id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0021734
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunak Marc Cardona fitxatu du, Bartzelonari 2,5 milioi euro ordainduta FUTBOLA. Luis Sabalza Osasunako buruak herenegun jakinarazi zuen Marc Cardona lotua zutela, eta klubak atzo egin zuen ofizial Bartzelonako aurrelari katalana fitxatu dutela, 2,5 milioi euro ordainduta. 23 urteko jokalariak lau urterako sinatu du,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021735
BERRIA
Euskadi
noticias
Herrialdea: Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Italia. Ken Loach ospetsuaren azken lanari egokitu zaio aurten Zabaltegi Perlak ixteko ohorea. Maiatzean estreinatu zen, Cannesen, baina orduan ezin izan zuen The Wind That Shakes the Barley -rekin lortutako garaipena berritu, epaimahaiaren sari bereziarekin konformatu beh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021736
BERRIA
Euskadi
noticias
Hollywooden urrezko aroan, 1940 eta 1950eko hamarkadetan, aktore gisa nabarmentzea lortu zuen Maureen O'Harak. John Waynerekin aktore bikote enblematikoa osatzeaz gain, Jimmy Stewart, Henry Fonda, Errol Flynn, Anthony Quinn eta Tyrone Powerrekin ere egin zuen lan. Beste zuzendari ezagun batzuen aginduetara aritzeaz gai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021737
BERRIA
Euskadi
noticias
GREBA ETA MOBILIZAZIOA EGUNA. «Eta negar egin al daiteke?». GREBA PORTUGALETEN. Ezker abertzaleak egindako deialdiak oihartzun zabala izan zuen Roberto Sainz kartzelan hildako azken presoaren jaioterrian GREBA PORTUGALETEN. Ezker abertzaleak egindako deialdiak oihartzun zabala izan zuen Roberto Sainz kartzelan hildako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021738
BERRIA
Euskadi
noticias
'Laku bat munduan' izanen da Herri Urratsen leloa. Maiatzaren 8an ospatuko da; premia gorriak bultzatuta, sekula baino goizago abiatu dute kanpaina Seaskak ezagutzera eman du datorren urteko Herri Urratserako hautatu duen leloa: Laku bat munduan. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko ikastolen besta maiatzaren 8an bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021739
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko gizartea aldatu ahala, herri kiroletan aritzeko modua ere aldatu egin da. Lehen baserrian arituz ikasten zena orain horretarako sortutako eskola edo elkarteetan ikasten da. Hamarkada gutxian asko aldatu da baserriko bizimodua Euskal Herrian. Horrek herri kiroletan ere aldaketak ekarri ditu. Askotan, bela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021740
BERRIA
Euskadi
noticias
Paseoa iraganean. Eguraldi onarekin, jende mordoa igotzen da Igeldora. Atzerritarrak, ikuspegi ederraren bila, eta bertakoak nostalgiak akuilatuta doaz sarri: umetan ezagututako tokira itzultzen dira. IGELDOKO JOLAS PARKEA Udakari Eguraldi onarekin, jende mordoa igotzen da Igeldora. Atzerritarrak, ikuspegi ederraren bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021741
BERRIA
Euskadi
noticias
Brasilek beste kilo mordo bat kendu ditu gainetik. Finalerdietan da. Jokalariek daukaten presioari zati bat kendu diote gaur. Eta ez hori bakarrik, orain arteko minutu onenak jokatu ditu taldeak; lehen zati osoan aritu da ondo. Esnatu ote den ba etxeko animalia handi hau. Gosez zelairatu da piztia, eta jan egin du Kolo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021742
BERRIA
Euskadi
noticias
Adituak lanean ari dira oraindik Bako jainko erromatarraren marmolezko eskultura benetakoa den edo ez egiaztatzeko. Hala adierazi zuen atzo Ana del Val Arabako Kultura diputatuak. Iazko ekainaz geroztik ari dira hori jakin guran; Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa ari da ikertzen, Gasteizko epaile baten aginduz. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021743
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenengo itzuliko emaitzei erreparatuz gero, frantziarrek eskatu ez duten liberalismo dosi bat jasoko dute hurrengo urteetan. Emmanuel Macron argia izan baita bere asmoetan: beste lan erreforma bat egin nahi du enpresako itunei lehentasuna emateko eta kaleratze bidegabeak merkatzeko; gastu publikoa txikituko du, eta s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021744
BERRIA
Euskadi
noticias
Enplegu Publikoaren legegairako babesik ez du lortu Eusko Jaurlaritzak Enplegu Publikoaren legegaiaren inguruko bost hilabeteko negoziazioa amaitutzat jo zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. Sindikatuekin proiektua hitzartzeko azken saioak huts egin zuen, eta haien babesik gabe arautuko du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako adm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021745
BERRIA
Euskadi
noticias
Azpikontratazioarekin eta prekaritatearekin lotu dute lan istripua sindikatuek Joan den asteazkenean Donostian lanean ari zen gizonaren heriotza saihesgarria zela salatu zuen atzo Mikel del Valle LABeko eraikuntza arloko arduradunak. «Heriotza saihestu ahal izango litzateke, gauzak lasaiago eta behar bezala egin izan b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021746
