id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0023134
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarasate pasealekuko okupazioan parte hartu zutenei sostengua azaldu diete IRUÑEA. Iazko urriaren 8an, Iruñeko Sarasate pasealekuan eraikin bat okupatu zuten hainbat lagunek, etxebizitzaren merkantilizazioa salatzeko. Aurki hutsarazi egin zuen Poliziak eraikina eta liskarrak izan ziren. Hiru lagun atxilotu zituzten ope...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023135
BERRIA
Euskadi
noticias
2011ko Ekobarometro Sozial eta Industrialaren balorazioa egiteko agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk, sailburuorde Arantxa Leturiaondok eta Ihobeko zuzendari nagusi Fernando Barrenetxeak. Herritarrei egindako galderei so, bi ondorio az...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023136
BERRIA
Euskadi
noticias
Keinu bat da, baina nahikoa erronkaren neurria ulertzeko. Emanaldi erdian, eskuinerantz biratuta, Ainar Rubikis Euskadiko Orkestra Sinfonikoko orkestra zuzendaria, hari sekzioari adi; tenpoa moteltzeko esaten die biolin, cello eta kontrabaxuari. Segundo bakar batez, ordea, biratu du burua ezkerrera, eta Malandain Balle...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023137
BERRIA
Euskadi
noticias
Apirilaren 1ean bi urte beteko dira Europako Batzordeak estatukide bakoitzari urtean gehienez ekoizteko esne kuotak kendu zizkiela. Garai hartan, ahots ugarik ohartarazi zuten sektorearen gainbehera areagotu besterik ez zuela egingo erabakiak: produkzioa igo eta prezioak merkatzearekin batera, epe luzera ekoizle txikia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023138
BERRIA
Euskadi
noticias
11:30. Literatura unibertsala. Ibilitakotik ibiltzekora mahai ingurua, Angel Erro, Irati Jimenez eta Manu Lopez Gasenirekin, Modelo aretoan. 17:00. Elkarrizketa baten soinua eta notak ikuskizuna, Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez eta Miren Narbaizarekin, Modelo aretoan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023139
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasturtea gogotsu hasi dute euskararen etsaiek, hizkuntzaren normalkuntza eta eskubideen bermeari inongo onurarik ekarriko ez dioten pausoak eman dituzte. Beraien hizkuntza politikak ezagutzen ditugu, eta herritarrok, behin eta berriro, aldaketaren beharra aldarrikatu dugu. Euskal Herriak eta euskarak ezin dute iruzur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023140
BERRIA
Euskadi
noticias
'Gru 3, mi villano favorito / Moi, Moche et Méchant 3' Zuzendariak: Kyle Balda, Pierre Coffin eta Eric Guillon. Iraupena: 90 minutu. Generoa: Animazioa, komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017. Gru pertsonaiaren lehen atala oso errentagarria izan zen, eta are gehiago bigarrena; hortaz, ez da harritzekoa Gru eta haren min...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023141
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken asteetan, emakumeen aurkako bortizkeria estaltzen duten bi egoerak deserosotasun handia sortu didate. Biak egunerokotasunean txertatutako ekintzetan agertu zaizkit, eta urduritu naiz, ez baitut entzun haiek zalantzan jartzen dituen hitzik. Gure herrietan ematen den sorginen irudikapena eta Madrilen egin zen akela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023142
BERRIA
Euskadi
noticias
Gehienok ematen diogu txukundu bat etxeari kanpoko norbait datorrenean. Den-den-dena atonduko ez bada ere, handi-aurkiekikoa behintzat egin. Ezkutatu bistan zeuden gauzaren batzuk eta bistan jarri gordean zeudenak. Umetan ere, ikastolan, inspektorea zetorrenerako prestatuak egoten ginen, zer egin eta zer ez; zer erantz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023143
BERRIA
Euskadi
noticias
Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak bereizi egin ditu iazko azaroan eta aurtengo otsailean Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen findegian izandako arazoak. Haren esanetan, azaroan, airera isuritako bentzeno maila handiak neurtu zirenean, matxura baten ondorio izan zen, eta enpresari kostatu egin zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023144
BERRIA
Euskadi
noticias
'Urtesasoiak.com' aurkeztu dute, ohiturak urtaroen bitartez ezagutzeko aukera Lau urtaroen bitartez, herri egutegiaren barruan urte osoan egiten diren ospakizun tradizionalen bilduma osatu dute hainbat euskal erakundeek. Urtesasoiak.com webgunean dago ikusgai, eta gaur aurkeztu dute, Bilbon. Oles ta oles, Hou Pitxu hou...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023145
BERRIA
Euskadi
noticias
M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. EAk eta Aralarrek zientzia eta berrikuntza politiken transferentzia exijituko dute. Ongizatea lortzeko berriztapenaren garrantzia azpimarratu zuten bi alderdiek agerraldi bitan EAk eta Aralarrek zientzia eta berrikuntza politiken transferentzia Ongizatea lortzeko berriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023146
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gutako askok agian ez dugu inoiz hain gertu izango Europa mailako final bat». Osasunako atzelariak sasoi gorabeheratsua izan du, baina bere mailarik onena ematen ari da azken boladan. UEFA Kopako finala jokatzea amesten du. CARLOS CUELLAR . Osasunako jokalaria «Gutako askok agian ez dugu inoiz hain gertu izango Europa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023147
