id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0023034 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakumeen «liderra» zela ebatzi zuten eta Makronisosen zokoratu aurretik Larisako kartzelara eramango zuten Rosa Imvrioti. Larisako egunak bere kaierean kontatu zituen. Kartzelara iritsitakoan ofizialak esan zion: «Zu zara, ezta? Ezagutzen zaitut, bukatu da zuretzat. Zu zara Grezia infektatzen duena aspaldiko urteetati... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023035 | BERRIA | Euskadi | noticias | Londres ikertuko dute Afganistango eraso baten harira Erresuma Batuko Defentsa Ministerioa eta SOCA Antolatutako Krimen Larrietarako Agentzia auzibidean jarri dituzte. Afganistango herritar batek jarri du salaketa; misil bidezko eraso batean familiako bost kide hil zizkion AEB Amerikako Estatu Batuetako armadak. AEBei ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023036 | BERRIA | Euskadi | noticias | HEGAZTI GRIPEA. EBk hegaztiak txertatzen hasteko baimena eman du . Ontzat jo du Frantziak eta Herbehereek egindako eskaria, baina oso neurri zorrotzak jarraitu beharko dira txertaketa egiteko
Ontzat jo du Frantziak eta Herbehereek egindako eskaria, baina oso neurri zorrotzak jarraitu beharko dira txertaketa egiteko Eur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023037 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogeita hamar sektoretan gatazkak egongo direla iragarri du LABek Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak iragarri du urte berriarekin lan gatazkek ez dutela behera egingo, batez ere zaila gertatzen ari delako soldatak KPIaren arabera eguneratzea. Aurreratu duenez, lehen seihilekoan gutxienez 30 sektoretan egongo d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023038 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xingola beltzak kamioian, azken heriotzak salatzeko DONOSTIAN. Ostegunean Zarauzko garraiolari bat hil zen, ibilgailua aparkatu ostean etxera zihoala izandako istripuan. Igandean, berriz, Errumaniako gidari bat zendu zen Andoainen izandako ezbeharrean. Hiru sindikatuaren arabera, aurten hamabost garraiolari hil dira Eu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023039 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Satanizatuaren defentsa» egin dutenak eskertu ditu Sarrionandiak «Gure etxean ume ginela, lan handia hartu zuen gure amak barkatzen jakitea irakasteko. Eskua ematen. Gaur ere, urte batzuk geroago, horretara gatoz». Marije Sarrionandiak hitz horiek esanez jaso zuen atzo Joseba nebak Moroak gara behelaino artean? liburu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023040 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kamiok ez ditu argitu 'Balentziaga kasua'-ri buruzko zalantzak. Ikerketa batzordearen aurrean Legebiltzarrean eginiko agerraldian irregulartasunak ukatu ditu alkate ohiak (EAJ)
Kamiok ez ditu argitu 'Balentziaga kasua'-ri buruzko zalantzak Ikerketa batzordearen aurrean Legebiltzarrean eginiko agerraldian Mariano Kamiok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023041 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 28 lagun hil dira Iraken izandako istiluetan BAGDAD. Indarkeria giroa indartu egin da azkenaldian Iraken. Atzo bertan, gutxienez 28 lagun zendu eta hamarnaka zauritu ziren Bagdad mendepaldean eta iparraldean izandako istiluetan. Hildakoen artean zibilak daude. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 8.900 lagun hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023042 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nahi duen guztia egiten uzten diot. Arropa garbitzen diot, lisatu, janaria prestatu, ahalik eta jostailu gehien erosi... Esne-mamitan bizi da. Hala ere, gero eta gehiagotan azkenaldian, haserre aurpegia jarri eta negar egiten du zerbait lortzen ez duenean. Eta nik amore eman behar, men egin, lasai dadin...
Nolanahi ere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023043 | BERRIA | Euskadi | noticias | Futbolaren historiara pasatu den selekzioa da Espainiakoa: bigarrenez segidan irabazi du Eurokopa, duela bi urte mundiala ere eraman zuen eta, hala, hiru txapelketak (bere kontinenteko bi eta mundukoa) segidan irabazten aurreneko selekzioa da. Eta bi urte barru Brasilgo Mundu Txapelketarako faborito nagusia da.
Kieveko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023044 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek ziurtatu dute Lanbideko langileen %65ek greba egin zutela atzo. Sindikatuak kexu dira zuzendaritzak ez duelako arreta eredu berria haiekin negoziatu nahi izan.
