id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0024234 | BERRIA | Euskadi | noticias | 23:00etan iritsi da etxera Fermin. Umeak lotan daude jada, eta muxu bana emanda opa dizkie amets goxoak. Biharamunean ere ez ditu esna ikusiko, hura joaterako oraindik ohean egonen direlako.
Mirenek jantoki batean egiten du lan eguerditan, eta astean bi egunez dantza klaseak ematen dizkie umeei; beste bi egunez, euskar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024235 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Martinezen golak garaipena eman dio Athletici, liderraren aurrean Goiz hasi eta berandu amaitu zuen lana atzo Athleticek. Partida hasi eta zortzigarren minutuan, taldea aurreratu zuen Alex Berenguer nafarrak, buruz. Hortik aurrera, abantailari eusten saiatu ziren bilbotarrak, baina Madrilgo taldeak 77. minutuan b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024236 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamargarren aldiz egingo dute Getxoko Nazioarteko Trikiti Jaialdia gaur, bertako Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etan. Aurten, Irlandako eta Portugalgo soinu jotzaileak etorriko dira, haiek trikitia jotzeko duten estilo eta modua erakusteko helburuz.
David Munnelly trikitilaria izango da Irlandako ordezkaria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024237 | BERRIA | Euskadi | noticias | Raul Fuentes Villota estraditatzeko eskaera onartu du Londresek Madrilek Raul Fuentes Villota estraditatzeko egindako eskaera onartu du Nicholas Evans Westminsterreko Magistratuen Gorteetako epaileak. Haren arabera, legez ez dago arrazoi berezirik estradizioa ukatzeko. Hala ere, helegitea aurkeztuko du Fuentes Villotar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024238 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nutrizio desorekak eragiten dituen arazoa da antsietatea. Izan ere, bizitzeko, jaten ikasi behar dugu. Ez baita osasuntsua jateko bizitzea. Helburu nagusi bat izan behar dugu: dieta orekatu, askotariko eta osatu bat egin, eta gure nutrizio beharrak bere neurrian asetu. Jateko antsietatea eta tripakadak kaltegarriak dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024239 | BERRIA | Euskadi | noticias | Demokraten batasuna eskatu du PSEk ETAren aurka egiteko Bakearekin konprometitua dagoela esan zuen atzo, irailaren 11n PSEk prentsa ohar baten bitartez. Alderdiaren ustez, egun hau sinbolikoki tragikoa da, AEBetan atentatuak izan baitziren duela sei urte, zela-eta, ezker abertzaleak salbu, alderdi guztiek atentatua gai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024240 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Gasolina. Iazko maiatzean, 50 litroko andela betetzea 55 euro inguru kostatzen zen; orain 70 euro eskas. 15 euro gehiago.
• Gasolioa. Iazko maiatzean, 50 litroko andela betetzea 50 euro inguru kostatzen zen; orain 63 bat euro. 13 euro gehiago | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024241 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Hautatua izan den alderdiari traizioa egitea eta boto-emaileei iruzur egitea leporatu dio Mikel Aranari Jose Navas EBko bozeramaileak. Aranak jakinarazi berri du Eusko Legebiltzarrean IU-Ezker Anitza ordezkatuko duela, eta ez EB. Larunbatean sortu zuten alderdi berria EBko kide izandakoek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024242 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. IKUSPUNTUA ZINEMA JAIALDIA . Eromenaren eta errealitatearen artean . Sergio Oskmanek "La esteticién" lana aurkeztu du, eta Andrei Paounovek "Georgi eta tximeletak"
Sergio Oskmanek 'La esteticién' lana aurkeztu du, eta Andrei Paounovek Eromenaren eta errealitatearen arteko mugaz diharduten bi film proiektatu zir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024243 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zenbat eta zaharrago, orduan eta osasun okerragoa. Maiz entzuten dira horren gisako esaldiak, zahartzeari eta horren kalteei buruzkoak guztiak. Izan ere, zahartzea prozesu degeneratibo bat da, zeinaren bitartez norbere gaitasunak murriztuz doazen. Badira, baina, baieztapen horiek zalantzan jarri dituzten ikerketak, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024244 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakioko erasoan ustez erabilitako labana aurkitu dute Ertzaintzak gaur goizean aurkitu du ustez Bakioko (Bizkaia) erasoan erabili zuten labana. Mutil bati eta neska bati eraso egin zieten irailaren 1ean, goizaldean, labana batekin, eta biak zauritu zituzten.
