id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0022034
BERRIA
Euskadi
noticias
Babes ofizialeko 12.100 etxebizitza egin dituzte Nafarroan azken lau urteotan. Herrialdean babestutako etxeak hutsik ote dauden jakiteko kontrol gehiago egiten dira Babes ofizialeko 12.100 etxebizitza egin dituzte Nafarroan azken lau Herrialdean babestutako etxeak hutsik ote dauden jakiteko kontrol «Helburuak betetzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022035
BERRIA
Euskadi
noticias
Asterix eta Obelixen abentura honetan, erromatarrak Galiako Vertzingetorix buruzagiaren alabaren atzetik ariko dira. Menderaezinen herrixkan ezkutatu, eta hango bizimodua aztoratuko du, belaunaldien arteko gatazkak piztuz.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022036
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskola jangeletako langileek elkarretaratzeak dituzte gaur DONOSTIA. Igaro asteotako lan gatazka gainditu ezinik, greban hasiko dute aste hau ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan itunpeko enpresen bidez lanean diharduten eskola jangeletako beharginek. Gaur elkarretaratzeak egingo dituzte Bilbon eta Donos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022037
BERRIA
Euskadi
noticias
Krudelkeria onargaitza, gupidarik gabeko indarkeria, jarrera antidemokratikoa, agintekeria estalinista... Mendebaldeko gobernuburu eta ordezkari politikoek adjektibo anitz erabili dituzte egunotan Ukrainako Gobernuaren jarrera kritikatzeko. Duela bi hilabetetik, Kieveko karrikak aldarriz eta eztabaida politikoz margotu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022038
BERRIA
Euskadi
noticias
Ideologiak arriskutsuak dira. Ideal handiek era askotako mugimenduak eragin dituzte: inperialista ilustratuak, nazionalistak, faxistak, arrazistak, fundamentalistak, terrorista islamikoak... Ideologien ondorioak oso garesti ordaindu ditugu askotan. Euskarari ere kalte handia egin dio ideologiak. Historiari begiratu bes...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022039
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxialdia egin dute Antsoaingo udaletxean, euskarazko haur eskolak aldarrikatzeko Antsoainen euskarazko haur eskola aldarrikatzeko protesta ekintza egin dute gaur goizean. Euskaltzale talde bat udaletxe aitzinean bildu eta horietako batek bere burua itxi du eraikinaren barruan. Ate guztiak katez itxi ditu, eta sarbidea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022040
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Kari Ikonen pianistaek, Mikel Ploug New Group eta Moog Indigo taldeek, Jeronimo Martinen seikoteak eta Ander Garciaren boskoteak eskainiko dituzte Bilbao Distrito Jazz programaren barruan bihar hasi eta martxoaren 22ra arte ostiralero egingo diren sei emanaldiak. Doakoak izango dira emanaldi guztiak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022041
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Arkaitz Duran (Geox) sasoiko lehen garaipena lortzeko zorian egon zen atzo Mallorcako Challengean. Ben Hermans (RadioShack) izan zen ihesaldiko azkarrena, Duranen aurretik. Qatarko Itzuliko bigarren etapan, berriz, Heinrich Haussler (Garmin-Cervelo) izan zen onena, Daniele Bennatiren (Leopard) aurreti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022042
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselak bihar hartuko ditu zigorrei buruzko erabakiak Europako Batzordeak atzo adierazi zuen Poloniari zigorrak ezartzeko erabakiak bihar hartuko dituztela. Margaritis Schinas Komisioaren bozeramaileak astero egiten duen prentsaurrekoan ez zuen eman betoaren inguruko iritzirik. «Polonian izaten ari diren gertakariak k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022043
BERRIA
Euskadi
noticias
Macky Sall faborito da berriro Senegalgo presidentetzarako bozak irabazteko DAKAR. Senegalen presidentea aukeratzkeo hauteskundeak egingo dituzte gaur. Inkesten arabera, Macky Sall egungo presidentea faborito da berriz ere irabazteko, baina 2012an baino alde murritzagoa eman diote inkestek -orduan, botoen %65 lortu zit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022044
BERRIA
Euskadi
noticias
MOSKU. Kaukaso iparraldeko errepubliketako gatazken iazko balantzea eman du Errusiak. Horren arabera, armadak, Poliziak eta bestelako indarrek ustezko 391 ekintzaile hil zituzten iaz, eta atentatu eta borroketan, berriz, 211 soldadu eta polizia hil ziren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022045
BERRIA
Euskadi
noticias
Kursaalaren hogei urteak ospatzeko gala egingo da bihar KULTUR AZPIEGITURAK. Bere 20. urteurrena gala batekin ospatuko du Donostiako Kursaalak. Bihar izango da, 20:00etan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa uneoro izango da agertokian, hainbat interpreteren bidelagun. Besteak beste, Elena Sancho Pereg sopranoa, Lucia Lakarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022046