Jaurlaritza. Enplegu Sailak grebaren jarraipenari buruzko bestelako datu batzuk eman zituen: langileen %36,6k egin zuten greb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023045 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Behin betiko daturik gabe, baina aurtengo Donostiako Zinemaldiak 160.000 ikusle izan dituela adierazi du Jose Luis Rebordinos festibalaren zuzendariak. Oso emaitza ona da hori, haren iritziz, krisi garaian iazko ikusle kopurua (157.000) gainditu ahal izan delako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023046 | BERRIA | Euskadi | noticias | Boliviak REE Espainiako Sare Elektrikoaren TDE enpresa nazionalizatu du Boliviako presidente Evo Moralesek REE Espainiako Sare Elektrikoaren TDE Elektrizitate Garraiatzaile izeneko enpresa desjabetu du langileen egunean. Nazionalizatu bezain laster, armadak inguratu egin du Cochabambako TDEren egoitza, eta Moralesen al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023047 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Irlandako gatazkan ustez Poliziak hildakoen kasuak ikertzen hasi da epaile bat
«Ezegonkortasun politikoa eragina izaten ari da Ipar Irlandaren iraganaren trataeran», adierazi zuen Declan Morgan Ipar Irlandako Auzitegi Goreneko presidenteak iazko irailean. Hilabete baten ondoren iragarri zuen uharteko gatazkak utzi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023048 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kongon 170.000 lagunek etxea utzi behar izan dute. LRAko gerrillarien eta Uganda eta Kongoko militarren arteko borrokak areagotu egin dira
LRAko gerrillarien eta Uganda eta Kongoko militarren arteko borrokak Kongoko Errepublika Demokratikoan, 170.000tik gora lagunek euren etxeetatik ihes egin behar izan dutela salatu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023049 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziako mitologian, Dionisio zen ardoaren jainkoa; Erromakoan, Bako. Eromenarekin eta erritual asaldagarriekin lotu izan dituzte biak. Mendeetan, kristautasunaren hedapenarekin batera, aldatu egin da, ordea, edari sakratuaren kontsumoa: edari sofistikatua bilakatu da mundu osoan; dastaketak dira erritual formalak. Ard... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023050 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziak bonbardaketa gehiago egin ditu Azawaden, Aljeriako mugatik gertu Nahiz eta gerrilla islamistak dagoeneko Azawadeko hirietatik kanporatu, Frantziak aire bonbardaketei eutsi die. Laurent Fabius Atzerri ministroak jakinarazi duenez, talde islamisten «erretaguardia» bonbardatu dute Kidal hiritik iparraldera, Alje... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023051 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorenak iritzia aldatu du, eta Kataluniako presoen indultuak aztertuko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak irizpidea aldatu du, eta Kataluniako bederatzi politikari independentista presoei ezarri zizkieten indultuak aztertzea erabaki du. Hortaz, oraingoan bai, Gorenak aztertu egingo ditu Espainiako Gobernuak harturiko era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023052 | BERRIA | Euskadi | noticias | WASHINGTON. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata eta Alderdi Errepublikanoa ados jarri ziren herenegun Puerto Ricoren estatus politikoaz erreferendum lotesle bat antolatzeaz.
Steny Hoyer Alderdi Demokrataren Ordezkarien Ganberako buruzagiak eman zuen albistearen berriz, eta jakinarazi zuen atzo lege proie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023053 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kirolbet Baskoniak ondo egin ditu Euroligako azken txanpa aurreko azken etxeko lanak. Etxeko adjektiboa ondo erabilita dago, hiru partida baitzituen jarraian Gasteizen sailkapeneko behe aldeko taldeen aurka, eta hirurak nagusitasunez irabazi ditu. Hiruretako azkena atzo, Buducnosten aurka (82-62). Lehen itzulian, Basko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023054 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendebaldeko kristau bizitzari buruz gordin hitz egin izan ohi du usu: «Ardoa ez baizik ozpina da, basurdeek suntsitutako mahastia», esan zuen Eliza katolikoko buruzagitza hartu eta gutxira, 2006ko urrian, gotzainen sinodoan. Joseph Ratzingerren figura aztertu duten hainbat adituren arabera, gertutik ezagutu zituen Eli... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023055 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hezeak eta iharrak nahasiko ditut, elkarrekin zerikusi gutxi duten bi gai aldi berean hona ekarrita: amatasun subrogatua, batetik, eta Administrazioan euskara eskakizun izatea, bestetik. Bi eztabaidak kalean daude eta dagoeneko entzun dut eskubidea hitza argudioen artean sartuta: guraso izatekoa, denok ba omen dugun es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023056 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esparzaren ustez, AHTari uko egitea «atzerapausoa» da IRUÑEA. Javier Esparza UPNko hautagaiak ekitaldia egin zuen atzo Iruñeko Etxabakoitz auzoan -han aurreikusia dute trenaren geltoki berria eraikitzea-. Esan zuenez, AHTari uko egitea «atzerapausoa» litzateke Nafarroarentzat. Hala, «aurrerapena, enpleguaren eta garape... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023057 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskunde osteak soka luzea ekarriko du oraindik, ekarriko duenez. Iñigo Urkulluk krisiaren, bakearen eta autogobernuaren gaiei erantzungo dien itun orokor bat lortu nahi du. Baina ez bakarrik Eusko Jaurlaritzarako. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiak ere hartuko dituen ituna bilatzen ahaleginduko da, orain arteko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023058 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Prozesuan eragile izateko aukera dute herritarrek larunbatean»
Larunbatean euskal presoen alde egingo den manifestazioak bildu duen sostengu anizkuna «jada garaipen bat» dela dio Herrira-ko kide Gabi Mouescak.
Euskal presoen eskubideak errespeta ditzaten ozen exijituko diete Frantziako eta Espainiako estatuei larunbat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023059 | BERRIA | Euskadi | noticias | Muroren ustez, komigintzaren mundua «itzela» da, eta hor sartuko da Hernani gaur eta bihar: euskarazko komikigintzaren topagunea izateko asmoa du Hernani Komik-ek. Juan Luis Landa sarituko dute.
