id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0022734 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. EPEL-EN ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETAKO FINALA. Lau pauso aurrerantz. Finaleko lau pilotariek txapelketan izan gorakada nabarmendu du Jokin Etxanizek, eta, faboritoak ez izan arren, Gonzalez-Laskurainen joko puntua goratu.
Finaleko lau pilotariek txapelketan izan gorakada nabarmendu du Jokin Etxanizek, eta, faborit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022735 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost greba egun egingo dituzte Haurreskolak partzuergoan Haurreskolak partzuergoko sindikatuek mobilizazio eta greba egun gehiago egingo dituzte. Hala iragarri zuten atzo LABek, Steilasek eta ELAk, Bilbon egin zuten agerraldi batean. Hain zuzen, lanuzteetara deitu zuten urtarrilaren 25erako eta 27rako; baita otsailaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022736 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur, kanpainak eta publizitate-iragarkiak alde batera utzita, data berezia da etxe askotan, berezikiago gogoratzen baikara aitez eta aitonez. Baina, aldi berean, aukera paregabea da, hain zuzen, aitak direlako dauzkaten eskubide eta beharrak aldarrikatzeko, bereziki lan arloan. Duela egun batzuk, Emakumeen Nazioarteko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022737 | BERRIA | Euskadi | noticias | Interesei dagokien atalari soilik eragingo dio Euriborraren tasa negatiboak, eta bezeroek berdin pagatu beharko dute zorraren zatia. Horrek, batez beste, hilabetean 14,5 euro eta urtean 173 euro merkatuko ditu orain berrikusi beharreko 25 urterako 120.000 euroko mailegu denak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022738 | BERRIA | Euskadi | noticias | Boliviako selekzioa zuzenduko du berriz Xabier Azkargortak, 18 urteren ostean Hemezortzi urte pasatu dira Xabier Azkargortak Boliviako selekzioa zuzendu zuenetik, orain gipuzkoarra Boliviako entrenatzaile da berriro. Carlos Chavez Boliviako Futbol Federazioko presidenteak izendatu du gaur euskal entrenatzailea kargurak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022739 | BERRIA | Euskadi | noticias | Julian Eraso Euskal Herriko Itzuliko eta Donostiako Klasikoko zuzendariak «zor historikoa» aipatu zuen duela urtebete. Probek emakumezko txirrindulariekiko izandako jarrera salatu nahi izan zuen, bere burua ere zor horren errudunen barnean sartuz. Egun hartan, makineria martxan jarri zen 2019an emakumezkoen Klasikoa jo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022740 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xalak etzi jokatuko du. Zuntz-haustura baten ondorioz binakako txapelketako azken bi jardunaldietan jokatu gabe egon ondoren, astelehenean itzuliko da lehiara. Atzo 45 minutuko proba fisiko gogorra egin zuen Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta bere burua ondo ikusi zuenez, jokatzea erabaki zuen. Aspeko medikuak ere ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022741 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herrian 1.123 positibo atzeman dituzte Egoera kezkagarria du Nafarroak, eta, Gipuzkoan eta Bizkaian datuek hobera egin arren, hainbat herriren egoera ez da batere ona. Bihar aste bat beteko da Nafarroako Gobernuak saltokien, ostalaritzaren eta funtsezkotzat jotzen ez diren beste sektore batzuen jarduerak na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022742 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epailea. Alberola Rojas. Txartel horiak: Getafeko Shibasakiri; eta Eibarreko Inui, Alejo, Dani Garcia eta Enrichi. Bestelakoak. 9.317 ikusle Alfonso Perez koliseoan, eta, tartean, Eibarreko zale batzuk ere bai.
Negozioak eta diruak erabat irentsitako gaur egungo futbolean, burutazio bat izan zuen norbaitek atzo eguerdi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022743 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Bizkaia Gernikak final-laurdenetako partida jokatuko du gaur, Urbietan, Atletico Madrilen aurka (17:00). Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerdietarako, eta kanporaketa horretan Santboiana izango du aurkari. Gernikak eta Atletico Madrilek bi aldiz jokatu zuten elkarren aurka ligan, eta partida bakoitzea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022744 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadiko Orkestra «hilabeteko orkestra» izendatu du 'Gramophone'-k MUSIKA. Euskadiko Orkestrak azaldu duenez, Ravel eta Americascapes diskoek jaso dituzten «kritika bikainen» ondotik, Gramophone musika klasikoari buruzko aldizkariak «hilabeteko orkestra» izendatu du, Andrew Mellorrek idatzitako berri batean. «Haren ah... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022745 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela 12 urtetik Gasteizen bizi zen marokoar jatorriko gizon bat atxilotu eta senideei inolako azalpenik eman gabe deportatu dutela jakinarazi du Salhaketa Araba elkarteak. Haren arabera, udaltzainek ostiralean identifikatu zuten gizonezkoa, eta Espainiako Poliziaren esku utzi zuten, «inolako deliturik egin ez zuen arr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022746 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez zazpi lagun hil dira Kroazian lurrikara batean Kroaziako Zagreb hiriburutik 50 kilometrora dagoen Petrinja hirian izan du epizentroa lurrikarak, eta han eragin ditu kalte handienak. Gutxienez zazpi lagun hil direla jakinarazi du Barne Ministerioak. Petrinja, Sisak eta Glina hiriak astindu ditu batez ere, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022747 | BERRIA | Euskadi | noticias | OSASUNA. Adimen emozionala. Eskerrik asko irakurtzeagatik Bihotza zabaldu eta esker ona adierazteak sentipen positiboak ekartzen ditu, besarkadak eta irribarreak. Hala ere, gero eta zailagoa da 'eskerrik asko' hitza entzutea; eguneroko gauza txikiengatik ere Esker onaren emozioa da gizakiak daukan sentipenik onenetakoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022748 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren eskuko saltokiak izaten dira askotan sobran dauden liburuen helmuga. Interneteko gune batzuek arrakasta lortu dute, baina denda fisikoak ere badaude.