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Poliziak German Rodriguez iruindarra hil zuenetik 36 urte igaro dira, eta, urtero bezala, haren omenezko ekitaldia egingo dute aurten ere. Uztailaren 8an izango da, 13:00ean. Ramon Contreras 1978ko Sanferminak Gogoan plataformako kideak azaldu duenez, Poliziak 1978an zauritu zituen hainbat lagun izango dira ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022047
BERRIA
Euskadi
noticias
Urdaibain Guggenheim museoa bai, Urdaibain Guggenheim museoa ez. Ez da erraza izaten egoera honen aurrean bi iritzi desberdin eta kontrajarriak egon, eta bataren edo bestearen alde egitea, auziaren gaineko informazioa lauso samarra denean, hasiera-hasieratik. Polarizazio horrek irizpide muturrekoak sortzen ditu, aldeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022048
BERRIA
Euskadi
noticias
Palestinako sarraskia "gerra krimena" da, NBEren arabera Gazako egoerari buruz hitz egiteko presazko bilera egin du Giza Eskubideen Kontseiluak, eta Lynkek han esan du "berariazko hilketa" egin duela Israelek, eta hori "gerra krimen" gisara dagoela definituta Erromako Estatutuan. Genevako Hitzarmena ere urratzen duela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022049
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako SNCF tren konpainiako gidari izatera ia kasualitatez iritsi zen Iglesias, eta horrek mundu bat ireki zion. Bi greba garrantzitsutan koordinatzaile aritu zen; gaur egun sindikalismoa asko aldatu dela uste du. Egun, Etxerat-en dabil laguntzen. Rene Iglesiasen (Lannemezan, Okzitania, 1952) etxeko bainugela arga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022050
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbide luzeko taldea izanagatik, disko ekoizpen laburrekoa da The Godfathers Londresko taldea. Bere ibilbidean aldaketa asko izan ditu, eta baita geldialdiak ere; baina, hala ere, 1980ko hamarkada hasieran Ingalaterrako post-punk giroan sortutako taldeen artean sona lortu zuenetako bat izan zen. 1988an Birth, School,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022051
BERRIA
Euskadi
noticias
Free telefono mugikorreko konpainia berriaren urtarrilaren 10eko eskaintzak iraultza eragin du Frantziar estatuko telefonia sisteman, haserrea herritarrengan. 20 euro baino gutiagorekin hilabetean, finko eta mugikorretara dei eta mezu mugagabeak Estatu mailan, Europa osorako eta haraindiko finkoetara deiak mugagabean e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022052
BERRIA
Euskadi
noticias
Lasaiagoa izan da aurtengo aurrematrikulazio kanpaina, beste urte batzuen aldean. Erlijio katolikoari buruzko ikasgaiak polemika handia eragin izan du Elizako agintarien eta hezkuntzako eragile batzuen artean. Aurrematrikulazio kanpaina amaitu ondoren hasi da eztabaida aurten. Erlijioko curriculum berria kaleratu du Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022053
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA › . Jamaikako reggae berria . Jah Mason eta Lutan Fyah reggae artistak aurrenekoz ariko dira gurean, Bilboko Kafe Antzokian Jah Mason eta Lutan Fyah reggae artistak aurrenekoz ariko dira gurean, Jamaika eta reggaea elkarren alboan beti. Sustrai sendoak dituen generoa da, baina etengabe eraldatzen doa. Jamaikako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022054
BERRIA
Euskadi
noticias
Batasuna bezala ANV ere legez kanpo uztea proposatu du PPk Kongresuan . Etzi erabakiko du Diputazio Iraunkorrak proposamena eztabaidatzeko osoko bilkura egingo den edo ez Batasuna bezala ANV ere legez kanpo uztea proposatu du PPk Kongresuan Etzi erabakiko du Diputazio Iraunkorrak proposamena eztabaidatzeko PPk bota du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022055
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxa militarra, IRAren mezu erasokorra eta Thatcherren Belfasteko hitzaldi mitikoa. Denak batera entzun daitezke The Crown telesailaren emanaldi berriaren lehen minutuetan. Kontakizuna, ordea, ez da gerra, erlijio edota politika estrategien ingurukoa. Erresuma Batuko monarkiaren barrunbeak ditu ardatz. Laugarren denb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022056
BERRIA
Euskadi
noticias
BesteBik salatu du kalean bizi ziren lau pertsona hil direla aurten Bilbon Karrikan bizi ziren lau pertsona hil dira Bilbon urtea hasi zenetik, BesteBi plataformak salatu duenez. Joan den astean, hain zuzen ere, bi gizon zendu ziren Bizkaiko hiriburuan. Biak gogoratu ditu plataformak, eta, aldi berean, etxerik ez duten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022057
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldi esan zidan gure ikertzaile euskaltzale jakintsu batek, gure historia eta aurrehistoria ez dagoela liburuetan idatzia, edota dagoenari ez dagoen asko falta zaiola, eta horixe gertatzen omen delakoan Iruña-Veleiako aferan. Dena ez dagoela esanda eta oraindik argitu gabeko hutsuneak agerian direla. Lur barruan dau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022058
BERRIA
Euskadi
noticias
Nigerian beste 60 emakume baino gehiago bahitu dituzte Kummabza herrixkan atxiki zituzten ostegun eta igande artean, The Guardian Nigeriako egunkariak argitaratu duenez. Kazeta horren arabera, Boko Haram erakunde armatua izan da andreak bahitu dituena. 30 lagun inguru hil eta herrixka suntsitu dute erasotzaileek. Niger...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022059
