id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0022434
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordiziako azokaren 500. urteurreneko ospakizunek egun handia dute gaur Goierriko herrian. Asteazkenetan egiten den merkatuak 500 urte bete ditu, 1512an hasi baitzen, sute handi batek herria kiskali eta gero. Hondamendi horretatik ahalik eta azkarren ateratzeko azoka bat egiteko baimena eman zion herriari Joana Eroa Esp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022435
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk «desadostasuna» adierazi du euskararen inguruko erabakiaren harira GASTEIZ. EH Bilduk «erabateko desadostasuna» adierazi du EAEko Auzitegi Nagusiak Udal Legeari buruz hartutako erabakiarekin, agirian adierazten baita euskara hutsean egitea konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela. Koalizioak uste du hizkuntza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022436
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste bost hildako baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian GASTEIZ. Koronabirusaren eragina apaldu egin den arren, atzo beste bost lagun hil ziren Hego Euskal Herrian gaitzaren ondorioz. Hildako horiek azken hirurogei egunetan PCR proban positibo eman duten pertsonak dira; irizpide hori erabiltzen ari dira osasun erakund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022437
BERRIA
Euskadi
noticias
Domeka eguerdia. Auzotxo bateko jaiak. Meza, dantzariak, bertsolariak, odolostea eta txorixoa. Lagun bi zutunik berbetan, Manu eta Lurdes. Hirugarren bat, A (Lurdesen zaintzapean dagoena) jesarrita. Manuk txorixo pintxoak ekarri ditu, Lurdesek bat beretzat hartu du eta beste bat eman dio A-ri. Dio emakumeak apetito ona...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022438
BERRIA
Euskadi
noticias
EITBri eginiko kritikak salatu ditu administrazio kontseiluak. Langileek «pluraltasuna jasotzen» dutela eta giza eskubideekin «konprometituta» daudela dio EITBri eginiko kritikak salatu ditu administrazio kontseiluak Langileek «pluraltasuna jasotzen» dutela eta giza eskubideekin EITBren jarduera «deslegitimatzeko kanpa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022439
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi -ren ekarpen handiaren inguruan «jakin-mina pizteko alea baino ez da», egilearen esanetan. Saiakera laburra da, hizkuntzalari eta politikariaren pentsamendu eta ekinbidera hurbiltzeko saio bat. «Subjektiboa, eta neutrala izateko asmorik gabekoa».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022440
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dugu kasualitatez irabazi nahi, merezi dugulako baizik». Taldearengan eta hartutako bidean konfiantza osoa dauka tolosarrak. Taldeak dagokion estiloa definituta daukala uste du, edo hori «konkistatzen» ari dela, behintzat. JUANMA LILLO . Realeko entrenatzailea Taldearengan eta hartutako bidean konfiantza osoa dauka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022441
BERRIA
Euskadi
noticias
Mugituko kideen kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, tartakadengatik Ez du aurrera egin. Mugituko kideek aurkeztutako helegitea atzera bota du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak tartakaden auziagatik jarritako sententzia berretsi du: bi urteko espetxe zigorra Mugituko kide Julio V...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022442
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak jakinarazi du Haris Seferovicek ez duela jarraituko talde txuri-urdinean. Webgunean argitaratutako ohar batean, adierazi du ados jarri dela Alemaniako Bundesligako Eintracht Frankfurt taldearekin, jokalari suitzarrak han joka dezan. Duela urtebete fitxatu zuen Realak, hiru milioi euro ordainduta, Italiako Fioren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022443
BERRIA
Euskadi
noticias
Klimaren egoeraren gaineko kezka areagotu da azkenaldian. Ez da harritzekoa. Azken urte luzeetako udararik beroenak, euri jasa bortitzak, uholdeak, sute ikaragarriak... eguneroko ogi ditugu berrietan. Adituak ere, larritasun hori azpimarratze aldera, aldaketa klimatikotzat izendatzen genuenari «larrialdi» hitza jarri d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022444
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaixotasun larriak dituzten hamahiru euskal presoak Etxerat-en arabera aske egon beharko luketen hamahiru euskal presoak hauek dira: Inma Berriozabal. Diabetesa, hepatitisa, asma bronkiala, hipertentsioa eta artropatia psoriasikoa. 60 urte ditu. Jose Angel Biguri. Prostatako adenokartzinoma. 23 urte espetxean. Iñaki Er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022445
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Ohi bezala, Bilboko manifestazioaren karietara iragarri dute non eta noiz izango den aurten Lasterbidean, preso eta senideen aldeko elkartasun ekitaldia: Kanpezun (Araba) egingo dute lasterraldia, maiatzaren 30ean. Kirola eta elkartasuna batzen dituen ekitaldi bat izaten da Lasterbidean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022446
BERRIA
Euskadi
noticias
