id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0021834 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iriarte: "Ikusi dugu badagoela akordiorako aukerarik EAJrekin" Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lortutako garaipenak emandako lasaitasunarekin, gaur hasi du EAJk gainerako alderdiekin iragarritako bilera sorta. Aurrena, EH Bilduko ordezkariekin bildu dira EBBko buru Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkullu lehendakariga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021835 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZENBAT EMANALDI EGINGO DITUZTEN KALDEARTE JAIALDIAN XVII. Kaldearte jaialdian dantza, antzerki, zirku eta musika arloko 35 konpainiaren lanak ikusi ahal izango dira Gasteizen, ekainaren 8tik 11ra bitarte. Guztira, 71 emanaldi egingo dituzte hiri osoan barrena. Euskal Herriko zein nazioarteko artisten lanekin osatu dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021836 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidenek «beharrezkoa den guztia» agindu du gordailuen ihesa eteteko SVB Silicon Valley Bank bankuaren porrotak 2008ko krisiaren haizeak harrotu ditu, batez ere AEBetan. Haize hori ufada zakar bat besterik ez dadin izan neurriak hartuko dituela agindu du Joe Biden AEBetako presidenteak. Erreserba Federalak SVBren gordai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021837 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidasoa ibaia garbituko du Iparraldeko Ur Konfederazioak Iparraldeko Ur Konfederazioak hilaren 3ko uholdeek kalte egindako Bidasoa ibaiko zatiak garbituko ditu bihartik aurrera, erakunde horretako presidente Jorge Marquienezek ezagutarazi duenez. Marquinezek bilera egin zuen atzo Iruñean Espainiako Gobernuaren Nafarroa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021838 | BERRIA | Euskadi | noticias | AHTaren Gasteizko sarbidea lurperatzea "bideragarria" dela esan dio Jaurlaritzak Madrili
Salburua eta Zabalgana arteko trenbidea lur azpitik joan dadin nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta horretarako proposamena luzatu dio Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak Espainiako Sustapen Ministerioari.
Oregik az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021839 | BERRIA | Euskadi | noticias | Piezak falta dira Biffy Clyro eskoziarren Ellipsis lan berrian. Horien bila dabiltza hainbat jarraitzaile, nahiko amorratuta. Puzzle disko bikainetik abiatu zuten ibilbide arrakastatsua oztopatu dutelakoan daude. Mainstream fenomenoan are gehiago jausi direlako, edo bertara bultzatu dituztelako. Sarean irakur daiteke h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021840 | BERRIA | Euskadi | noticias | Transgenikoak baimentzea edo ez estatuen esku utzi du Europak Ez batzuentzat eta ezta besteentzat ere. Erabaki salomonikoa hartu du Europako Batasunak hazi transgenikoen inguruko gai gatazkatsuan. Bruselak baimenduta ere, hazi transgenikoak landatzea estatuen erabakiaren esku egongo da. Alegia, eurek erabakiko dute bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021841 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru aukeretatik zein ahalbidetu. Hori zen Espainiako Gorteetarako hauteskundeek erantzun behar zuten galdera nagusietako bat; ea hautesleek zer aukerari ematen zioten konfiantza: eskuinen batasunari, iazko ekainean zentsura moziorako modua eman zuen eta PSOE gobernura eraman zuen gehiengoari edo erdibideko aukerari, P... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021842 | BERRIA | Euskadi | noticias | Helburu bat eduki dut umetatik: 1 Formulako munduko txapeldun izatea. 25 urte daramatzat lasterketetan, eta lortu dut ahaleginarekin, minarekin eta sakrifizioarekin. Gailurrean nago. Oso erraza da: nahi nuena lortu dut». Joan den igandean Abu Dhabin lehen aldiz 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi eta bost egunera, b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021843 | BERRIA | Euskadi | noticias | Palestina «demokraziarako kide» izendatu du Europako Kontseiluak Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioak «demokraziarako kide» estatusa aitortu dio Palestinako Kontseilu Nazionalari. Hau da, aurrerantzean, legebiltzarkide palestinarren ordezkaritza batek batzarreko batzordeetako saioetan parte hartu ahal izango du;... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021844 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi mila eta hamargarren urteko abuztuan fitxatu zuen Realak Diego Ifran (Montevideo, 1987) Danubioren itsulapikoan milioi bat eta erdi euro sartu eta gero. Ifran erabat ezezaguna izanik, biharko egunari begira egindako mugimenduaz hitz egin zuten Lorenzo Juarros Loren -ek eta Martin Lasartek, talde txuri-urdinak aurrel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021845 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lursailaren salmenta oztopatzea lortu dute Arbonako laborariek 79 eguneko okupazioaren ondotik, erantzuna eman dio Arbonako lurren jabeak Safer laborantza lurrak kudeatzen dituen egiturari. ELB laborarien sindikatuak eta Lurzaindia elkarteak gaur arratsean eman dute jakitera. Salmenta geldiaraztea lortu dute: erosle ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021846 | BERRIA | Euskadi | noticias | Malvinak beti itzultzen dira» borobildu du Edgardo Estebanek. Bare ari da, kafeari hurrupaka, bere bulegoko patxadan. Duela egun gutxi negar batean agertu da gizon hauxe bera dozenaka kazetariren aurrean. Londresen Argentinak duen enbaxadorearen eskutik duela 40 urte soldadu britainiarrek ostu zioten soldadu agiria jas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021847 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erregeek ez dituzte ateak ukitzen. Ez dute zorion hori ezagutzen». Francis Pongeren Atearen plazerak proema -ren lehen lerro horiek oroitarazi zizkigun Katixa Dolhare-Zaldunbidek aurreko zutabean. «Ohol familiar handi horietako bat aurreraka ezti edo bortitz zabaltzea, eta hartara jiratzea atzera berriz bere tokian kok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021848 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Agurraren xamurtasuna. Ingelesez besteko filmik onenaren Oscar sariaren irabazle 'Okuribito' Hego Euskal Herrira heldu da
Ingelesez besteko filmik onenaren Oscar sariaren irabazle 'Okuribito' egon da, eta, gaurtik, Hego Euskal Herriko zinema aretoetan dago ikusgai Okuribito (Departures) film saritua, Despedidas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021849 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hitlerren beldurraren froga. 'Bunker arkeologia: Atlantikoko Harresia' ikusgai dago Donostiako Rezola Museoan; Hendaia ingurua nazien harresiaren zati izan zen, aliatuen sarrera galarazteko.
