id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0022534
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. LORE ESENTZIEN TERAPIA. Opor osteko gurutze-bidea. Langileen %35ek opor osteko sindromea dute. Hori sendatzeko, bost lore esentzia daude Langileen %35ek opor osteko sindromea dute. Hori sendatzeko, bost lore Azken urteotan gero eta gehiago hitz egiten da opor osteko sindromeari buruz. Lanera itzultzean gertatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022535
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Bizkaiko Auzitegiak ebatzi du BBVAk %50 handitu beharko duela J.L.B.G. langile ohiaren alargunaren pentsioa, haren heriotzaren erantzulea delako. CCOOk azaldu duenez, bankuaren Bilboko egoitzan iturgina izan zen 32 urtez J.L.B.G., eta uraren instalazioak inguratzen zituen amiantoarekin kontaktuan izan zen. Amian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022536
BERRIA
Euskadi
noticias
Darfurren 198 lagun hil dira, ekintzaileen eta militarren arteko borroketan. JEM talde gerrillariaren base nagusira sartu, eta haren kontrola bere gain hartu du Sudango armadak Darfurren 198 lagun hil dira, ekintzaileen eta militarren arteko JEM talde gerrillariaren base nagusira sartu, eta haren kontrola bere Darfurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022537
BERRIA
Euskadi
noticias
Hauteskunde eguna izan zen herenegungoa Nikaraguan. Atzo han-hemendik hartutako informazio eta balorazioekin kikuka ibili ondoren, gaurko egunkariek diotenaren zain nago, tartean BERRIAk. Buru hainbat aburu egongo dela seguru, nahi beste gainera, baina ezin ukatu Aitor Txabarrik Costa Ricatik bidalitako kronikan larunb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022538
BERRIA
Euskadi
noticias
Organo-emaile futbolzaleen kanpainarentzat lehen saria, El Sol jaialdian «Zure birikak jasotzen baditut, ziurtatzen dizut zure organoek jarraituko dutela Recife taldearen partidak ikusten». Hala dio organo-eskale batek Inmortal Fans publizitate kanpaineko iragarkian. Futbolzaletasunaren bidez, organoak ematea bultzatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022539
BERRIA
Euskadi
noticias
Barakaldoko BECen ariko da Shakira azaroan, 'El Dorado' biraren barruan MUSIKA. Mundu osoan zehar bira egingo du Shakira abeslariak azarotik aurrera, El Dorado bere 11. diskoa aurkezteko, eta hil horren 17an Barakaldoko (Bizkaia) BECen kontzertua emango duela jakinarazi dute antolatzaileek. Europan eta AEBetan hainbat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022540
BERRIA
Euskadi
noticias
Otegiren defentsak helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean Donostiako Administrazio Auzietarako Epaitegiak Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaiaren helegitea atzera bota ostean, haren abokatuak gaur aurkeztu du helegitea Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Otegiren inhabilitazioaz erabakitzeko, ostegun g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022541
BERRIA
Euskadi
noticias
«Argi daukat handitan ere idazle izan nahi dudala; eguna horri ematen diot» Omenaldia egingo diote gaur idazleari, 12:30ean, Literaturia jaialdian. Ordubete lehenago, kontalari lanak egingo ditu, 'Letren maskarapean' izenburupean. Horixe du bizibide eta grina aspaldidanik. Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak (Etxebarria, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022542
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihartik igandera bitartean egingo dute ACT jaialdia ESZENA. Egungo dantza, antzerki zein performance lanik berritzaileenak eta lan berriak taularatzea da ACT Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiaren helburua, eta bihar hasiko du 2022ko programa. Bilboko Campos Eliseos-en egingo dute irekiera ekitaldia, eta Bilbon ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022543
BERRIA
Euskadi
noticias
Cintruenigoko Guardia Zibilaren kuartelean bonba abisua egon da Cintruenigoko (Nafarroa) Guardia Zibilaren kuartela hustu egin behar izan zuten atzo bonba alarma faltsu bat jaso ostean. Eguerdian, zuenak hogei minututan Cintruenigoko Guardia Zibilaren kuartelean bonba bat lehertuko zela ohartarazi zuen. Hori dela eta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022544
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako Zero Zabor mugimenduak festa bat egingo du abenduaren 29an Usurbilen Nik ere gelditu dut izeneko jaia egingo dute. Haur, heldu eta gazte; guztiei zuzendutako proposamena izango da. Gaur eguerdian jakinarazi dute, Usurbilgo frontoi parean. Gipuzkoa osoko Zero Zabor mugimenduko ordezkariak elkartu dira, eta Zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022545
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB1. MUNDUKO SERIEAK BILBON. Auto lasterketa Bilbon. Gaur eta bihar World Series by Renault lehiaketa emango dute zuzenean Gaur eta bihar World Series by Renault lehiaketa emango dute zuzenean Pilotu gazteek 1 Formulara iristeko lorbidetzat hartzen dituzte Munduko Serieak, eta pilotu horietako batzuk Bilbon izango dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022546
BERRIA
Euskadi
noticias