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Arartekoaren torturaren aurkako plana aurkeztuko dute Senatuan Espainiako Arartekoaren torturaren aurkako plana aurkeztuko dute Torturaren aurkako mekanismoa aurkeztuko dute bihar Espainiako Senatuan. Espetxeetako egoera zein den aztertzea da plan horren helburua. Horretarako lan talde bat osatu dute, eta ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021747
BERRIA
Euskadi
noticias
Auto salmenta %11,5 gehiago jaitsi da 2022an, logistika arazoak bultzatuta Asmo zapuztuen urtea izan da 2022. urtea autoaren industriarentzat. COVID-19ak eragindako arazoak atzean utzi eta haren aurreko egoerara itzultzen hasteko urtea izan behar zuen 2022ak, baina usteak ustel izan dira. Europako herrialde gehienetan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021748
BERRIA
Euskadi
noticias
SOFIA. Krisi politikoa piztu da Bulgarian. Presidentetzarako hauteskundeak irabazi ditu oposizioko Rumen Radev hautagai independenteak, botoen %58 lortuta. Gobernuaren hautagai eta parlamentuko presidente Tsetska Tsatxeva izan da bigarrena, botoen %35 erdietsita. Lehen ministro Boiko Borisovek iragarri zuen dimitituko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021749
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Jorge Franco Alviz Burgui -k, Alaveseko erasoko erdilari espainiarrak, Zaragozan jokatuko du denboraldia amaitu arte, Gasteizko taldeak utzita. Zaragozak aukera izango du jokalaria fitxatzeko. Burguik bi denboraldi eta erdi egin ditu Alavesen: 46 partida jokatu ditu, bi gol sartu, eta goleko lau pase eman. Edg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021750
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizon atera behar izan ditu Ertzaintzak Anboto menditik Zauritutako bi pertsona atera behar izan zituen atzo goizean Ertzaintzak, helikoptero baten bidez, Anboto mendiaren ingurutik. Lehenengoa ehiztari bat da; nahi gabe, lagun batek tiro egin zion eskopetaz, eta zaurituta eraman zuten. Bigarrena mendizale bat da, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021751
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker konfederaleko militante talde batek batzar batera deitu du, «banaketa suizidari» amaiera emateko Ezker konfederaleko 506 kidek batzar baterako deia egin dute, Ahal Dugu-ren eta Sumarren arteko «banaketa suizidari» amaiera emateko eta bien arteko «batasuna berrezartzeko» asmoz: «Agerikoa da boto banaketak gure ord...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021752
BERRIA
Euskadi
noticias
Minursok ez du bere gain hartuko giza eskubideak ikuskatzeko erantzukizuna. Mendebaldeko Sahararako bake misioa beste urtebetez luzatzea erabaki du Nazio Batuen Erakundeak Minursok ez du bere gain hartuko giza eskubideak ikuskatzeko Mendebaldeko Sahararako bake misioa beste urtebetez luzatzea erabaki du Nazio Batuen Er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021753
BERRIA
Euskadi
noticias
Kotizazioak jaitsi eta BEZa igo beharrik ez du Madrilek BRUSELA. Aurreko astean, enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten kotizazioak jaisteko eta trukean BEZa eta energiaren gaineko zergak igotzeko aholkua eman zion Europako Batzordea Espainiari. Madrili ez zitzaizkion egokiak iruditu gomendioak, eta esan zuen e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021754
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk Urkulluri eskatu dio bitarteko guztiak jartzeko pandemiari aurre egiteko Pandemia eta haren ondorioak izan dituzte hizpide alderdietako eledunek Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariarekin izandako bileretan. Maddalen Iriarte izan da azkena, eta hark eskatu dio Urkulluri gobernantza eredua aldatzeko, elkarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021755
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak egindako «krimenak» ikertzeko eskatu du Wagnerrek Errusiako Wagner paramilitar taldea Ukrainako Donetsk eskualdeko Bakhmut hiria kontrolatzeko borrokan aritu da azken hilabeteotan, eta taldeko buru Ievgeni Prigozhinek sarritan kritikatu du Errusiako Defentsa ministro Sergei Xoigu, behar beste munizio ez ematea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021756
BERRIA
Euskadi
noticias
Nosferatu zikloak langile klaseari buruzko pelikulak proiektatuko ditu ZINEMA. Datorren ostegunean hasi -hilaren 19an- eta hurrengo urteko ekainaren 22ra bitartean, langile klaseaz mintzo diren 22 pelikula emango ditu Donostia Kulturaren Nosferatu zikloak, hiriko Antzoki Zaharrean. Lumiere anaien La sortie des usines -...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021757
BERRIA
Euskadi
noticias
Baloia airean botatzerako Edurnek beti eskatzen zuen: «Ni Xabi Alonso». Edurneren aita tolosarra zen, eta Alonsoren amaren eskola berean ikasitakoa. Nahikoa arrazoi bazen nortasunaren trukea onartzeko, eta, ezinbestean, gainerakoen artean banatzen genituen Kovacevic, Nihat, Aranburu eta enparauak. Xabi Alonsoren izena ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021758
BERRIA
Euskadi
noticias
