id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0024034
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxitan halako aste interesgarririk Europako Parlamentuan. Jakinik parlamentuek duten zeregin nagusietako batean oso antzua dela Estrasburgoko ganbera, Europako legediaren zati handi bat gobernuek eurek osatzen duten Batzordeak egiten du, eta boto zuzenez hautaturiko diputatuek estatuengan eragin txikia dutela. Baina ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024035
BERRIA
Euskadi
noticias
55 urteko zigorra eskatu du fiskalak De Miguel EAJko buru ohiarentzat Legez kanpoko elkarte bat eratu eta komisioak kobratzea, EAJk gobernatutako erakundeen kontratu eta adjudikazio publikoak modu irregularrean eskuratzea, egin gabeko lanengatik dirua lortzea, kapitala zuritzea, eroskeria, bortxaz jendea behartzea, dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024036
BERRIA
Euskadi
noticias
Paretetan agertzen diren ikur naziak ez dituzte ezabatzen Berlingo zenbait lekutan. Pintura hartu eta pareta berriz margotu beharrean, grafiti bereziak egiten dituzte svastiken gainean. Duela hilabete gutxi hasi ziren halako irudiak egiten eta hormetan eta sare sozialetan #PaintBack (berriro margotu) traola erabiltzen....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024037
BERRIA
Euskadi
noticias
AURREKO IGOERA. Mugarria izan zen. 1967ko apirilaren 23a Realaren historiako egunik garrantzitsuenetakoa da: Lehen Mailara igo zen, Puertollanon (Espainia), eta oraingoaren aurreko azken igoera izan zen. Geroko arrakasta guztien oinarria jarri zuten orduan. 1967ko apirilaren 23a Realaren historiako egunik garrantzitsue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024038
BERRIA
Euskadi
noticias
Bazterturik dauden eriondoentzako Jaurlaritzaren laguntza. • Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak 196.140 euroko laguntza emango die eriondo dauden eta gizarte bazterketa larria jasaten duten pertsonei. Ospitalean egon ondoren familia eta gizartearen babesik ez dutenentzako programa da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024039
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbaki bat baino gehiago da. Europako Batasunaren immigrazio politikek huts egin duten froga da. 13.352 pertsona hil dira 1988tik gaur arte ustezko paradisura bidean. Egia da, bai, beste milakak lortzen dutela kontinente zaharrera heltzea, baina horietatik gehienak berehala itzularazten dituzte segurtasun indarrek, ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024040
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJ aurrekontuak negoziatzeko prest dago, PSOErekin akordioa lortuta. Erkorekak esan du EAJren hiru baldintzak betetzeko «berme nahikoak» eman dizkietela sozialistek EAJ aurrekontuak negoziatzeko prest dago, PSOErekin akordioa lortuta Erkorekak esan du EAJren hiru baldintzak betetzeko «berme nahikoak» EAJk Espainiako 2...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024041
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostiralean Usurbilen desagertutako gizonaren gorpua topatu dute Ostiral goizaldean atera zen 49 urteko gizonezkoa, Usurbilgo Oria ibaira, bere familiak jakinarazi duenez, anguletara. Atzo arratsaldean agertzen ez zela ikusita Ertzaintzari abisu eman zioten. Berehala hasi ziren bila, baina arrastorik topatu gabe utzi zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024042
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egin erabakitzeko prozesua bigarren fasean sartu da. Aukeratu dituzten zazpi proiektuak aurkeztu dituzte Kondestable jauregian. Herritarrek hor bertan ikusi ahal izango dituzte martxoaren 7ra bitartean, eta horrekin batera euren ekarpenak egin ahal izango dituzte. Eraitsi ala eraldat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024043
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikastolan ikasi genuen adjektiboek izenaren nolakotasuna, ezaugarriak eta propietateak aditzera ematen dituztela. Izenak aldatzea eta haiei buruzko informazio gehiago ematea dela haien eginkizun nagusia. Adjektiboak apaingarriak izaten dira maiz; beste batzuetan, ordea, laguntzen duten izena baino garrantzitsuagoak dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024044
BERRIA
Euskadi
noticias
Cristina Fernandezek hamar bat auzibide ditu irekita bere bi agintaldietan (2007-2015) ustez egin zituen delituengatik. Horietako lautan, auzitegiek epaiketa egiteko erabakia hartua dute: Presidente ohiaren aurka hasi den lehenengo epaiketa da. Legez kanpoko elkarte bat osatzea eta administrazio publikoari iruzur bidez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024045
BERRIA
Euskadi
noticias
Venezuelako oposizioak ez du negoziatzen jarraituko CARACAS. Joan den urriaren 30ean hasi zituzten elkarrizketak Venezuelako Gobernuak eta oposizioak. Negoziazio mahaian eseri ziren, besteak beste, nazioarteko hainbat ordezkari eta eragileren lanari esker: Vatikanoak, Unasurrek eta Jose Luis Rodriguez Zapatero, Martin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024046
BERRIA
Euskadi
noticias