Pedro Malagon epailearen esku dago Cevital operazioa, eta operazio hori ez da geratuko Espainiako Estatuaren abokatuak jarritako helegitearengatik. Atzeratu ere ez. Nanterreko epaitegia Donostiaren zain dago; Fagor Etxetresnen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak badaki. Cevital talde aljeriarraren eskaintzaren izaera «o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022547
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du Iruñean okupatutako eraikin bat hustu nahi duela Udaltzaingoak Iragan den asteburuan, Iruñeko Jarauta kaleko eraikin bat okupatu zutela iragarri zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Agerraldian, elkarteak adierazi zuen egoera zaurgarrian diren zenbait pertsona s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022548
BERRIA
Euskadi
noticias
Lanbideko akordioek Jaurlaritzaren babesa beharko dute beti Eusko Jaurlaritzak Lanbideko Administrazio Kontseiluan dituen ordezkarien iritziak gainontzeko kideenak baino pisu handiagoa izango du. Izan ere, organo horrek hartzen duen erabaki orok haien babesa beharko du aurrera ateratzeko. Besteren artean hori dio Lanbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022549
BERRIA
Euskadi
noticias
2012-2013ko ikasturtean sexu jazarpen eta abusuzko zazpi kasu salatu zituzten -aurreko urtean bederatzi izan ziren-. Gizarte bazterketako salaketak 43 izan ziren joan den ikasturtean, ahozko erasoak 62, zeharkako eraso fisikoak bost eta larderiazko mehatxuak 26. Azkeneko mehatxu mota horren salaketak gehiago izan ziren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022550
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Robert Treviño. Klarinetea: Julian Bliss. Egitaraua: Bela Bartoken, Aaron Coplanden eta Maurice Ravelen obrak . Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Abenduak 9. Basileako Ganbera Orkestraren 10. urteurrena ospatuko zuen obra konposatzeko Paul Sacherrek eman zion askatasunetik sortu zuen Bela Bar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022551
BERRIA
Euskadi
noticias
Taldeak: She'Koyokh, Singer Pur. Non: Bilboko Gizakunde elizan. Noiz: Apirilaren 11tik 16ra. Bilboko erlijiozko musika zikloak, hogei urte igarota, sendotuta dagoela egiaztatu du, eta aurten erakutsi duen maila ona da horren adierazle. Zikloa osatu duten sei kontzertuetatik badira nabarmentzeko moduko zenbait. Klezmer ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022552
BERRIA
Euskadi
noticias
Pro-Tour Ligakoa izan arren, antolatzaileek Milan-San Remotik at utzi dute Unibet.com . RSCk ez du ziurtatu Gerolsteiner, Rabobank eta Caisse d'Epargne taldeen parte-hartzea Pro-Tour Ligakoa izan arren, antolatzaileek Milan-San Remotik at utzi RSCk ez du ziurtatu Gerolsteiner, Rabobank eta Caisse d'Epargne taldeen Ital...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022553
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIA TXAPELKETA. Markinak eta Iruñeko Oberenako taldeak BERRIA Txapelketako final-laurdenetako hirugarren kanporaketa jokatuko dute gaur, Hernanin (17:00). Lehia estua espero da, eta ez dago faboritorik. Azken final-laurdena bihar jokatuko da, Hernanin hori ere (11:00), eta etxeko taldeak Zazpi Iturri Amezketako tald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022554
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako egoera politikoa aztertu dute Urteagak eta Arrietak. Lortuko ahal du Podemosen babesa Sanchezek? Berriro deituko du bozetara? Eztabaidan parte hartu edo iruzkinak egin nahi izanez gero, sartu honako helbide honetara: www.berria.eus/iritzia
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022555
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume futbolarien greba, azaroaren 16-17ko jardunalditik aurrera Emakume futbolarien greba mugagabearen hasierak badu data: azaroaren 16-17ko jardunaldia. Madrilen egin dute sindikatuek eta Kluben Elkarteak ados jartzeko azken ahalegina, adiskidantza ekitaldian. Baina ez dute akordiorik lortu. Beraz, grebarako tramit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022556
BERRIA
Euskadi
noticias
Luis Iriondo Etxaniz aktore eta musikagilea hil da Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetarako arduraduna izan zen, eta Euskadiko Kutxako publizitate arduraduna ere bai -langintza horretan zela euskararen aldeko kanpainak egin zituen-. La Voz de España egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaboratzailea izan zen, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022557
BERRIA
Euskadi
noticias
Caja Laboral Baskonia. Huertas (8), Oleson, San Emeterio (13), Teletovic (12), Barac (17) -hasierako bostekoa-; Logan (14), Ribas (5) eta Batista (7). Maccabi. Pargo (7), Perkins (10), Eidson (11), Eliyahu (12), Macvan -hasierako bostekoa-; Schortsanitis (4), Blu (7), Hendrix (16) eta Pnini (3). Markagailua. 26-14, 46-...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022558
BERRIA
Euskadi
noticias
Yolanda Barcina (Burgos, Espainia, 1960) 1996tik dago Nafarroako politikagintzako lehen lerroan, gobernuan Ingurumen, Etxebizitza eta Lurralde Antolaketako kontseilari izendatu zutenetik. Miguel Sanzek jarri zuen. 1999-2011 artean, ez zen izan gobernuan, Iruñeko alkate gisa baizik, eta, Gazteluko plazako lanengatik edo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022559