Soulez jantzi ditu Azurzak bere azken piezak, eta arimaz bere azken singlea: 'Ez ohildu'. Antsietateari buruz ari da: «Lehen pertsonan bizi izandakoaz». Donostiako Jazzaldian joko du, uztailaren 21ean. Soula bada estilo bat, baina bada jarrera bat ere. Sara Azurzaren jardunak (Donostia, 1997) bietatik dauka proportzio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021759
BERRIA
Euskadi
noticias
Justo Atristain Gorosabel zuen grazia. Izenak adierazten duen bezain zuzen eta zorrotza, bi zentzu semantikoetan. Ofizioz eta bokazioz, medikua. Ahots baxu eta lasaikoa. Orain lau urte isiltasunean zendua. Langile isil, apal, fin eta setatia; elkartasunez leporaino betea. Kartzeletako harresiak ongi ezagutzen zituena b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021760
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaien erdira iritsi da Mutriku (Gipuzkoa), eta batek baino gehiagok nabarituko du dagoeneko aurreko egunetako nekea. Uztailaren 19an hasi ziren, eta gaur dute zaindariaren eguna. Ekitaldiz betetako eguna osatu dute, horietako batzuk, umeen egunaren aurrekari moduan, haurrentzat izango dira. Hantxe izango dira, besteak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021761
BERRIA
Euskadi
noticias
Vianako Printzea kultur saria Antonio Lopez artistari (Tomelloso, Espainia, 1936) ematea proposatu du epaimahaiak. Antonio Lopez nazioarteko arte garaikidearen joera figuratiboaren erakusle nagusietakoa da. XX. mendeko abangoardia artistikoetatik at egin du bere ibilbidea; errealismotik eta neoklasizismotik gertuago. I...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021762
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Datorren hilabetetik aurrera beste atzelari bat izango du Aspek: Julen Urruzola. 23 urteko asteasuarraren debuta ezustean heldu da, enpresarekin soilik entrenamendu bat eginda egingo baitu profesionaletarako jauzia. Bi esku on ditu Urruzolak, eta sendotasunagatik nabarmendu da orain arte. Jokin Altunak ere ekai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021763
BERRIA
Euskadi
noticias
Lara Izagirreren 'Nora' filma irailaren 3an estreinatuko dute, Iruñean Heriotzaren osteko doluaren prozesuan Norak egindako bidaia islatzen du Nora filmak. Donostiako Zinemaldian eman zuten pelikula iaz, eta irailaren 3an Iruñean estreinatuko dute; hala iragarri zuen Lara Izagirre zuzendariak atzo Iruñeko Yamaguchi par...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021764
BERRIA
Euskadi
noticias
• Ertzaintzak 100 kilo kokaina atzeman ditu Bilboko Portuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman dutenez, langile batzuek aurkitu zuten droga, hilaren 17an. Kaxa batzuk begiratzen ari zirela, maleta batzuk topatu zituzten. Han zegoen droga.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021765
BERRIA
Euskadi
noticias
Bururatu zitzaidan Karrikiriko aldizkarian 2014an Joxe Azurmendiri egin elkarrizketako pasarte batzuk sare sozial batean jartzea. Berez osorik puskaz interesgarriagoa den arren: «Zein da euskalduna? Galdera konplexua da. [...] Euskalduna izatea proiektu bat da, izan nahi izatea. Bizitza euskaraz egin nahi lukeena ere e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021766
BERRIA
Euskadi
noticias
ALEMANIA. Kontserbadore eta sozialdemokratek koalizio gobernua onartu dute . Koalizioaren 2006rako aurrekontuak Auzitegi Gorenera eramateko asmoa agertu du oposizioak Kontserbadore eta sozialdemokratek koalizio gobernua onartu dute Koalizioaren 2006rako aurrekontuak Auzitegi Gorenera eramateko asmoa Gehiengoaren sosten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021767
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako agintaldiko gai beroenetako bat izan da, tira-bira eta desadostasun askoren sortzaile. Baina hondakinen kudeaketaren eztabaidak ez du etenik, hauteskundeetara aurkeztu diren hiru alderdik -PSE-EEk, EAJk eta PPk- errauste plantaren aldeko apustua egin baitute berriro. Hitz eta intentsitate ezberdinarekin bada...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021768
BERRIA
Euskadi
noticias
Bakarrik bizi naiz; 36 urteko emakume bat naiz. Azken sei hilabeteotan aldaketa ugari izan ditut (lanean, eta ahizpa, gaixorik ospitalean), eta lanpetuta ibili naiz oso: bai lanean, bai familian. Ordutik oso urduri nabil, lo egiteko arazo itzelak ditut, umorea galdu dut, eta erraz haserretzen naiz, errazegi esango nuke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021769
BERRIA
Euskadi
noticias
Astehelenean etorri nintzen Londresera, asteartean kontzertu bat jotzera. Maletak galdu zitzaizkigun. Bertan, diseinatzaile batek utzitako soineko eder bat zegoen, propio kontzertua egingo nuen aretoan estreinatzeko utzi zidana, batzuetan harekin lan egiten dudan estilistak lortu zuena egun horretarako. Maleta ez zen k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021770
BERRIA
Euskadi
noticias
Uribetxebarriari buruzko txostena eman dio Donostia ospitaleak Espainiako Barne Ministerioari Josu Uribetxebarria euskal presoari buruzko mediku txostena bidali dio Donostia ospitaleak Espainiako Barne Ministerioari. Ospitaleko gerenteak eta Onkologikoko arduradunek sinatu dute txostena. Giltzurrunetako minbizia du, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021771