BODYBOARDA. Eunate Agirrek «neke psikologikoaren eta babesle faltaren» erruz hartu erretiroa, bi traba handi horiek bere errendimendua «mugatzen» zutelako. «Hirugarrena izateak ez nau betetzen; ez dut konpartsa hutsa izan nahi zirkuituan». Agirrek 32 urterekin utziko dio puntan lehiatzeari, behin munduko txapeldun izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024047
BERRIA
Euskadi
noticias
EBk ohartarazi du Israel Zisjordaniaz jabetzen ari dela kolonien bidez Israelen eta PAE Palestina Askatzeko Erakundearen arteko negoziazioak hasi baino lehen porrotera bideratu dituen puntu nagusia da Tel Avivek Zisjordanian aplikatzen duen kolonien politika. PAEk behin eta berriz eskatu dio Israeli kolonia gehiago era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024048
BERRIA
Euskadi
noticias
LIZARRA. Feria eguna izango da igandekoa Lizarran (Nafarroa). Urtero ohi dutenez, San Andres egunaren bueltan ospatzen dute ganadu azoka, igandez. Foruen Plaza eta Santiago plazan egingo dituzte ekitaldiak. Eskulan azoka izango da lehenengoan, eta abereak bigarrenean. Zozketak, dastatzeak eta lehiaketak ere izango dira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024049
BERRIA
Euskadi
noticias
Abizena aldatzea errazagoa izango da bihartik Iparraldeko biztanleentzat Abizena aldatzeko prozedura asko erraztuko diete Ipar Euskal Herriko biztanleei bihartik aurrera. Orain, denbora luzea eta izapide asko egin behar dira aldaketa egiteko. Uztailaren 1etik aurrera, berriz, aski izango da herriko etxean eskatzea, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024050
BERRIA
Euskadi
noticias
Baserritarron arazoetako bat da gure soldata produktuen prezioa dela. Prezio hori finkatzeko eta defendatzeko bitarteko bat dira erosketa publikoak; hau da, administrazioak joka dezake pixka bat merkatu erregulatzailearen rol hori, jantoki publikoetako hornidura tokian tokiko baserritarren bidez eginda», ohartarazi du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024051
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko Pilotarien Elkartea sortu dute, pilotariak babesteko. Pilotari profesional zein afizionatuak bildu nahi ditu bere baitan, eta Esaini proposatu diote presidente izatea Munduko Pilotarien Elkartea sortu dute, pilotariak babesteko Pilotari profesional zein afizionatuak bildu nahi ditu bere baitan, eta Ohar baten b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024052
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiltzeko lizentziarekin, baina denborarik gabe itzuliko da zinemako agenterik ezagunena. Cary Joji Fukunagaren zuzendaritzapean, Daniel Craig aktoreak bosgarrenez eta azkenekoz jokatu du James Bonden rola, No Time to Die filmean. Uste baino beranduago, baina heldu da ziurrenik urteko estreinaldirik esperotakoena izango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024053
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Iritsiko da... eta iritsi da. Jose Luis Arrietak bere kirol ibilbideko garaipenik sonatuena lortu du, azken metroetan irabazita Jose Luis Arrietak bere kirol ibilbideko garaipenik sonatuena lortu du, Pertsona saiatuak, saiatu jaio eta saiatu hiltzen dira. Tartean, saiatuak direnez, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024054
BERRIA
Euskadi
noticias
Ajeak, oztopoak eta topikoak. Euskal literaturak dituen beharrez eta arazoez jardun dute, besteak beste, Gorka Arresek, Inazio Mujikak eta Xabier Mendiguren Elizegik, 111 Akademiak antolaturiko mahai-inguruan. Euskal literaturak dituen beharrez eta arazoez jardun dute, besteak beste, Gorka Arresek, Inazio Mujikak eta X...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024055
BERRIA
Euskadi
noticias
AIA. Pagoetako parke naturalean (Aia, Gipuzkoa), txorien kantuak ezagutzeko ibilbidea antolatu dute. Larunbatean izango da, eta 09:30ean abiatuko dira, Iturraran parketxetik. Mikel Olano gidariarekin egingo dute itzulia, euskaraz.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024056
BERRIA
Euskadi
noticias
Jende ilarak eta bizitasuna berreskuratu ditu Durangoko Azokak. Kultur ekoizleen eta kontsumitzaileen elkargune nagusiak ateak itxi ditu, eta, pandemia aurreko jendetzak urruti badituzte ere, nahiko pozik jaso dituzte saltokiak argitaletxe eta diskoetxeek, iazkotik aurtengora jauzi bat egin baitute aurrera. Durangoko A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024057
BERRIA
Euskadi
noticias
ipar-mendebaldeko Zaada probintzian. Armadak Hussein Badreddin al-Huthi liderra hil zuen, eta ordutik huthi izenarekin ezagutu da mugimendua. 2009. Armadak ordura arteko era-soaldirik handiena hasi zuen hut-hien aurka. Saudi Arabiak lehenengo aldiz esku hartu zuen matxinoen aurka. 2011. Herrialde arabiarretako ma-txina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024058
BERRIA
Euskadi
noticias
CAF enpresako errealitatea barrutik ezagutzen ez duen orok pentsa dezake mugikortasun gaietan ere abangoardian dagoen enpresa bat izango dela. Baina, zoritxarrez, errealitatea bestelakoa da gurean. Paradoxikoa dirudien arren, nagusiki trenak egin eta distantzia plusa konpentsatzeko treneko billetearen zenbatekoa ordain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024059