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal selekzioaren eta Mexikoren artekoa, Hernanin Euskal selekzioko pilotariek Mexikokoen aurka jokatuko dute gaur, Hernanin (17:30). Euskadiko pilota federazioak etxeko pilotarien eta munduko txapeldunen artean Eguberrietarako antolaturiko lau jaialdietako aurrenekoa izango da. Pala gomaz, Irazustabarrena-Mendizabal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022060
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan jai batean izan naiz; jai, ospakizun edo ikuskizun; non paper nagusia drag queen batzuek jokatzen zuten. Bertaratutako jendea nik hasiera batean espero baino askotarikoagoa zen, eta horrek poztu ninduen. Halere, jendetza horren artean, esanen nuke adin txikiko bakarra zegoela, hamahiru bat urtekoa, bere am...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022061
BERRIA
Euskadi
noticias
Burtsatik eta akzioetatik ihes egiten duten inbertitzaileek ez dituzte maite kriptodibisak. Duela urtebete hasi zen bitcoin CME merkatuan kotizatzen, eta 19.000 dolarrera iritsi zen haren balioa. Balioaren %80 galdu du dagoeneko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022062
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaitz asko egozten zaizkie inkestei; sukaldean, batzuk gatzarekin pasatzen ez ote diren, platera bezeroaren gustura zerbitzatzeko. Baina, akatsak akats eta asmoak asmo, komeni da presente edukitzea elementu batzuk: ez direla kristalezko bola bat eta unean uneko argazkia erakusten dutela. Baina erakusten dituzte joera b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022063
BERRIA
Euskadi
noticias
Alberdi II.ak eta Joakinek irabazi dute Durangoko Irekia ZESTA-PUNTA Alberdi II.ak eta Joakinek Master Jaik antolaturiko Durangoko Irekiko hiruko finala irabazi zuten atzo. Zumaiakoak eta Markinakoak Ormaetxea-Mugartegi eta Mikel-Felix izan zituzten kontrario finalean. Gaur, berriz, Jai-Alivek antolaturiko Hondarribiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022064
BERRIA
Euskadi
noticias
«Betiko ogia» berreskuratzeko lanaren fruituak ikusten ari direla azaldu du Pascual okinak; hainbat aditu bilduta, ogiari buruzko jardunaldiak egin berri dituzte Gasteizen. Ogiaren inguruko jardunaldien arrastoak daude oraindik ere Txema Pascualen Artepaneko bulegoaren mahaian (Iruñea, 1965). Iragan larunbateko jarduna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022065
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskoniak berriro ere galdu du Alemanian; oraingoan, Munichen: 92-77 SASKIBALOIA. Baskoniak ez du oroitzapen onik izango denboraldi honetan, Euroligan, Alemanian jokatu duen aldiez. Bitan aritu da herrialde horretan, eta bietan galdu du: joan zen astean, Alba Berlinek eten zuen arabarren bolada ikusgarria, eta, atzo, B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022066
BERRIA
Euskadi
noticias
«Informazio guztia» emango du Sustapen Ministerioak Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrek atzo adierazi zuen bere departamentuak justiziarekin kolaboratuko duela, eskatzen zaion «informazio guztia» emanda. Ministroaren arabera, tren azpiegituretako arduradunek aurretik esana zioten agiriak eskatu zizkietela ikertz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022067
BERRIA
Euskadi
noticias
Sekulako nahaspila sortu du «Eskualde hizkuntzen ondare babeserako eta sustapenerako legearen» aldeko bozkak eta Konstituzio Kontseiluak ondotik hartu duen erabakiak. Oroitarazteko, 61 diputatuk helegitea jarri zuten Konstituzio Kontseiluaren aitzinean lege hori kontrola zezan. Ondorioz, epaiak «murgiltze» eredua Frant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022068
BERRIA
Euskadi
noticias
Heldu da iraila eta berarekin batera ikasturte berria. Langile gehienak euren lanpostuetara itzuli dira: eskoletara, fabriketara, dendetara, osasun zentroetara... eta zientzialariak laborategietara bueltatu dira. Eurekin batera hasiera emango zaie ikasturte honetan ere eskola, unibertsitate edota bestelako aretoetan ik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022069
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek oso era ezberdinean ekin diote Eurokopako ligaxkari. Bizkaitarrek irabazi egin zuten atzo lehen partida, Alemanian, Rutronik Stars Kelternen aurka: 69-73. Oso lehiatua izan zen neurketa, baina azken txanpan hobeto aritu zen Gernika. Gipuzkoarrek, berriz, galdu e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022070
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gaur egungo gazteekin sekulako arrakala ikusten dut» Hainbat diskoetxerekin kaleratu izan dituzu diskoak, eta zuk zeuk ateratzea zer den ere badakizu. Orain Elkarrekin atera duzu. Zer ekarri du horrek? Musikari eskaini nahi izan nion arreta. Bi disko egin ditut erantzukizun guztia nire gain hartuta, eta badakit zer la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022071
BERRIA
Euskadi
noticias