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteazkenean zabalduko dute 'ahobizi' edo 'belarriprest' gisa izena emateko epea Euskaraldian belarriprest eta ahobizi moduan izena emateko epea asteazkenean zabalduko dute. Antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, ekitaldi bat ere egingo dute «hori gizarteratzeko eta ospatzeko»; Bilboko Kafe Antzokian izango da, 19:00e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021772
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 40 lagun hil dira gaitzak jota Hego Euskal Herrian astebetean Jakina zen pandemia ez zela berehala amaituko, denbora beharko zela, olatu gehiago etorriko zirela, eta aldaera gehiago. Koronabirusaren izurria sortu zenetik hiru urte beteko dira aurki, eta, COVID-19aren izurriari buruzko albisteak jada lehen ler...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021773
BERRIA
Euskadi
noticias
Fustok zazpigarren txapela irabazi du buruz burukoan PALA. Pablo Fustok berdindu egin du Oscar Insausti, eta biek dituzte buruz buruko zazpi txapel. Horretarako, argentinarrak Esteban Gaubekari irabazi zion atzo finalean, Bizkaia pilotalekuan, ia bi orduko partida gogorrean (7-10; 10-5; 10-6; 8-10; 7-10). Bizkarreko et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021774
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendigorrian D eredua ezartzeko mozioa gelditu dute IRUÑEA. Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Dugu-k mozio bat defendatu zuten atzo Nafarroako Parlamentuan, datorren ikasturtean Mendigorrrian D eredua ezartzeko. I-Eren babesa izan zuen mozioak, baina ez zuen aurrera jarraitu, Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu zutelako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021775
BERRIA
Euskadi
noticias
Gianni Rodariri irakurri genion Lenin eta haren senideak lorategiko leihoetatik sartzen zirela etxera. Aitonak, hori ez debekatzeaz gain, aulkitxoak ipintzen zizkien leihoetatik arriskurik gabe sartzen jarrai zezaten. «Istorioen bidez -eta horiek sortzen dituzten prozedura fantastikoen bidez-, haurrei errealitatera ate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021776
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAren beste pauso bat uda ostean, Efek esan duenez ARMAGABETZEA. Iturri «antiterroristek» Efe berri agentziari esandakoaren arabera, ETAk uda ondoren armagabetzeko beste pauso bat emango du. ETAk joan den otsailaren 21ean jakinarazi zuen desarmatzen hasia dela; aipatutako iturrien arabera, uda ondorengo urratsak «sine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021777
BERRIA
Euskadi
noticias
Nortasun handiko kantari biren elkarrizketak argitaratu dira egunotan, Ines Osinagarena (Ekon, Gose) Hik Hasi aldizkarian eta Miren Narbaizarena (Napoka Iria, Joseba B. Lenoir, Drumkopters, Perlak...) BERRIAn. Nahiz motiboak diferenteak izan, prozesu berari buruz jardun dira biak: doluaz. Osinagak dioenez, egundoko kra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021778
BERRIA
Euskadi
noticias
Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabe espetxera bidali du Itxaso Zaldua euskal preso ohia, ETAren 2001eko hilketa batean parte hartu zuela egotzita. Gutxienik, atentatuaren laguntzaile gisa jo du, Efe berri agentziak iturri juridikoak aipatuz zabaldu duenez. Epaileak oinarri hartu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021779
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur ehun urte dira Terence MacSwiney irlandar errepublikanoa hil zela, 74 egunez gose greba egin eta gero. Corken jaioa zen, 1879an; irlandarra zuen aita, eta ingelesa ama. MacSwineyren aktibismoak barnean bildu zituen errepublikanoen matxinadako adar nagusi guztiak, Irlandaren Iraultza Garaian (1912-1923). MacSwiney,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021780
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du bi euskal preso Euskal Herriratuko dituztela eta beste bi Euskal Herritik hurbilago dauden kartzeletara gerturatuko dituztela. Raul Fuentes da Euskal Herriratuko dutenetako bat; El Dueson (170km) dago gaur egun, eta Martutenekora (Donostia, Gipuzkoa) e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021781
BERRIA
Euskadi
noticias
Prozesua desblokeatzeko erronka du gaur Iruñean abiatuko den foro sozialak 600 lagun ingururen parte hartzearekin abiatuko da gaur arratsaldean, Iruñeko Baluarten, Lokarrik eta Bake Bideak antolatutako Bake Prozesua Indartzeko Foro Soziala. «Prozesua desblokeatzea beharrezko den honetan», gizartearen parte hartzearekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021782
BERRIA
Euskadi
noticias
Zineman emakumeen irudikapenak izan duen eboluzioa aztertu du Castejonek, eta «arriskutsuak» diren pertsonaiak umorearekin tratatzea gomendatzen du: «Gaiztakeria geure egin behar dugu». Kamera atzean dauden askotariko ikuspuntuak aztertzen ditu Maria Castejon ikus-entzunezkoetan adituak (Lizarra, Nafarroa, 1975). Rebel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021783
BERRIA
Euskadi
noticias