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako Aldundiak ez du ordezkaririk bidaliko BCCren inauguraziora Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du ordezkaririk bidaliko datorren astelehenean Donostian izango den BCC Basque Culinary Centerren inaugurazio ekitaldira, Espainiako printze-printzesak izango direlako ekitaldian. Haiek «herri honen ukazioaren sinbolo» di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024060
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara erabiltzen ez duten saltokiei isuna kentzea proposatuko du PSE-EEk PSE-EEk zerbitzuak euskaraz eskaintzen ez dituzten saltokiei horregatik legeak aurreikusten duen isuna kentzeko proposamena erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Jaurlaritzak 2008an onartu zuen Kontsumaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024061
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urteko espetxea andreari eginiko tratu txarrengatik Gizon bat bi urteko espetxera zigortu dute «bikotekidea bere kontrolpean eta jabetzan edukitzeko» helburuz hari tratu txarrak emateagatik. 11 urte eta erdian ezingo da andrearengana gerturatu, ezta harekin hitz egin ere. 2011tik, ohiko bihurtu ziren tratu txarrak: ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024062
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi dio Peña II.ari: 22-6 PILOTA. Faboritoa zen, eta ez zuen huts egin. Joseba Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi zion atzo Jon Ander Peñari, Azkoitian (Gipuzkoa), buruz burukoaren final-zortzirenetan (22-6), eta Jokin Altuna izango du arerio final-laurdenetan. Bizi joan zen lehia -ordu e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024063
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Jun Markl. Egitaraua: Frank Martinen Haize instrumentu eta tinbalerako Kontzertua , Toshio Hosokawaren Klage eta Johannes. Brahmsen 4. Sinfonia . Lekua: Donostia, Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Maiatzak 8. Johannes Brahmsen Laugarren Sinfonia interpretatzean, ia hamar segundoko lasaitasuna behar da hasierak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024064
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilek «berehala» hartuko ditu neurriak argindarraren prezioa jaisteko MADRIL. Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek esan du gobernuak «berehala» hartuko dituela zenbait neurri argiaren salneurria apaltzeko. Handizkako merkatuan argindarrak izan duen igoera izugarria eztabaida politikoaren erdigunean ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024065
BERRIA
Euskadi
noticias
Egoera surrealista xamarra fortunatu zitzaidan orain urtebete inguru ile-apaindegian: inoren hatzak buruan sumatzeak eragiten didan lozorro gozoan nengoela ile-apaintzailearen oihu batek eten zuen nire atsedena. Begiak zabaldu eta nire atzean ikusi nuen, poz algarak apaltzeko bi eskuak aho parean jarrita. Arnasari buel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024066
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBek hegazkinak hedatu dituzte Al-Hasakan, Siriakoei aurre egiteko Hirugarren egunez Siriako Gobernuaren abiazioak Al-Hasaka hiri inguruan hegan egin du, AEBek eginiko ohartarazpenei entzungor eginda. Pentagonoak gerra hegazkinak bidali ditu Siria iparraldeko hirira, bertan dituen aholkulari militarrak eta indar berez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024067
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAREN SU-ETENA . Frantzia, ikusle ala aktore? . Frantziak prozesuan parte hartu behar duela diote Iparraldeko alderdi gehienek, baina beste iritzi bat dute PSk eta UMPk Frantziak prozesuan parte hartu behar duela diote Iparraldeko alderdi gehienek, baina beste iritzi bat dute PSk eta UMPk Villepinek eta Zapaterok «har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024068
BERRIA
Euskadi
noticias
NEW YORK. Baikortasunez betetako burbuila batean bizi izan zela aitortu du Nazioarteko Diru Funtsak barne txosten batean. 2004tik 2007ra bitartean izandako barne arazoen eraginez ez zela gai izan krisia saihesteko azaldu du. Batez ere AEBekin eta Islandiarekin egin zuela huts dio, eredutzat jarri zituelako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024069
BERRIA
Euskadi
noticias
Hugo Chavezi 18 hilabetez botere bereziak eman dizkio Venezuelako Legebiltzarrak. Besteak beste, energia politika aldatzeko eta erabat nazionalizatzeko eskubidea izango du Hugo Chavezi 18 hilabetez botere bereziak eman dizkio Venezuelako Besteak beste, energia politika aldatzeko eta erabat nazionalizatzeko Hugo Chavez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024070
BERRIA
Euskadi
noticias
Sestaon eta Elantxoben dira gaur KAE Ligako hitzorduak KAE Kantauri Arraun Elkarteko Ligak bi hitzordu ditu gaur, Bizkaian. Lehen multzoko traineruek Ligako bigarren estropada jokatuko dute Sestaon, Ibaizabalen. Erlojuaren aurkako estropada izango da, eta guztiak, Ligako sailkapenaren kontrako ordenan, atzetik aurrera,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024071
