id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0022634
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko ANVko zinegotziak udal ordezkaritzaren organoetatik kentzea hitzartu dute UPNk eta PSNk. «Besteak makurtzen ez direnean» epaile moduan jardutea egotzi die ANVk sozialistei eta UPNri Iruñeko ANVko zinegotziak udal ordezkaritzaren organoetatik kentzea «Besteak makurtzen ez direnean» epaile moduan jardutea egotzi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022635
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. German Gabriel «oso pozik» azaldu da zortzi urte geroago Bilbora itzuli izanagatik. Bilbo Basketen balioak gustuko dituelako sinatu du. Baikor da, eta uste du ligako «ezusteetako bat» izango direla. Bilbo Basketek herenegun egin zuen ofiziala Gabrielen fitxaketa, baita Antanas Kavaliauskas 28 urteko pibot ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022636
BERRIA
Euskadi
noticias
Metrokoadrokak 'Poza' antzezlana estreinatuko du, gaur, Donostian Metrokoadroka kolektiboak Poza. Zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlana estreinatuko du gaur, Donostiako Lugaritz kultur etxean (20:30). Lan hori edertasunaren bilaketaren emaitza izan da, kolektiboko kideen hitzetan. Eta ondorioztatu nahi dute e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022637
BERRIA
Euskadi
noticias
Literaturak eta politikak badute antzik: aukeren artea dira bi-biak. Shakespearek idazteari ekin zionean, ingelesa guztiz ondu gabea zegoen literatura egiteko, baina, horrexegatik, aukeren sekulako meategi bat zeukan esku artean. Shakespearen jenioak pagotxa ikusi zuen besteek eragozpenak ikusten zituzten tokian, eta d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022638
BERRIA
Euskadi
noticias
«Literaturak ez du islatzen errealitatea: sortu egiten du» Euskal literaturez mintzo da Gabilondo, pluralean, euskarazko eta erdarazko tradizioen talkan oinarritzen delako, dioenez, euskal literaturaren historia. Liburu berrian jaso du bere tesia. «Euskal literaturaren historia gatazka baten historia da». Hitz gutxitan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022639
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalunian eraikin publikoetatik estelada kentzeko agindu dute Espainiako Hauteskunde Batzordeak agindu du Esteladak kentzeko eraikin eta espazio publikotatik. "Botere publikoen beharrezko neutraltasunarekin bateraezina da estelada", hauteskunde batzordearen arabera. Herrialde Katalanen independentziaren aldeko bandera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022640
BERRIA
Euskadi
noticias
%69. Sakelakoen mezuen bidez garabia saihesten duten gidariak Iruñean. • Duela hamar hilabete zerbitzu berri bat jarri zuen martxan Iruñeko Udalak gidarientzat: abisu ematen die autoa garabiarekin erretiratzera badoaz. Mezua jaso dutenen %69k lortu dute autoa ez eramatea.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022641
BERRIA
Euskadi
noticias
Bisurtearen hilabete arriskutsutik irten eta martxoan gaude: tradizioaren arabera, traizioen sasoian. Batetik, aurten aurreratuta dator aste santua, Jesusek bere jarraitzaileei esaten dienekoa: zuetako batek saldu egingo nau. Hor dabil martxoko idus erromatarren mehatxua ere airean, Shakespeareren Julio Zesar draman ig...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022642
BERRIA
Euskadi
noticias
Ziklo politiko berri bat abian da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoak politikagintzan, bai behintzat eragile nagusiei dagokienez. Bozen ondotik, Eusko Jaurlaritza berria osatuko baita hurrengo asteetan, eta beste lehendakari bat izendatuko. Baina Eusko Jaurlaritzan eta lehendakaritzan ez ezik, Eusko Legebiltzarrean ere isl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022643
BERRIA
Euskadi
noticias
Ortuzar: «Orain Sanchezi eta Txibiteri dagokie fitxa mugitzea» Soka haustear izan zen, edo hori irudikatu nahi izan zen; baina ez zen hautsi. Behin Nafarroako Parlamentuko Mahaia osatuta, bi hilabete dituzte aurretik alderdiek gobernua osatzeko. Atzo, Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak azpimarra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022644
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk inoizko boto gehien jaso du, nahiz eta ez duen lortu irabaztea Aldaketa da orain . Lelo hori erabili du EH Bilduk kanpaina osoan, eta, aldaketak egon badira ere, ez dira nahikoa izan lehen postua eskuratzeko. Halere, sendotuta atera da EH Bildu hauteskundeetatik, oso indartuta. Emaitza historikoak izan ditu: ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022645
BERRIA
Euskadi
noticias
Franck Khalfounen Maniac filmari eman diote sari nagusia Fant Bilboko XIX. Zinemaldi Fantastikoan. 1980an William Lustigek zuzendu zuen izen bereko filmaren remake -a da. Epaimahaiko kideek adierazi dutenez, «ikuslea hiltzailearen buruan era bitxian sarrarazteagatik eta beldurrezko zinemaren erreferentzia klasikoak ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022646