Elur maila kostara iritsiko dela diote asteburuko iragarpenek Hotza eta elurra espero dira gaurtik aurrera Euskal Herrian. Iragarpenen arabera, zaparradak ugariak izango dira, eta kostaldean ekaitza jo dezake, txingorrarekin batera. Elur maila 0 eta 100 metro artean kokatuko da, eta tenperaturak zero azpitik egongo dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022447
BERRIA
Euskadi
noticias
H autetsontzietan lortzen ez duena beste bide batzuetatik eskuratu zalea da eskuina Espainian, eta, hura epaitegietan gotortu den honetan, zail dirudi Auzitegi Nazionaletik euskal presoen etxeratzea oztopatzeari uzteko mugimendurik iristea. Zail Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetan martxan jarri den birgizarteratze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022448
BERRIA
Euskadi
noticias
HEGAZTI GRIPEA . Oraina lauso, mamuen beha . HEGAZTI GRIPEA. Hegaztiak barrukietan gordetzeko agindu du Frantziak, eta laborari zein ekologistak fidagaitz daude, egoerari so HEGAZTI GRIPEA. Hegaztiak barrukietan gordetzeko agindu du Frantziak, eta laborari zein ekologistak fidagaitz daude, egoerari so orainak geroaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022449
BERRIA
Euskadi
noticias
OMENALDIA. Historia triste bat (1964) antzezlan apurtzailea idatzi zuen Xalbador Garmendiak (1932-2018). Baita Camusen Gizon zuzenak , Saint-Exuperyren Printze Txikia eta Garcia Marquezen Heriotza iragarritako baten kronika itzuli ere. Iaz hil zen, eta omenaldia egingo diote gaur, Anoetako plazan (Gipuzkoa), 18:00etan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022450
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKAL PRESOAK. Xabier Garcia Gaztelu aldi baterako Espainiaratu dute Frantziatik Xabier Garcia Gaztelu aldi baterako Espainiaratu dute Frantziatik Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia bahitu eta hiltzea egotzita Frantziatik Espainiara eraman zuten Xabier Garcia Gaztelu euskal presoa atzo, epaitzeko. Epaiketaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022451
BERRIA
Euskadi
noticias
Amazonen telesail bat Leiren hasiko dira grabatzen ESA. Amazon Prime Video plataformak Donejakue bideari lotutako telesail bat egingo du: 3Caminos . Leireko monasterioan (Esa, Nafarroa) hasiko dituzte grabaketak, otsailaren 3an. Nafarroan, Galizian eta Espainian grabatuko dute, baita Korean, Mexikon, Alemanian eta Ital...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022452
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko su festen lekua aldatzeko eskatu dio arartekoak udalari EAEko Arartekoak Bilboko Epaltzaren Alargunaren kaleko 9. eta 10. zenbakietako etxebizitzetako bizilagunen eskaera babestu du: Bilboko Udalari eskatu dio Aste Nagusian gauero egin ohi den su festa lekuz aldatu dezala. Izan ere, iazko jaietako azken zapatua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022453
BERRIA
Euskadi
noticias
Europan etxeko lanak egiteko prest. Portlandek jokoa hobetzea eta multzoko lehen postua ziurtatzea izanen du gaur helburu, Gudmeren aurka Portlandek jokoa hobetzea eta multzoko lehen postua ziurtatzea izanen Beste aukera bat. Eta Portlandek ezin dio ihes egiten utzi. Denboraldia gorabeheratsua izaten ari da Iruñeko tal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022454
BERRIA
Euskadi
noticias
«Arriskuak hartuta, egiten ari den berriena erakutsi behar dugu». Astelehenean hasiko da Zinema Labur eta Dokumentalaren Bilboko Jaialdia. 50 urte igaro eta gero, Zinebi aldatzen ari dela uste du zuzendariak, eta baikor mintzo da etorkizunaz. ERNESTO DEL RIO . Zinebiko zuzendaria Astelehenean hasiko da Zinema Labur eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022455
BERRIA
Euskadi
noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria da Amalur . Pirritx eta Porrotx baserrira doaz, Marimototsengana, han baita Ilargirekin ikasten. Ilargi haurdun dago eta laster jaioko da haren umetxoa. Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eguraldia iragartzen du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022456
BERRIA
Euskadi
noticias
Dagoeneko heldu dira Damaskora Nazio Batuen Erakundeak su-etena betetzen den egiaztatzeko bidali dituen lehen behatzaileak. Misioaren lehen fasean 30 kidek parte hartuko dute. Misioko lehen fasean parte hartuko duten kideetako sei Siriako Gobernuko ordezkariekin eta oposizioarekin bilduko dira gaur, NBEko behatzaileen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022457
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoakoa, "gobernu euskaldun, ezkertiar, subiranista eta abertzalea" Donostiako Foru Jauregian egindako ekitaldian aurkeztu dute Gipuzkoako gobernu berria gaur, eguerdian. Martin Garitano ahaldun nagusiak adierazi du "gobernu euskaldun, ezkertiar, subiranista eta abertzalea" osatu dutela. "Bake eta normalizazio poli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022458
BERRIA
Euskadi
noticias
Rajoyk, Urkulluk, Masek eta Colauk lekuko gisa deklaratu beharko dute Kataluniako prozesu subiranistaren aurkako epaiketa otsailaren 12an hasiko dute, Espainiako Auzitegi Gorenean. Matxinada, diru publikoaren erabilera bidegabea eta desobedientzia delituak egotzi dizkieten hamabi politikariak akusatuen eserlekuan eseri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022459