Re Read bigarren eskuko liburu denden kate bat da, eta Donostian duen frankizian egiten du lan Alex Esnalek. Katea katalan batzuek sortu zuten, eta, langilearen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022749 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBk dio Araban «eskuak libre» dituela ahaldun nagusia aukeratzeko Arabako Foru Aldundia noren esku gera daitekeen argitu gabe dago oraindik. Ezker Batuko bi batzarkideek izango dute giltza, baina alderdiak esan du «eskuak libre» dituela ahaldun nagusia aukeratzeko eta «aukera guztiak» zabalik daudela. Jakina da EBk ez ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022750 | BERRIA | Euskadi | noticias | Presoen euskara ikasketak ofizial egiteko eskatu dute Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena eskuratua duenez gero, presoei euskaraz ikasteko eskubidea aitortzeko urrats eraginkorrak egiteko eskatu du Presoen Euskara Irakasle Taldeak, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022751 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alcobendasi 20-27 irabazita, liga eskuratzeko lehian segitzen du Bera Berak Erronka ez da samurra, Ro'Casak den-dena alde daukalako liga irabazteko, baina azken unera arte borrokan jarraitzeko helburua dauka Bera Berak. Donostiarrek partida zaila zeukaten atzo Alcobendasen pistan, madrildarrak lehiarik galdu gabe zeude... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022752 | BERRIA | Euskadi | noticias | Top 14ko partidak, oren erdi telebistako irudirik gabe Atzoko Top 14ko partida guztiak ordu erdiz telebistako irudirik gabe iragan ziren. Izan ere, errugbi partidak filmatzeko ardura duen SFP Frantziako enpresako kamerariek erabaki zuten greba egitea, asteburuetan jasotzen duten diru kopuruaren inguruan duten haserrea ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022753 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dagoeneko hasi da mahatsa biltzeko garaia, eta Nafarroan besta giroan emanen diote ongi etorria bilketari. Nafarroan Erriberri dute ardoaren hiriburutzat, eta hura da Nafarroako Mahats Bilketaren Besta ospatzeko tokia. Nafarroako sor-markako ardoa goraipatu eta zabaltzeko jardunaldiak eginen dituzte gaur eta bihar, Naf... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022754 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eibarren kirol hiria non eraikiko den, akziodunen esku Atzo egin zen, baita ere, Eibarren akziodunen batzarra. Denboraldi honetan 55 milioi euroko aurrekontua izango du, inoizko handiena. Amaia Gorostizaren zuzendaritzak 15 milioi euroko irabaziak izatea espero du. Kirol hiriaren proiektua da Eibarrek esku artean duen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022755 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuaren Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek bilera egin dute, eta erabaki dute Kanaria uharteetara eta Ceutara (Espainia) iritsitako migratzaile adingabeetatik hamazazpi Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara ekartzea. Orotara, adin txikiko 396 migratz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022756 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ginean gutxienez 17 lagun hil dituzte hilabete batean KONAKRY. Alpha Conde Gineako presidenteak hirugarren agintaldia egin nahi du karguan. Duela hilabete eman zuen bere asmoen berri, eta, geroztik, herritarrak kalean dira presidentearen aurka; orotara, bost manifestazio erraldoi egin dituzte, eta horietan gutxienez ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022757 | BERRIA | Euskadi | noticias | EB prest agertu da estatu palestinarra onartzeko bidean urratsak egiteko. Israelek eta PANek zeharkako negoziazioak hasiko dituzte gaur zuzenekoak urtebetez etenda egon ondoren
EB prest agertu da estatu palestinarra onartzeko bidean urratsak Israelek eta PANek zeharkako negoziazioak hasiko dituzte gaur Estatu palestina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022758 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nova Kakhovka presa (Ukraina) lehertu izanaren ondorioz Dnieper ibaiak Khersonen eragin dituen uholdeak desagertzen ari dira, pixkanaka. Ibaiaren maila leherketaren aurretik baino zazpi metro gehiagokoa zen atzo, eta hiru metro apaldu zen aurreko 24 orduetan. Errusiak adierazi du emaria ohikora itzultzea espero duela e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022759 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adostu ezinik dabiltza: urriaren 25a (Estatutu Donearen eguna) ala uztailaren 25a (Santiago apostoluarena)? Beste proposamen batekin nator ni, beti ere 25a errespetatuz: zergatik ez urtarrileko 25a, Popon donearen eguna, akordioetarako heltzeko zeukan abildadearengatik? Izan liteke martxoko santua ere: Luis Versigliak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022760 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahtisaari: «Kosovoko bi aldeen gaur egungo jarrerak bateraezinak dira»
Kosovoren etorkizunerako estatutuaz atondu duen planaren negoziazioei buruz ezkor hitz egin du NBE Nazio Batuen Erakundeko mandatari berezi Martti Ahtisaarik: «Bi aldeen egungo jarrerak bateraezinak dira».
