id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0022234
BERRIA
Euskadi
noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hitzeman dute Iruñean izango direla aurten, "udalarekin edo udalik gabe" Joan den astean egin zuten salaketa, eta berretsi egin dute gaur: Iruñeko Udalak "zentsuratu" egin dituela adierazi dute Pirritx Porrotx eta Marimototsek Iruñeko Katakrak liburu dendan eman duten prentsaurrekoan, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022235
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarkeriaren eta indarkeria zaleen jazarpena eraman ezinda zihoala esanaz alde egin zuen Euskal Herritik Mikel Azurmendi euskal idazleak. Ez dakit geroztik inoiz inork euskal idazle aipurik egin zion edo berak ere bere burua ez ote zuen inoiz halatzat ikusi. Iragarpena egin zuenean, ezin urduriago, egoerak erremediori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022236
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Metroak emandako hiru kalte-ordain ikertuko ditu EAJk Jose Luis Bilbao (EAJ) Bizkaiko ahaldun nagusiak jakinarazi du Bilboko Metroak Iñaki Prego, Iñaki Etxenagusia eta Carmen Saratxuri zuzendaritzako postuak uzteagatik emandako hiru kalte-ordainak legezkoak izan ziren ala ez ikertuko dutela. Pregok 145.000 euro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022237
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Gonzalo Bendala. Aktoreak: Julian Villagran, Marian Alvarez, Ester Exposito, Marisol Membrillo, Adolfo Fernandez, Helena Castañeda, Christian Mulas, Ramiro Alonso. Iraupena: 91 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2018. A ita prestua da German, filmeko protagonista. Gau batean, erabat a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022238
BERRIA
Euskadi
noticias
Ijijiji, entzuten da barruko pistan. Zaldiak trostan ari dira, bueltaka. Hipnotikoa da haiei begiratzea. Azkar doaz; denbora, berriz, astiro doa begira dagoenarentzat. Zaldiak ere badaki norbait dagoela, sumatzen du; sentitu, beharbada. Egiaztatuta dago pertsonekin lotura berezi bat sortzeko gai direla. Haiengana gertu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022239
BERRIA
Euskadi
noticias
Fillonek baieztatu du gehienezko muga kenduko diotela zergei Zergetan ordaintzen den diruak ez du mugarik izango Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. François Fillon Frantziako lehen ministroak atzo baieztatu zuen Nicolas Sarkozy presidenteak hilabete batzuk lehenago iragarritakoa: kendu egingo dutela zerga ezkutua , hau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022240
BERRIA
Euskadi
noticias
Internet arautzeko erreforma onartu dute Venezuelan 'Sinde legea' ez dute onartu PSOE ez beste guztien ezezkoarekin PSOE CiUrekin negoziatzen saiatu da azken unera arte, baina akordio globalik iritsi ez dutenez ezezkoa eman du alderdi katalanak Ekonomia Iraunkorraren Legeaz aparte bozkatu dute, EAJ, CC eta ERCren * [2]...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022241
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko Zabalgana auzoko gizarte etxea. 2021. urtea. Umeentzako psikomotrizitate ikastaroak antolatu ditu Gasteizko Udalak. Zabalganan ez ezik, hiriko beste bederatzi gizarte etxeetan ere ikastaro bera eskaintzen dute, baina, guztien artean, bitan bakarrik euskaraz. Gainontzekoak, ele bitan. Ikastaroa euskaraz eskain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022242
BERRIA
Euskadi
noticias
ITOIZKO URTEGIA. Itoitzen arriskurik ez dela diote Narbonaren aginduz egindako txostenek. Itoizko Koordinakundeak joan den abenduan salatu zuen jada txosten horien emaitzak baldintzatzeko presioak jaso zituztela Madrilen Itoitzen arriskurik ez dela diote Narbonaren aginduz egindako txostenek Itoizko Koordinakundeak joa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022243
BERRIA
Euskadi
noticias
Galizia nagusitu zen herenegun, eta lider jarri da Gipuzkoak lehen txanpa gogorra jo zuen, ziabogara aurretik iritsi zen, baina ezin izan zuen hirugarrenez irabazi Galizia nagusitu zen herenegun, eta lider jarri da Gipuzkoak lehen txanpa gogorra jo zuen, ziabogara aurretik iritsi zen, Galizia zen joan den asteburuko es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022244
BERRIA
Euskadi
noticias
Merkatuan lekua dutela uste duelako egin du BERRIA Taldeak, enpresa barrurako dituen zerbitzuak bateratu, eta gizarteratzeko apustua. «Euskaraz eskaintzea, eta kalitatea dira gure berme nagusiak», dio Joanmari Larrartek, BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak. BERRIA Taldeak beste urrats bat egin du, Bidera Zerbitzuak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022245
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. ANDRAMAIXAK ARETXABALETAN. Umorea eta musika egun handirako. Astondoa etxearen suak eta Losdelgasen kontzertua dira gaurko ekitaldi nagusiak Aretxabaletan Astondoa etxearen suak eta Losdelgasen kontzertua dira gaurko ekitaldi «Andramaixak herrixen; jaixak eta euskera agerixen, juergia ta ligiak neurrixan, zah...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022246
BERRIA
Euskadi
noticias