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteko bigarren soldata igoera izan dute Eusko Jaurlaritzaren 70.000 langileek. Otsailean, %2,25 igo zieten, urte hasierako atzerako eraginez; atzo, berriz, beste %0,25 handitzea onartu zuen Gasteizko gobernuak, uztailaren 1eko atzera eraginez. Itzarri pentsio osagarrira egiten duen ekarpena %1,5era igoko du urtea amai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023148
BERRIA
Euskadi
noticias
Presidenteak uko egin dio Gobernua osatzeko ardura PSDren gain uzteari Ia boto guztiak zenbatuta, bost puntuko aldea ateratzen dio orain arte oposizioan egon den PSD Alderdi Sozial Demokratak, Ludovic Orban lehen ministroaren NLP Alderdi Nazional Liberalari. Hala, lehen emaitzen arabera, botoen %30 eskuratuko lituzke l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023149
BERRIA
Euskadi
noticias
ELIKADURA. HAZKURRI KONTUAK. Txotx garaian ere, bakoitzari berea Kristau oldeak, euskaldunak trumilka, jendetza ikaragarriak hasiak dira biltzen upelaren ondora, txotx! oihu magikoak erakarrita. Langile, artista, politiko, bizkartzain eta bizkarroia, denak sentitzen dira superguai euskaltasunaren tenplu horietan, mila ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023150
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskarak gutxienez %25a behar duela ezarri dute, baina hori gaindituko dugu» Berriozar Irratiko albistegiak egiten Txari Eleta eta Aintzane Castillo kazetariak hasi dira. Arduradun lanak Pello Uhartek betetzen ditu (Zubieta, Nafarroa, 1943). Berriozarko Udalak aspaldi izan zuen irrati bat. Azken aldian itxita zegoen, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023151
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer demontre gertatzen da espetxeen barruan? Zer eratako legeek agintzen dute gizartetik bakartuta aritzeko sortutako eremu horietan? Nori eman behar dizkiote azalpenak espetxeen kudeatzaileek? Inork eskatzen al dizkie argibideak? Errealitate paraleloak dira kartzelak. Halakoak izateko sortuak direnez, hala funtzionatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023152
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela bi ostiral, Anjel Lertxundik Edwin Bensonez idatzi zuen, mandan hizkuntzaren azken hiztunaz. Ordutik ez litzateke harrigarria beste azken hiztun bat hil balitz, beste hizkuntza bat isildu izana. Batez beste, bi astean behin hiltzen omen da hizkuntza bat munduan. Aurten, puntako kantari askorekin batera, azken hiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023153
BERRIA
Euskadi
noticias
Beldurra sartzeko makinak gara, baita beldurra sentitzeko panpinak ere. Txikitatik ikasi genuen. Huts erdiren bat egin orduko, ganbaran giltzatzearekin mehatxatzen gintuzten; edo traperoaren zakuarekin; edo arrepentinetan (erreformatorioan) sartzearekin. Baina ezagutzen dudan mehatxu bitxiena, Josu Arrizabalagaren Onda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023154
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibon Salvador eta Karlos Martinez, 'Hondar artean'-en DONOSTIA 2016. Ibon Salvador koreografoa eta Karlos Martinez diziplinarteko artista hautatu ditu Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak, Saharako Arte Eskolako azken urteko ikasle Nasra Sidi Azmanekin eta eta Ahmed Omar zinemagilearekin batera Hondar artean egitas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023155
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau zibil eta AEBetako militar bat hil dituzte Afganistanen Ekintzaile suizida batek atzo lau zibil eta Estatu Batuetako militar bat hil zituen eraso suizida batean. Leherketan hamabi lagun zauritu ziren. Kabulgo aireporturako bidean izan zen erasoa. AEBetako armadaren konboia igarotzen ari zen unean zartarazi zuen eki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023156
BERRIA
Euskadi
noticias
1986an, orduan Nazio Batuen Erakundean Israelgo estatuaren ordezkari zen Benjamin Netanyahuk liburu fundazional bat eman zuen argitara: Terrorism: How the West Can Win . Bertan izen handiko orientalisten artikuluak biltzen ziren, eta besteak beste azaltzen zen, motzenak ere ulertzeko maneran, ezinago estua zela islamar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023157
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau lagun erietxera eraman dituzte, bi sutetan zaurituta ARRIGORRIAGA. Sute bat sortu zen atzo bazkalondoan Arrigorriagako etxe batean (Bizkaia), eta hiru lagun ospitalera eraman behar izan zituzten, kea arnastuta -beste lau lagun ere artatu zituzten-. Ez zen sute bakarra izan: etxe batean sua piztu zen Amezketan ere (...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023158
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskualdeko gertaera eta ekimenen bozgorailu da Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza . Hamar urtez bete du eginkizun hori eskualdeko euskarazko hedabideak, eta herritarren onespena eta babesa erdietsi du. «Erreferente da», dio Lore Bengoetxeak, hedabideak izandako lehen zuzendariak. Biharko egunez duela hamar urte argitaratu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023159