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJren eta Aralarren ustez, bozekin nahastu nahi da ikerketa batzordea. Ustezko ustelkeria eta espioitza kasuak ikertzeko eskaria erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean EAJren eta Aralarren ustez, bozekin nahastu nahi da ikerketa batzordea Ustezko ustelkeria eta espioitza kasuak ikertzeko eskaria erregistratu Arabako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024072
BERRIA
Euskadi
noticias
Taldeak: Axut, Artedrama. Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Idazlea: Harkaitz Cano. Antzezleak: Ander Lipus, Ane Sagues, Ruth Guimera, Jon Ander Urresti, Maialen Belaustegi, Maite Larburu, Manex Fuchs, Eneko Gil. Bideoa: Maialen Belaustegi. Koreografia: Philippe Ducou. Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte. Eszenografia: Fran ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024073
BERRIA
Euskadi
noticias
Patrice Leconte zinemagile frantziarraren Confidences trop intimes ikusi nuen larunbatean. Artega jarri ninduen pelikulak: jende galdu postmodernoon harreman zailtasunei buruzko gogoeta interesgarria aurkitu behar nuen lekuan, mendebaldeko gizon zuri heterosexual burgesaren ametsek beste desiragarria izatera murriztuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024074
BERRIA
Euskadi
noticias
Gailurrak kiskalita . Justine Heninek erretiroa hartu du, 25 urterekin, eta WTA zerrendako lehen postuan zegoela. Garai berriei jokamolde zaharrekin aurre egiten asmatu zuen tenislariak «nekatuta» esan du agur. Justine Heninek erretiroa hartu du, 25 urterekin, eta WTA zerrendako lehen postuan zegoela. Garai berriei jok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024075
BERRIA
Euskadi
noticias
900.000 euroko isuna Villaldeprati, Epsilonen porrotagatik Gasteizko merkataritza ataleko epaitegiak 900.000 euroko isuna ordaintzera zigortu du Joan Villadelprat Epsilon Euskadiko arduradun ohia. Epaileak dioenez, enpresaren porrotaren erantzule izan zen Villaldeprat, bere atalik errentagarriena saltzean (auto lasterk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024076
BERRIA
Euskadi
noticias
Zubietako erraustegian neurketa jarraituak behar direla adierazi du Toxicowatchek Zubietako erraustegiaren inguruko eremuetan atzeman dituzten elementu toxikoei buruzko datuak aurkeztu dituzte gaur Toxicowatch fundazioko bi ordezkarik Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Joan den astean Hernanin egin zuten aurkezpenean egin b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024077
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza gutxituen eskubideak babesteko sinadura bilketa Hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako 50 milioi herritarren eskubideak babestuko dituen legedia loteslea eskatzea da Minority SafePack kanpainaren helburua. Horretarako gutxienez milioi bat sinadura bildu behar dituzte. Sinadura bilketa Europako Parl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024078
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBen dirurik gabe frontean arazoak dituela ohartarazi du Kievek Diru eske ari da Ukraina, eta AEBetako Senatuak onartu du, gaur iluntzean, Joe Biden Etxe Zuriko maizterrak nahi bezala, Ukrainarentzako 60.000 milioi dolarreko diru sail bat -55.000 milioi euro inguru- emateko lege proiektu bat aztertzen hastea, arlo mil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024079
BERRIA
Euskadi
noticias
AHT egiteko desjabetutako nekazaritza lurrak Lurraneken esku utziko ditu Adifek. Hitzarmena sinatu dute orain Espainiako eta EAEko erakundeek kaltetutakoen nekazal lurrak kudeatzeko AHT egiteko desjabetutako nekazaritza lurrak Lurraneken esku utziko Hitzarmena sinatu dute orain Espainiako eta EAEko erakundeek Legutio a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024080
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Handia egin du Anna van der Breggen herbeheretarrak Imolan, Munduko Txapelketetan: joan den ostegunean, urrezko domina irabazi zuen erlojupekoan; eta atzo, beste horrenbeste egin zuen errepidekoan. Azken 50 kilometroetan erakustaldia emanda lortu zuen garaipena. Annemiek van Vleuten herrikidea eta Eli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024081
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 68. MUSIKA HAMABOSTALDIA. KRITIKA. Lizun eta astun. GANBERA MUSIKA ZIKLOA ENSEMBLE DIALOGOS Merariren alaba Judith heroiaren narrazioa sakondu eta gero, Livljanic abeslari kroaziar berak musika erantsi nahi izan dio XVI. mendeko kondaira honi. Marie Belloten argiztapen bakun eta irekiaz baliatuz, antzeztokia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024082
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAren ADIERAZPENA. ERREAKZIOAK. ETAren agiria ez dela nahikoa eta «iruzurra» dela adierazi du Lopezek. EAEko lehendakariaren ustez, ez da albiste txarra, baina ez dio ezta ezker abertzalearen nahiari erantzuten ere ETAren agiria ez dela nahikoa eta «iruzurra» dela adierazi du Lopezek EAEko lehendakariaren ustez, ez da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024083
BERRIA
Euskadi
noticias
PPk bat egin du UPN eta PSNrekin Nafarroako 2012ko aurrekontuei aurkezturiko osoko zuzenketak atzera botatzeko Nafarroako Parlamentuan 2012rako aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatu dituzte gaur, eta PPk bat egin du Gobernuan dauden bi alderdiekin, UPN eta PSNrekin, horiek atzera botatzeko. Nafarroa Ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024084