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Sastrek zioen joan zen igandean Gara-n: pobrezia aberatsaren sasoian sinesten duela, baldin eta horretarako prestatzen baldin bagara. Honela zioen idazleak hitzez hitz: «Ditugun gauzak izan gabe, bizitza irudikatzea kosta egiten zaigu. Baina gauzak ez dira estatikoak. Gauzek, gauza gehiago izatea eskatzen dute, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022460
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikusleek «harrera ona» egin diote martxoaren 7tik apirilaren 8ra bitartean egin zen Loraldia jaialdiari, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Orotara, 8.000 ikusle bildu zituen jaialdiak. Sarrerak bukatu egin ziren Kukai & Lagunak ikuskizunean, Euskadi dokumentalean, Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan antzezlane...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022461
BERRIA
Euskadi
noticias
Atxilo zegoen gizon bat hil da Espainiako Poliziaren Iruñeko komisarian Espainiako Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, ziegara eramateko zain zegoela hil da gizonezkoa, ez dakite zer dela-eta. Kalabozora eramatekoak zirela, konturatu dira gizonak ez zuela arnasik hartzen. Poliziaren bertsioaren arabera beti er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022462
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak lehenengoz «gaitzetsi» du Gernikako bonbardaketa «Adierazpen instituzional honen bidez, zeinak Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenarekin bat egiten duen, Espainiako Gobernuak uste du herri horrek 1937ko apirilaren 26an jasan zuen bonbardaketak aringarririk gabeko gaitzespena merezi duela»: hala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022463
BERRIA
Euskadi
noticias
Biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko». Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak , nork ez du gozatu Mikel Laboaren abesti honekin (euskara bizitzeko plazera dugunon artean, esan nahi baita). Uda bukatzera doa. Natur ingurunera begira egoten garenok belaunaldi berriak hazten ikusi dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022464
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaharrak berri ekonomian ere. Krisiak eta burbuilak ez dituzte garai berriek asmatu. Jesus Nazaretekoa gurutzean iltzatu zuten urtean, Erromako banku sistemak porrot egin zuen, eta historiako lehen krisi ekonomiko globaltzat jotzen dena eragin. Orain dela ia bi mila urteko kontuak dira, baina orduko krisi hura eta gaur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022465
BERRIA
Euskadi
noticias
Abian prozesuko batzarrek baztertu egin dituzte osoko zuzenketak DONOSTIA. Ezker abertzalearen Abian prozesuko batzarrek atzera bota dituzte desobedientziari, presoen aldeko antolakundea sortzeari eta zuzendaritza zabaltzeari buruzko osoko zuzenketak, talde eragileak ohar baten bidez iragarri duenez. Haietan desobedien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022466
BERRIA
Euskadi
noticias
Migratzaile bat atxilotzen duenarentzat sari txikia, baina asko atxilotzen dituenarentzat handia: bost egun libre. Irungo komisarian gertatu da. Atzerritarren legea betearazteaz arduratzen den poliziak jarri omen du kartela, baina laster atera dira batzuk eta besteak pertsona bakarraren kontua dela azaltzera. Lehen esa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022467
BERRIA
Euskadi
noticias
Yemengo azken bonbardaketak ikertzeko eskatu du NBEk Ikerketa «eraginkor eta gardena» galdegin du Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, Yemengo Saada hirian ostiralean izan ziren bonbardaketen gainean. Saudi Arabiak gidatzen duen nazioarteko koalizioak migratzaileak hartzeko zentro bat suntsit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022468
BERRIA
Euskadi
noticias
Zelenskiren esanetan, F-16 hegazkinek «konfiantza» emango diete ukrainarrei KIEV. Danimarkak eta Herbehereek herenegun jakinarazi zuten F-16 gerra hegazkinak entregatuko dizkiotela Ukrainako armadari, eta Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik atzo nabarmendu zuen abioi horiek «konfiantza eta motibazioa» emango diete...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022469
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazte bat atxilotu dute, Hernanin eta Urnietan hamalau auto erre dituelakoan Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu du bart Hernanin (Gipuzkoa), herri horretan eta Urnietan ustez 14 auto eta hainbat edukiontzi erre dituelakoan. Atxiloketa 23:30ean izan da, hainbat bizilagunek ohartarazi dutenean gizon bat autoak erre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022470
BERRIA
Euskadi
noticias
MOTOZIKLISMOA. Efren Vazquez (Honda) zazpigarren postutik abiatuko da gaur Espainiako Sari Nagusian, Moto3 mailan. Jack Millerrek (KTM), txapelketako liderrak, lortu zuen pole -a. MotoGP mailan Marc Marquez (Honda) izan zen azkarrena, eta Moto2 mailan Mika Kallio (Kalex). 11:00etan hasiko da Moto3ko proba, 12:20an Moto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022471