Finlandiako presidente ohiak atzo esan zuen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022761 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irailak 15. Baiko enpresako pilotari gehienek prentsaurrekoa eman zuten Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, eta enpresari eskatu zioten «azkenaldiko jarrerak eta jokabideak» alda zitzala. Hori egin ezean, mobilizazioak egiteko «prest» azaldu ziren. Victor Estebanek eta Iosu Eskirozek ez jarraitzea salatu zuten, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022762 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak dio oraindik 440 bat gerrillari dabiltzala Txetxenian MOSKU Errusiako Barne Ministerioaren arabera, Txetxeniako Errepublikan oraindik 440 bat gerrillari independentista ari dira borrokan.
Gerrillarien artean nazionalistak, islamistak eta «soilik kriminalak | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022763 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gordina da elkarrizketa, Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako burua ren, eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren artekoa. Bien elkarrizketak baieztatzen du Mikel Zabalza Intxaurrondoko kuartelean hil zela, torturatuta. Elkarrizketa horren transkripzioa argitaratua zuen El Mundo egunkari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022764 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 53. ZINEMALDIA. ZINEMALDIA EUROPARA BEGIRA. KONTINENTEko ZUZENDARIAK nagusi izango dira SAIL OFIZIALEAN: MONTXO ARMENDARIZ, Terry Gilliam, Michael Winterbottom, Danis Tanovic, Per Fly eta JAN CVITKOVIC, besteak beste
KONTINENTEko ZUZENDARIAK nagusi izango dira SAIL OFIZIALEAN: MONTXO ARMENDARIZ, terry gillia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022765 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIKLO-KROSA. Euskal ziklo-kroslariek erakustaldia eman zuten atzo Segorben (Herrialde Katalanak), 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Jonathan Lastra nagusitu zen, Ion Ander Insausti eta Alex Aranbururen aurretik. Emakumezkoen maila nagusian, berriz, Olatz Odriozola laugarren izan zen. Gaur gizonezkoen proba nagusi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022766 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Memoria Gara elkarteak eta Arabera argitaletxeak Zaramaga, auzo baten memoria izeneko liburua argitaratu dute. Gasteizko auzo horren sorrera eta historia biltzen da liburuan, eta, bereziki, 1976ko martxoaren 3ko sarraskia jaso dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022767 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi antzezlan eta lau musika proiektu Katapulta Tourren KULTUR POLITIKA. Katapulta Tour Gipuzkoako musikako eta arte eszenikoetako zirkuituak ondorengo sei proiektuak hautatu ditu aurten, diruz eta sustapenez bultzatzeko: Ezpalak, Maite Larburu, Matilda eta Voodoo Charms musikan; eta 21: 12 Produkzioak-en eta Kokreta Te... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022768 | BERRIA | Euskadi | noticias | B. BERTSOLARITZA. MIKEL MARISCAL. «Lankuk bertso zerbitzu profesionala eskaintzen du»
«Lankuk bertso zerbitzu profesionala eskaintzen du»
Bigarrengo sarekadan harrapatu ahal izan dugu Mikel Mariscal Lankuren bulegoan. Lehendabiziko hitzorduan lanez eta lanak itoa zebilelako marea beheraren zain gelditu behar izan genue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022769 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Haur eta gazte literatura. J. Ormazabalen bihotz-begietan Izenburu batek gutxitan laburtzen du liburuan dagoen mamia hain era zehatz eta analitikoan: Liburu honetan orrialde laurdeneko -baita lerro pare bateko- ehun ipuin topatuko ditu irakurleak. Guztiak Ormazabalen irudimen emankor, bihurri eta malenkonia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022770 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nancy Huston, Jaiotze markak eleberri honen egilea, kanadarra sortzez, Frantzian kokaturik hamalau urtetatik, elebiduna da. Ama hizkuntza, ingelesa; frantsesa, aldiz, gaztetan ikasia. Bi hizkuntzetan idazten du berdin, berak itzultzen dituelarik gero bere obrak bertze hizkuntzara.