CARACAS. Venezuelako oposizioko hainbat diputatuk atzo salatu zuten «herritar armatuek» parlamentura iristea galarazi zietela. Hainbat lagunek harriak eta makilak bota zituzten diputatu talde bat zihoan autoen aurka. Oposizioak, berriz, «autoen aurka tiro egin» zutela ere gehitu zuen. Juan Guaido oposizioko kideak Asan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022072
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak sarean jarri zuen itzultzaile automatikoaren inguruko zenbait berritasun aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Lucy Software Iberica SL enpresako kudeatzaile Juan Alberto Alonsok eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Plangintzako arduradun Araceli Diaz de L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022073
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikertuak kargua uztera behartzen dituen legea aldatu nahi dute berriro Hiru urte ere ez du iraun. Aurreko legealdian, Nafarroako Gobernuak bultzatuta, gobernuaren jarduna arautzen duen 14/2004 legea aldatu egin zuen Parlamentuak, aho batez. Aldaketa hark goi kargudunen etika eta gardentasun printzipioak zehazten zituen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022074
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste behin ere Olentzerori eta hiru Erregeei eskutitza idazteko tenorea ailegatu da, eta behin eskatzen hasita, STEE-EILASen irudimena, irizpidea eta borondatea eskatu nahi ditugu Eguberrietako eromenetik aldentzeko, eta horrela modu kritikoan jokatu jostailu eta jolasak erosteko unean, gizon eta emakumeen arteko ezbe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022075
BERRIA
Euskadi
noticias
Egipton 26 heriotza zigor «Suezko terroristentzat» KAIRO. Suezko kanaleko itsasontzien eta enbaxada, eliza eta segurtasun indarren eraikinen kontra 2012an atentatuak prestatzea egotzita, heriotza zigorra ezarri diete Egipton ustezko 26 ekintzaile islamistari. Ihesean dira akusatu guztiak, eta zigorra Xauki Alam muftiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022076
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburutegiko apal ugaritan topa daiteke haren abizena -literatur teoria, kritika, filosofia, linguistika, antropologia, eta abar-etiketa mordo bati atxikirik -estrukturalismoa, post-estrukturalismoa, teoria soziala, semiotika, eta beste-. Roland Barthes (Cherbourg 1915-1980 Paris) pentsalari frantziarrak eman du, bista...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022077
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Atzotik hasi eta abuztuaren 26a bitarte aurkeztu ahalko dira 2011ko San Fermin Txikiren kartel lehiaketarako partaideak. Nahi bezain beste kolore izan ditzake kartelak, eta partaide bakoitzak nahi adina kartel aurkez ditzake, noski, guztiak originalak. Epaia irailaren lehen astean emango dute, eta irabazleek di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022078
BERRIA
Euskadi
noticias
HEZKUNTZA. 433 ikasleetatik bakarra joan zen atzo Patxi Larrainzar ikastetxera. Eskolako egoera kritikatzeko, astebetez haurrak eskolara ez bidaltzea erabaki dute gurasoek 433 ikasleetatik bakarra joan zen atzo Patxi Larrainzar ikastetxera Eskolako egoera kritikatzeko, astebetez haurrak eskolara ez bidaltzea Eskola ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022079
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernua «arduratuta» dago Decathlonek Imarkoaingo logistika zentroa ixtea erabaki duelako 130 langile kaleratuta, eta Kayabak 100 lanpostu kendu nahi dituelako. Gobernua «harremanetan» dago enpresa horiekin, enpleguari eusten ahalegintzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022080
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaritza plana bertan behera uzteko eskatu dio Fiskaltzari Sos Veleiak. Arabako aztarnategia kudeatzeko plan berriaren ustezko irregulartasunak salatu dituzte plataformakoek Zuzendaritza plana bertan behera uzteko eskatu dio Fiskaltzari Sos Arabako aztarnategia kudeatzeko plan berriaren ustezko irregulartasunak Ara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022081
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehenean berriro ere berri txar bat jaso genuen: Laura Luelmo irakasle gaztearen gorputza bizirik gabe agertu zen Huelvako El Campillo herriaren inguruetan. Korrika egitera atera zen Laura, gustuko zuen kirola praktikatzera atera zen abenduaren 12ko arratsaldean desagerrarazi zutenean. Eraso egin zion gizona bere e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022082
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzerriko soldaduak sartu ditu herrialdean Bahraingo erregimenak GCC Golkoko Lankidetzarako Kontseiluak soldaduak bidali ditu Bahrainera, hango gobernuak eskatuta. Saudi Arabiako mila soldadu sartu dira artxipelagoan bi herrialdeak lotzen dituen pasabidetik, «ordena eta segurtasuna mantentzeko» helburuarekin. Bahrainen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022083
BERRIA
Euskadi
noticias