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBOKO UDALAK GAINBALIOAGATIK JASOTAKO HELEGITEAK Etxebizitza edo lursail bat erosi baino prezio txikiagoan saltzen denean gainbalioaren zerga eskatzea legez kanpokotzat jo du Espainiko Auzitegi Konstituzionalak. Arabak eta Gipuzkoak jada aldatu dute araudia; Bizkaiak oraindik ez, ez duelako arau baliogabeturik. Bilbo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022647
BERRIA
Euskadi
noticias
Musikak eta bideoak bat egiten dute Copernika festibalean. Ez dira ohikoak bideoklipei buruzko jaialdiak, baina, hain zuzen, horixe da Copernika. Gernikan (Bizkaia) izaten da. Elai-Alai aretoan egingo dute, 19:00etan hasita. Zehazki, helburua da Bizkaian ekoiztutako bideo sorkuntza musikalak edo bideoklipak ikusgai egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022648
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 1-0: Chimy Avilak, penaltiz (37. min). 2-0: Kike Garciak, penaltiz (79. min). Epailea. Mateu Lahoz. Txartel horiak: Osasunako Lucas Torrori eta Chimy Avilari; eta Cadizeko Ivan Alejori, Chusti eta Choco Lozanori. Txartel gorria: Cadizeko Tomas Alarconi, bi txartel hori ikusita (76. min). Bestelakoak. 18.587 ikus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022649
BERRIA
Euskadi
noticias
BARAKALDO. Ertzaintza bi gizon ikertzen ari da, bata 75 urtekoa eta bestea 81 urtekoa, sexu abusuak egin izana leporatu baitie 71 urteko emakume batek. Erasoak Barakaldon gertatu dira (Bizkaia), adinekoentzako zentro batean. Biktima eta ustezko erasotzaileetako bat zentro horretako egoiliarrak dira, hain justu. Beste g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022650
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela gutxi entzun nion telebista programa batean musikari ezagun bati, ari zela ari zela eta ez propio galdera batek eraginda, bere hileta elizkizunerako halako pieza eta halakok joa nahiko zukeela. Ez zuen gehiago xehatu hiletari buruz, hizketagaia musika baitzen eta ez heriotza. Niretik zer pentsatua eman zidan, ord...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022651
BERRIA
Euskadi
noticias
Berritu egin du kontratua 2021era arte: «Norberak aurkitu behar ditu pozik egoteko lekuak, eta Eibar klub oso egokia da. Lanean lasai aritzeko aukera dago hemen». Hasi du hozten, eta Arrasaten azkar antzematen da. «Hotza datorrela diote», esan du Anaitz Arbillak (Iruñea, 1987), solasaldian hasi aurretik. Atxabalpe zela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022652
BERRIA
Euskadi
noticias
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak konpromisoa hartu dute irailean proposamen bat aurkezteko, finantza tratuei zerga bat ezartzeko, Tobin tasa deitua. • • Nork asmatu zuen? Izena James Tobini zor dio (1918-2002), 1981ean Ekonomia Nobel saria lortu zuen ekonomista estatubat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022653
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxoaren 3ko sarraskia oroitzeko zentroaren inguruko eztabaidak markatu du sarraskiaren ren 47. urteurrena. Hala adierazi du Martxoak 3 elkarteak ere aste honetako ekitaldien berri emateko oharrean. Elkarteak azaldu du oroimenezko zentroaren proiektua «bideraezina» dela biktimen «parte hartze eraginkorrik gabe», eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022654
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamabi pertsona hil dira Nigerian, azoka batean izan den bonba erasoan Nigerian hamabi pertsona hil ziren atzo gauean, 21:00ak inguruan, Bauchi hiriko azokan izan zen atentatuan. Erasotzaileek bonba lehertu zuten eta hildakoez gain, 25 zauritu ere badaude. "Leherketa indartsua izan da", esan du Yushua Shuaib Larrialdie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022655
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. ACB LIGA. 16. JARDUNALDIA. Sailkapena
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022656
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, Estatu Islamikoarekin lotura izatea egotzita 32 urteko gizonezko bat da atxilotua, eta "laster" Siriara joatekoa zela eta han Estatu Islamikoarekin bat egingo zuela egotzi diote. Jatorriz marokoarra da atxilotua, eta te denda baten jabea da Iruñean. Polizia iturrien arabera, EIrekin lot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022657
BERRIA
Euskadi
noticias
Akusazioek frogatutzat jo dute bost gizonek emakumea bortxatu zutela Azken txanpara iritsi da 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren kasuaz Nafarroako Auzitegi Nagusian egiten ari diren epaiketa. Epaimahaiak onartutako frogak oinarri gisa hartuta, azken ondorioak aurkeztu zituzten atzo fiskalak, akusazio partikularr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022658
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta, abiadura handiko trenari buruzko jardunaldiak egin ziren atzo Iruñeko Oscus aretoan. Gelditour ekimenaren barruan antolatutako jardunaldi horietan ehun bat lagunek hartu zuten parte. Hara bildu zirenek AHTri buruzko datuak eta irudiak ezagutu eta ikusi ahal izan zituzten. Hal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022659