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxegarai eta Berhokoirigoin mintzo, armagabetzeari buruzko jardunaldietan MIARRITZE. Hilaren 17an eta 18an Armagabetzea bake prozesuaren zerbitzura jardunaldiak egingo ditu Bake Bideak, Miarritzen (Lapurdi). Michel Veunac Miarritzeko auzapeza, Jean Rene Etxegarai Baionako auzapeza eta Euskal Elkargoko lehendakaria, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024085
BERRIA
Euskadi
noticias
Belaunaldi bakoitzak berezko ukitua ematen dio garai bakoitzari, eta horien arteko transmisioak, hein batean, gizartea zizelkatzen du. Eragina are nabarmenagoa da zientzian. Jose Ramon Etxebarria eta Jone Uria ikertzaileak horren adibide dira: apaltasunez, unibertsoa ulertzea dute erronka. Ingeniaria eta fisikaria da J...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024086
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabi Payak, Enara Garciak eta Garbiñe Muñoak osatuko dute behin-behineko zuzendaritza Donostia 2016 Fundazioaren Patronatuak bilera egin du gaur eguerdian Itziar Nogerasen kargu uzteak eragindako krisia aztertzeko, eta lehenengo erabakiak hartu ditu. Zuzendari nagusi berri bat aukeratu arte, zuzendaritza kolegiatua iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024087
BERRIA
Euskadi
noticias
Neska judu ortodoxo gazte batek New Yorken hitzartutako ezkontza utzi eta Berlinera ihes egitea erabakitzen duen Unorthodox telesaila. Marie, bortxatu izana faltsuki salatzeaz akusatu duten nerabea, eta egiara iristeko bide bihurgunetsua egingo duten bi detektiberen benetako istorioa azaltzen duen Unbelievable paregabe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024088
BERRIA
Euskadi
noticias
Suizidioak epaitegira. Parisko Fiskaltzak ikerketa hasi du France Telecomen aurka, suizidioetan enpresak izandako erantzukizuna aztertzeko Parisko Fiskaltzak ikerketa hasi du France Telecomen aurka, suizidioetan enpresak izandako erantzukizuna aztertzeko. Ikuskatzaileak dio jazarpen morala egin eta arriskuan jarri dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024089
BERRIA
Euskadi
noticias
Astronauta bat agertu da albistegian, denoi esanez etxe bakarra dugula eta hura zaindu behar dugula. Lurraz ari da. Ez dakit oso sinesgarri suertatzen den. Berak ba omen daki zergatik esaten digun, zerutik gauzak ezberdin ikusten omen direlako. Astronauta, beraz, ikusle neutro kanpotikakoa litzateke, besteok ikusteko g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024090
BERRIA
Euskadi
noticias
Imanol Galfarsorok, soziologoa omen baita à ses heures , tribu berri bat harrapatu du euskal gizartean: sasi-erradikal hiper-euskaltzale chic -ak. Ez da lehendabiziko aldia. Lehenago, neopurista txatxien taldea zuen seinalatua, bai eta literato euskaltzale ekidistante distantzia-ironikodunena ere (partzuer naiz azken b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024091
BERRIA
Euskadi
noticias
MUNDUKO KOPA 2010. NAHASIA. Beste vuvuzela mota bat da Perukoa Hegoafrikako Munduko Kopan horrenbesteko sona lortu eta soinu atera duten vuvuzelei imitatzaileak irten zaizkie mundu osoan. Duela gutxi, Perun, hango protesta ekintzetan erabiltzeko Hegoafrikakoen oso antzekoak merkaturatu zituztela eman zen argitara. Peru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024092
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteburuan jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen bi saioak BERTSOLARITZA. Tuteran eta Urdazubin jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen bi saioak, asteburuan. Larunbatean, Tuteran, Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre ariko di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024093
BERRIA
Euskadi
noticias
Marco Crespik (Varese, Italia, 1962) iragarria zuen ez zuela Sienan jarraituko, eta espero zen Laboral Kutxarekin akordio bat lortzea. Uste hori baieztatu du gaur klubak. Urtebetez zuzenduko du taldea; hala ere, emaitzen eta helburuen arabera kontratua urtebetez luzatzeko aukera dago. Laboral Kutxak Sergio Scariolo ora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024094
BERRIA
Euskadi
noticias
Sexu eraso bat egotzi diote Iker Muniain Athleticeko jokalariari E ldiario.es atariak argitaratu duen informazioaren arabera, Ignacio Allende Torbe porno zuzendari bizkaitarraren auzian nahastuta legoke Iker Muniain Athleticeko jokalari nafarra. Hedabideak zabaldu duenez, ikerketan deklaratu duen babestutako lekuko bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024095
BERRIA
Euskadi
noticias
Bata oso ezaguna da Euskal Herrian: Silvia Trigueros. Bestea, berriz, oso ezezaguna: Angel Jabega. Triguerosek garaipen garrantzitsuak lortu ditu bai Euskal Herrian, bai atzerrian; Jabegak, berriz, oraindik ere ez zuen garaipenik eskuratu Euskal Herrian. Biak izan ziren garaile ostiraletik larunbatera jokatu zen BUTS B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024096
BERRIA
Euskadi
noticias