BERRIA
Euskadi
noticias
Maiz galdetzen didate zergatik idazten dudan politikaz hainbeste, beste batzuek zergatik ez dudan gehiago idazten galdetzen didaten bezala; biek dute arrazoi. Asko kostatzen zait politikaz idaztea, hemengo diskurtso politikoak ez baitauka marko propiorik, marko subordinatuetan teorizatzen da, subordinazioa bera onartuz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023160
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntzen ofizialtasuna sustatzea eskatu du Espainiako Kongresuak Berezko hizkuntzak ofizial egiteko estatutu erreformak bultzatzeko eskaera egin zuen atzo Espainiako Kongresuak. Hizkuntza gutxituak babesteko legez besteko proposamena eztabaidatu zuten asteartean, eta atzo egin zuten bozketa. Testua ez zuten osotasune...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023161
BERRIA
Euskadi
noticias
Maskara derrigortu dute Lapurdiko zenbait herritan Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak maskararen erabilera derrigortu du Lapurdi kostaldeko zenbait hiritan. Hala, bihartik aitzina Miarritzeko, Baionako, eta Donibane Lohizuneko hiri barneetan maskararekin ibili beharko du 11 urtetik gorako edonork. Elbarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023162
BERRIA
Euskadi
noticias
Mobilizaziorako deia egin du Putinek, eta mehatxu nuklearra hauspotu Vladimir Putin Errusiako presidenteak 300.000 erreserbista mobilizatzeko agindu du, eta Kremlinen menpeko Ukrainako lurralde batzuek erreferendum bidez Errusiaren parte bilakatzeko duten asmoa babestu du. Aldi berean, ohartarazi dio Mendebaldeari arma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023163
BERRIA
Euskadi
noticias
Ilarrak lekaleak dira, eta bere eduki nutrizionala oso aberatsa da karbohidratoak, proteina, zuntza, bitaminak eta mineralak baitituzte. Merezi du, udaberri partean kontsumitzea elikagai hau, garaikoak eta freskoak kontsumitu ahal izateko, horrela bitaminen ezaugarri guztiak mantenduko dira. Folatoak, C bitamina eta ni...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023164
BERRIA
Euskadi
noticias
OLBEk opera laburtu batekin eutsiko dio denboraldiari Denboraldia hasi ere egin gabe egon dira itxiera iragartzeko puntuan. Koronabirusaren eraginez, martxoaz geroztiko geldialdiaren ostean, azkenean, aurreko asteko ostiralean aurkeztu zituen Operaren Lagunen Bilboko Elkartea k (OLBE) aurtengo denboraldia abiatuko zuen
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023165
BERRIA
Euskadi
noticias
Portugalgo ekonomia oraindik ere gehiago uzkurtu da finantza krisiak eta erreskatearen baldintzek eraginda, Portugalgo Estatistika Institutuaren arabera. BPGak %3,3 egin du behera urteko bigarren hiruhilekoan, iazko garai berarekin alderatuta.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023166
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiltzea ez da gauza erraza eta hilda egotea, zer esanik ez. Segituan antzematen da nor ari den inprobisatzen. Egunero hil gintuen amak hazi bitartean eta egunean behin baino gehiagotan, ondoren. Begi-larriz agurtzen gintuen eskolarakoan, heriotzara kondenatutako bi izaki hain txiki bizitzaren arriskuen aurrean babesgab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023167
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Udalak Naturgasi saldu dio Bilbogasen erdia «Adiskidetasunez» konpondu da auzia. Azkenik, 35 milioi euroren truke Naturgas Energiari saldu dio Bilbo Udalak Bilbogasen zuen partaidetza. Akzioen erdia, hortaz. Iñaki Azkuna Bilboko alkateak jakinarazi duenez, diru horrekin eraikin berri bat egingo dute udaletxeare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023168
BERRIA
Euskadi
noticias
«Guretzat egina da horko txapel hori», bota dio Maddi Ane Txoperena Iribarrenek Miren Artetxe Sarasolari, eriaz erakutsiz antolatzaileek atera berri duten EHZ txano berria, marroixka. Ekia jalgi ahala onddoak bezala ari dira hazten Irisarriko (Nafarroa Beherea) plazan. Entzuleek adi zaizkie bi bertsolariei, Ekhi Erremu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023169
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko jaietako zuzenekoa aurki jarriko du salgai Zarama taldeak, CDan eta DVDan Bilboko jaietako zuzenekoa aurki jarriko du salgai Zarama taldeak, CDan Zarama taldeak Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertuaren CDa eta DVDa aurki izango dira musika dendetan salgai. 15 urteko etenaren ondoren, abuztuaren 18an jo zuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023170
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. «Kamioilarien bizimodua daramat, kilometroengatik». Madrilgo gau-festetan, ospetsuen bihotz kontuen berri ematen dabil Klaudio Landa 'XQ no te callas' programan. KLAUDIO LANDA . Telecinco kateko berriemailea Madrilgo gau-festetan, ospetsuen bihotz kontuen berri ematen dabil «Kamioilarien bizimodua daramat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023171