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak jakinarazi du Ukrainako mugan dituen tropa batzuk erretiratzen hasi dela Baliteke Mendebaldearekin egiten ari den negoziazioei begirako lehen keinua izatea. Errusiak jakinarazi du Ukrainako mugatik gertu dituen tropa batzuk erretiratzen hasi dela, han zituzten «zereginak egin» baitituzte. Soldadu horiek herria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022472
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru inbertsiogiletik batek hirietako etxebizitzen merkatua du jomugan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresa inbertitzaile nagusiek errentagarriago ikusten dute etxebizitzen merkatua, komertzioena baino. Hala adierazi du CBRE higiezinen zerbitzuetako nazioarteko enpresaren galdeketa batek: ondorioztatu duenez, inbertsio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022473
BERRIA
Euskadi
noticias
Onddoak biltzen ari zen gizon bat hil da Lekunberrin, bost metrotik erorita LEKUNBERRI. Frantziako Poliziak 67 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuen herenegun gauean Lekunberrin (Nafarroa Beherea). Sud Ouest kazetaren arabera, onddoak biltzera irten zen, baina Iratiko mendi etxetik gertu zegoela, bost metrotik beh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022474
BERRIA
Euskadi
noticias
Herrikidea izanagatik, beranduegi ezagutu nuen Iñaki Isasmendi, Ardixe . 2000ko udazkena zen eta haren oroitza-paperekin liburu bat egiteko agindua heldu zitzaidan, gogoan dut nondik. Irakurri nituen, letra bakoitzak behartu ninduen ezetzik ez esatera. Eta hala jo nuen Hendaiara, Isasmendirekin berarekin eta bizi osoan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022475
BERRIA
Euskadi
noticias
MANILA. Gloria Macapagal Arroyo, 2001etik 2010era Filipinetako presidente izandakoa, zaintza berezien unitatera eraman dute, bihotzeko bat izateko arriskua zuela eta. Urriaren 4az geroztik Manilako ospitale militar batean dago Macapagal Arroyo, Poliziaren zaintzapean, hainbat delitu leporatzen baitizkiote; besteak best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022476
BERRIA
Euskadi
noticias
Batak lurpean bilatzen ditu erantzunak; besteak, zeruan. Biak ari dira gizateria bera bezain zaharrak diren galdera trinko zenbaiti erantzun nahian, iragana, orainaldia eta etorkizuna batzen diren dimentsioan: ikerketan. Bi aulki beltz Atarian. Salburuko hezeguneen behatokian. Eskuinekoan, humanitatearen hastapeneko he...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022477
BERRIA
Euskadi
noticias
Zartagina estali nahi du. Bengoetxea VI.a bizi jokatzen saiatuko da etzi, Irujo nekarazteko. Iberokoa piloteoan agintzen ahaleginduko da, sotamanoa saihesteko Leitzarrak pilota oso astunak aukeratu ditu. Iberoarrak, berriz, mugitzeko errazagoak Bengoetxea VI.a bizi jokatzen saiatuko da etzi, Irujo nekarazteko. Iberokoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022478
BERRIA
Euskadi
noticias
«Inozoa da pentsatzea onuradunek sistema aldatu nahi dutela» Hauteskunde sistemen «manipulazioari» buruzko liburu bat kaleratu du Jorge Urdanozek. Haren ustez, Espainiaren kasuan, Franco hil ostetik den bipartidismoa saritzen du sistemak, eta ez da ezer aldatu. 2011ko maiatzeko foru hauteskundeetan, independente gisa s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022479
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako ESIko langileen protestari eutsi ala ez, astelehenean erabakiko dute Osakidetzako zuzendaritzak eta Donostiako ESIko lengileen ordezkariek izan duten azken bilkurak berretsi du hilebete hauetan azaleratu diren desadostasunak bideratzen ari direla, eta aldeen artean «sintonia ona» dagoela, BERRIAk jakin duene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022480
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko Udalak eguerdian erabaki, eta makinak handik ordu batzuetara hasi ziren kartzela zaharra botatzen. Goizean eraikina erakusteko bisita bat ere antolatu zuten, eta orduan hartu zituzten irudiak kazetari eta argazkilariek. Erabakia hartzerako, garabiak eta hondeamakinak kartzela inguruan zeuden, erabakia noiz hart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022481
BERRIA
Euskadi
noticias
Motz geratu da Pablo Malo Lasa eta Zabala filmean, tortura eszenak filmatzean. Sumarioan oinarritutako gidoiari irudiak jartzean errealitateak fikzioa gainditu baitu. «Egia askoz muturrekoagoa da», esan du Malok. Ez baita sinestekoa basakeria. Lasa eta Zabala nola torturatu zituzten ikusten da filmean: poltsarena, elek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022482
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarkeria sexista gaitzetsi dute ehunka lagunek Bilbon Bilboko konpartsek antolatuta, elkarretaratzea egin dute gaur ehunka lagunek, Arriagan, 18:00etan. Eraso sexistarik ez! leloarekin egin dute protesta. Astelehen goizaldean emakume bat lurrera bota eta jo egin zuen gizon batek, Konpartsek salatutakoaren arabera. In...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022483