3.000 Buruko gaixoen eta haien senideen EAEko federazioko familiak. • Araba, Bizkai eta Gipuzkoako buruko eriek eta haien senideek badute federazio bat; abaro da 3.000 sendi ingururentzat. 25 urte ditu taldeak, eta Julian Ajuariagerra saria eman diote buruko gaitzetan aditu diren medikuek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024097
BERRIA
Euskadi
noticias
Oihane Perearen erroak bigarrenez loratu dira. Asier Otamendiri gailendu zaio buruz burukoan, Arabako Txapelketan zazpitan txapeldun izan denari Asier Otamendiri gailendu zaio buruz burukoan, Arabako Txapelketan Sustraiak errotuz lelopean jokatu den Arabako Bertsolari txapelketaren finala izan zen, atzo, Gasteizko Prin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024098
BERRIA
Euskadi
noticias
INMIGRAZIOA. IÑAKI ALMANDOZ. ABOKATUA. «Legez kanpoko etorkinek ere badute abokatua izateko eskubidea» «Legez kanpoko etorkinek ere badute abokatua izateko eskubidea» Herrialde aberatsetara geroz eta etorkin gehiagok emigratzen dute, eta Euskal Herria ere etorkin askoren jomuga bihurtu da. Batzuetan, ordea, etorkinen e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024099
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzak erakunde publikoetako langileen artean banatu dituen maskaren artean grafenodunak daude, eta, orain, horiek ez gehiago banatzea erabaki du. Osagai horren gaineko arriskuaren ohartarazpenak jaso dituela esan du, eta horregatik hartu duela erabakia. Besteak beste, osasun langileei, ertzainei eta irakas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024100
BERRIA
Euskadi
noticias
Del Tesoren, Beriainen eta Fraileren lanak saritu dituzte Euskal Kazetariak ataleko saria Begoña del Tesori eman diote Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak. Sarietako epaimahaiak nabarmendu duenez, «zinema esatari eta dibulgatzaile ezin hobea» da Del Teso, «kazetaritza apaltasunez, pasioz, tinkot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024101
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagun bat larri eta beste bat atxilotuta liskar batean Iskanbilatsuak izan ziren Alavesen eta Bartzelonaren arteko partida hasi aurreko orduak. Izan ere, Bartzelonalo zale bat larri zauritu zen bi taldeetako zaleen artean izandako borrokaldi batean, buruan kolpea jasota. Segurtasun sailaren arabera, Nieves Cano kalean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024102
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken damaskinatzaileak. Eibarren XIX. mendean sortutako damaskinatua diru eta ospe iturri izan zen sasoi batean; desagertzeko bidean dago orain. Bi artisauk jarraitzen dute jardunean, baina ez hortik bizitzeko moduan. Eibarren XIX. mendean sortutako damaskinatua diru eta ospe iturri izan zen sasoi batean; desagertzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024103
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru ikasturte eta erdi igaro dira 2016ko irailean uda hartan burkiniaz izandako polemika papereratu nuenetik Larrepetit -eko Nork eta zer estali beldurti bezain ausart hartan. Beldurti, garai hartan nire ondoan bizi zirenek ederki baitakite jakin zenbat buelta eman nizkion testuari erredakziora bidali aurretik; eta no...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024104
BERRIA
Euskadi
noticias
Desberdintasuna eta batasuna du izenburu hiru sortzailek Bergaran (Gipuzkoa) jarri duten taldekako erakusketak. Izan ere, bi kontzeptu horien arteko jokoak artean duen garrantzia aztertu nahi dute lanok elkarren aldamenean jarrita. Julio Mendikute, Jon Azofra eta Koldo Etxebarria ETBko langileak dira, baina artista gis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024105
BERRIA
Euskadi
noticias
Iparraldeko ordezkaritzak presoen gaia «deskonfinatu» nahi du Ipar Euskal Herriko ordezkaritza Frantziako Justizia ministerioarekin bilduko da ondoko hamar egunetan euskal presoek bizi duten «egoera larria» aipatzeko. «Zintzilik ditugun auziei konponbide perspektiba bat ekartzea da helburua», azaldu du Anaiz Funosas or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024106
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselako diruaren banaketa bere eskuetan gordeko du Sanchezek Gaitz guztien konponbidea bilakatzen ari da Europako Batasunaren Next Generation plana, koronabirusaren krisia gainditzeko formula magikoa. Haren zain daude Hego Euskal Herriko erakundeak beren proiektu kuttunak aurrera ateratzeko, baina galbahe handi bat i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024107
BERRIA
Euskadi
noticias
LAN ERREFORMA. GREBA OROKORRA. Analisia. Egun bakarreko presioa Greba bitxia izan da. Euskal Herritik begiratuta nabarmen, ez baita ohikoa -ezta praktikoa ere- gehi-engoa duten sindikatuen iritziaren aurka egitea. Emaitzak begi bistakoak dira, eta joko nuke ez dutela atsekabe handirik eragin ELAren eta LABen egoitzetan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024108
BERRIA
Euskadi
noticias
Zertaz hitz egin euskaltzaletasuna ez beste loturarik konpartitzen ez duzunarekin? Galdera erretorikoa da. Horrelako lagun asko izaten ditugu hizkuntza gutxituen hiztunek. Haietako batekin topatu eta Iruñeko euskalgintza inarrosi duen Laba proiektu berria atera diot hizpide. Nire harridurarako, besteak ez zuen horren a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024109
