id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0023234
BERRIA
Euskadi
noticias
H ilabeteak dira hiru euskal taldeek jardunaldi berean irabazten ez zutela. Pozik egoteko arrazoia. Bilbo Basketek handia egin du Madrilen, eta zulotik irten da, bertan bi hilabete pasatu eta gero. Zulotik aldendu da Lagun Aro, eta bolada txar-txarra eten behingoz, Murtzia menderatuta. Hamabigarren lehia irabazi du err...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023235
BERRIA
Euskadi
noticias
HEGO EUSKAL HERRIKO INDUSTRIAN GALDUTAKO LANPOSTUAK Sortuk atzo aurkeztutako ikerketa baten arabera, azken sei urteetan orotara 75.500 lanpostu galdu dira Hegoaldeko industria sektorean, «balio teknologiko handiko alorretan barne». Pobrezia eta bazterketa soziala areagotu egin direla ere azaldu zuen, maila larrienean 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023236
BERRIA
Euskadi
noticias
Zinema aretoen hiru hilabete luzeko itxialdiaren ondoren, jarduerari berriro ekiteko garaia ailegatu da. Herri batzuetan dagoeneko aretoak zabaldu dituzte, baina horietan ez da estreinaldirik ematen ari: konfinamenduaren ondorioz zintzilik gelditu ziren estreinaldiak emateko baliatzen ari dira. Hurrengo astetik aurrera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023237
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Estatistika Institutuaren azken datuen arabera, 2017ko hirugarren hiruhilekoan %3,2 egin du gora lurraldeko ekonomiak iazko aldi berarekin alderatuta. Horrek esan nahi du BPG barne produktu gordina oraindik ere hazten ari dela urte arteko tasan, baina apur bat moteldu duela erritmoa, aurreko hiruhilekoan bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023238
BERRIA
Euskadi
noticias
Metalgintzan KPIaren araberako soldata igoera proposatu du LABek Soldata igoera KPIa bezainbestekoa izatea proposatu du LAB sindikatuak, metalgintzako hitzarmen probintzialen negoziazio mahaietan dagoen egoera askatu eta akordiorako bide gisa. «Blokeo egoera gainditzera bideratutako proposamena» eramango du sindikatuak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023239
BERRIA
Euskadi
noticias
NET Nazio Eraikuntza Teknologiak behar ditugu. Estatu izan edo ez, jendartearen gehiengoaren interesak kontutan hartuko dituzten teknologiak. Oinarrizkoak edozein estatugintza proiekturi ekiteko, baina baita hori emango ez balitz ere, jendartearen antolaketarako. Akronimo horretan bilduko liratekeen teknologiek ez dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023240
BERRIA
Euskadi
noticias
Axier Lopezi zigorra mantendu diotela salatu dute EKEk eta KEEk Mozal Legea aplikatuta jarri zioten zigorra Axier Lopez Argiako kazetariari , 2016ko martxoaren 3an Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaldu zituelako. Espainiako Gobernuaren ordezkariaren arabera, irudi haietan poliziak identifikatzea posible zen, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023241
BERRIA
Euskadi
noticias
Antzinatean, irakurketa ez zen egun ohituta gauden moduan egiten. Salbuespenak salbuespen, ozen irakurtzen zuten erromatarrek eta greziarrek; euren logeletan ahoz goran bakarka errezitatzen zuten edo senitarteen ala lagunen aurrean eleei soinua ateratzen zieten. Gaur-gaurkoz, aukeran, nahiago dugu liburuak irakurtzea e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023242
BERRIA
Euskadi
noticias
Ardenetako klasikoetan gozatua hartu zuen Ostolazak, baina gaixotu ere egin zen, eta ezingo da lehiatu Espainiako Vueltan. Pozarren dago, ordea, Laboral Kutxak Frantziako Tourraren gonbidapena jaso duelako. Taldearen «garapen azkarra» goraipatu du. Aurreko astean nekatu handia hartu zuen Usoa Ostolazak (Zarautz, Gipuzk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023243
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehiak ez du etenik, eta gaur bertan aurkeztuko dute binakakoa. Jada jakina da Baikoko zein zortzi pilotarik jokatuko duten: Olaizola II.ak, Urrutikoetxeak, Artolak, Peña II.ak, Rezustak, Imazek, Arangurenek eta Albisuk. Aspek oraindik ez du horren berri eman. Sei pilotarik toki ziurra dute: Altuna III.ak, Jakak, Ezkur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023244
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Asif Kapadia. Iraupena: 127 minutu. Generoa: Dokumentala . Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2015. Amy Winehouse abeslari eta kantugilearen bizitza labur eta distiratsua kontatzen du Kapadiaren dokumentalak. Lan handia egin du zuzendariak filma osatzeko: artistaren 100 senide, lagun eta lankide elkarrizket...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023245
BERRIA
Euskadi
noticias
Zornotzako PSEk ez du 'Txiki eta Otaegi' izenaren aurka egin. Gai horrekin ez duela eztabaidarik sortuko adierazi du, baina izenari eusteko lanik ere ez duela hartuko Zornotzako PSEk ez du 'Txiki eta Otaegi' izenaren aurka egin Gai horrekin ez duela eztabaidarik sortuko adierazi du, baina izenari Antonio Castellet Zorn...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023246