Errauste planta finantzatzeko 'swap'-ak egokitu ezean, auzitara joko du GHK-k Iragan ostiralean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak iragarritakoa berretsi du erakunde horren batzarrak: La Caixa eta Banesto bankuek estaldura kontratuak egokitzen ez badituzte, auzitara eramango dituzte. Zubietako errauste planta egiteko, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022247
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehud Olmerten gobernuak ukatu egin du Hamasek aurrez iragarritako su-etena. Gaza giza laguntzaz hornituko duten ehun bat ibilgailu bidali ditu Erresuma Batuak Ehud Olmerten gobernuak ukatu egin du Hamasek aurrez iragarritako Gaza giza laguntzaz hornituko duten ehun bat ibilgailu bidali ditu Atzo ez bazen, gaur. Gazan s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022248
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiaren hazkunde erritmoa moteldu egingo da datorren urtean, Eusko Jaurlaritzak uste duenez. Aurten barne produktu gordina %3 haziko da, eta %2,3, berriz, datorren urtean. Azken iragarpenak egin zituenetik hamarren bat igo ditu. Sektoreka, zerbitzuak %2,4 haziko dira (%3,1 aurten); ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022249
BERRIA
Euskadi
noticias
Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako presidenteak sostengua eman die martxoaren 31n hizkuntza gutxituen ofizialtasuna eta lege bermea eskatuko duten manifestazioei. Labazeek Kontseilu Nagusiak euskara eta okzitaniera garatzeko egindako lana azpimarratu du. Azaldu du antolatzaileek ofizialtasuna eta lege bermea eskatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022250
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Soslaia. Iraupen luzeko korrikalaria. Juan Jose Ibarretxe Juan Jose Ibarretxe Markuartu gazte zela sartu zen politikan: 1979an, 22 urte zituela, EAJn afiliatu zenean. Eta gazte zela lortu zituen ardura politikoak: 26 urte zituela Laudioko alkate izan zen, 27rekin legebiltzarkide, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022251
BERRIA
Euskadi
noticias
Sufritzen ari da Frantzia Serbian, Europako Eskubaloi Txapelketan. Inork espero ez bezala. Azken lau txapelketa garrantzitsuetan nagusituta, denek jotzen zuten faboritotzat bosgarren titulua jarraian irabazteko. Oraindik badu aukera pronostikoak betetzeko, baina lortzen badu, izerdia bota eta gero izango da. Izan ere, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022252
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendaurreko jardunean, gehien-gehienetan, abstraktuak baino indar handiagoa du konkretuak. Inork sekula bota ez duen ideia bat azaldu behar duenak abstrakziora jo beharko du segur aski. Baina inork inoiz bota gabeko ideiak oso gutxiri sortzen zaizkienez, abstrakzio hutsari aurre egin behar dion ikus-entzuleak lokartzer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022253
BERRIA
Euskadi
noticias
Minutu bateko isilaldia egin dute legebiltzarkideek Brouard gogoratzeko GASTEIZ. Santi Brouard Herri Batasuneko legebiltzarkidea hil zutenetik 31 urte betetzen direla eta, minutu bateko isilaldia egin dute Eusko Legebiltzarrean haren omenez, hilketa gertatu zenetik bigarren aldiz. Gaur ere zenbait ekitaldi egingo dituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022254
BERRIA
Euskadi
noticias
MOBILIZAZIOA. Filipe Bidarten sostengu komitearen lehen bilera gaur gauean, Uztaritzen Filipe Bidarten sostengu komitearen lehen bilera gaur gauean, Filipe Aska komitearen Biltzar Nagusia joan den ostiralean Uztaritzen (Lapurdi) iragan zen, hamazazpi urte eta erdi hauetan espetxean dagoen Iaz antolatuak izan ziren ekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022255
BERRIA
Euskadi
noticias
1.977an eraikitako Altsasuko Mahaia deitua izan zen koalizioaren eraberritzeari eman genion Herri Batasuna izena. Hasiera batean Altsasuko Mahaia bost alderdik osatu zuten: HASI, LAIA, ESB, ANV eta EIA alderdiek. Baina jokabide zehatzak egin nahi izan zirenean EIA alderdiak alde egin zuen; ordurako EIA Euskadiko Ezkerr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022256
BERRIA
Euskadi
noticias
Irabazi asmorik gabeko taldea da Walk on Project taldea, elkartasunean oinarrituta. Ezohiko gaixotasunak ikertzeko dirua biltzen ari da taldea, eta horretarako Moskotarrak konpartsaren txosnan elastikoak jarri dituzte salgai. Horrez gain, musika talde bat ere osatu dute, eta asteazken iluntzean Abandoibarrako agertokia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022257
BERRIA
Euskadi
noticias
Abiatu dute Larak eta Lafuentek NUPeko errektore izateko lehia NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuentek (Zaragoza, Espainia, 1951) karguan jarraitu nahi du, eta, horretarako, hilaren 14an errektorea aukeratzeko eginen diren hauteskundeetarako bere hautagaitza aurkeztu du. Bi arrazoi nagusi aipat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022258
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaizka Jareño Elorrioko euskal presoa eta Adur Aristegi libre utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta ETArekin kolaboratu izanaz absolbitu ditu. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur esan duenez, Jareño asteazkenean utzi zuten aske. 2008ko uztailaren 22an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Elorrion, eta torturak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022259