BERRIA
Euskadi
noticias
EB Europako Batasuneko herrialdeak sakon kolpatzen ari dituen krisialdi ekonomikoak agerian utzi du erakundearen oinarri filosofikoa bera, batasunarena, krisian dagoela. Baina ekonomia ez ezik, Schengengo Ituna ere horren adierazle bihurtu da. EBko herrialdeen Barne ministroak Bruselan elkartu ziren atzo, itunaren erre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022660
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. ANDRA MARI ZURIAREN JAIAK GASTEIZEN. Etxeko txikiak, handi. Zeledon Txikik eta Neska Txikik ongi pasatzeko gonbita eginda, haurrak nagusi izan dira jaietan Zeledon Txikik eta Neska Txikik ongi pasatzeko gonbita eginda, haurrak Gurasoen bizkarrera igota batzuk, aitona-amonen eskuari lotuta beste batzuk, eta de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022661
BERRIA
Euskadi
noticias
Dozenaka nekazarik eredu agroekologikoaren aldeko apustua eskatu diete erakundeei Nekazarien protesta olde betean, agroindustriaren interesetatik bereizi nahi izan du Egurra ta Kandela baserritar kolektiboak, eta elkarretaratzea egin du gaur eguerdian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren parean. Haren deiald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022662
BERRIA
Euskadi
noticias
Lyudmila Potapova (Kherson, Ukraina, 1976) Piano irakasle sorterrian, arrain saltzaile da egun Gasteizko auzo bateko arrandegian. Hamaika urte bertan, eta inori neketan ikusitako abildadea eta gauzak ongi baino hobeki egiteko anbizioa du. Kontzientziaz jarduten du buru-belarri lanean, arrainari ezkatak kendu, ireki, ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022663
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxi egingo dute azkenean. Washingtongo Corcoran Gallery museoa bisitatzeko azken hilabetea izango da iraila, urriaren 1ean itxiko baitute behin betiko. 145 urtez egon da zabalik, eta hura da AEBetako museorik zaharrenetarikoa. Epaiketa bidez hartu da museoa ixteko erabakia. «Akordio historikoa» deitu diote, museoko 17...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022664
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazte baten 60 orduren kontaketa egiten duen poema liburu autoeditatua da hau. Liburuak Fredi Paia bertsolariaren hitzaurrea du, eta amaieran egilearen lau adiskideren testu bana. «Zoologikoaren izenekin definitu izan dira sarritan gaueko gazteen bilguneak», idatzi du Fredi Paiak hitzaurrean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022665
BERRIA
Euskadi
noticias
Kamio guztiek Erromara eramaten gaituztela diote. Gezurra! Bilbon, bideei jarraituz, San Mamesen bukatuko duzu. San Mames, Athletic Cluben zelaia, zuriz jantzia, ahoa itzela teilatuan, non oihuen doinuek ihes egiten duten; Poza kaleak egiten dio bide. Poza kaletik ikus dezakezu koltanezko ispilua, Athletic Clubeko bitx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022666
BERRIA
Euskadi
noticias
JAPONIA. Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak aurreratu ditu lehen ministroak Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak aurreratu ditu lehen ministroak Posta zerbitzua pribatizatzeko proposamena ez zuen onartu Senatuak. Halakorik gertatuz gero, zentsura mozio bat balitz bezala jokatuko zuela iragarri zuen lehenago Jap...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022667
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen aldia izan du elurretan korrika eta mendiko bizikletarekin. Non eta munduko txapelketa batean. Ez da gaizki moldatu, eta ikasi egin du hurrengo baterako. Munduko Txapelketa jokatu eta biharamunean, pozik dago Pello Osoro. Lehen aldia izan du munduko onenekin lehian, eta, azkenean, hamazazpigarren postuan amaitu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022668
BERRIA
Euskadi
noticias
Xanpaina baino ez da falta . Auto lasterketak gidari eta ikusle moduan bizitzeko aukera ematen du Bi Bultz kart pista estaliak, Ehari-Gobeoko industrialdean Auto lasterketak gidari eta ikusle moduan bizitzeko aukera ematen du Bi Bultz kart pista estaliak, Ehari-Gobeoko industrialdean Motor hotsa ezberdin entzuten da ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022669
BERRIA
Euskadi
noticias
Justu-justu osatu zuen aurreko urtean emakumezkoen trainerua Donostiarrak. «Maiatzan ez genekien oraindik uretara ateratzeko gai izango ginen», gogoratu du iazkoa Nagore Arruti arraunlariak (Usurbil, Gipuzkoa, 1984). Atseden hartzen zegeoen orduan Ondiz Lekubarri (Santurtzi, Bizkaia, 1993): «Hamar urte nituenetik arrau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022670
BERRIA
Euskadi
noticias
TUNIS. Mohamed Bjti salafista gaztea Tunisko Charles Nicolle ospitalean hil zen, atzo, 59 eguneko gose grebaren ostean. Irailaren 14an Tunisen AEBen enbaxadaren kontra izandako erasoagatik atxilotu zutelako zegoen protestan. Joan den eguenean gose greban zegoen beste gazte bat hil zen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022671
BERRIA
Euskadi
noticias
