIZ HERRI. Bizkaia HERRIA Errolda Abstentzioa Baliogabeak EAJ EA EAJ-EA PSE-EE PP D3M*
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021204
BERRIA
Euskadi
noticias
Ereiaroa 2019 jaialdiaren barruan, Maider Oleagak Elbira Zipitria irakaslearen inguruan eginiko Muga deitzen da pausoa dokumentala emango dute, gaur, Gasteizen. Frankismoan haurrak euskaraz hezteari ekin zion Zipitriak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021205
BERRIA
Euskadi
noticias
Britainiarrek 1704an konkistatu zuten Gibraltar, eta 1713an onartu zuen Espainiak, Utrechteko tratatuan, hiri hori britainiar koroaren menpera pasatzea. Atzo bete zuen hirugarren mendeurrena hitzarmen hark. Hiru mendetan hainbat aldiz setiatu du hiria Espainiak, eta behin eta berriz porrot egin du. Lehen hamarkadetako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021206
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAren azalik onena aukeratu, eta harpidetza irabazi DONOSTIA. Zozketa berezi bat antolatu du BERRIAk: 2018. urteko hogei azal hautaturen artean, gustukoena aukeratu behar dute irakurleek. Parte hartzen dutenen artean, asteburuko harpidetza bat zozkatuko dute. Azalen artean daude, besteak beste, Martxoaren 8ko emaku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021207
BERRIA
Euskadi
noticias
Suak piztuta dirau. Alurr taldeak 'Sua' filmean oinarritutako dantza ikuskizuna aurkeztuko du igande honetan Tolosako Leidor Antzokian Jauntxoen eta herriaren arteko borroka azaltzen dute koreografien bidez Alurr taldeak 'Sua' filmean oinarritutako dantza ikuskizuna aurkeztuko Jauntxoen eta herriaren arteko borroka aza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021208
BERRIA
Euskadi
noticias
Lapurreta ere artea izan daitekeela diote. Lapurreta garbia eta sofistikatua izan behar du horretarako, eta lapurtutakoak milioika euroko balioa duen artelan bat izan behar du. Halakorik lortzeko, ordea, segurtasun sistemetan aditua eta lapurretaren artean maisua izateaz gain, ezinbestekoa da arteari buruzko ezagutzak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021209
BERRIA
Euskadi
noticias
Umeen babesarekin eta zaintzarekin lotutako hainbat kontzeptu garrantzitsu badira argitzeko. Izan ere, erakundeen esku gera daiteke adingabeen tutoretza edo zaintza. Hona bien arteko aldea zein den: Tutoretza. Adingabe bat babesgabe dagoenean erabakitzen dute erakundeek haren tutoretza hartzea; bolada baterako, edo bet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021210
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru pertsona hil dira Kopenhagen hiru tiroketatan Onik atera ziren herenegun arratsaldean bai Frantziak Danimarkan duen enbaxadorea eta baita harekin batera jardunaldietan parte hartzen ari zen Lars Vilks marrazkilaria ere. Hala zabaldu zuen François Zimerayk berak sare sozialen bidez. Berlingsken egunkariak zabaldu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021211
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarreko araudia aldatzeko lan taldea eratu dute. 1979tik indarrean dagoen araudia erreformatzeari ekingo diote legebiltzar taldeek urte hasieran Eusko Legebiltzarreko araudia aldatzeko lan taldea eratu dute 1979tik indarrean dagoen araudia erreformatzeari ekingo diote Eusko Legebiltzarraren araudia aldatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021212
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaiurko gazteluak zutik dirau. Nafarroako independentziaren azken gotorlekuan, indusketak egin ditu Aranzadi elkarteak, gazteluaren ondarea zehazteko. Nafarroako independentziaren azken gotorlekuan, indusketak egin ditu Aranzadi elkarteak, gazteluaren ondarea zehazteko. Bost mende iragan dira Nafarroako erreinuak inde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021213
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko Udalak ikerketa bat jarri du martxan, herenegun Iruñeko harresiaren zati bat behera zergatik erori zen argitzeko asmoz. Labriteko Baluartearen harresiaren hemezortzi metro inguruko zati batek egin zuen behera ostegun arratsaldean, Jito Alai pilotalekuaren gainera. Eroritako lurrak eta harriek ez zuten inor harr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021214