Eleberrietako pertsonaia eta giroaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022771 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arrosaren 'Zebrabidea' bi ahotsetara egiten ari dira aurten Orain arte, Arrosa irrati sarearen Zebrabidea magazinak aurkezle bakarra izan du. Hainbat esatari aritu dira zeregin horretan, baina, aurten, bi aurkezle ditu programak: Ekhiñe Zapiain eta Sara Iriarte. Gazteak dira biak, eta pozik ari dira elkarrekin irratsai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022772 | BERRIA | Euskadi | noticias | PPko agintarien «pailazokeriak» salatu ditu Gasteizko Gaztetxeak. Gaztetxea eraisteko arriskuari aurre egiteko asmoz kanpaina berri bat abiatuko dute
PPko agintarien «pailazokeriak» salatu ditu Gasteizko Gaztetxeak Gaztetxea eraisteko arriskuari aurre egiteko asmoz kanpaina berri bat Pailazoz jantzita PPko udal agintar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022773 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errandonearen eta Martinezen debuta, urtarrilaren 2an PILOTA. Ander Errandoneak eta Iñigo Martinezek urtarrilaren 2an egingo dute profesional mailako debuta Asperekin. Lehen partida non jokatuko duten zehazteke dago. Errandonea 19 urteko aurrelari beratarra da, eta Iñaxio Errandonearen semea. Martinez ere Berakoa da, 1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022774 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inbestidura saioa mantendu egin du Torrent presidenteak Jordi Turull Generalitaterako presidentegaia kartzelatu arren, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak inbestidura saioari eustea erabaki zuen bart. Herenegun egin zuten aurreneko bozketa, baina Turullek ezin izan zuen beharrezko gehiengo osoa lortu -6... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022775 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak asmoa du ordainpeko errepide sarea handitzeko, baina ez du argitu neurriak kamioiei soilik eragingo dien ala erabiltzaile guztiei, eta urteko tasa batekin ordainduko den ala bidesarien bidez. Gaiari buruz mintzatu ziren atzo Azpiegituretako Estatu idazkaria eta Garraio ministroa; lehena tasa bati b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022776 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sugeen gainean bada halako irudi negatibo bat gizartean. Ikusi besterik ez dago: halako batekin topo egin bezain laster, jauzi erraldoi bat eman eta ziztu bizian abiatzea izaten da ohikoena. Espezie guztiak ez dira arriskutsuak, baina hainbat herrialdetan badira haien hozkadaren ondorioz sortzen diren zenbait arazo. Ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022777 | BERRIA | Euskadi | noticias | Otegik dio erakundeetan egoteko baldintza bakarra botoak izatea dela. Joseba Egibarrek uste du Batasuna hauteskundeetan egoteko modua bilatu behar duela Zapaterok
Otegik dio erakundeetan egoteko baldintza bakarra botoak izatea dela Joseba Egibarrek uste du Batasuna hauteskundeetan egoteko modua bilatu Espainiako Gobern... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022778 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frankisten izenak dituzten kale izenak aldatzera behartu du Iruñea epai batek. Aldaketaren aurka helegitea jarriko du UPNko udal gobernuak, oposizioak kontrakoa eskatu arren
Frankisten izenak dituzten kale izenak aldatzera behartu du Iruñea epai Aldaketaren aurka helegitea jarriko du UPNko udal gobernuak, oposizioak Ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022779 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estrasburgok 'Parot doktrina' baliogabetu eta Del Rio espetxean legez kanpo dagoela ebatzi du
Areto Nagusiak ebatzi du Ines del Rio berehala utzi beharko dutela aske, "2008tik legez kanpo dagoelako espetxean". Aho batez hartu dute erabaki hori. 197/2006 doktrinak Europako Giza Eskubideen Ituneko 5. eta 7. artikuluak ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022780 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERREPIDEAK. Bi lagun hil dira Galdakaon eta Beriainen, bi istriputan. Bi istripuetan autoarekin kamioi bat jota hil dira bi autoetako gidariak
Bi lagun hil dira Galdakaon eta Beriainen,bi istriputan Bi istripuetan autoarekin kamioi bat jota hil dira bi autoetako Bi lagun hil ziren atzo errepidean, bata Galdakaon (Bizka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022781 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den asteburuan amaitu zen Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentaleko Jaialdia, Garbiñe Ortega (Gasteiz, 1981) zuzendari artistikoarentzako azkena. 2017. urtean hartu zuen kargua, askotariko zinema adierazpide eta artistei tokia egiteko helburua hartuta. Lau urteren ondoren, «gogobeteta» esan dio agur lanari.
Egoera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022782 | BERRIA | Euskadi | noticias | Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adriango koban Aranzadi zientzia elkarteko kideak 2008an hasi ziren San Adriango koban indusketa lanak egiten, Aizkorri-Aratzeko parke naturalean, eta aurten ere aurkikuntza esanguratsuen berri eman dute. Orain arte Goi Paleolitoko -duela 14.000 urte inguruko- arrastoak atzema... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022783 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa jarriko dio UPNk Senatuan. Alberto Catalan senatariak azaldu du «independentismoari emandakoengatik» eta Nafarroaren «beharrei» ez erantzuteagatik jarriko dutela zuzenketa. Catalanek uste du «ulertezina» dela gobernuak «sezesionismoari» trafiko eskumena eman izana, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022784 | BERRIA | Euskadi | noticias | Historia garaikidean doktore da Beorlegi, eta trantsizioari lotutako hainbat gai ikertzen ari da: emozioak, feminismoa... Historiaren ikerketan sentimenduek duten garrantzia aldarrikatu du.