'Ahal Dugu-Orain Bai' izena hartuko dute Ahal Dugu-ko kritikoek Nafarroako Parlamentuan Nafarroan Ahal Dugu-k izan dituen iskabilen ostean, alderdiko parlamentari kritikoek izen aldaketa eskatu dute. Ahal Dugu-Orain Bai izena proposatu dute Laura Perez, Carlos Couso, Ruben Velasco eta Fanny Carrillok. Proposamena aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022672
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Egurraren sektorearen lan itun berria egin dute SEA patronalak eta hiru sindikatuk: LABek, CCOOk eta UGTk. «Erreibindikazio guztiak jaso ez arren», UGTk esan du sektoreko soldatak hobetu dituela, eta erosteko ahalmena ez galtzea «bermatzen» duela akordio berriak, egonkortasuna emateaz gain.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022673
BERRIA
Euskadi
noticias
Final-zortzirenak, Arrigorriaga, Tolosa, Eibar eta Iruñean EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligak atzo jakinarazi zuen non eta noiz jokatuko diren Banakako Txapelketako final-zortzirenak. Ostiralean, Tolosan (Gipuzkoa), Beroiz eta Albisu ariko dira. Larunbatean, berriz, bi partida jokatuko dira: Iruñean, Barriola eta Reteg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022674
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi hilabete ere ez ditu egin Ekografiak idazten hasi nintzenetik, baina nik uste, nahikoa izan dela bereziki fikzioa kontsumitzen dudala jakiteko. Hori dela eta, noizean behin, gustuko ditudan telesail ezberdinez hitz egin nahiko nizueke. Gaur nire telesail kutuna izan nahiko nuke hizpide: Utopia . Utopia Dennis Kelly ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022675
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Arte Ederren Akademiako Bizet saria lortu du Ramon Lazkanok. Azken bost urteetako musikagile onenak saritzen ditu Frantziako Akademiak bi urtean behin Frantziako Arte Ederren Akademiako Bizet saria lortu du Ramon Lazkanok Azken bost urteetako musikagile onenak saritzen ditu Frantziako Ramon Lazkano (Donostia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022676
BERRIA
Euskadi
noticias
LIBURU AURRERAPENA. Ergelen nonbrea - Alexandre-ren semea-. Nahigabe eta zorigaitz gehienak «gure baitatik» heldu direla erakusten dute Jose Enrike Urrutia Capeau-ren (Iurreta, Bizkaia, 1954) Ergelen nonbrea liburu berriko narrazioek; ergelen nonbrea «fingabea» baita. Pamielak jarriko du aurki liburua plazan. Ipuin hau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022677
BERRIA
Euskadi
noticias
Esaten da gure artetik bestera egiten onenak izaten direla aurrenak. Zure kasuan, Kepa, behintzat, egia da. Ez bakarrik onena izanda, onenean eta gazte joatea tokatu zitzaizulako, bikaina izatetik ezinbestekoen mailara aspaldi saltoa egina zenuelako baino. Gaixotasun larri, sendaezin eta madarikatu baten ondorioz joan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022678
BERRIA
Euskadi
noticias
Zahar etxeetarako Jaurlaritzaren dekretua aurrekoaren «antzekoa» dela esan dute egoiliarren senideek Zaharren egoitzetako egoerak kezka handiak eragin zituen COVID-19aren pandemian. Gaitza bereziki erasokorra izan zen adinekoekin, eta haren ondorioak larriak izan ziren egoitzetan: Hegoaldeko zahar etxeetan, gutxienez 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022679
BERRIA
Euskadi
noticias
'Persona non grata'. Ana Botellak ez du David Blatten izena kale bati ipintzeko tentaldirik izanen. Igandean, Maccabik, entrenatzaile estatubatuarrak zuzenduta, Real Madrili irabazi zion, hamar aldiz jokatu eta bederatzitan mendean hartuko zukeen aurkaria. Garaipen bakar hori, baina, gehien axola zuenean iritsi zen: Eu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022680
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainia mutu, Jon Anza agertu eta hiru egun igarota. Jon Anzaren gorpua aurkitu dutenetik auziaren inguruan hitzik ez du esan Espainiako Gobernuak Espainia mutu, Jon Anza agertu eta hiru egun igarota Jon Anzaren gorpua aurkitu dutenetik auziaren inguruan hitzik ez du Joan den ostegunean Jon Anzaren hilotza Tolosako (O...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022681
BERRIA
Euskadi
noticias
«Familiek ere hezkuntzari buruzko materiala izateko sortu dugu aldizkaria» Hazi eta Hezi . Horixe da Hik Hasi argitaratzen hasiko den aldizkariaren izenburua. Oraingo honetan, ordea, ez da izango hezkuntzako profesionalentzat, baizik eta familientzat. «Familia ereduak eta egunerokoa aldatu egin dira, eta gaur egungo gu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022682
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela zortzi urte piztu zen Perurena film dokumentala ernaldu zuen txinparta, 2003ko otsailaren 8an, Donostiako belodromoan jokatutako Euskadiko Sei Orduetan. Egun hartan, nork bere harri-jasotze saioa egin zuten Iñaki eta Inaxio Perurena aita-semeek: aitak errekorra ezarri zuen, 100 kiloko harria 1.700 aldiz altxatuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022683
BERRIA
Euskadi
noticias
ISLAMABAD. Pervez Musharraf Pakistango presidente ohiaren konboiaren kontra lehergailu bat zartarazi zuten asteazken gauean, ospitaletik etxera bidean, Islamabadeko zubi bat zeharkatzean. Inor ez zen zauritu atentatuan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022684