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostiralean, azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia. Hizkuntza ohiturak astintzea izango du helburu : euskaraz egiteko joera hartzea. Milaka lagunek eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko, eta sortutako mugimenduarekin pozik dago Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburua. Zupiria bera belarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022484
BERRIA
Euskadi
noticias
IPE Bakearen eta Ekonomiaren Institutuak atzo kaleratu zuen txostenaren arabera, eskuin muturraren erasoak %250 hazi dira Mendebaldeko herrialdeetan, 2014 eta 2019 urteen artean. Bost urte horietan, 89 pertsona hil ziren eskuin muturraren erasoen ondorioz.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022485
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitzordu esanguratsua izan du aurten mugimendu ekologistak: irailaren 30etik urriaren 2ra, bostehun ekintzaile inguru bildu ziren Ekotopaketetan, Portugaleten (Bizkaia). Klima krisiaren eta krisi ekosozialaren inguruko «bizkortzearen adierazle» izan ziren, Iñaki Barcenaren hitzetan: «Esperientzia izugarri eraikitzailea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022486
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. 2007KO FRANTZIAKO TOURRA. Luzea, zaila eta gogorra. Bihar hasi eta hilaren 29an amaituko da aurtengo Frantziako Tourra; Aleksandr Vinokurov da faboritoa Bihar hasi eta hilaren 29an amaituko da aurtengo Frantziako Tourra; Horrelakoa izango da aurtengo Frantziako Tourra. Jose Luis Rodriguez Zapatero Esp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022487
BERRIA
Euskadi
noticias
"Bestelako estimuluz betetako garai honetan pinturaren defentsa egitea gustatzen zait. Gustatzen zait pinturaren bandera haizatzea. Pintura ezin da amaitu, eta ezin du mugarik izan, baina ahaztu egin daiteke". Bere sorkuntza bide nagusiaren defentsa egin du Markus Lupertz artistak Bilbon. Azken 50 urteetan egin duen ib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022488
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bozak ez dira erreferenduma, baina norantz jo erabakiko dute» Independentziarako bidea hasi edo oraingoan jarraitu. Bi aukera ikusten ditu bozetan Basagoitik. Herritarrek lehena aukeratu arren, muga bat jarri du: «Gauza bat da nahi izatea, eta beste bat ahal den edo egin behar den». Gustura dago kanpainarekin Antonio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022489
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den utarrilaren 22an, igandearekin, Txinan Urte Berria ospatu zen. Aurten Untxiaren Urtean sartu gara, bizitza luzearen, bakearen eta oparotasunaren sinboloa omen dena. Kultura txinatarraren arabera, beraz, 2023 itxaropenaren urtea izatea aurreikusten da. Gurutza ditzagun hatzak. Horoskopo txinatarraren kontua pol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022490
BERRIA
Euskadi
noticias
CANen kudeaketa ikertzeko batzorde bat sortzea eskatu dute Nafarroako Parlamentuan Bildu, Aralar, Ezkerra, eta Geroa Baiko parlamentariek egin dute ikerketa batzordea lehenbailehen sortzeko eskaera. "Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Iruñeko Monte de Piedadeko arduradunek hartu dituzten erabakiak zein diren" jakiteko asmoz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022491
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Artigas zabortegia albiste izan zen orain bi aste. Plastikoz josita esnatu zen inguruko mendialdea; itxura guztien arabera, zaborra tratatu gabe bota, estali ez, eta haizeak baso aldera zabaldu zuen. Itolarria hitza erabili zuen bertan ibiltzen saiatu zen kazetariak, inguruak sortutako sentipena azaltzeko. Adar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022492
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Unibertsitateko langileen arreta Osasunbidera, maiatzaren 1ean IRUÑEA. Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du maiatzaren 1etik aurrera Osasunbidea egingo dela Nafarroako Unibertsitateko langile eta arduradunen osasun arretaren kargu. Orain arte Nafarroako Unibertsitate Klinikoak egiten zuen, gobernuak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022493
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzain eta udaltzainentzako 280 postuko LEP bateratua aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak, Eudelekin batera, Poliziarako laugarren LEP lan eskaintza publikoa iragarri du gaur, Bilbon. LEP horrek 280 postu ditu, eta etzi zabalduko da eskaerak egiteko epea. Legealdi honetako laugarren eskaintza da, eta batera egin duten zo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022494
BERRIA
Euskadi
noticias
Sabin Etxean zintzilikatu dira, Libiako gerraren aurka protesta egiteko Bi pertsona Sabin Etxea EAJren Bilboko egoitzako paretatik zintzilikatu ziren atzo, Libiako gerraren aurka protesta egiteko, eta EAJk Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako misioari emandako babesa salatzeko. Arnesen laguntzarekin, bi ekintzaileak 11...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022495
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunak kolpea hartu zuen aurreko igandean zaleen aurrean, Athleticen aurkako derbia galduta, etxean 31 partida segidan galdu gabe jokatu eta gero. Gaur, ordea, azkar eman dio buelta zortzikoari, eta hiru puntu haien baliokideak Bartzelonan berreskuratu ditu. Irabazi egin dio Espanyoli (2-4). Juan Perez atezain gaztea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022496
