id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0024134 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lardaskeriatan egingo huen, ezta?». Gaztetasun lerroa zintzilik dugun orok adarjotzez ihardetsitako esaldia. Inauteri osteko egunak. «Hara hemen inauteriez hitz egingo duen bat! », pentsatuko duzue. Ez da nire asmoa azaltzea zerk, zergatik eta nolatan bultzatzen gaituen tolosarrok egun batzuetan gure egunerokotasÞuna b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024135 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxeko laguntza zerbitzua beste kolektiboetara zabaltzeko beharra antzeman du Gipuzkoako Aldundiak
Gipuzkoan 4.875 pertsonak jaso zuten zerbitzua 2013an, baina 6.146k 2007an. Azaldu dutenez, prezioa, malgutasun maila eta sektoreko merkatu beltzaren lehiakortasuna izan dira beherakadaren eragile nagusiak.
Horri aurre eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024136 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anzaren gorpuari harrera eginen diote gaur Ziburun Ziburuko gorputegian. Familiak Anzaren gorpua hartuko du gaur Tolosako Purpan gorputegian, eta handik ekarriko dute Lapurdira. Bihar, berriz, lurperatu egingo dute. Ehorzketa hurbilekoekin bakarrik egin nahi du | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024137 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hotsa eraikitzen du Ray Lee artistaren Siren instalazioak. Bilbon izango da maiatzaren 30era arte, Azkuna zentroan. Metalezko egitura batzuen eta motor batzuen bidez, beren ardatzean biraka jartzen ditu mekanismoak 20 sirena pare inguru, eta haiek sortutako hots birakari hori da piezaren funtsa. Aurrez AEBetan, Ingalat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024138 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostia Sutan 1813-2013 taldeak antolatuta, Eneko Bidegain kazetari eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak 1813, Donostia ez ezik, Euskal Herria ere suntsitua izenburuko hitzaldia emango du gaur arratsaldean. Larunbatean beteko dira 206 urte tropa britaniarrek mila donostiar baino gehiago hil eta hiria erre zuteneti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024139 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siriak onartu ostean, «ahal bezain laster» iritsiko da NBEko behatzaile misioa Siriako Gobernua eta oposizioa bata bestearen indarra neurtzen dabiltza, eta liskarrak horregatik ez dira amaitu oraindik. «Baliteke borroka txikiek orduak edo egunak irautea, baina garrantzitsuena da armak isilik daudela», nabarmendu du du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024140 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaileak onartu egin du Jaurlaritzari Noticias Taldea "legez kanpo finantzatzeagatik" jarritako salaketa
Gorka Maneiro UPDko parlamentariak publiko egin du gaur epailearen autoa, non onartzen duen Maneirok berak uztailaren hasieran jarritako salaketa .
UPDk justiziaren aurrera eraman ditu, Eusko Jaurlaritzak Noticias T... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024141 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berriro ikusi dugu nola manipulatu nahi izan diren hitz batzuk, eta nola zabaldu diren esatariak eman nahi ez zien adierarekin. Torra presidenteak independentziara iristeko Esloveniako bidea egokia izan zitekeela esan bezain pronto ikusi zuten sekulako pagotxa prozesuaren aurka egiteko Espainiako hainbat komunikabidek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024142 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Volkswagenek azken urteetako batez besteko datuei eutsi zien iaz. 55,9 milioi euroren irabaziak izan zituen, baina 2016ko 74,5 milioietatik urrun. Iaz inbertsio handiak egin zituen konpainiak, Polo berriaren ekoizpenagatik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024143 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek irabazi egin zion atzo gauean Huescari, azkeneko bederatzi minutuetan sarturiko bi golekin. Aurrenekoa Kodrok egin zuen, penaltiz, 86. minutuan. Aurrelariari berari egin zion area barruko falta Pulidok (kaleratu egin zuen epaileak). Urtebete eta egun bat zeramatzan aurrelariak golik sartu gabe. Bigarrena 91.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024144 | BERRIA | Euskadi | noticias | Non ote dago goiko jendetza? Nori begira ote daude? Tira... Argazki oina irakurriz gero, akabo magia. Badu behintzat zerikusia 2023an gehien irakurri diren albisteekin, lehen hogeien artean sailkatu diren hirurekin, hain justu. Lau mila lagun baino gehiago bildu ziren duela bi asteburu Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024145 | BERRIA | Euskadi | noticias | Metroa herriz herriko mahaietan edo giza katean erostera deitu du Gure Esku Dago-k
Gora doa Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikari atxikimendua adierazi dioten herritarren kopurua. Milaka lagun elkartuko dira igandean Durango eta Iruñe arteko giza katea osatzeko, eta atxikimendu kopurua hazi egin da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024146 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goi mailako futbol jokalari ohiak elkartuko ditu Seaskak Iparraldeko futbol selekzioa Hegoaldekoaren kontra. Horixe da Seaskak prestatu duen erronka. Futbolean maila profesionalean aritutako jokalariak eta Ipar Euskal Herrian goi mailan ibilitakoak bildu, eta Euskal Futbolaren festa antolatu dute urriaren 31rako. Donib... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024147 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. «Galdu egin behar dutela pentsatuz joaten dira emakume asko saiora». Argentinako Patagonian izan dira aurten ETB2rako 'reality'-a filmatzen, Perito Moreno glaziarrean; Txema Montoyarekin batera zuzentzen du Joxan Goñik saioa, bosgarren aldiz. Joxan Goñi. 