'Bunker arkeologia: Atlantikoko Harresia' ikusgai dago Donostiako Rezola Museoan; Hendaia ingurua nazien harresiaren zati izan ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021850 | BERRIA | Euskadi | noticias | ITALIAKO GIROA. GUADALUPETIK. Inork nahi ez duen maglia Harritzekoa da, baina uste dut inork ez duela liderraren maglia arrosa eraman nahi. Bueno, beste era batera esango dut: taldeek ez dute zama hori gainean eraman nahi; oraingoz ez, behintzat. Tropelaren buruan jarri gara, eta Di Lucari galdetu diot ea tiraka hasi b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021851 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakek heriotza zigorra eskatu du Frantziako 11 herritarrentzat astebetean BAGDAD. Irakeko tribunal batek heriotza zigorra eskatu zuen atzo Frantziako bi herritarrentzat, EI Estatu Islamikora batu izana egotzita. Azken horiekin, 11 dira astebeteko epean Iraken heriotzara zigortutako Frantziako herritarrak. Guztiak otsa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021852 | BERRIA | Euskadi | noticias | Salzburgoren kontrakoa seigarren neurketa izango da Athleticentzat azken hemezortzi egunean. Beste era batean esanda: hiru egunetik behin ari da jokatzen. Horrenbeste partida jokatzeak asko eskatzen du. Talde guztiek nabaritzen dute. Baita onenek ere. Beraz, zer esanik ez Athleticen ezaugarriak dituen talde batek. Zuri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021853 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arrasateko eta Atarrabiako udalek gaur eztabaidatuko dituzte mozioak. Dimisioa eskatzen duten mozioak eztabaidatzeko bilkuretara joateko deia egin diete herritarrei
Arrasateko eta Atarrabiako udalek gaur eztabaidatuko dituzte mozioak Dimisioa eskatzen duten mozioak eztabaidatzeko bilkuretara joateko deia Gaur hasiko di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021854 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Indarkeria guztien desaktibazioa, presoen egoera hobetzea eta legeztatzea" dira Gernikako Akordioaren helburuak
Gernikako Akordioko sinatzaileek adierazi dute "hiru helburu nagusi" dituztela: "Indarkeria guztien behin betiko desaktibazioa eta biktima guztien errekonozimendua", "euskal preso politikoen egoeraren hobetz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021855 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibarrola-Arizmendik jantzi dute binakako txapela trinketean Patrick Ibarrolak eta Thierry Arizmendik 40-37 irabazi zieten atzo Phillippe Bielle eta Patrick Ozafraini, Baionako Modernean jokaturiko trinketeko binakako finalean. Partida luze eta gogorra izan zen, eta irabazleak, bereziki Arizmendi, azken txanpara hobeto ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021856 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBek Venezuelako hiru diplomazialari bota dituzte WASHINGTON. Venezuelari neurri berberarekin erantzun diote AEBek. Etxe Zuriak 48 ordu eman dizkie Venezuelako hiru diplomazialariri AEBak uzteko. Besteak beste, negozioen arduraduna, Venezuelak AEBetan duen kargudun diplomatiko nagusia. Caracasek, «sabotajea» egotzita ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021857 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskundeetako liderrak goizik dira loratuak. Hori gertatu da aurten, turroiak heldu baino lehen. Inkesten arrimura, hauteskunde garaiaren luzapen estraofizialaren baitan, lehenagotiko beroketaren inertziaz, prozesu natural bati dagokion antzezte zehatzarekin Hegoaldeko alderdi eta koalizio guztiak zerrendaburuak auk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021858 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako osasun azpiegituran 93 milioi inbertituko ditu Jaurlaritzak Gasteizko Zabalgana, Salburua, eta Lakua-Arriaga auzoetan, eta Guardia herrian osasun zentro berriak zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Halaber, Santiago, Txagorritxu eta Leza ospitaleetan hainbat moldaketa egingo dituzte. Hala, 2007 eta 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021859 | BERRIA | Euskadi | noticias | D ena prest dago, zein goxoa den... bizitzak emandako plazer txiki hauengatik ez balitz . Hala kantatzen zuen Hertzainak-ek Salda Badago . Eta susmatzen genuen Gari gazte hura ez zela gure amamek egiten zuten barazki saldaz ari. Asteburu honetan Durango osoa izango da salda feministarentzat lapikoa, eta susmatzen dut f... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021860 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arrainak uretan bezala . Somaliako urak piratak egiten ari diren bahiketengatik bilakatu dira ezagun; NATOk Indiako Ozeanoan gerraontziak dituen arren, piratek azken egunetan beste lau itsasontzi bahitu dituzte.