BERRIA
Euskadi
noticias
Datorren larunbatean ikusiko da Aralarren zuzendaritzak nolako babesa daukan, orduan bozkatuko dituztelako estatutu berrien, txosten politikoaren eta zuzendaritza osaketaren proposamenak, baina, atzokoa aintzat hartuz gero, aurreikus daiteke babes zabala jasoko duela. Atzo, VI. biltzarraren lehen jardunaldian, estatutu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022497
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaia purian dagoelako egin dut orain arte burutik pasatu ere egin ez zitzaidana. Kataluniarren eguna, Diada, zergatik ospatzen den begiratu. Jaiak erroak non dituen nahi nuen jakin; erlijiosoa zen arrazoia; Berpizkunderik ba zen tartean. Izango dugu berriz ere guk egoskor ospea eta haiek euskor fama! 1713-14an, Bartzel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022498
BERRIA
Euskadi
noticias
Erresuma Batuko Barne Ministerioaren arabera, iaz 28.395 papergabek zeharkatu zuten, ontzi txikietan, Mantxako Kanala; 2020an baino ia 20.000 gehiago heldu ziren Ingalaterrako kostaldera; hala, marka bat ezarri zen. Espainiako hegoaldean eta Kanarietan 127 migratzaile onik erreskatatu zituzten atzo, eta lau migranteren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022499
BERRIA
Euskadi
noticias
Esporrin izendatu du PSNk Iruñeko Udalerako hautagai Primarioak egin zituzten atzo PSNko militanteek -joan den asteazken eta ostegunean ere bozkatu zuten-, Iruñeko alkatetzarako hautagaia erabakitzeko. Bi ziren hautagaiak: Maite Esporrin eta Miguel Pozueta. Azkenean, Esporrinek ordezkatuko ditu sozialistak Iruñeko Udal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022500
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Suediako Akademiak Nobel sariak banatu zituen atzo, Stockholmen, eta Literaturako bi sarietako bat Peter Handkeri emateagatik protestak izan ziren. Albaniak, Kosovok, Turkiak eta Kroaziak uko egin zioten ekitaldira ordezkaririk bidaltzeari. Hiriko plazan batean, berriz, elkarretaratzea egin zuten Srebrenica...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022501
BERRIA
Euskadi
noticias
Nola aldatu den TKE denbora gutxian! 2011ko aldian, bost talde gipuzkoarrek, lau kantabriarrek, bi bizkaitarrek eta galiziar bakarrak osatu zuten elkartea. Urte gutxi hauen bueltan, ordea, nabarmena izan da aldaketa; eta handiena, euren zoritxarrerako, kantabriar elkarteek pairatu dute. Lehen lau ontzi, eta orain bakar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022502
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontratu garrantzitsu bat sinatzerakoan, komeni da tentuz ibiltzea eta letra txikian behar bezalako arreta ipintzea. Bestela, arazoak egon litezke. Titonori galdetzea besterik ez dago. Greziako mitologiaren arabera, gizaki hilkorra zen Titono, eta Eos jainkosa harekin maitemindu zen. Harreman hori, ordea, ezinezkoa zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022503
BERRIA
Euskadi
noticias
Negoziatzen hasi dira SNCFn eta sindikatuak . Burdinbideetako langileek greban jarraituko dute gaur ere, eta langileek ez dute amore emateko asmorik Burdinbideetako langileek greban jarraituko dute gaur ere, eta Sindikatuak, SNCFko nagusiak eta Frantziako Gobernuko ordezkaritza bat negoziatzen hasi ziren atzo arratsald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022504
BERRIA
Euskadi
noticias
Rubalcabak dio Egiguren «herritar gisa» joango dela epaiketara. Auzia politikoa denez, defentsa politikoa ere egingo duela jakinarazi du Otegi, Permach eta Alvarezen abokatuak Rubalcabak dio Egiguren «herritar gisa» joango dela epaiketara Auzia politikoa denez, defentsa politikoa ere egingo duela jakinarazi Ostegunean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022505
BERRIA
Euskadi
noticias
Ardurak hartzera deitu du Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Gaur egungo errealitatea jasanezina dela ohartarazi du Lurra eta Etxebizitza kolektiboak. Azken 30 urteotan lurralde antolaketa eta etxebizitza arloan Ipar Euskal Herrian izan den bilakaera aztertu du txosten batean. Demografia, ekonomia, enplegua, biztanleen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022506
BERRIA
Euskadi
noticias
«Esquerra Republicana da aliantzak egiteko ondoen posizionatuta dagoena» Katalunian gobernua osatzeko, aliantza bat beharko da. Vilagrak ez du aterik ixten, nahiz eta nabarmendu duen ERCren «konpromiso independentistak» bere hartan dirauela. «Proiektua sendoa bada, askotan erakutsi dugu gure aliantzak argi daudela». Ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022507
BERRIA
Euskadi
noticias
Robinsonek Londresi eskatu dio parlamentua bertan behera uzteko Aspaldiko mamuak itzuli dira Stormontera, eta Ipar Irlandako batasun gobernua ataka larrian utzi dute. IRAko kide ohien hilketek piztutako krisiaren erdian, Peter Robinson Ipar Irlandako lehen ministroa David Cameron Erresuma Batukoarekin bildu da Londrese...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022508
BERRIA
Euskadi
noticias