BERRIA
Euskadi
noticias
Meatzarien artean istilu larriak jazo, eta gutxienez 21 lagun hil dira Bolivian. Borrokak Huanuniko eztainu meatokian izan dira, sektore publikoko langileen eta lanik ez duten beharginen artean Meatzarien artean istilu larriak jazo, eta gutxienez 21 lagun hil dira Borrokak Huanuniko eztainu meatokian izan dira, sektore...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024110
BERRIA
Euskadi
noticias
«Marmoka izan eta korrontearen arabera mugitzea hautatzea zilegi da, hautu hori kontzienteki egina bada. Kasu horretan besteen menera egongo zara. Pertsona asko dira marmokak, gaur egun; errealitatea aldatu nahi badugu, baina, marmoka izateari utzi beharko diogu». Barneko kezkak, eta bere hirugarren liburuaren atzean d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024111
BERRIA
Euskadi
noticias
Izaten dira ikusleen iritziz Oscarra ondo merezia izan arren inoiz garaikur hori lortzen ez duten aktore, zuzendari eta abarrak. Zerrenda horretan goi-goian egon zen Donald Sutherland aktorea (Saint John, Kanada, 1935) urte askoan. Berrehun ekoizpen ingurutan parte hartu arren, inoiz ez baitzen hautagaien artean ere eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024112
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrian atxilotutako koptoak auzitegi zibilak epaituko ditu Joan den hilabeteko manifestazioan atxilotu zituzten koptoak auzitegi zibilek epaituko dituzte, ez militarrek. Hala adierazi du Hussein Tantaui armadako Kontseilu Goreneko mariskalak; erabakia Tahrir plazako borrokak arintzeko hartu du, zibilen epaiketa militar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024113
BERRIA
Euskadi
noticias
Uste dut Groucho Marx izan zela zerako hura bota zuena: «Diruak ez du hainbesterainoko garrantzirik. Funtsezkoak bestelako kontuak dira: osasuna, maitasuna... Oso garestiak dira ordea!». Aste honetako berria da. Nafarroak ez du diruz lagunduko eskolan bertsoa irakasteko programa. Bertsozale Elkartearekin sinatutako ako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024114
BERRIA
Euskadi
noticias
Antza denez, nortasunari buruzko eztabaidek garrantzi guztia galdu dute. Ez da momentu egokia nazio, etnia edota gutxiengo kulturalen eskubideez hitz egiteko, beste lehentasun batzuk daudelako -ekonomi krisia adibidez-, edo, besterik gabe, gai horietaz inor gutxi kezkatzen delako. Hala ere, kezka hori ezkutatu nahian, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024115
BERRIA
Euskadi
noticias
«Erabilgarriagoa izango da aurki 'Berriketan.info' sakelakoetarako» 'Berriketan.info' dinamizatzeaz arduratzen da Ordoñez sarea sortu zenetik. 1998tik 2003ko otsailera, Euskaldunon Egunkaria -n lan egin zuen Jon Ordoñez kazetariak (Beasain, Gipuzkoa, 1977). Eta BERRIA sortu zenetik, bertan ari da. Urtebete baino gehiag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024116
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Bera Berak eta Anaitasunak ligako bigarren partida jokatuko dute gaur etxean. Donostiako taldeak Morvedre igo berria hartuko du gaur Bidebietan (19:00). Imanol Alvarezen taldean jokalari asko faltako dira gaurko partidan. Anaitasunak, berriz, Leonen aurka jokatuko du (18:00). Iruñeko taldea lehen puntuak lo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024117
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrizak nagusitasun osoz lortu du seigarren txapela Urrizak askok uste baino errazago irabazi du seigarren txapela. Kutxabank Torneoko finalean 30-15 hartu du mendean Xanti Uterga, eta finalik berdinduena espero zena horretan geratu da, esperoan. Iruñeko aurrelariak asmatu du bai sakearekin, baia piloteoan eta baita ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024118
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko hedabideek espetxe zigor luzeak nabarmendu dituzte Nazioarteko komunikabide nagusiek lehen orrialdera eraman dute Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten aurka emaniko epaia. Sedizio delitua eta espetxe zigorren urte kopurua izan dituzte hizpide nagusi. Erresuma Batuko The Guardian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024119
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniaren zalantzek airean utzi dute konbustio autoak debekatzeko legea Azken pausoa baino ez zen falta; tramite huts bat, itxuran. Baina dena airean dago orain. Europako Batasuna gaur zen onartzekoa 2035etik aurrera praktikan errekuntza motorreko auto berrien salmenta debekatuko duen legea, baina kontseiluak gaurko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024120
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiak egin dituen kilometroak. Munduko Kopan jokatu dituzten sei partidetan 631 kilometro egin dituzte orotara Espainiako jokalariek. Gaur finalean kontrario izango dituztenek baino 14 kilometro gehiago dira. Herbehereetakoek 617 kilometro dituzte eginak. FIFAren estatistika bitxien zerrendan daude datu horiek guzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024121
BERRIA
Euskadi
noticias