Euskal komikizaleen topagune bat izango da Hernani Komik jaialdia eta azoka. Bigarrenez egingo dute gaur eta bihar, Hernaniko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023060 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Antoniok sendo jarraitzen du etxean, eta 29-24 irabazi dio Cuencari Kalean uso, etxean otso. Horrela dabil Asobal ligaren hasiera honetan Amaya Sport San Antonio. Iruñetik at jokatu dituen bi partidak galdu ditu, eta NUPeko pabiloian jokatu dituen beste biak irabazi; azkena, atzo, Cuenca Ciudad Encantadaren aurka (... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023061 | BERRIA | Euskadi | noticias | Libia eta Boli Kostako krisien irtenbidea bilatuko du Afrikako Batasunak Afrikako Batasunak goi bilera hasi zuen atzo Malabon. Libia eta Boli Kostako krisien irtenbidea bilatu nahi dute Ekuatore Ginean bildutako mandatariek. Hala azaldu zuen atzo Teodoro Obiang Nguemak, herrialdeko eta Afrikako Batasuneko momentuko pre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023062 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sekulako giroa izan da Bilbo erdialdean gaur, milaka Athleticeko jarraitzaile zeudelako han eta hemen: San Mamesen barruan eta inguruan, Poza kalean, Somera kalean, udaletxe aurrean, alde zaharrean...
Udalaren, dendarien eta beste hainbat elkarteren ekimenez pantaila erraldoiak jarri dituzte Europako Ligako finala ikus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023063 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hainbat protesta egingo dituzte gaur Egipton, Kairon ez ezik, hainbat probintziatan ere: Mohamed Mursi kargutik kendu izana salatzea da helburua. Mobilizazio egunari Geldiarazteko plana deitu diote, eta Kairoren inguruko hainbat lekutan zirkulazioa oztopatu nahi dute. Rabea al-Adauiyako, Al-Nahda eta Gizako plazetan iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023064 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Erori banaiz, nenbilelako erori naiz. Eta ibiltzea merezi du, nahiz eta erori».
«Fruituak ematen dituzten arbolek jasotzen dituzte harrikadak».
«Mutu ez izateko, gor ez izaten ikasi behar da aurrenik».
«Soilik lerdoek uste dute isiltasuna hustasuna dela. Inoiz ez dago hutsik. Eta, batzuetan, komunikatzeko modurik onen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023065 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kizkiaren eta sagarraren bueltan egindako apustua herriz herri dabil. Astigarragak hasitako erronkari oiartzuarrek heldu zioten iaz, eta aurten goizuetarrek hartu dute desafioa gainditzeko erronka.
Sagar biltze herrikoian, 311 lagun bildu zituen Astigarragak, 2009an. Oiartzuarrei egin zieten desafioa iaz, eta haiek 354... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023066 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chavez panteoi nazionalean ehortz dezaten "ahal duen guztia" egingo du Asanblea Nazionalak
Venezuelak bigarren dolu eguna izango du gaur. Bihar ehortziko dute Hugo Chavez presidentea, eta, eguna gerturatu ahala, geroz eta gehiago ari dira eskatzen panteoi nazionalean Simon Bolivarrekin batera ehorzteko. "Haren ikusmira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023067 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATHLETIC. Aritz Adurizek 100. partida ofiziala jokatuko du Athleticekin etzi, San Mamesen, Europako Ligan, Hapoel Kiryat Israelgo taldearen aurka. Adurizek 99 partida jokatu ditu zuri-gorriz 2002an debuta egin zuenetik. 28 gol sartu ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023068 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Ekitaldi sorpresa". "Ate irekien eguna". "Musikaren eguna". Urriaren 1a hamaika modutara bataiatu dute Kataluniako ehunka eskolatan eginiko "festetan", "itxialdietan", "jolas ekitaldietan". Hamaika izen, dozenaka metafora, gauza bera esateko: Katalunia estatu independente izateari buruzko erreferendum eguna. Eta, ekit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023069 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ameriketako Estatu Batuek urteetan eduki duten Estatu idazkari estimatuenetako bat hil zen atzo: Madeleine Albright (1937, Txekoslovakia, Txekia orain). Bill Clinton presidentearen bigarren agintaldiko Estatu idazkaria izan zen 1997tik 2001era, eta aurreko lau urteetan AEBetako enbaxadorea NBEn.