Ertzainek 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, ustezko era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024245 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBk gariaren esportazioa handituko du elikagai eskasiari aurre egiteko Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak atzo jakinarazi zuen EB Europako Batasuneko estatu kideek gariaren esportazioa handituko dutela elikagai eskasiari aurre egiteko, eta, beraz, «datozen urteetan» horren errekorra gainditzea espero... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024246 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alemania, Suedia, Austria eta Txekiako musikariek osatzen dute Serious Black taldea. Herrialde gehiago zenba daitezke taldekideen joan-etorrian. Horrela ere, bandaren sorrera Espainian gertatu zen. Roland Grapow (Helloween) eta Thomen Stauch (Blind Guardian) beteranoekin abiatu zuten abentura, eta nahiko azkar egin zut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024247 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak zuzenbidean erabiltzen diren euskarazko terminoak bateratzeko hitzarmena sinatuko du bi aste barru, Idoia Mendia Justizia sailburuak aurreratu duenez. Herri Arduralaritzaren Herri Erakundearekin eta Zuzenbideko Euskal Akademiarekin sinatutako hitzarmenak termino guztiak modu berean itzultzea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024248 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gizonen arteko musu zentsuratua zabaldu du RAIk TELEBISTA. RAI2 Italiako telebista publikoko bigarren kateak berriz eman behar izan zuen igandean How to Get Away with Murder telesaileko atal bat, ostiralean bi gizonen arteko musua zentsuratu egin zuelako. Horrek haserre handia piztu zuen sare sozialetan. RAI2ko buru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024249 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Ciudadanoseko zinegotzi ohi baten okindegiaren kontrako erasoa muntaketa bat izan ote zen ikertzen ari da Ertzaintza
Ertzaintza urriaren 25ean Guardian (Araba) Ciudadanoseko zinegotzi ohi baten okindegian izan zen sutea ikertzen ari da. Ez, ordea, hasiera batean uste zen bezala eraso bat delakoan, baizik eta mu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024250 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasun zentroak gainezka daudela diote sindikatuek BILBO. Gabonetako oporrak amaitzeko daude, eta gripearen izurria aski zabalduta dago. Halakoetan ohikoa denez, ozendu egin dira Osakidetzako osasun zentroak gainezka daudela salatzeko mezuak. ELA sindikatuak, esaterako, agiri bat plazaratu zuen atzo; adierazi zuen lehe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024251 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru lagun hil dira Tahrir plazan Poliziaren eta manifestarien arteko borroketan
Egiptoko Polizia gaur ere sartu da Kairoko Tahrir plazan, eta hiru lagun hil dira haren eta manifestarien arteko borroketan. Goizean une batez Polizia nagusi izan da plazan, manifestarien kanpin dendak-eta erre dituzte, baina arratsaldean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024252 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERROMA. Burkina Faso, Mali eta Niger egoera larrian daude. Hala ohartarazi du Elikagaien Mundu Erakundeak. Haren arabera, hiru herrialde horietan bost milioi lagun gosez hiltzeko arriskuan leudeke, «berehalako laguntza» jaso ezean. «Gu gara haien itxaropen bakarra». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024253 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Berriro ere izugarri motibatuta sentitzen ari naiz»
9a zailtasuneko 'La fuga' eskalatu eta gero, gozatzen ari da Usobiaga. Profesional izan zen garaiarekin alderatuz gero, denbora gehiago du igo nahi dituen paretak patxadaz aztertzeko.
Urte batzuk igaro dira Patxi Usobiaga eskalatzaileak (Eibar,Gipuzkoa, 1980) goi mai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024254 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Batera joango bagina, elkarlanak arlo sindikalean, sozialean eta politikoan izango luke eragina, eragin nabarmena eta positiboa». Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak esan zituen hitzok atzo Bilbon, eta LABi buruz ari zen elkarlana aipatzerakoan. Batasun sindikalaren bidea aztertzeko asmoa bi aldeek agertu dute, Ainho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024255 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Demokrazia eta askatasuna aldarrikatzera etorri gara ekitaldi honetara. Gure ustez, zigortutako politikari katalanak errugabeak dira, eta etxean egon beharko lukete. Europako Batasunean estatu batek ezin dio errepresioarekin erantzun politikoa den errealitate bati».
«Duela urtebete Katalunian geunden, han egindako ari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024256 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lerin Espainiaratuko dute, eta Vizan aske geratu da LONDRES-BRASILIA. Iñaki Lerin Sanchez presoa Espainiari entregatzea onartu du Londresko Auzitegiak. Iazko ekainean atxilotu zuten Londresen, Antton Troitiñorekin batera. Espetxean eduki dute geroztik. Brasilen preso zegoen Joseba Vizan basauriarra, berriz, baldintzape... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024257 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa bultzatuko du Gure Esku-k asteotan Gure Esku-k mobilizazio ziklo bat abiatuko du datozen asteetan; «datozen 11 asteetarako, apal hasi eta -egoera epidemiologikoa nabarmen okertu ezean- gorantz egingo duen mobilizazio dinamika bat» iragarri zuen atzo, Donostian eginiko agerraldi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024258 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zergatik ez dute parte hartuko sindikatu abertzaleek?