Adingabeko neska bati jazarri izana egotzita, 24 urteko mutila atxilotu dute . Genero indarkeria delituak leporatuta, bederatzi lagun atxilotu dituzte foruzainek ostiraletik atzo arte Adingabeko neska bati jazarri izana egotzita, 24 urteko mutila atxilotu Genero indarkeria delituak leporatuta, bederatzi lagun atxilotu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021784
BERRIA
Euskadi
noticias
Film bat ez da ez ona ez txarra. Schrodinger fisikariaren katu ospetsuaren esperimentuan bezalaxe, pelikula bat bizirik eta hilik egon daiteke aldi berean. Gainjarpen hori ikuslea tartean sartzen den unean ebazten da. Ala ez. Katuaren paradoxari helduta, film batentzat pozoirik handiena ikuslea da. Bere hitz eta iritzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021785
BERRIA
Euskadi
noticias
ETBko kontratazio politikaren aurka egin du auzitegiak BILBO. EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia baten arabera, ETBko erredakzioan arloburuak ez dira zuzendaritza postuak, baizik eta lan kontratudun erredaktoreen bidez bete beharrekoak. LAB sindikatuaren ustez, sententziak «hankaz gora» jarri du ETBko kudeatzaileen s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021786
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako hauteskundeak direla eta, Berangoko lagun batek trantsizio garaiaren eta gaurko egunen arteko konparazioa egin du. Dioenez, trantsizioan hango sistemari beste itxura emateko eta Francoren kontra borrokatu ziren ezkerreko indarrak baztertzeko PSOE asmatu zuten bezala, gaur egun gauza bera egin nahi dutela. O...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021787
BERRIA
Euskadi
noticias
«Fantasia berriaren» sortzailetzat hartua da Lewis Carroll, 'Alizia herrialde miresgarrian' idazteagatik batik bat. 'Snarkaren ehizan' liburuarekin bukatu zuen «Aliziaren zikloa», 1876an, eta Manu Lopez Gasenik euskarara ekarri du orain. «Baldin eta inoiz -eta hori guztiz litekeen gauza da- poema labur baina hezigarri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021788
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionak azken sailkatua bisitatuko du. Montpellierren aurka jokatuko du Top 14an, garaipena lortu eta jaitsiera postuetatik ateratzeko Montpellierren aurka jokatuko du Top 14an, garaipena lortu eta Neguarekin batera itzuli da Top 14 Liga Baionarentzat. Azken bi asteetan Europako Challengean aritu dira zuri-urdinak, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021789
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunkariek hautagaiei zein tratu ematen dieten aztertuko du EHUk. Berria, 'El Correo', 'Gara', 'Deia', 'El Mundo' eta 'El País' Ibarretxe, Lopez eta Basagoitiri buruz nola ari diren ikertuko du Egunkariek hautagaiei zein tratu ematen dieten aztertuko du EHUk Berria, 'El Correo', 'Gara', 'Deia', 'El Mundo' eta 'El País'...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021790
BERRIA
Euskadi
noticias
Auto zein oinezkoei eragingo dieten neurriak egunotan Inaugurazio ekitaldien harira, bereziki trafikoari eragingo dioten hainbat neurri hartuko dituzte egunotan, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Maria Kristina zubia, adibidez, autoentzat guztiz itxita egongo da bihartik igandera bitarte. Larunbat iluntzeko ekitaldi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021791
BERRIA
Euskadi
noticias
Fermin Muguruzak atzo iluntzean aurkeztu zuen Belodromo bete batean Black is Beltza II: Ainhoa animaziozko filma. Horren aurretik, baina, filma aurkeztu zuten prentsaren eta lagunen aurrean, eta bertan izan ziren, Muguruza eta Jone Unanua ekoizlearekin batera, filmean ahotsak jarri dituzten hainbat lagun ere: Maria Cru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021792
BERRIA
Euskadi
noticias
Bake akordioa sinatu, eta su-etena ezarri dute Kongoko Errepublika Demokratikoan . Ipar Kivuko gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Gobernuak gerrillarien buru Nkunda Ugandako LRA gerrilla taldeko buruzagiorde Vicent Otti hil da KAMPALA Ugandako LRA Jainkoaren Erresistentziaren Armadako buruzagiorde Vicent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021793
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal sektoreen adierazpen eskubidea eta biltzekoa «kriminalizatzea» gaitzetsi dute. 18/98ko auziko epaia «irregulartasunez josita» dagoela salatu dute Kataluniako abokatuek Euskal sektoreen adierazpen eskubidea eta biltzekoa «kriminalizatzea» 18/98ko auziko epaia «irregulartasunez josita» dagoela salatu dute «Auziteg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021794
BERRIA
Euskadi
noticias
«Urte askoan albo batera utzi da euskara, eta hori aldatzen ari da orain» Osasunaren lehen taldeko euskaldun bakarretako bat da Oier Sanjurjo. Aldagelan erdara da nagusi, baina, kapitainaren esanetan, euskara «bizirik» dago Iruñeko taldean. Halaber, baikortasunez dakusa euskarak Nafarroan bizi duen egoera. Gustuko entr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021795
BERRIA
Euskadi
noticias
Transmisioak harrotuta segitzen du Hegoaldean: 1.195 kasu eta %8ko tasa Eguneroko positiboen kontaketak ez du baikortasunerako tarte handirik uzten. Atzoko proba diagnostikoetan beste 1.195 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak. Herrialdeka, 99 detektatu zituzten Araban, 465 Bizkaian, 443 Gipuzkoan eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021796