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Iazko edizio onaren ondoren, joan den uztailaren amaieran egin zuten bigarrenez Bilbao Blues Festival jaialdia, eta, antolatzaileek adierazi dutenez, «arrakasta itzela» izan du aurtengoak ere. Milaka lagun bildu dira festibalaren hiru egunetan, eta aurrerantzean egonkortuz joateko asmoa duela iragarri dute: «Bl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022260
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasi eta berehala dator denboraldiko lehen euskal derbia. Lagun Arok Gescrap Bizkaia hartuko du Ilunben, eguerdian (12:15, ETB1), eta bizilagunak baino askoz premia handiagoarekin. Dramatismora iritsi gabe, dena den, garaipen bakarraren aldea baitago bi taldeen artean. Lagun Arok, ordea, ez du irabazi oraingoz, eta hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022261
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek gaixoen telefonoetako datu pertsonalak zelatatuko ditu Israelen koronabirusagatik positibo ematen duenari ez diote soilik osasun egoeraren jarraipena egingo. Espioitza teknikak ere erabiliko dituzte derrigorrezko berrogeialdia behar bezala betetzen ari dela ziurtatzeko. Benjamin Netanyahu jarduneko lehen minis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022262
BERRIA
Euskadi
noticias
Roberto Jimenez PSNko idazkaria: «PSNk ez du akordiorik egiten irizpide abertzaleak dituztenekin». Laster beteko ditu 500 egun PSNko idazkari nagusi moduan. Epe horretan, alderdiak barne zauriak sendatu dituela eta «irmo» dagoela dio. Laster beteko ditu 500 egun PSNko idazkari nagusi moduan. Epe horretan, alderdiak bar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022263
BERRIA
Euskadi
noticias
Barrena: «Badirudi PSOEk erabaki duela bakea ez zaiola interesatzen». Konponbide demokratikoak bilatzeko adorea izateko eskatu dio ezker abertzaleak Zapaterori Barrena: «Badirudi PSOEk erabaki duela bakea ez zaiola interesatzen» Konponbide demokratikoak bilatzeko adorea izateko eskatu dio ezker PSOEk hondamendia aukera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022264
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegan Bernalen hutsunearen ondoren, Ineos taldeak gaztetasunaren aldeko apustua egin du. Giroko hiru parte hartzailerik gazteenak talde horretakoak dira, eta zortzi gazteenetako lau. Bi gazteenek 21 urte dituzte: Ivan Sosa (21 urte eta 193 egun) eta Pavel Sivakov (21 urte eta 305 egun).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022265
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar etorkin hil dira Italiako kosta erdietsi nahian Siziliara bidean zihoan ontzi pneumatikoa irauli eta itota hil dira hamar etorkin Mediterraneo itsasoan. Haiekin batera zihoazten beste 121 lagun erreskatatzea lortu dute Italiako kostazainek. Orotara, 500 etorkin inguru atera dituzte bart Siziliako kostako uretatik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022266
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Europako Batzordeak berehala bildu nahi du Frontex Europako Batasuneko mugak zaintzeko ardura duen agentziarekin, Turkia eta Grezia artean migratzaileen legez kanpoko itzulketak izan direla dioten salaketak direla eta. Hala, presazko bilera bat eskatu zion atzo.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022267
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolonbiarrek aldaketa nahi dute, ernegatuta daude betidanik agindu dutenekin. Horixe dute adostasun bakanetakoa. Pandemiak eman die akabaila politikari tradizionalei. Bozen bigarren itzulira pasatu diren hautagaiak horren adierazle nabarmenena. Bata ezkertiarra da -ezkerrak ez du inoiz agindu-; bestea, alderdi tradizio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022268
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuhurtzia eta hoztasuna eskatzen ari da gizona. Santa Teresa Avilakoa, erregutu nire alde; Santiago Espainiakoa, erregutu nire alde; San Josemari Escrivá Opusekoa, erregutu... Goizeroko errezoak bukatu eta gero, lanera joan da, pasadako eliza guztien aurrean aitaren egiten duelarik (ez du bat huts egiten). Behin bulego...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022269
BERRIA
Euskadi
noticias
Ospitale sorgindu bat, zortzi gaixo eta beldurrezko istorio andana. The Haunting antologiazko telesailarekin egin zen ezagun Mike Flanagan 2018an, eta ordutik azkenaldiko sortzailerik emankorrenetako bat bilakatu da beldurrezko generoan. Oraingo honetan, hamar ataleko telesail bat egin du The Midnight Club nobela egoki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022270
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogei egun eskas pasatu dira Frantziako Tourra Euskal Herritik irten zela, eta hil honen bukaeran euskal txirrindularitza munduko erreferente izango da berriz, Donostiako Klasikoa dela eta. Aurtengoa lasterketaren 42. aldia izango da, eta Glasgowko Munduko txapelketa baino astebete lehenago jokatuko da aurten. Atzo aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022271
BERRIA
Euskadi
noticias