'El conquistador del fin del mundo' saioko zuzendar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024148 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espero zen, eta baieztatu da. Ekonomiaren hazkunde erritmoa moteltzeko joera indartu da udako hilabeteetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan BPG barne produktu gordina %2,6 handitu da uztailetik irailera, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago. Eurogunean, berriz, urte arteko tasan %1,7 handitu da ekonomia, au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024149 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskuina da nagusi Uruguaiko bozetan, posta bidezko botoa zenbatzeko zain MONTEVIDEO. Uruguain hauteskundeen bigarren itzulia egin zuten herenegun, eta zentro-eskuineko Luis Lacalle Pouk 28.666 bota gehiago dauzka Daniel Martinez ezkertiarraren aldean. Alderdi Nazionaleko kideak bozen %48,7 eskuratu ditu, eta Frente Amp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024150 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mitin bat hertsiki planifikatutako ekitaldia da, kode zurrunetara lotzen den errituala. Bertaratutakoek badakite noiz altxatu eta noiz eseri, elizan bezala, eta hizlarien alboetara ikurriñei eusten dieten gazteek badakite noiz astindu bandera, eta zenbat denboraz. Dena dago neurtua, gidoi baten pean. Ez alferrik, zuzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024151 | BERRIA | Euskadi | noticias | NAKBA. ISRAELEN SORRERAREN 60. URTEMUGA (IV). Okupazioaren egun bakoitzeko puxika beltz bat . 'Nakba' hondamendiaren eguna izan dute gogoan milaka palestinarrek Gazan eta Zisjordanian
'Nakba' hondamendiaren eguna izan dute gogoan milaka palestinarrek Okupazioak dituen egunak zenbatu eta egun bakoitzeko puxika beltz bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024152 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ona da autokritika egitea, baina ezin da errutina bihurtu»
Etxetik kanpoko emaitza txarrak Osasunaren ibilia moteltzen ari dira, eta konponbide baten bila dabil Jagoba Arrasate. Lehen sasoia du taldean, eta «oso gustura» dago arlo pertsonalean.
Osasunak Zaragozan (Espainia) jokatuko du bihar, 21:00etan, eta partida ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024153 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1978ko langabezia tasa txikira heldu da Hegoaldea. Irailean 83.700 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, ekainean baino 7.900 gutxiago
Irailean 83.700 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, ekainean baino Aurtengo hirugarren hiruhilekoko langabeziari buruzko emaitzek datu historikoak utzi dituzte. INE Espainiako estatistika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024154 | BERRIA | Euskadi | noticias | Umberto Ecok hamalau sintomatan bildu zituen faxismoaren ezaugarri eternoak, hura bereizten jakiteko, maiz maskaratzen baitu bere burua. Gomendagarria, ziri ideologikoa sar ez diezaguten. Zortzigarren puntuak: «Erretorika erregistro aldaketa etengabeari esker, [faxisten] etsaiak aldi berean dira indartsuegiak eta ahule... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024155 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduko alderdiek baikor hartu dute, eta EAJk diskrezioa eskatu du ETAren proposamena bakerako «lehen mailako ekarpena» dela uste du ezker abertzaleak. Maribi Ugarteburu bozeramaileak nabarmendu du Espainiako eta Frantziako gobernuek elkarrizketari eutsiko baliete «gatazkaren ondorio guztien konponbide agertokiaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024156 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musikaren festa ospatuko dute gaur Uztaritzen: dantzaren eta musikaren inguruko hamaika ikuskizun egongo dira, 10:00etatik aurrera. Bi gunetan egingo dituzte ekintza horiek: goizean Hiribehere pilota plazan, eta arratsaldean Lota parkean. Gaiteroak eta txarangak hasiko dira festa girotzen, eta country dantzek eta mutxi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024157 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 30 lagun hil dituzte Nigerian, eraso suizidetan YOLA. Gutxienez 30 lagun hil zituzten atzo bi eraso suizidatan Nigeria ipar-ekialdeko Madagali hirian. Bi emakumek gorputzera atxikitako lehergailuak zartarazi zituzten merkatu batean, armadaren alde borrokatzen diren talde paramilitarretako bozeramaileek jakina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024158 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poliziek irudiak ezabatzeko agindu diote Berria TBri Espainiako Auzitegi Nazionalaren atarian zeuden poliziek BERRIA Telebistari ordura arte grabatutako bideo irudiak ezabatzeko agindu diote, eta honek hala egiten ez bazuen beraiek ezabatuko zituztela mehatxu egin dute. Poliziek esan dutena izan da irudi horietan eurak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024159 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ia bi urteko espetxe zigorra izan zitekeena 450 euroko isunera murriztu du Nafarroako Auzitegiko lehen aretoak. Maiatzean, Emilio Labella epaileak 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Imanol Salinas LABeko ordezkariari, San Giovesa jatetxearen protestatan indarkeria erabiltzea egotzita -horretarako, protestan erab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024160 | BERRIA | Euskadi | noticias | Manex Erdozaintzi-Etxart (Ibarrola, Nafarroa Beherea,1934-Tolosa, Frantzia, 1984) poetaren artxiboak Baionako Iker zentroan daude atzoz geroztik, nahi duenak kontsultatzeko gisan. Babeslekua bertan aurkitu dute, «leku naturalean», laborategiko zuzendari Ricardo Etxeparek adierazi duenez. Obrak ukan dezan oraindik geroa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024161 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal eskola publikoaren festa jendetsua egin dute Ondarroan ONDARROA Euskal Eskola Publikoaren aldeko 16. festaren antolatzailea, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea (EHIGE), pozik agertu da Ondarroan igandean sortutako giro «ezin hobearekin». Milaka lagun bildu ziren Ondarroan euskal eskola publiko «kalitatezk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024162 | BERRIA | Euskadi | noticias | Portugalek hamabi urteko kartzela jarri dio Andoni Zengotitabengoari Portugalgo Justiziak hamabi urteko kartzela zigorra jarri dio Andoni Zengotitabengoari, herrialdean ETAren 1.500 kilo lehergai izatea egotzita. Arratsaldean jakinarazi du epaia.