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanoikadak hasiera eman dio Donostiako Aste Nagusiari Beste urte batez, Luis Mokoroa Gastronomikako artillari nagusiak bota du Donostiako Aste Nagusiari hasiera emateko kanoikada, 19:00etan, Alderdi Ederren. 25. urtea izan du zeregin horretan. Kanoikadaren ondoren, pozik agertu da, baina baita apur bat penatuta ere: "P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022685
BERRIA
Euskadi
noticias
Hauteskundeak baino lehen zegoen krisian, hauteskundeetako emaitzen ostean zegoen krisian, eta handik aurrerako guztien ondoren dago gain behera. Bere izenak adierazten duenaren beste muturrera egin du Ezker Batuak azken hilabeteotan. Eztabaida ez baita Arabako ahaldun nagusia hautatzeko negoziazioetan lanpostuak eta d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022686
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuaren abokatuak eskatu dio Espainiako Auzitegi Gorenari kentzeko haren aurkako atxilotze agindua, Europako Justizia Auzitegiaren azken erabakia argudio gisa erabilita. Pablo Llarena epailea auzitik baztertzea ere galdegin du, inpartzialtasun falta leporatuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022687
BERRIA
Euskadi
noticias
1,7 milioi euro behar ditu klubak abuztuaren 6rako EIBAR. «Ez dago B planik. Abuztuaren 6rako 1,7 milioi lortu ezean, Bigarren B Mailara jaitsiko gara». Argi hitz egin zuen atzo Alex Aranzabal Eibarreko presidenteak. Akziodun guztien ekarpena eskertu du klubak, baina 165.750 euro bildu dituzte orain arte, behar dutenar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022688
BERRIA
Euskadi
noticias
Prekarietatea Espainiako elkarrizketa sozialaren emaitza dela dio ELAk. Langileen botoek eman ez dieten lekua bereganatzea leporatu die Muñozek CCOOri eta UGTri Prekarietatea Espainiako elkarrizketa sozialaren emaitza dela dio ELAk Langileen botoek eman ez dieten lekua bereganatzea leporatu die Muñozek Eusko Jaurlaritz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022689
BERRIA
Euskadi
noticias
«Onartezina da erantzukizun politikorik ez egotea» Iñigo Lamarca arartekoak gogor kritikatu zuen atzo Segurtasun Sailak Iñigo Cabacasen auzian izan duen jarrera, eta nabarmendu zuen «onartezina» iruditzen zaiola «oraindik erantzukizun adiminstratibo eta politikorik ez egotea». Onda Vasca irrati katean egindako elkarriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022690
BERRIA
Euskadi
noticias
Serbiako alderdi erradikaleko buru ohi bat aske uzteko agindu dute, osasun arazoengatik "Premiazko arrazoi humanitarioak" argudiatu ditu Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak Vojislav Seselj libre uzteko. Jean-Claude Antonetti epaileak sinatutako epaiak dioenez, tratamendua "ingurune egokienean" hartzeko askatu dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022691
BERRIA
Euskadi
noticias
EstazioakPistak, igogailuakElurra, lodieraTelefonoaAralar- -(0034) 948-39 10 00 Abodi2250-90(0034) 948-39 40 22Irati1040-45 (0033) 559-28 51 29Larra-Belagua15 kilometro Hautsa 50-200(0034) 948-47 52 56 EstazioakPistak, igogailuakElurra, lodieraTelefonoaSomport30 kilometroHautsa 30-110 (0033) 559-36 00 21 EstazioakPista...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022692
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko lakuen erdiek baino gehiagok ura galdu dute 1990etik Munduko laku handien eta urtegien erdiak ura galtzen ari dira, klima larrialdiaren ondorioz nagusiki. Science aldizkari zientifikoak herenegun argitaratu zuen ikerketa baten arabera, munduko ur biltegi garrantzitsuenetako batzuek 1990eko hamarkadaren hasieran...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022693
BERRIA
Euskadi
noticias
«Giza eskubideetan oinarrituko den aldaketa bat nahi dugu». Txema Mauleon Ezkerrako parlamentariak ontzat jo zuen parlamentuko talde guztiek indarkeria polizialaren eta motibazio politikoko biktimen lege proposamenaren aurrean erakutsitako jarrera. Lehen tramitazioan aurrera egin zuen proposamenak atzo: UPN eta PP abst...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022694
BERRIA
Euskadi
noticias
Hoteletan igarotako gauak %61 jaitsi ziren iaz Araban, Bizkaia eta Gipuzkoan Pandemiari aurre egiteko neurrien pagaburu handienetakoa izan da turismoa, eta mugikortasun murrizketek kalte bereziki handia egin diote hotelen sektoreari, bai nazioartean eta bai Euskal Herrian. Eustatek emandako datuen arabera, %61,1 murriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022695
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaitzen (Nafarroa) gatza da herriko altxorra. Erromatarren garaian hasi ziren hango gatzagekin; herritik 500 metro eskasera daude. Bizilagunen identitatearen parte dira. Horregatik, urtero, festa bat antolatzen dute udan: asteburu honetan, Gatzaren Jaialdia ospatuko dute, tradizioa eta gastronomia uztartzen dituzten ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022696
