id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0021634 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezaguna egin da azken urteetan makrobiotika Euskal Herrian. Ezezagunagoa da, ordea, izenaren esanahia. Makro hitzak handia esan nahi du, eta bio -k, bizitza. Makrobiotikak, beraz, bizitza osoago eta luzeago bat lortzeko jarraibideak eman nahi dituen ikaskizuna da. Gurean ere txer-tatuta dago, eta gero eta jarraitzaile ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021635 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aro baten bukaera, eta bertze bat hasteko aukera. Mezu hori eman dute Barack Obama AEBetako presidenteak eta Hassan Rohani Irangoak, programa nuklearraren inguruko akordioa egin ondoren. «Bukaera bat eta hasiera bat da», erran du Rohanik Irango telebista publikoan egindako agerraldi berezian. «Bukaera da Irango herri h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021636 | BERRIA | Euskadi | noticias | Betisen kontrako partida mugarri izan daiteke Gaizka Garitanorentzat. Athleticek emaitza ona lortzen badu, teknikari bizkaitarraren egitasmoak segida izango du klub zuri-gorrian. Baina taldeak kale egiten badu, baliteke ondorioak izatea. Giroa nahasia dago Athleticen inguruan. Taldeak hasiera gorabeheratsua eman dio de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021637 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkullu: "Ezin da preso politiko izendatu indarkeria ekintza batengatik zigortutakoa"
EAJren euskal presoekiko jarrera argi dezala eskatu dio PSE-EEko Txarli Prietok Iñigo Urkulluri Jaurlaritzako kontrol saioan, eta honela erantzun dio Urkulluk: "Ezin da preso politiko izendatu giza eskubideen kontrako indarkeria ekint... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021638 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilotu dute, ustez bikotekideari labana batekin eraso egiteagatik Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean, Beasainen (Gipuzkoa), genero indarkeria leporatuta. Erasoa 08:00 aldera gertatu zen. Poliziaren arabera, gizona edanda heldu zen etxera, eta, gero eta jarrera erasokorragoa zuenez, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021639 | BERRIA | Euskadi | noticias | Agerraldia taldea sortu du Errigorak, Nafarroan euskara sustatzeko asmoz Erromatarrek ager vasconum izendatu zuten euskararen lurraldearen hegoaldea, eta, orain, «agerraren aldia» abiatu nahi dute eremu horretan, «Nafarroaren lur beroen sabel emankorrean». Euskara sustatzeko proiektu berri bat jaio zen atzo Nafarroan, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021640 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egin Dezagun Bidea, sortu den mugimendu berria, zinez begi onez eta kuraia berrituarekin hartzen dugu gure altzoan.
Beti izan da -eta gaur inoiz baino argiago dugu- herri hau nahiz Ipar nahiz Hegoa, biziki arranguratua; ez soilik arranguratua, aktibatua ere bai, preso, iheslari eta errepresaliatu ororen inguruan.
Azken... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021641 | BERRIA | Euskadi | noticias | Motorzale bat hil da Legution izandako istripuan, errepidetik aterata LEGUTIO. Motorzale bat hil zen herenegun Legution (Araba) izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinaraz duenez. Istripua igande arratsaldean izan zen, 20:15 inguruan; motorra A-2620 errepidetik atera zen, Aramaio parean. La... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021642 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Tim Burton. Gidoia: John August etaTim Burton. Iraupena: 87 minutu.
Tim Burton ez zen inor 1984an, Disneyren aginduetara lan egiten zuen morroi friki ugari horietako bat besterik ez. Urte horretan, ordu erdira ailegatzen ez zen film labur bat egin zuen; gaztetxo batek bere txakurra berpizteko egiten zituen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021643 | BERRIA | Euskadi | noticias | TOKIO. Tepco enpresako teknikariak orain arteko operaziorik zailena egiten hasi dira Fukushimako zentral nuklearrean: 4. erreaktorearen eraikinetik erabilitako erregaia ateratzen hasi dira. Urtebete inguru iraun lezakete lanek. Japoniako iparraldea 2011n astindu zuen lurrikarak hondamendi nuklearra eragin zuen Fukushim... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021644 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Legez kanpokoak dira Auzitegi Nazionalean hartu diren erabaki asko" Valentziako Unibertsitateko bulegoan hartu du BERRIA Javier Mira Benaventek. Sumatzen da irakaslea dela eta gertutik jarraitzen duela Euskal Herriko egoera. Alboan du Zigor Kodea, eta bere azalpenak hainbat adibiderekin ilustratu ditu. Espainiako Auzi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021645 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Mintzairaren seta guk dugu, erromantiko porrokatuok, pikuan bizi garenok, zozook». Halaxe zioen, ironiaz, zozo egoskor batek.
Hegazti harrapari guztiek ehizatzen dute zozoa, gautarrek nahiz egunekoek. Ez omen du primaderan kantatzen, eta gure lurretan urriago dira pinu eta eukalipto birlandaketetan, tokiko baso autokt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021646 | BERRIA | Euskadi | noticias | Futbolaren historia oso-oso luzea da. Antzinatik jokatzen omen da. Sortu, ordea, gaur egun ezagutzen dugunaren moldean, Ingalaterran sortu zen. XIX. mendearen bigarren erdian izan zen hori. Arautu egin zen baloi baten atzetik ostikoka ibiltzea. Berehala hasi zen zabaltzen munduko bazter askotan.