Poliziak 2010eko otsailean 4an atzeman zituen lehergaiak, Obidosko etxe b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024163 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sareren ustez, «ez da onargarria» Arronategi eta Igarrizen lekualdatzea Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiarekin bildu zen atzo Sare Herritarra. Helburu batekin, haiek argitu zutenez: «Espetxe politikaren aldaketen inguruan Espainiako Gobernuarekin dituen harremanen berri jakitea, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024164 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beti da atsekabegarria adiskide baten heriotza. Are gehiago, ustekabeko heriotza bat bada. Joxan Lizarribar hil zela esateko deitu zenidanean, apenas asmatu nuen adierazten atsekabean laguntzen zintuztedala zu eta BERRIAko jende guztia. Halako berriak ez dira onartzeko samurrak.
Duela urte batzuk, Lisboan hil zitzaidan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024165 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hernandez aske gelditu da, Gorenak zigorra jaitsita SALAMANCA. Espainiako Auzitegi Gorenak Zigor Kodeko 579.4 artikulua ezarri eta zigorra gradu bat jaitsita, aske gelditu zen atzo Unai Hernandez euskal presoa. Topaseko espetxean zegoen preso (Salamanca, Espainia), 18/98 sumarioagatik. Auzitegi Nazionalak ukatu egin zi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024166 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal demokrazia patriarkala (Elkar) liburua osatu dute Jule Goikoetxeak, Lore Lujanbiok, Zuriñe Rodriguezek eta Estitxu Garaik. Egileen arabera, «tresna» bat da liburua: «Patriarkatu (neo)liberala ulertzeko sistema kontzeptual bat, emakumeen zapalkuntza eta desberdintasunaren oinarrian dauden mekanismoak aztertu eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024167 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iranek uranioa aberasten du arma nuklearrak ekoiztearren, eta euskal herritarrak lagun izan ditu horretan. Sare bat ere osatua zuten horretarako. Espainiako Poliziak desegin du, eskerrak, mundu osoa arriskuan jar zezakeen amaraun hori. Halaxe saldu dizkigute Euskal Herriko hiru enpresatara egindako bisitak, galdeketak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024168 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Sustapen elkarteak 245 enpresaren eta 301 lanposturen sorrera lagundu zuen iaz. 1.045 lagunek jo zuten Sustapenera laguntza edo informazio eske (2011n baino %4,4 gehiago), eta horietatik laurdenek sortu zuten enpresa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024169 | BERRIA | Euskadi | noticias | ACBLIGA4. jardunaldia Jokatutakoak EmaitzaC. L. Baskonia-Valentzia 72-82Estudiantes-Lagun Aro GBC 62-58Bartzelona-Bizkaia Bilbo Basket 91-72Manresa-Kanaria Handia 69-60Unicaja-CAI Zaragoza 79-57Joventut-Fuenlabrada 62-73Alacant-Valladolid 91-64Murtzia-Cajasol 65-58Real Madril-Obradoiro 81-67
JIGPAPK*1. Unicaja440337288... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024170 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orona Binakako Erremonte Txapelketako finalerdiak hasiko dira gaur Galarretan PILOTA. Gaur hasiko dira Binakako Orona Erremonte Txapelketako finalistak zeintzuk izango diren argitzeko kanporaketak, Galarretan (16:00). Lehen finalerdian Matxin III.a-Ionek eta Uterga-Etxeberria III.ak jokatuko dute; bigarrenean, berriz, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024171 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eztabaidarekin azken ordura arte, ordezkaritza aldetik hankamotz eta zer nolako emaitza eman dezakeen jakin gabe, baina azken orduko ezusterik ezean, gaur hasiko da Genevako konferentzia, Siriako gatazka konpontzeko helburuarekin. Bilkuran parte hartuko duten ordezkaritzak atzo ailegatu ziren Suitzako Montreux hirira. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024172 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. EAEko Auzitegi Nagusiak neurri batean arrazoia eman dio Uber auto gidaridun enpresari, eta bertan behera utzi ditu zerbitzu hori arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren bi puntu: zerbitzua eskatu eta aktibatu artean 30 minutuko itxarote-tartea uzteko obligazioa eta geolokalizazioaren berri emateko debekua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024173 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yanela Zarumaren mutil-lagun ohiak gaur deklaratuko du epaile aurrean Epailearen aurretik gaur dute pasatzekoa Yanela Zaruma gaztearen bikotekide ohia, haren hilketarekin zerikusia duelakoan. Nafarroako Foruzaingoak atxilotuta dauka herenegundik, nahiz eta ez duen horren berri eman, kasua sekretupean dagoelako. Iruñeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024174 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pandianik ez du sukarrik, baina lesioa du izterrean OSASUNA. Ez du zorterik lesioekin Walter Pandianik. Aurrelari uruguaitarra ez da entrenatu, aste hasieratik sukarrak jota baitzegoen. Bazirudien gaur arazorik gabe entrenatzeko moduan egongo zela, baina sukarra sendatu eta min hartu du eskuin izterrean. Azterketa medi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024175 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezagutarazi dute, azkenean, noiz hasiko diren epaitzen Udalbiltza auzia. Uztailak hamabosgarren eguna duenean, hogeita bi euskal herritar Madrilera joango dira Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkietan Euskal Herriko hautetsiak biltzen zituen udalen erakundea Baltasar Garzon epaileak desegin zuen, duela zazpi urte, hain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024176 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izaskun Rekalde Netflix Euskaraz taldeko kidearen hitzak dira: «Azkeneko urteotan, asko aldatu dira ikus-entzunezkoen kontsumo ohiturak. Telebista tradizionalaren kontsumoa asko jaisten ari dela erakusten dute datuek. Aldiz, ordainpeko plataformen harpidetzak %40 hazi dira azken bost urteotan, eta euskaldunon hamarreti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024177 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako hirietan bizikletak alokatzeko guneak izango dira. 'Mugikleta' izeneko modulu mugikor eta eramangarriak hasieran tren geltokietatik hurbil kokatuko dituzte
Gipuzkoako hirietan bizikletak alokatzeko guneak izango dira 'Mugikleta' izeneko modulu mugikor eta eramangarriak hasieran tren Bizikletak alokatu eta go... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024178 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondakinen erdiak gaika biltzen ditu jada Gipuzkoak Pausoz pauso, helburutik gertuago dago Gipuzkoa. Dagoeneko hondakinen erdiak ari da birziklatzen, eta 2016an %60ra iristeko helburua lortuko dutela nabarmendu du Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatuak.
Hondakinen kudeak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024179 | BERRIA | Euskadi | noticias | P erformance leader . Abizen hori dauka orain Patxi Vilak (Bera, Nafarroa, 1975). Specialized bizikleta etxea bihurtu du bere bigarren etxe. «Enpresako errendimendu burua naiz ni». Lasterketetako departamentuaren barruan. «Funtsean, txirrindulariari errendimendua hobetzen laguntzea da nire egitekoa». Pedalkada bakoitza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024180 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak Negoziazio luzeen ondoren, Europako Batasunak dagoeneko adostu du zein izango den Errusiako petrolioari jarri nahi dion gehienezko muga: 60 dolarrekoa izango da, Greziak, Ziprek eta petroliontziak dituzten herrialdeek nahi zuten baino txikiagoa, baina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024181 | BERRIA | Euskadi | noticias | Patata. Lur sagarra. Ameriketatik ekarri zuten. Kolonizatzaileek. Babarruna eta piperra bezala. Tomatea, artoa eta txokolatea ere berdin. Eta pentsatzen dugu segituan iritsi zela gure etxeetara. Ti-ta. Gure arbasoek porru patatak jaten zituztela. Zer bestela?