Estatubatuar askok nahi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023070 | BERRIA | Euskadi | noticias | Cuerdaren hiri ereduari jarraitu nahi dio Gorka Urtaran EAJko alkategaiak Jose Angel Cuerdak garatutako hiri eredua bultzatzen jarraitzeko konpomisoa hartu du EAJren Gasteizko alkategai Gorka Urtaranek. Cuerda, hogei urtez izan zen Gasteizko alkate. «Hiri eredu hori garai eta beharrizan berrietara egokitzen badugu, guz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023071 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerga iruzurra atzemateko, beste akordio bat Araban GASTEIZ. Zerga iruzurra atzermateko helburuz, elkarrekin datu baseak trukatzea hitzartu dute Arabako Foru Aldundiak eta Gasteziko Udalak. Sozietateen gaineko zergaren inguruko datuak, jarduera ekonomikoen gainekoak eta balio erantsiaren zergaren fakturazioaren inguruk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023072 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esateko modua da: erakargarria, baina ez guztiz zuzena. Izan ere, Open Arms izena aukeratu zuen taldeak ongi jakingo zuen ez zela horrelakorik jazoko Europa zaharrean; ez genituela beso zabalik hartuko Mediterraneo itsasoaren erdian noraezean dabiltzan gizon, emakume eta haur horiek guztiak. Ez zen sobera bizkorra izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023073 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA. Asier Zurinaga patroia Santurtzin ariko da datorren denboraldian. Iaz ere hor bertan jardun zuen, baina aurten ez da inon aritu; irrati batean estropadetako iritzi emaile lanetan ibili da. Zurinaga patroi zela igo zen Sotera trainerua Eusko Label ligara 2017an, eta berriro Iker Zabalaren aginduetara izango da.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023074 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJren bost diputatu eta PSEren hiru izango ditu Gipuzkoako foru gobernuak EAJk eta PSEk aurkeztu dituzte datozen lau urteetan Gipuzkoako foru gobernua osatuko duten diputatuak. Alderdi jeltzalearen bostek eta alderdi sozialistaren hiruk osatuko dute zortzi diputaturen taldea.
Markel Olano ahaldun nagusiaren ordezkoa D... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023075 | BERRIA | Euskadi | noticias | KAE 1 ligako laugarren estropada Santurtzin izango da, gaur (18:00). Eremu bihurria da, eta kaleen arteko aldeak egon izan dira. Arriskutsua da, hortaz, gaurkoa. Sailkapen nagusian, Getariak sei puntuko aldea ateratzen dio Zumaiari, eta zazpikoa Isuntzari eta Ondarroari. Lau talde horiek ariko dira azkeneko txandan, hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023076 | BERRIA | Euskadi | noticias | HAGA. Saif al-Islam Gaddafi, Muammar Gaddafiren seme zaharrena «jipoitu» egin dute Libiako ZIntan hiriko espetxean. Hala salatu dute Nazioarteko Zigor Auzitegian dituen defentsarako abokatuek. Kartzelan «ia erabateko bakartzean» dutela ere salatu dute abokatuek. Hagako auzitegia eta Tripoli eztabaidan ari dira Saif al-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023077 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miretsi eta egin egiten ditugu tatuajeak. Filmetako gaiztoek kartzelan egiten dituzten marrazkietatik hasi, eta besoak osorik tatuatuta dauzkaten lagunetaraino; denak dira ederrak, denek esaten dute zerbait. Izenak markatzen ditugu gorputzean, gustatzen zaizkigun abestien hitzak, pasioz bizi dugun kirol horren elementu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023078 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrekontu «zuhurra» onartu du Kursaal Eszena programak 2017ko denboraldirako, Iker Goikoetxea Kursaaleko kudeatzaileak atzo adierazi zuenez. Iaztik hona, %6 hazi da aurrekontua. Besteak beste, Carmen opera, Monte-Carloko Balleta eta Kukai dantza taldea izango dira 2017an. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023079 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dago Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) historia ezagutu beharrik Oregon izeneko eremu zabalak izan zuen garrantziaren berri izateko. Nahikoa da western pelikulen zalea izatea horrekin jabetzeko. The Oregon Trail filmaren bertsioak gogoratu besterik ez daukagu; edota Kirk Douglas eta Robert Mitchum protagonista izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023080 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poesia, zuri-beltzean. Gaur 50 urte hil zen Kenji Mizoguchi Japoniako zinemagintzako maisua. 50eko hamarkadatik aurrera egin zen ezagun Mendebaldean Mizoguchi aitzindaria
Gaur 50 urte hil zen Kenji Mizoguchi Japoniako zinemagintzako maisua.
50eko hamarkadatik aurrera egin zen ezagun Mendebaldean Mizoguchi Ez zuen atseg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023081 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sei lagun eraman dituzte intoxikatuta erietxera, hiru Errenterian eta beste hiru Iruñean
Goizeko laurak aldera izan da gertaera, Errenterian, Miguel de Alduntzin kalean. Gas isuria zerk eragin duen ikertzen ari da orain Ertzaintza.