washington Marck Begich demokratak irabazi du Alaskan; hala, orain arte zuten gehiengoa indartu dute demokra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021861 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUN. Bilgune Feministak jakinarazi duenez, emakume bat bortxatzen saiatu ziren atzo, Irunen (Gipuzkoa), herri horretako zahar etxe batera lanera zihoanean. 07:00etan gertatu zen erasoa, lantokitik gertu. Jazoera salatzeko, Bilgune Feministak elkarretaratzea antolatu du gaur, 19:30ean, zahar etxean bertan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021862 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ura zer iturritik edan, gaziagoa edo garratzagoa izan ohi da. Eta Aljeriako gas ustiategiko bahiketari buruzko informazioarekin, antzera gertatzen da. Zeinek kontatzen duen, Aljeriako armadak 600 langile askatu ditu eta bahitu gutxi batzuk hil dira erreskate operazioan; edo armadaren helikoptero batek jaurtitako bonbek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021863 | BERRIA | Euskadi | noticias | EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA. Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, ustez tratu txarrak emateagatik
Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, ustez tratu txarrak emateagatik Foruzaingoak bi lagun atxilotu zituen iragan astean Iruñean eta Noainen (Nafarroa), ustez bikotekideei tratu txarrak emateagatik. Iruñean deitu zuten, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urdaibaik eskuratu du Eusko Label ligako lehen bandera Bilbon Lehia estua iragarrita zegoen aurtengo denboraldirako, eta Eusko Label ligako lehenengo banderak erakutsi du aurreikuspena ez dela funtsik gabea izan. Urdaibai iazko txapeldunak eskuratu du Bilboko IX. bandera, eta iaz haren aurkari gogorrena izan zen Hondar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021865 | BERRIA | Euskadi | noticias | Droga salerosteko sare bateko 11 kide atxilo hartu dituzte IRUÑEA. Hego Euskal Herrian droga salerosten ziharduen sare bat «desegin» dutela jakinarazi dute Ertzaintzak eta Guardia Zibilak. Hiru kilo kokaina, anfetamina eta haxixa antzeman dizkiete, baita balak ere. 11 pertsona atxilo hartu dituzte. Horietatik sei espet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021866 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ohikotasunak fama txarra izan ohi du, kolore hitsekin lotzen dugu, eta itxi usainarekin. Ohikotasuna artilezko txaketa gris bat da, sukaldeko aulki bateko bizkarrekoan eskegita. Ohikotasunak irudi txarra du gure artean, bai. Eta guztiok nahi dugu ausart, ezohiko eta berritzaile izan. Edo hori da gutxienez gure baitan g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021867 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badu Bilboko liburu zaharren eta aukerakoen azokak anabasa ukitu bat. Denbora gehiago exijitzen die irakurleei, atentzio handiagoa, lauzpabost aleko zutabeetan pilatutakoei banaka-banaka erreparatzeko, multzoz multzo. So azkar batek arriskua dakar, gal bailiteke merkatutik kanpo dagoen obra bat prezio onean, bilduma ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021868 | BERRIA | Euskadi | noticias | Venezuelako krisi politikoak ez dauka etenaldirik, chavismoak eta oposizioak nork bere diskurtsoari eusten baitio, paraleloan doazen eta inoiz elkartzen ez diren bi marra bezala. Caracasen, atzo, protestagarrez, protesta bana egin zuten alde biek, herrialdearen parte handi bat ilunpean dagoen bitartean. Argindarraren i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021869 | BERRIA | Euskadi | noticias | M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. «Legealdiaren erdian Lizarra-Garaziko norabidea hartzea posible ikusten dut». Ezker abertzalearen botoak ez ezik, lehen aldiz bozkatuko duten gazte askoren bozak ere eskuratzen ahaleginduko da Aralar, Iñaki Aldekoak adierazi duenez. IÑAKI ALDEKOA . Espainiako Kongresura... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021870 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken unean, AEBetako gobernuaren zorpetze muga handitzeko akordioa hitzartu dute demokratek eta errepublikanoek, aspaldiko nahasmen politiko eta ekonomiko handienaren erdian. Lerro hauek idazterakoan, akordioa bozkatu eta berretsi gabe zegoen Kongresuan.