'EGUNKARIA AUZIA'. EPAITUEN GOGOETA. Amaiera on batetik «gertuago» egon arren, «erne» egoteko eskatu dute. Absoluzioarekin gainean zeukaten «zama handia» arindu egin zaiela adierazi dute epaituek, Andoainen eginiko agerraldian Epaiak «bultzada politikoko» beste auzietan eragin baikorra izatea nahi dutela esan dute Amai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022509
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Zabalzaren sendiak egiaren batzordea sortzeko eskatu dio parlamentuari Guardia zibilek etxetik kendu ziguten Mikel, eta, hogei egun geroago, hilda itzuli ziguten. Bizitza eta duintasuna lapurtu zioten, eta gezur handi bat eraiki zuten. Duintasuna itzultzen laguntzeko eskatzen dizuegu". Lourdes Zabalzak, Mikel Zab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022510
BERRIA
Euskadi
noticias
Herregodts nagusi Andaluzian, eta Jakobsen Algarven Andaluziako eta Algarveko itzuliak abian dira atzotik. Lehenbizikoan, Rune Herregodts nagusitu zen (Sport Vlaanderen-Baloise). Esprintean irabazi zuen, ihesaldi baten ostean. Ander Okamika (Burgos BH) izan zen hirugarren, eta Xabier Isasi (Euskaltel) laugarren. Algarv...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022511
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamabost urte beteko dira aurki Jon Beloki alpinistak (Zarautz, Gipuzkoa, 1973) , bere azken espedizioa osatu zuenetik. Urte askotan, Alberto Iñurrategiren ondoan ibili zen. 2000. urteko uztailaren 28an, euskal mendizaletasunak inoiz izan duen ezbeharrik handienetako batean, Felix Iñurrategi alpinista hil egin zen. Alb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022512
BERRIA
Euskadi
noticias
Zeinek ordaintzen ditu hildakoaren telefono fakturak? Barkatu egingo ote dizkiote laguntza eske egindako deiak, barkatu egingo ote dizkiote hil hurren zegoeneko maitasun mezuak? Raymond Carverren ipuina etortzen zait beti gogora: haurraren urtebetetze festarako tarta enkargatzera joan dira, bueltakoan auto batek haurra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022513
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Prigioni 39 urteko saskibaloi jokalari argentinarra Baskonian ariko da berriro, sasoi amaierara arte. Azken bost denboraldiak NBAn egin ditu, eta zazpi urtez Baskonian izan zen, bi boladatan. Besteak beste, Espainiako liga bat, hiru Espainiako Kopa eta lau superkopa irabazi zituen Baskoniarekin. Abendu erdialdean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022514
BERRIA
Euskadi
noticias
Irabazten ikasi ezean, akabo. Bigarren minutuan jaso du gola Alavesek, eta bigarren zatian aukerak sortu arren, puntu bakarra lortu du Bigarren minutuan jaso du gola Alavesek, eta bigarren zatian aukerak Jose Maria Salmeron Alaveseko entrenatzaileak abisatu zuen: «Ferrolen irabazi ezean, asko zailduko zaigu etorkizuna»...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022515
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Taika Cohen, Jermaine Clement. Aktoreak: J. Clement, T. Cohen, Jonathan Brugh, Cori Gonzales-Macuer, Stu Rutherford, Ben Fransham, Rhys Darby, Jackie van Beek, Elena Stejko, Jason Hoyte, CHelsie P. Crayford, Karen O'Leary, Mike Minogue. Iraupena: 86 minutu. Generoa: Beldurrezko komedia. Herrialdea: Zeelanda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022516
BERRIA
Euskadi
noticias
Bata bestearen atzetik datoz goi mailako kiroleko taldeen arazo ekonomikoei buruzko albisteak, baina, zalantzarik gabe, krisi egoeraren ondorio larrienak emakumeek eta emakumeek osatutako taldeek pairatzen dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022517
BERRIA
Euskadi
noticias
Mailuen, zerra elektrikoen eta soinu proben hotsak inguratuta zebiltzan atzo ehunka gazte konpartsen prestaketari akabera ematen Bilboko Areatzan. Asko kanpoko apainketak bukatzen; beste batzuk, oraindik, aldamio gainean panelak jartzen, festa hasteko ordu gutxi batzuen faltan. Gazteak dira konpartsakide gehienak, bain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022518
BERRIA
Euskadi
noticias
• Galarreta. Segurola-Saldias 25; Matxin VI.a-Aizpuru 35. Urriza 30; San Miguel 24. Ezkurra-Agirrezabala 35; Juaristi-Barrenetxea IV.a 40. Etxabe II.a-Labaka 28; Ezkurra II.a-Zubiri 30.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022519
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak 'Haika-Segi auziko' epaia salatu du Jarraiko, Haikako eta Segiko gazteek beren gizarte eredua aldarrikatzeko eskubide osoa dutela uste du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Gainera, horretarako bide demokratikoak eta publikoak erabiltzeko aukera ezin zaiela ukatu azaldu dute, zabalduta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022520
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidasoa Irunek Asobal kopako finalerdia jokatuko du gaur, eta, irabaziz gero, finala bihar. Lehiaketa hori amaituta erretiratuko da Adrian Crowley, hemeretzi urteko kirol ibilbidea egin ostean. Oso bereziak eta emozio handikoak»: Horrelakoak izaten ari dira Adrian Crowleyren (Irun, Gipuzkoa, 1988) azken egunak eskubalo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022521
BERRIA
Euskadi
noticias