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi asteburuz jarraian murgilduko da festa giroan Izurtza (Bizkaia). Gaur 20:00etan hasiko dira jaiak, orduan botako baitu herriko aguazilak suziria udaletxeko balkoitik. Eztandarekin batera lehertuko da festa, eta gaztelekuan joko duten musika taldeak arduratuko dira giroa berotzeaz. Martxak ez du etenik izango hurreng...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023172
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako ekonomia %2,9 handitu da urtebetean; enplegua, berriz, %2,1 IRUÑEA. Hirugarren hiruhilekoan, %2,9 handitu zen Nafarroako ekonomia, iazko datuekin alderatuta; bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, %0,7 hazi zen jarduera ekonomikoa. Enpleguari dagokionez, Gizarte Segurantzan 2.568 afiliatu gehiago zeud...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023173
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudi zehatz bat lortu nahi zuten atzo ELA eta LAB sindikatuek Gasteizen. Gehiengo sindikala «zokoratu» nahi duen estrategia baten partaide izatea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari, hitzarmen kolektiboak gutxiengoan sinatzeko estrategia bati estaldura eskaintzeko prest agertu delako. Ideia hori irudikatzeko eraman zuten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023174
BERRIA
Euskadi
noticias
Bada berritasuna EPPK-ko kide batek egun batzuetarako irteera baimena jasotzea. Ekaitz Ezkerrak jaso du orain, bi aldiz. Kolektiboko hirugarrena da; Xabier Sagardoi eta Alfredo Remirez izan ziren aurreko kasuak, bienak ere aurtengoak. Badu berritasun bat Ezkerrarenak: haiek ez bezala, auto judizial bidez lortu du baime...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023175
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondarroan BERRIAlagun diren denda eta tabernetan gastatzeko mila euroko saria ONDARROA. Bi aste iraun du Erosi Ondarroan Berriaren Eskutik kanpainak. 1.000 euroko txekea zozkatu dute herrian BERRIAlagun diren taberna eta saltokietan gastatzeko. Josebe Mendizabalek irabazi du saria. Ondarroako 40 denda eta taberna dira ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023176
BERRIA
Euskadi
noticias
93.000 lagun deitu dituzte igandean estatus politikoaz bozkatzeko «Euskal Herriaren etorkizunaz» galdetuko diete igandean Araba, Bizkai eta Nafarroako 23 udalerritako biztanleei. Guztira, 92.959 herritar daude bozkatzera deituak, Gure Esku Dago plataformak bultzatutako herri galdeketetan. Igandeko «olatu» horretako her...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023177
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: William Oldroyd. Aktoreak: Florence Pugh, Christopher Fairbank, Cosmo Jarvis. Iraupena: 89 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2016. Ingalaterrako etxalde bat, 1865. urtean. Katherine ez da pozik bizi senar gisa duen gizon ezatsegin eta zaharrarekin, eta haren familia gaizto eta erruk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023178
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiztegietan momentuz sartzen ez den hitza da, baina badu grazia berezia gaur egungo sistema politikoen azaltzeko. Eskertu dezagun Laurent Joffrin Nouvel Observateur astekariaren buruak eman kontzeptu sarkorraz. Demokrazia eta diktadura hitzekin moldatua da demokratura, biak irudiz hain bi muturretako erregimen politiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023179
BERRIA
Euskadi
noticias
Ernek salatu du Ertzaintzak ez duela genero indarkeriaren aurkako prebentzio planik Ertzaintzako Erne sindikatuak azaldu du "esponentzialki" hazten ari direla genero indarkeria kasuak eta, hori ikusita, Ertzaintzak ez duela aurrea hartzeko planik. Ertzaintzaren egoeraz ohartarazi, eta sindikatuekin biltzeko eskatu die ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023180
BERRIA
Euskadi
noticias
Troikak defizit helburua malgutu dio Portugalgo Gobernuari Portugalgo Finantza ministro Victor Gasparrek eman zuen atzo berria: troika gustura dago Portugal egiten ari den lanarekin kontu publikoak «orekatzeko». Horregatik, Europako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak epea luzatu diote «egin beharreko doikuntzak» d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023181
BERRIA
Euskadi
noticias
Berdintasunerako Emakunde Saria jaso du Marta Macho Stadler matematikariak GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren eskutik jaso zuen atzo Marta Macho Stadlerrek Berdintasunerako Emakunde Saria. Matematikako doktorea eta EHUko irakaslea da, eta lan handia egina du matematiken alorrean genero ikuspegia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023182
BERRIA
Euskadi
noticias
Mario Vargas Llosaren lumaren gustuko bizitza protagonizatu zuen. Javier Cercas aurreratu zitzaion, ordea. Bilau eta heroi; nork nor engainatuko jokoan, jaun trebe; suge engainatzaile eta txori engainatu; txotxongilo irrigarri eta boxeolari jipoitu: bere karismaren magnetismoak aupatu zuen eta gorrotoaren bazka bilakat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023183
BERRIA
Euskadi
noticias
"HUMANISMO ETA DEMOKRAZIA" . Koherentziaz jokatzeko eskatu diote sozialistek Sanzi Koherentziaz jokatzeko eskatu diote sozialistek Sanzi Humanismo eta Demokrazia auziaren harira, «koherentziaz» jokatzeko eskatu zion atzo Carlos Chivite PSNko idazkari nagusiak Miguel Sanz Nafarroako lehendakariari. «Duela gutxi, Sanzek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023184
