id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0021334
BERRIA
Euskadi
noticias
Basurtuko erietxean hamazazpi kasu atzeman dituzte Basurtuko ospitaleko Revilla eraikinean (Bilbo) COVID-19aren agerraldi bat atzeman zuten herenegun, eta hamazazpi pertsona kutsatuta zeudela jakin zen atzo. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen datuen arabera, pazienteak eta erietxeko langileak dira kutsatutak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021335
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako Aldundiak euskara gutxiesten duela salatu du ezker abertzaleak Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Biltzar Nagusiek hizkuntza eskubideak ez dituztela betetzen salatu zuten EAE-ANV Biltzar Nagusietarako hautetsiek, atzo egindako agerraldian. Euskaraz lan egin ahal izateko zailtasunak dituztela azpimarratu zuten, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021336
BERRIA
Euskadi
noticias
Lantokian antsietate krisi bat izaten bada, lan istripua al da? Ez beti. Askotariko kasuak daude, eta ez da arraroa auzia epaitegietan ebaztea. Eragozteko gakoa da krisia eragin dezaketen sakoneko arrazoiak aurretik konpontzea. Korapilo estua eztarrian, aireari pasatzen uzten ez dion bola bat bularrean, porlanezkoak di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021337
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dakit bertsoaren egituraz gauza handirik ikasiko genuen bertso eskolan 8 urterekin sartu ginenean. Gogoan ditut bertso-pilota, bertso-futbola, eta, bereziki, bertso-krakadak. Ez zuen inporta aitzakiak: lehen eguna zelako, edo azkena; baten urtebetetzea zelako; opor aitzineko eguna; Olentzero edo eskolarteko txapelke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021338
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainako koalizio gobernua eten dute, Timoxenkoren agintea kolokan utziz. Oposizioak lehen ministroaren aurka jarritako zentsura mozioa aztertuko du gaur Parlamentuak Ukrainako koalizio gobernua eten dute, Timoxenkoren agintea kolokan Oposizioak lehen ministroaren aurka jarritako zentsura mozioa aztertuko Oposizioak h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021339
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruzurrezko alokatze kontratuak jomugan ezarri ditu Aldak «Iruzurrezko alokatze kontratuen kanpina». Horrela izendatu dute Baionako suprefeturan muntatu duten behin-behineko kanpina Alda elkarteko ekintzaileek. Goizean egin dute protesta, Ipar Euskal Herrian «masiboki» gertatzen den fenomeno bat irudikatu eta salatzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021340
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko konpartsek ikurrinari omenaldia egingo diote bihar. Bai Euskal Herriari ekimenak pozez hartu du konpartsek euskal nortasunaren ikurrak defenditu izana Bilboko konpartsek ikurrinari omenaldia egingo diote bihar Bai Euskal Herriari ekimenak pozez hartu du konpartsek euskal Bilboko konpartsek omenaldia egingo diot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021341
BERRIA
Euskadi
noticias
Iñigo Urkullu: «Anoeta estadio aproposa da Realak daukan estatusarentzat» FUTBOLA. Agintariek bisitatu zuten atzo Anoeta: Iñigo Urkullu lehendakariak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Markel Onako Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak. Urkulluren arabera, «Anoeta estadio a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021342
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Alice Fernandes atezain brasildarrak Bera Beran jokatuko du datorren denboraldirako. 24 urte dauzka, eta 2018ko urtarriletik Malagan aritu da. Hain zuzen, talde horretara doa azken hiru denboraldietan Donostiako taldean atezain izan direnetako bat: Merche Castellanos.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021343
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Etxeetan euskaraz ikastaroak emateko diru laguntza. 2011ko urritik 2012ko iraila bitartean, 230.000 euroko diru laguntza bideratuko du Kultura Sailak HABEk ematen dituen diru laguntzen barruan Euskal Etxeetan euskarazko ikastaroak emateko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021344
BERRIA
Euskadi
noticias
Zarautz ere ez da izango Euskadiko Traineru Txapelketan. San Pedrok bezala, arraunlari kopuru murritza izateagatik erabaki du ez parte hartzea Zarautz ere ez da izango Euskadiko Traineru Txapelketan San Pedrok bezala, arraunlari kopuru murritza izateagatik erabaki du ez San Pedro ez, eta Zarautz ere ez. Herenegun gauea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021345
BERRIA
Euskadi
noticias
Jauregik Otegiri dei egin dio ETA indarkeriaren amaierara bultzatzeko «Indarkeriaren amaiera prestatzen hasi da». Ramon Jauregi Espainiako Gobernuko Presidentetza ministroak baikortasunez eta zuhurtziaz hitz egin zuen atzo Telecinco telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean. Bere ustez, «mundu horren ingurune p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021346