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru mintzagai Berbaguneko kideekin euskaraz aritzeko. Horixe atzo Bilboko Alondegian 1.600 lagunek izan zuten erronka. Euskararen erabilera bultzatzea eta euskaraz ikasten dabiltzanei hitz egitera animatzea da ekinbide horren helburua. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten eserleku gehiag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022560
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Autonomiaren 25 urteek oraindik ez dute Lurzoru eta Hirigintzarako legerik idatzi. Nahiz eta etxebizitzaren salneurriak txarrera jo, espekulazio suntsigarria izan edo erakundeen artean gai honi buruz sortzen den gatazka kopurua handia izan, ez da egon borondate edo gaitasun politikorik araudi zehatz eta indartsu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022561
BERRIA
Euskadi
noticias
Reala. Quiñones; A. Vicente (I. Agirre, 75. min.), A. Bergara, Manterola, Ramajo; Agoues (U. Garmendia, 80. min.), M. Diaz (A. Encinas, 62. min.); Gastearena, Uriarte (L. Fernandez, 73. min.), L. Baños; eta N. Garcia. Athletic. A. Otxoa; E. Ibarra (Y. Corres, 57. min.), Orueta, V. Gimbert, Iraia (A. Alvarez, 78. min.);...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022562
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpositorea, abeslaria eta multi-instrumentista da Tiersen -pianoa, biolina, soinua, gitarra eta beste hainbat musika tresna jotzen ditu-. 2001. urtean egin zen ezagun nazioartean, Amélie filmeko musika konposatzeagatik, baina lan haren aurretik ibilbide luzea egina zuen jada, eta halakoxea egin du ondorenean ere. 201...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022563
BERRIA
Euskadi
noticias
Miaketa gehiago egin dituzte Bilbon, eta atxilotuak Madrilen dauzkate Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) kontrako polizia operazioa abokatuen peskizan ibiltzeko baliatu du Guardia Zibilak. Ez ditu atxilotutako abokatuen bulegoak bakarrik miatu. Bilboko Elkano kaleko etxebizitza batean hainbat abokatuk daukate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022564
BERRIA
Euskadi
noticias
Txomin Larronde musikariak (Txakun) Itsasun (Lapurdi) sortu zuen Foisis Jaunak taldea. Juan Carlos Perezen Itoiz taldearen hogei bat abesti jotzen dituzte, garai guztietakoak. Tartean dira Lau teilatu , Hegal egiten eta Marea gora . Kantak berriz sortu baino gehiago egiten dutela esan izan dute, bidea uzten diotelako i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022565
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehenean Uxue Barkosen inbestidura ikusten egon nintzen, streaming bidez goizetik arratsaldera arte. Esan behar dut poztu nindutela han ikusitako askok; beste hainbatek, itxikeria tematiaren emaitza zirenek, zertxobait kezkatu ninduten, baina beste aldi batzuetan baino gutxiago, ez baitzituzten nagusitasun jarrera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022566
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako laukoaren asmoa da taxi bakoitzeko IG lizentzia bakarra egotea IRUÑEA. Espainiako Gobernuak joan den astean erabaki zuen lau urte barru erkidegoek eta udalek arautuko dituztela Uber eta Cabifyrentzat lan egiten duten gidariek erabiltzen dituzten IG lizentziak. Bada, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022567
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraken jarraitu beharreko bideari buruzko aholkuak onartzeko prest agertu da Bush. Jim Webbek irabazi du Virginian, eta, beraz, demokratak gehiengoa izango dira Senatuan ere Iraken jarraitu beharreko bideari buruzko aholkuak onartzeko prest agertu da Jim Webbek irabazi du Virginian, eta, beraz, demokratak gehiengoa Bur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022568
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, Otsoportilloko leizean (Nafarroa) gorpuak hobitik aterako ditu Aranzadi zientzia elkarteak, datorren hilean, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta. 80 urte beteko dira aurten 1936ko gerran frankistek herriko hainbat lagun leizera bota zituztela. Ez dakite zenbat gorpu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022569
BERRIA
Euskadi
noticias
Jadanik ohitura bihurtu da apiril bukaera eta maiatz hasieran Errenterian egiten den Euskal Herriko eskulangintza azoka. 1978an egin zuten lehen aldiz, eta aurten 34. aldia izango du. Ohi bezala, aurten ere, eskulangileek euren lana eta produktuak erakutsiko dituzte lau egunetan. Larunbatean zabalduko dute azoka eta as...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022570
BERRIA
Euskadi
noticias
«Argi dago epaile batzuek mendekuaren justizia egiten dutela» Frantziako Justizia Ministerioarekin izandako elkarrizketetan aurrerapenak izan dira, baina badaude eragozpenak ere: auzitegietan. Zailtasunak aipatu ditu Xantiana Cachenaut (1978, Baiona) euskal presoen abokatuak, eta aitzinamenduez mintzatu da. Zertan da g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022571