Kote Cabezudo argazkilariari 28 urteko espetxe zigorra jarri diote Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 1. Sekzioak 28 urteko eta bi hilabeteko espetxe zigorra jarri dio Kote Cabezudo argazkilariari, bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita. Euskal Autonomia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022272
BERRIA
Euskadi
noticias
CSNk bi aste ditu Garoñari atea ireki diezaiokeen dekretua aztertzeko Espainiako Industria Ministerioak azken orduko aldaketak egin zituen hondakin nuklearren kudeaketari buruzko errege dekretuan, eta CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak bi aste izango ditu aldaketa horiek aztertzeko. Aurreko zirriborroa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022273
BERRIA
Euskadi
noticias
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak zergak igotzeko erreforma bat iradoki zuenetik ordezkaritza duten alderdi guztiek agertu dute euren jarrera. Jaurlaritza eta hiru foru aldundietako gobernua kontrolatzen dituzte jeltzaleek, baina erreformari buruzko jarrera ezberdinak azaldu dituzte publikoki. Azpiazu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022274
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiar mendiaren errail zarata karrankariaren eta Kosmikar -eko talken artean ospatuko da Kutxa Kultur Festibala bihar eta etzi Donostiako Igeldo jolas parkean. Bi egunez, nazioartean sona handia lortutako musika taldeak entzuteko parada izango da, eta baita parkeko atrakzioetan ibiltzekoa ere. Bihar, Maximo Park kar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022275
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZKO ANDRE MARI ZURIAREN JAIAK. ATEAk protesta egingo du gaur, zezenketen aurka GASTEIZ. Zezenketen aurkako elkarteak, «ekintza lazgarrien» aurka, aurrean. ATEA animalien aldeko elkarteak mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du: «Euskal Herrian zezenketak indargabetzeko bidean gaude,
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022276
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Nievek Frantziako Tourra korrituko du 2013an TXIRRINDULARITZA. Mikel Nievek (Euskadi) lehenengo aldiz korrituko du Frantziako Tourra 2013. urtean. Azken bi denboraldietan Italiako Giroa eta Espainiako Itzulian parte hartu ondoren, Nieve (28 urte) Frantziako itzulira abiatuko den taldean izango da. Ekainean bosgar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022277
BERRIA
Euskadi
noticias
• Galarreta. Matxin III.a-Zubiri 33; Ezkurra-Agirrezabala 35. Uterga-Etxeberria 40; Juaristi-Ion 35. Ezkurra-Lizaso 40. Urriza-Barrenetxea IV.a 39.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022278
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak hautetsien forua kendu nahi du konstituziotik Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek iragarri du konstituzioa aldatzea proposatuko duela, hautetsiek duten foru berezia ezabatzeko. Foru horren arabera, hautetsiak eta goi mailako bestelako arduradunak -Espainiako gobernuburua, ministroak, diputatuak,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022279
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehun. Mundu osoko ehun leku aukeratu eta bildu ditu IUGS Geologia Zientzietako Nazioarteko Batasunak; tartean, Zumaiako flyscha (Gipuzkoa). Ondare geologikoaren bilduma bat da, eta guziek ezaugarri bat dute: geologiaren alorrean erreferente edo oso esanguratsuak dira. Hau da, ekarpen nabarmena egin diote denek jakintza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022280
BERRIA
Euskadi
noticias
Zentsura mozioa salatzera deitu dute Azpeitian. Proiektu ezkertiar eta abertzalea zentsuratu nahi dutela salatzeko manifestazioa egingo dute hilaren 10ean Proiektu ezkertiar eta abertzalea zentsuratu nahi dutela salatzeko Konponbidea orain, euskal herritarren hitza errespetatu lelopean manifestaziora deitu du Azpeitiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022281
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak misilen kontrako defentsa sistema bat saldu dio Turkiari ANKARA. Ia 3.000 milioi euroan itxi dute tratua Turkiak eta Errusiak. Hala, S-400 misilen kontrako defentsa sistema saldu dio Moskuk Ankarari. Bi herrialdeek horren berri eman zuten atzo, eta Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak adierazi zuen diru ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022282
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniak Italiaren eta historiaren aurka egin beharko du gaur Eurokopako finalerako sailkatzeko. Iraganak ez dio baikor izateko arrazoirik ematen, baina txapelketa hobea egin izanak faborito egiten du. Aurrean, Italiak konplexurik gabe jokatzen jarraituko du, eta erasora irtengo da, Prandellik txertatu dion joko filos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022283
BERRIA
Euskadi
noticias
Albiste agentzia bat kazetaritza eskola bat da, eta umilbidea ere bai. Are gehiago gaur egun, agentziek orain ezin baitute egin duela 25 urte egiten zuten ekarpen bat, sare sozialak eta alerta informatiboak direla medio: jada ezin diete aurrea hartu irrati buletinei, telebistako albistegiei eta egunkarien azalei. Hala ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022284