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbait epailek zalantzan jarri dute presoen babesaren aurkako auzia Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekarien, abokatuen eta Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideen jarduera ezin da «terrorista» izendatu. Hala adierazi du, boto partikular batean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Ricardo de Pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023247
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Natalie Morales. Aktoreak: Natalie Morales, Mark Duplass, Desean Terry. Herrialdea: AEB. Urtea: 2021. Iraupena: 91 min. Generoa: Drama. Gizon aberats batekin ezkondua dago Adam. Senarrak gaztelaniazko klaseak ikasteko ikastaro bat oparituko dio: Adamek hasieran ez du jakingo ondo nola txertatu jarduera berr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023248
BERRIA
Euskadi
noticias
«Emakumeei ez zaie aitortzen landa eremuan egindako lana» Landa eremua gizonekin lotu izan da, baina Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk aldarrikatu dute badaudela baserrien jabeak diren andreak, 'Barraskiloentzat iganderik ez' ekoizpenean. Landa eremuko langileen inguruan pentsatzen hasi zen dokumental baterako, eta giz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023249
BERRIA
Euskadi
noticias
Lonbardiako Itzulia gaur jokatuko da, eta Purito Rodriguezek uko egin dio TXIRRINDULARITZA. Gaur jokatuko da Lonbardiako Itzulia, sasoiko azken proba handia. Ohiko ibilbidea izango da: 245 kilometro Bergamo eta Como artean (Italia), eta koskaz josita. Vincenzo Nibali (Astana) sasoi bikainean da, eta hura da faborito na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023250
BERRIA
Euskadi
noticias
Durangoko 58. Azokako guneetako programazioak osatzen ari dira oraindik, baina horietako batek badu dagoeneko parte hartzaileen zerrenda. Ahotseneak bere oholtzatik igaroko diren 49 taldeen zerrenda eman du -Plateruenan kokatua izango da-, eta horien ia herenek lehenengo diskoa aurkeztuko dute. Hamazazpi taldek, hain z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023251
BERRIA
Euskadi
noticias
Futbol mundua animo kontua dela sarritan esan izan da, eta, egiari zor, txanponaren alde banatan dauden bi talde lehiatuko dira gaur eguerdian Anoetan: Reala eta Sevilla. Iragan denboraldiko ligari erreparatuta, azken jardunaldira arte bosgarren postuaren lehian ibili ziren bi taldeok, eta denboraldi honen hasieran ere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023252
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Montilla: «Negoziaziorako lehenengo baldintza ezinezko gauzarik ez proposatzea da» Hamar urte bete dira, gaur, Bartzelonan milioi bat pertsona baino gehiago manifestatu zirela Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontra eman zuen epaia salatzeko. Nazioa gara. Guk erabakitzen dugu izan zen mobilizaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023253
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak dopinaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu DOPINA Eusko Jaurlaritzak dopinaren inguruko hitzaldi informatiboak antolatu ditu Kirol Medikuntza Elkartearekin eta lurraldeetako txirrindularitza federazioekin elkarlanean. Dopajea txirrindularitzan: Hezkuntzaren esku-hartzea lelopean hainbat herritan emango di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023254
BERRIA
Euskadi
noticias
Lamek «ikasketa liberalei» egotzi die Hong Kongeko protesten errua Carrie Lam Hong Kongeko gobernuburuak eskualdeko hezkuntza sistema aldatzeko asmoaren berri eman du, argudiatuta ikasleak horren erruz atera direla manifestatzera. Agintariaren arabera, «ikasketa liberalek» eragin dute ikasleek ez jasotzea informazio fi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023255
BERRIA
Euskadi
noticias
Botoen erdiak lortzeko erronka ezarri zion bere buruari Serbiako Alderdi Progresistako buru Aleksandar Vucicek, «herrialdeak behar dituen erreforma ekonomiko mingarriak» aurrera ateratzeko, eta marka horretatik oso hurbil geratu da SNS legebiltzarrerako bozetan. Kosovoko serbiarren emaitzen faltan, botoen %48,44 lortu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023256
BERRIA
Euskadi
noticias
Artista: Jonathan Escapa Etxaniz. Non: Sanagustin kulturgunea eta Foru ibilbideko erakusketa aretoa, Azpeitian (Gipuzkoa). Noiz arte: Martxoaren 3ra arte. Hainbat lekutatik ari nintzen izaten DOI ekimenaren berri, eta ezin ez ikusiarena egin behin jakin-minaren harra barnean ernatzen denean. Azpeitiko Dinamo sormen gun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023257
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Tourreko prestaketa buruan zuela, edukiko zuen asmoren bat hurrengo ostegunerako, maiatzaren 26rako. Denboraldi betean, txirrindulariek nekez ematen diote sari gozorik barruari, baina hartuko zuen tarte txikiren bat 32. urtebetetze eguna ospatzeko. «Mikel, egin maleta. Girora joan behar duzu». Artean Sergio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023258
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. KEPA SOJO ZINEMA ZUZENDARIA . «Film laburren espiritua ez dut galdu» Zazpi urte pasatu dira Sojok 'El síndrome de Svensson' pelikularen gidoia idatzi zuenetik; asteon estreinatuko du Gasteizen, NEFF jaialdian; bien bitartean dozenaka sari eskuratu ditu film laburren Nazioarteko ekoizpenekin batera, berak zuzend...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023259