Trantsizio garaian militantzia antifrankistan aritu ziren pertsonen testigantzak biltzen aritu da azken urteetan David Beorlegi hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022785 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Telefonica' ontziak oso gertu du 'Camper' liderra BELA. Xabi Fernandezen eta Iker Martinezen Telefonica ontziak metro gutxira dauka Camper liderra. Bi ontziek iparrera egitea erabaki zuten etapa hasieran, eta fruitu onak jasotzen ari dira. Malaca-ko itsasartean sartzear direnean, zortzi milia eskasen aldea baino ez da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022786 | BERRIA | Euskadi | noticias | Okupazioa abiatu dute Senperen, jabego baten salmenta espekulatiboa salatzeko Abisatu zuten, eta iritsi da. Jabearekin eta eroslearekin abiatu zituzten elkarrizketak ezerezean gelditu ondotik, 1,3 milioi euroan saldu nahi duten Senpereko (Lapurdi) jabegoa okupatzea erabaki dute ELBk, Lurzaindiak, Ostia kolektiboak eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022787 | BERRIA | Euskadi | noticias | "LASA-ZABALA AUZIA". Rodriguez Galindo jeneral ohiak eskatutako zigor murrizketak atzera bota ditu epaileak
Rodriguez Galindo jeneral ohiak eskatutako zigor murrizketak atzera Lasa-Zabala auzia-gatik 75 urteko kartzela zigorra duen Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohiak eskatutako zigorraren murrizket... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022788 | BERRIA | Euskadi | noticias | CASTEJONGO ZENTRAL TERMIKOAK. Erriberak ez du zabortegi bihurtu nahi . Castejongo hainbat biztanlek Termiko Gehiagorik Ez plataforman bat egin dute, herrian dauden zentralak handitzeko proiektuaren aurka
Castejongo hainbat biztanlek Termiko Gehiagorik Ez plataforman bat egin dute, herrian dauden zentralak handitzeko pr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022789 | BERRIA | Euskadi | noticias | Denbora tarte batez geldi egoteak, batzuetan, ez du esan nahi ezer egin gabe egotea. Geldi egonda ere, egosi daitezke hainbat gauza, su geldoan, poliki-poliki. Abiadura kontua da. Poesia «bulkadaka» sortzen du Gorka Salcesek, eta bulkada horiek onduta sortu du bere poesia liburu berria: Airemortuak (Balea Zuria). «Patx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022790 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorenak asteazkenean aztertuko ditu Barbadoren eta Zelaiaren kontrako zigorrak Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako zigor epaia aztertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak, asteazkenean. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak eskatuta zigortu zituzten. Defentsak absoluzioa eskatu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022791 | BERRIA | Euskadi | noticias | ISLAMABAD. Pakistanek 180 preso indiar aske utzi ditu, eta gaur Indiara itzuliko dituela jakinarazi du. Horietatik 179 arrantzaleak dira, eta Pakistango uretan legez kanpo arrantzan aritzeagatik atxilotu zituzten. Oraindik Indiako 362 preso daude Pakistango espetxeetan, gehienak arrantzaleak. Hango uretan arrantza egit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022792 | BERRIA | Euskadi | noticias | BRUSELA. Europako Batzordeak babesa adierazi dio Espainiako «ordena konstituzionalari». Konstituzioko 155. artikulua indarrean jartzea ordena konstituzionalaren barruan sartzen dela azaldu dute, eta, beraz, erabakia errespetatzen dutela. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022793 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBZk 900 milioi euro handitu zuen atzo Greziako bankuentzako ELA programa.