KES uzteko emandako arrazoiak «faltsuak» direla dio Confebaskek. Erakundea «antzua» dela argudiatuta irten zen ELA bertatik; LABek ekainaren 11n erabakiko du zer egin KES uzteko emandako arrazoiak «faltsuak» direla dio Confebaskek Erakundea «antzua» dela argudiatuta irten zen ELA bertatik; LABek «Gezurrezko aitzakiak»....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022084
BERRIA
Euskadi
noticias
Nicole Belloubet: «Elkarrizketak ez daude hautsita» Frantziako Justizia Ministro Nicole Belloubetek elkarrizketa eskaini dio France Bleu Pays Basque irratiari. Bertan esan du bakegileekin elkarrizketa ez dagoela «hautsita», eta atea «irekita» duela. Oroitarazi du Frantziako espetxeetan dauden euskal presoen %57 hurbild...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022085
BERRIA
Euskadi
noticias
Haurren depresioari aurre egiteko azterlan bat egin dute EHUn, Jauregizar tartean dela. 'Pozik Bizi' izeneko programa sortu dute, 8-10 urteko haurretan emozioak eta depresio sintomak hobetzeko. Edozein adin eta maila sozioekonomikotako pertsonek izan dezakete depresioa, Joana Jauregizar (Bermeo, Bizkaia, 1976) irakasle...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022086
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Alice Silvak eta Maddi Aallak datorren sasoian ere zainduko dute Bera Beraren atea, beste sasoi batez luzatu baitiete kontratua. Donostiarrek gaur jokatuko dute ligako azken partida, Ro'casaren pabiloian (18:00); Zauzok, berriz, Valladoliden du norgehiagoka (19:00).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022087
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarkozyk ukatu egin du Gaddafiren laguntza jaso zuela 2007an Nicolas Sarkozy UMPko Frantziarako presidentetzarako hautagaiak jakinarazi du Mediapart webgunearen aurka parte sartuko duela, honek Muammar Gaddafi Libiako buruzagi ohiak 2007ko kanpainarako 50 milioi euroko laguntza eman ziola argitaratu duela eta. "Faltsua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022088
BERRIA
Euskadi
noticias
PORTUGALETE. Portugaleteko alkate eta PSE-EEko hautagai Mikel Torresek irrisgarritasun plan bat egitea proposatu du. Barakaldoko alkate Alfonso Garciak, berriz, pasabide bat egingo du berriro hautatzen badute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022089
BERRIA
Euskadi
noticias
Berrikuntzarako zentroa ireki dute Bilboko Portuan SANTURTZI. Berrikuntza eta ikerketara bideratuko den zentro berri bat zabaldu dute Bilboko Portuan: Bilbao Port Lab. 200 metro koadroko eremu batean enpresak, ekintzaileak, doktoretza ikasleak eta ikerlariak hartuko ditu. Enpresek 4.0 portuen eredua sustatzeko dituzten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022090
BERRIA
Euskadi
noticias
PSE-PP akordioa Araban egonkor ez dadin saiatuko da Aralar. Horretarako, elkarlana beharrezkoa izango dela dio, eta, abertzaleen lanaz gain, federalistena ere beharko dela PSE-PP akordioa Araban egonkor ez dadin saiatuko da Aralar Horretarako, elkarlana beharrezkoa izango dela dio, eta, abertzaleen Aralarren ustez, «EA...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022091
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko nahiz tokiko akordeoi jotzaile onenak bilduko dira Arrasaten Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatutako akordeoi lehiaketen harira, nazioarteko zein tokiko akordeoi jotzailerik onenak bilduko dira aurten ere Arrasaten abenduaren 6tik 8ra. Izan ere, Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa, Nazioarteko Arra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022092
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk dio «ezinekoa» dela estatuarekin akordioa egitea GASTEIZ. «Ez dago erabakitzeko eskubidearen inguruan inolako akordiorik egiterik estatuarekin». Hala adierazi zuen atzo EH Bilduko Maddalen iriartek, Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldi batean. Iriarte ziur da Espainiako Konstituzioaren balizko erreforma ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022093
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Martin Merquelanzek eta Realak akordioa lortu dute 25 urteko aurrelari irundarraren kontratua beste lau denboraldirako luzatzeko, 2021etik 2025era. Merquelanzek utzita jokatu du sasoi honetan Mirandesen, eta bikain aritu da: 41 partidatan, hamasei gol sartu ditu, eta goleko hamahiru pase eman.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022094
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihotzak gehiegi sufrituta, batek baino gehiagok kendu izango dizkio pare bat urte bizitzari, baina ez da damu izango. Ezta gutxiago ere. Nola, bada! Historian lehenengo aldiz Espainiako Kopako finala jokatuko du-eta Alavesek. Latz merezita, gainera. Gorriak eta bi ikusi ditu azken urteotan, Lehen Mailatik urrun, desag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022095
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahalmen gutxiago duenak baliabide edo laguntza gehiago behar du, bai gizartean bizitzeko, bai eskola bidea egiteko. Frantziako Estatuak ahalmen urriko haurren eskolatzea bermatzen du legez, baina paper errea bihurtzen da eskubidea errealitatean diruztatu behar delarik. Duela urte batzuk ahalmen urriko haurren eskola in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022096