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Iban Zubiaurre Salamancan ariko da datorren denboraldian, Athleticek utzita. 29 urteko atzelariak beste talde batean utzita jokatuko duen hirugarren aldia da. Aurretik Elxen eta Albaceten ere aritu zen. Zubiaurre 2005eko udan iritsi zen talde zuri-gorrira Realetik, baina zazpi urteko tarte horretan lau partida...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023260
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal gazteriaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioaren erdian, 2014ko irailaren 22an, Loiolako basilikaren eskalinatan Herri Harresia egin genuen, epaiketara aurkeztu ez ziren bost euskal gazteak babesteko asmoz. Bertan izan ziren, beste ehunka herritarren moduan, Ertzaintzaren salaketaren ondorioz 23.663 euro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023261
BERRIA
Euskadi
noticias
Debagoiena zaporeen bidez ezagutzeko proposamena egin du Debagoieneko Turismoak. VIII. Jardunaldi Gastronomikoak hilaren 31 arte luzatuko dira. Eskualdeko gastronomia balioak bultzatzea xede duen ekimenean Debagoieneko hainbat jatetxek produktu naturalekin egindako menuak eskaintzen dituzte. Jardunaldietan parte hartze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023262
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritza «pozik» da Europako Batzordeak 'fracking'-a onartu baitu Gas ez-konbentzionala erauzteko fracking teknikak ez duela ingurumen araudi berezirik behar ebatzi du Europako Batzordeak, eta erabaki horrekin «oso pozik» dagoela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuorde Xabier Garmendiak. H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023263
BERRIA
Euskadi
noticias
Igandean ez naiz ez Iruñean ez Bilbon egon, egun horretan ospatzen zen aberritik kanpo baizik. Atzerri Eguna deitu diot neure artean. Gero pentsatu dut txisterako ere balioko zuela. Pazko igandea iraganda, gainerako egun guztiak atzerri egunak dira? Hitz handiegia da Aberria. Agian ongi da egun bakarrera mugatzea. Ni A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023264
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTRONOMIA. ARDOXKA. Altos de la Ermita 06, gradu gutxiko ardoa Azkenean heldu da. Aste honetatik aurrera, bai dendatan eta bai jatetxetan gradu gutxiko ardo botila aurki dezakegu. Beno, egia esan, ez dakit gaur aurkeztuko dizuedan ardo botila den edo ez; izan ere, legez, ardo izateko gutxienez %9ko gradua izan behar ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023265
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolonbiako militar batek nekazari bat hil du tiroka BOGOTA. FARC alderdiak salatu zuenez, Kolonbiako armadako militar batek nekazari bat hil zuen atzo tiroz Norte de Santander eskualdean. Lekukoen arabera, bezperan, Sardinata, La Pallas eta El Cairo herrietan militarrek mehatxatu egin zituzten nekazaritza eremuetatik «...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023266
BERRIA
Euskadi
noticias
Panikua sortzen die espainiarrei euskaldunok gure historia arakatuz gauza txiki batez ohartu izana: denok nafarrak garela, eta, munduaren aurrean izateko estatu bat genuelarik, bortxaz, konkistaz eta mendekuz eurek suntsitu zigutela etorkizuna. Kakalarria sartu zaie konturatu direnean, nafarrok, etorkizunean berriro er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023267
BERRIA
Euskadi
noticias
Burua goian, baina oinak lurrean. Lehen denboraldia du Markel Roblesek Bigarren Mailan. Asko kosta zaio erritmoa hartzea, baina, «erotu gabe», aukera izan duenean, maila txukunean aritu da. Lehen denboraldia du Markel Roblesek Bigarren Mailan. Asko kosta zaio erritmoa hartzea, baina, «erotu gabe», aukera izan duenean, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023268
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. DERBIA ACB LIGAN. Gatza eta piperra. Sailkapeneko estualdiak, BECen jokatu zen partida, giroa... Baskoniak eta Lagun Arok partida beroa jokatuko dute gaur Gasteizen Sailkapeneko estualdiak, BECen jokatu zen partida, giroa... Baskoniak eta Lagun Arok partida beroa jokatuko dute gaur Gasteizen ACB Ligako eus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023269
BERRIA
Euskadi
noticias
Metroaren aurka protesta egin dute Miramar aurrean Jaurlaritza bilduta zegoen bitartean, dozenaka lagunek Donostiako metroaren aurkako protesta egin zuten Miramar jauregiaren aurrean. Kontxako erlojuen inguruan elkartu ziren, eta handik manifestazioan joan ziren Miramarreraino, Jaurlaritza, entzun: metroa gelditu. Beha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023270
BERRIA
Euskadi
noticias
Pertsona berezia da Jose Maria Ruiz Mateos (Rota, Espainia, 1931). Esan eta egindako gehiegikeriek eman diote ospea kalean, eta folklorearen parte bihurtu zen aspaldi. Baina azalaren azpian bada beste norbait ere: bi aldiz enpresa talde bat porrotera eraman eta milaka langileren geroa arriskuan jarri duen enpresaburua ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023271