Elkarrizketa sozialerako mahaiak emaitzak emango dituen ala ez, eta, emanez gero, eraginkorrak izan daitezkeen ala ez da eztabaida bat. Elkarrizketarik ba ote dagoen da bestea. ELA eta LAB sindikatu abertzaleek bigarren eztabaida lehenetsi dute Jaurlaritzaren, patro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024259 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zinema «arraroa» ikusi eta hartaz hitz egiteko aukera Zinema «arraroa» eskaintzen ari da atzodanik Zine Mapa#03, Donostiako Arteleku zentroan. Mapa ikus-entzunezko elkarteak Eremuak-en lankidetzaz antolatutako jaialdiak egungo ikus-entzunezkoen munduan «zer gertatzen den» erakustea du xede, eta aurten ere zeregin horri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024260 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mary Stallings (San Frantzisko, AEB, 1939) abeslariak Donostiako Jazzaldia saria jaso zuen atzo, Viktoria Eugenia antzokian, herenegun kantuan aritu zen leku berean. «Egungo jazzaren erreferentzia erabatekoa» da, Miguel Martin jaialdiko zuzendariaren esanetan. Stallings esker oneko agertu zen jaialdiarekin, zale donost... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024261 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zapaterok PPren jarrera mantentzen badu, ez dago prozesurik», dio Otegik. Egoeraren larriaz ohartarazi du Batasunak; De Juanarena bezalako kasuekin ezin dela prozesurik izan uste du
«Zapaterok PPren jarrera mantentzen badu, ez dago prozesurik», dio Egoeraren larriaz ohartarazi du Batasunak; De Juanarena bezalako «Larr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024262 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorritiberea: «Erabakirik hartu ezean tradizioak arrastaka eramaten zaitu»
«Norberak erabakirik hartzen ez duenean, tradizioak eramaten du arrastaka». Ideia hori ilustratzen duen alegoria da Arriya filma, Alberto Gorritiberea zuzendariak atzo, Malagako (Espainia) zinema jaialdian, filma aurkeztean adierazi zuenez. Urte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024263 | BERRIA | Euskadi | noticias | Real Madril. Llull (7), Suarez, Singler (2), Velickovic (15), Tomic -hasierako bostekoa-; Sergio Rodriguez (9), Carroll (11), Pocius (8), Reyes (12), Mirotic (10) eta Begic (2).
Caja Laboral Baskonia. Prigioni (8), Nocioni (9), Nemanja Bjelica (2), Teletovic (14), Lampe (10) -hasierako bostekoa-; Ribas (2), Heurtel (2)... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024264 | BERRIA | Euskadi | noticias | Incoesako langileek ohartarazi dute haien lantegia "une batetik bestera" husteko arriskua dagoela
Bediako (Bizkaia) Incoesa enpresako langileak zain daude kamioiak lantegia hustera noiz joango. Epaileak dagoeneko eman du lantegia husteko behar zen baimena, eta "une batetik bestera" hustuko dutela ohartarazi dute langil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024265 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. INAUTERIAK. Inauteriak berogailu onena. Dezenteko hotza egin arren, jende ugarik parte hartu du Bilboko inauterietako desfileetan. 50 talde jaitsi ziren Hurtado Ametzaga kaletik konpartsek deitutako mozorro lehiaketan. Karrikaldiak Kale Nagusia bete zuen.
Dezenteko hotza egin arren, jende ugarik parte hartu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker abertzalea: «Egungo zabortegi kudeaketa sistemak goia jo du». Zaborren arazoaren aurrean alternatiba onena gaikako atez ateko bilketa dela adierazi dute hautetsiek
Ezker abertzalea: «Egungo zabortegi kudeaketa sistemak goia jo du»
Zaborren arazoaren aurrean alternatiba onena gaikako atez ateko bilketa Zabortegien... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024267 | BERRIA | Euskadi | noticias | Informazioa ezkutatzen saiatu zirela esan du konfidenteak WASHINGTON. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen eta bere gobernuaren kontrako bi salaketa nagusi egin zituen AEBetako inteligentzia zerbitzuetako isilpeko informatzaileak. Alde batetik, presidentea bere bulegoaren boterea baliatzen ari zela ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024268 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ezin da beti agintearen esku utzi denaren erantzukizuna»
Kubaren azken hamarkadetako historiaz, orainaz eta geroaz gogoeta egiten du Laurent Canteten 'Retour à Ithaque' filmak, Perlak sailean, Habanara itzuli den erbesteratu baten istorioa ardatz nagusi harturik.
Iraultza loretan zela jaioak dira Amadeo, Aldo, Tania, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024269 | BERRIA | Euskadi | noticias | AUZITEGI NAZIONALA. Jaurlaritzaren ustez, «ergelkeria politikoa» da Otegi kartzelatzea . Zapatero «solaskide bat» gabe geldituko litzatekeela dio Azkaratek
Jaurlaritzaren ustez, «ergelkeria politikoa» da Otegi kartzelatzea Zapatero «solaskide bat» gabe geldituko litzatekeela dio Azkaratek Batasuneko eledun Arnaldo Oteg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024270 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urterik urte hedatzen ari da komikigintza. Superheroien istorioetatik gertakari historikoetan oinarritutako kontakizun grafikoetara, estilo eta gai oro aurkitu daiteke egun komiki batean. Eta, orain, ikerketa mundura ere egin du jauzi: Komikiak aztertzeko gida bat komiki forma duen liburua argitaratu dute Jose Antonio ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024271 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zer entzuten duzu jaiki bezain pronto? Orain, orduak pasa ditzaket musika entzun gabe, gaztetan ez bezala.