BERRIA
Euskadi
noticias
Balorazioa. Errotulazio finkoetan eta iragarkietan betetze maila ona izan du planak, baina badira hutsuneak: ekitaldi publikoetan eta kontratatutako enpresen errotuluetan, adibidez, ez dituzte neurriak bete beti. Errotulazio aldakorrean huts handiak sumatu dituzte. Neurri zuzentzaileak. Txostenetan euskara bermatzea, h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021797
BERRIA
Euskadi
noticias
Soraluzeko (Gipuzkoa) Errabal zigiluak urteak daramatza musika beltza sustatzen Euskal Herrian, hala diskoak argitaratzen nola zuzeneko emanaldiak antolatzen. Hain zuzen ere, datorren astebururako hiru kontzertu antolatu ditu herrian bertan, hirurak musika beltzari lotuak. Ostiralean Shirley Davis kantari londrestarra ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021798
BERRIA
Euskadi
noticias
Eroskiren ekarpenen auziko epaileak eskuak garbitu ditu Bigarren auto argigarri batekin ere ez dago oso garbi egoera. Eroskiren menpeko ekarpenen aurkako lehenengo salaketa kolektiboaren ebazpenak Eroski absolbitu zuen, eta BBVA zigortu, eta Marcos Bermudez epaileak inbertsiogileen dirua bankuak itzuli behar zuela ebat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021799
BERRIA
Euskadi
noticias
Gidoilariak gogor, ekonomia ahul . Ia bi hilabete daramatzate Hollywoodeko gidoilariek greban euren jabetza intelektuala babesteko; 380 eta 2.500 milioi dolar arteko diru galerak eragin dituzte Los Angelesko ekonomian (Kalifornia). Ia bi hilabete daramatzate Hollywoodeko gidoilariek greban euren jabetza intelektuala ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021800
BERRIA
Euskadi
noticias
Urko Labaka eta Xabier Aranburu presoak jipoitu dituztela salatu du Etxerat-ek Frantziako Lyon Corbas espetxeko funtzionarioek Urko Labaka eta Xabier Aranburu presoak jipoitu dituztela salatu du Etxerat elkarteak. Joan den ostegunean izan zen gertakaria, euren eskubideen aldeko protestetan parte hartzeagatik funtzionar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021801
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aurrekontuen gainean PSN eta UPN arteko antzerkitxoak bakarrik balioko IUN-NEB«Indar abertzaleek bat egin beharko lukete, inor baztertu gabe,
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021802
BERRIA
Euskadi
noticias
Astiro gerturatu da haritz-egurrez egindako ate bikoitzaren parera. Esku forma duen aldabara iritsi aurretik ikusi du hilotza ateak dauzkan leihatiletatik barrena. Sekula baino hotzagoa iruditu zaio aldabaren burdina eskuaz inguratu duenean. Arnasa hartu du sakon eta bi kolpe eman dizkio ateari, baina inork zabaldu aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021803
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezta usainik ere. Saski Da! -k eszeptiko samar hartu zuen irailean, Espainiako Federazioaren eta klubaren beraren nahastea baliatuta, Iraurgik Ohorezko Mailan aritzeko gonbita onartu izana. Zegokiena baina maila bat gorago sasoi bete osatu beharra bizipen arras traumatiko bihur zitekeen elitean inongo eskarmenturik ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021804
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiako Parlamentuko diputatuek 169 zuzenketa onartu zituzten atzo konstituzioaren erreformaren bozketan. Honako hauek dira konstituzioan txertatu dituztenetako batzuk: Jainkoa. Konstituzioan jainkoaren figurari erreferentzia egin diote. Ezkontza. Ezkontza «gizon baten eta emakume baten arteko batasunera» mugatu dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021805
BERRIA
Euskadi
noticias
«Beharturiko formularik ez onartzera animatu gaituzte» Berlinale jaialdian izan dira bi sortzaileak, Berlinale Talents programan; zinemagile gazteen filmak sustatzea du xede. Euskal zinemaren belaunaldi berri baten parte dira Maider Fernandez (Donostia, 1988) eta Jorge Moneo (Gasteiz, 1988). Dokumentalak sortuz hasi du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021806
BERRIA
Euskadi
noticias
Navaleko langileek euren lantokirako lan karga eskatu dute Sestaoko lantokirako lan karga eskatu dute Navaleko beharginek gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Orain egiten ari diren ontzia martxoan amaitzea aurreikusi dute, eta geroko ez daukate beste ontzirik egiteko eskaririk. Jaurlaritzari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021807
BERRIA
Euskadi
noticias
Thomas Pidcockek (Ineos) ez du erraz ahaztuko Frantziako Tourreko lehenengo garaipena. Alpe d'Huezeko 21 bihurguneetan gora lortu zuen, atzo, lorpen preziatua. Hori egin duen gazteena bihurtu zen 22 urteko britainiarra, haren lehen Tourrean. Adin horretako txirrindulari batentzat lorpen handia da, baina ez bakarra. Iaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021808
BERRIA
Euskadi
noticias