BERRIA
Euskadi
noticias
«Onespena eman nahi zaio hezkuntza eredu neoliberalari» Jaurlaritzak hezkuntza eredua eta sistema publiko eta pribatuen zeregina eztabaidatik kanpo utzi izana txarretsi du Imazek. Prozesua ere ez du ontzat jo. Hezkuntza legea osatzeko proposatu duen dokumentuarekin, Eusko Jaurlaritzak «adostasun faltsua» agertu nahi du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023272
BERRIA
Euskadi
noticias
Bortxa zantzuekin hilda aurkitu dute Lodosan falta zen 26 urteko gaztea Iragan asteazkenaz geroztik Lodosan falta zen gaztea indarkeria zantzuekin hilda aurkitu zuten atzo. Lagun batekin arrantzara eta ehizara joana zen ustez Jose Jimenez. Ez zen etxera itzuli. Atzo Carcarko (Nafarroa) mahasti batean aurkitu zuten hild...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023273
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunkari honetan bertan duela hilabete batzuk idatziriko iritzi-artikulu batean (ikus Berria, 2005-05-06), zera nioen besteak beste: «Hizkuntza-politikaz esaterako mintzatu beharko genuke sakon hurrengo legegintzaldian». Bide horretan eta ondorengo urteetako hizkuntza-politikaz gure herrian, maila guztietan, sakon ezta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023274
BERRIA
Euskadi
noticias
Futboleko emaitza baten berri jakiteko, ez da partida baten amaieran hura jokatu den estadioko atera gerturatzea bezalakorik. Handik irteten diren zaleen aldarteak agerian uzten du taldeak helburua lortu duen ala ez. Barruan gozatu duten ala ez. Realeko jarraitzaileak Anoetara itzuli direnez geroztik, dena izan da bozk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023275
BERRIA
Euskadi
noticias
Municheko artzapezpiku zela abusuen aurka ezer egin ez izana egotzi diote aita santu emerituari Joseph Ratzinger, gerora Benedikto XVI.a aita santua izango zena, Municheko (Alemania) artzapezpiku izan zen 1977tik 1982ra. Gaur jakin denez, Munichen lan egin zuen urteetan, izan zuen Elizaren sexu abusuen berri, baina ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023276
BERRIA
Euskadi
noticias
Klima aldaketaren ondorioak saihestezinak dira jadanik zientzialari askorentzat. Haietara egokitu ez, baina eguraldia aldarazi nahi du geoingeniaritzak. Aditu askoren irudiko, Lurraren orekari oso modu arriskutsuan eragingo liokete geoingeniaritzaren teknologiek. Nazio Batuek atzerapen bat onartu zuen iaz geoingeniarit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023277
BERRIA
Euskadi
noticias
Nork daki ez ote den izan gure etsipenaren historia unibertsalean, zapuzkeriaren katean, beste kapitulu edo katemaila bat. Komunikatua irakurrita, kazetari ez hain gazte hari pasatzen zaion beretsua ez sentitzeko arrazoi berezirik ez dute ematen hiru hizkuntzatan irakurritako lerroek. 1998an une historiko bat bizi zuel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023278
BERRIA
Euskadi
noticias
Markel Susaetak beste bi urtez luzatu du kontratua Athleticekin, 2019ra arte FUTBOLA. «Negoziazioa erraza izan da. Nik Athleticen jarraitu nahi nuen, eta Athleticek nik jarraitzea nahi zuen». Hala laburbildu zuen atzo Markel Susaetak haren kontratua beste bi urtez berritu izanaren ingurukoak, 2019ko ekainaren 30era art...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023279
BERRIA
Euskadi
noticias
Tabucchiren zalantza gehiago. 'Porto Pimeko dama' eta 'Oker ttiki garrantzigabeak' narrazio liburuak euskaratu ditu Fernando Reyk 'Porto Pimeko dama' eta 'Oker ttiki garrantzigabeak' narrazio liburuak Denbora gutxian Antonio Tabucchi (Pisa, Italia, 1943) idazlearen hiru liburu iritsi dira euskarazko letren plazara. Sos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023280
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Europako Batasuneko zerga egonkortasunerako akordioaren zirriborroaren arabera, herrialde batek bestea EBko Justizia Auzitegian salatu ahal izango du defizitari jarritako muga ez errespetatzeagatik. Herrialdeek konstituzio bidez mugatu beharko dute defizita.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023281
BERRIA
Euskadi
noticias
Dantzan.eus -ek bildutako dokumentazioaren arabera, musikarik entzun ez arren, ondo egiten zuten dantza Deustuko gor-mutuentzako eskolako dantzariek. Gor, mutu edo itsu izan, bizimodua aurrera ateratzeko prestatzea zen Deustuko eskolaren helburua. Burges aberatsen eskola zen batik bat, Bizkaiko Aldundiaren eta Bilboko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023282
BERRIA
Euskadi
noticias
«Diren jaiak izanda, inportantea da etenalditxo bat egitea» Iruñerriko Mugimendu Feministako kidea da Iratxe Alvarez. Egunotan sanferminetan egon diren erasoei erantzuna emateko hausnarketa egin dute taldean. Zergatik dira garrantzitsuak tankera honetako elkarretaratzeak? Oso garrantzitsua da Iruñeak, hiri gisa, erasoe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023283
BERRIA
Euskadi
noticias
Orion, atzo, ez zen ezusterako tarterik egon. Itsaso nahasia munduko beste bazterren batean azalduko zen, baina ez Gipuzkoako herri horretako kostaldean. Ekialdeko haize indartsua, bi metroko olatuak eta halakoak beste nonbaiterako zeuden iragarrita. Kazetari honek iragarpenarekin ez bezala, Kaikuko arraunlariek bete-b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023284