Ba, ez. Patata landarea XVI. mendean ekarri zuten Europara. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024182 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iberostar taldeko W2M World2meet enpresak Eroski Bidaiak erosi du, Eroski taldearen eskumeneko enpresa. Bidaia enpresaren %100 erosiko du W2Mek, eta urtarrilaren amaieran bukatuko dute operazioa. Hala ere, Eroski taldeak markaren erabilera utziko dio Iberostarri aldi baterako, trantsizioa egiteko tartea izateko. Ez dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024183 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nork nori bainoago, nondik nora botatakoa. Hori da bozak zenbakitan eta batenaz bestekoak gaztatxo eta grafikoetan jarri bitartean askok darabilten neurgailua: begirada. Zer alderditatik ari den nor zer alderditara, nori eta nola begira. Hauteskunde kanpainak egin du bidearen erdia, eta behatu litezke lehen begiradak b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024184 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laskurainek beste aukera bat izango du binakakoan lekua duen erakusteko. Urduri hasi ostean, Irujok ez dio jokatzen utzi; Chafee, aldiz, txukun aritu da, batez ere defentsan
Laskurainek beste aukera bat izango du binakakoan lekua duen erakusteko Pilotakadak. Asperen Gabonetako Torneoko bigarren finalerdia. Sarreren erd... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024185 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Memorias de un conspirador' dokumentala estreinatuko dute bihar Angel Amigok zuzenduriko Memorias de un conspirador dokumentala estreinatuko du ETBk bihar. Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak Oslon ETAko arduradunekin izandako negoziazioak dira ikus-entzunezkoaren abiapuntua. Euskal Herrian azken urteetan jazotako ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024186 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inbertsio faltagatik Nafarroako osasun sistema publikoa «gaixo» dagoela dio ELAk . Nafarroan osasun arlora bideratutako dirua hamar urteotan ez dela igo salatu du sindikatuak
Inbertsio faltagatik Nafarroako osasun sistema publikoa «gaixo» dagoela Nafarroan osasun arlora bideratutako dirua hamar urteotan ez dela igo Osa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024187 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Amildegian jolasean. Ezinezkoa zirudiena lortu du Vinokurovek: lidergoa. Kale egin du Valverdek, eta gaizki neurtu du bere indarra
TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. TXIRRINDULARITZA ESPAINIAKO VUELTA. Amildegian jolasean. Ezinezkoa zirudiena lortu du Vinokurovek: lidergoa. Kale e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024188 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 16 pertsona hil dituzte Damaskon, bonbardaketa batean Sortaldeko Soldaduen Batasun Islamikoak Damasko bonbardatu eta gutxienez 16 pertsona hil zituen atzo, tartean bi adingabe. Giza Eskubideen Siriako Behatokiak ohartarazi du erasoan zaurituetako batzuk oso larri daudela, beraz litekeena da hildako kopuruak g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024189 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egunetik egunera hedatuz doan prestatze modu horretan elikagaiak paperean (aluminiozkoan) bildu eta labean egiten dira, erretzea, Berehala egiten diren jangaiak erre daitezke papillotean: fruta, barazki, arrain, itsaski eta haragi zuriak (untxia eta hegaztiak).
Jaki horiek garbitu, zuritu eta pusketa ez handiegitan eba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024190 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizikleta manifestazioa egin zuten larunbatean Angelun (Lapurdi), bizikletan segurtasunez joan nahi dutela aldarrikatzeko. Bizi mugimenduak antolatu zuen Txirrindiraultza deitutako protesta, eta jende anitz bildu zuen Herriko Etxearen aurretik abiatu zen martxan. Bizikletarekin ateraldiak «segurtasun handiarekin» egite... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024191 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aginagaldek ohartarazi du pandemien bigarren olatuak bortitzagoak izaten direla, baina prebentzio neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko aukera nabarmendu du.
COVID-19aren lehen olatuaren kudeaketa bertatik bertara ezagutu zuen Adrian Aginagalde epidemiologoak (Donostia, 1989). Espainiako Osasun Ministerioko Osasun Larr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024192 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bazterrak harrotzeko eta umorea jartzeko gogoa dakar Xutik-ek Lehenengo diskoa, Mukaki Zpirit (Baga-Biga) kaleratu du Lapurdiko Xutik taldeak. Abesti alaiez osatu du bilduma; ska, reggae, rock, patxanga... erritmo eta estilo ugari uztartuz. Oinarria «mukaki espiritua» dela diote, hau da, bazterrak harrotzea, umorea, da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024193 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pablo Ibarren defentsarako Eusko Jaurlaritzaren dirua.