BERRIA
Euskadi
noticias
Gamesak erretiro aurreratua eskainiko die 55 urtetik gorako langileei Lantaldea txikitzeko baldintzei buruz ados jarri dira Siemens Gamesako zuzendaritza eta sindikatuak. 55 urtetik gorakoei erretiroa hartzea eskainiko diete, eta beren borondatez kalera doazenei, berriz, enpresan lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021215
BERRIA
Euskadi
noticias
Venezuelako Gobernuari «gehiegizko indarkeria» erabiltzea egotzi dio NBEk Venezuelako segurtasun indarrek manifestarien aurka erabilitako «indarkeria» salatu du NBEk. Ravina Shamdasani ACNUDH Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatariaren bozeramaileak adierazi duenez, herrialdeko egoeraz txosten bat osatu dute Venezue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021216
BERRIA
Euskadi
noticias
Autodeterminazio prozesuak aldebakarrekoak izateak kaltea besterik ez duela eragiten askok esan dute. Baina bake prozesua aldebakarrekoa izatearekin halako kezkarik ez dute hori aipatu ohi duten eragile gehienek. Eta, hain justu, bake prozesua aldebakarrekoa izatearen ajeetako bat agerian gelditu da azkeneko egunetan, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021217
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako ostalarientzat «inoizko urterik txarrena» izan da 2009a. Datorren urtea oraindik eta okerragoa izan daitekeela esan dute, batez ere lehen sei hilabeteak Gipuzkoako ostalarientzat «inoizko urterik txarrena» izan da 2009a Datorren urtea oraindik eta okerragoa izan daitekeela esan dute, batez 2008. urtea txarra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021218
BERRIA
Euskadi
noticias
1. Garraioa. Aparkalekuak prestatu dituzte herri inguruko saltoki handietan. Haietara bideratuko dituzte autoak, eta autobus zerbizua izango da 12:00ak arte, herrigunera iristeko. Etxerat elkartearen 13:30eko ekitaldiaren ostean, itzultzeko autobusak ere izango dira, 20:00ak arte. Trenez datozenei ere autobus zerbitzua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021219
BERRIA
Euskadi
noticias
Puzteko balentria. Tauk Bartzelona menderatu du Palaun, partida osoan 10-12 puntuko alde handia izan ondoren Tauk Bartzelona menderatu du Palaun, partida osoan 10-12 puntuko alde Tau Baskoniak garaipen handia lortu zuen atzo Palau Blaugranan, eta bere bolada bikaina beste astebetez luzatu du. Dagoeneko hamar dira Araba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021220
BERRIA
Euskadi
noticias
Zortzi pilotarik hartuko dute parte zesta-puntako buruz burukoan Zesta-punta denboraldia azken txanpan sartuta dago, baina pilotariek Floridarako hegaldia haurtu aurretik azken txapelketari aurre egin beharko diote: Munduko Pilota Batzarrak antolaturiko buruz buruko txapelketa. Zortzi pilotarik hartuko dute parte, bain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021221
BERRIA
Euskadi
noticias
Raul Castro Kubako presidentearen eskutik jaso zuten Bukaerako Akordioa Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoño Echeverri Timoxenko FARC-EP gerrillako komandanteak. Bien bitartean, Habanatik 2.244 kilometrora, Bogotan, herritarrek hiletako koroak jarri zituzten hiriko monumentu nagusietan: «Goian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021222
BERRIA
Euskadi
noticias
Lana, familia, aisialdia eta beste mila konpromiso uztartzea egokitzen zaigun honetan, estresa kontzeptu ezaguna zaigu gehienoi. Zenbat aldiz esan/entzun ote dugu: «Oso estresatuta nago!». Uda, aldiz, tentsio horiek alboratzeko garaia da. Baina zer da estresa? Eta nola eragiten du gure osasunean? Estresa gure gorputzak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021223
BERRIA
Euskadi
noticias
Debagoieneko talde onenak bideoklip bat grabatzeko aukera izango du, emateko epea. Goiena Komunikazio Kooperatibak antolatzen du, eta laugarren edizioa da aurtengoa, bi urtez behin ospatzen baita. 2004an sortu zen lehiaketa, Debagoieneko taldeei bultzada emateko. Dena den, 2008an Debabarrena eta Durangaldera zabaldu ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021224