AEBetako gobernuak bere fakturak ordaintzeko asko jota erabil de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021871 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren sasoiko aurrekontua osatzeko 100.000 euro falta zaizkio Bera Berari. Hala ere, «asko» pentsatu ondoren, Txapeldunen Ligan jokatzea erabaki du Donostiako taldeak. Fernando Diez Mintegi presidentearen arabera, Europako txapelketarik «onenean» jokatzea «aukera bat» da, «arriskua» baino gehiago. Txapeldunen Ligan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021872 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurko magma beroan diraki iraganak, baina begiratu batera hotza da, beltza da, harri beltz lakarra, dena bat eta bakarra. Pozak eta negarrak, dena bat. Atzo, astea, urtea, mendeak, dena bat. Eta hala ere, egun bakoitzak dakarkio zerbait munduari, koskak ditu historiak, ezer ez da sortzen berez, poliki joaten da aldatz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021873 | BERRIA | Euskadi | noticias | Larrionek txarretsi du Gasteizko txosna batean ETAren pankarta bat jarri izana GASTEIZ. Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko zinegotziak txar iritzi dio jaietako txosnagunean ETAren anagrama zuen pankarta bat jarri izanari. «Indarkeria mota bakar bat ere onargarria ez den fase batean gaude», adierazi du, eta gaineratu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nekez aurki zitekeen festa arrastorik atzo Bilbon. Zazpikaleetan, Udaletxeko zubian eta Areatzako zubian ere, turista eta herritar askok ez zuten pentsatuko jaiak hain gertu egon zitezkeenik. Areatzako zuhaitzetara gerturatu ahala, ordea, umeak ikus zitezkeen urarekin eta puzgarriekin jolasten, janari usaina suma zitek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021875 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aramaio. 80 bat herritar bildu ziren atzo arratsaldean Aramaioko plazan (Araba), bertako Udalak gaur AHT Abiadura Handiko Trenari buruzko herri galdeketa ez egitea erabaki duela salatzeko. Udalak eta AHT Gelditu!
Elkarlanak elkarrekin antolatu behar zuten herri galdeketa, baina Arabako Hauteskunde Batzordeak debekatu e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021876 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsona bat hil eta beste sei zauritu dira istripuz, Oibarren Bi autok elkar jo, eta gizon bat hil zen atzo Oibarren (Nafarroa). Lizarra eta Zangoza lotzen dituen NA-132 errepidean gertatu zen istripua. Nafarroako larrialdi zerbitzuek emandako datuen arabera, 09:10 inguruan abisu bat jaso zuten, Oibarren auto istripu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021877 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zergatik ez duten, oro har, ertzainek euskara ikasi, euskararen erabilpenaren plangintza betetzeko adina behintzat. Bakoitzak jakinen du bere arrazoi gordea. Beltran de Heredia sailburuak iradoki duen arrazoia, berriz, ez da onargarria. Baliteke, ez dut ukatzen, ertzainen batek giro euskaltzale eta, ondorioz, ez dezagu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021878 | BERRIA | Euskadi | noticias | Santimamiñeko koba jendearentzat behin betiko ixtea erabaki du Foru Aldundiak . Urtebete barru, atarteko zatia soilik zabalduko dute, kobaren ondarearen inguruko erakusketarekin
Santimamiñeko koba jendearentzat behin betiko ixtea erabaki du Foru Urtebete barru, atarteko zatia soilik zabalduko dute, kobaren Hogeita hama... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Libia hondamendi eremu bihurtu dute uholdeek: 5.200dik gora dira hildakoak Orduek aurrera egin ahala, gora baizik ez dute egiten Libia ipar-ekialdean hildakoen eta desagertuen kopuruek. Daniel zikloiaren ondorioz, Derna hiriaren inguruko bi urtegik gainezka egin zuten herenegun, eta horrek uholdeak eragin zituen. Dagoe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021880 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru urtez jarraian esku hutsik geratu eta gero, Super Amara Bera Berak Espainiako Superkopa irabazi zuen herenegun, Malagan (Espainia); zortzigarrenez nagusitu da lehiaketa horretan. Imanol Alvarezek entrenatutakoek behetik gora egin zuten etxeko taldea mendean hartzeko, minutu askoan atzetik joan baitziren. Giuliana ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021881 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorenak etzi erabakiko du Kataluniako bost auzipetuz MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak etzi erabakiko du Kataluniako bost auzipetuen helegiteez. Bistan parte hartuko dute prozesu subiranistaren harira auzipetutakoen abokatuek, fiskaltzak, VOX akusazio partikularrak eta Estatuaren abokatuak; auzipetuak ez dira bistan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021882 | BERRIA | Euskadi | noticias | Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa euskaraz idazten diren moduan idatzi beharko dira espainolez ere -Alava moldaera ere onartuko da-. Hiru lurraldeen izen ofizialak aldatzeko EAJk aurkeztuko duen lege proposamena onartuko du Espainiako Kongresuak asteartean. EAJk ziurtatua du PSOEren babesa. Espainiako Gobernuaren 2011ko aurr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021883 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zahartzaroak beldurra ematen du; inoiz ez da bakarrik etortzen» esaldia utzi zigun Platonek. Zizeronek umore hobez hartu zuen kontua eta Pernandoren egia bat bota: «Luzaroan zahar izan nahi