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken agur jendetsua eskaini zioten atzo Muxikako Areatza auzoko (Bizkaia) San Kurtze parrokian Jon Lopategiri. Bertsolaria ostegunean hil zen, 84 urterekin. Transmisioa izan zuen obsesio bizialdian, eta horren erakusgarri gertatu zen atzoko agurra, bertan elkartu baitziren, besteak beste, Xabier Amuriza, Imanol Lazkan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023185
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Baskoniak galdu egin du Bayernen aurka 68-76, Euroligako hirugarren jardunaldian. Joan Peñarroyaren jokalariek ez zuten gau onena izan, eta eskuetatik alde egin zien partidak azken laurdenean. Horrela, bigarren porrota du Gasteizko taldeak. Partida parekatua izan zen hasieratik bukaerara. Lehen zatian, tal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023186
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahal bereziak jasota, Madurok prest ditu «gerra ekonomikorako» neurriak Ustelkeriari eta «gerra ekonomikoari» aurre egiteko bi lege gaur bertan jarri nahi ditu indarrean Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak. Dekretuz. Izan ere, Asanblea Nazionalak atzo onartu zuen Gaitze Legea, eta Madurori parlamentuaren galbahea p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023187
BERRIA
Euskadi
noticias
Soilik EAJk eta PSEk babestu dituzte Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuak Aurrekontuen negoziazio saio ustelak idatzitako gidoiari jarraitu dio Eusko Jaurlaritzako 2023ko kontuak onartzeko osoko bilkurak, Eusko Legebiltzarrean. Soilik EAJk eta PSE-EEk babestu dituzte Pedro Azpiazuk aurkeztutako zenbakiak, eta haien gehie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023188
BERRIA
Euskadi
noticias
Gezurretan oinarritutako gerra estrategia batek eragin dezakeen hondamenaren adibidea da Irak. AEBek herrialdea inbaditu eta hamar urtera, dozena bat bonba-autok gutxienez pertsona 60 hil eta 172 zauritu ditu, urteurrenaren bezperan; bihar beste horrenbeste hil daitezke, egunerokoa izugarria baita: AEBetako soldaduek a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023189
BERRIA
Euskadi
noticias
Uztailaren 29an deitu zuen Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara, 1936ko Francoren altxamenduaren 80. urtemugatik egun gutxira. Bozak pasatu eta berehala, urrian, bost urte beteko dira ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuenetik. 2011 harta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023190
BERRIA
Euskadi
noticias
ARDOGINTZA. EHNE: «Ardoaren Legeak bere hartan sektorea hondoratuko du». Nafarroan egunero mahastizain batek jarduera uzten duela ohartu dute EHNE: «Ardoaren Legeak bere hartan sektorea hondoratuko du» Nafarroan egunero mahastizain batek jarduera uzten duela ohartu dute Mahatsa biltzen hasteko gutxi falta denean, Nafar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023191
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzari herri mugimenduen lana trabatzea egotzi dio EHEk Herri mugimenduen lana zapuztu. Hori da, Euskal Herrian Euskarazen (EHE) hitzetan, Eusko Jaurlaritzak egin nahi duena, datorren urtean banatzen hasiko den erabileraren kalitate ziurtagiriarekin. Lan munduan euskara zabaltzeko ekimen gisa aurkeztu du Eusko J...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023192
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasiera duen guztiak du amaiera. Berriro hasierara . Izenburu hori jarri diote azkeneko atalari. Zikloa itxiko duenari. Igandean egingo dute azkeneko Celosamente gordea Manex Agirrek eta Gaizka Amondarainek Hala Bedi irratian. Zortzi denboraldi egin dituzte irratiko sormenean, literaturarekin, musikarekin eta soinuekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023193
BERRIA
Euskadi
noticias
Viktoria Eugenia antzokian egin duten Euskal Zinemaren Galan estreinatu dute Agur, Etxebeste! filma. Aurretik, baina, Zinemira saria eman diote Jose Maria Lara Txepe ekoizleari. Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizle elkarteek euskal zinemaren pertsonaia nabarmen baten ibilbidea aintzat hartzeko ematen dute ohorezko sar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023194
BERRIA
Euskadi
noticias
Murrizketen aurkako «oihua» kalera eraman zuten atzo CCOOk eta UGTk. Bakoitzak bere aldetik elkarretaratzeak egin zituzten Bilbon, hezkuntzako murrizketak salatzeko. Bestelako politika ekonomikoak eskatu zituzten, eta nabarmendu zuten beharrezkoa dela hezkuntzan inbertitzea krisitik irteteko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023195
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat estatu kidek errefuxiatuen auzia aztertzeko bilera bat egingo dute igandean Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak lan bilkura «informal» batera deitu ditu igandean hainbat estatu kidetako estatuburu eta gobernuburuak, «migrazio eta asilo auzia» aztertzeko eta «ideiak trukatzeko». Kontseiluak dato...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023196
BERRIA
Euskadi
noticias