BERRIA
Euskadi
noticias
WASHINGTON. AEBetan, Poliziaren aurkako protestak belztu ditu indarkeriak. Louisianan bi polizia zurik beltz armagabe bat hil ondotik, manifestazio baketsura deitu zuten. Herenegun, ordea, militar ohi beltz batek hiru polizia hil zituen Baton Rouge hiriburuan. Poliziak erasotzailea hil zuen gero. Orain ia bi aste, best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022097
BERRIA
Euskadi
noticias
2018ko udan, Frantziak kontrola eta itxiera ezarri zituen Pirinio Atlantikoetako Bidasoko muga naturaleko pasagune batzuetan, sarrera eragozteko Europako beste herrialdeetara igaro nahi zuten etorkinei. Horrek hamar hildako eragin zituen urtebetean: zazpi pertsona ito ziren Bidasoa ibaiko uretan, Irun (Gipuzkoa) eta He...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022098
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaileaz kexa agertu diote CGPJri abokatuek, salaketa bat dela-eta. Atxilotuek giza eskubideak eskatzea «harrigarritzat» jo zuen magistratuak Epaileaz kexa agertu diote CGPJri abokatuek, salaketa bat dela-eta Atxilotuek giza eskubideak eskatzea «harrigarritzat» jo zuen Sara Majarenas euskal presoak jarritako tortura sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022099
BERRIA
Euskadi
noticias
Barne Ministerioak presoen "gizarteratze" programa kaleratu du "Terrorismo delituak egin dituzten presoak birgizarteratzeko" programa bat mahai gainera aterako zuela iragarri zuen ostegunean Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak, eta atzo arratsaldean kaleratu zuen, Internet bidez. Haren arabera, epeka gauzatuko litz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022100
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabier Agirre izango da ABBko presidente berria, EAJko iturri batzuen arabera EAJko iturri batzuek Efe berri agentziari esan diotenez, Xabier Agirre izango da EAJren Araba Buru Batzarreko (ABB) presidente berria, Iñaki Gerenabarrenari lekukoa hartuta. Izan ere, iturri haiek azaldu dute Agirrek lurralde batzarreko gehie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022101
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako enpresek zalantzaz begiratzen diote urtearen bigarren erdiari Gipuzkoako enpresak urte hasieran baino baikorrago daude orain, baina zalantzak ez dituzte guztiz uxatu, eta tentuz begiratzen diote urtearen bigarren erdiari. Izan ere, koiuntura ekonomikoa espero baino hobea izan da orain arte, baina inflazioari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022102
BERRIA
Euskadi
noticias
"Ezker subiranista" indartzea da EAren kongresuaren ardatza XI. kongresuan EA ren ildo politikoa eta estrategikoa eztabaidatuko dituzte, "herriari ahalik eta ekarpen onena egiteko tresna izateko helburuarekin". Txostenak hiru proposamen dakartza: Ipar Euskal Herrian lan egitekoa, Hegoaldean lan egitekoa eta EA bera sen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022103
BERRIA
Euskadi
noticias
Vampisoul diskoetxeak sekulako oparia egin digu udarako, berrargitalpen honen bidez. 1964. urtean argitaratua, bossa zaleek bereziki maite duten lana da: bildumazaleek sutsuki bilatzen dute eta azken hamarkadan katalogotik at egon da. Gerora, Sergio Mendesen Brasil 65 bandan parte hartuko zuen Wanda Sa abeslariaren est...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022104
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskoniak lemazain berria izango du heldu den sasoian. Berria bai, baina lagun zaharra era barean, Pablo Prigioni izango baita entrenatzailea. Oraindik teknikari titulua ez duen arren, Josean Kerejetaren zuzendaritzak haren esku jarriko du taldea. Prigionik Sito Alonso ordezkatuko du, hark eta Baskoniak kontratua eten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022105
BERRIA
Euskadi
noticias
Lur batzuetara bortxaz sartzeagatik, bi salaketa jarri dituzte RFFren aurka Elkartasun sareak funtzionatzen duela erakutsi zuten atzo goizean Biriatun, Lapurdin. RFF Frantziako trenbide azpiegiturak eta AHT abiadura handiko trena kudeatzen duen enpresak bidalirik, D2S International enpresako bi langile lurren bibrazio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022106
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusia, igandean HERRI KIROLAK. Tolosako Beotibar frontoian jokatuko da igandean (ETB1) lehen mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketa. Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatuta, sei aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago: Hodei Ezpeleta, Luis Mari Txapartegi, Xabier Zaldua,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022107
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru aldarrikapen nagusi agertu dituzte Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak, «Ipar Euskal Herrian euskara galzoritik atera eta indarberritze-bidean paratzeko» adierazpenean. Xarles Bidegain euskaltzainak eta Maider Hegi Ipar Euskal Herriko AEK-ko lehendakariak irakurri dute adierazpena bi egituren izenean, zera e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022108