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako Kongresuak onetsi egin du Trumpen zerga erreforma Bere lehen garaipen politiko handia lortu du Donald Trumpek. AEBetako Kongresua osatzen duten bi ganberek onartu berri dute hark proposatutako zerga erreforma: Senatuak eta Ordezkarien Ganberak. «Historiako zerga murrizketa handiena» dakar erreformak, Trumpek b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021347
BERRIA
Euskadi
noticias
Erakundeek langileen kutsatze kasuetan ardura duten ikertzeko eskatuko LABek BILBO. LAB sindikatuak Fiskaltzara joko du, ikertu dezan ea Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko saila eta Espainiako Industria Ministerioa langile batzuek COVID-19a kutsatu izanaren arduradun diren. Itxialdiaren hainbat salbuespen ezarri zituzten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021348
BERRIA
Euskadi
noticias
Dominion Bilbo Basket. Hannah (6), Bertans (27), Ruoff (11), Mendia (1), Bogris (10) -hasierako bostekoa-; Borg, Mumbru (8), Hervelle (2), Todorovic, Suarez (3) eta Raul Lopez (8). Bayern Munich. Gavel (9), Renfroe (16), Taylor (2), Savanovic (8), Bryant (9) -hasierako bostekoa-; Thompson (13), Cobbs (4), Djedovic (12)...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021349
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilen epaiketa hasi behar zen ordu berean herritar ugarik babestuta azaldu ziren hiru gazteak Errenteriako Foru plazan atzo goizean. Epaileak haiek atxilotzeko agindua emango ote zuen zegoen airean, eta urduritasuna nabari zen giroan. Egunak luze jo zuen. Errenterian geratzea erabaki zuten auzipetuei babesa ematera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021350
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek hiru palestinar hil dituela eta, PAN ez da negoziazioetara azaldu Ekialde Hurbileko bake elkarrizketei eusten dieten hariak nahikoa tenkatuta ez, eta beste probokazio bat gehitu dio Israelek bestela ere hauskor den prozesuari: atzo goizaldean hiru palestinar hil zituen Israelgo armadak Zisjordaniako errefuxiat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021351
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsioak defendatzea langile guztien zeregina dela gogoratu dute sindikatuek «Pentsioak ez dira egun erretiroa hartuta daudenen borroka soilik. Langileok erretiroa hartzean bizitza duin baterako eskubidea bermatua izan dezagun borrokatu behar dugu». ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek, premi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021352
BERRIA
Euskadi
noticias
BOGOTA. Kolonbiako Auzitegi Gorenak bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Kongresuko presidente ohi Javier Caceresi. Gorenaren esanetan, Caceresek paramilitarrei babesa eman die, eta, espetxeaz gain, 2,5 milioi euroko isuna ezarri dio. Caceresekin batera, parlamentuko ehunka kideren kasuak ebatzi gabe daude orain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021353
BERRIA
Euskadi
noticias
Kongoko gerrillako buruzagi ohia erruduntzat jo du Nazioarteko Zigor Auzitegiak, haurrak soldadu bihurtzeagatik Nazioarteko Zigor Auzitegiak erruduntzat jo du Thomas Lubanga Kongoko Errepublika Demokratikoko gerrillako buruzagi izandakoa, haurrak soldadu bihurtzeagatik. Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdeko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021354
BERRIA
Euskadi
noticias
Cartagena de Indiasen sinatu dute bake itun historikoa; antza denez, nazioarteko gonbidatuen osasun egoera makala dela eta. Raul Castro aipatu dute segituan, baina Juan Carlos I.a Espainiako errege emeritua ere izan zitekeen. Bogotako 2.600 metroko garaieran zailtasunak izango omen zituzten. FARCek eta gobernuak kostat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021355
BERRIA
Euskadi
noticias
Dantzan ibili zen atzo twitter gaurko mobilizazioaren inguruan. Velascoren debekuaren aurretik, #tantaztanta traola puztuz joan zen. #NiBanoa -k ere ikusten ziren gero ere. Manifestazio bateratuaren iragarpenarekin, #EskerrikAskoVelasco izan zen jaun eta jabe, eta #EskerrikAskoTantazTanta ugari ere ibili ziren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021356
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pertsona hauek bi urteotako bilakaeran giltzarri izan dira» Auzipetuak bezala, Rufi Etxeberria ere atxilotu zuten 2009ko urriaren 13ko arratsalde hartan. Arnaldo Otegirekin eta Sonia Jazintorekin batera zegoen LAB sindikatuaren egoitzako areto batean. Lekuko zuzena da. Auzipetuen asmoen eta ekintzen lekuko. Arratsalde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021357
BERRIA
Euskadi
noticias
Independentistak sareak Diadan parte hartzera deitu du IRUÑEA. Irailaren 11n, Kataluniako egun nazionalaren harira Bartzelonan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du Independentistak sareak. Bi bilgune jarri ditu horretarako: 15:00etan, Euskal Etxearen ondoko Placeta de Moncadatik kalejira bat abiatuko da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021358
BERRIA
Euskadi
noticias