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitor Zubieta. Aspeko atzelaria. «Joan zen astean eskatu zizkidaten finalerako lehen sarrerak». Belauneko lesio larria izan zuen udan, eta lana aukeratu zuen sendabide. Ez da damutu; hiru aste barru binakako finala jokatuko du. Belauneko lesio larria izan zuen udan, eta lana aukeratu zuen sendabide. Ez da damutu; hiru ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022572
BERRIA
Euskadi
noticias
Christina Rosenvinge jada aurkezpenik behar ez duen musikaria da, ibilbide luze eta oparoa baitu atzean. 90eko hamarkadan bakarlari moduan hasi eta movida madrileña eta punk doinuak alde batera utziz, esperimentazio eta pop doinu ilunetan murgildu zenetik, bere interesari esker, lan ederrak sortu ditu. Hamargarren baka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022573
BERRIA
Euskadi
noticias
CCOOk eta ELAk protestak egingo dituzte Euskaltelen ZAMUDIO. Langileek elkarretaratzea egingo dute gaur Euskaltelek Zamudion (Bizkaia) daukan egoitzaren aurrean, CCOOk eta ELAk deituta. Konpainiak zerbitzu batzuk azpikontratatzeko asmoa duela-eta, lanpostuak defendatuko dituzte beharginek asteon egingo dituzten protest...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022574
BERRIA
Euskadi
noticias
Indiak Pakistani erasotzea baztertu du eta hark laguntza eskaini dio ikerketan. Bombayko atentatuekin zerikusia dutelakoan, New Delhik hogei iheslari estraditatzeko eskatu dio Islamabadi Indiak Pakistani erasotzea baztertu du eta hark laguntza eskaini dio Bombayko atentatuekin zerikusia dutelakoan, New Delhik hogei ihe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022575
BERRIA
Euskadi
noticias
Independentzia aldarrikatu dute Luhansk eta Donetskek Jendez betetako mitina egin dute Ukrainaren ekialdeko eskualde Luhansken. Donetsken ordu gutxi lehenago egin bezala, Luhanskek ere independentzia aldarrikatu du. Galdeketan, botoa eman zutenen %96 agertu zen independentziaren alde Luhansken. Donetskeko Herri Errepub...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022576
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAk borroka armatua behin betiko utziko zuela iragarri zuelarik, ziklo berri baten mentura piztu zen Euskal Herrian. Ahots anitzek eskatzen zuten alde bateko urrats hori. Estatuek, ordea, ez dute bide horretan urratsik egin, eta aspaldiko logikan segitzen dute. Atzoko atxiloketak horren adibide garbia dira. Frantziak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022577
BERRIA
Euskadi
noticias
PSEn Mendia eta Ortuzar lehiatuko dira, eta PSNn Txibite da hautagai bakarra PSE-EEko eta PSNko idazkari nagusi izateko izena emateko epea atzo amaitu zen, eta ezusterik ez da egon: PSE-EEn Idoia Mendiak eta Unai Ortuzarrek aurkeztu dituzte euren hautagaitzak, eta PSNn, Maria Txibitek. Hala, gaurtik aurrera epe bat zab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022578
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gizenok barregarriak garela dioen klixea apurtu nahi dut bakarrizketa honen bidez» Eguneroko arazoei alde ona topatzearen aldekoa da Javier Merino aktorea (Donostia, 1967). Filosofia horren adierazgarri, Diálogos con mi barriga bakarrizketa sortu du, obesitatea duen pertsona baten egunerokoa ikuspegi komiko batez azte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022579
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainola ederto entzun da aste honetan Quebeceko erakundeetan eta goren-goreneko agintarien aurrean. Ez, Uruguaiko presidentea ez da bertara joan, ezta Espainiakoa edo Argentinakoa ere. Hango kultura-erakundeek ez diete saririk eman Isabel Allenderi edo Mario Vargas Llosari. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da Mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022580
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehiztari bat hil da Donibane Lohizunen, postutik erorita DONIBANE LOHIZUNE. Ehiztari bat hil zen ostegun arratsaldean Donibane Lohizunen (Lapurdi), postutik behera erorita. Frantziako Poliziak berri eman du 16:15 aldera jaso zutela abisua, usotarako postu batetik jausi zela gizon bat Donibane Lohizunen. Lau metrotik be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022581
BERRIA
Euskadi
noticias
Genero indarkeria pairatzen duten emakumeek «aurre» egin behar dioten «labirinto burokratikoa desegin» egin behar dela adierazi du Bea Ilardia EH Bilduren Bizkaiko ahaldungai nagusiak, Bilbon, eta proposatu du tokiko aldundiak hartzea administrazio guztiak koordinatzeko ardura eta lidergoa. Haren esanetan, biktima dire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022582
BERRIA
Euskadi
noticias
«Han Ameriketan» esanda hasten zituen esaldiak gure auzoko batek. Urte asko egin zituen ozeanoaren alde hartan eta dena konparatzen zuen harekin. Etxekoek eztabaidatzeari utzi zioten arte, burura etortzen zitzaizkion gauza guztiak ikusten zituen hobeto ozeanoaren alde hartan. Behinola kartera ostu zioten, eta haren neb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022583
BERRIA
Euskadi
noticias
Emozionalago, sentimentalago. 'Iratzeen esporak' poema liburuan etapa baten amaiera eta beste baten hasiera islatu du Igor Estankonak 'Iratzeen esporak' poema liburuan etapa baten amaiera eta beste baten Iluna irudi lezake Iratzeen Esporak (Susa) Igor Estankonaren (Artea, Bizkaia, 1977) laugarren poemarioak. Sasoi ilun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022584