baduzu, gaztetatik hasi zahartzen». Rouchefoucauldek erantzun zion mende batzuen tartearekin: «Zaharrek aholku onak ematen dituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021884 | BERRIA | Euskadi | noticias | First Models agentziako burua, 'Cabezudo auziarekin' lotuta DONOSTIA. Espetxean dago Kote Cabezudo argazkilaria: harekin modelo jardundako hainbat emakumeri erasoak egitea egozten diote, haien baimenik gabe irudi pornografikoak zabaltzen jardutea ere bai. Hain justu, 23 salaketa daude jarrita haren aurka. Argazkilariak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021885 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 . Lehenik, orburu freskoak prestatuko ditugu. Lapiko handi batean, ura erdiraino bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pittin bat bota, eta sutan jarri irakin arte. Bitartean, orburuak zuritu; txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu pare bat zentimetro zabal. Ondoren, ur irakinetan sartu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021886 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreikusi bezala, azkarra izan zen Jandilla ganadutegiko zezenen entzierroa. Sanferminetako bosgarrena izan zen atzokoa. Asteburuan baino askoz ere korrikalari gutxiago zegoen ibilbidean; zezenen aurrean laster egiteko aukera gehiago zegoen, hortaz. San Domingoko ukuiluetatik irten orduko, sekulako abiadura hartu zute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021887 | BERRIA | Euskadi | noticias | Omako basoaren erreplika bat egingo dute inguruan, pinuak hiltzen ari direlako Agustin Ibarrola artistak Omako basoan egindako margolanen iraunkortasuna bermatu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hiltzen ari dira bertako pinuak, zaharrak direlako edo xingola marroiaren gaitzak erasan dielako. Horregatik, erreplika bat eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021888 | BERRIA | Euskadi | noticias | 52 urtetik gorakoen langabezia saria lortzea erraztu diete etxeko langileei Etxeko langileek 52 urtetik gorakoentzako langabezia saria jasotzeko baldintzak aztertzean, 2022ko urriaren 1a baino lehenagoko kotizazio aldiak aintzat hartu behar direla ebatzi du Bilboko lan arloko 6. epaitegiak. Ebazpena, baina, ez da irmoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021889 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europaren eraikuntza-prozesuan estatu batzuk beste batzuk baino integrazio-maila handiago izan dezaketela ez da kontu berria. Zentzu horretan euroa adibide bat da, ez baitute EBko estatu guztiek euroa txanpon moduan. Schengengo tratatua beste adibide argia da. Estatu guztiek ez dituzte mugetako kontrolak ezabatu. Abiad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musikagile frantsesen lanak izango dira nagusi aurten organo zikloan Donostiako Musika Hamabostaldiaren ziklorik ezagun eta zabalenetako bat da organoarena. Gipuzkoako eliza ugari organo musikaren agertoki bihurtzen ditu, eta Donostia du egoitza nagusia. Doako hamasei emanaldik osatuko dute zikloa aurten, gaur hasi eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen errauste plantaren etetea baliogabetzat jo zuen epaia berretsi du EAEko auzitegiak
Tolosaldeko eta Urola Kostako mankomunitateek -bietan EH Bildu da nagusi- jarritako helegitea atzera bota eta Zubietako errauste plantaren lehen proiektuaren kontratua eten izana ez zela legezkoa izan ebatzi du EAEko Auzitegi Nagus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021892 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berria erremonte txapelketako lehenengo finalerdia osatu da Berria erremonte txapelketako lehenengo finalerdian zein ariko den jakin da gaur Galarretan. Gurrutxagak eta Aiestaran VI.ak Irazuren eta Zalduaren aurka jokatuko dute finalerdi bat datorren apirilaren 13an. Jabalera eta Goikoetxea IV.a ere finalerdietarako sa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021893 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barack Obama: "AEBak ez dira sekula islamaren aurka gerran izango" AEBak ez direla sekula islamaren aurka gerran adierazi zuen atzo gauean Barack Obama presidenteak, 2001eko irailaren 11ko atentatuen hamargarren urteurrenean egin zuen azken hitzaldian", Washingtongo Kenney Zentroan. Egunean zehar egin zuen hitzaldi bak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021894 | BERRIA | Euskadi | noticias | PPk oinarrizko errenta debekatu nahi die legez kanpoko etorkinei Hautsak harrotzen dira Gasteizko alkateak etorkinen inguruan berba egiten duen bakoitzean. Atzo berriro heldu zion gaiari, eta polemika mahai gainean dago berriz. Zazpi puntuko proposamena aurkeztu zuen Javier Marotok oinarrizko errentaren baldintzak gogo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021895 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Zure ziztada behar dugu' kanpainako batzarra egingo dute bihar 'Egunkaria'-ko langile ohiek eta BERRIAkoek
Egunkaria -ko langile ohiek eta BERRIAko langile ohi eta gaurkoek Zure ziztada behar dugu kanpainako batzarra egingo dute bihar Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. 11:00etan hasiko da bilkura, BER... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021896 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilotu dute ustez bikotekideari aurpegian jotzeagatik BILBO Bilboko Udaltzaingoak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun, bikotekideari aurpegian eta buruan jotzea leporatuta.