SOS Arrazakeriak jasotako salaketa asko poliziak eragin ditu Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoak 34 salaketa jaso zituen iaz, eraso eta tratu arrazistengatik. Atzo aurkeztu zuten Diskriminazioaren ahotsak txostena, eta, haren arabera, herritarrek jarritako salaketa gehienak arrazakeria instituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021359
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk eta EH Bilduk galdeketen alde egin dute elkarrekin DONOSTIA. Hilaren 18an estatus politikoari buruzko galdeketak egingo dira Donostian eta Irunen (Gipuzkoa), eta Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin (Bizkaia). Gure Esku Dago-k sustatutako galdeketa horietan parte hartzera deitu zuten atzo Gipuzkoan EAJk eta EH Bildu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021360
BERRIA
Euskadi
noticias
JAIAK. KARMENAK MARKINA-XEMEINEN. Azken egunetan, bete-betean. Pilota partidak, kontzertuak eta kalejirak izango dira Markina-Xemeingo Karmen jaietan Ibai Maruri Bilbo Pilota partidak, kontzertuak eta kalejirak izango dira Markina-Xemeingo Joan den asteburutik dabiltza markinarrak jaietan murgilduta. Halere, aurten kar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021361
BERRIA
Euskadi
noticias
Oporretarako, mendia edo hondartza? Jende gutxi bada, hondartza. Bestela, mendia.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021362
BERRIA
Euskadi
noticias
La Buena Vidako baxu-jotzaile ohi Pedro San Martinen omenaldian izan nintzen larunbatean. Lekuz kanpo sentitu nintzen. Hura Pedro lagunartean gogoratzeko gaua zen, eta nik bistaz baino ez nuen ezagutzen. Gainera, Donostian izan diren pop taldeetan gutxien bete nautenetakoa dela onartu behar dut. Lagun bati behin entzun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021363
BERRIA
Euskadi
noticias
Paradisu fiskalen aurka: hipokresia gutxiago, eraginkortasun gehiago Paradisu fiskalekin gogoratzen gara tarteka; egon hor daude beti, baina ez diegu kasu handirik egiten. Eta bat-batean, ikerketa berri batek mahai gainera ekartzen ditu, eta denok aztoratzen gara berriz ere, hori bai, astebetez! Oraingoan, Mossack Fons...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021364
BERRIA
Euskadi
noticias
Artxibatu egin dute Bilboko talde bortxaketaren kasua Sumindura eragin zuek albisteak iazko udan : 18 urteko emakume batek salatu zuen sei gizonezkok bortxatu egin zutela Bilboko Etxebarria parkean. Berriz ere talde bortxaketa bat Euskal Herrian. Abuztuaren 2an zabaldu zen albistea, eta harekin batera jakin zen sei giz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021365
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarteratze laguntza erreformatuko du Gipuzkoak, erakartze efektua duelakoan DONOSTIA. Jon Iribar Gizarte Politikako plangintza zerbitzuburuak egindako txosten baten arabera, DSBE diru sarrerak bermatzeko errentak erakartze efektua du etorkinen artean. 2012an sortu zuen aurreko aldundiak, DSBE jasotzeko erroldatze epe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021366
BERRIA
Euskadi
noticias
Bere ibilbidea luzea eta soul musikaren zaleek ondo gordeta izango dituzten harribitxiz jositakoa izan arren, soul musikaren historiako orri handietan ez da sarri agertzen Swamp Dogg abeslari estatubatuarraren izena. Musika mota horren figura enblematiko bat denik, hala ere, inor gutxik jarriko du zalantzan. Hurrengo l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021367
BERRIA
Euskadi
noticias
Nagusiki, zoologia modernoaren aitzindari izateagatik nabarmentzen dute historia liburuek Johan Conrad Gessner ikerlari suitzarra (Zurich, 1516-1565). Giltzarri suertatu ziren Historia Animalium lana osatzen duten lau liburukiak ordura arte sakabanatutako jakintza antolatzeko, eta espezieak identifikatzera ohituta dago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021368
BERRIA
Euskadi
noticias
Mancha Real, Mallorca, Leganes eta Girona, euskal taldeen aurkari Espainiako Kopan Gaur eguerdian egin dute Madrilen Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa. Athleticek Mancha Real izango du aurki. Bilboko taldeak ez ditu jokatu aurreko bi kanporaketak, iaz finala jokatu zuelako (0-4 galdu zuen, Bartzelonaren a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021369
BERRIA
Euskadi
noticias
ERLIJIOA. Arrazakeria zabaltzen ari dela ohartarazi du Benedikto XVI.ak. Katolikoen buruak nazismoa eta antisemitismoa gaitzetsi ditu Kolonian, 1938. urtean kiskalitako sinagogan Arrazakeria zabaltzen ari dela ohartarazi du Benedikto XVI.ak Katolikoen buruak nazismoa eta antisemitismoa gaitzetsi ditu Kolonian, «Nazismo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021370
BERRIA
Euskadi
noticias
Azpeitian gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat egitea leporatuta 30 urte ditu atxilotu duten gizonak. Ertzainek atxilotu dute, gaur goizaldean. Salaketa jarri duen andrearen arabera, Donostiako etxe batean egin zion eraso gizonak, ostegunean. Erietxe batera jo zuen andreak, arta zezaten, eta handik jaso zuten ertzain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021371