Larrialdiko Likidezia Laguntzaren ingelesezko laburdura da (Emergency Liquidecy Assistance). Euroguneko banku zentralek, EBZren baimenarekin, ematen dituzten epe laburreko maileguak dira, bankuek izan ditzaketen likidezia arazoei (diru fresko fa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022794 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Kalean entzuten den umorearen isla zuzena izan nahi du saioak». OSCAR TEROL . La Sexta-ko 'Un país de chiste' saioko aurkezlea
«Kalean entzuten den umorearen isla zuzena izan nahi du saioak»
oscar terol La Sexta-ko 'Un país de chiste' saioko aurkezlea Donostiatik abiatu zen astelehenean 'Un país de chiste'-ko karabana... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022795 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamahiru izendapenekin, 'The Shape of Water' filma da Oscar sarietarako faborito nagusia
Oscar sarietarako hautagaitzak jakinarazi ditu Hollywoodeko zinema akademiak. Hamahiru izendapenekin, Guillermo del Toro zinemagilearen The Shape of Water filma da sarietarako faborito nagusia. Besteak beste, film onenaren eta zuze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022796 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. ELA pozik azaldu da, Gasteizko epaitegi batek arrazoia eman diolako Osakidetzaren aurkako salaketa batean. 2012ko martxoaren 29ko greban Txagorritxuko farmazia zerbitzuan finkatutako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak zirela dio epaitegiak. Jaiegun arrunt bateko zerbitzua behar zuen, hots, langilerik ez, baina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022797 | BERRIA | Euskadi | noticias | Junts Pel Sik erreferendumari buruz hitz egingo du CUPekin BARTZELONA. Neus Munte Kataluniako Generalitateko bozeramaileak adierazi du gobernua CUPekin «edozein gairi buruz» hitz egiteko prest dagoela, baita aldebakarreko independentzia erreferendumaz ere. Ikasturte politiko honetako lehen bileraren ondoren egin zituen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022798 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diana Krallen lan berria ez dago aurreko The girl in the other room danbateko hartatik ia bereizterik. Akaso pianoak orduan zuen funtsezko tokian dago aldea, big band moduko tratamenduak apur bat baztertu baitu hemen. Eta baliteke Krallek berak lan hartan baino hobeto kantatzea, hori asko esatea bada ere. Count Basiere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022799 | BERRIA | Euskadi | noticias | Presoen aldeko gose greba ibiltaria Debabarrenean da Amnistiaren Aldeko Mugimendua euskal presoen alde egiten ari den gose greba ibiltariaren lekukoa Hernanitik Debababarreneko eskualdera (Gipuzkoa) pasatu zuten atzo, eta eskualdeko lagunek egingo dute baraua aste honetan. Gose greba ez ezik, bestelako ekimenak ere egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022800 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. IZOTZ ESKALADA. Iraultza izotz eskaladan. Will Gadd eta Tim Emmettek WI 10 maila proposatu dute Spray On izotz bidearentzat; orain arteko zailtasun gorena WI 7+ dela aintzat hartuta, hiru koskako jauzia egin dute urrats bakarrean: «Aro berri bat ireki dugu, aro dibertigarria».
Will Gadd eta Tim Emmettek WI 10 m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022801 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrek Bilbo, Gasteiz eta Donostiako alkateekin eginiko bileraren harira, AHT Gelditu Elkarlanak protesta egin zuen atzo Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritzaren atarian. Koordinakundeko kideek ohartarazi zuten jada bermatuta daudela hirien arteko beharrizanak, eta bidaien iraupena aut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022802 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juan Carlos Subijanak utzi egin du maiatzaren 19an hasitako gose greba Juan Carlos Subijana preso gasteiztarrak maiatzaren 19an hasitako gose greba bertan behera uztea erabaki zuen astelehenean. Askatasunaren arabera, 12 kilo baino gehiago galdu ditu gasteiztarrak, eta «egoera fisikoa asko okertu» zaio. Giharretan karr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022803 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiak inoiz baino hedapen handiagoa izango du
Iaz izan zen hamargarren urteurrena, baina, aurtengoa ere "berezia" izango dela azpimarratu du May Gorostiaga Intujai elkarteko kideak: "Urtez urte handitzen duen proiektua da, eta horren eraksle aurten beste hiru herritan izango gar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022804 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsonen ama zelula enbrionarioak lortu dituzte klonazio bidez Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari talde batek pertsonen ama zelula enbrionarioak lortu ditu klonazio bidez. Klonazio terapeutikoa deitzen zaio lortutakoari, eta adituek nabarmendu dute aurrerapauso handia dela. Izan ere, azaldu dutenez, helburua ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022805 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiriburuko denda batera sartu naiz erostera. Gazteleraz hemen, gazteleraz han, eta konturatu orduko aurrekoari gazteleraz egin diot, eta ahoa zabaldu dudanerako hasi naiz neure burua zigortzen. Are gehiago nire ondoan dagoen beste batek euskaraz egin eta hari euskaraz erantzun dionean. Eguneroko borroka (nik euskaraz z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022806 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tortura salaketa berretsi diote Portuk eta Sarasolak Donostiako Auzitegiko epaileari. Bi lesakarren tratu txarren inguruko auzia sekretupean jarri du epaileak, haiei deklarazioa hartu ostean
Tortura salaketa berretsi diote Portuk eta Sarasolak Donostiako Bi lesakarren tratu txarren inguruko auzia sekretupean jarri du G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022807 | BERRIA | Euskadi | noticias | Korridore humanitarioak irekitzea adostu zuten asteon eginiko bigarren bileran Errusiak eta Ukrainak. Errusiak bost orduko su etena eman du Ukraina hegoaldeko Mariupol eta Volnovakha hirietan, herritarrak bertatik atera daitezen, baina arratsaldean bukatutzat eman du menia. «Errusiak erabaki du erasoaldia berriz hastea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022808 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Immigrazio lege okerrek ematen diote bide klandestinitateari»
Italiako Gobernuak «immigrazioaren aurka borrokatzea» du xede; horretarako, asilo eskatzaileentzako babes berezia kendu, eta migraziorako neurriak gogortu ditu. Fulvio Vassallo abokatuaren arabera, politika horiek «jazarpena» dute oinarri.