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordu erdi beranduago emango dute Goyen banaketa jaialdia, TVEn Igandean banatuko dituzte Goya sariak, eta TVEn ordu erdiko atzerapenarekin emango dute. Akordio horretara iritsi dira TVE eta Espainiako zinema akademia. Ahalik eta «erakargarriena» egitea omen da
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022285
BERRIA
Euskadi
noticias
Navazos taldekoak, Jerez, Sanlucar de Barrameda, Puerto de Santa Maria eta Kordobako Montilla inguruetako altxorrak aurkitu eta berreskuratzeaz gain beste enologo batzuekin, beste proiektu batzuetan ere lanean ari dira. Gaur, Navazos taldea Sergi Coletekin aurrera ateratzen ari den proiektua ezagutuko dugu. Sergi Colet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022286
BERRIA
Euskadi
noticias
'Puerto auzia' artxibatzeari helegitea jarri dio Federazioak TXIRRINDULARITZAEspainiako Federazioak helegitea jarri du Puerto auzia artxibatzearen aurka. Kasua artxibatu baino lehen, «kasuaren nondik norakoen berri hobeto jakiten lagun dezaketen hainbat proba» berriro ikertzeko eskatu du Espainiako Federazioak. Hori eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022287
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskerrak eman nahi dizkiot Alberto Barandiarani atzo egunkari honetan plazaratu zuen artikuluagatik; eskerrak ausardiagatik. Batetik, Woody Allenen aurka haren alabak egindako sexu abusu salaketaren auzi zail eta deserosoari heldu diolako. Eta, bereziki, iradoki duelako hainbestetan liluratu gaituen gizon handiak, inte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022288
BERRIA
Euskadi
noticias
Fabrice Rosay Baionako suprefet berriak astelehenean hartuko du kargua Astelehenean hartuko du kargua Baionako suprefet berriak. Fabrice Rosay izena du, 58 urte ditu, eta maila horretako kargu bat hartzen duen lehen aldia izanen da. Orain arte, Normandiako prefeturan aritu da, eskualde mailako aferen idazkari nagusi gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022289
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru atentatutan 29 pertsona hil dituzte Kirkuk hirian, Iraken menpe dagoen Kurdistanen Gutxienez 29 pertsona hil eta 70 zauritu dira gaur goizean Iraken menpe dagoen Kurdistanen, Kirkuk hirian izan diren hiru atentatutan. Hildako gehienak lehen bi atentatutan hil dira. Irakeko Poliziak jakinarazi duenez, lehenik auto ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022290
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batzordeak 2023ra atzeratu nahi du aurrekontuak orekatzea Europako Batzordeak ez du presarik berriro gerrikoa estutzeko. Egoera ekonomikoan aldaketarik gertatu ezean, 2023. urtera arte utziko du defizitaren eta zor publikoaren mugak berriro errespetatzen hasteko agindua. Are gehiago, zor handia ez ezik gastu p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022291
BERRIA
Euskadi
noticias
Nepalgo alderdiek lortutako akordioa geldiarazi egin du Auzitegi Gorenak KATMANDU. Monarkia osteko eredu politikoa zehaztu, konstituzio berri bat idatzi eta herrialdeko probintzien mugak eta izendapena erabakitzeko akordio politikoa lortu zuten berriki Nepalgo lau indar nagusiek. Auzitegi Gorenak, baina, geldiarazi egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022292
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Orbaiz. Athleticeko jokalaria. «Ez dut uste argi gorria pizteko arrazoirik dagoenik». Athleticen jokoak gabeziak izan arren, «gauza on» asko dituela uste du nafarrak. Athleticen jokoak gabeziak izan arren, «gauza on» asko dituela uste du nafarrak. Erdilari zuri-gorria gutxi ari da jokatzen, baina baliteke «Ez dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022293
BERRIA
Euskadi
noticias
KAOHSIUNG. Taiwan hegoaldeko Kaohsiung hiriko eraikin batek su hartu zuen atzo goizaldean, eta gutxienez 46 lagun hil ziren ezbeharraren ondorioz. Suhiltzaileen arabera, beste 41 ospitalera eraman zituzten, eta, ondorioz, baliteke heriotza kopuruak gora egitea. Lehen ikerketen arabera, hamahiru pisuko eraikinaren lehen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022294
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 26 pertsona hil dira Iraken, xiiten aurkako bi atentatutan Gutxienez 26 pertsona hil ziren atzo Iraken, xiiten aurkako bi leherketa sortatan. Lehen erasoa Bagdaden izan zen, goizean goiz; bi autok eztanda egin zuten azoka batetik gertu, hamahiru pertsona hilez. Bagdadetik hegoaldera dagoen Hilla hiriko erasoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022295
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkia EBn sartzeko bilerak udazkenera atzeratu dituzte Europako Batasunak kapitulu berri bat irekiko du Turkia EBn sartzeko bidean. Negoziazioak, ordea, udazkenean hasiko dira, eta ez aste honetan, hasiera batean aurreikusi zuten bezala. Turkian izan diren protestengatik atzeratu dute prozesua. Alemaniak galga jarri z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022296
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei orduko lanuztea egiten ari dira Osasunbideko langileak gaur, 12:00etatik 18:00etara. ELA eta LAB sindikatuek antolatu dute protesta; uste dute Nafarroako Gobernua pixkanaka urratsak egiten ari dela osasun zerbitzu publikoa pribatizatzeko. Murrizketen aurka ere protesta egiten ari dira. Zabalagoa izan behar zuen gau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022297