Charles Millerrek futbo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021647 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zazpi protestari atxilotu zituzten igandean Silverstoneko zirkuitura sartzeagatik
Britainia Handiko 1 Formulako sari nagusia martxan zela, bost lagun sartu ziren atzo Silverstoneko zirkuitura, Birminghamen, Southamptonen, Essexen eta beste hainbat hiritan egin asmo dituzten petrolio findegien aurka protestatzeko. Guany... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021648 | BERRIA | Euskadi | noticias | Psikologian, tradizioz, arazoak, sasoi latzak, gaixotasunak eta gaitzak izan ohi dira gehien jorratu diren gaiak. Eta, irizpide horren aurka, beste arloetan bezala, gaur egun, psikologia positiboa mugimendua piztu da, tradizio honetatik ateratzeko eta psikologiaren indarra pertsona osasuntsuen eta orekatuen azterketan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021649 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aitor Casado Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi ohia Eusko Legebiltzarrera itzuliko da, Rodolfo Aresek hutsik lagatako eserlekua hartuko baitu. Hala jakinarazi du PSE-EEk prentsa ohar batean. 2008 eta 2012 artean ere izan zen legebiltzarkide, hain justu, Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi zen garaian.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021650 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. CNMC Espainiako merkatuen gainbegiraleak ebatzi du saltoki handiek modu egokian aplikatu dutela Espainiako Gobernuak oinarrizko elikagai batzuen BEZean ezarritako deskontua, eta kontsumitzaile elkarteek egindako salaketa ezeztatu du. CNMCk Ekonomia Ministerioak eskatuta egin du azterketa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021651 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iberdrola Dorreak segurtasun arauak betetzen ditu?
Bilboko Udala azken urteotan gogor dabil espazio publikoetako segurtasun arauekin. Azkenetako bat Kafe Antzokiari foroa murriztea izan zen, ia erdira jaitsiz, argudiatuz lehen onartutako jende kopuruarekin nekez egin litekeela ebakuazio arin bat, larrialdiren bat egone... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021652 | BERRIA | Euskadi | noticias | EB Europako Batasunak Hungariarentzako funtsen %55 blokeatuko du azkenean: 6.300 milioi euro. Horrek esan nahi du talde komunitarioak aurrenekoz ukatuko diola bere aurrekontuko dirua estatu kide bati, zuzenbide estatua urratzea egotzita. Halere, Europako Batzordeak proposatutakoa baino apur bat arinagoa izango da zigor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021653 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gurutze Gorriko boluntario ari nintzela ezagutu nituen martxak»
Kostaldeko alaba da Marijo Aizpurua Urkola (Zumaia, 1964), baina aspaldiko urteetan hondartzarako bainoago mendirako joera hartu du. Iraupen luzeko ibilbideen berri kasualitatez izan zuen, Ataungo Jentilen martxara Gurutze Gorriko mediku boluntario joan z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021654 | BERRIA | Euskadi | noticias | Israelgo bi polizia zigortu dituzte, palestinar bat hiltzen uzteagatik Israelgo bi poliziari bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri die Jerusalemgo epaitegiak palestinar preso bat hiltzen uzteagatik. Gertaera 2008an gertatu zen, Israelen.
Omar abu Yariban palestinarrak istripua izan zuen lapurtutako auto batekin, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021655 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sedizioa egotzi diete Trapero, Sanchez eta Cuixarti Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadren burua, Jordi Sanchez ANCko presidentea, Jordi Cuixart Omniumekoa eta mossoen beste goi kargudun bat ikertuko ditu sedizioa egitea egotzita. Hirurak Madrilera deitu ditu dekla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021656 | BERRIA | Euskadi | noticias | GIZA ESKUBIDEAK . NBE kezkatuta, "terrorismoaren kontrako gerrak" tortura bultzatzen duelako
NBE kezkatuta, 'terrorismoaren kontrako gerrak' tortura bultzatzen Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, Nazio Batuen Erakundea kezkatuta agertu zen atzo, terrorismoaren aurkako gerrak torturaren erabilera j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021657 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilduri gaur gauerdira arte eman diote epea alegazioak aurkezteko, eta bihar hartuko du erabakia Gorenak
Bildura gaur gauerdira arte luzatu diote Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak zerrendak inpugnatu ondoren helegiteak aurkezteko epea. Ondorioz, Auzitegi Gorenak bihar hartuko du auziaren inguruko erabakia, eta ez gau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021658 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miren Dobaran, berriz Hizkuntza Politikarako sailburuorde Aldaketarik ez dute eginen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Bingen Zupiria izanen zela gauza jakina zen, eta Zupiriak berak atzo jakinarazi zuen nor egonen den gainontzeko ardura postuetan. O... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021659 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau gizon atxilotu dituzte, emakumeen aurkako indarkeria leporatuta Egunotan Ertzaintzak lau gizonezko atzeman ditu, emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Astelehen gauean, gizon batek 18 urteko semea eraman zuen Bilboko polizia etxe batera, ama jo zuelakoan. Ertzainak haien etxera joan ziren, eta emakumeak baieztatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021660 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enpresek iparrorratz bat behar izaten dute, zein norabidetan lan egin eta nola jardun jakiteko. Sarritan, ez da lan samurra izaten enpresa baten lema gidatzea, eta horregatik eskatu ohi diote laguntza beste enpresa bati: aholkularitza enpresa bati, esaterako. Oreka IT enpresa aholkularitza lanetan aritzen den horietako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021661 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lopez Obradorrek gehiengoari eutsi dio, bere aliatuei esker MEXIKO HIRIA. Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak gehiengo osoari eutsi dio Diputatuen Ganberan, bere aliatuek izandako emaitzei esker. Lopez Obradorren Morena alderdia 256 diputatutik 197ra jaitsi da (500dik), eta gehiengo osoa galdu du, baina b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021662 | BERRIA | Euskadi | noticias | Handia da helburua, baina txikitasunean ere landu daitekeena. Hori sinetsita abiatu zuten, duela zortzi urte, Polifonia Irekia proiektua Esther Canariasek eta Fernando Altamirak. Gizarte zibilak ere bakegintzan zeresan handia duela sinetsita. Aspalditik, eta egunero-egunero, bakegintza lantzen duela konbentzituta. Hori... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021663 | BERRIA | Euskadi | noticias | JERUSALEM. Gazara laguntza humanitarioa zeraman Askatasunaren Flotillako ontzi bat eten zuen atzo goizaldean Israelgo armadak, Gazatik 40 bat itsas miliatara. Sabin Hada Israelgo Barne Ministerioren bozeramaileak jakinarazi zuen, gainera, ontzian zihoazen hamabi ekintzaile atzerritarrak deportatuko dituztela. Flotillak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021664 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zer egingo du gizateriak Lur planetan bizitzen jarraitzerik ez dagoenean? Galdera gaizto samarra da, baina egin beharrekoa. Izan ere, zientzialari askok -Stephen Hawking tartean- dei egin diote giza espezieari Lurraren antzeko beste planetak bilatzeko, eta, ahal bada, kolonizatzeko, gizateriaren etorkizuna ziurtatze al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021665 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gestamp Try Outen lan erregulazioa baliogabetuko da MUSKIZ. Gestamp Try Out enpresako langileen gehiengoa aldi baterako enplegu erregulazioan dago, ekainaren 12tik. Bada, ELAk jakinarazi du Jaurlaritzak prozedura hori baliogabetzeko eskatu duela, langileak modu irregularrean kontratatuta omen daudelako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021666 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2020tik langabezia apaltzen ari da Ipar Euskal Herrian. MIGen arabera, 2023ko lehen hiruhilekoan %5,8koa zen langabezia tasa «Baionako enplegu eremuan». Aurtengo ekainean, 23.321 lagun ari ziren lan bila, iazkoan baino %1,2 gutxiago. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021667 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Garai batean ez zen horrenbeste janari zakarretara botatzen»
Hondakinaren zibilizazioaren amaiera hitzaldia emango du Tohariak Naturaldiaren 25. jardunaldian. Besteak beste, birziklapena, aurrezpena, energia eraginkortasuna, bioaniztasunaren kontrako mehatxuak, gizarte txiroenekiko elkartasuna, eta antzeko kontzeptuak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021668 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kultur hiriburutzarako hautagaitza proiektua aurkeztu zenean, 89 milioi euro izan zen aurreikusitako aurrekontua, eta 46,8 milioi euro izan da azkenean. Orotara, beraz, %53 murriztu dute aurrekontua urteotan. Hala ere, nabarmendu dute iragarritakoak baino jarduera gehiago egin dituztela. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021669 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehentasunak. Ostegun arratsaldea. Salamanca. Plaza nagusia. Kamiseta granatezko multzo handi bat kantuka. Ez oso urrun, berdezko beste batzuk saltoka. Ikasleak izango ote dira, ostegunak haien egun handiak baitira. Ezkondu aurreko agurren bat izatea akaso. Unibertsitatea, katedrala, tabernak, asko dago ikusteko. Buelt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021670 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astudillo: «Oso garrantzitsua da jarraian bigarren partida irabaztea»
Osasunara iritsi berria bada ere, taldeko beteranoenen moduan egiten ditu hausnarketak Martin Astudillok. «Oso garrantzitsua da Levanteren aurka jarraian bigarren partida irabaztea. Sailkapenean gora egingo genuke, indarberritu, morala igo eta lasait... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021671 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk irabaziko lituzke EAEko bozak, eta Ahal Dugu litzateke bigarren indarra Eusko Jaurlaritzak egiten duen soziometroaren arabera, udazkenean egitekoak diren hauteskundeak EAJk irabaziko ditu berriro. Urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra 2.310 herritarri galdera eginda atera dituzten datuen arabera, 24 eserleku lortuko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021672 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ziburuko Baltsan elkartekoek herri bazkaria antolatu dute Aberri Egunaren kari, herri bazkaria antolatu dute Ziburuko (Lapurdi) Baltsan elkarteko kideek. Iruñean Independentistak sareak antolatu ekitaldiarekin bat egiten du elkarteak. Hala eta guztiz ere, bertara joateko aukerarik ez dutenentzat dute bazkari alaitua an... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021673 | BERRIA | Euskadi | noticias | Torturaren gaiak gatazkaren kontakizunean duen garrantzia agerian geratu da berriz ere: Espainiako Estatuaren bertsioa zalantzan jarri dutenak jomugan jarri ditu estatuak berak. Hasi torturatuen gertukoengandik, eta Auzitegi Nazionaleko epaile batenganaino. Tortura salatzen duenaren aurka halako asaldurarekin jokatzeak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021674 | BERRIA | Euskadi | noticias | Venezuelako Gobernuak ziurtatu du Chavezen agintaldia ostegunean hasiko dela, espero bezala
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak adierazi du Hugo Chavez presidente hautatuaren agintaldia espero bezala datorren ostegunean hasiko dela, nahiz eta aitortu duen balitekeela Chavezek karguari zin ez egitea orduan, gaix... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021675 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamabi lagun epaitzekoak ziren, atzo, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, desobedientzia zibileko ekintzetan parte hartzeagatik.