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzainen garapen profesionalerako ituna, bertan behera Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du berretsiko 2011n Ertzaintzako langileen garapen profesionalari buruz Patxi Lopezen gobernuak sinatutako ituna, hura aurrera eramateko «babes juridikorik» ez dagoelakoan....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021372
BERRIA
Euskadi
noticias
Gogoak ez du igoko. Reala ez da gai izan gola sartzeko, Girona igo berriaren aurka jokatutako partida orekatuan Reala ez da gai izan gola sartzeko, Girona igo berriaren aurka Sailkapenak ez du gezurrik esaten. Realak gero eta urrunago dauzka lehen postuak, eta ez da kasualitate hutsa. Ez emaitzei, ez bere jokoari errep...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021373
BERRIA
Euskadi
noticias
Fruta honen osagai nagusia ura da. 54,2 Kcal eskaintzen ditu 100 gko. Fruitu gehienen antzera, karbohidratoetan da aberatsa (12,1 g/100 gko) eta ez du koipe eta proteinarik. Hesteen garbiketan parte hartzen duen zuntza ere badu (1,5 g/100 gko). Esanguratsua da duen C bitamina kopurua (94 mg/100 gko), laranja batek duen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021374
BERRIA
Euskadi
noticias
Halako bat dut, duda etiko bat, nola askatu ongi ez dakidana. Noiz arte ezin ditugu erabili haien aurka azaldu garen gauzak, esaterako, obra publikoak? Aurka azaldu, ez inor hilda, Leitzarango autobidearekin gertatu bezala, aski da haien kontrako aldarrikapenak, adierazpenak egin edo are lagunen arteko jarrera hartu iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021375
BERRIA
Euskadi
noticias
Asier Errasti film laburren jaialdia hasiko da bihar ZINEMA. Asier Errasti film laburren jaialdia hasiko da bihar Eibarren (Gipuzkoa). Euskaraz eta gaztelaniazko lanak lehiatzen dira bertan, eta aurten 205 obra jaso dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak 19 finalista aukeratu ditu Javier Agirresarobe sarirako, lau euskara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021376
BERRIA
Euskadi
noticias
Poliedroaren aurpegiak. EGOERAREN GAKOAK. Egoera politikoaren aurpegi ezberdinak aztergai izan dituzte euskal alderdietako buruzagiek asteburuan eskainitako elkarrizketetan. Ikuspegiak alderatuz osatzen da irudi argiagoa EGOERAREN GAKOAK. Egoera politikoaren aurpegi ezberdinak aztergai izan dituzte euskal alderdietako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021377
BERRIA
Euskadi
noticias
Donaldsonek ordezkatuko du Paisleyren semea Ipar Irlandan Irlandako iparraldeko lehen ministro Ian Paisleyren aurkako kritikak ugaritzen ari dira, eta bere semearen dimisioak ez dio mesederik egin. Ian Paisley semeak duela bi aste inguru eman zuen dimisioa lehen ministroaren idazkari gisa. Jeffrey Donaldson diputatu et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021378
BERRIA
Euskadi
noticias
KULTUR POLITIKEN NAZIOARTEKO BILTZARRA. Lau herrialde, lau errealitate . Quebec, Katalunia, Galizia eta EAEko kultur politikez aritu dira lau gobernuetako ordezkariak Quebec, Katalunia, Galizia eta EAEko kultur politikez aritu dira lau Kultur politikaren behin-behinekotasuna eta aginte politikoarekiko menpekotasuna age...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021379
BERRIA
Euskadi
noticias
Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe Hendaia eta Baionaren arteko trenbideak berritzea erabaki du SNCF Frantziako trenbide konpainia publikoak. Guillaume Pepy SNCFko zuzendariak hala jakinarazi zion Jean Rene Etxegarai Baionako alkate eta Euskal Elkargoko lehendakariari abuztuar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021380
BERRIA
Euskadi
noticias
365 egun. Bingen Zupiria zen zioena, Boulervard -en herenegun, urtebete daramatela Espainiako panorama politikoa dela-eta iritzia ematen; baina herritar askok arreta handiagoa jartzen diola Juego de tronos -i. Errealitatea perspektibaz begiratuz gero, Rajoy izan omen da irabazle bakarra. Bada, neuk, kazetari eta politi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021381
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzipetuak haurtzaroari buruzko erakusketa bategatik 2000. urtean Bordelen Présumés innocents - L'art contemporain et l'enfance (Errugabetasun presuntzioa -- Arte garaikidea eta haurtzaroa) erakusketa muntatzeagatik Marie- Laure Bernadac eta Stephanie Moisdon-Tremblay komisarioak auzipetu ditu Bordeleko Jean-Louis Croi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021382
BERRIA
Euskadi
noticias
Geroa Baik laukoari eskatu dio Espainiako bozetara batera joatea hausnartzeko Joan den astean Geroa Baik egindako proposamena berretsi zuten atzo Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak eta Koldo Martinez Nafarroako Parlamentuko Geroa Bairen bozeramaileak: datorren apirilaren 28ko Espainiako Gorteetako bozetara laukoa Ezk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021383
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte batzuk pasatu dira Euskal Herrian izan zenetik. Irlanda iparraldera eramango zuen hegazkina hartu aurretik panpina bat aurkitu zuen Bilboko kaleetan, uretan blai, zikinduta, abandonaturik. Harekin zioan lagunak etxera eraman zezan eskatu zion; erokeria bat iruditu zitzaion, baina hala egin zuen. Egun, haren ilobak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021384