Italiako Gobernua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022809 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inkomunikatu egin dute Madina, eta Ares eta Lopez hiltzen saiatzea egotzi diote Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta jarraitzen du Tomas Madinak. Atzo atxilotu zuten, Galdakaon, ETAkoa izatea leporatuta. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6. Epaitegiak agindu du polizia operazioa, berri agentzien arabera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022810 | BERRIA | Euskadi | noticias | Entzuleak azken emaitza entzuten du: diskoa edo kontzertua. Ezkutuan geratzen da prestalan guztia. Okiñenak liburu batean azaldu du bere prestaketa modua, oinarri zientifikoekin.
COVID-19ak kontzertuak kendu zizkion, baina denbora eman zion, interpretazio bat prestatzeko egiten duen prozesua ikertzeko eta oinarri zient... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022811 | BERRIA | Euskadi | noticias | SESTAO. LABek salaketa bat jarri du, Sestaoko (Bizkaia) Juan Ellacuria udal egoitzako egoera dela eta. Azaldu duenez, bi egoiliar daude kutsatuta, eta beste bat, hirugarrena, ustez positiboa da. Esan du pertsona horiek ez daudela bakartuta, baizik eta zenbait solairutan sakabanatuta. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022812 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herri Urratsen aldeko kontzertua ere bertan behera BAIONA. Herri Urrats elkarteak bertan behera utzi du martxoaren 27an Izaro Andresek ematekoa zuen kontzertua. Beste hainbat talderen kontzertuak ere bertan behera utzi dituzte: Maz Basauri jaialdia, EOSen Gasteizkoa, BreakOn Stage, El Guardaspaldas musikala Bilbon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022813 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Poliziak "Frantzia hegoaldean" legez kanpoko operazioak egin dituela aitortu du polizia batek
Faisan auziaren harira egin du adierazpena Espainiako SUP Poliziaren sindikatuko kideak. Torres Dulce Espainiako fiskalburuak auzi horretako bi poliziaburu auzipetzeko eskatu du, ETArekin kolaboratzeagatik, eta Sanc... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022814 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxeratu egin dute Elgoibarko hilketaz akusatutako gizona Espetxeratu egin dute larunbat goizaldean 36 urteko gizon bat labanarekin hil izana leporatuta atxilotu zuten gizona. Elgoibarren (Gipuzkoa) izan zen erasoa , kalean, eta 37 urteko andre bat ere zauritu zuten -dagoeneko atera dute ospitaletik-. Epaile aurreti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022815 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ihobe ingurumen sozietateak atlas klimatikoa osatu du. IPCC klima aldaketarako gobernu arteko panelaren jarraibideak erabilita, datozen hamarkadetarako aurreikuspenak osatu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako. Bilbo, Donostia eta Gasteizko tenperatura maximoek lau-bost gora egitea espero dute; tenperatura minimoak ere ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022816 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilduk ostiralean presoen eskubideen alde bildu eta mozioak aurkeztuko ditu Bilduk presoen eskubideak errespetatzeko eskatuko du ostiralean, gaur koalizioko hainbat hautetsik iragarri dutenez. Hego Euskal Herriko alkate, zinegotzi, batzarkide eta parlamentariek hartu dute parte protestak iragartzeko agerraldian, eta pr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022817 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERTAKARIAK . Ertzaintzak oso egoera larrian dagoen eskalatzaile bat salbatu du Arrasaten
Ertzaintzak oso egoera larrian dagoen eskalatzaile bat salbatu du Ertzaintzak Getxoko 18 urteko J.G.M. eskalatzailea salbatu zuen atzo Arrasaten, Udalaitz mendiaren tontor nagusian eskalatzen ari zela erori dei baten bitartez, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022818 | BERRIA | Euskadi | noticias | Betiko kontu bera gaur ere Ipuruan, talde handi bat etortzen den bakoitzean bezala: noizbait irabaziko dio Eibarrek hauetakoren bati zaleen aurrean. Eta azkenaldian gertatzen ari denaren antzera, bada itxaropenik egun hori gaur izateko. Jokatu dute sasoi honetan Atletico Madrilek eta Bartzelonak Ipuruan, eta aurretik b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022819 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Aurreko asteekin alderatuz nabarmen egin du behera gripea duten herritarren kopuruak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, esaterako, 100.000 biztanleko 59 kasu egon dira azken astean. Gripe kasu gehien otsail erdialdean egon zen: 301 kasu, 100.000 biztanleko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022820 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. ESKU-HUSKA. Ustekabeak? Ia ezinezkoak . Aurreko bi urteetan ez bezala, bikote faboritoek nagusitasunez irabazi dituzte Binakako Txapelketako final-laurdenetako lehen partidak
Aurreko bi urteetan ez bezala, bikote faboritoek nagusitasunez irabazi dituzte Binakako Txapelketako final-laurdenetako lehen partidak Us... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022821 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Foru Hobekuntza UCDren gidoiaren arabera egin zen»
Del Burgo izan zen egungo estatus juridiko-politikoaren arkitektoa. Mikelarenaren arabera, UCDk bere egin zituen haren ideiak. 1979tik aurrerako prozesuan, erabakigarri izan zen PSOEren, UCDren eta UPNren arteko lankidetza ere.