Iruñean, berriz, 06:30 aldera iritsi dira suhiltzaileak, eta, sute handia ikusi dutenez,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023082 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oposizioak salatu du gobernuaren esku geratuko dela CANen fundazioa Nafarroako Parlamentuaren gehiengoa ez dator bat CAN Nafarroako Kutxaren fundazioaren estatutu berriekin. Yolanda Barcina presidenteak atzo aurkeztu zituen haren gobernuak prestatu dituen estatutuak. «Garai berri bat hasi da», esan zuen: «Parlamentuak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023083 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kereila bat jarri dute Gazteluetan ustez sexu abusuak egin zituen irakaslearen kontra
Duela bi urte salatu zuten Leioako Gaztelueta eskolako (Bizkaia) irakasle bat ikasle ohi baten gurasoek, sexu abusuak egitea leporatuta. 2008-09ko eta 2009-10eko ikasturteetan gertatu ziren ustezko erasoak, mutilak 12 eta 13 urte zitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023084 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETA 11M-rekin lotu izana «okerra» izan zela esan du RTVEk RTVE Korporazioaren presidente Leopoldo Gonzalez-Echeniquek ukatu egin du ekainean Parlamento saioan, ETA 11M-rekin lotu izana «nahita» egin zenik. Madrilgo Kongresuan Terrorismoaren Biktimen Elkarteari egindako omenaldiari buruzko erreportaje batean, 11-Mko ate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023085 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Javier Zubillaga Alaveseko kirol zuzendariak atzo eman zuen taldean jarraituko ez duten jokalarien zerrenda. Hauek dira taldea utziko dutenak: Manu Fernandez, Jarosik, Migue, Castillo, Galan, Rafa Garcia, Sergio Tejera, Juanma, Lanzarote, Sangalli, Ion Velez, Ranko Despotovic, Unai Medina eta Dani Toribio. Azk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023086 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egunsenti Urrekarako buruari behin-behineko espetxealdia ezarri diote "Jazarpen politikotzat" jo du Mikhaloliakosek bere kontrako erabakia, eta akusazio guztiak ukatu ditu. "Pavlos Fyssasen hilketa gaitzesten dut oro har indarkeria gaitzesten dudan bezalaxe. Ez naiz nazi bat", azaldu du.
Fyssas rap kantariaren hilketa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023087 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreko astean aipaturiko saiakeraren haritik, Silvia Federiciren pentsamenduari egingo diot tira gaurkoan ere. Federicik dioenez, emakumeen kontrako biolentziaz jardutean, biolentzia fisikoaz zein psikologikoaz hitz egin ohi da. Baina, apenas erreparatu zaien pilatze-kapitalistak eragindako biolentzia egoerei. Eta glo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023088 | BERRIA | Euskadi | noticias | ADDIS ABEBA. Gutxienez 60 zibil hil zituzten, eta beste 22 zauritu, atzo, Etiopiako mendebaldeko Benishangul-Gumuz estatuan izandako sarraskian. Biktimak amhara eta agaw komunitateetakoak zirela jaso dute ESAT Etiopiako telebista kateak eta BBCk. Voice of America irrati kateak bildutako adierazpenetan, Oromo Askapenera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023089 | BERRIA | Euskadi | noticias | SRI LANKA . Bederatzi pertsona hil dira eraso batean Ekintzaileek lehergailuz betetako bizikleta bat leherrararazi zuten atzo Trincomalee herrian. Atentatuan bederatzi pertsona hil eta 50 inguru zauritu zituzten. Astelehenaz geroztik 30 pertsona hil dira atentatuetan, horrek kolokan jarri du bake prozesua. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023090 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasun arauak urratzeagatik jarritako isunak itzuli egingo ditu Jaurlaritzak COVID-19aren ondorioz izandako lehen alarma egoeran osasun arauak urratzeagatik kobratutako isunak itzuli egingo ditu Eusko Jaurlaritzak. Orotara, 1,6 milioi euro inguru dira. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak atzo Noticias taldeko hed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023091 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badira urte batzuk honetatik, baina aitortzen dut makina bat malko bota ditudala Moustakiren kantuak entzuten. Ez dakit kantuei zerien malenkonia, melodia erraz baina hunkigarriak, pattarrero ahots gozoa... baina Moustaki entzun eta errekak bezala hasten zitzaizkidan begiak, igurtziaren igurtziz gorritu arte. Ez zirela... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023092 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eraso egin diote Zaporeak proiektuko sukaldeari, Kiosen Igandean bota zuten janaria lurrera, eta atea zigilatu diete gaur goizaldean. Aitortu arren "kolpe latza" izan dela, baina ohartarazi dute "ezerk ezta inork" ez dituztela geratuko. 40 boluntarioren laguntzarekin, sukaldea garbitu, eta errefuxiatuentzako 1.300 otor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023093 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Lagun Aron azken fitxatutakoa iritsi da Donostiara. Goizean goiz aurkeztuko dute, 09:30an, Quiron erietxean. Eskolta postuan aritzen da, eta sasoi bukaera arte jokatuko du. Bestalde, Jermayne Taylorrek kontratua eten du, eta Israelgo Hapoelera joango da. Haren hutsunea lehenbailehen betetzea espero dute kl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023094 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jararen hilketaren ustezko erantzule bat atxilotu dute DELTONA. 1973ko Txileko kolpe militarreko buruzagietako bat, Pedro Barrientos militar ohia, herenegun atxilotu zuten Floridan, AEBetako Nazio Segurtasuneko Ikerketen bulegoak azaldu zuenez. 2016an Victor Jara kantautorearen torturen eta hilketaren erantzuletzat jo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023095 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ekuadortarrak konturatu dira Correak herria suntsituko duela». GLORIA GALLARDO . PRIAN alderdiko diputatua
«Ekuadortarrak konturatu dira Correak herria suntsituko duela»
Gloria Gallardo (Guayaquil, 1947) Alvaro Noboa presidentetzarako hautagai izan zen enpresarioaren prentsa arduraduna izan zen kanpainan, Zergatik ema... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023096 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Galarreta. Urrutia II.a-Urko 33; Oñatz-Baleztena 35. Zeberio II.a-Etxeberria 40; Juaristi-San Miguel 27. •
• Durango. Alberdi-Joakin24; Meabe-Arriola 35. Ormaetxea-Pradera 28; Lander-Mugartegi 30. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023097 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herria Bizirik ekimena sortu dute, landa eremua babesteko Euskal Herria Bizirik ekimena sortu dute Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako hogei eragile ekologistak, natura ondarea eta landa eremua defendatzeko eta azpiegituren proiektu handien aurka egiteko. «Natura benetan babestuko duen politika bat eska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023098 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTRONOMIA. Astirik ez dugun honetan... doble lan! Usain eta ahogozo hobeak lortzeko sistema berriak.