BERRIA
Euskadi
noticias
Autogobernuaz, elkarbizitzaz, Kataluniako auziaz, espetxe politikaz eta beste hainbat gaiez aritu da Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan. Horietan guztietan, Jaurlaritzak orain arte egindako bidea defendatu du, eta berretsi du elkarrizketa eta aldebikotasuna direla irtenbidea, betiere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021385
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkian zortzi pertsona atxilotuta, kazetariaren hilketa dela eta ANKARA Turkiako Poliziak gutxienez zortzi pertsona atxilotu ditu, Hrant Dink kazetari armeniarraren hilketarekin lotuta daudelakoan. Horretaz gain, Muammar Guler ustezko hiltzailearen argazkiak zabaldu dituzte Istanbulen, eta hura aurkitzeko laguntza esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021386
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasolina eta diesel motorrak dituzten autoen salmenta 2040rako eteteko asmoa du Espainiak», irakurtzean bi norabide har ditzake gogoak. Garraioa karbonogabetzeak ingurugiroari egin diezaiokeen mesedea eta data zehatza aipatu izanak Espainiako Gobernua zenbateraino lotzen duen etorriko zaio burura norbaiti. Bazela garai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021387
BERRIA
Euskadi
noticias
EBren izenean aurkeztuko dira Madrazoren ildokoak, eta IUrekin Aranarenak EBren koordinatzaile nagusi izandako Javier Madrazoren inguruan bildutako militanteak Ezker Batua-Berdeak izenarekin aurkeztuko dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, Hauteskunde Batzordeak hala erabakita. Alderdiaren beste ildoa, Mikel Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021388
BERRIA
Euskadi
noticias
Alkoholemia proba boluntarioak egiteko karpa izango da Getxon Getxoko Udalak odoleko alkohol maila neurtzeko probak egiteko karpa jarriko du Algortako Portu Zaharreko jaietan. Alkohol analisia nahi duenak egingo du, betiere 18 urte baino gehiago baditu, Udalak Adinez helduak direnen artean alkohol kontsumo zentzuduna e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021389
BERRIA
Euskadi
noticias
EDINBURGO. Kataluniako Errepublika nazioartean aitortua izan dadin eskatuz, SNP alderdiko 21 diputatuk mozio bat aurkeztu dute Eskoziako Parlamentuan. 63 eserlekurekin, gehiengoa du SNPk legebiltzarrean. Europari eskatzen diote, gainera, prozesuan esku har dezala.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021390
BERRIA
Euskadi
noticias
'Basque Research' webgunea itxi egin dute, kanpoko diru iturrien faltagatik « Webgune hau 2015-01-30ean itxi da » . Horixe da, atzotik, basqueresearch.com helbidean sartu, eta abisua. Elhuyarren ekimenez sortua, zientziaren eta teknologiaren albisteen berri emateko eremua izan da 2002. urtetik, ikerkuntzaren arloko eki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021391
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle izendatu ditu Akademiaren Arautegia eta Barne-Erregelak oinarritzat harturik, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izendatzen ditu euskaltzain urgazle berriak. Hala, 2006ko maiatzaren 26an izendatu zituen azken aldiz urgazle berriak. Orduan esparru ezberdinetako profesionalak izenda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021392
BERRIA
Euskadi
noticias
Hondarribiko Jaizkibel konpainiak dokumental bat aurkeztuko du bihar. Alardea ez ezik, beste hainbat gai ere izan dituzte hizpide elkarrizketa formatuan ondu duten ikus-entzunezkoan. Julen Hernandezek sortu zuen bihar estreinatuko den Aurrera egin badugu dokumentalaren hazia izango zen lehen ikus-entzunezkoa. Bertan, H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021393
BERRIA
Euskadi
noticias
Minbiziaren agerpenean, neurri handiagoan nahiz txikiagoan eragina duten arrisku-faktore asko daude. Garrantzi handikoa da zeintzuk diren jakitea; izan ere, faktore horietako asko -obesitatea, tabakismoa eta abar- erraz saihestu daitezke, eta horrela gaitza jasateko arriskua gutxitu egingo da. Baina gai horren inguruan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021394
BERRIA
Euskadi
noticias
Italia eta Turkia lanean, Libiak su-etena izan dezan ANKARA. Italiak eta Turkiak elkarlanean jardungo dute Libian su-eten bat lortzeko. Bi estatuetako Atzerri ministroak Ankaran bildu ziren atzo egoera aztertze aldera. Bi herrialdeek babesten dute Tripolin egoitza duen Akordio Nazionaleko Gobernua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021395
BERRIA
Euskadi
noticias
Beltzez jantzitako mutiko batek bere adiskideak agurtzen ditu; metro batzuetara, beste bi lagunekin topo egiten du; batek gelditzeko agintzen dionean, eztanda bat gertatzen da, eta, ondoren, hiru haur agertzen dira lurrean etzanda. Hilda daudela antzezten ari dira, jolasean. Afganistanen grabatutako bideo baten irudiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021396
BERRIA
Euskadi
noticias
JERUSALEM. ETB1ek Italiako Giroaren aurkezpena emango du gaur, 17:00etan. Ostiraletik aurrera, etapa bakoitzaren azkeneko kilometroak ikusi ahalko dira -aurrenekoa Jerusalemen egingo dute-. ETB1ek bat egingo du etaparekin egunero, 13:05ean; albistegiaren tartean, ETB4k emango du lasterketa, eta 15:00etatik amaierara ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021397