Emakumeak salatu zuen azken bi urteetan hiru aldiz jipoitu duela aldera izan ziren, San Frantzisko kalean. Udaltzainek, dei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021897 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indar hartzen ari da «Espainia osoan» selektibitate bakar bat egiteko eskaria Martxan da selektibitatea, unibertsitatera sartzeko hautaproba. Nafarroako ikasleek gaur dituzte azken azterketak, eta bihar bukatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek. Denera 13.972 ikasle daude izena emanda -euskaraz egingo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realak ederki sufrituta irabazi dio Lagunak-i derbian Derbietan sarri ezer gutxirako balio du aurretik egindakoak, talde bakoitzaren bideak. Indarrak parekatu ohi dira, eta faborito denak uste baino gehiago sufritu ohi du irabazteko. Eta atzo, Zubietan, hitzez hitz bete zen derbien funtsa. Sailkapenari begiratuta, Real... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021899 | BERRIA | Euskadi | noticias | Birusak denok berdin jotzen gaitu, ez ditu bereizten mugak, herrialdeak, hizkuntzak...», askotan entzun dugu egunotan esaldi hori jarrera uniformatzailea erakutsi duten Espainiako agintari zentralisten ahotan. Begi-bistakoa da koronabirusak ez dakiela non dauden mugak, baina aurrekoa bezain irmo esan dezakegu mugek -ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021900 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Kongresuko EAJko bozeramaile Aitor Estebanek ez du oroitzapen onik Lizarra-Garaziko prozesuari lotuta. Harentzat, «ez zen esperientzia ona izan». Lizarra-Garazi mugarria izan zen estreinako aldiz hainbat alderdiren eta eragileren adostasuna lortu zuelako, baina, azkenean, zapuztu egin zen. EH Bilduko koordin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021901 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. SEA, Adegi eta Espainiako beste lau patronalek energia merkeago erosteko enpresa taldea eratzea erabaki dute. Joan den otsailean lehen saialdia egin zuen SEAk, 160 enpresa txiki eta ertainekin, eta faktura %20 merkatzea lortu zuten. Mila enpresa inguru erakartzea espero dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021902 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Inork ez ditu zuen telefono deiak zelatatzen», esan zuen Barack Obamak ekainaren 7an. AEBetako herritarren komunikazioak gainbegiratzeko programarik ez dagoela azpimarratu zuen orduan presidenteak, eta NSA Segurtasun Agentzia Nazionalaren zaintza lanak «ezin gardenagoak» zirela. Bi hilabeteren buruan, alta, bertsioa a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021903 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaindaria zilipurdika. Ofiziala da. Kirol ekitaldietako zinpeko guardiek zure ogitartekoan ezkutatuta beisbol bate bat ez daramazula ziurtatzeko bakarrik balio dute. Hondarrean lehian ari diren oilarrak mokoka hasten badira -gertatzen da, kirolari profesional asko ez dira bereziki adimentsuak eta zuhurrak-, harmailetak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021904 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogei urte egin ditu BERRIAk, eta asko dira urte horietan bere orrietan agertu direnak; asko, halaber, egunkaria egunero kioskora heldu zedin izerdia eta bihotza jarri dutenak; eta baita egunkariak aurrera egin zezan babesa eman diotenak ere.
Euskal komunitatearen bilgune, baina, era berean, baita hedatzaile ere. Erref... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021905 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dute izenik, ezta abizenik ere. Ia 80 urte eman dituzte lurpean Larrabetzuko Urkulu mendian 1936ko gerrako gudari baten hezurrek, norbaitek, noizbait, haren arrastoak aurkituko zain. Joan den larunbatean kendu zioten gainean zuen lurra Aranzadi zientzia elkarteko kideek. Paco Etxebarria auzi medikuak eta zientzia el... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021906 | BERRIA | Euskadi | noticias | Honelatsu hasten zen bakarrizketa bat gogoan dut: «Sartu zure nagusiaren bulegoan eta irribarrea loratuko zaio. Beti zuzenduko dizkizu hitz goxoren batzuk. 'Eguraldi petrala gaur, e, Ernesto? Lastima! Etorriko dira egun hobeak eta baliatuko ditugu biok nahi duguna egiteko'. Izendatzeko moduan ere ongi nabarituko duzu n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021907 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lagunekin buelta bat ematea, anaiarekin korrika egitera joatea, txakurra paseatzea edota jarleku batean eserita liburu bat lasai irakurtzea; irail hasierako goiz eguzkitsu batean egin daitezkeen planen adibideak izan daitezke. Baina, hori guztia itsasoari eskutik helduta egiteak bestelako xarma bat ematen dio proposame... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021908 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERREMONTEA. Zeberio II.a-Endikak eta Uterga-Olazarrek Sagardoaren Torneoko finala jokatuko dute bihar, Galarretan (16:00). Zeberio-Endika dira faboritoak. Txapelketako partida guztiak irabazi dituzte; tartean, biharko aurkarien kontrako ligaxkakoa (40-29). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021909 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. 2006KO, MUNDUKO KOPA. Azkena jo ezazu, Zizou. Zinedine Zidaneren ibilbideko azken partida izango da gaurko finala. Une tristea izan arren, futbolzaleek bere jokoarekin gozatzeko aukera edukiko dute, tokirik aproposenean
Zinedine Zidaneren ibilbideko azken partida izango da gaurko finala.