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak irekiko dute 2023ko sagardotegi garaia Badator sagardotegi garaia. Urtarrilaren 11n hasiko da ofizialki; egun horretan egingo da irekiera ekitaldia, Astigarragako (Gipuzkoa) Alorrenea sagardotegian, eta gaur jakinarazi dute zeintzuk izango diren edalontzia kupelaren azpian jarriko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022109
BERRIA
Euskadi
noticias
Nire Hedoi maitea: nire etxekotasunak harrituko zaitu, baina kontua da txikitatik ezagutzen zaitudala. Urtarrilaren 28an, zuk argitaratutako artikulua irakurri ondoren, gauzatxo bat edo beste kontatzeko bultzada eduki dut. Lehenik eta behin, nire burua aurkeztuko dizut. Nire ekipajean dauzkat Elkarrik, Lokarrik eta For...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022110
BERRIA
Euskadi
noticias
Eleberri sozialek batzuetan lekukotza istorioen itxura hartzen dute, Wonder, mutiko miragarria liburuan bezala, salaketari indar handiagoa emateko. Obraren parterik zabalena anomalia kraneofaziala duen August Auggie Pullman pertsonaiaren hitzari emana dago. Berak kontatzen digu Treacher Collins sindromearekin aurpegia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022111
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bildu ez dago prest EAEn ekimen osoa EAJren esku uzteko, eta, bien artean gobernabiderako akordioa behintzat lortzea ezinezkoa izan dela egiaztatuta, berak ere aurkeztuko du Jaurlaritzarako lehendakarigaia hilaren 23an: Maddalen Iriarte. EH Bilduk joan den urriaren 22ko batzar batean aukeratu zuen Iriarte lehendakar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022112
BERRIA
Euskadi
noticias
Bueltan da Realaren golegile nagusia. Baloia usaintzean aurkariaren atean triskantzak egiteko gai den jokalaria. Willian Jose da Silvak (Porto Calvo, Brasil, 1991) ezin hobeto hasi du urtea: bost gol sartu ditu beste horrenbeste jardunalditan. Areako piztia piztu da, eta Realak eskertu egin du hori. Jokalaria ondo dago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022113
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Jordan Peele. Aktoreak: Steven Yeun, Daniel Kaluuya, Keke Palmer, Terry Notary, Donna Mills, Michael Wincott, Barbie Ferreira. Iraupena: 130 minutu. Generoa: Beldurrezkoa. Herrialdea: AEBak. Kaliforniako (AEBak) herri txiki batean girotuta dago. Hayward etxaldean, Hollywoodeko filmetarako zaldiak hazten dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022114
BERRIA
Euskadi
noticias
Zigorturiko auto gidari baten abiada, orduko kilometrotan. • Ablitasen (Nafarroa), AP-68 errepidean, orduko 190 kilometroko abiaduran zebilen gidari bat atzo. Gidariak mugatua du baimena, eta ezin du gainditu orduko 100 kilometroko abiadura. Auzipetu egin dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022115
BERRIA
Euskadi
noticias
Aguilarrek «ankerkeriaz» jokatu izana zalantzan jarri dute auzitegi medikuek «Ada Otuya berehala hil izan balu, itotzearen oinazea saihestu ziokeen». Bost auzitegi medikuk deklaratu zuten atzo Bilbon Juan Carlos Aguilarrek Ada Otuya eta Jenny Rebollo hiltzean tema ankerrez jokatu zuen erabakitzeko. Medikuetako batzuek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022116
BERRIA
Euskadi
noticias
'Urrats galduen hotsa' poema liburua plazaratu du Luis Gardek Urrats galduen hotsa neguko bidaia bat dela azaldu du Luis Gardek (Iruñea, 1961), eta, era berean, isiltasunerako bidaia bat ere izan litekeela. Liburuaren estrukturan ikus liteke arrazonamendua: atalek, bakoitzak hilabete baten izena harturik, urrian hasi e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022117
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaiur eta EAJren osoko zuzenketak atzera bota dituzte MADRIL. UPNren laguntzarekin, PPk atzera bota zituen atzo Espainiako Kongresuan 2016ko estatuko aurrekontu proiektuei oposizioak jarritako osoko zuzenketa guztiak. Baztertutako zuzenketen artean zeuden Amaiurrek, EAJk eta Geroa Baik aurkeztutakoak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022118
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost auzipetuak aske uzteko eskatu dute EHUko langileek eta irakasleek EHU Euskal Herriko Unibertsitateko 228 irakaslek eta langilek Bateragune auzia dela-eta preso daudenak (Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez) aske uzteko eskatu dute. Unibertsitateko irakasleek eta langileek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022119
BERRIA
Euskadi
noticias
19:50. Hasiera ekitaldia. Sorkuntzari buruzko hamar minutuko hitzaldi sorta, Leire Bilbao, Aizpea Goenaga, Askoa Etxebarrieta, Alaia Martin eta Aurori Badiolaren eskutik; II. Euskal Herriko Sormen Sariaren banaketa, eta Xabi Bandiniren kontzertua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022120
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburu bat? Gabriel Garcia Marquezen bat, baina ezin dut bakarra aukeratu. Kanta bat? Victor Jararen Derecho a vivir en paz .