• Eusko Jaurlaritzak 116.650 euroko diru saila onartu du, Ameriketako Estatu Batuetan heriotza zigorrera kondenatua dagoen Pablo Ibarren defentsaren alde lanean ari den elkartearentzat. Hirugarren aldia da elkarteak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen duela. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024194 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduren ustez, Barcinak PSNri esker jarraitzen du gobernuan Zentsura mozioaren biharamunean, UPNko sektoreek osoko bilkura propaganda bihurtu zela aldarrikatu dute, eta EH Bilduk eta Nafarroako beste hainbat eragilek, berriz, Yolanda Barcinaren bakardadea azpimarratu dute. Koalizioaren esanetan, mozioa aurrera ater... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024195 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gazte ikertzen ari dira «terrorismoa goratzea» egotzita Bart gauean 17 eta 19 urteko bi gazte identifikatu ditu Ertzaintzak Hondarribian (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ikurrin bat zeukaten, zeinean «Gora ETA militarra» eskuz idatzirik zegoen. Sailaren arabera, Hondarribiako Udaltz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024196 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prefetak mapa berria aurkeztuko die CDCIko hautetsiei asteartean Hautetsien Kontseiluak gaur du Ipar Euskal Herriko elkargoari buruzko biltzar nagusia, eta bertan aurkeztuko du prefetak Ipar Euskal Herriarentzako proposaturiko eskema. Datozen egunetan badira hitzordu garrantzitsuagoak ere, ordea. Eta lehenbizikoa, held... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024197 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez gara burua asko nekatzeko eginak. «Arrosarik ederrena», «Ezpeletaren emaztegai eternala», «Arantzarik gabeko arrosa», gisa horretakoak dira batzuek eta besteek idatziak Agnes Soureten zori gaitza paperera gostarik gosta zuzen ezin ekarririk. Lehen Miss Frantzia. Ezpeletako hilobian datzana, herrian sortua ez izanaga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024198 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Beti jakin dut justizia nahi nuela, egia ezagutzeko beharra nuela»
Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazio batean parte hartu zuen Jorge Perez Jauregik, Eibarren (Gipuzkoa), 1970ean. Manifestazio horretan kaleko jantzitako polizia batek tiroz hil zuen haren anaia, Roberto. Argentinako kereilaren berri izan zuenean p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024199 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA. Atzera begira. KAIKU ETA SANTURTZI, KRISIAN. Garai onak dituzte gogoan, baina egungo egoera latzari buelta emateko lan egiten dute
KAIKU ETA SANTURTZI, KRISIAN. Garai onak dituzte gogoan, baina egungo Sotera eta Bizkaitarra. Arraunzale gazteenei arrotzak egingo zaizkie, ziurrenik, bi ontzi horien izenak. Train... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024200 | BERRIA | Euskadi | noticias | Foro Sozialak Euskal Herriko "bake prozesuaren" eredua azaldu du NBEn Foro Sozial Iraunkorrak Genevako (Suitza) Bakearen Astean parte hartu du gaur, NBE Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusian izandako konferentzia batean, eta "euskal bake prozesuaren testuinguruan gizarte zibilak izan duen garrantzia" azaldu du. NB... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024201 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koronabirusak hil zuen herenegun Enrique Mugika Herzog, 88 urterekin; azken mende erdian PSOEk eduki duen buruzagirik nabarmenetako bat izan zen. Donostian jaio zen, eta 14 urterekin ohartu zen jatorri juduko familia bateko kidea zela. Krakovian (Polonia) jaiotako aitona-amonak zituen, eta askotan ikusten zituen aitona... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024202 | BERRIA | Euskadi | noticias | Almitza Sega Elkarteak Stuttgarteko txapelketan esku hartuko du Heldu den asteburuan Sega Txapelketa jokatuko da Stuttgarten (Alemania). Azken urteetan bezala Almitza Elkartea bertan egongo da, eta 13 segalarik bertan parte hartuko dute. Besteak beste, Juanjoxe Lizaso, Joxe Gabirondo, Mielmari Jauregi Altzo, Pabi eta I... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024203 | BERRIA | Euskadi | noticias | Foro Sozialak ohartarazi du kontakizunari buruzko desberdintasunak gailentzen ari direla
Kezka agertu du Foro Sozialak. Bake eta bizikidetzaren arloan alderdi politikoen arteko desberdintasunak orain arte lortutako akordioak baino pisu handiagoa hartzen ari direla ohartarazi du. Gatazkaren kontakizunean ikusten du aurr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024204 | BERRIA | Euskadi | noticias | Z. ZINEMA. Gizartea kolpeka. Paul Haggisen bigarren filma da "Crash", baina gogobete ditu ikusleak eta kritika; arrazakeriaren inguruko zenbait istorio ehundu ditu bertan
Paul Haggisen bigarren filma da 'Crash', baina gogobete ditu ikusleak eta kritika; arrazakeriaren inguruko zenbait istorio ehundu ditu bertan AEBetak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024205 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaietan sexu erasoak saihesteko, gizonei dei egin diete Donostian Sexu erasoei aurrea hartu eta haien aurka borrokatzeko kanpaina antolatu du Donostiako Udalak aurten ere. Jai giroan ere, «ezetz ezetz da», eta Aste Nagusian hala izan dadin exijitu du udalak. Emakumeen aurkako erasoen inguruan hartzen den jarreraren ara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024206 | BERRIA | Euskadi | noticias | AIren ustez, bakea lortzeko ezinbestekoa da giza eskubide guztiak errespetatzea. Euskal presoen aurkako sakabanaketa politika «legez kanpokoa» dela dio 2006ko txostenak