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi fase nagusi daude. Lehenengoan, asilo eskaera tramiterako onartu ala ez ebatzi behar dute, hilabete inguruko epean; behin-behineko baiezkoa jasotzen dutenei txartel gorri bat ematen diete dokumentu gisa, estatuaren barruan mugi daitezen -aukera hori mugatzen ari zaie Espainiako Gobernua egun Ceuta eta Melillara helt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022298
BERRIA
Euskadi
noticias
Goikoetxeak eta Lopezek jokatuko dute Munduko Txapelketako finala, gaur. Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan izango da partida (ETB1, 17:0o), eta norgehiagoka orekatua espero da Goikoetxeak eta Lopezek jokatuko dute Munduko Txapelketako finala, gaur Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan izango da partida (ETB1, 17:0o), eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022299
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal nazio kulturala helburu. Resurreccion Maria Azkueren oinarri kulturalak aztertu ditu Jurgi Kintana historialariak Resurreccion Maria Azkueren oinarri kulturalak aztertu ditu Jurgi Sabino Aranaren jarraitzaileek ezarritako kanonetik urrundu zen euskal intelektual garrantzitsuenetako bat izan zen Resurreccion Mari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022300
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKAL HERRIA 2020 (III). OSAGARRIA ETA EGOERA SOZIALA. Osasun hausturak konpontzeko beharra. Osasun alorra osagarri onean badago ere, gabezia eta desoreka franko konpondu behar dira datozen urteetan. Osasun alorra osagarri onean badago ere, gabezia eta desoreka franko Ez dira sendagileak eta erizainak eskas Ipar Euska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022301
BERRIA
Euskadi
noticias
15M-ko kanpaldietan daudenek alde egingo al lukete lana eta pisu txiki bat balituzte? Hori zioen Pedro Larreak DV n, uztailaren batean:?«Gazte horiek aspirazio arrunt hori besterik ez dute: lantxo bat, eta pisutxo bat». Iritsi diren lekuraino iritsita, eta esaten ari direnak egia badira, nik uste dut ezetz. Egia da, ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022302
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren berpizkundearen atarian irudikatu zuen Euskal Herria atzo Arkaitz Rodriguez Sortu alderdiko idazkari nagusiak, Bilbon. ETA desegin osteko ziklo politikoaren hasiera irudikatzea zen alderdiak Miribilla kiroldegian antolatutako Baietza sortzen. Konpromiso eta ilusioak eraberritzen izeneko ekitaldiaren helburua, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022303
BERRIA
Euskadi
noticias
Afganistango Gobernuak eta talibanek hiru eguneko su-eten bat iragarri dute KABUL. Afganistango Gobernuak eta talibanek hiru eguneko su-eten bat iragarri zuten atzo -bihar hasiko da, musulmanek ospatzen duten Eid al-Adha jaiegunaren harira (Sakrifizioaren Ospakizuna). Hori bai: talde armatuak ohartarazi zuen prest egon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022304
BERRIA
Euskadi
noticias
Sormena nonahi. Margolanak, eskulturak, argazkiak, bideo sorkuntzak, instalazioak, bideo artea, bideo dantza eta ilustrazioak. Horiek guztiak eta gehiago erabili dituzte haien lanetan Nafarroako Artista Gazteen Topaketetan finalista eta irabazle suertatu diren gazteek. Epaimahaiak artistek erabili dituzten tekniken era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022305
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatus politiko berria «errealismoz» lantzera deitu du Urkulluk Iñigo Urkullu Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren estatus politiko berriaz mintzatu zen, atzo, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi zuen hori «errealismoz eta arduraz» landu behar dela, eta, «jarrerak hurbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022306
BERRIA
Euskadi
noticias
EAk ez du espero biltzar nagusian ildo politikoa sakon aldatzerik. Alderdiak asteburuan egingo duen ezohiko kongresuan 550 zuzenketa eztabaidatuko dituzte, gehienak estatutuei aurkeztutakoak Gipuzkoako konpromisarioen %25ek ez dute parte hartuko Gasteizko batzarrean EAk ez du espero biltzar nagusian ildo politikoa sako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022307
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako alderdiek galdera eginen dute gaur Madrilen; erantzuna, ordea, aspalditik idatzita dago. Erreferendumak antolatzeko eskumena Kataluniako Generalitatearen esku uzteko eskaera eztabaidatuko du Espainiako Kongresuak. Proposamena onartuko balitz, Kataluniak bidea zabalik izanen luke azaroaren 9an egitekoa den k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022308
BERRIA
Euskadi
noticias
Atarrabiako eguna ospatuko dute igandean, Atarrabian (Nafarroa). Hamaiketakoa, txistulariak, eskulangile azoka eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Bihar hasiko dira jaiarekin: pilota partidak eta bertso saioa egingo dituzte, besteak beste. Etziko ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bihartik igandera bitartean, A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022309