BERRIA
Euskadi
noticias
BEZaren igoeraren atarian, inflazioa berriro moteldu da. Maiatzetik ekainera prezioak %0,2 igo dira Hego Euskal Herrian, eta %1,4 azken hamabi hilabeteotan GASTEIZ. Esportazioen eta kontsumo pribatuen igoerari esker, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako barne produktu gordina aurten %0,8 haziko dela iragarri du aurrezki kutxen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023285
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri galdeketa prestatzen zebiltzan Etxarri Aranatzen (Nafarroa), 2014ko apirilean botoa emateko. Etxez etxe ari ziren, galdeketa babesteko argazkirako atxikimendu bila. "Manifetan ibilitako bat kontramanifetan egondako batengana joan zen. Tinbrea jo zion, eta berarekin hitz egin nahi zuela esan. Kafe bat atera, eta o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023286
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagunekin, senitartekoekin, finean, ingurukoekin asteburu-pasa egitea (bolada bat pasa ere izan liteke) oso argigarria da besteak benetan ezagutzeko. Gure mundua osotzen duten pertsona horiek, maiz, arrotzak dira guretzat. Oso hurbilekoak izan arren, batzuetan, azalekoa da beraietaz dugun ezagutza. Horretaz jabetu zait...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023287
BERRIA
Euskadi
noticias
Senegalen, sistema mantentzearen eta eraldatzearen arteko lehia Estatu kolpeak eta diktadoreak ohikoak dira Afrika mendebaldean , baina Senegal oasi demokratiko bat izan da 1960an independentzia lortu zuenetik. Azken urteetan, ordea, ezbaian egon da demokrazia. Barne gatazkaz eta oposizioak jasan duen errepresioaz gain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023288
BERRIA
Euskadi
noticias
Nerabezaroaren gatazkak islatu ditu Juan Kruz Igerabidek 'Motoa' liburuan Motoa (Alberdania) liburuko protagonista Igor da, eta «nerabearen karikatura umoristiko bat» izan liteke, Juan Kruz Igerabideren hitzetan. Baina, karikaturatik harago, bere «nortasun propioa» garatzen du lagun zaharrago baten babes eta itzalpean....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023289
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetzaren II. Euskara Plana 2013ko abenduaren 3an, euskararen egunean, onartu zuen Osakidetzako Administrazio Kontseiluak. Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, Armentia jaunak, agerraldia egin zuen irailaren 22an Legebiltzarrean, planaren jarraipena egiteko. Plana onartu zenean, lantzean behin etortzeko konpr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023290
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBek 20.000 soldadutik gora bidaliko dituzte Afganistanera . NATOko hiru soldadu hil eta bat zauritu dira errepideko mina batek eztanda egitean, Helmand probintzian AEBek 20.000 soldadutik gora bidaliko dituzte Afganistanera NATOko hiru soldadu hil eta bat zauritu dira errepideko mina batek Afganistango gatazkari irte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023291
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB1ek eta ETB2k zuzenean emango dituzte gaur kanpaiak, Zumaiatik Bigarren urtez jarraian, ETB1en ez ezik ETB2n ere euskaraz entzungo da urte berriari ongi etorria emateko momentua. Bi kateek Kaixo 2017 saioa emango dute, 23:45etik 00:05era, eta aspaldiko partez, kanpaiak zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistak. Mike...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023292
BERRIA
Euskadi
noticias
Andre bat erietxeratu dute, bikotekide ohiak eraso egin ostean Emakume bat erietxeratu egin zuten atzo arratsean, bikotekide ohiak eraso egin eta gero. Trapagaranen, Bizkaian, gertatu zen erasoa. Gizona andrearen etxera joan zen, eta harremanari berriro ekiteko eskatu zion; ordea, hark ezetz esan zion, eta erasoan hasi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023293
BERRIA
Euskadi
noticias
Uterga-Etxeberria III.a eta Ezkurra II.a-Endika ariko dira finalean ERREMONTEA. Zehaztuta dago jada zein bi bikote ariko diren datorren larunbatean Binakako Txapelketako finalean: Uterga-Etxeberria III.a eta Ezkurra II.a-Endika. Aurrenekoek berriro irabazi zieten atzo finalerdietako itzulikoan Matxin III.a-Ioni (37-40)...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023294
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazabal eta Arrospide aurrez aurre. Olasagastik bihar jakingo du bietako noren aurka ariko den Urrezko Aizkolarien lehiaketako finalean Olasagastik bihar jakingo du bietako noren aurka ariko den Urrezko Urrezko Aizkolarien Txapelketako bigarren finalerdia jokatuko da bihar eta Anjel Arrospide eta Floren Nazabal ariko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023295
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren mobilizazioen berri eman du mugimendu feministak, gaur goizean Bilboko Areatzan egindako agerraldian. Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Baionan, manifestazio bana egingo dira 12:00etan eta 19:00etan. Gainontzeko herri eta eskualdeetan egingo diren ekintzetan parte hartze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023296