AIren ustez, bakea lortzeko ezinbestekoa da giza eskubide guztiak Euskal presoen aurkako sakabanaketa politika «legez kanpokoa» dela dio Amnistia Inter... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024207 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako eta Alemaniako ligak elkarren aurka ariko dira Txapeldunen Ligan Ederra dator Txapeldunen Ligako ligaxkako bigarren jardunaldia. Ederra, aurkari indartsuren arteko partidak jokatuko baitituzte gaur eta bihar. Hiru nabarmentzen dira guztien artean, hirurak arrazoi beragatik, Espainiako eta Alemaniako ligetako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024208 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitara eraman dute Donostiako erdialdean egin nahi duten saltoki handia Donostiako erdialdean, San Bartolome muinoan zehazki, 8.000 metro koadro baino gehiagoko merkataritza gune bat eta 200 autorentzako lekua izango duen aparkaleku bat egin nahi du Donostiako Udalak, eta Hirigintza Plan Berezi horren aurka helegitea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024209 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udaberrian jakinarazi zuen ESAITek, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak, hemezortzi urtez ofizialtasuna lortzearren lanean aritu ostean, bere ibilbidea amaitutzat eman zuela. Hainbat ekintza egin zituen taldeak, Euskal Herrian eta nazioartean, ofizialtasuna aldarrikatu eta lortzeko. Horietako bat da euskal selekz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024210 | BERRIA | Euskadi | noticias | La Sextak 'Así nos va' umore saioa estreinatuko du astelehenean Florentino Fernandez umoristak saio berri bat aurkeztuko du astelehenetik aurrera La Sexta katean: Así nos va (15:30). Astelehenetik ostiralera, Anna Simon izango du lagun Fernandezek, aurkezpenak egiteko. Halaber, sei kolaboratzailek parte hartuko dute um... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024211 | BERRIA | Euskadi | noticias | Karakorumgo mendietatik Lemoara, Zaragozan geldialdia eginda Herri txikia da Lemoa (Bizkaia); handia Alex Txikonen familia. Hamahiru anai-arrebatan gazteena da Txikon. Astelehenean jaso zuen senda-agiria Zaragozako MAZ erietxean, eta gauean iritsi zen etxera. Azken egunak senideekin eta lagunekin egin ditu. «Itzultzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024212 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erabileraren zilegitasuna auzitan. Kamera ezkutuak (III). Ikus-entzunezko sektoreko bost profesionali kamera ezkutuen zilegitasunaz galdegin die BERRIAk. INKESTA
Ikus-entzunezko sektoreko bost profesionali kamera ezkutuen Euskal Herriko ikus-entzunezkoen hainbat profesionalei kamera ezkutuen gainean galdetuta, gehienak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024213 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Koreak zazpi misil balistiko jaurti dituela salatu du Seulek. Hego Koreako Gobernuaren arabera, ekialdeko kostatik, Japoniako Itsasorantz jaurti dituzte
Hego Koreako Gobernuaren arabera, ekialdeko kostatik, Japoniako Hego Koreako Defentsa Ministerioak, eta aurretik botatako seien gisa berekoa zela jakinarazi zuen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024214 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kritikoak ere bilduko ditu Basagoitik zuzendaritzan. Otaola, Abascal eta Barrio EAEko PP egiten ari den kongresutik ateratako buruzagitzan egongo direla azaldu du
Kritikoak ere bilduko ditu Basagoitik zuzendaritzan Otaola, Abascal eta Barrio EAEko PP egiten ari den kongresutik Giro nahasian hasi zen atzo Bilboko Euskal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024215 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibarretxe, Lopez eta Aresen kontrako auzibidea salatu dute EAJk eta EAk Donostiako EAJk eta EAk adierazpen instituzional bat onartzeko proposamena egingo diote osoko bilkurari. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren, eta Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagien kontra irekitako auzibidearen kon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024216 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Anna Bolena' opera taularatuko du OLBEk hilaren 19tik 28ra bitarte OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak ekoizpen berri bat estreinatuko du asteburu honetan: Gaetano Donizettiren Anna Bolena, Isabel I.a Ingalaterrakoaren inguruan osatu zuen trilogiako lehen obra eta erromantizismoko lehen operatzat hartu ohi dena. Best... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024217 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egunen batean jokalari gehienak nafarrak izatea da gure erronka»
Entrenatzaile berriaren aldeko apustua egin du Anaitasunak Europan jokatuko duen denboraldian. Harrobiko arduradun izan da Iñaki Perez, eta akaso, horregatik, gazteen protagonismoa sendotu nahi du aurten.