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek puntu bakarra poltsikoratu ahal izan zuen atzo, Levante azken sailkatuaren zelaian. Zuri-gorriek ondo ekin zioten lehiari. Baina pixkanaka itzaltzen joan ziren, eta hainbat partidatan gertatu bezala, argitasuna falta izan zitzaien zelai erditik aurrera. Etxekoak gehiago hurbildu ziren Unai Simonen atera. Bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021398
BERRIA
Euskadi
noticias
DANTZA. Bost herrialdetako hamabi dantzarik hartuko dute parte Dantzaz konpainiaren 4Milpasos ikuskizunaren estreinaldian, bihar, 20:30ean, Eibarko (Gipuzkoa) Koliseo antzokian. Josu Mujika dantzari, dantza irakasle eta koreografoak k sortu du obraren koreografia, eta ekoizpenaz Sociedad Deportiva Eibar eta Wiko enpres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021399
BERRIA
Euskadi
noticias
Abenduko zubiarekin bat, Ardoaraba azoka enogastronomikoa hartuko du asteburuan Gasteizek, hamabigarren urtez. Arabako Errioxako 52 ardo ekoizlek eta 82 taberna eta jatetxek hartuko dute parte aurten. Denera, 238 gastronomia proposamen prestatu dituzte. Horien artean, aurtengo berrikuntza hiriko lau leku enblematiko ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021400
BERRIA
Euskadi
noticias
Zigorra beteta, aske geratu da Mikel Orbegozo presoa Iazko urte bukaeran gerturatu zuten Mikel Orbegozo Valladolidera (etxetik 294 kilometrora); aurrez Badajozen egon zen preso. Gaur goizean, berriz, aske geratu da, hamalau urteko espetxealdia osorik beteta. 2005eko otsailaren 21ean sartu zuten preso Orbegozo, erakunde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021401
BERRIA
Euskadi
noticias
"Ez da zuzena ELAk inpugnazioaren auziaren garaipena bereganatzea" ELA eta LABen arteko aliantza estrategikoaren prozesuak porrot egin ondoren, LABeko burua ahoan bilorik gabe aritu da porrot horren arrazoien inguruan, eta aurten mobilizazio handi bat egiteko beharraz. Lan esparrutik harago, ETAren agiriaz mintzatu da,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021402
BERRIA
Euskadi
noticias
Torrenten telefonoa espiatu zuten, soilik gobernuen esku dagoen programa batekin Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentearen sakelako telefonoari eraso zioten Pegasus programarekin. Israelgo NSO teknologia konpainiak garatutako espioitza programa bat da, eta gobernuek eta segurtasun indarrek eros dezakete soi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021403
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspalditxo izan genuen hizpide hemen euskal oasia. Orduan argitu genuenez, sarri aipatu izan da gure historian, testuinguru asko eta erabat ezberdinetan gainera, baina Juan Mañé y Flaquer idazle eta kazetari katalana (1823-1901), euskaldunon adiskide eta mireslea bera, aipatu behar da nahitaez kontzeptuaren bataiatzail...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021404
BERRIA
Euskadi
noticias
Autogobernua berritzeko lantaldea astero bilduko da GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldeak bere lanak bizkortu nahi ditu, eta astero biltzea adostu du. Maiatzaren 9ko bilerara, balizko estatutu berri baterako hitzaurrerako proposamenak eraman behar dituzte taldeek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021405
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendariak. Paolo eta Vittorio Taviani. Herrialdea: Italia. Zinemagintzaren hastapenetan antzerkiarekiko morrontza gainetik kentzea orduko ekoizleen -zuzendariek ez zuten egun duten boterea- obsesio nagusia izan zen. Urte haietan antzerkigintzak goi klaseen dibertimendu kuttuna izaten segitu zuen, eta filmak, berriz, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021406
BERRIA
Euskadi
noticias
Afringo administrazio autonomoko Hevi Mustafa lehendakarikidearen arabera, 200.000 pertsonari baino gehiagori ihes eginarazi zieten eremu okupatutik, eta, kalkuluen arabera, beste 150.000 beren bizilekuetan harrapatuta geratu ziren. Biztanle kopuru handi horren desplazamenduaren atzean, ordea, beste interes politiko es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021407
BERRIA
Euskadi
noticias
Reichshoffeneko lantegian, Estrasburgotik 50 kilometrora, 760 langile ari dira gaur egun. Horiek batuz gero, 14.000 langile inguru izango ditu euskal multinazionalak, eta hamabi lantegi: hiru Euskal Herrian, bi Espainian, bi Frantzian, eta bat Katalunian, Galesen, AEBetan, Brasilen eta Mexikon. Horiei batu behar zaizki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021408
BERRIA
Euskadi
noticias
EU2015 eta LOMCEren aurka mobilizatzera dei egin dute Ikasle Abertzaleek Ikasle Abertzaleek (IA) EU2015 eta LOMCE desobeditzeko deia luzatu dute, eta horretarako zenbait mobilizazio iragarri dituzte ondoko asteetan. Azaroaren 27an manifestazioa eginen dute Leioako Campusean, egun berean EHU Euskal Herriko Unibertsitate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021409
BERRIA
Euskadi
noticias