Biniloaren fundamentalista zara? Ez. Gustuko dut, baina CDak ere bai. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024272 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Ibilbidea. Minardi (2001), Renault (2003-006), McLaren (2007), Renault (2008-2009) eta Ferrari (2010etik).
• Tituluak. Bi, 2005ean eta 2006an; biak Renaultekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024273 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Galarreta (16:00). Ion / Agirresarobe. Zeberio II.a-Ezkurra / Urrutia-San Miguel. Juaristi-Lizaso / Matxin III.a-Etxeberria III.a. Urtasun-Zubizarreta / Endika-Aizpurua II.a. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astelehenerako grebara deitu dute Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan Frantziako Hezkuntza Ministerioak irail bukaeran egin zituen iragarpenek haserre handia sortu dute hezkuntzako sindikatuen artean. Kolegioetako eta lizeoetako 2.650 postu ezabatzeko asmoa aipatu dute; beste 500 postu irakaskuntza pribatuan, eta 400 adm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024275 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Giza harremanek hunkitzen dute irakurlea; pertsonaia interesgarriek»
Euskal komikiaren historian mugarri bilakatutako hainbat lanen sortzaile da. 'Justin Hiriart', 'Jon eta Mirka' eta 'Sorgin seinalea' berrargitaratuta ikusi ditu azken urteetan, eta istorio berriak idazten ari da orain.
Iragana gogoratzen hasita, Cine... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024276 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiak Troitiñori 'Parot doktrina' ezartzea ahalbidetuko du Londresek Espainiak ez ezik, Erresuma Batuak ere ez du kontuan hartu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren kontra kaleratutako epaia. 197/2002 doktrinak giza eskubideak urratzen dituela esan zuen Estrasburgok, eta Espainiak helegitea jarri z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024277 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 54. ZINEMALDIA. ZABALTEGI. Von Sydowk gaur jasoko du saria
Donostia. Max Von Sydow aktoreak gaur gauean jasoko du zinemaldiko Donostia saria. Von Sydow atzo eguerdian iritsi zen Donostiara, emaztearekin --argazkiak une hori jasotzen du--, eta gaur arratsaldean prentsaurrekoa emango du bere ibilbi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024278 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esan sindikatuak «ertzainen aldean paratzeko» eskatu dio Bujandari BILBO. Esan Ertzaintzaren sindikatuak «ertzainen aldean paratzeko» eskatu dio Josu Bujanda Ertzaintzaren buruari, joan den igandean San Frantziskon (Bilbo) egindako operazio polizialaren ondorioz jaso dituzten kritikak ikusita. Sindikatuak uste du ama-s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024279 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erantzun zabalagoa izan du gaurko grebak Osakidetzan 40 urte bete ditu gaur Osakidetzak, baina, urtebetetze borobila izanagatik ere, ez da alaia izan langile askorentzat. Bigarren greba eguna izan dute, Osakidetzaren «desegitea» salatzeko.
Jende andana bildu da sindikatuek Bilbon, Donostian eta Gasteizen deitutako mani... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024280 | BERRIA | Euskadi | noticias | VWek mutualitateen esku utzi ditu gaixotasun arruntak Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak aspaldiko helburu bat lortu du: bere langileen gaixotasun arrunten kontrola mutualitateen esku uztea. Landabengo fabrikan gehiengoa duten bi sindikatuen babesarekin egin du, UGTrenarekin (hamabi ordezkari) eta CCOOrenarekin (zortz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024281 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gauerdia iritsi baino ordubete lehenago Bilboko jai giroa erabat gelditzen da. Txosna guztiek musika gelditu egiten dute, ez dute ezer zerbitzatzen, eta kalean ere aurrera eta atzera dabiltzan herritarrak geldi geratzen dira. Denak zerura begira jartzen dira 22:45ean. Su festek zeresan handia daukate jaietako programaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024282 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bisean bisekoak bertan behera utzi dituzte kartzeletan Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak bertan behera utzi ditu kartzeletan senideen artean egin ohi diren bisean bisekoak. Neurri horrek eragina izango du Zaballan, Iruñean, Martutenen eta Basaurin, baina baita euskal presoak dauden Espainiako preson... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024283 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urrian hartuko du erretiroa. Baina Anemmiek van Vleuten (Movistar) aseezina da, eta mugarriak ezartzen jarraitzen du. Igandean Italiako Giroa irabazi zuen laugarrenez, eta horrekin bosgarren itzuli handia poltsikoratu zuen segidan. Bi Italiako Giro, Espainiako bi itzuli eta Frantziako Tour bat irabazi ditu. Hain zuzen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024284 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen duen Ertibil arte lehiaketaren irabazleen eta finalisten lanak erakusgai dituzte Zornotzan (Bizkaia). Aurtengoan, Andere Etxegaraik, Cristian Villavicenciok eta Amaia Molinetek irabazi dute. Denera, hogei lan daude ikusgai. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024285 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Uko egiten diogu. Barkatu eragozpenak». Horrela adierazi zuten beren nahigabea multinazional estatubatuar ezagun bateko langileek. Jarrera horrek atxikimendu-tsunami bat eragin zuen, eta lau milioi langile baino gehiago dira jada bide bera hartu duten langileak munduko estatu neoliberalenean. Ekimen horrekin ez da esk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024286 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bikain. Hamar urtez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako milaka ikasleri jaten eman dieten -eta egun zeregin berean jarraitzen duten- enpresek hamarreko bat atera dute. 2003tik 2014ra ustez egiten ari diren iruzurra ez baitute aurten arte atzeman. Ongi egin bide dituzte etxeko lanak.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren arabera,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024287 | BERRIA | Euskadi | noticias | Independentisten oinarria zabaltzea lehenetsi du ERCk BARTZELONA. ERCk Kataluniaren independentzia lortzeko bide «errealista» onetsi du bere 28. kongresuan: gehiengo sendoagoa lortzea. Horretarako, proiektuaren izaera soziala indartuko du. Gehiengo zabal bat lortzeak autodeterminazio erreferendum bat «saihetsezina» egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024288 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamabost urteko ibilbidearen ondotik sendo ikusten dute EH Bai Blainek eta Haryk. Estatus bereziko lurralde kolektibitatea dute helburu, eta 2026ko herriko bozak jomuga. Hauteskunderik gabeko epea baliatu nahi dute proiektua gehiago definitzeko.
Sortu eta hamabost urtera egin du lehen kongresua EH Baik. Mugarri bat da ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024289 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortzi partidetatik lau irabazi behar ditu Bidasoak mailari eusteko Asobal Liga orain amaituko balitz, Bidasoa mailaz jaitsiko litzateke.
Zorionez, zortzi partida falta dira Liga amaitzeko, eta Irungo taldeak badu oraindik suspertzeko astirik. Hori bai, lehen baino lehen egin behar du, berandu izan baino lehen. Izan er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024290 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Unibertsitatearen Museoak «diru funtsa» izango du aurrerantzean ARTEA. Frederick Melville enpresari britainiarraren ekarpen ekonomikoa jaso du Nafarroako Unibertsitatearen Museoak; eta, diru sarrera hori izan da, hain zuzen, museoaren «diru funtsa» osatzeko lehen urratsa. Museoaren arduradunek azaldu dutenez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024291 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gerdauk ez du argitu Euskal Herriko lantegiak salduko dituen ala ez Ez ukatu, ez baieztatu. Gerdauk ez du argitu Euskal Herrian dituen lantegiak salgai jarriko dituen ala ez. Joan den astean Frantziako kazeta batek albistea publikatu ostean mantendutako isiltasuna apurtu du altzairugile brasildarrak, baina ezer argitu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024292 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeek Araban egindako argazkiaren fokua Gasteizen jarrita egon da azkeneko asteetan, PP udal agintetik botatzeko akordioa egin eta aldaketa izan delako hiriburuko alkatetzan. Baina aldaketa giroa Gasteizen ez ezik, Arabako beste udalerri batzuetan ere sumatu da.
Mendialdean, ezuste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024293 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKORIATZA. Ostegunean hasi eta lau egunez garagardo festa egingo dute Eskoriatzan (Gipuzkoa). Hainbat garagardo eta jan mota izango dira: ukondoa, saltxitxak, brotxetak, patata frijituak eta pintxoak... Kontzertuak eta mus txapelketa ere prestatu dituzte. Bildutako dirua zahar egoitzarentzat izango da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024294 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAKETZEA. Lasagabasterren ustez, alderdi guztiak izango dira elkarrizketa mahaian
Lasagabasterren ustez, alderdi guztiak izango dira elkarrizketa mahaian Urtebete barru alderdien elkarrizketa mahaia abian izatea espero duela esan zuen atzo Begoña Lasagabaster Espainiako Kongresuko EAko diputatuak. Halaber, alderdirik k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024295 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orain hilabete pasatxo ospatu zuten urteurrena Arantzazun: 50 urte dira euskara batua sortzeko biltzar nagusia egin zutela. Bost txosten idatzi zituzten batzarrean aztertzeko -nagusia, Koldo Mitxelenarena, Ortografia izenekoa-, eta horietako baten egilea hil zen atzo: Xalbador Garmendia. Deklinabideari buruzko txostena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024296 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egin du Independentistak sareak Aurten apirilaren 5ean izango da Aberri Eguna, eta hura Iruñean ospatzera dei egin die Independentistak sareak euskal herritarrei. Euskal Estatuaren bila joateak batasuna eskatzen duela iritzi dio sareak. "Honek guztiak bere indarra galtzen du zatikatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024297 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alde handia dago Obama eta Romneyren kanpainek estatu bati edo besteari ematen dioten arretan; safe states edo estatu segurtzat dituztenetan apenas xahutzen duten diru eta indarrik. Ordea, historikoki alde batera zein bestera egin izan duten swing estatuak dira kanpainaren azken egunotan gudu zelai bihurtu dituztenak. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024298 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Marta Zabaleta piano jotzaile legazpiarrak Isaac Albeniz domina jasoko du, Iberia suitea munduan zehar zabaltzen duten pianistei eskainitakoa. Datorren ostiralean emango diote saria Camprodongo (Girona, Herrialde Katalanak) Albeniz museoan, eta suitea joko du. «Ohore bat da domina hau jasotzea», esan du Zabalet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024299 | BERRIA | Euskadi | noticias | Babes zabala jaso du Udalbiltzak Pirinioetarako eginiko garapen proiektuak Ehun bat lagun izan dira ekitaldian: eremuko ordezkari instituzionalak, gizarte eragileak, herritarrak... Hitzaldiak izan dira, Udalbiltzari eta Pirinioetako proiektuari buruzko bideoak, Julen Izarra saxofoi jolearen emanaldia, eta, bukaeran, mo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024300 | BERRIA | Euskadi | noticias | Plaka jarriko dute gaur etxean, eta bihar Zintzoen Basoa landatzen hasiko dira Aitzol jaio zen etxean, Tolosako Gorosabel kaleko 12. atarian, plaka oroigarria ezarriko dute gaur, 16:30ean, eta ondoren, 17:00etatik aurrera, Aitzol-Euskal Pizkundea urteurreneko aldarria irakurri, Aitzoli buruzko bideo lana proiektatu eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024301 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Irakurrieran' literatur irratsaioa estreinatuko dute bihar Bizkaia Irratian. Edorta Jimenez eta Gotzon Barandiaranek aurkeztuko dute saioa 'Komatxo Artean'-en lekukoa hartuz
'Irakurrieran' literatur irratsaioa estreinatuko dute bihar Bizkaia Edorta Jimenez eta Gotzon Barandiaranek aurkeztuko dute saioa 'Komatxo Irakur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024302 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iturbide eta San Sebastian Espainiaren esku utziko ditu Frantziak «datozen egunetan». Martinez Murren eta Estibaliz Bengoetxearen etxea miatu du Poliziak, lau atxilotuak bertan zirela
Iturbide eta San Sebastian Espainiaren esku utziko ditu Frantziak Martinez Murren eta Estibaliz Bengoetxearen etxea miatu du Poliziak, D... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezagutzen du antzoki handien erosotasuna eta ezagutzen du areto txikien nekea ere. Izan da antzerki idazlea, antzerki zuzendaria, antzerki ekoizlea eta antzerkiko aktore. Erabateko antzerki gizona da Ramon Barea (Bilbo, 1949). Ertz guztiak ezagutzen dizkio ofizioari, eta horregatik eman diote Espainiako Antzerki sari n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024304 | BERRIA | Euskadi | noticias | L ur gainean, itzal azpian du izenburu Leire Milikua ikerlariak argitaratu duen saiakerak. Lur gainean , emakume nekazariez mintzatzen delako, lurra landu duten horietaz. Itzal azpian , badirelako egiturazko zapalkuntzak emakumeok lur gainean egonagatik itzalpean iraunarazten dituztenak. Lisipe bildumak ezaugarritzat d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024305 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Irtenbide bat da katalanen helburu masibo batentzat»
«Katalunian kontsulta alternatibo bat egiteko erabakia errespetu osoz hartu dugu. Irtenbide horrek gizarte katalanaren helburu masibo bati aterabide bat ematen dio, eta Kataluniako Gobernuak orain arte mantendu duen jarrerarekin bat dator. Espainiako Estatuko erakun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024306 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiak Europako kultur hiriburu izendapena lortu aurretik ere, bazen kultur eskaintza zabala hirian eta herrialdean. Kulturako hamaika eragileren lanari esker, askotariko proposamenak egon dira eta daude martxan. Haien eskaintza ezagutarazi eta elkarlanean proposamen berriak plazaratzeko, Elkarrizketak izeneko progr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024307 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uko egin die zetazko eta belusezko jantzi garestiei, auto txiki eta zahar bat gidatzen du, selfie -ak ateratzen ditu gazteekin, mezuak idazten ditu egunero sare sozialetan eta Vatikanoko jauregi apostolikoan bizi beharrean, askoz xumeagoa den Santa Marta ostatuan egiten du lo. Kargurako aukeratu zuen izenak ere austeri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024308 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. LEHEN MAILA 14. JARDUNALDIA. BIGARREN MAILA 15. JARDUNALDIA. SAILKAPENAK | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024309 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kandido Zubikarai gauerdian utziko dute libre 22 urtez preso egon ostean 22 urte preso egon eta gero, Kandido Zubikarai preso ondarrutarra kalean egongo da gaur gauerdia orduko, Ondarroako Hitzak jakinarazi duenez. Zubikarai Villenako espetxean (Castello, Herrialde Katalanak) egon da azken urteetan. 1989ko apirilaren 1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024310 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kostatu zaio, baina heldu da Realaren sasoiko lehen garaipena. Lehen lau jardunaldietan bi berdinketa eta bi porrot lortu eta gero, Rayori nagusitu zaizkio txuri-urdinak Zubietan.