Zazpi mila langileren kaleratzeak esan ere oso motz geldituko nintzateke, ohiko bihurtzen ari baita langileak kaleratzea enpresa handietan zein txikietan. Lotsagarria da. Askotarikoak dira kasuak. EREn bolara baterako jarri, eta gerta ohi da lanerako gehiago ez deitzea. Oporretatik itzultzeko esan, lanik gabe gelditzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021809
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsioen harira ari dira irratian, eta tertuliakide batek esan duenean txakur-amets hutsa bihurtuko zaigula Espainiako Gobernua hain adeitsu eta gozo plantan agintzen ari zaigun guztia, amorrazioa atera zaio irratia entzuten ari den pentsiodunari, txakur-ametsa!, horixe egia!, seguru dagoelako esaldiko txakurrari gert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021810
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal ijitoei buruz arituko dira Iruñean asteburuan Euskal Herrian aspaldi bizi diren ijitoak hizpide izanen dituzte ostiralean eta larunbatean Iruñean. Duguna dantza taldeak Ijitoak Euskal Herrian hitzaldi sorta antolatu du, hiriburuko hainbat euskara elkarterekin batera. Gainera, lehenbiziko aldiz Zuberoako pastoral...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021811
BERRIA
Euskadi
noticias
Epikondilitisa, lehenengo aldiz, laneko gaixotasun moduan onartu dute garbitzaileen eta ile apaintzaileen sektorean. Ohiko patologia da sektore horietan, eskumuturra behin eta berriz modu berean mugitzearen ondorioz.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021812
BERRIA
Euskadi
noticias
Bozkatzera deitzeko baliatuko du EAJk Aberri Eguna, "Euskadiren lidergoa bikoizteko" Igandean, Bilboko Plaza Barrian, bilduko dira jeltzaleak urtero moduan Aberri Eguna ospatzeko. Aurtengoa berezia izango da, gainera, bi huateskundeen atarian egingo baita, Espainiako Gorteetarakoak apirilaren 28an eta Europa, foru eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021813
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalan eta euskaldun herrien anaitasunezko irudien bilduma bat egin beharko banu, bi dira kolpe batean burura datozkidanak: bata, Segoviako Ihesa filmekoa, non Ovidi Montllorrek antzezten duen preso politikoak « Rossinyol que vas a França » kantatzen duen, interpretazio guztiz hunkigarrian. Gero, preso katalan hori hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021814
BERRIA
Euskadi
noticias
Erresuma Batuak itxialditik irteteko urratsak zehaztu ditu COVID Alerta Sistema jarri du indarrean Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak. Bost mailako alerta sistema bat da; lehen maila litzateke baxuena, eta bosgarrena altuena. Oraintxe, Ingalaterra laugarren mailan legoke, baina hirugarrenera igarotzeko pres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021815
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. "Before Sunset"-eko aktoreak gozo, "Feux rouges"-ekoak gazi . Kim Ki-Duk zuzendariaren "Samaria" filmak iritzi kontrajarriak eragin ditu Berlinalen: faboritzat jo dute batzuek eta absurdotzat besteek 'Before Sunset'-eko aktoreak gozo, 'Feux rouges'-ekoak gazi Kim Ki-Duk zuzendariaren 'Samaria' filmak iritzi kon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021816
BERRIA
Euskadi
noticias
Istiluak izan dira Muqdishon, Etiopiako tropa okupatzaileen kontra egindako protestaldian. Gutxienez lagun bat hil da eta zazpi zauritu 'Etiopiako gurutzatuak kanpora' lelopeko manifestazioan Istiluak izan dira Muqdishon, Etiopiako tropa okupatzaileen kontra Gutxienez lagun bat hil da eta zazpi zauritu 'Etiopiako gurut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021817
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdien mahaia eratzeko «oinarri sendoak» behar direla berretsi du Barrenak . Azken boladan hedabideetan agertutako filtrazioek prozesua «oztopatzen» dutela kritikatu du Alderdien mahaia eratzeko «oinarri sendoak» behar direla berretsi du Azken boladan hedabideetan agertutako filtrazioek prozesua «oztopatzen» Orain h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021818
BERRIA
Euskadi
noticias
Natura zaintzeko, demografia. Biztanleriaren bilakaerak, ohiturek eta egiturak ingurumenaren bilakaeran eragin izan dute beti; hori dela eta, demografia bioaniztasuna zaintzeko elementu gisa aldarrikatu du Joan Alberichek. Biztanleriaren bilakaerak, ohiturek eta egiturak ingurumenaren bilakaeran eragin izan dute beti; ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021819
BERRIA
Euskadi
noticias
Dramaturgia eta Zuzendaritza: Jose Troncoso. Aktoreak: Pepa Zaragoza, Maria Jaimez, Nacho Vera, Chema Noci, Isa Belui, Luigi Belui. Eszenografia eta jantziak: Vanessa Actif. Musika: Mariano Marin. Koreografia: Luis Santamaria. Argiak: Ion Anibal. Lekua: Arriaga Antzerkia. Eguna: urtarrilak 8. Pepa Zaragoza aktore arago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021820
BERRIA
Euskadi
noticias
Gorka Urtaranen azkeneko erabakia ez da normalena, baina ezta hain arraroa ere. Esan dute, Ada Colauk erabili berri du bide hori aurrekontuak onartzeko; ez dute esan Xavier Triasek ere gauza bera egin zuela Bartzelonako 2013ko aurrekontuak onartzeko; aste honetan bertan, Xulio Ferreiro Coruñako alkateak mehatxu egin du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021821
BERRIA
Euskadi
noticias