Epaiketa hori atzeratu egin da, ordea. Auzipetutako hamabi lagunei babesa adierazteko kontzentrazioa egin zuten Iruñerria piztera goaz!
herri ekimeneko kideek, atzo, Auzitegiaren aurrean. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021676 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren jardunaldiko lehiak, Iruñean eta Eibarren PILOTA. Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldiko partidak Iruñean eta Eibarren jokatuko dira. Larunbatean Labriten ariko dira Olaizola II.a-Begino, Gonzalez-Laskurainen aurka; igandean, berriz, Astelenan Irujo-Merino II.a, Xala-Barriolaren aurka. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021677 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantzian zigorra bete ostean, Guardia Zibilaren esku utzi dute Puy Txuma Puy Lekunberri euskal presoak atzo bete zuen Frantzian zuen kartzela zigorra. Baina, aske utzi beharrean, Frantziako Poliziak Guardia Zibilaren esku utzi zuen Puy, La Jonqueran (Katalunian).
Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, Espainiako Auzitegi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021678 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Natura ospatzeko jaialdi esperimentala», hori da Itsasfest, antolatzaileen hitzetan. Naturarekiko harremana hobetzeko gogoeta egitea, sentsibilizazioa sustatzea eta iraunkortasunaz mintzatzea dira helburuak. Gaur, 50 ekitaldi baino gehiago egingo dituzte, tartean hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak, kirol saioak, truke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021679 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antolatzaileen arabera, gutxienez 90 herri eta hiritatik antolatu dira autobusak Altsasuko auzipetuen aldeko manifestazioan izateko. Euskal Herri osotik antolatu dira, baina baita kanpotik ere, Kataluniatik batik bat. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021680 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aretxabaletako 25 urteko gazte bat moto istripuz hil da Vietnamen ARETXABALETA. Aretxabaletako (Gipuzkoa) 25 urteko gazte bat moto istripuz hil da Vietnamen. Gaztea bakarrik bidaiatzen ari zen motorrean Asiako hego-ekialdean, eta laster itzultzekoa zen. Espainiako Atzerri Ministerioak gaztearen heriotza baieztatu du, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021681 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Erabakiaren bidean atzera bueltarik gabeko beste urrats bat egin dugu" Diman (Bizkaia) eta Bakaikun (Nafarroa) egindako herri galdeketekin «pozik» agertu da Gure Esku Dago dinamika. «Demokraziarantz pauso bat gehiago» dela adierazi du, eta azpimarratu du herri galdeketen «bideak» ez duela «atzera bueltarik».
Komunikab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021682 | BERRIA | Euskadi | noticias | Askatu dituzte Somalian bahitutako ontziko marinel guztiak. Espainiako armadaren fragata batek babestuta Seychelleetara doaz; etxean izango dira asteazkenerako. ELKARRIZKETA: GLORIA CASANOVA Jaime Francisco Candamil bahituaren ama
Askatu dituzte Somalian bahitutako ontziko marinel guztiak Espainiako armadaren fragata b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021683 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argi-ilunak utzi ditu Espainiako Ligako azken-aurreko jardunaldiak. Bi euskal talde zebiltzan Lehen Mailan jarraitzeko lehian, eta jada biek dakite ziur zein izango den euren etorkizuna: Eibarrek Bigarren Mailan jokatuko du datorren urtean, eta Alavesek, Lehen Mailan. Armaginek 4-1 galdu dute Mestallan, Valentziaren au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021684 | BERRIA | Euskadi | noticias | P iruxak Nafarroan: zentsurari buruzko ikerketa 1979-2009 ikerlan unibertsitario egin nuen, Asmoz Fundazioaren bitartez. Erregimen frankistaren ondorengo zentsuraren fenomenoa aztertzen nuen Nafarroari lotutako kasuak bilduz. Hona hemen haren ondorio batzuk.