PAI programa «txapuza kaltegarri bat» dela salatu dute Iruñean PAI-Free plataformak deituta, ingelesez ikasteko programari buruzko jardunaldien lehen saioa egin zuten atzo Iruñeko San Frantzisko eskolan. Zehazki, Madrilgo eta Nafarroako kasuak alderatu zituzten lehen saio horretan. Lehenik, La chapuza del bilingüismo (...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023197
BERRIA
Euskadi
noticias
JAURLARITZAK BASQUEVOLTENTZAT ONARTURIKO LAGUNTZA, MILIOI EUROTAN Miñaon (Araban) eraikiko den Basquevolt bateria lantegiarentzat 15,5 milioi euroko laguntza onartu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak «izaera industrialeko ikerketa proiektu bat garatzeko egoera solidoko baterien inguruan, eta horiek abian jartzeko beharrezko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023198
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Herri hezitzailea, eskola herritarra izeneko jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 10ean eta 11n, Donostian, Kursaalean. Antolatzaileak hauek dira: Txatxilipurdi aisialdi elkartea, Irrien Lagunak, Huhezi, Oarsoaldeko Euskara Batzordea, Lizarrako eta Iruñeko udal haur eskolak eta Hik Hasi. Izena ostirala arte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023199
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasteko, Sortzen Elkartetik gure besarkada beroena bidali nahi diegu Ziburuko hamabi piratei zein beraien familiei, eta une zail hauetan bakarrik ez daudela gogorarazi nahi dizuegu ere. Zuekin gaude. Gurekin zaudete. Paueko epaile batek, Ziburun, marinelak besterik ez duela nahi adierazi berri du. Baina Ziburun piratak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023200
BERRIA
Euskadi
noticias
Laguntza fiskalak emango dizkiete Arabako laborariei GASTEIZ. Arabako Errioxan lehorteak eta harri ekaitzek kalteak eragindako laborari eta abeltzainei laguntzak emango dizkie Arabako Foru Aldundiak. Lehen sektoreko jarduerek, sei hilean behin bi urte lehenagoko irabazien %6 ordaindu behar dute. 2010eko bigarren seihil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023201
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika estilo bat definitzen duen taldea da Judas Priest. Heavy metalaren kanona zehaztu beharko balitz, ezinbestean sartu behar litzateke talde britainiarra, bai aitzindari izan zelako, baina generoan klasiko bilakatu diren disko mordoxka grabatu duelako 40 urte pasako ibilbidean. Edozein metalzalek ezagutzen ditu Sad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023202
BERRIA
Euskadi
noticias
Datorren astean bi lanuzte egitera deitu dute Bizkaiko zahar etxeetako langileek. 2008ko abendutik lan hitzarmenik gabe dihardutela salatuko dute asteazkenean eta ostiralean Datorren astean bi lanuzte egitera deitu dute Bizkaiko zahar etxeetako 2008ko abendutik lan hitzarmenik gabe dihardutela salatuko dute Bizkaiko za...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023203
BERRIA
Euskadi
noticias
Ministroek baliatu bide duten mahai obaloa inguratu dute enpresaburu gaiek Lapurdiko gela batean. Denak emazteak. Bakoitza bere bideari so bada ere, epizentroan gero eta nabarmenagoa da elkarren arteko sustengua eta konplizitatea; berritasunaren norabidearen balizko noraeza baitute denek iparrorratz. Hitza hartu du gaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023204
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk estatutua betetzeko egutegia eskatu dio Madrili Eusko Legebiltzarrean datozen hilabeteak «erabakigarriak» izango direla-eta, EAEko Estatutu Politiko berria zehazteko, EH Bildurentzat garrantzi handia dauka eztabaida horrek «abiapuntu sendoa» izateak. Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatu dio bi hilabeteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023205
BERRIA
Euskadi
noticias
Ingeniaritza lan bitxia ikus dezakegu Jugalez ibaiak irekitako ibar emankorrean (Bergantzu, Araba). Besteak beste, ia bost kilometroko ubide bat hondeatu zuten Bergantzuraino orain mende bat. Han segitzen du, isil-misil, ibiltarien gozamenerako gertu. Egun euritsuetan, ibar xume horrek ikuskizun aparta eskaini ohi die ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023206
BERRIA
Euskadi
noticias
Guggenheimek 24 milioi euroko aurrekontua edukiko du aurten Bilboko Guggenheim Museoaren Fundazioaren Patronatuko kideak bildu ziren atzo iluntzean, eta ondoren, jakinarazi zuten museoaren aurtengo aurrekontua 24 milioi euro pasatxokoa izango dela. Iazkoarekin alderatuta, %2,4 jaitsi da, hortaz. 2013rako programazio ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023207
BERRIA
Euskadi
noticias
BERTSOLARITZA. Durangaldeak irabazi du Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketa. Herenegun gauean jokatu zen finala Bilboko Kafe antzokian. Bai 18 urtez azpikoetan zein 19 eta 24 urte bitarteko mailan, Lea-Artibai bigarrena baino hobea izan zen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023208
BERRIA
Euskadi
noticias
Beheranzko bidean bukatu zuen 2015. urtea Brent upelak, 35,05 euro balio zuela. Eta goranzko bidean dago petrolioa urtebete geroago, atzo 53,70 euroan salerosi baitzen. Hau da, urtebetean %53 garestitu dela. Dolarretan, pixka bat gutxiago garestitu da (%52), azken hilabeteotan AEBetako dirua indartsu dabilelako, eta ia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023209