Rajoyk batasuna eskatuz erantzun dio manifestazio aurreko tentsioari Mariano Rajoyk Espainiaren eta Kataluniaren arteko talka ezkutatzeko ahalegin berezia egin zuen atzo, ministroen kontseiluaren ondorengo agerraldian, eta hartu duen hainbat erabakiz ere mintzatu zen. Espainiako presidentearen arabera, «hasieratik» elk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024122
BERRIA
Euskadi
noticias
Heriotza eta «aro hilaren iritsiera» dituzte ardatz bihar gaueko ospakizunek, Altunak esan duenez. Aspalditik egiten dira Euskal Herrian, XX. mendetik, gutxienez; umeak dira horietako protagonista. Gau Beltza , Arimen Gaua , Halloween ... izen asko dituzte gaur gaueko jaiek. Horiek aztertu dituzte Jaime Altunak (Villab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024123
BERRIA
Euskadi
noticias
Poloniarrak eta Simone Moro elkarrekin ari dira Nanga Parbaten HIMALAYA Aurreko urteetako eztabaidarik ez dute piztu aurtengo neguko espedizioek. Krzysztof Wielicky buru dutela, Nanga Parbat (8.125) neguan igotzeko saialdian da, bete-betean, Poloniako mendizale talde bat; Simone Morok, aldiz, Broad Peak (8.047) du begi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024124
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunbideko langile guztientzat hobekuntzak aldarri IRUÑEA. Osasunbideko «langile guztientzat» lan baldintzak hobetzeko aldarriarekin, protesta egin zuten atzo Iruñean ospitaleetako langileek, LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek eta Osasun Plataformak deituta. Nabarmendu zutenez, edozein lanbide izanda ere, Nafarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024125
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Montpellier Frantziako eskubaloi taldeko zortzi jokalari ikertzen ari da herrialde horretako Justizia, ustez joan den denboraldiko azken partida nahita galtzeagatik. Montpellierrek ez zeukan ezer jokoan, eta, orain artean egindako ikerketen arabera, bezperan taldeko jokalarien emazteek Montpellierrek galdu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024126
BERRIA
Euskadi
noticias
Kuban gutxienez zortzi hildako, gas leherketa batean HABANA. Gutxienez zortzi pertsona hil eta 30 zauritu ziren atzo Kubako hiriburuko hotel batean gas isuri batek eragindako leherketaren ondorioz. Hamahiru lagun ere desagertuta daude. Kubako agintarien arabera, Euskal Herrian 16:50 inguru zirenean gertatu zen ezbeharr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024127
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Trebiñuko afera konpontzeko eskatu diote Arabako Batzar Nagusiek Gaztela eta Leongo Juntari, ebazpen batean. EH Bilduren ekinaldiak Ahal Dugu eta Irabaziren babesa jaso du. EAJ, PP eta PSE, berriz, abstenitu egin dira bozketan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024128
BERRIA
Euskadi
noticias
Asko esaten zuen atzo isiltasunak Elorrion (Bizkaia). Familiak hala eskatuta, isilik hartu zuten herritarrek Arkaitz Bellon euskal presoaren gorpua Puerto I espetxetik mila kilometro baino gehiago egin ostean Iurretan egindako lehen harreran (Bizkaia). Isilik egin zuen bidea auto karabanak gero gaztearen sorterriraino....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024129
BERRIA
Euskadi
noticias
Astearterako indarra hartu nahi du Romneyk Washingtonen AEBetako errepublikanoen primarioetako hautagaiek indarra hartu nahi dute Washingtoneko caucus -etan, datorren asteko astearte handira begira. Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohiak du indar gehien hartzeko aukera, azken inkesten arabera; bozen %37 jasoko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024130
BERRIA
Euskadi
noticias
Asko dira azkenaldian baldintzarik gabeko oinarrizko errenta baten aldeko aldarrikapenak. Gure artean, otsailean aurkeztu zen Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimena Legebiltzarrean, pobrezia amaitzeko eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko helburuarekin. Neurri horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024131
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo sinatu zuen Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskundeak indargabetzeko dekretua , eta gaur argitaratuko dute Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Dekretua legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrari jakinaraziko dio, halaber. Herenegun, Lehendakar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024132
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniako CDUk onartu egin du Turingian ezkerra agintera itzultzea BERLIN. Batasun Kristau-Demokratak (CDU) atzo onartu egin zuen Alemaniako Turingia landerrean Die Linkek, Alderdi Sozialdemokratak eta ekologistek osaturiko koalizio gobernua boterera itzultzea. Martxoaren 4an egingo dute inbestidura bozketa, eta exeku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024133
BERRIA
Euskadi
noticias
Legebiltzarrak ez du erantzukizunik eskatu opor fiskalengatik GASTEIZ. Legebiltzarrak atzera bota du opor fiskalengatiko dirua garaiz ez itzultzeagatik erantzukizunak eskatzeko proposamena. Jaurlaritzak eta aldundiek 30 milioiko isuna ordaindu dute, legez kanpoko laguntza horiek berandu berreskuratu zituztelako. Erantz...
cc-by-sa 4.0