BERRIA
Euskadi
noticias
Steven Spielbergek Monroe omendu du 'Smash' telesailean Joan den otsailean estreinatu zuten NBC telebista katean, AEBetan, Smash Marilyn Monroeri buruzko telesaila. 11,5 milioi ikus-entzulek ikusi zuten aurreneko kapitulua. Monroeren bizipenetan oinarritutako komedia musikala da, eta Steven Spielberg zinema zuzendaria ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022585
BERRIA
Euskadi
noticias
Thailandiako estatu kolpearen lehen urteurrena da gaur BANGKOK Duela urtebete, 2006ko irailaren 19an, Thailandiako lehen ministro Thaksin Shinawatra atzerrian zela, estatu kolpea egin zuen armadak eta boterea bereganatu zuen. Geroztik buruzagi militarren esku dago herrialdea, Shinawatra erbesteratuta dago, eta haren al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022586
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten Oionen egingo dute Arabako Errioxako mahats biltzearen 18. festa. Ardo dastatzea antolatu dute, eta mahatsa zapaltzen ere arituko dira, lehenengo muztioa ere dastatu ahal izateko; horiek izango dira eguneko ekitaldi nagusiak. Dastatze horiek helburu horretarako jarriko diren hamasei postuetan egingo dira, goizek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022587
BERRIA
Euskadi
noticias
Jean Dubuffet artistaren ibilbidea erakutsiko du Guggenheimek Bigarren Mundu Gerraren amaieran hasi zen Jean Dubuffet (Le Have, Frantzia, 1901-Paris, 1985) bere pinturak ikusgai jartzen. Kulturaren mekanismo arruntetatik harago joaten ziren lan horiek, edertasun klasikoaren eta lotsaren printzipioak baztertuta. Haren i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022588
BERRIA
Euskadi
noticias
Al-Hoceima erabat gotortuta esnatu zen atzo. Rifeko bihotzean dagoen hiriko plazan auto blindatuak erruz, kaleetan poliziak nonahi, sarrera-irteeretan militarrak, errepideetan kontrolak, zeruan helikopteroak, aireportua ere itxita, eta komunikazioak tarteka etenda. Herri baten ahotsa isilaraztea zen asmoa, baina amazig...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022589
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar aurkeztuko dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, Nafarroa Arenan Jadanik zaila da finala begien bistatik galtzen. Hurbil da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia nork irabaziko duen argituko den eguna. Igandean da finala, Iruñean lehenbiziko aldiz; Nafarroa Arena pabiloian. Bertsozaleak kasik astez a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022590
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Ivan Ramis Eibarreko erdilariak hainbat aste egin beharko ditu jokatu gabe. Atzo orkatileko ebakuntza egin zioten, eta sendatze prozesua sentsazioen araberakoa izango da, baina ez litzateke harritzekoa bi hilabetetik gorakoa izatea. Baliteke taldeak ordezko bat fitxatzen saiatzea neguko merkatuan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022591
BERRIA
Euskadi
noticias
Barrena: "Aurki izango da ETAk desarmeaz iragarri zuen hausnarketaren berri" Sortuko bozeramaileak, gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan ETAren desarmeaz galdetuta, gogoratu du ETAk hausnarketa bat iragarri zuela, eta adierazi du uda ondoren ondorioak jakinaraziko dituela. Gainera, ondorioak "bide horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022592
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtarrilaren 19ko gaua azpeitiarrentzat berezia izaten da beti, San Sebastian eguneko festaren abiapuntu izaten baita. Baina are bereziagoa izan zen 1977koa. Egun hartan eskegi zen lehen aldiz ikurrina udaletxeko balkoian, plaza goraino beteta zegoela. Ikurrina eskegitzearekin batera, orduko udalbatzaren izenean, testu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022593
BERRIA
Euskadi
noticias
Idiazabalgo gazta oinarri hartuta, Gipuzkoako hiru ibar gurutzatzen dituen Idiazabalgo gaztaren ibilbidea osatu dute. Ibilbideak hiru helburu nagusi ditu: natura eta kirol turismoari bultzada ematea, turismoaren eta lehen sektorearen artean elkarlanean aritzea eta Goierri eta Gipuzkoa barnealdea gune turistiko gisa osa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022594
BERRIA
Euskadi
noticias
AAMk salatu du euskal presoekiko elkartasuna «itoarazi» nahi dela. Azken hilabete eta erdian hogei gasteiztar Auzitegi Nazionaletik igaro izana gaitzetsi du AAMk salatu du euskal presoekiko elkartasuna «itoarazi» nahi dela Azken hilabete eta erdian hogei gasteiztar Auzitegi Nazionaletik igaro Amnistiaren Aldeko Mugimen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022595
BERRIA
Euskadi
noticias
Ramon Unanue zenari aitortza egingo diote etzi Usurbilen OMENALDIA. Hiru urte eta erdi pasa joan dira Ramon Unanue hil zenetik. Haren oroimena, ordea, oso presente dago oraindik hura ezagutu zutenen artean. Horregatik, kirolari ohi -Euskadiko txapeldun izan zen pisu jaurtiketan- eta hainbat kirolari ezagunen -Idoia Etx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022596
BERRIA
Euskadi
noticias