Usain eta ahogozo hobeak lortzeko sistema berriak.
Herve This kimikari eta pedagogo atseginaren emaitzak maiz aipatu izan ditugu gure idazlanotan, hein handi batean berak ireki baitizkigu logikaren ateak sukaldaritzan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023099 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñea Luis Goñi Lara Barañaingo (Nafarroa) presoak gose greba mugagabeari ekin zion urriaren 24an. Valdemoron (Madril) daukate preso, eta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, laugarren aldiz jarri dute preso arrunt batekin, «indarrez». Gainera, AAMren arabera, 7. moduluan dagoen euskal preso bakarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023100 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hagak biktimei kalte-ordaina ematera zigortu du Thomas Lubanga matxinoa Nazioarteko Zigor Auzitegiak biktimei kalte-ordaina emateko zigorra paratu dio Thomas Lubangari, UPC Kongoko Abertzaleen Batasuneko matxino taldearen buruzagi izandakoari. 2002tik 2003ra artean, gerra zibilaren barnean, haurrak soldadu izatera derr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023101 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukraina ekialdean zortzi lagun hil dituzte tiroketetan KIEV. Ukrainako Gobernuaren arabera, miliziano errusiazaleak berriz ere ekialdeko Donetsk hiriko aireportua hartzen saiatu ziren atzo. Matxinoen arabera, ordea, aurreko borroketan hildako kideen gorpuak hartzera joan ziren, eta soldaduek tiro egin zieten. Sei miliz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023102 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Julian Jarrold. Aktoreak: Sarah Gadon, Emily Watson, Jack Reynor, Rupert Everett, Bel Powley. Herrialdea: Britainia Handia. Urtea: 2015. Iraupena: 97 minutu. Generoa: Komedia eta drama.
Drama eta komedia erromantikoa uztartzen ditu A Royal Night Out filmak. 1945eko maiatzean dago girotuta. Gerra bukatu den ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023103 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diru gehiago jaso du UNEDek, eta eutsi egingo die tutoretza saioei Ikasturtea amaitu bitartean tutoretza saioei eutsi ahal izateko, baliabide ekonomikoak gehitzea erabaki du Bergarako UNED eskolak. Ostiralean egin zuen bilera eskola horretako patronatuak, eta han hartu zuen erabakia. Irakasleak protestak egiten hasi zi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023104 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txinako Gobernua kexu da AEBek enpresa baten erosketa trabatu dutelako PEKIN. Txinako enpresek AEBetan inbertitu ahal izatea eta hango enpresak erosteko aukera izatea eskatu dio Pekingo gobernuak Washingtongoari. Izan ere, AEBetako Atzerriko Inbertsioen Batzordeak ez dio baimenik eman Txinako Ant Financial enpresari Mo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023105 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oñatiko kongresua bost gairen inguruan egituratuko da, eta, horietako bakoitza lantzeko, hiriburuetan bilerak egingo ditu Eusko Ikaskuntzak.
Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea . Baionan, urriaren 5ean.
Euskararen etorkizuneko eszenarioak elkarrekin eraikitzen . Gasteizen, urriaren 19an.
Aniztasuna, kohesioa eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023106 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasun kudeaketa pribatu-kontzertatuko sistemaren defentsa kanpaina baten lekuko izaten ari gara aspaldion erakunde publikoaren aldetik. Asuncion klinikak, berriz, komunikabide eta konferentzia bidez bere zerbitzuen bikaintasuna ezagutarazten du. Bitartean, horrelako gertaerak jazotzen dira klinikan:
2022-10-31n nire s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023107 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txabola batean gorpuzkiak agertu dira Nafarroan; antzeko bigarren kasua astebetean
Iruñeko ekialdeko Beloso auzoan, giza gorpuzkiak topatu zituzten suhiltzaileek atzo gauean.