Eraikuntzako langile bat hil da, aldamiotik erorita GASTEIZ. Eraikuntzako langile bat hil zen atzo Gasteizen, Olarizu etorbidean eraikitzen ari diren etxe bateko aldamiotik erorita. Hiru metrotik erori zen, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten suspertu. 2020n Euskal Herrian lan istripuz hildako lehen langilea da. A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021410
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Sailkapeneko azken postuak atzean uzteko bidean partida garrantzitsua jokatuko du gaur Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian, Soller Bon Dia!-ren aurka (19:00). Gipuzkoako taldea azken-hirugarrena da, Obenasa azken-aurrekoarekin berdinduta, eta gaur irabaziz gero, arnasa pixka bat hartuko luke. Horretar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021411
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkinen kopurua lehen aldiz jaitsi da Nafarroan: 2.500 gutxiago iaz baino Alde egiten hasi dira etorkinak, krisi ekonomikoaren erdian. Azken urteetako joera irauli egin dela nabaritu dute Nafarroan, INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuetan ageri denez: iaz baino 2.500 immigrante gutxiago daude aurten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021412
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizikleta martxa egingo dute Elkoro askatzeko eskatuz. Jose Luis Elkoro Libre plataforman parte hartu nahi dutenek bihar izena eman ahal izango dute Bergarako plazan Bizikleta martxa egingo dute Elkoro askatzeko eskatuz Jose Luis Elkoro Libre plataforman parte hartu nahi dutenek bihar izena Jose Luis Elkoro ezker abert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021413
BERRIA
Euskadi
noticias
Uztailaren 12ko emaitza guztiak kontsultatu litezke BERRIAren webgunean , baita herrialde bakoitzeko eta herri bakoitzeko emaitzak ere. Mapa interaktiboak ere landu ditu kazeta honek, hauteskundeen emaitzak zein botoaren bilakaera herriz herri aztertzeko , toki bakoitzean zein alderdi nagusitu den ikusiz. Mapetan azter...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021414
BERRIA
Euskadi
noticias
GIBdunek salatu dute oraino ez dela txertorik hiesarentzat DONOSTIA. Hiesaren aurkako Harribeltza elkarteko lehendakari Joseba Errekaldek egin zuen atzo salaketa: adierazi zuen COVID-19aren krisiak erakutsi duela «interesatzen denean» lortzen direla txertoak urtebete eskasean, eta, aldiz, hiesaren kontrakorik ez dela l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021415
BERRIA
Euskadi
noticias
SOS Arrazakeriak salatu du alarma egoeran ugaldu egin direla polizien gehiegikerien inguruko salaketak, «lehenago ere horrelakoak bazeuden arren», eta ohartarazi du oinarrizko eskubideek «indarrean» dirautela. Joan den martxoaren 29an, ertzain talde batek gazte magrebtar bat eta haren ama jo eta atxilotu zituen Bilboko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021416
BERRIA
Euskadi
noticias
Atxiloaldi prebentiboa ezarri diote Navalniri, Errusiara itzuli orduko Berlin eta Mosku artean igandean eginikoak etxerako bidaia izan behar zuen Aleksei Navalni Errusiako oposizioko kide ezagunarentzat, baina, ezta hurrik eman ere, kartzelara eraman du. 30 eguneko espetxealdi prebentiboa ezarri zion atzo Moskuko auzit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021417
BERRIA
Euskadi
noticias
Eraikuntzak Gipuzkoako ekonomian duen pisua %30 murriztu da 2008tik 2012ra Eraikuntzak duen "traktore efektua" kontuan hartzeko eskatu du Ascongi Gipuzkoako eraikuntzako patronalak. Sektorean 1.000 euro gehiago inbertitzeak ekonomian 2.400 euroko produkzioa ekartzen duela dio, 710 euro balio erantsian, 390 euro soldate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021418
BERRIA
Euskadi
noticias
Baliteke «luze» jotzea Nafarroako 150 udalek pairaturiko zibererasoa konpontzeak Joan zen asteazkenean zibereraso handia pairatu zuen ANIMSA enpresa publikoak, zeinak Nafarroako 179 udal eta tokiko erakunderen informatika zerbitzuak kudeatzen dituen. Horren eraginez, horietako 150ren webguneak eta posta zerbitzuak bert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021419
BERRIA
Euskadi
noticias
Zinemetako pantaila handietan txikia da euskararen presentzia. Hori salatzen dihardu Zinemak Euskaraz egitasmoak; euskarak «dagokion lekurik» ez duela zinema aretoetan. Leku hori bermatzeko, zinema lege propio baten beharra aldarrikatzen du, eta instituzio zein alderdi politikoei hori eskatzeko sinadurak biltzen ari da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021420
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikusiko zenituzten irudiak, esketx bat ematen dutenak, hain dira biribilak. Errusiar emakume batek kameren aurrean (Moskuko Plaza Gorrian?) kazetariei bi hitz esan nahi dituela esaten die, errusieraz Bi hitz dioen pankarta txiki bat erakustearekin batera. Berehala dator polizia eta atxilo eramaten du. Jarraian beste em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021421