BERRIA
Euskadi
noticias
Sebastien Ogierrek hirugarren garaipena nahi du beste horrenbeste probetan RALLYAK. Gaurtik igandera jokatuko da Mexikoko rallya, Munduko Txapelketako hirugarren proba. Aurreko bietan bezala, faborito argia dago garaipena lortzeko: Sebastien Ogier frantziarra (Volskwagen). Jarduneko munduko txapelduna denboraldi honeta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021225
BERRIA
Euskadi
noticias
Geografikoak, nork bere barnera egindakoak nahiz iraganerakoak. Era eta norabide askotakoak izan daitezke bidaiak, eta modu askotara konta eta irudika litezke. Nork bere modura, bere buruan gordetzen zuen bidaia eraman dute paperera Klak eta Atzamarra album ilustratuen egileek. Maite Gurrutxagak ondu du bata, eta Asun ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021226
BERRIA
Euskadi
noticias
Igandean jokatuko dira finalak, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Jaialdia 11:15ean hasiko da,infantil mailako partida batekin, eta ondoren jokatuko dira bi finalak. Sarrerak dohainik dira. Promozio Mailakoa (18 tantora). Maria Granado (Hernani, 22 urte)-Ainhoa Lakuntza (Aduna, 19 urte) /Madalen Etxegarai (Oñati, 13 urt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021227
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko "Afrika txikian" kokatu du '612€uro' nobela berria ere Jon Arretxek 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko. Testuinguru horretan kokatu du Arretxek nobela berria, eta istorioko protagonista nagusia, Toure, auzoko detektibe berezia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021228
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako aurrekontuak %3 igoko dira 2017an, 838 milioi euroraino «Ez dugu ustekabe handirik iragartzen aurrekontuetan, eta hori oso albiste ona da Gipuzkoarentzat», azaldu zuen atzo Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok herrialdearen datorren urteko aurrekontuen proposamena aurkeztu zuenean. «Iazkoaren pare, hazku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021229
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzean geratu da ia hilabete eta erdiko lehia gogorra. Gaur goizean jakingo da zein den errugbiko nagusia. Ingalaterrak eta Hegoafrikak Munduko Kopako finala jokatuko dute Japonian, Yokohaman, 10:00etan (Vamos eta TF1). Zer gerta ere, aldaketa izango da, azken txapeldunaren arrastorik ez baitago finalean. Zeelanda Berr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021230
BERRIA
Euskadi
noticias
ELA: «Pentsioen erreformaren inguruko isiltasuna beldurgarria da» Espainiako Gobernuak egin asmo duen pentsioen erreformarako zuzenketak aurkezteko epea etzi amaituko da, eta EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek zein aurkeztuko dituzten jakin nahi du ELA sindikatuak. Asmo horrekin, bilera bana eskatu die hiru alder...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021231
BERRIA
Euskadi
noticias
ERCeko gazteen JERC taldeak 80. urteurrena ospatu du Bazkari batekin ospatu zuten Bartzelonan, atzo, ERC alderdiko gazteen JERC erakundearen 80. urteurrena. UGTren egungo egoitzan egin zuten bazkaria 205 kide inguruk, leku horretan sortu baitzen JERC 1931n. Oriol Junqueras ERCko burua eta Joan Puigcercos buru ohia izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021232
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru langile hil dira Brasilgo Mundialerako obretan FUTBOLA. Hiru langile hil ziren atzo Sao Paulon (Brasil), datorren urteko Munduko Koparako han eraikitzen ari diren estadioaren sapaia erori eta behean harrapatuta. «Oso triste gaude», aitortu zuen atzo Joseph Blatter FIFA Nazioarteko Futbol Federazioko presidenteak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021233
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia hasi da Tolosan AHOZKOTASUNA Aljeriako, Uruguaiko, Italiako, Herbehereetako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko ipuin kontalariak ari dira parte hartzen egunotan Tolosan, Asvinenea arte eszenikoetako laborategiak antolatuta, egiten ari den Ahoskotasunaren Nazioarteko Jaialdia...
cc-by-sa 4.0