Lorpen nagusiak. Lau aldiz lehiatu zen Olinpiar Jokoetan, zazpi aldiz Munduko Txapelketan, eta Munduko Kopako 65 probatan parte hartu zuen. Horrez gain, hemeretzi aldiz izan zen Espainiako txapeldun.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022522
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aukera bat da euskara lanorduetan ikasi ahal izatea, opari bat» Joan den urteko irailean hasi zen euskara ikasten Berta Lalaguna (Gasteiz, 1971), IKA euskaltegian. Ez zen hutsetik hasi, ordea: txikitan Gasteizko Luis Dorado ikastetxe publikoan ikasi zuen, «ikasgai» gisa, eta bazekien apur bat. Baina unibertsitate ikas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022523
BERRIA
Euskadi
noticias
Zentristek ez dute bozkatuko Tours-Bordele AHT zatiaren ordainketaren alde Forces 64 alderdi zentristak ez du bozkatuko AHTaren Tours-Bordele zatiaren finantzaketaren alde Kontseilu Nagusian. Osoko bilkura apirilaren 28an eginen dute, eta han, presidenteak atal horren ordainketa onartzea proposatuko du. Jean Jacques La...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022524
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hartaz nola libratu ez dakigun lotura zahar bat baizik ez da gure bizitzarekiko atxikimendua. Iraupenean du hark indarra. Baina eteten duen heriotzak sendatuko gaitu hilezkor izan nahi horretatik». «Gizarte maila guztietan bizimodu mundutar fribolo batek paralizatzen du sentiberatasuna eta indargabetzen du hildakoak p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022525
BERRIA
Euskadi
noticias
MUNDUKO KOPA 2010. AZKENA. FINAL HISTORIKOAK 1930 URUGUAI-ARGENTINA. Rio de la Plata irakiten jarri zen. Lehendabiziko Munduko Kopako finala Uruguai eta Argentinaren artekoa izan zen. Bi herrialdeetako zaleen artean sekulako ezinikusia zegoen, eta Argentinako jokalariek beldurra pasatu zutela adierazi zuten. Lehendabiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022526
BERRIA
Euskadi
noticias
Antiespezismotik, animaliak erabiliko ez dituen besta eredu baten alde «Tamalgarria da». Zezenketek ez dute tokirik Askekintzak aldarrikatu nahi duen besta ereduan. Animaliak erabiliko ez dituen besta eredu batean, alegia. Aldarri hori egia bilakatzeko lanean hasi ziren taldeko kideak, iaz. Festak ospatu, animaliak ask...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022527
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako familien zorra 845.479 milioi eurokoa izan da abuztuan, iaz baino %3,8 gutxiago. 2007ko uztailetik diru kopuru txikiena da, Espainiako Bankuak jakinarazi duenez. Kopuru osoaren zatirik handiena, %77, etxebizitza erosteko maileguei dagokie, 649.856 milioi euro. Azken urtean etxebizitza erosteko maileguek %3,2...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022528
BERRIA
Euskadi
noticias
Zahar etxeetako zaintza «publikoa eta duina» izateko eskatuko dute bihar Hego Euskal Herriko hiriburuetan, baita hainbat herritan ere. Hemen mobilizazio nagusiak: Beste herri batzuetan. Udalerriak ixtearen ondorioz, tokian tokiko hainbat elkarretaratze antolatzen ari dira; besteak beste, Barakaldon, Berangon eta Erandi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022529
BERRIA
Euskadi
noticias
Aske utzi dituzte Arrotxapean atxiloturiko sei gazteak Aske dira jada atzo Arrotxapeko gaztetxea defendatz en ari zirela atxilotu zituzten sei gazte manifestariak. Iruñeko guardiako epaileak hala erabakita, behin-behinean utzi dituzte aske, eta ez diete kautelazko neurririk ezarri. Kausa judiziala irekita dute, ordea. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022530
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batasuneko lau langiletik batek Hezurretako edo muskuluetako gaitza du . Era horretako arazoek eragiten dituzte gaixotasun profesionalen %80 Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian Europako Batasuneko lau langiletik batek Hezurretako edo muskuluetako Era horretako arazoek eragiten dituzte gaixotasun profesionalen %80 G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022531
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk Sanchezi esan dio inbestidurarako beren botoak behar dituela Zeresana ematen ari da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentearen inbestidura eta hura bermatzeko PSOEk eta Sumarrek egin duten akordioa. Atzo goizean, Itxaso Atutxa BBBren presidenteak horixe izan zuen hizpide Portugaleten (Bizkaia) e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022532
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiaren hondakinak kudeatzeko «sistema integralean» sartzea onartu zuen Bilboko Udalak atzo, osoko bilkuran. EAJk eta PPk bozkatu zuten proposamenaren alde, EH Bilduk aurka, eta PSE-EE abstenitu egin zen. Ondorioz, hiriburuko zaborra Zabalgarbin errausten hasiko dira, aurretik TMB plantatik iga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022533
BERRIA
Euskadi
noticias
Lizeoetan klaseen erdiak etxetik egiten ahalko dituzte gehienez Ipar Euskal Herriko lizeoetan protokolo sanitarioa aldatuko dute, heldu den astetik aitzina. Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri du klaseen erdiak, gehienez, online segitzen ahalko dituztela ikasleek. «Denbora erdiz lizeoan egon b...
cc-by-sa 4.0