Une tristea izan arren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021910 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aldana tabernaren kontrako atentatuaren biktima eta senideek auzia argitzeko eskatu dute
Idazkiaren sinatzaileek uste dute egia jakitea "biktima gisa" sentitzen duten mina "sendatzen laguntzeko" lagungarri izango dela, bai eta, "ETArik gabeko garai berri honen testuinguruan", bake eta berradiskidetzean pausoak eman aha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021911 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guantanamo ixtea AEBetako segurtasunaren kalterako dela salatu dute. Errepublikanoek Obama presidenteari leporatu diote ez jakitea zer egin espetxeko «hiltzaileekin»
Guantanamo ixtea AEBetako segurtasunaren kalterako dela salatu dute Errepublikanoek Obama presidenteari leporatu diote ez jakitea zer egin Barack Obama AE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021912 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkenean ez du Loraldiak ekarri. Literatur Nobel sariduna bere tour propioan euskalherriratuko zaigu ekaineko 19an eta 20an (baita 21ean ere euskal abertzale irredentoak direnentzat). Ni ez naiz bereziki zalea, baina horrek ez du gauza handirik esan behar. Ez duzu klasikoen zaleegia izan behar nolabaiteko erakarpena se... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021913 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emaitza ez da bera EPPK-ko presoen inguruan erabakiak Madrilen hartzen direnean edo hemen hartzen direnean. Argi dago: Jaurlaritzak espetxe eskumena lortu zuenetik, haren meneko espetxeetan dauden euskal preso gehiagok lortu dituzte hirugarren graduak; eta baimenak. Erabaki horiek atzera botatzen saiatzen dira, ordea, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021914 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikusi Kontseiluaren oldarraldi judizialari buruzko jardunaldiak Legezko zoru bat euskararentzat izena jarri die Euskalgintzaren Kontseiluak gaur egin dituen jardunaldiei; euskararen normalizazioa sustatzeko neurri eta arauen kontra ebatzi diren epaien inguruan mintzatu dira, asko eta askotarikoak izan baitira azken hil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021915 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2023an hasiko dira AHTaren Castejongo eta Tafalla-Campanasko zatien lanak IRUÑEA. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak agerraldia egin zuen atzo Espainiako Gobernuko Garraio ministro Raquel Sanchezekin, eta esan zuten heldu den urte honetan hasiko direla tren lasterra egiteko obrak Castejonen eta Tafalla-Cam... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021916 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garai bateko andrazko artistak eta egungoak, elkarrekin lotuta Joan den urteko arrakastaren ondoren, Ikuspuntuak egitasmoa antolatu du bigarrenez Bilboko Arte Ederren Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza sailak. Museoko bildumako zortzi obra aztertu dituzte zortzi emakumezko artistak, eta horien inguruan hausnartu dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021917 | BERRIA | Euskadi | noticias | Makina-erremintak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Beharra bertute bihurtu du Hego Euskal Herriko makina-erremintak. 2023rako aurreikuspenak ez ziren oso onak, sektorearen bezero nagusi diren herrialdeen motelaldi ekonomikoagatik, bereziki Alemaniarena, baina merkatuak zabaltzeko ahalegin berezia egin du, eta marka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021918 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1981. urteaz geroztik, indar politikoak txandakatuz joan dira urtetik urtera, salbuespenak salbuespen. Erabakia alkatearen gain egon da beti, eta hala izaten jarraitzen du.
2001 . Fermin Tajadura (San Antonio kirol elkartea) 2010 . Maria Ganuza (Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa) | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021919 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aitortu behar dut aurreko astean Maiakeriez Mikel Tabernari lapurtu diot Iruñeko alkatearen ohiko jarduna definitzeko hitza idatzitakoa berrirakurri ondoren, asterokoa baino lotsa handiagoa sentitu nuela. Iritzia idatzi nuenetik argia ikusi zuen arte, arreta osoa eskatzen zuten zenbait gertakizun garrantzitsu ezagutu n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021920 | BERRIA | Euskadi | noticias | jaio zen (Lapurdi, 1875), eta 1889an Parisko kontserbatorioan sartu zen, baina 1905ean utzi zuen. 1928an, AEBetan, Kanadan eta Ingalaterran barna ibili zen, eta Oxford Unibertsitateko ohorezko doktore titulua eman zioten. Ravelek, besteak beste, Rapsode Espagnole eta Bolero obrak 1908. Pisu astunen munduko txapelketa i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021921 | BERRIA | Euskadi | noticias | Libre gelditu da Jesus Mari Lopez, 20 urteren ostean DONOSTIA. Jesus Mari Lopez euskal presoa (Donostia) aske da, kartzelan hogei urte egin ostean. 1992an ihes egin zuen, eta 1998an Mexikotik kanporatu zuten, han bizitzeko baimenik ez zuela eta. Espainiaratzerakoan, atxilotu egin zuten. Ocaña II espetxean zegoen (Toled... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021922 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gustuko ditut jaiak, baina ez jendetzan bete-betean sartzea»
Hogei urte bete ditu Betagarri taldeak taula gainean, eta, aurreko zuzenekoa atera zutenetik hamar urte igaro direnez, Gasteizko jaietako kontzertua grabatu egingo dute.