BERRIA
Euskadi
noticias
* Banatuko dituzten lizentzietatik euskarazkoei gordeak
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023297
BERRIA
Euskadi
noticias
Berriz ere Diaz Ferran izendatu dute CEOE patronaleko presidente. Krisi ekonomikotik ateratzeko «erreforma ausartak eta presakoak» eskatu dizkio Zapaterori Interes tasak %1,25era jaitsi ditu EBZk, eta maiatzerako utzi ditu ezohiko Hurrengo bileran diruaren prezioa beste puntu laurden bat jaitsiko Neurri estandarrak buk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023298
BERRIA
Euskadi
noticias
Neska-lagunak utzi, eta, mononukleosiarekin gaixorik zegoela, mendira joan zen txabola batera bizitzera. Bakartuta hilabete batzuk pasatu nahi zituen, eta hango ordu galduetan, tristurari sendabidea jarri nahian ondu zuen For Emma, Forever Ago diskoa, 2007an, Bon Iverrek (Justin Vernon musikariak). Falsetoarekin kantat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023299
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaiketak iraun artean espetxera bidali dituzte Urbe, Mujika eta Zabala Oiartzualdeko hamazazpi gazteren aurkako epaiketan Imanol Sagarzazu gaztearen aurkako karguak erretiratu egin dituzte eta absolbituta geratu da. Epaileak epaiketak iraun artean espetxera bidali ditu Urbe, Mujika eta Zabala, ihes egiteko arriskua da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023300
BERRIA
Euskadi
noticias
Muxikan irabazi eta Espainiako Kopa lortu zuen Yusek igandean Unai Yusek azken asteetan egoskor bilatu duen txapela lortu zuen igandean Muxikan: Espainiako Kopa. Gasteiztarrak proba irabazi zuen, eta bezperan Ramalesko proban lortutako lidergoari erremate ezin hobea eman. Denboraldi hasieratik esan zuen Yusek Espainiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023301
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasleek urduritasunez bizi ohi dituzte selektibitatea eta baxoa. 2. batxilergoko eta lizeoko azken urteko ikasleek etengabe darabiltzate buruan unibertsitateko atea irekiko dieten proba horien egunak. Aurten, berriz, oraindik ez dakite noiz egingo dituzten. Iparraldean, litekeena da baxoaren epea gibelatzea, ikasle et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023302
BERRIA
Euskadi
noticias
Galdeketarako kontrol batzordea bertan behera uzteko eskatu dio Espainiak Konstituzionalari Artur Mas Generalitateko presidenteak hilaren 2an sinatu zuen azaroaren 9ko galdeketarako kontrol batzordea izendatzeko dekretua. Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak joan den ostiralean iragarri beza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023303
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxe kaleratzeei erantzuna emateko proposamen berria GASTEIZ. Etxe kaleratzeen aurrean instituzioen arteko «lankidetza» eta «komunikazioa» hobetzeko, erregistro informatiko bat aurkeztu du Iñaki Arriola Jaurlaritzako sailburuak. «Zaurgarritasun egoera berezian» dauden familiei eta pertsonei gizarte aukerak ematea da as...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023304
BERRIA
Euskadi
noticias
Arrainak bailiran, hildakoan azaltzen dira emakumeak, ordura arte, ez ditu inork ikusten, ez ditu inork kontuan hartzen, haien ahotsa ez du inork jasotzen, harrigarria da, inon agertzen ez diren emakumeak ikusten ditut egunero autobusean. Eta askotan akordatzen naiz Arantxa Iturbek idatzitako Kontu jaten liburuarekin, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023305
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskararen betaurrekoak» aldarrikatu dituzte gazte euskaltzaleek topaketetan «Euskaraz bizi nahi duen baina ezin duen belaunaldia da gurea». Abiapuntu hori hartuta hasi ziren saretzen Gazte Euskaltzaleak duela urtebete, eta hortik tiraka iritsi dira I. topaketak egitera Aretxabaletan (Gipuzkoa). Euskararen normalizazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023306
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. UPNk salatu du duela zortzi urte boterea galdu zuenetik Nafarroak lehiakortasuna galdu duela zergetan, eta inbertsioak uxatuz «infernu» bihurtu dela. Mezu horri aurre egin zion atzo Geroa Baik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egoitzaren aurrean: «Nafarroa ez da eskuinak dioen zerga infernu hori». Mikel Asi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023307
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten ere zorpetzea urte hasieran bildu dute Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak. Espainiako Bankuaren datuen arabera, lehenengoak 10.450 milioi euroko zorra du orain, aurreko hiruhilekoan baino 413 milioi gehiago. Hiru lurraldeetako barne produktu gordinaren %15,6 da hori, urte hasieran baino bost hamarren gehi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023308
BERRIA
Euskadi
noticias
Cameronek esan du "ahal duen guztia" egingo duela Frantzia laguntzeko. Berak uste du bi herrialdeak mehatxu beraren menpe daudela eta Erresuma Batuak Sirian esku hartu behar duela. Horretarako, heldu den astean parlamentuan aurkeztuko du bere estrategia. Hala ere, lehen keinu gisa Cameronek Frantziari erabiltzen utziko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023309