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022121
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru gune, Baionako besten 2018ko izpiritua laburbiltzen duten hiru memento laburbil ditzaketenak. Bat Baiona Ttipian hartua, San Andres plazari begira, Pyrenees ostatutik, nondik suziria kolektibo feministek jaurtiki baituten. Bestea, balkoian berean hartua, besta irekitze ofizialarena. Hor arras beste giro batekoa: J...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022122
BERRIA
Euskadi
noticias
Luzea, orekatua eta hutsuneekin. Horiek dira, gaur hasi eta irailaren 22ra arte luzatuko den Europako Saskibaloi Txapelketa hobekien laburbiltzen duten hiru ezaugarriak. Lehia isilka iritsi da, ez baitu sortzen Olinpiar Jokoek eta Munduko Txapelketek adinako oihartzunik. Olinpiar Jokoen osteko aldietan ohikoa denez, ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022123
BERRIA
Euskadi
noticias
Bozak Isabel Diaz Ayusok irabazita ere, Espainiako gobernabidea ez dago kolokan, EAJren eta EH Bilduren ustez. Mezuen gaineko ohartarazpena egin dute. Behin Madrilgo erkidegoko bozak pasatuta, aurreikusi daitekeen jokaleku posibleenetako bat da jarduneko presidente eta PPren hautagai Isabel Diaz Ayusok gobernatzea, iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022124
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Victor Garcia Leon. Aktoreak: Santiago Alveru, Macarena Sanz, Javier Caramiñana, Alicia Rubio, Pepe Ocio. Iraupena: 85 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2017. Ministroa da Boscoren aita, eta hainbat delitu leporatu dizkiote: ustelkeria, dirua zuritzea, funtsak bidegabeki erabiltzea, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022125
BERRIA
Euskadi
noticias
MEXIKO . Atzo joan zen Garzon Mexikotik, han dauden euskal presoei deklarazioa hartu gabe Atzo joan zen Garzon Mexikotik, han dauden euskal presoei deklarazioa Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailea atzo joan zen Mexikotik, deklarazioa hartzera joan zen sei euskal herritarrei deklarazioa hartu gabe. Ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022126
BERRIA
Euskadi
noticias
Filipinetako armadak hiru gerrillaburu islamista hil ditu aire eraso batean Filipinetako armadak hiru gerrillaburu islamista hil dituela jakinarazi du, hego-mendebaldeko Jolo irlan egindako bonbardaketa batean. Mindanao Mendebaldeko buruzagi militar Noel Coballesen arabera, Abu Sayyaf talde islamista independentistaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022127
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza ez-hegemonikoetako zinema sustatuko du Zinemaldiak Ezberdin izateak batzen ditu Europako hizkuntza ugari. Eta ezberdinak baina bakanak izatea da Europako hizkuntza horietako zinemagintzen ezaugarririk agerikoena. Guztiak elkartzen dituena. Hizkuntza hegemonikoetatik -ingelesa, alemana, frantsesa, italiera, ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022128
BERRIA
Euskadi
noticias
Kualitatiboki balantze ona egin dute Arcon egondako Euskal Herriko bi galeriek Aho bizarrik gabe eta segurtasunez mintzatu zen herenegun eguerdian Carlos Urroz, Arco Madrilgo Arte Garaikideko Azokako zuzendaria: «Krisia hasi zenetik, azken aldietako azoka onena izan da aurtengoa». Euskal Herriko bi galeriak, Bilboko Ca...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022129
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskoniak irabazi egin dio Unicajari Malagan (72-73) SASKIBALOIA. Bitci Baskoniak garaipena lortu zuen atzo Malagan, Unicajaren aurka (72-73). 18.a du ACB ligan, eta hiru jardunaldi falta direnean, garaipen bakarrera du Manresa, seigarren sailkatua. Fontecchiok 30 puntu sartu zituen. Bestalde, Surne Bilbo Basketek gaur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022130
BERRIA
Euskadi
noticias
Lorez lore aritzen dira erleak elikagai bila. Eta lorez lore egindako bide horri esker polinizatzen dituzte landareak. Euskal kultura sustatzeko ere erleak behar direla uste du Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendariak; hainbat kultur komunitate batzeko gai izango diren erleak. Donostiako errealitate kulturala arda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022131
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zuk ebidentzia zientifikoak erakusten dizkiezu, baina haiei dagokie erabakitzea» Kaplanek egitasmo bat abiatu du Gambian emakumeen genitalen erauzketa bukatzeko, informazioa goiko estamentuetatik «ur-jauzien eran» zabalduz eta hango ohituren errespetuari eutsiz bukatu ere. Ablazioa, emakumeen genitalen erauzketa, mund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022132
BERRIA
Euskadi
noticias
Idoia Mendiak esan du PSE-EEk ez lukeela apurtuko boto diziplina PSCk Espainiako Kongresuan erabakitzeko eskubidearen alde eta PSOEk, berriz, aurka bozkatuko dutela eta, Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak esan du PSE-EEk ez lukeela PSOEren boto diziplina puskatuko. Nabarmendu du PSC eta PSOE alderdi desberdinak direla...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022133
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamarkada luzez politikan aritutakoa zen Adolfo Suarez, frankismo garaian Movimiento delakoan idazkaritza nagusiko ministro ere izandakoa, eta 1976an, Franco hil ondoren, gobernuburu izendatu zuen Juan Carlos I.ak, Arias Navarroren ordez. Helburu argiarekin aukeratu zuen: frankismoan izendatutako gorteek aldaketak onar...
cc-by-sa 4.0