IRRATIA. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)ezagutarazteko xedea du Aditu duzu? Info 7ko irratsaioak. Bihar emango dute lehen atala, 12:00etan. Iñaki Alegria UEUko zuzendaria elkarrizketatuko dute. Bihartik hasita, hileko lehen astelehenetan egingo dute irratsaioa. Albiste laburrak, elkarrizketa bat eta Interneteko gaiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022597
BERRIA
Euskadi
noticias
Joseba Usabiaga aktoreak (Tolosa, 1981) bere bizitzaren inguruko hausnarketa umoretsua egingo du Oroitza-penak bakarrizketaren bidez. Umorezko zertzeladen bidez, bere bizipenak, gustuak, pasarte dibertigarriak, gogoetak, afizioak... azalduko ditu. Ikuskizuna bihartik igandera bitartean ikusi ahalko da Donostiako Viktor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022598
BERRIA
Euskadi
noticias
Tumore zuri baten ondorioz, bost urteko haurrak ez zuen hanka lur gainean jartzerik. Halaxe eman zituen hiru urte, zortzi egin artekoak. Horregatik, etxean ematen zuen eguna, bere adineko ohiko jolas gehienetarako ezindua. Aitak sorbalden gainean hartuta eraman ohi zuen herriko bazterrak ikustera, begiak -eta burua- eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022599
BERRIA
Euskadi
noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Zallan (Bizkaia) egongo dira gaur, Txo, Mikmak txikia ikuskizuna antzezten. Txo da ikuskizuneko protagonista, itsasoaren beste aldetik iritsi den mikmak indio txikia. Roke ezagutuko du, ontzien erreplikak egiten dituen aitona. Baina itsasoa zabortegi bihurtzen ari da, eta balea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022600
BERRIA
Euskadi
noticias
Iparraldeko eta Hegoaldeko jai eta ospakizun guztietan ez bada, gehienetan ibilitakoa da ziurrenik Kuxkuxtu txaranga. Orain dela 30 urte sortu zen Erburu txarangaren jarraipen naturala da, eta bitarte guzti horretan hamaika herri eta auzotan ibili dira, euren musikarekin jaia alde guztietara eramanez. Txirula, flauta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022601
BERRIA
Euskadi
noticias
'ALBERT EINSTEIN ANNUS MIRABILIS 2005'. UNAI UGALDE. "Albert Einstein Annus Mirabilis 2005" kongresuko idazkari nagusia. «Gure ahalmena ondo bideratzeko, informazio zientifikoa behar dugu» unai ugalde x 'Albert einstein annus mirabilis 2005' kongresuko «Gure ahalmena ondo bideratzeko, informazio zientifikoa behar dugu»...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022602
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakeko armadari «azken erasoa» falta zaio Ramadi berreskuratzeko Irakeko armadak adierazi du Al-Anbar probintziako gobernuaren egoitzatik 800 metrora dagoela, Ramadi hirian. Herenegun arratsean lortu zuen EI Estatu Islamikoaren kontrolpean dagoen azken auzoan sartzea, eta «azken erasoa» falta du probintziako hiriburua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022603
BERRIA
Euskadi
noticias
Urbasako paisaia ezagutzeko asmoz, BERRIAlagunen komunitateak Urederrara joateko argazkilaritza bidaia antolatu du, azaroaren 3rako (igandea). BERRIAlagunek elkar ezagutu eta denek batera egunpasa ederra egin ahal izango dute. Naturan barrena ibiliz argazkilaritza teknika oinarrizkoak ikasi nahi dituzten guztientzako b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022604
BERRIA
Euskadi
noticias
Kurdistango bake prozesuari iraungitze data jarri dio PKK-k: irailaren 1a Hilabeteko epea eman dio PKK Kurdistango Langileen Alderdiak Turkiako Gobernuari, bake prozesua aurrera eramateko beharrezko ikusten dituzten erreforma demokratikoak indarrean jartzen hasteko. KCK-ko kopresidente eta PKKren sortzaile Cemil Bayike...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022605
BERRIA
Euskadi
noticias
Etsigarria izango da, hala gertatuz gero, ikustea AEBetako hauteskunde gauean Donald Trumpek irabazi dituela presidente izateko hauteskundeak, asteotan gertatuak gertatu. Aspaldi ez bezalako errebolta egoera ari dira bizitzen AEBetan; matxinadan parte hartzen ari direnetako gehienentzat aurreneko aldia baita mota horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022606
BERRIA
Euskadi
noticias
«Autokritikak berrikusteko balio behar du, akatsak zuzentzeko, eta iraultza berrindartzeko, bere barrutik». Iazko abenduaren 8an Hugo Chavezek ministroen kontseiluan egindako hitzalditik hartutako hitzak erabiltzea erabaki zuen Patria Socialista plataformak Maduroren hautagaitza bultzatzeko. Prozesu bolivartarraren bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022607
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei hilabete betetzen dira gaur ETBk Eskamak kentzen telesailaren azkeneko atala eman zuenetik -gehiago ez grabatzea erabaki zuen telebistak-. Orduz geroztik, fikzioan hutsune nabarmena izan du telebista publikoak: ez du telesail berririk eman. Datozen egunetan, Go!azen telesailaren sustapena egingo dute, eta hilaren 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022608
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekoizpena: Napoliko San Carlo antzokia. Lekua: Euskalduna jauregia Olbek bukaera eman zion opera denboraldiari Giuseppe Verdiren Falstaff-ekin. Baina aurretiaz sortu zuen ikusmina ez zuen bete Napoliko San Carlo antzokiaren ekoizpenak. Izan ere, Arnaud Bernard eszena zuzendariak ez zuen asmatu lehenengo bi ekitaldiek d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022609