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasi aurretik zeuden Eguberrietako Nazioarteko Igeriketa Saria irabazteko hautagaien artean. Aurten Donostiara joandako izar nagusien artean zeuden biak, eta ez zuten kale egin. Iragarpenak bete egin ziten. Oleg Lisogor ukrainarra eta Alena Poptxanka frantziarra nagusitu ziren atzo Pako Ioldi igerilekuan (argazkian bia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023310
BERRIA
Euskadi
noticias
Bederatzi hilabete pasatzen dira arraun denboraldia amaitu eta hurrengoa hasten den arte. Lan handiko bederatzi hilabete, udako txapelketetara berriro punta-puntan iristeko. Bada udatik kanpo arraunlarientzat funtsezkoa den garai bat: negua. Hain ezaguna ez izan arren, erabakigarria da, orduan lantzen baitira sendotze ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023311
BERRIA
Euskadi
noticias
Protesta dezente eragin du gaztelaniaren akademiek frankismo hitzari emandako definizioak hiztegi argitaratu berrian: «Totalitario izaerako diktadura Franco generalak inposatua 1936-1939ko gerra zibilaren ondoren eta hura hil arte mantendua». Deskafeinatua omen. Baina diktadura behintzat deitzen dio definizio berriak: ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023312
BERRIA
Euskadi
noticias
Maiatzaren Lehena da gaur. Langileen Nazioarteko Eguna. Baina gaur ez da izango langileen eskubideen aldeko ohiko mobilizaziorik, ez da egongo manifestazio, mitin eta abarrik. Datorren urtean egingo dira, agian. Herritarren osasuna da orain kezka nagusi, baita langileen osasuna ere; baina bestelako eskubideak ere mahai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023313
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Hao Liu. Herrialdea: Txina. Iraupena: 120 minutu. BBizitza luzea da, ibai hau bezala» dio filmaren hasieran neskatila protagonistak. Asmo adierazpen gisa interpreta daiteke. Bai, bizitza luzea da, film hau bezain luzea. Amaigabeak egiten dira puztutako film labur honen 120 minutuak. Ez dute asmatu istorio t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023314
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Label liga hasiko da larunbatean, eta taldeak prest daude. Donostiarra, Hondarribia eta Orio goian ibiltzeko hautagai dira, baina zuhur mintzo dira haien hiru entrenatzaileak: Igor Makazaga, Mikel Orbañanos eta Jon Salsamendi. Zain dira noiz piztuko semaforoaren argi berdea larunbat honetan. Eusko Label liga hasi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023315
BERRIA
Euskadi
noticias
John Boyne eta David Trueba Donostiako DK jardunaldietan ariko dira John Boynek The Boy in the Striped Pyjamas (Pijama marradunaz jantzitako mutikoa) liburua aurkeztuko du larunbatean, hilak 20, barruan. Nobelan, Bruno izeneko bederatzi urteko haur baten istorioa kontatzen da. Auschwitzera joango da bizitzera Bruno, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023316
BERRIA
Euskadi
noticias
Abokatuak. Arantza Aparicio (11 urte). Ainhoa Baglietto (11 urte). Iñaki Goioaga (11 urte). Ane Ituiño (11 urte). Amaia Izko (11 urte). Eukene Jauregi (11 urte). Jaione Karrera (11 urte). Aiert Larrarte (11 urte). Kepa Manzisidor (11 urte). Onintza Ostolaza (11 urte). Atxarte Salvador (11 urte). Alfonso Zenon (11 urte)...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023317
BERRIA
Euskadi
noticias
EBk eskualdeetako zerga sistema aintzat hartuko duelakoan dago Bilbao Izaskun Bilbao CALRE Europako Eskualdeko Legebiltzarren Konferentziako eta Eusko Legebiltzarreko presidentea itxaropentsu agertu da Bruselan. Europako Batzordeak eskualdeetako sistema fiskalak aintzat hartuko dituela espero du Bilbaok, Europako Justi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023318
BERRIA
Euskadi
noticias
Egia handia ebidentzia gisa altxatzen zitzaigun, urriaren 10ean, Baionako Lauga gelan geundela, bildu-bilduak Oskorri taldearen despedidaz gozatzeko eta hainbat standing ovation herronkatuz berrogeita bost urtez eltze guztietako zali izan diren soinulariak eskertzeko: Euskaldunon herriak, menderen mendeetan zehar, irau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023319
BERRIA
Euskadi
noticias
ATHLETIC. Marcelo Bielsak 100. aldiz zuzenduko du Athletic bihar. Orain arte egindako lanaz galdetuta, talde zuri-gorriko entrenatzaileak atzo esan zuen «balorazio txarra» egiten duela. «Ez dut egin klubak nire eskuetan jarri duen tresnen erabilera ona». Realaz, berriz, txuri-urdinen erasoko jokoa nabarmendu zuen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023320
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken hilabeteetan landutako berregituraketa planaren zertzelada batzuk eman ditu Siemens Gamesak. Jakinarazi du 4.100 lanpostu kendu nahi dituela hurrengo hilabeteetan, hau da, taldeak dituen 29.800 langileen ia %14. Kaleratze gehienak bulegoetako langileen artean egingo ditu, eta horregatik litekeena da eragin handia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023321
BERRIA
Euskadi
noticias