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako 52. Jazzaldia amaierara iritsiko da gaur, eta hasi, The Pretendersen rock eta pop elektrikoarekin hasi zen bezala, azkeneko egunean ere pop musikaren izar batek hartuko du protagonismoa: Bryan Ferryk. Roxy Music taldeko abeslaria izan zenak 72 urte beteak ditu, baina sasoian segitzen du, batik bat bere ibilb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023210
BERRIA
Euskadi
noticias
Mexikar jatorriko alkatea aukeratu dute Los Angelesen Eric Garcetti demokratak irabazi ditu Los Angeles hiriko alkatetzarako hauteskundeak, Wendy Greuel errepublikanoari estu irabazita. Los Angelesen bertan jaioa, aita mexikar jatorrikoa du Garcettik, eta hiriko lehen alkate judua izango da. Haren ama, Sukey Roth, Erru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023211
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasleok nazkatuta gaude hezkuntza sistema kapitalista eta merkantilista honekin. Erreforma onartezin eta injustu hauen aurrean borrokatzeko prest gaude. Badakigu irakasleek ere pairatu dituzuela Joxe Iñaxio Werten mozketen ondorioak. Bilboko Ingeniaritza eskolako 40 bat gazte, gaurko ikasle greba eztabaidatzeko asanbl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023212
BERRIA
Euskadi
noticias
Igandetik astelehenerako gauean hil ziren, hipotermiagatik. Beste 15 etorkin larri zauriturik daude. Guztira 105 etorkin zihoazten txalupa neumatiko batean. Libiako kostaldetik gertu gelditu zen txalupa, noraezean, eta bertan erreskatatu zuten bi merkantzia itsasontzik. Handik, Italiako Lampedusara eraman zituzten etor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023213
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gehiegizko errespetua izan diogu CSKA Moskuri». Hala mintzatu zen Zan Tabak hirugarren partida jokatu bezperan. Eta arrazoi zuen Caja Laboral Baskoniako entrenatzaileak, Gasteizko taldea kikilduta, aurkaria baino askoz gutxiago zelakoan aritu baitzen Moskun, Euroligako final-laurdenetako lehen bi partidetan. Gehiegizk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023214
BERRIA
Euskadi
noticias
Eratu da metaleko mahaia, eta ituna berritzen saiatuko dira aldeak Lehen urratsa egina dute patronalak eta sindikatuek Gipuzkoako lan hitzarmenik handiena berritzeko: metalgintzako negoziazio mahaia eratzea. «Negoziatzeko borondatea» erakutsi zuen Adegik, sindikatuetako ordezkariek onartu zutenez. Lan Harremanen Kontse...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023215
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtebeteko zigorra, umeak galbideratzea leporatuta DONOSTIA. Gizon bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Donostian pornografia erabiliz haurrak galbideratzea leporatuta. Epaian azaldu dutenez, adingabeak ordenagailuko kameraren aurrean masturbatzera bultzatzen zituen gizon horrek, eta biluzik argazkiak egin eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023216
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 3.740 pertsona hil dira aurten Mediterraneoa zeharkatu nahian, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera; 2015ean, epe berean, 3.175 izan ziren. Itsaso hura zeharkatu dutenen kopurua jaitsi da: 1.015.078 izan ziren joan den urtean, eta 327.800 aurten.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023217
BERRIA
Euskadi
noticias
Alba eta Hargibel mendien tontorrak lotuko ditugu ibilbide honetan, eta, horretarako, Beartzun auzoraino joango gara. Aldudeko lurrekin muga egiten duen mendiaren gandorrean ibiliko gara, eta oso berezia den Harri Kulunka izeneko harritzarra ikusiko dugu. Paraje eder hauetan, pagadi trinko eta ederretan murgilduko gara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023218
BERRIA
Euskadi
noticias
Abenduaren 1a da gaur. Josu eta Ramonekin gogoratzeko eguna. Beraiek izan ziren hiesari buruz modu naturalean hitz egin zidaten lehenengo pertsonak. Modu naturalean: dramarik eta errurik gabe. Gauza asko ulertzen lagundu didate. Tontakeria bat dirudi, baina gu gazte ginela, beldur handia zegoen, eta hiesa ez harrapatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023219
BERRIA
Euskadi
noticias
Gabon bezperako eta Urtezaharreko afarian turroia nola, etxe askotan errege opila jaten da Errege magoak iristen direnean. Ospakizun bakoitzak bere jana edukiko balu bezala. Hori ondo asko dakite Bilbon ere, eta handikiro heldu zioten atzo usadio horri: 500 kilotik gorako opil bat egin zuten, hain zuzen. 3.000 errazio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023220
BERRIA
Euskadi
noticias
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuaren arabera, 333 migranteri egin diete harrera Gurutze Gorriaren Irungo (Gipuzkoa) aterpean, azken asteetan. Duela hamar egun, migrante andana batek kalean lo egin behar izan zuela salatu zuen Irungo Harrera Sareak, eta arta emateko irizpideetan aterpeak «mal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023221