BERRIA
Euskadi
noticias
'Prestige'-ren auzian 1.500 milioiren kalte ordainak ezarri dituzte Prestige ontziaren hondoratzeari buruzko auzibide zibila amaitu du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta hondamendi ekologikoak eragindako kalte-ordainen zenbatekoa zehaztu du: 1.500 milioi euro. 2016ko urtarrilean auzitegi horrek berak kaleratu zuen zigor ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022610
BERRIA
Euskadi
noticias
Igor Goikolea: "Une batean hanketatik gertu zerbait sumatu nuen; zigarro bat itzali zidaten behatz batean" Hona hemen Goikoleak kontatutakoaren pasarte batzuk: "Begietako zintaren behealdetik zeozer ikus nezakeen, eta bota militar pila bat ikusi nituen. Une batean hanketatik gertu zerbait sumatu nuen; zigarro bat itzal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022611
BERRIA
Euskadi
noticias
Zegonako ordezkariak hartu du Euskaltelen buruzagitza Zegonak ez du denbora galdu. Euskaltelen akziodun nagusi bilakatu eta bi hilabetera , euskal telekomunikazio konpainiaren kontrola eskuratu du. Funts britainiarrak konpainia gidatzeko hautatutako gizona, Jose Miguel Garcia Fernandez, Euskalteleko kontseilari ordezka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022612
BERRIA
Euskadi
noticias
Bata bestearen atzetik bi hitzordu garranzitsu izan dira asteon: lehena urterokoa da, martxoak zortzi dituen aldiro munduko milaka emakume kalera aterarazten dituen Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eta bigarrena ere, gurean, behin eta berriz errepikatzen da: euskarazko komunikabideen gaineko diru laguntzen politika berriku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022613
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirusarekin kutsatutako gaixoen datuak eguneratu ostean, Nafarroako zenbait herritako neurriak moldatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Asko dira kutsatuen igoeraren ondorioz itxitako herriak. Joan den ostiralean itxi zuten, adibidez, Funes, eta maiatzaren 7ra arte egongo da horrela, perimetralki itxita. Cadreita uda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022614
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA . Harrobiaren aldeko apustua . Datorren denboraldian TKE Ligan ariko diren klubek gutxienez etxeko hamabi arraunlari izan beharko dituzte plantilan Datorren denboraldian TKE Ligan ariko diren klubek gutxienez etxeko TKE Traineruen Kluben Elkarteko klubek batzarra egin zuten iragan larunbatean Bilbon, aurtengo d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022615
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak «erakunde terroristatzat» jo du Resistencia Galega talde independentista galiziarra. Abokatuek argudiatu dute ez daukala inolako hierarkia edo finantzaketarik; horregatik, erakundea «hastapenetan» dagoela ebatzi du auzitegiak. 8 eta 14 urte arteko espetxe zigorrak ipini dizkie lau ki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022616
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bat jotzeagatik Astelehenean, Gasteizko jaiak hasi eta bi ordu ingurura jaso zuen deia Udaltzaingoak. Lekukoek salatu zuten bikote bat eztabaidatzen ari zela. Gizonezkoak, antza, emakumea ibilgailu baten aurka bultzatu zuen, eta hura jipoitzen hasi zen. Udaltzainek biak identif...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022617
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru Erregeen Mahaia mendira igo ondoren, Urmugako ibiltariak amaierara iritsi dira: Izabara. Zeharkaldiaren bukaera ospatzeko jaia egin dute han. Arduradunek ziurtatu dute jendeak ongi erantzun duela eta esperientzia «borobila» izan dela. Gaiteroak abesti bat jotzen ari dira, lagun taldeak solasean, eta umeak jolasean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022618
BERRIA
Euskadi
noticias
'Barrel' ezagun batekin kalejiran. 'Pagotxa' bigarren diskoa atera du Kupela taldeak, 'Kupela' kantu ezagunaren egokitzapen berri batekin 'Pagotxa' bigarren diskoa atera du Kupela taldeak, 'Kupela' kantu «Trikitixa da, betiko melodiak, elkarren artean oso ezagunak», dio Anjel Larrañagak. Halaxe azaldu du Kupela taldear...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022619
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Digibatek lankidetza hitzarmena itxi dute. Akordioari esker, tokiko telebisten LTDko seinalea Bizkaiko lurralde osora iritsi ahal izango da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Digibatek lankidetza hitzarmena itxi dute Akordioari esker, tokiko telebisten LTDko seinalea Bizkaiko lurralde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022620
BERRIA
Euskadi
noticias
Krimea eta Kherson lotzen dituen zubi bati eraso egin dio Ukrainak Krimeako agintariek atzo salatu zuten Ukrainako indarrek misilez eraso ziotela Txongar zubiari, Errusiak 2014an anexionatutako penintsula eta Kherson eskualdea lotzen dituenari. Azaldu zutenez, irismen luzeko lau misil balistiko britainiar erabili zituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022621
BERRIA
Euskadi
noticias