Harrera egin zioten atzo arratsaldean Miriam Campos euskal preso ohiari Bilbon. 18/98 auziagatik preso zegoen 2007tik Murtziako espetxean. Auzitegi Nazionalak 11 urteko espetxe zigorra ezarri zion, baina Auzitegi Gorenak zazpi eta erdira jaitsi zion. Hilaren 14an egingo diote ongietorri ekitaldia.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023322
BERRIA
Euskadi
noticias
DONAPALEU. Etxetik ateratzeko aitzakia bikaina izango dute gaur Donapaleuko herritarrek (Lapurdi), maila handiko kontzertuak izango baitituzte herriko plazan. Besteak beste, Amaren Alabak taldea eta Aguxtin Alkhat bakarlaria izango dira oholtza gainean. Arratsaldeko seietan hasiko dira kontzertuak. Ordu berean, Arbonan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023323
BERRIA
Euskadi
noticias
Eredu bat baino gehiago da, eskola barruko kontu bat baino gehiago. «Katalanismoaren bizkarrezurra. Hori ukitu dute». Mina eta ezinegona eragin du Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroaren asmoak Katalunian. Haserre mintzo da Muriel Casals ere, Omnium Culturaleko presidentea. Hezkuntzan bakarrik ez, gizarte o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023324
BERRIA
Euskadi
noticias
Bakarrik edo taldean? Horixe da bidaia bat prestatzen hastean hartu beharreko lehenbiziko erabakietako bat. Gaur egun gero eta ohikoagoa da bakarrik bidaiatzea. Bidaia agentzietan sumatu dute hori. Jendeak ez du beldurrik bakarrik bidaiatzeari. Teknologia berriek asko erraztu dute hori. Modu horretan bidaiatzeak, gaine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023325
BERRIA
Euskadi
noticias
Palestinako emakumeak hizpide izango dituzte gaur Zumaiako (Gipuzkoa) gizarte zerbitzuen zentroan, Brankan, 17:30ean. Emakumeen giza eskubideak munduan: Palestinako emakumeen egoera hitzaldia antolatu dute Malen Etxea taldeak eta Nor Lah kultur elkarteak. Euskal Herriko emakumeen aldeko hamar elkartek Palestinako beste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023326
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Txingorraren ondorioz, zirkulazioa dezente korapilatu zen atzo Araban. Hainbat istripu izan ziren, eta horietako bitan hamabi lagun zauritu ziren. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, A-1 errepidean izandako istripuan, bi furgoneta eta zazpi autoren artean izan ziren kolpeak. AP-68an sei autok jo z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023327
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken hauteskunde kanpainan harritu ninduten zergak jaistearen aldeko lehia eroak eta ezker tradizionalak zergen zergatikoa azaltzeko ezinak. Ezkerrak presio fiskala igoko zuelako akusazioari (akusazio bezala planteatuta zegoen-eta) ez ikusia egiten zioten, erauntsia laster amaituko ahal zen itxaropenaz eta ongizatezko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023328
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Teddy Lussi-Modeste. Aktoreak: Tahar Rahim, Roschdy Zem, Maiwenn Le Besco. Iraupena: 92 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017. Familia xume batean hazi da Brahim, eta berak egindako ahaleginari eta lanari esker, umorista arrakastatsu bilakatu da denbora gutxian. Horrek, orde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023329
BERRIA
Euskadi
noticias
Garraio publikoaren erabilerak behera egin du Bizkaian, krisiaren ondorioz. Garraio operadore handi guztiek erabiltzaileak galdu dituzte, Metro Bilbaok izan ezik Garraio publikoaren erabilerak behera egin du Bizkaian, krisiaren Garraio operadore handi guztiek erabiltzaileak galdu dituzte, Metro Garraio publikoak iaz ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023330
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Sortzez Garbia katedralean, Katedral Berria esaten dioten horretan, 1936ko uztailaren 18an herriaren nahiaren kontra altxaturiko tropa kolpistek hil zituzten hamalau euskal apaizen oroigarri. Horixe izango da Bilboko, Gasteizko eta Donostiako apezpikuek proposatu dituzten ekitaldietatik publikoena eta nabarmenena...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023331
BERRIA
Euskadi
noticias
Browni, Sarkozyri, Balkenenderi, Hillaryri... eta Ban Ki-mooni berari ere. Agintari horiei guztiei eta, akaso, jakinarazi ez duten besteren bati ere hots egin die. Goldstone txostenari uko egiteko eskatzeko egin die dei, etsi-etsian, bere armadaren kontrako akusazioak bertan behera gera zitezen, bere armadaren ankerker...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023332
BERRIA
Euskadi
noticias
Otsoa «interes bereziko» izendatu nahi du Jaurlaritzak GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak proposatu du «interes bereziko espezie» izendatzea otsoa. Arabako Aldundiak asteon erabakitakoaren kontra doa neurria. Izan ere, aldundiak baimena eman du Araban dagoen otso bakarra hiltzeko, Arkamo, Gibijo eta Urkabust...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023333
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egurrezko etxeak seguruak dira». Etxeetan pizten diren su gehienak gizakien deskuiduengatik direla dio Pedro Izaga suhiltzaileak Etxeetan pizten diren su gehienak gizakien deskuiduengatik direla dio Ez da gehiegizko larritasunik eragin behar gizartean. «Egurrezko etxeak ere seguruak dira», esan du Pedro Izaga Bilboko ...
cc-by-sa 4.0