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun-pasa mauka bila. Krisiari aurre eginez, Biltegikoen azoka jendetza ari da biltzen egunotan Donostiako Kursaalean Krisiari aurre eginez, Biltegikoen azoka jendetza ari da biltzen Iaz 22.000 bisitari izan zituen Gipuzkoako Merkatari elkarteak Donostiako Kursaalean antolatutako stock azokak. Urte hasierako beherapene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022310
BERRIA
Euskadi
noticias
OZETA. Albokaren soinuak hartuko du etzi Ozeta (Araba), Albokaren Eguna ospatu baitute. Goizeko hamaiketan hasiko da jaia, eta egun guztian izango da zer gozaturik. Arratsaldean musika eta dantza nagusituko da, eta gauean kontzertuak izango dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022311
BERRIA
Euskadi
noticias
LONDRES. Barclays banku britainiarrak 360 milioi euroren isuna ordaindu beharko du, banku arteko merkatuan erabiltzen duten Libor indizea manipulatzea egotzita. Erresuma Batuko eta AEBetako finantza agintaritzen ustetan, Barclaysek eta beste zazpi bankuk euren benetako zorpetze maila ezkutatzeko egin zuten hori. Ikerke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022312
BERRIA
Euskadi
noticias
Oreka bila aritu dira Aspe eta Asegarce, eta aurkitu dutela ematen du. Gazteen ilusioa eta grina gehitu dizkiete bikote klasikoei, eta, ezusterik ezean, ikusgarria izango da ia bost hilabeteko Binakako Txapelketa luzea. Ladis Galarza eta Andoni Aretxabaleta dira berritasun nagusiak, eta txapelketari hasieratik ekingo d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022313
BERRIA
Euskadi
noticias
Manos Limpias ikertzen ari dira, estortsioa egin duelakoan Santiago Pedraz epailea ari da auzia ikertzen, eta Manos Limpiasekin batera, Ausbanc Banku Zerbitzuen Erabiltzaileen Elkartearen jarduna du aztergai. Ikerketaren arabera, bi elkarteek salaketak aurkeztu dituzte pertsona, enpresa eta erakundeen aurka, ondoren ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022314
BERRIA
Euskadi
noticias
Oteizak Donostiarako diseinatu zuen hilerria, liburu batean aztergai Jorge Oteiza eskulturgileak 1985ean Donostiarako diseinatu zuen hilerriari buruzko azterketak egin dituzte Ana Arnaiz, Jabier Elorriaga, Xabier Laka eta Jabier Moreno EHUko eskultura irakasleek, eta Oteiza Fundazioak eta Kutxak '261141 Izarrak Alde' l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022315
BERRIA
Euskadi
noticias
ISISek asteartean bahitu zituen Kenji Goto eta Haruna Yukawa japoniarrak. Haiek askatzearen truke, 200 milioi dolar eskatu zituen, eta 72 orduko epea eman zien Japoniako agintariei ordaintzeko. Atzo zabaldu duten bideoan, alta, bahituetako bat, Haruna Yukawa, hil egin dutela esanez ageri da beste bahitua, Kenji Goto. G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022316
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Konfederazioak gaitzetsi egin ditu kritikak BAIONA. Euskal Konfederazioak gogor gaitzetsi ditu Ikas Bi hezkuntza publiko elebiduneko guraso elkarteak egindako kritikak. Azken horrek euskara eta euskararen transmisioa «pribatizatzeko» helburua izatea leporatu zien euskalgintzako gizarte eragileei. Manipulazioa et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022317
BERRIA
Euskadi
noticias
Etiopia-Utopia fundazioa ez dago geldirik egoteko. Lau urte badira jaio zela, eta ordutik Afrikari laguntzen dihardu buru-belarri. Hainbat proiektu garatu izan ditu, eta orain beste bat du begiz jota. Ez edonolakoa, gainera. Hamalau kidez osaturiko talde batek Addis Abeba hiriburua eta Wukro (Etiopia, Afrika) banatzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022318
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilabeteko azken asteazkenean elkartzen dira gurean. Dozenatik gora lagun, berrogeita hamar urteko batezbestekoa, denak zuriak, emakumeak gehienak. Ordu eta erdiko saioa izaten da normalean, bederatzietarako itxi behar dutelako kultur etxea, eta ez dago, arraioa, espazio publikoa ordutegietatik kanpo erabiltzeko moduri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022319
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain dela urtebete Gasteizko 1. Epaitegiak, Eliseo Gilen eta Lurmenen defentsaren eskariz, Iruña-Veleiako «ezohiko aurkikuntzen» azterketa analitikoak egitea agindu zuen, antzinakoak ala berriak diren erabaki ahal izateko. Guardia Zibilak egin behar zituen. Urtebete igaro da eta, guk dakigunez behintzat, azterketa hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022320
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEk gaitzetsi egin du Israelek Beit Hanuni eraso izana Bere garaian, NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak atzera botatako ebazpena onartu zuen atzo NBEko Batzar Nagusiak. Idatzian 19 hildako eragin zituen Beit Hanungo erasoa gaitzesteaz gain, gatazka amaitzeko eskatzen diete israeldar eta palestinarrei. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022321
BERRIA
Euskadi
noticias