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. 'Iparraldearen orena'-ren ordez, asteroko saio bat Baionatik ETBrako. Baionan EITBrako ari diren zazpi langileetatik seik kanporatze gutuna jaso dute edo egunotan helduko zaie 'Iparraldearen orena'-ren ordez, asteroko saio bat Baionatik ETBrako Baionan EITBrako ari diren zazpi langileetatik seik kanporatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022697
BERRIA
Euskadi
noticias
Txerra Bolinaga (Musikaria-RIP, Carrocerias Betoño)
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022698
BERRIA
Euskadi
noticias
Minbizia izan arren agintzeko gai dela dio Hugo Chavezek Hugo Chavez Venezuelako presidenteak minbizia duela jakinarazi du. Maiatzaren 9az geroztik osasun arazoak izan ditu, eta ekainaren 6tik herrialdetik kanpo egon da, Kuban. Gobernuaren arabera, ekainaren 9an eginiko ebakuntza baten ondoren aurkitu diote minbizia. V...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022699
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen fasean puntuetan berdinduta gelditzen diren taldeentzat, irizpideak zehaztuta dauzka FIFAk: 1. Puntuetan berdindutako selekzioen aldeko eta kontrako golen aldea, lehendabiziko faseko partida denak kontuan hartuta. 2. Hor berdinduta baleude, selekzio bakoitzak aurreneko fasean orotara sartutako gol kopurua. 3. Ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022700
BERRIA
Euskadi
noticias
Caja del Mediterraneo nazionalizatu du Espainiako Bankuak Europako estres azterketek agerian utzi zuten kapital behar handia zuela CAM Caja del Mediterraneok. Inbertitzaile pribaturik ez du topatu, eta Espainiako Bankuak hamar eguneko epea jarri zion kapitalizazio plan bat aurkez zezan. Baldintza hori bete ez duenez, E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022701
BERRIA
Euskadi
noticias
Facebook eta Instagram sare sozialen "atsegin dut" botoia heldu da Twitterrera ere. Erabiltzaileek frogatu ahal izan dutenez, orain arte birtxiokatzeko botoiaren ondoan zegoen izarra bihotz batekin ordezkatu du Twitterrek, eta ez dirudi jendearen gustukoa izan denik aldaketa. Aldaketaren zergatia azaldu du Twitterrek. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022702
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiak administrazioan hizkuntzak sustatzeko jarraibideak onartu ditu MADRIL. Espainiako Gobernuak administrazioan hizkuntza ofizialak sustatzeko jarraibideak onartu ditu, eta ministerio bakoitzean Hizkuntza unitateak sortuko ditu, Hizkuntza Bulegoarekin solaskide izateko arduradun banarekin. Francisco Hernandez est...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022703
BERRIA
Euskadi
noticias
Familien errentak handitu diren arren, urrun daude krisi aurreko mailatik Baliteke INE Espainiako Estatitistika Institutuak bizi baldintzei buruz plazaratutako inkestak zantzu bat ematea pentsatzeko krisiaren urterik okerrenak atzean gelditu direla. Iaz, igo egin ziren Hego Euskal Herriko familien batez besteko diru sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022704
BERRIA
Euskadi
noticias
Arma kimikoak baliatzen ari diren susmoa zabaldu da Iraken. Samarrako santutegiaren erasoaren urteurrenean, alerta egoera gorena ezarri dute erasoak saihesteko Arma kimikoak baliatzen ari diren susmoa zabaldu da Iraken Samarrako santutegiaren erasoaren urteurrenean, alerta egoera gorena Urtarriletik aurrera izandako hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022705
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost saiok osatuko dute final-laurdenen fasea, eta 30 bertsolari ariko dira kantuan. Horietatik hemezortzik egingo dute aurrera. Saio guztiak 17:00etan hasiko dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022706
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak 20 milioi emango ditu Renove laguntzetan Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 20 milioi euroko Renove programa batzuk martxan jarriko dituela, familien eta enpresen kontsumoa bultzatzeko. Zehazki, honako laguntza hauek iragarri ditu: 2,5 milioi euroko plan bat etxetresna elektrikoak berritzeko, eta beste bat l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022707
BERRIA
Euskadi
noticias
Badira egun batzuk Arnas Dezagun deitzen den guraso talde batek nolabaiteko poztasuna sortu zidala. Ez, baina, Ez sakabanatu eskolan haur euskal hiztunak! artikuluan idazten zutena berria zelako edo harritu ninduelako, guztiz identifikatua sentitu nintzelako baizik. Bikotea eta biok Altsasuko eta Bakaikuko euskaldunak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022708
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtxegi eta Garcia kargutik kentzea erabaki du Adegiko Kontseiluak . Presidentearen erabakia berretsi ostean, Jose Miguel Aierza izendatu dute idazkari nagusi Urtxegi eta Garcia kargutik kentzea erabaki du Adegiko Kontseiluak Presidentearen erabakia berretsi ostean, Jose Miguel Aierza izendatu Adegiko Kontseilu errekto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022709
BERRIA
Euskadi
noticias