Sute bat egon zen inguruan, eta suhiltzaileak joan ziren hara. Utzitako etxola batean topatu zituzten giza gorpuzkiak. Suhiltzaileek foruzainei d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023108 | BERRIA | Euskadi | noticias | Thomas Dekkerrentzat Mallorcako etapa nagusia. Ezequiel Mosquerak hartu du lidergoa, eta Euskal Herriko txirrindulariak ez dira agertu probako buruan
Ezequiel Mosquerak hartu du lidergoa, eta Euskal Herriko Thomas Dekker holandarrak irabazi du Mallorcako Itzuliko etapa nagusia, Colomer gainean bakarrik helmugaratuta. R... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023109 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxabanken lantaldea murriztea onartu dute CCOO eta PK sindikatuek Kutxabankeko zuzendaritzak badauka langileen ordezkarien oniritzia lantaldea murriztu eta bulego batzuk itxiko dituen plana gauzatzeko. 2019 arte aurtengo irabaziak halako hiru (500 milioi euro) lortzeko helburu nagusia duen Negozioa Planak jasotzen du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023110 | BERRIA | Euskadi | noticias | L a Vierge, les Coptes et moi benetan interesgarria da. Ez du ezer berezirik kontatzen, baina horixe da, beharbada, haren bertuterik handiena. Zinemagilea bera da protagonista nagusia, eta dokumentalaren prozesuaren nondik norakoak erakutsi nahi ditu. Zinebi jaialdian ikusi dugu. Namir Abdel Messeh frantziarra da, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023111 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den larunbatean Mujeres ex presas: vulnerabilidad y autonomía (Emakume preso ohiak: hauskortasuna eta autonomia) ikerketan oinarritutako hitzaldia egin zuten Edurne Bengoetxeak, Maria Ruizek eta Laura Varak Donostiako Kaxilda liburu dendan. Ikertzaileen helburua espetxean egondako emakumeei ahotsa ematea zen, eta,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023112 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 'Carrière. 250 metros'. Juan Carlos Rulforen (Mexiko Hiria, 1964) filmak Jean-Claude Carriere idazle eta gidoilariaren bizitza eta lana azaltzen ditu. Luis Buñuelen lankide leiala izan zen Carriere. Ehundik gora gidoi idatzi zituen, eta duela gutxi Espainiako Letren eta Arteen Ordenarekin saritu dute. Bidaia hunkigar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023113 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken sei urteotan mundua astindu den amesgaiztoa, ez ahaztu, finantza krisi baten forman abiatu zen. Ez da harritzekoa, hortaz, finantza erakundeen benetako egoera zein den ezagutzea buruhauste handia izatea hasieratik. Bankuen arteko mesfidantzak kreditua gelditu zuen, eta kredituarekin, ekonomia bera. Fidagarritasun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023114 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Energia efizientzia hobetzeko, Nafarroako 45 udalek aldatu dituzte kaleetako argiak 2009tik. Argiteria aldatzeko, IDAE Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuaren diru laguntzak jaso dituzte lan horietarako: bi urtean, 728.000 euro. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023115 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Azkenean Donostiak badauka autobus geltoki duin bat, herritarrei merezi duten zerbitzua eskainiko diena". Eneko Goia Donostiako alkateak horrela adierazi du "bazela garaia" hiriak autobus geltokia izateko.
Inaugurazioan izan da Goia bera, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta udaleko zinegotzi ugarirekin ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023116 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERROMA. Datozen bi urteetan errentarik altuenak zergapetuko zituen plana baztertzea erabaki du Italiako Gobernuak. Urtean 90.000 eurotik gorako errentei %5eko zerga eta 150.000 eurotik gorakoei %10ekoa ezarriko ziela aurreratu zuen orain egun batzuk. Atzo, baina, kontrakoa esan eta neurri fiskal gehiago iragarri zituen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023117 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aizue, ba izango da uda giroak bete-betean harrapatu nauelako, izango da eguzki-beroak kaskoa behar baino gehiago urtu didalako, edo izango da nahi duzuena, baina gustura asko ari naiz ikusten Bizirik saioa. Badakizue, orain astelehenero 500 biztanle baino gutxiago dituzten Euskal Herriko bi herri erakusten dituen prog... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023118 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. «Johnnyk atera zuen gaia, eta gainerakoak ados izan ginen taldea bertan behera uzteko». Marky Ramone larunbatean ariko da Bilboko Kafe Antzokian. Ramones taldeko azken kideak 'Start of the Century' diskoa aurkeztuko du. MARKY RAMONE . Musikaria
«Johnnyk atera zuen gaia, eta gainerakoak ados izan ginen taldea be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023119 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Abian du enplegu erregulazioko espedientea Santander bankuak. Ostiralean lau bulego itxiko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan ere eragina izango du neurriak, baina ez dute zehaztu zenbat bulegotan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023120 | BERRIA | Euskadi | noticias | Historiarako beste marka bat. Gernikako bonbardaketa salatzeko 1937ko testu batetik abiatuta saiakera laburra idatzi du Atxagak
Gernikako bonbardaketa salatzeko 1937ko testu batetik abiatuta saiakera Jose Labauria 1937an Gernikako alkate zenak Euzkadi irratian eskainitako mintzaldiaren azken hitzak irakurri zituen Bern... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023121 | BERRIA | Euskadi | noticias | AHTaren inguruan «mito» asko eraiki dira, Julio Villanueva Mugitu plataformako kidearen arabera, baina horiek guziak desmuntatzen ari direla uste du. Horren aurrean, jendea aktibatzeko tenorea dela aldarrikatu zuen atzo, oraindik proiektua gelditzeko aukera badagoelakoan. AHTaren inguruko jardunaldien aurkezpenean mint... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023122 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da agertokietan askotan aritzen, harentzat dantza ez baita ikuskizuna. Suitzako hegietatik, bere barnerako bidaian dabil Stauffer, jaio aurretik bizi izan zuena berriz sentitzeko asmoz.