Klubeko harrobiko ardura hartu zuenetik hiru urte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024218 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Iragarpenen arabera, elurra 400 eta 500 metro artean egingo du gaur Nafarroako iparraldean. Errepideetan eta bereziki mendateetan oztoporik sor ez dezan, elurra kentzeko 49 makina prest ditu gobernuak, eta arretaz gidatzeko eskatu die herritarrei. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024219 | BERRIA | Euskadi | noticias | EPk eskua luzatu dio Jaurlaritzari, baldin aldaketak egiten baditu Promesak, akordio proposamenak eta kritikak. Aitzineko egunetan bertze talde politiko batzuek egin bezala, txandaka-txandaka ari dira alderdi guziak urte politiko berrirako asmoen berri ematen. Elkarrekin Podemos-IUren, Geroa Bairen eta PPren txanda iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024220 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako tokiko hedabideek 565.000 irakurle dituzte egunero Kataluniako tokiko komunikabideak batzen dituen ACPC elkarteak ikerketa bat aurkeztu berri du -Audimedia enpresak 7.600 elkarrizketa egin zituen, irailetik azarora-. Haren datuek jasotzen dutenez, 565.000 irakurle dituzte egunero Kataluniako tokiko hedabide... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024221 | BERRIA | Euskadi | noticias | EIBAR. Borja Ekizak Athleticen zuen kontratua eten, eta bi urterako fitxatu du Eibarrek. Atzelaria gaur aurkeztuko dute, Dani Nietorekin batera. Eibarrek oraindik beste bost edo sei jokalari fitxatu behar ditu, eta Abraham Mineiro Zaragozako erdilaria izan daiteke hurrengoa iristen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024222 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inoiz baino garestiagoa da alokairua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; 2013. urtetik %26,5 egin dute gora prezioek. Gipuzkoan 1.137 eurokoa da batezbestekoa; Nafarroan, berriz, 880 eurokoa, baina han ere goranzkoa da joera. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024223 | BERRIA | Euskadi | noticias | Administrazioan sargori dago giroa, eta langileen haserrea gero eta handiagoa da. Udazken honetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan greba eta protesta ugari egiten ari dira, sektorean gutxitan ikusitako kopuruetan. Alderdi politikoek eta bereziki erakundeetan agintean daudenek adi begiratzen diote egoerari. Datorren aste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024224 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionara joateko deia egin dute EH Bilduk eta EH Baik Armagabetzearena "urrats garrantzitsua" izan arren, gerora ere gehiago egin beharko direla gogorarazi dute EH Bilduk eta EH Baik elkarrekin egindako agerraldian. Bertan, babesa adierazi diete bakearen artisauei , eta haien ekimenarekin bat egiteko deia egin diote gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024225 | BERRIA | Euskadi | noticias | Cabacasen gurasoek gertakariak argitzeko batzorde bat eratzeko eskatu diete legebiltzarkideei
Eurek eskatuta, Iñigo Cabacasen guraso Manuel Cabacas eta Josefina Lizeranzuk Eusko Legebiltzarrean hitz egin dute, Segurtasun eta Justizia Batzordean. Ondoren, legebiltzarkideek hartu dute hitza.
Lehenengo, Goirizelaiak hitz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024226 | BERRIA | Euskadi | noticias | Muruetak bi izozkailu-ontzi egingo ditu Artikoan aritzeko BILBO. Artikoko itsasoan izkirak eta arraina harrapatu, prozesatu eta izozteko bi arrasteontzi egingo ditu Murueta ontziolak Groenlandiako Royal Greenland konpainiarentzat. 82 metro luzeko ontziek arranpa bat izango dute popan, eta bi bizkar. Ontziak planta bate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024227 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. DONOSTIAKO 53. NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. Amalur saria jaso du Benito Ansolak
Aupa Etxebeste!-ren estreinaldiaren aurretik, Zinemaldiko Euskal Zinemaren Egunaren barruan urtero banatzen den Amalur sariaren emate ekitaldia egin zen. Benito Ansola apaiza eta Lekeitioko Bideo eta Zinema bileraren sortzaileak jaso du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024228 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBek bat egin dute Libian EIren aurkako erasoekin TRIPOLI. AEBetako armadak EI Estatu Islamikoaren aurkako aire erasoak hasi ditu Libiako Sirte hirian, Defentsa Departamentuak jakinarazi duenez. Iturri horrek dio NBEk babesten duen batasuneko gobernuak egin diola eskaera. Zenbait milizia EIren aurka borrokan ari dira ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024229 | BERRIA | Euskadi | noticias | PROIEKZIOA. Mendi Film jaialdian emandako film onenen proiekzioa egingo da astearte eta asteazkenean Tolosako Leidor aretoan. Guztira hamar film proiektatuko dira, eta bakoitzerako sarrerak bost euro balioko du. Alex Txikon egongo da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024230 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adineko bikote bat zen. 73 urte zituen Rejane Chaumont, eta 79 haren senarrak, Jean Delattrek. Bidarten (Lapurdi) bizi ziren, Argizabal bidean. Familia kezkatuta zegoen, azken aldian portaera arraroak izan zituelako bikoteak, eta 2018ko maiatzaren 2 hartan kezka handitu zitzaien, eskuko telefonoan Jean Delattrek igorri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024231 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erlijio-gizon, hizkuntzalari, idazle, irratilari nekaezina Pierra Lhande (1877-1957) -benetako izenez Pierre Basagaitz- zalgizar apaiz eta hizkuntzalariaren figura aski ezagutua da euskaltzaleen munduan, baina ospe hau gehienik lotua da Parisen, 1926. urtean, argitara eman zuten bere Euskara/Fransesa hiztegi famatuari.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024232 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Kay Cannon. Aktoreak: Leslie Mann, John Cena, Ike Barinholtz, Kathryn Newton, Graham Phillips. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Iraupena: 102 minutu. Generoa: Komedia.
Pelikula gehienak gizartearen isla badira, hau ere horren adibidea izaten ahal da. Beren alaben graduazio dantzaldiaren gaua ailegatzear dela, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024233 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñaki Añua. «Jazza adituentzat dela dioen etiketa kentzen saiatu naiz beti». Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari lanetan 32 urte egingo ditu Iñaki Añuak (Gasteiz, 1943); jaialdia sortu eta bi urtera hartu zuen kargua.
Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari lanetan 32 urte egingo ditu Iñaki Añuak (Gasteiz, 1943); jaialdia sortu ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.