Bereziak dira aurtengo Gasteizko jaiak Iñaki Ortiz de Villabarentzat (Gasteiz, 1971). Iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021923 | BERRIA | Euskadi | noticias | Caleb Ewan nagusi, Down Under itzuliko lehen etapan TXIRRINDULARITZA. Etxeko txirrindulari batek irabazi zuen atzo Australian Down Under Itzuliko lehen etapa. Bezperan kriteriumean egin bezala, Caleb Ewan (Orica) izan zen azkarrena esprintean, Danny Van Poppelen (Trek) eta Sam Bennetten (Bora) aurretik. Gaur bigarren e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021924 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehendik ere bazekiten ia ezinezkoa zela Asobal Kopa eskuratzea, baina azken txanpara heltzea bera garaipena izan da Bidasoakoentzat, eta era horretan, gogotsu, jokatu dute Bartzelonaren aurkako norgehiagoka.
Lehen hamar minutuetan hartu dio aurrea etxeko taldeak, eta 0-10eko aldea lortu du. Hortik aurrera abantaila ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021925 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Euskal Herriak rol garrantzitsua dauka. Euskadik bigarren fronte bat zabaldu behar dio [Espainiako] Estatuari, oinarrizko eskubideen eta askatasunen defentsan». Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak mezu hori zabaldu zuen atzo Gasteizen, Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak antolatutako k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021926 | BERRIA | Euskadi | noticias | Desazkundek Lurralde Antolamendurako Gidalerroen (LAG) aurkako jarreran parte hartzeko deia egiten du. Eutsiezinezko porrotera heldu den garapenkerian oinarritutako eredu honi zilegitasuna emango baitio Eusko Jaurlaritzak ekainaren 30ean dekretu bidez onartu nahi duen plan honek.
Euskal Hiria.Net da Jaurlaritzak, eta z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021927 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hobeki-k errefusa murrizteko «plan zehatzak» galdegin ditu Herenegun, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen jada lortu duela Europako Batasunak 2020rako jarritako birziklatze tasa. Hobeki elkartearen arabera, aldiz, soilik Nafarroan egongo lirateke 2020rako eta aurreragoko xedeak betetzeko moduan. Salatu du Gipuzko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021928 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zergapeko handi gehiagok alde egin dute Bizkaitik Gipuzkoatik baino Bizkaiko Ogasunari ondare zerga ordaintzen zioten 60 zergapeko, helbidea aldatu, eta herrialdetik joan dira 2013. urteko kanpainan. Zergapekoen galera hori Gipuzkoan gertatu dena baino handiagoa da. Gipuzkoan, 49 aitortzailek alde egin dute. Haatik, Bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021929 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herritarrekiko harremanean, kargu bat duenak -edo lortu nahi duenak- hobe du minus -etik abiatu beti. Ni ez naiz nor...; nire aldean asko dakitenak badira; nik egin dezakedan bakarra da buru-belarri ahalegindu... Minus -etik abiatzeak ez du apaltasunarekin zerikusirik. Ez dagokio izakerari, jarrerari baino. Abiapuntua ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021930 | BERRIA | Euskadi | noticias | UEU-KO IKASTAROAK. 'IRUDIEKIN IRABAZTEN, LETREKIN MARRAZTEN'. Liburuaren atarian. Artelan eta iragarkiaren artean, liburuaren azalaren mundua argitu du Xabier Gantzarainek
Artelan eta iragarkiaren artean, liburuaren azalaren mundua argitu du Liburu dendan zaude. Uda hor dago, eta azkenean oporrak hartuko dituzu.
Azkene... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021931 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako agerkari ofizialak gaur argitaratu du argindarraren fakturazioa orduoro egitea ahalbidetuko duen agindua. Sistema berria uztailaren 1ean jarriko da indarrean, baina oso litekeena da kontsumitzaileek aldaketarik ez izatea urriaren 1era arte, argindar konpainiek hiru hilabeteko tartea dutelako beren fakturazio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021932 | BERRIA | Euskadi | noticias | UMPko presidentea Cope da, alderdiaren helegite batzordearen arabera Aurreikusita zegoen bezala, arratsalde honetan plazaratu du bere erabakia UMPko helegite batzordeak barne hauteskundeetako emaitzei buruz, eta presidente izateko lehia Jean François Copek irabazi duela berretsi du.
François Fillon Frantziako lehen min... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021933 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bryan Ferry eta Wilcoren kontzertuak datorren urtera atzeratu ditu Kursaal Eszenak
COVID-19ak eragindako aparteko egoera eta kultur ekitaldiak antolatu eta garatzeko agintariek ezarritako osasun neurriak direla eta, Kursaal Eszenak Donostian ekainerako aurreikusita zeukan programazioa bertan behera gelditu da da. Hala,... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.