Nahikari Garcia izan da partidako protagonista, urnietarrak egin baititu gipuzkoarren bi golak. Berehala jarri zaio partida Realari aldeko, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024311 | BERRIA | Euskadi | noticias | Grebara deitu dute errepideen mantentze zerbitzuko langileek, Gipuzkoan DONOSTIA. Gipuzkoako eraikuntzako lan itunaren inguruan dituzten desadostasunak direla eta, martxoaren 1etik aurrera greba mugagabea egitera deitu dituzte errepideetako mantentze zerbitzuko langileak. Foru aldundiak espero du negoziazioaren bidez k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024312 | BERRIA | Euskadi | noticias | Conde-Pumpidok dio ETAk armak utzi izan balitu epaia bestelakoa izan zitekeela Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal buruak gaur esan du Bateragune auzian atzo Arnaldo Otegiri hamar urtkeo espetxe zigorra ezartzea aurrerapausoa dela bakearen bidean. Pumpidok esan du epai juridikoa dela, "ez politikoa", baina aldi ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024313 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izurriak sortutako osasun egoeraren ondorioz, 2020an Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gutxienez 1.897 tumore atzeman gabe geratu ziren, Osakidetzako zuzendaritzak eta Biocrucesek Espainiako Epidemiologia Elkartearen azken kongresuan aurkeztutako kalkuluen arabera.
Gaitza aurretiaz atzemateko erabiltzen diren baheketa sistem... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024314 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko Zabala auzoko plaza bat, 14:30 aldera. Saharaz hegoalderako dozenaka lagun daude, egonean. Bazter batean mahai bat atondu dute. Ura eta zukua daude edateko; paella eta sandwichak, jateko. Euretako askok ilara osatu dute. Azken asteetan Bilbora autobusez eta trenez iritsi diren migratzaileetako batzuk dira, jate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024315 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1975, Franco hil zen urtea, Oñatiko ikastolan andereño gisa hasi nintzen. Hiru urteko berrogeita bi ume nituen gelan, idatziz jartzen dut inork pentsa ez dezan oker idatzita dagoenik. Aurreneko eguna zen, eta ume guztiak (42ak) hasi ziren batera! Denak batera! Huraxe eromena, batak negarrari utzi orduko beste batek kom... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024316 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Edertasunak ez du zertan izan zerbait biguna eta atsegingarria»
Poesia idaztean antzerkirantz jotzen duela eta antzerkia idazten duenean poesiarantz lerratzen dela. Hori dio Oier Guillanek, eta argitaratu duen azken poema bilduma da horren erakusgarri: 'Elkartasun basatia'.
Ez du hitzez hitz hala esan, baina esan gabe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024317 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegi Gorenak azken hitza bere esku zeukan eta erabili egin du.
2003an Eusko Legebiltzarrak Sozialista Abertzaleak taldea ez desegin izana laidotzat hartu zuen, eta bost urte geroago ordaina hartu du.
Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko lehendakari, Gorka Knörr lehendakariorde, eta Kontxi Bilbao idazkariari ezar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024318 | BERRIA | Euskadi | noticias | Unai Laso datorren astelehenean bueltatuko da lehiara, Elizondon PILOTA. Lau eta erdiko San Fermin torneoko finalean min hartu eta gero, jokatu gabe zegoen Unai Laso buruz buruko txapelduna. Baikok atzo jakinarazi zuenez, Bizkarreta-Gerendiaingo (Nafarroa) aurrelaria astelehenean itzuliko da lehiara, Elizondoko pilotal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024319 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hasieran ez nuen oso ondo ulertu. Alabaina, Espainiako Barne Ministroaren azalpenak entzun ostean pieza guztiak hasi ziren ahokatzen. Mundu honetan orok du logika bat. Orok behar du hurrenkera bat. Hurrenkera jakin bat, ez edozein.
Ordenarik gabe kaosa iristen baita. Eta kaosak harrapatzen gaituenean, erotu egiten gara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024320 | BERRIA | Euskadi | noticias | LEHEN LAN KONTRATUA. CPEREN AURKAKO MOBILIZAZIOAK . Haserre segitzen dutela erakutsi nahi diote gaur karrikan Chiraci . Bosgarren mobilizazio egunera deitzen dutela, Lapurdiko lizeo zenbait atzotik itxita daude
Haserre segitzen dutela erakutsi nahi diote gaur karrikan Chiraci Bosgarren mobilizazio egunera deitzen dutel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024321 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bihar indarrean jarriko den su-etena hitzartu dute Israelek eta Hamasek. Meniaren lehen fasea bihar goizaldean Gazan hasteari oniritzia eman diote bi aldeek Egipton
Bihar indarrean jarriko den su-etena hitzartu dute Israelek eta Hamasek Meniaren lehen fasea bihar goizaldean Gazan hasteari oniritzia eman Tel Aviveko gob... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024322 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2016ko apirilaren 6an onartu zuen Frantziako Asanblea Nazionalak Prostituzio Sistemaren Kontra Borrokatzeko eta Prostituitutako Pertsonak Laguntzeko Legea. Hona hemen neurri nagusiak.