Cejudo: «Taldean ez dugu hitz egiten Europako Ligaz» OSASUNA. Osasunak lehen itzulia seigarren postuan amaitu arren, taldeko jokalariek ez dute hitz egin nahi mailari eustea ez den beste helburuez. «Taldean ez dugu hitz egiten Europako Ligaz. Behean egon garenean hitz egiten genuen helburu beraz hitz egiten dugu orain ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021822
BERRIA
Euskadi
noticias
6. Mondragon Unibertsitatearen datorren urterako master berriak. • Ingeniaritzak eta gizarte alorrekoak dira 2011-12ko ikasturterako Mondragon Unibertsitateak aurkeztu dituen sei master berriak. Iosu Zabala errektoreak ikasketa horien garrantzia nabarmendu du: «Enpresen lehiakortasuna hobetzea eta nazioartean dugun pro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021823
BERRIA
Euskadi
noticias
ARKAUTI. Eusko Jaurlaritzak behin-behinean eten du ertzainak hezteko Arkautin duen akademiaren jarduera, koronabirusa zabal dadin saihesteko neurri gisa. Gaurtik dago neurri indarrean, besterik jakinarazi arte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021824
BERRIA
Euskadi
noticias
Hezkuntzaren ebaluazioa bai, baina ez PISAren bidetik Azken egun hauetan argitaratu den PISA txostenak adierazten digu EAEko nerabeek ateratako emaitzek okerrera egin dutela; horrek hautsak harrotu ditu, eta, beraz, egun hauetan komunikabideek, adituek, irakasleek, gurasoek, kolore desberdinetako politikariek eta abarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021825
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainak segitzen du frontearen hegoaldean presioa handitu nahian Azkeneko egunak AEBetan eta Kanadan igaro ondoren, Mendebaldearen aldetik jasotzen ari den laguntza militarrari dagokionean beste bi diru sail bat hitzartuta itzuliko da etxera Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. AEBek 325 milioi dolar -305 milioi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021826
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer da hizkuntza? Nire pertsona da. Nire iragana. Nire historia. Nire herria. Nire sustraia. Nire bizitza. Amets bat? Komunitateko guztiak kaqchikelera hiztunak izatea. Hitz bat. B'anob'äl (nire hizkuntza biltzen duen kultura, mundu ikuskera).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021827
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker hegalik gazteena. Zaragozako Aranzabalek (33) eta Juanfranek (30) osatzen dute Ligako ezker atzealde zaharrena. Gazteena, aldiz, Osasunakoena da: Corralesek 24 ditu, eta Monrealek, 20 Zaragozako Aranzabalek (33) eta Juanfranek (30) osatzen dute Ligako ezker atzealde zaharrena. Gazteena, aldiz, Osasunakoena da: Co...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021828
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogei haur kanta berri, asteburuan eskuragai BERRIArekin Asteburuan, BERRIArekin eta hamabost euro gehiago ordainduta erosi ahal izango da Ene kantak bilduma. Euskalerria irriatiaren aldeko ekimena da. BERRIAlagunek BERRIAren Kioskoan zuzenean erosi ahal izango dute. Haurrentzako hogei kanta berrik osatzen dute bilduma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021829
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak elkarretaratzea eginen du gaur Gasteizko Justizia epaitegiaren aurrean, 11:00etan. Frankismoak eragindako biktimentzat eta haien senideentzat «justizia eta errekonozimendua» eskatuko dute. Prentsaurrekoa egin zuten atzo, eta Espainiako auzitegiek Rodolfo Martin Villa di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021830
BERRIA
Euskadi
noticias
Netlabel-en edo Internet bidezko diskoetxeen -Interneten diskoetxe izenak zentzurik badu, diskoak ez baitira disko inoiz gehiago sarean- fenomenoak oraindik bere gaztaroan dagoela badirudi ere, aspaldian hasi zuen bere ibilbidea. 90eko hamarkadaren bukaeran MP3 euskarria zabaltzen eta erabiltzen hasi bezala, hasi ziren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021831
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBOKO AZKUNA ZENTROAK ZENBAT PROIEKTU ARTISTIKO ETA KULTURAL LAGUNDUKO DITUEN Bilboko Azkuna zentroak tokiko artistentzako eta kultura eragileentzako egitasmoa jarri du abian: Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezia. Zentroaren programazio ildoekin lotutako hamar proiektu artistiko eta kultural ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021832
BERRIA
Euskadi
noticias
Gobernuak esan du Egipton protestak eteteko erabakia atzeraezina dela Egiptoko gatazkari irtenbide baketsu bat emateko «aukera guztiak» aintzat hartuko dituztela esan zuen atzo Adli Mansurrek, armadak estatu kolpea eman ostean izendatutako behin-behineko presidenteak; baina erantsi zuen «atzeraezina» dela Mohamed Mursi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021833
BERRIA
Euskadi
noticias
Kosovoko bosgarren indarrak boterea eskuratu dezake bihar Kosovok alde bakarreko independentzia eskuratu eta bederatzi urtera, boterea eskuratzeko aukera dauka parlamentuko bosgarren alderdiak, bihar, bozetan. Ramush Haradinaj gerrillari ohia da faborito inkestetan: AAK Kosovoko Etorkizunerako Alderdia sortu zuen 2000....
cc-by-sa 4.0