Gehiengo sindikalak elkarretaratzeak deitu ditu astelehenerako ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Bateragune auziko epaia salatu, eta datorren astelehenerako elkarretaratzeak deitu dituzte. Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta herrietan enpresen aurrean egingo dituzte bilkurak, Epai politikorik ez, eskubide guz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022322
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaldunek zer komunikazio tresna behar dituzten aztertuko dute gaur «Zer esparru komunikatibo behar du XXI. mendeko euskal hiztun komunitateak?» Horra galdera. Euskarara itzuli du Joxe Rojas antolatzaileak BERRIArentzat: «Euskara elkarteetan sorturiko aldizkariak eta tokian tokiko hedabideak helburu batekin eratu zit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022323
BERRIA
Euskadi
noticias
Asuncion klinikako langileak grebara deitu dituzte TOLOSA. Tolosaldeko Asuncion klinikako langileak grebara deitu dituzte, haien «lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren alde». Hilaren 18an eta 25ean eginen dituzte lanuzteak. Hitzarmena berritzean,langileen erosahalmena berreskuratzea eta 35 orduko lan astea egite...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022324
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Parlamentuak aho batez babestu du Kontu Ganberaren jarduna Nafarroako Parlamentuko alderdi guztiek onartu zuten atzo Kontu Ganberaren jarduna defendatu eta Espainiako Kontu Auzitegiarena deitoratzen duen adierazpena. Funtsean, Nafarroako erakundeen eta Foru Hobekuntzaren defentsa egiten da bertan, eta Espain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022325
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da harritzekoa Burning taldea lan akustikoan topatzea, euren eragin zuzena den The Rolling Stones taldeak ere gogoko izan du eta halako jantzia soinean ibiltzea. Emozioa bada bila gabiltzana, nekez aurkituko dugu Madrilgo La Elipa auzoko taldea baino aukera hobeagorik; entzun beharrik ez dago euren aspaldiko En dire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022326
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zailena egin dugu: gure formularekin gauzak lor daitezkeela frogatzea» Vetusta Morla taldeko gitarrista eta hitzen sortzailea da Guillermo Galvez (Madril, 1980). Mapas aurkezten aritu da uda osoan, taldearen bigarren diskoa. 1998an sortu zenuten Vetusta Morla. Aurtengo udak ez du zer ikusi handirik izan lehenarekin, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022327
BERRIA
Euskadi
noticias
Pakistango Ganbera inguratu dute oposizioko milaka manifestarik Pakistango Parlamentua inguratu zuten atzo oposizioko milaka manifestarik, eta Nawaz Sharif lehen ministroaren dimisioa eskatu zuten. PML-N Pakistango Musulmanen Ligako alderdiaren buru da Sharif. Imram Khan PTI Pakistan Tehreek-e-Insafi alderdi kontserbad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022328
BERRIA
Euskadi
noticias
Atez atekoa ipintzeko, parte hartze prozesua dute Ordizian Hondakinak atez ate biltzen hasteko asmoa du Ordiziko Udalak (Gipuzkoa), eta parte hartze prozesu bat abiatuko du herritarrei informazioa emateko eta haien ekarpenak biltzeko. Igor Eguren alkateak esan du merkeagoa dela sistema hori -«bilketa garestitzen bada e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022329
BERRIA
Euskadi
noticias
Lulak ezingo du jardun Presidentetza ministro gisa Brasilgo krisiak abiada hartu du. Atzo goizean egin zuen Presidentetzarako ministro karguaren zina Luiz Inacio da Silva Lulak , eta ordu gutxira Brasiliako Auzitegi Federaleko epaile batek behin-behinean baliorik gabe utzi zuen izendapena. Dilma Rousseff presidenteak L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022330
BERRIA
Euskadi
noticias
PPk dio Gasteiz eta Arabaren alde lan egingo duela «siglen gainetik» Gasteizko eta Arabako instituzio nagusiak berreskuratzea da PPk udal eta foru hauteskundeetan duen erronka nagusia. Eta helburu horri «gogotsu» eta «ilusioz» heldu dio hauteskunde kanpainaren lehen egunetik bertatik. Gorteetarako bozen emaitza kaskarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022331
BERRIA
Euskadi
noticias
Amezketako (Gipuzkoa) Buruntzunzin mendi elkarteak antolatuta, mendi irteera gidatua egingo dute gaur Aralarko saroiak ikusteko. Txangoa 09:00etan abiatuko da Amezketako Beratzeagako aparkalekutik, eta itzulera 16:00 aldera izango dela aurreikusten da. Arritzaga, Zotaleta, Aintzizegi eta Pardelutseko saroiak bisitatuko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022332
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurreikuspenak gainditu direla eta goranzko joera nabari dela dio Alfayak Donostiako 74. Musika Hamabostaldi hau hasterako sarreren %80 salduak zituzten, eta, murrizketen eta BEZaren igoera kontuan hartuta, antolatzaileek beharrezko ikusten zuten %90-92ra iristea gastuei aurre egin ahal izateko. Azken datuen arabera, m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022333
BERRIA
Euskadi
noticias
Vancouver hiriko bikotea da The Top Boost, eta, oraintsu, hiru kantuko EP hau argitaratu du, zeina binilozko formatuan plazaratuko duen hil honen 24an You Are The Cosmos diskoetxeak. Hiru abestiko lana izanagatik ere, aparteko obra da kanadarrena. The Dwight Twilley Band taldearen estetikaz jantzita dator azala, eta ho...
cc-by-sa 4.0