Nire ikuspuntutik, zentsura debekuaren formetan eratzen da ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021685 | BERRIA | Euskadi | noticias | JxCk esan du Puigdemontek eta Sanchezek bilkura bat egingo dutela Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiak (2016-2017) eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilkura bat egingo dute, nazioarteko egiaztatzailerik edota bitartekaririk gabe, «gatazka politikoaren irtenbidean sakontzea» he... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021686 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Euskal Herriko hondakinen bilketaz arduratzen den Bil Ta Garbi sindikatuak 50.000 edalontzi berrerabilgarri erosi ditu, ondotik alokatzeko asmoarekin. Bestetan halako basoak erabiltzea sustatu nahi dute, eta dohainik alokatuko dizkiete eskatzen dizkieten elkarteei. Euro batean ezarriko dituzte elkarteek, eta dirua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021687 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ordezkoentzat aukera. Miarritzek titularrei atseden ematea erabaki du, eta gaur ordezko anitz ariko dira Tolosaren aurka
Miarritzek titularrei atseden ematea erabaki du, eta gaur ordezko anitz Miarritze bolada onean dago. Lehiaketa guztiak kontuan hartuta, azkeneko zazpi partidak jarraian irabazi ditu Agilerako hamabos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021688 | BERRIA | Euskadi | noticias | Medikuntzako Nobel saria telomeroen ikerkuntzari. Zahartzearekin eta minbiziarekin lotura dute Blackburn, Greider eta Szoztak irabazleen lanek
Zahartzearekin eta minbiziarekin lotura dute Blackburn, Greider eta Goizeko ordu txikietan jaso zuten albistea Elizabeth Blackburnek, Carol Greiderrek eta Jack Szostakek; haiena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021689 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERTSOLARITZA. Final «desberdin» bateko faboritoak . EGAÑAREN ETA LUJANBIOREN SOLASALDIA. . Gainerako bertsolarien maila ikaragarria dela eta ikusleen exijentzia maila inoizko handiena dela uste dute aurreko txapelketako txapeldunak eta txapeldunordeak
EGAÑAREN ETA LUJANBIOREN SOLASALDIA. Gainerako bertsolarien maila i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021690 | BERRIA | Euskadi | noticias | Del Burgok ez du nahi Nafarroako PPn ustelkeria kasurik egon den ikertzea Jaime Ignacio Del Burgo PPko diputatu ohiak eta Nafarroako presidente izandakoak galarazi egin nahi du Nafarroan Barcenas auziak eraginik izan duen ikertzea. Nafarroako PPk diru beltzean gainsoldatarik eman zuen ala legez kanpoko ordainketarik eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021691 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxean bai, baina «erakundeetan ez». Atarrabiako Udalak udaletxe alboan ikurrina jartzeko erabakiaren aurka joko du Nafarroako Gobernuak
EAJn auskalo, baina burtsan bi diskurtso nagusi daude. Batak dio gauzak ez doazela txarto, oinarrizko datuak onak direla eta erosteko aukera apartak eskaintzen dituela akzio azokak, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021692 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madril. ETAren kontrako elkarlanean segitzeko Espainiaren eta Frantziaren arteko kolaborazioa mantentzea hitzartu zuten atzo Espainiako Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak eta Frantziako Barne ministro François Baroinek. Erakundeak indarkeria erabiltzeko duen gaitasuna murrizteko eta taldea berrantolatzeko edozein ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021693 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kobetasonik jaialdiak itxi egin du bere bigarren ekitaldiaren egitaraua, beste lau talderekin. Horien artean, Thin Lizzy talde klasikoa ariko da, 60ko hamarkadaren amaierako talde ezaguna. Horrez gain, Suicidal Tendencies, Cathedral eta Hot Leg taldeek ere parte hartuko dute Kobetamendiko jaialdian, ekainaren 19an eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021694 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurtengo Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur goizean Bilboko kafe antzokian. Leioako Basaki taldeak egindako kantua da, Maiatzean meatzean izenekoa. Sare sozialen bidez aukeratu dute abestia. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021695 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oso jardunaldi zaila dute Hondarribiak eta Obenasak SASKIBALOIA. Irabaztea ia ezinezkoa dela jakinda ere, saiatu beste erremediorik ez daukate gaur Hondarribia-Irunek eta Obenasak. Ros Casares bigarren sailkatuaren kantxan ariko dira gipuzkoarrak, 12:00etan, eta Rivas Ecopolis hirugarrenaren kantxan nafarrak, 19:00etan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021696 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sagardo erreserbak ahal beste bete dituzte sagardotegiek, eta bakarren batzuetan lehen otorduetako jende erreserbak ere hasiak dira betetzen. Aurretiko lanak eginda, Astigarragan (Gipuzkoa) atzo hasi zuten sagardo garaia. Eguerdian, 13:30 pasatxo zirenean, Eneko Atxa sukaldaria izan zen sagardo berria dastatzen lehena,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021697 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko Auzitegi Nagusiak %60ra handitu du futbol zelaien edukiera Ostalaritzaren itxierarekin egin zuen bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak bizkarra eman die Eusko Jaurlaritzaren murrizketei berriro. Oraingoan, futbol zelaiei zegokien murrizketa batean. Pixkanaka neurriak arintzen ari badira ere, horien kasuan %30eko gehien... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021698 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erdibideko umorea ez da gustagarria izaten, eta hori da arazoa, zaila dela umorea egitea". Iban Urdangarinek (Ataun, 1985) betidanik eduki izan du ondoan umorearen etiketa, eta, hain zuzen ere, umoreak txapelketan daukan "edo eduki beharko lukeen" tokia aldarrikatu du ataundarrak. "Kontua da, ordea, drama egiten ikasi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021699 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bartzelonak eta Juventusek aurrera egin dute Txapeldunen Ligan Bartzelonak eta Juventusek Txapeldunen Ligako final-laurdenetako azken bi txartelak lortu zituzten atzo. Joaneko partidan abantaila lortu zuten -2-1 irabazi zuten biek- eta itzulikoan lanak borobildu zituzten. Bartzelonak 1-0 irabazi zion Manchester Cityri,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021700 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katalunia Europako Batasunaren aurrean. Independentziaren ondorio juridikoak . Hitz handiko izenburu bat eta Zuzenbideko bi katedradunen sinadurak daramatza Alternativas fundazioak aurkeztu duen txostenak, Kataluniaren independentziak ekar ditzakeen kalteei buruzko abisu sinesgarri bat emateko asmoz. PSOEri lotutako er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021701 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martzianoak bezala, txapelketan galdurik dabil Kamerun. Urrun, oso urrun besteen mailatik. Gaur ere, lehen egunean bezala, maila eskasa eman du. Eta Kroaziak astindua eman dio. Ia-ia, neke handirik gabe, gainera. Tokitan da Kamerun hau beste maila handiagoa eman zuen Kamerun hartatik. Eta ezin bururik altxatu urteen jo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021702 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERTSOLARITZA. GAI LIBREAN. Warhol ala Txirrita: zein da eredua?
Guztiz ados nago bertso eta bertsolari eredu bat nagusitu dela diotenekin. Ez nago bat ere ados bertso eta bertsolari eredu bat nagusitzea txapelketen eta telebista progamaren eraginez gertatu dela diotenekin. Bertsolariok eta bertsozaleok gara bertsolari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021703 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urduritasuna sumatzen da biribilgunean. Astearteko 22:00ak dira, eta Euskal Herriko errepideak inoiz zeharkatu dituen garraiobiderik handiena abiatzeko zorian dago. «Ez da hemendik pasatuko», esan die lagunei gizon batek. «Nola ezetz, hemendik pasatzekoa dela esan dute», erantzun dio adiskideak. «Pasatzekoa da, bai, ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021704 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Gobernuaren arabera, 3.000 dira jihadistekin lotura duten pertsonak; horregatik, indar armatuen baliabideak indartu egingo dituzte. Manuel Valls lehen ministroaren esanetan, «edozein ordutan ekintzaren bat egin dezaketen norbanakoen kopurua igo eta igo ari da». Horregatik, hurrengo hiru urteetan bete nahi du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021705 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alpeetako aldapa malkarretan isiltasuna izaten da nagusi. Txorien kantuak iristen direnik ere ez dakit. Seguru iristen direnak goxoak izango direla. Ederra da nola entzuten den bizitza isiltasunean. Hargatik dute zuhaitzek euren adarretan habiei toki emateko lasaitasuna, arratsalde haizetsuenetan ere habiatxoak eror ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021706 | BERRIA | Euskadi | noticias | KINSHASA. Kongoko Errepublika Demokratikoko hedabideek atzo jaso zutenez, gutxienez hamabost lagun hil zituen Codeco Kongoren Garapenerako Kooperatiba talde armatuak, igandean egindako eraso batean, herrialdearen ekialdean. Lekukoen arabera, baliteke hildako gehiago egotea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021707 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondar eta izar artean: bizitza osoa bizitzaren zain Erabat txundituta nengoen, zeruko milaka izarrei begira. Horretan, haimako bi haur gerturatu zitzaizkidan, harridura aurpegiarekin: «Zertan ari zara? Ondo al zaude?». Izan ere, niri hain ederra iruditzen zitzaidan hura, eurentzat ezin arruntagoa zen. Hondar eta izar ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021708 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUNDUKO KOPA 2010. AZKENA. Lodeirok agur esan du, Suarezek oraindik ez Uruguai. Nicolas Lodeirok eskuin oineko bosgarren metatarsianoa hautsi zuen herenegun Ghanaren aurka, eta ezin izango du gehiago jokatu Munduko Kopan. Luis Suarez kideak, berriz, bai. Suarezek eskuarekin nahita aldendu zuen baloia atepetik, eta bi p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021709 | BERRIA | Euskadi | noticias | Edurne Brouardek (Bilbo, 1959) utzi egin du Korrikaren arduradun nagusi postua. AEK-k ohar baten bidez jakinarazi du datorren urritik aurrera Asier Amondok hartuko duela euskararen aldeko lasterketaren ardura. Aurten egin dute 18. Korrika, eta datorren urtean ez da, beraz, lasterketa izango. Amondoren ardurapeko lehen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021710 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lesbiana asko ikusezinak ziren, eta gaur egun ere hala dira»
Frankismoan gazteak ziren lesbianen testigantzak jaso ditu 'Lesvisibles' dokumentalak. Bertan ageri direnetako bat da Mujika, eta heteroarauez, errepresioaz, sozializatzeko bideez eta borroka kolektiboaz mintzo da.