1990eko hamarkadan, psikologia positiboa jaio zen AEBetan, Martin Seligman psikologoaren eskutik. Haren ustez, aurreko 50 urteetan, psikologia akademikoak eduki zuen gorakada, ikerketa eta helburu nagusia buru osasuneko gaixotasunak ulertzea eta osatzea izan zen. Ez zen helburu makala izan depresioa, antsietatea eta be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022622
BERRIA
Euskadi
noticias
Tunisian 113 lagun zauritu dira grebako liskarretan TUNIS. Azken bi egunetan gutxienez 113 lagun zauritu dira Tunisian Poliziarekin izandako istiluetan. Tunisko Langileen Batasun Orokorra sindikatuak greba deialdia egin zuen herenegunerako. Sindikatuaren arabera, Polizia manifestariei oldartu zitzaien Siliana hirian. P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022623
BERRIA
Euskadi
noticias
Kalitatezkoa eta bertakoa aukeratzen dute kontsumitzaileek Euskal produktua eta kalitatezkoa izatea. Horri ematen diote lehentasuna Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kontsumitzaile gehienek. Ondorio horretara iritsi dira Ikerfelek Eusko Labelentzat egindako ikerketan. Bi urtetik behin egiten dute azterketa, eta kontsumitzai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022624
BERRIA
Euskadi
noticias
Adierazi dute prest daudela «formula bat» bilatzeko ekainaren 26ko hauteskundeetan ohi baino diru gutxiago erabiltzeko, baina ez dute zehaztu nola. Gainera, legea argia da horretan, eta aldatu ezean -ezinezkoa Espainiako Gorteak deseginda daudelako- alderdiei hitza ematea baino ez zaie geratzen. Bihar bilduko dira Espa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022625
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bai zazpi kantonamendutan igaro da departamendu bozen bigarren itzulira. Horietan, herritarrei botoa eskatu die, «justizia sozial handiagoa izateko, trantsizio ekologikoan aitzinatzeko, bake prozesuan urratsak egiteko», Euskal Elkargoa sendotzeko eta «hizkuntza politika ausartagoak bideratzeko». Beste bostetan, EH B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022626
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazte bat oso larri dago, bart Kontxako barandatik behera erorita Kontxako barandan eserita zegoen 26 urteko gaztea: atzeraka erori, eta murruaren alboan dauden harriak jo zituen buruarekin. Horren ondorioz, Donostia ospitalean dago gaztea, oso larri.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022627
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarek 'motxiladun umeen' galdera gizarteratu nahi du: «Noiz arte?» Euskal presoen adingabeko seme-alabek sakabanaketa eta urruntze politikaren ondorioz bizi duten egoera aztertzen ari da Sare. 113 haur eta nerabe dira. Oraindik ez dute prest txostena, baina ume horiek zaintzeaz arduratzen diren senide eta tutoreekin iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022628
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak lizitaziora atera ditu Esako urtegiaren (Nafarroa) eskuineko horma egonkortzeko lanak, Ingurumen Ministerioak jakinarazi duenez. Obrek 6,5 milioi euroko aurrekontua dute. Etxeak. Eskuin horma egonkortzeko lan horien barruan, besteak beste, 2015ean desjabetutako etxeak eraitsiko dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022629
BERRIA
Euskadi
noticias
Kopako bi finalak galdu eta gero, Athleticek barrura begiratu behar du, ilusioa berreskuratu eta orain arteko bide arrakastatsuari segida emateko. Zuzendaritzak, teknikariek eta jokalariek badute lana. Athleticek hiru final jokatu ditu denboraldion. Urtarrilean Espainiako Superkopa irabazi izanak sekulako ilusioa piztu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022630
BERRIA
Euskadi
noticias
Tubacexek 13 milioi euro galdu ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan; iazko epe berean, aldiz, 7,2ko irabaziak izan zituen. Galerei aurre egiteko, hodiak ekoizten dituen Laudioko (Araba) konpainiak urtean 20 eta 25 milioi euro aurrezteko doikuntza plan bat jarri du abian; horrek, besteak beste, langileen % 20ri er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022631
BERRIA
Euskadi
noticias
AfDk aurre hartu dio CDUri Mecklenburg-Aurrepomeraniako bozetan Igandean egin dituzte hauteskundeak Mecklenburg-Aurrepomeranian, eta, ia boto guztiak zenbatuta, SDP Alderdi Sozialdemokratak lortu du babes handiena: %30,6. Hala ere, AfD Alemaniako alderdi populista xenofoboak eman du sorpresa; eskuinaren esparruan, Ange...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022632
BERRIA
Euskadi
noticias
Hor kanpoko gizonei gauza bat esan nahi diet, zintzoki. Ez dugu sekula emakume presidenterik eduki, eta arrazoi bat dago horretarako». AEBetako hauteskundeen aurreko inkestek Alderdi Demokrataren espektatibak ilundu dituzten unean heldu dio Barack Obama presidenteak sexismoaren gaiari, eta iradoki du gizonezko boto-ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022633
BERRIA
Euskadi
noticias
SILOPI. Turkiaren mendeko Kurdistanen zentral termiko bat eraikitzen ari ziren hiru ingeniari txinatar bahitu ditu PKK gerrillak. Ondoren, zentralari morteroekin egin zioten eraso. Silopin ugariak izan dira zentralaren kontrako protestak, ingurumenean eragingo duen kalteagatik.
cc-by-sa 4.0