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal presoei legeria arrunta aplikatzeko eskatuko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek ere Joan den abenduaren 11n bertze espetxe politika bati ekiteko sostengua eman zioten Hego Euskal Herriko hainbat alderdik eta sindikatuk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Bilboko Euskalduna jauregian egind...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023222
BERRIA
Euskadi
noticias
Olaberriko Arcelorrek 16 orduz eten du ekoizpena, argindar garestiarengatik OLABERRIA. Argindarraren prezioa dela eta, Arcelor Mittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegiak ekoizpena eten zuen atzo hamasei orduz. Enpresak azaldu duenez, egunero erreparatuko dio hurrengo egunean argindarrak izango duen prezioari, eta ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023223
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kantatzen dudana barruko emozioetatik ekarri nahiko nuke» Beldurrarekin aktibatzen diren «kapak kentzen» egin du lan azken urteotan Beñat Gaztelumendik, lurretik, gorputzetik, barrutik egiteko bertsotan; bera den horretatik, hain zuzen ere. Beñat Gaztelumendirentzat (Donostia, 1987), diskurtsoan lan egitea tokatzen za...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023224
BERRIA
Euskadi
noticias
Udaleku teknologikoak, zabalik abuztu eta irailean BILBO. Uztailean zabaldu zituzten zientzia eta teknologia kanpamentuak, eta lortutako arrakastari esker, abuztuko azken astean eta iraileko lehenengoan ere irekita egongo dira Bizkaiko bi egoitzak, Gasteizkoa eta Iruñekoa. Robotak, bideo jokoak eta telefonoetarako apli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023225
BERRIA
Euskadi
noticias
Hebreeraz bada umeei alfabetoa irakasteko erabiltzen den abesti famatu bat. Bertan, A letrak kanpadenda esan nahi du, eta B letrak, etxea . Asteotan geure egin dugu abestia, kanpalekuetatik etxebizitza bat izateko eskubidea aldarrikatzen baitugu». Tel Aviveko Rothschild bulebarrean dago Idan. Milaka gaztek bezala, bert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023226
BERRIA
Euskadi
noticias
Houellebecqek irabazi du Goncourt saria, 'La carte et le Territoire'-rekin. Renaudot saria Virginie Despentesi eman diote 'Apocalypse bébé' nobelan egindako kronika sozialarengatik Txotxongiloen Bilboko jaialdian, nazioarteko eta hemengo 16 talde Asiako tradizioak itzal handia izango du Txotxongiloen Bilboko 29. Nazioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023227
BERRIA
Euskadi
noticias
GEDek salatu egin du Sanchez, Cuixart eta Trapero sedizioagatik ikertzeko agindua Gure Esku Dago-k gaitzetsi egin du Espainiako Auzitegi Nazioanalak Jordi Sanchez ANCko presidentearen, Jordi Ciuxart Omniumeko presidentearen eta Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadrako buruaren kontrako ikerketa agindu izana. Auzitegiak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023228
BERRIA
Euskadi
noticias
Paco Alcazar komikigilearen eboluzioa dago ikusgai Donostian Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean, Paco Alcazar (Cadiz, 1970) komikigile espainiarraren lanak ikusteko aukera ematen dute Gros auzoko Okendo kultur etxean eta Vito arte galerian. Nik egin nuen! izenburua jarri dio egileak bere bildumari....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023229
BERRIA
Euskadi
noticias
Hutsetik sortutako hitz berrien artean, plazer berezia ematen dute, ez garbizaletasunak edo hitz joko batek eragindakoek, baizik eta lehenago inork izendatutako kontzeptu bati hizkuntzan sarbidea ematen diotenek. Orrialde hauetan, atzo, halako bi ekarri zizkiguten opari Blanca Urgellek eta Mikel Elorzak: Elkarkaritasun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023230
BERRIA
Euskadi
noticias
Elgoibarko hilketan zigor eskaera apaldu du fiskalak DONOSTIA. Fiskalak zigor eskea txikitu du 2019an Elgoibarren (Gipuzkoa) gizon bat hil eta andre bat zauritu zituen gizonarentzat. Fiskalak 24 urtetik hamahirura murriztu du eskaria, aringarri jota akusatua edanda zegoela eta kaltea erreparatu nahi izan duela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023231
BERRIA
Euskadi
noticias
'Argia'-k mendeurren festa ospatuko du larunbatean, Donostian Hispanitatearen Egunari buelta eman eta «deskolonizatzeko» helburuarekin, Argia aldizkariak mendeurreneko festa ospatuko du larunbatean, Donostian. «Komunitatea elkartzeko» baliatu nahi dute ospakizuna. Horretarako, adin guztietako herritarrentzako ekitaldia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023232
BERRIA
Euskadi
noticias
Datu latz batekin abiarazi du EITBk aurtengo maratoiaren kanpaina: «Bi lagunetik batek minbizia izango du bizitzan». Ondorioz, pazienteei kalitatezko arta bermatuko dieten ikerketen beharra azpimarratu du hedabideak; horietara bideratuko ditu, hain zuzen ere, aurtengo maratoiaren irabaziak. 2024ko martxoaren 31 izango ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023233
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den mendeko azken hamarkaden testuinguruan egin ziren hainbat pelikula feministatan, nagusiki emakumeek egiten dituzten eguneroko zereginen zerrenda amaigabeak agertzen dira: etxeko lanen zerrenda zehatzak, ondoez ekonomiko, fisiko eta emozional askotarikoen zerrendak, biharko eta etziko pendiente dauden enkarguen...
cc-by-sa 4.0