Hego Euskal Herrian frankismoaren garaian g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021711 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko itunpeko ikastetxeetako langileek ez dute soldata murrizketarik izango EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, Partaidek eta Eusko Ikastolen Batza-EIBk langileen soldata osoa ordaindu beharko dute eta, beraz, ezingo dute ezarri Eusko Jaurlaritzak agindutako %5eko murrizketarik. Auzitegiak martxoaren 15ean sin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021712 | BERRIA | Euskadi | noticias | KULTURA. Espainiako Kongresuan oposizioan dauden talde parlamentarioek kultur produktuen edo kultur eskaintzaren beza jaistea eskatu zioten, atzo, Espainiako Gobernuari. Eskakizuna baztertu zuen kongresuak, halere, PPren botuei esker. PPren arabera, egungo egoera ekonomikoak ezin du eskakizun hori ahalbidetu. Joan den ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021713 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Xavier Durringer. Aktoreak: Denis Podalydes, Bernard Le Coq, Hippolyte Girardot. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2010. Iraupena: 90 minutu.
Gaur estreinatuko dute Cannesko Zinemaldian Nicolas Sarkozyri buruzko film hau, eta gaur ailegatuko da ere Ipar Euskal Herriko aretoetara. 2002. eta 2007. urteen arteko ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021714 | BERRIA | Euskadi | noticias | TRINKETA. Eskupilotak eta Frantziako Federazioak lau torneoko atarikoa antolatu dute binakako txapelketarako. Lau aurrelarik (Larralde, Bielle, Agirre eta Intxauspe) eta lau atzelarik jokatuko dute (Jeannots, Amulet, Lazkano eta Ducassou). Lehen torneoa gaur hasiko da, Ahetzen (Lapurdi) eta torneo bakoitzean bikoteak a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021715 | BERRIA | Euskadi | noticias | Manuel Lasarte bertsolariaren antologia argitaratu dute Auspoan. Liburuarekin batera, Lasartek kantatutako bertso hautatuekin osatutako diskoa kaleratu dute
Manuel Lasarte bertsolariaren antologia argitaratu dute Auspoan Liburuarekin batera, Lasartek kantatutako bertso hautatuekin osatutako Manuel Lasarte bertsolariare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021716 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kern Pharma eta Euskaltel, World Tourrean debutari TXIRRINDULARITZA. Euskaltel Euskadi eta Ken Pharma taldeek atzo egin zuten debuta World Tourrean, Kataluniako Voltan, eta Euskalteleko Gotzon Martin aurreneko etapako lehen ihesaldian sartuta ibili zen. Andreas Kronek irabazi zuen estrainekoa (Lotto). Joan Bou izan zen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021717 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Juan ibaian nabigatzeko baimena eman dio Hagak Costa Ricari. Gobernuak garaipentzat jo du Nazioarteko Justizia Auzitegiak emandako ebazpena
San Juan ibaian nabigatzeko baimena eman dio Hagak Costa Ricari Gobernuak garaipentzat jo du Nazioarteko Justizia Auzitegiak emandako Costa Ricako kantziler Bruno Stagnok garai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021718 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Tratamendu mekaniko-biologikorako planta (TMB). Zubietan egingo dute, eta 2015erako egongo da prest. 170.000 tona tratatzeko gaitasuna izango du.
• Konpost plantak. Martxan dagoen Lapatxekoaz gain, beste bi egingo dituzte, Bergaran bat (Epelekoa) eta Zubietan beste bat. Hiruren artean 80.000 tona jaso ahal izango dit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021719 | BERRIA | Euskadi | noticias | 6.000 migratzaile inguru heldu dira Marokotik Ceutara Gehienak igerian, eta asko oinez sartu dira Marokotik Espainiaren menpeko Ceuta hirira. Orotara 5.000 inguru direla zabaldu dute segurtasun indarrek; haietatik herenak, adin txikikoak. Denak ez dira, ordea, onik heldu. Gizon bat itota hil da. Beste askori, berriz, G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021720 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lezo izango da hondakinak atez ate jasoko dituen Gipuzkoako bederatzigarren herria. Udalak atzo jakinarazitakoaren arabera, hilaren 29an hasiko dira bilketa sistema hori erabiltzen. Etzi hasiko dira, berriz, atez atekoarekin hasteko herritarrek beharrezkoak dituzten materialak banatzen: baldeak, errafiazko poltsak, hon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021721 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste honetan, 72 orduan 900 pertsona inguruk Ceutako hesiaren gainetik salto egin dute, hesiaren xafla edo hortz hiltzaileetatik bizirik irten dira, batzuek zauri latzak izan badituzte ere. Hiriko Etorkinentzako Aldi Baterako Egonaldiko egoitza (CETI) jendez gainezka egon da, bere edukiera 512 pertsonarentzako delako, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021722 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lizarratik 12 kilometrora dago Allozko urtegia. Lautada zabal eta berdeek inguratzen dute, eta Riosalado ibaiak ureztatzen du. Andiako eta Urbasako mendiez babesturik, paraje ederrean dago Allotz.