arbizu Etxarri Aranatzen egingo dute 2009 urteko Nafarroa Oinez, eta ekitaldiaren aurkezpen jaialdia atzo egin zuten, Arbizun. Txikiak handi izango da ekitaldiaren leloa, eta herriz herri ibiliko den Argiñe ipurtargia maskota aurkeztu zuten. Datorren ostiralean denda zabalduko dute Etxarri Aranatzen. Lortutako diruarek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022710
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitortza osotik urrun daudela azpimarratu dute biktimen elkarteek «Pozgarria da guretzat biktima batzuek aitortza jaso izana, eta torturatuak ere hor sartzea». Hala adierazi du Egiari Zor fundazioko bozeramaile Ane Muguruzak, «botere abusuen edo poliziak indarkeria legez kontra erabiltzearen ondorioz» gertatutako eskub...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022711
BERRIA
Euskadi
noticias
Zalaparta handia eragin zuen Aieteko Nazioarteko Konferentziak, orain dela urtebete. Iazko urriaren 17an, nazioartean sona handia duten eragile batzuk izan ziren Donostian, eta bost puntuko adierazpen bat zabaldu zuten jendaurrean. Nabarmena zen ez zela alferrik izango Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022712
BERRIA
Euskadi
noticias
NEW YORK. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak aho batez onartu du Ban Ki-moonen hautagaitza sostengatzea. Hilaren 21ean hartuko du azken erabakia Biltzar Nagusiak. Onartuz gero, 2012-2016 artean berriz ere idazkari nagusi izanen da Ban.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022713
BERRIA
Euskadi
noticias
Alavesek eta Eibarrek etxean hasiko dute liga, eta besteek, kanpoan Azkenean zozkatu da 2020-2021eko denboraldiko egutegia. Liga irailaren 12-13an hasiko da, eta bost euskal taldeetatik bik ekingo diote txapelketari etxean: Alavesek eta Eibarrek. Betis hartuko dute arabarrek, eta Celta gipuzkoarrek. Aurreko sasoia amai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022714
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilduk eta Ezkerrak egoera aztertu dute bilera batean Atzo eguerdian, Ezkerra eta Bildu koalizioetako ordezkaritzak bildu ziren, Nafarroako Ezker Batuaren egoitzan. Bilduren izenean, Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz joan ziren, eta Ezkerraren izenean, Jose Miguel Nuin, Txema Mauleon eta Juan Carlos Ruiz. Bi koalizioek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022715
BERRIA
Euskadi
noticias
Bombayn higiezinen merkatua negozio serioa da; serioski hilgarria maiz. Lurzorua garesti dago; gizakien bizitzak, ordea, merke. Aravind Adiga idazleak (Txenai, India, 1974) 2011n idatzitako Last Man in Tower (Dorreko azken gizona) nobelaren hasieran, hiriaren ekialdean kokaturik dagoen Vishram elkartea klase ertaineko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022716
BERRIA
Euskadi
noticias
'Jose Azpillaga' izena daraman plaka bat topatu dute Azpeitian 1936ko gerrakoak diren gurutze bat eta plaka bat topatu dituzte Azpeitian (Gipuzkoa), Lasaoko Uresaundi baserriaren ondoan. Plakak Jose Azpillaga izena dauka. Inguruetan gorpua egon daitekeela pentsatuta bilaketa lanetan aritu dira Aranzadi elkartekoak. Iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022717
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazi dio Koldo Martinezi IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazi dio Koldo Martinez senatariari (Geroa Bai). Bozeramaileen Batzordeak jarrera homofoboen kontrako adierazpen instituzional bat onartu zuen atzo, aho batez, eta babesa agertu dio LGTBI kolektiboari. Duela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022718
BERRIA
Euskadi
noticias
«Besteen baitan bilatzen nuen elikadura, neure burua ezagutzeko gisan». Paul Delvaux margolari belgikarrarena da esaldi hori. Miarritzeko Bellevueko erakusketaren atarian jarri dutena nolabait laburbilduz urriaren 2a arte iraunen duen Obraren iturburuan erakusketa. Ehundik gora obra elkartu dituzte bertan, Delvauxen ib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022719
BERRIA
Euskadi
noticias
Manchester Cityk bideratuta utzi du kanporaketa (1-3) FUTBOLA. Manchester Cityk oso bideratuta utzi du Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako sailkapena, atzo, Dinamo Kievi 1-3 irabazita. Aguerok, Silvak eta Tourek sartu zituzten ingelesen golak, eta Bujalskik ukrainarrena. Beste partidan, PSV Eindhovenek eta Atletico...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022720
BERRIA
Euskadi
noticias
Nire eskola garaiko oroitzapen apurrak atsedenaldietakoak dira eta patioan kokatzen naute gehienetan -bizipen baliagarrienak bertan gertatu ziren seinale-. Atzo gertatu izan balitz bezala gogoratzen dudan batean, ikastolaratu berria izango nintzen, artean alfabetatu gabea behintzat, eta bakarren batek, jolas orduan lag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022721
BERRIA
Euskadi
noticias
«Niretzat pribilegioa da Donostian lan egitea eta bizitzea». Bruesako saskiratzaile eta erreboteatzaile onena da, baina zenbakiek ez dute arduratzen. Taldeak irabaztea nahi du. ACB ligako zailtasunaz mintzo da, baina argi du: Bruesa ez da jaitsiko. ANDY PANKO . Bruesa Gipuzkoa Basketeko jokalaria Bruesako saskiratzaile...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022722