Urs Stauffer (Berna, Suitza, 1961) dantzaria eta dantza irakaslea da. Dantzarien arteko kontaktu handiko eta inprobisazioan oinarri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023123 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ilargia, hainbat segunduz 'gorrixka'. Gaur gauean aurtengo lehen ilargi eklipse osoa gertatuko da, eta 51 minutuz ia mundu osoan ikusi ahal izango da nola sartzen den ilargia lurraren itzalean.
Gaur gauean aurtengo lehen ilargi eklipse osoa gertatuko da, eta 51 minutuz ia mundu osoan ikusi ahal izango da nola sartzen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023124 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mailari eusteko aurrerapausoa eman du Hernanik Ordizian 29-46 irabazita ERRUGBIA. Hernanik mailari eusteko urrats handia egin zuen atzo Ordiziari 29-46 irabazita. Galdu arren, Ordiziak mailari eutsi dio. Hernaniarren aurkari nagusiak, Bizkaia Gernikak, berriz, gaur jokatuko du, Urbietan, Bartzelonaren aurka (12:00). Ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023125 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. IBILBIDEAK. Kobazuloen artetik urre bila. Markina-Xemeindik Urregarai mendira eta inguruko tontorretara igoko gara
IBILBIDEAK. Kobazuloen artetik urre bila. Markina-Xemeindik Urregarai Kolitzako txangoan aipatu nizuen bezala, Euskal Herriko zenbait tontorretan topa daitezke ermitak, eta istorioak ere beste hain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023126 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parisko kaleak jendez gainezka agertu dira gaur, gobernuak deitutako manifestazioa dela eta. Antolatzaileen arabera, milioi eta erdi pertsona inguru izan dira bertan. Manifestazio historikotzat jo dute askok atentatuak gaitzesteko egindakoa; izan ere, baziren 25 urte Frantziako estatuburu batek halako manifestazio bate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023127 | BERRIA | Euskadi | noticias | Real Madrilen aurka aurkeztu zuen Osasunak Ligako talderik interesgarrienetako bat izateko hautagaitza. Iazko urriaren 2an, zazpigarren jardunaldian, gorritxoek bana berdindu zuten Bernabeun. Baina emaitza gutxienekoa izan zen. Egun horretan ezagutu genuen Jagoba Arrasateren taldea.
Osasunak 4-3-3 marrazkia hartzen du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023128 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko eskuak, uren galbahe. SENPEREKO AMESPETUKO ERREKAREN GARBIKETA. . Mundu zabaleko dozena bat gaztek Senpereko Amespetuko errekagarbitu dute hiru asteko egonaldian, janaria eta loaren truk ingurumena elkartasunez jantziz
Senpereko amespetuko errekaren garbiketa. Mundu zabaleko dozena bat gaztek Senpereko Amespetu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023129 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ondo ezagutzen du Espainiako Liga; Realeko lehen taldeko egungo jokalari gehienak ere bai; hizkuntzari dagokionez, David Moyesekin baino samurragoa litzateke taldeko komunikazioa; izaera berezi eta gogorreko entrenatzailea da; eta joko ona egin zaleak izan dira zuzendu dituen talde gehienak. Hortxe Pepe Melen (Madril, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023130 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fatima Bañez Lan ministroak atzo argi utzi zuen Espainiako Gobernuarentzat non dagoen pobreziaren muga: hilean 481 euro baino gutxiago izatea pobrezian egotea da, eta 481 euro baino gehiagorekin bizi daiteke. Hala ere, Bañezentzat hori ez da normaltasuna. Harentzat normala da bikote batek hilean 8.000 euroren diru sarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023131 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. Ezagupen instituzionalari buruzko pausoak koordinakundekoekin «elkar aditzean» eramatea eskatu die Batera-k parlamentariei. Egun horietan agertzen denez, bakoitza bere aldetik dabil. «Euskal Herriaren ekinbidea ahultzen duten edo hondatzen duten ekimenak baztertzea» ere galdatu die. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023132 | BERRIA | Euskadi | noticias | NAFARROAKO GOBERNUA. AKORDIOAREN HAUSTURA. Oposizioaren ustez, gobernu krisiak agerian utzi du UPNren nagusikeria. Zabaletaren irudiko, 2011ko bozei begira hartu du erabakia Sanzek, eskuineko esparruan bere eremua finkatzeko asmoz Ezker abertzalearen arabera, UPN «bakarrik eta ziklo aldaketa batean murgilduta» dago
Opo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023133 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joseph Blatterrek FIFAko presidente gisa dimisioa eman zuen egunean Michel Platiniri (Joeuf, Frantzia, 1955) begira jarri ziren guztiak. Haren alde egin zuten askok Blatterren ordezko izateko. Dena zuen: jokalari gisa ibilbide ikusgarria egindakoa, Europako Futbol Federazioko (UEFA) presidentea eta FIFAko presidenteord... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.