Nafarroako aisialdirako leku naturalen artean handienetakoa da Allozko urtegia, guztira 930 hektarea hartzen ditu. Eraiki z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021723 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poliziarengandik ihesi, gazte bat hil da Frantzian PARIS. Montigny-les-Cormeilles hirian, trenak 19 urteko gazte bat harrapatu zuen herenegun gauean. Hainbat lekukok salatu dute Polizia jarraika zuelako egin zuela ihes gazteak. Gaztearen motorra trenbidean trabatuta geratu zen, eta ez zion ihes egiteko denborarik eman.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021724 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enpresen Ligak ez, baina pilota federazioek, hala Euskadikoak nola Nafarroakoak, arautua dute botileroaren jarduna. Hasteko, Euskadikoan (95. eta 96. artikuluak) «entrenatzaile» moduan aipatzen da. Euskadikoaren arabera, talde bakoitzak entrenatzaile bat izan dezake kantxan, eta urdinena eseriko da errebotetik gertuen.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021725 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorria eta berdea. Erruz. Bandera gorria. Izar berdea erdian. Erraldoi, handi eta txikiak. Plaza, etorbide, eraikin eta etxeetan. Etzanak eta luzeak. Erregearen irudiak ere barra-barra. Errepide bazter eta kale kantoietan. Orain ezer gutxira arte etxe guztietan jarri beharreko argazkia. Kaleak garbituta. Errepideko zul... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021726 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskuburdinekin joan beharra kendu diote Iñaki Bilbaori PUERTO DE SANTAMARIA. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) jakinarazi duenez, Lezamako (Bizkaia) Iñaki Bilbao euskal presoari kendu diote bisitetara eskuburdinekin joateko beharra. Cadizko (Espainia) Puerto III espetxean dago, eta Segurta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021727 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herria, hirigune anitzeko eskualdea. Euskal Herriaren lurralde antolakuntzarako eredu propio eta bakarra behar dela dio Gaindegiak kaleratu berri duen lanak, eta hirigune anitzeko eskualdea hobesten du eredu moduan.
Euskal Herriaren lurralde antolakuntzarako eredu propio eta bakarra behar dela dio Gaindegiak kal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021728 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kongresurako: Koldo Martinez, Daniel Innerarity, Amaia Arrizabalaga, Iñaki Cabases.
Kongresurako: Bel Pozueta, Eneko Campanys, Veronica Ferreira, Laia Prat.
Kongresurako: Ione Belarra, Guillen Carroza, Maria Teresa Mola, Lucia Otero.
Aldaketa izeneko hautagaitza bateratua aurkeztu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021729 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ospitaleratutakoen kopuruak gora egin du berriro ere azken orduetan Birusak ez du atsedenik ematen. Azken orduetan, positibo tasa apur bat jaitsi da Hego Euskal Herrian ostiralean %8,7 izan zen, eta atzo emandako datuen arabera %8,27ra apaldu da, baina oraindik ere adierazle guztiek erakusten dute izurria indar betean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021730 | BERRIA | Euskadi | noticias | BESTE BATASUNA. ESKOZIA. Parlamentu berria abian: hamar aldiz garestiago, hiru urte berandu. Holyrood Eskoziaren politika berrairen hasiera izango dela diote eraikinaren sostengatzaile urriek.
Parlamentu berria abian: hamar aldiz garestiago, hiru urte berandu Holyrood Eskoziaren politika berriaren hasiera izango dela d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021731 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indonesian gutxienez 200 lagun hil eta 130 desagertu dira uholde eta luizien eraginez. Sumatrako kostaldean ontzi bat hondoratu eta 43 lagun desagertuta daude; 73 bizirik aurkitu dituzte
Indonesian gutxienez 200 lagun hil eta 130 desagertu dira uholde eta Sumatrako kostaldean ontzi bat hondoratu eta 43 lagun desagertut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021732 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emilio Sanchez eta Cuevas erdilariak fitxatu ditu Alavesek. Arabako Aldundiak 369.000 euro emango dizkio klubaren fundazioari, harrobia indartzeko
Emilio Sanchez eta Cuevas erdilariak fitxatu ditu Alavesek Arabako Aldundiak 369.000 euro emango dizkio klubaren fundazioari, Alavesek bi erdilari fitxatu ditu hurrengo denb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021733 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRAKEKO OKUPAZIOA. Okupazio indarrak egoteak arazoak eragiten dituela onartu du Strawk
Okupazio indarrak egoteak arazoak eragiten dituela onartu du Strawk Atzerriko soldaduak Iraken egoteak neurri bateraino egoera okertzen duela onartu zuen atzo Erresuma Batuko Atzerri ministro Jack Strawk.
«Afganistanen ez bezala, Ira... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.