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragan denboraldian iritsi zen Realera Sarriegi, Athletic utzita. 21 urte besterik ez du, baina taldeko kapitain eta erreferenteetako bat da jadanik. «Natural» darama. Entrenamendua amaitu, eta patxadaz erantzun ditu galderak Amaiur Sarriegi Realeko jokalariak (Donostia, 2000). Oso gustura dago taldea eta bera egiten a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022723
BERRIA
Euskadi
noticias
Abortatzeko eskubidea haurdunaldiaren lehen sei asteetara mugatu dute Floridan Zazpi orduz, Floridako Ordezkarien Ganberan (AEB) elkartu ziren atzo estatuko ordezkari errepublikano eta demokratak. Zeregina hauxe zen: abortu eskubidea haurdunaldiaren lehen sei asteetara murriztuko lukeen lege proiektu bat bozkatzea. Esp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022724
BERRIA
Euskadi
noticias
Uriartek esan du gurasoek bazutela LOMCEko proben berri eta ez zutela "ezer kontra esan" Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseilu osteko prentsaurrekoan eman ditu azalpenak Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei egingo dieten probaren inguruan azken egunet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022725
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizitzan, zein kirolean, momentu askoren lehen aldia izaten dugu gogoan, baina azkena noiz izango den ez dugu jakiten. Aurten gure arraun taldean arau berri bat dugu ezarria: momentu bakoitza, estropada bakoitza, garaipen bakoitza, bizitzan egingo dugun azkena balitz bezala ospatzea eta gozatzea. Esperientzia hartzen g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022726
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan mundua euskalduntzeaz konferentzia, ekainaren 13an ARRASATE. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia bat egingo dute ekainaren 13an Arrasateko Garaia Poloan (Gipuzkoa). Hiru alor aztertuko dituzte konferentzian: sindikalismoaren ekarpena, enpresena eta k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022727
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte askoan bildutako informazioa «denen eskura» jartzeko helburuz jarri du martxan Aranzadi elkarteko Historiaurrea atalak Gipuzkoako monumentu megalitikoen eta aztarnategien bilatzailea. Aranzadiren www. aranzadi-zientziak.org webgunean jarri dute bilatzailea, Arkeologia atalean. Trikuharriak, tumuluak, harrespilak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022728
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko Interneten egoeraren azterketa aurkeztu zuen Puntu Eus Behatokiak atzo, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa). 2016ko datuak dira behatokiak argitaratutakoak, eta, horien arabera, Euskal Herrian dauden domeinuetako 18.317 webgunek dauzkate euskarazko edukiak; hau da, %13k. «Kaleko erabilerare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022729
BERRIA
Euskadi
noticias
Nork egiten du maizago amets azterketekin, edo azterketa bat suspenditzearekin, ikasle onak ala ikasle txarrak? Pentsakor utzi ninduen, ohartu nintzelako hemen daramadan denbora guztian inoiz ez dudala zutabe hau ez entregatzearekin (edo norbait kalean kargu hartzeraino haserretzearekin) amestu. Orduz geroztik arreta g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022730
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidea ixten saiatu direlakoan, lau pertsona atxilotu dituzte Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen atzo goizean Donostian, errepidea ixten saiatu zirelakoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 08:20 inguruan atzeman zituzten laurak, Jose Elosegi Alkatearen hiribidean. Errepidean kate bat jartzea leporatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022731
BERRIA
Euskadi
noticias
Pandemiari esker ezagutu ahal izan dut orain arte baino hobeto. Abuztuko igandeetako goizeko lehen trena. Ez ginen bidaiari asko elkartzen. Bi herritar multzo baino ez, ia salbuespenik gabe. Mendizaleak -edo mendi-buelta bat egitera gindoazenak- eta hegoamerikarrak. Bi multzo baino ez izatean, asko eta erraz ikas daite...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022732
BERRIA
Euskadi
noticias
Transgenikoen gerra abian. Aste baten buruan hasiko dira artoa ereiten, eta 500 hektarea transgeniko ereinen dituzte Iparraldean Aste baten buruan hasiko dira artoa ereiten, eta 500 hektarea Zortzi bat egun falta dira artoa ereiten hasteko. Artoarekin batera, gatazka latza ereiteko arriskua dago, ordea. Frantziako Gobe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022733
BERRIA
Euskadi
noticias
Txilen diktadura garaiko 19 polizia zigortu dituzte SANTIAGO. Txileko auzitegi batek espetxe zigorra jarri die Augusto Pinocheten diktaduraren garaiko 19 polizia ohiri, estatu kolpearen ondoko egunetan gutxienez dozena bat pertsona bahitzea eta hiltzea egotzita. Zazpiri 8 urtetik 15era bitarteko zigorra jarri die; gain...
cc-by-sa 4.0