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBek zuzeneko bake elkarrizketak egingo dituzte talibanekin Amerikako Estatu Batuek talibanekin zuzeneko bake elkarrizketak hasiko dituzte, Etxe Zuriak iragarri duenez. Lehenengo bilera datozen egunetan egingo dute Qatarreko hiriburuan, Dohan, non talibanek beraien lehen bulegoa irekiko duten gutxi barru. Hamid Karzai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021422
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk ez du beldur "kutsatzeko" PPrekin argazkian ateratzeagatik Patxi Lopez, Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkullu azaldu ziren lehen argazkian. Itun fiskala birena zen irailaren erdialdera (EAJ-PSE-EE). Atzodanik hirurena da, ordea. PPk ere sinatu baitu ententea, eta Arantza Quiroga argazkian sartu da. Irudi horrek ez du k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021423
BERRIA
Euskadi
noticias
Burbuilen munduan barna. Burbuiletan eta deserrian bizi diren pertsonaiekin osatu du lehen eleberria Irati Elorrietak Burbuiletan eta deserrian bizi diren pertsonaiekin osatu du lehen Deserrian bizi da Irati Elorrieta (Getxo, 1979), Berlinen, eta han elkartzen dira kaleratu berri duen lehen liburuko pertsonaiak. Ikus-e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021424
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaddafiren osteko garaia antolatzen hasteko unea iritsi dela uste du NATOk «Gaddafi iragana da. Kontua orain ez da joango den ala ez den. Noiz joango den da kontua. Asteak igaro daitezke, edo bihar bertan izan daiteke, eta nazioarteak prest egon behar du joaten denerako». Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021425
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsioen bidez konpentsatuko ditu Madrilek seme-alabak izan ondorengo kotizatu gabeko aldiak Espainiako Gobernuak pentsioen bidez konpentsatuko ditu seme-alabak izan ondoren kotizatu gabe emandako hilabeteak. Modu horretan, erretiroa hartu eta pentsioak kalkulatzeko orduan, lan bizitza osoa hartuko da erreferentzia gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021426
BERRIA
Euskadi
noticias
Urruntzea bukatzeko «atarian», Bilboko kaleak betetzera deitu du Sarek Bake Bideak eta Sarek bi urte daramatzate, osasun neurriak tarteko, urtarrileko Bilboko mobilizazio jendetsua egin ezinik; 2023ko urtarrilean, ordea, ezintasun hori eten egingo da, eta Bilboko erdiguneko kaleek euskal presoen eskubideen aldeko aldar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021427
BERRIA
Euskadi
noticias
Aukera penagarriaren eta negargarriaren artean hautatu ondoren, berehala porrot egitea saihesteko moduan dago Zipre. Baina erreskatearen baldintzek beste arazo bat sortu dute: Zipreko ekonomia da orain B plan baten beharra duena. Erreskaterik gabe ere beharko zuen, baina banku ez-bideragarrien derrigorrezko txikitzea b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021428
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBekin hitz egiteko prest dagoela dio Ahmadinejadek. Barack Obamak eskua luzatu dio Teherani, eta jarrera aldatzen badu zuzeneko negoziazioak egiteko prest dagoela adierazi du Elkarrenganako errespetua eta giro justua jarri ditu baldintzatzat Mahmud Ahmadinejadek AEBekin hitz egiteko prest dagoela dio Ahmadinejadek Ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021429
BERRIA
Euskadi
noticias
Bederatzi nafar epaitzen hasiko dira, Ekin eta Segiko kide izatea egotzita Ekineko eta Segiko kide izatea egotzita, bederatzi nafarren kontrako epaiketa hasiko da gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. «Talde terroristako kide» izatea egozten die guztiei Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, eta zortzi urteko kartz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021430
BERRIA
Euskadi
noticias
Indiako segurtasun indarrek hamalau zibil hil dituzte Kaxmirren borroketan. Indiako agintariek etxeratze agindua jarri dute indarrean eskualde osoan, protestak saihesteko Indiako segurtasun indarrek hamalau zibil hil dituzte Kaxmirren Indiako agintariek etxeratze agindua jarri dute indarrean eskualde Indiako agintariek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021431
BERRIA
Euskadi
noticias
Morlans auzoko hilketetan «egia osoa» jakitea galdegin dute DONOSTIA. Duela 30 urte Guardia Zibilak ETAren aurka egindako operazio batean Jokin Leunda, Patxi Itziar eta Iñaki Ormaetxea hil zituen Donostiako Morlans auzoko etxebizitza batean. Atzo «sarraski» hura oroitzeko omenaldia egin zuten haien senide eta lagunek a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021432
BERRIA
Euskadi
noticias
Ryanairrek Euskal Herrian gehien erabiltzen duen aireportua da Miarritzekoa -124.594 bidaiari, abuztura arte-. Atzo, Londresko hegaldi bat ez zen iritsi, eta bihar ez da loturarik izango Dublinekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021433
BERRIA
Euskadi
noticias
Poesia, nobela, biografia, antzerkia eta beste landu zituen arren, liburu bakarreko egiletzat jo izan dute Edgar Lee Masters idazle estatubatuarra (Garnett, 1868-Melrose Park, 1950). Lan bakar horrek bilakatu zuen idazle ezagun eta arrakastatsu, eta hurrengo urteetan hamarnaka obra argitaratu zituen arren, bakar batek ...
cc-by-sa 4.0