Historialari ausart eta zorrotza da Fern... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022822 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aske utzi dute Donibane Lohizunen gizon bat hil zuelakoan atxilotutako gizonezkoa
EITBk aurreratu duenez, aske utzi dute beste gizonezko baten hilketan zerikusia izan zuelakoan Donibane Lohizunen atxilotutako gizona. Iturri ofizialen arabera, hildakoaren koinatua zen atxilotua, eta, harekin eztabaidatzen aritu zen arre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022823 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joaquim Rodriguezek (Katuxa) irabazi du Espainiako Vueltako 12. etapa - Vilagarcia de Arousa eta Dumbria artean, 190,5 kilometro -. Etapa malda batean bukatu da eta txirrindulariak ezinean aritu dira.
Eguneko ihesaldian Mikel Astarloza (Euskaltel), Cameron Meyer (Orica), Amaël Moinard (BMC Racing Team) eta Kevin De Wee... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022824 | BERRIA | Euskadi | noticias | NEW DELHI. Indiako epaitegi batek bizitza osorako kartzela zigorra ezarri die 31 hinduri, 2002an 33 musulman bizirik erretzeagatik. Bi komunitateen arteko liskarrak ohikoak dira Gujuraten (India mendebaldea)90eko hamarkadaz geroztik. Mendeku moduan erre zituztenen artean gehienak emakumeak ziren. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022825 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Espainiako Gobernuak baztertu egin du gaixo agiria ematea bakartuta egon behar duten baina PCRan negatibo ematen duten haurren gurasoei. Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuaren eledunak eman du albistea. Kontua da bizikidetza talde bateko umeren batek positibo emanez gero ikaskideak ere bakartu egingo dituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022826 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Euskal Herriak 11 milioi bisitari errezibitu zituen guztira 2020an, Turismo Erakargarritasunaren eta Garapenaren Agentziak egin zuen azterketaren arabera. Horien artean %87 frantsesak ziren, eta %13 beste herrialde batzuetakoak. Euskal Herriak duen fama turistikoa ez da fenomeno berria; izan ere, urteak eta urteak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022827 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 FORMULA. Lewis Hamilton McLaren-Mercedeseko pilotuak martxak aldatzeko kutxa hautsi zuen atzoko entrenamendu saio libreetan. Bost postu galduko ditu igandeko lasterketan, ondorioz. Bestalde, litekeena da datorren astean Bahreingo Sari Nagusia jokatzea. FIAk ez du aparteko arriskurik ikusten lasterketa bertan behera u... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022828 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Elebidunen hizkuntz trataera eraginkor eta azkarragoa da»
Hizkuntza bat edo beste aktibatzeko elebidunek erabiltzen duten sistemari buruzko ikerketa batean hartu du parte Martinek. Horretan uste baino garrantzi handiagoa du ikusmenak.
«Elebidun baten burmuinak hizketakidearen aurpegia aztertzen du zein hizkuntzatan eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022829 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako arto transgeniko nagusiak amaitua du baimena 2008az geroztik Iraungitako baimen batekin ari dira zabaltzen Monsanto enpresaren arto transgeniko nagusia: MON810 landarea. Europako Batasunak orain hilabete erabaki du transgenikoei atea gehiago irekitzea: beste hemeretzi onartu ditu. Baimenen zerrendan sartu ditu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022830 | BERRIA | Euskadi | noticias | Altsasuko gazte espetxeratuak bisitatu ditu Kongresuko diputatu talde batek Zaballan
Joseba Agirretxea (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Gabriel Rufian (ERC), Marta Sibina (En Comu Podem) eta Alexandra Fernandez (Unidos Podemos) diputatuek elkartasuna adierazi diete Zaballan espetxeratuta dauden gazteei. Hir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022831 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olivier Messiaen frantziar musikagilearen heriotzaren 20. urteurrena oroitu dute joan den asteburuan Parisko La Trinite elizan, eliza horretako Cavaille Coll organo famatuaren organo jotzaile titularra izan baitzen Messiaen 62 urtetan. Askotariko ekintzak izan dira elizako kriptan, organista ezagunen emanaldiak batez e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022832 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juan Mari eta Lorea Etxabe aita-alabek elkarrekin irabazi dute Euskotren Liga. Arraun Lagunak-eko entrenatzailea da bata, eta arraunlaria bestea: «Taldearen garaipena da, baina berezia da biontzat».
Juan Mari Etxaberen (Oiartzun, Gipuzkoa, 1966) eztarriak ez du gezurrik esaten. Ahotsak dar-dar egiten dio Donostia Arrau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0022833 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. «Normala da aldaketak etortzea, eta nik ondo onartuko ditut». Bost urte daramatza Xabier Lapitzek 'Boulevard' saioan; gainera, azken hiru urtetan, goiz osoan gidatzen du magazinea. Xabier Lapitz. Radio Euskadiko esataria
Bost urte daramatza Xabier Lapitzek 'Boulevard' saioan; gainera, azken «Normala da al... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.