1. Bezeroak bilatzea. Prostitutei ezin zaie zigorrik ezarri «bezeroak bilatzea» leporatuta; desagertu egin da delitu hori. Aurreko legea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024323 | BERRIA | Euskadi | noticias | 0 eta 6 urte bitarteko umeek ere parte hartuko dute hortzetako osasuna zaintzeko PADI programan
Osakidetzak erabaki du 0 eta 6 urte bitarteko haurrak ere PADI Haurren Hortzak Zaintzeko Programan sartzea. Osakidetzako hamahiru ESI erakunde sanitario integratutako hortz unitate guztiek emango dute zerbitzua. Orain arte, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024324 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berrikuntzaren alde, elkarrekin. Master bat sortuko dute Innobasquek eta Mondragon Unibertsitateak
Master bat sortuko dute Innobasquek eta Mondragon Unibertsitateak Mondragon Unibertsitateak eta Innobabasquek berrikuntza sustatzeko elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu dute. «Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024325 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Parlamentuak "beharrezko" ikusten du ETAren armagabetzea Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak bost puntuko adierazpen instituzionala onartu du gaur goizean. UPN eta PP bakarrik geratu dira, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSN eta Ezkerrak babestutako agiriak defenditu du ETAk "ahalik eta denbora laburrenean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024326 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaitz genetikoen gakoak aurkitzeko eremua inauguratu du Progenikak. Ikerketa eta garapenera zuzenduriko 650 metro koadro ditu zentro berriak; 8 milioi euroko inbertsioa egin dute
Gaitz genetikoen gakoak aurkitzeko eremua inauguratu du Progenikak Ikerketa eta garapenera zuzenduriko 650 metro koadro ditu zentro Garapen z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024327 | BERRIA | Euskadi | noticias | NBEk hamar urteko epemuga jarri du klima aldaketaren aurka BRASILIA NBE Nazio Batuen Erakundeak Brasilian (Brasil) klima aldaketari buruzko txostena aurkeztu du, eta hamar urte barru prozesua geratzen hasi behar dela ohartarazi du, gainerakoan ondorioak oso larriak izango direla azalduz. Indonesian datorren astean egin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024328 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATLETISMOA. Budapesten jokatuko da Atletismoko Munduko Txapelketa, abuztuaren 19tik aurrera. Bada, Asier Martinez ez da bertan izango. Hesi jauzilariak amaitutzat eman du denboraldia.
Bere sare sozialetan egin zuen atzo iragarpena: «Jaikitzea eta borrokan jarraitzea, ez zait besterik geratzen». Erabakia «triste eta amo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024329 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Janariaren kalitateari ematen zaion garrantziak erakartzen nau »
Bilboko jaietara etorri den turista bat da Danielle Tsi, baina ez da edozein turista ere. Singapurkoa da jaiotzez, Kalifornian (AEB) bizi da orain, eta argazkilaria da. Sukaldaritzari buruzko blog bat dauka. Argazkiak atera eta atera jardun zen atzoko su... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024330 | BERRIA | Euskadi | noticias | Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024331 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela aste gutxi, AHT Gelditu Elkarlanak komunikatu bat kaleratu zuen, Aralarrek aurkeztutako ekimen bat gogor kritikatuz. Horren aurrean, Lehenik eta behin, argi eta garbi adierazi behar dugu Aralar Abiadura Handiko Trenaren aurka dagoela, eta horrela adierazi du behin eta berriro. Aurka dago, azpiegiturak gure herria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024332 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasunbideko zuzendariaren konpromisoa lortuta, amaitu dute itxialdia Arrotxapean
Nafarroako Gobernuari "euskaldunon eskubideak benetan bermatu" ditzala eskatzeko, itxialdia egin dute Iruñeko Arrotxapeko osasun etxean herritar ugarik. Lo zakuak zabaldu dituzte, eta bi orduz izan dira bertan. Aurrena, osasun etxeko atez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024333 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilberria. Politikari eta unibertsitateari emana. Javier Caño Javier Caño EAko militante historikoa hil da, 65 urterekin, gaixoaldi luze baten ondorioz. Barakaldon (Bizkaia) sortu zen Caño, 1943an. Gaur Ibilbide politiko oparoa egin zuen Cañok. Euskal kontseilu Nagusiko idazkaria izan zen 1979-80ko aldian. Carlos Garai... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.